Upload
buicong
View
281
Download
8
Embed Size (px)
Citation preview
Leioako Berritzegunea Programazioa egiteko gida
PROGRAMAZIOA EGITEKO GIDALEHEN HEZKUNTZA ETA DBH
LEIOAKO BERRITZEGUNEA
• Programazio berriaren ezaugarriak• Programazioa garatzeko prozesua ikastetxean• Programazioaren eskema: luzea eta laburra• Programazioa atalez atal betetzeko orientabideak• Eranskinak• Sakontzeko• Ikas sekuentzien programazioen adibideak
Leioako Berritzegunea Programazioa egiteko gida
PROGRAMAZIOA ETA CURRICULUM BERRIA
Programazio didaktikoak curriculumaren arloen, materien eta eremuen planifikazioa, garapena eta ebaluaziorako tresnak dira. Programazioetan helburuak, edukinak, gaitasunak, metodologiaren elementu desberdinak eta ebaluazio egiteko irizpideak eta prozedurak.
Curriculum berrian programazioa gaitasunen arabera egin behar denez, kontutan hartu behar dugu gaitasunek helburuak eta edukiak barneratzen dituztela eta heziketaren xedeak ardatzen dituztela. Arlo edo materia bakoitzak gaitasunak garatzen ditu, baina gaitasun guztiak aurrera eramateak jakintzagaien arteko lana eskatzen du eta honek, aldi berean, ikastetxean eztabaida zabalagoa sortarazten du.
Gaitasunak curriculum formala eta ez formalaren bidez hartzen dira eta ikasleek demostratzen dituzte errealitatea transformatzeko, ekoizteko, ebazteko... aktiboki aritzeko kapaz denean. Eta guzti hau bakarrik egingo du guk aproposak diren atazak proposatzen dizkiegunean. Atazak testuinguru zehatz batzuetan ziurtatzen dira (pertsonalak, eskolakoak edo gizartekoak) eta gaitasunak edukien bidez garatzen dituzte, baliabide zehatzak erabiliz.
Ondorioz, gure programazio zaharrak ikuspuntu honetatik abiatuta aztertu behar ditugu, egokiak diren jarduerak mantentzen, gaitasunen garatzen ez dituztenak birmoldatzen eta lortzen dituzten ataza berriak gehitzen.
PROGRAMAZIOA GARATZEKO PROZESUA IKASTETXEAN
PROGRAMAZIOAREN KOKAPENA ikastetxeko dokumentuen artean:
• Hezkuntza komunitate osoari dagokio (ikasleak, irakasleak, familiak, Udalak...): IHP (ikastetxeko hezkuntza proiektua)
• Klaustroari dagozkio: ICP ( Ikastetxeko curriculum proiektua), Hizkuntza proiektua,
• Batzorde edo irakasle talde bati dagozkion beste ikastetxeko proiektuak: Elkarbizitza proiektua, Tutoretza –plana, IKT-plana, Agenda 21, Hizkuntza Normalkuntza, Hizkuntza Trataera Bateratua, ...
• Mintegiari (Bigarren Hezkuntza)-zikloari (Lehen Hezkuntza) dagozkio: jakintzagai edo arloko proiektuak eta programazio laburrak
• Irakasle talde bati dagokio: jakintzagai edo arloko programazioak (ikas sekuentziarenak)
Leioako Berritzegunea Programazioa egiteko gida
PROGRAMAZIOA GARATZEKO PROZEDURA:
1. PRESTAKUNTZA: CURRICULUM BERRIA ETA OINARRIZKO GAITASUNEN (1)
Mintegi edo Departamenduak (Bigarren Hezkuntza) edo zikloak (Lehen Hezkuntza)
• Dekretuaren irakurmena (euskal curriculuma)• Eranskina: gaitasunak• Eranskina: arloetako kurrikuluma
2. PROGRAMAZIOA: MINTEGIAK/DEPARTAMENDUAK (BH) EDO ZIKLOAK (LH) (1)
TESTUINGURUAN JARRITAKO HELBURUAK. KURTSOAK (BH) EDO ZIKLOAK (LH)
TESTUINGURUAN JARRITAKO Eduki-multzoak
EBALUAZIO-IRIZPIDEAK ETA INDIKATZAILEAK
GAITASUNAK AGERIAN JARTZEA
Etapako helburu orokorretatik abiatuta LHan zikloka eta BHan kurtsoka graduatzen dira. Kurtso/zikloko ebaluazio irizpideak erreferenteak dira
Dekretuaren edukiak aukeratzen dira (kurtsoka, zikloka edo arloka) eta ikastetxeko testuingurura eta ezaugarrietara moldatzen dira.
Ebaluazio-irizpideak eta adierazleak hautatzen dira (kurtsoka, zikloka edo arloka) eta aukeratutako edukietara egokitzen dira
Arlo bakoitzean lantzen diren gaitasunak agerian jarri behar dira ahalik eta kopururik handiena lantzen saiatzen.
• Hausnarketa: gaitasunak lantzeko metodologia aproposa, beren ebaluazioa eta testu liburuak aukeratzeko irizpideak
3. KURTSO /ZIKLO DESBERDINETAKO PROGRAMAZIOEN KOORDINAZIOA
Kurtso edo zikloetako programazioak koordinatu behar dira sekuentziazio egokia izateko beharrezkoak diren aldaketak eginez.
4. MAILAKA PROGRAMATZEA (Lehen Hezkuntzan bakarrik)
5. IKAS UNITATEAK PROGRAMATZEA
1 Berritzeguneak honi buruzko prestakuntza moduloak ditu ikastetxean bertan garatzeko
Leioako Berritzegunea Programazioa egiteko gida
PROGRAMAZIOEN ESKEMA
PROGRAMAZIO LABURRA:
1. ATAL OROKORRAK
1.1 HELBURU OROKORRAK
1.2 IKAS UNITATEAK ETA DENBORALIZAZIOA
1.3 METODOLOGIA
1.4 IKASTURTEAN ZEHAR GAITASUNAK LANTZEKO LERRO OROKORRAK
1.5 EBALUAZIOA ETA ERREKUPERAZIOA
1.5.1 Kalifikazio sistema
1.5.2 Ebaluazio tresnak
1.5.3 Zuzenketa irizpideak
1.5.4 Errekuperazio sistema
IKAS UNITATEEN PROGRAMAZIOA:
1. UNITATE DIDAKTIKOA:
• KONTEXTUALIZAZIOA: Izenburua, maila eta denboralizazioa
• HELBURU DIDAKTIKOAK
• EDUKIAK
• EBALUAZIOA ETA ERREKUPERAZIOA: ebaluazio tresnak, ebaluazio- irizpideak, ebaluazio- adierazleak eta kalifikazio sistema
• METODOLOGIA: Jarduera didaktikoak, denboraren banaketa, taldekatzea eta baliabideak
• LANDUTAKO GAITASUNAK
2. ATAL OSAGARRIAK:
• ANIZTASUNAREN TRATAERA
• ARLOENARTEKOTASUNA
• IKASTETXEKO PROIEKTUEKIKO LOTURA
Leioako Berritzegunea Programazioa egiteko gida
PROGRAMAZIOA ATALEZ ATAL
PROGRAMAZIO LABURRA:
ATALA ORIENTABIDEAKHELBURU OROKORRAK
Irakasgaiari dagozkionak, hau da, curriculumean jasotakoak
IKAS UNITATEAK ETA DENBORALIZAZIOA
Hiruhilabete bakoitzean ikusiko diren unitateak
METODOLOGIA Gelako jarduerak planteatzeko modua. Jarduerak aurrera eramateko erabiliko dugun metodoa, egingo ditugun jarduera motak. Taldekatzeak eta baliabide orokorrak
IKASTURTEAN ZEHAR GAITASUNAK LANTZEKO LERRO OROKORRAK
• Zientzia-, teknologia- eta osasun-kulturarako gaitasuna• Ikasten ikasteko gaitasuna• Matematikarako gaitasuna• Hizkuntza-komunikaziorako gaitasuna• Informazioa tratatzeko eta teknologia digitala erabiltzeko gaitasuna• Gizarterako eta herritartasunerako gaitasuna• Giza eta arte-kulturarako gaitasuna• Norberaren autonomiarako eta ekimenerako gaitasuna
EBALUAZIO IRIZPIDEAK
Zer eskatu edo ebaluatuko diegu ikasleei. Arloa edo jakintzagaiaren helburu orokorretik abiatuta eta horiek lortzeko landuko ditugun edukiak kontuan izanik ebaluatuko duguna.
