49

ULMA Taldearen katalogoa. Euskara 2011

Embed Size (px)

DESCRIPTION

ULMA Taldearen katalogo berria. 2011

Citation preview

Page 1: ULMA Taldearen katalogoa. Euskara 2011
Page 2: ULMA Taldearen katalogoa. Euskara 2011

ULMA Taldea

Page 3: ULMA Taldearen katalogoa. Euskara 2011
Page 4: ULMA Taldearen katalogoa. Euskara 2011
Page 5: ULMA Taldearen katalogoa. Euskara 2011

Sortu zenetik, ULMA Taldeak Balio korporatiboetan oinarritu du bereenpresa-kultura. Etorkizunera bidean, teknologia aitzindaria erabiltzen du,eta lan-prozesu aurreratuenak eta optimizatuenak baliatzen ditu.

Gaur egun, ULMA Espainiako iparraldeko enpresa-multzo handienetarikoadugu. Merkatuan 50 urte daramatzala, konpromiso sendoa hartu duBerrikuntzarekin, Lanarekin eta Balio Erantsiarekin.

Page 6: ULMA Taldearen katalogoa. Euskara 2011

ULMA enpresa-talde gazteak osatzen du, bizia eta gaur egungoa izateazgain, hurbilekoekin eta inguruarekin ere konpromiso irmoa hartu duena.Pertsonak oinarri hartzen dituen proiektua da, hain zuzen.Erakunde modernoa eta profesionala da, eta guztiz irekia dago gero etaglobalagoa den mundu honi.

Page 7: ULMA Taldearen katalogoa. Euskara 2011

Hastapenetatik, ULMA Taldea Arrasateko Kooperatiben Esperientziari lotutaegon da, eta, gaur egun, Mondragon Korporazioko Industria-taldearen sailbat hartzen du. Euskal Herriko Lehen Enpresa-taldearen barne dago, beraz,Estatuko handienetarikoen artean ere badagoena. Partaidetza hori mesedegarriizan du ULMAk. Hain zuzen, horrelako ingurune batean sortu eta garatu izanakabantaila handiez baliatzea ekarri dio, hainbat eremutan abangoardiakoakdiren entitateez osatutako ingurunea den heinean: hala nola, hezkuntza,finantzak, prestakuntza, ikerkuntza eta gizarte-aurreikuspena.

Page 8: ULMA Taldearen katalogoa. Euskara 2011
Page 9: ULMA Taldearen katalogoa. Euskara 2011

ULMAn herrialde anitzeko lantaldeak osatzearen alde egiten dugu, lankideditugun enpresen aurrean jarrera irekia agertze aldera. Horretarako,herrialde eta merkatu bakoitzaren kulturara egokitzen dugu gure jarduna.Munduaren ikuspegi berri bati atxiki nahian, ULMAk ahalegin guztiakbat egiten saiatzen da. Hartara, jarduera jasangarriak garatu eta sustatzenditu, kanpoan bideratutako jarduerak modu proaktiboan kudeatzeko laneginez. Nazioartekotze proiektua etorkizunera begira aurrera eramatendu. Eta, aldi berean, merkatu global honetan eraginkortzat jo daitezkeenlehiakortasun-baldintzak betetzeko xedearekin bideratzen du.

Page 10: ULMA Taldearen katalogoa. Euskara 2011

Nazioartean hazteko aukerei eutsi nahi badiegu, aurrena tokian tokiko berezitasunakaztertu beharko ditugu. Horren ildotik, ULMAren estrategia enpresa-jardunbideakhobetzean datza, xede ditugun herrialdeetako merkatuetan jardunbideok ekimenbereizgarri gisa aurkezteko, hain justu. Lehiakor izateko, milurteko berri honetan,nahitaezkoa dugu azti ibiltzea eta munduan barrena hainbat eta hainbat buruadimentsuk gauzatzen dituzten ekimenei erreparatzea. Mundua geure merkatua da,izan ere.

