9
Yuwa XXII. Nazioarteko futbol txapelketara gonbidatuak DONOSTI CUP 2013 #yuwaatdonosticup

Yuwa brochure euskaraz

Embed Size (px)

Citation preview

Page 1: Yuwa brochure euskaraz

Yuwa XXII. Nazioarteko futbol

txapelketara gonbidatuak

DONOSTI CUP

2013

#yuwaatdonosticup

Page 2: Yuwa brochure euskaraz

1. AURKEZPENA 2012ko apirila-maiatza bitartean Indiara bidaiatu genuen LEINNeko ikasketa prozesuaren barne. Bertan, 12 ekintzaileek osatzen dugun taZEBAez enpresak, Global Futurizer Mumbai proiektu sozialari hasiera eman genion. Proiektu hau Aurrera eramateko ekintzaile sozial askorekin jarri ginen kontaktuan. Prozesu hortan persona eta proiektu zirraragarriak ezagutzeko aukera izan genuen, horietako bat Yuwa izan zen. Duela bost urte ekimen bat jarri zuen martxan Franz Gastler amerikarrak Jharkhand-en, Indian. Bertan denbora luzea bizitzen egonda eta eremu txiroak ezagututa, nesken futbol talde bat sortu zuen talde lanaren bitartez beraien bizitza hobetu zedin. Mumbaien proiektu hori ezautzeko aukera izan genuen Dharaviko Slum-ean. Bertan entrenatzaileak, bi nesken laguntzarekin, entrenamendu saioak antolatzen zituzten Slum erdian zegoen hondarrezko kanpo batean. Goizeko 6retan hasten ziren baloiari joka, momentu ezinhobea zelako tenperatura kontutan hartuta. Esperientzia zirraragarria izan zen taldea ezagutu ahal izatea. Hori dela eta, interesa larria sartu zitzaigun neska talde hori Donosti Cup-era ekarri aha izateko. Beraientzako aukera perfektua zen beraien pasioei indarra emateko etxetik kanpo. Zorionez Donosti Cup-ekoek Yuwa proiektu sozialtzat aukeratu zuten eta neskak jo ta ke ari dira futbolean. Baino laguntza behar dugu ideia hau ekintzara eramateko. Babes ekonomikoa Indiako neska kirolari hauen hegaldia hartu ahal izateko.

Page 3: Yuwa brochure euskaraz

2. DONOSTI CUP Donosti Cup futlbol txapelketa internacional bat da. Urtero ospatzen da, uztailean. Honen helburua munduko parte desberdinetako gazteen arteko kirola sustatzea da. Ekitaldi honek mundo osoko milaka gazte batzen ditu, gaur egun mundo mailan errenferentzia bihurtu da nazioarteko futbol txapelketetan. 1992. urtean ospatu zen lehenengo txapelketa, orduztik partehartzaile kopurua igo egin da baita internazionalizazioa ere. 2012an 330 taldeek parte hartu zuten. Donosti Cup-en bai neska baita mutilek ere parte har dezakete, ez du inporta kultura eta erlijio desberdintasunek. Astean zehar, partiduak egoteaz gain; elkarbizitza eta elkartasunaren baloreak sustatzeko ekintzak egiten dira. Txapelketak; Donostiako udaletxearen, Gipuzkoako foru aldundiak eta Eusko Jaurlaritzaren babesa jasotzen du. Oso ekitaldi garrantzitsua da hiriarentzat, edizio bakoitzean biztanlerian eta gizarte komunikabideetan eragina handiagoa da. Donosti Cup futbolaz gain, entretenimendua eta kultura elkarbanatzeko aukera ezinhobeak dira.

Page 4: Yuwa brochure euskaraz

3. “DONOSTI CUP IN THE WORLD” Donosti Cup 1992.urtean sortu zen helburu zehatz batekin; arraza eta kultura desberdinetako gazteak beraien esperientzia elkarbanatzea futbolaren bitartez. Urte hauetan zehar txapelketako antolatzaileek ahal zuten guztia egiten aritu dira gizarteratzearen inguruan eta horretarako programa sozial bat aurrera atera dute. Laguntza honekin baliabide gutxiko gazteek ere txapelketan parte hartzeko aukera izan dute. Donosti Cup-ek aukera eman die leku txiroetako gazteen futbol taldeak aukera izan zezaten esperientzia hau bizitzeko. Hori dela eta urtero antolatzaileek 4 futbol taldeei babesa ematen die egonaldian. Talde gonbidatu hauek aukeratzeko esakerak aztertzen dira lehenik eta behin. Aukeratua izateko erreperkusio sozial haundia izan behar du taldearen herrialdean eta gizartean orokorrean. Ekimen honi esker, Donosti Cup-en herrialde desberdinetako taldeek parte hartzeko aukera izan dute: Senegal, Nigeria, Colombia, El Salvador, Guatemala, Ucrania, Rusia, Rumania edo Israel.