KALIFIKAZIO SISTEMA
Froga edo tresna desberdinen balioa edo pisua. Nota nola eraikitzen den. Zein balio ematen zaion froga edo erabilitako ebaluazio tresna bakoitzari. Buletinean ipintzen dugun notaren prozesua. Ebaluatzen ditugun ekintzak ehunekotan
EBALUAZIO TRESNAK
Zeren bidez ebaluatuko dugu: azterketak, ikasleen lanak, ariketak, praktikak, gela barruko behaketa zuzena, koadernoak, aurkezpenak, errubrikak, autoerregulazioarako tresnak (KPSI, orientazio-baseak, ikas-egunerokoak, kontratu didaktikoak, portfolioak...)
ZUZENKETA IRIZPIDEAK
Minimoa froga nagusiarena edo froga batena
• Froga batetan azaldu beharko dugu galdera bakoitzari emandako puntuazioa.
• Galdera bakoitzean azaltzen diren ideien araberako puntuazioa.• Ariketa bakoitzean zeren arabera ipintzen dugun puntuazioa
Atal hau litzateke mintegian /zikloan hartutako kalibrazio irizpideen kokalekua.
ERREKUPERAZIO SISTEMA
• Pendienteen kudeaketa.• Ikasturteko errekuperaketa noiz eta nola egin• Ebaluazio jarraiaren esanahia
Leioako Berritzegunea Programazioa egiteko gida
IKAS UNITATEEN PROGRAMAZIOA:
ATALA ORIENTABIDEAKKONTEXTUALIZAZIOA
Izenburua, zein kurtsoari zuzenduta, gaia, denboralizazio orokorra
HELBURU DIDAKTIKOAK
Unitateari lotutakoak. Helburu orokorren zehaztapena unitate horretan, kurtso bakoitzaren autonomia pedagogikoaren markoan (Irakasleek hartutako erabakiak) Helburuek oinarrizko gaitasunak islatzen dituzte eta arlo edo irakasgaiaren helburu orokorrei lotuta daude. Zer, nola eta zertarako galderei erantzuna ematen diete. Helburuek curriculumean adierazita dauden edukiak biltzen dituzte
EDUKIAK Curriculumak adierazten dituen hiru motako edukiak (prozedurazkoak, kontzeptuzkoak eta jarrerazkoak)agertu behar dira, baina ez da sailkapen hau beharrezkoa. Antolatzeko modu bat ondorengoa izan daiteke: Jakitea, egiten jakitea eta izaten jakiteaSekuentziazio-irizpideak eta zeintzuk diren oinarrizkoak eta sakontzekoak
METODOLOGIA: Jarduera didaktikoak, denboraren banaketa, taldekatzea, baliabideak
Ikasgelan egingo diren jarduerak (ebaluazio jarduerak barne) deskribatu eta, jarduera bakoitzean ondorengoa zehaztatuz:• Erabili behar den denbora (ahal den neurrian)• Ikasleen taldekatzea: klase osoa, nork berea, talde txikian...• Erabiltzen diren baliabideak adierazi (testuak, bideoak, zintak, diapositibak,
irakurketa-liburuak, fotokopiak, Internet, ordenagailu- programak, artikuluak....)
EBALUAZIOA : ebaluazio tresnak, ebaluazio- irizpideak, ebaluazio- adierazleak eta ebaluazioa sumatiboa
• Orokorrean erabiliko diren ebaluazio tresnak: azterketak, lanak, ariketak, praktikak, gela barruko behaketa zuzena, koadernoak, aurkezpenak, errubrikak, autoerregulazioarako tresnak (KPSI, orientazio-baseak, ikas-egunerokoak, kontratu didaktikoak, portfolioak... )
• Irizpideak: Zer eskatu edo ebaluatuko diegu ikasleei. Arloa edo jakintzagaiaren helburu orokorretatik abiatuta eta horiek lortzeko landuko ditugun edukiak kontuan izanik ebaluatuko duguna. Helburu guztiak ebaluazio-irizpideetan daude islaturik
• Adierazleak: ebaluazio-irizpideak zehaztatzen dituen aspektuak • Ebaluazio sumatiba egiteko prozedura, kalifikazio sistema: froga edo tresna
desberdinen balioa edo pisua. Nota nola eraikitzen den. Zein balio ematen zaion froga edo erabilitako ebaluazio tresna bakoitzari. Buletinean ipintzen dugun notaren prozesua. Ebaluatzen ditugun ekintzak ehunekotan.
• Errekuperatzeko sistema
LANDUTAKO GAITASUNAK
Lantzen diren gaitasunak
ANIZTASUNAREN TRATAERA
Aniztasunaren trataera aurrera eramateko kontutan izan daitezkeen jarraibideak. Indartze zein sakontze jarduerak zehazten dira
ARLOENARTEKOTASUNA
Beste jakintzagai edo arloekiko egon daitekeen erlazioa edota gai berdinen trataera
IKASTETXEKO PROIEKTUEN LOTURA
Ikastetxean garatzen diren proiektuekiko lotura: Agenda 21, Hizkuntza Normalkuntza, Hezkuntza Trataera bateratua, IKT proiektua...
Leioako Berritzegunea Programazioa egiteko gida
1. Programazioen ereduak2. Programazioak behatzeko eta ebaluazio-irizpideak
kontestualizateko prozedurak3. Ebaluazio-tresnak4. Ikas sekuentziak aztertzeko txantiloia5. Gaitasunak eta jardueren adibideak
PROGRAMAZIO LABURRAREN EREDUAArloa: Kurtsoa/ Maila: Ikasturtea: OINARRIZKO GAITASUNAK
HELBURU OROKORRAK
UNITATETAK ETA DENBORALIZAZIOA1. Ebaluazioa 2. Ebaluazioa 3. EbaluazioaOrduak Unitateak Orduak Unitateak Orduak Unitateak
METODOLOGIA ETA BALIABIDEAK
EBALUAZIOA ETA ERREKUPERAZIOAKALIFIKAZIO SISTEMA
EBALUAZIO TRESNAK
ZUZENKETA IRIZPIDEAK
ERREKUPERAZIO SISTEMA
ERANSKINAK
1. PROGRAMAZIOEN EREDUAK
Leioako Berritzegunea Programazioa egiteko gida
IKAS UNITATE BATEN PROGRAMAZIOAREN EREDUAUNITATEA:HELBURU DIDAKTIKOAK1.2.3…
EDUKIAK: jakitea, egiten jakitea, izaten jakitea
METODOLOGIA: jarduera didaktikoak, denboraren banaketa, taldekatzea eta baliabideak
EBALUAZIOA ETA ERREKUPERAZIOA: ebaluazio-irizpideak eta adierazleak, ebaluazioarako tresnak eta kalifikazio-sistema
UNITATEAN LANDUKO DIREN KONPETENTZIAK
ATAL OSAGARRIAKANIZTASUNAREN TRATAERA
ARLOENARTEKOTASUNA
IKASTETXEKO PROIEKTUEKIKO LOTURA
Leioako Berritzegunea Programazioa egiteko gida
PROGRAMAZIOAREN ANALISIA
Jarduerak irakasle taldean egiteko planteatzen dira
JARDUERAK:
1.jarduera: erabakiak hartzea programazioak curriculum berrira egokitzeko.
