8
«Galtzaundiren bertsoak misterio bat ziren niretzat» FRANCISCO TUDURI ESNAL ‘GATZAUNDI’ LIBURUAREN EGILEA Tolosako inauterietako pertsonaia ezagunenetakoa aztertu du tolosarrak; abestiaren jatorrizko zarzuela eta habanera ere ikertu ditu // 3 LARRAUL INAUTERIAREN IRAULTZE GAITASUNAK AZTERGAI // 5 INAUTERIAK DENA PREST Mende erdia betetzen duen Incansables txarangako kideek txupinazoa bota eta Asteartita bitarteko festa hartzeko prest da Tolosa: kaleak inauteri kolorez, txarangen doinuez eta mozorroez jantziko dira gaurtik aurrera // 2-3 ITZEA URKIZU OSTEGUN GIZENA 2020/02/20 8. urtea, 1.191. zenbakia 107.6 fm www.ataria.eus URTEKO HARPIDETZA KUOTA: 82 € Hamahiru minutuko isilunea egin dute, lanean hildakoengatik LAB sindikatuak deituta, aurten hildako langile kopurua salatzeko elkarretaratzea egin dute; lan ezbeharrak «ugalduz» doazela salatu dute // 6 Gizonezkoen Ibarra sokatira taldea txapeldun, 560 kiloko mailan Euskal Herriko Txapelketa Mistoan hirugarren izan dira ibartarrak; egunotan, Munduko Txapelketan parte hartzen ari dira taldeko 22 tiralari // 7

URTEKO HARPIDETZA KUOTA: 82 € «Galtzaundiren bertsoak ... · bertsoak misterio bat ziren niretzat» FRANCISCO TUDURI ESNAL ‘GATZAUNDI’ LIBURUAREN EGILEA Tolosako inauterietako

  • Upload
    others

  • View
    3

  • Download
    0

Embed Size (px)

Citation preview

Page 1: URTEKO HARPIDETZA KUOTA: 82 € «Galtzaundiren bertsoak ... · bertsoak misterio bat ziren niretzat» FRANCISCO TUDURI ESNAL ‘GATZAUNDI’ LIBURUAREN EGILEA Tolosako inauterietako

«Galtzaundirenbertsoakmisterio batziren niretzat»FRANCISCO TUDURI ESNAL‘GATZAUNDI’ LIBURUAREN EGILEA

Tolosako inauterietako pertsonaiaezagunenetakoa aztertu du tolosarrak;abestiaren jatorrizko zarzuela eta habanera ere ikertu ditu // 3

LARRAUL INAUTERIAREN IRAULTZE GAITASUNAK AZTERGAI // 5

INAUTERIAKDENA PRESTMende erdia betetzen duen Incansables txarangako kideek txupinazoa botaeta Asteartita bitarteko festa hartzeko prest da Tolosa: kaleak inauteri kolorez,txarangen doinuez eta mozorroez jantziko dira gaurtik aurrera // 2-3

ITZEA

URKI

ZU

OSTEGUN GIZENA2020/02/20

8. urtea, 1.191. zenbakia107.6 fm

www.ataria.eusURTEKO HARPIDETZA KUOTA: 82 €

Hamahiruminutukoisilunea egindute, laneanhildakoengatik

LAB sindikatuak deituta,aurten hildako langilekopurua salatzekoelkarretaratzea egin dute;lan ezbeharrak «ugalduz»doazela salatu dute // 6

GizonezkoenIbarra sokatira taldeatxapeldun, 560kiloko mailan

Euskal Herriko TxapelketaMistoan hirugarren izandira ibartarrak; egunotan,Munduko Txapelketanparte hartzen ari dirataldeko 22 tiralari // 7

Page 2: URTEKO HARPIDETZA KUOTA: 82 € «Galtzaundiren bertsoak ... · bertsoak misterio bat ziren niretzat» FRANCISCO TUDURI ESNAL ‘GATZAUNDI’ LIBURUAREN EGILEA Tolosako inauterietako

Zamaltzain mozorroa nire seme-etako batek eramateak. Ezinbestekoa al dainauterietan mozorrotzea?Bai, inauteriak mozorrotu gabe,ez dira inauteriak. Ni ez naiz den-dara joan eta goitik beherako mo-zorro bat erostekoa. Nahiago dutdaukadan zerbait eraldatzea,gauzak kendu eta jartzea, biga-rren eskuko dendan moldatu dai-tekeen zerbait hartzea... aurrekolan hori egitea dut gustuko. Noiz hasten zara urduritzen?Data badatorrela ikusten dudane-an; prestatzeko dituzun mozorroeta osagarriak mahaian ikustendituzu bueltaka eta urduritzenzara. Baina inauterien xarma horiere bada; azken momentuan harieta jostorratzarekin bueltaka ibil-tzea, azken momentuan josten. Txilaba ala buzoa?Zalantzarik gabe txilaba. Buzoa-ren moda hori ez zait gehiegi gus-tatzen. Niretzat Tolosako inaute-rietako parte da txilaba. Nik Oste-gun Gizenean, Ostiral Mehean etaZaldunita bezperan janzten dut.

Rebeka Calvo Gonzalez

Inauterietako mozorroei azkenukituak ematen harrapatu duguLierni Carrera Iraola (Tolosa,1982). Inauterizalea da txiki-txi-kitatik eta gurasoek dute ardura;aita iazko Kabi Alai KuttunakoZaldunita taldeko kidea izan zeneta amak jantziak josi eta osatze-ko ardura izaten du urtero. Zer dira zuretzat Tolosakoinauteriak?Gauza asko esango nituzke, bai-na laburbiltzeko eraldatzen gai-tuzten egun bereziak direlaesango nuke. Inauterietan azkenfinean, egunerokoan egingo ezzenituzkeen gauza asko egiten di-tuzu lasai asko. Zaindu behar du-gun altxor bat dira Tolosako inau-teriak. Betidanik bizi izan dituzu? Txiki-txikitatik. Oso inauterizaleaizan naiz beti, eta aitarengatik da-torkit asko. Aita Zaldunita talde-ko kideetako bat zen eta urte askoan egon gara Iparragirre au-rrean ikuskizunak ikusten, musi-karekin gozatzen... Oroitzapen onak dituzu, beraz. Zaldunita taldearen eta aitarenoroitzapen oso onak ditut. Zori-txarrez aita duela urte gutxi joanzitzaigun, baina oso gogoan dutnola ibiltzen ziren azken momen-tuan korrika eta zalapartan mozo-rroei azken ukituak ematen, az-ken orduan josi eta josi. Lizardi el-kartearekin ere familia askoateratzen ginen, gurasoak etahaurrak, eta oroitzapen oso onakditut. Garai hartako mozorro askoditut oraindik gordeak, eta aurtenilusioa berezia egiten dit lau urtenituela erabili nuen Maskaradako

