Upload
jonandermarques
View
70
Download
0
Embed Size (px)
Citation preview
Azfk1.mcd
1. Ariketaren azpian dauden datuekin kalkulatu:a. Gramotan burdin atomo-gramo baten pisua.b. Nitrogeno mol batean nitrogeno atomo kopurua.c. 10 atomo nitrogenok pisatzen dutena mau unitatetan.d. 108 mau pisatzen duten ur molekula kopurua. Masa atomikoak: N:14 H:1 O:16 Fe:55,5
Kurtsoa/Curso 05/06: DBHKlasea/Clase: 4. C
Ikasgaia/Asignatura: Fisika eta Kimika Ebaluaketa/Evaluación: 1.a 1. kontrola
Data/Fecha: 06/10/11
NON GAZTEAK
HAN ASMOAK
2. Osatu beheko taula:a. Atomo batek 9 protoi eta 11 neutroi dituela jakindab. Bi karga positibo, 20 protoi eta 18 neutroi dituen atomo batc. d. c atalean dagoen elementu baten isotopo bat 20 mau pisatzen duela
jakindae. c atalean dagoen elementuaren ioia 2 karga negatibo badu.
Z A Protoi kopurua
Neutroi kopurua
Elektroi kopurua
a
b
c
d
e
Z A Protoi kopurua
Neutroi kopurua
Elektroi kopurua
a 9 20 9 11 9
b 20 38 20 18 18
c 8 18 8 10 8
d 8 20 8 12 8
e 8 18 8 10 10
NON GAZTEAK
HAN ASMOAK
3. Zenbat atomo oxigeno dago hurrengo kopuruetan:a. 3 molekula azido nitrikoan (HNO3)b. 5 mol oxigenotanc. 80 mau sodio hidroxidoan (NaOH)d. 108 g burdin hidroxidotan (Fe(OH)3)Masa atomikoak Fe:57 O:16 H:1 Na:23 N:14
NON GAZTEAK
HAN ASMOAK
4. Zein da azido fosforikoaren (H3PO4) pisu molekularra.a. Zenbat pisatzen du molekula batek gramotanb. Zenbat pisatzen du mol batek gramotanc. 20 g-tan zenbat mol dagod. 20 g-tan zenbat molekula dago
Masa atomikoak: P:31 O:16 H:1
5. Azaldu zer den erreakzio kimikoa, dituen atalak eta osagaiak eta haien esanahiak. Zer da erreakzio kimiko baten doiketa? Doitu etanolaren (C2H5OH) errekuntzaren erreakzioa, egiten duzuna azalduz urratzez urratz.
1 C2H5OH + 3 O2 2 CO2 + 3 H2O
NON GAZTEAK
HAN ASMOAK
Azfk2.mcd
1. Azaldu zer diren zenbaki atomikoa eta masikoa.
a) Atomo batek 20 elektroi ditu eta bere zenbaki masikoa 42 adierazi atomo honen
protoiak, elektroiak eta neutroiak.
b) Ioi batek 10 elektroi eta 10 neutroi dauzka eta bere zenbaki masikoa 18 da, adierazi bere karga eta bere zenbaki atomikoa.
Zenbaki atomikoa (Z) atomoan dagoen protoi kopurua daMasa zenbakia (A) atomoan dagoen atomo kopurua gehi neutroi kopurua
a) Atomoa neutroa izateagatik elektroiak eta protroiak berdinak dira, Z=20 (protoiak) A=Z+N 42=20+N N=22 neutroi
b) A=18 18=10+Z Z=8 protoi eta 10 elektroi dituenez bere karga –2 da
Kurtsoa/Curso 05/06: DBHKlasea/Clase: 4. C
Ikasgaia/Asignatura: Fisika eta Kimika Ebaluaketa/Evaluación: 1.a 2. kontrola
Data/Fecha: 06/11/13
NON GAZTEAK
HAN ASMOAK
NON GAZTEAK
HAN ASMOAK
2. Kloroaren masa atomikoa 35,5 da.a) Zein da bere masa molekularra?
b) Zein da kloro gasaren molekula baten masa?
