17
1 Egun onak DBH 2019-2020 kanpaina Astelehena, azaroaren 4a GURE INGURURA BEGIRA: IHESLARIAK Ez dira zenbakiak; aurpegiak, sentimenduak eta historiak dituzte. Etxe bat bilatzen dute, non bizi. IRAKURGAIA Bere galdera bidezkoa zela adierazi nahirik, galdetu zion Jesusi: “Eta nor da nire lagun hurkoa?”. Jesusek erantzun zion: “Behin batean, gizon bat zihoan Lagosetik behera Nador-erantz eta lapurren eta mafien eskuetan erori zen. Patera batean sartu zen, beste pertsona batzuekin batera, Motril-era iristeko; erdibidean txalupa hondoratu egin zen eta bertan zihoazenak itsasoan erdi hilik geratu ziren. Gure gizonak igerian zekienez, ur gainean egoten eta txalupa-lagunei laguntzen saiatu zen. Neka-neka eginda, konortea galdu zuen eta Espainiako hondartza batean etzanda esnatu zen. Apaiz bat gertatu zen, hain zuzen, hondartza hartan paseatzen eta, gizona ikustean eta erlijio berekoak ez zirela ohartzean, bidetik okertu eta aurrera jo zuen. Ondoren, babes-kontuetan aditua zen gizon bat iritsi zen bertara. Ikustean, galdera batzuk egin zizkion: - Nongoa zara? Mutil gazteak erantzun zion: - Nigeriakoa. - Tira, migratzaile irregularra. Ez dakit ba… - Laguntza behar dut. Nire familia oso behartsua da; ama gaixorik dago, larri, eta ebakuntza bat behar du; ez daukagu nire anai-arrebak eskolaratzeko dirurik. Gainera, indarkeria handia eta etengabeko gatazkak daude han… eta anai-arrebak atera nahi ditut. - Sentitzen dut, baina orain, siriarra edo Afganistangoa ez bazara, ez duzu nazioarteko babesik jasoko, ezta errefuxiatuaren estatuturik ere. - Baina jakingo bazenu hona iristeko zer jasan behar izan dudan, ikusiko bazenu nire familia nola bizi den…

Presentación general del curso · Web viewAzken urteetan salestarrek lan egiten duten zenbait eskualderi buruzko erreportajeak egin dira. Aztertu diren arazoak: sorgintza, prostituzioa,

  • Upload
    others

  • View
    0

  • Download
    0

Embed Size (px)

Citation preview

Page 1: Presentación general del curso · Web viewAzken urteetan salestarrek lan egiten duten zenbait eskualderi buruzko erreportajeak egin dira. Aztertu diren arazoak: sorgintza, prostituzioa,

1Egun onak DBH2019-2020 kanpaina

Astelehena, azaroaren 4a

GURE INGURURA BEGIRA:IHESLARIAK

Ez dira zenbakiak; aurpegiak, sentimenduak eta historiak dituzte. Etxe bat bilatzen dute, non bizi.

IRAKURGAIA

Bere galdera bidezkoa zela adierazi nahirik, galdetu zion Jesusi: “Eta nor da nire lagun hurkoa?”. Jesusek erantzun zion: “Behin batean, gizon bat zihoan Lagosetik behera Nador-erantz eta lapurren eta mafien eskuetan erori zen. Patera batean sartu zen, beste pertsona batzuekin batera, Motril-era iristeko; erdibidean txalupa hondoratu egin zen eta bertan zihoazenak itsasoan erdi hilik geratu ziren. Gure gizonak igerian zekienez, ur gainean egoten eta txalupa-lagunei laguntzen saiatu zen. Neka-neka eginda, konortea galdu zuen eta Espainiako hondartza batean etzanda esnatu zen. Apaiz bat gertatu zen, hain zuzen, hondartza hartan paseatzen eta, gizona ikustean eta erlijio berekoak ez zirela ohartzean, bidetik okertu eta aurrera jo zuen. Ondoren, babes-kontuetan aditua zen gizon bat iritsi zen bertara. Ikustean, galdera batzuk egin zizkion:

- Nongoa zara?Mutil gazteak erantzun zion:

- Nigeriakoa.- Tira, migratzaile irregularra. Ez dakit ba…- Laguntza behar dut. Nire familia oso behartsua da; ama gaixorik dago, larri, eta ebakuntza bat

behar du; ez daukagu nire anai-arrebak eskolaratzeko dirurik. Gainera, indarkeria handia eta etengabeko gatazkak daude han… eta anai-arrebak atera nahi ditut.