Nik uste dut txilaba indartzen aridela gazteen artean, eta poztennaiz. Heldu asko ikusten ditutezer gabe, eta pena ematen dit, ezda ezer kostatzen txilaba janztea.Zein egun duzu gustuko?Ostegun Gizena asko gustatzenzait, txupinazoa eta hori, askogustatzen zait. Eta batez ere, egunhorretako zezen plazako txaran-gen irteera gustatzen zait. Nire-tzat Ostegun Gizena tolosarroneguna da, eta egun horretan SanFrantzisko pasealekuan, errepi-detik, saltoka jaitsi ahal izatea osoberezia da. Zoragarria da momen-tu hori. Zaldunita eguna ere askogustatzen zait. Mozorrotzen za-ren lehen eguna da, atzetik egin-dako lan guztia kaleratzen duzuneguna da, eta berezia da. Gustatzen al zaizkizu txarangadoinuak?Asko, eta herrian txaranga askoditugu, sekulako zortea daukagu.Tabernetako musika urte guztianzehar dago hor. Niretzat inauteriada kalean eta txarangen inguruanegotea. Edozein doinurekin has-ten naiz saltoka kalejiran, bainaegia da aitarengatik edo, Pintxa-na eta Lizardiren abestiak askogustatzen zaizkidala. Zer falta zaie inauteriei, edosoberan al dute zerbait?Ez nuke ezer nabarmenduko,baina bai aipatu izan dugula az-ken urteetan Trianguloa ingu-ruan sortzen den burrunba ezzaigula gehiegi gustatzen. Gazteasko jartzen dira hor, geldirik,edari askorekin, ezer apartekorikegin gabe, musika oso altu dute-la... niri ez zait gehiegi gustatzen,nik ez ditut horrela bizi inaute-riak.

Charlot pertsonaiaren mozorroa josi zion amak bi bat urte zituela. ATARIA

«Ostegun Gizena tolosarroneguna dela esango nuke»LIERNI CARRERA IRAOLAINAUTERIZALEA

Inauterietan mozorrotzea maite du Lierni Carrera Iraola tolosarrak.Jostea du gustuko eta ahizpa zein amarekin batera aritzen dahorretan azken momentura arte, horrek ere badu eta bere xarma.

02 TOLOSA INAUTERIAK 2020 107.6 fm • www.ataria.eus OSTEGUNA, 2020ko otsailaren 20a

KOMIKIA GORKA SALABERRIA

Page 3: URTEKO HARPIDETZA KUOTA: 82 € «Galtzaundiren bertsoak ... · bertsoak misterio bat ziren niretzat» FRANCISCO TUDURI ESNAL ‘GATZAUNDI’ LIBURUAREN EGILEA Tolosako inauterietako

Joxemi Saizar

Santos Aldasoro Iriarte Gal-tzaundi (Etxarri Aranaz 1831-To-losa 1899) pertsonaia aztertu duFrancisco Tuduri Esnalek (Tolo-sa, 1945) bere azken liburuan.Abokatua lanbidez, historia duzaletasun eta aurretik ere argita-ratu ditu eskualdearekin erlazio-natutako hainbat lan, Ski ClubTolosano, zezen plaza, Oria pa-per fabrika eta bera bazkide denKabila elkarteari buruzkoak,besteak beste. Nola sortu zen liburu honenideia?Galtzaundiren bertsoak, testa-mendu modura eginak izanda,misterio bat ziren niretzat. Pro-tagonistaren ondorengoren bataurkitzen saiatu nintzen, bainaezin izan nuen. 1870era arte eli-zako artxiboetan bilatu behar da,erregistro zibilik ez zegoelako. Bestalde, umetan hil ez zen ala-ba bakarra Madrilera joan zen bi-zitzera, bilaketa oso zaila eginez.Udal erroldak hor badaude. In-dustria erregistroak ere badau-de, baina zapatarien kasuandenda zutenak agertzen dira, ezGaltzaundi eta Ramos Azkaratebezala kalean aritzen zirenak la-nean. Urteak pasatu ditut, erabathorretan ezin naizelako aritu. Bi-laketa erakargarria da, baina pa-zientzia handia eta denbora askobehar da. Nola definituko zenuke Gal-tzaundi?

Abestiaren testuaren arabera,mozkor eta parrandazalea zelapentsa daiteke, baina gizon xu-mea zela esan daiteke, Juan Gar-mendia Larrañagak definituzuen bezala. Bizimodu zaila izanzuen: kalean lan egiten zuen, seiseme-alabetatik bost umetan hilzitzaizkion, emaztea ere egoerabitxian hil zitzaion, etxez asko-tan aldatu zuen, Miserikordianbizitzen bukatu zuen… Mitifika-tuta dago, inauteriarekin duenerlazioarengatik. Ramos Azkara-te bezala, abestiaren letraren egi-lea. Orain bere irudia jartzen dutekultur etxeko balkoian etakanpaina baterako ere erabilidute irudi hori. Ez dut uste panpina horrek Gal-tzaundi ordezkatzen duenik,janzkera eta estilo hori ez zuenizango. Zergatik aukeratuko zuen Ra-mos Azkaratek pertsonaiahau bertsoak idazteko?Zalantza hori daukat: Azkaratebera bere testamendu propioaegiten ari ote den, erdi brome-tan, edota ondoan duen lankide-ari jartzen dion, pertsonaia zer-bait mozorrotuz. Une bateanGoñi abizena duela esaten du,eta ez zen hala. Eta Galtzaundideitzen dio, galtza motzegiakerabiltzen zituelako nonbait, ba-rregarriak. Nolakoak ziren gerra aurrekoinauteriak?Garai batean Plaza Zaharrean