Page 11: ULMA Taldearen katalogoa. Euskara 2011

ULMA Taldearen Sustapen-politikaren xede nagusia da enpresa-jarduera berriakgara daitezen laguntzea, bere Negozioen arloan zein Talde beraren jarduera-eremuan. Horrela sortuko dira, bada, jarduera-ildo berriak. Sustapen-jarduerenbidez, alde batetik, enpresa-egitura berriak sortzen dira, Produktu-lerroak, Negozioak,Kooperatibak, etab. sartzen dituztenak. Bestetik, horizontalki garatzeko irizpidearieutsiz, jardueroi esker, Negozioari norberak egokitzat jotzen dituen ekarpenakegiteko aukera ere badago.

ULMA Embedded Solutions negozioak produktua berritzeko zerbitzua eskaintzendie bezeroei. Hauek sistema kapsulatuak garatzen dituzte, hots, xede edo eginkizunjakin bat betetzeko beren beregi sortutako hardwareaz eta softwareaz osatutakoeskema. ULMA Embedded Solutions-en lehentasuna bezeroei egokitzea da, betiere sektoreak beharrezkotzat jotzen dituen kalitatea eta epeak aintzat hartuta.Aholkularitza teknologikoa eta ekoizpen-ondoko zerbitzuak eskaintzen ditu, eta,horiei esker, lehiakideengandik bereizgarri egiten duen balioa eransten dio berenegozioari.

Page 12: ULMA Taldearen katalogoa. Euskara 2011

ULMA Inoxtruck negozioak teknologia aurreratuko manipulazio-ekipamendu higienizagarriak eta herdoilgaitzak sortu, diseinatu etafabrikatzen ditu. Batez ere, nekazaritzako elikagaien sektorerako edotafarmazia bezalako industrien laborategietarako sortzen ditu. Hain zuzenere, sektore horietan ezartzen diren garbitasun neurriak ezin zorrotzagoakdira kate osoan, pertsonen kontsumorako manipulatzen diren produktuakdirela kontuan hartuta -elikagaiak zein sendagaiak-.

Page 13: ULMA Taldearen katalogoa. Euskara 2011

Garapen-eredu jasangarriagoak lortzeko bidean laguntzeko, ULMAk baliojasangarria sortzeko konpromisoa hartzen du bere gain, enpresa-ekimenenxede duen ingurune orotan. Gizarte aberatsagoa, bidezkoagoa eta osasuntsuagoaeraikitzen lagundu nahi dugu, gaur egungo belaunaldiei zein etortzeko daudeneimesede egiteko. Izan ere, ULMAren korporazio-estrategiaren abiapuntua, baiarrakasta ekonomikoa, baita gizarte-ongizatea ere, Ingurumenarekin bateragarriegitean dago.

Page 14: ULMA Taldearen katalogoa. Euskara 2011

Gizarte erantzukizuna aintzat hartzen duen erakusgarri dira ULMA Fundazioarenbitartez bideratzen dituen ekimenak. Are gehiago, bere enpresa-jardunarenxede duen gizartea hobetzeko hartutako konpromisoa gauzatzeko eginak dira.ULMA Taldean lan egiten dutenentzat, aurrera egiteak zera dakar: enpresakbideratutako jardueretan parte hartzen duten eragile guztiekin hartutakokonpromisoak arduraz betetzea.

Page 15: ULMA Taldearen katalogoa. Euskara 2011

Gaur egun, 7 kooperatiba-sozietatek osatzen dute ULMA Taldea, eta honek Negozio-unitate estrategikotan banatzen du garatutako jarduera. ULMAren antolaketa-ereduaNegozio dibertsifikatu eta autonomoetan oinarritzen da. Denek ere, Helburu, PolitikaOrokor eta Kudeaketa-estrategia berak dituzte irizpide; hortaz, enpresa barruan kohesioamantentzeko balio duten elementuak dira, eta, hori ez ezik, enpresa-proiektua garatzekolagungarri ere badira. Taldearen antolaketa-ereduak Negozioak erraztea eta garatzea duhelburu. Gainera, antolaketaren garapen-baldintza argiak, malguak eta erraz egokitzekoakezartzen ditu, bai egungo Negozioen bilakaeraren arabera, bai enpresa-sustapen berrienarabera.

