10
Testua gehitzeko “Insertar” aukeratuko dugu. (goiko barran) eta gero “Cuadro de texto” Eskumaldean dagoen leku zuri handia diapositibaren azalera dugu. Hasteko gardenki bat egingo dugu testu bi sartzen. Lehenengoa testu handi bat izango da, izenburua eta gero puntu batzuk dituen testu bat. Saguaren punteroa izenburua kokatu nahi dugun tokian jarriko dugu eta ezkerreko botoia sakatuko dugu. Testua sartu nahi dugun tokian markatuta agertuko zaigu. Idatzi dezakegu eta horrekin izenburua eginda izango dugu. Testua “Soy un genio de la informática” izango da (ea animatzeko balio duen!). Power Pointen diapositibak orain ikusi dugun koadro bezelako elementuz egiten dira. Horrela erreza da mugidu nahi dugunean. (testu kutxa osoa narraz eraman eta listo) Testua mugitzeko: A) Kurtsorea koadroaren marran jarri B) Gurutzetxoa agertzen denean saguaren ezkerreko botoia sakatu eta horrela mantenduz C) Kokapen berrira mugitzen dugu.

Ppoint 2

Embed Size (px)

DESCRIPTION

power point ikastarotxoa2

Citation preview

Page 1: Ppoint 2

Testua gehitzeko “Insertar” aukeratuko dugu. (goiko barran) eta gero “Cuadro de texto”

Eskumaldean dagoen leku zuri handia diapositibaren azalera dugu.

Hasteko gardenki bat egingo dugu testu bi sartzen. Lehenengoa testu handi bat izango da, izenburua eta gero puntu batzuk dituen testu bat.

Saguaren punteroa izenburua kokatu nahi dugun tokian jarriko dugu eta ezkerreko botoia sakatuko dugu.

Testua sartu nahi dugun tokian markatuta agertuko zaigu. Idatzi dezakegu eta horrekin izenburua eginda izango dugu. Testua “Soy un genio de la informática” izango da (ea animatzeko balio duen!).

Power Pointen diapositibak orain ikusi dugun koadro bezelako elementuz egiten dira. Horrela erreza da mugidu nahi dugunean. (testu kutxa osoa narraz eraman eta listo)

Testua mugitzeko:

A) Kurtsorea koadroaren marran jarri

B) Gurutzetxoa agertzen denean saguaren ezkerreko botoia sakatu eta horrela mantenduz

C) Kokapen berrira mugitzen dugu.

Page 2: Ppoint 2

Berdin egin dezakegu koadroa txikitu nahi dugunean, horizontalean dagoen koadrotxoan jarri

kurtsorea eta mugitzen saguaren eskerreko botoia erabiliz.

TESTUARI FORMATO EMAN

Saguaren ezkerreko botoia sakatuz testuan zehar mugitzen gara markatzeko.

Letra mota aukeratzeko, “Formato” menua sakatu (goiko barran) eta gero “Fuente”

Koadro bat agertu zaigu eta hor aukera dezakegu:

A) Nahi dugun letra mota, adibidez “verdana”

B) Nola nahi dugun hizkia, adibidez “Negrita” marra lodiagoa izateko.

C) Hizkiaren tamaina, adibidez handia aukeratuko dugu izenburua delako, kasu honetan 32

D) Eta efektua. Efektorik gabe utzi dezakegu testua baina erresaltatu nahi badugu itzalaz, “sombra” koadrotxoa markatuko dugu.

E) Eta kolorea. Komenigarria da kontuz ibiltzea koloreekin. Kasu honetan urdin dotorea aukeratu

dugu.

Page 3: Ppoint 2

Formatua aplikatzerakoan hauxe dugu emaitza:

TESTU FORMATUAREN BARRA:

Tresna barra honetan letra mota aukera dezakegu, adibidez “verdana”.

Letraren tamaina ere aukera dezakegu. Gure kasuan handi bat, adibidez 28.

Errez alda dezakegu beltzez, etzan edo azpimarratua. Adibidez etzan aukeratzen dugu.

“Insertar” eta “Cuadro de Texto” aukeratuta diapositiban jartzen dut kurtsorea idazteko eta hauxe da lortuko duguna:

Page 4: Ppoint 2

TESTUAREN LERROKAPENATestua lerrokatzeko goiko “Formato” menutik “Alineación” sakatuz, adibidez ezkerretara lerroka dezakegu.

