7
• ostirala • 1997ko urriaren 24a 'Sebigasrrl hoh.etan Lurraren Eguna Beran •lgandean nekazal produktuen eskaintza zabala. Maitena Ezkutari • Plazaolako bide berdearen etorkizunaz baikor. Gure aukerak • Tango musika entzuteko aukera lruñean. La Pamploriesa lruñeko musika baridak musika berriak urratzeari ekin dio eta Nafarroako musika sinfonikoa biltzen duen lana grabatzen hasi da.

Sebigasrrl hoh · asepsia eta esterilizazioa ez dira oraindik gure ari-metara iritsi, nahiz eta batzuek gizakiaren gogoa eta ingurua bat datozela uste; hala balitz, titaniozko bihotzak

  • Upload
    others

  • View
    5

  • Download
    0

Embed Size (px)

Citation preview

Page 1: Sebigasrrl hoh · asepsia eta esterilizazioa ez dira oraindik gure ari-metara iritsi, nahiz eta batzuek gizakiaren gogoa eta ingurua bat datozela uste; hala balitz, titaniozko bihotzak

• ostirala • 1997ko urriaren 24a

'Sebigasrrl hoh.etan

Lurraren Eguna Beran • lgandean nekazal produktuen eskaintza zabala.

Maitena Ezkutari • Plazaolako bide berdearen etorkizunaz baikor.

Gure aukerak • Tango musika entzuteko aukera lruñean.

La Pamploriesa lruñeko musika baridak musika berriak urratzeari ekin dio eta

Nafarroako musika sinfonikoa biltzen duen lana grabatzen hasi da.

Page 2: Sebigasrrl hoh · asepsia eta esterilizazioa ez dira oraindik gure ari-metara iritsi, nahiz eta batzuek gizakiaren gogoa eta ingurua bat datozela uste; hala balitz, titaniozko bihotzak

Bera • Lurrareri Eguna eginen da etzi

Artisauak, barazki feria, gasna lehiaketa eta sagardo dastaketa izanen dira

Orain 11 urte hasi zenetik, gero eta

indar gehiago hartu du Lurraren Egunak beratarren artean.

Urriko azken igandean Euskal

Herriko baserrietan eta bereziki

Bortzirietakoetan egiten diren

produktuak erakustea eta dastatzea da helburu nagusia.

O ure Txokoa Elkarteak anto-V J l a t zen d u e n b e s t a h a l n handia bihurtu da, hainbat talde-ren laguntza behar duela bes ta prestatzeko. Gure Txokoa elkar-tearekin batera, igandean lanean ariko dira ikastetxe guzt ietako guraso elkarteak, Erausian Bor-tzirietako gazteen euskara taldea eta Bortzirietako euskaltegia.

Ekitaldiak goizeko 10:30etan hasiko dira. Lizuniagako Igoera lasterketa korrituko da eta tenore horreta t ik aitzinera ibiliko dira artisauak euren postuetan, euren lanak nola egiten di tuzten era-kusten. Guztia Altzate karr ikan izanen da. Bortzirietako baserri-tarrek ordu horretarako erama-nen dituzte Altzateko frontoira euren barazkiak, j endeak ikus dezan zer egiten den eskualdeko baser r ie tan . Bortzirietako pro-duktuek txoko berezia izanen du-

te aur ten ere. Eztia, barazkiak, gasna... erosi ahal izanen dira.

Eguneko ekitaldirik garrantzi-t s u e n e t a k o a i za t en da g a s n a lehiaketa. Goizeko lehen ordura-ko e r a m a t e n di tuzte a r tza inek gasnak. Epaimahaiak dastaketa egiten duen bitartean animazioa izaten da karrikan. Kaleak alai-tzeko era guztietako musikariak izaten dira, eta au r t en zabaldu egin da eskaintza hori. Bera triki-t ixa t a l d e a , m u s i k a e sko l ako akordeoilariak, txistulariak, txa-l apa r t a r i ak eta mus ika b a n d a ariko dira goizeko l l :00etat ik ai-tzinera. 12:30etarako aterako di-ra Basauriko dantzariak.

Aurten, lehen aldietan egin zen bezala, inguruko sagardogileak bildu nahi izan dira bestan. Gon-bidapen berezia egin zaie jendeak

sagardoa proba tu ahal izan de-zan. Horrez gain, Usurbilgo Uda-lak prestaturiko erakusketa ikusi ahal izanen da. Bertan sagardoa nola egiten den ikusi eta orotariko informazioa jaso ahal izanen da.

Bazkaltzera bilduko dira arti-sauak eta baserritarrak eguerdi-ko 2:00etan, eta tenore horretan hasi eta 3:30ak arte itxiak egonen dira postuak. Ordu horretatik ai-tzinera hasiko da berriz besta, eta eguerdian bezala, a r ra t sa ldean ere jende anitz bildu ohi da Altza-ten. Taloak, sagardoa eta gaztai-na erreak izanen dira gauzar ik deigarrienak.

Animazioa berriz ere izanen da kalez kale. Zizkuitz txaranga eta txalapar tar iak ariko dira ar ra-tsaldean. 17:00etan gasna lehia-ketako sari banaketa eginen da,

eta ondotik enkan tea eginen da sar ia j a so du ten gasnekin . En-kantea gora-beheratsua izan ohi da, baina iaz kopuru politak es-kuratu ziren.

Enkantea bukatu ahala, Kristi-na eta Amaia ta ldearekin dan-tzaldia izanen da Altzateko pla-zan. Arratsaldeko 7:00etan, bai-na Kultur Etxean, Kubako Entre-voces abesbatza arituko da. Abes-batza honek Tolosako abesbatzen lehiaketan parte har tu behar du, eta Beran izanen dira Euskal He-rrira egindako bidaia aprobetxa-tuz.

Beratik ez ezik, Bortziriak, Baz-tan, Malderreka eta Gipuzkoa al-detik etorri ohi da jende anitz Lu-rraren Egunera.

Jon Abril

Artisautza erakusketa

arras interesgarria izan ohi da

Berako Lurraren Egunean. •

L E I R E

A R Z U A G A

ILKe n b ^ r n

Gau-pasa mundiala izango

da bihar 'MAILOPE' ALDIZKARIAK BERE 5 0 .

alea ospatzeko antolatutako azken ekitaldia izango da la-runbatean Lekunberrin bu-rutuko den gau-pasa. Gau-p a s a m u n d i a l a izango da Mailope-ko kideen hitzetan. Giroa behintzat ziurtaturik izango da; orain, ahalik eta jende gehien joatea baino ez da falta. Gainera gaua luzea izango da, inongo zalantza-r ik gabe : b a k o i t z a k a h a l duen neurrian luzatuko ba-du ere , o r d u b e t e geh iago izango da parrandarako, or-dularia ordubetez atzeratu beharko baita.

Bihar, gaueko 23:30etan, Leitzako Berpiztu taldearen doinuak izango dira Lekun-berriko pilotalekuan entzun-go diren lehenak. Gero, etxe-koen txanda izango da, Le-kunberri , Betelu eta Erraz-kingo kideez osaturiko Berri Txarrak taldeak bere diskoa-ren aurkezpena egingo bai-t u . H i s to r i a l a b u r r a izan arren, arrakasta ugari esku-r a t u d u Berr i Txar rak-ek . Esaterako, iaz Euskadi Gaz-tearen Maketa Lehiketan en-tzuleen sar ia e s k u r a t u zu-ten. Lehen diskoa duten ho-netan, doinu ugari eta des-b e r d i n a k n a h a s i d i t u z t e (rap-a, kasu), baina benetan nagusitzen dena Ingalaterra aldeko metal hotsa da.

Eta azkenik, postre gozo-gozoa: Alaitz e ta Maider izango d i ra Amets bat e ta Txanpon baten truke bezala-ko abestiak.zuzenean eskai-niz. Azken hilabete hauetako fenomeno musikala ere Le-k u n b e r r i n izango da . E t a guztia, 600 pezetaren truke.

