6
2014KO AZAROAREN 9A 4 ASTEKO GAIA BEHOBIA-DONOSTIA Korrikalariz bete dira kaleak, eta seinale garbia da hori: bertan da Behobia-Donostia. Lasterketa arrakastatsuak alde onak eta txarrak ditu, baina datuek gero eta gizarte sedentarioagoa garela dioten garaiotan, kirolera gerturatzeko eta korri egitera animatzeko akuilu paregabea denik ezin ukatu. Korrika egitea pasio | MIKEL GARCIA IDIAKEZ | “ZERGATIK EGITEN DUT KORRIKA? Zergatik sortzen dit menpekotasuna lehiak? Ez dakit, uste dut ez dagoela arrazoirik. Aitzakiatzat esan nezake nekatutakoan endorfinak igotzen sentitu nahi ditudala, lasterketa bat irabazteak edo paisaia ederrak ikusteak sortzen didan emozioa sentitzeko beharra daukadala. Esan nezake eragiten didan ongizateagatik egiten dudala korrika, osasunagatik edo arazoetatik deskonektatu ahal izateko. Ez, uste dut gustatzen zaidalako baino ez dudala korri egiten, istant bakoitzaz gozatzen dut eta ez dut zergatian pentsatu beharrik”. Kilian Jornet puntako lasterkari katalanaren hitzak dira, Córrer o morir liburutik hartuak. Sentsazio horien bila, ugari dira zapatilak jantzi eta asfaltora edo mendialdera arineketan irte- ten direnak. Haatik, euskal herritarren erdia baino gehia- go sedentarioa dela erakusten dute datuek. Esaterako, Osasunaren Mundu Erakundeak zehazten duen gutxieneko jarduera fisikora ere ez da iristen EAEko biztanleen %31: OMEk gomendatzen du astean 150 minutuko jarduera fisiko arina egitea, eta herrialde askotan 75 minutura jaitsi du eskaera (hots, astean ordu eta laurden), jendea oso sendentarioa dela ikusita. Obesitateak gora egin du haurren artean, eta elikadura desorekatuarekin batera bizimodu ez aktiboak zeresan handia du horretan. “Aisialdi pasiboa gero eta handiagoa da eta gero eta eskurago dago, oso sartua daukagu gure bizi- moduan”, ohartarazi digu Jose Manuel Gonza- lez Aramendi kirol medikuak. Kezkatuta daude adituak, joera arriskutsua izan baitaiteke bizi- estilo pasiboa orokortzea. Horren aurrean, korri egitea irtenbide aproposa bilakatu da hainbatentzat. Kirol merkea da, baliabiderik apenas eskatzen duena, bakarrik nahiz konpai- nian egin daitekeena, edonon eta edozein ordutan. Azken finean, osasuntsu egoteko aktibo mantenduko gaituen plan bat egitea aholkatzen dute medikuek, izan korrika izan bestelako jarduera edo ariketa fisikoa, errea- listak diren helburuak ezarriz, urratsez urrats. Gontzal Grandes medikuaren arabera, bizi- kalitatea hondatzen diguten edo hiltzen gai- tuzten gaixotasun nagusien kausa bizimodu ohiturak dira, hein handi batean: “Elikadura desegokiak, jarduera fisiko ezak eta tabakoa- ren eta alkoholaren kontsumoak eragiten dituzte EAEn urtero ditugun kasik 20.000 heriotzetatik 10.000 inguru. Egunero ordu erdiko jarduera fisikoa eginez, modu oreka- tuan janez, ez errez eta alkohola neurrian edanez, heriotzen %50 saihestuko genuke, baita gaixotasun kroniko ohikoenen %80 ere (bihotzekoak, sistema kardiobaskularrari dagozkionak, diabetesa, minbizia…). Zifra ikaragarriak dira, ez dago halako inpaktu potentziala duen beste ezer”. 30.000 korrikalari aterako dira aurtengo Behobian. Masifikatuegia dagoela kexu dira hainbat, baina filosofia eta maila guztietako jendea biltzeko aukera ematen du horrek. Osasunaren Mundu Erakundeak zehazten duen gutxieneko jarduera fisikora ere ez da iristen EAEko biztanleen %31 J ON URBE / ARGAZKI PRESS