“Formatu” menutik emaitza bera lor daiteke:

ZENBAKIZ ALA PUNTUZ ESKEMA BAT EGIN

Batzutan komenigarria da parrafo baten lerroak zenbatzea edo puntuak bereiztea. Horretarako:

Lehenengo testu kutxa zabaldu behar dugu (“Insertar”/ “cuadro de texto”), lehen ikusi dugun moduan.

Eta barruan kokatuta, formatu barran zenbakiak aukeratzen ditugu “(numeración):

Horrela 1 zenbakia agertuko zaigu. “enter” tecla sakatzen dugunean hurrengo zenbakia jarriko digu.

Page 5: Ppoint 2

Berdin egin dezakegu puntutxuak nahi izatekotan (“viñetas”):

KOLOREAKHasi baino lehen argi izan behar dugu erabiliko dugun koloreen konbinazioa ondo geratzeko.

Power Pointen kolore asko erabil daiteke.

Testuaren ezaugarriak jartzen dugun aukera berberan (“Formato”/”Fuente”)

Kolore estandarretatik aparte, “mas colores” sakatzerakoan, gelaxkatxoa markatuz nahi dugun kolorea aukera dezakegu eta gero “Aceptar” tekal sakatu.

Page 6: Ppoint 2

“Estandar pestainaren ondoan “personalizado” irakurtzen dugu. Horretan gure kolore berezia aukera dezakegu ere, saguaren ezkerreko botoia sakatuz eta mantenduz nahi dugun kolorea lortu arte. Orain urdin bat aukeratko dugu.

Eskumaldean dugun eskala gora eta behera mugituz kolorea gehiago zehaztu daiteke.

Erabilitako koloreak artxibatu egiten dira berdinak erabiltzeko (nahi badugu, noski)

MARRAZKETA MARRAHonekin irudi geometrikoa eta marrazkiak sartzeko aukera dugu. Bereziki grafiko, eskema eta organigrametan erabiltzeko.

Page 7: Ppoint 2

A) "Autoformas" sakatzerakoan honako menua izango dugu bistan:

B) Lehengo lauki zuzena jartzeko "Formas Básicas" markatu eta gero lauki zuzena aukeratu.

Eta gardenkiaren gainean sakatuz zera geldituko zaigu:

Laukia txikitu edota handitu dezakegu bakarrik markatzerakoan agertzen diren koadrotxoetan jarri eta saguaren ezkerreko botoiaz sakatu, mantendu eta narraztuz. Nahi dugun tamaina lortzerakoan saguaren botoia askatu eta listo.

GEZIAKGeziak jartzeko prozedura berdina erabiliko dugu. “Autoformato” markatuz “Flechas de bloque” aukeratu eta nahi dugun gezia.

Page 8: Ppoint 2

Eta emaitza:

Marrazki barratik zuzenean ere jar ditzakegu geziak.

Non hasi eta non amaitu markatzen dugu eta batetik bestera mugitzen gara saguaz bidea markatzen.

LAUKI ZUZENAK MARRAZTENMarrazki barratik, zuzenean lauki zuzenak marraztu ditzakegu.

Goiko eskina non nahi dugun markatzen dugu eta sagua erabiliz mugitzen gara nahi dugun tamaina lortu arte.

Sagua askatzerakoan tamaina finkotzen dugu.

Page 9: Ppoint 2

BOROBILAK ETA ELIPSEAK MARRAZTENLauki zuzenak marrazteko erabilitako prozedura erabiliz borobilak eta elipseak marraztuko ditugu.

Marraki barran sakatuz elipse aukeratzen dugu.

Testua gehitzeko hauxe egin behar dugu:

A) Irudiaren gainean jarri eta

B) Saguaren eskubiko botoia sakatuz,

C) Agertzen den menuan "Agregar texto" aukeratzen dugu.

WORDART ERABILIZ IZENBURU ARTISTIKOAK“Dibujo” barran, “WordArt” aukeratu.

Estiko ezberdinak agertuko zaizkigu. Baten bat aukeratu, gure kasuan urdin berezia aukeratzen dugu eta “Aceptar” botoia sakatuko dugu.

Page 10: Ppoint 2

Koadro bat agertuko zaigu eta bertan, “escriba su texto aquí” irakurtzen denean, gure testua idatziko dugu horren ordez eta “Aceptar” sakatu. Horrelako zerbait geratuko zaigu.