Upload
magisdonosti
View
213
Download
3
Embed Size (px)
Citation preview
MUNDUKO ALTXORRAREN BILA
2012-13
OTARRAK taldea (32-07) Jolas-Ikas. Lehen Hezkuntzako Gradua.
Tutorea: Aingeru Gutierrez-Cabello
Egileak: Ainhoa Onsalo
Eider Ordoki
Nuria Oyarzabal
Idoia Oyarzabal
D O N O S T I A K O I R A K A S L E E N U N I B E R T S I T A T E E S K O L A
Munduko altxorraren bila
2
-LABURPENA/ RESUMEN/ ABSTRACT
Lan honetan bigarren zikloko umeentzat zuzenduta dagoen jolas eta hau
azaltzeko bideoaren nondik norakoa eta funtzionamendua azaltzen dugu. Gure jolasak
Munduko altxorraren bila izena du eta bere helburu nagusia umeengan elkartasuna,
elkar laguntza, kultura artekotasuna eta kooperazioaren baloreak helaraztea da. Jolasa
edozein lekutan eta edonorekin egin daitekeena da, eta irekia da adin ezberdinetako
umeengan, frogen zailtasunak kontuan hartuta. Gure kasuan, lau froga nagusi daude eta
garrantzitsuena, froga bakoitza igarotzeko bakoitzean baten azalpena eta laguntza
beharrezkoa dela da. Horrela, altxorraren burutapenean, umeek besteen kulturarekiko
informazioa barneratzen dute, ezberdintasunaz aberastuz. Azkenean, altxorra aurkitzen
dute, nahiz eta gure helburua altxor ikusezin horretaz umeak konturaraztea den,
besteengandik ikasi dutena azpimarratuz. Gaur egungo egoera ikusita,
kulturartekotasuna, kooperazioa eta materialismoaren alorrak landu nahi izan ditugu,
umeentzat hauen jardun egokia irakatsiz.
En este trabajo se explicita el funcionamiento del vídeo, al igual que la
descripción del juego, el cual está dirigido a los niños del segundo ciclo. Nuestro juego
se denomina “En busca del tesoro del mundo” y su propósito es fomentar los valores de
elkartasuna, cooperación e interculturalidad. Este juego se puede realizar en cualquier
lugar y personas, y es abierto en cuanto a la edad de los niños, teniendo en cuenta la
complicación de las pruebas. En nuestro caso, hay cuatro pruebas principales y lo
esencial es que en cada una es necesaria la ayuda y explicación de un integrante. Así,
pensando en el tesoro, los niños obtienen información acerca de otras culturas,
enriqueciéndose de sus diferencias. Al final, encuentran el tesoro, aunque nuestro
propósito es sacar a la luz ese tesoro invisible, el cual es lo que han aprendido mientras
estaban realizando el juego, en concreto, subrayando lo que han aprendido de los demás,
además de los valores. Teniendo en cuenta el momento y situación que vivimos hoy en
día, hemos querido trabajar los aspectos de la interculturalidad, la cooperación y el
materialismo, enseñando a los niños su conveniente trato.
Munduko altxorraren bila
3
This work explains the functioning of a video and a game that is managed to
children between 8 and 10 years old. Our game is called “Finding the treasure of the
world” and it has like objective to communicate the values of teamwork,
interculturality, mutual aid and solidarity. The game doesn´t need any particular place
and the age of the participants can change, changing the difficulty of the events. In our
case, there are fou different questions or games and where each of this finished one of
us explain something about the solution helping each other, like that we own our
particular treasure, that we call the hidden treasure. Finally, we find the treasure but we
don´t show it, because we want to emphasise what we learn from each other. Regarding
the situation from now a day, we go into the interculturality, teamwork and materialism
and with this game we want to show them what the best way to act is.
Munduko altxorraren bila
4
AURKIBIDEA
1. SARRERA ......................................................................................................... 5
2. EGUNEROKOA ................................................................................................ 6
3. JOLASA .......................................................................................................... 25
Hausnarketa .............................................................................................. 25
Helburuak ................................................................................................. 25
Deskripzioa (argazkiak sartu) ........................................................................ 26
Ezaugarriak ................................................................................................... 28
Balore atxikiak .............................................................................................. 28
Nori zuzendua ............................................................................................... 28
4. BIDEOA .......................................................................................................... 29
Besteen emaitzak ................................................................................................. 38
5. ETORKIZUNARI BEGIRA ONDORIOAK..................................................... 38
6. ERABILITAKO INFORMAZIO-ITURRIAK .................................................. 40
Munduko altxorraren bila
5
1. SARRERA
Hasiera batean, moduluko lanaren ideia azaldu zigutenean, pixka bat galduta
geunden, ez baikenekien ondo nondik heldu lanari ez eta nondik hasi ere. Egun batzuk
pentsatzen eman ondoren, ideia desberdinak pentsatzen hasi ginen. Horien artean,
munduaren joko bat egin bakoitzeko jolasak aurkeztuz bertan, hezkuntza-sistemaren
konparaketa hautsiz, haurrek aukera berdinak dituztela aldarrikatzen duen jolas
modukoa eta beste hainbat ere. Azkenean, altxorraren bila jolasa eredu bezala hartzea
erabaki genuen baina oraindik ez geneukan argi zein gairi lotuta egongo zen. Ondo
pentsatu ondoren, ikuspegi didaktiko eta entretenigarri batetik begiratuz,
kulturartekotasunaren gaian sakontzeko, munduko altxorraren bila bururatu zitzaigun,
haurrak munduko kultura desberdinak ikasiko dituztelarik, era alai, dinamiko,
kooperatibo eta parte hartzaile batean.
Munduko altxorraren bila jolasa, bigarren zikloko haurrei zuzendua dagoen
jolasa da. Bertan, munduko kultura ezberdinen inguruko informazioa ikusi eta ikasi
daiteke. Horrela, frogetan mundu guztiko kulturen inguruko galderak egin genituen.
Horiek, euren artean oso desberdinak dira, eta gure helburuetako bat, haurrek gauza
berriak ikasteaz gain, herrialdeen desberdintasun horien kontzientzia hartzea da,
ikuspegi positibo eta aberasgarri batetik begiratuz, errespetua, azal kolore, kultura, edo
beste edozeren gainetik dagoela garbi edukiz.
Munduko altxorraren bila
6
2. EGUNEROKOA
ç
1.- JORRATUTAKO GAIAK
Praktiketan geundenez, docs bidez komunikatu ginen. Bertan, hainbat gai jorratu genituen,
zehazki, arroparen kontua eta zirriborroko tutorearen zuzenketak egin eta zalantzak horrekiko
argitu, jolasaren nondik norako zehaztu azkenean.
2.- ADOSTUTAKOAK
Bakoitzaren arropa zein zein erabaki genuen eta denak ados gelditu ginen. Gainera, zirriborroa
zuzentzeko modua adostu genuen, denen artean jolasarekiko alorrak osatuz.
3.- ZEREGINAK ETA EPEAK
Bakoitzak bere arropa prestatu beharra zeukan unibertsitatera bueltatu orduko eta zirriborroa
tutoreari bidaltzeko zeregina burutu genuen.
