48

ZABALAZKARI 2011-2012

Embed Size (px)

DESCRIPTION

Gure aldizkariaa

Citation preview

Page 1: ZABALAZKARI 2011-2012
Page 2: ZABALAZKARI 2011-2012

6. maila Pakea Bizkaia Itsasontzia

3. maila DO RE MI KA kontzertua

5. eta 6. mailak English Barnetegi

5 urte Gure emozioak

Zabala Eskola Liburu eguna

1. eta 2. mailak Musikaz Blai

4. maila Igerilekua

3. maila Euskal Eguna

3 urte Trufa errezeta

Zabala Eskola Euskal kirol eguna

1go maila Gu ere sukaldari: Yogur bizkotxoa

Hilary Papiroflexia Tailerra

4 urte Familia Ereduak

5. eta 6. Mailak Zabalatik Mundura

Agenda 21 Artea eta Elikagaiak

4. Mailak Antton Irustarekin elkarrizketa

2. maila Plastika Tailerra

2 urte Hondartza eguna

2. maila Nerearen aita gure eskolan

4 eta 5 urte Tailerrak

Igela Manuela Eskultura eta pintura

5. maila Bertsotan

Guraso Elkartea Gurasoen Elkartea

Zabalazkari Portadarik aukeratuenak

Page 3: ZABALAZKARI 2011-2012

PAKEA BIZKAIA ITSASONTZIA

2012 ko urtarrilaren 11an Getxoko kirol portura joan ginen Iñaki maisua eta

Elena andereñoarekin. Gure eskolatik nahiko hurbil dagoenez oinez egin

genuen bidaia.

Hotz zen eta pixka bat itxaroten egon ginen zabaldu arte. Sartu ginenean oso

bideo polita ikusi genuen. Pakea Bizkaia itsasontziaren tripulazioak, haiek

Groenlandiara egindako bidaia kontatu ziguten. Bidaian bale hilda bat topatu

zuten eta zein bale motak dauden kontatu ziguten. Iceberg asko ere ikusi

zituzten. Unai Basurko ez zegoen gu joan ginen egunean, baina bere lagunak

oso jatorrak ziren.

Gero itsasontzia ikustera joan ginen eta flotagailu bat jantzi genuen

badaezpada. Haiek egiten dituzten bidaietan nola bizi diren azaldu ziguten,

itsasontziaren atalak eta haien izenak, oheak , sukaldea... eta bazter guztiak

ikusi genituen.

Opari batzuk eman ziguten: egutegi bat, pelikula batzuk eta pegatinak.

Gero beste CD bat bidali dute eskolara haien bidai guztiekin, maila guztietan

arbel digitala ditugunez txikiek ere ikus ditzakete haien bidai politak.

Page 4: ZABALAZKARI 2011-2012

DO RE MI KA kontzertua

Aurtengo , otsailaren 10ean, autobusa hartu eta Leioara Euskal Herriko

Unibertsitatera joan ginen 3.mailako ikasleok.Bertako Aula Magnan DO RE

MI KAk antolatutako akordeoi entzunaldia ikusi eta entzun genuen.

Akordeoiaren bitartez, honen historioa munduan zehar ezagutu genuen.

Jakin dugu Txinan asmatu zela eta pixkanaka Europan zehar zabaldu zela,

adibidez: Frantziara, Italiara eta nola ez, Euskal Herrira.

Emanaldia oso dibertigarria eta mugimendu handikoa izan zen. Entzuleok ere

parte hartzeko aukera izan genuen: txaloka, eszenatokira igota, … Eta sari

moduan Athletiken ereserkia entzun eta abestu genuen.

Bukatu ondoren, berriro ere eskolara. Goiz zoragarria pasatu genuen.

Page 5: ZABALAZKARI 2011-2012

ENGLISH BARNETEGI

Gu, 5. eta 6. mailako neska-mutilak Morgara joan guinen, Urriaren 31tik, astelehena, Azaroaren 4ra arte, ostirala..Guztira, 22 ikasle ginen eta hiru irakasleak.

