12
KULTURA UMEA EUSKARA ETA GAZTELERA ALDI BEREAN GARATZEN Hizkuntza bi aldi berean entzun eta garatzen dituen uraeak hizkuntza biak bereizita garatuko ote ditu? Ez ote da kaltegarria umearentzat txiki-txikitatik hizkuntza bi entzutea, eta biak aldi berean garatu behar izatea? Ez ote litzateke hobe lehenengo hiz- kuntzetako bat garatzea, eta bigarrena gero ikastea, lehenengoa ondo menderatzerakoan? Euskara eta gaztelera aidi berean gara- tzen dituen umeak ez ote ditu hizkuntza biak nahasiko? Gai ote da umea hizkuntza biak egokitasunez bereizteko? Ez ote da umearentzat eta hizkuntzentzat kaltegarri izango hizkuntza bi al- di berean garatzea? Ez ote ditu hizkuntzak nahasiko? Ez ote da haurra nahasiko? Ez ote dira hizkuntzak hondatuko? Halakoak eta antzeko galderak azaltzen zaizkigu gizaseme- ei ume txikiak gure hizkuntza ikasten edo garatzen ari direla ikusten ditugunean. Antzeko galderak egiten dizkiogu geure buruari geure seme-alaba txiki-txikiak direnean, zelan hazi era- baki behar dugunean, edo lagun baten seme-alabari erdipurdi- ko esaldiren bat entzun diogunean. Idazki honen bidez hizkuntza-garapen elebidunaren ingu- ruan izan daitezkeen kezkei argitasuna eman nahiko nieke, ikerketetan ikusi eta ikasi duguna erabilita, Horretarako, ja- rraian kontu honek izan dezakeen marko zabala zehazten ha- siko naiz, eta ? ondoren, ikerketetan ikusitakoa laburbiltzen ahaieginduko naiz KULTURA 3

UMEA EUSKARA ETA GAZTELERA ALDI BEREAN Hizkuntza bi aldi

  • Upload
    others

  • View
    7

  • Download
    0

Embed Size (px)

Citation preview

Page 1: UMEA EUSKARA ETA GAZTELERA ALDI BEREAN Hizkuntza bi aldi

KULTURA

UMEA EUSKARA ETA GAZTELERA ALDI BEREAN GARATZEN

Hizkuntza bi aldi berean entzun eta garatzen dituen uraeak hizkuntza biak bereizita garatuko ote ditu? Ez ote da kaltegarria umearentzat txiki-txikitatik hizkuntza bi entzutea, eta biak aldi berean garatu behar izatea? Ez ote litzateke hobe lehenengo hiz-kuntzetako bat garatzea, eta bigarrena gero ikastea, lehenengoa ondo menderatzerakoan? Euskara eta gaztelera aidi berean gara-tzen dituen umeak ez ote ditu hizkuntza biak nahasiko? Gai ote da umea hizkuntza biak egokitasunez bereizteko? Ez ote da umearentzat eta hizkuntzentzat kaltegarri izango hizkuntza bi al-di berean garatzea? Ez ote ditu hizkuntzak nahasiko? Ez ote da haurra nahasiko? Ez ote dira hizkuntzak hondatuko?

Halakoak eta antzeko galderak azaltzen zaizkigu gizaseme-ei ume txikiak gure hizkuntza ikasten edo garatzen ari direla ikusten ditugunean. Antzeko galderak egiten dizkiogu geure buruari geure seme-alaba txiki-txikiak direnean, zelan hazi era-baki behar dugunean, edo lagun baten seme-alabari erdipurdi-ko esaldiren bat entzun diogunean.

Idazki honen bidez hizkuntza-garapen elebidunaren ingu-ruan izan daitezkeen kezkei argitasuna eman nahiko nieke, ikerketetan ikusi eta ikasi duguna erabilita, Horretarako, ja-rraian kontu honek izan dezakeen marko zabala zehazten ha-siko naiz, eta? ondoren, ikerketetan ikusitakoa laburbiltzen ahaieginduko naiz

KULTURA 3

Page 2: UMEA EUSKARA ETA GAZTELERA ALDI BEREAN Hizkuntza bi aldi

ANDONI BARRENA AGIRREBEITIA

1. Egiiiieroko esperieii teiatik ikasten daguna

Hizkuntza kontuetan gertatzen den legez, haurrak hizkun-tza garatzeko jarraitzen duen prozesuaren inguruan denok daukagu esperientzia handia. Beharbada, guk egin genuena ez dugu gogoratuko, baina hainbat ume ikusi ditugu gure ingu-ruan euskara garatzen, gaztelania garatzen edo biak aldi bere-an garatzen.