egiten zen inauteria eta baserrigirokoa zen, txistuak paper na-gusia hartuz. Plaza Berria eginzenean, hara pasatu zen festa,inauteri hiritarragoa bihurtuz.Jendea ez zen mozorrotzenorain bezala, pierrot eta dominojantziak bakarrik izaten ziren.Maskara desfilea zen ekitaldi na-gusiena, Korreo kalean. Inork ezezagutzea eta ondo pasatzea zenhelburua. Jende askok hartzenzuen parte, leihoetatik konfetiugari botaz. Eta kanpoko jendeaetortzen zen. Donostiara Kasi-

noren desfile dotoreak ikusterajoaten zen jendea, gero Tolosaraetortzen omen zen ondo pasa-tzera. Liburuko azalean 1920 in-guruko argazki bat jarri dut:hiru pertsona maskarekin. Badahirurak emakumeak dira. Or-duan maskararen babeseanparte hartzen zuten. Gero galduegin zen parte-hartze hori. Pla-za Berrian bukatzen zen desfi-lea, bertan zezen festa izanik.Musika bandak jartzen zuenmusika, plaza Zaharretik abia-tuta. Rufo Montilla zen banda-ren zuzendaria XIX. mendeamaieran, gaur egun jotzen denerrepertorioa jaso zuena. Villa-bonako banda ere etortzen zenlaguntzera, bertakoak lan han-dia baitzuen: kalejirak, dantzal-diak Berdura plazan, zezenak...Horregatik daude errepertorio-an habanerak, polkak, balsaketa erritmo lasaiagoak, dantzal-diak izaten zirelako. Txarangak,karrozak eta konpartsak askozberanduagokoak dira, gerra on-dorengoak.

Garaiko musika giroa islatunahi izan zenuten liburuarenaurkezpenean, udaletxekoareto nagusian. Bai. Orduan emanaldi asko egi-ten ziren plaza Berrian zegoenantzokian, gero merkatua egonzen tokian. Gorriti antzokia bai-no lehenago. Orfeon Tolosanokhan kantatzen zuen. Eta zarzue-la eta antzezlanak han egiten zi-ren. Hor sortu ziren gero Donos-tiara eraman ziren Cultura Mu-sical izeneko jardunaldiak. Etakafetegietan, batez ere, Cafe dela Amistaden, Korreo kalean,pianoa izaten zen eta haren in-guruan musika emanaldiak iza-ten ziren, garaiko doinuak abes-tuz edo beste instrumenturenbatekin lagunduz. Jose RogelenEl último figurín zarzuelak arra-kasta izan zuen eta batez ere ha-banera hori, La perdiz bezalaezagunagoa, estreinatu eta lauhilabetera bereizita argitaratuzutena. Doinu hori hartu zuenRamos Azkaratek Galtzaundi-ren letra idazteko.

J. S.

«Bizimodu zaila izan zuengizon xumeaizan zenGaltzaundi»FRANCISCO TUDURI ESNAL‘GALTZAUNDI’ LIBURUAREN EGILEATolosako inauterietako pertsonaiaezagunenetakoa aztertu du Francisco Tuduri Esnal tolosarrak bere azken liburuan;pertsonaiaz aparte, abestiaren jatorrizkozarzuela eta habanera ere ikertu ditu.

INAUTERIAK 2020 TOLOSA 03www.ataria.eus •107.6 fm OSTEGUNA, 2020ko otsailaren 20a

Lan eskaintza

Garbiketa lanak.Tolosan esperien-tzia duen pertsona bat behar duguLizartzako enpresa bat garbitzeko.Astearte eta ostegun goizez. Ko-txea izatea ezinbesteko baldintzada, baita esperientzia izatea ere. In-teresatuek deitu 943 67 06 26 tele-fono zenbakira.

IRAGARKI LABURRAK

Page 4: URTEKO HARPIDETZA KUOTA: 82 € «Galtzaundiren bertsoak ... · bertsoak misterio bat ziren niretzat» FRANCISCO TUDURI ESNAL ‘GATZAUNDI’ LIBURUAREN EGILEA Tolosako inauterietako

Usabal kiroldegianmantenu lanak egingodituzte egunotanBerazubiko kirol instalazioak zabalik izango dirainauterietan, Zaldunita egunean izan ezik; otsailaren 27anzabalduko dute, berriz, Usabal kiroldegia

Erredakzioa

Tolosako Usabal kiroldegiak ohi-ko itxialdia egingo du, inauterie-tan, mantenu eta garbiketa la-nak osatu ahal izateko. Gaurtikotsailaren 26ra, ezin izango diraUsabalgo kirol instalazioak era-bili, baina Berazubiko azpiegitu-ra zabalik izango da, Zaldunitaegunean izan ezik. Udalak gogora ekarri nahi izan

du, geldialdi tekniko hori nahita-ez egin beharrekoa dela, ur zo-nalde osoan: «Erabilera kolekti-boko igerilekuen osasun araudiaonartzeari buruzko 32/2003 de-kretuak agintzen duenaren ara-bera, honako lanak egingo dituz-te, astebetean, Usabalen: «urtegieta konpentsazio tanke guztiakhustu, garbitu, desinfektatu eta

algen kontratu tratamenduaeman». Aipaturiko dekretua le-gionellaren prebentziorako neu-rria da, besteak beste, eta ezin-besteko baldintza du, ur beroa-ren sistema osoa hustea, etageldialdian dagoela desinfekta-tzea. Enpresa espezializatu bat ari-

ko da, kirol instalazio guztian ba-rrena, desratizazio, desintsekta-zio eta desinfekzio lanetan, etasuteen aurkako nahiz larrialdieiaurre egiteko sistemak ere gain-begiratuko dituzte. Segurtasun eta osasunari begi-

rako lanekin batera, ordea, kirol-degian urte osoan martxan iza-ten diren azpiegiturak ere pun-tu-puntuan jarriko dituzte:futbol zelaiko kautxua, sareaknahiz aulkiak; fitness aretoko

tresneria eta lurra; padeleko be-larra eta hormak; saunako egu-rra; spa guneko baldosak eta, orohar, hondatutako guztia.

