Upload
bilbao-bizkaia-kutxa
View
267
Download
8
Embed Size (px)
DESCRIPTION
SESZ Bizkaiko ikastetxeen zerbitzura dagoen hezkuntza baliabide bat da. Bere helburua natura eta ingurumenaren ikerketak zein haiekiko errespetuzko jarrerak sustatzea da.
Citation preview
eskolasaiakuntzarako
zentroa
SukarrietaHaur Egoitza
SESZ
HelbideaCEEP / SESZBBK Haur EgoitzaAbiña Auzoa, z/g48395 SUKARRIETA
Telefonoak94 687 07 10 Argibideak94 687 10 11 SESZ-ko ZuzendaritzaPedagogikoa94 687 08 35 Egotetxeko Zuzendaritza94 687 03 96 [email protected]@obsbbk.com
Egotetxeko Zuzendaritza
Bilbo Amorebieta-Etxano
Gernika
Busturia
BBK Haur Egoitza (SESZ)
Sukarrieta
Bermeo
Durango
(12-03)
01
SESZ . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . 02
SESZko lanaren ardatzak . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . 04
a. Ingurumen-hezkuntza SESZn . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . 04
b. Konstruktibismoa SESZn . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . 05
c. Ebaluazioa SESZn . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . 05
SESZaren eginkizunak . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . 06
a. Ikastetxeei begira . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . 06
b. Ikerkuntza eta kolaborazioa . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . 06
Egonaldia . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . 08
• Lan-proiektuak . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . 08
–"Ura" lan-proiektua . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . 10
–"Itsasadarra" lan-proiektua . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . 11
–"Basoa" lan-proiektua . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . 12
–"Lurra" lan-proiektua . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . 14
–"Planeta berdea" lan-proiektua . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . 15
• Tailerrak . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . 16
• Elkarbizitzaren balioa . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . 17
Beste informazio interesgarri batzuk . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . 18
• Ordutegia . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . 18
• Eskakizunak . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . 19
• Tutoreen betebeharrak . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . 19
• SESZek hartutako konpromisoak . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . 19
• Egonaldiaren prezioa . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . 19
SESZ eta Eskola Agenda 21 . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . 20
Aurkibidea
SESZ
02
Urdaibai, “Biosferaren Erreserba” izendatu zuen 1984an UNESCOk. Izendapenak zaindu beharreko guneadela adierazten du, babes eta kontserbaziorako helburuek eta garapen ekonomikoak bat egitearen beharraonartuz.
Urdaibai Euskal Herriko enklabe pribilejiatua da, bertan natura oso eraldaturik ez dagoelako, eta oraindikere mantentzen delako giza-jarduerak eta ekosistema naturalen arteko nolabaiteko oreka.
Beraz, oso leku aproposa da naturaren ezagutzari ekiteko, baita gogoeta egiteko ere giza jarduerak bertanduen eraginaz.
SESZ (Sukarrietako Eskola-Saiakuntzarako Zentroa) Bizkaiko ikastetxeen zerbitzura dagoen hezkuntza baliabidebat da. Bere helburua natura eta ingurumenaren ikerketak zein haiekiko errespetuzko jarrerak sustatzea da.
SESZ, Sukarrietako Haur Egoitzan dago, Mundakako itsasadarraren alboan. Urdaibaiko Biosferako Erreserbarenbihotzean. Beraz, eremu paregabea Ingurumen Hezkuntzako jarduerak garatzeko.
1982an sortu zen, Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza Sailaren eta Bilbao Bizkaia Kutxaren gizarte-ekintzaren arte-an sinaturiko lankidetza-hitzarmenari esker.
Aipatu dugun sorrerako hitzarmenak ikastegiko lan guztia egituratzen du, eta bertan agertzen diren bi helburunagusiak honako hauek dira:
• Lurraldeko neska-mutilei ingurune fisiko eta pedagogiko bat eskaintzea naturara hurbiltzeko eta beraien arte-ko komunikazioa eta elkarbizitzea sustatu nahian.
• Irakasleei leku bat eskaintzea, bai esperientzia pedagogikoetarako zein materialak lortzeko, beti ere, pedago-gia aktiboaren testuinguruan.
IKASLEAK
Hezkuntza ikerketa eta saiakuntza
IKASTETXEAK
Konstruktibismoa, IngurumenHezkuntza, metodologia,ebaluazioa...
TUTOREAK
EgonaldiaFormakuntzarako eremua
LAN PROIEKTUAK(Konstr., I.H., metod, ebal...)
TAILERRAK
03
Hezkuntza ikerketa eta eskola saiakuntzak eragiten dute SESZko lana eta Ingurumen Hezkuntzako Lan-Proiektueta Tailerren programetan egituratzen dira.
Aste beteko egonaldietan Bizkaiko ikasleek programa hauek garatzeko aukera duten heinean, irakasleek etahauen bitartez zentroak, irakaste-ikaste prozesuaren eredu berritzaile batean parte hartzeko eta formakuntzara-ko aukera ere izaten dute.
Era berean, eguneroko lanean lortutako emaitzek eta partaideen balorazioek ikerketa eta saiakuntzaren hobe-kuntzan etengabeko eragin zuzena dute.
SESZko jarduera pedagogikoak ingurumen hezkuntzaeta ezagutzaren garapenari buruzko ikuspegi kons-truktibista hartzen du oinarritzat, ebaluazioa ikaste-irakaste prozesuaren motor bezala erabiliz.