- Sentitzen dut, baina orain, siriarra edo Afganistangoa ez bazara, ez duzu nazioarteko babesik jasoko, ezta errefuxiatuaren estatuturik ere.

- Baina jakingo bazenu hona iristeko zer jasan behar izan dudan, ikusiko bazenu nire familia nola bizi den…

- Sentitzen dut, baina…Bidetik okertu eta aurrera jo zuen. Leku hartatik enpresari-talde bat ere igaro zen. Mutila larri zauriturik zegoela ikustean eta inolako probetxurik atera ezin ziotela ohartzean, bidetik okertu eta aurrera jo zuten enpresariok. Hondartza hartara jende asko joaten zen. Oporretan zegoen emakume batek, eguzkia hartzen egon ondoren, freskatu nahi izan eta, uretara bidean, mutila ikusi zuen. Beltza zela eta zarpailez jantzirik zegoela ikustean, beldur izan zuen bere biziagatik. Bere burua zuritzeko, lehenengo herrikideei lagundu behar

Page 2: Presentación general del curso · Web viewAzken urteetan salestarrek lan egiten duten zenbait eskualderi buruzko erreportajeak egin dira. Aztertu diren arazoak: sorgintza, prostituzioa,

2Egun onak DBH2019-2020 kanpaina

zaiela (nahiz eta gero ezertxo ez egin) esan zuen bere baitarako. Bidetik okertu eta aurrera jo zuen. Baina emakume gazte bat, bere umeekin, hurbileko haitz batzuetan itsas izarrak eta maskorrak bilatzen ari zen; bertara iritsi eta, hura ikustean, errukitu egin zitzaion. Hurbildu eta bere eskuoihalaz estali zuen, hotzez dar-dar baitzegoen, eta zauriak sendatu eta lotu zizkion. Bitartean, umeetako bat senarraren bila bidali zuen; etxera eraman eta indarberritu arte zaindu zuten. Biharamunean, agintariei eta migratzaileentzako zentro bati laguntzeko eskatu zieten: “Mesedez, zain ezazue eta, ezer behar badu, gu prest gaude edozertan laguntzeko”. Zure ustez, bostotatik zeinek jokatu zuen lagun hurko gisa gizon honekin?

GOGOETARAKO

Aitak eta amak, semeak eta alabak, lagunak,… dira; lanbide bat zuten, edo ikasleak ziren, edo etxekoandreak… Hona hemen zergatik etorri ziren eta, iritsi ondoren, nola sentitzen diren.

Hassan Aihusean (49 urte, petrolio-konpainia bateko mekanikaria, ezkondua, 8 seme-alaba)

“Gerra gero eta gogorragoa zen. Izugarria. Bonbardaketek, suziriek eta abioiek inguruko guztia suntsitu zuten. Hiru anaia hil zizkidaten. Daesh-ek lurretik egiten zuen eraso, armadak, airetik. Etxetik 100 metrora erori ziren bonbak. Seme-alaben eskola txiki-txiki eginda geratu zen. Orduantxe erabaki genuen alde egitea. Kanadara joan nahiko genuke, baina ez dakit nola”.

Liza Sido (21 urte, Ekonomiako ikaslea, ezkondua, ume bat du eta haurdun dago)

“Bizimodua eramateko modukoa zen gerran. Homs-en, egunean lau orduan, elektrizitatea geneukan. Hozkailua eta mikrouhin-labea baztertu egin behar izan genituen, baina garbigailua behintzat erabil nezakeen. Iraun genezakeen bertan, baina senarrak ez zuen Armadan sartu nahi izan eta, hala, traidore gisa atxilot zezaketen. Otsailaren 16an (gure umearen urtegunean), gauean, biharamunean alde egingo genuela esan zidan senarrak.