RBE U ON J - Argia · bestelako jarduera edo ariketa fisikoa, errea-listak diren helburuak ezarriz, urratsez urrats. Gontzal Grandes medikuaren arabera, bizi-kalitatea hondatzen diguten

  • Upload
    others

  • View
    2

  • Download
    0

Embed Size (px)

Citation preview

2014KO AZAROAREN 9A4 �

ASTEKO GAIA

BEHOBIA-DONOSTIA

Korrikalariz bete dira kaleak, eta seinale garbia da hori: bertan da Behobia-Donostia.Lasterketa arrakastatsuak alde onak eta txarrak ditu, baina datuek gero eta gizarte

sedentarioagoa garela dioten garaiotan, kirolera gerturatzeko eta korri egitera animatzekoakuilu paregabea denik ezin ukatu.

Korrika egitea pasio

| MIKEL GARCIA IDIAKEZ |

“ZERGATIK EGITEN DUT KORRIKA? Zergatiksortzen dit menpekotasuna lehiak? Ez dakit,uste dut ez dagoela arrazoirik. Aitzakiatzatesan nezake nekatutakoan endorfinak igotzensentitu nahi ditudala, lasterketa bat irabazteakedo paisaia ederrak ikusteak sortzen didanemozioa sentitzeko beharra daukadala. Esannezake eragiten didan ongizateagatik egitendudala korrika, osasunagatik edoarazoetatik deskonektatu ahalizateko. Ez, uste dut gustatzenzaidalako baino ez dudala korriegiten, istant bakoitzaz gozatzendut eta ez dut zergatian pentsatubeharrik”. Kilian Jornet puntakolasterkari katalanaren hitzak dira,Córrer o morir liburutik hartuak.Sentsazio horien bila, ugari dira zapatilak jantzieta asfaltora edo mendialdera arineketan irte-ten direnak.

Haatik, euskal herritarren erdia baino gehia-go sedentarioa dela erakusten dute datuek.Esaterako, Osasunaren Mundu Erakundeakzehazten duen gutxieneko jarduera fisikora ereez da iristen EAEko biztanleen %31: OMEkgomendatzen du astean 150 minutuko jarduerafisiko arina egitea, eta herrialde askotan 75

minutura jaitsi du eskaera (hots, astean ordu etalaurden), jendea oso sendentarioa dela ikusita.Obesitateak gora egin du haurren artean, etaelikadura desorekatuarekin batera bizimodu ezaktiboak zeresan handia du horretan. “Aisialdipasiboa gero eta handiagoa da eta gero etaeskurago dago, oso sartua daukagu gure bizi-moduan”, ohartarazi digu Jose Manuel Gonza-

lez Aramendi kirol medikuak.Kezkatuta daude adituak, joeraarriskutsua izan baitaiteke bizi-estilo pasiboa orokortzea.Horren aurrean, korri egiteairtenbide aproposa bilakatu dahainbatentzat. Kirol merkea da,baliabiderik apenas eskatzenduena, bakarrik nahiz konpai-