4.- JAZOERAK
Tutoreari zirriborroa bidali genion eta ez zen arroparekiko inongo arazorik egon. Bakoitzak berea
denborarako prestatua zeukan.
5.- TALDEAREN HAUSNARKETAK
Hausnarketak egin genituen jolasaren inguruan tutorearen zalantzak ikusita. Aurkezlea nor izango
zen, egongo ote zen pentsatu genuen, kartela umeek nola ikusiko zutenean aukera desberdinak
ikusi genituen, adibidez kartela ikustea edo denek batera ikustea iragarkia telebistan edo..
garrantzitsuena hartzaileek ulertzea zen. Beraz, kartela egitearen erabakia egokiena iruditu
zitzaigun.
TALDEA:
Taldekideak
Idazkaria (X)
Otarrak
Eider Ordoki
Ainhoa Onsalo
Nuria Oyarzabal
Idoia Oyarzabal
X
Saioa: Urriak 28
Noiz hasi: 17:00
Noiz bukatu: 19:30
Munduko altxorraren bila
7
1.- JORRATUTAKO GAIAK
Kasu honetan ere, docs bidez komunikatu ginen, praktiketan geunden eta. Gainera, sare sozialen bidez elkartzeko
momentuak zehaztu genituen. Gai nagusia frogak zehaztea izan zen, gainetik ideia orokorra baitgenuen, baina ez
genuen leku bakoitzeko galderarik pentsatu.
2.- ADOSTUTAKOAK
Proba bakoitza nola izango zen eta bakoitzean zer agertuko zen adostu genuen. Arabian iritzi desberdinak zeuden,
baina azkenean egokia iruditu zitzaigun bertako idazkerari buruzko galdera jartzea, desberdina delako.
3.- ZEREGINAK ETA EPEAK
Bakoitzak berari dagokion herrialdeko galderarik egokiena pentsatu beharra zeukan praktiketatik bueltatu orduko.
Gaia gutxi gorabehera herrialde bakoitzean prestatuta zegoen, baina galdera zehatza bakoitzak bere kabuz pentsatu
beharra zuen, hala nola, Mexikoan bagenien gastronomiaren inguruan izango zela, baina galdera Eiderrek pentsatu
behar izan zuen, baita galderaren edukiak nola egin ere.
4.- JAZOERAK
Bakoitzak bere probak prestatu zituen eta ez zen aparteko arazorik egon.
5.- TALDEAREN HAUSNARKETAK
Frogetan ideia desberdinak zeuden, frogen zailtasuna, umeentzat baitziren, zer eduki sartu probetan…. Ez zen
zeregin erraza izan baina azkenean frogak desberdinak izan zitezen eta leku bakoitzeko ezaugarriak erakusteko,
frogak pentsatu genituen. Dantzak, gastronomia, idazkera eta sinismenaren gaiak erakargarrienak eta bitxienak
zirela iruditu zitzaigun.
TALDEA:
Taldekideak
Idazkaria (X)
Otarrak
Eider Ordoki
Ainhoa Onsalo
Nuria Oyarzabal
Idoia Oyarzabal
X
Saioa: Azaroak 18
Noiz hasi: 17:00
Noiz bukatu: 19:30
Munduko altxorraren bila
8
1.- JORRATUTAKO GAIAK
Gaurkoan plastikako edukien inguruko gaiak jorratu genituen. Kartela nola egin, zerekin egin eta berau
prestatzen aritu ginen. Frogak eta mapak ere burutu genituen.
2.- ADOSTUTAKOAK
Kartela nola prestatu adostu genuen, plastilinaren bidez eta bestea idatziz eginez. Mapak zaharrak egin
nahi genituenez, hori nola lortu ez genekien eta azkenean kafearekin bustita lortuko genuela pentsatu
genuen. Azkenik, frogak idatziz jarriko genituela adostu genuen, Mexikokoan argazkiak ere jarriz,
audiobisualagoa eginez proba hau.
3.- ZEREGINAK ETA EPEAK
Hurrengorako bakoitzak bere mapa zatia kafean pasata prestatu beharra zeukan eta frogak
plastifilatzeko epea ere jarri genuen.
4.- JAZOERAK
Hurrengorako egin beharrekoak burututa genituen. Horrela, beste edukietan jarraitzeko arazorik ez
genuen.
5.- TALDEAREN HAUSNARKETAK
Hausnarketa desberdinak egin genituen gai honetan. Kartela erakargarri nola egin, eta azkenean
plastilinarekin egin genuen, nahiz eta brilloak erabiltzea ere pentsatu genuen. Gainera, mapak zaharrak
bihurtzeko moduen inguruan hausnartu genuen, sepiaz ordenagailutik inprimatuz, nahiz eta azkenean,
kafea erabiltzea errealistagoa eta egokiagoa iruditu zitzaigun.
TALDEA:
Taldekideak
Idazkaria (X)
Otarrak
Eider Ordoki
Ainhoa Onsalo
Nuria Oyarzabal
Idoia Oyarzabal
X
Saioa: Azaroak 28
Noiz hasi: 09:00
Noiz bukatu: 11:30
Munduko altxorraren bila
9
1.- JORRATUTAKO GAIAK
Musikaren nondik norakoa, arropak, plastikako azken ukituak bukatu.
2.- ADOSTUTAKOAK
Leku bakoitzeko musika pixka bat nola egin eta prestatu pentsatu dugu eta plastikako materialetan
zerekin egin, eta nola adostu dugu.
3.- ZEREGINAK ETA EPEAK
Mapak etxean bukatu ostiralerako, kartela ostiralerako bukatu, arropa ostiralerako prestatu
4.- JAZOERAK
Hurrengo egunerako gauzak ekarri genituen.
5.- TALDEAREN HAUSNARKETAK
Arropari buruz hausnartu genuen, nola nabaritu dadin nongoak garen, musikan zer transmititu nahi
genuen ere zehaztu genuen, bakoitzaren iritzi desberdinak kontuan harturik…
TALDEA:
Taldekideak
Idazkaria (X)
Otarrak
Eider Ordoki
Ainhoa Onsalo
Nuria Oyarzabal
Idoia Oyarzabal
X
Saioa: Azaroaren 29a
Noiz hasi: 14:00
Noiz bukatu: 17:00
Munduko altxorraren bila
10
1.- JORRATUTAKO GAIAK
Bideoaren prestakuntza, sekuentzien desberdintzea, planoak eta anguluak pentsatu, aurkezlea eta
umeak nola antolatu eta esan beharrekoa zehaztu eta bideoa grabatu.
2.- ADOSTUTAKOAK
Grabatzeko lekua adostu genuen, nola egin sekuentzia bakoitza, bakoitzaren eginbeharrak sekuentzia
bakoitzean, arropak eta anbientazioa. Ondoren, bideoa grabatu genuen gauza horiek kontuan
harturik.
3.- ZEREGINAK ETA EPEAK
Hurrengorako gauzak eraman astelehenerako bi probak grabatzeko gauzak eraman eta esan
beharrekoa pentsatu
4.- JAZOERAK
Ez zen gertakari bitxirik gertatu. Eperako bakoitzak bere lanak eginak zituen, gauzak ordurako
prestatuz.