Beste ekitaldirik ere anto-la tu du Mailope-k zazpiga-rren urte8 betetzean.

—fi» Urko Aristi

metroyoli forala

FELIPE RIUS

Diseinuak errealismo zikina hil du DDiseinuak errealismo zikinak behar dituen

kokapenak eta dekoratuak desagertarazi nahi ditu. Gero eta toki desolatu gutxiago

geratzen ari zaizkigu, orden arkitektoniko berriak garbitasuna ezarri du eta lehengo burdin herdoil-duen lekuan titanioa eta graffitirik gabeko harri argi-tsuak azaldu dira. Gure hiriek kirofano bat dirudite azken aldi honetan, baina geometria ederretako asepsia eta esterilizazioa ez dira oraindik gure ari-metara iritsi, nahiz eta batzuek gizakiaren gogoa eta ingurua bat datozela uste; hala balitz, titaniozko bihotzak eta askoz ere forma aerodinamikoagoak izanen genituzke hpnez gero. Ez da horrela gerta-tzen, ordea, eta metropoli guztietako kaleetatik kendu duten lokatza izpirituetan pjlatu ote den gal-detzen diogu geure buruari. Azkenean, telebistari

begiratzean ohartu egiten gara zaborra, energia bezalaxe, ez dela sortzen eta ez dela deuseztatzen ere, aldatu, bilakatu egiten da, besterik ez. Duela gutxira arte karriketan topa genezakeen ustelkeria hodi katodikotan sartu dute gu museo erraldoi bihurtu den mundu honetan barrena lasai ederrean ibil gaitezen, pasiorik gabe, sumindurarik gabe, Giorgio de Chiricoren paisaje metafisikoetan sartu-ta bageunde bezala. Arte lanez inguraturik egonen gara laster. Dagoeneko koadroak, estatuak, eraiki-nak eta bideo-pantailak nonahi ikusten hasi gara, sormen artistikoaren gailurrera iristen ari omen ga-ra, eta hala ere hotza somatzen dugu, emozioak izozturik daudela ematen du eta inguruan ez dago batere egurrik sua piztu eta berotzeko, abandona-turiko lantegi zaharretan egih ohi genuen bezala,

hiriak instalazio birtualak bihurtu aurretik, sufrimen-dua, miseria, alaitasuna, gabeziak, itsuskeria, fes-

. ta, heriotza, zaratak eta degradazioa algodoi zuriz estaltzen ez ziren garaian. Beharbada orduan hi-riak ez ziren hain garbiak, hain dotoreak, hain ede-rrak, baina askok beren sustraiak aurki zitzaketen bertan garapenaren hondarren artean; orain, be-rriz, diseinuaren marrazkien eta objetuen azpian gero eta zailago zaie haurrei, ordenadorearekin eta telebistarekin aspertzen direnean, lorezainek eta urbanistek planifikatu gabeko zelai batean josta-tzea. Gurasoek hiri berriaz hitz egiten dietenean, harroegon beharko luketela esaten dietenean, bu-rua rhakurtzen dute umeek eta hiri barneko toki ba-satietan ibili ahal izan ziren gurasoenganako inbi-dia izkutatzen saiatzen dira.

. os t i ra la , 1 9 9 7 k o u r r i a ren 10a

Page 3: Sebigasrrl hoh · asepsia eta esterilizazioa ez dira oraindik gure ari-metara iritsi, nahiz eta batzuek gizakiaren gogoa eta ingurua bat datozela uste; hala balitz, titaniozko bihotzak

I

Zubia autobiaren gainetik Autobiaren gaineko zubia jarri dute oinezkoendako Altsasun, herritik Geltoki edo Carbonilla auzora oinez

joateko. Besteak beste, Ibarrea industrialdean lan egiten duten altsasuarrendako. N-1 errepideko obrek

irauten duten bitartean hori izanen da oinezkoendako pasabide nagusia. Oinezkoen zubia jartzea nahitaez-

koa zen, oraindik ere zutik dagoen zubi nagusia datozen egunetan botako baitute Altsasuko zeharbideko

bikoizketarako obrak egin ahal izateko. Zubia argiztatu gabe dago oraindik, baina Udaleko teknikariek aha-

iik eta lasterren arazoa konponduta egonen dela baieztatu dute. Bestalde, Altsasuko Udaia Nafarroako

Gobernuarekin negoziazioetan ari da zubi mugikorra jarri beharrean finko bat paratzeko.

g , a r i a

'Johanes Bargotako

aztiaren liistoria'

bideoaren estreinaldia

HERRIKO ERENTZUN IKASTOLAK

ekoiztutako Johanes Bargo-tako aztiaren historia labur-me t ra i a e s t r e i n a t u k o da gaur , 1 9 : 3 0 e t a n , K u l t u r Etxean. Ikastolak egindako b i g a r r e n b ideoa da e t a gidoia Felix Cariñazos his-toriagile v i ana r rak idatzi du. Bideoak 20 minu tuko i r a u p e n a du eta J o h a n e s Bargotako aztiaren hainbat g o r a - b e h e r a k o n t a t z e n dira: ja iotza , bi txikeriak, Inkis iz ioarekin izandako arazoak, Endregoto sorgi-narekin izandako harrema-nak eta Agilarreko kondaira berpizteko saiakera, beste-ak beste.

Bideoa e k a i n e a n h a s i ziren grabatzen, eta iraila-ren bukaeran amaitu zuten muntaketa. Laburmetraian ikastolako ikasle gehienek parte hartu dute, eta errea-lizazio eta ekoizpena irakasleek egin dute.

Ikastolak ekoiztutako aurreneko lana San Felices eta Antso VII Indartsua bideoa izan zen. Han Vianako herriaren sorrera kontatu zen eta Gasteizko Indar taldeak antolatzen duen Gazte Bideoaldiaren filme onenaren saria jaso zuen.

Lizarra

Berunezko soldaduen guda

BERUNEZKO SOLDADU TTIPI ETA XUMEAK IKUSI

ahal izanen dira Lizarrako kiroldegian bihar eta etzi zabalduko den erakusketan. Ume koxkor ren ame t se t ako p a n p i n a k

i k u s t e a z gain, b e r a i e n a r t e a n eginen duten gudari so egotea ere posible izanen da. Jzan ere, berunezko armaden arteko I. Nazioarteko Lehiaketa j o k a t u k o ba i ta Euskal Herria, Katalunia, Aragoi eta Fran-tziako zaleen ar tean. Lehiaketan Antso Azkarraren guda antzeztuko da eta orota-ra 40 partehartzaile izanen dira. Antzezpe-nak goizez eta arratsaldez eginen dira, goi-zeko 10 :00e t a t i k 13 :30ak a r t e e ta 16:00etat ik 19:00ak ar te . Ikusk izuna Nafarroako Simulazio Historikoen Klubak antolatu du eta Lizarrako Udalaren lagun-tzajaso du.

Gaurtik hasita eta azaroaren 12ra arte Gure ugaztunen oinatza izeneko erakuske-ta ikus daiteke Fray Diego Kultur Etxean. Bertan, Euskal Herrian zein Espainian bizi diren ugaztunen oin-arrastoak ikus dai tezke, be r tzeak ber tze: zaldi, as to ,

basahuntz, behi, ardi, txerri, orein, hartz, azeri, otso eta saguena. Orotara 47 oinatz aurki daitezke.