BERAZUBI MARTXANInauterietan ariketa fisikoarietenik egin nahi ez dionak, Bera-zubiko kirol instalazioak eskuraizango ditu. Gaur, 09:00etatik 14:00etara

izango da zabalik, eta bihar egunosoz: 09:00etatik 21:00etara. La-runbatean ere, eguerdian itxikodute Berazubi, eta Zaldunitaegunean itxita izango da. Astele-nitan eta Asteartitan, igande or-dutegia izango du estadioak,14:00ak bitarte, eta Hausterreegunean itzuliko da orduteginormalera; 09:00etatik21:00etara izango da zabalik.

Hausterre egunera bitarte itxita izango da Usabal; otsailaren 27an zabalduko dute. ITZEA URKIZU

Trafiko eta ordutegialdaketak,inauterien hariraErredakzioa

Herri erdigunea trafikoari itxitaegongo da datozen egunetan, etazenbait tren eta autobus linea in-dartu egingo dituzte, festak dire-la eta. Horrela, Tolosako Udalakargibideak eskaini ditu. Lehenik, bisitariak San Este-

bango, Usabal kiroldegiko etaUsabal industriguneko aparka-lekuetara bideratuko dituzte;doakoak, guztiak.Garraio publikoari dagokio-

nez, berriz, Rondilla kaleko 34zenbakiko geltokia zerbitzuzkanpo geratuko da, eta ibilbideluzeko autobusak, Tolosaldeko-ak eta Hiribusa Santa Klaran ge-

ratuko dira, Zumardi Txikiarenondoan. Ordutegi zehatzak eskuragarri

daude Tolosako Udalaren web-gunean nahiz www.ataria.eusatarian .

UDATEN BESTELAKOORDUTEGIA, INAUTERIETANUdate Herritarren Arreta Zerbi-tzuak ordutegi aldaketa izangodu inauteriek irauten duten bi-tartean. Gaur, Ostegun Gizena-rekin, 07:15etik eta 11:30etara bi-tarte izango da zabalik. Bihar,berriz, 07:15ean irekiko dute, eta13:00etan itxi. Astelehenetik as-teazkenera, berriz, itxita izangoda Udate.

TOPIC-EN EGOSITAKO SARIAPeriferia Teatro konpainiak, Nube nube ikuskizunarekin,FETEN Haurren Arte Eszenikoen Europar Azokako Ikuski-zun Onenaren Saria jaso du. Aktoreak eta txotxongiloak uz-tartzen dituen ikus-ipuina da, eta ikusle guztiei zuzendutakolana da. Ikuskizuna Topic zentroan sortu zen, bertan eginda-ko sormen egoitza batean. ATARIA

04 TOLOSA GIZARTEA 107.6 fm • www.ataria.eus OSTEGUNA, 2020ko otsailaren 20a

Page 5: URTEKO HARPIDETZA KUOTA: 82 € «Galtzaundiren bertsoak ... · bertsoak misterio bat ziren niretzat» FRANCISCO TUDURI ESNAL ‘GATZAUNDI’ LIBURUAREN EGILEA Tolosako inauterietako

Mozorroaz haragoko begiradaAitzpea Leizaola antropologoak, inauteriak hasi bezperatan, 'Mozorroaz haratago.Inauteriak Euskal Herrian atzo eta gaur' hitzaldia eman zuen asteartean Larraulen.

Jon Miranda Larraul

E rantzunik ez eta galde-ra asko utzi zituen aire-an Aitzpea Leitzaolak(Donostia, 1971) La-rraulen. «Inauteriak

akabera edo berpiztea dira? Gi-zartearen isla? Ospakizun soila?Eta mozorroak, itxurakeria hu-tsa? Edo badago zerbait auzi este-tikoaz harago?»Konstatazio bat aurrena: «Den-

bora neurtzeko modu baten az-tarna da inauteria». Lehenengotentsioa ikusten du hor irakasle-ak, ilargi zikloaren araberako os-pakizun «bakarrenetakoa» baita,eguzkiaren egutegira, eta hortazdata zehatzetara moldatuta dago-en gizarte batean. Erramu egune-tik atzera 40 egun kontatu etahausterre eguna oinarri hartuta,aurreko ostegunetik asteartera bi-tarteko epealdia dira inaute egu-nak. Zentzu «zurrunean» ulertutahori, zabalago hartuta, ziklo osoahartzen duen aroa baita inaute-ria, «Urtats egunetik Pazko igan-dera bitartekoa». Festa «dinamikoa» da, halere,

eta horren adibidetzat hartu duIturen eta Zubietan duela urte ba-tzuk hartutako erabakia. Ilargia-ren egutegiari begiratzeari utzieta inauteria beti urtarrila bukae-ran ospatzea adostu zuten bi he-rrietan. Hori gertatu da Ituren etaZubietako inauterian, Lantzekoa-rekin batera, euskal inauterienikur bilakatu den jaian. Aurrekomendeko 70eko hamarkadatikhona datorren joera sumatzen duhorren atzean antropologia ira-kasleak: «Forma kanoniko eta tra-dizional bat interpretatu da eus-kal inauteri gisa, prototipo bat

sortu da». Ospakizuna zena, ikus-kizun bihurtua. Horra tentsioa,berriro, eta masifikazio edo turis-tifikazioaren arriskua. Tradizioarekiko posiziona-

mendua dago auzitan Leizaolaknabarmendu duenez. «Badagoideia bat ulertzen duena tradizioairaganetik datorkigunarekiko ja-rraikortasuna dela, eta beraz, al-dagaitza eta denboran zehar erre-pikatzen dena dela». Ideia horrikontrajarrita, inauteriaren izaera«dinamikoa» aipatu du berriroantropologoak eta baieztatu dutradizioak iraun dezan, «molda-korra eta aldakorra» behar duelaizan. Testuinguruari oso lotua. Bi irudi ekarri ditu EHUko ira-

kasleak hitzaldiaren hasieran ho-rren erakusgarri: bata TolosakoZaldunita eguneko argazkia da,eta bestea, Arizkungo inauterie-tan jasotakoa. Beste askoren arte-an bi. Neguko zikloaren festen ba-rruan egiten diren eske errondakere hartu dituelako gogoan Leiza-olak. «Barrura begirako festakdira, komunitatea gorpuzten la-guntzen dutenak». Horren adibi-dea ikusi ahal izan da aurreko as-teburuan Lizartzan. Neurri batean, forma tradizio-

nalen bilketa eta berrinterpreta-zioa egin dute Lizartzan, EuskalHerriko beste hainbat herritanegin duten bezala. Altsasuko adi-bidea aipatu du Leizaolak bainabaita Lizarrakoa ere. «Gizarte tra-dizionaleko klabeak hartu dituz-te, horretarako gaur egungo ob-jektu modernoak erabiliz». Inauterietan ageri diren pertso-

naia horiek oso bestelako testuin-guruetan, manifestazio, protestaekitaldi eta ospakizunetan erabiliizan direla ere gogoratu du Leiza-