A. Ingurumen-hezkuntza SESZn
Ingurumen-hezkuntzaren azken urteetako ildoakjarraituz, honako puntu hauek hartzen ditu oinarritzatgure lanean islatu nahi dugun ikuspegiak:
• Ingurumen-hezkuntzak naturaren alderdi fisiko-naturalak aztertzen dituen kontzeptua gainditzea.Gurean xedea ez da zenbait elementu ezagutzea,faktore anitzetako problematika konpontzeko etaetorkizunerako ingurumena eta giza jardueren arte-ko eszenatoki orekatuagoetarako bideak jorratzeabaizik.
• Ingurunea era konplexuan ulertzea, kontutan izanikfaktore ugariren eskuhartzea ematen dela (kultura-lak, ekonomikoak, sozio-politikoak...). Hau da, hel-burua ez da elementu bakoitza bere aldetik eza-gutzea, faktore ezberdinen arteko elkarreraginakaztertzea baizik.
• Gainera, ingurumen-hezkuntzan berariazkotzatduen etika maila eransten da, etika horrek haueskatzen duelarik: jarrera hartzearen beharrizana
eta ingurumen arazoen konponbidean parte har-tzea, banaka eta kolektiboki.
Hezkuntza-estrategia honen xede nagusia gure bizi-moduak eragindako problematikaz kontzientzia ha r -tzea da, eta ingurumena errespetatzeko eta defenda -tzeko konpromisoa bilatzea. Ildo horretatik, hiru espa-rrutan multzokatu ditzakegu ingurumen-hezkuntzakoxede nagusiak:
1. Ingurumen-problematikaren aurrean sentsibiliza -tzea eta kontzientzia hartzea.
2. Ingurunea eta bere problematika ulertzeko beha-rrezkoak diren ezaguerak eskuratzea.
3. Ekimenerako eta partehartzerako jarrerak garatzeaingurumen-problematikaren konponbidean etaetorkizunerako eszenatokien eraikuntzan denoidagokigun betebeharra onartuz.
Aipatutako helburuak honako eskema jarraitzen dute:
Gure eginkizuna zenbait Lan-Proiektutan gauzatzenda, eta bakoitzean egiten den ingurunearen ikerketakhiru jarduera maila hauek hartzen ditu kontuan:
• Ingurunean bertan burututako ezagutza, aztertunahi den ingurunearekin eta beraren problematika-rekin kontaktuan dagoena. Horrela izanda, funtsez-ko baliabide bihurtzen dira irtenaldiak.
SESZko lanaren ardatzak
04
EKIMENERAKOJARRERAKGARATZEA
EZAGUERAKONTZIEN TZIA
HARTZEA
SENTSIBILIZAZIOA
IRTENBIDEAKPROPO SATZEA
• Ingurunearekiko ezagutza, hau da, ingurune fisiko-naturala, politikoa, kulturala eta abarrekoak kon-trolatzen duten mekanismoak ulertzeko ezagueramultzoa. Ezaguerok, LHko eta DBHko lehen ziklo-ko OCDko edukietan dute beraien curriculum erre-ferentzia.
• Ingurunearen aldeko ezagutza, ingurunearekikoerrespetuzko jarrerak bereganatuz eta arazoenaurrean irtenbideak planteatuz hiru zehaztasunmailatan:
–Zer egin daiteke arazoa konpontzeko?
–Zer egin dezakegu guk?
–Eta, azkenez, zer egingo dugu? ekimenera pasatzekoeta norberaren inplikazioa bilatzeko.
Azken hori burutzeko ekintza batzuk planteatu ohidira, normalean arazoa konpontzearen aldeko kanpai-na bat sortuta.
B. Konstruktibismoa SESZn
Gure lanari ekiteko zenbait ikuspegi eta egilek onar-tutako ideia konstruktibistaren funts edo oinarri nagu-sietan errotzen gara; eta hauexek egiten ditugu gure-ak:
• Ikaslearen aurretiazko ideietatik abiatzea, ezague-ra berriak eraikitzeko eta gaitasunak garatzeko, betiere haren garapen-zona hurbilaren barruan.
• Ikaste-prozesua ingurunearekin elkarreragineangaratzea, buru-jarduera sendo baten ondorioz.
• Eta, ikasitakoa esanguratsua izatea eta beste espa-rru batzuetan aplikagarria izatea.
Konstruktibismoari buruzko puntuak euskarritzat har-tuta, hauek dira SESZaren printzipio metodologikoak:
• Ikastea norbanako prozesua da, ingurunearekinelkarreraginean garatzen dena, inguruneak guztizbaldintzatzen ez duen arren.
• Den-dena ez da era berean ikasten, eta ikasle guz-tiek ere ez dute era berean ikasten.
• Ikasleek dituzten aurretiazko ideiek haiek ikasdezaketena baldintzatuko dute.
• Ikaspenak autonomia bultzatu behar du (ikastenikastea).
• Ikaspenak esanguratsua izan behar du, eta horre-tarako baldintza hauek behar dira: materialak
esangura logikoa edukitzea, ikasgaiak esangurapsikologikoa edukitzea eta ikasten ari diren pertso-nengan jarrera positiboa izatea (buru-jarduera,gatazka kognitiboa, eskema-aldaketa eta funtzio-naltasun kognitiboa).
• Ikaspena berdinen arteko hartu-emanetan sortzenda (ikasketa dialogikoa).
• Irakasleok bitartekari gara irakaste-ikaste proze-suan.
