Upload
others
View
0
Download
0
Embed Size (px)
Citation preview
TXOSTENA: JARDUERETAN
EMANDAKO AURRERAPAUSOAK
1. SEIHILEKOA
elika 2010
ELIKA – Granja Modelo, z/g. 01192 Arkaute (Araba). 945 122 170
2
AURKIBIDEA
1. IKUSPEGI OROKORRA
1.1. Aginte Taula
1.2. Emaitza esanguratsuenak
2. EMAITZA ESANGURATSUENAK: JARDUERAK
2.1. Arriskuak Balioztatzea
2.2. Elikakatea
2.2.1. Abeltzaintza
2.2.2. Animalien Elikadura
2.2.3 Elikagaien industria
2.3. Elikagaien Segurtasuna Aztertzea
2.4. Zaintza teknologikoa
3. EMAITZA ESANGURATSUENAK: BARNE KUDEAKETA - ANTOLAKETA
3.1. Pertsonak
3.2. Interes taldeak
3.3. Barne hobekuntzarako prozesuak
3.4. Ezagutza kudeatzea
3.5. Gobernu arduratsua
3.5.1. Erantzukizun Sozial Korporatiboa
3.5.2. Arriskuak Kudeatzea
3.6. Ekonomia eta aurrekontuaren bilakaera
ELIKA – Granja Modelo, z/g. 01192 Arkaute (Araba). 945 122 170
3
1. IKUSPEGI OROKORRA
Lehenengo seihileko hau markatu du Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta
Arrantza Sailak egindako hausnarketak. Hausnarketa elkarte eta fundazio publikoen
gainekoa izan da, eta honako arlo hauek izan dute garrantzi berezia:
• Baliabideak optimizatzea, eta elkarte eta fundazio publikoak era eraginkorrean
kudeatzea.
• Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza Sailaren barruan dauden
elkarte eta fundazio publikoen berrantolaketa era estrategikoan aztertzea.
Seihileko honetan, etxe barrura begira, Urteko Kudeaketa Plana onartu dugu
Fundazioaren Patroi berrietarako. Kudeaketa Plan horretan eutsi egin diegu 2007-2010
aldiko Hausnarketa Estrategikoan zehaztutako lan-lerroei.
1.1. Aginte Taula
FCE Helburu orokorrak Adierazlea 2009 Zenbat
bete den
2010erako xedea
SAn eskudunak diren entitateak inplikatzea
Sendotzea administrazioari aholkularitza zerbitzua emateko entitate gisa: aitortza
DMAPTAPi eskainitako produktu kopurua
31 %22 28
Erakundeei eskainitako ikastaro/jardunaldi kopurua
1 %50 2
Zerbitzuen gogobetetze maila 78,6 80
ELIKAberrin erregistratutako erabiltzaile kopurua
682 %105 720
ITn (administrazioa, lehen sektorea,
elikagaien sektorea eta gizartea) eskaerei eta beharrei emandako
erantzuna
Lehen sektorean eta elikagaien sektorean irabazitako jarrera indartzea: egungo maila sendotzea
Elikagaien sektoreari eskainitako produktu kopurua
8 %17 12
Sektoreari eskainitako ikastaro/jardunaldi kopurua
14 %55 11
Web orriko bisita kopurua (batez beste)
7885 %110 10000
IT moduan gizartean dugun maila: Sarrera Gobernu Arduratsurako Gidan zehaztutako betekizunak zein %tan bete diren
%55 %100
Gizartearen gogobetetze maila %72 %80
Eskuragarri ditugun baliabideak (pertsonak eta gainontzekoak) era egokienean esleitzea
Barne eraginkortasuna
Kudeaketa EFQM autoebaluazioaren emaitza (puntuak)
274 300
Barne eraginkortasuna: errendimendurako zehaztutako helburuak zein mailatan bete diren
%76 %77
Pertsonak Prestakuntzarako ordu kopurua 165 %30 556
Pertsonen gogobetetze maila orokorra
6,43 6,8
Ekonomia-Finantzak Konpromisoan hartutako gastua eta aurreikusitako gastuaren zatikia zein %tan bete den
%100 %44 %100
1.2. Emaitza esanguratsuenak
Kudeaketa Planaren ondorioz, honako emaitza hauek izan dira nabarmentzekoak:
• Gobernu berria sentsibilizatu eta parte hartzea Elikagaien Segurtasunari lotutako
gaietan: Zientzia Batzordearen eta Kudeaketa Batzordearen arteko topaketa.