Gehienetan ez dugu gure inguruko unxeen hizkuntzaren ja-bekuntza-garapena zehatz mehatz jarraituko, baina gaitzat dau-kagu geure burua hizkuntzaren jabekuntzaren inguruan ondo-rioak ateratzeko.

Batzuentzat, umeak gai dira hizkuntza bi aldi berean gara-tzeko. Gai dira gure inguruko haurrak, esaterako, euskara eta gaztelera egoki menderatzeko. Uste honen aldekoek oso argi ikusten dute lau, bost edo zazpi urteko umeek gai izan daitez-keela hizkuntza biak erabiltzeko. Adibbdte zeh&tizak izango di-tuzte gogpan, eta froga sendoak begitantzea zaizkie euren us-teari eusteko.

Besiie batzuentzat hizkuntza bi aldi bereaiinB garatzen ari di-ren uraeek arazoak izaten dituzte. Gainera, %mz® horiek gehie-netan euskararekin izaten dira. Ez ei dituzte hizknntza biak haimi oodo bereizten, hizkuntza bateko elementoak (gehiene-tam gaztelerakoak) beste hizkuntzako (gehienetan euskara) esaldiak ekoiztean erabiltzen ei dituzte, eta horrela euskara apurka-apurka aldatzen eta hondatzen ari zaigu.

Esaera zaharrak esaten duen legez, 'zenbat buru, hainbat aburu\ Axgi dago iritzi hauek muturrekoak baino ez direla, eta askoz ere hobe zehaztu daitezkeela, baina, nolabait, muturre-ko iritziak islatzen dituztela esan daiteke.

Kontua zcra da, iritzi horiek eraikitzeko garaian gogoan izan ditugun umeen hizkuntza-baldintzez ohartzea garrantzi-tsua dela, ume horiek izan duten hizkuntza-garapena aztertze-

4 KULTURA

Page 3: UMEA EUSKARA ETA GAZTELERA ALDI BEREAN Hizkuntza bi aldi

UMEA EUSKARA ETA GAZTELERA ALDI BEREAN GAKATZEN

ko unean. Esan nahi dudana zera da: zein baldintzetan garatu dituzte hizkuntza biak ume horiek?

Nire ustez lau baldintza-mota bereizi beharko lirateke haus-narketa-bide honetan:

-Entzun dituen hizkuntza biak era orekatuan entzun ditu haurrak? Nolabait esanda, kantitate eta kalitate aldetik orekatu-ta egon ote dira? Ezin dugu pentsatu egunero zaintzailearekin ordu bat egonda haur batek hark egiten dion alemana guraso-ek egiten dioten euskara bezain arin eta ondo garatuko due-nik. Argi dago entzutean oreka behar dela hizkuntza biak era bertsuan garatzeko. Kalitatea ere garrantzitsua da, ez baita gau-za bera hizkuntza gurasoen ahotik entzutea edo zaintzaile lan-petu baten ahotik.

-Hizkuntza biak hasi da entzuten jaio den egunetik ala bata bestea baino lehenago? Baliteke hizkuntza bat jaiotzetik entzu-tea eta bestea bi urte egin dituenetik. Bigarren egoera honetan argi dago haurraren lehen hizkuntza jaiotzetik entzuten ari de-na dela, eta beste bigarrena. Hizkuntza biak era paraleloan edo antzekoan garatzeko, une berean edo oso antzekoan hasi beharko da entzuten.

-Entzun dituen hizkuntza biak bereizita entzun ditu hau-rrak? Haurraren ingurukoek, haurrarekin ari direnean, beti hiz-kuntza bera darabilte ala, ostera, batzuetan euskaraz eta beste-etan gazteleraz ari dira? Edo hori baino okerrago izan daiteke-ena, gai dira elkarrizketa berean hizkuntza biak nahasteko? Kontuan izan behar dugu haurrak entzuten duena baino ezin dezakeela garatu, oro har behintzat. Esan nahi dudana zera da: haurrak Lekeition egiten den euskara entzuten badu, hizkera hori garatuko duela, eta ezin duela euskara batua edo nafarre-ra garatu. Era berean, ohituta badago hizkuntza biak nahasita entzuten edo ganora barik txandakatzen entzuten, gauza bera egingo duela pentsa daiteke.