5.- TALDEAREN HAUSNARKETAK
Lekuaren inguruan, ez genuen oso argi non egin, leku lasai bat nahi baikenuen. Hala ere, azkenean
lekuak ondo pentsatu ditugu eta paisai politak aukeratu ditugu. Gainera, bideoan atera beharreko
haurren kopuruari buruz hausnarketak egin genituen, ea horiek beharrezkoak ziren pentsatuz.
Azkenean, ideia ona iruditu zitzaigun eta umeen sekuentzia ahalik eta azkarren grabatu genuen,
umeak ez denbora askoz molestatzeko.
TALDEA:
Taldekideak
Idazkaria (X)
Otarrak
Eider Ordoki
Ainhoa Onsalo
Nuria Oyarzabal
Idoia Oyarzabal
X
Saioa: Azaroaren 30
Noiz hasi: 14:00
Noiz bukatu: 19:00
Munduko altxorraren bila
11
1.- JORRATUTAKO GAIAK
Lan modularrari hasiera emateko garia dela iruditu zaigu eta liburutegian elkartu gara lana zerren
inguruan egingo dugun adosteko. Lehenik eta behin, lan modularraren helburua eta irizpideak zein
diren ikusi ditugu eta ondoren proposamen ezberdinak botatzen hasi gara.
2.- ADOSTUTAKOAK
Lan modularraren gaia zein izango den adostu dugu. Altxorraren bila jokoa izango dela zehaztu
dugu, non bertan herrialde desberdinetako haurrek hartuko duten parte. Jolasaren nondik norakoak
eta frogak zehaztu hasi gara.
3.- ZEREGINAK ETA EPEAK
Biharko, bakoitzak bere herrialdearen inguruko froga zein izango den pentsatu behar dugu. Zer
motatako froga izango den zehaztu dugu, galdera, dantza.. baina ez ditugu zehaztasunez erabaki.
Horiek, bihar egingo ditugu.
4.- JAZOERAK
Proposamen asko egon dira, eta egia esan hasieran ideia bat genuen baina jolas moduan
adierazteko zailegia iruditzen zitzaigun eta lan asko zuen jolasa, beraz askoz ere sinpleagoa egitea
erabaki dugu.
5.- TALDEAREN HAUSNARKETAK
Talde proposamen asko egon dira eta azkenean bat bestea baino gehiago gustatzen zaigu.
Bakoitzak bere gustuak ditu, baina jolasak izan behar dituen irizpideak kontuan izanik pozik
gelditu gara izan dugun ideiarekin. Orain, ideia hori garatu eta aurrera eramatea falta zaigu.
TALDEA:
Taldekideak
Idazkaria (X)
Otarrak
Eider Ordoki
Ainhoa Onsalo
Nuria Oyarzabal
Idoia Oyarzabal
X
Saioa: Urriak 10
Noiz hasi: 9:00
Noiz bukatu: 10:00
Munduko altxorraren bila
12
1.- JORRATUTAKO GAIAK
Atzoko aukeratutako jolasa garatzen hasi gara. Grabaketa egiten hasi baino lehen, jolasaren
inguruan erabaki beharreko gauzak eztabaidatu eta idatzi ditugu.
2.- ADOSTUTAKOAK
Jolasaren sekuentziak egiten hasi gara. Bakoitzak herrialde bateko froga ekarri du eta altxorraren
bila jolasa frogetan oinarritzen dela kontuan izanik, frogaz froga joan gara sekuentziak
erabakitzen. Hirugarren frogaraino egin dugu.
3.- ZEREGINAK ETA EPEAK
Bihar frogen sekuentzia guztia amaitzeko gelditu gara eta ondoren, grabaketaren inguruko hainbat
gauza zehaztuko ditugu.
4.- JAZOERAK
Ez dugu inolako arazo edo jazoerarik izan. Talde osoa elkar lanean oso ondo aritu gara.
5.- TALDEAREN HAUSNARKETAK
Hasierako ideiarekin oso pozik geunden baina orain, ideia hori garatzen hasi garela, gero eta
gusturago gaude aukeraturiko lanarekin eta erabat motibatuta gaude. Grabaketarekin hasteko
irrikan gaude.
TALDEA:
Taldekideak
Idazkaria (X)
Otarrak
Eider Ordoki
Ainhoa Onsalo
Nuria Oyarzabal
Idoia Oyarzabal
X
Saioa: Urriak 12
Noiz hasi: 9:00
Noiz bukatu:11:00
Munduko altxorraren bila
13
1.- JORRATUTAKO GAIAK
Atzo hasitako sekuentziak amaitu ondoren, lanaren sarrera eta jolasaren nondik norakoak idatziz
zehaztu ditugu.
2.- ADOSTUTAKOAK
Sekuentzia guztiak egin ditugu. Horren ondoren, bideo edo grabaketaren nondik norakoak zehaztu
eta jolasaren detaileak ere zehaztu ditugu. Horiek denak txostenean joango direla kontuan izanik,
jolasaren inguruko sarrera bat idatzi dugu, hau da, jolasaren txostenari hasiera eman diogu.
3.- ZEREGINAK ETA EPEAK
Orain praktiketara goaz, eta praktiketatik bueltan grabaketa martxan jartzeko asmoa dugu, beraz
erabiliko ditugun jantziak eta grabatuko dugun tokia zehaztu behar ditugu. Horretarako, Urriak 28
docsen gelditu gara. Bertan, txostenean zenbait detaile zuzendu edo hobeto zehaztu eta jantzien
inguruan hitz egingo dugu. Praktiketatik bueltarako jantziak prestatzeko denbora izan dezagun.
4.- JAZOERAK
Gaurkoan ez dugu arazorik izan. Gehien kosta zaiguna, praktiketako garaian noiz geldituko garen
zehaztea izan da. Bakoitzak bere ordutegiak ditu eta zaila da guztiak bat egitea.
5.- TALDEAREN HAUSNARKETAK
Bideo eta jolasaren nondik norakoak ia erabakita daude eta gustuko ideia dugu, nahiz eta
grabaketa guk nahi bezala aterako den edo ez beldurra izan.
TALDEA:
Taldekideak
Idazkaria (X)
Otarrak
Eider Ordoki
Ainhoa Onsalo
Nuria Oyarzabal
Idoia Oyarzabal
X
Saioa: Urriak 15
Noiz hasi: 9:00
Noiz bukatu: 11:00
Munduko altxorraren bila
14
1.- JORRATUTAKO GAIAK
Jolasean plastikako zein material erabili behar ditugun erabaki dugu.
2.- ADOSTUTAKOAK
Altxorraren bila jolasak, beste edozein jolasek baina material gutxiago behar du plastikaren
arloan. Hala ere, gauza batzuk beharrezkoak dira. Altxorra bilatzeko mapak eta frogak
irakurtzeko kartelak behar dira. Horretaz gain, guk kalean iragarki batean ikusten dugunez, hori
ikusteko pankarta edo anuntzio handi bat egin behar dugu eta azkenik, guk erabili behar ditugun
jantziak. Nahiz eta etxeko trapuekin egin, plastikako baliabide gisa kontsideratzen da.
3.- ZEREGINAK ETA EPEAK
Oraingoz, gaur materiala hartu dugu plastika gelatik eta nahiz eta gauzak egiten eta prestatzen
hasi, ez dugu bukatu. Hurrengo batean amaituko dugula erabaki dugu.
