1
Erdiz erdi 2011ko apirilaren 19a, asteartea berria 21 Erdiz erdi 20 berria 2011ko apirilaren 19a, asteartea Afrika DProtesten eragina hegoaldean Afrika DProtesten eragina hegoaldean Iñaki Guridi Addis Abeba K izza Besigye hirutan atxilotu dute astebete- an, atzo azkeneko al- diz. Egiptoko eta Tuni- siako altxamenduetan inspiratu- tako protestetara deitu zuen Ugandan. Yoweri Museveniri ira- gan otsaileko hauteskundeetan iruzurra egin izana leporatzen dio Besigye oposizioko buruak. Be- sigyeren deiak, ordea, ez zuen arrakastarako biderik aurkitu. Mende laurden boterean darama- tzan presidenteak, oso era sinple- an deskribatu zuen manifestazio ahalegin ororen kontra nola joka- tuko zuen: «Hemen ez da Egipton bezalako iraultzarik izango. Saia- tzen dena giltzapetu egingo dugu, eta hori izango da istorioaren amaiera». Horixe izan da, orain arte behintzat, han eta hemen izan diren protesten atarramen- dua. Afrikako iparraldean izan di- ren matxinadek lilura eragin dute Saharaz hegoaldeko hainbat herrialdetan, batez ere urte luzez agintean diren erregimen auto- kratikoak dituztenetan. Eden Yo- hannes Etiopiako analista politi- koaren arabera, «altxamenduek batzuetan beldurra sortu dute, odola ikusi delako, borrokak iku- si direlako, baina aldi berean itxa- ropena ere ekarri dute, aldaketa- rako itxaropena, bizimodu hobea ekarriko dutelakoan». Boterean daudenei, aldiz, urdu- ritasuna ekarri omen die. Yohan- nesek dioenez, «herritarren ongi- zatearen gainetik, euren segurta- suna eta egonkortasuna nahi dutenak kezkatuta daude». Swazilandiako kasua izan dai- teke bat. Mswati III.a errege abso- lutista boterean dago azken men- de laurdenean. Herritarrak, or- dea, gero eta pobreago bizi dira —%70 bizi dira pobre —. Bizimo- dua, berriz, garestitzen ari da eta hiesak munduko tasa altueneta- koa du —helduen artean %25ekoa—. Ingurumari horre- tan, heldu den astean protestak hasi zituzten berez debekatuta dauden oposizioko alderdi, sindi- katu eta ikasle taldeek. Martxoa- ren 18an egin zituzten lehenengo protestak Poliziak indarrez gera- tu zituen. Zimbabwen jazorikoa ere zaku berean sar liteke. Egipton eta Tu- nisian izaniko protesten bideoa ikusten ari zirela, 45 ekintzaile atxilotu zituen Poliziak martxoa- ren hasieran. Baldintzapean aske geratu badira ere, auzipetuta dau- de «traizioagatik» eta «zilegi den gobernua boteretik kentzeko aha- leginagatik». Robert Mugabek 30 urte daramatza herrialdeko pre- sidentzian. Arrazoi ugari «Boterean betikotutako buruzagi asko urduri eta zain daude», dio Khaled Qasaymek, Hegoafrikako Unibertsitateko irakasleak. «Ba- dakite euren txanda iristen ari dela, eta herritarrek gogor eska- tuko duela aldaketa». Afrika iparraldeko herritarrak kalera irtetera bultzatu zituzten arrazoietako asko hegoaldeko he- rrialdeetan ere badaude. Eden Yo- hannes analistaren arabera, «de- netan dauden faktoreak dira urte luzeetako errepresioa, langabezia eta alde ekonomiko ikaragarriak goikoen eta behekoen artean». Iparraldekoak protestara bul- tzatu dituzten arrazoi horiek hego- alderagoko herrialdeetan okerra- goak direla uste du, bestalde, Wi- lliam Gumedek, Londresko Uni- bertsitateko Afrikar Ikasgaietako irakasleak. Pambazuka News agerkarian atera berri duen arti- kuluan dio kontinenteko herrial- de gehienetara oraindik ez direla iritsi finantza krisi globalaren