15
ortzadar euskal kulturaren kolore guztiak larunbata, 2017ko irailaren 16a. 512. zenbakia noticiasdenavarra.com ZINEMALDIA Euskarazko zortzi film izango dira aurten Donostiako alfonbra gorrian -- 4-5. orrialdeak --

ortzadar - Diario de Noticias de Navarrastatic.noticiasdenavarra.com/docs/recursos/2017/09/19/ortzadar16092017... · 2011) eta Iraila (Kalebegiak, 2016). Ohorezko butaka lortu dute

  • Upload
    others

  • View
    2

  • Download
    0

Embed Size (px)

Citation preview

Page 1: ortzadar - Diario de Noticias de Navarrastatic.noticiasdenavarra.com/docs/recursos/2017/09/19/ortzadar16092017... · 2011) eta Iraila (Kalebegiak, 2016). Ohorezko butaka lortu dute

ortzadar euskal kulturaren kolore guztiak

larunbata, 2017ko irailaren 16a. 512. zenbakia noticiasdenavarra.com

ZINEMALDIA

Euskarazko zortzi film izango dira

aurten Donostiako alfonbra gorrian

-- 4-5. orrialdeak --

Page 2: ortzadar - Diario de Noticias de Navarrastatic.noticiasdenavarra.com/docs/recursos/2017/09/19/ortzadar16092017... · 2011) eta Iraila (Kalebegiak, 2016). Ohorezko butaka lortu dute

Zuzendaria: Joseba Santamaria Koordinazioa: Julene Larrañaga Azala: Janire Neches

Disenua: Jesus Santamaria Maketazioa: Janire Neches Lege Gordailua: BI 1720-06

Zeroa Multimedia SA

02 // Ortzadar Larunbata, 2017ko irailaren 9a

LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA

· MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKI-

TEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·literatura

BERRIZ

MIREN AMURIZABERTSOLARIA ETA IGARTZA SARIAREN IRABAZLEA

“Belaunaldien arteko harreman katea islatu nahi nuen”Igartza sariaren XX. deialdia irabazi du Amurizak, ‘Paperezko txoriak’ proiektuarekin. Bizkaiko herri txiki bateko baserri batean kokatutako istorioa kontatuko du, familia bereko hiru belaunaldien bidez

Helduentzat idatziko duen lehen literatur lana izango da. ELKARMARTA MORALES

BBERTSOLARI aski ezaguna, zutabegile ere aritu da zen-bait argitalpenetan Miren Amuriza (Berriz, 1990).

Horrez gain, umeentzako literatu-ran ere jardun du azken urteetan. Paperezko txoriak da, baina, bere lehendabiziko nobela-egitasmoa, idazle gazteen jarduna laguntzeko antolatzen den Igartza sariari esker idatziko duena. Bertan, Sabina izan-go da protagonista, 80 urteko ema-kume baserritarra. Bere bidez, bes-teak beste, zaintza eta askatasun pertsonalen gaiak landuko ditu berriztarrak. Nola jaso duzu sariaren berri? Sorpresa polita izan da. Oso pozik nago. Horrelako sariak ahots berriei ikusgarritasuna emateko ezinbes-tekoak dira. Izan ere, euskal litera-turan azken urteetan agertu diren ahots interesgarrienak Igartzatik pasatutakoak dira. Ez da erreza euskaraz bakarrik idatzita eta gaz-tea izanda plaza horretan lekua egi-tea. Gainera, benetan ona da lagun-tzak bideratzea kulturari eta, batez ere, euskarari.

Zer kontatuko du eleberriak? Eleberriaren ardatz nagusia Sabina izeneko emakume bat da, 80 urte ingurukoa, baserritarra eta alargu-na dena. Nortasun handiko pertso-na da, bizimodu gogorra eduki due-na. Alboan izango ditu bere Karme-le alaba eta Ohial biloba. Sabina, urteetan pilatutako neke eta minen ondorioz, bere buruaz bestez egiten saiatuko da. Hortik aurrera, familian konflikto batzuk agertuko dira, eta haien artean komunikatzeko eta elkar zaintzeko dauden gabeziak aza-laraziko dira. Hiru belaunaldi elkartuko dituzu isto-

rioan. Hori da. Batetik, belaunaldien arteko harreman katea zaintzaren bidez nola erreproduzitzen den azalarazi nahi dut. Ohikoena helduak gazteak zaintzea da, baina momentu bat heltzen da non gazteak zaharra zain-du behar duen. Rol aldaketa horrek talka batzuk ekartzen ditu. Bestetik, zaintzaren sare horren barruan iku-siko da zelan, hainbat momentutan, hiru pertsona horiek beraien aska-tasunaren alde borroka egingo

duten, baina, bide horretan, askea izatea besteekiko lotura moztearekin nahastuko duten. Nik askatasuna harreman sanoagoak eraikitzetik planteatzen dut, horrek suposatuko dizkien erronka guztiekin. Zaintza, tradizionalki emakumeekin

lotutako eginbeharra, presente egon-

go da oso, ezta? Bai, zaintzarena erdian jartzea inte-resatzen zitzaidan. Kasu honetan, pertsonaia nagusia hirugarren adi-neko pertsona bat izanik, berarekin oso lotuta egongo da gai hori, baina baita belaunaldi gazteagoen artean ere. Horrek zelan eragiten duen isla-

Zaintzaren gaia erdigu-nean jarri da; interesgarria iruditu zait horren irakur-keta politikoa egitea”“

tu nahi dut, baita zaintzaren jasan-garritasun ezari buruz hausnartu ere. Gai hau erdigunean jarri da, eta interesgarria iruditu zitzaidan horren irakurketa politikoa egitea. Feminitatearen deseraikuntzaren gaia

ere islatu nahi omen duzu liburuan. Gorputza egiten dugunaren abiapun-tua da. Liburuan, protagonistaren abiapuntua bere gorputza da hala-beharrez. Alde batetik, egiten dituen gauza guztiak egiteko bitartekoa dela-ko eta, bestetik, askotan adineko gor-putza zuzenean inbisibilizatu egiten delako, edo, bestela, mina edota deka-dentziarekin lotzen delako. Alde bi horiek azalarazi nahi nituen, baita plazera ere. Hirugarren adineko ema-kume baten gorputzean feminitatea-ren deseraikuntza nola gauzatzen den islatu nahi nuen. Memoriaz hitz egiten dugunean, burua kokatzen dugu. Nik Sabinak gorputzean dara-man memoria fisikoki nola adieraz-ten duen kontatu nahi dut. Aspaldiko proiektua al da ‘Paperezko

txoriak’? Urte betetik gora da buruan darabil-

dala. Horretan oso bertsolaria naiz. Ez badut argi ikusten azken puntua, hau da, nora noan, kosta egiten zait orri zuriaren gainean idazten hastea. Buruan ia pelikula bat bezala ikus-ten nuen eta hori kontatu nahi nue-la erabaki nuen. Haur literatura landu duzu. Zergatik

eman duzu saltoa helduen literaturara? Nire prozesu naturalaren barruan kokatzen da. Orain arte haurrentzat idatzi dut horrela suertatu zaidala-ko. Beti izan naiz oso irakurzalea eta idatzizalea, eta orain izan da nagu-sien literaturarako momentua. Beraz, aurreko lanetatik aldenduta,

estilo lantze ezberdina garatuko duzu? Ez dauka zerikusirik haurren edo hel-duen erregistroak. Kasu honetan, an-tzekotasun puntu bat izan dezake zutabeak ere idazten ditudalako. Saia-tuko naiz ahalik eta testu bisualena egiten. Nik ia pelikula bat bezala iku-si dut dena nire buruan eta gertatzen ari dena deskribatzen joango naiz. Gero, irakurleak eszena horien artean lotura egin beharko du, baita pertso-naiei buruz bere iritzia eraiki ere.

Nafarroako Gobernuak lagundua

Page 3: ortzadar - Diario de Noticias de Navarrastatic.noticiasdenavarra.com/docs/recursos/2017/09/19/ortzadar16092017... · 2011) eta Iraila (Kalebegiak, 2016). Ohorezko butaka lortu dute

Ortzadar // 03Larunbata, 2017ko irailaren 9a

LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA

· MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKI-

TEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·saski-naski

L

KRITIKA

Heterosexualitatea erregimen gisa

IBON EGAÑA

LESBIANAK ez dira emaku-meak” da beharbada Moni-que Wittig-en Pentsamendu heterozuzena liburuko esal-

dirik ezagunena. Testuingurutik kanpo boutade-a irudi lezakeen esal-diak zentzu osoa du idazlearen pentsamendu filosofiko eta politi-koan. “Emakumea” gizonarekiko oposizioan, haren “Beste” bezala soi-lik existitzen dela dio Wittigek siste-ma heterosexualaren markoan, eta hortik ihes egin duten lesbianak, hor-taz, ez direla emakumeak. Erradikala da, zentzurik on eta eti-mologikoenean, feminista frantzia-rraren 1980ko hamarkadako pentsa-mendua, erroetara jotzen baitu, jen-dartea itxuratzen duten pentsamen-du, filosofia eta politikak aztertu eta iraultzera. Emakumeen zapalkun-tzaren jatorriaren azalpen biologizis-tak ukatu eta sexua kategoria gisa zapalkuntzak berak sortzen eta natu-ralizatzen duela aldarrikatzen du liburuko Emakume ez da jaiotzen artikuluan, “arraza” gaur egungo zentzuan beltzen esklabotzaren ondotikoa den era berean. Feminis-moa “sexu” kategoriaren abolizioa-ren aldeko mugimendutzat dauka

TITULUA: ‘PENTSAMENDU HETEROZUZENA’ EGILEA: MONIQUE WITTIG ARGITALETXEA: SUSA, 2017

Wittigek, zeren gizon/emakume banaketa eta hura sostengatzen duen sistema heterosexuala baitira ema-kumeen esplotazioaren eragile. Gizo-nen klasea, boteredunena, abolitzeak ekarriko du emakumeena ere aboli-tzea, frantziarraren hitzetan. “Klase” terminoa darabil Wittigek, “marxismoa” baita, izan, bere pentsa-mendua eraikitzerakoan solaskide-tzat duen korronteetan nagusiena. Zorrotz kritikatzen du Marxen pentsamendua, emakumeak bere analisitik kanpo utzi eta subjektu-izaera ukatu zielako; aitzitik, ez dio uko egiten marxismoaren tradizio osoari eta ezinbestekotzat du emaku-meak klase gisa egituratzea ez ezik subjektua feminismotik termino materialistetan definitzea. Marxis-moarekin bezala, Lacanen psikoana-lisiarekin, Barthesen semiologiarekin edo Levi-Straussen antropologiarekin ere elkarrizketan ari da Wittig, eta arbuiatu egiten ditu diziplina horien totalizazio-asmoak, gizonen (gizon batzuen) esperientzia unibertsaliza-tzen dutelako, eta baita sinbolizazioa lehen lerroan jarrita, sinbolizazio horiek dakarten indarkeria materia-lari ezikusi egiten diotelako.