4.- JAZOERAK
Ez dugu inolako arazorik izan. Segituan aukeratu ditugu beharrezkoak ditugun materialak.
5.- TALDEAREN HAUSNARKETAK
Materialak aukeratu eta jolasa gero eta garbiago dugu. Grabatzeko ia dena prest daukagu eta pozik
gaude.
TALDEA:
Taldekideak
Idazkaria (X)
Otarrak
Eider Ordoki
Ainhoa Onsalo
Nuria Oyarzabal
Idoia Oyarzabal
X
Saioa: Urriak 11
Noiz hasi: 9:00
Noiz bukatu: 11:00
Munduko altxorraren bila
15
1.- JORRATUTAKO GAIAK
Bideo grabaketarekin jarraitu genuen kasu honetan Donostin. Geratzen ziren sekuentziak amaitu
genituen
2.- ADOSTUTAKOAK
Grabatzeko lekua adostu genuen eta zein sekuentzi erabili behar genituen ere. Grabaketarako esan
beharreko gauzak pentsatu eta nork esan antolatu genuen.
3.- ZEREGINAK ETA EPEAK
Grabatu beharreko sekuentzia guztiak amaitu ditugunez musikarekin jarraitzea adostu genuen.
4.- JAZOERAK
Ideia ezberdin asko genituen baina oso zaila zen guztia 3 minututan egitea beraz zenbait gauza
alde batera utzi behar izan genituen.
5.- TALDEAREN HAUSNARKETAK
Egin ditugun grabaketak nahiko simpleak izan arren, egin dugunarekin gustora geratu gara
jendeari bidali nahi dizkogun mezuak nahiko argi geratzen direla pentsatzen baitugu.
TALDEA:
Taldekideak
Idazkaria (X)
Otarrak
Eider Ordoki
Ainhoa Onsalo
Nuria Oyarzabal
Idoia Oyarzabal
x
Saioa: Abenduak 3
Noiz hasi: 09:00
Noiz bukatu: 11:30
Munduko altxorraren bila
16
1.- JORRATUTAKO GAIAK
Adostu genuen moduan, musika grabatzen hasi ginen. Mexikoko musikarekin hasi ginen eskolako
kide batzuen laguntzarekin eta zein musika arabiar aukeratu pentsatu genuen.
2.- ADOSTUTAKOAK
Zein abesti jo eta bakoitzak zein instrumentu izango duen adostu.
3.- ZEREGINAK ETA EPEAK
Hurrengo egunean musikarekin jarraitzea adostu genuen, euskaldunarekin eta indiarrarekin.
4.- JAZOERAK
Musika mexikarrarentzat abesti bat genuen pentsatuta baina aldatu egin behar izan genuen
instrumentuekin ez baigenekigun zein letra zuen. Beraz irakasle eta zenbait ikasleen laguntzarekin
beste abesti bat egin genuen.
5.- TALDEAREN HAUSNARKETAK
Mexikoko abestia aldatu arren oso ongi geratu zaigu instrumentu ezberdinekin eta musika
arabiarra oso zaila dela jotzea iruditu zaigunez youtube web orrian aurkitu dugun abesti bat
aukeratzea pentsatu dugu.
TALDEA:
Taldekideak
Idazkaria (X)
Otarrak
Eider Ordoki
Ainhoa Onsalo
Nuria Oyarzabal
Idoia Oyarzabal
x
Saioa: Abenduak 4
Noiz hasi: 14:00
Noiz bukatu: 17:00
Munduko altxorraren bila
17
1.- JORRATUTAKO GAIAK
Musika euskalduna aukeratu eta indiarrarentzat guk asmatutako bat grabatu genuen.
2.- ADOSTUTAKOAK
Musika indiarrarentzat zein intrumentu erabiliko ditugun eta bakoitzak zein izango duen pentsatu.
Musika euskaldunarentzat abestia aukeratu eta zein joko zuen adostu.
3.- ZEREGINAK ETA EPEAK
Musikarekin amaitzeko, bideoan falta diren tarteak osatzeko zein musika joko edo erabiliko dugun
pentsatzeko geratu gara.
4.- JAZOERAK
Ez da ezer berezirik gertatu.
5.- TALDEAREN HAUSNARKETAK
Nahiz eta bideoaren muntaia oraindik egina ez egon, nahiko osaturik dagoela pentsatu dugu ez
baitzaigu ezer berezirik egitea falta.
TALDEA:
Taldekideak
Idazkaria (X)
Otarrak
Eider Ordoki
Ainhoa Onsalo
Nuria Oyarzabal
Idoia Oyarzabal
x
Saioa: Abenduak 5
Noiz hasi: 09:00
Noiz bukatu: 13:00
Munduko altxorraren bila
18
1.- JORRATUTAKO GAIAK
Bideoa osatzeko falta den musika aukeratu eta sortu.
2.- ADOSTUTAKOAK
Materialak eta abestiak adostu genituen
3.- ZEREGINAK ETA EPEAK
Guztia amaitu dugunez urrengo egunean muntaiarekin hastea pentsatu genuen
4.- JAZOERAK
Ez da ezer berezirik gertatu.
5.- TALDEAREN HAUSNARKETAK
Musika aukeratuta egon arren, bideoaren muntaiarekin hasten garenean ea ondo geratuko ote den
pentsatzen egon gara. Hau horrela ez bada beste aukera batzuk hausnartzea pentsatu genuen.
TALDEA:
Taldekideak
Idazkaria (X)
Otarrak
Eider Ordoki
Ainhoa Onsalo
Nuria Oyarzabal
Idoia Oyarzabal
x
Saioa: Abenduak 7
Noiz hasi: 09:00
Noiz bukatu: 13:30
Munduko altxorraren bila
19
1.- JORRATUTAKO GAIAK
Muntaiarekin hastea genuen pentsaturik baina plano batzuen falta genuenez grabatzea joan behar
izan dugu berriro.
2.- ADOSTUTAKOAK
Zein plano falta diren ikusi hauek grabatzeko eta non egin adostu.
3.- ZEREGINAK ETA EPEAK
Plano hauek grabatu ondoren hurrengo egunean muntaia hasten hasiko gara.
4.- JAZOERAK
Muntaiarekin hasi ginenean, oso luzea geratzen zela konturatu ginen. Beraz, senkuentzien zati
asko kendu behar izan genituen. Honekin batera, plano desberdin ugari ezabatu zirenez
grabatzera irten behar izan ginen plano desberdin gehiago berreskuratzeko.
5.- TALDEAREN HAUSNARKETAK
Gure hasierako ideai aldatu arren, nahiko ondo antolatu ginen transmititu nahi genuena
espresatzeko. Gertatutakoarekin, musikaren antolakuntza ere apur bat aldatu behar izan genuen
baina ez du ezer kaltetu.
TALDEA:
Taldekideak
Idazkaria (X)
Otarrak
Eider Ordoki
Ainhoa Onsalo
Nuria Oyarzabal
Idoia Oyarzabal
x
Saioa: Abenduak 11
Noiz hasi: 14:00
Noiz bukatu: 17:00
Munduko altxorraren bila
20
1.- JORRATUTAKO GAIAK
Bideoaren muntaia hasi aurretik egokia iruditzen zaigu bideo zati guztiak ikusi, gehien
gustatzen zaizkigun zatiak aukeratu eta hauen iraupena gutxi gora behera orrialde batzuetan
idaztea.