on- dorioak, baina heltzear daudela. «Herrialde hauetako askok Men- debaldearen laguntza behar dute bizitzeko, eta emariak gutxitu egingo dira. Gobernuz kanpoko erakunde askoren aurrekontuak ere nabarmen jaitsiko dira». Herri- tar askorengan horrek ondorio la- rriak izango dituela uste du Gume- dek. «Zukututako klase ertaina, aspalditik sufritzen ari den langile klase pobrea eta langabezian edo lan prekarioarekin dagoen gazte- ria, erraz leher daitekeen koktela da». Antolatu ezinda Orain arte egin diren protesta ahaleginak ez dira, ordea, zertu. Batzuetan segurtasun indarrek gogor egin dutelako manifesta- rien kontra, eta beste batzuetan daukaten indarrarekin ez direla- ko seguru sentitzen. Ekuatore Ginean, esaterako, Union Popular oposizioko alder- diak protestara deitu zuen orain bi aste hiri nagusietan. Teodoro Obiangen gobernuaren presioen ondorioz, ordea, deia bertan behe- ra utzi zuten —Obiangek 32 urte daramatza agintean—. Masak antolatzea ez da erraza, eta hegoaldean iparraldean heda- tuago dagoen tresna falta zaie: In- ternet. Yohannesen iritziz, sare sozialek lan garrantzitsua egin dute gazteen artean mezuak za- baltzeko: «Baina ez dut uste hau gainerako herrialdeetara aplika daitekeenik; oso afrikar gutxik dute Interneterako sarrera: Face- book, Twitter eta holakoak zer di- ren ere ez dakite». Telekomunikazioen Nazioarte- ko Batasunaren estatistikek era- kusten dute aldea. Tunisian, esa- terako, herritarren %27k erabil- tzen dute Internet, eta Egipton, berriz, %16. Saharatik gero eta hegoaldera- go, erabiltzaile portzentajeak be- hera egiten du. Ekuatore Ginean herritarren %1,8k dute eskura In- ternet, Swazilandian %7k, Zim- babwen %11k eta Etiopian %0,4k. William Gumederen arabera, sakelako telefonoen erabilera ere kontuan hartu beharrekoa da. In- ternet iristen ez den toki askotan sakelakoen erabilera dago hedatu- ta . «Iraultza ez da ziurrenik Inter- net bidez etorriko, baizik eta sake- lako telefonoen bidez». Errepresio bortitzaren beldur Egipto eta Tunisiako erreboltek denbora gutxian eman zuten emaitza, baina beste amaiera ba- tzuk ere izan daitezkeela erakutsi du Libiak. Khaled Qasaymeren arabera «Egiptoko eredua, galera gutxirekin aurrera ateratako erre- boltarena, hautsi egin da Libian. Mertzenarioak baliatzeko joera sortu da, bere herritarrei min egi- teko batere erreparorik ez duena. Eredu hori erabiltzeko gai ikusten ditut Zimbabwen, Swazilandian eta Angolan». Nazioarteko agerkari batzuek esan dute Etiopia izan daitekeela hegoaldean matxinada izan deza- keen lehen herrialdea. Meles Ze- nawi lehen ministroak 20 urte da- ramatza boterean, aginte zorro- tza aplikatuz. Maiatzaren 20rako hasi dira nazio osoko protestak antolatzen, baina oihartzun gutxi lortu dute orain arte. Gobernuak, gainera, oposizioko 250 kide atxi- lotu berri ditu, protestak presta- tzen ari zirelakoan. Mehari abokatu gazteari irriak ihes egiten dio matxinada izango den galdetzean. «2005eko eskar- mentuaren ondoren, jendea itzali- ta dago hemen», dio. Urte hartan bozak egin ziren, eta emaitzak jaki- narazi zituztenean, oposizioak dei- tuta milaka lagun irten ziren kale- ra protesta egitera. Zenawiren Po- liziak errukirik gabe erantzun zien; 89 hildako izan ziren eta ehunka atxilotu. Mehari bera izan zen horietako bat. «Jaso genuen tratuak gizatiarretik ez zuen ezer. Lehoiak