Morgara beste bi eskola joan ziren: Dimakoak eta Ribabellosakoak, lehenengoak Bizkaikoak ziren eta.bigarrenak, Arabakoak. Hor, eguraldia nahiko ondo zegoen, eta han, gai batzuk landu genituen ingelesez, adibidez: janari motak, gure gorputzaren hezurrak, uraren zikloa,..eta abar.. Gaiak lantzeko, jolasak egin genituen..

Azken gauan, afaldu ondoren, jai txiki bat egin genuen, Halloween ospatzeko, mozorratu ginen eta dantzatu genuen. Oso ondo pasatu genuen bost egun horietan.

Egon ginen aterpea, oso handia zen. Gure monitoreak oso majuak izan ziren On 31st October, Monday 5th and 6th levels went to Morga. We stayed for five days, so we came back on November 4th, Friday. There were children from three different schools. The other students came from Dima, Bizkaia and Ribabellosa, Araba. We had some English monitors, we went with three teachers from Zabala School, We had a good time, but we couldn´t stay without sleeping any night.. We played a lot of games and we studied some subjects, for example: the human body bones, solar sistem, water cicle...etc. Together, we prepared songs and games. It was very funny, especially the last evening because the monitors prepared a special party with music and desguises.

5. ETA 6. MAILAKO IKASLEEK EGINDA WRITTEN BY: PUPILS OF 5 AND 6 LEVELS

Page 6: ZABALAZKARI 2011-2012
Page 7: ZABALAZKARI 2011-2012
Page 8: ZABALAZKARI 2011-2012

LIBURU

EGUNA Apirilaren 23an, astehelenean, liburu eguna izan zen.

Patioan marrazkiak eta liburu batzuk ikusi genituen eta

irakurri ere. Gero Txanogorritzuren ipuina kontatu zigun

Iratxek.Txanogorritzu ipuina entzun eta gero poemak

entzun genituen, Klararen amamak esandak. Geroxeago,

Ionuten amak el oso sin cola kontatu zigun eta oso

barregarria izan zen. Azkenik el lobo y los siete cabritillos

entzun genuen. Ikazle batzuk ere animatu ziren ipuinak

kontatzeko. Oso polita eta oso dibertigarria izan zen.

Espero dugu hurrengo liburu egunean horrela izatea.

Oso ondo pasatu genuen!

Oneka eta Shoumara.

Page 9: ZABALAZKARI 2011-2012

MUSIKAZ BLAI Ikasturte honetan Inmari esker musikaz gozatzeko bi aukera izan

ditugu.

Bata urtarrilaren 26an.2. eta 5.mailakoekin

batera, SarrikonSarrikonSarrikonSarrikon,” Pulcinella”entzunkisuna hain zuzen ere. Igor Stravinskyren

musika eta Fernando

Palaciosen testua nahastuz,

oso kontzertu polita entzun

genuen.Musika tresna asko

zeuden: Perkusiozkoak,

kordazkoak eta haizezkoak. 1. ETA 2.MAILA

1.MAILA

Eta bestea apirilaren 16an bbkko aretoan Bilbon JAZZ KONTZERTU BAT. Pianoa, bateria kontrabaxua eta ahotsa.

Desberdina izan zen ,oso polita, eta guk ere parte hartu genuen

abesten, jotzen eta margozten

BESTE ESKOLAKOEKIN KANTATZEN

Page 10: ZABALAZKARI 2011-2012

HORRELA IKUSI GENITUEN……

POLITAK EZTA?

Page 11: ZABALAZKARI 2011-2012

.

TRESNAK EZAGUTZEN ETA JOTZEN

KONTZERTUA ENTZUTEN GENUEN BITARTEAN

MARRAZTEN

Page 12: ZABALAZKARI 2011-2012

4. maila

Kurtso honetan, 3. eta 4. mailakoak igerilekura joan gara.