Page 5: Yuwa brochure euskaraz

4. YUWA

ZERGATIK

¿Zergatik neskak?

Indiako datuak:

50 milioi neska jaiotzera ere etziren iritsi aukerako abortua dela eta.

%44,5ak 18 urteak baino lehen ezkontzen da.

231.000 emakume hiltzen dira agresio sexualaren ondorioz.

%45ak ez daki ez irakurtzen ezta idazten ere.

Dirua irabazten duen neska langile batek %90ª familiari ematen dion, mutilen kasuan %35 da bakarrik.

Zergatik Jharkhand?

Neskentzat benetako aldaketa egin nahi bada Jharkhand da toki egokiena. Bertan egiten bada edonon egin daiteke. Jharkhand-en neska bat jaiotzen denerako bere bizitza antolatuta dauka. Aislatuta egongo da eta lanean aritzen ikusten ez badute emaitza larriak jasango ditu. Ez ditu ikasketarik izango (10 nesketatik 6k ez dute lortzen). Oso gazte izanda ezkondu egingo dute (Jharkhand-en oso nabaria da neska oso gazteen ezkontza) eta oso goiz geratuko da haurdun.

Jharkhand-en neska gazte batentzat bere etxea ere arriskutsua izatera heldu daiteke. Yuwak mundo hortatik atera eta futbolaren bitartez beraien ametsak eta irribareak haundiagotzen ditu.

Zergatik futbola?

Kirola osasuna, heziketa eta bizimodua lantzeko ariketa ezinhobea da. Situazio desegokian dauden jokalarientzat, kasu hontan neskentzat, sistema perfektua.

Hiru kasu nagusi daude neska gazteak zaurgarriak izatera heltzeko: Aukera gutxi dituzte. Emakume eta gizonen arteko desberdintasuna oso nabaria da baita konfiantza falta ere. Yuwan neskek indarra jasotzen dute arazo sozialei eta desberdintasunari aurre egiteko. Eta aukera perfektua da ordurarte, arrazoi batengatik edo bestearengatik, egiten ez zituzten gauzak egitera ausartzeko. Atmosfera bat sortu nahi dugu herrietan, bertakoek partehar dezaten eta bertako nesken bizitza hobetzeaz gain gurasoek bere seme-alabengan eta bere eskubideengan daukaten balioa ikus dezaten.

Yuwan neskek futbola maite dute, kirola baino askoz gehiago da beraientzat. Jolasteaz gain talde lanaren oinarriak lantzen dituzte.

Page 6: Yuwa brochure euskaraz

NOLA

Nola konektatzen dira

Neskato bat Yuwa taldera gehitzen denean, taldearen presio positiboarengatik ikasle hobeagoa bilakatzen da. Neskak beraiek aukeratzen dute taldeko kapitainak zeintzuk izango diren, era berean hauek direlarik eskolako asistentzia kontrolatzen dutenak. Batzuk Yuwa Cub-eko sesioetara ere apuntatzen dira.

Umeak bere osasuna ondo zaintzen du, eta bere taldekideena baita. Astero dituzte osasuna eta giza-gorputzari buruzko klaseak euren taldekideekin.

Umeak eurak erabakitzen dutenean ezkontzen dira. Lehenengo taldean, 18 urte bete baino lehen inor ez da ezkontzen, hauen aizpak askotan 15 urtetekin ezkondu izan arren. Futbol taldean ikasten dutenarekin, familia osasuntsu bat eratzen ikasiko dute.

Nola jolasten dute neskak

• Etxekoa: Bertutea etxekoa da, bai jokalariak eta entrenatzaileak herri berean bizi direlarik.

