4
S O P E L A K O U D A L A 2 0 1 3 S opelako H ondakinen K ontseilua Consejo Asesor para la Optimización de la Gestión de los Residuos Kontseiluaren parte-hartzaileak Kontseilua hilabetero bilduko da, eta berrtan udaletxean ordezkaritza duten alderdi politikoek eta herriko elkarteek parte hartuko dute. Botoak %50ean banatuak egongo dira alderdi eta elkarteen artean. - Lagun Artea - Itzartu - Sopelmar Auzo elkartea - Arriatera Auzo elkartea - Urko Mendi Taldea - Munarri Mendi Taldea - Peña Txuri - Iberre Institutua – Tokiko Agenda 21 - Ander Deuna ikast. – Tokiko Agenda 21 - Plaza Beltza - Salerosle elkartea - Ostalarien elkartea - UK Zero Zabor - Langabetuen Asanblada - AMPA Zipiriñe* - Luky Buztan* - Bildu - EAJ-PNV - PSE-EE - PP Hondakinen Kontseiluak hiru R-en filosofia izango du ardatz: Hondakinetatik... ...ilusioetara! Lanean hasi da jada Hondakinak ahalik eta ondoen kudeatzeko Aholku Batzordea. Ekimen berritzaile honetan, alderdi politiko eta herriko elkarteek parte hartzen dute, helburu bategaz: Ingurumenean kalte gutxien sortuko duen hondakinen kudeaketa lortzea, sopeloztarren informazioa eta parte-hartzea bermatuz. Murriztu: Berrerabili: Birziklatu: Lehenengo helburu nagusia hondakina ahalik eta gehien murriztea da, bai arlo kuantitatiboan (hondakin fluxuaren pisua edota bolumena gutxitzea), bai arlo koalitatiboan (hondakinen toxikotasuna edota arriskugarritasuna gutxitzea). Esan ohi denez, ‘hondakinik onena sortzen ez den hondakina da’. Lehenago erabili izan dugun objektu bat jatorrizko xederako berriro baliatzea. Erabiltzaileak objektu hori erabiltzeko, hobetu edo zaharberritu egin dezake; bestela bere horretan utz dezake, aldarazi barik, baldin eta erabiltzaile berriarentzat erabilgarria bada. Batzuetan badira ezin berrerabil daitezkeen gauza batzuk. Orduan hirugarren R-a aplikatu behar dugu. Birziklatzeak, ezabaketa edo balorizazio arloetarako xedatzen diren gaiak gutxitu ez ezik, lehengai gutxiago kontsumitzea ere eragiten du.

SHK Sopelako Hondakinen Kontseilua

Embed Size (px)

DESCRIPTION

Hasi da lanean Sopelako Hondakinen Kontseilua! Herriko elkarteek eta alderdi politikoek osatzen dute, eta hondakinen kudeaketa ahalik eta ondoen kudeatzeko helburua izango du.

Citation preview

Page 1: SHK Sopelako Hondakinen Kontseilua

S O P E L A K O U D A L A 2 0 1 3

Sopelako Hondakinen Kontseilua Consejo Asesor para la Optimización de la Gestión de los Residuos

Kontseiluaren parte-hartzaileak Kontseilua hilabetero bilduko da, eta berrtan udaletxean ordezkaritza duten alderdi politikoek eta herriko elkarteek parte hartuko dute. Botoak %50ean banatuak egongo dira alderdi eta elkarteen artean. - Lagun Artea - Itzartu - Sopelmar Auzo elkartea - Arriatera Auzo elkartea - Urko Mendi Taldea - Munarri Mendi Taldea - Peña Txuri - Iberre Institutua – Tokiko Agenda 21 - Ander Deuna ikast. – Tokiko Agenda 21 - Plaza Beltza - Salerosle elkartea - Ostalarien elkartea - UK Zero Zabor - Langabetuen Asanblada - AMPA Zipiriñe* - Luky Buztan* - Bildu - EAJ-PNV - PSE-EE - PP

Hondakinen Kontseiluak hiru R-en filosofia izango du ardatz:

Hondakinetatik... ...ilusioetara!

