IPAR EUSKALHERRIKOHITZA
JOSE
AR
DA
IZ G
AN
UZA
Anje Duhalde eta Antton Luku Errobiko arrantzaleek beren pasioa kezkaz bizi dute, izokinen kopuruapala ikusirik b Profesionalek ez dute gehiago sareekin arrantzatuko, baina oztopoak gehiago dira b 4-5
Sareen ondotik,traba gehiagoizokinen bidean
Energia Izpindar elkarteakekoizpen fotovoltaikoa garatu
nahi du Hazparne aldeko herritarrekin
3Ekonomia Bigard/Lur BerrikArcadie berriz erosirik, ELB
kezkatua da Angeluko hiltegiarentzat
2Ostirala
2020ko irailaren 18aXX. urtea459. zenbakiaPREZIOA: 0,50 €
Iñaki Etxeleku Arboti-Zohota
Arcadie Sud Ouestharagi saltzaileazuzenketa judizialpean iragan on-doan, berriz erosi
du Bretainiako Bigard talde goto-rrak, Lur Berri Amikuzeko koo-peratibarekin partaidetzan. ELBlaborari sindikatuak, joan den as-tean, bere arranguren berri jaki-narazi zuen Angeluko kabala hil-tegiari begira. Alabaina, Arcadiebaita honen erabiltzaile nagusiagaur egun, eta Bigard jadanik kabala hiltegi anitzen jabe dela-koz. Angelukoa, Euskal HiriguneElkargoarena delarik.Bigard taldea Frantziako Esta-
tuko enpresarik gotorrena da ka-bala hiltzen eta mozten; Europa-ko hirugarrena. 14.000 langileditu, eta 4,5 miliar euroko nego-zio zenbakia. Haren buruzagia, 72urtetan oraino jaun eta jabe etamanatzaile nagusi Jean-Paul Bi-gard. Enpresaren parteen %90bere ditu, eta, Capital aldizkariak2015ean zioenaren arabera, 620milioi euroko fortuna pertsonalabaluke. Bigard enpresak Bretai-nia Kemperle hirian du bere egoi-tza nagusia, eta, taldeak Arcadieerostean zer helburu duen jakinnahi delarik, hona zuzendaritza-ren laguntzailearen erantzuna:«Bigard taldeak ez du komunika-tuko gaiaz. Urteetan atxikitzendugun politika da». Arcadie enpresaren %70 esku-
ratu du. Gainerakoa, %30, Lur Be-rrik. Arboti-Zohotako auzapezaeta, Euskal Elkargoko eragile ba-tzordeko hautetsi izateaz gain,berriki Lur Berri enpresako le-hendakari bilakatu Eric Narbaitz-Jauregik ihardetsi du. Arras kon-tent da, Bigard taldearekin elkar-tu baitira. Dioenez, Bigard jaunakbermeak oro eman dizkie. «Min-tzatu gara hamabi urte hauetanBigard taldearekin lan egiten du-ten gure gisako hiru kooperatiba-
rekin, eta erran digute nehongoarazorik ez dutela ukan kalitatez-ko sailentzat». 4.500-5.000 hara-kin inguru hornitzen ditu Bigar-dek, Nabaitz-Jauregiren arabera.«Guhaur harritu gara, baina Bi-gardek ez du Frantziako haragirikbaizik saltzen; ez genekien». Ber-me bat gehiago zaio. ELB sindikatuko behiki saila-
ren burua da Nicolas Lekarotz Pa-golako behi hazlea. Arcadie etaPedavia enpresak bizirik man-tendu baitira arras kontent da, to-kiko hazleen eta langileen bizi-raupena baitakar. Galdera haudu: «Noiz arte?». Tokiko eta kali-tatezko haragien begiratzeaz Bi-gard eta Lur Berrik zabaldu eleeiez zaie fidatzen. «Ile alde fereka-tzen dute erranez kalitatezko sa-reak ez dituztela bide bazterreanutziko. Gaur egun ez da idatzi ba-kar bat horren bermatzeko. He-rriko tokiko haragiaren lehenda-karia naiz, momentuko sailak se-gitzen du, baina epe ertainean ezdugu nehongo bermerik». LurBerriko burua ez da ados. «Le-hentasunezko itun bat sinatudugu Bigardekin» dio. Hots,nahiz eta beste lekuetarik jin ka-balak hil eta eraldatzen segitzenahalko den Angeluko hiltegian,lehentasuna izanen dute Lur Be-rri kooperatibako hazleek. Beraz,kalitate sarean direnek ere. Ez duhaatik delako itun erakutsi nahiizan Narbaitz-Jauregik, barnemailakoa zaielako.
Angeluko hiltegiaAngeluko hiltegiak segi dezan,egokitzapen obrak hitzeman dituBigardek. Lekarotzentzat, denada zer heinetakoak izanen direnetorkizunari begira: «Erran duinbestimenduak eginen zituelabaina dudak ditugu zinez epe lu-zerako izanen diren». Narbaitz-Jauregik horretan ere dudak baz-tertu ditu. «Bigardek baieztatudigu obrak eginen zituela. Baitez-padako baldintza zitzaigun, gure-
tzat Angelukoa funtsezko tokikohiltegia baita. Orain, Elkargoare-kin bilduko gara hiltegiaren jar-duera garatzeaz mintzatzeko etamaila emendatzeko».Ez da ttipia Euskal Elkargoa-
rentzat jokoan dena, ezen duelahiru urte 3 milioi euro diru publi-ko sartu baitzituen hiltegiarenberritze lanetan. Halako bat litza-teke, erabiltzaile nagusia egune-tik biharamun lekutzen balitz. Inbertsio publikoaren truke alo-kairuak ordaintzen baitizkio era-kunde jabeari. ELBk beste arrangura nagusi
bat badu. Bigard eta Lur Berrikegin tratuak Angeluko hiltegia-ren kudeaketaz gain, Okzitania-ko Auski edo Aucheko (Gers) hil-tegiaren kudeaketa ere berengain hartu dute; horrez gain,Mont-de-Marsan eta Tarbeseko-ak bere egin dituzte. Laborariakbeldur dira ez ote duen BigardekAuskikoa lehenetsiko. Lekarotz:«Bigard bezalako talde baten gi-san pentsatzen baduzu, Angelu-ko hiltegia zoko batean da. Hego-mendebaldean da, autobidetikurrun —oren erdia, eta, udan, hiruoren laurden behar dira heltze-ko—, [Aturri] ur bazterrean da; be-
raz, handitzeko aukera gutirekin.Auskikoa aise zentralagoa da Bi-garden ikuspegitik». Lekarotzekdio entzun dutela Bigard Auskikohiltegiaren jabe egin dela, horraarte hango Elkargoarena zelarik,eta horrek baldintzatu dezakeelaAngelukoaren geroa. «Bi urtezorain arte bezala ibiliko da, eta,ondotik, ni beldur naiz ez ote du-ten finantza estrategiek gainahartuko». Narbaitz-Jauregik dioez dela egia: «Informazio hori ezda ona. Auskiko hiltegia beti han-go Elkargoarena da. Ez da estrate-giarik hiltegi bat lehenesteko».