Erakusketa Lizarrako Udaleko Euskara Zerbitzuak eta Gaztediaren Batzordeak antolatu dute, eta ugaztunen izenaren, espeziearen eta familiaren arabera sailka-tu di tuzte. Oinatz bakoi tza informazio fitxa batek lagundu du eta ugaztunaren ezaugarri nagusiak, espeziaren habitata, bizi-iraupena eta gorputzadarren garape-na zehazten dira, besteak tjeste. Erakus-ketak dinosaurio oinatz ba ten errepro-dukz ioa ere j a s o du . Kiko' E s k o b a r Lizarrako Udaletxeko Euskara Zerbitzuko a r d u r a d u n a r e n ustez, «ingurunearekin dugun harremana beste era batera uler-tzeko modua eskaintzen du erakusketak».

—e» Kristina Berasain

h e r r i a l d i z k a r i a k

Edurne EHzondO

Etxameridi eta Larraldereri karitaldia Herria astekariak Herria eta kultura gehiga-rria dakar bere baitan urriaren 16ko zenba-kian. Gehigarriak Eñaut Etxamendi eta Eñaut Larralde kantariei eskaini die bere hi-rugarren zenbakia. Igandean, hain zuzen, Aldudeko elizan, kantaldia eginen dute arratsaldeko 16:00etan. «Bi urtetarik kantu egile baten ohoratzea, kantaldi berezi bat apailatuz, horra Mikel Erramuzpe euskalza-leak ukan zuen ideia ederra eta Aldudarrak batasunak obratzen duena, Euskal Kultur Erakundearen laguntzarekin. Denak oraino oroit gara, duela bi urte Aldudeko eliza mu-kurru bete zela, Manex Pagola kantatuz

saioarentzat eta atseginekin entzun geni-tuela Baigorri baleako kantariek eman zi-tuzten gure poeta-misikariaren kantu hun-kigarri edota alegerak. Aurten, Eñaut Etxa-mendi hautatua izan da, guttienez hiruetan-hogoi kantu egin baititu eta Euskal Herriko plaza guzietan ibili baita Eñaut Larraldere-kin. Alduden, biak batean goraipatuak iza-nen dira. Etxamendik eta Larraldek lau dis-ka atera dituzte, Elosegiri, Ttiki-ttaka, Zutik eta Oxagabia. Bestalde, bi kaseta egin dituz-te eta beste bi diska handi, horietarik bate-an Etxamendiren alaba Maiik ere kantatzen zuela. Hogoita hamar bat urtez, hortzez eta

haginez jokatuz, eta beti lilura sortuz, hain-beste eta hainbeste kantaldi egin dituzte gu-re euskal artistek».

Bi abeslariei egindako elkarrizketa bana jasotzen du gehigarriak. «Barnetik, bihotze-tik, tripatik, zure durduretarik bada nota bat alegrantzia eta nigar iturri, hura harra-patu arte ez dut bakerik», dio Etxamendik. Larraldek, berriz, zera azaltzen du: «Etxa-mendiren kantuek badute berezitasun bat: biziki nekeak dira bakarrik kantatzeko, ka-sik denek bigarren botz bat behar dute. Or-duan Eñautek bere kantuak emaitekotan beste bat behar zen, eta ni hor nintzen».

Juari Kruz Lakasta

Jose Antonio ose Antonio Iriarte deitzen da, ta denek Mina esaten diote.

Hogeita zortzi urte ditu, eta Arrosadiakoa da. Bere esane-an, Osasunzalea dela da bere zaugarririk garrantzitsuena. Osasunaren elastikoa gorria

denez, odola gorria dut, baina elastikoa berdea balitz, odoia berdea edukiko nuke», adieraz-en ohidu.

Txikitatik izan da Osasunako arraitzaile sutsua. Jose Vila kastetxe publikoan ikasi zuen,

eta hamaika borota egin zituen Sadarrera joateko, gorritxoen entrenamenduak ikusteko. Gelako haurren artean bera zan zen Osasunako uniformea ortzen lehena. Halaber, larruz-ko Mikasa baloia zuen, Osasu-naren baloi ofiziala. Gelakoek, hori guztia dela kausa, inbidia zioten. Hori dela-eta, krudelak ziren berarekin: Mina deitzen zioten. Mina garai hartako Osa-sunako atzelari bat zen. Txikia zen, eta baloia hanketan zuela ez zen, inondik inora ere, mun-duko jokalaririk trebeena. Jose Antonio txikia zen, eta potoloa, eta baloia hanketan zuela ez zen, inondik inora ere, mundu-ko jokalaririk trebeena.

Zortzigarren mailan zegoela, Jose Antonio, Mina, auzoko Sporting 79 futbol taldeko fro-getara aurkeztu zen. Ez zuten hartu. Orduan, Osasunako jokalaria eziii bazuen izan, Osa-sunako jarraitzailerik sutsuena izanen zela erabaki zuen. Igan-de horretan gurasoek paga eman ziotenean, ez zuen goxo-kietan gastatu. Guztia gorde zuen, eta arratsaldean, Sada-rren, infantil sarrera erosi zuen, Osasunaren eta Las Palmasen arteko norgehiagoka ikusteko. Orduan entzun zuen lehendabi-zikoz Osasunako ereserkia: «De tu blusa y tu bandera...». Biziki hunkitu.

Joan den astelehenean, Turrillas Maisua hil zela jakin zuenean, ereserkia entzun zuen egongelako musika tresnan. Berriz hunkitu zen. Malko bat ixuri zuen, eta zutabe honetan kontatzen den guztia, eta gehiago, gogoratu zuen: Pepe Alzate, Etxeberria Irigibel eta Martin, Zabalza, Glasgovv Ran-gers, Robinson, jaitsiera...

. os t i ra la , 1 9 9 7 k o u r r i a r e n 10a

Page 4: Sebigasrrl hoh · asepsia eta esterilizazioa ez dira oraindik gure ari-metara iritsi, nahiz eta batzuek gizakiaren gogoa eta ingurua bat datozela uste; hala balitz, titaniozko bihotzak

lruñeko banda Nafarroako musika sinfonikoa biltzen duen

konpaktua grabatzen hasi da

La Pamptonesa musika banda hasia da musika sinfonikoa biltzen duen lana

grabatzen. Jadanik bi pieza jaso dituzte eta heldu den azaroaren 15ean

beste biak grabatuko dituzte. Estrenaldia, seguruenik, ilbeltzean eginen da

hiriburuko Gaiarre antzokian .

I J ENBORALDI BERRIAREN ESKUTIK HAIZE ETA DOINU

berriakdatozLaPamplonesara. 1994an75 urte bete zituen taldea gogotsu dator eta Nafarro-ako musika sinfonikoa biltzen duen lana du den-boraldiko proiektu esanguratsuenetako bat. Tal-dea joan den larunbatean hasi zen grabaketa la-netan, Vicente Egea zuzendariaren gidaritzapean. Konpaktua herrialdeko lau musikagileren lanek osatzen dute eta Iruñeko Udalaren eta RNEren la-guntza du. Dena den, ideia Vicente Egearena izan da. 1996ko martxoan La Pamplonesaren zuzen-daritza hartu zuenez geroztik gauzak asko aldatu dira taldean eta helburuak ere bestelakoak dira. Konpaktu berriaren helburua «bandentzako pieza handinahiak idatz daitezkeela frogatzea da», dio zuzendariak. «Musika bandei buruz dagoen ikus-pegia ez da egokia, jendeak uste du kaletik kaleji-rak jotzen dituen taldea dela eta egun La Pamplo-nesa egiten ari denak ez du zerikusirik horrekin. Egun bandentzako idazten ari diren musikak oso zailak eta onak dira estetikoki zein egitura alde-tik», gaineratu du.

Dagoeneko konpaktua osatuko duten lau obre-tatik bi grabatu zituzten joan den larunbatean

«Nolabait,

literatura sortzen

eta konposizioak

aberasten ari

gara. Gainera,

batzuk oso

ikusgarriak eta

berritzaileak dira»

egin zuten entseguan. Bernardo Adan Ferreroren Najarroa poema sinfonikoa eta Tomas Asiainen Hiru dantzetako suita, hain zuzen ere. Beste bi la-nak Koldo Pastorren Eguzki lore eta Egeak berak idatzitako SanFermin poema dira. Guztia uste be-zala badoa, bi piezak datorren azaroaren 15ean grabatzeko asmoa dute, eta hurrengo eguneanes-treinatuko dituzte kontzertu berezi batean.