Oso “bere garaikoak” irudi lezakete eztabaida horietako zenbaitek; haa-tik, sakonean, gaurkotasun biziko liburua da Monique Wittigena. Ezta-baida eta borroka politikoan erre-presentazioari, sinbolizazioari hala-ko gailentasuna aitortzen zaion sasoiotan, berreskuratu beha-rrekoak dira Wittigek ordena sinbo-liko, ekonomiko eta politikoa conti-nuum gisa ulertzeko egindako ekar-penak. Era berean, sexu-joera eta identitateen askatasuna, indibidual-tasuna eta aniztasuna ustez txalo-tzen duen liberalismo garaian, pre-miazkoak dira Wittigek heterose-xualitatea erregimen politiko gisa irakurtzeko egindako teorizazioak, fokua eraldaketa sozialean jarri nahi bada. Erroetaraino jotzen duen pentsa-mendu konplexua sofistikazio alfe-rrikakorik gabe azaltzen trebea da Wittig, eta gozo irakurtzen da euska-raz Arrarats, Berasategi, Larrañaga eta Sarriugarte itzultzaileek eginda-ko lan finari esker. Jatorrizko izen-burua (The straight mind) euskaraz Pentsamendu heterozuzena eman izana itzultzaile-taldearen aziertoe-tan bat baino ez da.

Erradikala da frantziarraren

1980ko hamarka-dako pentsamen-

dua, erroetara jotzen baitu, jen-dartea itxuratzen

duten pentsa-mendu, filosofia

eta politikak iraultzera

ZALDI EROAERAKUSLEIHOA

HAUR LITERATURA

‘Pikondoaren balada’

Leire Bilbao; ilus.: Maite Mutuberria. Elkar (Xaguxar bilduma). Lizardi Saria 2016. 80 orr. 11,50 euro.

Arbolan, bakean

Osaba Lukasek etxe ondoko pikondoaren

adarretan pasatzen du eguna, liburuak ira-

kurriz eta kanta zaharrak abestuz; gerra

iristen denean ere, bertan ezkutaturik gera-

tuko da, armei uko eginda, halako batean,

inoiz arbolatik ez jaistea erabakitzen duen

arte. Istorio eder eta hunkigarria dugu

honakoa, Martiña ilobak kontatua. Etxeko

giroaren berri emango du istorioan; nagusiki,

etxekoen egoera nola aldatzen den gerra

iristen denean. Batez ere osabaren pertso-

naiaren bidez, bakearen aldeko apustuak

zer zailtasun dakartzan kontatzen du ipui-

nak. Lan honek irabazi zuen Zarauzko Uda-

lak antolatutako XXXV. Lizardi Saria.

KOMIKIA

‘Jon eta Mirka’

Harriet; marrazkiak: Daniel Redondo. Harriet Ediciones. 96 orr. 24 euro.

Euskal komiki mitikoa

Isolaturik dagoen umezurtzen etxe batean

sartu berri da Jon. Izaera inkonformista du,

eta horregatik talka egingo du tokiko

harroputzekin eta eskolako zuzendariarekin.

Gau batean, Mirkak gidatutako espazio-

ontzi bat agertzen da. Neskatoa estralurtar

gazte bat da, eta bere misioa duela mende

asko Lurretik gertu desagertu zen espedizio

estralurtar bateko kideak aurkitzea izango

da. Jonek ez du umezurztegitik ihes egiteko

aukera galtzen utziko, eta Mirka konbentzi-

tuko du bera ere misioko kide izateko. Gre-

gorio Muro ‘Harriet’-ek eta Daniel Redon-

dok 1984an kaleratutako komiki ezaguna-

ren berrargitalpena dugu honakoa.

SALDUENAK

ITURRIA: Elkar.

1. Nola heldu naiz ni honaino Kattalin Miner. Elkar.

2. Haizeari begira Jon Ariza de Miguel. Elkar.

3. Bi aldiz erditu zinen nitaz, ama Alaine Agirre. Elkar.

4. Kearen fiordoa Iñaki Petxarroman. Elkar.

5. Elkarrekin esnatzeko ordua Kirmen Uribe. Susa.

Fikzioa

Ez Fikzioa

1. Berriak jaio ginen Jon Maia Soria. Lanku.

2. King Kong Teoria Virginie Despentes. Elkar.

3. Euskal Herria itsasta-rra San Juan baleontzi... Albaola kultur faktoria. Elkar.

4. Filosofiaren defentsak Iñigo Martinez (koord). Erein.

5. Feminismoa eta politikaren eraldaketak Mari Luz Esteban. Susa.

an

Page 4: ortzadar - Diario de Noticias de Navarrastatic.noticiasdenavarra.com/docs/recursos/2017/09/19/ortzadar16092017... · 2011) eta Iraila (Kalebegiak, 2016). Ohorezko butaka lortu dute

04 // Ortzadar

LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA

· MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKI-

TEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·zinea

Larunbata, 2017ko irailaren 9a

Lerroon gainean, ezkerretik eskumara, ‘Areka’ animaziozko lanaren eta ‘Handia’ filmaren fotograma bana. DONOSTIAKO ZINEMALDIA

Euskal zinemagintzak eskaintza zabala prestatu du Donostiako 65. Zinemaldirako; Euskal Herrian sortutako hamalau film aurkeztuko dituzte, eta horietatik zortzi euskaraz dira. ‘Handia’ filma Urrezko Maskorra lortzeko lehiatuko da Sail Ofizialean

Ohorezko butaka euskal zinemarentzat

Goitik behera, ‘Bi txirula’, ‘Dantza’ eta ‘Akelarr

ANE URRUTIKOETXEA

EEUSKAL Zinemak geroz eta garran-tzi handiagoa hartu du azken urteo-tan Donostiako Zinemaldian, eta zabalkunde hori inoiz baino nabar-

menagoa izango da aurten, 65. edizioan. Alfon-bra gorrian izango dira Euskal Herrian ekoi-tzitako hamalau film, eta horietatik zortzi euskaraz izango dira. Dena den, horietako batek, Telmo Esnalen Dantza filmak hain zuzen, ekoizpen proze-suan jarraitzen du, eta jaialdiak aurten estrei-natuko duen Glocal in Progress sailean eskai-niko dute; Europako hizkuntza ez-hegemoni-koez errodatutako filmak babestea da sail berriaren helburua. Esnal dagoeneko betera-noa da, eta aurrez hainbat lan aurkeztu ditu Zinemaldian: Aupa Etxebeste! (Zuzendari Berriak, 2005), Amona putz! (Zinemira - Euskal Zinemaren Panorama, 2009), Urte berri on, amona! (Zabaltegi-Zuzendari Berriak 2011) eta Iraila (Kalebegiak, 2016). Ohorezko butaka lortu dute euskal ekoizpe-neko filmek aurten, jaialdiko sail ezberdine-tara zabaltzea lortu baitute, kategoria baka-rrean pilatu ordez. Hala, euskaraz ekoitzita-ko filmetatik bat Sail Ofizialean izango da, Urrezko Maskorra lortzeko lehian; Aitor Arre-gi eta Jon Garaño zuzendarien Handia filma. Moriarti ekoiztetxekoek ondo dakite zer den lehia horretan egotea, Loreak filmarekin lehia berdinean egon baitziren 2014an. Euskal Herrian ezaguna den Altzoko Handiaren kon-daira du ardatz fikziozko ekoizpen honek. Urrezko Maskorraz gain, Handia filma Euskal

Zinemaren Irizar saria lortzeko ere lehiatuko da, beste sei filmekin batera: Akelarre, Areka, Bi txirula, Elkarrekin-Together, Euritan eta Nur eta herensugearen tenplua. Hain zuzen, Zinemiran estreinatuko dituzte aipatutako filmetako batzuk. Bertan izango da Igor Otxoa, Pablo Iraburu eta Migueltxo Molinaren Elkarrekin-Together film doku-mentala; Euskal arkeologoen espedizio batek AEBko ekialdean hutsik dagoen irla urrun batera egindako bidaia kontatzen du Otxoa-ren filmak. Aspaldiko dokumentu batzuen ara-bera, euskal balea-arrantzaleen eta bertakoen arteko lankidetzarako elkargunea izan zen leku hura. Ikusleak espedizioko kideekin bate-ra joango dira filmari esker, eta haiekin bate-ra mundu berri bat deskubrituko dute. Hastapenetan dagoen proiektua da Akelarre; 1609ko Euskal Herrian girotua, Pablo Agüerok zuzenduko du filma. Argumentuaren arabe-ra, hogei urteko neska talde batek lehen aldiz parte hartuko du basoko festa batean, gauean. Egunsentian atxilotu egingo dituzte. De Lan-cre epaileak, sorginkeria leporatuko die. Zinemaldian debuta eginez, sail berdinean estreinatuko dute Iñigo Garciaren Bi txirula. Mundu berri baten bila doazen bi lagunen bidaia kontatu du Garciak; protagonistak Jon Elizalde eta Iker Hazas dira, eta parte hartzea izan dute Jon Garciak, Kandido Urangak eta Amaia Goikoetxeak ere. Txori migratzaileak bezala, hainbat paisaia igaroko dituzte prota-gonistek, bizitzaz hausnartuz.

Juanba Berasategik bere azken filma aurkez-tuko du: Nur eta herensugearen tenplua. Bera-sategik Toti Martinez de Lezea idazlearen pertsonaia literarioan oinarritutako anima-zio-filma zuzendu du, Nurren abentura harri-garria irudi biziekin kontatuta.