Solaskide berria, urrunELB beldur da hazleei pagatukozaien prezioentzat. «Orain arteArcadierekin bagenuen preziotaula bat, gutiengo bat pagatzenziona hazleari. Ez da prezio ados-tu bat, banatzaile bakoitzak nahibezala erosten baitu, baina bazenprezio bat bermatua. Bigardek gi-derrak hartuko dituenean ez daerrana onartuko duela». Lur Be-rriko lehendakariak ezeztatu dugutieneko prezio adosturik bade-nik eta uste du Bigardek pisu ba-duela prezioen bermatzeko. «Gaida supermerkaturik handienen
parean buru egiteko; ezetz errate-ko prezio apalegia nahi badute».Hain zuzen, Bigardek duen na-
gusitasun hori du arrangura iturriLekarotzek: «Bigardek ditu pre-zioak manatzen estatu mailan, etadenak lerrokatzen dira. Lur Berri-ko hazleok orain Bigardi saldukodizkiogu gure kabalak». Iduri-tzen zaio ez dutela gehiago solaszuzenik ukaiten ahalko. «Solas-kidea ez da bera izanen. Lehen, lehendakaria Sauveur Urrutiage-rre zen, hemengoa. Laster, Bigardjaunarekin mintzatu beharko da;ikusten duzularik Bigard jaunakparlamentari inkestei ere ez dielaerantzun nahi, pentsa zer daite-keen hazleekin». Funtsean, problema bera zaio
Lekarotzi Pedaviaren salmenta.Bouche-du-Rhone eskualdeko(Okzitania) Carnivor taldeak ero-si du horra arte Lur Berriko lehen-dakaria buru zuen enpresa.«Nahiz ELBn ez beti ados izan Pe-daviak zuen ibilmoldearekin —Alemaniatik jin abereak saltzenbaititu—, tokiko enpresa da, toki-ko langileekin, eta erabaki guneahemen zen». Lur Berriko buruakdio ez dela arranguratzerik Peda-via enpresa ongi bizi delako.
Bigardekin arra hartu du Lur Berrikooperatibak Angeluko hiltegia, eta horriburuz ELBk dituen arrangura guzieierantzun die. Halaber, Pedavia enpresaCarnivor taldearen esku joateaz.
Hiltegiarenbizia jokoan
Arcadie Sud Ouesten iragarkia dakar oraino Angeluko kabala hiltegiko sartzeko paretak. GUILLAUME FAUVEAU
2 IPAR EUSKAL HERRIKO HITZAOstirala, 2020ko irailaren 18aGaiak
Iñaki Etxeleku
Izpi eta indar hitzekin, baita haz-pandar izen edo izenondoarekinegin hitz jokoaz haratago, uztaile-an sortu den Izpindar elkarteakasmo bat du: energia berriztaga-rriak garatzea Hazparneko lurral-deko herrietan, partikularki taulafotovoltaikoen bidez. Hazparne-ko Herriko Etxearekin bilkura batizan du jadanik, eta, elkartea han-ditzeko xedez, bilkura publikobat antolatu zuen joan den oste-gunean. Hogeita hamar bat lagunagertu ziren.
Mikel Hegoburu Izpindarelkarteko kideak saila ezagutzendu, Enercoop enpresarentzat lanegiten baitu Bordelen (Okzita-nia), eta elkartearen sortzekoideia zertarik etorri zen esplikatudu: «Lagun multzo bat bilduginen Hazparne aldean ohoinke-riak izan zirelako fotovoltaikoe-kin. Ile-de-France eskualdekoenpresa bat joaten zen etxeetara,
eta prezioak hirukoizten zituen».Hortik pentsatu zuten elkartebaten muntatzea energiariburuzko heziketa bat zabaltzekoeta energia berriztagarriei buruz-ko sentsibilizazio lana eramate-ko. «Energia berriztagarrienbidezko aterabideen garatzeko,besteak beste, norbere autokon-tsumoaren medioz». Nahiz etaenergia berriztagarrien ekoiztekomuntaduren garapena dutenhelburu, Izpindarrekoek argidute lehentasuna dela energiagutiagoren kontsumitzea, gauregun xahutzen dena bezainbatekoizteko partez. «Denak adosgara errateko energiarik hobere-na dela kontsumitzen ez dena».
Autokontsumoa helburuLehenbiziko xedeetarik bat izandaiteke, jukutrien saihesteko,eguzki taulen erostea taldean,prezioen apalarazteko eginahale-tan, «gastuetan eskua izateko etatokiko muntatzaile kalifikatue-
kin lan egiteko». Bi bide garatunahi dituzte: batbederaren autokontsumoa eta taldeko autokon-tsumoa.
Lehenbizikoarekin, etxe bakoi-tzak jartzen ditu eguzki taulakteilatu gainean, konparazione,ekoitzitakoa etxean berean kon-tsumituz eginahala, eta gainera-koa EDFren sare orokorrera zabalduz. «Ekoizpena baduzu tokian berean, eta lotua da elek-trika taula orokorrari segurtasunsistema batekin. Momentuanelektrika kontsumo bat baldinbada etxean, ekoitzitakoa da zuzenki erabilia», dio Hegobu-ruk. Nehor ez delarik etxean, be-raz, elektrika erabilpen guti,ekoizpena sare orokorrera doa.
Bigarren ereduak bi kilometroinguruko auzotarrak lotzen dituekoizpen muntadurari, baina ezda zinez autokontsumoa. Bana-tzaileak dio erraten erabiltzailearizenbat kontsumitu duen.«Ekoizpena sarera zabaldua da,
eta ondotik kontatzen dute bakoi-tzak zenbat kontsumitu duen.Erranen zaizu kontsumitu duzu-naren honenbeste tokiko ekoiz-pen berdetik hartu duzula, etagainerakoa sare orokorretik.Kontatze istorio bat da, ez erreali-tatea». Herrialde batzuetan auto-kontsumo birtualadeitzen dute.
Izpindarrek herriko etxeekinakuilatu nahi luke talde autokon-tsumo hori, ekonomikoki zamadelako, eta herriek diru laguntzakerdiets baititzakete.
