32
ZERUTIK DATOR ZORAMENA Gasteizko jaietan 350 ekitalditik gora izango dira ALEA zure etxean astero jaso nahi baduzu, harpidetu zaitez; urtean 55 euro. www.alea.eus Tel: 945 71 60 09 [email protected] 2016-08-04 OSTEGUNA 72. ZENBAKIA URTEAN 55 EURO WWW.ALEA.EUS

zerutik dator zoramena - alea.tok-md.com

  • Upload
    others

  • View
    1

  • Download
    0

Embed Size (px)

Citation preview

zerutik dator zoramenaGasteizko jaietan 350 ekitalditik gora izango dira

alea zure etxean astero jaso nahi baduzu, harpidetu zaitez; urtean 55 euro.

www.alea.eus tel: 945 71 60 09 [email protected]

2016-08-04 osteGuna72. zenbakiaurtean 55 eurowww.alea.eus

2 alea

publizitatea

alea 3

aleak ez du bere gain hartzen iritzia sailean, edo bestelako orrialdeetako kolaboratzaileek, adierazitako iritzien erantzukizunik.

azaleko irudia: S. Fdz. de aranguiz

4 egitaraua: ekitaldiz beteta datoz Gasteizko jaiak.

10 euskalgintza: eñaut iraeta Geu elkarteko koordinatzailea.

13 euskalgintza: Gasteizko euskararen dekalogoa.

14 iritzia: karmele Jaioren jaietako pregoia.

16 aldarri feminista, jaietan: txotxe andueza, ainara

Mendarozketa eta aitziber romero.

20 bertsolarien plaza, patxi aizpuruarekin.

22 Jaietako protagonistak, aniztasunaren ispilu.

24 Jaiak, lurraldeko lau bazterretan.

28 postontzia.

28 Denbora-pasak.

30 agenda.

72.zk.

alea

Bultzatzaileak:

argitaratzaileaarabako alea komunikazio taldea s.l.

zuzendaria aritz Martínez de luna urzelai erredakzioa anakoz amenabaritsaso estarrona elizondoMirian biteriestitxu ugarte

komertziala erlantz anda

denbora pasak bagabiga

inprentabidasoa inprimatzeko zentroa

Banaketabidera zerbitzuak

egoitza naguSia arabako alea komunikazio taldea s.l.eskola kalea, 10, 13. bulegoa, 01001, Vitoria-Gasteiz, araba tel.: 945 71 60 09 [email protected]

[email protected]

[email protected]

[email protected] 63 28 62

lege gordailua: Vi-32-2015iSSn: 2386-8961

tirada: 5.000 ale

4

20 24

16

laguntzailea:

HarPidetu zaitezalea astero zure etxean jaso nahi baduzu, harpidetu zaitez. 55 euroren truke, 44 ale jasoko dituzu urtean.

www.alea.eus/harpidetzak

reCiBe tÚ tamBiÉn aleaSi quieres recibir alea todas las semanas en tu buzón, suscríbete por 55 euros al año y contribuye a hacer posible la única revista alavesa en euskera.

www.alea.eus/harpidetzak

4 alea

lehertzera doa festaurtero moduan, ekintzaz josita datoz andre Maria zuriaren jaiak. 350 ekitalditik gora, han eta hemen. Jaiez gozatu nahi dutenek ez dute aspertzeko astirik izango abuztuaren 4tik 9ra bitartean, arabako hiriburuan. mirian biteri gasteiz

Santiago egunean eta pasa den asteburuan Aihotz pla-zan GEU elkarteak jarritako txosna inguruan sortutako

mugimenduaren ondotik, jai giroan bete-betean murgilduko dira gas-teiztarrak abuztuaren 4an. Bost egunez, goizean goiz hasi eta ordu txikiak arte hiriko kaleetatik eta plazetatik sakabanatuta egongo diren askotariko 350 bat ekitaldiz gozatzeko aukera izango da.

Gaztedi errugbi taldeak izango du Andre Maria Zuriaren jaien txupinazoa botatzeko ardura. Jaki-na denez, aurten, EH Bildu koali-zioari egokitu zaio txupineroa auke-ratzea eta erabakia gasteiztarren esku utzi du; 2.500 gasteiztar ingu-ruren proposamenak jaso ostean, Gaztedi atera da garaile. Dena dela, errugbi talde arabarra ez da baka-rrik egongo, Araski saskibaloi tal-dea gonbidatu baitu txupinazoa elkarrekin botatzera. Horrez gaine-ra, gainontzeko hautagaiei –Hala Bedi, Gora Gasteiz eta Txosnak– balkonadan egoteko gonbita ere luzatu die.

Egitarauari dagokionez, ez dago aparteko berrikuntzarik. Aihotz plazak euskaldunen txokoa izaten

jarraituko du, eta trikiti, bertsolari eta dantza emanaldiez gain, Izaki Gardenak, Gontzal Mendibil, Sorkun eta Skakeitan taldea esku zabalik hartuko ditu.

Bestalde, betiko moduan, asko-tariko musika estiloak batu nahi izan ditu Udalak Foru plazako ager-tokian. Izal musika taldea izango da igotzen lehena; jarraian, etorri-

ko dira Dvicio madrildarrak, Esne Beltza eta Xabier Solanoren triki-tixa, Reincidentesen rocka eta pro-grama ixten Celtas Cortos taldea.

Txosnetan ere egitarau oparoa antolatu dute; aurten bost txosna, hiru karpa eta karpa komun bat egongo dira unibertsitate eremuan. Ostegunean, 20:30ean, zabalduko dituzte ateak; eta ordubete beran-duago, urteroko Txosnisaria bana-tuko dute. Aurten, Errekaleor Bizi-rik elkarteak jasoko du, autoges-tioaren alde eginiko lanagatik.

txosnetan afaltzeko aukeraTxosnetako berrikuntzen artean, aipatzekoa da karpa nagusian afal-tzeko aukera berreskuratu dutela eta elikagaien bankuari emango diotela bertan kontsumitzen ez dena. Horrez gain, abuztuaren 9an, Trans-zeledontziaren jaitsiera egingo dute lehen aldiz Andre Maria Zuriaren plazan, 18:30ean.

Hiriko gainerako hamaika gunee-tan ere izango da zer ikusi: Florida parkeak, esaterako, dantzaldiak hartuko ditu; Peñafloridako Kon-dearen plazak haurrentzako ikus-kizunak eta jotak; eta Prado parkeak abentura gunea.

blanca Quintanak egin du kartela. | alea

egitaraua

alea 5

alea alea

Aihotz plaza

egunero (5-9)

12:00-02:00 Geu txosna.

12:30 trikiti emanaldia, udal Folklore akademiako trikitilariek eskainita.

20:30 larrain dantza eta txulalai, udal Folklore akademiako gaita-jotzaileekin.

5, oStirala

13:30 bertso-saioa: sebastian lizaso eta andoni egaña.

19:30 txistulari kontzertua: euskal Herriko txistulari elkartea, udal Folklore akademia, indarra Dantza taldea eta Gasteiz big-band.

24:00 izaki Gardenak.

6, larunBata

13:30 bertso-saioa: asier otamendi, paula amilburu, oskar estanca eta aintzane irazusta. azken horrek gai-jartzaile lanak ere egingo ditu.

19:30 Juan Mari beltran. Gure soinualdetan.

24:00 Gontzal Mendibil.

7, igandea

12:00-14:00 taldeen pankarten erakusketa; eta gazta, txistorra, ardoa eta sagardo dastatzea txirrita taldearen eskutik. plazako sarreran egingo dituzte bi ekimenak.

13:30 bertso-saioa: Manex agirre, Felipe zelaieta, onintza enbeita eta beñat Gaztelumendi. Gai-jartzailea: nieves del alamo.

19:30 korrontzi.

24:00 sorkun.

8, aSteleHena

13:30 bertso-saioa: asier rubio, ruben sanchez, alaia Martin eta Jon Maia. Gai-jartzailea: Marta ugarte.

19:30 errebal. Dantzarako musika.

24:00 skakeitan.