c) Zein da kloro gasaren molekula-gr baten masa?
d) Zenbat mol dira 5 gramo kloro?
e) Zenbat molekula dago 5 gramo kloro?
a) PM(Cl2)=2·35.5=71
b) 71 mau
c) 71 g
d) n=m/PM n=5/71=0.070 mol
e) molekula kopurua=n·Na=4.21·1022 molekula
3. Oktanoa da gasolinan dagoen osagai inportanteena, bere errekuntzari esker
motorrak ibiltzen direlako. Oktanoaren aberastasuna gasolinan %95 da. 20 g
gasolina erretzerakoan a) zenbat gramo ur eratzen dira eta b) zenbat gramo oxigenok
erreakzionatzen dute?. Masa atomikoak C:12 H:1 O:16
4. 5 g hidrogeno eta 5 l nitrogeno (biak baldintza normaletan) ontzi itxi batean sartzen
dira. Erreakzionatu eta gero amoniakoa (NH3) sortzen da. Azaldu a) zein den erreaktibo
mugatzailea, b) zein den soberan geratzen den masa eta c) zenbat litro amoniako sortzen
diren baldintza normaletan.
Masa atomikoak N:14 H:1
6. Azaldu erreakzio mota esberdinak
Azfk3.mcd
1. Atomo bat karbonok 6 elektroi ditu, zenbaki masikoa (masa zenbakia)13 da,
determinatu zenbaki atomikoa (azaldu zergatia) eta dituen neutroiak eta protoiak.
Bere isotopo batek neutroi bat gehiago dauka, kalkulatu isotopoaren zenbaki masikoa
eta protoiak eta elektroiak.
Isotopo honen ioi baten karga +2 bada, determinatu dituen protoiak neutroiak eta elektroiak.
Atomoa izateagatik neutroa da, beraz protoi kopurua (zenbaki atomikoa, Z) eta elektroi kopurua berdinak dira: Z=6, masa zenbakia (A) protoi kopurua gehi neutroi kopurua da, beraz A=Z+N 13=N+6 N=7 neutroi.
Isotopoek protoi kopuru berdina daukate, beraz Z=6 eta N=7+1 => A=6+8 A=14
Kurtsoa/Curso 06/07: DBHKlasea/Clase: 4. C
Ikasgaia/Asignatura: Fisika eta Kimika Ebaluaketa/Evaluación: 1.a Azterketa
Data/Fecha: 06/11/27
NON GAZTEAK
HAN ASMOAK
2. a) Kalkulatu zenbat gramo kaltzio karbonato (CaCO3) behar diren 30 g kaltzio
kloruro lortzeko hurrengo prozesuan: CaCO3+HCl=>CaCl2+CO2+H2O (doitu ekuazioa)
eta, b) errendimendua %75 izanik?.
Masa atomikoak: Ca:40 C:12 O:16 H:1 Cl:35
1 CaCO3+ 2 HCl=>1 CaCl2+1 CO2+1 H2O
a)
b)
3. Hidrazina (N2H4), suzirien erregai gisa erabiltzen da. Hidrogeno peroxidoarekin
(H2O2) ukipenean jarriz gero, erre egiten da nitrogenoa eta ura (gas egoeran) askatzen
direlarik. 5 g hidrazinak erreakzionatzen badu 5 g hidrogeno peroxidorekin, kalkulatu
erreaktibo mugatzailea eta soberan geratzen den erreaktiboaren kantitatea.
