6
[1] Parte hartzeko aukera Finalistek ez ezik, ikusle gisa hurbiltzen direnek ere SPRAIKADAn parte hartzeko aukera dute, egun osoan han- hemenka antolatzen diren graffiti, break dance eta DJ tailerren bidez. SPRAIKADA Mutriku • 09/07/18 EUSKAL HERRIKO VI. GRAFFITI LEHIAKETA SPRAIKADAk, Euskal Herriko Graffiti Lehiaketak, seigarren edizioko buruz burukoa ospatuko du Mutrikun, uztailaren 18an, herriaren 800. urteurreneko ospakizunen barruan. SPRAIKADA k, Euskal Herriko Graffiti Lehiaketak, seigarren edizioko buruz burukoa ospatuko du Mutrikun, datorren uztailaren 18an. Herriaren 800. urteurrena ospatzen ari dira egunotan, eta udal arduradunen arabera Spraikada ospakizunetan txertatzea modu ezin hobea da gazteak ere inplikatzeko. SPRAIKADA Topaguneak antolatzen du, udalarekin eta bertako euskara elkarteekin batera. Ideia duela sei urte jarri zen martxan, adierazpide berri eta urbanoak ere euskaraz eskainita gazteak euskarara erakartzeko. Ekimenak oso harrera ona izan du hasiera- hasieratik, eta agerian utzi du gazte sortzaile euskaldunen artean dagoen maila tekniko eta artistikoa. Ikusi besterik ez dago SPRAIKADAk Mendaron, Getxon, Tolosan , Gernikan eta Erandion utzitako arrastoa, eta aurtengo edizioan aurkeztutako zirriborroen kalitatea. Izan ere, parte hartzeko derrigorra da aldez aurretik egingo den lanaren zirriborroa aurkeztea. Jasotako lanen artean, hamar onenak aukeratzen dira, eta horiexek lehiatzen dira buruz burukoan, 1.500, 1.200 eta 900 euroko sariak jasotzeko. Gazte sortzaile euskaldunen artean maila tekniko eta artistiko handia dago

SPRAIKADA '09 - Prentsa txostena

Embed Size (px)

DESCRIPTION

Euskal Herriko Grafiti Lehiaketaren VI. edizioa. Mutrikun, 2009ko utzailaren 18an. Prentsarako txostena

Citation preview

Page 1: SPRAIKADA '09 - Prentsa txostena

[1]

Parte hartzeko aukeraFinalistek ez ezik,

ikusle gisa hurbiltzen direnek ere SPRAIKADAn parte hartzeko aukera dute, egun osoan han-

hemenka antolatzen diren graffiti, break dance eta

DJ tailerren bidez.

SPRAIKADAMutriku • 09/07/18

EUSKAL HERRIKO VI. GRAFFITI LEHIAKETASPRAIKADAk, Euskal Herriko Graffiti Lehiaketak, seigarren edizioko buruz burukoa ospatuko du Mutrikun, uztailaren 18an, herriaren 800. urteurreneko ospakizunen barruan.

SPRAIKADAk, Euskal Herriko Graffiti Lehiaketak, seigarren edizioko buruz burukoa ospatuko du Mutrikun, datorren uztailaren 18an. Herriaren 800. urteurrena ospatzen ari dira egunotan, eta udal arduradunen arabera Spraikada ospakizunetan txertatzea modu ezin hobea da gazteak ere inplikatzeko.

SPRAIKADA Topaguneak antolatzen du, udalarekin eta bertako euskara elkarteekin batera. Ideia duela sei urte jarri zen martxan, adierazpide berri eta urbanoak ere euskaraz eskainita gazteak euskarara erakartzeko. Ekimenak oso

harrera ona izan du hasiera-hasieratik, eta agerian utzi du gazte sortzaile euskaldunen artean dagoen maila tekniko eta artistikoa. Ikusi besterik ez dago SPRAIKADAk Mendaron, Getxon, Tolosan, Gernikan eta Erandion utzitako arrastoa, eta aurtengo edizioan aurkeztutako zirriborroen kalitatea.

Izan ere, parte hartzeko derrigorra da aldez aurretik egingo den lanaren zirriborroa aurkeztea. Jasotako lanen artean, hamar onenak aukeratzen dira, eta horiexek lehiatzen dira buruz burukoan, 1.500, 1.200 eta 900 euroko sariak jasotzeko.

Gazte sortzaile euskaldunen artean

maila tekniko eta artistiko handia

dago

Page 2: SPRAIKADA '09 - Prentsa txostena

[2]

Graffitia soilik ez: kultura urbanoaren festaLehiaketa goizeko 9etan hasten da, antolakuntzak material banaketa egiten duenean, eta harez geroztik, lehiakideek 10 orduko epea dute lana horman bukatzeko.

Ikusmina dutenentzat, beraz, primerako aukera da graffitiak egiteko prozesua oso-osorik ikusteko eta, animatuz gero, baita graffiti propioa sortzen saiatzekoa ere. Izan ere, egun osoko egitarauak publikoak parte hartzeko moduko hainbat eskaintza ditu.

Zorionak Mutriku!Festa giroa ere ez da faltako Mutrikun, urteurreneko ospakizunak tarteko, eta beraz egun paregabea pasatzeko aukera izango da uztailaren 18ko buruz burukoa.

BertsoundSystemLehiaketa tailerrak ez dira faltako, esate baterako, eta horietan hurbildu nahi duen orok, izan heldu zein gazte-gaztea, bere lehen spraikadak egiteko, break-dance apur bat ikasteko, eta han-hemenka sakabanatuko diren DJ eta break erakustaldiekin gozatzeko aukera paregabea izango du.