Musika denboraldi berria Her r i a ldeko m u s i k a s i n f o n i k o a g r a b a t z e k o asmoa berria den arren, La Pamplonesak baditu beste bi lan grabatuak aurretik. Taldeak Sanfer-minetako musika eta gaitajole eta txistulariekin bilduma bana jaso zituen. Nolanahi ere, esku artean duten proiektua «berritzailea» dela us te du Mikel Juan iz La Pamplonesako partaideak. «Errepertorioaren artxiboa zabaldu nahi dugu, zaharkitua geratu delako. Horrek jotzen ditugun ohiko piezak ez ezik, oraindik bizirik d a u d e n beste egile askoren lanak e rakus teko auke ra emanen digu». Zuzendariak taldearen gidaritza hartu zuenean argi eta garbi esan zuen helburu nagusietako bat musika errepertorioa berritzea

La Pamplonesa astearteko entseguan.

Vicente Egea falta zenez,

taldeko partaide

batek zuzendu zuen banda. •

Luis A Z A N Z A

os t i r a l a , 1 9 9 7 k o irailaren 2 6 a

zela. «Taldearen ahalbideak aintzat hartuz, musi-ka sinfonikoaren bideari heldu nahi diogu den-boraldi honetan, Pamplonesak duen popularitate hand i hori nolabait ekiditeko.Gehienek Riau-r iauan jotzeagatik edo ez jotzeagatik ezagutzen dute , eta sa i a tu nah i nuke Pamplonesa izan dadin ezaguna ez horregatik, baizik eta egunero egiten dituen beste gauzengatik». Beraz, La Pan-plonesako doinuak «sinfonikoagoak eta garaiki-deagoak» izanen dira denboraldian. Era berean, bazter tuak dauden Nafarroako egileen kantak ezagutzeko aukera aproposa litzatekeela deritzo. «Ekimenak ahalbidetu du nik lan bat idaztea eta Koldo Pastorrek beste bat egitea. Nolabait, litera-tura sortzen eta konposizioak aberasten ari gara. Gainera batzuk oso ikusgarriak eta berritzaileak dira. Era berean, izar zahar bat 'oerreskuratu egin dugu. Tomas Asiainen lana kalitate handi-koa da Fernando Remacharen ikaslea zuzena izan zen eta oso ongi egina da. Harrigarria da Nafarroan oraindik inork ez interpretatu izana eta ezezaguna izatea. Horrelako ekimen gehiago balira oraindik hobe».

Iraila gogorra izan dute La Pamplonesa osatzen duten 50 musikariek, as tean h i ru tan (astearte, asteazken eta ostegun) arratsaldeko 8:00etatik 10:00etara gogor entseatu behar izan dute eta au-rrerantzean ere ez zaie lanik eta non ariturik falta-ko. «Eguneroko lanaz gain, gehiago pilatzen zaizu, obra berriak interpretatu behar direlako. Era be-rean, beti jo izan duguna hobeki egiten saiatzen naiz. Musikak plano objektiboa duen bezalaxe subjektiboa ere badu, eta errepertorio berri bat sartzeak arriskua eta lan gehiago dakar», dio Ege-ak. Dena den, oso pozik dago egiten duten lan es-kergaren emaitza onak nabariak direlako. «Batuta dantzatzen hasten zarenean taldeak ematen duen berehalako erantzunean nabaritzen da. Nik ez da-kit nola egiten zuten lan lehenago, orain saioak gogorrak eta atsedenik gabeak dira eta partaideek oso ongi erantzuten dute. Bestalde, taldean jende berria sartzeak maila igo egin du eta kalitatean antzematen zaio».

Konpaktu berriaren grabaketari taldeak dituen

dentzako

pii landinahiak

id laitezkeela

atzea da

atzen ari

garen

aktuaren

Ibupua»

• '

ohiko konpromezuak gehitu behar zaizkio. La Pamplonesak igandero kontzertu bat eskaintzen du eta noizbehinka kontzertu bereziak egiten ditu. «Aukeren artean igandero jotzeak behartzen zaitu pieza berriak sartzera, ezin duzu beti gauza bera errepikatu. Egia esan, hemen jo ez diren obra asko estreinatzen ari gara eta horrek lan handia eska-tzen du».

Estreinaldia ilbeltzerako

Dena uste bezala badoa, lana hel-du den ilbeltzean estreinatuko da, eta Gaiarre antzokian egin nahi lukete. Urte berr iarekin ba te ra Gaiarre Iruñeko Udalaren esku geratuko da ziurrenik, eta han es-treinatu nahi dute, akustika ho-bea duelako. La Pamplonesak 60 milioi pezetako aur rekontua du aurten. Gutxinaka aurrera badoa ere, oraindik arazoak dituzte loka-larekin. «Arazoa ez da gurea baizik eta Iruñeko kultura azpiegiturare-na. Jarraitzen dugu musika behar bezala jotzeko tokirik izan gabe», dio zuzendariak. Azken emanal-diak Carlos III aretoan egin dituz-ten arren, auditoriumaren beha-r ra a z p i m a r r a t u du. «Igandero Gaiarrenjotzen hastea aizkora ba-tekin flana moztea bezala litzate-ke. Behar duguna da erdibitarteko auditorium bat, 700-1.000 leku-koa. Sarasate Orkestrak berak ere ez du hori baino gehiago betetzen».

Arazoak arazo, pausoz pauso egindako banda lortzea du azken helburu, eta baikor dago Udalak horretan apustua egin duelako. «Gero eta banda profesionalagoa izatea nahi nuke, eta hori bada gure aldeko zerbait: beste toki batzuetan ez zai-tuzte entzun ere egiten».

—f» Irene Arrizurieta

Koldo Pastor M u s i k a g i l e a

«Zotzikoaren eta ezpata dantzaren erritmoak egokitu ditut 'Eguzki lore' egiterakoan»

OLDO PASTOR MUSIKAGILEA ETA IRU-

ñeko Orfeoiko zuzendari ohia da La Pamplonesa grabatzen ari den kon-paktuak jasoko dituen obretako baten egilea. Pastorrek Eguzki lore lana idatzi du bereziki t a ldearen tzako . Ezpa ta dantza eta zortzikoaren err i tmoetan oinarriturik, bandarako egokitutako doinua konposatu du.

Oraindik pieza entseguetan entzun ez badu ere, La Pamplonesako kideek bere lana ongi joko dutela ez du duda-rik. Heldu den azaroaren 15ean graba-tuko du te e ta en tzu lear i g u s t a t u k o zaiolakoan dago. • Nola sortu zen ideia?

Vicente Egea l agun mina du t e ta duela h i ru hi labete eska tu zidan La Pamplonesarako zerbait egiteko. Dis-koa oso motibazio handia da konposa-tzaileendako eta gauza ona. Bertzaldc bandarako musika oso interesgarria da, zabaltzen joan da eta aukera asko ditu. Ins t rumentazio nabar ia du eta aukera ona iruditu eta idatzi nuen.

• Nondik atera duzu Eguzki lore pie-za, b a z e n u e n aurret ik ide iar ik buruan? Ez. Euskal motako musika erabil-

tzea zen nire a smoa . K o n t u a n izan n u e n b a n d a r a k o ez dagoela euska l musika asko egina. Hori guztia dela eta, aukeratu nituen ezpata dantza eta zortzikoaren erritmoak, nahiz eta nik egokitu egin di tudan. Eguzki loreari

buruzko ipuin surrealista bat irudika-tu nuen eta hori egiten saiatu naiz. • Euskal erritmoak dituzten pieza

gutxi daudela diozu. Zergatik? Egun hemen ez dago Mediterraneoko

herrietan bezalako musika banden tra-dizio handirik. Lehenago baren banda mordoa, ba ina azken ur tee tan galdu egin da eta gutxitu egin da banda kopu-rua. Musikagilearentzako oso garran-tz i t sua da behin zerbai t eginez gero es t re ina tzeko a u k e r a izatea; beraz , bandarik ez badago, pieza gutxi eginen dira. Zorionez, Iruñean badugu orain Vicente Egearen z u z e n d a r i t z a p e a n banda ederra.