Masa atomikoak: N:14 H:1 O: 16
1 N2H4+ 2 H2O2=> 1 N2+ 4 H2O
4. 2 g NaCl disolbatzen dira 350 cm3-ko disoluzioa bete arte. Kalkulatu a) disoluzioaren
kontzentrazioa g/cm3-tan b) bere molaritatea c) bere zatiki molarra eta d) 1 g NaCl
gehiago disolbatzen bada molaritate berria. Masa atomikoak: Na:23 Cl:35
5. Formulaketa organikoa
1. 4-etil-5-propildekanoa
2. Butanodiala
3. 1,1-dikloroetanoa
4. 1,3,5-trimetilziklohexanoa
5. Azido metilpronaoikoa
6. 2-etil-2-penten-1-ola
1. Kitarra batean dagoen soka baten zehar hedatzen den uhin baten
abiadura, v, hurrengo ekuazioarekin irudikatu ahal da:
, formula honetan d dentsitate lineala (d=M/l) da eta T sokak
egiten duen indarra muturretan. Idatzi d, T eta v magnitude guztien
dimentsio ekuazioak eta azaldu homogeneotasun printzipioa betetzen
den ala ez, printzipioa enuntziatuz.
2. Txanpon bat 3 m/s-ko abiadura konstantez jaisten da uretan
murgildurik eta segundo bat beranduago beste bat erortzen da. Biak
hondora aldi berean heltzen dira. Igerilekuaren sakonera 4 m-koa da.
Irudikatu txanponen ibilbideak, erreferentzi sistema, bi txanponen bi
puntuak, eta ipini puntuei dagozkien balioak: denbora, posizio
bektorea eta abiadura. Zenbateko abiaduraz jaitsi da bigarrena?
3. Kotxe bat A puntutik irteten da 36 km/h-ko abiadura konstantez. 25
segundo beranduago eta 100 m atzerago irteten da beste bat 54 km/-
ko abiadura konstantez. Non elkartuko dira?. Irudikatu kotxeen
ibilbideak, erreferentzi sistema, bi txanponen bi puntuak, eta ipini
puntuei dagozkien balioak: denbora, posizio bektorea eta abiadura.
4. Azelerazioaren osagai intrinsekoak. (Zer dira?, zeintzuk dira haien
ezaugarriak?, zeintzuk dira haien arteko erlazioak? Irudika itzazu.)
Kurtsoa/Curso 05/06: DBHKlasea/Clase: 4. C
Ikasgaia/Asignatura: Fisika eta Kimika Ebaluaketa/Evaluación: 2.a 2. kontrola
Data/Fecha: 07/2/1
NON GAZTEAK
HAN ASMOAK
M sokaren masa da eta l bere luzera
T
1. Bi objektu 20 m-tara daude. A puntuan dagoena irteten da 5 m/s-ko
abiaduraz beste objektua dagoen punturantz. B puntuan dagoena aldi
berean irteten da A punturantz 10 m/s-ko abiaduraz. Marruskadura
dela eta, A-tik irten denaren azelerazioa 2 m/s2-ko azelerazioaz
mugitzen da eta B-tik irten dena 1,5 m/s2-ko azelerazioaz motelduz.
Noiz eta non elkartuko dira lehenengo aldiz? Zeintzuk dira haien
abiadurak topo egiterakoan?
2. Zaldiko-maldiko batean 3 minututan 15 bira ematen dira. Kalkulatu
a) higidura honen periodoa, b) maiztasuna, c) abiadura angeluarra, d)
eta e) ertzean dagoen puntu baten abiadura eta azelerazioa, puntuaren
erradioa 6 m-koa dela jakinik.
3. Objektu bat (7,5 kg-koa) plano inklinatu baten zehar irrist egiten du
beherantz, planoak 30º-ko angelua osatzen du horizontalarekiko.
Indar bat (50 N-koa) egiten da horizontalki objektuan eta objektuaren
eta planoaren arteko marruskadura koefizientea 0,25 da. a) Diagrama
batean irudikatu egiten diren indarrak b) kalkulatu indarren
moduluak c) eta azelerazioa.
4. Zer da partikula baten higidura kantitatea? Eta sistema batena? Noiz esaten da indar bat kanpokoa dela? Zer da sistema isolatua? Nola enuntziatu ahal da dinamikaren lehenengo printzipioa partikula baten kasuan? Eta sistema baten kasuan?