Hazketako xedeaHarremanak badituzte Izpindarkide batzuek I-Ener kooperatiba-ko arduradunekin. I-Enerrek ja-danik tokian-tokian ekoizten duargindarra, eguzki taulen bidez.Bizkitartean, ez dira arras moldeberean, kooperatibak hitzarmenbidez egiten dituelako muntadu-rak herriko etxeekin, nagusiki;horiek euro baten truke aloka-tzen dizkiote eraikin publikoen
teilatuak. Etxe edo auzoetan he-rritar batzuk lehiatzen bazaizkiofotovoltaiko jartzeari, I-Enerre-kin partaidetza bat ikusten duHegoburuk. «I-Ener izan daitekeformatuko gintuzkeen enpresa,jakinez autokontsumorako xedeanitz izan daitekeela. Gainera,kontsumoen eta ekoizpenen ai-tzin azterketak egin beharko dira,eta, bistan denez, I-Enerren zer-bitzuak eskatuko ditugu».
Ezberdintasun bat ikusten du,haatik, I-Enerrekin: erabakitzekomoldea. «Munta handia du gure-tzat herritarra izan dadin eztabai-da eta erabakien erdigunean». I-Enerren, enpresaren zuzenda-ritzak erabakitzen du. «Gober-nantza horizontala eta parteka-tua nahi dugu. Egitasmo orotankide bakoitzak bere hitza izanendu, eta kontsentsu orokorra bila-tuko dugu beti».
Baina, beste xede batean, Izpin-dar elkarteak I-Enerren bidaideizan nahi du. Hazketako lehengohondakinen lurperatzeko ere-muan eguzki taula zentral batenplantan emateko asmoak bideegiten baitu. «Bada lurrekoekoizpen zentral baten egitekoparada Hazketako zikintegiohian, eta I-Ener lagundu nahigenuke, Hazparne aldeko herritargisa», erran du Hegoburuk. Argidute ez dutela laborantza lurrikbaliatu nahi halako muntadurenezartzeko. Beraz, Hazketakoa le-hengo jardunak kutsatua denez,egin daiteke. Halaber, beste gunebatzuk badituzte buru gibelean:«Zinez gogoko genuke taula foto-voltaikoak ezartzen ahal bagenituIntermarche edota Leclerc super-merkatuen aparkalekuetan».
Gogoeta ez dute fotovoltaikoramugatu. Izpindarreko kide batzuek berotzeko egur saila lan-du nahi lukete: «Ipar Euskal He-rrian dinamika bat berriz abiatze-ko pentze hegietan hesien jina-razteko, ondotik masa berogai-luentzat egur ezpalen ekoiztekohauetarik».
Fotovoltaikoa garatzekoHazparne inguruko herritar batzuek Izpindar elkartea sortu berri dute, energia berriztagarrienekoizpena garatzeko inguruko etxeetan b Zentral handiagoen mentura ere ikusi dute
I-Ener kooperatibak Uztaritzeko Herriko Etxearekin adostu taula fotovoltaiko baten muntadura, 2017an. I-ENER
Lagun multzo bat bildu ginen Hazparnealdean ohoinkeriak izan zirelakofotovoltaikoekin»
«Zinez gogoko genuketaula fotovoltaikoakezartzen ahal bagenitusupermerkatuenaparkalekuetan»Mikel HegoburuIzpindar elkarteko kidea
‘‘
3IPAR EUSKAL HERRIKO HITZAOstirala, 2020ko irailaren 18a Gaiak
4IPAR EUSKAL HERRIKO HITZA
Ostirala, 2020ko irailaren 18aAstekoaKANTUA
Anje Duhalden musika eta
Antton Lukuren hitzekin, izoki-
na aipagai du kantu honek:
Xameta bati
Haltz erroen matazan begiak
[galdurik
Butoxek deuseztu
mamutxen ondotik
bizia atera dun
arin kutsatutik
hemen ez din iraun ez xarbo
[ez xipa Kuartel,benta,
[gasolindegia
horiek isuri olioaren lika
[Amoco Cadiz homeopatia
Joan joan hemendikan
[Odolaren bidaian Ekolo
[iraunkor
h’en hitzer elkor zilarrezko
[jantzitan pikar firurikan
[osinaren mirailean bildu zi’zte
[sardan
Lertxun Ubarroien
mokoen jomuga
Ekia salatari
Presa salbagarri
Eiherazainak lepoan ekoloen
[gorbata
Usaindurik naski etekin aiseta
E’in dira energia berrien
[profeta
Turbinek zaituz’te askatzen
[xerraka
Bokaleko pertola
Hondakinen pila
merkurioz bete zain
lupin antesak zain
Groenlandia amets leizetan
[potente
antxoak,izkirak,garden,
[fluoreszente
Bazkaz horditurik,mamutzez
[orgiak
zuihaur bukatzeko esnoben
[sushiak
Norvegia Galizia
denen gutizia
odolaren mintzoa
gibelera sartzia
Kantaurin bainak arrastontzi
[zorro
Aturriko atean urka bilur lerro
Azeri oilar zuntz bizi iduriko
zuen mami gorria horman
[gordetzeko
Xopolo ta Haltsu
Igoin laminoki
Gexiteiedo Laustan
Hi’ureta Arnegi
Pierranoren zubian hago
[igerikan
Nehoiz jinen ez zaun arra’en
[igurikan
Jeizteko makinen isuriek hilik
Haltz erroen matazan begiak
galdurik
Habil habil hemendik
Farisau zuriak
‘tun Herriko guardiak
Ez da iraunkorrik
gezurra besterik
hemen euskaldunik
ez da ego’in bihi’k
Portaleburun, 2018-8-31.