• Euskal erritmoak ongi ef okitzen dira musika bandetara? Bai, oso egokiak dira. Baina norma-

lean b a n d a r e n b a t jo tzen e n t z u t e n d u g u n e a n egok i t zapenak e n t z u t e n di tugu, mus ika popula r ra h a r t u eta mo lda tu ondoren eg indakoak . Hori dela eta, oso garrantzitsua da jatorriz-ko musika egitea eta kasu honetan zor-tzikoa eta ezpata dantzaren erritmoak uztartu izana.

• Noizbait egin duzu lanik musika banda batentzat? Ez. H a u da l e h e n d a b i z i k o a ld ia .

E s t r e i n a t z e n d e n e a n ikus iko d u g u emaitza baina oraingoz kontent nago. En t seguak has i omen di tuzte ba ina oraindik ez ditut entzun. • Nafarroako musika sinfonikoa eza-

gutzeko aukera du entzuleak lane-an? Gehiegi ez dagoen arren, aukera bat

da. Nafarroan hamar bat musikagile gaude eta aukera ona da obrak estrei-natzeko, bestela oso aukera gutxi dago-elako. Bide guztiak aprobetxatu behar dira, Administrazioak ez du-eta aukera h a n d i r i k e m a t e n . Bera i ek diote gutxiengo bat i zuzendutako mus ika laguntzea zenbatera ino den egokia. Errentagarritasun ekonomikoa aurkitu b e h a r omen zaio eta g u r e a k ez du , gutxiengoari zuzendua delako. Aginta-riek erakuslehioko kultura egiten dute.

• Iruñeko Taldeko partaide zara, zuen musikak badu lekurik Nafa-rroan? Ezta pentsatu ere. Musika garaikide-

ak oso zaba lkunde txikia du , e ta ez bakarrik entzulearen erruagatik baizik eta konposa tza i l eak ere b a d u e l a k o a k a t s i k . Normalean an i tzek egiten duten musika oso bana-banako talde-entzako da eta ez da gehiengoarengana heltzen. Gogoeta egin behar da bide hori egokia den ala ez ikusteko. • Zein bide litzateke egokia?

Oso nabaria da nola aldatzen ari den mus ika garaikidea. Gaurko mus ika atseginagoa eta hurbilagoa da eta egite-ko moduak aldatzen ari dira. Adibidez pelikuletan egiten diren bandak uler-ga r r i agoak di ra . E rab i l t zen d u g u n kodigo berezia jendeak ez badu uler-tzen nola komunika tuko dugu erran nahi duguna? Horregatik kodigo uler-garriagoa erabili behar dugu. Musika garaikidea ez da erakargarria jendea-rentzat eta hemen, adibidez, Sarasate Orkes t rak eg i t a rauan sar tzear i uko egin dio. Ez bada entzuten entzulea ez da ohitzen eta ez zaio gustatzen, gurpil zoroa da. Euskadiko Orkestra Sinfoni-koak egin duen planteamendua arras desberdina da, estreinatzen ditu obra berriak eta nabaritzen da.

• Beraz, entzuleak egon badaude bai-na ez da produktua behar bezala bideratzen? Hori da . Ez da b a k a r r i k e n t z u l e

kopurua , baizik eta musika eskolek, musikagileek bizi duten egoera kaska-rra. Indarrak ba tu behar dira; jende asko dago orkestra txikietan, herrieta-ko koruetan, miusikaren aldeko apus-tua egon badago ba ina baliabide eta laguntza gutxi.

• Zer beste asmo dituzu aurrerantze-an? Proiektuz beterik dut burua . Nafa-

r r o a k o G o b e r n u a k e n k a r g a t u t a k o Basajaunaren azken kantua moldatzen hasiko naiz, eta Euskadiko Orkestra Sinfoarekin eta Donostiako Orfeoiare-kin estreinatzea gustatuko litzaidake. Orain arte kaxoian gordea zegoen eta Iruñeko Orfeoiko kargua utzi dudanez badut denbora lanari berriro begiratua emateko. Lasai egon nahi dut konposa-tzeko. Proposamenak izan ditut baina baztertzen saituko naiz.

«Bandaren bat jotzen entzuten dugunean musika ezagunaren

egokitzapenak entzuten ditugu. Hori dela eta, garrantzitsua

da jatorrizko musika egitea, eta, kasu honetan, zortzikoa eta

ezpata dantzaren erritmoak uztartu izana»

os t i r a l a , 1 9 9 7 k o irailaren 2 6 a

Page 5: Sebigasrrl hoh · asepsia eta esterilizazioa ez dira oraindik gure ari-metara iritsi, nahiz eta batzuek gizakiaren gogoa eta ingurua bat datozela uste; hala balitz, titaniozko bihotzak

K l a s i k o b i t x i • a r r o r r t k l a s i k o

Joxemiel Bidador

Elizondoko Prantzisko, loragile goxoa

«Ni baiñon euskaldun obeak bazter bakoitzean iru edo lau arkituko dituzu, ni baiñon euskal-zaleagorikan ordea, iñon ez»

03 GUTXI DIRATEKE 3 6 . E K O

gerratearen aurretiko urte itxaropentsuetan anai kaputxinotarrek euskalgin-tzan aitzinaratu nahiz guziz burutu zuten lcina oharkabe-an pasatu zaien euskaltzale-ak. Eta euskararen aldeko zein euskaraz eginiko lan eskergarri hura Nafarroan ere bazuten egin, Nafarroan batik bat. Paskual Bernardino Biguria Ozta ere talde horre-tako kidea genuen. Bejon deiola horregatik. 1871. eko maiatzaren 20an jaio zen eli-zondar hau apezbideari atxeki zitzaion, mende bat inguru lehentxeago beste baztandar batek, Erratzuko Buztiñagako Juan Lorenzo Irigoien Dutari apezpikuak alegia, zabaldu zuen apezgaitegian ikasiz. Apeztu eta gero, Lizasora igo-rri zuten erretor, haatik, ez zuen bulta luzez iraun Ultza-mako herrian, eta Asiskoaren itzalera bildurik, buruñurdu-nen jantzi nabarra aukeratu zuen bizi-lege 1901.eko maia-tzaren 21ean Zangozan. Orduz geroztik Elizondoko Frantzisko anaia izanen genuen. Hondarribiko eta Donostiako lekaidetxeak izan zituen ohiko bizitoki hautak, 1932.eko uztailaren 4ra arte bederen, ezbehar zozo batek eraginda, giputz hiriburuan etxeko elizaren teilatutik behera zendu zen arte hots.

Euskal literatu-raren historiarako hainbat lan utzi zigun. Lehenbizikoa, 568 orrialdeta ko Kristaua bere pont-elizan: Iruñako Lorenzo Doitsuko Arim-artzai argi Zelayeta-ko Marzelo jaunak bere elizta-rrentzat egin eta Elizondoko Prantzisko Aita Kaputsino-ak euskeratutako eliz-libu-ruba, Tolosako Eusebio Lopezen etxean, 1911. urtean. Liburu hasieran itzultzai-leak euskaldun kristauari eskeini

zion hitz bi dugu Elizondoko-ak berak sortutako pasarte bakarra: «Eskutan dezun eliz-liburu eder au euskeratuko ote nuban galde egin zidaten. Ezin geyagoraño lanpeturikan nengoan, neretzat gauz oso zailla zan, bereala egin bear zan... alde guztiyetatikan era-gozpen-trabak sortzen ziran. Baiñan euskaldunen alde zer-bait egin nezakeala gogoratu bezin laster, erantzun nuban: euskeratuko ez det, ba? Pozik alere! Beratikan abiyatuko naiz: ni baiñon euskaldun obeak bazter bakoitzean iru edo lau arkituko dituzu, ni baiñon euskal-zaleagorikan ordea, iñon ez. Gora gure eus-kera maitagarriya!».