eta hienak dauden toki batera eraman zituzten atxilotu asko. Ihes eginez gero, bazekiten zer zegoen». Saharaz hegoaldeko herrialdeetan ere izan dira kontinentearen iparraldean bezalako erreboltak hasteko ahaleginak. Orain arte, ordea, arrakastarik ez dute lortu. Herrialde arabiarretan jendea kalera bultzatu duten bizi-baldintzak eta ustelkeria egon badaude. Saharako haizearen zain I. Guridi Addis Abeba Poliziaren aurrean deklaratu be- har izan du berriki Blessing Chin- singak. Malawiko Unibertsitate- an Zientzia Politikoak irakasten ditu, herrialde arabiarren erre- boltak erabili zituen, adibide gisa, ikasleen aurrean. Polizia etxera eraman zuten, protestarako ha- zia ereiten jardutea leporatuta. Chinsingari babesa adieraztera ehunka lagun irten dira kalera, eta indarrez itzali dituzte protes- tak. Bingu wa Mutharika Malawi- ko presidenteak berak ere esku hartu du polemikan, egonkorta- suna askatasun akademikoaren gainetik dagoela esanez. Nola ikusi dira iparraldeko matxina- dak Malawin? Altxamenduek urduritasuna za- baldu dute agintarien artean, ba- dakitelako ez dutela gobernatzen herritar xumeen interesak zain- duz. Pribilegioez abusatzen dute, eskualde zehatz bateko, edo hobe- to esanda, tribu zehatz bateko he- rritarrei mesede egiteko. Horre- gatik, beldur dira iparraldeko ger- takariek izan dezaketen ondorio kutsakorraz. Ikusi dute gizon eta emakume arruntek posible dute- la gobernu autokratikoak botere- tik kanporatzea herri mugimen- duen bidez. Eta horrek hotzikara eragiten die. Saharaz hegoaldeko beste gober- nuetan ere antzeko erreakzioa su- matu al duzu? Izututa daude denek. Eta hori ger- tatzen da gobernu gehienek ez du- telako zilegitasunik, herritarren nahiak betetzen asmatu ez dute- lako. 90eko hamarkadaren erdial- dera, demokraziarako trantsizioa izan zen herrialde ugaritan. He- rritar askok hura bigarren inde- pendentzia gisa bizi izan zuten, euren bizimodua hobetuko zuen mugarri gisa. Baina oso gobernu gutxik lortu dute hauteskunde demokraziatik haratago joatea. Jende gehiena okerrago bizi da, ez dute hobekuntzarik igarri. Ho- rrek guztiak zilegitasuna kentzen die gobernuei, eta iparraldeko gertakarien efektu kutsakorra- ren beldur dira. Zeintzuk dira altxamendu bat gerta- tzeko behar diren baldintzak? Ba al dira baldintza horiek hegoaldean? Nagusiki bi baldintza dira beha- rrezko: agintarien jarduna oso makurra izatea eta jendearen zailtasun ekonomikoak ere mutu- rrekoak izatea. Lehenengo bal- dintza, hala ere, nahikoa izan dai- teke errebolta bat sustatzeko. Li- biako kasuan argia da hori. Malawin baldintza horiek badau- de, baina egoera ez da hain mutu- rrekoa, ez da jendea altxamendu batera bultzatzeko bestekoa. Gerta al daiteke antzeko zerbait bes- te herrialderen batean? Egia esanda, ez dut uste. Alde kul- tural eta politikoak ikusten ditut. Afrikako iparraldeko herrialdeek diktadoreak izan dituzte orain arte, eta hegoaldeko herrialderik gehienetan, gutxienez, askata- sun politikoa hedatuxeago dago. Frustrazio eta etsipenaren neu- rria desberdina da. Hegoaldeko gobernu gehienek kontzesio ba- kan batzuk eginak dituzte, eta jendeak baditu bere frustrazioak bideratzeko moduak. Holakorik ez da izan iparraldean. Islamaren faktorea ere ezin da ahaztu. Saharaz hegoaldeko he- rritar gehienek beldurra diote he- riotzari, eta iparraldean, berriz, martiri