KULTURA 5

Page 4: UMEA EUSKARA ETA GAZTELERA ALDI BEREAN Hizkuntza bi aldi

ANDONI BARRHNA AGIRKEBEITIA

-Haurraren sendiaz harantzago hizkuntzek duten garrantzia eta prestigioa antzekoak al dira? Zeintzuk dira haurrak kalean, ikastolan eta komunikabideetan entzuten dituen hizkuntzak? Umea garatzen ari den hizkuntza biek dute garrantzia gizarte-an? Madrilen bizi dan haurra berehala ohartuko da sendian oso garrantzitsua izan arren, euskarak ez duela gaztelerak besteko balioa lagunartean, eskolan edo komunikabideetan, eta egoera honek eragina izan dezake hizkuntzaren garapenean.

Faktore hauek, beste batzuk ahaztu barik, hizkuntzen gara-pena baldintzatzen dute, eta haatik gertatzen dira ezberdinta-sunak. Batzuetan, baldintzak ezberdinak izan arren, helmuga bera dela esan daiteke, baina besteetan ez ei dela hori gerta-tzen begitantzen zaigu.

Azken aspaldian euskaldunok badakigu haurrak, oro har, gai direla hizkuntza bi aldi berean ikasteko edo garatzeko. Badakigu, gutako askori ere gauza bera gertatu zaiolako, hots, amaren euskara eta aitaren gaztelera, edo alderantziz, txiki-txi-kitatik garatu behar izan ditugulako.

2. Ikerketetat ik ikasi dogiina

Makina bat ikerketa egin dira azkeneko hogeita hamar urte-etan hizkuntza bi aldi berean garatu duten haurrekin. Horrela, esate baterako, ingelesa eta nederlandera aldi berean garatu duten haurrak aztertu dira (De Houwer 1991), e d o frantsesa eta alemana (Meisel 1989, Koppe 1996), alemana eta. italiera (Volterra eta Taeschner 1978, Cantone eta Smitz 2001), frantse-sa eta ingelesa (Genesee, Nicoladis eta Paradis 1995, Paradis eta Genesee 1996), ingelesa eta gaztelania (Deuchar eta Quay 1998), gaztelera eta katalana (Vila eta Cortes 199D, eta abar.

Euskara eta gaztelera aldi berean garatu dituzten haurrak ere ikertu dira. Eta zeregin honetan ari dira, besteak beste, Idiazabal (1995), Ezeizabarrena (1996, 1977, 2001), Barreña (1997, 1999, 2001), Zubiri (2000), Elosegi (1998) eta Almgren (2000) ikerlariak.

6 KULTURA

Page 5: UMEA EUSKARA ETA GAZTELERA ALDI BEREAN Hizkuntza bi aldi

UMEA EUSKARA ETA GAZTELERA ALDI BEREAN GARATZEN

Ikerlari hauek, gehienak behintzat, sendi elebidunetan hazi-tako haurren hizkuntza aztertu dute. Haurrek hamasei edo ho-gei hilabete izan dutenetik hilero edo hamabostero hogeita ha-mar edo berrogeita hamabost minutuko saioak grabatu dituzte bideoan, eta haurrek esandakoa arakatzeari ekin diote.

Denak datoz bat honetan: hiru edo lau urterekin haurrak gai direla entzun dituzten hizkuntza biak egoki eta bereizita erabiltzeko. Baina hau guzti hau horrela gerta dadin, bat da-toz? baita ere, baldintza batzuk gertatu behar direla:

-hizkuntza biak bereizita entzun beharko lituzkeela haurrak, 'lagun bat, hizkuntza bat' leloaren arabera hain zuzen. Zera esan nahi du honek: haurraren inguruko heldu bakoitzak hau-tua egin beharko lukeela hizkuntza baten alde, eta hori baino ez lukeela erabili beharko haurrarekin. Hatsarre hau sistemati-koki erabiltzea beharrezkotzat jotzen dute ikerlari gehienek hizkuntzen garapen orekatua ziurtatzeko;

-hizkuntza biak jaiotzatik edo bizpahiru hilabete izan baino lehenago entzun beharko lituzkeela haurrak;

-hizkuntza biak presentzia orekatua izan beharko luketela haurraren inguruan, bai kalitatearen aldetik zein kantitatearen aldetik.