Aitzpea Leizaola antropoloa Larraulgo liburutegian, asteartean. X. LASA / AIURRI

Kritika, Villabonako EAJk

EAJren udal taldeak herri-tarren parte hartze proze-su bat martxan jartzekoproposamena babestu

zuen, udalerriko kolektibo etapertsona ezberdinek partida eko-nomiko batzuen azken helmugaerabaki ahal izan zezaten.Urtarrilaren 22an lehen batzar

ireki batekin hasi behar zen pro-zesua, eta ez zen egin. Arrazoia ezzitzaion inori jakinarazi. Ondo-ren, gure udal taldeak jakin zuen,jada egin zenean, batzarra urtarri-laren 29an izan zela (gaur badaki-gu deialdia porrota izan zela). Al-katetzatik, eta hau gero eta ohiko-agoa den praktika bat da, ezzitzaien ezer jakinarazi EAJ etaPSEko zinegotziei. Adostasunalortu nahi duen prozesu bat abianjartzeko modu polita. Hori gutxibalitz, alderdi politikoak ez zirenbilerara deituak izan; Behar Zana-ko ordezkariak ere ez zituztengonbidatu; Eresargi eta EresargiTxiki abesbatzakoak ere ez; OdolEmaileen Elkartekoak ere ez. Be-raz, galdera argia da: Norekinadostu nahi da deialdia ere egitenez bazaie?Desantolaketak nagusi izaten

jarraitu du, eta hurrengo bilera,otsailaren 13rako aurreikusita-koa, bertan behera geratu zen,«talde gutxik baieztatu zutela» ar-gudiatuz. Eta horrela abiapuntu-ra itzultzen gara: nori deitu zi-tzaion? Nola? Alderdi politikoeiez; Tira, zentzugabekeria bat. Az-kenik, bilera otsailaren 17rakodeitu zen (Elkarrekin Podemoseta beste eragile batzuk ere ez zi-ren deituak izan). Beatriz Unzuealkatea ez zen bilerara joan (honiburuzko azalpenik ez zen eman).Akordioak lortu nahi direla esa-

ten da, baina Bilduk EAJk udalaurrekontuei prestaturiko zuzen-ketei uko egin zien eta ez ziren gaiizan lehenago gurekin biltzeko.Nahi adina proposamen egin ahalizango direla esaten da, baina al-katetzak ez ofizialki adieraztendu «2 edo 3 proposamen» baino ezdirela sartuko; eta, amaitzeko,Bilduk dagoeneko iragarri duprentsan «herritarren» proposa-men horietako bat: Larreako par-ke estalia, 210.000 euroko kostua-rekin. Ariketa demokratiko han-dia. Herritarrek erabaki bainolehen udal gobernuak erabaki!Horregatik, EAJren udal talde-

tik eskatzen dugu, aurrerantzean,parte hartze prozesua informazioeta seriotasun maila handiagoa-rekin garatzea eta herritarren be-netako parte hartzeak behar di-tuen berme guztiak izatea.

Maite Izagirre Amasa-Villabonako EAJ

GUTUNA

olak. Barruko esanahia gordez etatestuinguru berrietara moldatuz.Egokitzeko gaitasuna aipatuta,mutil ezkongabeen festa bat iza-tetik emakumeek rol guztietanparte hartzera pasa direneko sal-toaz aritu da. «Beste lekuetan bai-no gatazka gutxiagorekin, bainanabaritu da beste tentsio bat, tira-bira bat», aipatu du irakasleak.Bertute hori baitu inauteriak,

tentsio horiek guztiak azaleratzendituela. Eztabaida soziala eta kri-tika bultzatzen ditu. «Inauteria-

ren iraultze gaitasunak egunero-kotasunean duen eragina aipaga-rria. Mozorroaren atzean itxurazikusten dena baino gehiagodago», dio Leizaolak.Bukatzera doanaren itxura har-

tuko du gaurtik aurrera mun-duak, munduak hausterre egune-tik aurrera jarrai dezan. Ospaki-zunaren aitzakian, betebeharrakbata bestearen segidan etorrikozaizkigu eta mozorroaren atzeanustez ezkutatuta, inoiz baino age-riago utziko dugu zer garen.

GIZARTEA VILLABONA-AIZTONDO 05www.ataria.eus •107.6 fm OSTEGUNA, 2020ko otsailaren 20a

Page 6: URTEKO HARPIDETZA KUOTA: 82 € «Galtzaundiren bertsoak ... · bertsoak misterio bat ziren niretzat» FRANCISCO TUDURI ESNAL ‘GATZAUNDI’ LIBURUAREN EGILEA Tolosako inauterietako

Hamahiru minutukoisilunea, aurtenhildako langileengatik LAB sindikatuak elkarretaratzea egin du 2020 urtean hil diren hamahirulangileengatik; gogoan izan dituzte Zaldibarko bi langile lurperatuak

Eneritz Maiz Etxarri Ibarra

Hamahiru minutuko elkarreta-ratzea egin du LAB sindikatuak,Ibarran, urte honetan hamahirulangile hil direla salatzeko. 2020urte hasieratik hamaika langilehil dira, eta oraindik Zaldibarkozabortegian lurpean dauden lan-gileak gehitu dizkiete.Urtetik urtera lan ezbeharrak

ugalduz doazela dio sindika-tuak. «Azken hamar urteetan648 langile hil dira, eta aurten, 11hildako horiei Zaldibarren lur-peratuta dauden beste bi langilegehitu behar zaizkie», adierazidu Yoana Mendez LAB sindika-

tuko kideak. Arazo «sozial eta es-trukturala» dela azpimarratu du:«Ez du ematen gaia azaleratzekointeres handiegirik dagoenikeuskal gobernuaren aldetik, ezeta patronalaren aldetik ere».Egiturazko «arrazoi argiak»

