14
Z DA ERRAZA AURREIKUSTEA gure gizar- tean gertatzen diren gertaerek zer nolako ondorioak ekarriko dizkioten euskarari datozen urteetan, ez behintzat, gertatzen diren abiadura zoro honetan. Dakiguna da, horrela- koxea delako, bizi ditugun sasoi ezinago aldakor hauek dagoeneko sakoneko aldaketak ekartzen ari di- rela euskararen ingurura, baita erronka berriak ekarri ere. Baiki, sasoi latzak bizi ditugu, arlo ekonomikoan batez ere. Ez dakit noizbait sasoi hobeak bizi izan ge- nituen, baiezkoan daude batzuk, baina oraingo kri- sialdiak gure herria bete-betean harrapatu du, inoiz baino gogorrago astintzen ari zaigu, eta oraingoz, ta- malez, ez da irtenbidea ikusten. Gauzak zer diren, gure ekonomia amildegiaren er- tzean dagoen honetan, politika arloa argituz doa. ETAren iazko su-etenak bidea erraztu zion aurtengo Euskal Autonomia Erkidegoko hauteskundeetan sen- tsibilitate politiko guztiak legebiltzarrean berriro egon daitezen. Bozkak EAJk irabazi ditu, eta EHBildu bi- garren indarra da. Nafarroan ere aldaketak aurki iku- siko ditugu. Nolanahi ere, Erkidegoan indar abertza- leak garaile suertatu dira eta horrek berehalako aldaketa ekarri du. Patxi Lopezen agintaldia amaitu da. Bagenekien jakin Lopezen gobernua ez zena eus- kaltzalea izango, baina, Euskararen Kontseiluan izan den Jon Juaristiren partehartze “exotikoa” alde batera utzita, beste arlo askotan bezala, nahiko apatikoa izan da Lopezen agintaldia. “Gutxiengo teknikoak” bete dituela esan genezake. Teknologia berrien aldeko apustua eta euskararen promozioa atzerrian izan dira Lopezen hizkuntza politikaren zutabe nagusiak. Agin- taldi honetan Etxepare Institutua abian jarri izanak horixe erakusten du. Baina benetako promozioa etxean egin behar da, euskarak XXI. mendean iraungo badu. Oraindik ez dakigu Urkulluren agintaldiak zer ekarriko dion eus- karari, lorratz gutxi eman baitu haustekunde kanpai- nan. Ibarretxe lehendakariaren agintaldia euskararen gaineko kontsentsu handi samarrarekin amaitu zen, Patxi Baztarrikaren gidaritzapean. Erkidegoko Euska- raren Legeak hogeita hamar urte bete berri ditu eta oraindik zeregin franko dago. Ekingo dio Urkulluk euskara gizarte osora eramango duen hizkuntza poli- tika iraunkor, sendo eta ausartari? Ikusiko Nafarroan eta Iparraldean ere zer egiteko gai garen. Alabaina, euskararen biziraupena ez dago politika- rien esku, lagun dezaketen arren. Jon Sarasuak asko- tan aipatzen duen bezala, Euskal Herria independien- tea balitz ere, hizkuntza beti hiztunen esku legoke, beraien eginahal eta borondatearen baitan. Oraindik euskarak bere hiztunen lan eskergaren beharra dauka eta horretan gauzak, goian aipatzen genuen krisialdia dela-eta, ez doazkigu ondo. Matrikulazioak behera egin du euskaltegietan, hezkuntzan murrizketak, eus- karazko komunikabide asko ekonomikoki itota daude, euskara elkarteak ez daude hobeto eta kultura kontsumoa jota dago. Eta okerrena, gizartean hizkun- tza “lehiakorrago” baten aldeko apustua berriro za- baltzen ari da, emigratu behar badugu. Lauaxeta fusilatu zuten hirurogeita hamabosgarren urteurren honetan euskararako bide berriak urratzeko sasoia da, denbora gehiagorik galdu gabe, bihotz eta buru aukeran, gure pailazo euskaltzaleek aldarrikatzen duten bezalaxe. euskara Alvaro Rabelli hizkuntzalaria, Miranda Ebroko hizkuntza eskolako irakaslea euskara NAGORE LEGARRETA Bide bat aurkitu nahian E KONTSEILUA Abenduaren 1eko manifestazioa, Kontseiluak deitua.

Urtekaria - Euskara

Embed Size (px)

DESCRIPTION

Argiako Urtekaria - Euskara

Citation preview

Page 1: Urtekaria - Euskara

Z DA ERRAZA AURREIKUSTEA gure gizar-tean gertatzen diren gertaerek zer nolakoondorioak ekarriko dizkioten euskararidatozen urteetan, ez behintzat, gertatzen

diren abiadura zoro honetan. Dakiguna da, horrela-koxea delako, bizi ditugun sasoi ezinago aldakorhauek dagoeneko sakoneko aldaketak ekartzen ari di-rela euskararen ingurura, baita erronka berriak ekarriere. Baiki, sasoi latzak bizi ditugu, arlo ekonomikoanbatez ere. Ez dakit noizbait sasoi hobeak bizi izan ge-nituen, baiezkoan daude batzuk, baina oraingo kri-sialdiak gure herria bete-betean harrapatu du, inoizbaino gogorrago astintzen ari zaigu, eta oraingoz, ta-malez, ez da irtenbidea ikusten.

Gauzak zer diren, gure ekonomia amildegiaren er-tzean dagoen honetan, politika arloa argituz doa.ETAren iazko su-etenak bidea erraztu zion aurtengoEuskal Autonomia Erkidegoko hauteskundeetan sen-tsibilitate politiko guztiak legebiltzarrean berriro egondaitezen. Bozkak EAJk irabazi ditu, eta EHBildu bi-garren indarra da. Nafarroan ere aldaketak aurki iku-siko ditugu. Nolanahi ere, Erkidegoan indar abertza-leak garaile suertatu dira eta horrek berehalakoaldaketa ekarri du. Patxi Lopezen agintaldia amaituda. Bagenekien jakin Lopezen gobernua ez zena eus-kaltzalea izango, baina, Euskararen Kontseiluan izanden Jon Juaristiren partehartze “exotikoa” alde baterautzita, beste arlo askotan bezala, nahiko apatikoa izanda Lopezen agintaldia. “Gutxiengo teknikoak” betedituela esan genezake. Teknologia berrien aldekoapustua eta euskararen promozioa atzerrian izan diraLopezen hizkuntza politikaren zutabe nagusiak. Agin-taldi honetan Etxepare Institutua abian jarri izanakhorixe erakusten du.