2.- ADOSTUTAKOAK
Gaurkoan bideo zati guztiak antolatzearekin nahikoa izango zela adostu dugu taldekideok,
horrela muntaia egiteko orduan erraztasun gehiagorekin egingo baitugu lan.
3.- ZEREGINAK ETA EPEAK
Hurrengo astelehenean movie makerren muntaia egiten hasiko garela adostu dugu, egun
horretarako bideoari dagokion zatia egitea soilik adostu dugu.
4.- JAZOERAK
Ez da ezer aipagarririk gertatu.
5.- TALDEAREN HAUSNARKETAK
Oraingo denboraz nahiko ongi gabiltzala pentsatzen dugu taldekideok eta horrela jarraitzen
baitugu gure emaitza nahiko positiboa izango delakoan gaude, baina bideoaren iraupena
nahiko luzea izango delakoan gaude, beraz pixka bat moztu beharko dugu.
TALDEA:
Taldekideak
Idazkaria (X)
Otarrak
Eider Ordoki
Ainhoa Onsalo
Nuria Oyarzabal
Idoia Oyarzabal
x
Saioa: abenduak 7
Noiz hasi: 10:00
Noiz bukatu: 13:30
Munduko altxorraren bila
21
1.- JORRATUTAKO GAIAK
Gaurkoan aurreko egunean adostu bezala gaur movie makerrekin bideoaren edizioa egin dugu.
2.- ADOSTUTAKOAK
Gaurkoan bideoaren muntaia egitea soilik erabaki dugu eta pentsatzen duguna gertatzen bada
(luzeegia ateratzen dela) zein eszena moztu adostuko dugu.
3.- ZEREGINAK ETA EPEAK
Hurrengo egunean lehen orduan zenbait lehen plano grabatuko ditugula pentsatu dugu eta ondoren
movie maker ahotsa jarriko dugu.
4.- JAZOERAK
Bideoaren iraupena luzea denez zenbait plano moztu behar izan ditugu, eta plano hauek lehen
planoak direnez bihar zenbait lehen plano grabatzea aukeratu dugu. Horrez gain, bideoa
kanpoaldean grabatu dugunez egokiena ahotsa berriz grabatzea da, bestela haizearen zaratarekin,
kaleko zaratarekin… nahasten baita ahotsa.
5.- TALDEAREN HAUSNARKETAK
Nahiz eta lehen plano hauek eta ahotsa grabatzea beharrezkoa ez izan taldekideok bideoaren
emaitza hobea izateko hau egitea pentsatu genuen, denbora aldetik bagenekien larriago ibiliko
ginela baina merezi zuelakoan geunden.
TALDEA:
Taldekideak
Idazkaria (X)
Otarrak
Eider Ordoki
Ainhoa Onsalo
Nuria Oyarzabal
Idoia Oyarzabal
x
Saioa: abenduak 10
Noiz hasi: 9:00
Noiz bukatu: 16:00
Munduko altxorraren bila
22
1.- JORRATUTAKO GAIAK
Bideoren ahotsa grabatu eta muntaiarekin batu genuen, lehenago grabaturiko lehen planoak ere
txertatu ditugu.
2.- ADOSTUTAKOAK
Gaurkoan movie maker programarekin amaitzea adostu dugu taldekideok eta hurrengoan pinnacle 16
programa erabiliz azken ukituak emango dizkiogula gure muntaiari.
3.- ZEREGINAK ETA EPEAK
Hurrengo egunerako pinnacle 16 programa erabiliz azken ukituak eman eta gure bideoari amaiera
emango diogu.
4.- JAZOERAK
Ez da ezer aipagarrik gertatu.
5.- TALDEAREN HAUSNARKETAK
Taldean hitz egiten egon gara eta gure uztez bideoaren bidez ez da islatzen zenbat ordu eta zenbat lan
dagoen bideoaren atzean, pentsatzen dugu bideoak behin musika ezarria duela emaitza politagoa
izango duela, baina ez duela gure esfortzua islatuko pentsatzen dugu.
TALDEA:
Taldekideak
Idazkaria (X)
Otarrak
Eider Ordoki
Ainhoa Onsalo
Nuria Oyarzabal
Idoia Oyarzabal
x
Saioa: abenduak 11
Noiz hasi: 11:00
Noiz bukatu: 15:00
Munduko altxorraren bila
23
1.- JORRATUTAKO GAIAK
Pinnacle 16 programa erabiliz musika, zenbait efektu eta testu txertatzea pentsatu dugu.
2.- ADOSTUTAKOAK
Gaurkoan aurreko atalean idatzirikoa betetzeko adostu genuen.
3.- ZEREGINAK ETA EPEAK
Hurrengo egunerako Youtubera igotzea pentsatu genuen baina jazoera baten ondorioz testutak
txertatzearena hurrengo egunerako utzi dugu.
4.- JAZOERAK
Pinnacle 16en bertsio trial bat erabili dugu eta errazena falta zitzaigula pentsatzen genuenean arazo
dezente izan ditugu, ez baikenekien nola idatzi testuak, irakasle bati laguntza eskatu eta bertsio
horretan ez genuen asmatu nola egiten zen edo ez zekigun egiten nola egiten zen, beraz hurrengo
egunean bere ordenagailuan testuak jartzeko aukera eman digu.
5.- TALDEAREN HAUSNARKETAK
Egia esan, oraindik egindako lana islatu gabe geratzen delakoan gaude baina emaitzarekin
gusturago gaude
TALDEA:
Taldekideak
Idazkaria (X)
Otarrak
Eider Ordoki
Ainhoa Onsalo
Nuria Oyarzabal
Idoia Oyarzabal
x
Saioa: abenduaren 13
Noiz hasi: 9:00
Noiz bukatu: 13:00
Munduko altxorraren bila
24
1.- JORRATUTAKO GAIAK
Pinnacle 14 programa erabiliz testu txertatu eta Youtubera igo.
2.- ADOSTUTAKOAK
Gaurkoan laurok batera lan guztia amaitzea adostu dugu.
3.- ZEREGINAK ETA EPEAK
Gaur goizean zehar adosturikoa amaitzea
4.- JAZOERAK
Ez da ezer berezirik gertatu.
5.- TALDEAREN HAUSNARKETAK
Lana amaituta bideoarekin pozik geratu gara, badakigu betiere badaudela hobetzeko detaile batzuk
baina emaitza orokorrean ona da, nahiz eta aurreko zenbait egunerokoetan esan bezala ez dugu uste
lanaren emaitzan gure esfortzu islatzen den. Hausnartzen egon garen bitartean bideoaren amaieran
ezarri dugun bezala ezinbestekoa iruditzen zaigu lagundu gaituzten lagun, ikaskide eta irakasleoi
eskerrak ematea, beraiek gabe lanaren emaitza ez baitzen bera izango.
TALDEA:
Taldekideak
Idazkaria (X)
Otarrak
Eider Ordoki
Nuria Oyarzabal
Idoia Oyarzabal
x
Saioa: abenduaren 14
Noiz hasi: 9:00
Noiz bukatu: 11:00 Ainhoa Onsalo
Munduko altxorraren bila
25
3. JOLASA
Gure jostailua, mahai jolas bat da kasu honetan, Munduko altxorraren bila izenekoa,
munduko kultura desberdinak ezagutzea baitu xede nagusi.
