8
ZaZpi LeiZeta 2014.URtea 7.ZeNBaKia

ZaZpi LeiZeta - Nabarniz...eta hurrengo hiru zapatuetan izan dira beste hirurak; ekainaren 21n bukatuz. Klase bakoitza ordu bikoa izan da, 11:00etatik 13:00etara. Zapatu bitan azalpen

  • Upload
    others

  • View
    0

  • Download
    0

Embed Size (px)

Citation preview

Page 1: ZaZpi LeiZeta - Nabarniz...eta hurrengo hiru zapatuetan izan dira beste hirurak; ekainaren 21n bukatuz. Klase bakoitza ordu bikoa izan da, 11:00etatik 13:00etara. Zapatu bitan azalpen

ZaZpi LeiZeta2014.URtea7.ZeNBaKia

Page 2: ZaZpi LeiZeta - Nabarniz...eta hurrengo hiru zapatuetan izan dira beste hirurak; ekainaren 21n bukatuz. Klase bakoitza ordu bikoa izan da, 11:00etatik 13:00etara. Zapatu bitan azalpen

Aspaldiko urteetan ohitura izan da udan hondartzarako autobusa jartzea, uztailean zehar

astelehenetik barikura arratsaldeko 3etan joan eta 7:30etan bueltatuz.

Lagako parkiña kotxez lepo egoten da, bidean be batzutan kotxe-ilara ia-ia Lastarriraino heltzen da eta txarto aparkatuta utzi ezkero, isunak jartzen ditue. Bide batez gure ingurunea jagoten lagundu nahi genduan, kotxea etxean utzita kutsadura murrizten da-ta. Ingurunearen aldeko ekimena izatearren Eusko Jaurlaritzaren dirulaguntza jaso izan dau, kostuaren %60-70 inguru.Iaz ia-ia inork ez eban autobusa erabili;34 bilete saldu ziran eta horrekin 39€ baino ez ziran bildu. Hutsaren hurrengoa, autobusak izaten dauan kostua

ordaintzeko: 1.600€-tik gora. Gainera dirulaguntzarik ere ez da egon.

Hau holan, eta ikusita ondino nabarniztarron artean ez dala sortu zerbitzu eroso hau erabiltzeko besteko ohitura edo eskaririk, aurten ez da jarriko hondartzarako autobusik.

Dana dala, Udaletik prest jarraitzen dogu honen erabilera b u l t z a t z e k o , eta eskaria berpiztuko balitz, barriro aztertuko dogu autobusa jarri edo ez, gorago esan diran bentaja guzti horreek kontutan hartzekoak diralako.

HONDARTZARAKO AUTOBUSIK EZ AURTEN

AKZESIBILIDADE PLANA IDAZTEKO DIRULAGUNTZA

Udalak dirulaguntza jaso dau Akzesibilidade Plana idazteko. Espazio publikoak, eraikinak eta inguru urbanoak apurka apurka egokitzen joan behar dira Irisgarritasuna Sustatzeko Legeak ezarritako baldintzetara, hau da, guztiontzako akzesibleak izan daitezen egokitzeko.

Eskailera mailak kendu, espaloietan jaitsi-guneak egin, igogailua jarri... Holako beharrizan guztiak plan horretan jasoko dira. Bertan zerrenda zehatz batean jasoko dira kanpoko espazio publikoetan zein eraikinetan dagozan egokitzapen beharrak.

Plan hori idazteak 17.000 euroko kostua izango dau, eta 13.600 euroko laguntza izango dau Udalak.

Garrantzitsua da plan hori eginda edukitzea, horrela lan horiek egin behar direnean zuzenean Jaurlaritzaren dirulaguntzak jasoko doguzalako. Bestela, Udalak bere aurrekontuetatik bideratu beharko luke euren kostua.

Page 3: ZaZpi LeiZeta - Nabarniz...eta hurrengo hiru zapatuetan izan dira beste hirurak; ekainaren 21n bukatuz. Klase bakoitza ordu bikoa izan da, 11:00etatik 13:00etara. Zapatu bitan azalpen

Bukatuta dago argazkigintza tailerra. Maiatzaren 31n izan zan lehenengo klasea, eta hurrengo hiru zapatuetan izan dira beste hirurak; ekainaren 21n bukatuz. Klase bakoitza ordu bikoa izan da, 11:00etatik 13:00etara.