Baina benetako promozioa etxean egin behar da,euskarak XXI. mendean iraungo badu. Oraindik ezdakigu Urkulluren agintaldiak zer ekarriko dion eus-karari, lorratz gutxi eman baitu haustekunde kanpai-nan. Ibarretxe lehendakariaren agintaldia euskararen

gaineko kontsentsu handi samarrarekin amaitu zen,Patxi Baztarrikaren gidaritzapean. Erkidegoko Euska-raren Legeak hogeita hamar urte bete berri ditu etaoraindik zeregin franko dago. Ekingo dio Urkullukeuskara gizarte osora eramango duen hizkuntza poli-tika iraunkor, sendo eta ausartari? Ikusiko Nafarroaneta Iparraldean ere zer egiteko gai garen.

Alabaina, euskararen biziraupena ez dago politika-rien esku, lagun dezaketen arren. Jon Sarasuak asko-tan aipatzen duen bezala, Euskal Herria independien-tea balitz ere, hizkuntza beti hiztunen esku legoke,beraien eginahal eta borondatearen baitan. Oraindikeuskarak bere hiztunen lan eskergaren beharra daukaeta horretan gauzak, goian aipatzen genuen krisialdiadela-eta, ez doazkigu ondo. Matrikulazioak beheraegin du euskaltegietan, hezkuntzan murrizketak, eus-karazko komunikabide asko ekonomikoki itotadaude, euskara elkarteak ez daude hobeto eta kulturakontsumoa jota dago. Eta okerrena, gizartean hizkun-tza “lehiakorrago” baten aldeko apustua berriro za-baltzen ari da, emigratu behar badugu.

Lauaxeta fusilatu zuten hirurogeita hamabosgarrenurteurren honetan euskararako bide berriak urratzekosasoia da, denbora gehiagorik galdu gabe, bihotz etaburu aukeran, gure pailazo euskaltzaleek aldarrikatzenduten bezalaxe.

euskaraAlvaro Rabelli

hizkuntza lar ia ,Miranda Ebroko hizkuntza eskolako irakaslea

eusk

ara

NAG

OR

ELE

GAR

RET

A

Bide bat aurkitu nahian

E

KONTSEILUA

Abenduaren 1eko manifestazioa, Kontseiluak deitua.

Page 2: Urtekaria - Euskara

e u s k a ra K R O N O L O G I A

66

Eu

sk

al

Ku

ltu

ra

re

n U

rte

ka

ria

20

12

Ausardia eta kezka. Gipuzkoako Foru Aldundiak kemenez heldu dio euskara lehenesteari. Iparra garbidauka eta bide horretan pauso txikiak (batzuetan handiagoak) ematen hasi da. Erabakien artean oihartzunhandienetakoa prentsaurrekoetan euskara lehenesteak izan du; kontrako jarrera gogorrak izan dira bainatinko heldu dio Diputazioak. Kezka Euskal Herriko Kale Erabileraren 2011ko neurketak eta V. Inkesta Sozio-linguistikoen emaitzek eragin dute. Erabilera trabatuta dagoela diote datuek.

Haur eskola eske Iruñean

2012-01-18. Dozenaka guraso irtenziren Iruñeko kaleetara euskarazkohaur eskola eskatzeko. Umeak aulkianhartuta, umore giroan egin zuten es-karia Iruñeko kaleetan. Erakundeenutzikeria salatu zuten, eta hori islatuasmoz, bi erakunderen aurretik pasaziren protestaren ibilbidean: Nafarro-ako Parlamentutik abiatu ziren etaIruñeko Udaletxean amaitu zen mani-festazioa.

GFAren diru-laguntzak

2012-02-09. Gipuzkoako Foru Aldun-diak 2012an euskarari 2.386.422 eu-roko diru-laguntza emango ziola ira-garri zuen, iazko kopuruari (2.373.490euro) eutsiz. Euskarazko aldizkarienargitalpena sustatzeko erabili zen diru

sail handiena: 610.000 euro. Euskarasustatzeko eta haren erabilera norma-lizatzeko jarduerentzat 800.000 eurobideratu zituen (arlo bakoitzarentzat

400.000 euro). Bestalde, Euskararenerabilera soziala normalizatzeko udal pla-nak atalak 95.000 euro gehiago jaso zi-tuen, eta Arlo sozio-ekonomikoan euska-

Kontsumitzaileen dekretua bertan behera

2012-02-09. EAEn, 2008ko Kon-tsumitzaileen eta ErabiltzaileenHizkuntza Eskubideen dekretuaPPren, PSOEren eta UPyDren bo-toei esker aldatzea onartu zuten.Dekretua aldatuta, enpresek ez duteobligaziorik izango erabiltzaileaketa kontsumitzaileak euskaraz zer-bitzatzeko, eta ez da isunik izango.

2008ko dekretuak 250 langiletikgorako enpresei eragiten zien, 50milioi eurotik gorako negozio bolu-

mena behar zuten izan eta salmentaguneak 400 metro koadrotik goraizan behar zituen. Dekretua aplika-tzeko baldintzak gehiago ziren: in-teres orokorreko zerbitzuak eskainibehar zituzten eta salmenta gune in-guruan elebidun tasak %30etik go-rakoa izan behar zuen. Baldintzahoriek betetzen zituzten enpresekbaino ez zuten dekretua bete be-harko, alegia, zerbitzu elebiduna es-kaintzera derrigortuta zeuden.