San Valentin egunean hasi ginen (otsailaren 14an) eta zori

txarreko egunean amaitu genuen (martxoaren 13an, asteartea).

Lehenengo eguna guztiok oso pozik geunden baina azkenean

aspertzen hasi ginen.

Eskolatik 11:30etan irteten ginen

eta gure gauzei buruz hitz egiten

autobusaren zain egoten ginen.

Egun batean euria egiten hasi zen

eta asko busti ginen. Beste egun

batean txakur “saltxita” bat ikusi

genuen.

Autobusean klaseko kideekin oso ondo

pasatu genuen eta bidaian marrazki

bizidun pelikulak ikusten genituen.

Bakoitzak bere bikote eta bere tokia

zituen.

Leku bakoitzaren aurrean zenbaki bat

geneukan horrela bakoitzak bazekien

non esertzen zen.

Page 13: ZABALAZKARI 2011-2012

Fadurara heldu bezain pronto

aldageletara sartzen ginen. Arropa kendu

eta bainujantzia jantzi genuen. Mutilek

zarata handia egiten zuten eta askotan

euren gauzak ez zituzten uzten behar

den bezala.

Batzuetan, ondo pasatzeko, lasterketak

egiten genituen janzterakoan. Elkarri asko

laguntzen genion, txanoa ipini ezin zutenei

laguntzen genien.

Gero ilaran ormaren kontra ipintzen ginen begiraleen zain: Pedro,

Fernando eta Jose. Guztiok Fernando jatorrena dela uste dugu

eta Jose jenio txarrekoena.

Komunera joan eta gero dutxetatik pasa behar genuen. Behin

dutxetan kantatu genuen baina hurrengo egunean sekulako

errieta bota ziguten.

Azkenean prest geunden uretara

sartzeko. Ikusten duzue zein ondo

gauden!

Lehenengo eguna oso motza izan

zen, beste egunak luzeagoak izan

ziren baita zailagoak ere.

Igerilekuan hiru mailetan banatuta geunden: gutxien zekitenak

piletan zeuden eta euren begiralea Pedro deitzen zen, gehiago

zekitenak igerileku handian zeuden Joserekin baina kortxoak

erabiltzen zituzten, eta ondo zekitenak Fernandorekin zeuden.

Piletan hasi ziren umeek asko ikasi zuten eta ur handitan amaitu

zuten.

Page 14: ZABALAZKARI 2011-2012

Igerileku handian geundenok luzerak egiten genituen: lehenengo

crol moduan, gero bizkar igeriketa eta

azkenik bular igeriketak edo “ranitas”.

Ura epela zegoen baina uretatik atera

ginenean hotzikarak genituen.

Hoberenak, denbora libre uzten ziguten

egunak ziren. Ostiral guztietan jolasak

genituen. Orduan “txurroak”,

koltxonetak eta horrelako gauzak ateratzen zizkiguten. Irudimen

handia dugunez itsasontziak izan balira bezala koltxonetak

hartzen genituen. Batzuk piratak ziren eta beste batzuk onak;

piratak “itsasontziak” hartu behar zituzten. Beste batzuetan

Josek mahuka batez ura botatzen zuen eta tranpolinetik salto

egiten genuen edo koltxonetatik bost jauzi egiten genituen.

Denbora amaitzen zenean aldageletara joan, berriro dutxatu

arropa jantzi eta lehorgailuetan ilea lehortu. Lehorgailuetan ume

asko pilatzen ginen eta ia ia ez genuen astirik izaten ondo

lehortzeko autobusa hartzeko ordua berehala zelako.

Momentu horretarako irrikan geunden eskolara bueltatzeko

izugarrizko gosea genuelako.

Batzuetan nagia ematen zuen baina esperientzia handia bizi dugu

eta oso ondo pasatu genuen.