• Elikakatea Kontrolatzeko Planean parte hartzea, eta Nekazaritza eta Arrantza
zuzendaritzei aholkularitza zerbitzua eskaintzea garatzen ari diren programen
gainean.
ELIKA – Granja Modelo, z/g. 01192 Arkaute (Araba). 945 122 170
4
• Orientazio lana egitea eta ekintza berriak jakinaraztea ELIKAko bezero berriei:
kontsumitzaileei, hain zuzen. Horretarako, hainbat bilera egin dira EAEko
kontsumitzaileen elkarteekin (EKA-OCUV, EKE eta UCE), batetik, elikagaien
segurtasun arloko esparruan egon litezkeen beharrak antzeman eta baloratzeko;
eta, bestetik, behar horiei erantzun ahal izateko asmoz, ELIKAko zerbitzuak nola
bideratu zehazteko. Era berean, prestakuntza ikastaro bat antolatu dugu talde
horrentzat.
• Zientzia Batzordekide gisa parte hartzea 2010eko maiatzean Bilbon izan zen
kongresuan: autokontrolaren eta osasuna babesteko kaltegabeko elikagaien IV.
kongresua.
• Lehen Sektoreari, animaliak elikatzeko sektoreari eta elikagaien industriei
zuzendutako prestakuntza ekintzak ematea.
Barne jarduerei dagokienez, hilabete hauek eman ditugu erakundearen prozesuak berriro
antolatu eta berrikusten, bai eta prozesuak eurak nola zabaldu eta enpresaren
egunerokotasunean nola kudeatu aztertzen ere. Halaber, urtearen lehenengo seihileko
honetan, baliabide multzo garrantzitsu bat bideratu dugu Erantzukizun Sozial
Korporatiboa (RSC) ezartzeko eta Arriskuak Kudeatzeko.
2. EMAITZA ESANGURATSUENAK: JARDUERAK
2.1. Arriskuak Balioztatzea
Arriskuak Balioztatzeko Arloan, hurrengo une garrantzitsuak azpimarratu nahi ditugu:
• EAEko Elikagaien Segurtasun Arloko Zientzia Batzordeak zientzia irizpen bi
argitaratzea 2010eko maiatzean:
� “Dioxina, furano eta dioxinen antzeko PCBak dietan kontsumitzeagatik sor
litekeen arriskua balioztatzea EAEko herritarren artean”.
� “Atuna kontsumitzeagatik sor litekeen merkurioarekiko arriskua
balioztatzea EAEko herritarren artean”.
• Eusko Jaurlaritzako Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza
Sailak hala eskatuta, txosten tekniko bi idaztea giza osasunean edo/eta animalien
osasunean sor litezkeen arriskuez:
� Formaldehidoa erabiltzea animaliak elikatzeko produktuetan
� Giza osasunean sor litekeen arriskua plagizidek kutsatutako landare olioa
kontsumitzeagatik
• Ekintza-memoria idaztea Zientzia Batzordeak egindako lanaz 2002. urtetik 2009.
urte bitartean.
• EAEko Elikagaien Segurtasunerako Zientzia Batzordearen eta Kudeaketa
Batzordearen arteko topaketa antolatzea euskal administrazioaren eta zientzia
esparruko erakundeen artean esperientziak partekatzeko helburuarekin eta
euskal elikagaien segurtasuna hobetze aldera.
ELIKA – Granja Modelo, z/g. 01192 Arkaute (Araba). 945 122 170
5
• Anisakis simplex EAEn balioztatu eta kontrolatzeari buruzko artikulua.