Page 3: Urtekaria - Euskara

K R O N O L O G I A e u s k a r a

67

Eu

sk

al

Ku

ltu

ra

re

n U

rte

ka

ria

20

12

raren erabilera planak eta ikerketa proiek-tuak atalak 96.000 euro gutxiago. IK-Tentzat 199.934 euro bideratu zituendiputazioak, 2011n baino 41.667 eurogutxiago.

Euskarabidearen aurrekontu oso murriztua

2012-02-19. Maximo Gomez Euska-rabideko zuzendaria Nafarroako Par-lamentuko agerraldian izan zen. Harkazaldu zuen Euskarabideak 2012rako%46 murriztu zuela diru-laguntzenaurrekontua eta %14 barne funtziona-menduari zegokiona. Aitziber Sara-sola Bilduko parlamentariak orekarikgabeko murrizketa izan zela nabar-mendu zuen. Urteko aurrekontua 2,3milioi eurokoa izango zen.

Saria Ibon Sarasolarentzat

2012-03-15. Euskadi Ikerketa sariaIbon Sarasola hizkuntzalari, idazle etaeuskaltzainak eskuratu zuen. EuskadiIkerketa Sariaren azken edizioa Gizaeta Gizarte Zientziari zegokion etairabazleak 40.000 euroko saria jasozuen. Epaimahaiak sariduna aukera-tzeko, Sarasolak Orotariko Euskal Hiz-tegia zuzentzen egindako lana izanzuen kontuan.

Diru-laguntzak Arabarako

2012-03-20. Arabako Foru Aldundiak233.000 euroko diru-laguntza deialdiaegin zuen. Erakundearen helburua

Arabako zazpi kuadrilletan eta Espai-niako Burgoseko hainbat herritan eus-kara bultzatzea zen. Horretarako eus-kara teknikariak kontratatzeko asmoairagarri zuten, baita euskara ofiziala ezden Trebiñurako ere.

Mikel Irizar Topagunekopresidente

2012-03-31. Topagunea Euskara El-karteen Federazioko ordezkariek ba-tzar nagusian erabaki zuten hurrengourteetan Topaguneko presidenteaMikel Irizar izango zela. Euskaldunonelkarteen mugimendua eraldaketaprozesu sakon batean dagoela nabar-mendu zuten Topaguneko ordezka-riek eta, eginkizun horretan, presi-dente berriak hartuko zuenzuzendaritza batzorde berritua gida-tzeko ardura.

Gasteizen aldarrikapena

2012-04-20. Gasteizko euskalgintzaelkarteek antolatuta, Euskaraz bizitzeragoaz! eguna egin zen Arabako hiribu-ruan. Egun osoko ekitaldiez gain,arratsaldean manifestazioa egin zen.

Lurralde Elkargoahizkuntzak aitzin egiteko

2012-06-28. Garapen Kontseiluarengogoeta jakitera eman zuten MaxBrisson EEPko presidente ohiak etaPaxkal Indo Seaskako buruak. Era-kundearen ustez, euskarak Ipar Eus-

kal Herrian etorkizuna bermatua izandezan, Lurralde Elkargoa behar du.Balizko erakunde horrek FrantziakoEstatuarekin akordioa lortuta kudea-tuko lituzke, esaterako, euskarazkoirakasle postuak.

Eusko Jaurlaritzaren eta NafarroakoGobernuaren ituna

2012-07-05. 2009an sinatu zuten El-karlanerako Protokolo Orokorra oi-narri hartuta, euskarari zegokion hi-tzarmena sinatu zuten. Bi helburuzituen itunak: bikoizketak saihesteaeta gastuak murriztea. Besteak beste,ondoko puntuak zehaztu zituzten hi-tzarmenean:–Helduen irakaskuntza: Materialak

eta curriculuma elkarbanatuko di-tuzte.

–Euskara azterketak: Batak bestearenziurtagiriak onartuko ditu eta azter-ketak elkarrekin diseinatuko dituzte.

–Ikerketa soziolinguistikoak: infor-mazioa trukatuko dute eta ikerketakegiteko datak adosten saiatuko dira.

– Bata zein bestearentzat baliagarridiren itzulpenak elkarbanatuko di-tuzte, baita terminologia eta itzulpenmemoriak ere.

–Informazioaren eta Komunikazioa-ren Teknologiak: zerrenda egingodute. Euskaraz sortuko dituzte etadagoeneko sortuak baldin badaudebikoiztea saihestuko dute.

2012-03-31. Milaka lagun bildu ziren Baionan Kontsei-luak eta Euskal Konfederazioak antolatutako manifesta-zioan, Gure hizkuntzak, eskubide bat, lege bat! lelopean. La-purdin, Nafarroa Beherean eta Zuberoan euskarak biziduen egoera salatu eta euskal hiztunen eskubideak ber-matuko dituen legea aldarrikatu zuten. Besteak beste,Bizi!, Seaska, Batera, Ikas Bi, Biga Bai, EH Bai, Euskal-tzaindia eta UEMA elkarteek eman zuten atxikimendua,baita hainbat alderditako ordezkariek ere. Horien arteanizan ziren Max Brisson Pirinio Atlantikoetako UMPkofederazioaren idazkaria eta kontseilari orokorra, GeorgesLabazee Pirinio Atlantikoetako Kontseilu Nagusiaren le-hendakaria (PS), Jean Lassalle Modem alderdiko diputa-tua, Jean René Etchegaray Modem alderdiko ordezkarieta Baionako herri kontseilaria, Frantxua Maitia PSko es-kualde kontseilari eta Euskararen Erakunde Publikoarenlehendakaria, Berdeak, NPA eta alderdi abertzaleak.

Egun berean Bretainiako Kimper hirian 12.000 lagunbildu ziren, Okzitaniako Tolosan 30.000 eta Perpinyan6.000, denak ere haien hizkuntzen eskubideak aldarrika-tzeko.

