Upload
olaia-jimenez
View
236
Download
0
Embed Size (px)
DESCRIPTION
Practicum osoaren azalpena.
Citation preview
PRACTICUMA
GIDALIBURU OROKORRA
2011-12 IKASTURTEA
DERRIGORREZKO BIGARREN HEZKUNTZAN, BATXILERGOAN, LANBIDE HEZIKETAN ETA HIZKUNTZEN IRAKASKUNTZAN GAITZEKO
UNIBERTSITATEKO MASTER OFIZIALA
Olaia Jimenez Arrieta
943 71 41 88 (5161)
Bulegoa: N 2.8
Bigarren Hezkuntzako Masterra
Practicuma
2
HUMANITATE ETA HEZKUNTZA
ZIENTZIEN FAKULTATEA
1.1.1.1. SARSARSARSARRERARERARERARERA
Practicum osoaren Practicum osoaren Practicum osoaren Practicum osoaren dokumentua da honako hau. Dokumentu honetan,
practicumaren izaera, helburuak, ardurak eta ebaluazioaren berri ematen da.
Gidaliburu honek practicuma zer eta zertarako diseinatu den ulertzeko balioko
du. Hemendik abiatuta, practicum bakoitzeko (P I, II eta III) gidaliburua izango
da ikasleen eskura.
Practicuma orobat, Masterraren ardatza izateko asmoarekin antolatu da.
Era berean, Master Amaierako Proiektuaren (MAP) oinarria da. Irakasle
autonomoa eta eraldaketarako prest dagoen irakaslearen profila garatzeko
nahiari begira dagoena. Horretarako, ezinbestekoa da testuinguru errealetan
ikerketa prozesuak abiatzea. Hezkuntza praktikatik abiatuz norberak
hezkuntzaren teoria eraiki eta sendotzeko. IrakasleIrakasleIrakasleIrakasle----ikertzaileikertzaileikertzaileikertzaile, eta ondorioz,
kudeatzaile-berritzaile ikuspegi edo profila hain zuzen ere. Horregatik
guztiagatik egituratu da Practicuma, hain justu, hiru garai estrategikotan.
Hiru garai estrategiko horiek hezkuntzaren ikuspegi bat eratzera
eramango gaituztenez, zehaztapen maila ezberdinetatik egingo dugu ibilbidea.
Hau da, lehen practicumak (P-I) ikastetxearen argazki orokorra egiteko balio
izango du, bigarrenak (P-II) berriz, gelako eguneroko jarduna eta azken
practicumak (P-III), irakasleak gelara eramango duen proposamen didaktikoan
murgiltzera.
Ibilbidea egingo dugu, ibiltzea erabakiz gero; ikastetxeko giroan
murgilduko gara inplikatuz gero. Horra hor gure hautua!
Bigarren Hezkuntzako Masterra
Practicuma
3
HUMANITATE ETA HEZKUNTZA
ZIENTZIEN FAKULTATEA
2.2.2.2. PRACTICUMAREN IZPRACTICUMAREN IZPRACTICUMAREN IZPRACTICUMAREN IZAERA AERA AERA AERA
Practicumaren izaerari dagokionez, masterrean hainbat alderdiren aldeko
hautua egin da, asmorik behinena ikaskuntza esanguratsua burutzea baita. Hau
horrela, jarraian zehazten dira practicum ibilbidean zehar ikasleak ikaskuntza
esanguratsua egiteko lau estrategia:
• Atzera begiratze eta barne-behaketa (Retrospekzio-introspekzio): ikasle
gisa izandako esperientzietan arakatuz eta orain praktika garaian
irakasle izateko bidean hautematen dituen alderdien arteko lotuneak
aurkitzea. Bide honetan eraiki dugun hezitzaile irudi idealarekin bat ez
datozen egoerak bizitzen ditugunean hasten dira kontraesanak. Ariketa
hau oso boteretsua da irakasle lanbideari begira.
