8
Innobasqueko Gobernu Organoen aurkezpen publikoa 2008ko urtarrilaren 31 Euskalduna Jauregia, Bilbo

Pedro Luis Uriarteren aurkezpena

Embed Size (px)

DESCRIPTION

Pedro Luis Uriarteren aurkezpena 2008ko abenduaren 31ean egin zen batzar orokorrean

Citation preview

Page 1: Pedro Luis Uriarteren aurkezpena

InnobasquekoGobernu Organoenaurkezpen publikoa

2008ko urtarrilaren 31Euskalduna Jauregia, Bilbo

Page 2: Pedro Luis Uriarteren aurkezpena

Bizkaiko Teknologia Parkea · Laida Bidea, 214 · 48170 Zamudio · T: +34 94 420 94 88 · F: +34 94 420 94 89 · [email protected]

Page 3: Pedro Luis Uriarteren aurkezpena

Nire esker onik beroena, gure artean delako, EuskoJaurlaritzako Lehendakariari; Zientzia, Teknologia etaBerrikuntzaren Euskal Kontseiluko kideei; etorri direngainerako pertsona ospetsuei; eta, bereziki,Innobasqueko Gobernu Organoak osatzen dituzuenoi—hemen oholtza gainean daudenei eta ezin etorri izandirenei— prestutasun handiz onartu dutelakoInnobasqueren izenean neuk egin nien eskaintza.

Azken 25 urteotan, egoera larritik abiatuta, Euskadikekonomikoki bizirik irauteko erronka gogorra gainditu du.

Eta urratsez urrats oso gizarte oparo bihurtu gara,enplegu betea daukagu, Europan errenta per capitahandienetakoa, eta gure Giza Garapenaren Indizeamunduko handienetakoen artean dago.

Beraz, oso egoera gogorretik abiatuta, EuskalEkonomiaren Lehenengo Eraldaketa Handia arrakastahandiz gauzatu da. Bidezko harrotasunez esan behardugu hori.

Horrek esan nahi du Euskal Herriak gaitasunnabarmenak dituela (pertsona, finantza, erakunde,enpresa, gizarte… mailan), Lehenengo Eraldaketa Handihorretan nabarmendu direnak. Baina ezin garaautoatseginkerian erori. Ez gara munduko onenak, eztaere Europako onenak. Zer hobetu asko daukagu.

Gainera, kontuan izan behar dugu azken hamarkadahauetan mundua aldatzen ari dela, sakon-sakonetik

eta bizkor. Aldaketa biziko prozesu hori ekonomiaren,zientzia-teknologiaren eta gizartearen eszenatokiaaldatzen ari da. Ondorioz, ekonomikoki lehen ez“zeuden” herrialdeak ari dira sortzen eta sektoreguztietan lehia edo konkurrentzia basatia ari daareagotzen. Zuzen-zuzenean eragiten digunfenomenoa da, eta ziurtasunik eza jartzen du gureekonomiaren etorkizunean.

Aurreko eraldaketa-aldian ez bezala, mundu osokoaldaketa-prozesu sakon honek ez digu planteatzen bizirikirauteko erronka latza. Munduko aldaketa honekkonkurrentzia-erronka aurkezten digu orain, eta ondoriozgure gainbehera etor daiteke, herrialde aberatsbihurtzean, iraganean genituen lehiarako abantailabatzuk galdu egin ditugulako, orduan guk geureingurukoak baino kostu txikiagoak genituen eta.

Horregatik, EUSKADIK bere Ekonomiaren BigarrenEraldaketa Handiari AURRE EGIN BEHAR DIO: prozesukonplexua, belaunaldi oso baten bizialdia hartuko duena.Eraldaketa berri horrek osagai sozial indartsua behar du,eta parte-hartze zibil oso handia eskatzen du.

Hori ezinbesteko eginkizuna da euskal gizartearentzat.Eraldaketa Handi berriari ekin behar diogu, belaunaldihonek eraikitakoak ez baitu ziurtatzen hurrengoarenetorkizuna, ez behintzat gaur egun beste herrialdebatzuen aldean daukagun bezain onuratsua izangodutenik.

Pedro Luis UriarteInnobasqueko presidentearen hitzaldia

Page 4: Pedro Luis Uriarteren aurkezpena

Egoera horren aurrean argitu behar dut kontua ez delakezkaturik “eskuak burura” eramatea, baizik eta, bizkoreta gogotsu, “eskuak lanera” bideratzea. Helburua osoargia da: gure ekonomiaren produktibitatea areagotzensaiatu behar dugu kementsu.