Mintegietako-Departamenduetako / zikloetako programazioen eta curriculum berriaren fotokopiekin, programazio aztertzen da behatzeko orria erabiliz. Analisiaren ondoren, iritziak bateratzen eta erabakiak hartzen dira denon artean.
2.jarduera: curriculum berrian ebaluazioak dituen ezaugarriak ezagutaraztea
Irakasgaiaren curriculumeko ebaluazio irizpide bat hartzen da eta hau betetzeko ataza/k pentsatzen da/dira. Gero, atazak ebaluatzeko adierazleak pentsatzen dira eta hautatzen dira. Horretarako txantiloia bat dago. Hautatutakoak modu errezagoan adierazten dira ikasleek ulertzeko eran.
2. PROGRAMAZIOAK BEHATZEKO ETA EBALUAZIOA IRIZPIDEAK KONTESTUALIZATZEKO PROZEDURAK
Leioako Berritzegunea Programazioa egiteko gida
PROGRAMAZIO BEHATZEKO ORRIA
Programazioaren helburuak
• Helburuek oinarrizko gaitasunak islatzen dituzte• Irakasgaiaren helburu orokorrei lotuta daude• Zer, nola eta zertarako galderei erantzuna ematen diete• Helburuek curriculumean adierazita dauden prozedurazko, kontzeptuzko eta jarrerazko
edukiak biltzen dituzte• Helburu guztiak ebaluazio-irizpideetan daude islaturik
A) IRUZKINAK-IRITZIAK
Edukien denboralizazioa
• Ikasleek landuko dituzten edukiak ebaluazioz ebaluazio zehazten dira• Curriculumak adierazten dituen hiru motako edukiak ageri dira (prozedurazkoak,
kontzeptuzkoak eta jarrerazkoak)• Unitate bakoitza garatzeko denbora zehazten da
o Unitateak garatzeko aurreikusi den denbora ongi neurtuta dago
Metodologia
• Metodologia zehazten da• Proposatzen den metodologia bat dator curriculumak zehaztutako helburuekin• Unitate didaktikoen garapena zehazten da.• Irakasleek proposatzen dituzten unitateetan jarduera mota ezberdinak lantzen dira• Ikasleak taldekatzeko irizpide ezberdinak zehazten dira (talde lanak, banakako lanak,
irakaslearen azalpena…)• Dibertsitateari erantzuteko errefortzu zein sakontze jarduerak zehazten dira
Baliabideak (curriculum materialak, giza baliabideak, tokiak…)
• Testuliburuaz gain, liburua erabiltzen bada, beste baliabide batzuk erabiltzen dira• Erabiliko diren baliabideak aipatzen dira• Informazio eta teknologia berrien erabilera adierazten da• Ikasgelaz gain, beste toki batzuk adierazten dira (liburutegia,laborategia, museoak, patioa,
ingurua…)
Leioako Berritzegunea Programazioa egiteko gida
PROGRAMAZIO BEHATZEKO ORRIA
Ebaluazioa: Ebaluazio tresnak, ebaluatzeko eta kalifikatzeko irizpideak
• Proposatu diren helburuei loturik dauden ebaluazio-irizpideak zehazten dira• Ebaluazio jarduerak bat datoz ebaluazio-irizpideekin• Curriculumean adierazitako ebaluazio-adierazleak hautatu dira.• Kalifikazio-irizpideak zehazten dira (proben eta ebaluazio aldian zehar egiten diren
azterketen balorazioa; bakarkako zein talde lanen balorazioa; ikasgelako notak, koadernoa, jarrera…)
• Ohiko ebaluaziorako zein aparteko ebaluazio-irizpideak zehazten dira (zer errekuperatu behar da? Nola eta noiz egingo da errekuperazioa?)
Berreskurapena
• Errekuperaziorako prozedura zehazten da ebaluazioz ebaluazio (azterketak; banakako lana; errefortzuak, laguntza …)
• Errekuperazio-prozedurak ebaluazio-irizpideetan oinarritzen dira
ONDORIOAK
Leioako Berritzegunea Programazioa egiteko gida
Mai
la EBALUAZIO IRIZPIDEA ATAZA HAUTATUTAKO ADIERAZLEAK EGOKITZAPENA
Leioako Berritzegunea Programazioa egiteko gida
ADIBIDEA: EUSKARA
Maila eta hizkuntza
EBALUAZIO IRIZPIDEA Curriculumeko 3.a
ATAZA (proiektua; barruan, ataza
anitz)
HAUTATUTAKO ADIERAZLEAK EGOKITZAPENA (ikasleak ere auto-ebaluaziorako
erabil dezake)
4.DBH EUSKARA3. Planifikatu ondoren, ikaslearen interesekoak diren egungo gertaerei edo curriculum-edukiei buruzko aurkezpen argiak eta ongi egituratuak egitea; horretarako, ikus-entzunezko baliabideen eta IKT teknologien laguntza baliatu ahal izango da.
Kirolak gizartean eta teknologian izan duen eragina aztertzeko, teknologiaren eta kirolaren arteko harremanari buruzko hitzaldia prestatu DBHko 1.mailako ikasleentzat.
3.1. Ea bilatzen eta hautatzen duen informazio esanguratsua, hainbat iturri erabiliz: analogikoak, ikus-entzunezkoak eta digitalak.3.2. Ea informazioa logikaz egituratzen duen, komunikazio- asmoa kontuan hartuta.3.3. Ea, ahozko testua antolatzean, testu-antolatzaile zehatzak eta askotarikoak erabiltzen dituen, testu zatiak elkarren artean lotzeko.3.4. Ea erabiltzen dituen testuak ulergarri egiteko eta hartzaileak inplikatzeko estrategiak: ideiak errepikatzea, galdera erretorikoak egitea, erregistroz aldatzea, umorea agertzea...3.5. Ea argitasunez adierazten den, eta, horretarako, zenbait alderdi kontuan hartzen dituen: egokitasuna, tonua, keinuak, gorputzaren jarrera, kortesia-arauak, koherentzia, zuzentasuna, hitz-jarioa eta ahoskera argia.3.6. Ea behar besteko autonomia ageri duen zeregina planifikatzean eta egitean.3.7. Ea, ahozko aurkezpenak egiten laguntzeko, ikus-entzunezko baliabideak eta informazio- eta komunikazio- teknologiak eraginkortasunez erabiltzen dituen.3.8. Ea saihesten dituen erabilera baztertzaileak, eta bilatzen dituen hizkuntzazko beste alternatiba batzuk.3.9 Ea erabiltzen dituen autoebaluazio- eta autozuzenketa-estrategiak, ahozko erabilera hobetzeko.3.10...