Joanes Etxebarria Itsasu
Izokinaren arrantza ai-patzea galdetzen zaiela-rik, mitoa eta literaturaaipatzen dituzte ilusiobereziz Antton Lukuketa Anje Duhaldek. Le-
hena Arberatzetik Biarnora (Ok-zitania) hurbildu zelarik eta biga-rrena Uztaritze sorterrian, gazte-rik hasi ziren izokin arrantzan.Kopuruetan ez da espantuen aroa:Arrantza Federazioaren arauakhiru izokinetara mugatzen duarrantzale bakoitzaren sasoia;errealitateak, berriz, usu esku-hutsik uzten ditu bi arrantzaleak.Errobiko ibaia ez da Olueko
uhaitzeko maila berean koka-
tzen, datuek argi uzten dutenez;Olue inguruetan 200 izokin al-txatu dituztela deklaratu dutebaimena duten arrantzaleek, gor-deka hartu edo berriz uretaratudirenak zenbatu gabe. Errobin,Luku eta Duhalderen errekan, sa-soi osoan bakarra harrapatu da.Aturriko ibaiadar horretan arran-tzale kopurua ez dute arauek ti-piarazi, «izokinik ezak» baizikLukuren arabera. Izokin kopuru handiak ingeles
arrantzaleak Euskal Herrira —Biarnora bezala— erakartzen zi-tuen garaitik herexa idatziak gel-ditu baldin badira ere, Errobiko biarrantzaleek elez kontatu istorio-ak dituzte bereziki aipagai. Uzta-ritzen komunioetan izokina jate-
ko ohitura bazela gogoan du AnjeDuhaldek: «Jendeak horretaradedikatzen ziren, arrantzatzeraeta saltzera; negozio bat zen. Eza-gutu ditugu hainbat eta hainbat,laborari eta beste». Laborari kon-takizunetan, Lukuk dioenez,1950eko urte inguruetakoak diraentzun zitezkeen gisa honetakoazken kontakizunak: «Arrosakopresan ginen ongarri banatzenari. Gelditu, eta burdin arraste-luekin zazpi izokin atzeman geni-tuen, jauzika ari zirelarik». Hala-koak kontatzen zituztenak orozenduak direla gehitzen du.Duhaldek dioenez, lehen izoki-
naren mitoa ez zen existitzen;«beste uzta bat bezala zen, ond-doen uzta bezala». Euli edo luma
artifizialak amuari lotu eta nylonadantzan ezartzearen teknika ezzen aski «efikaza» garai horieta-rako. Ingelesek ekarri teknikakbaliatzeko «masokista» izan be-har dela aitortzen du kantariak.Lehenik, zailtasuna handia baita:erreka igaitean, Uztaritzetik aitzi-na itsasoko ur gaziak iraganik,izokina ez da gehiago elikatzen,eta hortik aitzina «ezin da jakinzertako lotzen den edo zertako ezden lotzen». Duhaldek arrantza-le uztariztar ezagun baten errana-rekin argitzen du: «arrantza pitobat da, arrain pito batena arran-tzale oraino pitoago batentzat».Luku Biarnoko erreka emanko-rretan hasi bazen ere, orain ez duhainbeste izokina arrantzatzen,
Biarnoko hautetsiek eta arrantza elkarteek borroka luzea eraman dute Aturrikoitsasadarrean izokinak sareekin arrantzatzen dituzten profesionalen kontra.Negoziatu berri dute sareak lehorrean uztea, kalte-ordainen truke, baina, Errobinizokina arrantzatzen dutenen arabera, traba gehiago badira izokinarentzat.
Mitotik ur kutsatuetara
Izokin arrantzale anitzek beren euli edo lumak egiten dituzte. Argazkian, Antton Lukuk baliatzen duen bat. J.E.
5IPAR EUSKAL HERRIKO HITZAOstirala, 2020ko irailaren 18a Astekoa
J.E. Itsasu
Uztaritzeko sortetxean ikusi zi-tuen lehen izokin arrantzaleak.Ikasketak biologia, ekologia etaarrainetan zentratu eta Senpere-ko laborantza lizeoan akuikultu-ra eta ingurumenaren kudeaketairakasten ditu orain. Zer erran daiteke izokin kopu-
ruaren garapenaz?
Errobin gain behera doala begibistakoa da. Progresiboa da, bai-na azken urteetan serioski arran-guratzekoa bada. Faktore desber-dinak badira bat bestearen gaine-tik: uraren kalitatea, baimenikgabeko arrantza, urtegiak, popu-latzeko guneak ez aski zainduak,sareekin arrantzatzea eta abar...Faktore horiek badira besteetanhemen bezala, baina Errobikoegoera arras kezkagarria da;Olueko uhaitzean arrainak badi-ra —aurten 200 arrain deklaratudituzte arrantzaleek—, bada atze-mateko manera eta turismo ho-rren inguruan. Hona pentsatzendut nehor ez dela jiten hamabostegunez izokina arrantzatzera. Izokin eriak ere aipatzen dituzu.
Geroz eta gehiago ikusten ditugu.Erraten zaigu normala dela, bainaez lukete denek hil behar halere...Iduri luke administrazioak arazoatapiza azpian gorde nahi duela,gisa horretan ez baita konpondubeharrik ere. Ez da ikertzen?
Aipatzen da UDN eritasuna izandaitekeela, baina ez gaude ziur, ezdelako analisirik egin. Mikosiakbadituzte, arrainaren azalean
mutxidura bezala agertzen da,arraina emeki-emeki mehetzenda, akitzen, hatsa gaizki hartzendu, eta hiltzen da. Badira urteakikusten dugula, eta ez denez iker-tzen, ez dakigu zuzen zer den. Se-gurenik erreketako eta itsasada-rreko uraren kalitateari lotua da. Nork sor lezake presioa ikerke-
tak egin daitezen?
Arrantza Federazioak eta Lurral-de eta Itsasoetako Departamen-duko Zuzendaritzak baina iduriluke ez dutela nahi. Beharbada ezdituzte trabatu nahi arrain hazle-ak, hazkuntza intentsiboak, gas-nategiak... Nitratoen arazoa horda, eta laborariek usu gehitzen di-tuzte, landareak pusarazi nahian;alta hobe da materia organikoaezartzea —gorotza edo konposta,adibidez— emeki-emeki nitratoabilaka daitezen. Kimikoa delarik,segidan errekara joaten da. Idealadena kantitate tipian ari den labo-rantza da, garbiki ari dena, zirkui-
tu laburretan... Horrek errekarion eginen lioke, baita guri ere. Arrantza profesionalarena aipa-
tzen da, baina erran duzu ez zela
faktore bakarra.
Faktore handi bat da hasteko,nahiz ez den osoki konpondua;arrantza profesionalak segitukodu Grenet zubitik goiti [Baionan,zubi gorriaren eta itsasoren arte-an ari diren arrantzaleek dutearrantza hori uztea onartu]. Bis-tan da eritasunen arazoa ere kon-pondu beharko dela. Uraren kali-tatearentzat ere borrokatu behar-ko da; hor ez da kutsadura oro ho-di batetik heldu, leku anitzetatikbaizik. Produktu anitz pestizidakdira, landareak edo marmutxakhiltzeko eginak direnak; beraz, ezda gero harritu behar hiltzen ba-dute. Naturan egoten dira urte lu-zeetan, eta elikadura kateetanibiltzen. Kalte batzuentzat urra-tsak egin dira, baina parametrobakar batzuetan: ur araztegietanmateria organikoa tipitzeko, adi-bidez, baina isurtzen diren besteproduktuena ez da aipatzen ere. Irakasle gisa, zer ekartzen dizu
izokinen pasioak?