9, aSteartea

13:30 bertso-saioa: oihane perea, izar Mendiguren, Julen zelaieta eta amets arzallus bertsolariekin. Gai-jartzailea: oier suarez.

19:30 Dantza plazan.

Foru plaza

egunero (5-9)

10:30 pilota txapelketa (4an ere).

11:00/18:30 bola jokoko txapelketak.

12:00 Herri kirolen txapelketa.

4, oSteguna

24:00 izal.

5, oStirala

24:00 Dvicio.

6, larunBata

24:00 esne beltza.

7, igandea

17:30 pilota jaialdia.

24:00 reincidentes.

8, aSteleHena

24:00 Celtas Cortos.

9, aSteartea

19:00 eusko labela dastatzea.

Hitza

6 alea

Txosnak

4, oSteguna

20:30 txosna gunearen inaugurazio ekitaldia eta pintxo potea, ttek! elektrotxarangak girotua.

21:30 errekaleor bizirik elkarteari txosnisaria banatzea.

22:30 the Capaces.

24:00 la Gran pegatina.

02:30 itaca band.

5, oStirala: PreSo eta iHeSlarien eguna

15:00 Herri bazkaria landatxon.

21:30 preso eta iheslarien eguneko ekitaldia.

22:30 tajon prieto y los kuajalotes.

01:00 akerbeltz.

03:30 DJ elepunto.

6, larunBata: entxoSnazio eguna

13:00 bertso-ardo-kata.

14:30 bazkari herrikoia.

17:00 azido Folklorikoarekin dantza-plaza, umeentzako jolasak, magoa, ginkana, puxikak...

18:30 antzerkia.

24:00 eskean kristo.

02:00 en tol sarmiento.

03:30 pintxa Croquette 82.

7, igandea: gazte eguna

14:00 Gazte bazkaria.

18:00 olinpiadak.

22:00 niña Coyote Chico tornado.

24:00 lagrimas de sangre.

02:00 Green Valley.

03:30 selektah stepi eta DJ loro.

8, aSteleHena: ikaSle eguna

14:30 ikasle bazkaria.

16:30 bazkalondo girotua.

22:30 Montauk.

24:00 Capsula.

02:00 Willis Drummond.

03:30 DJ rockakolo.

9, aSteartea: egun FeminiSta

18:30 transzeledontziaren jaitsiera andra Maria zuriaren plazan.

20:30 Jolasak: Maritxulo sin Piñata.

20:30 Ovarios verdes fritos antzerkia.

21:30 afari feminista.

22:30 ane Guria.

24:00 zoo.

01:30 las tea party.

03:30 DJ raybon.

Gasteizko txosnak

alea 7

publizitatea

8 alea

alea

Han eta hemen

erdialdea

4, 22:00etan Farolen prozesioa erdialdetik.

5, 07:00etan, egunsentiko prozesioa. ordubete beranduago, meza andre Maria zuriaren plazan.

5, 09:00-14:00 andre Maria zuriari lore eskaintza.

5, 12:00etan, Gasteizko zortzikoa plaza berrian; 13:00etan ikurrinaren omenaldia toki berean.

5-9, 17:00etan zezenetara joatea, neska eta blusa kuadrillen eskutik. itzultzea, 20:30ean.

5-9, san prudentziotik hasita, erraldoi, buruhandi, zaldi eta txoten konpartsa. 5ean eta 7an, 11:00etan; eta gainerakoetan, 12:00etan.

7, 11:30ean lore eskaintza eta aurreskua andre Maria zuiaren irudiaren aurrean, zeledon eta neska txikiren eskutik; 12:00etan jaitsiera plaza berrian.

7, 18:00-20:00 Haurrentzako festa, Green Capital plaza (zezen plazaren atzean).

8, 09:00etan neska eta blusa beteranoen lore eskaintza eta aurreskua.

8, 10:00etan sukaldaritza lehiaketak plaza berrian.

mendizaBala

4an eta 10ean barrakak egun osoan merkeago.

5etik 8ra, 23.00etan su artifizialak.

loma jeneralaren Plaza

5tik 8ra, Gastronomia eta eskulangintza azoka (10.30-15:00).

ogeta Pilotalekua

5etik 8ra, 22:00etan pilota txapelketa.

Gaztetxea

4, oSteguna

18:00-04:00 DJ raybon, Map-H, bastarda butti, satanic sound system.

5, oStirala

24:00-02:00 Hexen, serpiente eta brutus Daughters.

6, larunBata

21:00-01:00 titeres Desde abajo, Malick reggae band, Gold kiss experience.

7, igandea

19:00-01:00 titeres desde abajo, azken Hatsa eta Dr. infierno.

8, aSteleHena

24:00 Calle de los Morenos, F.r.a.C.

alea alea

Principal antzokia

4, oSteguna

22:30 Bytheway.

5, oStirala

20:00 / 22:30 Bytheway.

6-7, larunBata-igandea

20:00 / 22:30 Bajo Terapia.

8-9, aSteleHena-aSteartea

20:00 la Velocidad del Otoño.

umorearen txokoa

5. J. plazaola eta G. aginagalde.

6. luis larrodera.

7. Jose Corbacho eta oswaldo Digon.

8. J. usabiaga, J. Cruz. Gurrutxaga.

9. riki lopez.

alea 9

publizitatea

10 alea

gasteizko euskaldun eta eus-kaltzaleentzat, Aihotz plaza da jaietako elkargune nagu-sia. Bertako txosnaren

kudeaketaz arduratzen hasi zen GEU elkartea duela bost urte, jaie-tan euskararen erabilera biderka-tzeko asmoz. matxeteko euskarazko eskaintzari geu txosna gehitu zitzaion duela bost urte. zer ekarpen egiten diozue gune honi?Gasteizen, Matxete plaza izan da azken urteetan euskarazko eskain-tzaren erdigunea. Aldiz, bertako txosnan ez zegoen beti eskaintza euskaldun bat; zerbitzari lanetan, adibidez, euskaraz ez zekien jendea egoten zen. Txosnaren kudeaketa hartu genuenean, hain zuzen, Matxe-teko eskaintza euskaldunari osota-suna ematea izan zen gure helbu-ruetako bat, eta, orokorrean, jaietan euskararen presentzia areagotzea.edariak eta ogitartekoak bakarrik ez: egitarau oparo bat antolatzen duzue ere plazan. aurten zer nabarmenduko zenu-ke?Batez ere, jaiak hasi aurretik anto-latzen ditugu kontzertuak eta bes-telako jarduerak, jaietako egitaraua bete-beteta datorrelako abuztuaren 4tik aurrera, baita Matxeten ere. Azken egunotan, beraz, jarduerez bete dugu plaza: kontzertuak, umeen-tzat pailazoak, dantza saioak… Agian, nabarmentzekoa da aurten, lehen aldiz, euskararen erabilera handi-tzeko dekalogo bat aurkeztu dugu-la Gasteiz Euskaraz Bizi lelopean, hirian euskalgintzan lanean ari garen hainbat eragileren artean eginda, beste erakunde batzuen babesarekin. zer gako ditu dekalogo horrek?Urte osoan zehar erabilgarri izan

daitekeen dekalogoa da, baina pen-tsatu genuen jaietan beharrezkoa zela bereziki euskararen normali-zazioaren alde indarra egitea. Hamar puntuko dekalogo honekin, lotsa galdu eta jendea jaiak euskaraz gozatzera animatu nahi dugu. Adi-bide bat jartzearren: tragoak eus-karaz eskatuz gero, zerbitzariari aukera emango diogu euskaraz erantzuteko.