Page 15: ZABALAZKARI 2011-2012

2012ko maiatzaren 10ean Fadurara joan ginen Euskal Eguna ospatzera. Faduran Getxoko beste ikastetxeekin batera elkartu ginen. Guk Zapatari Dantza egin genuen. Eta bestek Zazpi Jauzi, Txulalai, Esku Dantza etabar dantzatu zuten. Kantak ere entzun genituen. Gure eskolakoek “Markosen Txerria” abestu zuten. Bukatzeko Athletic-en kanta guztiok batera kantatu genuen. Oso polita izan zen.

Page 16: ZABALAZKARI 2011-2012

Jaialdia amaitu eta gero autobusez eskolara bueltatu ginen eta bertan Estherek utzi zigun pixka bat jolasten eta Inmak txokolatina bana eman zigun. Primeran pasatu genuen.

3.mailako ikasleak

Page 17: ZABALAZKARI 2011-2012
Page 18: ZABALAZKARI 2011-2012
Page 19: ZABALAZKARI 2011-2012
Page 20: ZABALAZKARI 2011-2012

Euskal kirok eguna

Ekaina ailegatzen denean Euskal kirol eguna ospatzen dugu.

Arratsalde oso bat elkarrekin pasatzen dugu ikasle guztiak

nahasturik. Han 6. mailakoek ilara konpartizen dute 1.

mailakoekin, batzuk nagusiak dira, besteak txikiak, baina denok

lagun. Helburua ez da irabaztea, ezta ere besteak baino

indartsuagoa / trebeagoa izatea. Zabalako ikasle eta irakasle

guztiak biltzen gara elkarrekin egoteko eta, gure sustraiak (

kirolari dagokionez ) gogoratzeko. Hau da, egun horretan

garrantzitsuena.

Benetan polita dela 2. mailako neska bat, 5 mailako mutill

batekin, lehiaketan ikustea. Eta… batzuetan emaitzak ez dira guk

pentsatzen ditugunak!!

Aurten ere, eguraldiak laguntzen bagaitu, ekainaren 1ean

ospatuko dugu. Mundu guztiak ondo pasatzea espero dugu

Page 21: ZABALAZKARI 2011-2012

GU ERE SUKALDARI YOGUT BIZKOTXOA OSAGAIAK:

Jogur natural 1

2 jogurrontzi azukre

Jogurrontzi 1 olio

3 arrautza

Royal sobre 1

Jogurrontzi 1 maizena

2 Jogurrontzi irin

NOLA EGIN

Ontzi batera bota jogurra, azukrea, olioa eta arrautzak, eta

irabiagailuarekin nahastu. Gero Royal-a nahastu. Azkenik,

Maizena eta irina pixkanaka bota eta nahastu ondo

irabiagailuarekin.

Bukatzeko, aldez aurretik 180º tan berotutako labean sartu,

eta 30 minutuz eduki.

On egin!

NIKOLA URSO-RUSSO.

------------------------ o --------------------------

Page 22: ZABALAZKARI 2011-2012

1.mailako sukaldariak eta haien ekoizpenak. (Fiona gaixorik zegoen)

Page 23: ZABALAZKARI 2011-2012

PAPIROFLEXIA TAILERRA

Otsailak 23an 3. zikloko ikasleok Euskal Herriko Unibertsitatearen Jose

Ignacio Royo Prieto Matematiketako irakaslearen bisita jaso genuen. Ordu

bat egon zen gurekin papiroflexia nola egiten den erakusten. 3 figura egin

genituen bere laguntzarekin. Hauek ziren irudiak: peonza bat, malabarista

izeneko eraikuntza bat, eta azkenik igel bat.

Papiroflexia tailer bat egin eta geometriarekiko lotura ere landu genuen.

Denbora oso azkar pasa zitzaigun oso ondo pasatu genuelako.