2.2. Elikakatea
2.2.1. Abeltzaintza
Abeltzaintza Arloan, une garrantzitsu hauek azpimarratu nahi ditugu:
• Laguntza teknikorako lege dokumentuak eta txostenak idaztea hainbat gairen
inguruan: Elikagaien Segurtasuna, Animalien Osasuna, Nekazaritza ekoizpeneko
Higienea eta Animalien Ongizatea. Betiere Eusko Jaurlaritzako Ingurumen,
Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza Sailak eskatuta.
• Koordinatzea eta aholkularitza zerbitzua eskaintzea jarraitu beharreko higiene
praktika egokien gidaritzan (ardien eta esnetarako behi-aziendaren ustiategietan).
� Lan taldea dinamizatzea.
� Dokumentu teknikoak idaztea.
� Lursailekin batera, horma-irudi bat aurkeztea Autokontrolerako IV.
Kongresuan.
� Itsasmendikoirekin batera, ekoizleei prestakuntza ematea.
• 2009. urteari eta 2010eko lehenengo lauhilekoari dagokienez, Osasun Alerta
Sarearen (RASVE) bidez jakinarazitako alertak eta jakinarazpenak laburbiltzeko
txostenak idaztea.
• Artikulua: nekazaritzako elikagaien arloko ekoizpen eredua, Europak zehaztutako
jarraibideen arabera – berezia.
• Jardunaldi bereziei joatea:
� Hegazti-hazkuntzari buruzko jardunaldi profesionalak (Iruña, 2010). Bertan
hitz egin zen abere ongizateari buruzko legedia aplikatzeaz; horrek ekarriko
du sektorearen egitura goitik behera aldatzea.
Aurrera eramandako ekintzen artean bat nabarmendu nahi dugu oso modu positiboan:
Eusko Jaurlaritzako Osasun Saileko Osasun Publikoko Zuzendaritzarekin hasitako
kolaborazioa abeltzaintza esparruko produktuak eraldatzeko eta kontsumitzaileei
zuzenean saltzeko betekizunei dagokienez.
2.2.2. Animalien Elikadura
• Lehengaien kalitate eta segurtasun plana idaztea EAEko animaliak elikatzean.
� Laneko mahai teknikoa dinamizatzea eta koordinatzea.
� Informazioa kudeatzeko plataforma informatikoa hobetzea.
� 2010. urteko analisi plan berria garatzea.
ELIKA – Granja Modelo, z/g. 01192 Arkaute (Araba). 945 122 170
6
� Dokumentazioa definitzea eta garatzea, eta programa egokitzea
kontrolerako lehengai berriak erabiltzen hasteko: koltza-irina, soja-
azala eta garagar DDGS.
• Pentsuak etiketatzeko lan-taldea onartzea eta abian jartzea, pentsuak ekoizten
duten sektoreari argibideak emateko pentsuen eta lehengaien etiketatze
prozesuan izan diren lege-aldaketei buruz.
• Aztirekin batera Partzuergo kide gisa parte hartzea Europa mailako Life+ proiektu
batean: plan eraginkor eta bideragarria garatzea industriatik eta elikagaiak
banatzetik sortzen diren landare-soberakinak animaliak elikatzean aprobetxatu
ahal izateko.
• Prestakuntza ikastaro bi antolatzea animaliak elikatzeko elikakatean lan egiten
duten pertsonentzat. Ikastaroak honako gai hauen gainekoak izan dira: hegazti-
hazkuntzari buruzko formulazioa eta patogenoak detektatzeko metodo berriak,
Itsasmendikoirekin batera.
• Batetik, animalien elikadura autokontrolatzeko sistemak hobetzeko artikulua; eta
bestetik, pentsuak detoxifikatzeko artikulua – berezia.
• 2009. urteari eta 2010eko lehenengo lauhilekoari dagokienez, Europako Alerta
Sarearen (RASFF) bidez jakinarazitako alertak eta jakinarazpenak laburbiltzeko
txostenak idaztea.
2.2.3. Elikagaien industria
Elikagaien Industria Arloan, honako une garrantzitsuak azpimarratu nahi ditugu:
• Europa mailako elikagai artisauei dagokienez, higiene eta osasun arloko irizpideen
eta legediaren gaineko txostena idaztea, Eusko Jaurlaritzako Ingurumen, Lurralde
Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza Sailaren Elikagai kalitaterako zuzendaritzak
eskatuta.