Page 16: ULMA Taldearen katalogoa. Euskara 2011

 Azken finean, Eredu horrek Negozio eta Kooperatiben ohiko egitura atzeanutzi eta ikuspegi zabalagoa izan nahi du. Hala behar du, ULMA Taldearenproiektu bateratua aurrera eramatekoa bada. Halatan, batzuen eta besteennahiak bat egitean ez ezik, aurrerantzean ere gogo bakar bati eutsizjarraitzeko konpromisoa hartzean datza proiektu komun hori.  

Page 17: ULMA Taldearen katalogoa. Euskara 2011

ULMA Agrícola negozioak aterpeko laboreak babesteko egitura eta sistemak

fabrikatu eta merkaturatzen ditu. Negutegiaren egitura berari teknologia

aurreratuena gehitzen dio, klima-baldintzak kontrolatzeko, datuak biltzeko eta

instalazioa automatizatzeko. Nagusiki Nekazaritzaren eta Abeltzaintzaren

sektoreei zuzendutako erabateko ingeniaritzako zerbitzua eskaintzen du;

martxan jartzeko prest, eskaini ere.

Page 18: ULMA Taldearen katalogoa. Euskara 2011
Page 19: ULMA Taldearen katalogoa. Euskara 2011

ULMA Agrícola aditua da Nekazaritza eta Abeltzaintzako sektoreetakojarduera eta aplikazio anitz teknologiaz hornitzen; hona hemen zenbaitadibide: Mintegiak, Hazitegiak, Biltegiak, Industria-nabeak, Eguzkitikoegiturak, Idortegiak, Arrain-haztegiak, Lorezaintza, etab. Beti ere, bezeroariegokitutako zerbitzurik zentzuzkoena bilatzen saiatuko da.

Sektorea aski ongi ezagutzeaz gain, fabrikazio-berme berezkoa ere baduenez,ULMA Agrícola-k bezeroari erantzun osokoa ematen dio. Hasteko, berebeharrak aztertuko ditu. Eta horiek kontuan hartuta, aterpeko ekoizpen-sistema onena sortzeari ekingo dio.Gerora, sistema osatzeko zerbitzuautomatizatuak erantsiko dizkio: ureztatzeko eta ongarritzeko zeintenperatura, hezetasuna edota beharrezko diren bestelako datu klimatikoakneurtzeko. ULMA Agrícola-k teknologiaz hornitu nahi ditu ekoizleak, hariketa urteak joan ahala nekazaritzaren eta abeltzaintzaren sektoreetan azaltzendiren erronkei aurre egiteko gai diren arte.

Page 20: ULMA Taldearen katalogoa. Euskara 2011
Page 21: ULMA Taldearen katalogoa. Euskara 2011

ULMA Orga Jasotzaileak negozioak zerbitzu erabatekoa eta norberari egokitua

diseinatu eta garatzen du, bezeroen mantentze-behar orotarikoak asetzeko.

Horretarako, bezeroekin etengabeko hartu-emana sustatzeaz gain, euren

sektoreen buru diren enpresen hornikuntza teknologikoaz baliatzen da.

Page 22: ULMA Taldearen katalogoa. Euskara 2011
Page 23: ULMA Taldearen katalogoa. Euskara 2011

ULMAk orga jasotzaileen sorta ezin zabalagoa merkaturatzen du. Teknikarenaldetik oso berritzaileak dira, eta barrualdean zein kanpoaldean edozeinkarga eramateko balio dute. Horrezaz gain, bezeroari arreta bikaina egitendiogu, horretarako zabaldu baitugu merkataritza-bulegoen eta salmenta-ondoko zerbitzuen sarea Estatu osora. Gure ordezkaritza bulegoetan arretaazkarra eta eraginkorra ematen dugu, beti ere zerbitzu-mailarik altuenaeskaintzeko asmoarekin. Negozioaren helburua bezeroen benetako beharrakasebetetzea da. Hori lortzera, sektorean 25 urtetik gorako eskarmentuaduten profesionalekin osatu dugu lantaldea. Gainera, ordezko piezen zerbitzuprofesionala eskaintzeak lehiakideengandik bereizten gaitu.