Lanean hasi da jada Hondakinak ahalik eta ondoen kudeatzeko Aholku Batzordea. Ekimen berritzaile honetan, alderdi politiko eta herriko elkarteek parte hartzen dute, helburu bategaz: Ingurumenean kalte gutxien sortuko duen hondakinen kudeaketa lortzea, sopeloztarren informazioa eta parte-hartzea bermatuz.

Murriztu: Berrerabili: Birziklatu: Lehenengo helburu nagusia hondakina ahalik eta gehien murriztea da, bai arlo kuantitatiboan (hondakin fluxuaren pisua edota bolumena gutxitzea), bai arlo koalitatiboan (hondakinen toxikotasuna edota arriskugarritasuna gutxitzea). Esan ohi denez, ‘hondakinik onena sortzen ez den hondakina da’.

Lehenago erabili izan dugun objektu bat jatorrizko xederako berriro baliatzea. Erabiltzaileak objektu hori erabiltzeko, hobetu edo zaharberritu egin dezake; bestela bere horretan utz dezake, aldarazi barik, baldin eta erabiltzaile berriarentzat erabilgarria bada.

Batzuetan badira ezin berrerabil daitezkeen gauza batzuk. Orduan hirugarren R-a aplikatu behar dugu. Birziklatzeak, ezabaketa edo balorizazio arloetarako xedatzen diren gaiak gutxitu ez ezik, lehengai gutxiago kontsumitzea ere eragiten du.

Page 2: SHK Sopelako Hondakinen Kontseilua

2

PRIMAVERA 2016 THE LOREM IPSUMS

Martxoak 13: Kontseilua lanean hasi da

Parte-hartzaileak:

Itzartu, Munarri, Peña Txuri, Iberre Agenda 21, Ander Deuna Agenda 21, Plaza Beltza, Salerosle Elkartea, Ostalari elkartea, UK Zero Zabor, Langabetu Asanblada, AMPA Zipiriñe, Luky Buztan, Bildu, PP.

Lehenengo erabakia:

Kontseilua osatzen duten elkarte guztiek boto kopuru berbera izango dute. Hori izan da Kontseiluak hartu duen lehenengo erabakia. Horrela, elkarteek 17 boto izango dituzte, eta alderdi politikoek beste 17 boto, bakoitzaren zinegotzi kopurua kontuan hartuz: Bildu (7), EAJ-PNV (7), PSE-EE (2) eta PP (1).

SHK Sopelako Hondakinen Kontseilua

Martxoaren 13an Kontseiluaren lehenengo bilera ospatu zen. Aztergai-zerrenda: 1. Kontseiluaren osaketa

2. Elkarteen ordezkaritzaren definizioa 3. Aurkezpena: formakuntza eta Sopelako egoeraren diagnostikoa.

4. 5. edukiontziaren aurkezpena 5. 5. edukiontziak kokatzeko erabakiak

Kontseiluaren metodologia Kontseiluaren metodologiak hainbat onura ditu. Kontseilu anitza denez, eta ikuspegi eta interes ezberdinak batuko direnez, hartutako erabakiek balio erantsia dute. Zalantza barik, erabakiak hartzeko prozesu berritzailea da SHK.

Bileretan zelan egingo dugu lan?

Hasiera batean behintzat, zazpi bilera egitea aurreikusten da, baina Kontseiluak unean uneko beharrei erantzuteko maiztasunean aldaketak egitea erabaki lezake.

1. bilera: FORMAKUNTZA. Hondakinen diagnostikoa eta Bosgarren edukiontziaren aurkezpena. Martxoak 13.

2. bilera: MURRIZTU. Formakuntza. Apirila. 3. bilera: MURRIZTU. Erabakiak hartzea. Maiatzak 8.

4. bilera: BERRERABILI. Formakuntza. Ekainak 5. 5. bilera: BERRERABILI. Erabakiak hartzea. Uztailak 10.