Ikerlari guztiek baieztatzen dute normaltasunaren barruan jaio den haurra gai dela baldintza hauetan hizkuntza bi egoki eta bereizita garatzeko. Gainera, hau ez da gaitasun berezi ba-ten ondorioa, bilakaera arrunta baino, giza-garuna horretarako dago eratua eta. Gure burmuina gai da hizkuntza bi aldi bere-an bereizita garatzeko, Nolabait, hori da bere berezko egiteko-etako bat.

Baina ikerlariak multzo bitan banantzen dira hiru urte egin orduko haurraren gaitasunaz. Batzuentzat, garapenaren hasie-ran derrigorrezkoa da nahasketa- edo bateraketa-aro batetik pasatzea (Volterra eta Taeschner 1978). Besteentzat, hizkuntza

KULTURA 7

Page 6: UMEA EUSKARA ETA GAZTELERA ALDI BEREAN Hizkuntza bi aldi

ANDONl BARRENA AGIRREBEITIA

bien arteko bereizketa nabarmena da gramatikaren garapena-ren hasiera-hasieratik (De Houwer 1991, Meisel 1994).

Eztabaida honi guk geroago helduko diogu. Jarraian ikus dezagun zertaz ari diren ikerlariak hizkuntzak bereizteko du-ten ahalmenaz hitz egiten dutenean.

3* Hizkuntza-bereizketa

Baina zeri deitzen diote ikerlari hauek hizkuntza-bereizketa? Hiru edo lau urterekin hizkuntza biak bereizita eta egoki era-biltzeko haurra gai dela diotenean zer esan nahi dute?

Ikertzaile hauentzat, hizkuntzaren garapenaren arloan grama-tikaren garapena da garrantzitsuena. Hizkuntzalarientzat grama-tika hizkuntzaren hezurdura edo funtsezko egitura da. Hitzak edo lexikoa etxeak egiteko orduan erabiltzen diren adreiluak bezalakoak dira: euren egitekoa egituran itsatsita lortzen dute. Hitzek esaldiaren barruan betetzen dute benetako zeregina.

Ikertzaileentzat ez da garrantzitsua hizkuntza bateko hitz batzuk beste hizkuntza baten erabiltzea. Hori elebidunon triki-mailua edo trebetasuna baino ez da, hizkuntza bi jakinda bai-no ezin daitekeena egin.

Gainera, zer da 'hizkuntza baten hitzak' hori? Zein hizkuntze-takoak dira 'aita', 'ikastola' eta 'zirimiri', esaterako, Euskal Herriko sendi erdaldun baina euskaltzale batean jaio den hau-rrarentzat? Berak gaztelerazko egituran entzuten ditu bere gura-soen ahoetatik. Eta zein hizkuntzetakoak dira, era berean, haur euskaldun batentzat 'patata', 'polizia' edo 'tigrea'? Euskaldunok euskaraz hitz egiterakoan darabiltzagun hitzak dira, eta hizkun-tza horretakoak direla baino ezin du ulertu haurrak.

Kontuan izan behar dugu haurraren ahalmenaz edo gaitasu-naz ari garela, eta ez gizartean gertatzen diren hizkuntza-harre-manez.

Gainera, haur elebiduna gai da hizkuntza bi erabiltzeko, eta haatik hizkuntza biak txandakatzeko elkarrizketan zehar ere.

8 KULTURA

Page 7: UMEA EUSKARA ETA GAZTELERA ALDI BEREAN Hizkuntza bi aldi

UMEA EUSKARA ETA GAZTELERA ALDI BEREAN GARATZEN

Hori elebidunak duen trebetasuna da, elebakarrak ezin duena egin. Haur elebiduna bere trebetasunaz baliatzea itxarongarria dela onartu behar dugu.

Hizkuntza-bereizketa, beraz, gramatikaren arloan aztertu beharko dugu, gertatzen den ala ez erabakitzeko.

4. Gramat ikaren bereizketa

Zeri deitzen zaio gramatika biak bereiztea? Noiz uste dute hizkuntzalariek elebidun batek gramatika biak bereizten dituela?

Erantzuna argia da: A hizkuntzako ekoizpena A gramatika-arauez eta B hizkuntzako ekoizpena B gramatika-arauez egiten dituenean.