Page 3: Presentación general del curso · Web viewAzken urteetan salestarrek lan egiten duten zenbait eskualderi buruzko erreportajeak egin dira. Aztertu diren arazoak: sorgintza, prostituzioa,

3Egun onak DBH2019-2020 kanpaina

Lorena, iheslari kolonbiarra Venezuelan

“Venezuelara ihes egin baino lehen, ile-apaindegi arrakastatsu baten jabe nintzen Kolonbian. Gau batean, gizon armatu batzuk negozioan sartu zitzaizkidan eta dena lapurtu zidaten. Poliziari parte eman ondoren, senarra eta biok mehatxu anonimoak jasotzen hasi ginen. Bizilekuz aldatu arren, beti aurkitzen gintuzten. Horregatik igaro ginen mugaz beste aldera. Ez genuen gure herrialdea utzi nahi, baina ez genuen beste aukerarik izan”.

1. Zein izango litzateke zure erreakzioa hasieran, iheslari batek etxean babesa

eskatuko balizu? Nola erreakzionatuko luke zure familiak? 2. Nola hitz egiten dute iheslari edo errefuxiatuez albistegietan, komunikabideetan?3. Zure ustez, behar bezala egiten dituzte gauzak gobernuek? 4. Zer sentsazio eta sentimendu eragiten dizkizute hondartzetan eta itsasoan agertzen diren gorpuen irudiek? Zergatik?5. Zer-nolako beldurra eragiten dute herritarrengan iheslari edo errefuxiatuek?6. Ebanjelioak dio: “Gose bainintzen eta jaten eman zenidaten; egarri, eta edaten eman; arrotz, eta etxean hartu ninduzuen; biluzik nengoen, eta jantzi egin ninduzuen; gaixo, eta bisitatu; kartzelan, eta ikustera etorri”. Zer egingo zukeen Jesusek errefuxiatu edo iheslariei dagokienez?

IRUDIA

OTOITZA: Gauza izan nahi dut

Gauza izan nahi dut gose denari jaten emateko.Gauza izan nahi dut egarri denari edaten emateko. Atsekabeturik dagoenaren atsekabeak arindu nahi ditut.

Page 4: Presentación general del curso · Web viewAzken urteetan salestarrek lan egiten duten zenbait eskualderi buruzko erreportajeak egin dira. Aztertu diren arazoak: sorgintza, prostituzioa,

4Egun onak DBH2019-2020 kanpaina

Nekatuta dagoenari atsedena eskaini nahi diot.Bakarrik dagoenari nire ateak ireki nahi dizkiot eta maitasuna eman nahi diot.Zure anaia izan nahi dut, Jauna.Denen anaia izan nahi dut benetan.Kartzelan dagoena ikustera joaten ausartu nahi dut. Gaixorik dagoena zaintzen jakin nahi dut.Hurbiletik nahiz urrutitik datorrena hartu nahi dut,zuria zein beltza izan, hori ez baitzait axola. Laguntza behar duen orori eskua luzatu nahi diot.Zure anaia izan nahi dut, Jauna. Denen anaia izan nahi dut benetan.Baina nik bakarrik ezin dut.Lagundu, Jauna, emadazu behar dudan maitasunabesteak zuk maite dituzun bezala maitatzeko.