C. Ebaluazioa SESZn
Zalantzarik gabe, ebaluazioa irakaste-ikaste proze-suen ezinbesteko osagaia da, batez ere, prozesuhorren gidari bihurtzen bada, eta prozesu berriensortzaile edo katalizatzaile. Dispositibo horren zeregi-na heziketa-prozesuak emandako informazioa azter -tzea da, prozesuari osotasunean laguntzeko.
Ebaluazioa egiten dugun lan guztiaren ardatza da.Irakaste prozesuaren erregulatzailea da eta, aldi bere-an, ikaste prozesuaren ere bai. Bigarren esparruhorretan, ikasten duenari beraren eraikitze prozesuakontrolatzea eta erregulatzea ahalbideratzen dio. Hauda, ikaslearentzako ebaluazioa elementu autorregu-latzaile bihurtzen da, “ikasten ikastea” ahalbideratubeharko liokeena. Gure lana irakaste-ikaste prozesuaerregulazio eta autorregulaziorako mekanismoez blai -tzea da.
Ideia hauek guztiak gauzatzeko, guk pausu hauekjarrai tzen ditugu:
• Ikastaldeak eta tutorearengandik jasotzen duguninformazioarekin hasierako ebaluazioa burutu.
• Saioen helburuak ikasleekin adostu eta, bidebatez, ikasleek egin behar denaren irudikapenmentalak eraiki.
• Ebaluazio irizpideak adostu, eta jardueren aitzina-pena eta planifikazioa egin.
• Adostutako helburuak ikasle guztiek bereganatudituzten ala ez egiaztatu.
• Ikaslea bere aurrerapenez eta berak eraikitako pro-zesuaz ohartarazi.
• Irakaslea ikasleen bilakaeraz jabetu.
• Programatutako irakaste-ikaste prozesuan eginda-ko aurrerapenak ikasleekin konprobatu.
05
A. Ikastetxeei begira
Ikastetxeetan garatuz doazen Eskola Agenda 21 pro-grametan sakontzeko eta trebatzeko aproposa izateazgain, SESZko programak hauxe eskaintzen die:
• Ikasleei:
Barnetegi erako aste beteko egonaldiak.Ikastaldeak ingurumen-hezkuntzan kokatzen dubere lana, honako Lan-Proiektuetariko bat garatzeko:"Ura", "Itsasadarra", "Lurra", "Basoa" edo "Planetaberdea".
Honek egokitzapen lana eskatzen du. Ikasleen beha-rrizanak, interesak eta berezitasunak kontuan har -tzen dira proposatutako helburuen lorpena era era-kargarri eta hurbilean gerta dadin. Honez gain, ikas-leek hezkuntza artistikoan ere jarduteko aukera duteTailer batean parte hartuta. Era berean, jatorri des-berdinetako eta adin bereko neska-mutilekin elkarbi-zitza eta komunikaziorako aukera daukate denboralibreetan.
• Irakasleei
Gure esperientzi pedagogikoan parte hartzea. Xedehau hurrengo jardueretan zehazten da:
–Irakasleekin egonaldiaren aurretiko bilera egitea(PRE deiturikoa), garatu nahi den Lan-Proiektuasakon ezagutzeko, eta ikasturteko plangintzan sar-tzeko dituen posibilitateak aurkezteko.
–Material didaktikoak sortzea eta irakasleen esku jar -tzea, ingurumen-hezkuntza ikastetxeetan garatuahal izateko.
–Hezkuntza Saileko beste ikastetxeekin elkarlana, ira-kaslegoaren prestakuntza programetan, lan-minte-gietan, etab.
–Zenbait teknika sinple ezagutaraztea, Sukarrietakoegonaldian tailer bat garatzeko eta beren ikastetxee-tan ere eman ahal izateko.
B. Ikerkuntza eta kolaborazioa
• Ikerkuntza:
–Ikastetxe eta maila ezberdinetako neska-mutilekinjarduteak material didaktikoak sortzeko eta ebalua -tzeko aukera ematen digu, eta era berean, geure pro-posamen metodologikoei buruz gogoeta egitea ahal-bidetzen digu, eskola bizitik urrun ibili barik. Arlo
SESZ-ren eginkizunak
06
honetan gure asmo nagusia litzateke SESZen egin-dako materialak irakasleen eskura jarriz estilo meto-dologiko jakin bat bultzatzea ikastetxeetan.
–Egiten dugun lanak aukera ematen digu gainerahainbat forotan parte hartzeko (ikastaroak, jardunal-diak, hitzaldiak...) geure esperientziak beste taldeikertzaileekin elkartrukatzen ditugularik.
Ikerkuntza eta materialak zein argitalpenak sortzekoarloan, hona hemen SESZaren lan batzuk:
50 PROPOSAMEN BASOA IKERTZEKO INGURU-MEN IKUSPEGITIK. CEEP-SESZ. 1996
43 orriko ikaslearen liburuaeta 22 orriko irakaslearenliburua.
Lan-proposamena lau atale-tan dago banatuta:
• Paisaia.
• Basoa ikertzen.
• Baso mehatxatua.
• Zer egin dezakegu?
AURRETIAZKO IDEIAK ETA INGURUMEN-HEZ-KUNTZA. CEEP-SESZ. 1998.
Liburu hau 1995-96 ikasturtean egindako ikerketabaten ondorioa da. Bertan ikasleek ingurumen-hez-kuntzako zenbait gairi buruz dituzten aurretiazkoideiak ikertu ziren.
Liburuak zer hauek dauzka:
• Ikerketa eredu bat.
• Proposatutako gaiakikertzeko fitxak.
• Emaitzen erabilpenaikasgelan lantzeko.