Kurtsoa/Curso 05/06: DBHKlasea/Clase: 4. C
Ikasgaia/Asignatura: Fisika eta Kimika Ebaluaketa/Evaluación: 2.a Azterketa
Data/Fecha: 07/03/8
50 N
NON GAZTEAK
HAN ASMOAK
1. Objektu bat erortzen da 4 m/s-ko abiadura konstantez 15 m-ko
altueratik. Beste objektu bat 20 m-ko altueratik erortzen da baina 10
m/s-ko abiadura konstantez. Non eta noiz elkartuko dira?
2. Untxi bat 10 m/s-ko abiadura konstantez doa eta txakur bat izkututa
dagoen puntu batetik pasatzen da. Txakurrak ikusterakoan irteten da
bere bila 1,5 m/s2 azelerazioarekin. Non eta noiz harrapatuko du?
Zein izango da txakurraren abiadura instante horretan?
3. Objektu baten masa 15 kg-koa da eta mahai horizontal baten gainean
irrist egiten du 5 m/s-ko abiadurarekin gelditu arte. a) Irudikatu
eskema batean objektuan egiten diren indarrak. b) kalkulatu indarren
moduluak eta c) azelerazioa. Marruskaduraren koefizientea k=0,5.
4. Noria batek 30 segundotan 1,5 bira ematen ditu. Kalkulatu a)
higidura honen periodoa, b) maiztasuna, c) abiadura angeluarra, d)
eta e) ertzean dagoen puntu baten abiadura eta azelerazioa, noriaren
erradioa 6 m-koa dela jakinik.
Kurtsoa/Curso 05/06: DBHKlasea/Clase: 4. C
Ikasgaia/Asignatura: Fisika eta Kimika Ebaluaketa/Evaluación: 2.a Berreskurapena
Data/Fecha: 07/03/27
NON GAZTEAK
HAN ASMOAK
1. Zenbat minutu pasatu behar dira 1,5 l ur 5ºC-tan irakin dezan, berotzeko 0,5 ZP-ko sutondo bat erabiltzen bada.
2. 0,25 l esne 45º C-tan dago biberoi batean eta epeldu nahi dugu tenperatura 14ºC izan arte lapiko batean sartuz. Zenbat litro ur 5º C-tan kokatu behar dira lapikoan hori lortzeko. Esnearen bero espezifikoa 0,8 cal/(gºC) da, bere dentsitatea 0,9 g/cm3 eta suposatzen da lapikoak eta biberoiak berorik ez dutela zurgatzen.
Kurtsoa/Curso 05/06: DBHKlasea/Clase: 4. C
Ikasgaia/Asignatura: Fisika eta Kimika Ebaluaketa/Evaluación: 3.a Kontrola
Data/Fecha: 07/05/9
NON GAZTEAK
HAN ASMOAK
3. 100 kg-ko objektu bat 15 m/s-ko abiadurarekin jaurtitzen da plano horizontal baten zehar, gero igotzen da pista zirkularretik eta bertikalki igotzen da. A) Zein da lortzen duen altuera?. B) 10 m-tara heltzen bada, kalkulatu marruskadurak egindako lana. C) Zenbat bero eratzen da aurreko kasuan?
4. 5 kg-ko objektu baten abiadura 10 m/s-koa da eta mahai horizontal baten zehar irrist egiten du. Geldiarazteko 50 N-ko indar horizontal bat egiten da abiaduraren norabidean eta kontrako noranzkoan. Kalkulatu desplazatzen dena gelditu arte.
5. Azaldu zer den bero espezifikoa, bero sorra, irakite eta fusio puntuak
h?
v
vF
1 0,5 l esne 5º C-tan dago biberoi batean eta epeldu nahi dugu tenperatura 14ºC izan arte lapiko batean sartuz. Zenbat litro ur 40º C-tan kokatu behar dira lapikoan hori lortzeko. Esnearen bero espezifikoa 0,8 cal/(gºC) da, bere dentsitatea 0,9 g/cm3 eta suposatzen da lapikoak eta biberoiak berorik ez dutela zurgatzen.