Lan honetan Patrizio Anto-nio Orkaiztegiren atarikoa dugu, Tolosan sinaturik: «Euskeldunak, liburutxo hau artzazute, ta erderetakoak utziyaz. Elizondo'tar Prantzis-ko aita langille bikañak asmo-rik onenaz euskel eder ta ede-rrean idatziya da. Lan au berari zorko diyogu beti». Orkaiztegi hau Santa Kruz apaiz gerrilari karlistaren laguntzaile eta laguna genuen, Orixek Elduaiengoaz tajutu zuen liburuan aipatu zuen Orkaiztegi bera hain zuzen ere.

Biguriak argitara eman zuen bigarren idazkia ez zen

itzulpen soila, sormenezko | Lore usaidun mamitsuak bai- | zik, Tolosako Gipuzko argital-darian, 1922.ean. Elizondoko-ak hil berria zen Txomin Agirreri opa zion lana. Eskein-tzan lagunak zirela diosku, 1 eta berari galdetu ziola argita- 1 ratzeak pena merezi zuenentz. f Bestalde, sarreran diosku nondik norakoak: lan hauek Euskal Esnalekoek antolatu | sariketan aurkeztuak dira, gero sariturik suertatu ez zire- 1 nak. Irakurketa errazak eta sinpleak dira, baina badira interesgarriak ere, esaterako, erleez luze ihardokitzen dene-an: «Erleak talde aundietan egoten ditun, eta gauza guz-tiak beti era onez egiten dizki-ten. Talde bakoitzak bere ontzi edo bizitegi berezia din, eta oni eultza esaten zayon. Auetako bakoitzak iru erle mota ditun: erregiña, langille-ak, eta alperrak. Eultz bakoi-tzean ez diten erregin bat bes-terik izaten, alperrak gutxi, milen bat gutxi gora bera, gañerako guztiak, berrogei milletaraño, langilleak ditun».

Lan honen bigarren edizio-tzatjo dezakegu,ia 1932.ean Iruñeko Kaputxinoen etxean agertu Loretegi berria, bada aurrekoaren testuek, orraztu eta berriro apainduak baziren ere, gorpuzten baitute liburu

hau, berri genuken zekidoraren bateki-

lan. Honetan, hitzaurrea

Azkuek berak egina zuen. Ezin samurrago euskaltzainburuak: «Loretegi berri oni usain ederra dario. Izanak eztu izena gezurtatzen. Gai asko darabiltzki, yakinga-rri eta onurakorrak gehienak, eta bakoi-

tza ederki azaldu ondoren, amai-tzat, irakaspen egoki bat ate-ratzendu».

P a t z i k u P e r u r e n a rv 0 n

Gizaldi osoa alu

AISE, GUSTORA SAMAR,

eta kasik oharka-bean pasa zaizkit zentzuak Zure Ha-ragi Bereko elabe-

rrian. Ez naiz hasiko kontakizu-neko teknikak eta protagonis-ten zertzelada ezkutuak argi-tzen. Sekulan ez baitut balio izandu. Nobela honetan suma-tu uste dudan gaia interesatzen zait: apaiz eta apaizkondo asko-ren artean, eta orohar heziera kristau extuak sortzen duen ha-ragi magnifikatze, antsi eta on-dorioz errepresio eskizofreni-koa. Kontuak kontu, grina hori-xe baita, nere ustetan, nobela honen sortzaile eta moldatzaile. Honatx, esaten dudana froga-tzen duten pasarte adierazgarri batzuk, atzekoz aurrera:

116 orrian: «Begiak itxi ni-tuen. Nire antzinako mania. De-

fentsarako agian. Gizadi osoa aiu batekin, alu bakar batekin identifikatzearena. Amets saga-ratua. Amodiozko pasioa. Se-xuaren monofilia». Horra libu-ruaren sintesi metaforikoa.

103 orrian, berriz:«Amodioa izan liteke, kredoa, herria, se-mea, zirrara. Alabaina nirekin bat etorriko zara, Karen, sexua gertatzen zaigula iur irmoari eusteko kakorik bortitzena. Zori-txarrez ordea. gizon emakumeok ez dugu lortu gure bihotza eta burua sexu bilakatzerik. Ez du-gu erdietsi arima sexu egiterik. Gorputz itsuarenjokoa izugarri izan da beti, eta nik bezain ongi dakizu baldintzak, erreferen-tziak eta sekuentziak ezartzen dizkiogunean aztoratu egiten dela, sute goriari ur basoajaurti-kitzen zaionean bezela. Hori da lortu ez duguna, bata bestearen barnean urtzea, desesperoaren piratenamorruz, bereiztugaituz-ten espazio zital horien aborda-jean larrua eta ohorea uztea».

Halatsu 20-21 orr ietan: «Belartzan eseri zinen. Tenisak eta zure betiko galtzerdi zuriak kendu zenituen lehenik. Gero, den dena, aurretik erabakia daiikanaren keinuarekin: san-ferminetako eiastikoa, sujetado-

rea. Luze eman zenuen uretan sartuta. Putzuan aurrera eta atzera batzutan. Geldi bestean zure bularren eta zokogune ezkutuen itzal islada zeru urdi-nari begira. Linburkortasunaren erronka. Ez nuen adorerik izan zuk bezala egiteko. Irritsetan nengoen arren. Oraindik ez dakit zergatik, Agian biluztasun eder osoaren aberria zuri baka-rrik zegokizula pentsatzen nue-lako. Agian nor beraren maita-sun historia behin bakarrik gertatzen dela sinetsi nahi dugulako. Agian zure biluztasu-na niretzat bakarriko plazer infi-nito bilakatu nahi nuelako. Ez dakit». Bukatzeko, mesedez, begira ezazu linburkor(tasun) hitza Azkueren hiztegian.

Bestela, egileak bere larrutik uzten duena sumatuz aise lei-tzen da liburua. Baditu pasarte liriko eta filosofiko sinesgarri polit askoak. Aukeratu duen idazkera eliptikoak ere asko arintzen du irakurketa; baina egia esan, hizkera ofizialegia, prentsakoegia, ote duen iruditu zait, literatur soro ederrera za-balduz asko askorik umotu ga-bea.

Bidenabar esateko, Joxe Azurmendik erakutsi du ederki Bekatuaren Itzala elabarriaren hitzaurrean, eta halakoa izan grina, berriz atzera Ostiela bate-an, nik hemen adierazi nahi nuen gaitz zaharra. Bistan da gaitz berbera salatzen zuela Gi-zona abere hutsa da liburuak ere. Eta ni ez nauzu apaizak baino apaizago diren apaiz kla-sikoen kontrario zitaldu horie-takoa. Ez ditut batere gogoko, beren moddernia erakutsi ordez beren extutaxun ergela areago salatzen duten apaiz berddule-ro horiek ere. Beste zerbaitetaz ari naiz hemen. Euskal pentsa-laririk hobeskonetzat joak edu-kiarren, zeinen urruti gelditzen diren alegia, gizaseme apaiztu eskolastiko hutsak, harako ari-ma haragitan odoldu duen li-brepentsadore haren gogo bihu-rri eta estzeptiko hartatik, ez nuen besterik esan nahi.