URA: ANIZTASUNARI EKITEKO HAMAIKA PROPO-SAMEN. Sukarrieta Taldea. 2005.
Argitalpen honek jasotzenditu:
• Irakaslearen liburua (89orri).
• Urari buruzko azterketaegiteko lan proposame-na, lau mailetan antola-tua (192 orri).
• Material osagarriak:mapak, naturako gidak,ipuinak,...(133 orri).
HEZKUNTZA PROGRAMA ETA EBALUAZIO HEZITZAI-LE EREDUA. Autorregulazioa irakaste-ikaste prozesuan.CEEP-SESZ. 2007.
Bartzelonako UnibertsitatekoICEk bere kalitate metodolo-giko eta izaera berritzailea-gatik aipamen berezi batekinsaritutako liburu honetanSukarrietan astero asterobertora datozen Bizkaikoikasle, irakasle eta ikastetxe-ekin egiten dugun lan peda-gogikoaren oinarria azaltzenda. Sukarrietan aurkitu ahalizango duzuen hezkuntzapraktikaren isla bat.
Material hauek zein SESZen burututako hausnarketenondorioz sortutako beste edozein, hau da, LanProiektuetako eta Tailerretako txostenak edo kongresue-tan eta jardunaldietan aurkeztutako ponentziak, aldizka-rietan agertutako artikuluak... zuen eskura dituzue.
• Kolaborazioak:
SESZko beste jarduera mota bat da ikastaroak, min-tegiak eta abarrekoak antolatzea Berritzegune,Ingurugela, EHU-UPV zein Urdaibaiko BiosferaErreserbako Patronatoarekin elkarlanean aritzea.
07
Lan-proiektuak
Lan-Proiektuen garapenak hurrengo protagonistakinplikatzen ditu:
Ikasleak:
• Ikaste-prozesuaren protagonista izateaz gain, proze-su beraren garapenaren protagonista bihurtzen da.Bere inplikazioa eta motibazioa suspertuz jarrera-aldaketa errazten da.
• Parte hartzen du Lan-Proiektuaren diseinuan, errea-litateari buruzko datuak jasotzen ditu, eta informa-zioa antolatu eta analizatzen du.
• Pentsamendu-estrategiak garatzen ditu ikerketa-prozesuan, hala nola hautaketa, analisia, sintesiaeta ebaluazioa.
• Taldean lan egiten du eta elkarlana eta korregula-zioaren onurak jasotzen ditu.
Tutoreak:
Tutorea egonaldian oso garrantzitsua da, eta egitenduen ahalegina eta hartzen duen ardura profesionalagoraipatu behar dela ahaztu barik, berak:
• Lan-proiektua ikasturteko programazioan integra -tzen du.
• Ikastaldeaz eta bere hezkuntza-beharrizanei buruz-ko datuak ematen ditu.
• Ikastaldea motibatzen du eta gainontzeko eskola-jarduerekiko lotura errazten du.
• Parte hartzea zehazten du bere interes profesionala-ren arabera.
SESZko Talde Pedagogikoa:
• Ikasgaien inguruko programen diseinua garatzera-koan aztertu, galdetu, kokatu eta zentzua ematendio materialari.
• Zentroaren baliabideak eta ingurunean daudenakantolatzen ditu.
• Ikasleek kontzeptuak ulertzea errazten du, informa-zioak kokatuz eta testuinguruan jarriz, baitaberaien abilezia eta trebetasunen garapena ere(laginak hartzea, behaketa, orientazioa, landare etaabere zainketa...)
• Jarrera-aldaketarako egoera aproposak bultzatzenditu.
• Tutoreari aukeratutako parte hartzea garatzenlaguntzen dio formakuntzarako bidea zabalduz: pro-gramaren ereduaren inguruan, IngurumenHezkuntzako edota konstruktibismoaren ikuspegiadela eta, ebaluazioa eta autorregulazio mekanismo-ei buruz..., edota esperientziak eta iritziak trukatze-ko posibilitatea irekiz..., edota ikastaldea hobetoezagutzeko, elkarbizitza eta jarrera zehatzak bul -tzatzeko...
Lan-Proiektuak eta Curriculuma:
• Ikasgaia arazo edo kontzeptu baten inguruan anto-latzen da, eta arazo edo kontzeptu hori globaliza -tzailea da, hau da, ohiko arloetatik haratago doa.
• Edukiak antolatzerakoan deskribapen, analisia,interpretazio eta kritika estrategiak erabiltzen dira,eboluzio, moldaketa, aldaketa, edota sistema beza-lako nozioei heltzea ahalbidetzen dutelako.Ingurunera egindako irtenaldiak funtsezko baliabi-detzat ditugu.
• Edukien trataerak errealitatea ulertzeari ematen diogarrantzia, eta ez informazio pilaketari. Hainbat era-tan lantzen dira edukiak -eta ikuspegi ezberdineta-tik- kontzeptualak, prozedurazkoak edo jarrerazkoakdiren arabera.
Taldeari egokitutako programa
Ingurumen Hezkuntzako azken xedea da aldaketaksortzea balore eta jarreren alorrean ingurumenarekikopertsona ardura tsuagoak lortzeko asmoz. Xede horre-xek bihurtzen ditu jarrerazko edukiak gure lanarenardatz nagusi, kontzeptuak eta prozedurak tresnagarrantzitsuak izanik haiek lortzeko.
Egonaldia
08
Irizpide hauek kontuan hartuz, eta SESZera LH 4.mailatik DBH 2. mailara arteko ikasleak datozelaahaztu gabe, Lan-Proiektuek beraien helburuen lorpe-nerako jarduera sorta zabala dute. Honek taldebakoitzaren berezitasun eta beharrizanei erantzuteaahalbidera tzen du; beti ere, aurretiazko ideiak etatutoreak emandako informazioa abiapuntua izanik.