LABURREAN EMANKOR Film laburrek beti izan dute presentzia nabarmena Zinemaldian, eta aurten ere, Zinemira-Kimuak atalean eskai-niko dituzte. Euskarazko bi lan egongo dira sail horretan: Irati Gorostidiren eta Arantza San-testebanen Euritan eta Atxur animazio taldea-ren Areka, biak Irizar sarirako hautagaiak. Gorostidik eta Santestebanek Itxaro Bordak 1985ean idatzitako Klara eta biok narrazioa berrikustea proposatzen dute Euritan filmean; egilea bere iraganeko hitzen aurrean jarrita, euskal nortasunaren inguruko harreman peri-ferikoaren gaineko begirada eguneratu dute. Atxu animazio taldeak berriz, frankismoak utzitako mamuen inguruko istorioa proposa-tzen du Arekarekin: Euxebiri aita hil zioten gerran. Haren bila urteak eman eta gero, azke-nik hobia ireki dutenean, argazki bat utziko du Euxebik bere aitaren hezurren ondoan. Azkenik, Zabaltegi-Tabakalera sailean estrei-natuko du Koldo Almandozek Plagan (Izurria) film laburra. Lan hori ere Zinemira-Kimuak sailean izango da, eta izenak berak dioenez, animalia edota landare populazioei kalte larriak eragiten dizkieten espezie bereko iza-ki bizidunen agerpen masibo eta bat-batekoa suposatzen duten izurrien metaforaz mintza-tuko da bere lanean.

Page 5: ortzadar - Diario de Noticias de Navarrastatic.noticiasdenavarra.com/docs/recursos/2017/09/19/ortzadar16092017... · 2011) eta Iraila (Kalebegiak, 2016). Ohorezko butaka lortu dute

Ortzadar // 05Larunbata, 2017ko irailaren 9a

LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA

· MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKI-

TEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·zinea

re’ pelikulen irudiak. D.Z. Ezkerretik eskumara, ‘Elkarrekin-Together’ eta ‘Plagan’ filmeen pasarteak. D.Z.

IÑIGO GARCIA‘BI TXIRULA’ FILMAREN

ZUZENDARIA

“Izpirituz librea den

filma osatu dugu”

BBI txirula bere lehen fikzio-film luzea aurkeztuko du zumaiarrak Zinemaldian; bi lagunen bidaia oinarri hartuta, ikusleak gogoeta-

ra gonbidatuko dituen pelikula egin du. Lan-bidez arkitektoa bada ere, aurretik ibili izan da kamerarekin saltseatzen; besteak beste, Big Boy dokumental faltsua egina du. Zure lehen filma Zinemaldian aurkeztera zoaz.

Nola hasi zenuen abentura hau? Proba modura hasi genituen lehen graba-ketak; aurretik ibili izan naiz hainbat labur grabatzen, baina orain arte film luzerik egin gabea nintzen. Tabakalerako zinema saioe-tako hitzaldietan hainbat zinegileri entzun-dakoak animatuta ekin nion proiektu honi; ikusi nuen egingarria zela buruan bueltaka nuen hori. Eta zer zen buruan zenuena? Hasieratik bi gauza izan ditut argi; paisaia eta protagonistak. Segituan, burura etorri zitzaizkidan Jon eta Iker; biak lagunak ditut, eta aktoreak ez diren arren, bikote parega-bea osatzen dute pantailan. Hortik aurre-ra, izpirituz librea den filma osatzen joan gara; hasieran ez nuen garbi funtzionatuko zuen edo ez, eta beraz, pixkanaka erroda-tzen joan gara, ondoren egindako lana erre-pasatuz, eta amaierara arte ia ez dugu jakin nolako filma izango zen. Pausoka eginda-ko lana izan da; prozesuak bi urte iraun dituen arren, errodatzen 16 bat egun eman ditugu. Amaiera abuztuan izan zen, eta orduan bai, izan genuen egun batzuk

jarraian errodatzeko aukera; orduan senti-tu nuen benetan zer den film baten graba-ketan murgiltzea. Galdutako bi gizon, bidaia bat, paisaia ikus-

garriak, musika… trailerrak ez du pista asko-

rik ematen filmaren inguruan. Trailerrak azaleratzen duen moduan, filmak bi pertsona ditu ardatz, eta horien bidaia kontatzen du. Leku hobe baten bila doaz, etengabe bidaiatuz; baina bidaia egitearen arrazoia ez da filmaren ardatza, bidai horrek sorrarazten duen atmosfera baizik, bien arteko elkarrizketak, bizirauteko egin behar dutena, bidaiak berak ikuslearengan sor-tuko duen hausnarketa... hori da filmaren esentzia, eta horregatik, hasierako minu-tuak ez dira oso argigarriak izango; ikuslea-ren arreta bilatzen du filmak. Esku gutxiren artean egin duzue ‘Bi txirula’.

Zaila al da halako proiektu bat aurrera atera-

tzea? Ez da erraza. Ni arkitektoa naiz lanbidez, eta aktore lanetan ibili diren Jon eta Iker ere ez dira aktore profesionalak. Beraz, bi urteko prozesua izan den arren, soilik 16 egun era-bili ditugu errodatzeko, denok kointziditzen genuenean, alegia. Bestalde, finantziazioa lortzea ere ez da erraza izan, ez baitugu diru-laguntzarik jaso. Egia da nik neuk ez nuela prozesu burokratiko horietan denbora eta energia galdu nahi, eta tramite horiei den-bora eskaini ordez, zuzenean filmean inber-titu dut, gidoia prestatuz eta filmatuz. Lan hau gertukoen borondate onari esker atera

da aurrera; jende gutxik parte hartu dugu prozesuan, baina eroso sentitu naiz modu honetan lanean. Zinemaldian izango zarete. Zer suposatzen du

zuretzat lana jaialdi honetan estreinatzeak? Ilusio handiarekin bizi dugu; estreinatzeko unea gerturatzen zen heinean urduritasu-nak gora egingo du, eta beldur pixka bat ere nabari dut. Dena den, gauza onak ere bizi izan ditugu; esate baterako, Aitor Arregi Handia filmaren zuzendaria gisako jendea-rekin egoteko aukera eskaini dit filmak, eta gainera, gure pelikula pantaila handian iku-siko da. Ez dakigu noraino iritsiko garen, baina beste jaialdietara zabaltzea gustatuko litzaiguke. Musika eta paisaiak zaindutako elementuak

dira filmean; horiek ere pertsonaiak ote dira? Horrela interpretatu daiteke. Musika oso soila da, pertsonaietako batek txirula jo-tzean entzun daitezkeen doinuek osatzen dute. Paisaiaren kasuan berriz, hasieratik argi izan dut non errodatu nahi nuen, eta hainbatetan grabatu aurretik hurbildu naiz lekura, bertan egun batzuk pasa eta ingu-rua ezagutzeko. Zumaiako txoko kuttune-nak aukeratu ditut, eta baita Canfranceko estazio zaharra edota Yesako zingira; leku horiek biak ederrak dira, baina bertako natu-ra hilak eta dekadentziak beti sentiarazi didate zerbait. Aralarren ere ibili gara. Gra-baketarekin neguan hasi ginenez, filmak urtaroz urtaro bidaiatzen du kronologiko-ki, istorioarekin bat eginez. Nola ikusten duzu euskal zinemagintzaren

egoera? Meritua dute zinegintzan dabiltzan guztiek. Borondate eta ilusio handia dago jendearen lanaren atzean, baina industria honetan aurrera egitea ez da erraza. Nire kasuan egindako esfortzua handia izan da, honetan gauden guztiona moduan. Laguntzak berriz, eskasak dira; deialdi batera 50 proiektu aur-kez daitezke, baina horietatik soilik bi bultzatzen badira, gainontzekoak beharba-da ez dira gauzatuko. Zinemagile moduan ikusiko zaitugu etorkizu-

nean? Urteak daramazkit mundu honetan gau-zatxoak egiten, baina ez dut uste hau lanbi-de bihurtzerik izango dudanik. Film hau ilu-sio handiz egin dugun arren, sekulako esfor-tzua izan da guztiontzat. Bi aldiz pentsatu beharreko gauza da, oso zaila baita indarra eta ilusioa mantentzea.

DONOSTIA

Page 6: ortzadar - Diario de Noticias de Navarrastatic.noticiasdenavarra.com/docs/recursos/2017/09/19/ortzadar16092017... · 2011) eta Iraila (Kalebegiak, 2016). Ohorezko butaka lortu dute

06 // Ortzadar Larunbata, 2017ko irailaren 9a

LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA

· MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKI-

TEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·musika

‘Kalima’ lana argitaratu du Glaukoma taldeak, euren estudioko hirugarrena, Bonberenea Ekintzak-en eskutik. Letra zuzen eta gogorrekin, tolosarrek ez dute inor epel utziko abesti berriekin

Errealitatea bezain gordin

JONEBATI ZABALA

HHELDUAROAK eta bizi ditugun egunek erre egi-ten dute gaztaroko alai-tasuna”. Kalima proiektu

“sakon, zuzen eta lehorra” aurkeztu dute Glaukoma tolosarrek, “ohikoa baino gehiago”, taldekideek diote-nez. Kritikotasuna ezaugarri izan du talde gipuzkoarrak zazpi urte ingu-ruko ibilbidean. Izan ere, bere par-taideek diotenez, “zenbat eta zaha-rragoa izan, orduan eta lotsa gutxia-go egia edo pentsatzen duzuna esa-teko”. Gogor dator Kalima, beraz. 2010. urte bueltan elkartu ziren Jokin Albisua, Iker Pando eta Juantxo Arakama, eta Tolosako Otsabi Auzo Elkartean hasi zituzten entseguak, IndeKitxen taldeak utzi-tako materialarekin. Auzo Elkartean eman zuten aurreneko kontzertua, 2010eko maiatzaren 15ean. Handik gutxira, Asier Arandia eta Pablo Rubio batu ziren, Glaukomari for-ma emanez.