Hausnarketa
-Hausnarketa: kontzeptu argipena (jolas, jostailu), hezitzailea, baloreak, sailkapenak, ….
Egin behar duguna, jolas hezitzailea da. Elkartasuna, kulturartekotasuna eta
kooperazioaren baloreak transmititzen ditu.
Helburuak
Balore atxikiak jolas honen bidez umeek barneratzea. beraien artean kooperatzea eta
mapa osoa elkartuta altxorraren lekura joatea da.
Honakoak dira bere helburu nagusiak:
Haurrek, munduko kontinente eta kultura ezberdinen berri izatea eta ezagutzea.
Launaka arituko direnez, elkarlana bezalako baloreak lantzea.
Munduko kulturen ezaugarri nagusiak barneratzea: gastronomia, sinesmenak,
ohiturak, dantzak…
Berezko ezaugarriak dituzten gizarte eta kultura taldeetako kide-izatea onartzea
eta aintzat hartzea.
Norberaren kulturaren ezaugarriak eta gainerako taldeekiko ezberdintasunak
balioestea, gainerako identitate, kultura eta herriak errespetatzea.
Talde jardueretan parte hartzea, betiere erantzukizunaz eta era konstruktiboki
jokatuz.
Munduko altxorraren bila
26
Euskal Herriko natura, gizarte eta kultura ingurunearen elementu nagusiak
identifikatzea, bai eta gainontzeko kontinenteetako herrialdeenak ere.
Aniztasun kulturala eta inguruan bizi diren herri-adierazpenak identifikatzea,
denboran izan duten eboluzioa ezagutzea eta gizarte-kohesio eta aberastasun
elementutzat hartzea.
Mapan, lurralde historikoak, norberaren lurralde historikoko eskualdeak eta
herrigune garrantzitsuenak kokatzea.
Munduan topa daitezkeen ohitura, tradizio eta adierazpen kulturalekiko
errespetua eta interesa izatea.
Zenbait garai historikotako gizarteetara hurbiltzea.
Besteen laguntzaz eta ahal den neurrian prestutasuna erakustea eta kooperatzea.
Deskripzioa
Altxor jolas bat izango da. Lau pertsonak, bakoitzak bere kabuz, kalean iragarki bat
aurkitzen dute. Iragarkian “altxorraren bila”-ren lehiaketa agertzen da. Lehiaketa honen
antolatzailea erakunde bat da, Otarrak izenekoa. Talde hori
eskolaz kanpoko talde bat da. Iragarkian altxor baten
bilaketa promozionatzen da eta denak parte hartu ahal dute.
Bakarrik daudelarik ikusten dute iragarkia, orduan,
lehiaketan parte hartu nahi dutenez, lehiaketako
antolatzaileen egoitzara joaten dira.
Han, aurkezleak edo monitoreak, jolasa deskribatzen die
eta baldintzak azaltzen dizkie. Baldintza bakarra lauko taldea
osatzea da. Lau pertsona hauek bakarrik daude baina
norbaitekin jolasteko asmotan doaz eta lauak elkartzen dira.
Jolasa martxan hasten da. Maparen zati bate ematen die
monitoreak edo aurkezleak eta leku hori bilatu behar dute.
Bertan, proba bat izango dute eta proba hori gainditu beharko
dute hurrengo mapa lortzeko. Proba bakoitzekoa egoki burutzen badute, proba bakoitza
gaindituko dute. Txaloak entzungo dira bukaeran.
Munduko altxorraren bila
27
-Lehen probara heltzen dira. Lehen proban Euskal
Herriko agurra ikasi eta dantzatu beharra daukagu.
Kide baten laguntzaz, Ainhoa, gainditzen dugu eta
hurrengo mapa zatia lortzen dugu. Mapako hurrengo
lekua aurkitzen dute eta hurrengo probari hasiera
ematen die.
-Hurrengo proban Indiako sinesmen baten proba bat
gainditu behar dugu. Bertan, ezkerreko eskuak zertarako
balio duen jakin beharra daukate. Beste taldekide baten
laguntzaz, Idoia, gainditzen dugu eta hirugarren zatia
gure eskuetara ailegatzen da.
-Hirugarren tokira heltzen direnean beste
proba bat egiten dute. Hirugarren proba arabiarrez
idatzitako testu bat itzultzea da. Arabiarrak,
Nuriak, testukoa euskaraz esaten du,
elkarlaguntzari buruzkoa dena. Hemen ere, proba
gainditzen dute eta hurrengo zatia lortzen dute.
Azken mapa zatia hartuta beste proba egitera Joan
behar duten lekuraino ailegatzen dira.
- Laugarren proban, azkenik, Mexikoko galdera bat
aurkitzen dugu. Proba honetan, Mexikoko gastronomiako
jakia bereiztu behar dute. Azkenean, proba gainditu eta
altxorraren mapa osoa eskuetan izanik altxorraren bila doaz.
Jolas honen materialari dagokionez, mapak egiteko papera eta pinturak erabiliko
ditugu eta pertsonaien disfrazak egiteko etxeko arropa erabiliko dugu. Mapak zaharren
itxura izan dezatela lortuko dugu, kafea erabiliz. Froga bakoitza kartulina batean jarriko
dugu.
Munduko altxorraren bila
28
Jolas honetan kreatibitatearen inguruan, kolore asko erabiliko ditugu, bai mozorroak
egiteko baita mapak egiteko ere.
Bukatzeko, jolas honek, beste guztien antzera, arau batzuk ditu. Horien artean, lau
kidek osatuko dute talde bakoitza. Elkarlanean ibili behar dute eta bata bestearen iritziak
entzun eta errespetatu behar dituzte.
Ezaugarriak
Gure jolasa didaktikoa da haurrak aurrean aipatu ditugun baloreak ikasiko eta
barneratuko baititu. Jolas hau taldeka egitekoa da, gure kasuan, lauko taldetan nahiz eta
hori proba bakoitzean aldatzen den eta aldatzeko aukera dagoen. Lehen deskripzioan
ikusi zitekeen bezala, kontsumorik gabea eta material ekologikoa, birziklatzekoa
erabiltzen ere saiatuko gara, nahiz eta kutsakorra batzuetan ere beharrezkoa izan
daitekeen. Jolas hau erakargarria egiten saiatuko gara, kolore asko erabiliz, mozorro
aniztasunaren bidez eta probak originalak eginez.
Balore atxikiak
Guk eginiko jolasa ez da batere sexista, berdintasunean oinarritzen baita.
Elkarbizitza sustatzen du eta talde kide guztien inplikazioa eskatzen du. Jolasaren
helburua kultur desberdinak ezagutzea eta elkar lanean ibiltzea da.