• Elikagaien etiketako edukiak azaltze aldera, kontsumitzaileei zuzendutako
prestakuntza ekintzak antolatzea, Iruneko Udaleko Kontsumo Eskolak eskatuta.
• Prestakuntza beharrak antzematea edarien arloko sektorean, eta
Itsamendikorekin batera koordinatzea antzemandako gaien (trazabilitate
sistemak) inguruko prestakuntza ekintzak eskaintzeko.
• 2009. urteari eta 2010eko lehenengo lauhilekoari dagokienez, Europako Alerta
Sarearen (RASFF) bidez jakinarazitako alertak eta jakinarazpenak laburbiltzeko
txostenak idaztea.
• Elikagai berriei buruzko artikulua idaztea (Novel Food) – berezia.
• Kongresu berezietara joatea:
ELIKA – Granja Modelo, z/g. 01192 Arkaute (Araba). 945 122 170
7
� Autokontrolaren eta osasuna babesteko kaltegabeko elikagaien kongresua.
Horren helburua izan da ezagutzea nola bilakatu diren autokontrol-
sistemak enpresa txikietan malgutasun gaiei dagokienez.
� Elikagaien bioteknologiari buruzko kongresua. Kasu honetan bere helburua
izan da ezagutzea nolako berrikuntzak izan diren Elikagaien Industrian
(elikagai funtzionalak, OGMak,...) eta nolako aurrerapausoak ematen ari
diren beste autonomia erkidegoko elikagaien arloko clusterrak.
2.3. Elikagaien Segurtasuna Aztertzea Elikagaien Segurtasuna Aztertzeko Arloan, hurrengo une garrantzitsuak azpimarratu nahi
ditugu:
Kopenhagen izandako bilera batera joatea Elikagaien Segurtasunerako Europako agentzia
garrantzitsuenekin batera, denak SAFEFOODERA ERAnet sarearen partaideak izanik.
Bileraren helburuak bi izan ziren:
• SAFEFOODERAko markoan jarraitzea:
� 2. deialdian onetsitako 10 proiektuen urteko emaitzak jakinaraztea
(horietako hirutan EAEko ikerkuntza zentroek hartu zuten parte).
� 3. deialdia kudeatu eta finantzatzeko aukera aztertzea.
• Elikagaien Segurtasun arloko sareetan (egungoak zein etorkizunean sor
litezkeenak) parte hartzeko aukera aztertzea.
Gaur egun:
� “Sor litezkeen Arriskuen EFSAren Sarea”: aurreikusten dugu ELIKA
gonbidatuko dutela aditu gisa 2010eko urrian izango den mahai-inguruan.
� EUROFOODSAFETYNET – “Elikagaien Segurtasunari buruz ikertzea EB
berrian”. SAFEFOODERAren bitartez, ELIKAk parte hartuko du ikusle gisa.
Etorkizunari begira:
� PLATFORMKBBEERANETS – “ERANETek osatutako plataforma: Elikadura,
Nekazaritza, Arrantza eta Bioteknologiaren inguruan”.
� SUSFOOD – “Elikagaien ekoizpenari eta berorien kontsumo jasangarriari
buruzko ERANET”.
2.4. Zaintza teknologikoa
Zaintza Teknologikorako Arloan, une garrantzitsu hauek azpimarratu nahi ditugu:
• Komunikazio Plana sortzea, egun gauzatzen ditugun ekintzen berri gure bezeroei
helarazteko helburuarekin.
• WEB edukiak dinamizatzea:
� Aplikazio berria sortzea albisteak zabaltzeko RSS formatuan - Widget ELIKA.
ELIKA – Granja Modelo, z/g. 01192 Arkaute (Araba). 945 122 170
8
� Kontsumitzaileen atalean, eduki berriak definitzea. Eduki horiek adostu
egin dira EAEko kontsumitzaile elkarteen artean.
� Web orria elikatzea gaur egungo gaiekin eta lan-arlo guztietan (7 artikulu,
44 albiste, eta iruzkindutako 40 albiste).
• Bilaketa sistema hobetzea eta informazio interesgarriari buruzko artxiboa sortzea.