omendu bat izaten duzue urtero. aurten, iban zaldua idazleari eman diozue saria. zer aitortu nahi izan diozue?Aurten hirugarren urtea da Heldu Buruari saria ematen dugula. Lehe-nengoan, Pako Eizagirre irakaslea-ri eman genion; iaz, Geurekin Men-dira taldeari, eta aurten, iazko sarituek proposatuta, Iban Zaldua idazlea saritu dugu, azken 15 urteo-tan Gasteizko Irakurle Kluba anto-latu duelako (eta antolatzen jarrai-tzen duelako), eta euskararen alde lan egin duelako hirian.Betiko eztabaida bat da gasteizko eus-kaltzaleen artean: matxete bezalako bilgune bat beharrezkotzat jotzen da, baina ahots batzuek ere badiote ezku-tuegi geratzen dela euskalduntasuna, txoko horretara mugatuta. zer iruditzen zaizu plazatik kanpo euskarak eta eus-kal eskaintzak duten pisua?Argi dago Gasteizko jaietan euska-raren presentzia ez dela nahikoa. Hain zuzen, presentzia hori zabaltzen joateko aurrerapausoak ematen ari gara, euskara ez dadin mugatu Matxetera edo txosna-gunera, eta bai Udalak, baita beste eragile batzuek ere, gero eta euskarazko gauza gehiago antolatu ditzaten. Hainbat urrats egin ditugu dagoe-neko: iaz, Zeledonen kanta euskaraz kantatu ahal izan genuen lehen aldiz, eta aurten Gasteiz Euskaraz Bizi dekalogoa aurkeztu dugu.Biolentzia matxistari aurre egiteko pro-tokolo bat ere estreinatu duzue aurten. zergatik ikusi duzue garrantzitsua?Elkarte feministek lan handia egin dute eta, gure lan-esparru nagusia euskara den arren, guk ere biolen-tza matxistaren kontrako konpro-misoa hartu nahi izan dugu, jaietan gero eta larriagoa den arazoa dela-

eñaut iraeta aranBarrigeu elkarteko koordinatzailea Gasteizko festetan euskararen erabilera areagotzeko lanean dihardu Geu elkartea; Matxete plazako txosna dute horretarako tresna, eta bestelako pausoak ere ematen ari dira. itsaso estarrona gasteiz

"euskararen presentzia jaietan ez da nahikoa, baina aurrera goaz"

Txosna, eguerditik 02:00etara

aiHotz Plazan

Pintxoak: 12:00etatik 20:30era.

ogitartekoak: 20:30etik 24:00etara.

mokadu beganoak: lehen aldiz, animalia-jatorririk ez duten produktuekin osatutako eskaintza.

Sagardoa: arabarra eta ekologikoa.

aurtengo lelo nagusia: Tumatxa* da zurekin euskaraz egitea (*awesome, padrísimo, super, whatakamataku).

saioa FernanDez De aranGuiz

"Aurten Iban Zaldua idazlea saritu dugu, azken 15 urteotan Gasteizko Irakurle Kluba antolatzeagatik"

euSkalgintza

alea 11

ko. Indarkeria kasuen aurrean nola jokatu zehazten duen protokoloa abiatu dugu: txanda egingo duten boluntarioei helarazi diegu, eta Matxeten bertan ikusgai egongo da.txosna irekitzeko izerdia botatzen duzue… zer suposatzen du geu elkar-tearentzat?GEU elkarteko Kultura batzordea apirilean hasi ohi da txosnaz eta txosnarekin lotutako egitarauaz arduratzen, bazkideek osatuta eta

langile batek koordinatuta. Gero, txandak egiteko 150 pertsona ingu-ru aktibatzen dira eta, zentzu horre-tan, aberasgarria da ere. Izan ere, hiru helbururekin abiatu genuen txosna: euskararen presentzia area-gotzea, txosnaren inguruan Gasteiz-ko euskaldunak aktibatzea eta, jakina, finantziazioa lortzea ere.zer egingo duzue bildutako diruarekin?Euskararen alde GEU elkarteak egiten duen lana posible egiteko

erabiltzen dugu dirua: alea aldiz-karirako, adibidez, edota antolatzen ditugun familia irteeretarako, umeen-tzat egiten ditugun Igandeak Jai saioetarako eta urtean zehar anto-latzen ditugun sentsibilizazio taile-rretarako. Instituzioetatik eta baz-kideen-kuotetatik jasotzen dugun finantzazioaren osagarri garrantzi-tsu bat da.

Eñaut Iraeta, GEU-ko koordinatzailea, Aihotz

plazako txosnan.

itsaso estarrona

"Iaz Zeledonen kanta euskaraz kantatu ahal izan genuen lehen aldiz; urratsak egiten ari gara"

"Euskara Matxetetik eta txosna-gunetik kanpo ere zabaltzeko lanean ari gara euskalgintzako eragileak"

"Txosnako dirua GEUren lana posible egiteko erabiliko dugu; ALEA aldizkarirako, adibidez"

txoSna, interneten: WWW.alea.euS

12 alea

publizitatea

alea 13

Hamar gako, jaiak euskaraz bizitzekoGasteiz Euskaraz Bizi dekalogoa aurkeztu zuten larunbatean hiriko euskalgintzako erakundeek, beste hainbat erakunderen babesarekin. Sinatzaileen artean honakoak daude: GEU elkartea, Arabako Bertsozale elkartea, Lazarraga kultur elkartea, Euskal Herrian Euskaraz, AEK, IKA, Bai Euskarari Ziurtagiriaren elkartea, Neska eta Blusen Batzordea eta kuadrilla guztiak, Txosnen Batzordea, Gasteizko Udala eta Arabako Foru Aldundia.

Dokumentuan hamar puntu zehaztu dituzte, Gasteizko jaietan eta urte osoan zehar euskaraz bizitzeko. Hain zuzen, bozeramaileen hitzetan, "gero eta gehiago gara hirian euskaraz bizi nahi dugunok, espazio guztietan: familian, seme-alabekin, lagunartean, lanean, sare sozialetan...". Dekalogo berria jai-gune ezberdinetan egongo da ikusgai, baita www.alea.eus webgunean ere.

euskaraz bizitzeko hamar gako biltzen ditu Gasteizen euskaraz bizi dekalogoak. | aleaaurkezpena, Matxeten. | s. F. a.

euSkalgintza

14 alea

iritzia

Nire amonak esaten zuen kantatzen duen jendea bizirik dagoe-la, barrutik bizirik, benetan bizirik, eta

jende guztiak abestuko balu mun-dua hobeto joango litzatekeela. Herriekin antzeko zerbait gertatzen da. Abesten duen herri bat, dantza-tzen duen herri bat, bere jaiak ospa-tzen dakien herri bat bizirik dago, baina horrez gain, herri jakintsua da. Herri jakintsua da jaiek lagun-du egiten diotelako herriaren bata-sunari, kohesioari. Gu kolektibo bat sortzen laguntzen dute, halako harrotasun kolektibo bat. Beraz jaiak, ondo pasatzeko eta gozatzeko aukera eder bat izateaz gain, badi-ra, edo izan daitezke, edo bihurtu ditzakegu, zergatik ez, elkarbizitza hobetzeko tresna bat. [...]

Nire lana idaztea da. Idazleak beti dauka aurrean orri zuri bat. Aukera berri bat. Hiriek ere bai.

Gasteiz. Gure hiria. Gu guztion artean egunero idazten dugu bere historia, nobela bat balitz bezala. Hiritarrak ez garelako eta ez dugu-lako izan nahi istorio honen ikusle hutsak. Istorio honen idazle izan

nahi dugu. Idazlea idaztera jartzen denean, baina, ez da zerotik hasten, beti dago iragan bat, beti dago aurre-ko egunean idatzi duena. Hiriekin ere berdin gertatzen da.

Gure historia idazten jarraitze-ko atzera begiratu beharra dago beti. Horrela egiten dute herri jakin-

tsuek. Eta atzera egiten badugu, ez asko, berrogei-berrogeita hamar urte, ikusiko dugu Gasteiz hiri ire-kia izan dela, eta Gasteizek kanpo-tik etorritako jende asko bihurtu duela gasteiztar. [...]

Jaiak ospatzen dakien herri bat herri jakintsua da jaiek erakusten digutelako kate baten zatia garela. Gure aurretik beste asko izan dire-la, eta gure ondoren asko etorriko direla. Kultura bat, hizkuntza bat eta ohitura batzuk ditugula.

Horregatik sentitzen dut gaur ni ere kate horretako zati bat nai-

zela. Eta horregatik sentitzen dut gaurko nire ahotsa ez dela nire ahotsa bakarrik.