Page 5: Presentación general del curso · Web viewAzken urteetan salestarrek lan egiten duten zenbait eskualderi buruzko erreportajeak egin dira. Aztertu diren arazoak: sorgintza, prostituzioa,

5Egun onak DBH2019-2020 kanpaina

Asteartea, azaroaren 5a

EZ LITZAIDAKE GUSTATUKO NIRE ETXEA UTZI BEHAR IZATEA

IRAKURGAIA: Mame: “Europak Senegaleko arraina nahi du, baina ez hango jenderik”

Mame 2013an etorri zen Senegaletik Espainiara, lana bilatzera eta etorkizuna eraikitzera. Han ama eta anai-arrebak utzi zituen. Denboraldi bat Malagan egin ondoren, Mallorcara joan zen. “Kale-saltzaile izan nintzen, txirikordak egin nituen… Ez zen erraza izan, baina orain ondo nago. Mallorcako Caritasen neure buruagan sinesten eta prestatzen lagundu didate”, esan du. Orain prestakuntza-proiektu batean ari da parte hartzen: ikasi eta jostailuak konpontzeko eta paperezko materiala egiteko tailerrean lan egin.

Bere ilusioa gizarte-langilea izatea da, jendeari laguntzeko. “Caritaseko pertsonek lagundu didaten bezala, nik gazte senegaldarrei lagundu nahiko nieke. Eta jendeak begiak irekitzea nahi dut, jakin dezatela munduan zer gertatzen den”, gehitu du Mamek. Azaldu du “nola mintzen zaion bihotza” senegaldar bat Europara iristeko bidean edo itsasoan hiltzen denean. “Hori gertatzen da sartzen uzten ez diotelako, baina europar batek Senegalera joan nahi badu, libre joan daiteke, hesirik gabe; bihotzez hartzen dugu. Normala da hau? Bidezkoa da? Multinazional atzerritarrek gure arraina osten digute. Senegaleko jakiak nahi dituzte, baina ez hango jenderik. Baina arrainik ez badugu, lurrik ez badugu, nola jango dugu guk eta gure familiek?”, galdetu du. Hala ere, Espainiara etortzea merezi izan du. Ikasten eta lan egiten ari da, eta laster familiari lagundu ahal izango diolakoan dago. Hala eta guztiz, egunen batean bere herrialdera itzuli nahi du. “Nire etxea da. Nork du gogoko etxea eta familia uztea? Ama eta anai-arrebak ikusi nahi ditut. Hantxe hil nahi dut. Egunen batean Senegalera itzuliko naiz”.

GOGOETARAKO

Migratzaileen etorrera da, askotan, heriotza-kopuru izugarria eta berauen giza eskubideen urratzea. Ez da errefuxiatuen krisia soilik. Okerreko politiken ondorioa da, etxea, lana eta bizimodua uzteko erabakiaren atzean babestu behar diren eta giza eskubideak bermatu behar zaizkien pertsonak daudela ahazten duten politiken ondorioa.

Migratzaile eta iheslariaren egunerako, Frantzisko Aita Santuak “Ez da migratzaileei dagokien kontua bakarrik” mezua idatzi zuen. Mezu horretan esaten digu gaur egungo migrazioek planteatzen duten erronkari eman behar zaion erantzuna lau aditzez labur daitekeela: hartu, babestu, sustatu eta integratu. Baina aditzok ez zaizkie migratzaile eta errefuxiatuei bakarrik aplikatzen. Elizak periferia existentzialetako biztanle guztiekiko duen eginkizuna adierazten dute, denak hartu, babestu, sustatu eta

Page 6: Presentación general del curso · Web viewAzken urteetan salestarrek lan egiten duten zenbait eskualderi buruzko erreportajeak egin dira. Aztertu diren arazoak: sorgintza, prostituzioa,

6Egun onak DBH2019-2020 kanpaina

integratu behar baitira. Aditzok gauzatzen baditugu, Jainkoaren eta gizakiaren hiria eraikitzen laguntzen ari gara, pertsona guztien giza garapen integrala sustatzen dugu eta, gainera, munduko elkarteari ezarritako garapen jasangarriko helburuetara hurbiltzen lagunduko diogu, bestela oso zaila izango bailitzateke helburuok lortzea.

Hortaz, ez da migratzaileen kausa bakarrik jokoan dagoena; ez da eurei bakarrik dagokien kontua, geuri, guztioi, baitagokigu; giza familiaren orainari eta geroari dagokie. Migratzaileek, bereziki zaurgarrienek, “garaien zantzuak” irakurtzen laguntzen digute.