2012an heldu zen taldearen lehen diskoa, Vol. 1, euskaraz, gaztelaniaz eta ingelesez egindako reggae, rap eta ragamuffina. Eta handik urtebe-tera bigarrena, Vol. 2. Ordutik, lau urteko bide luzean murgilduta izan dira, Kalima erditu arte –tartean Bad Sound Systemekin Sua Zaintzen sin-glea argitaratu eta eurekin batera bira ere egin dute, besteak beste. “Presarik gabe”, diskoari eskaini beharreko denbora eskaini diotela kontatu du Arakamak. Emaitza? Letra zuzen eta gogorreko hamahi-ru kanta eta interludio bat. Araka-ma bera arduratzen da letrak sor-tzeaz, eta aitortu duenez, batzuetan “motz geratu izanaren sentsazioa” izan du. “Letrak gogorrak izan dai-tezke, bai, baina errealitatea askoz ere gogorragoa dela uste dut”. OHI BAINO KRITIKOAGO Betiko Glaukoma izan arren, “helduago, zuzenago eta lehorrago” dator tolo-sarren hirugarren lana. Hala, Kali-

ma-k ez du inor epel utziko. “Errea-litatea hor dago eta ezin da ukatu. Beti izan gara kritikoak gai anitzekin, baina ez da gauza bera 20-21 urte edo 27-28 izatea. Ez gaude prest ikus-ten eta sentitzen duguna esan gabe zahartzeko. Gordin esanda, bizitza opari bat da, baina mundu hau kaka erraldoi bat da, hainbeste injustizia eta pertsonen arteko ezberdintasu-nekin. Eta hori esan beharra dago”. Kultura, errefuxiatuak, kapitalis-moa, faxismoa... Egungo errealita-tearen hainbat ertz ukitzen dituzte Glaukomaren abestiek. Pertsonen arteko ezberdintasunak ditu ardatz Fire (They’re commin) kantak, horiek klase ezberdintasunak sor-tzen dituela diote, eta ez hainbeste herrialde edo jatorriek. “Xenofobia eta arrazakeriaren atzean klasismoa dago. Urrutiago gaude Neguriko euskaldun batengandik Siriako erre-fuxiatu batengandik baino. Gure arbasoak ere izan ziren errefuxiatu”,

kamerinoetako giro faltsua... Ez gara libratzen euskaldunak izateagatik. Gainera, uste dut kritikotasun falta nabarmena dagoela ateratzen diren talde eta sorkuntzekin”. BASAMORTUAREN METAFORA Harea eta itsasoa. Tartean, hesia. Horixe da Kalima-ren azalean ikus daitekeen irudia. Basamortua kar-tzela irudikatzen, itsasoa, berriz, askatasuna. “Baina itsasoa ez dugu ezagutzen, ez dakigu zer etorriko den. Basamortuaren antza du, gai-nera. Gerta daiteke beste basamor-tu bat izatea”, hausnartu du Araka-mak. Basamortuko haizea da Kali-ma, hain zuzen. Arakamaren esane-tan, diskoko elementu garrantzitsua da basamortua: “Basamortua gure ingurunea da reggae eta rapari dago-kionean. Orain arte ez da ezer egon, erreferentziarik gabeko ingurunea izan da. Basamortua bizitzen ari garen aroa ere bada. Baumanen garai likidoen antzeko kontzeptua. Orain arteko egia handiak desegin egin dira, harkaitza hondar bilaka-tu da”, egin du gogoeta. Euskal Herriko reggae eta rap esze-na gero eta osoagoa den arren, ora-indik ez dela guztiz lehertu uste du askok. Glaukomako kideek batez ere entzuleengan sumatu dute aldake-ta. “Badirudi Euskal Herrian jendea gero eta ohituago dagoela musika estilo hauetara eta gero eta gutxia-go begiratzen gaituztela estralurtar batzuk bagina bezala. Gaztetxoenen artean reggaeak eragin handia due-la dirudi”, uste du Arakamak. “Bizioa da euskeraz rapean aritzea”, dio Arakamak kantu batean. Urteek aurrera egin ahala, gero eta euska-razko rap kanta gehiago entzuten direla uste du: “Gero eta gauza serio eta autentikoagoak ari dira ateratzen euskarazko reggae zein rapean. Hortxe daude Bad Sound System, Gorka Suaia, Nizuri Tazuneri, 2zio, Autobus Magikoa, Nikotina... Gero eta kalitate handiagoa dago euskarazko errimetan, eta hori pozgarria da”.

dio Arakamak. Generoa du hizpide Gure kaiola abestiak. “Gizon edo emakume gizarteak egiten gaitu. Ez da biologikoa, eraikuntza soziala baizik. Honi buruz idaztea beha-rrezkoa zen niretzat, eta nire posizio-tik egiten dut gainera: mendebal-deko gizon zuri eta heterosexuala-ren posiziotik. Gizonezkoei dagoki-gu gure pribilegioei uko egiten ikas-tea, benetako berdintasunaren aldekoak bagara behintzat”, haus-nartu du abeslariak. Euskal kultura ere ez da libratzen: Durangoko azoka euskal photoca-lla/ Euskal Telebistak ematen du Tele5/ super Kutxa kultureta/ Ez det izan nahi artistilla jator bat, diote One, two-ren letrek. “Euskal kultu-ran ere badago farandula, artisteoa,

‘Kalima’ diskoaren azala. GLAUKOMA

Jokin Albisua, Iker Pando, Juantxo Arakama, Asier Arandia eta Pablo Rubio dira gaur egun Glaukoma taldeko kideak. GLAUKOMA

TOLOSA

Page 7: ortzadar - Diario de Noticias de Navarrastatic.noticiasdenavarra.com/docs/recursos/2017/09/19/ortzadar16092017... · 2011) eta Iraila (Kalebegiak, 2016). Ohorezko butaka lortu dute

Ortzadar // 07Larunbata, 2017ko irailaren 9a

LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA

· MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKI-

TEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·bideo-jokoak

KKOLONIAN (Alemania) ospatzen den bideo-jokoei buruzko azoka da Gamescom, gaur egun Europa mai-lan egiten den gisa honetako azoka

garrantzitsuena. Aurten, abuztuak 23 eta 26 bitartean izan dugu azoka honetaz gozatzeko aukera. Bertan, E3 azoketan gertatu ohi den bezala, bideo-joko ekoizle garrantzitsuenek beren joko eta sistemen berri eman digute. Aukera egon da, besteak beste, jokoak berta-tik bertara probatzeko eta hitzaldi, aurkezpen, mahai-inguru eta bestelako hainbat ekitaldi jarraitzeko. Horrez gain, bideo-joko ekoizle garrantzitsue-nek aurrera begira aurkeztuko dutena ezagu-tzeko aukera bikaina izaten da azoka, eta aur-ten ere ez da salbuespena izan. Hona hemen, bideo-jokoen 2017ko azken lauhilekoak ekarri dizkigun nobedadeak. MICROSOFT Microsoft-en konferentziaren gai nagusia Xbox One X kontsolaren erreserben irekiera izan da, dudarik gabe. Kontsola berria-

ren edizio berezi bat ere aurkeztu dute, Pro-ject Scorpio Edition izenpean. Erreserbak zabaldu eta ordu gutxitan agortu ziren mun-duan zehar, beraz, badirudi indarrez datorki-gula kontsola berria. Konferentzian iragarpen interesgarriak ere egin zituzten. Adibidez, Ages of Empires IV jokoan lanean dabiltzala aurreratu zuten eta harrera oso ona izan zuen berriak. Jokoa hel-du arte, Age of Empires Definitive Edition-arekin gozatu ahal izango dugu, hori ere ira-garri baitzuten. Beste iragarpen batzuk hauek izan ziren: Jurassic World Evolution, Recore: Definitive Edition, Cuphead, Forza Motorsport 7, Playerunknown’s Battlegrounds jokoaren eduki berria… NINTENDO Nintendo-ren aurkezpen garran-tzitsuena Super Mario Oddysey izan zen, duda-rik gabe. Nintendo Switch kontsolarako kale-ratuko duten Marioren jokoa da. Jokoa proba-tzeko aukera izan zutenen artean iritzia baka-rra zen: “ikaragarria da”. Are gehiago, azokako

XABIER CALVO

Datorren uztaren laginEuropa mailako bideo-jokoen azoka nagusia da Alemanian ospatzen den Gamescom, eta aurten ere berri interesgarriak ekarri dizkigu

Hardwareari dagokionez ere izan genuen zer ikusi eta aztertu. Besteak beste, New Nintendo 3DS XL erakutsi zuten, kontsolaren bertsio berriztatua. Aurreko urtean NES Mini kontso-larekin izandako arrakasta eta gero, aurten SNES Mini-a aurkeztu dute, SNES-eko 20 joko aurreinstalatu izango dituen mini-kontsola. SONY Gamescom azoka alde batera utzita, Sony-k hurrengo konferentzia Paris Game Week-ren baitan ematea espero da, urriaren amaieran. Hala ere, ezin horrelako azoka bat pasatzen utzi uztaren zati bat erakutsi gabe. Bes-teak beste, PS4rako Gran Turismo Sport edizioa ikusi genuen, 1TB-eko kontsola jokoarekin bate-ra. Knack 2 jokoa ere aurkeztu zuten, Horizon: Zero Down jokoaren eduki berri gisa. Kontsola ekoizleen nobedadeez gain, bideo-joko garatzaile handienek ere beren joko berrien inguruan eman zuten zer esana. Denak aipatzea ezinezkoa da, baina bakoitzak aur-keztu zituen joko garrantzitsuenak hauek izan ziren: EA (Battlefield 1, FIFA 18, Star Wars Battlefront 2, Los Sims 4, Fe); Ubisoft (Assas-sin’s Creed Origins, Far Cry 5, The Crew 2, South Park: Retaguardia en peligro); Bandai Namco (Dragon Ball Z Fighters, Ni No Kuni 2, Project Cars 2); Square Enix (Final Fantasy XV, Secret of Mana Remake, Lost Sphear); Activision (Call of Duty: WWII, Destiny 2); eta Bethesda (Skyrim, Fallout eta Doom errealitate birtua-lean, Wolfstein: The new Colossus). Argi geratu da, beraz, etorkizun hurbilean panorama oso interesgarria datorkigula, joko sorta ederrarekin. Bideo-jokoak gustuko badi-tuzue, datozen hilabeteetan ez duzue asper-tzeko parada izango, inondik inora.

(www.gamerauntsia.eus)

jokorik onena bezala izendatu zuten, aho batez. Jokoa urriaren 27an argitaratuko da eta zaleak gogo handiz izango dira zain. Horrekin batera, beste joko interesgarri ba-tzuk ere aurkeztu zituen Nintendo etxeak, adi-bidez, Metroid Samus Returns, 3DSrako joko famatuaren remake-a. Beste joko batzuk ere erakutsi zituzten: The Elder Scrolls V: Skyrim, Xenoblade Chronicles 2 eta Fire Emblem Warriors, besteak beste.