Hitz hauek hitz berriak dira baina hizkuntza zahar baten idatziak eta esanak. Ni jaio baino askoz lehe-nago bizirik zegoen hizkuntza bat, ni hil ondoren biziko dena.

Ahots asko daude nire gaurko ahots honen atzean. Hemen Gastei-zen lehen ikastola sortu zuten ande-reño eta guraso ausart haien ahotsak daude adibidez. Euren seme alaben-tzako hezkuntza euskaldun bat auke-ratzeko ausardia izan zutenak. Jen-de asko dago hizkuntza honen atzean. Euskara bizirik mantentzea lortu duen jende kate luze bat.

Eta gure hirian euskaraz bizi-tzeko ahalegina egiten duten guztiak. Euskarari Gasteizen dagokion lekua eskaini nahi diotenak. Eta euskara gozatu eta erabili nahi dutenak. Baita jaietan ere. Gero eta gehiago gara kate luze honetan. [...]

Horregatik gaur nire ahotsa irrintzi bat izatea nahiko nuke. Irrintzi alai bat, irrintzi indartsu eta sendo bat, emakumeen indarra erakutsiko duena, emakumeen aho-tsa, erabakia.

Bizirik dagoen hiria

karmele jaioiDazlea

"Kulturarik gabeko herri bat ez da inoiz libre izango. Jakintzarik gabeko herri bat herri esklabua da"

alea 15

iritzia

Irrintzi bat. Emakumeek jaiak eta gure bizitzako egun guztiak askatasunez bizi nahi ditugula alda-rrikatzen duena. Eta noski, jaietan eta jaietatik kanpo ere eraso sexis-tarik ez dugula onartuko oihukatzen duena. Ez gaude prest biktima iza-teko, guk, emakumeak, protagonis-ta izan nahi dugu, jaietako prota-gonista, eta gure bizitzen protago-nista baita ere urte osoan zehar. Kalean eta etxean. Etxean eta kalean.

Eta herri jakintsu bat baldin bagara, kontuan izango dugu hau guztion erronka dela. Erasoak ize-berg handi baten punta baino ez direla, eta ez dela nahiko erasoen kontra agertzearekin. Eguneroko jarrera aktibo bat behar dela ber-dintasunaren alde. [...]

Gure gizartean korronte indar-tsu asko daude, inertzia handi asko: matxismoa horietako bat da, oso indartsua, baina hor daude beste asko, ezjakintasuna, arrazakeria, intolerantzia, kontsumismoaren diktadura… Libre izan nahi duen herri batek inertzia indartsu horiei

aurre egin behar die. Baina horre-tarako helduleku batzuk behar ditu, soka batzuk zeinetara heldu. Eta soka horietako bat dudarik gabe jakintza da, ezagutza, eta kultura. Kulturarik gabeko herri bat ez da

inoiz libre izango. Jakintzarik gabe-ko herri bat, herri esklabua da. [...]

Jaiak ospatzen dakien herri bat herri jakintsua da, jaiek hiritarren parte hartzearen indarra erakusten dutelako. Baina indar hau urte osoan zehar ikusi dezakegu hiri honetan. Gasteiz ez dago lo. Jende asko dago adi, bizirik eta antolatuta.

Begira bestela nola erreakzio-natu duen herri honek behar izan denean arrazakeriaren kontra, nola bildu dituen hainbat jende ezberdin

Gora Gasteiz bezalako ekimen batean. Eta nola dauden beste hainbat eta hainbat herri mugimendu herri honetan adi, gertatzen denari adi, eta lanean. (Gaur goizean hainbat gazte ikusi ditut txosnak prestatzen. Gora zuek). Eta begira nola hiri honek berriz ere gogoratu duen aurten berrogei urteren ondoren, martxoaren 3an Zaramagako auzoan gertatutako sarraskia. Ez. Hiri hau ez dago lotan. Adi dago, eta bizirik dago. [...]

Nire amonak esaten zuen kan-tatzen duen jendea bizirik dagoela, benetan bizirik. Herriekin ere ber-din gertatzen da.

Erakutsi dezagun Andre Mari Zuriaren jai hauetan hiri hau bizi-rik dagoela. Herri honek irrintzi baten indarra duela. Eta bere abes-ti, dantza eta ospakizun guztien azpian milaka bihotz daudela tau-padaka. Adi eta bizirik dauden mila-ka bihotz.

Gora bihotzak. Gora Gasteiz.

"Guk, emakumeak, jaietako protagonista izan nahi dugu, eta gure bizitzen protagonista urte guztian"

Pregoia, oSorik: WWW.alea.euS

16 alea

txotxe andueza, ainara mendarozketa, aitziBer romeromugimendu FeminiSta Gasteizko jaietan emakumeen partehartzea eta rola nola aldatu diren aztertzeko bildu dira mugimendu feministaren hiru belaunaldiko emakumeak; jai ereduak aldatzeko beharra azpimarratu dute. estitxu ugarte gasteiz

"Jaien eredua aldatzea ez da soilik eraso sexistak salatzea"

Betaurreko moreak jantzi eta Gasteizko jaiak aztertzeko ariketa eskatu dio alea-k hiriko mugimendu feminis-

taren belaunaldi ezberdinetan lanean ibili diren hiru emakumeri. Txotxe Anduezak, Ainara Mendarozketak eta Aitziber Romerok jaien eredua aldatzeko premiaz hitz egin dute.nola aldatu da emakumeen parte-hartzea eta rola gasteizko jaietan, eremu ezber-dinetan, azken urteetan? Bigarren plano batean egotetik lehen planora pasatzea lortu al du emakumeak?Txotxe Andueza: Gizartean beza-la, jaietan urratsak egin dira, baina oso txikiak, eta ez denak norabide egoki batean, ez bederen jai askea-goak izateko norabide batean. Alda-tu da zerbait, emakumearen prota-gonismoa handitzen ari da, baina jaien ereduari dagokionez, ez dut aldaketarik sumatzen. Ainara Mendarozketa: Azkenen-go urteetan emakumeak sartu gara gune erabakigarrietan, hau da txos-nen batzordean gaude eta blusen batzordean emakume batzuek akti-boki parte hartzen dute, baina gure asmoa harago doa, gure asmoa da jaien eredua aldatzea, emakumeak protagonismoa izatea, gure nahiak eta gure beharrak kontuan hartzea eta jaiak modu aske batean bizitzea. Egia da erabakiguneetan sartu gare-la eta gure ikuspegia pixkanaka ari garela horietan txertatzen, baina asko falta da. Aitziber Romero: Ez dugu lortu bigarren plano horretatik lehenen-go planora pasatzea. Gizarte hete-ropatriarkalaren parte dira jaiak

eta balore horiek islatzen dituzte. Dena den, azken urteetan emaku-meak gure artean lanean gaude, gure espazioak sortzeko eta jaiak ere gureak egiteko.jaietan emakumeek izan behar duten rolari buruz gizartearen iritzia eta prak-tika aldatu al dira? Txotxe Andueza: Beldur naiz ema-kumea ez ote den ari pasatzen biga-rren plano batetik lehenengo pla-

nora biktima paperean. Ez da hitz egiten jaien ereduaz eta gizarte ereduaz, soilik erasoei buruz, eta uste dut erasoaz hitz egin behar dela, atzerapausorik ezin dela eman salaketan, baina gauzak orokorrean baloratu behar dira. Erakunde publi-koek, sinistu ala ez, bere burua behartuta ikusten dute erantzutera, eta hori berez ona da; gizarteko beste esparruetan gauza berdina gertatzen ari da, baina azaleratzen ari da soilik emakumeen kontrako indarkeriaren gordinena, eta estal-

tzen ari da emakumeen kontrako indarkeria estrukturala.Ainara Mendarozketa: Egia da gizartearen ikuspegia aldatu egin dela, baina jaien eredu maskulini-zatua errotik aldatu nahi dugu, eta hori ez da soilik eraso sexisten kon-tra jardutea. Eraso sexisten inguruan gauzak aldatu egin dira, izan ere aurten lortu dugu Udalak eraso sexisten kontrako protokoloa sina-tzea, eta blusen eta nesken batzor-dea ere lantzen ari da gaia, eta espero dezagun aurreko urtekoa ez errepikatzea, baina jai ereduaren inguruan asko geratzen zaigu egi-teko, berez gutxi aldatu delako, jai eredu maskulinizatua da, non ema-kumeek ez ditugun jaiak askatasu-