Azalpena burutu du(t) eta gai izan da (naiz) ondokoak egiteko:
Informazio esanguratsua eta baliagarria bilatzeko eta hautatzeko, hainbat iturri erabiliz.Irakasleak emandako lanerako gidoia jarraitzeko.Talde lanean, esapide diskriminatzailerik ez erabiltzeko.Talde lanean, besteen iritziak entzun eta onartzekoTalde lanean gogotsu parte hartzeko. Planifikazioan azalpenaren helburua, hartzaileak zein diren eta gaia kontuan hartzeko.Ideiak argitasun eta erraztasun nahikoz aurrez prestatutako gidoian adierazteko, egoerari dagokion erregistroa erabiliz… Testua ondo antolatzeko. Gidoian idatzitakoa buruz ez errepikatzeko, kontatzeko baino. Azalpena egitean komunikazio arauak errespetatzeko (jarrera, keinuak, hartzaileei zuzentzea...).Azalpena hasi, mantendu eta amaitzeko.Behar bezala intonatu eta ahoskatzeko.Ahotsa eta gorputz jarrera ondo kontrolatzeko. Ahozko testu ulerterraza eta laburra sortzekoAzalpenari laguntzeko ikusizko euskarriak erabiltzeko. Zerbait gaizki esatean, zuzenketa egiteko. …
Leioako Berritzegunea Programazioa egiteko gida
3. EBALUAZIO TRESNAK ATAZEN SOLUZIOAN OINARRITUTA
KONTZEPTUEKIN LOTUTAKO IRIZPIDETARAKO: JAKITEA
Batera jarriAukera anitzeko froga idatziakGarapen froga idatziakIkaslearen kuadernoaLanakKontzeptuzko mapak egin
PROZEDUREKIN LOTUTAKO IRIZPIDETARAKO:EGITEN JAKITEA
Aplikazio jarduerakKontrol zerrendakBalorazio eskalakErregistro anekdotikoakIkaslearen kuadernoa
JARREREKIN LOTUTAKO IRIZPIDETARAKO:IZATEN JAKITEA
Kontrol zerrendakBalorazio eskalakIkaslearen kuadernoaErregistro anekdotikoakSoziogramaIkaslearen egunerokoaIkasleari egindako elkarrizketak
IKASLEAREN ERREGISTRO PERTSONALA
Leioako Berritzegunea Programazioa egiteko gida
MATERIALA : ………………………………… IKASMAILA:……………………….
SARRERAUnitate didaktikoan aurkezten da azaldu, konpondu, gauzatu, burutu beharko den egoera/arazoa.
Unitate didaktikoaren helburu orokorra zehazten da
HELBURUAK
Unitate didaktikoaren helburuak aipatzen dira
Unitatearen helburuek irakasgaiaren zenbait helburu orokor zehatzago garatuko dituzte
Helburuak egokiak dira ikasmailarako
EDUKIAK
Eduki mota ezberdinak ditu (prozedurazkoak. kontzeptuzkoak eta jarrerazkoak)
Edukiak bat datoz unitate didaktikoan adierazi diren helburuekin
Edukiek informazio gaurkotua dute
Ez da kontzeptu akatsik antzematen edukien formulazioan
4. IKAS SEKUENTZIA BATEN ANALISIA
Leioako Berritzegunea Programazioa egiteko gida
JARDUERAK
Ikasleek gauzatu behar dituzten jarduerak eta atazak bat datoz unitate didaktikoan adierazitako helburuekin eta edukiekin
Helburu eta eduki jakin batzuk garatzeko beharrezkoak diren jarduerak garatzen dira.
Oro har, proposatutako jarduerak egokiak dira unitate didaktikoak adierazten dituen helburuak lortzeko
Jarduerek gaitasunak garatzen dituzte. Zeintzuk?
Jardueren progresio egokia antzematen da
Jarduerek ongi txertatuta daude segida batean
Jarduerak ikasleen interesetik hurbil daude
Banakako eta taldeko jardueren arteko oreka dago
Jarduerek ikasleen autonomia eta ekimena bultzatzen dute
Jardueren sekuentzietan motibazio jarduerak daude
Informazio jarduerak daude
Trebatzeko jarduerak planteatzen dira
Testuinguru ezberdinetan erabiltzeko aplikazio jarduerak daude
Sintesi jarduerak daude
Leioako Berritzegunea Programazioa egiteko gida
Errefortzu/ sakontze jarduerak daude
Ebaluazio eta auto ebaluazio jarduerak daude
EBALUAZIOA
Ebaluazio proposamenak unitatearen helburuen araberakoak dira
Ebaluazio proposamenek eduki mota ezberdinak hartzen dituzte kontuan
Ebaluazio irizpideak zehazten dira
Hasierako ebaluaziorako jarduerak proposatzen dira
Ebaluazio hezitzailea bideratzeko ebaluazio jarduerak proposatzen dira (Ikasitakoaren inguruko hausnarketa, auto ebaluazioa, koebaluazioa ...)
Amaierako ebaluazioa bideratzeko jarduerak proposatzen dira
KONTUAN HARTU BEHARREKO BESTE ZENBAIT ALDERDI
Ikas unitatearen hasieran eta amaieran mapa kontzeptualak ditu
Hizkuntza maila egokia da ikasmailarako
Ikasgela antolatzeko irizpideak zehazten dira
Irudiak, marrazkiak… ikasleen interesetik gertukoak dira
Irudiak eta marrazkiak esanguratsuak dira; edukiekin erlazionaturik daude
Leioako Berritzegunea Programazioa egiteko gida
EZAUGARRI AIPAGARRIAK:
HOBETU BEHARREKO ALDERDIAK:
Leioako Berritzegunea Programazioa egiteko gida
GAITAS JARDUERAK ETA MATERIALAH
izku
ntz
a K
omu
nik
azio
rako
Gai
tasu
na
• Ikaskuntza dialogikoan oinarritutako jarduerak,bertan ikasleek beraien ekarpenak argumentatu egin beharko dituzte eta akordio batetara iritsi:atazak
bikoteka,talde txiki eta gelako taldeetan (interakzioa)
• Oinarrizko beste trebetasun eta dimentsioak garatzen dituzten jarduerak (ahozko eta idatzizko ulermena,Ahozko eta idatzizko Adierazpena) laguntza
digitalarekin eta hau gabe.(Web 2.0...)
• Idazketa sortzailea
• Eztabaidak, role-play-ak, dramatizazioak…
• Elkarreraginezko taldeak
• Elkarrizketa edo tertulia dialogikoak (literarioak, musikalak...)
• Forum-zinema
• Eguneroko egoera ezberdinen azterketa,berriak…aurretiazko ezagupenen adierazpena bermatzen dutenak,ideiak,pentsamenduak,iritziak,sentimenduak,…
• Testuinguru formal eta informalean hizkuntza erabiltzea eragiten duten jarduerak.
• Ikasleek beraien eguneroko bizitzan aurki ditzaketen testu mota ezberdinen erabilera bultzatuko dituzten jarduerak.Edukiak hizkuntzaren bitartez emanik
hizkuntzen trataera bateratua.
• Irratia eta telebista internet bitartez.
• Ahoz eta laguntza digitalik gabe (aurkezpenak formato digitalean,wiki,Power Point,…) egiten diren aurkezpenak eta hauek behar
dituzten:Plangintza,sailkapena,bilaketa eta informazioaren trataera eta azkenik egin beharreko hausnarketa.
• Ahozko ulermena eta adierazpena garatzeko Podcats-ak.
• Bertsolaritza.
• Irakurketa,entzumena eta ipuinak sortu/komikiak/on-line istorioak.
• Liburu birtualen irakurketa eta bloga baten bitartez eginiko irunzkina,Wikiak,...
• Irakurketa dramatikoa
• Gramatikaren inguruan eginiko praktikak, on-line.
• Hizkuntza jolas interaktiboak
Sarearen erabilera ikasleek beraien lanak bertan argitaratzeko,email-ak egin eta bidaltzeko,txateatu...
1. GAITASUNAK ETA JARDUEREN ADIBIDEAK
Leioako Berritzegunea Programazioa egiteko gida
GAITAS JARDUERAK ETA MATERIALAM
atem
atik
arak
o G
aita
sun
a• Eguneroko bizitzan ateratako datuen azterketa egin ondoren galdera eta problema matematikoak planteatzea.
• Pentsamendu logikoa garatzen duten jarduera eta jolasak.
• Buruz eginiko kalkulua eta kalkulu balioztatua
• Eguneroko bizitzan erabiltzen ditugun zenbakien eta eragiketan interpretazioa (adib: eroskin eskaintza 3x2..)