• Jarrera kritikoa: gogoetaren bidez eskola, ezagutzaren transmisioa,
boterea, antolaketa eta abarren arteko loturak egitera heldu nahi da.
Eskolaren hezurdura ezagutzea bezala izendatuko genuke ariketa hau.
• Lankidetza: Burutzen diren lan-mintegietan zein foroetan elkarrengandik
ikastea, ikas-komunitate zentzuan aritzeari deritzogu.
• Eraldatzailea: Praktiketan ezagutzen ari den errealitatean irakasle batek
izan dezakeen eragina batetik, norbere ahaleginak komunitatean edo
gizartean duen zeresanaz jabetzea bestetik, eta azkenik, irakasle izateko
geure egitea.
Practicum honen ezaugarrietan oinarritzen den ibilbide gogoetatuak
sekulako indarra du norbere hezkuntzarekiko ikuspegia eraikitzeko. Horretan
sinesten dugu bete-betean. Era berean ikaskuntzari begira, lan-mintegien eta
foroen bitartez taldean egindako gogoetaren eta ekarpenen trukaketaren
bitartez ezagutza maila areagotu eta ulermenean sakontzea eskaintzen du.
Finean, ezagututako errealitatean izan daitezkeen arazo zein praktika onak
Bigarren Hezkuntzako Masterra
Practicuma
4
HUMANITATE ETA HEZKUNTZA
ZIENTZIEN FAKULTATEA
antzemateko eta bere kasuan aurre egiteko. Azken hau da irakaslearen
egitearen funtsa eta nolabait bere praktikaren eta habitataren eraldaketan
tresna.
Laburbilduz, practicumak eskaintzen dizkigun aukerak hauexek dira inolaz
ere bistatik galdu ezin ditugunak…
� testuinguru zehatz batean kokatzen direlako.
� antolaketa eta ikuspegi zehatz bati erantzuten dion errealitatea direlako
praktiketan aztertuko diren egoerak.
� irakasle, ikasle eta aztergaien artean ematen diren hartu-emanak aztertzeko
egoerak eskaintzen direlako.
� irakasle izateak dakarren hezitzaile, kudeatzaile, berritzaile nahiz ikertzaile jite
edo ikuspegia garatzen laguntzen dutelako.
3.3.3.3. HEHEHEHELBURUAKLBURUAKLBURUAKLBURUAK
• Prestatzea gerora irakasle izango direnak behar dituzten ezagutza eta
gaitasunetan, beraien bizitza profesionalean izango dituzten funtzioak
modu ahalik eta eraginkorrenean betetzeko.
• Garatzea gerora irakasle izango diren horiengan irakaskuntzan aritzeko
behar diren konpetentzia pertsonalak eta sozialak, ikasle taldeak
gestionatzeko, bere praktikaz hausnartzeko eta taldeetan lana egiteko,
besteak beste....
4.4.4.4. KONPETENTZIAKKONPETENTZIAKKONPETENTZIAKKONPETENTZIAK
Practicum materia osoan zehar, kontuan izanda practicum garai guztiak,
honako konpetentziak lantzea da xedea:
Bigarren Hezkuntzako Masterra
Practicuma
5
HUMANITATE ETA HEZKUNTZA
ZIENTZIEN FAKULTATEA
• Jarduera-eremu guztietan hobekuntza-proposamenetan parte hartu,
praktikan oinarritutako gogoetatik abiatuta.
• Irakaskuntza eta bizikidetza erraztuko duen giroa sustatzeko gizarte-
trebetasunak eta – gaitasunak menderatu.
• Espezializaziori dagozkion gaiak planifikatzen, irakasten eta ebaluatzen
esperientzia eskuratu.
• Lanbide-heziketari dagokionez, ekoizpen-sektoreei dagozkien enpresa-
tipologiak ezagutu eta enpresetako antolamendu-sistema ohikoenak
ulertu.