bihurtzea txalotu egiten da. Zer eragin izango dute orduan ma- txinadek? Afrika iparraldeko matxinadek lortu dutena da jendea animatzea era ireki eta ausartean espazio be- rriak sortzera eta gobernuei bu- ruz hitz egitera, kexei buruz hitz egitera. Iparraldeko errebolten aurretik ez zegoen horrelakorik. Ziurrenik, ez da iraultzarik gerta- tuko, baina efektu orokor bat ai- tortzea garrantzitsua da. Bestalde, agintarien eta herri- tarren arteko balantza, bigarre- nen alde jarri da. Altxamenduak mugak jartzen ari dira hainbat agintariren gehiegikeria lotsaga- beei. Interneteko sare sozialek zer beteki- zun izan dute altxamenduetan? Sare sozialek gaitasun itzela dute, mobilizazioa bultzatzeko, ideiak partekatzeko eta, kexa batzueta- tik abiatuta, egoera orokorraren inguruan ikuspuntu bateratua lortzeko. Saharaz hegoaldeko he- rrialde gehienetan, hala ere, sare sozialen efektua oso mugatua da. Landa eremuan bizi da populazio gehiena, Interneterako sarbide- tik oso aldenduta. Eta altxamen- du hauek ezin dute arrakastarik izan masa kritikoa inplikatuta ez badago. Afrikako Batasunak izan behar al luke jokabide aktiboago bat, batez ere giza eskubideak arriskuan dau- den kasuetan? Hala behar luke, baina ez da ho- rrelakorik gertatuko, Afrikako Batasuna lagun zaharren klub bat baita. Oso buruzagi gutxik dute ausardia beste buruzagi bat atzamarrarekin seinalatu eta de- mokraziatik aldenduta dabilela salatzeko. Oso gutxik esan deza- kete, gainera, moralki besteak baino jokabide zuzenagoa dutela. Eta egoera horrek ez du posible egiten adostutako ekintzarik. Ka- surik onenenean ekintza erretori- koren bat egingo du. Logika oso sinplea da: Bibliak esaten duen bezala, ezin da lagunaren begiko lastoa salatu nork bere begian ha- bea badu. Nola eragingo diete errebolta hauek kontinentearen etorkizunari? Bidegurutze garrantzitsu bat izango dira gertakariok goberna- tzeko bidean. Agintarien eta he- rritarren arteko harremana au- rrerantzean ez da berdina izango, nahiz eta perfektua izatetik urru- ti egongo den. Buruzagiek beti izango dituzte gogoan matxinada hauek, bai orain bai etorkizune- an. Ezin dutela nahi dutena egin ikasi dute. Zilegitasuna nahi ba- dute herria errespetatu beharra dutela ikasi dute. Desberdin begiratuko dio munduak Afrikari? Bai, zalantzarik gabe! Munduak ikusi du Afrikako herritarrek ba- dutela gaitasuna autodetermina- ziorako. Gure etorkizuna molda dezakegun herritar gisa ikusiko gaituzte hemendik aurrera, eta hori oinarria izango da barnetik sortutako demokrazia baterako. Blessings Chinsinga q Malawiko aditu politikoa Saharaz hegoaldeko agintariak urduri eta kezkatuta sumatzen ditu, ikusi dutelako gizon eta emakume arruntak gai izan direla, herri mugimenduen bidez, gobernu autokratikoak boteretik kanporatzeko. «Iraultzak mugak jartzen ari dira hainbat agintariren gehiegikeria lotsagabeei» Kongoko Errepublika Demokratikoaren independentziaren 50. urteurrenaren harira egindako ekitaldiak ikusteko zain dauden herritarrak, iazko ekainaren 30ean, Kinshasan. DAI KUROKAWA / EFE Iraultzek beldurra sortu dute, odola ikusi delako, baina, aldi berean, itxaropena ekarri dute» EDEN YOHANNES Etiopiako analista politikoa «Boterean betikotutako buruzagi asko urduri daude; badakite euren txanda iristen ari dela» KHALED QASAYME Hegoafrikako Unibertsitateko irakaslea ‘‘

