6
26. UNITATEA ALBISTEAK EMATEN

Unitate Didaktikoa - ALBISTEAK EMATEN

Embed Size (px)

Citation preview

Page 1: Unitate Didaktikoa - ALBISTEAK EMATEN

26. UNITATEA 

ALBISTEAK EMATEN

Page 2: Unitate Didaktikoa - ALBISTEAK EMATEN

Zarauzko Berritzegunea : Hizkuntza Indartzeko Mintegia 2005­2006 

PROGRAMAZIOA: 26. UNITATEA  ALBISTEAK EMATEN 

HELBURUAK  JARDUERAK  EDUKIAK  TREBETASUNAK 

Gertaera  labur  baten kontaketa  uler  dezake, ezagunak  diren  hitzak  eta oinarrizko  esamoldeak erabiltzen  badira  eta  keinuz laguntzen bada. 

Adostasuna/  Ezadostasuna adieraz dezake. 

Albisteak irakurri/ entzun eta kontatzea. Albisteei buruzko iritzia ematea. 

Albisteak irakurri eta gertatutakoa kontatu. 

Gertaerei lotutako lexikoa 

Aditza: lehenaldia, Etorkizuna. 

Datuak: non, noiz, nola 

ENTZUM  IRAKUR  ELKAR  MINTZ  IDAZM

Page 3: Unitate Didaktikoa - ALBISTEAK EMATEN

Zarauzko Berritzegunea : Hizkuntza Indartzeko Mintegia 2005­2006 

PROGRAMAZIOA: 26. UNITATEA  ALBISTEAK EMATEN 

1.  JARDUERA 

Irakurri ezazu albiste hau: 

72 urteko gizonezko bat hil zen atzo gauean, arrantzan ari zela ibaira erorita 

Arrantzan ari zela uretara amildu, eta hil egin zen 72 urteko gizonezko bat Tolosan (Gipuzkoa). 

21:20  aldera  gertatu  zen  ezbeharra.  Lau metroko altueratik behera amildu zen. Lekuko baten arabera, ondoeza egin zitzaion gizonari, eta horregatik erori zen zubitik ibaira. 

Erantzun galdera hauei:

• Zer gertatu zen atzo Tolosan?

• Zenbat urte zituen arrantzaleak?

• Zenbat metroko altueratik erori zen?

• Zergatik erori zen?

Page 4: Unitate Didaktikoa - ALBISTEAK EMATEN

Zarauzko Berritzegunea : Hizkuntza Indartzeko Mintegia 2005­2006 

PROGRAMAZIOA: 26. UNITATEA  ALBISTEAK EMATEN 

2.  JARDUERA 

Konta iezaiozu zure ikaskideari atzo Tolosan gertatu zena: 

­Kaixo, egunon. Ba al dakizu atzo Tolosan gertatu zena...? 

­Ez, zer gertatu zen ba? 

­ 

3.  JARDUERA 

Irakurri ezazu albiste hau: 

Atzo gauean taberna batek su hartu zuen Zumaian 

Suak  kalte  handiak  eragin  zituen  Zumaiako  (Gipuzkoako) taberna batean. Halaber, eraikin osoa hustu behar izan zuten, badaezpada. 

Atzo gauean Beobide kaleko 2. atarian dagoen taberna batek su hartu zuen Zumaian. 

Badaezpada  eraikin  guztia  hustu  zuten  suhiltzaileek,  eta  bi  orduz egon  ziren  bizilagunak  etxetik  kanpo.  Hala  ere,  suak  ez  zituen etxebizitzak harrapatu. Tabernan, ordea, kaltea handiak egin zituen.

Page 5: Unitate Didaktikoa - ALBISTEAK EMATEN

Zarauzko Berritzegunea : Hizkuntza Indartzeko Mintegia 2005­2006 

PROGRAMAZIOA: 26. UNITATEA  ALBISTEAK EMATEN 

Erantzun galdera hauei:

• Zer gertatu zen atzo Zumaian?

• Non dago taberna?

• Zer gertatu zen eraikinean?

• Suak etxebizitzak harrapatu al zituen?

• Zer gertatu zen tabernan? 

Konta iezaiozu zure ikaskideari atzo Tolosan gertatu zena: 

­Kaixo, egunon. Ba al dakizu atzo Zumaian gertatu zena...? 

­Ez, zer gertatu zen ba? 

­

Page 6: Unitate Didaktikoa - ALBISTEAK EMATEN

Zarauzko Berritzegunea : Hizkuntza Indartzeko Mintegia 2005­2006 

PROGRAMAZIOA: 26. UNITATEA  ALBISTEAK EMATEN 

4.  JARDUERA 

Irakurri ezazu iragarpen hau: 

bihar eta etziko iragarpena 

BIHAR  ETZI 

Bihar, eguraldia zertxobait txartuko da: ipar­ekialdeko haizearekin, pixka bat hoztuko du, eta hodei eta euria egingo du. Elurra, Pirinioetako tontor gorenetan . Etzi, ipar haizea egingo du, tenperatura hotza eta euri zaparrak. Erriberan, hodeiak eta ostarteak. 

Hitz egin zure ikaskidearekin: 

­Kaixo, ba al dakizu bihar zer eguraldi egingo duen? 

­ 

­Eta Pirinioetan? 

­ 

­Eta etzi? 

­Eta Erriberan? 

­