Espainiako Elizako erakunde batzuek abiarazitako “Migrantes con derechos/ Migratzaile eskubidedunak” ekimenaren bidez, migratzaileak eta gizakien salerosketaren biktima diren pertsonak hartu, babestu, sustatu eta integratu nahi dira, beldurra gure bihotzaren jabe izan ez dadin eta denon artean harreman naturalak eta aberasgarriak ezar ditzagun.

Nola erantzuten diet nik lau aditz hauei? Hartu da besarkatu, lagundu, besteari bakarrik ez dagoela sentiarazi. Babestu da eskuak zabaldu, ez gauzak pilatzeko, defendatzeko eta laztantzeko baizik. Sustatu da etorkizun hobea amestu eta eraiki. Integratu da gizarte berria, zurea ez nirea ez dena, baizik eta denona dena, eraiki.

IRUDIA

OTOITZA

Minutu batean, isilean, bihotza zabalik, Andre Maria Laguntzailearen bitartez, munduko migratzaile eta iheslari/errefuxiatu guztientzat eta horien bidelagun egiten direnentzat bedeinkapen ugari eskatzen ditugu. Hori da gure asmoa gaurko otoitzean.

Page 7: Presentación general del curso · Web viewAzken urteetan salestarrek lan egiten duten zenbait eskualderi buruzko erreportajeak egin dira. Aztertu diren arazoak: sorgintza, prostituzioa,

7Egun onak DBH2019-2020 kanpaina

Asteazkena, azaroaren 6a

BESTEA NIRE ANAIA DA IRAKURGAIA

“Pertsona migratzaileak, iheslariak, desplazatuak eta salerosketaren biktima direnak bazterketaren ikur bilakatu dira, beren egoeragatik zailtasunak jasanez gain, sarritan iritzi negatiboen objektu direlako, gizarte-gaitzen erruduntzat hartzen baitira. Horienganako jarrera alarma-seinale dugu, baztertzearen kulturari lekua ematen jarraitzen badugu, dekadentzia moralari egin beharko diogula aurre ohartarazten baitigu”. Hitz horiekin hasi du Aita Santuak “Ez da migratzaileei dagokien kontua bakarrik” mezua, 2019ko Migratzaile eta Iheslariaren Egunerakoa (iraila 29)

GOGOETARAKO

Frantzisko Aita Santuak agerian jartzen duenez: Migratzaileen eta iheslarien presentzia, oro har pertsona zaurgarriena bezala, gonbidapena dugu gaur egun gure kristau-existentziaren eta gure gizatasunaren funtsezko dimentsio batzuk, erosotasunez beteriko bizimoduaz nolabait galtzeko arriskuan daudenak, berriz gureganatzeko. Horregatik, “ez da migratzaileei dagokien kontua bakarrik” mezuak esan nahi du horiekiko interesa agertzean, geure buruarekiko, hots, denekiko, interesa ere agertzen dugula; horiek zainduz, denok hazten garela; horiei entzunez, beharbada ondo ikusia ez delako ezkutuan daukagun gure parte horri ahotsa ematen diogula.

Ez da migratzaileei dagokien kontua bakarrik; geure beldurrei ere badagokie. Gure garaiko gaiztakeriak eta itsuskeriak “besteenganako beldurra” areagotzen digute, ezezagunei, baztertuei, kanpotarrei…. diegun beldurra handitzen dute. Eta hori, bereziki, gaur egun igartzen da, babesaren, segurtasunaren eta etorkizun hobearen bila gure atea jotzen duten migratzaile eta iheslariak iristen direnean. Egia da; beldurra bidezkoa da, elkar ikusi eta ezagutzeko prestakuntza falta dugulako ere. Arazoa ez da zalantzak edukitzea eta beldurra sentitzea. Arazoa sortzen da zalantza eta beldur horiek gure pentsaera eta jokaera baldintzatzen dituztenean, gu gizaki intolerante, itxi eta, agian, ohartu gabe, arrazista ere, bilakatzeraino. Beldurrak, hala, bestea, desberdin dena, ezagutzeko nahia eta gaitasuna eragozten dizkigu; Jaunarekin elkartzeko aukera eragozten digu.

