14
Bizkaiko Urtxintxa eskola Zerbitzu Liburua EUSKARA PARTE-HARTZEA KATALOGOA

Parte-hartze katalogoa 2013

Embed Size (px)

DESCRIPTION

Bizkaiko Urtxintxa Eskolak zure erakundearen bidez parte-hartzea bultzatzeko dinamika eta proiektu sorta eskaintzen dizu katalogo berrituan. Aholkularitza, gazte diagnostikoak, aurrekontu parte-hartzaileak...

Citation preview

Page 1: Parte-hartze katalogoa 2013

Bizkaiko Urtxintxa eskolaZerbitzu Liburua

EUSKARAPARTE-HARTZEA KATALOGOA

Page 2: Parte-hartze katalogoa 2013

Euskara

2

BIZKAIKO URTXINTXA ESKOLA jendartean eraldaketa bat egiteko eta agente aktiboaksortzeko, 1986an jaio zen Astialdiko Hezkuntza Eskola da. Heziketa esparruetandiharduen elkarte izaerako eragilea da, bere hezkuntza proiektuaren ezaugarriak,metodologia eta baloreak jendarteratzen dituena, bere jatorrizko izaera mantenduz.

Parte-hartzea balio horietako bat da eta jendartearen eraldaketa horretan oinarrietakobat. Urtxintxak parte-hartzea norbere izaeraren eraikuntzan ezinbesteko ezaugarritzatdauka eta era berean, talde eraginkor bat edota herri proiektu integral bat sortzearibegira, oinarri-oinarrizko tresna izango dugu. Hala ere, ez dugu edonolako partaidetzansinisten.

Partaidetzak aukera berdintasuna bermatu behar du, pertsona guztien parte-hartzeasustatuz eta jendartean bereizita egon ohi diren taldeak integratzeko bitartekoakeskainiz. Sortzailea eta erakargarria izan behar du. Errealitatearekin bat datorrena etainklusiboa. Jendearen lorpenetan sinisten duena. Gatazkak ikasketa prozesu bihurtukodituena. Jendarte trebatuago eta hobeago bat lortzeko bidean lehen pausotzat hartzendena.

Parte-hartzeaSarrera

Page 3: Parte-hartze katalogoa 2013

Euskara

1. Parte hartze prozesu integralak (4.orri)

2. Gai konkretuen inguruko parte-hartze prozesuak: udal eraikinen

erabilera, emakumeen parte hartzea, hirigintza gaiak, hondakinen

kudeaketa, gazte politika parte-hartzaileak… (5. orri)

3. Diagnostiko parte-hartzaileak. (6. orri)

4. Lonjakidetza: gazte lokalen parte-hartze prozesuak. (7.orri)

5. Aurrekontu parte-hartzaileak. (8. orri)

6. Taldeen, bileren, osoko bilkuren,… dinamizazioa. (9. orri)

7. Parte-hartzearen inguruko aholkularitza. (10.orri)

8. Trebakuntza. (11.orri)

Parte-hartzea

Eskaintzen duguna

3

Page 4: Parte-hartze katalogoa 2013

Euskara

4

Zer da prozesu parte-hartzaile bat?

Herri edo auzo bateko bizilagunek edo jende talde batek dituzten beharrizan eta lehentasun nagusiak zeintzuk diren kolektiboki aztertzea eta adostea da parte-hartze prozesu bat. Esaterako: parte-hartze prozesu integralak, aurrekontu parte-hartzaileak, gai konkretu baten inguruko prozesuak,…

Parte-hartze prozesu baten helburuak:

• Pertsonek gai publikoen nahiz pribatuen inguruan eztabaidatzeko eta erabakitzeko bideak irekitzea (bai instituzioek bultzatutako prozesuetan, baita herriko beste eragile batek bultzatutakoetan).

• Udalak sustatutako prozesuak direnean, herritarrek Udalaren eginkizun eta betebeharretan esku hartzeko aukera zabaltzea, botere banaketa ahalbideratuz.

• Eragile ezberdinen arteko elkarlana bultzatzea (politikari, teknikari eta herritarren artean) eta parte-hartzearen kulturan urratsak sendotzea.

• Iritzi eta bizipen anitzen ulermena eta lankidetza sustatzea, sareak sortzen joateko.

• Prozesuko eragileekin lan harremanak sortzea eta sendotzea.