Enpresa handiek zein txikiek kontratatzen dituzte gure zerbitzuak. Izan ere,produktu berritzailea ematen ahalegindu ez ezik, bezero bakoitzari neurriradoakion zerbitzua emateko grinari eusten diogu. Hartara, beste lagungarribatzuen artean, ordainketa finantzatzeko bideak edota makinak alokatzekoaukera eskaintzen dizkiegu bezeroei.

Page 24: ULMA Taldearen katalogoa. Euskara 2011
Page 25: ULMA Taldearen katalogoa. Euskara 2011

ULMA Construcción negozioa merkatu globalean diharduen enpresa da.

Urteak eman ditu eraikuntzaren sektorerako enkofratuez, eskora-egiturez eta

aldamioez osatutako zerbitzuak eskaintzen. Bezeroari zerbitzu erabatekoa

emateko bokazioz egiten du lan, eta horretarako, aholkularitza teknikoaz gain,

obraren abiaraztea eta salmenta-ondoko zerbitzua ere jartzen ditu haren eskura.

Obra bakoitza aztertzen du, izan dezakeen edozein arazo hautemateko.

Halakorik aurkituz gero, berehala eskaintzen du irtenbide fidagarria, kalitatezkoa,

segurua eta ekonomikoa.

Page 26: ULMA Taldearen katalogoa. Euskara 2011
Page 27: ULMA Taldearen katalogoa. Euskara 2011

ULMA Construcción-ek etenik gabe egiten du lan, I+Gari eutsita, produktuegokienak fabrikatzeko eta eraikuntzaren sektorearen beharrak asebetetzeko.Kalitatearen eta segurtasunaren aldetik, ULMA Construcción-ek zerbitzuezin hobea ematen du, sistema eta diseinu bateragarriak garatzen baititu.Horrez gainera, produktu anitz jartzen du bezeroen eskura, eta, kasu orotan,Eraikuntzako, Obra Zibileko eta Birgaikuntzako obra egokiena bideratzendu. Eta hori gutxi balitz legez, emandako zerbitzua guztiz hurbilekoa,profesionala eta kalitatezkoa ere bada, bezeroen beharrak modu eraginkorreaneta azkar kudeatzera begira. Izan ere, ULMA Construcción-ek bezeroa osokontuan hartzen duen lan-metodoa baliatzen du: batetik, diziplina anitzekolantaldea du; eta bestetik, zerbitzu erabatekoa eta tratu hurbilekoa ematendio, “uneoro bezeroaren premien adi egotea” ardatz hartuta.

Page 28: ULMA Taldearen katalogoa. Euskara 2011

ULMA Construcción-ek honako helburu hau izan du beti jomuga nagusitzat:zerbitzu bikaina emanez eta guztion ahaleginak koordinatuz, bezeroekinluzerako harremana gauzatzea, proiektuak ahalik eta ondoen bideratzekoxedearekin.

Page 29: ULMA Taldearen katalogoa. Euskara 2011

ULMA Conveyor Components negozioak solteko kargak eta karga isolatuak

garraiatzeko osagaiak diseinatu, fabrikatu eta merkaturatzen ditu: hala nola, arrabolak,

euskarriak, danborrak eta girlandak. ULMA Conveyor Components-ek etorkizunera

begira egiten du aurrera, konpromiso sendoa hartzen duela, bai etengabeko

hobekuntzarekin eta berrikuntzarekin, bai bezeroaren asebetetzearekin. Hartara,

enpresaren ingurune naturalean bertan lanpostuak eta aberastasuna sortzen lagunduko

duen estrategia bideratzen du.

Page 30: ULMA Taldearen katalogoa. Euskara 2011
Page 31: ULMA Taldearen katalogoa. Euskara 2011

Prozesuak, produktuak eta zerbitzuak garatu eta hobetzeko aukera berriak lortzekoekinean gabiltza beti ere, ingeniaritza aurreratuena erabiliz eta bezeroarekin izandakoharremana areagotuz. Etengabeko bilatze hori dago, hain zuzen, Negozioa etenikgabe berritu beharraren atzean; zertarako eta gure bezeroen beharrak asebetekodituzten zerbitzu egokituak erdiesteko. Diseinu berriak merkatuak eskatuta plazaratzendira, eta atera ahala, balioa eta ezagutza berriak sortzen laguntzen dute eremu orotan,jarrera eta jardunbide berritzaileen bitartez.