Nori zuzendua
Azkenik, garrantzitsua da gure jolasa nori zuzendua egongo litzakeen zehaztea. Argi
ikus daitekeen modura, mundu guztiko haurrei zuzenduta dago, aukera berdintasuna
sustatuz eta ezberdintasunak kanpo utziz
Munduko altxorraren bila
29
BIDEOA
Bideoaren testuingurua
Bideoaren alorrean, guk sortutako bideoaren helburua jolas baten bitartez,
transmititu nahi ditugun balore atxikiak bultzatzea da. Edozein adineko haurrei
zuzenduta egon daiteke nahiz eta gure kasuan bigarren zikloko umeetan oinarritu gara
frogetan. Bideoa helduei ere zuzenduta egon daiteke euren haurrei balore hauek
transmititzeko.
Bideoan zenbait balore helarazi nahi dizkiegu hartzaileei. Balore atxiki nagusiak
honako hauek dira: kulturartekotasuna, kooperazioa, elkar laguntza eta elkartasuna.
Zeharkako hainbat balore ere lantzen dira bideo honetan, adibidez, errespetua,
laguntasuna, berdintasuna...
Sekuentzia
Planoa Denbora Ezaugarri teknikoak Irudia Soinua
Enkuadrea Angulazioa Mugimendua
1 (Ainhoa) Plano erdia 2¨ Horizontala Normala Bai
Ainhoa
kartela
irakurtzen
1
1 (Nuria) Plano erdia 2¨ Horizontala Normala Ez Nuria kartela
irakurtzen 1
1 (Eider) Plano erdia 2¨ Horizontala Normala Ez Eider kartela
irakurtzen 1
Bideoaren prozesua
GIDOI -TEKNIKOA
Munduko altxorraren bila
31
1 (Idoia) Plano erdia 3¨ Horizontala Normala Bai Idoia kartela
irakurtzen 1
(erlojua)
6¨ Horizontala
Bai
Denbora
azkar
pasatzen da
Stopmotion
2 (Nerea) Plano
amerikano 16¨ Horizontala Normala Bai
Nerea jolasa
azaltzen eta
gu entzuten
2
2
Plano
amerikano
eta osoa
9¨ Horizontala Picado Bai Taldea egiten
saiatzen gara 2
Munduko altxorraren bila
32
2 (gu taldea
egiten)
Plano
amerikano
eta plano
entero
7¨ Horizontala Picado Bai Taldea egiten
dute 2
3 Plano
general 4¨ Horizontala Normala Bai Proba aurkitu 2
3 Plano
general 20¨ Horizontala Normala Bai Proba egin 3
4 Plano de
conjunto 3¨ Horizontala Normala Ez Proba irakurri 4
4 Lehen
planoa 6¨ Horizontala Normala Ez
Idoiak
erantzuna
azaldu
4
4 Plano de
conjunto 3¨ Horizontala Normala Ez
Idoiak
azaltzen du
denei
4
Munduko altxorraren bila
33
4 Lehen
planoa 4¨ Horizontala Normala Ez
Idoiak
erantzuna
azaltzen du
4
5
Plano muy
general
handiena
2¨ Horizontala Normala Bai
Parkean
proba
bilatzen
5
5 Plano entero 2¨ Horizontala Normala Ez
Proba
irakurtzen eta
egiten
5
5 (Proba
erakutsi) 6¨ Horizontala
Ez
Esaldi arabe
bat ageri da 5
5 Plano entero 2¨ Horizontala
Ez Nuria proba
azaltzen 5
6 Plano
general 5¨ Horizontala Normala Ez
Mexikar
proba
irakurtzen
6
Munduko altxorraren bila
34
6 Lehen
planoa 7¨¨ Horizontala Normala Ez
Eider proba
burutzen eta
ondokoei
azaltzen
6
6 Plano
general 8¨ Horizontala Normala Bai
Probak
burutuak eta
ospatzen dute
7
(Mapak
elkartu) 6¨ Horizontala
Ez
Lau mapak
elkartuta
agertzen dira
7
Munduko altxorraren bila
35
7
Plano muy
general
handiena
18¨ Horizontala Normala Bai Lekua
bilatzen 7
7
Plano muy
general
handiena
3¨ Horizontala Contrapicado Bai
Mendia
igotzen,
altxorraren
bila
7
Emaitza:
Bideoan erabilitako osagaien artean, musika, komunikazio lanabesak, osagai
plastikoak eta edizioa.
Lehenik eta behin musikaren inguruan ekoizpen desberdinak egin ditugu. Lau
herrialdeetako musikak egin ditugu instrumentu desberdinez baliatuz arabiarren kultura
izan ezik.
Mexiko: tronpeta, gitarra eta sonaja (media luna) erabili ditugu abestia sortzeko.
Esan beharra dago, gure ikaskideen laguntza izan dugula hori burutzeko.
India: taldeko ahotsak, txirula handiak, tinbala eta uraren efektua egiten duen
instrumentuak erabili genituen. Abestia guk asmatutakoa da.
Arabia: “Арабская красивая музыка и танцы” abestia erabili dugu, Internetetik
hartuta.
Euskal herria: bi abesti desberdin erabili ditugu. Bietan taldekideak izan dira
protagonistak, batean abesten eta bestean trikitixa jotzen.
Hasierako eta amaierako abestiak: Musikaren doinua eta Pupu eta Lore abestia
erabili ditugu.
Bestetik, komunikazio lanabesen artean ahozkoa eta audiobisuala nabarmentzen
dira, izan ere, hitza erabiltzen jolas guztian zehar eta bideoaren irudiak erabat
beharrezkoak dira bideoa ulertzeko. Bestalde, marrazkiak eta idatziak ere erabili ditugu
komunikazio lanabes modura.
Plastikaren arloan, kartelak, mapak, frogak eta mozorroak egin ditugu. Kartela
egiteko, kartulina bat erabili dugu. Bertan, errotulu bat egin dugu jolasaren izenarekin
eta errotulu hau plastilinarekin bete dugu. Mapak berriz, folio batean marraztu ondoren,
kafearekin sepia kolorea eman diogu, zahar itxura izan dezaten. Frogak, kartulina
zatietan idatzi ditugu argazki eta idatzi desberdinekin, eta ondoren plastifikatuak izan
dira. Azkenik, mozorroak, etxean genituen trapuekin lortuak izan dira, batez ere,
arabiarra.
Munduko altxorraren bila
37
Osagaiekin amaitzeko, edizioan, hardware, software eta sistema eragileak erabili
ditugu. Azkenean, osagai garrantzitsuenak, softwareak dira, kasu honetan, Windows
Movie Maker, Pinnacle, Picasa, Audacity eta offimatika. Baina hauekin lan egiteko,
hardwareak beharrezkoak izan dira, zehazki, bideo kamara, argazki kamara, ahots
grabagailua eta ordenagailua.
Ordenagailuaren funtsezko sofwarea sistema eragilea da. Ordenagailuen
hardwarea zuzenean erabiltzea oso zaila denez, bitartekari lana egiten duen softwarea
ezartzen da, beraz esan dezakegu sistema eragileak zeharka erabili ditugula.
Lorpen nabarmenena edo garrantzitsuena, ezkutuko altxorra izan da, hau da,
altxor materialista izan beharrean, kooperazioan ikasitakoa. Izan ere, umeen artean
materialismoa oso garatua dago eta hori baino garrantzitsuagoak diren beste baloreak
indartu nahi ditugu. Beste lorpenetako bat, gaur egun, globalizazioaren ondorioz
etorkinen presentzia kontuan hartuz, denen eskubideak eta aukera berdintasuna
aldarrikatzea da.