• Bizitza publikoan presentzia gutxien duten kolektibo ezberdinak gai publikoen eztabaidan eta parte-hartzean integratzeko ekintza positiboak sustatzea (emakumeak, etorri berriak, gazteak, haurrak, hirugarren adina...).

Parte-hartze prozesu baten faseak:

• Diagnostiko parte-hartzailea. • Prozesuen diseinu parte-hartzailea• Prozesuak martxan jartzea.• Prozesuen jarraipena eta ebaluazioa

Nori zuzendua:

• Udalak, partidu politikoak, enpresak, elkarteak, erakundeak, mugimendu sozialak,…

Parte-hartzeaProzesu integralak

Page 5: Parte-hartze katalogoa 2013

Euskara

5

Zer da gaikako prozesu parte-hartzaile bat?

Gai konkretu baten inguruan (udal eraikinen erabilera, emakumeen parte hartzea, hirigintza gaiak, hondakinen kudeaketa,…. ) herri edo auzo bateko bizilagunek edo jende talde batek dituzten beharrizan eta lehentasun nagusiak zeintzuk diren kolektiboki aztertzea eta adostea bilatzen duen parte-hartze prozesu bat da.

Landu daitezkeen gaiak:

• Udal eraikinen erabilera adosteko prozesuak.• Emakumeen parte-hartzea aztertzeko prozesuak. • Hondakinen kudeaketaren inguruko hausnarketak.• Lonjakidetza: gazte lonjen erabilera adosteko

prozesuak.• Hirigintza gaiak: plan orokorrak,…• Gazte politika parte-hartzaileak.

Parte-hartze prozesu baten helburuak:

• Pertsonek gai publikoen nahiz pribatuen inguruan eztabaidatzeko eta erabakitzeko bideak irekitzea (bai instituzioek bultzatutako prozesuetan, baita herriko beste eragile batek bultzatutakoetan).

• Udalak sustatutako prozesuak direnean, herritarrek Udalaren eginkizun eta betebeharretan esku hartzeko aukera zabaltzea, botere banaketa ahalbideratuz.

• Eragile ezberdinen arteko elkarlana bultzatzea (politikari, teknikari eta herritarren artean) eta parte-hartzearen kulturan urratsak sendotzea

Parte-hartze prozesu baten faseak:

• Diagnostiko parte-hartzailea. • Prozesuen diseinu parte-hartzailea• Prozesuak martxan jartzea.• Prozesuen jarraipena eta ebaluazioa

Nori zuzendua:

• Udalak, partidu politikoak, enpresak, elkarteak, erakundeak, mugimendu sozialak,…

Parte-hartzeaGaikako prozesuak

Page 6: Parte-hartze katalogoa 2013

Euskara

6

Zer da diagnostiko parte-hartzaile bat?

Diagnostikoa errealitate bateko herritarren egoera ezagutzean datza: eragiten dizkien arazoak identifikatzea, sailkatzea, eta abiapuntu horretatik beharrizanak eta hauen garrantzia aztertzea bilatzen duen prozesu bat da.

Diagnostiko parte-hartzaile batean errealitatea horretan bertan bizi diren herritarrak eta komunitate antolatuak parte hartzen dute, beraiek prozesuaren protagonista bihurtuz. Ikerketa bera eraikuntza kolektibo bat dela esan dezakegu, gizartearen eta gizarteko ikuspegi eta alderdi ezberdinak txertatzeak ematen dion aniztasun eta osotasunarekin.

Izan ere, diagnostikoek parte-hartzaileak behar dute izan, modu honetan partaide eta eragile ezberdinen artean errealitatearen ikuspegia elkartrukatzen eta elkar ulertzen dugularik.

Prozesuaren urratsak:

• Informazio bilketa orokorrak. • Elkarrizketak. • Eztabaida tailerren antolaketa.

Parte-hartzeaDiagnostiko parte-hartzaileak

Page 7: Parte-hartze katalogoa 2013

Euskara

7

Zer da Lonjakidetza?

Gazteriaren aisialdiaren ereduaren baitan lonjen fenomenoak hazkunde nabaria bizi izan du azken hamarkadan. Erakunde publikoetatik eta elkarteetatik sortutako eskaintzez harago eredu pribatuan antolatutako lonjen aisialdia indartuz doa.

Lonja hauen baldintzak zein erabilera oso anitza da eta gazte-lonjen erabileraren inguruan sentsibilizatzeko eta erabilera-baldintzak eraparte-hartzailean adosteko prozesua da Lonjakidetza.