• Jarduera eta jolas interaktiboak on-line...
• Zenbaki informazio anitzak dituzten testuak interpretatu (orduak,urteak,zatiki erdiak,proportzioak..)
• Eguneroko taula eta grafikoak irakurri eta aztertzea (trenaren ordutegia,prentsa estadistikak..)
• Eleberri,testu,dokumental edo filmeetan agertzen diren eduki matematikoak irakurtzea eta ulertzea.
• Ikaslegoaren inguru pertsonalean ematen diren egoera esanguratsuak konpontzeko egin beharreko kalkuluak (jaialdi batek suposatuko
dituen gastuak,ikas bidaia,gastu pertsonalen plangintza..) edo itxuratuak (dirutan edo epeetan egindako ordainketak,ikasgelak duen
espazioaren antolaketa,ikastetxea txukuntzeko behar diren aurrekontuak prestatu...)
• Benetako neurri eta proportzioekin lan egin (eraikuntzen garaiera neurtu,ezagutzen ditugun planoen azalerak neurtu,txateatzeko
ordutegiak,errezeta baten osagaiak..)
• Matematikarekin erlazioa duten irteerak egin edo gymkanak burutu( inguruko
materia,artea,neurriak,proportzioak,azalerak,geometria…).
• Problemen dramatizazioak burutu.
• Ikusmen elementuekin lan egin (targram,dominoak,Hanoi dorrea..)
• Ikaskuntzarako egunkari eta eta ipuin matematikoak egin
• Gai matematikoen aurkezpenak egin (historia,emakume matematikoak,matematika fotografikoa...)
Leioako Berritzegunea Programazioa egiteko gida
GA
ITA
S JARDUERAK ETA MATERIALA
Zien
tzia
,Tek
nol
ogia
eta
Osa
sun
Ku
ltu
rara
ko g
aita
sun
a • Berrien erabilera (prentsa,irrati eta telebista) egoera problematikoak sortu eta hauekin hainbat jarduera burutu: ikertu eta eztabaidak sortu
gelan.
• Arloenarteko lan proiektuak: bertan Zientzia eta Teknologiak gizartearekin duen erlazioa bilatuz.
• Ikuspuntu zientifiko batetatik eguneroko egoera familiarren azterketa egin: (adib:zergatik gertatzen da...?, nola funtzionatzen du?, Zer
gertatuko litzateke..???)
• Tresna teknologikoak egin eta aztertu.
• Teknologiaren inguruko proiektuak aurrera eraman
• Laborategian praktikak eta azterkuntzak egin.
• Gizakiok ingurunean eta fenomeno naturalengan dugun eraginaren azterketa eta behaketa.Gertatu daitekeenaren iragarpena (proiektu
teknologiko baten bideragarritasuna,ingurumenaren eragina, kutsadura,..)
• Naturak dituen baliabideak nola erabili eta hauen ardurazko kontsumoarekin lotura duten esperientziak eta proiektuak.(zaporeen azterketa,
berziklatze tailerra, kontsumoa neurtu,produktuen etiketazioa,publizitatearen azterketa,..)
• Osasun ohituren prebentzioarekin lotura duten esperientzia eta proiektuak (dieta orekatuak, elikagaiak aztertu,portfolio osasuntsua,nagusiki
ematen diren gaixotasunen azterketa..)
• Kanpoko ikerketak (irteerak,ibilbideak,gymkhanak..) aurretiaz,burutzean eta ondoren landuta (ekosistemaren ikasketa,zientzia museoetara
bisitak,teknologi enpresak, etab..)
• Heziketa fisiko eta jarduera ludiko osasuntsuak (gaitasun motrizen garapena,kirol hastapena,higienea,lasaiketa,...)
• Jarduera interaktiboekin lan egin (unitate didaktikoa on-line,simulazioak,animazioak...)
• Gaur egungo teknologia zientifikoaren informazioa aztertu eta interpretatu (aldaketa klimatikoa,material berriak,bioteknologia...)
• CTS edukiak dituzten filma eta dokumentalak ikusi eta sortu.CTS gaien aurkezpenak egin (zientziaren historia,fotografia zientifikoa,..)
Leioako Berritzegunea Programazioa egiteko gida
GAITAS JARDUERAK ETA MATERIALAG
izar
tera
ko e
ta H
erri
tart
asu
ner
ako
Gai
tasu
na
• Ikaskuntza dialogikoan oinarritutako jarduerak,bertan ikasleek beraien ekarpenak argumentatu egin beharko dituzte eta akordio batetara
iritsi:atazak bikoteka,talde txiki eta gelako taldeetan (interakzioa).
• Trebetasun sozialak lantzen dituzten jarduerak: norbere ezagutza eta balorazioa,hainbat testuingurutan komunikatzeko gai izan, norbere
ideiak adierazi, besteei entzuten ikasi,besteen lekuan jartzea, norbere eta taldeko interesen erabakiak hartzea (blogen
bitartez,wikiak,WebQuest,altxorraren bila,lan proiektuak..)
• Forum zinema
• Literatur hitzaldi Dialogikoak
• Eztabaidak,role-play…
• Berdinen arteko tutoretza :irakurketa
• Talde interaktiboak
• Dilema moralak
• Elkarrekin eginiko atazen plangintza bermatzeko jarduerak.
• Gizartearen behaketa eta azterketa,gizakion jokabidea eta bere ondorioak.
• Arauen adostasuna
• Gatazken ebazpena:bozeramalea,adostokiak,kontratuak..
• Erakundeei bisitak
• Erakundeekin proiektu bateratuak
• Tertuliak,hitzaldiak..hainbat pertsonen bisitak (langile ezberdinak,boluntarioak,erakundeetako pertsonala,..)
• Giza harrerarako jarduerak
• Gizarteko egoera esanguratsuen simulazioa eta dramatizazioa (aukeraketak,gizartetik kanporatua izateko egoera...)
• Gaur egungo gizarte arazo eta honi laguntzearekin lotura dute talde proiektuak sortu (ingurumenaren astea,osasunaren olinpiadak....)
Leioako Berritzegunea Programazioa egiteko gida
GAITAS JARDUERAK ETA MATERIALA
Ikas
ten
Ika
si• Formakuntza dialogiko eta ebaluazioaren bitartez ,erreflexioa egiten laguntzen diguten jarduerak:autoebaluazioa eta elkarren arteko
ebaluazioa,kontratu didaktikoak,lan egutegiak,elkarrizketak,kontrolerako zerrendak,porfolioak (edozein arlotan edo materiatan),bideo
grabaketak,audioa...
• Estrategiak garatzen dituzten jarduerak:irakurketakoak,ikasketakoak..
• Agendaren erabilera
• Bakarkako lana eta taldekoa ebaluatzeko kontrol zerrendaren erabilera.Agendaren laguntzarekin eguneroko lanaren plangintza
indibiduala.
• Ebaluazioaren erreflexiotik habiatuz ikaskuntza helburuen plangintza.
• Bakarkako eta taldea ebaluatzeko kontrol zerrenden erabilera.
• Bakarkako eta taldeko produkzioen hobekuntza, kontrol zerrenden erabilera.Zirriborroen berrikusketa,ahozko praktiken saioa..
• Antolaketa eraginkorra,ataza izendapen jardueretan eta bakarka edo taldeka egindako proiektuak aurkeztea denbora konkretu
batean.Hau egiteko ikasleek denboraren autoerregulazioa eta plangintza (noiz egin,nola egin,non egin,eta nolako laguntza eta
baliabideak behar dituzte) kontuan hartu beharko dute.(adib. Daltonen sistema)
• Kooperazio lana, talde interaktiboak
• Proiektuez baliatuz eginiko lana.
• WebQuest-ak,altxorraren bilaketak,blogak eta Wikiak.