Saharako haizearen zain

Embed Size (px)

DESCRIPTION

Berria egunkarian apirilaren 19an argitaratutako erreportajea

Citation preview

Page 1: Saharako haizearen zain

‹ Erdiz erdi

2011ko apirilaren 19a, asteartea berria 21

Erdiz erdi ›

20 berria 2011ko apirilaren 19a, asteartea

AfrikaDProtesten eragina hegoaldean AfrikaDProtesten eragina hegoaldean

Iñaki Guridi Addis Abeba

Kizza Besigye hirutan

atxilotu dute astebete-

an, atzo azkeneko al-

diz. Egiptoko eta Tuni-

siako altxamenduetan inspiratu-

tako protestetara deitu zuen

Ugandan. Yoweri Museveniri ira-

gan otsaileko hauteskundeetan

iruzurra egin izana leporatzen dio

Besigye oposizioko buruak. Be-

sigyeren deiak, ordea, ez zuen

arrakastarako biderik aurkitu.

Mende laurden boterean darama-

tzan presidenteak, oso era sinple-

an deskribatu zuen manifestazio

ahalegin ororen kontra nola joka-

tuko zuen: «Hemen ez da Egipton

bezalako iraultzarik izango. Saia-

tzen dena giltzapetu egingo dugu,

eta hori izango da istorioaren

amaiera». Horixe izan da, orain

arte behintzat, han eta hemen

izan diren protesten atarramen-

dua.

Afrikako iparraldean izan di-

ren matxinadek lilura eragin

dute Saharaz hegoaldeko hainbat

herrialdetan, batez ere urte luzez

agintean diren erregimen auto-

kratikoak dituztenetan. Eden Yo-

hannes Etiopiako analista politi-

koaren arabera, «altxamenduek

batzuetan beldurra sortu dute,

odola ikusi delako, borrokak iku-

si direlako, baina aldi berean itxa-

ropena ere ekarri dute, aldaketa-

rako itxaropena, bizimodu hobea

ekarriko dutelakoan».

Boterean daudenei, aldiz, urdu-

ritasuna ekarri omen die. Yohan-

nesek dioenez, «herritarren ongi-

zatearen gainetik, euren segurta-

suna eta egonkortasuna nahi

dutenak kezkatuta daude».

Swazilandiako kasua izan dai-

teke bat. Mswati III.a errege abso-

lutista boterean dago azken men-

de laurdenean. Herritarrak, or-

dea, gero eta pobreago bizi dira

—%70 bizi dira pobre —. Bizimo-

dua, berriz, garestitzen ari da eta

hiesak munduko tasa altueneta-

koa du —helduen artean

%25ekoa—. Ingurumari horre-

tan, heldu den astean protestak

hasi zituzten berez debekatuta

dauden oposizioko alderdi, sindi-

katu eta ikasle taldeek. Martxoa-

ren 18an egin zituzten lehenengo

protestak Poliziak indarrez gera-

tu zituen.

Zimbabwen jazorikoa ere zaku

berean sar liteke. Egipton eta Tu-

nisian izaniko protesten bideoa

ikusten ari zirela, 45 ekintzaile

atxilotu zituen Poliziak martxoa-

ren hasieran. Baldintzapean aske

geratu badira ere, auzipetuta dau-

de «traizioagatik» eta «zilegi den

gobernua boteretik kentzeko aha-

leginagatik». Robert Mugabek 30

urte daramatza herrialdeko pre-

sidentzian.

Arrazoi ugari

«Boterean betikotutako buruzagi

asko urduri eta zain daude», dio

Khaled Qasaymek, Hegoafrikako

Unibertsitateko irakasleak. «Ba-

dakite euren txanda iristen ari

dela, eta herritarrek gogor eska-

tuko duela aldaketa».

Afrika iparraldeko herritarrak

kalera irtetera bultzatu zituzten

arrazoietako asko hegoaldeko he-

rrialdeetan ere badaude. Eden Yo-

hannes analistaren arabera, «de-

netan dauden faktoreak dira urte

luzeetako errepresioa, langabezia

eta alde ekonomiko ikaragarriak

goikoen eta behekoen artean».

Iparraldekoak protestara bul-

tzatu dituzten arrazoi horiek hego-

alderagoko herrialdeetan okerra-

goak direla uste du, bestalde, Wi-

lliam Gumedek, Londresko Uni-

bertsitateko Afrikar Ikasgaietako

irakasleak. Pambazuka News

agerkarian atera berri duen arti-

kuluan dio kontinenteko herrial-

de gehienetara oraindik ez direla

iritsi finantza krisi globalaren on-

dorioak, baina heltzear daudela.