Milaka lagun Baionako Deiadar manifestazioan

Martxoaren 31ko Deiadar manifestazioko argazkia. /KONTSEILUA

Page 4: Urtekaria - Euskara

Jaurlaritzaren eta EEPrenarteko akordioa

2012-07-17. Euskararen ErakundePublikoak (EEP) eta Eusko Jaurlari-tzak sinatutako akordioaren arabera,bi erakundeek 1,6 milioi euro bidera-tuko zituzten Ipar Euskal Herrianeuskara sustatzera. 2011ko kopurubera da. Diru gehien jasoko dute Seas-kak (405.000 euro), AEK-k (300.000euro) eta Euskal Irratiek (285.000euro).

Euskara SustatzekoEkintza Plana onartua

2012-07-18. Eusko Jaurlaritzarenmenpeko Euskararen Aholku Batzor-deak Euskara Sustatzeko EkintzaPlana (ESEP) onartu zuen. Araba,Bizkaia eta Gipuzkoan ezarritakoEuskara Biziberritzeko Plan Nagusia(EBPN) ordezkatuko du dokumentuberriak.

Euskaraz etiketatzearenaldeko ekimena

2012-09-28. Euskaraz etiketatzearenaldeko ekimena sortu eta manifestuakaleratu zuten. Eusko Jaurlaritzak Eus-kal Herria Esnearekin izandako jokabi-dea gaitzetsi zuten sustatzaileek.Izan ere, aste batzuk lehenago EuskoJaurlaritzak Euskal Herria Esneari eus-karaz soilik etiketatzeagatik irekitakoprozeduraren ondorioz sortu zen eki-men hau. Manifestuak bost puntu ditu: –Euskal Herrian banatzen diren pro-

duktuak euskara hutsez etiketatzekoeskubidea aldarrikatu nahi dugu.

–Euskal Herrian banatzen diren pro-duktuak, gutxienez, euskaraz etiketatubeharko lirateke.

–Ez dugu onartzen euskaldunon esku-bideak bermatzeko urratsak ematea-gatik inolako isunik jasotzea.

–Kontsumo-harremanetan euskarakduen egoeraz ohartuta, kontsumi-tzaile euskaldunon hizkuntza-eskubi-deen ikuspegitik, bada garaia euskal-dunon aurkako muga eta zigorrakalde batera utzi eta administrazio pu-blikoek produktuen etiketetan euska-raren aldeko politika positiboak susta-tzeko, saritzeko eta euskaldunonhizkuntza-eskubideak bermatzeko.

–Euskal ekoizle eta banatzaile guztiakeuren etiketetan euskara erabiltzeraanimatu nahi ditugu, kontsumitzai-leek eskertu eta baloratu egiten bai-tugu informazioa gure hizkuntzan ja-sotzea.

Claverrek eta Ramirez deAldak helegitea jarri zutenzigorraren aurka

2012-11-07. Euskal Herrian Euskara-zeko kide Itziar Claver eta Haizea Ra-mirez de Alda altsasuarrek epaiketaizan zuten irailaren 11n, baina ezinizan zuten deklaratu, euskaraz aritunahi eta horretarako paratutako itzul-pen zerbitzua ez baitzuten onartu.2011ko azaroan, EHEk Altsasun Eza-batu eta Euskaraz Bizi ekimena eginzuen. Paisaia linguistikoa “iraultzeko”asmoz, gaztelaniazko seinaleak ezaba-tzeko deia egin zuten. Itziar Claver etaHaizea Ramirez de Aldak 6.000 eu-roko isuna jaso zuten foruzainei ezobeditzeagatik eta seinaleak ezabatze-agatik. Urte hondarrean zigorraren

aurkako helegitea jartzea erabakizuten, haien ustez, beren aurkako fro-garik ez zutelako aurkeztu.

Europako BatzordeaNafarroako Gobernuarikontu eske

2012-10-26. Espainiako Estatuak Eu-ropako Hizkuntza Gutxituen Ituna si-natua dauka. Europako BatzordeakNafarroan eta Euskal Autonomia Erki-degoan euskararen egoera aztertu zueneta emaitzekin txostena argitaratu.

Nafarroako Gobernuaren hizkuntzapolitika aztertu zuten eta Gobernuarieskatu zioten gutxienez euskarazko te-lebista kate bat eta irrati bat bermatzea.Hedabideekin segiz, Euskalerria Irra-tiak lizentziarik gabe zergatik jarraitzenduen berriz aztertzeko eskatu zion,baita Xorroxin Irratiaren eta Xaloa Te-lebistaren egoerak begiratzeko ere.

e u s k a ra K R O N O L O G I A

68

Eu

sk

al

Ku

ltu

ra

re

n U

rte

ka

ria

20

12

2012-04-22. Sortzen-Ikasbatua-zek hirugarren urtez antolatuzuen euskara Nafarroako lu-rralde osoan ofiziala izatea alda-rrikatzeko egunpasa. Larraganmilaka lagun elkartu ziren etabesteak beste hizkuntza exodo-arekin amaitzeko eskatu zuten.Euskaraz eskola publikoan ikasinahi duten familiek norberarenherrian aukerarik ez dutelakoondoko herrietara haurrak era-man behar izatea salatu zuten.

Hizkuntza exodoa salatzen

2012-09-12. Baionako euskal-dun talde batek Elekatu-elikatuekimena sortu zuen zonaldeaneuskaraz pentsatu, ekoitzi etapartekatzeko premiari erantzu-teko helburuarekin. Mintzaldi-eztabaidak, liburu aurkezpenak,bertso emanaldi bereziak, an-tzerkiak, kantu jaialdiak, bisitakomentatuak eta irakurketak an-tolatzeko asmoa dute.