Zapatu bitan azalpen teorikoak eman ditu Gizarte Lokalean Iñigo Azkona argazkilari profesionalak. Besteak beste, BERRIA, GARA eta ARGIA bezalako komunikabideentzako argazkilari lanean aritzen da Iñigo; badauka ibilbide luzea eta zer erakutsia.

Teorian ikusitakoa praktikan jartzeko ordua heldu da ondoren, azken bi zapatuetan. Nabarniztik zehar ibili dira argazkiak ataratzen, udabarriko kolore aberastasuna eta argitasuna aprobetxatuz. Euki dabe lanik, Nabarnizek txoko eder asko dauko-ta!

Azkanik, ataratako argazkiekaz erakusketa egingo da hiru tabernetan, eta uztailaren lehenengo hamabostaldian ikusteko moduan egongo dira. Holan, ikusi egingo dogu zelako trebetasuna hartu daben ikastaroa egin dabeenak, eta beharbada, hurrengo ikastaroan geu be animatu egingo gara.

LANGILE BATEN KONTRATAZIOA

Nabarnizko Udalak udarako langile bat kontratatu dau, sasoi honetan ugaritzen diren lanetan laguntzeko. Langilea maiatzaren 19an hasita dago lanean eta 5 hilabetez jardungo dau, lanaldi erdian.Lanpostu hau eskaintzean langabezian egotea zan baldintza, eta desbrozadorarekin trebetasuna izatea, batez be horretan arituko dalako kontratatutako denboran. Aurkeztutako guztiek erakutsi eben baebela horretan nahiko esperientziarik, eta azkenean egoera pertsonalaren arabera erabaki zan langilearen aukeraketa, eta langabezia laguntza amaituta eta famili kargak izatea hobetsi zan.

Lehenagoko urteetan Eusko Jaurlaritzak dirulaguntzak ematen zituen langileak kontratatzeko, eta gastuaren gehiena ordaintzen eban. Udal guztiek aprobetxetan zituezan halako laguntzak, eta gurearen moduko herri txikietan oso beharrezkoak dira gainera. Laguntza horiekaz baliatuta langile bat eta bi ere hartu izan ditugu Nabarnizen. Hala da guztiz, iaz ez zan laguntzarik atera, eta Udalak berak kontratatu eban langilea, aurtengo moduan, lanaldi erdirako. Gure aurrekontu murritzarekin gehiago ezin dogu egin, gehiago lagundu nahi izango bagendu be.

ARGAZKIGINTZA TAILERRA

Page 4: ZaZpi LeiZeta - Nabarniz...eta hurrengo hiru zapatuetan izan dira beste hirurak; ekainaren 21n bukatuz. Klase bakoitza ordu bikoa izan da, 11:00etatik 13:00etara. Zapatu bitan azalpen

EKAINAREN 8ko GIZA KATEA: MOBILIZAZIO HISTORIKOA

Ehun eta berrogeita hamar mila lagun inguru izan dira Durangotik Iruñera bitartean, euskal herritarren erabagiteko eskubidearen aldeko giza kate osatuta.

Emozinoa, ilusinoa, aldarrikapena eta jai giroa zan nabarmen Gure Esku Dago dinamikak antolatutako mobilizazioan.

Bildurrik barik esan daiteke mobilizazio historikoa izan dala, eta herritarren erantzuna eta parte hartzea zoragarria izan dala.

Durantotik Iruñera, 123 kilometrotan zehar etenik barik, osatu zan katea. Goizean goizetik abiauta, prest, egun ederrean eta giro beroan gure lekua hartzeko eta bertan gu be lekuko izateko.

Nabarniztik autobus bat abiatu zan, eta Elorrioko sarreran egon ginen. Heldu eta lehenengo gauza izan zan geure tokia hartzea, eta alkarreri eskuak

emonda katearen entsaio bat egitea. Ondoren hamaiketakoa egiteko tartetxo bat hartu eta berriro

be prest egun horretako gure lana betetzeko.

Ederra izan zen jendea pozik eta gogoz ikustea. Herritarrak izan dira protagonista, politikari eta bestelako aurpegi ezagunak ere.

Herri bat, nazio bat, ez da egun bakarrean asmatzen edo sortzen. Herri horrek izan badauen borondate kolektiboak mugitzen du. Nazioa sentimendu sakon bat da, herri baten parte sentiarazten deutsuna;

Page 5: ZaZpi LeiZeta - Nabarniz...eta hurrengo hiru zapatuetan izan dira beste hirurak; ekainaren 21n bukatuz. Klase bakoitza ordu bikoa izan da, 11:00etatik 13:00etara. Zapatu bitan azalpen

herri hori ez da hobea eta ez okerragoa besteak baino, baina gurea da, geure sentitzen dogu, askatasunez hala erabagita.