2 Parakaidista batek 1500 m-ko altueratik salto egiten du. Hasieran parakaidas ireki gabe 500 m-ko altueraino. Zein izango da bere abiadura altuera horretan marruskadura arbuiatuz (kontutan hartu gabe)?. Gero irekitzen du eta zorura heltzen da 4 m/s-ko abaidurarekin, zein da bigarren fasean marruskadurak egindako lana? Datua: Parakaidistaren masa= 80 kg
3 Globo aerostatiko bat sehaska batez eta helioz beteta dagoen esfera batez osaturik dago. Globo aerostatiko baten pisua 600 kg-koa da. Zein da aireak egindako bultzada airean flotatzen denean? Zein da desplazatzen duen airearen bolumena, sehaskaren bolumena deuseztatuz? Eta aire hau barruan duen esferaren erradioa? Airearen dentsitatea d=1,25 g/Litro
4 Definitu: a) Bero sorra b) Bero espezifikoa c) Presioa d) Idatzi presioaren unitateak eta haien arteko erlazioak
5 a) Zer dira uhin luzera, anplitudea eta periodoa? b) Zeharkako uhinak eta luzetarako uhinak c) Islapenaren eta errefrakzioen legeak
Kurtsoa/Curso 05/06: DBHKlasea/Clase: 4. C
Ikasgaia/Asignatura: Fisika eta Kimika Ebaluaketa/Evaluación: 3.a Azterketa
Data/Fecha: 07/06/7
NON GAZTEAK
HAN ASMOAK
Esfera
R
1. Atomo bat karbonok 6 elektroi ditu, zenbaki masikoa (masa zenbakia)13 da,
determinatu zenbaki atomikoa (azaldu zergatia) eta dituen neutroiak eta protoiak.
Bere isotopo batek neutroi bat gehiago dauka, kalkulatu isotopoaren zenbaki masikoa
eta protoiak eta elektroiak.
Isotopo honen ioi baten karga +2 bada, determinatu dituen protoiak neutroiak eta elektroiak.
2. a) Kalkulatu zenbat gramo kaltzio karbonato (CaCO3) behar diren 30 g kaltzio
kloruro lortzeko hurrengo prozesuan: CaCO3+HCl=>CaCl2+CO2+H2O (doitu ekuazioa)
eta, b) errendimendua %75 izanik?.
Masa atomikoak: Ca:40 C:12 O:16 H:1 Cl:35
3. Untxi bat 10 m/s-ko abiadura konstantez doa eta txakur bat izkututa dagoen puntu
batetik pasatzen da. Txakurrak ikusterakoan irteten da bere bila 1,5 m/s2
azelerazioarekin. Non eta noiz harrapatuko du? Zein izango da txakurraren abiadura
instante horretan?
4. Noria batek 30 segundotan 1,5 bira ematen ditu. Kalkulatu a) higidura honen
periodoa, b) maiztasuna, c) abiadura angeluarra, d) eta e) ertzean dagoen puntu baten
abiadura eta azelerazioa, noriaren erradioa 6 m-koa dela jakinik.
5. 0,5 l esne 5º C-tan dago biberoi batean eta epeldu nahi dugu tenperatura 14ºC izan
arte lapiko batean sartuz. Zenbat litro ur 40º C-tan kokatu behar dira lapikoan hori
lortzeko. Esnearen bero espezifikoa 0,8 cal/(gº C) da, bere dentsitatea 0,9 g/cm3 eta
suposatzen da lapikoak eta biberoiak berorik ez dutela zurgatzen.
6. Parakaidista batek 1500 m-ko altueratik salto egiten du. Hasieran parakaidas ireki
gabe 500 m-ko altueraino. Zein izango da bere abiadura altuera horretan marruskadura
arbuiatuz (kontutan hartu gabe)?. Gero irekitzen du eta zorura heltzen da 4 m/s-ko
abiadurarekin, zein da bigarren fasean marruskadurak egindako lana?
Datua: Parakaidistaren masa= 80 kg
Kurtsoa/Curso 05/06: DBHKlasea/Clase: 4. C
Ikasgaia/Asignatura: Fisika eta Kimika Ebaluaketa/Evaluación: 3.a Ez-ohiko deialdia
Data/Fecha: 07/06/19
NON GAZTEAK
HAN ASMOAK