Koloniako Gamescom azoka.

Page 8: ortzadar - Diario de Noticias de Navarrastatic.noticiasdenavarra.com/docs/recursos/2017/09/19/ortzadar16092017... · 2011) eta Iraila (Kalebegiak, 2016). Ohorezko butaka lortu dute

Larunbata, 2017ko irailaren 9a 08 // Ortzadar

LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA

· MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKI-

TEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA

Begirada

Ikus: www.elexpephotoart.com

Sitio, añoBego Elexpe

Datorren astean...

Unai Endemaño

Ikus: www.josebaarginzonizmartin.com

Joseba Arginzoniz Eibar, 1971

Datorren astean...

Asier Reino

Page 9: ortzadar - Diario de Noticias de Navarrastatic.noticiasdenavarra.com/docs/recursos/2017/09/19/ortzadar16092017... · 2011) eta Iraila (Kalebegiak, 2016). Ohorezko butaka lortu dute

Zuzendaria: Joseba Santamaria Koordinazioa: Julene Larrañaga Azala: Janire Neches

Disenua: Jesus Santamaria Maketazioa: Janire Neches Lege Gordailua: BI 1720-06

Zeroa Multimedia SA

02 // Ortzadar Larunbata, 2017ko irailaren 9a

LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA

· MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKI-

TEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·literatura

BERRIZ

MIREN AMURIZABERTSOLARIA ETA IGARTZA SARIAREN IRABAZLEA

“Belaunaldien arteko harreman katea islatu nahi nuen”Igartza sariaren XX. deialdia irabazi du Amurizak, ‘Paperezko txoriak’ proiektuarekin. Bizkaiko herri txiki bateko baserri batean kokatutako istorioa kontatuko du, familia bereko hiru belaunaldien bidez

Helduentzat idatziko duen lehen literatur lana izango da. ELKARMARTA MORALES

BBERTSOLARI aski ezaguna, zutabegile ere aritu da zen-bait argitalpenetan Miren Amuriza (Berriz, 1990).

Horrez gain, umeentzako literatu-ran ere jardun du azken urteetan. Paperezko txoriak da, baina, bere lehendabiziko nobela-egitasmoa, idazle gazteen jarduna laguntzeko antolatzen den Igartza sariari esker idatziko duena. Bertan, Sabina izan-go da protagonista, 80 urteko ema-kume baserritarra. Bere bidez, bes-teak beste, zaintza eta askatasun pertsonalen gaiak landuko ditu berriztarrak. Nola jaso duzu sariaren berri? Sorpresa polita izan da. Oso pozik nago. Horrelako sariak ahots berriei ikusgarritasuna emateko ezinbes-tekoak dira. Izan ere, euskal litera-turan azken urteetan agertu diren ahots interesgarrienak Igartzatik pasatutakoak dira. Ez da erreza euskaraz bakarrik idatzita eta gaz-tea izanda plaza horretan lekua egi-tea. Gainera, benetan ona da lagun-tzak bideratzea kulturari eta, batez ere, euskarari.

Zer kontatuko du eleberriak? Eleberriaren ardatz nagusia Sabina izeneko emakume bat da, 80 urte ingurukoa, baserritarra eta alargu-na dena. Nortasun handiko pertso-na da, bizimodu gogorra eduki due-na. Alboan izango ditu bere Karme-le alaba eta Ohial biloba. Sabina, urteetan pilatutako neke eta minen ondorioz, bere buruaz bestez egiten saiatuko da. Hortik aurrera, familian konflikto batzuk agertuko dira, eta haien artean komunikatzeko eta elkar zaintzeko dauden gabeziak aza-laraziko dira. Hiru belaunaldi elkartuko dituzu isto-

rioan. Hori da. Batetik, belaunaldien arteko harreman katea zaintzaren bidez nola erreproduzitzen den azalarazi nahi dut. Ohikoena helduak gazteak zaintzea da, baina momentu bat heltzen da non gazteak zaharra zain-du behar duen. Rol aldaketa horrek talka batzuk ekartzen ditu. Bestetik, zaintzaren sare horren barruan iku-siko da zelan, hainbat momentutan, hiru pertsona horiek beraien aska-tasunaren alde borroka egingo

duten, baina, bide horretan, askea izatea besteekiko lotura moztearekin nahastuko duten. Nik askatasuna harreman sanoagoak eraikitzetik planteatzen dut, horrek suposatuko dizkien erronka guztiekin. Zaintza, tradizionalki emakumeekin

lotutako eginbeharra, presente egon-

go da oso, ezta? Bai, zaintzarena erdian jartzea inte-resatzen zitzaidan. Kasu honetan, pertsonaia nagusia hirugarren adi-neko pertsona bat izanik, berarekin oso lotuta egongo da gai hori, baina baita belaunaldi gazteagoen artean ere. Horrek zelan eragiten duen isla-

Zaintzaren gaia erdigu-nean jarri da; interesgarria iruditu zait horren irakur-keta politikoa egitea”“

tu nahi dut, baita zaintzaren jasan-garritasun ezari buruz hausnartu ere. Gai hau erdigunean jarri da, eta interesgarria iruditu zitzaidan horren irakurketa politikoa egitea. Feminitatearen deseraikuntzaren gaia

ere islatu nahi omen duzu liburuan. Gorputza egiten dugunaren abiapun-tua da. Liburuan, protagonistaren abiapuntua bere gorputza da hala-beharrez. Alde batetik, egiten dituen gauza guztiak egiteko bitartekoa dela-ko eta, bestetik, askotan adineko gor-putza zuzenean inbisibilizatu egiten delako, edo, bestela, mina edota deka-dentziarekin lotzen delako. Alde bi horiek azalarazi nahi nituen, baita plazera ere. Hirugarren adineko ema-kume baten gorputzean feminitatea-ren deseraikuntza nola gauzatzen den islatu nahi nuen. Memoriaz hitz egiten dugunean, burua kokatzen dugu. Nik Sabinak gorputzean dara-man memoria fisikoki nola adieraz-ten duen kontatu nahi dut. Aspaldiko proiektua al da ‘Paperezko

txoriak’? Urte betetik gora da buruan darabil-

dala. Horretan oso bertsolaria naiz. Ez badut argi ikusten azken puntua, hau da, nora noan, kosta egiten zait orri zuriaren gainean idazten hastea. Buruan ia pelikula bat bezala ikus-ten nuen eta hori kontatu nahi nue-la erabaki nuen. Haur literatura landu duzu. Zergatik

eman duzu saltoa helduen literaturara? Nire prozesu naturalaren barruan kokatzen da. Orain arte haurrentzat idatzi dut horrela suertatu zaidala-ko. Beti izan naiz oso irakurzalea eta idatzizalea, eta orain izan da nagu-sien literaturarako momentua. Beraz, aurreko lanetatik aldenduta,

estilo lantze ezberdina garatuko duzu? Ez dauka zerikusirik haurren edo hel-duen erregistroak. Kasu honetan, an-tzekotasun puntu bat izan dezake zutabeak ere idazten ditudalako. Saia-tuko naiz ahalik eta testu bisualena egiten. Nik ia pelikula bat bezala iku-si dut dena nire buruan eta gertatzen ari dena deskribatzen joango naiz. Gero, irakurleak eszena horien artean lotura egin beharko du, baita pertso-naiei buruz bere iritzia eraiki ere.

Nafarroako Gobernuak lagundua

Page 10: ortzadar - Diario de Noticias de Navarrastatic.noticiasdenavarra.com/docs/recursos/2017/09/19/ortzadar16092017... · 2011) eta Iraila (Kalebegiak, 2016). Ohorezko butaka lortu dute

Ortzadar // 03Larunbata, 2017ko irailaren 9a

LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA

· MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKI-

TEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·saski-naski

L

KRITIKA

Heterosexualitatea erregimen gisa

IBON EGAÑA

LESBIANAK ez dira emaku-meak” da beharbada Moni-que Wittig-en Pentsamendu heterozuzena liburuko esal-

dirik ezagunena. Testuingurutik kanpo boutade-a irudi lezakeen esal-diak zentzu osoa du idazlearen pentsamendu filosofiko eta politi-koan. “Emakumea” gizonarekiko oposizioan, haren “Beste” bezala soi-lik existitzen dela dio Wittigek siste-ma heterosexualaren markoan, eta hortik ihes egin duten lesbianak, hor-taz, ez direla emakumeak. Erradikala da, zentzurik on eta eti-mologikoenean, feminista frantzia-rraren 1980ko hamarkadako pentsa-mendua, erroetara jotzen baitu, jen-dartea itxuratzen duten pentsamen-du, filosofia eta politikak aztertu eta iraultzera. Emakumeen zapalkun-tzaren jatorriaren azalpen biologizis-tak ukatu eta sexua kategoria gisa zapalkuntzak berak sortzen eta natu-ralizatzen duela aldarrikatzen du liburuko Emakume ez da jaiotzen artikuluan, “arraza” gaur egungo zentzuan beltzen esklabotzaren ondotikoa den era berean. Feminis-moa “sexu” kategoriaren abolizioa-ren aldeko mugimendutzat dauka

TITULUA: ‘PENTSAMENDU HETEROZUZENA’ EGILEA: MONIQUE WITTIG ARGITALETXEA: SUSA, 2017

Wittigek, zeren gizon/emakume banaketa eta hura sostengatzen duen sistema heterosexuala baitira ema-kumeen esplotazioaren eragile. Gizo-nen klasea, boteredunena, abolitzeak ekarriko du emakumeena ere aboli-tzea, frantziarraren hitzetan. “Klase” terminoa darabil Wittigek, “marxismoa” baita, izan, bere pentsa-mendua eraikitzerakoan solaskide-tzat duen korronteetan nagusiena. Zorrotz kritikatzen du Marxen pentsamendua, emakumeak bere analisitik kanpo utzi eta subjektu-izaera ukatu zielako; aitzitik, ez dio uko egiten marxismoaren tradizio osoari eta ezinbestekotzat du emaku-meak klase gisa egituratzea ez ezik subjektua feminismotik termino materialistetan definitzea. Marxis-moarekin bezala, Lacanen psikoana-lisiarekin, Barthesen semiologiarekin edo Levi-Straussen antropologiarekin ere elkarrizketan ari da Wittig, eta arbuiatu egiten ditu diziplina horien totalizazio-asmoak, gizonen (gizon batzuen) esperientzia unibertsaliza-tzen dutelako, eta baita sinbolizazioa lehen lerroan jarrita, sinbolizazio horiek dakarten indarkeria materia-lari ezikusi egiten diotelako.