"Jaiak gizarte heteropatriarkalaren parte dira eta balore horiek islatzen dituzte"

Erasoen aurrean

teleFonoa

688 852 901 edozein eraso jasan edo ikusten den kasuetarako telefono zenbaki bat martxan jarri du mugimendu feministak. telefonoaren bestaldean, edozein motatako kasuak artatzeko formazioa jaso duten mugimendu feministako kideak egongo dira eguneko 24 orduetan.

inFormazio gunea

22:00-02:00 txosna gunean jarriko den jaimaren ordutegia. bertan eraso matxistak zer diren informatuko da, eta era berean, eraso bat jasan edo ikusiz gero, bertara jo ahal izango da laguntza edo babes eske.

kontzentrazioa

20:30ean erasoa gertatu eta hurrengo egunean, andre Maria zuriaren plazan egingo da kontzentrazioa.

BerdintaSuna

alea 17

Ainara Mendarozketa, Aitziber Romero, eta Txotxe Andueza.

e.uGarte

18 alea

nez bizitzen, ez gara kaletik lasai ibiltzen, zailtasun handiak ditugu gure jai ereduak lantzeko...Aitziber Romero: Kontzientziazio lan handia dago egiteko, eraso sexis-tak identifikatzeko lana ez da egin, eraso bat ez da bakarrik bortxake-ta bat, espazioaren erabilerarekin zerikusia du eta programazioak egiterako orduan dauden emakume kopuruarekin; Udala ari da lan apur bat egiten, baina urte osoko lanke-ta bat izan behar da, eta Udalak zenbait konpromiso eskatu behar dizkie jaietan parte hartzen duten kolektibo eta eragile guztiei. Jaiak gizonentzat disfrutatzeko espazioak dira, eta aldiz emakumeontzat sarri-tan beldurra pasatzeko espazioak.noizko emakumeen erreferenteak gas-teizko jaietan?Txotxe Andueza: Emakumeen erre-ferenteak sortzeko beharraz ari bagara, pentsatu behar dugu ere zer nolako erreferenteak sortu nahi ditugun; ez nuke esango jendeak erreferente asko dituela jaietan, Zeledon da erreferente bakarra, baina kulturan, kiroletan, eta jaie-tan orokorrean emakume piloa dago lan egiten, eta horiek guztiak erre-ferenteak izan beharko lirateke. Ainara Mendarozketa: Ez da erre-ferente bat behar dela, baizik eta errotik aldatzea jai ereduak, eta erabakiguneetan kontuan hartzea emakumeak egon behar direla. Blu-

sak erreferente inportantea dira, eta duela urte batzuetatik hona emakumeek protagonismoa lortu dute esparru horretan; bere garaian emakume bat izan zen batzordeko lehendakaria, eta horrek asko egin zuen blusen irudia gizonezkoekin

ez ezik emakumeekin ere lotzeko. Aitziber Romero: Ez dugu emaku-me erreferente bat nahi jai masku-linizatu hauetan, nahi duguna da jai eredua aldatzea, eta jaiak pare-kideak egitea, eta uste dut aldaketa horren baitan egin behar ditugula emakume erreferenteak, eta ema-kumeak ikustaraztea.nola egokitu da mugimendu feminista jaietan sortu diren egoera ezberdineta-ra? zeintzuk izan dira mugarri nagusiak? Txotxe Andueza: 80. hamarkadan polemika handia eman zen blusen kontura, zehazki artikulu bat argi-taratu zelako blusen kontra, eta Euskal Herri osoan piztu zen ezta-baida; horrek mugarria jarri zuen, hortik aurrera hasi zirelako ema-kumeak kuadrilletan parte hartzen, debekatuta zegoen zenbait kuadri-

llatan ere eztabaidak egon ziren baita blusen komisioan ere. Saia-kera batzuk ere egin ziren emaku-meen kuadrillak sortzeko, eta txos-na gunean lehen aldiz txosna femi-nista jartzen saiatu ginen. Garai haietan oso eredu maskulinizatua zegoen eta, askotan, blusen eta ema-kumeen arteko dialektika oso mutu-rrekoa zen, eraso bezala hartzen zituzten emakumeen dinamikak. Hala ere, egiten diren ekimen guz-tiak beti sortzen dituzte kezkak, eztabaidak, hitz egiteko eta pentsa-tzeko beharra, eta hori ona da. Ainara Mendarozketa: Bilgune Feminista jaio zenean, duela 15 urte, txosna batzordean parte hartzea erabaki genuen, eta txosnen batzor-dearen ikuspegia aldatuz joan da.Txosna gunea eraso sexistarik gabe-ko tokia izan behar dela edo ema-kumeen taldeak kontzertuen pro-gramazioetan egon behar direla

onartu da. Urte askotako lana egin da, eta emaitza polita lortu da. Era-bakigarria izan da bertan egindakoa, feministen ikuspegia txertatu egin delako txosnen eremuan eta Gasteiz osora zabaldu da.ematen diren erasoak ikusarazteko eta salatzeko lanketan, nola aldatu dira gauzak? zer gehiago egin behar da?Txotxe Andueza: Lehen ezer ger-tatuko ez balitz bezala jokatzen zen, eta horretan gauzak aldatu dira, inpunitateari esparrua moztu zaio. Gizarteak ulertu behar du eskubi-deen urraketa bat dela, ez dela baka-rrik emakumeen kontrako eraso bat, gizarte osoaren kontrako erasoa dela, ez dela emakumeek bakarrik erantzun behar duten indarkeria. Ainara Mendarozketa: Azkenen-go urteetan egin den lanketarekin, ikusarazi dugu zer den eraso sexis-ta bat, gero eta jende gehiagok uler-tzen du, eta salatzeko prest dago. Espero dezagun jaietan erasorik ez ematea, baina tamalez aurreko jaie-tan gertatu dena ikusita, badakigu izango direla, eta erantzuteko prest gaude.

"Ez dugu emakume erreferente bat nahi jai maskulinizatu hauetan, jai eredua aldatu nahi dugu"

"Lehen ezer gertatuko ez balitz bezala jokatzen zen erasoen aurrean, horretan gauzak aldatu dira"

BerdintaSuna

alea 19

publizitatea

20 alea

euskal Filologia ikasteko matri-kula egiteko zain zegoela jakin zuen Patxi Aizpuruak (Oiar-tzun, 1957) bertso eskola bat

antolatu zutela Gasteizen, eta laster eman zuen izena bertan. Geroztik, buru-belarri izan da bertsolari moduan, epaile lanetan zein bertso-zale elkarteko beharretan.

Hiru hamarkada baino gehiago igaro dira gasteizko bertso eskola lanean hasi zenetik...Udako Euskal Unibertsitatearen eskutik, Xabier Amuriza eta Jon Lopategirekin elkartu ziren hainbat lagun, 1982an –Xabi Rico, Ricardo Gonzalez de Durana, Txipi Ormae-txea, Amaia Otsoa eta Martin Mimen-

tza– udan emandako ikastaro batzue-tan, eta hor hasi ziren prestatzen bertso eskola izango zena. Abel Enbeitarengana jo zuten eskola sor-tzeko ideiarekin, eta orduan hasi ziren elkartzen, ostegunero, Bilbo plaza ondoan zen lokal batean; mar-txan zegoela hasi nintzen ni ere eurekin. atzera begira jarrita, nolakoa izan da bilakaera?Eskola hasi eta urtebetera egin zen lehenengo txapelketa, Radio Vito-riaren urteurren bat zela eta, eta eskolan genbiltzanok parte hartu genuen. 90eko hamarkadan Euskal Herriko Bertsozale Elkartea sortu zen, eta horren babesean lurralde bakoitzean; hor beste etapa bati ekin genion. Handik aurrera lantalde anitzagoa aritu zen, gazte jendea ardurak hartzen hasi zen, irakas-kuntza eta bertso eskoletan pauso handi bat eman zen... Handia izan da aldaketa, dudarik gabe, bai kopu-ru aldetik zein moduari dagokionez.