«Herrialde hauetako askok Men-

debaldearen laguntza behar dute

bizitzeko, eta emariak gutxitu

egingo dira. Gobernuz kanpoko

erakunde askoren aurrekontuak

ere nabarmen jaitsiko dira». Herri-

tar askorengan horrek ondorio la-

rriak izango dituela uste du Gume-

dek. «Zukututako klase ertaina,

aspalditik sufritzen ari den langile

klase pobrea eta langabezian edo

lan prekarioarekin dagoen gazte-

ria, erraz leher daitekeen koktela

da».

Antolatu ezinda

Orain arte egin diren protesta

ahaleginak ez dira, ordea, zertu.

Batzuetan segurtasun indarrek

gogor egin dutelako manifesta-

rien kontra, eta beste batzuetan

daukaten indarrarekin ez direla-

ko seguru sentitzen.

Ekuatore Ginean, esaterako,

Union Popular oposizioko alder-

diak protestara deitu zuen orain

bi aste hiri nagusietan. Teodoro

Obiangen gobernuaren presioen

ondorioz, ordea, deia bertan behe-

ra utzi zuten —Obiangek 32 urte

daramatza agintean—.

Masak antolatzea ez da erraza,

eta hegoaldean iparraldean heda-

tuago dagoen tresna falta zaie: In-

ternet. Yohannesen iritziz, sare

sozialek lan garrantzitsua egin

dute gazteen artean mezuak za-

baltzeko: «Baina ez dut uste hau

gainerako herrialdeetara aplika

daitekeenik; oso afrikar gutxik

dute Interneterako sarrera: Face-

book, Twitter eta holakoak zer di-

ren ere ez dakite».

Telekomunikazioen Nazioarte-

ko Batasunaren estatistikek era-

kusten dute aldea. Tunisian, esa-

terako, herritarren %27k erabil-

tzen dute Internet, eta Egipton,

berriz, %16.

Saharatik gero eta hegoaldera-

go, erabiltzaile portzentajeak be-

hera egiten du. Ekuatore Ginean

herritarren %1,8k dute eskura In-

ternet, Swazilandian %7k, Zim-

babwen %11k eta Etiopian %0,4k.

William Gumederen arabera,

sakelako telefonoen erabilera ere

kontuan hartu beharrekoa da. In-

ternet iristen ez den toki askotan

sakelakoen erabilera dago hedatu-

ta . «Iraultza ez da ziurrenik Inter-

net bidez etorriko, baizik eta sake-

lako telefonoen bidez».

Errepresio bortitzaren beldur

Egipto eta Tunisiako erreboltek

denbora gutxian eman zuten

emaitza, baina beste amaiera ba-

tzuk ere izan daitezkeela erakutsi

du Libiak. Khaled Qasaymeren

arabera «Egiptoko eredua, galera

gutxirekin aurrera ateratako erre-

boltarena, hautsi egin da Libian.

Mertzenarioak baliatzeko joera

sortu da, bere herritarrei min egi-

teko batere erreparorik ez duena.

Eredu hori erabiltzeko gai ikusten

ditut Zimbabwen, Swazilandian

eta Angolan».

Nazioarteko agerkari batzuek

esan dute Etiopia izan daitekeela

hegoaldean matxinada izan deza-

keen lehen herrialdea. Meles Ze-

nawi lehen ministroak 20 urte da-

ramatza boterean, aginte zorro-

tza aplikatuz. Maiatzaren 20rako

hasi dira nazio osoko protestak

antolatzen, baina oihartzun gutxi

lortu dute orain arte. Gobernuak,

gainera, oposizioko 250 kide atxi-

lotu berri ditu, protestak presta-

tzen ari zirelakoan.

Mehari abokatu gazteari irriak

ihes egiten dio matxinada izango

den galdetzean. «2005eko eskar-

mentuaren ondoren, jendea itzali-

ta dago hemen», dio. Urte hartan

bozak egin ziren, eta emaitzak jaki-

narazi zituztenean, oposizioak dei-

tuta milaka lagun irten ziren kale-

ra protesta egitera. Zenawiren Po-

liziak errukirik gabe erantzun

zien; 89 hildako izan ziren eta

ehunka atxilotu. Mehari bera izan

zen horietako bat. «Jaso genuen

tratuak gizatiarretik ez zuen ezer.

Lehoiak eta hienak dauden toki

batera eraman zituzten atxilotu

asko. Ihes eginez gero, bazekiten

zer zegoen».