daudela azaldu du Mendezek:«Prekarietatea, enpleguaren ka-litate eskasa eta prebentzio neu-rri egokiak ez hartzea dira hauenoinarri. Hau da, azpikontrata-zioa, kontratu partzialak, lanerritmo biziak, formazio eza, etaabar luze bat».LAB sindikatuaren ustez, ho-

nen guztiaren atzean, interesgarbiak daude: «Batzuk diru

gehiago irabazi nahi dute, bestebatzuen kontra. Egunero-egune-ro, batzuk diru gehiago irabazte-ko, gero eta gehiago dira beraienbizitza arriskuan jarri behar du-ten langileak, eta baita bizia gal-tzen dutenak ere».«Istripuen gorakada ezin dugu

jarri jarduera ekonomikoarenhazkundearen ondorio moduan,erakundeek esaten diguten be-zala. Guretzat prekarietatearenpolitiken ondorio dira», nabar-mendu du Mendezek. Era bere-an, lan osasunean ematean den«kontrol eza» salatu du: «Confe-baskek ez du honi buruz hitzegin nahi, eta Osalanek gizarte

Irakurle taldeko lehensolasaldian, ‘Piztiarenbegiak’ liburuaALEGIA // Alegiako Irakurle Tal-deak lehen saioa egingo du mar-txoaren 12an, osteguna. AlbertoLadron Aranaren Piztiaren be-giakeleberria aztertuko da18:00etatik aurrera, eta dinami-zatzaile lanak Amaia Goikoetxe-ak egingo ditu. Irakurle talderajoan nahi duten guztiek baldin-tza bakarra bete behar dute: az-tertuko den liburua irakurrita jo-atea, saioaren ardatza berauizango delako. Bigarren saiorakohitzordua ere jarria dute. Maia-tzaren 21ean Amets ArzallusenMiñan liburua aztertuko dute.

Ikaztegietako azokanpostua jartzeko izenematea zabalik IKAZTEGIETA // IkaztegietakoKultura batzordeak udazkenetikudaberrira aldatu du azoka egu-na. Aurten, maiatzaren 9anegingo dute, eta bertan postuajarri nahi duten herritarrek ize-na eman beharko dute hilaren26a baino lehen udaletxean.Zein motatako postua izangoden zehaztu beharko da. Horrezgain, batzordeak bilera egingodu, hilaren 27an, 18:00etan,udaletxean. Lehenik eta behinazoka egunari helduko diote, etaostean, festei begira ariko dira.

Alegiako udaletxe etakultur etxean,ordutegi aldaketakALEGIA // Alegiako kultur etxekoeta liburutegiko ordutegiek al-daketak izango dituzte inaute-rietan. Gaur eta bihar, goizezsoilik egongo dira zabalik,10:00etatik 13:00etara; 24an eta25ean itxita egongo dira. Udale-txea, gaur, 13:00etan itxiko dute.

06 TOLOSALDEA GIZARTEA 107.6 fm • www.ataria.eus OSTEGUNA, 2020ko otsailaren 20a

osoaren porrota dela esaten du»,dio.Irtenbideak badituztela ekarri

du gogora: «Enplegu duina etakalitatezkoa sortzea; lan osasunpolitikak errotik aldatzea; enpre-sen gaineko kontrola, ikuskari-tza eta zehazpen eredugarriakareagotzea; eta lanbide gaixota-sunei beharrezkoa duten zen-traltasuna ematea lan osasunpolitiketan». Bukatzeko, Zaldibarko zabor-

tegian gertatutakoa salatu dute:«Bi langile desagertuta daudeduela 12 egunetik. 48.000 herri-tar alerta egoeran jarri ditu Osa-kidetzak kutsadura maila altuadelako, eta informazio aldetikzehaztasun eta aholku falta na-baria da».Eusko Jaurlaritza, foru aldun-

diak, Osakidetza eta Osalan, be-rriro ere, «arduragabekeriaz» jo-katzen ari direla adierazi dute.«Argia da duten noraeza, eta tar-tean lehendakariak desagertutajarraitzen du, baina, ez zaborte-giko zaborraren azpian, noski».LABek sindikatu moduan, «ar-

dura handi bat» dutela azpima-rratu du: «Zer gertatzen da kale-an lanean dauden langileekin?Zein aholku daude beraientza-ko? Hor daude kale garbiketaegiten dutenak, zama lanak egi-ten dituztenak, obretan laneandaudenak,... hauentzat ez dagoaholkurik». Prebentzio neurririkez dagoela dio, eta Eusko Jaurla-ritza, Lan Ikuskaritzari eta Osala-ni langile hauei eman beharrekoaholkuak emateko exijitzen dio-te, eta «horren inguruko neu-rriak hartu ditzatela». Agerraldia ez du bukatu nahi

izan LAB sindikatuko ordezka-riak, Zaldibarko bi langileak ai-patu gabe: «Nahikoa da. Bada ga-raia langile hauek ateratzeko, etaberaien familiei atseden pixkabat emateko». Ez dagoela hone-tarako eskubiderik aldarrikatudu: «lanetik bizirik, osorik etaosasuntsu bueltatu nahi dugu».

LAB sindikatuko delegatuek Ibarrako kultur etxearen alboan egin zuten elkarretaratzea, atzo. E. MAIZ

Page 7: URTEKO HARPIDETZA KUOTA: 82 € «Galtzaundiren bertsoak ... · bertsoak misterio bat ziren niretzat» FRANCISCO TUDURI ESNAL ‘GATZAUNDI’ LIBURUAREN EGILEA Tolosako inauterietako

Ibarrako sokatiralariak, Euskal Herriko txapeldunGizonezkoek lortudute txapela, 560kilotan; txapelketamistoan hirugarrenpostua lortu du Ibarrak