Patxi aizPuruaBertSolaria Gasteizko bertso eskola abian jartzeko lehenengo lanak eta ibilbidea gertutik ezagutu ditu patxi aizpurua oiartzuarrak; apurka egin beharreko bidea dela dio, eta bide onean doala arabako bertsolaritza. anakoz amenabar gasteiz

"ondo legoke bertsoak jaietako beste eremu batera heltzea"

Arabako Bertsozale Elkarteko zuzendaritzako

kidea izan da Aizpurua.Mirian biteri

alea 21

noiz hasi ziren bertsoak gasteizko jaie-tan lekua hartzen?1980ko hamarkadan antolatu ziren lehenengo saioak Aihotz plazan jaietan, eta ondoren etorri ziren Udalarekin hitzarmenak, elkartea osatzearekin batera, eta aurrekon-tu baten barruan. Ikasturtean zehar ikusten ez genituen euskaldun horiek elkartzeko momentua izaten ziren jaietako bertso saioak. eta, geroztik, bertsolarien topaleku bila-katu da aihotz plaza jaietan. Bai, eta betiko eztabaida sortzen zaigu gai honekin: hortik kanpo

posible al da bertsolaritzaz gozatzea? Badirudi euskararen eremua bat bakarrik dela, eta itxia, eta nahiko genuke beste eremu batzuk hartzea eta euskarak ere presentzia izatea hiriko beste leku batzuetan. Momen-tuz ez dago proposamenik mahai gainean baina aztertzeko modukoa izan daiteke, eta ez bakarrik bertso-laritzari dagokionez.gasteizko jaietarako zer prestatu duzue? aldaketarik izango da aurten?Urteroko hitzorduei eutsiko diegu.

Andoni Egaña eta Sebastian Lizaso-rekin hasiko gara, beti bezala eki-taldi indartsua antolatzen dugu hilaren 5an, eta hurrengo egunetan ere gustu guztietarako saioak izan-go dira. Euskal Herriko lurralde guztietako ordezkariak izaten saia-tzen gara, oreka hori mantentzea garrantzitsua da. ostean, etena izango dute bertsolariek?Bai, herri bakoitzak jaietan antola-tzen dituzten saioez gainera, Aihotz plazakoaren ostean etenaldia izaten da, indarberrituta bueltatzeko irai-lean. udako etenaren ostean, txapelketara

begira jarriko zarete? zer beste erronka dituzue ikasturte berrirako?Bai, Arabako txapelketa izango da datorren urtean, bi urtez behin ospa-tzen duguna, eta beraz indartsu hasi-ko gara; iraila-urrian hasiko gara aurrekanporaketekin eta apirila buelta hortan izango da finala. Bes-te alde batetik, ikasturterako helbu-ruen artean, bertso eskolak indartzea eta irakaskuntza arautuan bertso-laritzari bultzada ematea izango dira nagusi. osasuntsu dago bertsolaritza lurraldean, ezta?Baietz esango nuke. Gaur egun gaz-teak gerturatzea ez da erraza, beste hainbat arlotan bezala, eskaintza oso zabala delako eta bertsolaritza askotan itzalpean geratzen delako, baina mantentzen gara eta ez da gutxi. Baikorra naiz, hala ere, etor-kizunera begira; bertsolaritza eus-karari lotuta doa, ezinbestean, eta Araban euskara indartzen bada ber-tsolaritza ere indartuko da, edo behintzat sendotuko da. Apurka apurka egin beharreko bidea da, baina nik uste dut ongi goazela.eguerdian aihotz plazara ez dakit gazte asko gerturatuko diren...Bai, jaietan eguerdiko saio horiek konplikatuak dira gazteentzat, aurre-tik juerga egin duenarentzat ez da erraza baina batzuk gerturatzen dira, eskaileretan erdi lo egoten badira ere kar kar kar.

"Hurrengo ikasturterako helburuen artean, bertso eskolak indartzea izango da lehentasunetako bat"

Vitoria-Gasteizwww.artium.eus

ERAKUSKETAK 1989. Argeleko elkarrizketen ondoren. Eldarnioa eta menia (erakusketa berria)> 2016.11.01

2016.08.11 Inaugurazioa 19:00 Carles Guerra, erakusketaren

komisarioaren hitzaldia20:00 Inaugurazioa

Irribarrearen segada Artium Bilduma 2015-2016 > 2016 | 11 | 01

Marina Núñez. Begiradaren sua > 2016 | 11 | 01

Iñigo Royo. Beti barrez dagoena > 16 | 10 | 2016

Beti barrez dagoenaIñigo Royo

Udan, nork bere gogarako esperientziak Artiumen Bisita gidatua: «ARTIUM OSORIK» Asteazken, larunbat eta igandeetan. 12:00etan eta 18:00etan

ARTEA, ZINEMA ETA GASTRONOMIAAbuztuaren 10etik aurrera, asteazkenero,iruzkindun bisita + pelikula + ardo-kopa eta plater berezi bat

TXIKIENENTZAT eta haien familientzatAbuzturako toki bat antolatu dugu familiako txikienek artearekin esperimentatuz ongi pasa dezaten.

Bertsolarien plaza

aiHotz Plaza

abuztuak 5, 13:30ean. sebastian lizaso eta andoni egaña.

abuztuak 6, 13:30ean. asier otamendi, paula amilburu, oskar estanka eta aintzane irazusta.

abuztuak 7, 13:30ean. Manex agirre, Felipe zelaieta, onintza enbeita eta beñat Gaztelumendi.

abuztuak 8, 13:30ean. asier rubio, ruben sanchez, alaia Martin eta Jon Maia.

abuztuak 9, 13:30ean. oihane perea, izar Mendiguren, Julen zelaieta eta amets arzallus.

22 alea

Gasteiz bezain pluralzapia lepoan, farola eskuan, erraldoia gainean edo txosnetako kañeroak esku artean, askotarikoak dira gasteiztarrek hiriko jaiak bizitzeko dituzten moduak, Gasteiz beraren aniztasunaren ispilu. itsaso estarrona gasteiz

1.Nola ospatuko dituzu Gasteizko jaiak?

2.Zer aldatuko zenuke?

Sonia loPez luqueneska (Gasteizko MarGolariak)

1."Duela hiru urte Gasteizko Margolariak blusa eta neska

kuadrilla sortu zenetik, taldearekin bizi izan ditut jaiak, neska moduan. Gau eta egunez ateratzea gustatzen zait, ahal dudan guztietan gure kuadrilak eta gainerako guztiek antolatzen dituzten ekintzetan par-te hartuz".

2."Posible balitz eguraldia hobe-tuko nuke, baina hori kontro-

laezina da. Jaien antolakuntzari dagokionez, nire ustez oso ondo dago, gustu eta adin guztietarako ekintza ugari daudelako. Zer gehi-tu edo zer kendu... hori gustuen eta iritzien araberakoa da".

alea

moiSeS San mateoStxupineroa (GazteDi erruGbi talDea)

1."Aurten, txupinazoa botako dut Gaztedi errugbi klubeko presi-

dente moduan, Araski saskibaloi taldearekin batera. Egun hori klu-barekin eta familiarekin biziko dut, suziria botatzeak edozein gasteiz-tarrentzat suposatzen duen ohoreaz disfrutatuz. Gainerako egunak lagu-nekin eta familiarekin igaroko ditut, jaietako eskaintza oparoaz gozatzen; gainera, abuztuaren 6an hainbat ekitalditan egongo gara, emakumeen eta inklusio-taldearekin".

2."Ez dago hobetzeko gauza asko, egitaraua oso osoa da, eta kua-

drillek borobiltzen dute, kaleak giro onez betetzen".

i.estarrona

mitxelko loBoostalaria (erDizka)

1."Lan eta lan aritzen naiz jaietan, baina zortea dut, eguneko txan-

da egiten dudalako nik. Ondoren, lagunekin egoteko aprobetxatzen dut, bai alde zaharrean, bai txosne-tan, kontzertu eta eguneko jardue-ren arabera. Dena den, plan lasaiak egiten saiatzen naiz, hurrengo egu-nean taberna ireki behar dut-eta...!".