Biologia eta ekologia elkarrekinirakasten ditugu lizeoan. Modulubatean, akuikulturako lehen ur-tean, hautuen artean dute nolabaloratu lekuko arrain ondarea;arrain baliabideak bipiltzen ez di-tuen arrantza promozionatzea etazabaltzea ahal bezainbat ofiziorenbidez, turismo barreiatua gara-tuz, adibidez. Arrantzak kasik ur-te osoan jendea erakar lezake. Biarnon hori nahi lukete.
Turismo hori doi bat garatuadute. Badira jatetxe berezituaketa arrantzaleak erakartzen di-tuzten ostatuak, martxoa eta uz-taila artean bereziki. Turismo ho-rren garapena izokinen baliabi-deen araberakoa da. Zuberoan ezda sobera arrantzatzen, nahiz etaErrobin baino egoera hobea izan;turista batzuk badira, baina ezBiarnon bezainbat. Arrain gehia-go balitz, gehiago balitzateke.Ekonomia sustatzen ahal dute.
«Arrantzak kasikurte osoan jendeaerakar lezake»
Michel Pagoaga b Arrantzalea eta biologia irakaslea
Uztaritzeko sortetxea Errobi hegian zuelakoikusi zituen lehen izokinak. Orain arrantzaleada, eta Senpereko laborantza lizeoan irakaslea.
J.E.
«Errobi bera arrantzatzen» du,bazterrek loriaturik.
Errekatik itsasora, trabakBeste zailtasuna, eta ez tipiena,izokinen gabezia da, Errobin begibistakoa dena. Anje Duhalde:«Arrantza debekatu hura geldituzen isunak zirelako eta beste, etaizokinak gero eta gutxiago zirela-ko. Eta orain miseria batean gau-de. Hemen erraten ahal da kasikdesagertzear dela». Urrun ikus-ten ditu, hargatik, haurtzaroanUztaritzeko zubi batean izokinakjauzika ikusten zituen garaiak.
Zergatiak anitzak dira, eta Antton Lukuk zerrendatzen ditubatzuk: izokinak erreketara erru-tera doaz, erditzen dira, eta«amuarrainak iduri duten arrainbatzuk sortzen dira: xametak».Horiek amuarrainekin nahasirikarrantzatuak dira lehenik, geroBokale inguruetan lupiek eta bes-te arrainek jaten dituzte. Itsasoangoiti, Groenlandiara doaz geroizokinak saldoetan; han, «japo-niarrek osin alimaleak atzemanzituzten sarraski handiak egi-nez», gehitu du. Baina hemen berean ere fakto-
re bat baino gehiago bada: hidroe-lektrizitatea da bat: «Xametakjaisten direlarik turbinetatik pa-satzen badira, xerraka ezartzen»baitituzte, Lukuren erranetan,turbina horiek ez baitira «lehen-go eiherak». Klima aldaketaren
ondorioz uren hein apalak erekalte iturri direla gehitzen du:«Donibane Garazi eta hiri horienkutsadura —turismoa eta beste—eta kabalak ere: lehen laurogei ardi ziren tokian orain bostehundira, eta bada kutsadura organikoizugarria. Ura apal delarik kalteizugarria egiten du; kutsatzenda». Gainera, COVID-19aren ondoko testuinguruan turismoaberriz partiarazi beharra fikziobatean oinarritu da, Lukuren us-tez: «Erakusten dute ur jauzkaribat, dena da izugarri garbi... Ez daposible, ez da egia. Ez da erreme-diorik ekartzen ahal guhaur gezurbatean bizi bagara. Inposturamentala da». Aitzineko aipamenekin bat egi-
nik, Anje Duhaldek hautetsien ar-durak ere azpimarratzen ditu:«Erran behar da gure agintariekedo jaunttoek ez dutela ardura ba-tere, futitzen direla. Ez duteladeus egiten edo egin nahi. Nahizeta hitza eman, hitza jaten dute.Ez da dena beren falta, baina partehandi bat bai».
Itsasadarreko sareakBiarnoko hautetsiek, arrantza el-karteekin eskuz esku, Baionakoitsasadarreko izokinen arrantzaprofesionala borrokatu dute az-ken urteetan. Manifestaldi bat an-tolatu zuten Angelun 2019komaiatzean, trebes sareek izokinenkopuruan eragiten zuten «sa-rraskia» salatzeko, baita proze-dura judizialak bideratu ere. Azkenean, bi parteek negoziatu
dute arrantza hori gelditzea: astehonetan berean Serge Larzabalarrain hazkuntzako eta itsasokoarrantzale profesionalen elkarte-ko presidenteak konfirmatu du«lau milioi euro ingururen kalte-ordainen truk» 17 profesionalekizokinen arrantza geldituko dute-la «gatazkari bukaera bilatzeko».Olivier Azarete itsas arrantzaleaere negoziazio mahaian izan zenordezkari gisa, eta dudak ditu pa-rekoek Europako diru iturriak es-kuratzen ahalko dituztela kalteordainak pagatzeko, «eragozpenbiologikoak» izatea ezinbestekoadelako eta izokinaren kasuan ezlitzatekeelako hala: «Denen arte-an harrapatzen ditugu guti gora-behera 2.000 izokin, eta badira3.000 eta 4.000 artean populatzeguneetan», Migradour erakun-dearen datuak aipatuz. Jacques Gjini Olueko uhaitzeko
arrantza elkarteko presidenteakduda izpirik ez du dirua bildukodutela; «momentu historikoa»aipatzen du. Gehituz ez dela bo-rroka bukatu: «Eragiten segitubehar dugu bai uraren kalitatean,bai jarraipen ekologikoan ere».