Prozesuaren helburuak: • Gazte lokalen inguruan dauden eragile

ezberdinen ikuspegi, iritzi eta bizipen anitzen ulermena eta lankidetza sustatzea.

• Gazte lokalen fenomenoa herriratzea eta sozializatzea.

• Herriko lonjen errolda sortzea. • Gazte lonjen inguruan sortu daitezkeen gatazkak

ekidin edo gutxiagotzeko neurriak eta tresnak adostea.

Prozesuaren jasotzaileak: lonja erabiltzaileak, jabeak, auzokideak, udal teknikari/zinegotziak eta herritarrak orokorrean.

Prozesuaren lanketa faseak:

• Diagnostikoa.•Herritarren iritziak eta egoera aztertzea. •Tresnak eta neurriak adosteko lan saioak. •Tresna eta neurrien onarpena. •Prozesuaren sozializazioa. •Prozesuaren ebaluazioa.

Parte-hartzeaLonjakidetza

Page 8: Parte-hartze katalogoa 2013

Euskara

8

Zer dira aurrekontu parte-hartzaileak?

“Aurrekontu parte hartzailea prozesu demokratiko zuzena, borondatezkoa eta unibertsala da, herritarrek udalaren aurrekontuak eta politika publikoak eztabaidatu eta definitu ahal izateko. Hau da, udalerriaren gastuak erabaki eta kudeaketa kontrolatzeko. Eta horretarako, zuzeneko demokrazia eta ordezkapenezko demokrazia uztartzen ditu.” (De Sousa Santos, B. 2003)

Aurrekontuen helburua beraz, herritarrek politika publikoetan eragiteko eta erabakitzeko aukera izatea da. Ideia horietatik abiatuz, forma eta bide ezberdinak ezagutu ditugu lurralde eta prozesu ezberdinetan zehar, toki bakoitzean herriaren ezaugarrietara moldatutako prozesuak eraiki direlarik.

Prozesuaren helburuak: • Herritarrak Udal politika publikoetako eztabaidetan partaide izatea• Udalaren aurrekontuak herritarrekin batera erabakitzea• Herritarrak parte hartzearen garrantziaz kontzientziatzea• Herritarrak politika publikoetan eragiteko eta erabakitzeko gaitasunaz kontzientziatzea.

Prozesuaren faseak:

•1. fasea: aurre lana (udalean adostasuna, talde eragiulearen sorrera, informazioa zabaltzea, trebakuntza)•2. fasea: Herri asanbladak. •3. fasea: Erabaki hartzea. •4. fasea: Aurrekontuak publiko egitea.

Parte-hartzeaAurrekontu parte-hartzaileak

Page 9: Parte-hartze katalogoa 2013

Euskara

9

Zer da dinamizazioa?

Antolatzaileak ekintza bakoitzerako ezartzen dituen helburuak kontuan izanik eta bileraren jasotzaileen arabera, dinamizazio pertsonalizatuak diseinatzen ditugu. Bizkaiko Urtxintxa Eskolaren ildo metodologikoei jarraituz, metodologia eta dinamika parte-hartzaile eta dinamikoak planteatuko dira. Parte-hartzaileak prozesuan duten protagonismoan sinestaraziz eta ekintzaren benetako eragileak beraiek direla barneratzen saiatuz egingo da lan, beti ere, talde izaerak eta horrek dakartzan balioak sustatzen ahaleginduz.

Ezaugarriak:

• Parte-hartzailea eta dinamikoa.• Aukera berdintasuna bermatzen duena.• Ulerkorra, arrazionala eta aktiboa.• Esanguratsua, zehatza eta praktikoa.• Aurrerakoia eta askatzailea.• Inguruneari egokitua.• Talde lanean eta elkarlanean onarritua.• Sortzailea.

Dinamizazio faseak:

• Beharren azterketa. • Bileraren prestaketa: adituz osatutako lan-talde batek diseinatuko du. • Bileran burutuko diren lanak: aurkezpena, dinamizazioa eta ebaluazioa.• Memoria jasotzea eta aurkeztea.

Parte-hartzeaDinamizazioak

Page 10: Parte-hartze katalogoa 2013

Euskara

10

Zer da aholkularitza?