Horretarako, hurrengo ekintzak antolatu behar izan dira:
� Dokumentuen artxiborako sistema berria ezartzea.
� Dokumentu interesgarriak indexatzea ELIKAko dokumentu basean (550
dokumentutik gora du dagoeneko).
3. EMAITZA ESANGURATSUENAK: BARNE KUDEAKETA - ANTOLAKETA
3.1. Pertsonak
Lidergoa:
Erakundeak lidergorako erraztasunak ematen ditu hurrengoen bidez:
• Estrategia jakinaraztea
• Prestakuntza ekintzak antolatzea
• Erantzukizunak eta erabakiak hartzea beste baten esku uztea
• Aitortza lantzea
• Baliabideak eskaintzea: ekonomikoak, aldi baterakoak, etab.
Lidergoa neurtzeko konpetentzia zehatz bat definitu behar da. ELIKAko pertsonen lidergo
maila % 45ekoa da; beraz, bigarren seihileko honetan, ekintzak antolatuko ditugu
konpetentzia hori hobetze aldera.
• Liderrari lotutako portaerak jasotzea eta lantzea.
• Erantzukizunak eta erabakiak hartzea beste baten esku uztea eta funtzioak
argitzea.
• Lidergoaren gaineko prestakuntza ematea hainbat pertsonari.
Prestakuntza:
• 2010eko prestakuntza plana: prestakuntza ezinbesteko tresna da konpetentziak
eta ezagutza teknikoak garatzeko ELIKAko pertsonen artean:
� Diagnostiko bat egin dugu 2010. urteko pertsonen beharrak aztertzeko.
� 2009-2010eko prestakuntza plana berrikustea.
Konpetentziak eta bakoitzaren lana balioztatzea:
• Kategoria profesionalak berriro definitu ditugu, bai eta horiei lotutako
konpetentziak ere.
ELIKA – Granja Modelo, z/g. 01192 Arkaute (Araba). 945 122 170
9
3.2. Interes taldeak
Ereduak eta aliatuak identifikatzea
• Ihobe bisitatzea (Bilboko egoitza) GPS kudeaketa programa ezagutze aldera. Indar
berezia egin dugu honako arlo hauetan: proiektuak planifikatu eta kontrolatzea,
aurrekontuak eta orduak kudeatzea.
• Koordinatu, esperientziak trukatu eta baliabideak era egokienean erabiltze aldera,
Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza Saileko gainontzeko
elkarte/fundazioekin parte hartzea hiru lan-taldetan:
� Kalitaterako taldea
� Giza Baliabideetarako taldea
� Komunikaziorako taldea
3.3. Barne hobekuntzarako prozesuak
Prozesukako kudeaketa: lehenengo lauhileko honetan lan egin dugu, batetik, prozesuen
kudeaketa sistema zabaltzen; eta, bestetik, ELIKAko pertsonen inplikazioa lortzen. Horrela
errazagoa izango baita barneratzea zer den prozesuak kudeatzea.
Honako hauek izan dira nabarmentzeko ekintzak:
• Erakundearen prozesuen mapa berrikustea
• Prozesu guztien dokumentazioa izatea (% 100)
• Prozesuen kudeaketari buruzko barne prestakuntza jasotzea
• Barne hobekuntzarako hiru talde sortzea:
� Motibazioa eta aitortza
� Bezeroen beharrak eurekin antzematea
� Kexak eta iradokizunak
ELIKAk badu Bikaintasunarekin Konpromiso Diploma kudeaketari dagokionez, eta horrek
berresten du nolako aurrerapausoak eman dituen ELIKAk arlo horretan eta nolako
konpromisoa duen EFQM ereduarekin.
3.4. Ezagutza kudeatzea
Gure jardueren berri ematen dugu bereziki web orriaren bidez, bai eta ELIKAberri
albiste-buletinaren bidez ere.
• Gure web orriak izan dituen bisitak 2010eko urtarriletik ekainera bitartean
11.042 izan dira.
• ELIKAberri buletinak izan dituen erabiltzaileen kopurua seihileko honetan 760
izan da.