Erredakzioa Ibarra

Euskal Herriko Txapelketa ira-baztea lortu dute Ibarrako gizo-nezko tiralariek, 560 kiloko mai-lan. Zortzi tiralariz osatutako tal-dea, Lesakako Beti gazte etaGaztediko Laukiz taldearen au-rretik geratu ziren. Txapela esku-ratzearekin batera, gaurtik igan-dera Letterkenny (Irlanda) he-rrian izango den MundukoTxapelketan Euskal Herria or-dezkatzeko aukera izango dute. Ibarrako emakumeek, bere al-

detik, bosgarren postua lortu zu-ten 500 kiloko mailan. Badaio-tzek (Abetxuko), Txantreak(Iruñerria) eta Beti Gaztek (Lesa-ka) osatu zituzten lehen hirupostuak. Larunbatean jokatu zi-ren bi txapelketa horiek, Berrio-zarren. Emakumeei dagokienez,hirugarren eta azken jardunal-dia izan zuten jokoan. Gizonez-koen txapelketa jardunaldi ho-rretan bakarrik jokatu zuten.Euskal Herriko goma gainekotxapelketan, neska zein mutile-tan mailarik txikienean tira zu-ten Ibarrako tiralariek.Igandean txapelketa mistoa

izan zuten jokoan, Ezkabarten(Nafarroa). Lau neska eta laumutilez osatutako taldeek partehartzen dute txapelketa misto-an, eta 580 kilotan sartu beharizan dute tiratzaileek. Hiruga-rren postua lortu zuten Ibarrako-ek, zazpi aurkarien kontra arituostean: Berriozar, Beti-Gazte,Txantrea, Antsoain, Bizindar,

Gaztedi A eta Gaztedi B. BetiGazte nagusitu zen, eta Txantreaizan zen bigarren.

MUNDUKO TXAPELKETARAAtzo abiatu ziren 22 kirolari Iba-rratik Letterkennyra, MundukoGoma gaineko sokatira txapelke-tan parte hartzera. Hain justu,atzo bertan zuten pisaketa egu-na. Ondoren, gaur eta bihar taldemoduan lehiatuko dira Ibarraizenpean, gizonezkoen eta ema-kumezkoen mailan, zein txapel-keta mistoan. Gizonezkoen 560kiloko mailan lehen postua bo-rrokatzeko asmoz joango dira. Larunbatean eta igandean, be-

rriz, nazioen arteko lehia izangoda, eta Ibarrako gizonezkoen 560kiloko taldea izango da EuskalHerria ordezkatuko duena. Iba-rrako tiratzaileak izango dira ba-tez ere Euskal Herriko selekzioaosatuko dutenak maila horretan,eta agian beste talde batzuetakokirolariak ere sartuko dira. Bes-talde, 23 urtez azpiko emaku-

Euskal Herriko txapela jantzi duten Ibarrako tiralariak. ATARIA

KIROLAK 07www.ataria.eus •107.6 fm OSTEGUNA, 2020ko otsailaren 20a @TOLOSALDEAKIROL

mezkoen Euskal Herriko talde-an, Ibarrako bi tiratzailek partehartuko dute. Munduko Txapelketa bi urtez

behin egiten da. Euskal Herrikotiratzaileez gain, aurtengoanparte hartuko dute Irlanda,Errusia, Txina-Taipei, Herbehe-reak, Hego Afrika eta Alemania-ko kirolariek. Txinako tiratzaile-ak izan ohi dira aurkari gogorre-nak.

Larrartek eta Oriakok,emaitza ezin hobeakErredakzioa

Gipuzkoa Ogi Berriko EukeneLarrarte tolosarrak Tania Calvotaldekidearekin batera, Espai-niako madison txapelketa iraba-zi du. Horrez gain, Kopako azkenjardunaldian, tolosarrak lau pro-betatik laurak irabazi ditu, sail-kapen nagusian hirugarren egi-nez. Naia Amondarain ibartarra,Irene Usabiagarekin, bigarrenizan da madisonean, eta seiga-rren Koparen sailkapenean. Bestalde, Oriako-Limousin

taldeko txirrindulariei dagokio-nez, Kopako omnium probetan,junior mailan, Kattalin Iriondokseigarren amaitu du omniuna,

puntuaziokoan garaituz, eta Ar-kaitz Garmendia puntuazioanzortzigarren izan da. Kadetee-tan, Eneko Arozena kanporake-tan laugarren izan da. Abiaduraprobetan Amaia Astarloak berelehenengo bi probetan laugarrenegin du. Urko Vidal abiaduraprobetako sailkapen nagusianhirugarren izan da, 200 metroe-tan laugarren, abiaduran hiruga-rren eta keirinean bigarren iza-nik. Yon Mikel Artola, laugarrenkeirinean. Eneko Arozenak ma-disonean Espainiako Txapelke-tan bigarren egin du, Beñat Ga-raiarrekin bikote eginez, eta YonMikel Artola laugarren, AimarGorriñobeaskoarekin batera.

Arratzain futbol zelaia

Larunbata 22, 15:30tan

BILLABONA F.K.E.-

MARTUTENE K.E.

OHOREZKO KADETE MAILA

Master Cupeko finalzortzirenak,jokoan

Erredakzioa Berastegi

Emakume Master Cup eskuz bi-nakako txapelketaren final zor-tzirenak jokatuko dira, pilota go-xoarekin, larunbatean, Beraste-giko frontoian, 17:00etan hasita.Ane Arteaga eta Maider Mendi-zabal anoetarra, Maite Tolosaamezketarra eta Eneritz Arrieta-ren aurka; Andrea Aldaregia etaAne Urkizu berastegiarra, Aran-txa Arratibel eta Aisha Etxebe-rria amezketarraren aurka; UxueLarrea ikaztegietarra eta LierniGartziarena berastegiarra, IratiUgalde eta Izaskun Martinenaurka; eta Oihana Unanue etaNagore Aramendi, Nagore etaLeire Galeanoren aurka. Pilotamistoarekin final zortzirenekopartida bat ere jokatuko da.

Xareko MastersTxapelketan,lehen aldizemakumezkoak

Erredakzioa Irura

Xareko Masters Txapelketan le-henengo aldiz parte hartukodute emakumeek, eta guztiakIrurako Ametsa pilota elkartekokideak izango dira. Nagore Goe-naga eta Nahia Gorriti bikoteak,eta Nora Galartza eta Irati Fer-nandez bikoteak jokatuko dute.Hazparneko Berria trinketeanjokatuko dute, gizonezkoen txa-pelketaren lehen partidaren au-rretik, bihar, 18:30etik aurrera. Gizonezkoen txapelketan bi

irurarrek parte hartuko dute.Joxi Lopetegik bikote Oihan Bor-teyru izango du, eta Julen Apez-tegiaren bikotea Joanes Arrosa-garay izango da. Asteleheneanelkarren aurka jokatuko dute,19:00etatik aurrera.