ULMA Conveyor Components-en instalazio modernoek, sektoreko teknologiapuntakoena erabiliaz batera, merkatuan eraginkor azaltzeko beharrezko dituenfidagarritasuna eta lehiakortasuna bermatzen dute. Abangoardiako ekoizpen-ekipamenduak baliatzen ditu Negozio honek, bezeroek eskatutako zerbitzuak garatzeko,sortzeko eta haiei banatzeko.

Page 32: ULMA Taldearen katalogoa. Euskara 2011
Page 33: ULMA Taldearen katalogoa. Euskara 2011

ULMA Handling Systems negozioak automatizazio logistikoko zerbitzuak

eskaintzen ditu. Horretarako, sistemaren diseinua eta plangintzatik hasi, eta

salmenta-ondoko zerbitzua eta berringeniaritza ere garatzen ditu, bezeroarekin

elkarlanean.

Page 34: ULMA Taldearen katalogoa. Euskara 2011
Page 35: ULMA Taldearen katalogoa. Euskara 2011

ULMA Handling Systems-en Erabateko Ingeniaritza jarduerak bideratzenditugu Material Handling Systems deritzenetan. Hau da, logistika zerbitzuanitz ematen ditugu aukeran Banaketaren eta Fabrikazio Automatikoarenalorrean.Askotariko zerbitzuak eskaintzen ditugu honako xede hauekinsortutako sistemetarako: eskabideak prestatzea, biltegiratzea, garraioa etasailkapen automatikoa, prozesu bukaerako sistemak eta baggage handling-a edota Supply Chain Software delakoa. Hona hemen negozio honek dituenabantailak: 250 profesionaletik gorako lantaldea edukitzea, eskarmentu etaknow-how handikoa, alde batetik. Eta bestetik, sektore horretan munduosoan buru dena lankide izatea: DAIFUKU.

ULMA Handling Systems-en bezeroen, hornitzaileen eta enpresa barrukolankideen premiak asebeteko dituen kalitate-sistema ezarri nahi dugu. Nolaeta negozioaren prozesuak kudeatuz, eta Enpresen BikaintasunerakoEuropako Eredua (EFQM) erreferentziatzat hartuz. Egindako ahaleginek izandute beren emaitza: EFQM ereduaren araberako 400 puntuko ziurtagirialortu dugu, eta, hori ez ezik, ISO 9001:2008 eta ISO 14.001:2004 arauenziurtagiriak, baita ere, LLOYD'S REGISTER QUALITY enpresaren eskutik.Horrez gainera, pertsonen segurtasuna eta osasuna ziurtatzera zuzendutakoOSHAS 18:001: 2007 ziurtagiria jaso dugu.

Page 36: ULMA Taldearen katalogoa. Euskara 2011
Page 37: ULMA Taldearen katalogoa. Euskara 2011

ULMA Hormigón Polímero negozioak sistema eta produktu aurrefabrikatuak,

industriarako prestatuak eta berritzaileak diseinatu, fabrikatu eta merkaturatzen

ditu, honako xede hauetarako: Eraikuntzaren epeak eta mantentze-kostuak

murriztea; energia-kontsumoa gutxitzearen alde egitea; laneko segurtasunerako

sistema integratuak sustatzea; ingurumenarentzako onak diren zerbitzuak

ematea; eta, azkenik, gure enpresaren eta eraikuntza-prozesuan parte hartzen

dutenen arteko bat-egitea erraztea, informazioaren eta komunikazioaren

teknologien erabilera gero eta hedatuagoa bultzatuz.