Horretarako, batez ere, dagoeneko ondo egiten dugunhorretan bikaintasuna lortu behar dugu: Hezkuntzamaila + Jarduera eta Okupazio Tasa + Azpiegiturak +Eraginkortasuna + Kalitatea + Dimentsioa +Nazioartekotzea.

Gainera, hobetu egin behar dugu ezagutza etaekonomian eta gizartean balio erantsi handiagoasortzea ahalbidetzen duen guztia. Horrek eskatzen duaskoz gehiago bultzatzea Zientzia + Ikerketa + Teknologia+ Berrikuntza. Gainera, gizarte-erronka larriak izangoditugu aurrean: besteak beste, Etnia eta Kultura askotakoGizartea eraikitzea, eta ekonomiaren eredu iraunkorragaratzea.

Gure erakundeek Bigarren Eraldaketa Handia garatzekoplataforma sortu dute (Zientzia, Teknologia etaBerrikuntzaren Euskal Kontseilua) eta oso helburuhandinahiak ezarri dituzte (besteak beste, Zientzia,Teknologia eta Berrikuntzaren Planean daudenak). Berealdetik, Euskal Unibertsitate Sistemak plan estrategikoberriekin lan egiten du jada.

Ildo berean, Espainiako Gobernuak eta EuropakoBatzordeak estrategia berriak zehaztu dituzte, eta

aipaturiko helburu horietarako asko sendotu dituzteaurrekontuko diru-hornidurak.

Orain, horri guztiari euskal gizarte zibilaren ezinbestekoahalegina gehitu behar zaio.

Horretarako sortu da Innobasque.

Gure Elkarteak Bigarren Eraldaketa Handiaren zutabenagusi izan nahi du, eta izan behar du.

Horixe da Eusko Jaurlaritzako Lehendakariak gizartezibilaren proiektu pribatu honi esleitu zion eginkizuna,Eusko Legebiltzarrean izan zen Politika Orokorreko azkenEztabaidan. Proiektu pribatua, bai, baina laguntzapubliko burutsua duena.

Innobasqueren helburua argia da: Euskadi Europanerreferente bihurtzea berrikuntzan, eraldaketa bizikoproiektuan lidergoa eramanez 2030. urte arte. Eta haueuskal gizarte osoak partekaturiko proiektua izatea nahidugu.

Proiektu honek aukera eman behar digu ongiprestaturiko eta gaituriko gizartetik gizarte burutsu etasortzailera eboluzionatzeko, bere burua antolatzekoeta ekiteko gai dena, etengabe prestatzen, ikasten etaberritzen dena, aldaketa bizkorreko ingurunean.

Belaunaldi baten epean, Europan berrikuntzakoerreferente izateko, Euskal Herriaren abiapuntua hau

Page 5: Pedro Luis Uriarteren aurkezpena

da: 2. lekuan dago Espainian, eta 55.ean Europan 250eskualdeak kontuan hartuta. Beraz, podiumera iritsinahi dugu Europan dugun posizio on horretatik; posizioona bai, baina bigarren mailakoa denez, ez zaigu ezegokia, ezta nahikoa ere, iruditzen.

Horretarako, eraldaketa-proiektu zorrotza asmatu dugu,6 helburutan oinarritua, eraldaketarako 6 palankaerabili ez eta eraldaketa guztien funtsezko 6 printzipioakbereganatuko dituena.

Innobasqueren seihelburuak1. helburua: Europan erreferente izatea lortzeko, lehenikEuskadi egiteko gai denaren pertzepzioa apurtu behardugu. Beste batzuek lortu baldin badute, zergatik ezdugu guk lortuko?

2. helburua: euskal gizarteak bere gaitasun guztiakmobilizatu behar ditu, horietako asko ezkutuan daudeeta beste batzuk garatzeko zain. Gure gaitasunakbiderkatzea etorkizun hobea eraikitzeko lagungarriizango da.

3. helburua: Berrikuntzaren kontzeptua oso zabalhartzea: proiektu honetan balioa eransten duen

pertsona oro da berritzaile. Bigarren EraldaketaHandiaren protagonista pertsona da.

Berrikuntza aurrez dagoen zerbait eraldatzeko edozeinprozesu da, horrek balio ekonomiko eta soziala sordezan. Berritzea ez da asmatzea. Ez da bata zuririkjantzi behar berritzeko. Ekonomiaren Bigarren EraldaketaHandi honetan guztiok gara aktore.

4. helburua: Lan-talde profesional indartsu, urri etakonprometitua sortzea, curriculum bikaineko etaondorengo arloetan lan egiteko gogo handiz daudenpertsonez osatua.