Zer egiten dute euskara eta gaztelera etxean entzuten eta garatzen dituzten umeek? Erantzuna laburbilduta hauxe da: gramatika biak bereizi. Baliteke behin edo behin halako esaldi bereziren bat ekoiztea, baina oro har gramatika biak bereizi egiten dituzte. Ondorio horretara heldu dira lehen aipatu ditu-dan Almgren, Barreña, Elosegi Ezeizabarrena, Idiazabal eta Zubiri ikerlariak gramatikaren hainbat ataien garapena ikertze-an; hala nola, izen-sintagma eta determinatzaileena, posposi-zioen eta preposizioena, aditz-sintagmarena, mendeko esaldie-na eta etorkizuna adierazteko erarena. Eta gainera ikerlari hauen ustez bereizketa gramatikaren hasiera-hasieratik gerta-tzen da, nahasketa-arorik ezagutu barik.

Adibide bat jarriko dut, adibide eztabaidatua gainera, eus-karazko NORK sintagmaren garapenarena, alegia. Gauza jaki-na da euskaraz, gazteleraz ez bezala, aditz batzuen subjektua NOR kasuaz janzten dugula (1-2), beste batzuena NORK ka-suaz janzten clugun arren (3-4).

(1) osaba etorri da (2) osaba poztu da (3) osabak izeba ekarri du (4) osabak oparia eman dit

KULTURA 9

Page 8: UMEA EUSKARA ETA GAZTELERA ALDI BEREAN Hizkuntza bi aldi

ANDONI BARRENA AGTRREBETTtA

Jakina da, baita ere, gazteleraz subjektu guztiek itxura berbera dutela, eta esaldi horien itzulpenetan osaba beti "el tio" izango li-tzatekeela, inolako bereizketa barik. Euskara ikasi behar duten haurrek subjektu-marka biak bereizten ikasi beharko dute, beraz.

Ikus ditzagun ikertutako haurrek zelan bereganatu duten kontu hau. Horretarako, bost haurren datuak jaso ditut. Umeetako hiru elebakarrak dira, eta elebidunak beste biak. Ume hauei hilero grabaketa bat edo bi egiten zitzaizkien, eta grabaketa horietan ekoitzitakoa jaso dut, baina NORK subjek-tuak egiten edo egin beharko lituzketen inguruetan baino ez. Datuetan zera adieraziko dut: noiz egiten duten —k marka (egoki) eta noiz ez (desegoki).

Euskarazko adilz iragankorren subjektuak adina

1,05-11 2,00

2,01 2,02

2,03 2,04

2,05 2,06

2,07 2,08

2,09

2,10 2,11

3,00 3,01

3,02

3,03 3,04

3,05 3,06

Egoitz elebakarra

0 3

1

2

1 2 -

1? 2

2

1

4

3 2

-k -

-

4

13

19 12

32

24

17 28

41

37 14

Bianditz elebakarra

0 14 "7

12

3 5 16

8 11

13 8

17 14

13 3

-k

17 6 13 11

15 60

29 23 21

15 40 28 42

11

Oitz clcbakarra

0 8

6 2

12

1 -

1

-k -

3 6

5 8

39 27 36

10

33 16

37 16

23

Mikei elebiduna

0 I

2 2

3 9

3 -

2 1 -

-

5 -

1

-k -

-

-

1 -

6

3

9 7 11

19 3 21

30

Peru elebiduna

0

1

1

1

2

4

5 4

3 14

4 2

11

1

3

3 3 -

k

-

-

-

5

3 4

8

17

15 17 7

7

13

13 15 10

28

Iturria: Barreña eta Zubiri (2000)

10

Page 9: UMEA EUSKARA ETA GAZTELERA ALDI BEREAN Hizkuntza bi aldi

UMEA EUSKARA ETA GAZTELERA ALDI BEREAN GARATZEN

Datu hauek zera erakusten digute: 1) hasiera baten eleba-karrek ere ez dutela - k marka gauzatzen (Bianditz da honetan salbuespena, goizago hasi baitzen gramatika garatzen); 2) on-doren apurka-apurka hasten direla - k erabiltzen, beti erabil-tzen ez duten arren; 3) une batetik aurrera —k marka gehiene-tan ondo darabiltela. Gogoan izan behar dugu, esaterako, Mikel elebidunak azken hilabeteetan Bianditz eta Egoitz eleba-karrek baino akats gutxiago egin dituela. Bestalde, Peru elebi-duna, dirudienez, beluago hasi da gramatika garatzen, eta be-luago lortu du egitura hau egoki menderatzea.