nian egin daitekeena, edonon eta edozeinordutan. Azken finean, osasuntsu egotekoaktibo mantenduko gaituen plan bat egiteaaholkatzen dute medikuek, izan korrika izanbestelako jarduera edo ariketa fisikoa, errea-listak diren helburuak ezarriz, urratsez urrats.Gontzal Grandes medikuaren arabera, bizi-kalitatea hondatzen diguten edo hiltzen gai-tuzten gaixotasun nagusien kausa bizimoduohiturak dira, hein handi batean: “Elikaduradesegokiak, jarduera fisiko ezak eta tabakoa-ren eta alkoholaren kontsumoak eragitendituzte EAEn urtero ditugun kasik 20.000heriotzetatik 10.000 inguru. Egunero orduerdiko jarduera fisikoa eginez, modu oreka-tuan janez, ez errez eta alkohola neurrianedanez, heriotzen %50 saihestuko genuke,baita gaixotasun kroniko ohikoenen %80 ere(bihotzekoak, sistema kardiobaskularraridagozkionak, diabetesa, minbizia…). Zifraikaragarriak dira, ez dago halako inpaktupotentziala duen beste ezer”.

30.000 korrikalari aterako dira aurtengo Behobian. Masifikatuegiadagoela kexu dira hainbat, baina filosofia eta maila guztietako

jendea biltzeko aukera ematen du horrek.

Osasunaren Mundu Erakundeakzehazten duen gutxienekojarduera fisikora ere ez dairisten EAEko biztanleen %31

JON

UR

BE

/ A

RG

AZ

KI

PRE

SS

ERRETZEARI utzi ziolako hasi zen Rosa Luenakorri egiten, 1989an. Aspalditik Berriozarrenbizi den 48 urteko andoaindarrari gustatu eginzitzaion, federatzea erabaki zuen eta Ando-aingo Zumeatarra klubean dabil ordutik.“Hasieran abentura bat zen, ez nuen nireburua kirolari gisa ondo ezagutzen, geroentrenatzailearen esanetara erronkak jartzenhasi nintzen, markak lortzera ateratzen, etaurteekin erritmoa jaisten joan naiz; orain sen-tsazio onen bila ateratzen naiz, disfrutatzera.Gainera, urte hasieratik alaba bat dugu etahorrek ere aldatu egin ditu gauzak…”.

Luenari sekulako lasaitasuna ematen diokorri egiteak, umore txarra askatzeko moduada eta bakarrik ateratzen denetan, pentsatze-ko aukera ona da. Korri egiteari esker jendeaezagutu eta lagunak egin dituela gaineratudigu. Berriozarren adibidez, talde bat elkar-tzen da astean bitan korri egitera irteteko;hasieran sei lagun ziren eta gaur egun hogei-tik gora. “Eta Iruñean, Gaztelu enparantzan40 korrikalari inguru elkartzen dira entrena-tzeko, lasterketa bat dirudi!”. Hastapenak,ordea, bestela gogoratzen ditu, Andoainen:“Etxetik oinez ateratzen nintzen eta auzotikirten arte, Leitzaranera iritsi arte, ez nintzenkorrika hasten. Emakume oso gutxi ginengarai hartan korrika eta lotsa ematen zigun.Gaur egun berdin zait, baita zer daramadanjantzita ere, polita den edo ez, erosoa izateada garrantzitsua, eta berdin zait polito korri-tzen dudan edo ez, baina hasieran… Beho-bia-Donostia egin nuenean jarri nituen lehe-nengoz galtza motzak, entrenamenduetangaltza luzeekin ateratzen nintzen. Nik ustehori gaindituta dagoela, espero dut, emaku-me gehiago ikusten da gaur egun korri egi-ten, nahiz eta gizonezkoak baino gutxiago.

Denboragatik agian, familiako kontuak guregain hartzen ditugulako oraindik ere”.

