1
Poloak uste baino azkarrago ari dira urtzen Ostirala, 2011ko apirilaren 01ean Ipar eta Hego poloak orain arte pentsatzen zena baino bizkorrago ari dira euren izotz masak galtzen. AEBetako Espaziorako Agentziaren (NASA) arabera, glaziarretako izotza baino azkarrago ari da urtzen Groenlandia eta Antartidakoa. Hain zuzen, glaziarrak urtzeari egotzi zaio orain arte itsas mailaren igoera. 1992tik 2009ra bitartean satelite bidez jasotako irudiak aztertu ditu NASAk, eta ondorio ezkorrak atera ditu. Esaterako, kalkulatu dute 1992tik, urtez urte, poloetan 36,3 gigatona izotz gehiago urtzen direla. Era berean, 2006an poloek batez beste 475 gigatonako masa konbinatua galdu zutela ere kalkulatu dute (beste zenbait ikerketek urte horretako izotz galera kalkulatu zutenez, emaitzak alderatzeko aukera dago). Kopuru horrekin, itsasoaren maila 1,3 milimetro igotzen da urtean. Ikerketaren egileen arabera, poloetako izotzak neurri berean urtzen jarraitzen badu, 2050erako itsas maila 15 zentimetro igoko da, eta oraingo aurreikuspenak hankaz gora ipiniko ditu. Aizu! http://www.aizunet.org/index.php? option=com_content&view=article&id=797:ingurumena&Itemid=85

Poloak uste baino azkarrago ari dira urtzen

Embed Size (px)

DESCRIPTION

Kazetaritza: Poloak uste baino azkarrago ari dira urtzen

Citation preview

Page 1: Poloak uste baino azkarrago ari dira urtzen

Poloak uste baino azkarrago ari dira urtzenOstirala, 2011ko apirilaren 01ean

Ipar eta Hego poloak orain arte pentsatzen zena baino bizkorrago ari dira euren izotz masak galtzen. AEBetako Espaziorako Agentziaren (NASA) arabera, glaziarretako izotza baino azkarrago ari da urtzen Groenlandia eta Antartidakoa. Hain zuzen, glaziarrak urtzeari egotzi zaio orain arte itsas mailaren igoera. 1992tik 2009ra bitartean satelite bidez jasotako irudiak aztertu ditu NASAk, eta ondorio ezkorrak atera ditu. Esaterako, kalkulatu dute 1992tik, urtez urte, poloetan 36,3 gigatona izotz gehiago urtzen direla. Era berean, 2006an poloek batez beste 475 gigatonako masa

konbinatua galdu zutela ere kalkulatu dute (beste zenbait ikerketek urte horretako izotz galera kalkulatu zutenez, emaitzak alderatzeko aukera dago). Kopuru horrekin, itsasoaren maila 1,3 milimetro igotzen da urtean. Ikerketaren egileen arabera, poloetako izotzak neurri berean urtzen jarraitzen badu, 2050erako itsas maila 15 zentimetro igoko da, eta oraingo aurreikuspenak hankaz gora ipiniko ditu.

Aizu!http://www.aizunet.org/index.php?option=com_content&view=article&id=797:ingurumena&Itemid=85