Saharaz hegoaldeko herrialdeetan ere izan dira kontinentearen iparraldean bezalakoerreboltak hasteko ahaleginak.Orain arte, ordea, arrakastarik ez dute lortu.Herrialdearabiarretan jendea kalera bultzatu duten bizi-baldintzak eta ustelkeria egon badaude.

Saharako haizearen zain

I. Guridi Addis Abeba

Poliziaren aurrean deklaratu be-

har izan du berriki Blessing Chin-

singak. Malawiko Unibertsitate-

an Zientzia Politikoak irakasten

ditu, herrialde arabiarren erre-

boltak erabili zituen, adibide gisa,

ikasleen aurrean. Polizia etxera

eraman zuten, protestarako ha-

zia ereiten jardutea leporatuta.

Chinsingari babesa adieraztera

ehunka lagun irten dira kalera,

eta indarrez itzali dituzte protes-

tak. Bingu wa Mutharika Malawi-

ko presidenteak berak ere esku

hartu du polemikan, egonkorta-

suna askatasun akademikoaren

gainetik dagoela esanez.

Nola ikusi dira iparraldeko matxina-

dak Malawin?

Altxamenduek urduritasuna za-

baldu dute agintarien artean, ba-

dakitelako ez dutela gobernatzen

herritar xumeen interesak zain-

duz. Pribilegioez abusatzen dute,

eskualde zehatz bateko, edo hobe-

to esanda, tribu zehatz bateko he-

rritarrei mesede egiteko. Horre-

gatik, beldur dira iparraldeko ger-

takariek izan dezaketen ondorio

kutsakorraz. Ikusi dute gizon eta

emakume arruntek posible dute-

la gobernu autokratikoak botere-

tik kanporatzea herri mugimen-

duen bidez. Eta horrek hotzikara

eragiten die.

Saharaz hegoaldeko beste gober-

nuetan ere antzeko erreakzioa su-

matu al duzu?

Izututa daude denek. Eta hori ger-

tatzen da gobernu gehienek ez du-

telako zilegitasunik, herritarren

nahiak betetzen asmatu ez dute-

lako. 90eko hamarkadaren erdial-

dera, demokraziarako trantsizioa

izan zen herrialde ugaritan. He-

rritar askok hura bigarren inde-

pendentzia gisa bizi izan zuten,

euren bizimodua hobetuko zuen

mugarri gisa. Baina oso gobernu

gutxik lortu dute hauteskunde

demokraziatik haratago joatea.

Jende gehiena okerrago bizi da, ez

dute hobekuntzarik igarri. Ho-

rrek guztiak zilegitasuna kentzen

die gobernuei, eta iparraldeko

gertakarien efektu kutsakorra-

ren beldur dira.

Zeintzuk dira altxamendu bat gerta-

tzeko behar diren baldintzak? Ba al

dira baldintza horiek hegoaldean?

Nagusiki bi baldintza dira beha-

rrezko: agintarien jarduna oso

makurra izatea eta jendearen

zailtasun ekonomikoak ere mutu-

rrekoak izatea. Lehenengo bal-

dintza, hala ere, nahikoa izan dai-

teke errebolta bat sustatzeko. Li-

biako kasuan argia da hori.

Malawin baldintza horiek badau-

de, baina egoera ez da hain mutu-

rrekoa, ez da jendea altxamendu

batera bultzatzeko bestekoa.

Gerta al daiteke antzeko zerbait bes-

te herrialderen batean?

Egia esanda, ez dut uste. Alde kul-

tural eta politikoak ikusten ditut.

Afrikako iparraldeko herrialdeek

diktadoreak izan dituzte orain

arte, eta hegoaldeko herrialderik

gehienetan, gutxienez, askata-

sun politikoa hedatuxeago dago.

Frustrazio eta etsipenaren neu-

rria desberdina da. Hegoaldeko

gobernu gehienek kontzesio ba-

kan batzuk eginak dituzte, eta

jendeak baditu bere frustrazioak

bideratzeko moduak. Holakorik

ez da izan iparraldean.

Islamaren faktorea ere ezin da

ahaztu. Saharaz hegoaldeko he-

rritar gehienek beldurra diote he-

riotzari, eta iparraldean, berriz,

martiri bihurtzea txalotu egiten

da.