ʻElekatu-Elikatuʼsortu da

Page 5: Urtekaria - Euskara

K R O N O L O G I A e u s k a r a

69

Eu

sk

al

Ku

ltu

ra

re

n U

rte

ka

ria

20

12

V. Inkesta Soziolinguistikoa

2012-07-16. Eusko Jaurlaritzako Hiz-kuntza Politikarako SailburuordetzakV. Inkesta Soziolinguistikoaren datuakargitara eman zituen. Ondoko lerroe-tan txostenak jasotako hamar ondo-rioen entresaka duzue.– Hamasei urte edo gehiagoko biz-

tanleen artean, 1991n baino185.600 elebidun gehiago daude2011n (%27 dira gaur egun). Elebi-dunen hazkundea Nafarroan eta,batez ere, EAEn gertatu da. Ipa-rraldean, aldiz, oraindik ere galerakdaude, baina gazte elebidunen ko-purua hasi da dagoeneko gora egi-ten. Aldi berean, hamasei urtetikgorako erdaldunak duela 20 urtebaino 140.239 gutxiago diraEuskal Herrian (%70 1991n eta%58,4 2011n). Erdaldunen ehune-koak behera egin du EAEn eta Na-farroan. Iparraldean, aldiz, goraegin dute bai kopuruak baita ehu-nekoak ere.

– Azken 20 urteotan elebidun har-tzaileak bikoiztu egin dira Eus-

kal Herrian: %14,7 dira gaur eguneta %7,7 ziren 1991n. Hazkunderikhandiena EAEn eta Nafarroan ger-tatu da eta neurri txikiagoan Ipa-rraldean.

– Gaur egun guraso biak elebidu-nak direnean, euskararen trans-misioa ia erabatekoa da EAEneta Nafarroan (%97 EAEn, %95Nafarroan), baina ez Iparraldean(%87). Bikote mistoen kasuantransmisioak gora egin arren, ez daerabatekoa (%71 EAEn, %67 Na-farroan eta %56 Iparraldean).

– Hiztun asko, batez ere gazteak,euskaldun berriak dira. 2011n,16-24 urte tarteko elebidunen %52euskaldun berriak dira EAEn,%38,6 Iparraldean eta %54 Nafa-rroan. 1991n, aldiz, euskaldun be-rriak elebidunen %14 ziren EAEn,%9 Iparraldean eta %16 Nafarroan.

– Ezagutzak ez ezik erabilerakere gora egin du, eremu forma-letan batez ere. Gazteen arteangeroz eta nabarmenagoa da euska-

raren erabileran gertatzen ari denhazkundea. Izan ere, 35 urtetik be-herakoen artean euskara erabiltzendutenak duela hogei urte bainogehiago dira hiru lurraldeetan,batez ere EAEn.

– Gizarte osoko erabilera kontuanhartu ordez elebidunen erabilerarierreparatzen badiogu, elebidunenkopurua gehitu den arren, eus-kararen erabilera gaur egun1991n baino txikiagoa da. Gizar-tean oro har nabarmen hazi da eus-kararen erabilera, baina gaur elebi-dun direnek ez dute 1991nelebidun zirenek baino gehiagoerabiltzen euskara.

– Datuak osotasunean aztertuta,baiezta daiteke elebitasuna goradoala EAEn eta Nafarroan. EAEnindartsu, eta Nafarroan apalagobaina etengabe. Iparraldean, aldiz,galerak daude oraindik. Hala ere,Iparraldeko gazteen artean goraegin dute elebidunen ehunekoaketa kopuruak.

Page 6: Urtekaria - Euskara

Europako Batzordeak gomendatuzion euskarazko hedabideei diru-lagun-tzak bideratzea. Hezkuntzan, ingelesereduek (TIL eta British eredua) euska-rari nola eragiten dien aztertzeko es-katu zion. Batzordeak Nafarroako Go-bernuaren eta Eusko Jaurlaritzarenarteko lankidetza hitzarmenak txalotu

zituen, baina esan zuen praktikan ezzutela eragin garrantzitsurik izan.

Eusko Jaurlaritzari eta EspainiakoEstatuari eskatu zieten justizia adminis-trazioan langile euskaldunen propor-tzioa egokitzeko, esate baterako, halanahi duen herritarrak epaiketa euskarazizan dezan. Europako Batzordeak Es-

painiako Estatuari hizkuntza gutxituakbultzatzeko egindako esfortzua eskertuzion, eta era berean, justizia eta esta-tuko administrazioetan hizkuntza gu-txituak gehiago sustatzeko neurrigehiago hartu behar dituela esan zion.

Aurrekontua erdira jaitsinahian Arabako Diputazioa

2012-11-23. PP 2011tik ari da goberna-tzen Arabako Foru Aldundia. Bi urteanaurrekontu orokorra %24 murriztuzuen, euskararena %66. 2013rako au-rrekontu proiektua onartuz gero Eus-kara Sailak 2011n baino milioi bat eurogutxiago jasoko du.

Kolperik handiena kuadrilletakoeuskara teknikarien sareari eman diote:2013an ez luke euro bat ere bideratukoAldundiak sail horretara. Iaz 233.000euro bideratu zituen eta 2011n 245.000euro.

2013ko aurrekontuak aurrera egitenbadu, beste sail batzuk ere 0 eurotangeratuko dira. Euskarari buruzko min-tegiak egiteko 0 euro egongo dira(2012an 10.000 euro); Merkataritza etaIndustria Ganberak ere ez du sosik ja-soko (2012an 25.000 euro); Geu Gas-teizek eta Eusko Iker-ek ere batere ez.Lehenengoak 2011n eta 2012an9.000na euro jaso ditu eta bigarrenak3.000 euro inguru.

Beste sail batzuek desagertuta jarrai-tuko dute, 2012an bezalaxe. Hala, ez dasosik banatuko ondoko sailentzat:Udaletan euskara sustatzeko planen-tzat; Nafarroa Oinez eta Herri Urra-tsentzat; Topagunearentzat, eta euskaraelkarteetan ondasun inbertsioak egi-teko. Urtearen hondarrean PPren pro-posamen hau ezerezean geratu zen,inolako alderdik ez baitzuen babestu.

e u s k a ra K R O N O L O G I A

70

Eu

sk

al

Ku

ltu

ra

re

n U

rte

ka

ria

20

12

Gipuzkoako Diputazioa euskara lehenesten

2012-10-01. Gipuzkoako Foru Al-dundiak euskara lehenesteko hainbatneurri iragarri zuen. Larraitz Ugartebozeramaileak esan zuenez, euskaranormalizatzeko legea aplikatzea zenhaien helburua. Hainbat neurrirenartean bik hautsak harrotu zituztengizarteko hainbat sektoretan. Bate-tik, Foru Aldundiak kontratatutaforu erakundearen izenean aritukodiren enpresek herritarrekin euska-razko harremana ziurtatu beharko

dute. Bestetik, Aldundiaren pren-tsaurrekoetan euskara izango da hiz-kuntza nagusia, eta moldatzen ezdiren kazetarientzat aldibereko itzul-pen zerbitzua eskainiko da.