ELIKA – Granja Modelo, z/g. 01192 Arkaute (Araba). 945 122 170
10
Erakunde barruan zabaltzeaz gain, gure ekintzak kanpoko komunikabideetan ere
zabaltzen ditugu; eta horrek inpaktu handia du. Izan ere, seihileko honetan 24 aldiz
agertu gara aldizkari berezituetan eta gure interesekoak diren bestelako web orrietan.
3.5. Gobernu arduratsua
3.5.1. Erantzukizun Sozial Korporatiboa
Erantzukizun Sozial Korporatiboa (RSC) estrategia korporatibo berria da, eta enpresen
konpromisoa eskatzen du. Horretarako, sistematikoki aplikatzen dira hainbat baliabide;
eta pertsonen eskubideak errespetatu eta sustatzea lortzeaz gain, gizartearen hazkundea
eta ingurumena zaintzea ere lortzen da.
Konpromiso horretarako, ekintza zehatzak definitu behar dira erakundearen ekintzetan
parte hartzen duten eragile guztiek (patronoak, pertsonak, hornitzaileak, komunitatea
oro har) onura izan dezaten; horrela, gauzak gero eta hobeto egitera helduko gara eta
erakundearen zein ingurukoen jasangarritasuna lortuko dugu.
Ildo horretatik, ELIKA egokitzen ari da Gobernu Arduratsuari buruzko gida EAEko sektore
publikoaren entitate, elkarte eta fundazioetan.
Aurrera eramandako ekintzak seihileko honetan hauek izan dira:
• RSCren politika definitzea. Politika hori 2010eko maiatzean onetsi zen, eta berretsi
egin zuen Patronatuak.
• Patronatuaren funtzionamendurako araudia definitzea eta onestea.
• Pertsonen Kode Etikoa eta ELIKAren jarrera korporatiboa zehaztea.
• Atal berriak diseinatzea web orrian RSCren gainekoak: jarduerei buruzko
informazioa eta datuak, aurrekontuak, adierazleak, etab.
• RSC politikaren berri ematea ELIKAberri buletinaren bidez.
Urtearen bigarren seihilekoan lanean jarraituko dugu RSC politika barneratzeko eta
horrekiko konpromiso sendoa hartzeko; aukera handia eskaintzen duen tresna gisa ikusi
nahi dugu eta ez beste betebeharreko bat gehiago balitz bezala.
RSCren eskuliburuaren ezartze maila % 70ekoa da.
3.5.2. Arriskuak Kudeatzea
Arriskuak kudeatzea ezinbesteko lan tresna da erakunde batean bere kudeaketa sistema
hobetzeko eta helburuak betetzeko; izan ere, arriskuen analisia du oinarri erabakiak
hartzeko orduan.
ELIKA – Granja Modelo, z/g. 01192 Arkaute (Araba). 945 122 170
11
Kudeaketa mota hau aurrera eramateko, erreferentzia gisa hartu da EAEko sektore
publikoko erakunde, elkarte eta fundazioen barne kontrola ezartzeko eta garatzeko
gidaliburua.
Seihileko honetan, ELIKAk une garrantzitsu hauek izan ditu:
• Barne Kontrolerako Unitatea izendatzea: kideak eta jarduerak.
• ELIKAren arrisku-mapa definitzea. Arrisku horiek ELIKAri ekar lizkioketen arrisku
nagusiak, balizko kausak eta eragina identifikatzea. ELIKAko Patronatuak arrisku-
mapa onartzea.
• Arriskuak integratzea prozesukako kudeaketa eskeman; horrela, dagokion
prozesutik bertatik kudeatuko dira arriskuok.
• Horri lotutako dokumentu ereduak sortzea: arrisku-fitxa, eta arriskuak eta arrisku
bakoitzari dagokion kontrol-helburuak balioztatzeko inpaktu-matrizea.
Eskuliburu honen ezartze maila % 45ekoa da.
3.6. Ekonomia eta aurrekontuaren bilakaera
Lehenengo seihileko honetan aurrekontuaren % 44 bete dugu. Horrela banatuta:
• % 44, langileen gastuak
• % 25, lanak, kanpo hornidurak eta bestelako gastu batzuk
• % 31, burututako proiektuak