Unibertsitateko irakasle batzuek matematika bultzatzeko liburutegietako

bidea hartu dute. Hau dela eta, mahai jolasak, liburuak eta erakusketak

ditugu liburutegian ondo pasatzeko eta ikasteko.

OSO ONDO PASATU GENUEN PAPIROFLEXIA EGITEN!!!

Hilary

Page 24: ZABALAZKARI 2011-2012
Page 25: ZABALAZKARI 2011-2012
Page 26: ZABALAZKARI 2011-2012
Page 27: ZABALAZKARI 2011-2012

Aurten, kontsumo arduratsua bultzatzeko, 5.eta 6. mailako ikasleok saio

batzuk izan ditugu Emaus GKErekin “Ezagutzak, Iparraldea eta

Hegoaldearen arteko elkarlana ” deritzon proiektuan barne. Lehenik,

mundua nola zaindu behar dugun adierazteko hainbat ekintza egin genuen.

Bigarrenik, bideo-konferentzia egin genuen Labayequen (Peru) dagoen

eskola bateko ikasleekin hitz egiteko asmoz. Elkarri galderak egin

genizkion: bizimoduari buruz, natura nola zaintzen dugun , zein motatako

produktuak kontsumitzen ditugun...

Nahiz eta haiek “mochicaz” hitz egin, gurekin gastelaniaz hitz egin zuten.

Guk ez ezik haiek ere birziklatzen dute baina guk baino produktu gutxiago

erabiltzen dituzte. Goizean, gurasoei laguntzen diete, eta arratsaldean

eskolara joaten dira. Oso interesgarria izan zen eta gure gustukoa izan zen.

Page 28: ZABALAZKARI 2011-2012

Hirugarrenik, “tas-tas” irratira (97 fm) joan ginen. Han, kontsumoari buruz

eta Peruko umeekin egindako ekintzari buruz hitz egin genuen. Ikaskide

guztiok irratian hitz egiteko aukera izan genuen.

“Oso esperientzia ona izan da, bai bideo-konferentzia, bai irratira joatea.

Gainera, ekintza berria izateaz gain oso ondo pasatu dugu.

Haizea, Ana, Sara eta Iraia (5.maila)

Page 29: ZABALAZKARI 2011-2012

Ikasturte honetan, Agenda 21 eko plastika tailerrak, elikadurei buruz izan dira1 eta 2 mailako ikasleek bertoko Hegalabur eta Hegaluze arrainak nolakoak diren

ezagutu dituzte eta bakoitzak bere arraintxoa egiteko aukera izan du.

3 eta 4 mailakoak, bertoko barazki ( Gernikako piperrak, Arabako patata, Ibarrako piparrak...) eta frutekin ( sagarrak, intxaurrak...) artelanak, kuadroak sortu dituzte, lehenago zein nolako barazkiak eta frutak hemen bertan hazten diren ezagutu zituzten, gero bat aukeratu bolumenean egiteko( ekartoiez eta egunkariz) eta azkenik bakoitzak bere kuadroa sortu zuen.

Azkenik 5 eta 6 mailako ikasleak, Naturari eskainitako Totem batzuk egin zituzten.Horretarako elikagaiekin sortzen den zaborra bildu behar izan zuten, ikusteko zenbat zaborra sortzen den elikagaiak erosteko ohiturekin. Egunero naturari ematen dizkiogun zaborra multzo hoiek bildu ditugu eta artelanak bihurtu ditugu, naturari eskainitako artelanak

Aintzane Ibarlucea IGELA MANUELA KULTUR ELKARTEAwww.igelamanuela.blogspot.com

AGENDA 21 EKO TAILERRAK:ARTEA ETA ELIKAGAIAK

Page 30: ZABALAZKARI 2011-2012

Antton Irustarekin

Elkarrizketa

Maiatzak 3, osteguna, Antton Irusta idazlea etorri zen eskolara. Musika

gelan elkartu ginen 3.maila eta 4.mailakoak Anttoni elkarrizketa egiteko.