Orain miseria bateangaude Errobin. Hemenerraten ahal da izokinakasik desagertzeardela»Anje DuhaldeArrantzalea
«Ez da erremediorikekartzen ahal guhaurgezur batean bizibagara. Inposturamentala da»Antton LukuArrantzalea
«Harrapatzen ditugu2.000 bat izokin etabadira 3.000 eta 4.000artean populatzeguneetan»Olivier AzareteIzokinen arrantzale profesionala
«Momentu historikoada, baina eragiten segitubehar dugu bai urarenkalitatean, bai jarraipenekologikoan ere»Jacques GjiniOlueko arrantza elkarteko presidentea
‘‘
Ipar Euskal Herriko Hitzak irakurleen eskutitzak plazaratzen ditu. Ez dituzte 1.400 karaktere baino gehiago izan behar, tarteak barne, eta Ipar Euskal Herriko Hitzak mozteko eskubidea du. Helbide honetara bidali behar
dira, izen-abizenak eta herria adierazita: Lisses karrika, 3, 64100 Baiona. Eskutitzak Internet bidez bidaltzeko: [email protected].%
6 IPAR EUSKAL HERRIKO HITZAOstirala, 2020ko irailaren 18aIritzia
HEMEROTEKA
Iraganarenargia
Katixa Dolhare-Zaldunbide
Argia.eus (2020-9-13)
bbb Azken hamarkadetan zen-
bait izpiritu argik sail sozial eta
ekonomikoetan aitzin-ikusi erra-
kuntza, okerkeria eta lanjerrak he-
rrialde aberatsetako biztanle gu-
zien bistara agertu dira 2020 urte
honetan, osasun krisiarekin bate-
an. Mundializazioak neurriz goiti-
ko merkataritza harremanak eragi-
ten ditu, eta harreman horiek zu-
zentasunezko normatzat inposatu;
indibidualismoak eta propietaris-
moak menderatu dituzte jendeta-
sunezko eta elkartasunezko lotu-
rak; arrazionalismo hotza hedatu
da arlo guzietan, sentimenduak,
sentsualitatea eta irudimena zen-
baki, estatistika ala eritasun bihur-
tuz. Errealitate birtual, zapaltzaile
eta ero batean bizi gara.
Testuinguru horretan, hara ikas-
turte berria hasten dela, eta gogor-
ki. Mundu edo Estatu mailako ibil-
molde eta erabakiengatik, borroka
dorpeak abiatuko dira. Gatazka
geopolitiko larriek segitzen dute
erresuma frankotan, eta berriak
ere laster-laster sor daitezke. Ira-
kaskuntzaren alorrean, goberna-
rien mespretxu, larderiakeria, ge-
zur eta probokazioei aurre egin
beharko zaie, gai guzietan: lan bal-
dintza gero eta jasangaitzagoei
begira, eraginkortasunik gabeko
irakaskuntza metodoei eta egin-
behar absurdo guziei begira, aber-
tzaletasun frantsesa ikastetxeetan
bortxaz sustatu nahi duen politika
agresiboari begira (oroit Iparralde-
ko ikastetxe publikoetan Marsei-
llaisearen errepika eta koplek afi-
txatuak behar dutela gela guzie-
tan, haurren bistan, bai eta
bandera frantsesa ere... aipatu
gabe Anne Bisagni-Faure Borde-
leko akademiako errektorearen
deliberoa, hain zuzen murgiltze
eredua debekatzen duela oraindik
goiti ama-eskola publiko eta pri-
batuetan). Osasunaren arloan, be-
rriz, hobekuntzarik ez da ikusi lan
baldintzetan eta ahalbide materia-
letan, agintariek alta anitz hitze-
man zutelarik izurriaren bigarren
uhina saihesteko. Frantzian, kultu-
raren saila lagundua izanen da
«aktibitate ekonomikoa» den hei-
nean eta laborantzan, debekatuak
ziren pestizida batzuk berriz bai-
menduko dira. Denetan, prekarita-
tea azkartuko eta hedatuko da eta
etsipena muinetaraino sartuko.
Alabaina, tokian tokiko espe-
rantzak sustatuko direla sinesten
dut. Mundializazioak eta Estatuek
herri eta herritarrei uzten diguten
libertateaz baliatuko gara etorki-
zun hurbil eta ertaina hobetzeko.
Elkarteei, bertako erakunde eta
hedabideei esker, eta asmamen
apur batekin, formakuntzak eta in-
formazioak eskuratzen ahalko di-
tugu, gazteria babestu eta modu
duinean loratzen lagundu; gure al-
txor material eta immaterialak
zaintzen ahalko ditugu; geroari
begira, hemengo gizakiarentzat
eta naturarentzat hoberena zer
den definitzen ahalko dugu.
Azken puntu hori, uztail-agorri-
lean gurutzatu dudan jendeak
arrunt argi zuen. Lehenik, baketsu-
ki baina fermuki iharduki behar
zaiela goragotik eratorri erasoei.
Bigarrenik, gureganatu behar du-
gula gazte hezkuntzaren eta osa-
sun zaintzaren ardura, tokian toki-
ko behatokiak eta bultzadak akui-
latuz. Hirugarrenik, guhaurk
kudeatu behar dugula gure
lurraldea biziarazten duen ekono-
mia. Laugarrenik, gure kultura
ezagutu behar dugula, eta gure-
tzat lehenik behar diogula eman
balioa.
Ez dira gogoeta berriak, baina
iruditzen zait behar horiek premia-
tsuak bihurtu direla azken hilabe-
teetan, preseski mundializazioa-
ren ibilmoldea geldotu delako, eta
errealitate birtuala utzita, jende eta
naturaren errealitatera doi bat pa-
satu garelako. 2020. urteko azken
lau hilabeteak emankor eta itxaro-
pentsu izan dakizkigun, kuraia, ke-
men eta irudimen denoi!
Piarres Larzabal kolegioko klase bat, 2020ko irailaren 6an. GUILLAUME FAUVEAU
MUSIKA
ANGELU Jazz jaialdiaren karietara:
- Irving Acao & Carlos Sarduy
by el Comite.
bGaur, 20:30ean, Quintaouko
antzokian.
Laurent Coulondre trio.
bBihar, 20:30ean, Quintaouko
antzokian.
Charlier, Sourisse, Winsberg.
bBihar, 22:00etan, Quintaouko
antzokian.
Jean-Marie Ecay trio.
b Igandean, Barojako parkean.
DONIBANE LOHIZUNELokarriren kontzertua.
bAstelehenean, 21:00etan, elizan.
URRUÑAHerri kanturen
kontzertua.
bBihar. arratsean, Pausuko
Xaia ostatuan
ONDAREAREN EGUNAK
BIARRITZ Itsas ibilaldi gidatua
euskaraz: Biarritzeko historioa
historiarretik gaur egun arte.
bBihar, 17:00etan, itsas argitik.
DONIBANE LOHIZUNE Jour de Fete konpainiaren Bidea
antzezlana.
b Igandean, 17:00etan, Dukontenia
parkean
IRISARRIOspitalea zentroko La-
xoaerakusketari loturik, Severine
Dabadieren argazkien proiekzioa
pilota plazako paretaren kontra
eta BBAX taldea kantuz.
bBihar, 20:00etan, pilota plazan.
ZINEMA
DONAPALEULander Garroren
Bi urte, lau hilabete eta egun bat
dokumentala.
b Irailaren 24an, ostegunean,
20:30ean, Saint-Louis gelan.