Page 8: Presentación general del curso · Web viewAzken urteetan salestarrek lan egiten duten zenbait eskualderi buruzko erreportajeak egin dira. Aztertu diren arazoak: sorgintza, prostituzioa,

8Egun onak DBH2019-2020 kanpaina

IRUDIA

OTOITZA

«Orduan, zintzoek esango diote: “Jauna, baina noiz aurkitu zintugun goseak eta jaten eman genizun, edo egarriak eta edaten eman? Noiz aurkitu zintugun arrotz eta etxean hartu, edo larrugorri aurkitu eta jantzi? Noiz aurkitu zintugun gaixo edo kartzelan eta ikustera joan?” Eta erregeak erantzungo die: “Benetan diotsuet: Nire seniderik txikien hauetako edozeini egin zeniotena, neuri egin zenidaten». (Mateo 25, 37-39)

Page 9: Presentación general del curso · Web viewAzken urteetan salestarrek lan egiten duten zenbait eskualderi buruzko erreportajeak egin dira. Aztertu diren arazoak: sorgintza, prostituzioa,

9Egun onak DBH2019-2020 kanpaina

Osteguna, azaroaren 7a

MUNDUA TRANSFORMATZEN: IHESLARIEN ALDE LAN EGITEN DUTEN PERTSONAK ETA ERAKUNDEAK

Gure herrian iheslari edo errefuxiatuen alde lan egiten duten erakunde askori laguntzeko aukera dugu. Erakundeok gatazka-lekuetan, irten eta iristeko lekuetan edo Euskal Herrian bertan lan egiten dute. Erakundeotako batzuk: Caritas, Salestar Misioak, Unicef, Save the Children, Munduko Medikuak, Gurutze Gorria, ACNUR, Ongi etorri errefuxiatuak, Proactiva Open Arms, CEAR, SOS RACISMO, Zaporeak proiektua, SMH (Salvamento Marítimo Humanitario), …

Elkarte orok pertsona askori euren bizitza hobetzen laguntzeko eta herrien garapenaren alde lan egiteko aukera eskaintzen dizu. Gaur horietako bat aztertuko dugu: Salestar Misioak.

Misiones Salesianas /Salestar Misioak erakundearen oinarrietako bat ume eta gazte zaurgarrienen sustapena, babesa, hezkuntza eta ebanjelizazioa da.

Iheslari izateak esan nahi du inongoa ez izatea, aldekoarekin ihes egina izatea, beste herrialde batean hutsetik hasi behar izatea, amesgaiztoak eta traumak gainditzen saiatzea, hilei ezin negarrik egitea (non dauden ez dakigulako), zereginik ez edukitzea, denbora oso astiro igarotzen dela eta egunak berdinak direla sentitzea eta inoiz etxera itzultzeko moduko egoera izango ote den zalantzan bizitzea.

Erakundekoek esaten dutenez, iheslari edo errefuxiatuek sentsazio bi bizi dituzte: batetik, gizarteak abandonatu edo bertan behera utzi dituen sentsazioa; bestetik, itxaropena, salestarrak eurekin daudela ikustean eta sentitzean.

Zertan laguntzen dute salestarrek? Erantzuna argia da. Espainiako Salestar Prokuran, kongregazio-mailan, pertsonen alde lan egiten dugu. Arazoa egiaztatu bezain laster, horri konponbidea emateko, munduko edozein lekutako salestarrei laguntzen diegu. Eta guretzat garrantzitsua da gure lana eta gure konponbideak azalekoak eta igarokorrak ez izatea. Horregatik, hezkuntzaren bidez saiatzen gara laguntzen, hezkuntzak etorkizuna baitu.