Amaiera ekitaldian Gure Esku Dagoko ordezkari batek esan ebana: “2014ko ekainaren 8an eskutik elkarri heldu diogun herritarrak gara Durangotik Iruñera bitartean ilusio berri bat piztu den lekuko. Hona, ordea, banan-banan eta ahoz aho egindako lanak ekarri gaitu. Herritarron arteko sare hau kimu bat da, gaurko aldarria biharko erabaki bihurtuko duen lorearen kimua”

Page 6: ZaZpi LeiZeta - Nabarniz...eta hurrengo hiru zapatuetan izan dira beste hirurak; ekainaren 21n bukatuz. Klase bakoitza ordu bikoa izan da, 11:00etatik 13:00etara. Zapatu bitan azalpen

22 urtez Gernika-Lumo, Kortezubi, Arratzu, Ereño, Ajangiz eta Nabarnizko zaborrak jasotzen egon ondoren, 1987n itxi egin zen Loitiagako zabortegia. Orain estalita eta itxita egon arren, Jaurlaritzak kontrol lanak egiten ditu bertan, ingurumen arazorik ez dagoela ziurtatzeko.

2012an Eusko Jaurlaritzak sondeo batzuk egitea agindu eban Loitiagako zabortegian, Lur Kutsatuen Planaren barruan, arriskuen analisia egiteko asmoz.

Anasisi horien ondoren, gomendio batzuk ematen zituzten, zabortegi hori kontrolpean edukitzeko, batez ere inguruko uren kalitatea zaintzeko.

Egin beharreko lanak adjudikatzeko, Udala hiru enpresarekin harremanetan jarri ondoren, adjudikatu egin ditu urte batez egingo diren lan horiek, 6.255,70 euroko kostuarekin.

Jaurlaritzak %90eko laguntza ematen dau, BEZ barik. Udalak lan horiek egitea beharrezko ikusten dauenez, eta kostuaren finantzazioa oso-osorik lortze aldera, Gernika-Lumoko Udalarekin jarri zan harremanetan.

Egia esan, Gernikako Udalak jarrera irekia izan eban, eta zabortegia martxan egon zan bitartean azpiegitura horren arduraduna bera izan zala

aintzat hartuta, onartu egin eban orduko jarduerak sortu zituen arazoak konpontzen laguntzeko konpromisoa.

Hori dala eta hitzarmen bat sinatu da Nabarniz eta Gernika-Lumoko udalen artean, Loitiagako lehengo zabortegiko uren kontrola eta jarraipena egiteko eta horren arabera Gernika-Lumoko Udalak adjudikazio kostuaren %25a ordainduko dau, eta Nabarnizek egiten diren aktuazio guztien informazioa helaraziko deutso.

Nabarnizko Udalak eskertu egiten du Gernikako Udalaren jarrera, ez bakarrik diruz laguntzeagatik, baizik eta orain arazoa Gernikarena ez dala jakin badakigun arren, eskertzekoa dalako lehengo erantzukizunari erantzutea, eta aurrerago ere laguntzen jarraitzeko prest agertzea.

LOITIAGAKO ZABORTEGIKO KONTROL-LANAK ADJUDIKATUTA

Page 7: ZaZpi LeiZeta - Nabarniz...eta hurrengo hiru zapatuetan izan dira beste hirurak; ekainaren 21n bukatuz. Klase bakoitza ordu bikoa izan da, 11:00etatik 13:00etara. Zapatu bitan azalpen

Zure izena edo abizena euskarazko grafiaz jarri gura dozu? Datorren

hiletik aurrera, Nabarnizko Udalak “Apelliduak Abizendu” kanpaina jarriko dau martxan.

Gure abizenei begiratuta, ia ia guztiak euskal jatorrikoak direla erraz konturatuko zara, baina ohiturari eusten deutsogulako, edo aldatu ezin dela pentsatu dogulako, askotan erdarazko grafiaz idazten ditugu: Goicoechea, Aguirre, Ignacio,...