Berandu heldu zen ez zegoelako aparkalekurik.

Iraizozen eskularrua erakutsi zigun, baita bere liburuak ere. Gmail

korreoa eman zigun izenburu bat asmatzen bagenuen berari bidaltzeko

eta azkenik bere sinadura eman zigun.

HAU IZAN ZEN ELKARRIZKETA

-Zerk inspiratu zizun Kam, Kem, Kim, Kom, Kum ipuina idazteko?

-Ezkondu baino lehen Txinara joan nintzen bidai batean eta han Yu Ling ezagutu nuen.

Berak hango kondairak kontatu zizkidan eta nik moldatu egin nituen.

-Orduan, Yu Ling eta liburuko istorioak benetakoak al dira?

-Yu Ling benetakoa da eta istorioak Txinako kondairak dira baina nik moldatutakoak.

ANTTON GURI

LIBURUAK ERAKUSTEN

Page 31: ZABALAZKARI 2011-2012

-Zenbat liburu idatzi dituzu? Zeintzuk?

-37 liburu idatzi ditut eta espero dut uda honetan beste 2 liburu idaztea. Athletiken

inguruko beste liburu bat idatziko dut eta 40.a izango da.

Hauek dira nire liburuetariko batzuk: Yu Ling, Yasuke, Lau haizetara kontari,

Olentzero eta oparien ordua, ...

-Gustatu al zaizu Enrique Morenterekin lan egitea? Ondo moldatu al zarete?

-Enriquek Walt Disney-rentzat marrazkiak egiten zituen, eta aspaldi hasi ginen

elkarrekin lan egiten. Oso ondo konpontzen gara bata bestearekin eta lagun handiak

egin gara. Olentzero pelikularen marrazkiak ere berak egin ditu. Artista bat da!

-Zein argitaletxetan dituzu liburu gehien? Noizbait ukatu al dizute libururen bat

argitaletxeren batean?

-Elkar argitaletxean ditut liburu gehien. Noizbait ukatu egin didate libururen bat

argitaratzea eta beste argitaletxe batzuetan saiatzen naiz hori gertatzen denean.

Norbaiti nire liburuak gustatu ez arren, nik ez dut amore ematen eta beste liburu bat

idazten dut, irudimen handia daukadanez ez zait asko kostatzen. Asko gustatzen zait

nire lana!

Oso gustura egon ginen Anttonekin eta oso ondo pasatu genuen. Espero

dugu Antton Irustaren liburuek fama edukitzea.

AGUR!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!

GU ANTTONI GALDERAK

EGITEN

Page 32: ZABALAZKARI 2011-2012

Urtarrilaren azken astelehenean Aintzanerekin batera hasi ginen tailer bat egiten . Gelara etorri zen eta azaldu egin zigun: Hegaluze bat egingo genuela. Guk ez genekien oso ondo zer zen, eta nahiz eta Aintzanerengandik informazioa jaso, liburuetan gehiago bilatzeari ekin genion, hauxe aurkituz: Hegaluze: Hegats luze-luzeak dituen atun-klase bat da, hegalaburraren antzekoa baina askoz txikiagoa.Jateko goxoa da eta mundu guztiko itsaso epel eta beroetan dago zabalduta.

Page 33: ZABALAZKARI 2011-2012

Lehenengo egunean lau lan-talde osatu genituen eta hegaluze bana marraztu genuen ,ikatz-ziriz. paper zuri erraldoietan. Ondoren kartoi antzeko lamina batzuetan hegaluze baten irudia egin eta ebaki genuen. Horrela amaitu zen lehenengo saioa.