Aurten, gainera, euskal kultura tradizionalaren eta gaur egungo kultura urbanoaren arteko fusioaren erakusgarria ere izango dugu, Bertsound System ikuskizunaren bidez: Aritz Sound System DJaren gidaritzapean, ikuskizun bitxia eskainiko dute Xabier Silveira bertsolariak eta 121 Crew eta Norte Apatxe rap abeslariek, break dantzarien laguntzaz.

ZENBAKIAK

500 litro margoEgunean 950 spray pote erabiliko dira, 380 litro margo guztira. Erakusketarako, gainera, 120 litro margo plastiko ere erabiliko dira. Guztira: 500 litro margo

Finalistek hamar ordutan egin behar dute

graffitia

350 metro koadro

Lehiakide guztien artean 140 m2 margoztuko dituzte. Tailerretan, beste 40 eta, lehiaketaz kanpoko erakusketan berriz, 170. Guztira, 350 m2 beteko dira kolorez Mutrikun uztailaren 18an

Page 3: SPRAIKADA '09 - Prentsa txostena

[3]

EGITARAUA Uztailak 13-24Graffiti Lehiaketaren erakusketa Luardo GuneanUztailak 13-18Graffiti erakustaldia Goizeko Izarra IkastolanUztailak 13, 15, 17Graffiti tailerra herriko gazteentzat. Izen ematea Gaztelekuan.Uztailak 15Graffiti hitzaldia Gorka G-ren eskutik, Zabiel Kultur Etxean 19:00etan

Uztailak 18: Spraikadaren buruz burukoa

09:00-18:00 Graffiti erakustaldia Goizeko Izarra Ikastolan IC Crew, Say eta Brs-ren eskutik10:00-18:00 Finalisten arteko lehia Mutrikuko kaleetan10:00-12:00 Haur eta gazte tailerrak Txurruka plazan Txantxangorrixak Aisialdi Taldearen eskutik12:00-14:00 “Graffitia ezohiko euskarrietan” tailer irekia gazte zein helduentzat Txurruka plazan Haritz Iruretak gidatuta17:00-20:00 DJ/Scratch, break dantza eta bertsoak. Bertsound System, Aritz Sound System-ek gidatuta (Xabier Silveira, 121 Crew…)19:30 aldera Sari banaketa

SPRAIKADA kultura

urbanoaren festa da

ZENBAKIAK

10 talde lehian25 zirriborro jaso ditugu lehiaketan parte hartzeko, eta haietatik 10 aukeratu dira Mutrikun lehiatzeko. Graffitigileez gain, 12 dinamizatzaile ere arituko dira tailerretan.

3.600 euro saritan

Lasai margozteko lekua izatea sari nahikoa izaten da graffitigileentzat. Diru apur bat ere ez dator txarto ordea: hiru sari banatuko dira: 1.500, 1.200 eta 900 eurokoak. Zorte on guztioi!!!

Page 4: SPRAIKADA '09 - Prentsa txostena

[4]

FINALISTAK Rage eta

Kerosekin

Mutriku salbu

dago!

by RAGE +

KEROS

Moby Nik by NESH + KNOW

Ura ta pintura by FAST

Itsaso biziaby GORKA

Poza ezin gorderik by LUNA + DEMONE

Page 5: SPRAIKADA '09 - Prentsa txostena

[5]

Borroka... by 1314

Mutriku kolorez blai

by OJODEKUERVO +

KAPONE

Urak dakarrena urak daroa by FRIKUNO

Amets bat Euskadi! by JFAON

izengabeaby JEAS

Page 6: SPRAIKADA '09 - Prentsa txostena

[6]

SPRAIKADA ALDIZKARIAIbilbide gidatu bat Euskal Herriko graffitietan barna

Azken sei urteotan egindako ibilbidean, SPRAIKADA izaera propioa garatzen joan da. Hala, lehiaketa soil gisa hasi zena errerefentzia bihurtu da bere alorrean, eta lehiaketatik harago, graffitia sustatzeko ekimen integrala izatera pasa da, jarduera dibertsifikatuz.

www.spraikada.com2008an bost urte bete zituen Euskal Herriko Graffiti Lehiaketak, eta ospatzeko, izen eta irudi berria estreinatu zituen, atzean izaera berria ere bazutenak.

Hala, SPRAIKADA izenarekin batera graffitiari dedikatutako webgunea ere estreinatu genuen: www.spraikada.com. Euskal Herriko graffitigileen topagunea izan nahi du webguneak eta, informazioarekin batera, graffitilarien arteko harremana errazteko bideak ere eskaintzen ditu: norbere lanak erakusteko txokoa, foroa...

SPRAIKADA aldizkariaAurten ere beste nobedade batekin dator SPRAIKADA: SPRAIKADA aldizkaria, graffitiak Euskal Herrian azken urteotan egin duen bidea iruditan biltzen duen argitalpena.

Aldizkaria graffitilariek beraiek egina da eta, SPRAIKADAren beraren ibilbideaz gain, kaleko artearekin lotutako beste zenbait kontu biltzen ditu: graffitiaren historia, graffitian

oinarritutako diseinuaren oinarriak, han-hemenka egindako graffiti ikusgarrien irudiak, graffitigintza alorreko hiztegia...

Hori guztia, eta gehiago, 68 orriko argitalpen batean, oso-osorik koloretan eta graffitian adituek/arituek idatzitako testuekin.

Aldizkaria dohainik lortu ahal izango da Mutrikun bertan, edo webgunean eskatuta.

Prentsa harremanak

[email protected]

94 681 48 21

616 11 87 95