Lagun batekin batera egin zuen lehenengoBehobia, 1989an bertan, eta oso esperientziaona izan zuen. Aurtengoa, egiten duen 26.aldia izango da, oraindik ere Zumeatarrakklubeko lagunekin. Urte hauetan guztietan,denetariko eguratsak egokitu zaizkio etaabiapuntuan beti Irungo taberna berera joa-ten direnez, tabernariak ezagutu egiten ditudagoeneko. “Lehen prestatu eta marka egite-ra ateratzen nintzen, orain gustura egitea daasmoa, jai giroan, nahiz eta nire burua zirika-tzen jarraitzen dudan eta ahal dudan ongienegiten saiatzen naizen”. Lasterketa bereziadela dio, batez ere publikoagatik: “Munduguztia ateratzen da kalera animatzera eta izu-garria da nola inplikatzen diren. Ibilbidekogune jakinetan musika ere jartzen digutezaletu batzuek…”. Luenaren gomendioa,txikitatik ariketa fisikoaren kultura barnera-tzea haurrek: “Asteburuetan seme-alabakmendira eramanez adibidez, edo beti autoahartu beharrean lekuetara paseatzen joanaz”.

BEHOBIA-DONOSTIA

2014KO AZAROAREN 9A6 �

Lasterketa elitistak vs. herrikoiakOsasunagatik, edo eguneroko kezketatik alden-tzeko, edo argaldu nahian, indarra hartu asmoz,sofari iskin egiteko helburuz… hasten da korriegiten jendea, eta zaletasuna sortzen zaio sarri.Hainbatetan, ordea, obsesio ere bilakatzen daeta dena ematera ateratzen dira batzuk lasterke-tetan, mendi-martxetan edo triatloi probetan.Markak gainditzea buruan, substantzia energe-tiko susmagarriak zabalduta daude giro jakine-tan, maila amateurrean aritu arren. Ohikomoduan, neurrian aritzea da gakoa, muturretara

jo gabe, lehia sanoa motibazioa izan baitaitekeariketa fisikoa egiten jarraitzeko.

Zentzu horretan, lasterketak eta lasterketakdaude. Batzuetara aurkezteko badirudi kasikprofesionala izan behar duzula, parte hartzendutenen maila altua delako eta zure burua jokozkanpo sentitu dezakezulako. Baina astebururoez bada hilero lasterketaren bat dugun herrihonetan –negozio bilakatu direla kritikatzendute batzuek–, bestelako ereduak ere baditugu:Lilatoiak esaterako, emakume asko lehen aldizlasterketen mundura hurbiltzeko eta, areago,

Rosa Luena

«Emakume oso gutxi ginen eta lotsa ematen zigun. Orainberdin zait nola noan jantzita edo polito korritzen dudan»

Berriozarrentalde batelkartzen daastean bitankorri egiterairteteko;hasieran seilagun ziren etagaur egunhogeitik gora.

ANTXON UBIRIA 1987 inguruan hasi zenkorrika, argaltzeko asmoz. Urte berean,Behobia-Donostia egin zuen anaia zaharra-rekin; “3.000 bat lagun aterako ginenorduan”. Irundarrak 47 urte ditu eta geroeta gutxiago aritzen da korrika, “gero etagehiago kostatzen delako, batez ere entrena-tu osteko errekuperazioa egiten zait gogo-rra; minak, juanikoteak… Urteek ez dutebarkatzen, baina Behobia da nire motibazioaeta erronka horrek bultzatuta egiten dutkorri. Urte osoan zehar aritzeko balio dit,pixka bat baldin bada ere”. Izan ere, desafioajarri dio Ubiriak bere buruari: 1992az geroz-tik 22 Behobia egin ditu jarraian, aurten 23.aegingo du eta “kaskezurrean sartu-ta daukat jarraian 25 egitea”. Gerogerokoak.