• Orientazioari dagokionez, ebaluazio psikopedagogikoan, hezkuntzaren
alorreko beste profesionalen, irakasleen eta familien aholkularitzan
trebatu.
• Espezializaziori dagozkion gaiak planifikatzen, irakasten eta ebaluatzen
esperientzia eskuratu.
Gaitasun horiek guztiak, beste gaietako gaitasun espezifikoekin batera,
deskribatutako irakaskuntza guztietan hartutako prestakuntza laburbilduko duen
Masterraren amaierako Lanean (MAP) islatuko dira.
5.5.5.5. PRACTICUMA ANTOLATZEKO PROZEDURA ETA TUTOREAK PRACTICUMA ANTOLATZEKO PROZEDURA ETA TUTOREAK PRACTICUMA ANTOLATZEKO PROZEDURA ETA TUTOREAK PRACTICUMA ANTOLATZEKO PROZEDURA ETA TUTOREAK
5.1.5.1.5.1.5.1. Antolatzeko prozedura:Antolatzeko prozedura:Antolatzeko prozedura:Antolatzeko prozedura:
Practicumak arestian esan bezala hiru garai ditu, orotara 10 ECTS ditu.
Denek hala denak dute bere izaera propioa. Guztietan egindako lana Master
Amaierako Proiektuan (MAP) erabiltzeko baliogarria da. Hona hemen
xehetasun batzuk labur:
Bigarren Hezkuntzako Masterra
Practicuma
6
HUMANITATE ETA HEZKUNTZA
ZIENTZIEN FAKULTATEA
Praktikak antolatzerako garaian eta ikasle bakoitzak bere praktiketako
zentroa izan dezan honako prozedura jarraitzen da:
EginkizunaEginkizunaEginkizunaEginkizuna ArduradunaArduradunaArduradunaArduraduna EpeakEpeakEpeakEpeak AdierazleakAdierazleakAdierazleakAdierazleak
1.1.1.1. Ikasleen lehentasunak Ikasleen lehentasunak Ikasleen lehentasunak Ikasleen lehentasunak ezagutzeko galdetegia ezagutzeko galdetegia ezagutzeko galdetegia ezagutzeko galdetegia pasatu.pasatu.pasatu.pasatu.
Masterreko
eta
praktiketako
koordinatzaile
ak
Irailak 26 � Galdetegia banatu eta beteta jaso.
2.2.2.2. Ikastetxeekin kontaktu Ikastetxeekin kontaktu Ikastetxeekin kontaktu Ikastetxeekin kontaktu ofiziala (ikastetxeko ofiziala (ikastetxeko ofiziala (ikastetxeko ofiziala (ikastetxeko zuzendarizuzendarizuzendarizuzendaria) egin.a) egin.a) egin.a) egin.
Masterreko
practicumeko
koord.
Urriak
6-31
� Zuzendariari masterraren eta praktika
aldien berri eman eta dokumentazioa bidali.
� Zuzendariarekin hitzartu praktika garaiko
prozedura.
� Praktiketako tutorea finkatzeko epea ezarri.
3.3.3.3. Hezkuntza Sailak BigarHezkuntza Sailak BigarHezkuntza Sailak BigarHezkuntza Sailak Bigarren ren ren ren Hezkuntzako praktikak Hezkuntzako praktikak Hezkuntzako praktikak Hezkuntzako praktikak arautzeko aginduaren berri arautzeko aginduaren berri arautzeko aginduaren berri arautzeko aginduaren berri ematea eta konpromisoak ematea eta konpromisoak ematea eta konpromisoak ematea eta konpromisoak hartzea.hartzea.hartzea.hartzea.
Masterreko
practicumeko
koord.
� Aginduaren berri eman.
� Koordinaziorako uneak eta arduradunak
zehaztu.
4.4.4.4. Tutorearekin harremana Tutorearekin harremana Tutorearekin harremana Tutorearekin harremana egin eta ikaslearen datuak egin eta ikaslearen datuak egin eta ikaslearen datuak egin eta ikaslearen datuak eman.eman.eman.eman.