Hurrengo astean eta zilarrezko paper berezi batez ezkatak osatu genituen. Horretarako, hasieran tira batzuk ebaki, eta geroago tolestu egin genuen. Ondo geratzea ez zen lan erreza izan, baina azkenean lan eder bat aurrera ateratzea lortu genuen. Buruari bolumena emateko egunkari zatiak erabiltzen ziren, eta gainetik aluminiozko papera itsatsi genuen. !

Page 34: ZABALAZKARI 2011-2012

Gorputzean egunkariaren gainean ezkatak jarri genituen .Pixkanaka geure hegaluzeak, itxura dotoreak hasi ziren hartzen

Hirugarren egunean geure lanei azken ukituak eman genizkien: begiak marraztu eta itsatsi, gauza bera hegalekin, margoztu.... Poz-pozik amaitu genuen dibertigarria izan zelako eta emaitza ederrak lortu genituelako.

Page 35: ZABALAZKARI 2011-2012
Page 36: ZABALAZKARI 2011-2012
Page 37: ZABALAZKARI 2011-2012

“Batzuetan, hoberena ez da zure gustukoena, baina

zure gustukoena beti da hoberena”

“Athletic taldea eta txokolatezko brownia”

Jose Mari Isasi

Aurten ere Liburu Eguna ospatu egin dugu. Apirilaren azken astean ekintza asko izan genituen: ipuin txokoak patioan, txikiei kontatu genizkien “Hamelingo Txirularia” eta “Bremengo musikariak” deituriko

Page 38: ZABALAZKARI 2011-2012

ipuinak, hormairudi ederrak osatu genituen.... Baina agian gehien gustatu zitzaiguna Jose Mariren bisita izan zen. Jose Mari Isasi gure gelako Nerearen aita da, eta nahiz eta guk aurretik ez jakin, istorioak idazten ditu, eta oso ondo gainera! “Athletic taldea eta txokolatezkoAthletic taldea eta txokolatezkoAthletic taldea eta txokolatezkoAthletic taldea eta txokolatezko browniabrowniabrowniabrownia” hoietariko bat da ,eta asteazken batean 1. mailako lagunekin Musika gelan geundela, irakurri egin zigun. Han Nerearen adina zuenean gertaturiko pasadizoak eta zaletasunak azaltzen zituen. Horrela jakin dugu animalia txikiak harrapatzen jolasten zela eta bere faboritoena “kotxorroa” zela eta bere gurasoen istorio hunkigarriak ere ezagutzeko aukera izan genuen. Eta hori gutxi izango balitz Nerea eta Tomasen laguntzaz egindako txokolatezko browni aparta ekarri zuen guztiontzat. Eskerrik asko Jose Mari eta hurrengo arte!

Page 39: ZABALAZKARI 2011-2012
Page 40: ZABALAZKARI 2011-2012
Page 41: ZABALAZKARI 2011-2012
Page 42: ZABALAZKARI 2011-2012

Beti bezala, hemen gaude berriro aurtengo Eskultura eta Pintura tailerraren argazkiren bat erakusteko.

Denetatik izan dugu,txikienek koloreak egiten ikasi dute eta lehenengo mailatik aurrera, benetazko artista ezagunekin batera lana egin dute,Van Gogh, Velazquez, Monet, ikasle baten osaba.... haien kuadroetatik abiatu dira beraien artelan berriak sortzeko material ezberdinen bitartez,margotuz eta bolumena paperarekin landuz. Ikasi dute ere, nola artelan batekin batera, artelan horri buruzko hainbat informazio jakin dezaketela : izenburua, egilea, urtea, teknika, neurriak.....

Kurtsoa bukatzeko,eskulturatxoak ere egin dituzte buztinarekin , hemen ere, buztina,oso oso bero dagoen labe batean erretzean, harri bat bezala jartzen dela ikasi dute .