Bestalde, Ogasunarekin euskarazbaino komunikatu nahi ez duten gal-dera eginda ondoko emaitza jasozuen foru aldundiak: 49.234 gipuz-koarrek eta 643 enpresek eskatu duteOgasunarekin euskaraz harremane-tan jartzea.

Foru Aldundiak prentsaurrekoetan euskara lehenetsiko du. JUAN CARLOS RUIZ /ARGAZKI PRESS

Page 7: Urtekaria - Euskara
Page 8: Urtekaria - Euskara

e u s k a ra D A T U A K

72

Eu

sk

al

Ku

ltu

ra

re

n U

rte

ka

ria

20

12

Page 9: Urtekaria - Euskara

D A T U A K e u s k a r a

73

Eu

sk

al

Ku

ltu

ra

re

n U

rte

ka

ria

20

12

Page 10: Urtekaria - Euskara

e u s k a ra I R I T Z I A K

74

Eu

sk

al

Ku

ltu

ra

re

n U

rte

ka

ria

20

12

Onintza Enbeitabertsolaria

Euskalkiak ernikan, adibidez, ikasleei astekoegunak bizkaieraz irakastea litza-

teke egokiena. Bilbon ezberdina izandaiteke, hor ez dagoelako euskaldunzahar askorik. Zubiak eraiki behardira, euskalkietatik euskara batura etaalderantziz. Ez nago batere ados zen-bait bizkaitarren sentsazioarekin esa-ten dutenean euskara batuaren zatirikhandiena gipuzkera dela. Geure buruazentsuratzen dugu, Euskaltzaindiak‘berba egin’ onartu arren, denok idaz-

ten dugu ‘hitz egin’. Ni oso euskalkizalea naiz, ahal dudanean bizkaierazegiten dut eta ez daukat batere konple-xurik horregatik, baina jende askokapurtu beharko lituzke buruan dauz-kan mugak, euskaldun berriek ere bai.Euskalki batzuk oso itxiak dira, bainazaharrok egin genezake ahalegina, eus-kalkitik irten barik, ulertzeko moduanberba egiteko.

Aizu, 2012ko maiatza

G

onek guztiak duen gauzarik makurrena nonbaitetik has-tearren 1986ko Euskararen Legearen baliogabetasuna

da. Euskararen Legeak markatzen dituen mugak, egileen etadefendatzaileen esanean muga soziolinguistikoak (han dago1986), muga basatiak, okerrak eta ankerrak dira. Gero eta es-kualde gehiago dira eremu ez euskaldunean egonik, bertako fa-miliek haurrak euskal ereduetan matrikulatzea nahi dutenak.Gero eta familia gehiago “askatasunez” erabakitzerik ez dute-nak. Dauden lekuan egonik ere erabaki dezakete ingelesa hiz-kuntza kurrikular duen proiektua aukeratzea (TIL oker deituta-koa) baina ez inola ere euskarazko murgiltzea duen eredua.Kilometroak egitera behartzen dituzte haur horiek txiki-txiki-tandik, Tafallaldean, Lizarraldean, Lizarraldeko Erriberan,Erriberan, Behe Mendialdean. Lotsagarria. Kilometroak jadahandiak diren haurren motxiletan. Hori gutxi balitz, hainbatlanda eskola, herri txikietako eskolek etorkizuna kolokan dute,lege malapartatu horrek haien herrietan D eredua irekitzekoaukerarik ematen ez duelako, herri txikiei eskolek ematen die-ten arnasa kenduz kasu askotan. Herrietarako zigor bikoitza,euskara berreskuratzeko aukera eskasia bata eta herriaren bizi-tzan eta haurren herriarekiko loturan bestea.

Euskal Herrian Euskaraz bloga, 2012-01-09

Aitziber SarasolaBilduko parlamentaria Nafarroan

Aurrekontuetan guraizea,euskararentzat aizkora

iztunak aurre egindio bere errealitateari

ahal izan duen moduan,bere egunerokotasunetik,bere kontraesanekin, bereilusioekin, bere frustrazio-ekin, bere estrategiekin.Baina zer dakigu tarte ho-rretan bizitakoaz? Zer da-kigu garatutako emozio,sentipen, edota oroimeneiburuz? Zer suposatu duegunetik egunera ukipen

egoera horretan murgilduta izateak? Aniztasunare-kin elkarbizi behar izateak? Zer suposatu du hiztu-netik hiztunera hizkuntzaren bidetik zirkulatu beharizateak?

gipuzkoaeuskara.net, 2012-06-01

Hiztunetik hiztunera,euskararen bizipenek

ezarritako bidetik

Jone M. Hernándezantropologiako irakaslea

H

DA

NIB

LAN

CO

H

AR

GA

ZK

IP

RE

SS

Page 11: Urtekaria - Euskara

I R I T Z I A K e u s k a r a

75

Eu

sk

al

Ku

ltu

ra

re

n U

rte

ka

ria

20

12

Mikel IrizarTopaguneko lehendakaria

egezko aitortza eta espainiarugazaben baimen horien on-

dorioz, EAEko herritarroi inorkezingo liguke eskatu norberakhautatutako hizkuntza ofiziala ezden beste batean mintza gaitezen,eta eskubidea omen dugu, mintza-kidea erakunde publikoa bada, he-

rritarrok hautatutako hizkuntza horretan erantzun diezaguten. Hots, herri-aginteek euskaraz erantzun behar diete hala nahi duten herritarrei, berdinertzainek, Osakidetzako medikuek, edota Auzitegietako langileek.