DONIBANE LOHIZUNEBeñat Iturriozen, Sans nom - Sarea
dokumentala.
bGaur, 18:00etan, Dukontenian.
HAZPARNE Bi urte, lau hilabete
eta egun batdokumentala.
b Igandean, 18:00etan,
Haritz Barne zinema gelan.
BESTELAKOAK
BAIONA Sous les pas de Roland,
Jean-Yves Roques eta Pantxix
Bidarten mintzaldi kantatua.
bGaur, 18:15ean, hiri barneko
mediatekan.
BAIONAPijama eta eskuargi
gaualdia: irakurketak pijametan
eta nor bere ñuñuarekin.
bGaur, 19:30ean, Libreplume
elkartearen egoitzan
BIARRITZ Jokin Irungarai eta
Kattalin Salaberriren Eleka
konpainiaren ipuin sortak.
b Irailaren 23an, asteazkenean,
10:30ean, mediatekan.
DONIBANE GARAZIPatxo Telleriaren Anton Abbadia -
Dublinetik Hendaiara ikuskizuna,
Txomin Hegi, Xabi Zeberio, Mixel
Ducau eta Alaia Phillips Ducaure-
kin.
b Igandean, 18:00etan, Vauban
zinema gelan.
LEKORNEBertso afaria Maddi
Sarasua, Ramuntxo Christy eta
Xumai Murua bertsolariekin.
bGaur, 20:00etan, Etxebarne
ostatuan.
UZTARITZETindu erakusketa etaibilaldi artistikoa (dantza, musika,
ipuina). Arntxa Lannes, Ekhi Lam-
bert, Miguel Etxeberri eta Xan
Errotabehererekin.
bEtzi, 16:00etan. Otsanz kaperan.
Harri Salda berriz hasi da.Agux-
tin Alkhat izan da Harri Saldaren
bigarren sasoiko lehen gonbida-
tua. Biga Bai elkarteko lehendakari
Marie-Andrée Ouretek murgiltzea-
ri errektoretzak eman ukoa aztertu
du. Anaiz Agirre Olhagaraik Surf
park asmoa aipatu du.
Bihar
11:05.On Daiziela.
12:30.Berri sail nagusia.
17:00. Erro ta berrisaioa.
Etzi
11:30.Pilota, Zuberoako finala: Xi-
mun Lambert/Sebatien Queheille
- Allande Lucu/Florian Mendiburu.
AEK-n ERAKASLE BATEKBI XEDE DITU.Euskara erakasten dizu etaikas dezazun nahi du.
Kurtso presentzialak
Mintzapraktika
Ikastaldiak
Eskaintza konbinatua
aldizkaria
EUSKARA KURTSOAK
Eman izena irailean
15 Gau Eskola Ipar Euskal Herrian
www.aek.eus05 59 25 76 09 · [email protected]
Sartzea urriaren 5ean
7IPAR EUSKAL HERRIKO HITZAOstirala, 2020ko irailaren 18a Agenda
Irudiab Hiriburu
Xilabako lehen kanporaketa da biharBihar abiatuko da Lapurdi, Baxenabarre eta Zuberoako Xilaba bakarkako bertsolari txapelketa. Lehenbiziko
kanporaketa jokatuko dute Hiriburuko La Perlen gelan, 17:00etan, ondoko bertsolariek: Elixabet Etxandi,
Egoitz Zelaia, Irati Alcantarilla U, Ortzi Idoate, Bittor Thicoipe eta Aitor Servier Etxexurik. Ofizioak zortziko han-
dian, zortziko ttipian, kopla handian egin beharko dituzte binaka; banakako bat hamarreko handian; kartzela-
koa, binaka hamarreko ttipian. Ondoko kanporaketa Muskildin jokatuko da, irailaren 26an. JOANES ETXEBARRIA
Iñaki Etxeleku
Hetsialdiarekin, eta osagarri kri-siarengatik jarri neurriekin, ofi-zioko bertsolariek saiorik bateregabe iragan dute udaberria. Uda-rekin, berriz abiatu ziren kotsia.Xilabaren bezperan, COVID-19aren egoerak bertsolaritza nolautzi duen aztertu du Amets Arza-llusek (Hendaia, 1983), HITZArengalderei erantzunez. Bertsolaritza nagusiki ogibide
duzuen sortzaileek nola buru
egin diozue saioen erortzeari?
Martxoaren erditik aurrera pro-gramatuak genituen saio, afarieta dena delakoak, denak erori ziren. Bizpahiru hilabete izan zi-ren txurian gelditu zirenak, bereondorio ekonomikoekin, plaze-tako saioetatik bizi baikara. Gero,pixkanaka, maiatz hondar-ekai-nean, indarka bazen ere, hasi zenzerbait antolatzen. Elkarteak in-dar egin zuen saioak antolatzeko,eta nola antola zitezkeen pedago-gia egiteko. Uda joan da usaiakoerritmoaren %20an, erran neza-ke; beraz, izugarri motel. Beti hel-du den asteburuan zer izanen denjakin gabe. Orain, hobeki. Ofizioa laster kordoka bilaka
daitekeela agerian utzi du?
Egia da; lehen, gure ofizioarenprekaritatearen kontzientziarikez nuen gehiegi, asteburuz aste-buruko erritmo batean bizitzenohitua bainintzen. Egia da garaihonek beste gogoeta bat egina-razten duela, eta ohartzen naizelabizitzeko manera honek baduelaprekaritate izugarri bat: ohartunaiz inprobisatzen askoz hobeakgarela kalkulatzen baino. Kulturlanbidea eta jende aurreko lanbi-dea duen jendeak berme bat izandezan laboralki, bada zer gogoe-tatua. Orain abiatzen diren gazte-ak ditut gogoan, batez ere; ikusizerrealitatea, ez dakit nola egindaitekeen bizi apustu bat bide ar-tistiko baten alde egoera honetan. Jakinez Hego Euskal Herrian ez
dela intermitentzia estatuturik.
Ez da ez kultur lanbidean ari dire-nentzat, ez hizkuntzaren ingu-ruan ari diren orotariko lanbidebatzuentzat, eta elkartea ari daerakundeekin lanketa bat era-man nahian, intermitentzia gisa-ko bat plantan ematen ahal oteden. Baina afera honek oinarriz-koagoa den eztabaida batera era-maten du: kultura bera, azkene-an, aisialdi edo dibertimendu hu-tsa den, edo oinarrizko beharri-zan bat jendearen bizitzetan edoherri baten bizi antolakuntzan. Bertsoa hitzaz haragoko ñabar-
duretan dabilen komunikazioa
da; COVID-19aren ondorioz
maskarak eta oro egiten diren
saioak zer heinetaraino dira bal-
dintzatuak jendearekiko harre-
manaren ikuspegitik?