6. bilera: BIRZIKLATZEA. Formakuntza. 7. bilera: BIRZIKLATZEA Erabakiak hartzea.

Page 3: SHK Sopelako Hondakinen Kontseilua

3

PRIMAVERA 2016 THE LOREM IPSUMS

Oinarrizko formakuntza eta Sopelako diagnostikoa

2

Era berean, hondakinen arazoa hainbat faktorek handitu dutela azaldu zen: hazkunde demografiko azkarra, kontzientzia falta handia, ekoizpena eta kontsumismoa handitzea e.a. Horri kudeaketa okerra gehitu behar diogu.

Hondakinek ingurumenaren gaineko eragin larriak dituzte; atmosferan (bentzenoa edo metanoa bezalako gasen sorkuntza), inguru hidrikoan, zoruen kutsadura, lurraldearen okupazioa, infekzio guneak eta kiratsa sortzea e.a.

Hondakinak kudeatzeko sistemen kostuak eta irabaziak ebaluatzen baditugu, aukera izango dugu gizarte osoarentzat benetan merkeenak eta onuragarrienak diren kudeaketa mekanismoak ezagutzeko.

Sopelako egoeraren diagnostikoa Sopela ko a uzokide ba koitza k 1,08kg egunero sortzen du, Euska l Autonomi Erkidegoko ba ta zbestekoa ba ino gutxia go (1,30). Ha la ere, a skoz gutxia go birzikla tzen da (%16 Sopela n eta %28 EAEn)

Zenbateko kostua du Sopelan hondakinen kudeaketarako prozesuak?

687.567,46 euro (2012an)

1

Bileraren hirugarren gaia Hondakinen Kudeaketarekin lotutako hainbat kontzeptu eta datuen azalpena izan zen. Besteak beste, honako datu hauek argitu ziren:

HONDAKINA: Erabili ondoren, daukanarentzat erabilgarria izateari utzi dion produktua da. Produktu horrek edota produktu hori osatzen duten materialek balioa izan dezakete, birziklatu eta produktu berrien ekoizpenean erabiltzen badira. Beraz, hondakinak berez ez dira arazoa, lehengai garrantzitsua baizik.

ZABORRA: Inolako baliorik ez daukaten gauzek osatzen dute. Sarritan, hondakin mota ezberdinak nahasten ditugu, eta, hortik, zaborra sortzen da. Hondakinak nahasten baditugu, osagai diren materialak ezin ditugu berreskuratu. Ezin da erabili produktu berriak ekoizteko eta arazoak sortzen ditu. (osasun arazoak, kiratsa, kutsadura, espazio arazoa, izurriteak…).

SHK Sopelako Hondakinen Kontseilua

Page 4: SHK Sopelako Hondakinen Kontseilua

Bosgarren edukiontzia Martxoaren 13ko bileraren azken puntua bosgarren edukiontziaren inguruko azalpen txiki bat izan zen. Bosgarren edukiontziak laster jarriko dira Sopelan, udalbatzak Bizkaiko Foru Aldundiari dirulaguntza eskatu dio sistema hau Sopelan jartzeko.

Udalerriko leku ezberdinetan 19 edukiontzi jarriko dira, eta esperientzia piloto bat denez, Kontseiluak jarraipena egin beharko du.

Eskerrik asko parte hartzeagatik!

SHK Sopelako Hondakinen Kontseilua

Apirileko hurrengo bileran, Kontseiluak edukiontzien kokapena bozkatu beharko du:

Sabino Arana1 Plaza Gernika Zubigane metroaren alboan Sipiri Mendieta 12 Sabino Arana 46 Olabide 16. znb-ren aurrean Lizarre 7 Lizarre 26 Urgitxieta Akilino Arriola Loiola Ander Deunagaz Loiola Ander Deuna 32. zenbakian Loiola Ander Deuna 14. zenbakian Solondota Arriateragaz Sopelmar 27-29-31. zenbakietan Sopelmar 63. zenbakian Zabalbide Trokabidegaz Eleizalde plazaren alboan Zabalbide 1