Oso “bere garaikoak” irudi lezakete eztabaida horietako zenbaitek; haa-tik, sakonean, gaurkotasun biziko liburua da Monique Wittigena. Ezta-baida eta borroka politikoan erre-presentazioari, sinbolizazioari hala-ko gailentasuna aitortzen zaion sasoiotan, berreskuratu beha-rrekoak dira Wittigek ordena sinbo-liko, ekonomiko eta politikoa conti-nuum gisa ulertzeko egindako ekar-penak. Era berean, sexu-joera eta identitateen askatasuna, indibidual-tasuna eta aniztasuna ustez txalo-tzen duen liberalismo garaian, pre-miazkoak dira Wittigek heterose-xualitatea erregimen politiko gisa irakurtzeko egindako teorizazioak, fokua eraldaketa sozialean jarri nahi bada. Erroetaraino jotzen duen pentsa-mendu konplexua sofistikazio alfe-rrikakorik gabe azaltzen trebea da Wittig, eta gozo irakurtzen da euska-raz Arrarats, Berasategi, Larrañaga eta Sarriugarte itzultzaileek eginda-ko lan finari esker. Jatorrizko izen-burua (The straight mind) euskaraz Pentsamendu heterozuzena eman izana itzultzaile-taldearen aziertoe-tan bat baino ez da.

Erradikala da frantziarraren

1980ko hamarka-dako pentsamen-

dua, erroetara jotzen baitu, jen-dartea itxuratzen

duten pentsa-mendu, filosofia

eta politikak iraultzera

ZALDI EROAERAKUSLEIHOA

HAUR LITERATURA

‘Pikondoaren balada’

Leire Bilbao; ilus.: Maite Mutuberria. Elkar (Xaguxar bilduma). Lizardi Saria 2016. 80 orr. 11,50 euro.

Arbolan, bakean

Osaba Lukasek etxe ondoko pikondoaren

adarretan pasatzen du eguna, liburuak ira-

kurriz eta kanta zaharrak abestuz; gerra

iristen denean ere, bertan ezkutaturik gera-

tuko da, armei uko eginda, halako batean,

inoiz arbolatik ez jaistea erabakitzen duen

arte. Istorio eder eta hunkigarria dugu

honakoa, Martiña ilobak kontatua. Etxeko

giroaren berri emango du istorioan; nagusiki,

etxekoen egoera nola aldatzen den gerra

iristen denean. Batez ere osabaren pertso-

naiaren bidez, bakearen aldeko apustuak

zer zailtasun dakartzan kontatzen du ipui-

nak. Lan honek irabazi zuen Zarauzko Uda-

lak antolatutako XXXV. Lizardi Saria.

KOMIKIA

‘Jon eta Mirka’

Harriet; marrazkiak: Daniel Redondo. Harriet Ediciones. 96 orr. 24 euro.

Euskal komiki mitikoa

Isolaturik dagoen umezurtzen etxe batean

sartu berri da Jon. Izaera inkonformista du,

eta horregatik talka egingo du tokiko

harroputzekin eta eskolako zuzendariarekin.

Gau batean, Mirkak gidatutako espazio-

ontzi bat agertzen da. Neskatoa estralurtar

gazte bat da, eta bere misioa duela mende

asko Lurretik gertu desagertu zen espedizio

estralurtar bateko kideak aurkitzea izango

da. Jonek ez du umezurztegitik ihes egiteko

aukera galtzen utziko, eta Mirka konbentzi-

tuko du bera ere misioko kide izateko. Gre-

gorio Muro ‘Harriet’-ek eta Daniel Redon-

dok 1984an kaleratutako komiki ezaguna-

ren berrargitalpena dugu honakoa.

SALDUENAK

ITURRIA: Elkar.

1. Nola heldu naiz ni honaino Kattalin Miner. Elkar.

2. Haizeari begira Jon Ariza de Miguel. Elkar.

3. Bi aldiz erditu zinen nitaz, ama Alaine Agirre. Elkar.

4. Kearen fiordoa Iñaki Petxarroman. Elkar.

5. Elkarrekin esnatzeko ordua Kirmen Uribe. Susa.

Fikzioa

Ez Fikzioa

1. Berriak jaio ginen Jon Maia Soria. Lanku.

2. King Kong Teoria Virginie Despentes. Elkar.

3. Euskal Herria itsasta-rra San Juan baleontzi... Albaola kultur faktoria. Elkar.

4. Filosofiaren defentsak Iñigo Martinez (koord). Erein.

5. Feminismoa eta politikaren eraldaketak Mari Luz Esteban. Susa.

an

Page 11: ortzadar - Diario de Noticias de Navarrastatic.noticiasdenavarra.com/docs/recursos/2017/09/19/ortzadar16092017... · 2011) eta Iraila (Kalebegiak, 2016). Ohorezko butaka lortu dute

04 // Ortzadar

LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA

· MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKI-

TEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·zinea

Larunbata, 2017ko irailaren 9a

Lerroon gainean, ezkerretik eskumara, ‘Areka’ animaziozko lanaren eta ‘Handia’ filmaren fotograma bana. DONOSTIAKO ZINEMALDIA

Euskal zinemagintzak eskaintza zabala prestatu du Donostiako 65. Zinemaldirako; Euskal Herrian sortutako hamalau film aurkeztuko dituzte, eta horietatik zortzi euskaraz dira. ‘Handia’ filma Urrezko Maskorra lortzeko lehiatuko da Sail Ofizialean

Ohorezko butaka euskal zinemarentzat

Goitik behera, ‘Bi txirula’, ‘Dantza’ eta ‘Akelarr

ANE URRUTIKOETXEA

EEUSKAL Zinemak geroz eta garran-tzi handiagoa hartu du azken urteo-tan Donostiako Zinemaldian, eta zabalkunde hori inoiz baino nabar-

menagoa izango da aurten, 65. edizioan. Alfon-bra gorrian izango dira Euskal Herrian ekoi-tzitako hamalau film, eta horietatik zortzi euskaraz izango dira. Dena den, horietako batek, Telmo Esnalen Dantza filmak hain zuzen, ekoizpen proze-suan jarraitzen du, eta jaialdiak aurten estrei-natuko duen Glocal in Progress sailean eskai-niko dute; Europako hizkuntza ez-hegemoni-koez errodatutako filmak babestea da sail berriaren helburua. Esnal dagoeneko betera-noa da, eta aurrez hainbat lan aurkeztu ditu Zinemaldian: Aupa Etxebeste! (Zuzendari Berriak, 2005), Amona putz! (Zinemira - Euskal Zinemaren Panorama, 2009), Urte berri on, amona! (Zabaltegi-Zuzendari Berriak 2011) eta Iraila (Kalebegiak, 2016). Ohorezko butaka lortu dute euskal ekoizpe-neko filmek aurten, jaialdiko sail ezberdine-tara zabaltzea lortu baitute, kategoria baka-rrean pilatu ordez. Hala, euskaraz ekoitzita-ko filmetatik bat Sail Ofizialean izango da, Urrezko Maskorra lortzeko lehian; Aitor Arre-gi eta Jon Garaño zuzendarien Handia filma. Moriarti ekoiztetxekoek ondo dakite zer den lehia horretan egotea, Loreak filmarekin lehia berdinean egon baitziren 2014an. Euskal Herrian ezaguna den Altzoko Handiaren kon-daira du ardatz fikziozko ekoizpen honek. Urrezko Maskorraz gain, Handia filma Euskal

Zinemaren Irizar saria lortzeko ere lehiatuko da, beste sei filmekin batera: Akelarre, Areka, Bi txirula, Elkarrekin-Together, Euritan eta Nur eta herensugearen tenplua. Hain zuzen, Zinemiran estreinatuko dituzte aipatutako filmetako batzuk. Bertan izango da Igor Otxoa, Pablo Iraburu eta Migueltxo Molinaren Elkarrekin-Together film doku-mentala; Euskal arkeologoen espedizio batek AEBko ekialdean hutsik dagoen irla urrun batera egindako bidaia kontatzen du Otxoa-ren filmak. Aspaldiko dokumentu batzuen ara-bera, euskal balea-arrantzaleen eta bertakoen arteko lankidetzarako elkargunea izan zen leku hura. Ikusleak espedizioko kideekin bate-ra joango dira filmari esker, eta haiekin bate-ra mundu berri bat deskubrituko dute. Hastapenetan dagoen proiektua da Akelarre; 1609ko Euskal Herrian girotua, Pablo Agüerok zuzenduko du filma. Argumentuaren arabe-ra, hogei urteko neska talde batek lehen aldiz parte hartuko du basoko festa batean, gauean. Egunsentian atxilotu egingo dituzte. De Lan-cre epaileak, sorginkeria leporatuko die. Zinemaldian debuta eginez, sail berdinean estreinatuko dute Iñigo Garciaren Bi txirula. Mundu berri baten bila doazen bi lagunen bidaia kontatu du Garciak; protagonistak Jon Elizalde eta Iker Hazas dira, eta parte hartzea izan dute Jon Garciak, Kandido Urangak eta Amaia Goikoetxeak ere. Txori migratzaileak bezala, hainbat paisaia igaroko dituzte prota-gonistek, bizitzaz hausnartuz.

Juanba Berasategik bere azken filma aurkez-tuko du: Nur eta herensugearen tenplua. Bera-sategik Toti Martinez de Lezea idazlearen pertsonaia literarioan oinarritutako anima-zio-filma zuzendu du, Nurren abentura harri-garria irudi biziekin kontatuta.