• Informazioa sailkatzeko eta erabiltzeko erabilerari behar diren baliabideak eta iturriak.
• Atazen ebazpena (egoera problematikoak)
• Galdera esanguratsuen planteamendua
• KWL tablen erabilpena (zer dakigu,zer nahi du jakin,zer ikasi dugu...) gai bat jorratu aurretik,ezagutzak aktibatzeko,galderak atera eta
aurrekoa birziklatu.
• Aurretiazko ezagutzak aktibatu eta ideiak antolatu eta sailkatu:Brain Storming,mapa kontzeptuala,taulak eta beste irudi antolakuntza.
• Akatsen zuzenketa erreflexiboak egiteko kode eta estrategiak.
Leioako Berritzegunea Programazioa egiteko gida
GAITAS JARDUERAK ETA MATERIALAIn
form
azio
aren
Tra
taer
a et
a ga
itas
un
Dig
ital
a • Interneten erabilpena, informazio batu,sailkatu eta tratatzeko.
• Hainbat aplikazio informatikoren erabilera lanak aurkezteko:Power Point,Open Office,Word...
• Web 2.0 ren aukerak erabiliz produkzio digitalak egin (bideoak,diapositibak,soinuak,testuak,komikiak,eguraldiaren marrak,Web
hormairudia..)
• TIC aren erabilera inplikatzen duten proiektua sortu (unitate didaktiko interaktiboak,WebQuestak,miniQuestak,altxorraren
bilaketak,ariketak eta jarduerak on-line
• Gelako proiektuak sortu:Blog eta Wikiak
• Kanoi digitalaren erabilera:irakaslearen azalpenak,ikasleen aurkezpenak,atazen zuzenketa eta azterketak,ariketen ebazpena,jolas
interaktiboak,prentsa azterketa,prozesuen aurkezpena (laborategia,errezetak..),kontukontalaria,karaokea,...)
• Hezkuntza programak
• Hiztegi eta entziklopedien erabilpena off-line eta on-line.
• Ikasle eta Irakasleen lana interneten esteka bat jarri
• Irratia eta telebista Interenet bitartez
• Egunkari eta aldizkari digitalen erabilpena eta lanketa.
• Interneten erabilera sustatu gure erlazio pertsonaletan eta ikastetxeen arteko proiektu eta jardueretan posta elektronikoaren
bidez,txat,foro eta telefono itxurako programekin (Skype)...
• Urrunetik egindako lan saioak beste ikastetxe batekin.Hizlaria..interneta erabiliz (webcam,internet telebista..)
• Ahozko ulermena eta adierazmena garatzeko Podcast-ak
• Gramatikaren praktikak on-line
Leioako Berritzegunea Programazioa egiteko gida
GAITAS JARDUERAK ETA MATERIALAG
iza
eta
Art
e K
ult
ura
rako
Gai
tasu
na
• Museo,teatro,dantza saio eta beste hainbat adierazpen artistikoetara bisitak (leku horietara bisita eta era birtualean)
• Adierazpen kultural eta artistikoen behaketa eta azterketa.
• Norbere sentimendu eta ideiak adierazi hainbat adierazpen kultural eta artistikoz baliatuz (musika,pintura,literatura..)
• Tertulia dialogikoak (liburuak,pintura,musika..)
• Garaiko gizarteak eta adierazpen artistikoek duten erlazioa ikertu eta aztertu.
• Hizkuntza artistikoaren ,ezagutzak eta erabilera teknikoa.
• Artisten bisitak eta tertuliak.
• Jaialdi Kulturalak egin ikastetxean (aurkezpenak,dramatizazioak,konferentziak,..)
• Gaitasun kognitiboa eta komunikaziorako gaitasuna barne dituzten jarduerak ulertu eta baloratu jarrera kritiko eta erreflexibo bat
eginez.Adierazpen kultural eta artistikoetan ondo pasatzea eta emozionatzea (bisitak,tertuliak,eztabaidak,…)
• Web 2.0 erabiliz jarduerak;bideoak,aurkezpenak,blogak,wikiak,bista birtualak..
Leioako Berritzegunea Programazioa egiteko gida
GAITAS JARDUERAK ETA MATERIALAN
orbe
rare
n e
kim
ener
ako
eta
auto
nom
iara
ko g
aita
sun
a• Lan proiektuak
• Antolaketa eraginkorra,atazak izendapen jardueretan eta bakarka edo taldeka egindako proiektuak aurkeztea,denbora konkretu
batean.Hau egiteko ikasleek denboraren autoerregulazioa eta plangintza (noiz egin,nola egin eta nolako laguntza eta baliabideak behar
dituzten) kontuan hartu beharko dute.(adib:Daltonen Sistema)
• Taldeko eta bakarkako lanaren Plangintza:
• Irakaslearekin, gaiaren hasieran,hamabostaldian…
• Agenda erabiliz,bakarka egunero egingo dugun lanaren plangintza.
• Agenda eta laneko egutegiaren erabilpena.
• Autoerregulazio eta laneko egutegiaren erabilpena.
• Autoebaluaziorako kontrol zerrenda.
• Norbere akatsen azterketa eta behaketa.
• Norbere ikaskuntza helburuen Plangintza.
• Ekoizpen indibidualen hobekuntzarako kontrol zerrenda(lanak,idatziak..)
• Elkarlana;Plangintza,norbere erabakiak,taldeari egokitu,…
• Trebetasun Sozialak lantzeko jarduerak:autoezagutza eta balorazioa,hainbat testuingurutan komunikaziorako gaitasuna izan,norbere
iritziak adieraztea,besteei entzun,besteen lekuan jarri,norbere eta taldeko interesak kontuan izanik erabakiak hartu.
Leioako Berritzegunea Programazioa egiteko gida
Ikastaro birtualak:• CURRICULUM BERRIA ETA GAITASUNAK DBH-n
8 LAN SAIO:1. saioa: Curriculum berria eta gaitasunak2.saioa: Curriculum berria jakintzagaian 3.saioa:Oinarrizko gaitasunen eta curriculumeko elementuen arteko lotura4.saioa: Metodologia, aldaketarako giltza5.saioa: Material didaktikoak6.saioa: Programazioen analisia7.saioa: Ebaluazioa eta curriculum berria8.saioa: Baliabideak
Landutako jakintzagaiak: Gizarte Zientziak, Geografia eta Historia Lengua Castellana y Literatura Euskal Hizkuntza eta Literatura
DIAPOSITIBEN AURKEZPENAK:
• Guía para programar y evaluar las competencias básicas . Diego Arcos eta Antonia Gómez
• Programación de aula: una propuesta . Manuel López Navarro• La programación de competencias . José Mª Navarro Martínez• Enseñar por competencias: una nueva propuesta . Universidad de Granada• La programación por competencias básicas . Jesús Cabrerizo Diago• Programación y competencias en Secundaria . Fernando López Montilla
BLOGAK:
• Ejemplos de programaciones didácticas• Programaciones didácticas en el marco de las competencias básicas
PROGRAMAK:
• Generador de programaciones didácticas por competencias
BIBLIOGRAFIA
• Programar por competencias: formación y práctica. Santiago Castillo, Jesús Cabrerizo y Mª Julia Rubio. Pierson Educación. 2008
• Competencias básicas en educación. 8 liburutako bilduma, bakoitzean gaitasun bat lantzen da. Koordinatzailea: Alvaro Marchesi. Alianza. 2008-2009
• 11 ideas clave: como aprender y enseñar competencias. Antoni Zabala eta Laia Arnau. Grao . 2007
• Evaluar para aprender. Neus Sanmartí. Graó. 2008.