Motxorrosolo

Bidelagunak %

IRAGARRI BEZALA, SADAR ALDEAN LUZAPENA JOKATU BEHAR DA, D E S -

konturik egonen den ezin jakin, honez gero, aski ebakia dugu inoiz hartuko den erabakia. Bilkura argigarria izan da, izan ere, egungo egonkortasun kafkiarrari aurre egiteko, balizko formula agertu zaigu. Konbergentea + Etaiokoa. Errealitateak bidelagunak egin ditu. Inoiz besteren bat hurbilduko zaie. Ausardiarik falta ote? Berdinketa dugu emaitzarik txarrena.

os t i ra ia , 1 9 9 7 k o u r r i a ren 2 4 a

Page 6: Sebigasrrl hoh · asepsia eta esterilizazioa ez dira oraindik gure ari-metara iritsi, nahiz eta batzuek gizakiaren gogoa eta ingurua bat datozela uste; hala balitz, titaniozko bihotzak

i ^ i i b m i Zzlmiiñ & Plazaola Tu r i smo Pa r t zue rgoko kudea tza i lea

«Plazaolako bide berdeak jende gehiago ekarriko du»

Maitena Ezkutari Plazaola Turismo Partzuergoko kudeatzaileak Plazaola

eta bide berdeak hitzaldia eman zuen Irurtzungo VII. Ingurugiro

Jardunaldietan. Ezkutariren ustez Plazaolako bidea egokitzea onuragarria

izanen da zeharkatzen dituen herrientzat. Dena den, haren iduriko,

turismoa bestelako proiektuekin uztartu behar da bideragarria izateko.

DUELA URTE BATZUK ASMOA BES-

t e r ik ez zena e r r e a l i t a t e bilakatzen ari da, eta Plazaolako t r enb idea ren garai ba teko soi-nuak eta keak lekua utziko diete bide berdeei. Beranduenez urte bukaeran irekiko dute Lekunbe-rrin Plazaolako trenbidearen gel-tokia, eta heldu den urtean bide berdea egiten hasiko dira. • Zer dira bide berdeak?

Bide b e r d e a k t r e n a r e n bide zaharrak utzitako bide berresku-ratuak dira. Lurrak errailik gabe egon behar du, tunelek moldatu-ta eta kudeaketak kontrolatuta. Espainian 1993an hasi ziren bide b e r d e a k egi ten . Gutx i b a t z u k beha r bezala b u k a t u a k daude, baina gehienak proiektu besterik ez dira. Espainia guztian 7.000 kilometro dira bide berde poten-tzialak. Plazaolako trenbidea bide berde bihurtzeko proiektu tekni-koa 1993an egin zen eta Madrilen aurkeztu. Geroztik arazoa lurrak pribatuak izateak sortu du. Pla-zaola t rena martxan jarri baino lehen lurrak herri bakoitzarenak z i ren . T r e n a a b i a t u z e n e a n Gipuzkoako Konpainia Meatz-s i d e r u r g i k o a k h a r t u z i t uen , b e h i n t r e n a b u k a t z e n zenean h e r r i e i be r r i z b u e l t a t z e k o . 1953an ustiaketa bukatu zen eta 1958an desegin zen. Hemengo udalek ez zuten egin behar beza-lako paperik eta Madrildik era-man zuten dena. Hango Gober-n u a k e n k a n t e r a a t e r a z u e n trenbidea eta bide gehiena bakar batek erosi zuen. Denborarekin puskaka saltzen joan zen. Plazao-lako ibilbidearen proiektua pro-posatu zenean Nafarroako Gober-nua hasi -zen 1995ean desjabetze prozesuarek in par t iku la r rek in banaka aritzea luzea litzatekeela-ko. Gaur egun Gobernuak lane-kin hasteko baimena noiz eman zain gaude.

H Plazaolako proiektuak nolako e r a g i n a d u p a s a t u k o d e n bideeta t ik? P r o i e k t u a d <?oen n o d u a n

L e k u n b e r r i t i k Gipuzki ^ r a k o

mugaraino joanen da eta bif ase-t a n eginen da . L e k u n b e r r i t i k Uitziko tune re l a ino izanen da lehendabiziko fasea, eta bigarre-na Uitzitik m u g a r a i n o doana . Gure asmoa, dena den, denbora-rekin Iruñeraino luzatzea da eta hasierako bideak lotzea, Iruñetik Donostiarainokoa eginez. Lekun-be r r i t ik I r u ñ e r a i n o t r enb idea nahiko desegina dago autobideak direla eta. Denborarekin ikusi beharko da nola moldatzen den bide hori. Proiektuak h i ru zati

d i tu : i b i lb idea ren molda tzea , paiasaia eta tunelak egokitzea, eta ondoan bide a l t e rna t iboak egitea. Paisaia apenas aldatuko den, eta trenbideak beste itxura bat hartuko du.

• Plazaola trenak aberastasuna ekarri z u e n p a s a t z e n z e n herrietara. Zuen proiektuak lortuko du hori? Bai, noski. Hori da gure asmo.a.

Uste izatekoa da proiektu horrek jendea ekarraraziko duela, baina bidea iragaiten den herrietan eta

aldamenekoetan zerbitzu osaga-rriak eta baliabide gehiago jarri behar dira. Potentzialki oso onak di ren gauza asko d i tugu ingu-ruan baina jendea erakartzeko ez dugu oso adierazgarria den zer-bait; Plazaolako bide berdea izan dai teke . Horretaz apa r t e , ezin d u z u e l e m e n t u b a k a r b a t e r a mugatu, dibersifikazioa behar da. E k o n o m i a g u z t i e t a n beza l a h e m e n ere a u k e r a ezbe rd inak eskaini beha r dira masif ikazio arr iskua ez izateko. Turismoari

ezin zaizkio mugak jarri, eskual-deko bes te a u k e r a k abe ra sga -rriak dira eta bide horri jarrai tu behar zaio.

• Dena den, Plazaolaren ingu-ruan izan daitekeen turismo-ak ez ote du fede handiegia sortu? Argi izan behar dugu turismoa

eskualdeko beste aktibitate eko-nomiko bat besterik ez dela. Bes-t eak ba ino a skoz za i lagoa da sa r re re t an zehaztea. Hori dela e ta , e s k u a l d e a n b e s t e g a u z a batzuk egon behar dute eta bul-t z a t u b e h a r d i ra . I n d u s t r i a , turismoa eta nekazaritza uztartu behar di tugu. Argi dagoena da inguru honetan ezin daitekeela turismotik bakarrik bizi. Plazao-lak mugimendu gehiago ekarriko dio e ta h o r r e k h a l a edo no la dirua utziko du hemen. Horreta-rako azpiegitura egokia antolatu behar da, ordea. Beste toki asko-tan deus gabe gelditu direnean t u r i s m o a r i ekin diote, ho r r ek konponduko dizkielakoan arazo guztiak, eta hori ere ez da kon-tua.

• Europako Batasunak dirula-guntza asko ematen du turis-mo proiektuak bideratzeko. Hori de la e t a Nafarroan proiektu asko s u s t a t u dira eta hurrengo erronka kalita-tea hobetzea dela dio Gober-nuak. Zuen eskaintzak horri jarraituko dio? Gure produktua bukatu gabea

dago et'a azpiegitura eta kalitatea batera eramaten saiatzen gara. Plazaola hasi zen lanean Pirinio-ko eta Bertizgo Partzuegoekin eta Cederna-Garalurrekin. Proiektu batzuk ditugu elkarrekin. Datu base bat dugu, erreserba gunea e re b a d u g u , e t a h i r u g a r r e n proiektua da kalitate sistema bat ezar tzea. Horrek e san nah i du di tugun zerbitzu guztietan kon-trol bat izanen dela. Hori guztia beharrezkoa da kalitatezko turis-moaren aideko a p u s t u h a n d i a egiten ari delako Nafarroan eta lehiakorra. Mendialdeko produk-t u a hobek i z e h a z t u b e h a r da , kalitatea kontrolatu eta kategoria e z b e r d i n e t a n s a ldu beh'ar da . Landa turismoaren komertziali-zazioa zaila da, ez delako masifi-

-kaziorik nahi eta kalitatea eskai-ni na'hi de l ako . Beraz , b e s t e salmenta bideak bideratu behar dira.