Egonaldia prestatzeko uneak
Egonaldiaren bost egunetako iraupenak mugatu egi-ten du Ingurumen Hezkuntza programa oso bat sako-nean garatzeko aukera. Muga horri aurrera egindakioke egonaldia ikastetxearen ikasturteko plangin-tzan egoki txertatuz gero, edo Ingurumen Hezkuntzaikastetxean sartuz gero. Era horretan bultzatu daitekeikasleengan ematen diren jarrera aldaketak sakonakizatea, edo esaterako, esanguratsuak diren alternati-bak martxan jartzea.
Gure partetik eta aipatutako aukera horiei bultzadaemateko hurrengo ekintzak burutzen ditugu:
a) PRE izeneko topaketa: ikastaldeen egonaldiarenaurretiko topaketa da. Sei ordu inguru irauten du.PREaren helburua zera da, irakasleei eskaintzeaegonaldian burutzeko duten Lan-Proiektuari buruz-ko ikuspegi ahalik eta zabalena. PREak saio teori-ko zein praktikoak dauzka. Honetarako LanProiektuen txostenak erabiliko ditugu. Materialhauekin era antolatu batean aurkeztu nahi dituguLan-Proiektu bakoitzean burutzen diren ekintzak.Txostenetan zera azaltzen da:
–IH programa batek SESZen hartzen dituen alderdieiburuzko gogoeta bat.
–Gure trataera metodologikoa, helburu eta edukieiburuz.
–Lan-proiektua osatzen duten saioak, euren xedeaketa landu beharreko edukiak barne, eta burutzendiren ekintzak laburki deskribatuz.
b) Ikastetxea BISITATZEA: Egonaldia baino hamaregun lehenago gutxi gora-behera, SESZko irakaslebatek bisitatuko du ikasle taldearen jatorrizko ikas-tetxea, helburu birekin:
–Ikasleekin: Hasierako kontaktu bat ezartzea egonal-diari buruzko hainbat alde ezagutarazteko, eta bidebatez, euren zalantzak argitzeko. Gainera, gure bisi-ta jaso ostean norbait ezaguna daukate SESZeraailegatzean. Bestetik, bisitak ahalbidetzen digu ikas-taldeari buruzko ideia bat egitea (ezaugarriak, gizar-te-ingurunea, ikasgelako giroa...).Lehen kontaktu horretan Lan-Proiektuaren hasierakofasea egiten dugu, landuko dugun gaiari buruz tal-deak dituen aurretiazko ideiak ezagutuz.
–Ikasleen tutorearekin: Bilera bat egiten dugu berakdituen egonaldirako helburuak, landu nahi dituenedukiak, etab. ezagutzeko.
Honako hauek dira SESZen eskaintzen ditugun Lan-Proiektuak:
09
"URA" Lan-Proiektua
Ura ezinbesteko elementua da planetako bizia garatueta irauteko baina, onura mugatua izateaz gain, des-berdinki dago banatuta. Hala ere, elementu hau ez dabeti modurik egokienean erabiltzen (gehiegikeriakkontsumoan, tratamendu falta, kutsadura...).
Ba al zenekien......kutsaduraren arazoa dela eta, azaleko eta lurpekour gezaren baliabideak murrizten ari direla?
...gure ur kontsumoa Indiako biztanle batena baino10 aldiz handiagoa dela?
10
Lan-proiektu honen helburua problematika honetarahurbiltzea da, urari lotutako arazoak aztertzeko etaurarekiko erabilpen egokiak eta errespetuzko jarrerakbultzatu nahian.
aurre egiteko
URA GIZAERALDA-KETAK:
PotabilizazioaUr hartzeaUrtegiak
Gatz gabetzea...
URARENHIRIBIDEA
GIZA JARDUERAKTurismoa
NakazaritzaIndustria
Domestikoa...
INPAKTUAK DESOREKASOZIALAK
AZAROAKKutsaduraEskasia
Ekosistemen suntsipenaGatazka sozialak
Ur edangarri gabeziaIpar/hegoa desoreka
...
JARRERA ALDAKETAK:Zentzuzko erabilera
AurrezpenaEkosistemen garbiketa
Elkartasuna...
GARAPEN IRAUNKORRA
OREKA
ERALDAKETANATURALAK:
Egorea aldaketakMotak
...
ZIKLOAAUTOGAR-BIKETA
BIOSFERA
EKOSISTEMAK
KOSTALDEA ERREKA
Elementu biotikoElementu abiotico
HarremanakMoldaerak
...
ematenda
eratzen dute
matenduz
ditu
iraunaraztendu
ditueratzen
dute
hornitzeko
bereiztendira
mantentzen da
lortzeko
ahalbideratzen dira
sortuz
eta ondorioz arriskuanjartzendituzteekiditzekobideratzeko
suntsitzen dituzte
eraldatzen dute
konpontzeko
11
"ITSASADARRA" Lan-proiektua
Mundaka-Gernikako itsasadarra da UrdaibaiBiosferako Erreserbaren ardatz nagusia, eta balio eko-logiko handia dauka bere ekosistemen aniztasun,aberastasun eta kontserbazio egoeragatik. Izan ere,ohiko giza-jarduerek eskualdeko baliabideak ustiatudituzte ingurunearekin zintzo jokatuz.