SAKONTZEKO
Leioako Berritzegunea Programazioa egiteko gida
IKAS SEKUENTZIAREN ADIBIDEA
KURTSOA: DBHko 1.maila / GAIA: Atmosfera / IZENBURUA: Arteta planetako bisitariak
DENBORALIZAZIOA: 10-11 saio
HELBURU DIDAKTIKOAK:
1. Atmosferaren ezaugarri eta osagarri nagusiak ezagutzea: beren eboluzioaren garrantzia bizitzaren garapenari begira, aizearen konposizioa eta propietateak, kutsadura , kontserbazioa eta gizarterako ondorioak
2. Ikerketa burutzea, bai bakarka, bai talde kooperatiboetan, estrategia zientifikoak aplikatuz (hipotesiak egitea, datuak lortzea, ondorioak ateratzea, iritziak ematea eta eztabaidatzea eta emaitzak jakinaraztea) interes pertsonaleko eta sozialeko egoera testuingurutzat harturik erabaki arduratsuak hartu ahal izateko.
3. Informazioa lortzea, hainbat iturri erabiliz , batez ere, ITKak, modu kritiko batean baloratzea, sistematikoki tratatzea ikerketa oinarritzeko eta orientatzeko erabiltzea.
4. Zientziei buruzko informazioa duten mezuak interpretatzea eta sortzea: ahozkoak, idatziak eta beste irudikapen-sistema batzuk5. Ekoizpen pertsonalak eta taldekoak burutzea formatu desberdinen bidez (txostenak, esperimentuak, hormairudiak, diapositibak)6. Hartutako ezaguera erabiltzea ingurumenaren kontserbazioa baloratzeko eta gizakien eraginaz konstzientea izateko 7. Autoerregulazio- tresnak erabiltzea beren ikaskuntzaren mailaz jabetzeko eta norberaren autonomia garatzeko
ANIZTASUNAREN TRATAERA:
Erabiltzen diren metodologiak berak ( ikerketa-proiektua, elkarlan, ikaskuntzaren autoerregulazioa...) edukiak modu pertsonalizatu batean egokitzeko aukera ematen du. Ikas unitatean zehar norberaren hausnarketa egiteko, birpasatzeko eta sakontzeko momentuak daude.
Leioako Berritzegunea Programazioa egiteko gida
EDUKIAK:
KONTZEPTUAK PROZEDURAK JARRERAK
• Atmosferaren egitura eta osagaiak• Atmosferaren eboluzioa lurraren historian
zehar eta bizitza sormenarekiko zerikusia• Airearen osagaiak eta propietateak• Izaki bizidunen arnasketa sistemak eta
gasen elkartrukatzeko prozesu desberdinak
• Atmosferaren kutsatzaile nagusiak eta kariak: negutegi efektua eta ozonoren geruza
• Ikerketa zientifiko baten ezaugarriak• Ikaskuntza autoerregulazioarako teknikak
(norbanako txostena, autoebaluazioa, koebaluazioa, errubrikak eta kontratu didaktikoak)
• Aurriritzien bilketa eta antolaketa• Atmosferari buruzko ikerketa-
proiektuaren garapena talde kooperatiboetan (geologia, fisika, biología, kutsadura eta ozonoarena) “investigation group” izeneko teknika erabiliz
• Informazioaren bilaketa eta tratamendua iturri desberdinetan
• Informazioaren antolaketa formato desberdinetan, idatziak eta ikusizko baliabidetan
• Taula, txostenak, hormairudiak eta eskutitzen burupena
• Esperientzien gauzatzea• Ekoizpenen ahozko aurkezpena ikasgelan• Eztabaidetan eta erabaki-hartzetan parte
hartzea• Roll playing-ak egitea• Etengabeko ebaluazioa eta ikaskuntzaren
jarraipena autoerregulazioko tekniken bitartez
• Atmosferak duen babesa- papera jabetzea eta beren garrantzia izaki bizidunentzat eta giza osasunarentzat
• Natura-baliabideak modu arduratsu batean erabili behar direla kontutan hartzea eguneroko bizitzaren ingurumenaren hobekuntzarako
• Ikerketa lana eta esperimentazioaren interesa hartzea giza ezagutzaren aurreratze-iturri bezala
• Nork bere lanean esfortzuaz aritzea, jarrera aktiboa eta arduratsua atazen aurrean
• Argitasun eta orden ohiturak mostratzea ekoizpenak eta aurkezpenak egiteko orduan
• Elkarlanean aldeko jarrera izatea, parte hartuz, lan banaketaz arduratuz eta pertsonen arteko desberditasunak onartuz.
Leioako Berritzegunea Programazioa egiteko gida
EBALUAZIO IRIZPIDEAK ETA ADIERAZLEAK:
1. Atmosferaren egitura eta konposizioa ezagutzen dut, bere eboluzioa gure planetako bizitzaren eboluziorekin parekatuz
• Atmosferaren ezaugarri nagusiak deskribatzen ditut• Atmosferak duen garrantzia gure planetaren eboluzioan eta orekan argudiatzen dut
2. Airearen konposizioa eta propietate nagusiak ezagutzen ditut eta izaki bizidunek dituzten arnas sistemekin eta gasen garraioen sistemekin erlazionatzen ditut
• Airearen propietate nagusiak deskribatzen ditut esperientzia sinpleetan oinarrituta• Izaki bizidunek (animaliek eta landareek) dituzten arnas prozesuak eta gasen garraio desberdinak
desberditzen ditut
3. Atmosferaren kutsaduraren kariak eta arazo nagusiak identifikatzen ditut , bereziki negutegi efektua eta ozono geruzarena
• Atmosferaren kutsadurak sortzen dituen arazo globalak identifikatzen ditut• Negutegi efektuaren kariak eta ondorioak deskribatzen ditut adibide batzuen bidez• Ozonoaren geruzaren etengabeko urritzeak sortzen dituen ondorioak eta beren zergatiak describitzen
ditut eta adibide batzuk ematen ditut4. Atmosferak ematen digun babesa ulertzen dut eta gizakion
ekintzen eraginak ezagutzen ditut• Kutsaduraren arazo nagusiak gisa-ekintza zehatzekin parekatzen ditut• Atmosferaren kutsaduraren kontra jotzeko aholku eta praktika onak ezagutzen eta zerrendatzen ditut
5. Elkarlanean aritzen naiz, informazio-iturri desberdinak erabiliz, informazioa baliabide desberdinetan ordenatuz eta lana ahoz eta idatziz jakinaraziz
• Gaia honi buruzko aurriritziak adierazten ditut• Taldeko konposizioan, arduren banaketan parte hartzen dut eta lana planifikatzen dut• Dagokidan lana egiten dut eta nire taldekideei laguntza eskaintzen diet behar dutenean • Taldearekin garatzen ditudan atazetan, batean jarritako epeak betetzen ditut• Iturri desberdinetan informazioa bilatzen dut eta sailkatzen dut ideia nagusiak eta bigarren mailakoak
desberdintzen• Informazioa ordenatzen dut txostenetan eta beste formatoetan hizkuntza egokia erabiltzen• Informazioa nire kideen aurrean ipintzen dut argi eta ordenatuta
6. Nire ikas-prozesua planifikatzen dut eta ikasmaila ezagutzen dut autoerregulazioarako tresnak aplikatuz
• Ikasiko dudan gaiaren ebaluazio-irizpideak aldez aurretik ezagutzen ditut• Nire ikas-egunerokoa erabiltzen dut maiz ea nire ikas-prozesuan non aurkitzen naizen jakiteko• Nire lanaren ebaluazioa egiten dut• Laguntza eskatzen dut behar dudanean• Planteatzen zaizkidan ikas-konpromesuak betetzen ditut
Leioako Berritzegunea Programazioa egiteko gida
METODOLOGIA
Jarduera Deskripzioa Denbora Taldekatzea Lantzen direngaitasunak
Baliabideak
Ideien txarrapada
Atmosferari buruzko ideia txarrapada ikasleen artean. ikasle batzuek agertzen diren kontzeptu guztiak arbelan idazten dituzte. Denon artean antolatzen dira.