Helburua argi du hala ere: ondoiristea, gehiegi sufritu gabe etagozatzen. “Ez dugu adinik ez fisi-korik eta ez gogorik ez-dakit-zer-nolako marka egiteko. Batzuekmarkari begiratzen diote eta esatendidate, ‘aurten ez dut Behobia egin-go, ez dudalako lortuko halakomarkatik jaistea’, eta nire baitanbarre egiten dut, irabazlea bakarradelako, gainerako guztiok zer eginbehar dugu, parte ez hartu? Kirolsanoa da helburua, erlojuarekinerotu gabe”. Gehienak ondo pres-tatuta ateratzen direla uste du, bainahainbatetan ezusteko desatseginakizan direla ere gogoratu du, sarrierronkak eta apustuak tarteko, eanor lehenago iritsiko. “Jende asko

ez da ohartzen Behobia lasterketa gogorradela, Irungo Nafarroa etorbidea, Gaintxuriz-ketako aldapa, Lezoko gora-beherak, Mira-kruzeko gaina… Ezin du edozeinek egin”.

Datuen arabera gizarte sedentarioa gare-la jarri diogu hizpide. “Galdera da, sedenta-rioak gara ala sedentario egin gaituzte?Hainbeste WhatsApp eta hainbeste telebis-ta… Azkenean gizarte lokartua nahi duteboteretsuek, mugituko ez den eta arazoriksortuko ez duen jendea, sofan botata geldi-tuko dena”.

Azaroaren 9an behintzat, 30.000 lagunetikgora ez dira sofan geratuko eta urteromoduan, bere herrian hasten den korrikaldia

errepikatuko du Ubiriak. Anekdotaugari ditu irundarrak. “Duela bostbat urte, ibilbidearen bukaera alderanekatuta ikusiko ninduten eta ‘aupaAntxon!’ entzuten nuen etengabe;ni harrituta, baina nolatan ezagu-tzen nau jendeak?... Helmugara iris-tean konturatu nintzen urte hartanhasi zirela dortsalean korrikalarionizena jartzen”. Urteko egunik poli-tena da Ubiriarentzat, festa handibat. “Egoera onean bukatu, dutxatueta hogeitik gora lagun elkartzengara ederki bazkaltzera. Gaur egun,bazkariko bakarra naiz Behobianateratzen jarraitzen duena. Ilobakdio hurrengo urtean bera ere atera-ko dela eta ziur naiz ondo egingoduela; nik aholku bakarra emandiot: erlojuarekin ez erotzeko etadisfrutatzeko, Behobia jai erraldoibat delako”.

2014KO AZAROAREN 9A 7�

BEHOBIA-DONOSTIA

korri egiten hastera animatzeko balio du orain-dik ere. Triatloi familiarrak ere egiten dira, Txa-kurkrosak, eta, nola ez, urte amaierako San Sil-bestre ezagunak. Nahiz eta zenbait herritakoSan Silbestreen izaera elitistagoaizan, Urte Zaharra festa giroan (etamaiz mozorrotuta) agurtzeko korri-kaldia da leku asko eta askotan.

Zerk bihurtzen duen lasterketabat herrikoi? Bada, xehetasunakzaintzeak, parte hartu nahi duenoro eroso sentitu dadin. Distantziafuntsezkoa da adibidez, eta horre-gatik proba berean distantzia

ezberdinak egiteko aukera ematen dute geroeta antolatzaile gehiagok, norberak egokiendatorkion alternatiba aukera dezan. Ibilbidea-ren gogortasun eta malgutasun mailak ere era-

gina dauka, jakina, eta amaieransariak banatzeko hartzen diren iriz-pideek (egindako denboraren ara-bera edo zozketa bidez, esaterako).Txipik gabe (hots, denbora marka-rik neurtu gabe) egunean zeharedozein unetan hasi eta bukatzekoaukera ematen duen lasterketarikere bada, bakoitza bere erritmoraeta bere helburuekin aritu dadin.

Antxon Ubiria

«Gizarte lokartua nahi dute, mugituko ez den eta arazoriksortuko ez duen jendea, sofan botata»

25 Behobiajarraian egiteadu erronkaUbiriak, gozatuz.“Ez dugu adinikez fisikorik ezgogorik ez-dakit-zer-nolako markaegiteko. Kirolsanoa dahelburua”.

