5
Zoriontasunaren bila

Zoriontasunaren bila

Embed Size (px)

DESCRIPTION

 

Citation preview

Zoriontasunaren bila

Zoriontasunaren bidea Bizitzan zoriontsua izateko hiru eginkizun beharrezkoak omen dira: seme-alaba bat izatea, liburu bat idaztea eta zuhaitz bat landatzea. Seme-alabarena eta liburuarena beteak izanik, zuhaitzarena falta zitzaigun bakarrik, eta horixe izan zen bidaia honen helburua. Arabako Aiara bailaran Bringas izeneko toki ezezaguna kokatua da. Ospetsuagoa da berriz, Ultzamako Lizaso herria. Gure abizenen bi toponimo hauetan zuhaitz bana landatu genuen, sagarrondoa batean (Bringas egun sagardi xume bat baino ez baita), eta haritza bestean (Orgi hariztian, hain zuzen ere).

Etxetik oso hurbil 275 kilometro baino zeharkatuko ez genituen arren, orain arte egindako bidaiarik zailenari aurre egin genion. Laurok elkarrekin bidaiatzeko gai izango al gara? Nola moldatuko da lur gurditxoan? Eta eki bizikleta berrian? Horrelako zalantzak genituen hasi aurretik eta pixkanaka argitzen joan ginen. Bizikletaz aske eta arin bidaiatzea eskarmentuaren bidez ikasten den zerbait da. Ume batekin joanik ikasketa berria beharrezkoa da. Bi umekin zer esanik ez. Berriz ere kilometro kopurua, abiadura egokia, erabili beharreko bizikletak eta trasteak, lo egiteko era, otorduak, etabar luze bat moldatu behar izan genuen. Gasteizen izan genuen bizibidaiaren abiapuntua. Horraino trenez iritsi ginen eta ohi bezala, berriz ere mugikortasun iraunkorraren egitasmoetan aipatua den “intermodalitatea” indarrean ez dagoela baieztatu ahal izan genuen. Arratsaldea Miyuki eta Eneko lagunekin disfrutatu ondoren, hurrengo goizean eguraldia ere lagun, pedalei eragiteko prest ginen. Lehenbiziko etapa lasai honetan Miyukik eta Enekok kotxez zorroak eraman eta argazki zoragarriak egin zizkiguten. Beraienak dira * baten bitartez adierazitakoak. Bigarren egunean Urduñaraino iritsi ginen. Urduñako portua igo genuen, baina jaitsierak oroitzapen sendoagoa utzi zigun. Ekiren lehenbiziko portu jaitsiera izan zen eta etengabeko komentarista izan genuen: hainbeste gauza zituen ikusgai! Hirugarren etapan La Barrerilla portuari aurre egin genion, hori bai igoera ederra!

Bidaia, eskola paregabea Bizikletaren esperientziaz gain, bidaiak beste ikaskuntza batzuk ere baditu. Esaterako, kanpin dendan lo egiteak beti opari bereziak gordetzen dizkigu: kilkerrak bilatzea, izarrak begiratzea, afaria prestatzea…

Umeekin bizibidaiatzeko bideak Umeekin bizibidaiatzeko hainbat baldintza komenigarriak dira, esaterako bideen ezaugarriak. Bide lasai eta trafikorik gabekoen bila ibiltzen gara. Bidaia honetan ederki aurkitu genituen. Makroautobide berrien alderdirik onena parean doazen errepide zaharrak mantentzea izaten da, azken hauetan trafikorik ez baita aurkitzen eta bizikletaz ibiltzeko toki zoragarri bihurtzen dira. Esaterako Arabako Lautadan, Sakanan edo Larraun bailaran.

Bide hauetan beleak, miruak eta putreak bidelagun izan genituen, zer gehiago eska genezake? Haurdunaldia-erditzea eta bizikleta bateragarriak al dira? Erditze, ume eta emakume bakoitzak ezaugarri ezberdinak ditu, baina rosa eta lurren kasuan bizikletari egokitzapena oso ona izan zen. Haurdunaldiaren 39. astera arte bizikletaz ibili ziren. Bizikletaz oinez baino errezago moldatzen ziren. Lur jaio ondoren, 3 aste izanda parte hartu zuten antolaturiko bizikleta ibilbide batean amak eta alabak.

Bidaia honetan lurrek 4 hilabete baino ez zituen eta berarekin bidaiatzea oso erreza izan zen. Gurditxoan sartzea lo egitearen sinonimoa izan baizen. Bere karenak Lizason landatu genuen haritzari indarra emango dio.

Eguna Bukaera km Oharrak

1 Gasteiz 7 Goiz osoa euripean etxean sarturik, azkenean aterune batean tren geltokira eta Gasteizeraino trenez.

2 Angosto 50 Etaparik luzeena. Bertako kanpinean familiak etxean bezala sentitzen dira, gu baita ere, mila esker Nachori.

3 Urduña 30 Urduñako aterpetxean berriz ere ongi etorriak izan gara. Mila esker Txomin eta lankideei.

4 Urduña 0 Egun osoa euripean. Manu taxista jatorrari deitu eta Bringasera joan ginen berarekin.

5 Murgia 22 Barrerillako igoera ez dugu ahaztuko, helburu zaila zen baina lortu genuen.

6 Ozaeta 40 Adela etxeko Kontxik berriz ere gu oso gustura egotea lortu zuen. Bere gazta-tarta eta ikuiluko txerri kumeak ez ditugu ahaztuko.

7 Etxarri-Aranatz

45 Ibilbide guztiz laua.

8 Lekunberri 40 Aurrekoa bezain atsegina.

9 Lekunberri 0 Familiarekin Lizasora zuhaitza landatzera. Emandako erraztasun guztiengatik mila esker Edurne eta Orgiko arduradunei

10 Donostia 41 Etxera