Masterreko
practicumeko
koord.
� Ikastetxearen eta tutorearen datuak
ikasleari jakinarazi.
� Tutoreari ikaslearen datuak jakinarazi.
5.5.5.5. Ikasleak tutorearekin lehen Ikasleak tutorearekin lehen Ikasleak tutorearekin lehen Ikasleak tutorearekin lehen kontaktua egin.kontaktua egin.kontaktua egin.kontaktua egin.
Ikasle bakoitza Azaroa
7-11
� Kontaktua egin eta lehen eguneko ordua
eta tokia zehaztu.
Bigarren Hezkuntzako Masterra
Practicuma
7
HUMANITATE ETA HEZKUNTZA
ZIENTZIEN FAKULTATEA
6.6.6.6. TTTTutoutoutoutoreari ikaslearen reari ikaslearen reari ikaslearen reari ikaslearen praktika aldiak ebaluatzeko praktika aldiak ebaluatzeko praktika aldiak ebaluatzeko praktika aldiak ebaluatzeko dokumentua bidali eta dokumentua bidali eta dokumentua bidali eta dokumentua bidali eta jasotzeko epea ezarri.jasotzeko epea ezarri.jasotzeko epea ezarri.jasotzeko epea ezarri.
Masterreko
practicumeko
koord.
Bidali:Bidali:Bidali:Bidali:
Maiatzak
14
Jaso:Jaso:Jaso:Jaso:
Ekainak 8
� Tutorearen ebaluazioa orria bidali.
� Ebaluazio orria jasotzeko epea: ekaina.
5.2.5.2.5.2.5.2. Tutoreak:Tutoreak:Tutoreak:Tutoreak:
Practicum garai bakoitzean, tutore edo tutoreak izango diren irakasleak
izango dituzu.
6.6.6.6. EBALUAZIOAEBALUAZIOAEBALUAZIOAEBALUAZIOA
Practicumaren izaerari jarraiki, norberaren ibilbide gogoetatua egiteko eta
bigarren hezkuntzako irakasle izateko bidean zeuon ikuspegia osatzen joateko
egunerokoaegunerokoaegunerokoaegunerokoa osatzea eskatzen da. Horretarako, IKT baliatuko ditugu. Honen
erabilera masterreko IKT hezkuntzan ikasgaitik bideratuko da. Egunerokoa
egiteko eredu bat proposatzen da I. eranskinean.
Funtsean, praktika garai guztietan, irakasle izateko bidean izango
dituzuen bizipen horien bitartez, norberaren irakasle profilari buruzko gogoeta
egiteko xedea dauka.
Bigarren Hezkuntzako Masterra
Practicuma
8
HUMANITATE ETA HEZKUNTZA
ZIENTZIEN FAKULTATEA
Zuetako bakoitzak eraikiko duen egunerokoaren jarraipena batetik,
mintegietan erabiliko da eta bestetik, masterrean izango dituzuen materia
ezberdinetatik burutu beharreko lanak egiteko iturria izango da.
Egunerokoaren ebaluazioari begira, ikasle bakoitzak egiten duen
egunerokoaren bitartez egingo diren mintegiak eta lanak ebaluatuko dira.
Halaber, practicum garai bakoitzak bere izaera izanik, eginkizun eta
ebaluazio propioak dituzte. Practicum garai bakoitzean eginkizun ezberdinak
burutuko dituzue. Practicum osoaren nota osatzeko, practicum aldi bakoitzeko
ebaluaziotik nota osoaren portzentaje bat izango duzu, ondoren azaltzen dira
xehetasunak eginkizunei eta portzentajeei dagokionez.
Practicum aldi bakoitzeko eginkizunak eta portzentajeak:
PracticumPracticumPracticumPracticum Nota Nota Nota Nota
osoaren osoaren osoaren osoaren EginkizunakEginkizunakEginkizunakEginkizunak
IIII %20%20%20%20
- Lan-mintegiak eta foroan parte hartzea.