Beraz, ume hauek oso era antzerakoan lortu dute egitura hau menderatzea, batzuk elebakarrak eta beste batzuk elebi-dunak diren arren.

Bestalde, gauza garrantzitsu bat ere ikusi ahal izan dugu: gramatika-egiturak garatu egiten direla, eta helduontzat aka-tsak direnak (-k marka ez egitea, esaterako), garapen-proze-suan umeentzat normalak direla. Hots, umeek garapen-aldia behar izan dutela egitura hau egoki menderatzeko, eta egiten dituzten akatsak garapen-eraren ondorioak direla, ez beste hiz-kuntzaren eraginagatik.

Garapen-eraren ondoriotzat jo dezakegu hasieran - k marka ez egitea, hizkuntzaren garapenean gramatikaren garapena oi-narrizko lexikoa ikasita burutzen hasten den urratsa da eta. Zera esan nahi dut: hasiera baten umeak hitzak ekoizteari eki-ten diola, eta, ondoren, lexiko-masa minimoa duenean hasiko dela gramatika garatzen. Hasierako aldian, beraz, hitz-pilaketa egiten du umeak, gramatika-arauez eraikitako esaldiak egin beharrean. Ondoren, gramatika-arauak apurka-apurka garatu-ko ditu.

5* ElebidiMia featera hel tzeko bldeak

Edozelan ere berriro aipatu behar dut elebidun hauek elebi-dun orekatutzat jo ditzakegula garapen prozesua kontuan har-tzen badugu. Hizkuntza biak etxean jaso dituzte eta, gainera,

KULTURA 11

Page 10: UMEA EUSKARA ETA GAZTELERA ALDI BEREAN Hizkuntza bi aldi

ANDONI BARRENA AGIRREBEOIA

jaiotzatik. Gurasoek hizkuntzak bereizi izan ciituzte eurekin hitz egitean, eta hizkuntza biekin harreman handiak izan ditza-ten ahalegindu dira. Elebidun izateko jarraitu duten bideari de-ritzogu orekatua, hizkuntza biak aldi berean era paraleloan ga-ratu dituzteiako.

Alabaina, elebiduna izateko ez da beharrezkoa jabekuntza elebiduna jarraitzea, jaiotzatik hizkuntza biak aldi berean en-tzutea eta garatzea, alegia. Bide asko daude elebitasunera hel-tzeko.

Euskal Herrian ume askok eta askok hemen ikusi dugun antzeko bidea egin dute elebidun izateko. Baina beste askok eta askok lehenengo hizkuntzetako bat ikasi ciute, eta, ondo-ren, bestea. Ume batzuk etxean jaso dituzte hizkuntza biak, eta beste batzuk hizkuntzetako bat kalean edo eskolan jaso dute. Eta bidea ezberdina izan arren, elebidunak izatera heldu dira. Hizkuntza biak bereizten dituzte.

Horregatik, gure eguneroko bizitzan gaztelera, bigarren hiz-kuntza legez, euskara garatu ondoren, ikasi duten haur gura haina ikus dezakegu. Gainera, haur euskaldun hauek ez dute arazo handirik izan gaztelera egoki ikasteko, euskara euren le-hen hizkuntza izan arren. Ume hauek beste bide bat jarraitu dute elebidun izatera heltzeko. Ez dute jabekuntza elebiduna jarraitu, ez dituzte hizkuntza biak aidi berean garatu, baina ele-bidunak dira.

Beste ume batzuk sendian gaztelera entzunda, eskolan ikas-ten dute euskara, bigarren hizkuntza legez. Hauek ere gaztaro-an elebidun izatera heldu daitezke eskola euskaldunari esker.

Elebidun izatera heltzeko bide ezberdinak dira, beraz. Ni, idazki honetan, euskara eta gaztelera aldi berean garatzen di-tuzten umeen hizkuntza-jabekuntza aurkezten ahalegindu naiz.

Edozelan ere, ez nuke amaitzerik nahi zera esan barik: ez dezala inork pentsa hizkuntza bi ikastea berez-berez datorrela, eta euskaldunok gure hizkuntzaren etorkizunaz lasai egon gai-

12 KULTURA

Page 11: UMEA EUSKARA ETA GAZTELERA ALDI BEREAN Hizkuntza bi aldi

UMEA EUSKARA CTA GAZTELERA ALDI BEREAN GARATZEN

tezkeela, denok baitakigu gauza txit ezberdinak direla elebi-dun izatea eta euskara erabili, landu, garatu eta maitatzea.