Datorren kurtsoan gurekin lan egin nahi baduzue, badakizue, ikasturte hasieran eskolan egongo gara gauza berriak egiteko gogoekin , irudimenarekin batera

Animatu zaitezte!!!!! eta opor onak pasa!!!! Aintzane Ibarlucea IGELA MANUELA KULTUR ELKARTEA

www.igelamanuela.blogspot.com

ESKULTURA ETA PINTURA ESKOLAZ KANPOKO EKINTZA

Page 43: ZABALAZKARI 2011-2012

5. MAILAKOAK Aingeru dut izenata Sergio txikia,oso jatorrak gara pixkat bihurriak. Haserre errazekoaDavid da ausartia,azkarra da Hilary nahiko lotsatia. Izaro ikasle finaarlo guztietan,Naroa hoberena bada kiroletan. Iraia ta Lorenaguk dugu izena,kiroletan gabiltza bikote onena. Guztien laguna Ana bihotz onekoa,Sofia kirolaribaita umorekoa. Alvaro eta Erikizenak dituguzirizaleak gara ta zigorra dugu Ni Alvaro deitzen naiz

ona futbolean,Nora da nire izenaazkarra klasean. Haizea dut izena eta atsegina naiz,Sara futbolaria gola sartzen dut maiz. Jolasak proiektuakixilik ta kontxo!hamaseiak berbetanIsabelek, ixo!

Page 44: ZABALAZKARI 2011-2012

GURASOEN ELKARTEA

Urtero legez, hainbat eta hainbat jarduera antolatu ditugu denon gozamenerako, ikasle zein familia.

Eskolako eremuan egiten diren ekintzez gain, asteburuetan ere izan dugu zer egin: irteera kulturalak, Bizkaia ezagutu, mendi irteerak, … Irteera batzuk oso

arrakastatsuak izan dira, Mundakako aratusteak eta Bakio ezagutzeko bisita, adibidez.

Herri mailan, gure inguru hurbilean antolatu diren proiektu eta prozesuetan ere parte hartzeko aukera izan dugu, kasuren kasu, Getxo Berpiztu! prozesua.

Aurten ere, urte zaharrari adio eta urte berriari ongi etorria emateko Azkorriko hondartzan elkartu ginen: Familia dexente, ume kopuru polita, txikiak zein

gaztetxoak… denok egin genuen topa!.

Baina ez pentsa beti horrela denik. Aurten Mendi Zabala Taldeak ez ditu lortu bere sorreran ezarritako helburuak, nagusiki, ikasleen artean mendi zaletasuna piztea. Eguraldi eskasa zela eta txango batzuk bertan behera utzi behar izan ditugu eta egin izan ditugun irteera batzutan hiruzpalau familia besterik ez gara elkartu.

Azpimarratzekoa, hala ere, gure arteko giro bikaina, ezagutu ditugun leku zoragarriak, umeen arteko harremanak eta bizitako esperientziak.

Datorren urteari begira, hona hemen gure gonbitea:

- alde batetik, antolatzen ditugun jardueretan parte hartzeko gonbitea luzatzen dizuegu eta

- bestetik, jarduerak prestatzen eta elkartean lan egiteko gonbitea, parte hartze aktiboa, beraz.

ELKARLANA EZINBESTEKOA DA GURE PROIEKTUEN ARRAKASTA BERMATZEKO.

Hona hemen aurtengo argazki gutxi batzuk:

Mundakako aratustiak, atorrak eta lamiñak osatzen dabe.

Page 45: ZABALAZKARI 2011-2012

Urkiolamendi, atzean Anboto

Abenduak 31, Azkorri hondartzan.

2. edizioa

Sorginetxe Gaztelugatxeko San Juan

Legaire zelaietako biztanleakOmako basoa

Page 46: ZABALAZKARI 2011-2012

AITOR 3 URTE IMANOL 4 URTE

IKER 5 URTE AINHIZE LH 1

Page 47: ZABALAZKARI 2011-2012

JONE L.H. 2 DYLAN L.H. 3

EIDER L.H. 4 RUBEN L. H. 6

Page 48: ZABALAZKARI 2011-2012