- Bakarkako ekoizpena: “Ikastetxearen argazki orokorra”
IIIIIIII %25%25%25%25
- Banaka: Behaketa gidoia eta elkarrizketa
- Taldeka: • Kasu azterketa eta ebazpena. • Kasu ebazpenarenaurkezpena.
IIIIIIIIIIII %25%25%25%25 - Arloetako lanak
- Tutoretzak espezialitateka
Ikastetxeko Ikastetxeko Ikastetxeko Ikastetxeko tutoreaktutoreaktutoreaktutoreak
%%%%33330000 - Ikastetxeko tutore(ar)en ebaluazio txostena
Practicum II, Ikasketa eta nortasunaren garapena eta Sekuentzia
Didaktikoaren antolaketa materiatik landu eta jarraipena egingo da. Eta era
berean, P-III, espezialitateko materietatik egingo da.
Practicuma gainditzeko baldintzak honako hauek dira:
• Praktika garai bakoitzeko eginkizunak gainditzea.
Bigarren Hezkuntzako Masterra
Practicuma
9
HUMANITATE ETA HEZKUNTZA
ZIENTZIEN FAKULTATEA
• Ikastetxeko eta fakultateko praktiketako tutoreen ebaluazioa
positiboa izatea.
• Egunerokoa egitea.
7.7.7.7. ARDURAK PRACTICUMEANARDURAK PRACTICUMEANARDURAK PRACTICUMEANARDURAK PRACTICUMEAN
7.1.7.1.7.1.7.1. Fakultateko tutorearena: Fakultateko tutorearena: Fakultateko tutorearena: Fakultateko tutorearena:
� Ikastetxeko praktiketako koordinatzailearekin eta irakasle-tutorearekin lankidetzan
aritzea, bi erakundeen artean egin beharreko lana koordinatu eta ikasturtean zehar
ezarriko diren garaietan praktiketako ikasleei harrera egiten zaiela ziurtatzeko.
� Praktiketako ikasleen egonaldiaren jarraipena egitea.
� Ikastetxeko praktiketako koordinatzailearekin batera ikaslearen praktika garaiko
Harrera Plana zehaztea eta jarraipena egitea.
� Unibertsitateko erreferentzia izatea ikastetxeekiko harremanei dagokienez, eta ikastetxeko praktiketako koordinatzailearekin lankidetzan aritzea bi erakundeen eginbeharrak koordinatzeko.
� Praktiketako ikasleek lortutako gaitasunak balioesteko azken txostena bidaltzea eta
jasotzea.
7.2.7.2.7.2.7.2. Ikastetxeko tutorearena: Ikastetxeko tutorearena: Ikastetxeko tutorearena: Ikastetxeko tutorearena:
���� Ikastetxeko praktiketako koordinatzailearekin eta unibertsitateko praktiken
arduradunekin lankidetzan aritzea, bi erakundeen artean egin beharreko lana
koordinatu eta ikasturtean zehar ezarriko diren garaietan praktiketako ikasleei harrera
emango zaiela bermatzeko.
���� Praktiketako ikasleengan autonomia eta erantzukizuna ematea Practicumean egin
beharreko jarduerei dagokienez.
���� Hezkuntza-berrikuntza eta irakasle-lanaren erantzukizun eta konpromiso-balioak
sustatzen dituen lanbide-kultura sustatzea heziketa-ingurunean.
���� Ikasleen tutore izanik, ikasleak egin beharreko hezkuntza-jarduera orokorrak
ikuskatzea.
���� Ikasle bakoitzarentzako prestakuntza-jarduera bereziak proposatzea, hark egin
beharreko praktika-plangintza orokorraren barruan.
���� Ikasleekin batera egon eta laguntzea ikasgelako praktika-garaian, eta kasuan-kasuan
erabakitzea lana zer autonomia-mailarekin egin behar duten.