Zerk bihurtzen du lasterketabat herrikoi? Parte hartu nahiduen oro eroso sentitzeak.Distantzia ezberdinak egitekoaukera ematen da gero etaproba gehiagotan, adibidez

KRISTINA FERNANDEZ Iruñekoa da,38 urte ditu eta beti egin du kirola;aerobic eta step-eko monitore izanada, garai batean. Igeri egitera ere joa-ten zen, baina seme-alabak izandituenetik gero eta asti gutxiagoduela dio (2007an izan zuen lehena,2013an hirugarrena) eta denborarenikuspegitik kirol aproposa izaki auke-ratu du korri egitea, “txandala etazapatilak jantzi eta kalera”; horrega-tik, eta senarrak animatu zuelako(korri egiten du hark ere). “Azkeneanbiziki zaletu naiz”.

Joan den abenduan ekin zion korriegiteari Fernandezek. “Hasieran lotsapixka bat ematen zidan bakarrik ate-ratzea, ez dakit zergatik, inoiz eznuen kalean korri egin eta apur batbarregarri sentitzen nintzen, nahizeta tontakeria dela jakin, eta lagun batekinbatera joaten nintzen. Gero bakarrik atera-tzen ere hasi naiz, lagunekin ordutegiakkoordinatzea zaila baita”. Gero eta jende

gehiago ikusten du lasterka Iruñean,“eta gero eta emakume gehiago,gazte nahiz heldu. Pozgarria da”.Mendian gora eta behera arineketanaritzea ere gustuko du, “asfaltoanbaino askoz gehiago. Gogorragoada, baina askoz ere politagoa etaentretenigarriagoa”. Korri egiteakhobeto egoteko balio dio iruindarra-ri, ongi sentiarazten duelako, fisikokieta psikologikoki. “Une batzuetansufritu egiten duzu, baina gero ase-beteta geratzen zara”.

Hamar hilabete daramatza korrika,astero bizpahiru egunez, eta dagoe-neko Iruñeko erdi maratoian, Txan-treako krosean eta mendiko hiru las-terketetan hartu du parte. Behobianestreinatzea ere erabaki du, “urtekoproba” delako. “Lasterketa motiba-

zioa da entrenatzeko eta korri egiten jarrai-tzeko, zerbait ezberdina egiteko aitzakia,baina ez diot markari begiratzen, gusturaaritzea eta disfrutatzea da nire helburua”.

�8 2014KO AZAROAREN 9A

BEHOBIA-DONOSTIA

Euskal Herrian, lasterketa herrikoirik badaBehobia-Donostia dugu hori, parte-hartzearidagokionez behintzat. Masifikatuegia dagoe-la kexu dira korrikalari batzuk, baina filosofiaeta maila guztietako jendea biltzeko aukeraere ematen du horrek. “Niri jendeak esanizan dit, ‘Behobian oso lasai ateratzen naiztxarra izanda, hainbeste jende ateratzen danire abiaduran, babestuta noala’. Beste edo-zein proba herrikoira zoaz eta lasterketaerdian bakarrik joateko arriskua daukazu,

edo erratz-autoa atzean duzula, edo pasaahala zinta kentzen ari zaizkizu… BainaBehobian, hainbeste jende dagoenez, betizaude korrikalariz inguratuta, bakoitzak berekarrera egiteko aukera du eta uneoro babes-tuta sentitzeko aukera, atentzioa eman gabe”,kontatu digu Dorleta Ugalde kirol adituak(Eusko Jaurlaritzako Kirol zuzendaritzandihardu). Atzeko pelotoia mantentzea lor-tzen duten lasterketek erraztu egiten baituteedonork parte hartu ahal izatea.