Urdaibaiko baloreak ezagutzea, ingurumen-arazoenaurrean jarrera hartzea eta irtenbideak bilatzea diraItsasadarra Lan-Proiektuaren bitartez bilatutako xede-ak.
Ba al zenekien......itsas zabaleko arrain espezien 3/4ak, euren bizi tzazikloaren epe bat padura edo zingiretan igarotzendutela?
...mundu mailako arrantza harrapaketak gutxitzendoazela, itsasoak sortzen duena baino gehiago arran-tzatzen dugulako?
EKOSISTEMAK GERNIKA-MUNDAKA ITSASADARRAdaude
PROBLEMATIKAKKutsadura
Ekosistema naturalen desargepenaEspezieen desargepena
Gizakiarentzat bizimodu aldaketakLanbideen desagerpena
...
IRTENBIDEAKBiztanleen sentsibilizazioa
Ekimen arduratsuaEkosistemen ustiapen mugatua
GARAPENIRAUNKORRA OREKA
URDAIBAIKO BIOSFERA ERRESERBA
EKOSISTEMAK
Erreka Padura Itsasadarra
Faktore abiotikoakFaktore biotikoak
HarremanakGarrantzia
...
ONURAKBerezitasunakBioaniztasunakProduktibitateaOsasun iturria
Hegazti migratzaileen geralekuaJanari iturria
Aisialdirako lekua...
kokatuta
garatzen dirasuntsitzen
dituzte
ditu
murriztendituzte
aurre egiteko murrizteko eragiten dituztedituzte
mantentzeko ekiditeko
mugatzendituzte
sortzendituzte
lortzeko
kontserbatzeko etorkizunean ziurtatzeko
GIZA INPAKTUAKUrtegiak
Kirol portuakKanalizazioak
Pasaiaren itxura aldaketakGehiegizko ustiapena
Isurketak...
GIZA JARDUERAKIndustriaMariskeoa
NekazaritzaAbeltzaintza
TurismoaArrantza
...
Ba al zenekien......Bizkaian baso lur azalera gehiena pinuz eta
eukaliptoz beteta dagoela?
...bi segunduro futbol zelai baten besteko baso azale-ra desagertzen ari dela?
"BASOA" Lan-proiektua
Basoak betidanik izan dira baliabide iturri garrantziz-koak gizakiarentzat. Baina egunez egun desagertzenari dira, zintzo eta behar den moduan ez erabiltzea-gatik.
Baso mota ezberdinak, osatzen dituzten elementuaketa beraien artean ezartzen diren erlazioak, ematen
dizkiguten onurak, giza-jardueragatik jasandako eral-datze edo desagertzea, eta horren guztiaren ondo-rioak dira Basoa Lan-Proiektuan landutako alderdibatzuk.
Lan-proiektuaren xedea izango litzateke basoa defen-ditzeko eta gordetzeko beharrizanaz kontzientzia har -tzea, erantzukizun eta begirune jarrerak bultzatuznaturaren aldeko jokabideak lortzeko.
12
mantenduko da bultzatzen dute
burutzen da
sorrarazten du
behar du
sortzen ditu
desagerraraz-ten du
kaltetzendu
ekiditzeko
eraldatzen du
dago
Orekatzen dubilatzen ditu
eskaintzen ditu
da
BASOA GIZAKIAREN BIZIMODUA
GARAPEN IRAUNKORRAK
BASOAREN ALDEJARRERA HARTZEA
ONURAKOsasun iturriaBioaniztasunaAirea depuratu
Klima erregulatu-----------
Ondare kulturala-----------
Egurra eta fruituak
PAISAJEAKokapena
Paisajearen unitateakBilakaera
Giza inpaktuak
* Bertoko* Munduko basoak
EKOSISTEMAFaktoreak
- Abiotikoak- Biotikoak
Erlazioak
OihangabetzeaHigaduraLurzorua galtzeaKlima aldaketaAnimalia eta landareenespezien desagerpena
Hainbat tribu eta gizakibizimoduen hondamenaIpar-HegoaldekodesorekaMedikuntzarako lehengaien galera
IRTENBIDEAKKontserbazioaBirsorkuntza
Paperaren birziklaiaKomunikazioa
GIZA-INPAKTUAKBasoko lurraren azaleraren galera
- Gehiegizko mozketa- Ustiaketa- Suteak- Landaketak- Eraiketak
13
"LURRA" Lan-proiektua
Lurretik lortzen ditugu gure elikagaiak. Azken mende-an zehar izugarri aldatu dira nekazaritza eta abel-tzaintza lantzeko erak gaur egun ustiapen intentsiboanagusitu delarik.
Lan-proiektu honetan ustiapen sistema desberdinakalderatzen ditugu (naturala, intensiboa, zein beste).Era berean, gogoeta egin nahi dugu ustiapen sistemadesberdinek ekarritako ondorioez, bai gure osasunaribegira, bai ingurumenari begira eta baita mundukoherrien garapenari dagokionez ere.
Egonaldian zehar abereen zaintza, ortuko lanak,edota elikagaien eraldaketak tartekatzen dira gogoetasaioekin, kontsumitzaile legez gure ardurak zehaztunahian.
Ba al zenekien...... munduko populazioaren %25ak, iparraldekook,elikagai ekoizpenaren %75a kontsumitzen dugula?
...azken 20 urteotan intsektikarien erabilpena 17aldiz handitu dela?