Baina EAEn euskaraz bizitzen ahalegintzen den herritarra barrez lehertzearegongo da aurrekoak irakurrita, ondo baino hobeto baitakigu zein den Er-tzaintzak, “Justizia Administrazioak”, Osakidetzak eta beste erakunde publikobatzuek (eremu pribatuaz zertarako hitz egin) euskaldunoi diguten begirunemaila: oso urria gehienetan, goxo-goxo esanda.

Zenbaiten arabera itsusi ei dago eta lantu jotzailearenak egitea ei da esangoditugunak esatea, baina esango ditugu hala ere: Eusko Jaurlaritzak ez du nahi-koa egiten, inondik ere, aipatutako alor horietan euskaldunon hizkuntza esku-bideak errespetatuak izan daitezen. Aurrekoak ez, eta oraingoak are gutxiago,atzera pauso nabarmenak tarteko.

erabili.com, 2012-09-14

Malaletxea

rakundeen esku utzi dugu hiz-kuntza politika egiteko eta

normalizazioa sustatzeko ekimena.(...) Euskara elkarteek akuilu izanbehar dute berriro ere euskararenzabaltzean eta normalizazioan. Gi-zarteak berriro mobilizatu behar du,eta norbanako gisa euskaldun iza-teko konpromiso hori indartu, han-ditu. Emozioetan eta jarreretan era-gin behar dugu. Beharrezkoa dabaita ere euskararen inguruan dis-kurtso modernoak eraikitzea; ez ba-karrik historiaren eta eskubideenikuspegitik. Ekologiaren eta berdin-tasunaren alorra ere landu behar da.Asko begiratu behar diogu feminis-moari, adibidez.

Berria, 2012-04-01

“Asko begiratubehar diogu

feminismoari”

Tiraka taldeaEusko Jaurlaritzako langileak

E

L

ALE

XLA

RR

ETX

I/

AR

GIA

Page 12: Urtekaria - Euskara

e u s k a ra I R I T Z I A K

76

Eu

sk

al

Ku

ltu

ra

re

n U

rte

ka

ria

20

12

ergatik idatzi duen Otegik liburua [El tiempo de lasluces] gazteleraz? Arnaldok berak erantzun be-

harko luke, baina hizkuntza horretan duen zehazta-suna euskaraz ez duela nabarmena da. Eta zehaztasu-nak liburu honetan duen garrantzia ere nabarmena da.Bide batez, idazlanen bat euskaraz argitaratu duen edo-norentzat (hizkuntzalaritzan aditua ez denarentzat be-deren), nabarmena da autoreak aurkeztutako testuareneta zuzentzaileak ondutakoaren arteko aldea. Izan ere,Euskaltzaindiaren arauak betetzeko eta irakurgarrita-suna errazteko oso ohikoa da euskal liburugintzan ja-torrizko testuak nabarmen moldatzea.

Beste alde batetik, Arnaldok euskararekin duenkonpromisoa ezin da zalantzan jarri, maila pertsonale-tik hasi eta alor ideologikoraino joanda. Hemen kohe-rentzia faltaren adibide bat topatu nahi duenak gezurraesan behar du.

Gara, 2012-09-24

Gure erabakia

Z nork erantzun ez dion gauza txiki batek erre ditbegia, Sotok Arnaldori buruz honakoa dioenean:

“Arnaldok berak erantzun beharko luke, baina hizkuntzahorretan duen zehaztasuna euskaraz ez duela nabarmenada. Eta zehaztasunak liburu honetan duen garrantzia erenabarmena da”. (...) Espero diat azkar baino lehen hirehitz horiek Arnaldok ukatzea. Izan ere, mindu egin omenhaiz baten batek “kolonizatzaile” deitu dianean, bainakonturatzen al haiz zein barneratze maila erakusten duenadierazi duan horrek guztiak? Unamuno ez zebilen osourruti euskara museoan gordetzekoa dela zioenean… (...)Libre haiz nahi duan ereduaren alde egiteko. Ez haiz le-henengoa eta ez haiz izango azkena bere jarduera pare-gabearekin dena berdinduko duena. Ulertzen diat, gainera,hire testuingurua. Oso zaidak ezaguna. Baina diskurtsooso zahar eta entzuna duk hire hori euskaldunontzat: egu-non/buenos días, barkatzen badidazue voy a hablar encastellano para que todos me entendáis mejor…

Ordea, erosioaren mina jasotzea dagokizue. Agerikoaden kontraesanaren horzkada behar duzue sentitu.

Zuzeu, 2012-09-29

Arnaldo, Soto, Gara, euskara eta

zakurraren putza

Hasier EtxeberriaKazetaria

I

DA

NIB

LAN

CO

DA

NIB

LAN

CO

Iñaki SotoGarako zuzendaria

Page 13: Urtekaria - Euskara

I R I T Z I A K e u s k a r a

77

Eu

sk

al

Ku

ltu

ra

re

n U

rte

ka

ria

20

12

Lurdes AuzmendiHPSko sailburuordea

kitaldi batera joan, eta jakin ezea euskaraz artatuko zaituz-

ten. Euskaraz bizi nahi izanez geroordaindu behar izaten duzun dese-rosotasun horietako bat. Umeekinjoanda, deserosoa baino gehiago,mingarria izan daiteke. Iristen zara,eta... edo gaztelaniaz da, edo “bilin-güe” txafardero batean. Gerta li-teke, gainera, galdera iristea: euska-raz ala gaztelaniaz egingo dugu? Ezdakit horrekin ze espero den susta-tzea, herri-demokrazia edo zer,baina oso deserosoa da talibantzatagertu behar izatea eta euskaraz,mesedez aldarrikatzea, ze, betidago, nola ez, erdaldunik zu tali-bantzat hartu eta, kexaren aurrean,gaztelaniara eroango duena jar-duna. Hablemos en castellano, nome impongas tu lengua.