• Pertsonalizatua: Jokalariak hasieratik egiten dira euren programaren jabe. Eurek bilatzen dituzte futbol zelaiak, eurak erosten dituzte baloiak eta eurak ezartzen dituzte entrenamendu orduak. Baina izerdia eta ordu kopuruak ez dira nahiko, finantzialki ere laguntzen dute. Jokalari batek 4 hilabeteko asistentzia betetzen duenean, hileko 20 egun, futbol oinetakoak erabiltzeko hautatua izango da. Horrela eta gutziz, prezioaren heren bat jarri behar du. Imaginatu ume bat, non bere gurasoek rupia gutxi batzuk ematen dizkiote, nola erabili dezake kreatibitatea arazoei irtenbideak emateko. Baina egiten dutena horrenbeste maite dutenez, eta ain gustuko dutenez, oinetakoak erosteko era beti aurkitzen dute. Honek berdintasuna ekartzen du taldera.

Yuwa ez da programa bat, Yuwa programa da.

Page 7: Yuwa brochure euskaraz

Heziketa prozesua

Idealki, entrenamendu batek jokalari kopuru ez oso handi bat, entrenatzaile profesional bat, espazio haundi xamarra eta baloi asko ditu. Yuwan errealitatea oso diferentea da: jokalari asko, komunitate guztiaren entrenatzailea, espazio txikia eta oso baloi gutxi. Yuwa-ko entrenatzaileak aktibitateak joku moduan planteatzen dituzte, horrela neskak erabakiak hartzera behartuz. Entrenatzaileak gida moduan jokatzen du, ez jakintsu moduan.

Hiru arau nagusi dituzte:

1. Ez larregi hitz egin.

2. Ekin, ez esan.

3. Errefortzu positiboak, beti.

Tandem-coaching delakoan sinisten dute. Hau da, lYuwa ehen taldeko 20 neska orain 6 talde berriko liderrak bihurtu dira. Eta bi neska mutil gazteen talde bat ere entrenatzen asi dira.

Page 8: Yuwa brochure euskaraz

ZER

Zer aldatzen da?

Futbola dibertigarria da, kalitate handikoa eta entrenamenduek emaitza handiak izan dituzte Yuwako neskek:

• Garapen handia: Yuwak 200 neska baino gehiago hazten lagundu ditu, futbolaren bitartez.

• Asistentzia ikusgarria: Yuwako lehenengo taldeetako 29 neskek azkeneko 12 hilabeteetan gutxi gora behera 248 egunetan entrenatu dute.

• Iraunkortasuna: Taldeetara elkartzen diren nesketatik oso gutxik uzten dute futbola. Konpromezua eta partehartzea handiagotzen dute.

Komunitatea + onuradunak (Yuwa programean jasotako emaitzak)

Biztanleria (objetiva): Errenta txikiko gazteak, gehien bat 5-17 urteetako neskak. Jokalariaren batez besteko adina: 12 urte.

Alcance directo de personas: urtean 2000 – hilabetean 300 – astero 150

• Alcance indirecto de personas: urtean 12 000 –hilabetean 1800 – astean 900

Emaitza gehiago

• Bi neska Estatu Batuetan jolasten ikasketa bekekin.

• Selekzio nazionaleko 5 jokalari.

• Eskualdeko taldeko 13 jokalari.

Page 9: Yuwa brochure euskaraz

5. YUWA DONOSTI CUP-EN

Zer behar du Yuwak proiektu hau aurrera eraman ahal izateko? Jharkhand-Donostia bitarteko hegaldiak.

Nola lortuko dugu? Indian Yuwa; futbol ligakoekin, gobernuearekin… kontaktuan jarri da. Prozesuan, baliabide gehien duten Indiako futbol neska taldearekin jarri ziren harremanetan. Neska talde hau gustu handiz etorriko litzateke Donosti Cup-era, beraiek finantziatuta, eta Yuwa futbol neska taldeari laguntza eskaini nahi die. Gainera, Indiako futbol eskola hoberenak 1 edo 2 hilabetez beraien instalazioak utzi dizkiete Donosti Cup-erako entrenamendua prestatu ahal izateko. Baina oraindik asko geratzen da egiteko. Hori dela eta crowdfunding mugimendua sortu dugu. Yuwako neskek txapelketara bidaiatzeko aukera izan dezaten. Jende askok gutxi emanda, Indiako neska hauen ametsak egi bihurtzeko aukera izango dugu. Ondorengo taulan agertzen da amets hori sortu aha izateko zenbakiak.

Jokalari kopurua: 20

Garraioa India-Donostia 900 € 18.000 €

Bisak 60 € 1.200 €

TOTAL 19.200 €