LABURREAN EMANKOR Film laburrek beti izan dute presentzia nabarmena Zinemaldian, eta aurten ere, Zinemira-Kimuak atalean eskai-niko dituzte. Euskarazko bi lan egongo dira sail horretan: Irati Gorostidiren eta Arantza San-testebanen Euritan eta Atxur animazio taldea-ren Areka, biak Irizar sarirako hautagaiak. Gorostidik eta Santestebanek Itxaro Bordak 1985ean idatzitako Klara eta biok narrazioa berrikustea proposatzen dute Euritan filmean; egilea bere iraganeko hitzen aurrean jarrita, euskal nortasunaren inguruko harreman peri-ferikoaren gaineko begirada eguneratu dute. Atxu animazio taldeak berriz, frankismoak utzitako mamuen inguruko istorioa proposa-tzen du Arekarekin: Euxebiri aita hil zioten gerran. Haren bila urteak eman eta gero, azke-nik hobia ireki dutenean, argazki bat utziko du Euxebik bere aitaren hezurren ondoan. Azkenik, Zabaltegi-Tabakalera sailean estrei-natuko du Koldo Almandozek Plagan (Izurria) film laburra. Lan hori ere Zinemira-Kimuak sailean izango da, eta izenak berak dioenez, animalia edota landare populazioei kalte larriak eragiten dizkieten espezie bereko iza-ki bizidunen agerpen masibo eta bat-batekoa suposatzen duten izurrien metaforaz mintza-tuko da bere lanean.

Page 12: ortzadar - Diario de Noticias de Navarrastatic.noticiasdenavarra.com/docs/recursos/2017/09/19/ortzadar16092017... · 2011) eta Iraila (Kalebegiak, 2016). Ohorezko butaka lortu dute

Ortzadar // 05Larunbata, 2017ko irailaren 9a

LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA

· MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKI-

TEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·zinea

re’ pelikulen irudiak. D.Z. Ezkerretik eskumara, ‘Elkarrekin-Together’ eta ‘Plagan’ filmeen pasarteak. D.Z.

IÑIGO GARCIA‘BI TXIRULA’ FILMAREN

ZUZENDARIA

“Izpirituz librea den

filma osatu dugu”

BBI txirula bere lehen fikzio-film luzea aurkeztuko du zumaiarrak Zinemaldian; bi lagunen bidaia oinarri hartuta, ikusleak gogoeta-

ra gonbidatuko dituen pelikula egin du. Lan-bidez arkitektoa bada ere, aurretik ibili izan da kamerarekin saltseatzen; besteak beste, Big Boy dokumental faltsua egina du. Zure lehen filma Zinemaldian aurkeztera zoaz.

Nola hasi zenuen abentura hau? Proba modura hasi genituen lehen graba-ketak; aurretik ibili izan naiz hainbat labur grabatzen, baina orain arte film luzerik egin gabea nintzen. Tabakalerako zinema saioe-tako hitzaldietan hainbat zinegileri entzun-dakoak animatuta ekin nion proiektu honi; ikusi nuen egingarria zela buruan bueltaka nuen hori. Eta zer zen buruan zenuena? Hasieratik bi gauza izan ditut argi; paisaia eta protagonistak. Segituan, burura etorri zitzaizkidan Jon eta Iker; biak lagunak ditut, eta aktoreak ez diren arren, bikote parega-bea osatzen dute pantailan. Hortik aurre-ra, izpirituz librea den filma osatzen joan gara; hasieran ez nuen garbi funtzionatuko zuen edo ez, eta beraz, pixkanaka erroda-tzen joan gara, ondoren egindako lana erre-pasatuz, eta amaierara arte ia ez dugu jakin nolako filma izango zen. Pausoka eginda-ko lana izan da; prozesuak bi urte iraun dituen arren, errodatzen 16 bat egun eman ditugu. Amaiera abuztuan izan zen, eta orduan bai, izan genuen egun batzuk

jarraian errodatzeko aukera; orduan senti-tu nuen benetan zer den film baten graba-ketan murgiltzea. Galdutako bi gizon, bidaia bat, paisaia ikus-

garriak, musika… trailerrak ez du pista asko-

rik ematen filmaren inguruan. Trailerrak azaleratzen duen moduan, filmak bi pertsona ditu ardatz, eta horien bidaia kontatzen du. Leku hobe baten bila doaz, etengabe bidaiatuz; baina bidaia egitearen arrazoia ez da filmaren ardatza, bidai horrek sorrarazten duen atmosfera baizik, bien arteko elkarrizketak, bizirauteko egin behar dutena, bidaiak berak ikuslearengan sor-tuko duen hausnarketa... hori da filmaren esentzia, eta horregatik, hasierako minu-tuak ez dira oso argigarriak izango; ikuslea-ren arreta bilatzen du filmak. Esku gutxiren artean egin duzue ‘Bi txirula’.

Zaila al da halako proiektu bat aurrera atera-

tzea? Ez da erraza. Ni arkitektoa naiz lanbidez, eta aktore lanetan ibili diren Jon eta Iker ere ez dira aktore profesionalak. Beraz, bi urteko prozesua izan den arren, soilik 16 egun era-bili ditugu errodatzeko, denok kointziditzen genuenean, alegia. Bestalde, finantziazioa lortzea ere ez da erraza izan, ez baitugu diru-laguntzarik jaso. Egia da nik neuk ez nuela prozesu burokratiko horietan denbora eta energia galdu nahi, eta tramite horiei den-bora eskaini ordez, zuzenean filmean inber-titu dut, gidoia prestatuz eta filmatuz. Lan hau gertukoen borondate onari esker atera

da aurrera; jende gutxik parte hartu dugu prozesuan, baina eroso sentitu naiz modu honetan lanean. Zinemaldian izango zarete. Zer suposatzen du

zuretzat lana jaialdi honetan estreinatzeak? Ilusio handiarekin bizi dugu; estreinatzeko unea gerturatzen zen heinean urduritasu-nak gora egingo du, eta beldur pixka bat ere nabari dut. Dena den, gauza onak ere bizi izan ditugu; esate baterako, Aitor Arregi Handia filmaren zuzendaria gisako jendea-rekin egoteko aukera eskaini dit filmak, eta gainera, gure pelikula pantaila handian iku-siko da. Ez dakigu noraino iritsiko garen, baina beste jaialdietara zabaltzea gustatuko litzaiguke. Musika eta paisaiak zaindutako elementuak

dira filmean; horiek ere pertsonaiak ote dira? Horrela interpretatu daiteke. Musika oso soila da, pertsonaietako batek txirula jo-tzean entzun daitezkeen doinuek osatzen dute. Paisaiaren kasuan berriz, hasieratik argi izan dut non errodatu nahi nuen, eta hainbatetan grabatu aurretik hurbildu naiz lekura, bertan egun batzuk pasa eta ingu-rua ezagutzeko. Zumaiako txoko kuttune-nak aukeratu ditut, eta baita Canfranceko estazio zaharra edota Yesako zingira; leku horiek biak ederrak dira, baina bertako natu-ra hilak eta dekadentziak beti sentiarazi didate zerbait. Aralarren ere ibili gara. Gra-baketarekin neguan hasi ginenez, filmak urtaroz urtaro bidaiatzen du kronologiko-ki, istorioarekin bat eginez. Nola ikusten duzu euskal zinemagintzaren

egoera? Meritua dute zinegintzan dabiltzan guztiek. Borondate eta ilusio handia dago jendearen lanaren atzean, baina industria honetan aurrera egitea ez da erraza. Nire kasuan egindako esfortzua handia izan da, honetan gauden guztiona moduan. Laguntzak berriz, eskasak dira; deialdi batera 50 proiektu aur-kez daitezke, baina horietatik soilik bi bultzatzen badira, gainontzekoak beharba-da ez dira gauzatuko. Zinemagile moduan ikusiko zaitugu etorkizu-

nean? Urteak daramazkit mundu honetan gau-zatxoak egiten, baina ez dut uste hau lanbi-de bihurtzerik izango dudanik. Film hau ilu-sio handiz egin dugun arren, sekulako esfor-tzua izan da guztiontzat. Bi aldiz pentsatu beharreko gauza da, oso zaila baita indarra eta ilusioa mantentzea.

DONOSTIA

Page 13: ortzadar - Diario de Noticias de Navarrastatic.noticiasdenavarra.com/docs/recursos/2017/09/19/ortzadar16092017... · 2011) eta Iraila (Kalebegiak, 2016). Ohorezko butaka lortu dute

06 // Ortzadar Larunbata, 2017ko irailaren 9a

LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA

· MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKI-

TEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·musika

‘Kalima’ lana argitaratu du Glaukoma taldeak, euren estudioko hirugarrena, Bonberenea Ekintzak-en eskutik. Letra zuzen eta gogorrekin, tolosarrek ez dute inor epel utziko abesti berriekin

Errealitatea bezain gordin

JONEBATI ZABALA

HHELDUAROAK eta bizi ditugun egunek erre egi-ten dute gaztaroko alai-tasuna”. Kalima proiektu

“sakon, zuzen eta lehorra” aurkeztu dute Glaukoma tolosarrek, “ohikoa baino gehiago”, taldekideek diote-nez. Kritikotasuna ezaugarri izan du talde gipuzkoarrak zazpi urte ingu-ruko ibilbidean. Izan ere, bere par-taideek diotenez, “zenbat eta zaha-rragoa izan, orduan eta lotsa gutxia-go egia edo pentsatzen duzuna esa-teko”. Gogor dator Kalima, beraz. 2010. urte bueltan elkartu ziren Jokin Albisua, Iker Pando eta Juantxo Arakama, eta Tolosako Otsabi Auzo Elkartean hasi zituzten entseguak, IndeKitxen taldeak utzi-tako materialarekin. Auzo Elkartean eman zuten aurreneko kontzertua, 2010eko maiatzaren 15ean. Handik gutxira, Asier Arandia eta Pablo Rubio batu ziren, Glaukomari for-ma emanez.