15´ Klase osoaIkasle batzuk
Hizkuntza-komunikazioaIkasten ikasteaGizarterakoa eta herritartasuna
Arbela
Ikasketako agenda pertsonala hastea
Irakasleak ematen dizkie KPSI bat ikasiko dituzten edukiekinIkasleek momentu honetan duten ezagupen maila apuntatzen dute.
15´ Nork berea Ikasten ikastea Norberaren autonomia eta ekimenera
KPSI edukien zerrendarekinAgenda pertsonala
Irakaslearen proiektuaren azalpena
Irakasleak egingo duten proiektua azaltzen dieKanoiaren bidez hurrengo WebQuesta erakusten diehttp://www.elkarrekin.org/elk/atmosfera/ atazak, prozesua eta ebaluazioa. WQ honetan ikasleek estralutarren papera hartzen dute
15´ Klase osoa Zientzia, T. eta osasun kultura
Informazioaren trataera eta digitala
Proiektore digitala
Taldeak interesen arabera egin
Klaseko taldeak interesaren arabera antolatzen dira, atmosferaren atal desberdin baten ikerketa egiteko. Bost talde egingo dira: konposizioa, airea, kutsadura, ozonoa eta izaki bizidunen arnasketa Talde bakoitzak gaia eta lan banaketa apuntatzen du bere koadernoan
15´ Taldeak Hizkuntza-komunikazioaIkasten ikasteaGizarterakoa eta herritartasuna
Talde koadernoa
Leioako Berritzegunea Programazioa egiteko gida
Jarduera Deskripzioa Denbora Taldekatzea Lantzen direngaitasunak
Baliabideak
Interneteko informazioa bilatu eta berrantolatu
Bi saiotan zehar, taldeek WQren prosezua garatzen dute, Interneteko informazioa ateratzen aztertzen, sailkatzen eta txosten batean bilduz. Irakasleak pautak ematen ditu eta taldeak laguntzen eta koordinatzen dituTxostena inprimitzen dute eta irakasleari kopia ematen diote
120´ Taldeak Zientzia, T. eta osasun kulturaInformazioaren trataera eta digitala Hizkuntza-komunikazioa Ikasten ikasteaGizarterakoa eta herritartasuna Norberaren autonomia eta ekimenera
Informatika gelaInterneteko konexioaInprimagailuaTxostenaren eredua
Txostenaren ebaluazioa Birpasoa eta sakontzea
Irakasleak bost txostenak ebaluatu eta gero (errubrikaren bitartez), fotokopiatzen ditu eta taldeen ikasle bakoitzari ematen dizkio Ikasle bati datuak falta bazaizkio, testu liburutik ateratzen ditu lana betetzeko. Datu osoak dituzten ikasleek ere testu liburuaren datuekin osotzen dituzte. Irakasleak aprobetxatzen du laguntza emateko edo zalantzak argitzeko edo ikas maila neurtzeko. Beharrezkoa ikusten badu, beste saioa batean argi geratu ez diren kontzeptuak azalduko ditu.
60´ Nork berea Zientzia, T. eta osasun kulturaInformazioaren trataeraHizkuntza-komunikazioa Ikasten ikasteaNorberaren autonomia eta ekimenera
Ebaluazio-errubrikaFotokopiakTestu liburua
Ekoizpenen garapena
Talde bakoitzak informazioa berrantolatzen du bere produkzioa egiteko: hormirudiak, esperimentuak, eskutitzak eta foiletoak. Irakasleak pautak ematen eta taldeak laguntzen jarraitzen du
100´ Taldeak Zientzia, T. eta osasun kulturaInformazioaren trataeraMatematikaArte eta kulturakoaHizkuntza-komunikazioa Ikasten ikasteaGizarterakoa eta herritartasuna Norberaren autonomia eta ekimenera
KartulinakPinturakLaborategiko tresna batzuk
Leioako Berritzegunea Programazioa egiteko gida
Jarduera Deskripzioa Denbora Taldekatzea Lantzen direngaitasunak
Baliabideak
Ikas prozesuaren jarraipena
Azken bi saio bakoitzaren amaieran 10 minutu ematen dituzte nork bere agenda pertsonala gaurkotzeko eta taldean sortutako arazo posibleak konpontzeko.
20´ Nork bereaTaldek
Ikasten ikasteaNorberaren autonomia eta ekimenera
Agenda pertsonalaTalde koadernoa
Lanen aurkezpenak
Talde bakoitzak bere lana azaltzen die besteei taldekide guztiek parte hartuz eta txostena eta produkzioa erabiliz.Azalpena garatzen den bitartean ikasleek notak hartzen dituzte gero galderak egiteko. Irakasleak errubriken bidez azalpena eta produkzioak baloratzen ditu
120´ TaldeakNork berea
Zientzia, T. eta osasun kulturaInformazioaren trataeraHizkuntza-komunikazioa Ikasten ikasteaGizarterakoa eta herritartasuna Norberaren autonomia eta ekimenera
Ikasleen produkzioak eta txostenakEbaluazio errubrikak
Ebaluazio proba
Frogan, ikasitako guztiari buruzko bost argudiozko galdera gakori erantzun behar dizkiote baliabide guztiak aurrean erabiliz. Irakasleak probak zuzentzen ditu
60´ Nork berea Zientzia, T. eta osasun kulturaInformazioaren trataeraHizkuntza-komunikazioa Ikasten ikasteaNorberaren autonomia eta ekimenera
Froga oinarrizko kontzeptuekin eta galdera gakoekinTestu liburuaProdukzioakTxostenakOharrak
Eztabaida eta roll playing
Klase bi taldetan banatzen da: lurra planetara joan nahi dutenak eta kontrako jarrera dutenak.Txandakatuz, nork bere postura defenditzen du argudioak emanez. Bukatzeko bozketa egiten da.
30´ Klase osoa bi taldetan banatuta
Zientzia, T. eta osasun kulturaHizkuntza-komunikazioa Gizarterakoa eta herritartasuna Norberaren autonomia eta ekimenera
Bozketa egiteko txartelak
Leioako Berritzegunea Programazioa egiteko gida
Jarduera Deskripzioa Denbora Taldekatzea Lantzen direngaitasunak
Baliabideak
Taldearen ebaluazioa
Taldeak bere lanaren autoebaluazioa egiten du hobetzeko proposamenak egiten
15´ Taldea Hizkuntza-komunikazioa Ikasten ikasteaGizarterakoa eta herritartasuna Norberaren autonomia eta ekimenera
Taldearen koadernoaTaldearen balorazioa
Autoebaluazioa Irakaslek norberari azken nota ematen dio: txostena, ekoizpena, azalpena eta froga.nork bere agendari azken begirada botatzen dio eta ikasitakoaz hausnarketa egiten du. Laguntza behar dutenek irakaslearekin hitz egiten dute eta bion artean berreskuratzeko plangintza bat adosten dute
30´ Nork berea Ikasten ikasteaNorberaren autonomia eta ekimenera
Agenda pertsonalaBerreskuratzeko kontratua
EBALUAZIOA:
EBALUAZIO TRESNAK PROZEDURA ETA BERRESKURAPENA
Txostenak ebaluatzeko errubrika Notaren % 20Ekoizpenak ebaluatzeko errubrika Notaren % 40Norberako txostena ebaluatzeko errubrika Notaren % 30Talde-koadernoa Notaren % 10Ikasteko agenda pertsonala eta irakaslearen behaketa Jarraipena eta laguntza zehatzak emateko erabiliko da, aldez aurreko indartze-jarduerak
proposatzeko eta azken nota egokitzeko.Ikas-kontratua Berreskurapenaren jarduerak, lanak eta epeak programatzeko erabiliko da