Herri, auzo, erakunde zein beste eremu askotan,parte-hartze prozesu edo jarduera bat egitekobeharra ikusten da, baina sarritan, haubideratzeko orduan zalantzak agertu ohi dira. Horidela eta, Bizkaiko Urtxintxa Eskolan prozesuarennondik norakoak zehazten laguntzeko eta behardenean jarraibideak eskaintzeko zerbitzuamartxan daukagu.

Aholkularitza maila desberdinetan eta arlodesberdinetan eskain genezake: prozesuendiseinuan, prozesua martxan jartzean, arazo edogatazka konkretu baten aurrean, parte hartzekooztopoak dituzten kolektiboen aurrean,…

Parte-hartzeaAholkularitza

Page 11: Parte-hartze katalogoa 2013

Euskara

11

Parte-hartze prozesuetan gai desberdinen inguruko formazio beharra sortzen da. Urtxintxa Eskolak urte asko daramatza jendea zenbait gaitan trebatzen eta parte-hartzearen gaian ere ikastaro desberdinak eskaintzen ditu.

Gaiak:

• Jendartean hitz egiteko teknikak. • Entzumen aktiboa, enpatia eta asertibitatea.• Gorputz adierazpena: harreman eta komunikazio bide bat. • Zer da parte-hartzea?• Nola diseinatu parte-hartze prozesu bat. • Parte-hartzea bultzatzeko teknikak. • Nola bermatu pertsona guztien parte-hartzeakulturarteko ikuspegitik. • Genero ikuspegia nola txertatu prozesuetan. • Taldeen dinamizazioa. • Bileren dinamizazioa. • Nola sustatu kolektibo desberdinen parte-hartzea: emakumeak, gazteak, etorri berriak, adineko jendea, haurrak…• …

Parte-hartzeaTrebakuntza

Page 12: Parte-hartze katalogoa 2013

Euskara

12

Parte-hartzeaAdostutako eskaintza

Elkarte, enpresa, talde , erakunde edota herri bakoitzak ezaugarri eta egoera ezberdinak ditu. Egunerokoan faktore ezberdinek eragiten dute prozesu hauetan, eta beraz, norbere neurrira egokitutako diseinuak definitzen dira elkarlanean.

Katalogo honetan azaltzen denaz gain, badira beste hainbeste proiektu eta ideia garatzeke daudenak.

Zuk zurea ekarrita egitasmo ederra osa dezakegu, proposa iezaguzu!

Page 13: Parte-hartze katalogoa 2013

Euskara

Gernika-Lumo: LONJAKIDETZA (gazte lonjen araudia adosteko prozesua)

proiektuaren diseinua eta aurrera eramatea. 2010-2011.

Bermeo: BERMEON ERABAKI: Bertako herritarrekin batera parte-hartze prozesuaren

diseinua, aurrera eramatea, aholkularitza, trebakuntza (udal aurrekontuak, aurrekontu

parte-hartzaileak, parte-hartze oinarriak, plan orokorrari ekarpenak…), dinamizazioa

eta balorazioa. 2011tik gaur arte.

Busturia: UDAL ERAIKINEN ERABILERA ADOSTEKO parte-hartze prozesuaren

diseinua, aurrera eramatea eta balorazioa. 2012 apirila-abendua.

Abadiño: GAZTE DIAGNOSTIKO PARTE HARTZAILEA proiektuaren diseinua,

aurrera eramatea eta dinamizazioa Aztiker Soziologia Ikergunearekin batera. 2012

maiatzetik gaur arte

Markina: LONJAKIDETZA proiektuaren diseinua. 2012ko iraila.

UEU: ZER DA PARTE-HARTZEA? udako ikastaroaren antolaketa, koordinazioa,

dinamizazioa eta balorazioa. 2012ko uztaila, Baiona.

Urtxintxako ikastaroa: PARTE-HARTZEA BULTZATZEKO TEKNIKAK

monografikoaren antolaketa, koordinazioa, dinamizazioa eta balorazioa. 2012ko

otsaila, Bilbo.

Parte-hartzeaIbilbidea

13

Page 14: Parte-hartze katalogoa 2013

Euskara

www.urtxintxaeskola.orgBizkaiko Astialdi eta Suspertze Soziokulturaleko EskolaZabalbide 26, behea. 48006 BILBO. T: 94 432 04 45 F: 94 433 59 05

Aiora Azagirre GaritagoitiaParte-hartze Arloko Arduraduna

[email protected]