Bertsoaren oinarria komunika-zioa da, eta komunikazioa ez daalde batekoa bakarrik. Jendearenfeedback-ik gabe, bertsolaria no-lazpait galdua gelditzen da. Hale-re, nola basamortu moduko uda-berri batetik heldu garen, zen gutihori, zen baldintzetan, ez zen gu-txi. Nahiz jendea maskarekinizan, eta kasik zuhaitzak bezalaeseria, han eta hemen, distan-tziak errespetatuz, izugarri bitxizen hasieran. Gero, bitxitasun gu-zietara ohitzen da kasik pertsona,zorionez edo zorigaitzez; orain,argazki horri moldatzen hasianaiz, eta jendea bera ere bai, baina
erran gabe doa komunikazioanzailtasun eta traba handiak sor-tzen dituela. Pertsonalki, anitzedaten dut jendearen aurpegi es-presioetatik; horrek nire bertsoa-ren barne balorazio bat ematendit, hurrengo bertsoaren sorgaimotor bat dena. Hori hausteak
uzten zaitu lauso edo bakarrik be-zala. Halere, ari dira gauzak pix-kanaka aldatzen, eta orain elka-rrekin heldu diren taldeak elka-rrekin eserarazten dituzte, eta,horrela kokatuz, naturaltasunhandiagoa ematen dio. Kontrakoteoriak entzun ditut ere lagun
batzuengandik, erraten baitutejendeak maskarekin errazago irriegiten duela. Gibeltasunarekin, zer oihartzun
duzu Ibrahima Balderekin egin
Miñan liburuaz?
Pixka bat harritua eta eskertuanaiz izan duen zabalpenarekin.
Hasieran ez zen liburubat izateko ideiarik;Ibrahimaren asilo proze-duran pauso bat emate-ko lantxo bat bezala hasigenuen. Orduan, ez nuen
batere jendeari begirako kalkulu-rik, ez bazen pertsona bati lagun-tzeko, eta kausa bati, nolazbait.Gero, behin liburua aterarik, za-balpen handia izan du, eta jaso-tzen ari naizen erreakzio horrekinizugarri eskertua naiz. Gero, zailazait hunki duen jendearen erra-
diografia bat egitea. Dei egiten didaten irakurle taldeetan errannezake adin bateko jendea izatendela, orokorki. Askotan, emaku-meak direla iduritzen zait euskalliteraturaren inguruko irakurletaldeetan. Bestalde, eskola ba-tzuetatik ere galdetu didate, etahor gazte jendeak lantzen du, bai-na irakaslearen bidetik. Euskal Herriko Txapelketarako
sailkatzeko balioko du aurten-
go bakarkako Xilabak. Zuk ez
duzu horren beharrik, baina, ai-
tzineko aldietan bezala, parte
hartzea deliberatu duzu. Leialta-
sunez? Sustatzeko?
Duela lau urte kantatzeko delibe-roa hartu nuen jadanik; sentitunuen kantatu nahia eta beharra.Ulertzen dut Xilabaren funtzioe-tako bat dela Euskal Herriko Txa-pelketarako sailkapena, bainahorren gainetik ikusten diot bestezentzu bat: lurraldeetako txapel-ketek badute ere lurralde horre-tako bertsogintzaren momentu-ko erakusgarri izatea, gazteetanbertsozaletasunaren lurra mugi-tzea, inarrostea. Alde horretatik,gure hiru probintzietako bertso-gintzaren beharrei, eta batez ereerrealitate linguistikoaren beha-rrei loturik, motibazio guztia dutahal dena emateko, eta talde ho-rretan parte hartzeko. Eskolarteko txapelketan ikusi
gazte batzuk eta taldekako Xila-
ban ari izan diren batzuk egin
dute bakarkakorako jauzia.
Nola aurre ikusten duzu aurten-
go Xilaba?
Hasierako argazkiarekin kontentnaiz, ikusiz jauzi bat eman dugu-la. Kuantitatiboki ere Xilaba ba-doa aitzinera, eta zabaltzen ari da.Bada hor, noski, bertso eskoletanegiten den urteetako lan luze ba-ten emaitza; bestalde, taldekakoXilabaren apustuak ondorio batbadu, eta ikusi zen hortik bakar-kakora motiba zitekeela jendegehiago. Ikusten dut gazte belau-naldi bat, lehen aldiz kantatukoduena bakarkako txapelketa ba-tean, interesgarria, indartsua etaesperantza bat ematen didanaIparraldeko bertsogintzaren ge-roratzeari begira. Bestetik, hel-duen bertso eskoletatik lotu denjendeak ere prozesu interesgarriaegin du, gure argazkia aberastendu, eta bertsogintzari anitz ekar-tzen dio. Beraz, hasi aitzin pozezeta esperantzaz bizi dut Xilabahonen argazkia; gero, harrapatu-ko gaitu fase izugarri bitxi batenerdian, eta ea pandemiaren kon-dizioek nola utziko duten Xilababururaino eramaten? Galderahori denen buruan da.
«Ez nuen ofizioarenprekaritatearenkontzientziarik»
Amets Arzallus Antia b Bertsolaria
Bihar hasiko da, Hiriburun, Xilaba bakarkako bertsolari txapelketa.Duela lau urte, azkena Sustrai Colinak irabazi zuen; hark ez du partehartuko, ber gisan Euskal Herrikorako jada sailkatua den Arzallusek bai.
GORKA RUBIO / FOKU
«Pertsonalki, anitz edaten dut jendearen aurpegiespresioetatik. Hori hausteakuzten zaitu lauso edo bakarrik»
IPAR EUSKAL
HERRIKOHITZA
OSTIRALA, 2020ko irailaren 18a
Zuzendaria/Directeur de publication: Iñaki Etxeleku. Argitaratzailea/Editeur: SARL Euskal Komunikabideak.
Egoitza nagusia/Adresse: Lisses karrika, 3, 64100 Baiona / 3, rue des Lisses, 64100 Bayonne.
Inprimategia/Imprimerie: Bidasoa Inprimatzeko Zentroa SA Sansinenea erreka, A1 sektorea, 20740 Zestoa (Gipuzkoa).
Lege gordailua/Depot legal: SS-1527-2010 / ISSN 2491-1666. Batzorde parekidea/Commission paritaire: 0623 C 90915.
Tel: 0559-25 62 20. Fax: 0559-25 43 03. Posta e.: [email protected]