Page 38: ULMA Taldearen katalogoa. Euskara 2011
Page 39: ULMA Taldearen katalogoa. Euskara 2011

ULMA Hormigón Polímero-k produktu sorta aski zabala zuzentzen dumerkatuko lau segmentutara. Hona hemen segmentuok: Drainatzeko sistemaaurrefabrikatuak (Drainatze lineala, Energia elektrikorako hodiak eta Balizajea),Eraikuntza (osagarri arkitektonikoak: leiho-isurkiak, horma-txapelak, etab.),Industriarako itxitura bertikala eta Fatxada aireztatua. Ekoeraginkortasunahobetzeko xedeaz berrikuntzaren alde egiten dugunez, teknika berrien bilaari gara etengabe. Horren erakusgarri dira eskaintzen ditugun produktuak,ingeniaritza eta arkitekturako izen oneko enpresen onespena ere baitute.

Eraikuntzarako zerbitzu berriak bilatzeko konpromisoari eutsiz, berrikuntzaprozesu iraunkorrean sartuta dago ULMA Hormigón Polímero. Horri eskeriritsi da, hain justu, produktu espezializatu sorta handia garatzera eta,ondorioz, merkatuko lehenen artean egotera. Produktu eta prozesuok besteikuspegi batetik imajinatzen ditu ULMA Hormigón Polímero-k, eraikuntzarensektorearen beharrei erantzun berritzailea emateko.

Page 40: ULMA Taldearen katalogoa. Euskara 2011
Page 41: ULMA Taldearen katalogoa. Euskara 2011

ULMA Packaging negozioak packagingeko ekipamendu, sistemak eta zerbitzuak

diseinatu eta fabrikatzen ditu, bezeroei zuzendutako produktuei kalitate handiko

babesa eta irudia emateko. Zazpi produktu-lerrotan, sorta zabala eta erabatekoa

jartzen du eskura.

Page 42: ULMA Taldearen katalogoa. Euskara 2011
Page 43: ULMA Taldearen katalogoa. Euskara 2011

Produktu batek itxura zaindua eta babestua duela agertzea ezinbestekoada. ULMA Packaging-ek produktuon irudian egiten du lan, eta horretarakodiseinatzen eta ekoizten ditu packagingeko sistema eta zerbitzuak, bezeroarenneurrira. Hona hemen garatzen dituen zazpi produktu-lerroak: Flow Pack,Termokonformatua, Termozigilatua, Bertikala, Atzeragarria, Film Zabalgarriaeta Troxatua.

ULMA Packaging-i, estrategia berri honen alde egiteak, erreferentziazkoenpresa bihurtzea ekarri dio, packagingeko sektore orotan. Hori horrela,kalitate eta zerbitzu mailan aurrera egin nahi dutenentzako ezinbestekokide bihurtu da, baita estetika eta funtzionaltasuna xede nagusi dutenentzakoere. Bezeroei kontsumitzaileen nahiak betetzen laguntzen die.

Page 44: ULMA Taldearen katalogoa. Euskara 2011

ULMAk, gainera, sektoreak zer behar teknologiko izango duen aldezaurretik aztertzen du, I+G+b ULMA Packaging Technological Centerderitzon zentroan. Hau da, Erabateko Kalitatea du helburu, eta horretarako,pertsonen ezagutzak eta kreatibitatea baliatzen ditu bere kudeaketasistemaren oinarri gisa.

Page 45: ULMA Taldearen katalogoa. Euskara 2011

ULMA Piping negozioak hodi, brida eta fittingetarako osagarri forjatuak

fabrikatu eta merkaturatzen ditu, petrolio, gas, petrokimika eta energia-

ekoizpenaren sektoreetarako. Negozio honek duen ekoizpen-gaitasun

handiari begira, sektoreko liderretako bat da mundu osoan. Izan ere,

ekoizpenaren % 95etik gora esportatzen du 70 herrialde baino gehiagora.

Hori guztia, ziurtapen eta homologazio baldintzarik zorrotzenak ere

gaindituta, noski.