Azken urteetan salestarrek lan egiten duten zenbait eskualderi buruzko erreportajeak egin dira. Aztertu diren arazoak: sorgintza, prostituzioa, gerrako neska-mutilak,… Baina erreportajeok ikuspuntu pertsonaletik egin dira; hau da, neska-mutilek beren esperientziak kontatu dituzte eta salestarrengan aurkitutako laguntzaren eta itxaropenaren berri eman dute. Azken dokumentalean

Page 10: Presentación general del curso · Web viewAzken urteetan salestarrek lan egiten duten zenbait eskualderi buruzko erreportajeak egin dira. Aztertu diren arazoak: sorgintza, prostituzioa,

10Egun onak DBH2019-2020 kanpaina

Gladys agertzen zaigu. Ez du errefuxiaturen antzik. Emakume kementsua da. Palabek-en (Ugandan) dago, iheslarien kokalekuan. Don Bosco Eskola Teknikoan motoen mekanika ikasten du. Ikaskide guztiak mutilak dira. Astero joaten da Hego Sudanera bere ama eta semetxoa ikustera.

Salestarrek ez dute etorkizuna bakarrik eskaintzen, oraina oso zabala baita, arazo handien artean egon arren. Eta salestarra egoera zail askoren erdian dago. Palabek-en 30 erakundek egiten dute lan, baina errefuxiatu-esparruan dagoen bakarra Salestarrak dira. Jendearen nahigabe, min, poz eta itxaropenekin bat egiten dute; batzuetan ezin dizkiete arazoak konpondu ez zalantzak argitu, baina beti eskaintzen diete esperantza, modu konkretuan: hezkuntza, prestakuntza, ogibidea eta maite dituen Jainkoa. Palabek itxaropen-leku da, zalantzarik gabe.

GOGOETARAKO

Axola zaizu errefuxiatu edo iheslarien egoera?Zer zailtasun eta eragozpen aurki ditzakete iheslariek iristen diren herrietan?Uste duzu gazteek halako lanetan inplikatu behar dutela? Zergatik?Gizartearen parte handi batek ez die jaramonik egiten, ez ditu kontuan hartzen, arbuiatu egiten ditu. Zergatik? Errefuxiatuarekiko beldurra da… ala pobrearekiko beldurra?

IRUDIA

Page 11: Presentación general del curso · Web viewAzken urteetan salestarrek lan egiten duten zenbait eskualderi buruzko erreportajeak egin dira. Aztertu diren arazoak: sorgintza, prostituzioa,

11Egun onak DBH2019-2020 kanpaina

OTOITZA

Zeruko Aita, inor ez da atzerritar zuretzat; denak maite dituzu berdin. Aita ona, zain itzazu migratzaileak, iheslariak, asilo-eskatzaileak,etxekoengandik urruti daudenak, galduta dabiltzanak,euren etxeetatik kanpo daudenak, erbesteratuak. Eraman itzazu modu seguruan joan nahi duten lekura. Bidali zure Espiritu Santua gure agintarien gainera,gizaki ororen duintasunarekin bat datozen legeak eta politikak bultza ditzaten.Izan gaitezela gure arteko ahulenekin solidarioak,eta ikus dezagula horiengan zure Semearen aurpegia.Eskatzen dizugu Jesu Kristo gure Jaunaren bitartez,bera ere iheslari eta migratzaile izan baitzen. Amen.

BIDEOA

Immigrant escape room. Aprendizaje al servicio de la inmigraciónhttps://sites.google.com/a/fundacionsafa.es/inmigrantes-escape-room/home

Page 12: Presentación general del curso · Web viewAzken urteetan salestarrek lan egiten duten zenbait eskualderi buruzko erreportajeak egin dira. Aztertu diren arazoak: sorgintza, prostituzioa,

12Egun onak DBH2019-2020 kanpaina

Ostirala, azaroaren 8a

MUNDUA TRANSFORMATZEN: NOLA ZAIN DEZAKET NIRE HARRERA-GAITASUNA?

IRAKURGAIA

Don Boscoren Oroitzapen biografikoei buruzko III. Tomoaren 45. orrialdean orduko garaian Turingo kaleetan hara eta hona zebiltzan lagundu gabeko adingabeei buruzko testua agertzen da. Haien egoera eta gaur gure kale eta plaza batzuetan ikus dezakeguna ez dira oso desberdinak.

