Upload
inaki-pagola
View
244
Download
6
Embed Size (px)
DESCRIPTION
TXOSTENA ARAUDIA
Citation preview
JOXEMIEL BARANDIARAN H.I. Astigarraga Auzoa
20211 ATAUN
�943180095 �943180463
www.joxemielbarandiaran.net
1- Atzeko atetik builarik atera gabe eta lasai
sartu eta irtengo naiz.
2- Tinbrea jo arte eskola atariko jolaslekuan
egongo naiz.
3- Tinbrea jotakoan irakasleek atea ireki eta
sarrera zainduko dute. Ni patxadaz barrura
sartuko naiz eta eskailerak dagokidan aldetik
igoko ditut.
4- Sartzerakoan erabili dudan eskailera beretik
irtengo naiz.
5- Bidezko arrazoiren batengatik, berandu
banentor, arrazoi hori irakasleari agertuko
nioke.
6- Gelan sartu eta une horretan egin beharreko
lana eta berari dagokion materiala antolatzen
hasiko naiz.
1- JOLASTOKIAN DENOK JOLASTU BEHAR DUGU,
INOR BAZTERTU GABE. *Barkamena eskatu eta gurekin jolastera gonbidatuko dugu.
*Errepikatzen badut, gertaeraren inguruko hausnarketa egingo dut
(idatziz edo marrazki bidez).
2- NIRE KIDEAK, ZAINTZAILEAK ETA JOLAS
ARAUAK ERRESPETATUKO DITUT (Borrokarik ez,
irainik ez). *Barkamena eskatuko dut eta berriro ez egiten saiatuko naiz.
*Errepikatzen badut, barkamena eskatzeaz gain, oparitzeko
zerbait polita egingo diot (marrazki, bertso, ipuin, olerki,
eskulan...)
3- ESKOLA INGURUA ZAINDUKO
DUT,ZAKARRONTZIAK ERABILIKO DITUT. *Araua gogoraraziko didate eta behar den bezala jokatuko dut.
*Errepikatzen badut, egun horretan inguruko zaborrak bilduko
ditut.
4-ESKOLAKO MATERIALA ZAINDUKO DUT (baloiak,
sokak...). *Araua gogoraraziko didate eta behar den bezala erabiliko dut.
*Errepikatzen badut, aste batean ezin izango dut erabili.
5-ESKOLAKO EREMUTIK EZ NAIZ ATERAKO. *Zaintzaileak eta tutoreak nirekin hitz egingo dute arriskuari
buruz.
6-ZERBAIT GERTATUZ GERO (mina hartu,
arriskuren bat…) IRAKASLE ZAINTZAILEARI
ABISATUKO DIOT.
1-BAZKALDU AURRETIK ESKUAK GARBITU ETA
ONDOREN HORTZAK GARBITUKO DITUT.
*Lehenengo aldiz begiraleak araua gogoraraziko dit.
*Errepikatzen badut, hiru egunetan begiralearen
aurrean egingo dut.
2-JANGELAN DOINU EGOKIAN HITZ EGIN ETA
GIRO LASAIAN BAZKALDUKO DUT.
*Araua gogorarazi, besteei barkamena eskatu eta esan
dudana doinu egokian errepikatuko dut.
*Begiraleak esan arte (+/- 2 min.) isilik egongo naiz.
3-INGURUKOAK ERRESPETUZ TRATATUKO DITUT
(korroskadarik ez, borrokarik ez...)
*Araua gogorarazi eta barkamena eskatuko dut.
*Lasaitzen saiatuko naiz eta denak patiora joan
ondoren, jangelako koadernoan gertatutakoari buruz
idatzi edo marrazki bat egingo dut.
4-JANA ETA TRESNAK BEHAR BEZALA ERABILIKO
DITUT.
*Araua gogorarazi eta barkamena eskatuko dut.
*Zikindutakoa garbituko dut eta ardunadunari mahaia
jasotzen lagunduko diot.
(jarraipena)
5-PLATEREAN JARRITAKOA JAN BEHAR DA, JANA
GUSTOKOA EZ BADA, GUTXIENEZ KAZOKADA
BAT JANGO DUT.