sustatu.com, 2012-05-24

Ekitaldien ordutegian,segregazio linguistikoa

mesedez

spero dugu ESEPek [EuskaraSustatzeko Ekintza Plana] da-

tozen hamar urteetako hizkuntzaplangintza arrakastaz gidatzea. Hiz-kuntza Politikarako Sailburuorde-tzaren (HPS) eta EuskararenAholku Batzordearen elkarlanetiksortutako dokumentu hau ezinbes-teko aurrerapausoa izango da eus-kararen normalizazioan. Adostudugun testuak hiru helburu estrate-giko biltzen ditu: euskararen jabe-kuntza, erabilera eta “elikadura”deitu duguna, hots, hizkuntzarenkalitatea aberasteko behar direnneurriak. Eguneroko bizitzako es-parru guztiak ukitzen ditu: irakas-kuntza, administrazioa, lan mundua,hedabideak, kirola eta aisia, kultura,publizitatea... Teknologia berriei ga-rrantzi berezia eman zaie, uste osoabaitugu giltzarri bat direla eremuurriko hizkuntzen garapenean.

Euskara 21 bloga, 2012-05-23

Badator euskarasustatzeko plan

berria

Luistxo FernandezCodeSyntaxeko kidea

EED

AN

IB

LAN

CO

JUA

NC

AR

LOS

RU

IZ/

A.

P.Bea Salaberriblogaria

ainbat lan eta hausnarketa bu-rutu dira, usaiako gaiez, lu-

rralde kolektibitatea, euskara eta abarbaina ez betiko jendeen artean. Izanere, hainbat partaide lekukoak badiraere, ez dira usaian busti direnak gaihoriekin. Oroz gainetik, aditu ba-tzuk egon dira ere. Euskal Herrikoakez diren jendeak, eta gai hauekin ezdutenak deus inplikaziorik ukanorain arte. Inteligentzia bateko kidedira, gai horiez badakite eta berenlana xuxen eta gardena izan da. Bakarbatzuk izendatzeko: Massias, legemailako aditua; Puren, didaktikalaria;Carcassone legelaria.

Orain arte hegoaldeko jendearen-gana itzuli gira naturalki eta kasik es-klusiboki. Beti lagungarria eta argiga-rria izan zaigu. Baina pasio askorekingertatzen da, batetik eta bestetik gureegoerak oso ezberdinak dira. Gurekulturak eta egiteko moldea ere...

Han eta hemen bloga, 2012-08-27

Pasiorik gabe

H

GA

IZK

AIR

OZ

Page 14: Urtekaria - Euskara

e u s k a ra I R I T Z I A K

78

Eu

sk

al

Ku

ltu

ra

re

n U

rte

ka

ria

20

12

Idurre EskisabelBerriako kazetaria

endaurreko agerraldiak euskarazegitea erabaki du Gipuzkoako Foru

Aldundiak, hasierako egun on eta amaie-rako eskerrik asko-ak gorabehera, agin-tari eta politikari gehienek gazteleraz edofrantsesez egitea erabakia duten bezala.Ez, izan gaitezen justuak: GipuzkoakoDiputazioak euskaraz moldatzen ezdiren kazetarientzat aldi bereko itzulpenzerbitzua jarriko du, beren lana egitekoarazorik izan ez dezaten; gaztelera lehe-netsi dutenei inoiz burutik pasa ez zaiena. Izan ere, herritarnormal eta akademikoki homologatu izateko derrigorrez-koa eta derrigortua zaigu erdaretan ondo moldatzea.

Berehala etorri zaio egurra Aldundiari: naziak, faxistak,talibanak esan diete PP eta UPDkoek, nazionalista inposa-

tzaileak PSEk; sorpresarik ez. Urkullukere inposizioa aipatu du, eta penatzeazgain, harridura amiñi bat, baina, tira,ohituta gaude epelera. Benetan zur etalur utzi nauena jeltzaleen sektore eus-kaltzaleenaren gaitzespena izan da: in-posizio hitza bandera hartuta haiek ere,euskararen etsai amorratuenen argu-dioa hauspotzen. Pentsatu nahi dutmendeetako bortxa sinbolikoaren on-dorioz irentsarazi diguten gutxitasun

konplexuaren eta otzantasunaren ondorio dela, osteran-tzean, hauteskundeetan boto batzuk irabazteko euskarazbaliatzen ari direla pentsatu beharko nuke-eta.

Berria, 2012-10-04

Konplexua

J

ari Luz Estebanek Udaltop-eko jardu-naldietan ponentzia oso interesgarria

egin zuen. Eta bi proposamen burura etorrizaizkit deblauki bereak irakurri ondoren:– Nork eta noiz jarriko du martxan behin-goz euskaldunon lehen jabetze (ahalmen-tze, boteretze) eskola? Non?– Euskaldunok hainbat motatakoak gara:

berriak, zaharrak, gazteak, ez hain gazteak, alfabetatuak,alfabetatu gabekoak… Feminismoan aspalditxo hasiziren emakumeen arteko berezitasunei kasu egiten. Gunoiz hasiko gara? Noizko euskaldun berrien elkarte bat?Noizko euskaldun alfabetatuen elkartea? …

Garaigoikoa bloga, 2012-10-03

Martzianada

M

Txerra RodriguezblogariaEsprinta ala maratoia?

utxi gorabehera, honakoa esaten zuenAracilek L’esprint de les dones artikuluan:

“Emakumeek beranduago egiten dute ele-biduntzea, baina azkarrago amaitzen duteprozesua”. Hau da, emakumeak beran-duago hasten dira hizkuntza nagusia ikas-ten, baina azkarrago “ahazten” dute eurenjatorrizko hizkuntza.

Galdera bat datorkit burura: eta alderantziz? Berres-kuratze prozesuetan zelan jokatzen dute? Azken kaleneurketaren arabera, emakumeek gehiago erabiltzendute euskara adin tarte guztietan. Datu bat baino ez da,baina adierazgarria, ezta?

Garaigoikoa bloga, 2012-09-19

G

GO

RK

AR

UB

IO/

A.

P.

T. R

OD

RIG

UE

ZU

TZIA