Oratorioko lehenengo mutilen jatorria (moldatua)

Porta Palatinara begira zegoen partea txerpolariz, zapata-garbitzailez, kedar-garbitzailez, mandazainez eta paper-saltzailez josia zegoen. Denak ziren mutiko behartsuak, beren negozio apala ahal zuten moduan ateratzen zutenak. Gehienak bandetako kideak ziren: lotsagabeak eta mendekatiak. Irain baten aitzakia nahikoa zuten berehala mutur-joka hasteko. Lanik ez zutenez, nagikerian hazten ziren, jokora eta poltsak eta paketeak lapurtzera emanak. Gehienak kartzelatik pasatzen ziren noizbait eta, behin beren okerkeriengatiko zigorra bete ondoren, Porta Palatinara itzultzen ziren, beren ohitura txarrei lehen baino trebetasun eta malezia handiagoz eustera.

Don Bosco goizero joaten zen plaza honetara, non mutil haietako hainbat ezagutu baitzituen, Oratorioa lekuz aldatu zuenean. Lehenengo, aitzakiaren bat erabili (helbide bat galdetu) edo oinetakoak garbitzeko eskatzen zuen haiekin hizketan hasteko. Gero, agurtu egiten zituen ondotik pasatzen zitzaienean. Batzuk, gainera, kartzeletan ezagutuak zituen, kartzelak gure santuaren apostolutza-eremu baitziren.

Han-hor-hemen gelditzen zen, mutil-multzoren batekin hitz egiteko. Txisteren bat kontatzen zien, barrea eragiteko; euren osasunaz edo bezperan irabazitakoaz arduratzen zen eta, aldi berean, eurekin egoteagatiko poza adierazten zien. Are gehiago, batzuetan esaten zien apropos igaro zela handik, eurak ikusi eta agurtzeko. Apurka-apurka, denak izenetik ezagutu zituen eta aita batek semeekin duen konfiantzaz hitz egiten zien.

GOGOETARAKO

Don Bosco ez zen geratu besoak gurutzaturik, gazteak Oratoriora noiz joango itxaroten. Behin bere erakundean nolabaiteko egonkortasuna lortu ondoren, bere ahalegin guztiak bata bestearen osagarri ziren bide bitatik orientatu zituen. Batetik, hasia zuen proiektua sendotu nahi zuen, beti pizgarri berriak bilatuz eta monotonian erortzea eragotziz. Bestetik, egunean ordu asko mutil gazteak (beren arazoz, beharrez,

Page 13: Presentación general del curso · Web viewAzken urteetan salestarrek lan egiten duten zenbait eskualderi buruzko erreportajeak egin dira. Aztertu diren arazoak: sorgintza, prostituzioa,

13Egun onak DBH2019-2020 kanpaina

berezitasunez eta bizimoduez) zeuden lekuetan ematen zituen. Don Boscok kaleko mutilen joko, jolas eta jardueretan parte hartzen zuen, mutilok hezkuntza integraleko proiektu batera erakartzeko asmoz.

Hezkuntza-esperientzia orok afektua, hurkotasuna, elkar ezagutzea eta konfiantza izan behar ditu abiapuntu. Errepresiozko metodoek gogoa sumindu eta bihotza gogortu besterik ez dute egiten. Horregatik, kale eta plazetatik barrena ibili zen, oraindik hobetzeko garaiz zeuden mutil gazteei aukera berriak eskaintzen saiatuz.

Nolakoa da nire harrera-gaitasuna?Gaur egun, beharrezkoa da Don Boscok kale eta plazetan barrena egiten zuen lana?Ikastetxe irekia gara? Inguruko errealitatean inplikatzea eragiten dugu?

IRUDIA

OTOITZA

«Eskatu, eta emango dizue Jainkoak; bilatu, eta aurkituko duzue; jo atea, eta zabalduko zaizue. Zeren eskatzen duenak hartu egiten baitu, bilatzen duenak aurkitu, eta atea jotzen duenari zabaldu egiten baitzaio».