*Araua gogoraraziko didate.
*Kazokada jan arte ezingo naiz altxatu mahatik.
6-ZERBAIT BEHAR DUDANEAN, ARDURADUNARI
BEHAR BEZALA ESKATU ETA BERAK
ESANDAKOARI KASU EGINGO DIOT.
*Behar bezala eskatzen ez badut, eskatutakoa ez
didate emango eta barkamena eskatuko dut.
*Jangelako koadernoan gertatutakoari buruz
hausnarketa egingo dut (idatzi, marrazkia…).
7-BAZKALDU ONDOREN MAHAIA JASO (platerak,
edalontziak,...) ETA GARBITUKO DUT.
*Araua gogoraraziko didate eta jasotzen eta garbitzen
lagunduko dut.
*Aste guztian mahaiak jasotzen eta garbitzen lagunduko
dut.
1- PASILOETAN OINEZ IBILIKO NAIZ.
*Lehenengo aldiz irakasleak araua gogoraraziko dit.
*Bide berdina era egokian errepikatuko dut.
*Errepikatzen bada, heldu baten eskutik joango naiz,
ibiltzen ikasi arte.
2- PASILOETAN TONU EGOKIAN HITZ EGINGO
DUT.
*Lehenengo aldiz irakasleak araua gogoraraziko dit.
*Errepikatzen bada, isilik egin beharko dut ibilbidea.
3- BALOIA, PILOTA, GOMA, SOKA,...ESKUAN
DITUDALA IBILIKO NAIZ.
*Lehenengo aldiz irakasleak araua gogoraraziko dit.
*Errepikatzen bada, baloia...egun horretan ez dut
erabiliko.
4- BAKOITZA BERE ALDETIK, UME TXIKIAK
BALDIN BADOAZ POLIKI ERDITIK PASAKO
NAIZ.
*Lehenengo aldiz irakasleak araua gogoraraziko dit.
*Errepikatzen badut, barkamena eskatu eta
laguntzeko prest agertuko naiz.
1- Liburutegitik liburu bat hartu behar dudanean,
fitxan egun horretako data idatziko dut eta
gauza bera liburua itzultzen dudanean.
2- Erabilitako liburuak behar ez ditudanean bere
tokian utziko ditut eta horretaz gain gela
honetan dagoen materiala zainduko dut.
3- Liburutegian isiltasuna eta jarrera egokia
mantenduko dut.
1- Informatika gelan dagoen materiala zainduko
dut.
2- Amaitzean erabilitako ordenagailua itzalduko
dut.
3- Arazoren bat dudanean irakasleari laguntza
eskatuko diot.
1- Bertan dagoen materiala irakaslearen
baimenarekin erabiliko dut..
2- Beste mailatakoen materiala eta lana
errespetatuko dut..
3- Laborategi gela txukun mantentzen saiatuko
naiz.
1- Irratsaio orduan arduradunak esaten didana
egingo dut.
2- Irratiko tresnak modu egokian erabiliko ditut.
1. Nire geltokian ordurako egongo naiz.
2. Errespetuz hitz egingo dut, bertan dauden
langileei, kideei... eta zaintzailearen esanak
aintzakotzat hartuko ditut.
3. Ondo eserita joango naiz.
4. Autobusean / taxisean ez dut ezer jango.
5. Ordenean eta poliki sartu eta aterako naiz
autobusetik/ taxisetik.
1. Jolastokiko eta geletako zakarrontziak
erabiliko ditut.
2. Zakar bakoitza dagokion ontzian utziko dut.
3. Tutoreak esandakoan, gelakiedeekin eskolako
ingurune guztia garbituko dut. Horretarako
goanteak erabiliko ditut.
1. Komunera joateko irakasleei baimena eskatuko diet.
2. Nire gelatik gertuen dagoen komuna erabiliko dut.
3. Behar dudan ura eta papera soilik erabiliko dut.
4. Komuna erabiltzen dudan bakoitzean, ura botako
dut eta garbia utziko dut horretarako eskuila
erabiliz.
5. Harraskak era egokian erabiliko ditut zuloak estali
gabe.