Euskaraz jarri nahi badozu, jakin tramitea oso erraza dela. Udaletxera joan eta aldatu nahi dozula esan eta nortasun agiri edo karnet orijinala eroan. Bertan lagunduko deutsue eskatu behar dituzun paperak eskatzen. Ez dozu ezer ordaindu beharrik izango, eta gurasoek aldatuz gero, seme-alabei zuzenean

aldatuko jake.Izen eta abizenen grafia aldatu nahi baina ez badakizu zelan idazten diren, lasai, Udaletxean esango deutsue zelan idazten diren. Ez izan inolako kezkarik, izenaren edo abizenaren grafia aldatzeak ez dau bestelako eragin juridikorik, eta balio osoa izango dabe aurretik dituzun bestelako agiri guztiak (etxearen eskriturak, agiri juridikoak…), baina nortasun agirian aldatzen duzunetik aurrera, beti jasoko da horrela ordutik aurrerako agiri guztietan .

Aldatu euskal grafiara zure abizenak zure nortasun agirian, euskaldundu zure apelliduak!

Ekainarekin batera kurtsoa amaiera dator, baita Nabarniz Pilates klaseak

hartzen dabiltzanentzat be.

Joan dan urteko ekainean abiatu genduan ikastaroa lau hilabeterako, ekaina eta urria bitartean, eta 7-8 andrako taldea batu zan. Gustora ibili ziran antza, klaseak urte osoan zehar mantentzeko eskatu eben-eta. Esan eta egin. Azaroaren erdi bueltan hasi ziran barriro martxan, Rosa Sanchez irakasle ebela, eta hilean 12€ ordainduta.

Pilates teknikak landu ditue batez be; ariketa lasaiak dira, edozeinek egiteko modukoak, gorputza larregi behartu barik, baina giharrak ondo luzatuten eta postura egokiak hartzen erakusten

dabenak. Udako atsedenaldiaren ostean barriro ekiteko gogotsu agertu dira bai andrak eta bai Rosa monitorea be. Beraz, ikasturtea hastean jarriko dogu barriro be hitzordua, kirola eginez osasuna jagon eta zelan ez, lagunartean egoteko, hori be osasungarri da-eta.

GIMNASIA IKASTAROA HILABETE HONETAN BUKATU DA

APELLIDUAK ABIZENDU

Page 8: ZaZpi LeiZeta - Nabarniz...eta hurrengo hiru zapatuetan izan dira beste hirurak; ekainaren 21n bukatuz. Klase bakoitza ordu bikoa izan da, 11:00etatik 13:00etara. Zapatu bitan azalpen

UDALEKUAK

Zorionez urtetik urtera ume gehiago dago Nabarnizen eta gauza polita da alkarregaz lagun egitea eta herrian kuadrilak sortzea. Ikasturtean zehar ez da erraza izaten batzea, bateko eskolak, besteko partikularrak, entrenamentuak...

bakoitza beran aldetik ibiltzen da. Baina udako oporraldian badago aukera. Nabarnizko udaleku irekiak herriko gazteen alkargune bihurtu dira, eta aurten be egingo dira.

Urtero legez, uztailean zehar izango dira, astelehenetik barikura, goizeko 10etatik eguerdiko ordu 2etara, eta 4 urtetik 14ra bitarteko haur eta gazteak etorri daitekez, gehienez be 30. Ez da derrigorrez Nabarnizen erroldatuta egon behar, kanpokoek be badeuke etortzerik, baina bertokoeri emongo jake lehentasuna.

Ikasturtean zehar asteburuetan Ludotekako arduraduna izan dan Aizne Agirre izango da monitore.

Iazko kuotak igon egin doguz, emoten dan zerbitzuagaz egokiagoak izateko: Nabarnizen erroldatutakoek 20€-ko kuota ordaindu behar dabe lehen seme-alabarentzat, eta 10€ bigarrena eta hurrengoentzat. Nabarnizen erroldatuta ez daudenek, barriz, 30€ eta 25€ hurrenez hurren.

Dana dala, 15 umetik gora apuntatzen badira, Udalak monitore laguntzaile bat jarriko dau, umeak adinaren arabera banatuta, taldeak eta ekintzak hobeto antolatzeko eta umeak ere gustorago egon daitezan.

Telefonoa: 946255077

E-maila: [email protected] Galarregi Gazte Asanblada

Muntaia:

San Joan eta San Juda.. Ondo pasa uda!!

Hurrengo jaiak:

Uztailak 13, San KristobalUztailak 25, Santiago