AIPAMENAK

ALMGREN, M. (2000) La adquisicion del tiempo y aspecto verhal en euskaray castellano. Gasteiz: 'Doktorego-tesia.

BARREÑA, A. (1997) "HaLir elebidLinak eta gramatika-sistemen be-reizketa". Fontes LingLiae Vasconum 75, 173-217.

BARREÑA, A. (2001) "Grammar Differentiation in Early Bilingual Acquisition: Subordination StructLires in Spanish and Basque". Almgren, M., Barreña, A., Ezeizabarrena, M. J., Idiazabal, I. & McWhinney, B. (ed.) Research on child langLiage acqLiisition, Somerville: Cascadilla Press, 78-94.

BARREÑA, A. eta ALMGREN, M. (1999) "JabekLintza elebiduna eta kode-bereizketa: subjektLien eta objektuen markak". UZTARO Giza eta gizarte-zientzien aldizkaria 29 (Bilbao: Udako Euskal Unibertsitatea), 61-94.

BARRHÑA, A. eta ZUBTRI, J. J (2000) "Subjektu eta objektu markak euskaraz eta espainicraz haur elebakar eta elebidunengan". Barreña, A. y Ezeizabarrena, M. J. (ed) Kode hereizketa eta bateraketa eremu urriko hizkuntzarekiko elehitasun goiztiarrean — Code separation and code fusion in early hilingualism ivitk minority language, IKAS-TARIA - Cuadernos de Educacion 12 (Eusko Irakaskuntza - Sociedad de Estudios Vascos), 69-106.

DK HOUWER, A. (1991) The Acquisition of Two Languages from Birth: a Case Study, Cambridge: Cambridge University Press.

DEUCHAR, M. & QUAY, S. (1998) "One vs. two systems in early bi-lingual syntax: Two versions of the question". Bilingualism: Language and Cognition, 1, 3, 231-243.

ELOSEGI K. (1998) Kasu etapreposizioen jahekuntza haur elebidun hatengan. EHU: doktorego-tesia

KULTURA 13

Page 12: UMEA EUSKARA ETA GAZTELERA ALDI BEREAN Hizkuntza bi aldi

ANDONI RARREÑA AGIRREBEniA

EZEIZABARRENA, M. J. (1996) Adquisicion de la morfologia verbal en euskera y castellano porniños bilingtles. Bilbao: Servicio Editorial de la Universidad del Pais Vasco.

EZEIZABARRENA, M.J. (1997) "Infinitivos verbales en el lenguaje de niños bilingiies". Vietos on the acquisition and use of a second lan-guage, Proceedings of EUROSLA'97, Diaz, L. & C. Perez (eds.), Barcelona: Pompeu Fabra, 177-190.

EZEIZABARRENA, MJ. (2001) "Non-finite root sentences: a language specific or a child language specific option?. University Hamburg: Working Papers in Multilingualism 26, 1: 54-72.

GENESEE, E, Nicoladis, E. y PARADIS, J. (1995) "Language differen-tiation in early bilingual development". Journal of Child Language, 23, 611-631.

IDIAZABAL, I. (1995) "First Stages in the Acquisition of Noun Phrase Determiners by a Basque-Spanish Bilingual Child". Spanish in Bilingual Context, ed. C. Silva-Corvalan, 260-278. Washington: Georgetown University Press.

KOPPE, R. (1996) "Language differentiation in bilingual children: the development of grammatical and pragmatic competence". Linguistics 34, 927-954.

MEISEL, J. (1989) "Eariy Differentiation of languages in bilingual children". K. Hyltenstan y L. Obler, eds. (1989), Bilingualism across the Lifespan: Aspects of Acquisition, Maturity a'nd Loss7 Cambridge: Cambridge U. R, 13-40.

VILA, I. eta Cortes, M. (1991) "Aspectos relativos al desarrollo lexical y morfosintactico de los bilingties familiares'M. Idiazabal, ed. (1991), Adquisicion del lenguaje en niños bilingiies y monolingues - Hizkuntz Jabekuntza Haur Elebidun eta Elebakarretan, Donosita: Euskal Herriko Unibertsitatea, 109-127.

VOLTERRA eta TAESCHNER (1978) "The acquisition of language by bi-lingual children", Journal of Child Language 5, 2? 311-326.

Andoni Barreña Agirrebeitia

14 KULTURA