14
JARRERA ALDAKETA
GUK(kontsumitzaileok)
IRTENBIDEAKKontsumo arduratsua
Nekazaritza eta abeltzaintza ekologikoaBidezko merkataritza
INPAKTUAKnegutegiakgarraioa
multinazionalak (sareak...)ongarri kimikoa botatzea
JARRERA DESEGOKIAKAnimaliei tratu txarra emateaUrrutiko produktuak erostea
Janari prestatuak erosteaGehiegizko kontsumoa
GARAPEN IRAUNKORRA
NATURALA INTENTSIBOA
ELIKAGAIAK
MERKATURATZEA
ARAZOAK- Osasunean: abereen eta gizakion gaixota-sunak (behi zoroak, hegaztien gripea, minbi-zia,,,)- Ingurumenean: ura, airea ta lurzoruarenkutsadura, lurzorua txirotzea, bioaniztasuna-ren galera, elikagaien kutsadura- Herrien garapenean: lurrarekiko kulturarengalara, gure elikatze ohituren galera, pobre-zia, desertizazioa, emigrazioa, herrialdeenarteko desoreka
LURRANEKAZARITZA ETAABELTZAINTZA
lortzeko
lantzenda
eraezberdinetan
lortzen dira
aurkituz etaeraginez
ekiditzeko
izan behardugu
bultzatzen duorekatzen du
eragiten dugu
erosten dugu
sortzen dira
eragiten dute
saltzen diraeragiten dute
"PLANETA BERDEA" Lan-proiektua
Gure gizarteak sortutako bizimoduagatik, naturarenbaliabideak neurririk gabe ustiatzen ari gara. Egoerahonek gure planetan arazo larriak sortzen ditu: balia-bideen agorpena, hondakinak, ipar eta hegoaldekoherrien arteko desoreka... Ezin dugu ahaztuGlobalizazio delakoan murgilduta gaudela.
Datozen belaunaldietakoei bizirik dirauen planetauzteko, garapen iraunkorraren bidetik. Agenda 21akjarri dira martxan. Programa hauen garapenerakoezinbestelakoa da gizarte osoaren inplikazioa.
Lan proiektuaren xedea da planetaren ahalmenamugatua dela ulertzea, gure bizimoduarekiko jarrerakritikoa garatzea eta arazoen irtenbideak guztion arte-an bilatzea eta burutzea.
15
Ba al zenekien......planetaren biztanle guztiek guk beste kontsumitukobalute gizakiok bi planeta eta erdi beharko genituzkelabizitzeko?
...bakoitzak egunero kilo batetik gora zabor sortzendugula?
GIZA INPAKTUAKHondakinak
- Solidoak (HHS):Zaborra Trataera:zabortegia / errausketa
- Isurketak-emisioak(Iikido eta gasak)Errekurtsoengehiegizko erabilpenaMunduko merkatuarenantolaketa...
AZAROAKKutsadura (aire, ura,lurzorua)Negutegi efektuarenhanditzea, beroketa,globala, klima aldaketaOzono geruzaren zulaketa... Errekurtsoen agorpena:deforestazioa energiaiturri ez berriztagarriak... Ekosistemen suntsipena, animalia eta landaren ezpezieen desagarpenaIpar-Hegoko desoreka, gatazka sozialak, kanpozorra ...
IRTENBIDEAKKontsumoaren murrizketaZaborraren murrizketaBerrerabilpenaBidezko merkataritzaGobermuz KanpokoErakundeak...Besteei esan
JARRERAHARTZEA
GARAPENIRAUNKORRA
EKOSISTEMAKEREDUA
Elementuenarteko oreka
NATURA GIZAKIA
ERREKURTSOAKIzaki bizidunak
MineralakPetrolioa, gasa
LurraAireaUra
LEHENGAIAK
PRODUKTUA
GUREBIZIMODUEREDUAKontsumoohiturak
osotzen dute
garatudu
orekatzen du
harremana
desorekatzendu
erosten ditugu
hartzenditugu
lortzen dira
egiteko
bultzatzen du
sortzen ditu
kolokan jartzen dubultzatzen
dujarrera arduratsua
ekoizten ditugo
Tailerrak
Ikasleentzat:
Tailerren helburuak hauexek dira: autonomia pertso-nala eta egindako lanarekiko satisfakzioa garatzea,sormena eta espresibitaterako gaitasunak garatzea,eta ikastetxe ezberdinetako neska-mutilen artekoharremanak eta elkarlana sustatzea.
Tutoreentzat:
Tailerrak hezkuntza artistikoaren inguruan nagusikigaratutako antolakuntza, metodologia eta jarduereneredu bat dira, ikastetxeetan aplika daitezkeenak.
Egonaldian zehar zortzi tailer garatzen dira. Tutorebakoitzak hartzen du tailer hauetariko baten ardura,horretarako behar den formakuntza PRE izeneko bile-ran hartuta. Gainontzeko tailerrak SESZaren eskugeratzen dira, aipatutako zortzi tailerrak bete arte.
Gaur egun ematen diren tailerrak honako hauekdira:
• Argazkigintza • Astronomia• Bideogintza • Ehungintza• Irratia • Koadernaketa• Zeramika • Zumetza• Kosmetika • Sukablog• Sukaldaritza • ...
16
17
Elkarbizitzaren balioa
SESZko egonaldia aste beteko barnetegi eran izateakikastetxe ezberdinetako ikasleek guneak eta denborakkonpartitzea ekartzen du, eta konpartitze hori interes-garria eta probetxagarria izan daiteke elkarbizitzalantzeko.