Zer eragin izango dute orduan ma-

txinadek?

Afrika iparraldeko matxinadek

lortu dutena da jendea animatzea

era ireki eta ausartean espazio be-

rriak sortzera eta gobernuei bu-

ruz hitz egitera, kexei buruz hitz

egitera. Iparraldeko errebolten

aurretik ez zegoen horrelakorik.

Ziurrenik, ez da iraultzarik gerta-

tuko, baina efektu orokor bat ai-

tortzea garrantzitsua da.

Bestalde, agintarien eta herri-

tarren arteko balantza, bigarre-

nen alde jarri da. Altxamenduak

mugak jartzen ari dira hainbat

agintariren gehiegikeria lotsaga-

beei.

Interneteko sare sozialek zer beteki-

zun izan dute altxamenduetan?

Sare sozialek gaitasun itzela dute,

mobilizazioa bultzatzeko, ideiak

partekatzeko eta, kexa batzueta-

tik abiatuta, egoera orokorraren

inguruan ikuspuntu bateratua

lortzeko. Saharaz hegoaldeko he-

rrialde gehienetan, hala ere, sare

sozialen efektua oso mugatua da.

Landa eremuan bizi da populazio

gehiena, Interneterako sarbide-

tik oso aldenduta. Eta altxamen-

du hauek ezin dute arrakastarik

izan masa kritikoa inplikatuta ez

badago.

Afrikako Batasunak izan behar al

luke jokabide aktiboago bat,batez

ere giza eskubideak arriskuan dau-

den kasuetan?

Hala behar luke, baina ez da ho-

rrelakorik gertatuko, Afrikako

Batasuna lagun zaharren klub

bat baita. Oso buruzagi gutxik

dute ausardia beste buruzagi bat

atzamarrarekin seinalatu eta de-

mokraziatik aldenduta dabilela

salatzeko. Oso gutxik esan deza-

kete, gainera, moralki besteak

baino jokabide zuzenagoa dutela.

Eta egoera horrek ez du posible

egiten adostutako ekintzarik. Ka-

surik onenenean ekintza erretori-

koren bat egingo du. Logika oso

sinplea da: Bibliak esaten duen

bezala, ezin da lagunaren begiko

lastoa salatu nork bere begian ha-

bea badu.

Nola eragingo diete errebolta hauek

kontinentearen etorkizunari?

Bidegurutze garrantzitsu bat

izango dira gertakariok goberna-

tzeko bidean. Agintarien eta he-

rritarren arteko harremana au-

rrerantzean ez da berdina izango,

nahiz eta perfektua izatetik urru-

ti egongo den. Buruzagiek beti

izango dituzte gogoan matxinada

hauek, bai orain bai etorkizune-

an. Ezin dutela nahi dutena egin

ikasi dute. Zilegitasuna nahi ba-

dute herria errespetatu beharra

dutela ikasi dute.

Desberdin begiratuko dio munduak

Afrikari?

Bai, zalantzarik gabe! Munduak

ikusi du Afrikako herritarrek ba-

dutela gaitasuna autodetermina-

ziorako. Gure etorkizuna molda

dezakegun herritar gisa ikusiko

gaituzte hemendik aurrera, eta

hori oinarria izango da barnetik

sortutako demokrazia baterako.

Blessings Chinsinga qMalawiko aditu politikoa

Saharaz hegoaldeko agintariak urduri eta kezkatuta sumatzen ditu,ikusi dutelako gizon eta emakume arruntak gai izan direla, herrimugimenduen bidez, gobernu autokratikoak boteretik kanporatzeko.

«Iraultzak mugak jartzen ari dira hainbat agintarirengehiegikeria lotsagabeei»

Kongoko Errepublika Demokratikoaren independentziaren 50. urteurrenaren harira egindako ekitaldiak ikusteko zain dauden herritarrak, iazko ekainaren 30ean, Kinshasan. DAI KUROKAWA / EFE

Iraultzek beldurra sortudute, odola ikusi delako,baina, aldi berean,itxaropena ekarri dute»EDEN YOHANNESEtiopiako analista politikoa

«Boterean betikotutakoburuzagi asko urduridaude; badakite eurentxanda iristen ari dela»KHALED QASAYMEHegoafrikako Unibertsitateko irakaslea

‘‘