6
Aseguruak etikoak ere izan daitezke Ekonomia sozial eta solidariorako

Proyecto CAES (euskera)

Embed Size (px)

DESCRIPTION

Presentación en euskera del Proyecto CAES, cooperación para el aseguramiento ético y solidario.

Citation preview

Page 1: Proyecto CAES (euskera)

Aseguruak etikoak ere izan daitezke

Ekonomia sozial eta solidariorako

Page 2: Proyecto CAES (euskera)

Balio kooperatiboak

CAES, aseguru etiko eta solidariorako lankidetza, aseguruen proiektua gara, ekonomia sozial eta solidarioaren sektorean eta energia berriztagarrien aseguruetan espezializatutakoa. Seryes eta Arç artekaritzen bidez, aseguru etiko eta solidarioak eskaintzen ditugu Espainia osoan, balio kooperatiboetan eta prezioetan oinarrituta.

Gure kudeaketaren inspirazio diren printzipio kooperatiboak mutualitatea, gardentasuna eta berdintasuna dira.

BerrikuntzaArç-ek eta Seryes-ek Ethsi zigilua (Ethical Solidarity Based Insurance) dute; aseguru-enpresentzako kudeaketa etiko eta solidarioaren Europako kalitate-zigilua. Finantza etikoen Behatokiak emandako ziurtagiri horrek aseguru-etxeen jokabide etikoari aipamena egiten dio. Horretarako, erantzukizun soziala eta ingurumen-erantzukizuna, inbertsio etikoak eta iraunkortasuna eta antzeko beste arlo batzuk neurtzen dituzte.

Guretzat, aseguru etiko eta solidarioak onura sozialak eskaintzen ditu, eta horiek azaleratu egin behar dira. Bestalde, aseguruen merkatuan banka etikoarenak diren jokabideak sartzen ditu.

www.etshi.net

CAES erreferentzia gara ekonomia sozialaren eta solidarioaren arloan

Page 3: Proyecto CAES (euskera)

Enpresa eta erakundeetarako aseguru etikoen eta solidarioen programak kudeatzen ditugu

AholkularitzaEkonomia sozial eta solidariorako aseguru-programen kudeaketan dugun esperientziari esker, aholkularitza-zerbitzu espezializatuak eskain ditzakegu. Aseguru-merkatuari emandako arriskuen kudeaketaren, aseguratutako bermeen eta kostuaren arteko konbinazio egokiena aztertzen dugu.

· Aseguru-programen diagnostikoa eta optimizazioa

· Due Diligence finantza-erakundeetarako

· Aseguru etiko eta solidariorako polizen balorazioa

KudeaketaSektore anitzeko aseguru-programetan espezialistak gara.

Irizpide kolektiboa duten aseguruak kudeatzen ditugu eta prezio eta balio kooperatiboak eskaintzen ditugu:

· Kooperatibak, beste enpresa batzuk, elkarteak, ekimen sozialeko erakundeak, GKE, laneko zentro bereziak eta aisialdiko erakundeak

· Partikularrak

Page 4: Proyecto CAES (euskera)

90.000 lagunek baino gehiagok dute asegurua gure artekaritzetan

CAESeko erakundeok sozialki arduratsuak izateko lan egin dugu, bai gure jarduerari lotutako kolektiboekin (bezero, bazkide, enplegatu, hornitzaile eta abar), bai ingurune sozial eta naturalarekin. Iraunkortasunaren alde lan egiten dugu eta gure bezeroen esku jartzen ditugu iraunkortasun-memoriak. Arç-k urtero Kataluniako Ekonomia Solidarioaren Sarearen balantze soziala argitaratzen du eta Seryes-ek ere bezeroen esku jartzen ditu Madrilgo Merkatu Sozialaren bidez ekitaldi osoan zehar egindako ekarpen sozialak, laneko ekarpenak, ekarpen profesionalak eta ekologikoak.

GARDENTASUNA

Page 5: Proyecto CAES (euskera)

Merkatu sozialeko sareakCAES Merkatu Sozialeko Sareen Elkarteko kide da; elkarte horretan biltzen dira Aragoiko, Euskadiko, Nafarroako eta Madrilgo merkatu sozialetako erakundeak. Proiektuaren helburua ekoizpen eta kontsumoa ekologiko, inklusibo, sozial, solidario eta bidezkoa sustatzea da, eta pertsonak harreman ekonomikoen erdigunean jarriko dituzten merkatu sozialak garatzeko beharrezko tresnak bultzatzea.

www.konsumoresponsable.coop

KomunitateaCAES artekaritzetan modu aktiboan hartzen dugu parte kooperatibismoaren, finantza etikoen eta merkatu sozialaren arlo ugarietan:

∙ Ekonomia Alternatibo eta Solidarioaren Sareen Sarea (REAS)

∙ Xarxa d’Economia Solidària (XES)

∙ Mercado Social de Madrid (MES)

∙ FIARE, banku etikoa

∙ FETS, finantza etiko eta solidarioak

∙ Federació de Cooperatives de Treball de Catalunya (FCTC)

∙ Federació de Cooperatives de Consumidors i Usuaris de Catalunya (FCUC)

∙ Federación de Cooperativas Madrileñas (FECOMA)

∙ Coop 57, finantza-zerbitzu etiko eta solidarioak

∙ Aposta, escola de cooperativisme

Gure aliantzakCAESen ekonomia sozialeko elkarte, kolektibo, enpresa eta federazioekin elkarrekiko lankidetza egiteko berrogeita hamar hitzarmen baino gehiago ditugu, eta hori esker, erosketa kolektiboa eginda, aseguru etikoak kontratatzean abantailak eskain ditzakegu.

Arç artekaritza ECOS talde kooperatiboaren kide da. Taldea hamahiru kooperatibaz osatuta dago eta ekonomia sozial eta solidarioaren arloan zerbitzuak eskaintzen erreferentzia bihurtu nahi dute.

www.grupecos.coop

SAREAN

Page 6: Proyecto CAES (euskera)

Caes, aseguru etiko eta solidariorako lankidetzaValverde, 13, 5a pta. 28004 MadrilCasp, 43, entresuelo 1a. 08010 Bartzelona 91 523 03 54 / 93 423 46 [email protected] / [email protected]

Argazkiak Flickr CC: Machernucha, Mary J.I., Olly F., Birger Hoppe, Howardignatius

Konpromisoa bermatzen duguCAESen aurrekontu-eskaera bakoitzerako azterketa berezia egiten dugu, konpainiak alderatuta eta etiko eta solidario gisa ziurtatutako aseguruen aukerei lehentasuna emanda. Zuen eskaerak hauen bidez bidal diezazkigukezue: Web-formularioa: www.caes.coop Posta elektronikoa: [email protected] / [email protected] Telefonoz: 91 523 03 54 / 93 423 46 02