Page 46: ULMA Taldearen katalogoa. Euskara 2011
Page 47: ULMA Taldearen katalogoa. Euskara 2011

ULMA Piping negozioaren ekoizpen- eta kudeaketa-sistemek ISO 9001, ISO14001 eta OSHAS 18001 arauen bermea dute, LLOYD´S REGISTER QUALITYASSURANCE enpresak emana. Horrez gain, prestakuntza ezin hobea duenlantaldea eta ekoizpen-planta berritzailea ditu. Gune horretan, 8.000 tonakoprentsez hornitutako forjaketarako robotak ez ezik, mekanizatuko lerroautomatizatuak ere badaude. Horregatik guztiagatik bihurtu da, bada, ULMAPiping munduko liderretako bat energia-sektorerako hodi, brida eta fittingetarakoosagarri forjatuen fabrikazioan.

Merkatu honetan kalitatea balio estrategikoa da. Eta, horri lotuta, ekoizpen-gaitasun egokia izatea eta ezarritako epeak betetzean fidagarria izatea beharrezkoada gure produktua beste batzuekin lehian aritzeko egoeran jartzeko; hitz bateanesanda, zabal onarturiko ospea duten produktuak ateratzeko. Sektoreko enpresanagusien homologazioek onartu beharko diete ospe hori produktuei, besteakbeste: EXXON MOBIL, TOTAL, SHELL, CHEVRON, PETROBRAS, SAUDI ARAMCO,etab. ULMA Piping-ek berme handiko kalitatea eta zerbitzua eskaintzen diemunduko energia-sektore zorrotzenei.

Page 48: ULMA Taldearen katalogoa. Euskara 2011
Page 49: ULMA Taldearen katalogoa. Euskara 2011

ULMA Agrícola ULMA Agrícola, S. Coop.

Bº Garibai, 950 posta kutxa20560 Oñati (Gipuzkoa)Telefonoa: 943 034900Faxa: 943 716466E-mail: [email protected]: www.ulmaagricola.com

IFK: F-20.947909

ULMA Orga Jasotzaileak ULMA Servicios de Manutención, S. Coop.

Ps. Otadui, 832 posta kutxa20560 Oñati (Gipuzkoa)Telefonoa: 943 718033Faxa: 943 783502E-mail: [email protected]: www.ulmacarretillas.com

IFK: F-75.037127

ULMA HandlingSystems

ULMA Manutención, S. Coop.

Garagaltza auzoa, 5067 posta kutxa20560 Oñati (Gipuzkoa)Telefonoa: 943 782492Faxa: 943 782910 - 943 718137E-mail: [email protected]: www.ulmahandling.com

IFK: F-20.091443

ULMA HormigónPolímero

ULMA Hormigón Polímero, S. Coop.

Bº Zubillaga, 8920 posta kutxa20560 Oñati (Gipuzkoa)Telefonoa: 943 780600Faxa: 943 716469E-mail: [email protected]: www.ulmapolimero.com

IFK: F-20.563623

ULMA Packaging ULMA C y E, S. Coop.

Bº Garibai, 28 - 145 posta kutxa20560 Oñati (Gipuzkoa)Telefonoa: 943 739200Faxa: 943 780819E-mail: [email protected]: www.ulmapackaging.com

IFK: F-20.023065

Zerbitzu Zentralak Grupo ULMA, S. Coop.

Garagaltza auzoa, 51 - 22 posta kutxa20560 Oñati (Gipuzkoa)Telefonoa: 943 250300Faxa: 943 780917Web: www.ulma.comE-mail:[email protected]

IFK: F-20.544326

ULMA ConveyorComponents

ULMA Conveyor Components, S. Coop.

Bº Zelaieta, 1114 posta kutxa48210 Otxandio (Bizkaia)Telefonoa: 945 450075Faxa: 945 450257E-mail: [email protected]: www.ulmaconveyor.com

IFK: F-48.028.872

ULMA Piping ULMA Forja, S. Coop.

Bº Zubillaga, 314 posta kutxa20560 Oñati (Gipuzkoa)Telefonoa: 943 780552Faxa: 943 781808E-mail: [email protected]: www.ulmapiping.com

IFK: F-20.025250

ULMA Construcción ULMA C y E, S. Coop.

Ps. Otadui, 313 posta kutxa20560 Oñati (Gipuzkoa)Teléfono: 943 034900Faxa: 943 034920E-mail: [email protected]: www.ulma-c.com

IFK: F-20.023065

helbide sozialak