2."Jaiak lanean ematen ditudan arren, luzatu egingo nituzke.

Bilbon egiten duten moduan egingo nuke agian: asteburutik asteburura ospatu. Gasteizen, bi egun indartsu daude eta ondoren izugarri makal-tzen da giroa. Ostalarientzat onura-garria izango litzatekeela uste dut".

i.estarrona

alea 23

endika gonzalez de Belandia erralDoia eta blusa (biHurriak)

1."Oso modu berezian bizi ditut Gasteizko jaiak: batetik, Bihu-

rriak izeneko blusa eta neska kua-drilla berriarekin irtengo naiz aur-ten; bestalde, erraldoi, buruhandi, zaldi eta txota konpartsarekin ate-ratzen naiz egunero. Aurten, gai-nera, aldaketa egin dut: bastoi-zal-di moduan atera izan naiz 2011tik, eta aste honetan erraldoi bezala estreinatuko naiz".

2."Asto-lasterketa berreskuratu beharko genukeela uste dut.

Bestalde, jaiek egun bat gehiago iraun zezaten nahiko nuke... oxala! Zaila da, baina ez ezinezkoa".

alea

miren laPitz CaStrillo txosnetako Gazte-karpako kiDea

1."Gasteizko jaiak bi hitzetan definituko nituzke: jaia eta alda-

rrikapena. Alde batetik, egun eta gauez Gasteizko txosnek eskaintzen duten egitarauaz gozatzea gustatzen zait; izan ere, sei egunetan zehar aukera zabal eta anitzak ditugu: kontzertuak, bazkariak, antzerkiak, dantza plaza, bertsoak, gazte olin-piadak... Bestetik, jaiak Gasteizko kaleak aldarrikapenez betetzeko aukera ematen digute, bozgorailu bilakatuz. Gasteizko herri mugi-menduak jaiak baliatzen ditu urte osoan zehar egindako lanari bul-tzada bat eman eta indartzeko".

2."Orokorrean, jai ereduari buruz-ko hausnarketa sakon bat behar

dela uste dut. Jaietan dagoen des-faseak urtean zehar ematen diren jarrera onartezinak areagotzen bai-titu. Zentzu horretan, Gasteizko Txosnek aurrerapausoak ematen dituzte jai eredua aldatzeko bidean, baina ezinbestekoa da erronka hau Gasteizko gizartera zabaltzea".

i.estarrona

diego martinez de antoñana Farolen prozesioko kiDea

1."Prozesio-kide bezala, ez da erra-za esatea nola bizi dituzun jaiak,

zaila delako ezberdintzen prozesio-kide izaera eta zure bestelako alder-diak: fededuna, gasteiztar peto-petoa, blusa, parrandazalea, tradizio-zalea... Niretzat, inportantea da Gasteizko jaietako jatorria aintzat hartzea, zentzua ematen baitio horrek: Andre Mari Zuria gurtzea eta hari eska-rrak ematea da jaietako jatorria eta zentzua. Niretzat ohore bat da Andre Maria Zuriaren kofradiaren kide izatea eta Farolen prozesioan eta Egunsetiko Arrosarioan ateratzea. Gero, jaiak jarrai dezala...!".

2."Askatasunaren alderdia hobe-tuko nuke jaietan: hobeak lira-

teke zenbait kolektibok ez balituzte baliatuko protagonista izateko eta besteei inposaketak ezartzeko. Batzu-tan, tamalgarria da ikustea jaiei buruz baino gehiago beste gauza batzuei buruz hitz egiten dela. Horrek ez die mesede egiten gure hiriko jaiei".

alea

24 alea

Hiritik kanpo ere, jaiGasteizekin batera, herrietan jaiak dira abuztuko protagonista nagusiak; herri txiki zein handietan antolatzen dituzte hil honetan hamaika ekitaldi, izan kontzertuak, dantzaldiak, erromeriak edo umeentzako jolasak. estitxu ugarte gasteiz

Hiriburuko jaien masifika-ziotik ihes egin nahi duen festazaleak aukera politak ditu Arabako edozein herri-

tan. Añanatik Aiaraldera eta Lau-tada zeharkatuz, kontzertuak, dan-tzaldiak, umeentzako jokuak eta ehunka ekitaldi antolatu dituzte udalek eta jai batzordeek abuztu osoan zehar. Herrialdean, beraz, ez dago aspertzeko betarik.

Jaietan murgilduko diren lehe-nak San Estebanen inguruan festak antolatzen dituzten herriak izanen dira, abuztuaren 3an bueltan, Lau-tadan Narbaxa esate baterako edo Aiaraldean Lendoñobeiti.

Gasteizekin lehiatzea egokitzen zaio urtero Bastidari, abuztuaren 4an hasten baitira bertan Erlikia-ren Jaiak, hala ere ez du inoiz txapelketa galdu, eta milaka bisi-tari jasotzen dituzte errioxarrek egun horietan.

Abuztuaren erdialdean, Andra Maria Jasokundearen eta San Roke egunen inguruan, Arabako geogra-fia osoan disfrutatu daiteke udako giroaz; Laudio eta Amurrio, han-dienak direnez, jai egitaraurik eta kontzerturik erakargarrienak bil-duko dituzte. Gorbeialdean, Tre-biñun eta Mendialdean ere diber-titzeko eskaintza apartak daude.amurrioko jaietako kartela. | alea

alea 25

alea

Lautada

narBaxa

abuztuak 3. san esteban.

abuztuak 20. san bernardo.

arriola, alaitza

abuztuak 15. andra Mariaren Jasokundea.

araia

abuztuak 6tik 15era. andra Mari. artzain eguna.

larrea

abuztuak 16. san roke.

Barria

abuztuak 20. san bernardoko erromeria.

gordoa, Heredia

abuztuak 24. san bartolome.

iruña okako uDala kuartanGoko uDala

Añana

iruña oka

abuztuak 12-16. andre Mariaren Jasokundea eta san roke.

villanañe, riBaguda, mijanCaS, antezana, tueSta

abuztuak 14, 15, 16. andre Mariaren Jasokundea.

eSPejo

abuztuak 20, 21, 22, 23.

olaBarri, oCio, alCedo, armiñon, rivaBelloSa

abuztuak 26. san esteban.

kuartango

abuztuak 27 kuartango eguna. abuztuak 28 eskolunbeko erromeria.

Trebiñu

lañu

abuztuak 16. andre Mariaren Jasokundea (bertso saioa).

26 alea

bastiDako Jaiak

Mendialdea

lagran

abuztuak 14. Guardiara txangoa.

urarte, Pagoeta

abuztuak 15. Jasokundea.

angoStina, lagran, Baroja

abuztuak 24. san bartolome.

arenaza

abuztuak 28. san agustin.

zekuiano

abuztuak 29. san Juan Degollado.

oteo

abuztuak 30. san Cristobal.

PiPaon

azken larunbata. etnografia jaialdia.

Arabako Errioxa

BaStida

abuztuak 4-9. erlikiak.

Bilar, moreda

abuztuak 15. Jasokundea.

leza, oion, eltziego, laBraza

abuztuak 16. san roke.

ekora

abuztuak 18. zaindariaren jaiak.

oion

abuztuak 23. esker onekoak.

laPueBla de laBarCa, mañueta

abuztuak 24. san bartolome.

guardia, Buradon gatzaga

abuztuak 29. san Juan Degollado.

Gorbeialdea

Sarria

abuztuak 10. san lorenzo.

Barajuen, olaeta, etxaBarri-iBiña, goPegi, zaitegi, arzuBiaga

abuztuak 15. andra Mariaren Jasokundea.

olano

abuztuak 26. san roke.

zuBieta-uriBarri, landa, urrunaga, aBezia, manurga, domaikia, etxaguen

abuztuak 24 san bartolome.