Page 8: URTEKO HARPIDETZA KUOTA: 82 € «Galtzaundiren bertsoak ... · bertsoak misterio bat ziren niretzat» FRANCISCO TUDURI ESNAL ‘GATZAUNDI’ LIBURUAREN EGILEA Tolosako inauterietako

BABESTUTAKO EDUKIA

www.ataria.eusOSTEGUNA, 2020KO OTSAILAK 20Argitaratzailea: Tolosaldeko Komunikazio Taldea SMLege Gordailua: SS-1323-2013Koordinatzailea: Rebeka Calvo GonzalezKudeatzailea: Iban Urdapilleta AlkizaleteEgoitza: San Esteban, 20, Tolosa.Telefonoa:943 65 56 95. E-posta:[email protected]: 661 678 818. [email protected]

Tolosa: 687 410 082. [email protected] Villabona-Aiztondo:687 410 022. [email protected]:687 410 [email protected]:687 410 118. [email protected] Alegialdea: 687 410 [email protected] Kirolak:673 06 11 32. [email protected] arreta zerbitzua: 943 30 43 46

Tolosaldeko Ataria diruz laguntzen duten erakundeak:Udalak: Abaltzisketa, Aduna, Albiztur, Alegia, Alkiza, Altzo, Amezketa, Anoeta, Asteasu, Baliarrain,

Belauntza, Berastegi, Berrobi, Bidania-Goiatz, Elduain, Gaztelu, Hernialde, Ibarra, Ikaztegieta, Irura, Larraul, Leaburu-Txarama, Lizartza, Orendain, Orexa, Tolosa, Amasa-Villabona eta Zizurkil

Tolosaldeko Komunikazio Taldea SMko kideak:

Tolosaldekogizarte

eragileak

ATARIA IRRATIA107.6FM

Guztien eskura dagoengutizia

«Tolosaldeko, Goierriko eta Uro-lako gutizia zaleentzako leku pa-regabea». Horrela deskribatzendu Iban Muñoak familiarekinbatera Bidania-Goiazko Iriartejauregian daukaten Bailara jate-txea. 2013tik ari dira lanean «ja-teko gustua» daukan edonoren-tzat. Hotel bat ere badaukateeraikin berean, toki lasai bateangaua igaro nahi dutenentzat.Enrique Fleischmann sukal-

dari ezaguna dute proiektuan bi-delagun. Bailarara iritsi aurretik,ibilbide luzea egin zuen munduguztiko jatetxeetan barrena. Bes-teak beste, Karlos Argiñanore-kin, Juan Mari Arzakekin etaAkelarre jatetxean lan egindakoada. «Bailara jatetxea aurkeztenzaion momentuan bera jadamaila handiko sukaldari profe-sionala zen», azaldu du Muñoak.Iriarte jatetxea erakutsi ziotene-an, bertan dena zeukala ikusizuen: toki, etxe eta sukalde zora-garri bat, hau da, lan egiteko toki

ezin hobea. «Oso gustu onekoproposamena egiten dugu: zapo-rea bilatzen duena, sinplea etaerraz ulertzen dena», ziurtatu duMuñoak. Horretarako, produk-tuan jartzen dute arreta: «Berta-ko produktuekin egiten dugulan, bertako zaporeak aurkeztenditugu, eta beti azaltzen diraFleischmannen bizipenen uki-tuak». Garaian garaiko produktuekin

osatzen dute menua, eta urteosoan eskaintzen dituzten plate-rak ere badauzkate. «Saltsa etatransformazio guztiak gure su-kaldean egiten ditugu egunero»,erantsi du Muñoak. Horrela, ba-dakite zehazki zein produkture-kin ari diren lanean. «Hori langehigarri bat da, baina eskertzenda jaten duzunean», azpimarra-tu du. Errezeta guztiak origina-lak dira, Enrique Fleischmannekegindakoak, beraz, dena da des-berdina.Bailara jatetxeak bazkari edo

afari arrunt batetik harago doanzerbait ematen die bezeroei. Ho-rretarako, produktuetan ez ezik,estetikan eta ingurunean ere jar-tzen du arreta: «Sukaldaritza ho-rri kokapena gehitu behar zaio:lorategi izugarri bat, etxea… bai-ta zerbitzua eta xehetasun guz-tien zaintza ere». Jangela txikia daukate, eta

horrek ematen die ahalmena xe-hetasun txikienari ere arreta jar-tzeko. «Aperitibo bereziak es-kaintzen dira, eguneko irudime-naren arabera, eta kafearekin ereetxean egindako pastak ematenditugu», azaldu du Muñoak. Gai-nera, bazkaldu eta afaldu ondo-ren ere jarraitzen du esperien-tziak: «Lorategira atera zaitezkeedo bertako saletara joan kopabat hartzera eta arratsaldean ter-tulia jarraitzera. Azkenean, planorokor bat bihurtu daiteke bisi-ta».Gozatu nahi duten gutizia zale

guztiek irekita dituzte Bailara ja-tetxeko ateak. «Lan egiten duguospakizun txiki edo handiakegin nahi dituztenentzat, gauberezi bat nahi duenarentzat edogaur gaur delako bazkari edo afa-ri bat egin nahi duenarentzat».Etorkizunera begira ere lan etalan jarraitzeko asmoa daukate,inork ez duelako ezer oparitzen.«Mugarik gabeko proiektu bat

da, eta irudimenari lekua eginez,ilusio berriekin jarraitukodugu». Muñoak argi dauka: Bai-lara jatetxeko esperientzia pro-batzen duenari gustatzen zaio,eta aurrerantzean ere gastrono-mia zaleentzat zerbait berria es-kaintzen saiatuko dira. «Bisitatunahi gaituzten guztientzat egi-ten dugu lan, eta zuretzat erebai».

Jangela txikia du Bailarak eta horrek xehetasun guztiak zaintzeko aukera ematen die. ATARIA

Gastronomia gustuko duten horientzat erebada Bidania-Goiazko Iriarte Jauregiandagoen Bailara jatetxea. Garaian garaikoproduktuekin osatzen dute menua, beti ere, «zerbait berezia» eskainiz.

Iriarte Jauregia leku paregabean dago. ATARIA