Jakin badakigu baloreak lantzea epe luzeko beharradena, baina SESZen emandako asteak zer edo zer ekardiezaioke zuen ikastetxeetan egunero egiten duzuena-ri. Honako hauek dira elkarbizitzarako denbora apro-posak: otorduetakoa, ludotekakoa, logeletan emanda-koa, agur-jaia eta gainontzeko denbora libreak.
Aipatutako denboretan azpimarratu egiten da pertso-nenganako eta ingurunearekiko ERRESPETUA etaelkarbizitzak berariazkotzat duen ABERASTASUNA.
Ordutegia
8,00 Ohetik altxatu
8,40 Gosaria
9,00 Lan-proiektuak
13,00 Bazkaria eta astia
15,00 Lan-proiektuak
17,00 Askaria
17,30 Tailerrak
20,00 Afaria eta astia
22,00 Lotara (ostegunean 23ak arte luzatzen da,agur-jaialdia ospatzeko)
Egotetxearen deskribapena
Sukarrietako Egotetxea Busturia eta Sukarrieta arteandago. Eremuak dituen ia 80.000 metro karratuetanhonako alderdi hauek nabarmentzen dira:
• Egotetxea: logelak, jantokia, sukaldea, erizaindegiaeta ikasle zein irakasleen egonaldirako behar direnzerbitzuekin. Pedagogi ekintzetarako ikasgelak, taile-rrak, irakasle gela, informatika, laborategiak eta ludo-teka dauzka.
• Kirol-instalazioak: frontoia eta zenbait kirol-zelai.
• Negutegiak, baratzeak, fruitarbolak eta korta, arra-za ezagunenetako animaliekin.
• Instalazio guztiak 7 eta 14 urte bitarteko neska-mutilentzat egokituta daude.
Beste informazio interesgarri batzuk
18
Eskakizunak
Egonaldia Bizkaiko ikastetxe guztiek eskatu ahal izan-go dute. Lehen Hezkuntzako 4., 5. eta 6. mailetara-ko zein DBH-ko 1. eta 2. mailetarako.
Tutoreen konpromisoak
• Egonaldi aurretik:
PRE bilerara joatea, bertan dokumentazioa etaProiektuko informazioa jasotzeaz gain, irakasleak tai-ler baten garapena ikasiko dute eta.
• Egonaldian:
– Aldez aurretik hautaturiko tailer baten ardura har-tzea. Tailer hori garatzeko formakuntza PRE tailerreanegingo da SESZko partaideen laguntzaz.
– Logeletako zaintzaz arduratzea.
• Lan Proiektuetako jardueretan parte hartzea hau-tazkoa da.
SESZek hartutako konpromizoak
• Onarturiko tutoreekin topaketak egitea, SESZengaratu daitezkeen jarduerei buruzko ikuspegi ahaliketa zabalena eskaintzeko.
• Tutore bakoitzarekin lan egitea egonaldian burutukodiren jarduerak eta beraien orientazioa elkarrekin pla-nifikatzeko, eta tutoreak nahi izandako partehartzemaila zehazteko. Lan-bilera horiek ikastetxeetan ber-tan egiten dira.
• Hasierako kontaktu bat izatea ikasleekin haiekSESZera etorri baino lehen.
• Egonaldian zehar lan-saioak animatzea, eta mate-riala prestatzea lan-saiook garatzeko.
• Jantokiak eta denbora libreak zaintzea.
19
SESZ eta Eskola Agenda 21
1982. urtean sortu zenetik hona, SESZaren hezkuntza jarduera Ingurumen Hezkuntzaren helburuen garapenoinarritu da. Bertoko programak Iraunkortasunerako Hezkuntzan oinarrizten dira, eduki zein metodologiarenaldetik egungo Eskola Agenda 21aren asmo eta helburuak jasotzen dituztelarik.
Laburbilduz, Ingurumen Hezkuntzan eta Eskola Saiakuntzan SESZek duen esperientzia luzean oinarrituz esandaiteke SESZ-ko egonaldiak aukera paregabea eskaintzen duela Eskola Agenda 21ak behar duen inplikazioa,sendotasuna eta bultzadari laguntza emateko.
SESZ eta Eskola Agenda 21
20
Eskolako Agenda 21 Osagaiak
Eskola-Ingurunearen kudeaketa iraunkorra
Curriculumaren berrikuntza
Komunitatearen parte hartzea
SESZek eskaintzen duena
- Lurra, Ura, Basoa, Planeta Berdea eta Itsasadarralan proiektuen bitartez: berrerabilpena, kontsumoa,energia, biodibertsitatea, hondakinen kudeaketa,kutsadura, garapen iraunkorra, giza garapena,efizientzia...
- Problematiken ezagutza.
- Alternatibak:
• Ikasleria: beraien ezagutza eta aurreideietatikabiatuz.
• Gizartea: praktika egokiak.
- Irakaste-ikaste prozesuen eredua.
- Ebaluazio Hezitzailearen eredua.
- Konstruktibismoa.
- Disziplinartekotasuna.
- Helburu eta metodologiaren arteko koherentzia.
- Kalitate pedagogikoa.
- Metodologia parte hartzailea:
Ikasleak: Ingurumen eta gizarte arazoen aurreansentsibilizazioa garatu eta ingurumenaren aldekokonpromisoak hartzeko aukera zabala.
Irakasleak: Eskola Agenda 21ean parte hartzekoerabilgarriak izan daitezkeen planteamendu meto-dologikoak praktikan ikusteko behatokia.
Ikastetxeei: Antolamenduarekin eta funtzionamen-duarekin lotutako klabe batzuk bultzatzeko aukera.
- Talde dinamika.
- Aniztasunaren trataera.
- Denon arteko balorazioa.