Kristina Fernandez

«Lasterketa aitzakia da zerbait ezberdina egiteko,korri egiten jarraitzeko motibazioa»

2014KO AZAROAREN 9A 9�

BEHOBIA-DONOSTIA

��������

Behobia-Donostia prestatzeko aitzakian,arratsaldetan edota asteburuetan korri egiteraateratzen diren herritar taldeak sortu dira lekuugaritan, afizioa urte osoan zehar mantenduz.Era berean, emakumeak korrikara zaletzekotresna izan da Behobia. Emakundek bideratu-riko diru-laguntzei esker, eskualdeka emakumetaldeak sortu zituzten, entrenatzaile baten gida-ritzapean lasterketa prestatzeko. “Zarauzkoa daarrakastatsuena eta 80-100 emakume ingurukeman zuten izena, adin guztietakoak, inoizkorritu gabeko 100 emakume! Gaur egun,maila guztietako emakumeak dituzte korrikaeta Behobiako helburua askogatik gainditudute, lasterketa herrikoi pila batean hartzendute parte”, azaldu du Ugaldek.

Emakume nahiz gizon, 20 kilometroko las-terketa gipuzkoarrak jende andana bilduko du50. urteurrenean: 30.000 lagun ariko dirakorrika (horietatik 40 inguru ezinduak: itsuak,buruko gaitzen bat dutenak, gorputz adarrenbateko arazoa dutenak…), 221 patinetan, 18hand-bike direlakoetan eta 3 gurpildun aulkian.4.400 metroko Behobia Gaztea ere prestatudute ordu erdi lehenago eta aurreko egunean,haurrei zuzenduriko Behobia Txikia egingo da(2.800 partaide). Izan ere, lasterketan partehartuko duten askok Haruki Murakami idazlejaponiarraren antzera bizi dute korri egitea:“Ekintza hori nire bizimoduan integratzenjoan zen, zati bat gehiago bihurtzeraino, egu-neko hiru jatorduak, loa, lana edo etxekobeharren moduan”. Eta Kilian Jorneten libu-ruarekin abiatu dugunez erreportajea, Mura-kamiren What I talk about when I talk about run-ning liburuko hitzekin emango diogu amaiera:“Garrantzitsuena da denboraren aurka ezlehiatzea. Ziurrenik, aurrerantzean niretzatzentzu askoz handiagoa izango du jakiteakzenbat gozatuko dudan kilometrohoriek korrituta. Segur aski, zen-bakitan adierazten ez diren gauzakbaloratzen eta horiez disfrutatzenhasi beharko dut”. n

GUTXIENEZ 16 urte izatea beharrezkoa da Behobia-Donos-tian parte hartu ahal izateko. Oihan Manzisidor oiartzuarrakaurten bete ditu 16, eta lasterketan aterako da estreinakoz.“Iaz San Silbestrea eta Txingudi Korrika egin genituen etaaurten hiru lagunen artean jarri dugun erronka Behobia egi-tea da”. Marka egitera joango da Manzisidor eta badaki las-terketa berezia izango dela. “Kanpotik ikusi dut orain arte,animatzera joan naizenero ikusgarria iruditu zait zenbat jen-dek hartzen duen parte, publikoak nola animatzen duen,dagoen afizioa…”.

Gustura amaituz gero, hurrengo urtean ere errepikatukoduela dio, auskalo, lehentasuna arraunak baitu. Arrauna daoiartzuarraren benetako pasioa. Hondarribiko ArraunElkartean dabil eta arraunerako entrenamenduetan egitendu korri. Kirol osagarritzat du beraz, baina pozik egiten du,ikasketez ahaztu eta haizea hartzeko balio dio gainera. Gaz-teen artean jardun fisikoa gehiago bultzatu beharko otelitzatekeen galdetu diogu eta inguruan bizi duena kontatudigu berak: “Oiartzunen behintzat jende gutxik hartzen duserio kirola. Aukera gehiago eskaini beharko lirateke, nahizeta horretan ari diren orain herrian”.

Oihan Manzisidor

«Kirola egiteko aukera gehiagoeskaini beharko lirateke»