5. helburua: Hasteko, sei jarduera-arlo handitan lanegingo du talde horrek: Teknologia Berrikuntza +Gizarte Berrikuntza + Enpresa Eraldaketa +Berrikuntzaren Euskal Sistema Nazioartekotzea +Ekintzailetza Aurreratua + Sustapena etaKomunikazioa. Eta gainera, lurralde-garapen zehatzbatean, Gipuzkoa Berritzen.

Lan-arlo horietako bakoitzak bere lan-taldea izangodu, eta bere Kontseilu Betearazlea.

6. helburua: Erabateko koordinazioa lortzea EuskoJaurlaritzarekin, Foru Aldundiekin, SPRI eta besteerakunde publiko batzuekin, elkarrekin lan egiteko eta,guztion artean, Bigarren Eraldaketa Handian arrakastaLortzeko. Beraien aliatu estrategikoak gara.

Page 6: Pedro Luis Uriarteren aurkezpena

Lankidetza eta koordinazio espiritu horrekin, funtsezkobi ekimen bultzatuko ditugu epe laburrean; EuskoJaurlaritzako Lehendakariak abiarazitakoak dira etaZientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Kontseiluakberetuak:

•“2008: Berrikuntzaren urtea Euskadin”. Aurteninformazio, komunikazio, prestakuntza eta zabalkundemailako programa trinkoa gauzatuko dugu, eta zenbaitberrikuntza-ekintza egingo ditugu, ekonomia,unibertsitate, erakunde eta gizarteko eremu guztietarairistea nahi dugularik. Helburua da proiektuan partehartzen duten guztien artean 2008 ekitaldi egitea 366egunetan.

•“Berrikuntzaren aldeko agiria”, gizarte berritzailebihurtzeko Euskal Herriko pertsona eta erakunde guztiokdugun konpromiso esplizituaren adierazgarri.

EraldaketarakoInnobasqueren seipalankakEraldaketarako 6 palanka erabiliko ditugu, Euskal Herriagizarte berritzaile bihurtzeko.

1. palanka: Lehen mailako Gobernu Organoak, 400euskal liderrek osatuak, eremu —publiko edo pribatu— guztietatik (erakundeetatik; zientzia, teknologia etazerbitzu aurreratuetatik; eta enpresa- eta gizarte-eskaritik)Proiektu honi ekarpen handia egin diezaioketen —etaegin nahi dioten— gizon-emakume boluntarioz osatuak.

2. palanka: 1.001 bazkide aurtengo urte-bukaerarako,eta horietako bakoitzak beretzat “Berrikuntza Agentzia”edo garapen baliokidea sortuko du.Dagoeneko 400 bazkide baino gehiago gara:•Zientzia, teknologia eta zerbitzu aurreratuetako 134

eragile: unibertsitate, zientzia, ikerkuntza, euskalteknologia-zentro ahaltsu eta abarretakoak.

•Era guztietako 256 enpresa eta erakunde, horienartean daudelarik Euskadiko garrantzitsuenak.

•14 bazkide: Eusko Jaurlaritza, Foru Aldundi, Udal,Merkataritza Ganbera, Confebask eta, horrelaerabakitzen dutenean, baita langileen ordezkari dirensindikatuetakoak ere.

Eta 1.001 bazkide lortu ondoren ere, bazkide gehiagorenbila jarraituko dugu gogotsu.

3. palanka: Berritzaileen Euskal Komunitatea: 5.005bazkide partikular baino gehiago izango ditu 2009. urteabukatzerako, eraldaketa-proiektu honi bere ekarpenaegin nahi dioten guztien gaitasunak bildu eta erabiltzeko.Eta helburu hori bete ondoren, jarraituko dugueraldatzeko bokazioa duen jende gehiagoren bila.

Page 7: Pedro Luis Uriarteren aurkezpena

4. palanka: Berrikuntzaren Euskal Agentzia Birtualasortzea: 101 eragile eraldatzaile publiko eta pribatukosaturiko sarea, 5 bidetatik Innobasqueri atxikiak:integrazioa (Eurobulegoa + Ezagutzaren Clusterra +Gipuzkoa Berritzen) + Federazioa (Euskalit) + AliantzaEstrategikoa (Ikerbasque, Bizkaiko Foru Aldundia, Spri,etab.) + Kooperazio-Akordioak + Lankidetza-Akordioak.Helburua sarean lan egitea da, programakkoordinatzea, gaitasunak batzea/biderkatzea etaprogramak eta helburuak ildo berean jartzea.