Balorazio orokorrari dagokionez, denboraren aldetik izan dugu arazorik
nabarmenena. Bideoa burutzeko garaian, lanean zehaztutako denbora baina gehiago
grabatu genuen eta sekuentziak kendu behar izan ditugunez, planoak ere galdu egin
ditugu, ondorioz sekuentzia batzuk berriro grabatu behar izan genituen, bideoak plano
desberdinak izan zitzan. Hala ere, esan beharra dago esperientzia baliagarria eta
ikasteko eraginkorra izateaz gain, stopmotion efektua eta muntaia orokorrean ondo
gelditu dela iruditu zaigu.
Hala ere, beti dago zerbait hobetzeko. Gure kasuan, hurrengo baterako kontuan
izango dugu tripodearen erabilera grabatzerako orduan eta muntaia egiteko garaian,
Pinnacle programak aurkezten dituen abantailak.
Munduko altxorraren bila
38
Horretaz gain, aipatu behar dugu iragarkia egiteko ideia gehienak gure
sormenetik atera genituela, gure artean hitz eginez, eta iragarkia pixkanaka - pixkanaka
ideia berriekin aberastuz.
Besteen emaitzak
Bideo asko ikusteko aukera izan dugu eta gauza guztiekin gertatzen den
bezalaxe, batzuk gehiago gustatu zaizkigu beste batzuk baino.
Taldekideak hitz egin ondoren, gehien gustatu zaizkigun emaitzak, Twister,
Hakuna Matata eta Antxonen abenturak izan dira. Honen arrazoia euren originaltasuna
eta grabaketa lana izan da. Twister jolasa adibidez, askoren artean originalena iruditu
zaigu. Jolas erraz eta dibertigarria delako. Hakuna Matata eta Antxonen abenturak
jolasean berriz teknikoki oso ondo eginak zeuden eta oso grabaketa onak egitea lortu
dute.
Hiru hauek izan dira gehien gustatu zaizkigunak, baina hala ere, denek lan on bat
egin dugula uste dugu. Izan ere, horrelako grabaketa bat egitea ez da hain erraza.
Lortutako emaitzak zoragarriak izan dira eta bideo hau burutzeko garaian denak ikasi
dugu, alde batetik ez bada bestetik, beraz esan dezakegu lan aberasgarria izan dela
denentzat.
4. ETORKIZUNARI BEGIRA ONDORIOAK
APLIKAZIOAK HEZKUNTZAN
Lehenik eta behin, esan beharra da Munduko altxorraren bila jolas didaktikoa eta
interaktiboa dela. Izan ere, parte hartzaileak beraien artean jolasten dute, laukote, eta
horrek elkarreragin positibo bat bultzatzen du beraien artean.
Munduko altxorraren bila
39
Zergatik didaktikoa? Jolas honen bidez, munduko kultura ezberdinen
ezaugarriak ezagutu ditugulako. Azken finean, froga bakoitza igarotzeko, denen beharra
izan dugu ea bakoitzaren ezagutzak partekatu behar izan ditugu. Jolas honekin baloreak
ere modu dinamiko eta aktibo batean ikasten dituzte, inkontzienteki, eta horiek dira
ondoren buruan iraunkorrenak gertatzen diren ikaskuntzak.
Zergatik interaktiboa? Kultura ezberdinetako pertsonen arteko jolasa sustatzen
delako. Bakoitzaren desberdintasunei aurre egin, eta desberdintasun horiei probetxua
ateratzen zaie eta gu ere desberdintasuna onuragarria eta aberasgarria dela ohartu gara.
ZEHARKAKO GAIAK
Jolas eta bideo honen bidez, hain agerian gelditzen ez diren baina garrantzitsuak
diren bestelako gaiak ere jorratzen ditugu. Gaur egungo gizarteari begira, XXI.
mendean, teknologiek garrantzia handia dute eta bideo hau egiteko ezinbesteko lanabesa
dugu. Gainera, kooperatibismoa ere argi ikus daiteke.
Hala ere, laguntasuna bideo honetan islatzen da, ezagutzak partekatuz eta
elkarrekin altxorra lortzera doazen bidean elkarrekiko begirunea azaltzen dugulako.
Nahiz eta bideoan ez ikusi, elkarrekin proba bakoitza igarotzean, alaitasuna eta
errefortzu positiboa bultzatzen da.
Horretaz gain, edozeinekin jolas daitekeen jolas aproposa da, irekitasuna du
frogekiko eta edozein adinetako umeek egin dezakete frogen ezaugarriek uzten badiete.
Jolas hau edozein gai jorratzeko, kulturartekotasunaz gain, erabat egokia dela deritzogu.
Munduko altxorraren bila
40
5. ERABILITAKO INFORMAZIO-ITURRIAK
AVI 42 PINNACLE 16 E AVID STUDIO A CONFRONTO 1° PARTE
[videotutorial], eugengrak zuzendua, lekua zehaztu gabea, 2012/09/12an argitaratua
(11:49 min), son., col., http://www.youtube.com/watch?v=DTbgIMC4R9Q
Cebrián de la Serna, Manuel (2005) Video y educacion I. videos educativos versus
videos didacticos, Tecnologias de la información y comunicación para la formación
de los docentes. Pag. 83-90
http://moodle4.ehu.es/file.php/1764/5_Ikusentzunezkoa/2005_Cebrian_1.pdf
Cebrián de la Serna, Manuel (2005) Video y educacion II. videos educativos: la
didactica del vídeo en la enseñanza. Tecnologias de la información y comunicación
para la formación de los docentes. Pag. 93-101
http://moodle4.ehu.es/file.php/1764/5_Ikusentzunezkoa/2005_Cebrian_2.pdf
Dullivan, Nick (2011). Pinnacle Studio versión 15. Estados Unidos, Mountain view.
(inédito) http://cdn.pinnaclesys.com/SupportFiles/Studio_15/manuals/studio_es.pdf
Movie Maker Windows 7 Actualizado Tutorial en español Viendo Nuevas
Novedades Crear Presentacion HD [videotutorial] safirorubiXDk zuzendua, lekua
zehaztu gabea, 2012/11/13an argitaratua ( 6:07 min.), son., col.,
https://www.youtube.com/watch?v=F-qh8n2c8Tw
Pere Marqués Graells (2000) INTRODUCCIÓN AL LENGUAJE AUDIOVISUAL,
LA ALFABETIZACIÓN AUDIOVISUAL. Pag 1-34
http://moodle4.ehu.es/file.php/1764/5_Ikusentzunezkoa/LA_ALFABETIZACIO_N
_AUDIOVISUAL.pdf
Munduko altxorraren bila
41
PINNACLE STUDIO 15 ADD TITULOS aula 03 [videotutorial] Edisio Rangelk
zuzendua, lekua zehaztu gabea, 2011/06/07an argitaratua (4:31 min.), son., col.,
http://www.youtube.com/watch?v=BPT5qfzN134
Video Tutorial Pinnacle Studio para principiantes / Nivel Básico / Español- Spanish
[videotutorial] Raya Antoniok zuzendua, lekua zehaztu gabea, 2006/08/25an
argitaratua (5:18 min.), son., col.,
https://www.youtube.com/watch?v=CZIZmK29iPY