Betolatza

abuztuak 28 san Juan Degollado.

pipaonGo Herria inFozuia

alea 27

Festaz blaiHerrialdeko bigarren kuadrillan, amurriok eta laudiok lehia bizia dute tokikoak eta bisitariak jaietara erakartzeko; iguarrakoa jaitsiko da 12an amurrion, eta laudion kuadrillek 15ean botako duten txupinazoaren zain daude jada. estitxu ugarte laudio

Aiara

lanteno

abuztuak 6 andre Maria zuriaren Jaiak.

kexaa

abuztuak 4. andre Maria zuriaren jaiak.

larrinBe

abuztuak 7. san Mames jaia.

luiaondo

abuztuak 8, 10santo Domingo eta san lorentzo.

aloria

abuztuak 29, 30

Soxo

abuztuak 30, 31

Amurrio 12tik 17ra

12, oStirala

12:30 kuadrillen aurkezpena.

19:00 txupinazoa eta iguarrakoren jaitsiera.

22:00 kosmos orkestra.

13, larunBata

11:00-14:00 Haur parkea.

14:00 atzoko gazteentzako bazkaria.

00:00 kontzertua: kiko Veneno, Gwa Ya reggae.

14, igandea

10:00 baserriko produktuen erakusketa.

21:00 'por sabina' kontzertua.

15, aSteleHena

24:00 kontzertua: kalakan eta remember night DJ.

Laudio 15etik 28ra

15, aSteleHena

12:00 txupinazoa.

20:00 kontzertua: Mconak. txosnak.

22:00 erromeria: akerbeltz. txosnak.

22:00 konzertua: korrontzi. plazan.

16, aSteartea

11:00 umeentzat gastronomia lehiaketa. txosnak.

21:00tik kontzertuak: Fetitxe, Highligts, Cobra. txosnak.

22:00 Mikel urdargarin. plazan.

22:00 baron rojo. zumalakarregin.

26, oStirala

17:00 kuadrillen arteko jolasgune erraldoia. txosnetan.

22:00 esne beltzak. zumalakarregin.

24:00 kontzertua: siroka, sutaGar, Joxe replay. txosnetan.

28 alea

postontzia

otxandioiñaki Soloeta"nor da argazkiko estatua, goikoa ala behekoa? ;) zorionak iñaki, guapo! aleaaren jarraitzale fina zarenez gero, postontzi honetan zure tokia merezi zenuen. ospatuko dugu zure eguna. Musu bat lagunen partez".

gaSteizerika diaz de San martin"zorionak, polita! urte bat gehiago bidelagun, lagun, amatxo... Guztioi egunero oparitzen dizkiguzun irribarre eta laztan samurrak gutxienez berbi izan ditzazula zure egunean. tumatxa, luxua eta plazerra da zurekin bidea egitea, eta urte askotarako! 30 besarkada luze, 5 musu goxo eta guztien artean goxoena aurrez aurre!".

gaSteiziñigo gorostiaga altuna"zorionak, iñigo! plazer handia da zu bezalako pertsona bat izatea bidelagun bizitza honetan! alaia, maitakorra, lagun ona, umoretsua... zurekin igarotako denbora guztia ondo aprobetxatutako denbora da, nahiz eta batzutan zure "llama" izaera hori erakutsi... :p segi horrela, eta urte askotarako!".

gaSteizSara Cristobal mauleon"aurten gure saritak Malasian ospatuko duela bere urtebetetze eguna! Hori bai kategoria! segi horrela, baby: marmarti bezain maitekor, saltsera bihotz-zabala, lagun zintzoa eta, batez ere... jatorra baino jatorragoa. Gure musuak helduko zaizkizu hondartza paradisiakoetara. 'zorionak sari' whatsapp taldea ;)".

gaSteizuxue irastorza ramirez de ocariz"zorionak, uxue! 7 urte beteko dituzu jada! Gogoratu zu zarela etxeko bizipoza! beraz, segitu zaren bezalakoa izaten, eta ea gustatzen zaizkizun zuretzat prestatu ditugun sorpresa eta opari guztiak! Musu asko etxekoen partez!".

Idatzi zure mezua

www.alea.eus atarian,

eta aldizkarian argita-

ratuko dugu ere.

gaSteizmaite elizondo larreina"atzo, gaur eta beti, gure izebarik enrollatuena zarelako, Maite! kantu-kantari ospatu zure urtebetetzea... eta gero Galdonara! Musu bat zure iloben partez".

alea 29

denBora-PaSak

Nola jokatu? 9x9-ko lauki honetako gelaxka hutsak bete behar dituzu, 1etik 9ra bitarteko zenbakiekin; zenbaki bakar bat ere ez da bi aldiz azaltzen errenkada eta zutabe berean, eta ezta dagokion 3x3-ko laukian ere.

Hitz GeziDuna

GoitibeHerasuDokua

Soluzioak

sudokua

hitz geziduna

goitiBeheRa

1

2

3

4

5

6

7

8

9

Nola jokatu? Goiti eta beheiti letra bat gutxiago edo gehiago du asmatu behar duzun hitzak. 1. Aginpidea. 2. Añanako kontzejua. 3. Musika tresna. 4. Gauza, ekaia. 5. Gipuzkoako herria, Urola Kostan. 6. Putrea. 7. Soldata. 8. Korta. 9. Goizeko otordua.

* Zaragozan jaiotako bertsolari gasteiztarra.

t

t

t

t

t

t

t

t

tt

t

t

t

t

tHidrokarburo ase

Lerden

Ur-masatxikia

Zerioarenikurra

Nafarroakoudalerria

Zenbaki-sistema

Musuakemanez

* IZENA

Musikanota

Kale

Erabatekonahasmendua

Herri baxe-nabartarra

* DEITURA

Su bizi

Gasteizkokontzejua

Galdera

t

tEuskalfonema

Bokalbiribila

tTona,labur-labur

Kontsonantebustia

t

tOspea

Gor

t

tHurritzarenfruitu

Gai ezorganikoak

t

tUkatzeko

Gaztelaniaz,bai

t t

30 alea

agenda

Musika

luhartzBastida. ostirala 5, 24:00etan, bakea plazan.

Biolontxelo eta piano kontzertuaaraia. larunbata 6, 20:15etanm andra Mari aretoan.

Dantza

iskorta taldearen emanaldiaBastida. igandea 7, 13:00etan, herriko plazan. Marrate bandaren kontzertuarekin.

antzerkia

'mitad y mitad'araia. osteguna 11, arrazpi berri kiroldegian. txalo taldearen eskutik, iker Galartza eta Jose ramon soroiz aktoreekin.

'la Carta'araia. ostirala 12, 22:30ean, arrazpi berri kiroldegian. paolo

nani konpainiarekin.

'almacenes la Parisienne'araia. ostirala 12, 24:30ean, herriko plazan. pez limbo antzerki taldearekin.

erakusketak

'las siete hijas de alava'gasteiz. urriaren 31ra arte, artxibo Historikoan.

nepali buruzko argazki erakusketagasteiz. irailaren 4ra arte, ataria gunean. tato edrosoren argazki bilduma.

bestelakoak

Bisitaldi antzeztuakBastida. ostirala 5, 20:30ean, udaletxetik abiatuta. aurretik izena eman behar da 945-60 66 32 telefonoan.

'artea, zinema eta gastronomia' jardunaldiakgasteiz. asteazkena 10, 19:30ean, artiumen. ang lee zuzendariaren el banquete de boda pelikula.

'Bake-ituna. 1989. aljerreko elkarrizketen ondoren'gasteiz. osteguna 11, 18:30ean, artiumen. Carles Guerra artista eta arte kritikariaren hitzaldia eta erakusketaren aurkezpena.

aBuztuak

4aBuztuak

12

'Sardina freskue'Bastida. ostirala 5, 20:00etan, bakea plazan. eidabe taldearen eskutik, jolasak, dantza eta parranda ez dira faltako 'sardina freskue' ikuskizunarekin. arrantzale talde batek gidatuta, haurrak eta gazteak izango dira saio honetako protagonista nagusiak.

alea 31

publizitatea