5. palanka: Nazioarteko “Think tank” bat munduanberrikuntza-gaietan dauden aditu onenekin + EuskalAholkularien Kontseilua eta 6 Kontseilu espezializatuInnobasquek garatuko dituen arloetan + BatzordeZientifiko-Teknikoa + Eztabaidarako Foro kritikoa.

Guztiek beren jakintza eta ezagutzarekin bultzagaitzaten nahi dugu, “best practices” edo jardunbideegokiak etengabe erabiltzeko politika garatzen etaberrikuntza-eredu onenak identifikatzen lagundiezaguten.

6. palanka: Programa oso zorrotza. Innobasquerenekintza zehatzak epe labur, ertain eta luzerako planetanislatuko dira. 2008-2009 plana, 100 proiekturekin,dagoeneko onartuta dago. 2008-2012 Plana ekaineanonartuko da. 2009-2018 Plana aurtengo urtearenbukaeran.

•Epe laburrerako plana bete ondoren, 2009an jadaEuropan erreferente izan nahi dugu eraldatze-proiektubat asmatu eta bururatzen, eta ordurako 300.003berrikuntza-ekintza gauzatuta izan nahi genituzke.

•Epe Ertainerako Planarekin, 2012an Euskadi Europanerreferente izango da euskal gizarte osoarenmobilizazioan.

•Epe Luzerako Planarekin, Europan eskualde erreferenteizan behar dugu berrikuntza gisa identifikatzen direnzenbait alorretan.

Beraz, utikan konplexuak!... eta ekin diezaiogun lanari,gogotsu.

Lan egiteaz gain, eraldatze-proiektu honek askozbaliabide gehiago eskatuko ditu, eta ahalegin handia,ilusio handia eta koordinazio handia, eta hori guztiaeremu pribatuan nahiz publikoan.

Gobernu Organoen eta Innobasqueko gure bazkideguztien izenean gaur konpromiso publikoa hartzendugu eraldaketa-proiektu hau arrakasta handibihurtzeko, euskal gizarte osoaren onurarako.

Page 8: Pedro Luis Uriarteren aurkezpena

Innobasqueren sei printzipionagusiakGizartearekiko konpromiso hori 6 printzipio nagusitanlaburbiltzen da, Innobasquek bere eraldaketa-proiektuan txertatuak.

1. Erabakigarria pertsona da. Gainerakoagarrantzitsua da.

2. Amets egiten duenak eraldatu egiten du. Ametsegiten ez duena iraganetik hartu duena kudeatzeramugatzen da. Innobasquek euskal errealitatea eraldatunahi du, iraganaren administrazioak ez digulakoetorkizuna ziurtatzen.

3. Konprometitu egin behar da. Ez dagokonformista izaterik.

4. Ona hobetu egin daiteke. Eta onena ere bai.

5. Ezina ekinez egina. Lehenengo EraldaketaHandiaren arrakastak erakusten du hasieran ezinezkoazirudien helburu bat errealitate bihurtu dela. Arrakastahandi haren protagonistetako asko orain hemenEuskalduna jauregi honetan daude. EkonomiarenBigarren Eraldaketa Handia guztiontzat, eta neuretzatere bai, erronka zirraragarria da, pizgarria eta ilusioa

sortzen duena. Nire bizitza profesional luzean topatududan erakargarriena.

Euskadi Europan berrikuntza-gaietan erreferentebihurtzeko erronka zail horren aurrean —agian“ezinezkoa” iruditzen zaigun helburua— uste osoa dutEuskadik gaur egun badituela hori arrakasta handizgainditzeko beharrezko ikuspegia, estrategiak,gaitasunak, baliabideak, erakundeak eta pertsonak.Beraz, ziur nago Euskadi Europan berrikuntza-gaietanerreferente izango dela.

Lor dezakegu. Lortu behar dugu. Lortuko dugu.Horretarako zuen laguntza eskatzen dugu, zuekProiektu honetan sartzea eta Euskal Gizartearenlankidetza saiatua.

6. Seigarren eta azken printzipioak eraldaketa guztiakdefinitzen ditu: Inoiz ez gara gailurrera iristen. Horierakusten du Gizadiaren historiak, berrikuntzarenberaren historiak: giza fenomeno honek, denborakbezala, bere jatorria izan zuen, baina bukaerarik ezdu, eta beti ariko da hedatzen.

Berrikuntza igarobidea da, guztiontzat gizarte hobeaegiteko. Eta Herri hau, ekitaldi honetan izandakoparte-hartze masiboak adierazten duen gogoarekinjarraitzen badu, sekula ez da bere gailurrera iritsiko,ez dagoelako mugarik eraldatu nahi duengizartearentzat.