Bigarren Hezkuntzako Masterra
Practicuma
10
HUMANITATE ETA HEZKUNTZA
ZIENTZIEN FAKULTATEA
���� Praktiken prestakuntza-prozesuaren bilakaera aztertu eta ikasleari jakinaraztea bere
jardueraren alderdi onak eta ahulak zein diren, horiek hobetze aldera.
���� Praktiketako ikaslearen esku jartzea ikastetxeak dituen baliabide guztiak agintzen
zaizkion heziketa-jarduerak prestatzeko, didaktika-sailaren arlo eta ikasgaietako
programazioak, bereziki.
���� Praktiketako ikasleek lortutako gaitasunak balioesteko azken txostena idaztea.
7.3.7.3.7.3.7.3. Ikaslearenak:Ikaslearenak:Ikaslearenak:Ikaslearenak:
� Praktika denboran lanera joan eta asistentzia puntuala izan.
� HUHEZIko tutorearekin eta ikastetxeko tutorearekin adostutako programa bete.
� Bere ardurapean dauden gaiak edo lanak prestatu.
� Erakundearekiko eta hezitzaileekiko jarrera profesionala izan.
� HUHEZIko tutorearen laguntzarekin, praktikari buruzko lan pertsonala egin, izandako
esperientzian eta teorian oinarrituz.
8.8.8.8. BIBLIOGRAFIABIBLIOGRAFIABIBLIOGRAFIABIBLIOGRAFIA
Gimeno Sacristán, J. (1987). “El profesor como investigador en el aula: un
paradigma de formación de profesores”. Educación y Sociedad, 2 zk.,
1987. Madril: AKAL.75-93 orr.
Medina Millán, J.L. (2001). “El diario del profesor, un reflejo del aula”. Aula
de Innovación Educativa, 305 zk, 2001eko iraila. 67-70 orr.
Bigarren Hezkuntzako Masterra
Practicuma
11
HUMANITATE ETA HEZKUNTZA
ZIENTZIEN FAKULTATEA
ERANSKINA IERANSKINA IERANSKINA IERANSKINA I
PRACTICUMEKOPRACTICUMEKOPRACTICUMEKOPRACTICUMEKO EGUNEROKOAEGUNEROKOAEGUNEROKOAEGUNEROKOA
FuntzioaFuntzioaFuntzioaFuntzioa
Norberaren hezkuntza ikuspegia eraikitzen joateko eta bide batez, norbera irakasle gisa
kokatzeko tresna da.
EgituraEgituraEgituraEgitura
• Kronologikoki antolatua.
• Hiru atal nagusi bildu behar ditu:
a. Bizipenen (gertakarien, espazioen, harremanen, …) deskribapena.
b. Gogoeta: norberari sortutako zalantzak eta kezkak, alderdi baikorrak edo
ezkorrak, ikusitakoaren zentzua, … Aukera ona da materiatan ikasitakoa
integratzen joateko.
c. Proposamenak eta ondorioak:
� Proposamenak: aurreko atalean ikusitako alderdi ezkorrak hobetzeko
modu arrazoitu eta teorizatu batean.
� Ondorioak: norberak irakasle izango denerako ateratako ideiak,
ikaskuntzak, ...
Bigarren Hezkuntzako Masterra
Practicuma
12
HUMANITATE ETA HEZKUNTZA
ZIENTZIEN FAKULTATEA
IRAKURGAIAKIRAKURGAIAKIRAKURGAIAKIRAKURGAIAK
Gimeno Sacristán, J. (1987). “El profesor como investigador en el aula: un
paradigma de formación de profesores”. Educación y Sociedad, 2 zk.,
1987. Madril: AKAL.75-93 orr.
Medina Millán, J.L. (2001). “El diario del profesor, un reflejo del aula”. Aula de
Innovación Educativa, 305 zk, 2001eko iraila. 67-70 orr.