2012an heldu zen taldearen lehen diskoa, Vol. 1, euskaraz, gaztelaniaz eta ingelesez egindako reggae, rap eta ragamuffina. Eta handik urtebe-tera bigarrena, Vol. 2. Ordutik, lau urteko bide luzean murgilduta izan dira, Kalima erditu arte –tartean Bad Sound Systemekin Sua Zaintzen sin-glea argitaratu eta eurekin batera bira ere egin dute, besteak beste. “Presarik gabe”, diskoari eskaini beharreko denbora eskaini diotela kontatu du Arakamak. Emaitza? Letra zuzen eta gogorreko hamahi-ru kanta eta interludio bat. Araka-ma bera arduratzen da letrak sor-tzeaz, eta aitortu duenez, batzuetan “motz geratu izanaren sentsazioa” izan du. “Letrak gogorrak izan dai-tezke, bai, baina errealitatea askoz ere gogorragoa dela uste dut”. OHI BAINO KRITIKOAGO Betiko Glaukoma izan arren, “helduago, zuzenago eta lehorrago” dator tolo-sarren hirugarren lana. Hala, Kali-

ma-k ez du inor epel utziko. “Errea-litatea hor dago eta ezin da ukatu. Beti izan gara kritikoak gai anitzekin, baina ez da gauza bera 20-21 urte edo 27-28 izatea. Ez gaude prest ikus-ten eta sentitzen duguna esan gabe zahartzeko. Gordin esanda, bizitza opari bat da, baina mundu hau kaka erraldoi bat da, hainbeste injustizia eta pertsonen arteko ezberdintasu-nekin. Eta hori esan beharra dago”. Kultura, errefuxiatuak, kapitalis-moa, faxismoa... Egungo errealita-tearen hainbat ertz ukitzen dituzte Glaukomaren abestiek. Pertsonen arteko ezberdintasunak ditu ardatz Fire (They’re commin) kantak, horiek klase ezberdintasunak sor-tzen dituela diote, eta ez hainbeste herrialde edo jatorriek. “Xenofobia eta arrazakeriaren atzean klasismoa dago. Urrutiago gaude Neguriko euskaldun batengandik Siriako erre-fuxiatu batengandik baino. Gure arbasoak ere izan ziren errefuxiatu”,

kamerinoetako giro faltsua... Ez gara libratzen euskaldunak izateagatik. Gainera, uste dut kritikotasun falta nabarmena dagoela ateratzen diren talde eta sorkuntzekin”. BASAMORTUAREN METAFORA Harea eta itsasoa. Tartean, hesia. Horixe da Kalima-ren azalean ikus daitekeen irudia. Basamortua kar-tzela irudikatzen, itsasoa, berriz, askatasuna. “Baina itsasoa ez dugu ezagutzen, ez dakigu zer etorriko den. Basamortuaren antza du, gai-nera. Gerta daiteke beste basamor-tu bat izatea”, hausnartu du Araka-mak. Basamortuko haizea da Kali-ma, hain zuzen. Arakamaren esane-tan, diskoko elementu garrantzitsua da basamortua: “Basamortua gure ingurunea da reggae eta rapari dago-kionean. Orain arte ez da ezer egon, erreferentziarik gabeko ingurunea izan da. Basamortua bizitzen ari garen aroa ere bada. Baumanen garai likidoen antzeko kontzeptua. Orain arteko egia handiak desegin egin dira, harkaitza hondar bilaka-tu da”, egin du gogoeta. Euskal Herriko reggae eta rap esze-na gero eta osoagoa den arren, ora-indik ez dela guztiz lehertu uste du askok. Glaukomako kideek batez ere entzuleengan sumatu dute aldake-ta. “Badirudi Euskal Herrian jendea gero eta ohituago dagoela musika estilo hauetara eta gero eta gutxia-go begiratzen gaituztela estralurtar batzuk bagina bezala. Gaztetxoenen artean reggaeak eragin handia due-la dirudi”, uste du Arakamak. “Bizioa da euskeraz rapean aritzea”, dio Arakamak kantu batean. Urteek aurrera egin ahala, gero eta euska-razko rap kanta gehiago entzuten direla uste du: “Gero eta gauza serio eta autentikoagoak ari dira ateratzen euskarazko reggae zein rapean. Hortxe daude Bad Sound System, Gorka Suaia, Nizuri Tazuneri, 2zio, Autobus Magikoa, Nikotina... Gero eta kalitate handiagoa dago euskarazko errimetan, eta hori pozgarria da”.

dio Arakamak. Generoa du hizpide Gure kaiola abestiak. “Gizon edo emakume gizarteak egiten gaitu. Ez da biologikoa, eraikuntza soziala baizik. Honi buruz idaztea beha-rrezkoa zen niretzat, eta nire posizio-tik egiten dut gainera: mendebal-deko gizon zuri eta heterosexuala-ren posiziotik. Gizonezkoei dagoki-gu gure pribilegioei uko egiten ikas-tea, benetako berdintasunaren aldekoak bagara behintzat”, haus-nartu du abeslariak. Euskal kultura ere ez da libratzen: Durangoko azoka euskal photoca-lla/ Euskal Telebistak ematen du Tele5/ super Kutxa kultureta/ Ez det izan nahi artistilla jator bat, diote One, two-ren letrek. “Euskal kultu-ran ere badago farandula, artisteoa,

‘Kalima’ diskoaren

azala. GLAUKOMA

Jokin Albisua, Iker Pando, Juantxo Arakama, Asier Arandia eta Pablo Rubio dira gaur egun Glaukoma taldeko kideak. GLAUKOMA

TOLOSA

Page 14: ortzadar - Diario de Noticias de Navarrastatic.noticiasdenavarra.com/docs/recursos/2017/09/19/ortzadar16092017... · 2011) eta Iraila (Kalebegiak, 2016). Ohorezko butaka lortu dute

Ortzadar // 07Larunbata, 2017ko irailaren 9a

LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA

· MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKI-

TEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·bideo-jokoak

KKOLONIAN (Alemania) ospatzen den bideo-jokoei buruzko azoka da Gamescom, gaur egun Europa mai-lan egiten den gisa honetako azoka

garrantzitsuena. Aurten, abuztuak 23 eta 26 bitartean izan dugu azoka honetaz gozatzeko aukera. Bertan, E3 azoketan gertatu ohi den bezala, bideo-joko ekoizle garrantzitsuenek beren joko eta sistemen berri eman digute. Aukera egon da, besteak beste, jokoak berta-tik bertara probatzeko eta hitzaldi, aurkezpen, mahai-inguru eta bestelako hainbat ekitaldi jarraitzeko. Horrez gain, bideo-joko ekoizle garrantzitsue-nek aurrera begira aurkeztuko dutena ezagu-tzeko aukera bikaina izaten da azoka, eta aur-ten ere ez da salbuespena izan. Hona hemen, bideo-jokoen 2017ko azken lauhilekoak ekarri dizkigun nobedadeak. MICROSOFT Microsoft-en konferentziaren gai nagusia Xbox One X kontsolaren erreserben irekiera izan da, dudarik gabe. Kontsola berria-

ren edizio berezi bat ere aurkeztu dute, Pro-ject Scorpio Edition izenpean. Erreserbak zabaldu eta ordu gutxitan agortu ziren mun-duan zehar, beraz, badirudi indarrez datorki-gula kontsola berria. Konferentzian iragarpen interesgarriak ere egin zituzten. Adibidez, Ages of Empires IV jokoan lanean dabiltzala aurreratu zuten eta harrera oso ona izan zuen berriak. Jokoa hel-du arte, Age of Empires Definitive Edition-arekin gozatu ahal izango dugu, hori ere ira-garri baitzuten. Beste iragarpen batzuk hauek izan ziren: Jurassic World Evolution, Recore: Definitive Edition, Cuphead, Forza Motorsport 7, Playerunknown’s Battlegrounds jokoaren eduki berria… NINTENDO Nintendo-ren aurkezpen garran-tzitsuena Super Mario Oddysey izan zen, duda-rik gabe. Nintendo Switch kontsolarako kale-ratuko duten Marioren jokoa da. Jokoa proba-tzeko aukera izan zutenen artean iritzia baka-rra zen: “ikaragarria da”. Are gehiago, azokako

XABIER CALVO

Datorren uztaren laginEuropa mailako bideo-jokoen azoka nagusia da Alemanian ospatzen den Gamescom, eta aurten ere berri interesgarriak ekarri dizkigu

Hardwareari dagokionez ere izan genuen zer ikusi eta aztertu. Besteak beste, New Nintendo 3DS XL erakutsi zuten, kontsolaren bertsio berriztatua. Aurreko urtean NES Mini kontso-larekin izandako arrakasta eta gero, aurten SNES Mini-a aurkeztu dute, SNES-eko 20 joko aurreinstalatu izango dituen mini-kontsola. SONY Gamescom azoka alde batera utzita, Sony-k hurrengo konferentzia Paris Game Week-ren baitan ematea espero da, urriaren amaieran. Hala ere, ezin horrelako azoka bat pasatzen utzi uztaren zati bat erakutsi gabe. Bes-teak beste, PS4rako Gran Turismo Sport edizioa ikusi genuen, 1TB-eko kontsola jokoarekin bate-ra. Knack 2 jokoa ere aurkeztu zuten, Horizon: Zero Down jokoaren eduki berri gisa. Kontsola ekoizleen nobedadeez gain, bideo-joko garatzaile handienek ere beren joko berrien inguruan eman zuten zer esana. Denak aipatzea ezinezkoa da, baina bakoitzak aur-keztu zituen joko garrantzitsuenak hauek izan ziren: EA (Battlefield 1, FIFA 18, Star Wars Battlefront 2, Los Sims 4, Fe); Ubisoft (Assas-sin’s Creed Origins, Far Cry 5, The Crew 2, South Park: Retaguardia en peligro); Bandai Namco (Dragon Ball Z Fighters, Ni No Kuni 2, Project Cars 2); Square Enix (Final Fantasy XV, Secret of Mana Remake, Lost Sphear); Activision (Call of Duty: WWII, Destiny 2); eta Bethesda (Skyrim, Fallout eta Doom errealitate birtua-lean, Wolfstein: The new Colossus). Argi geratu da, beraz, etorkizun hurbilean panorama oso interesgarria datorkigula, joko sorta ederrarekin. Bideo-jokoak gustuko badi-tuzue, datozen hilabeteetan ez duzue asper-tzeko parada izango, inondik inora.

(www.gamerauntsia.eus)

jokorik onena bezala izendatu zuten, aho batez. Jokoa urriaren 27an argitaratuko da eta zaleak gogo handiz izango dira zain. Horrekin batera, beste joko interesgarri ba-tzuk ere aurkeztu zituen Nintendo etxeak, adi-bidez, Metroid Samus Returns, 3DSrako joko famatuaren remake-a. Beste joko batzuk ere erakutsi zituzten: The Elder Scrolls V: Skyrim, Xenoblade Chronicles 2 eta Fire Emblem Warriors, besteak beste.

Koloniako Gamescom azoka.

Page 15: ortzadar - Diario de Noticias de Navarrastatic.noticiasdenavarra.com/docs/recursos/2017/09/19/ortzadar16092017... · 2011) eta Iraila (Kalebegiak, 2016). Ohorezko butaka lortu dute