Irene Arrizurieta

s o s l a i Maitena Ezkutari etxarriarrak

Turismoa ikasi zuen Iruñean, eta

tekunberriko Turismo Bulegoan

hasi zen lanean duela bost urte.

Plazaola Turismo Partzuergoko

kudeatzaile lanean duela hiru urte

hasi zen eta, batzuetan lanez

gainezka ibili arren, oso gustura

dago.

Partzuergoak 25

milioi pezetako

aurrekontua du

(1.000.000 libera).

Trenbidea

egokitzeak, berriz,

sos gehiago

beharko du.

Plazaolako bidea

moldatzeko lanak

Madrilek

ordainduko ditu;

lehendabiziko

fasea zein

bigarrena 150

milioi pezeta

kostako dira (6

milioi libera). #

Beste proiektu eta

asmo asko ditu

Partzuergoak.

Dena den,

oraingoz behintzat,

eskualdeko beste

herri batzuek

dituzten aukerak

aztertzen dihardu.

Besteak beste,

Astizko leizeak eta

Beteluko burdinoia

zaharra.

. os t i r a la , 1 9 9 7 k o u r r i a r e n 10a

Page 7: Sebigasrrl hoh · asepsia eta esterilizazioa ez dira oraindik gure ari-metara iritsi, nahiz eta batzuek gizakiaren gogoa eta ingurua bat datozela uste; hala balitz, titaniozko bihotzak

Egurikaria

i ostirala • 1997ko urriaren 24a

Pello Argiñarena

Haizeland

^ k l ahiz eta antolatzaileek gon-* ™ bidapen berezirik ez igorri, b e r t a n azaldu eta gora-behera , ezker-eskuin, jira eta buelta ibili zen, bere ezin e r a m a n a age r tu nahian edo.

Aspaldiko l agunek in egonal-diak nahi baino laburragoak izan ziren bera zela medio. J a t en eta e d a t e n o z t o p a t u z igun e t en ik gabe. Inguruko ardo goxoen zapo-rea baino, harrotutako hautsare-na dastatu behar izan genuen.

Baten batentzat , zeruan buel-taka zebilen helikopteroak zuen erru osoa. Valdorbako haize-erro-ten eragina izan ote zitekeen ere, aipatu zuen beste norbaitek.

Baina kia, Nafarroako politika-gintzaren isobarak euren eskue-tan di tuztenak izan omen ziren egoera tamalgarri horren ardura-dun nagusiak. Noaingo aireportu-ko metereologi behatokiko tekni-k a r i e k h u r a k a n b a t i zan zela baieztatu dute. Marcotegui hura-kana hain zuzen ere.

Dirudienez berriz azaldu omen daiteke haizeputz hori ikastola tti-p i a k e z a r r i t a d a u d e n h a i n b a t herritan.

E u s k a r a k ezin d u a g i n t a r i batzuen hego haize boladen men-pe egon, h a u e n h i t zak ha i zeak e ramaten bai t i tu . Hizkuntzaren a ldeko ek imen eta p r o i e k t u a k haizeberritu beharra dago.

Hurrengo urtean zirkuitua ICO-NAko hidrohegazkin batekin urez-tatzea komeniko litzateke. Auzola-nean baino, ian da lan haizelan ibili ginen Tafallan igandean.Tafa-lla euskaraz eta ingelesez berdin idazten da: Haizeland.

1998an Zangozan ospatuko da Nafarroa Oinez. Antolatzaileei lelo baten proposamena badaezpada: Euskara lau haizetara!

KONTZERTUAK

I Aizoain: Artsaia Musik Club-ean festa afrikarra izanen da gaur, 23:30etan. Club mesti-zo eta DJ's taldeak eta dan-tza afrikarrak eta perkusioa entzuteko aukera dago.

> Zizur Nagusia: Josetxo Goiak eta Ensenblek kon tze r tua e s k a i n i k o d u t e gau r , 22:00etan Kultur Etxean.

I Lizarra: Sarasate Orkestrak kontzertua emanen du gaur, 21:00etan Donibane elizan.

I Iruñea: Sarasate Kontserbato-rioko auditoriumean bando-neon gaua ospatuko da, gaur, 20:00etan. Fabian Carbone bandoneon is tak eta Tango guattro taldeak tango musi-ka kontzertua joko dute.

ERAKUSKETAK

I Iruñea: San Frantzisko plazan mikologi erakusketa antola-tu du etzi, igandea, Gorosti talde ekologistak. Erakuske-ta 10:00etatik 15:00ra arte egonen da zabalik.

I Talalla: Antonio Hernandez Palaciosen mar razk iak eta komikiak ikus teko a u k e r a dago azaroaren 2ra arte Kul-tur Patronatoan.

t Iruñea: Azul galerian Joxe Uli-barrena eskultorearen mar-goak eta eskulturak ikusteko aukera dago datorren azaro-a r e n 2ra a r t e . As tea r t e t ik larunbatera 11:00 14:00eta-ra eta 18:00 21:00etara dago zabalik, igande etajaiegune-t a n , ber r iz , 1 2 : 0 0 e t a t i k 14:00etara.

ANTZERKIA

I Iruñea: Pasadas las cuatro t a i d e a k Baby boom en el paraiso antzezlana taulara-t u k o du b i h a r e t a etzi, 2 0 : 0 0 e t a n , N a f a r r o a k o Antzerki Eskoictn.

> Talalla: Zirko Ttipia taldeak Hay txandñoa! lana antzez-

tuko du datorren asteazke-n e a n , h i lak 29, 18 :00e tan Kultur Etxean.

ZINEA

I Talalla: C inema E s p a ñ o l e n retrato de u n a dama pel i -kula eskainiko da datorren o s t e g u n e a n , u r r i a k 30 , 20:00etan eta 10:30etan.

HITZALDIAK

I Iruñea: Carlos Garcia eskala-t za i l eak Nomadak h i t za l -dia e s k a i n i k o du g a u r , 20:00etan, Nafarroako Kirol E l k a r t e a k J a r a u t a n d u e n egoi tzan . S o l a s a l d i a r e k i n

batera diapositiba emanaldia izanen da.

I Iruñea: Heldu den ostegune-an, urriak 30, Zaldiko Maldi-ko e l k a r t e a n Najarroa eta euskara. Mendialdea etaErñ-bera hitzaldia eskainiko du Er l an tz U r t a s u n ikas leak . Hitzaldia 20:00etan izanen da.

» Iruñea: Euskaldunak eta erdaldunak Nafarroako eus-kararen historian hi tzaldia emanen du Xabier Erize ira-k a s l e a k e ta Najarrroako euskararen histoña soziolin-guistikoa (1863-1936) azter-k e t a r e n egi leak, d a t o r r e n as tea r tean , hilak 28. Sola-saldia Erraldoien Txokoan

i z a n e n da h i t z a l d i a , 20:00etan.

IBILALDIAK:

I Elortz: Ikea taldeak txirrindu-la ibilaldia antolatu du Elor-tzeko b a i l a r a r a etzi. Par te ha r tu nahi duenak 17-43-58 te lefonora dei dezake . I r t e e r a I r u ñ e k o Baso txo p a r k e t i k eg inen da bi txandatan: lehena 9:00etan a t e r a k o da e t a b i g a r r e n a 10:00etan.

) Iruñea: N a f a r r o a k o Kirol E l k a r t e a k L inza -Oza ra zeharkaldia antolatu du etzi-ko. Informazioa eta izen ema-tea 224324 telefonoan.

H a r r i P i c t i o n