ZER NOLA OLINPIADA3. PROBA
LA SALLE SAN LUIS IKASTETXEADBH2 MAILAKO IKASLEAK
San LuisSan Luis
1. TESTUINGURUA: BIDEBIETA AUZOA
GURE AUZOA
Gure auzoa, Bidebieta auzoa da, eta Donostian kokatuta dago. Bidebieta
auzoa, “zortzi” baten forma du, eta Uliaren mendi magalean kokatuta dago. Oso
auzo polita ez den arren, bere inguruan natura asko dago eta bere jendea oso
jende jatorra eta mugitua da. Festa egiteko oso leku irekia da eta berezko jai
giroa duen auzoa da.
Gure auzoan, Bidebietan, Txanpontxo jaiak ospatzen dira, udara
partean. Fama hartu dute gehien bat jendeak asko parte hartzen duelako.
Egoten dira afari herrikoiak, bertsolariak, feriak, trikitilariak, poteoa, koadrilen
arteko leihak,…
Baina hauek ez dira gure auzoko jai ekintza bakarrak, Santa Ageda
egunean kantatzen goaz auzotik, eguberritan ere gauzak egoten dira, Korrikan
ere parte hartzen dugu, gero gure eskolako jaiak (La Salle jaiak) ere irekiak
egiten ditugu, etab…
GURE ESKOLA
Gure eskola auzotik pixkat aparte geratzen da, Ulia mendia igotzen. Alde
batetara Bidebieta auzoa eta bestera Trintxerpe. Eskola txikia da (350 ikasle
inguru) baina oso giro polita eta familiarra dugu. Denok ezagutzen dugu elkar
eta giroa oso polita da. Hemen eskolaren argazki batzuk:
2. EGITASMOA: ZIENTZIALARI EROEN JAIA
BRAINSTORMING-A
Lehenengo brainstorminga egin genuen Ibanekin gelan. Hiruko taldeak
egin genituen eta talde bakoitzak behintzat 10 ideia bota behar zituen. Gero
denen artean bildu ginen eta ideiak entzuten hasi ginen eta gero aukeratzen.
Ideia pila bat zeuden eta batzuk errepikatu egiten ziren edo oso antzekoak
ziren, baina azkenean erabaki genuen, zeren idei batzuk oso tontoak ziren eta
beste batzuk oso tipikoak baina batzuk onak ere bai. Ideiak hauek ziren:
- Eskolan Wifia dagoela aprobetxatuaz jolasak sarean multijugadoreak
- Mozorro lehiaketa: Bakoitzak zientzalari ospetsu batetaz mozorrotzea
eta gero sariak eman
- Esposizio bat eskola bakoitzeko tekno ta naturreko proiektu onenekin
- Blog, Fotolog eta bideolog tailerra
- Esperimentu eroen tailerra laborategian: fisika, natur, tekno
- Birziklatze eta berrerabiltze tailerra eta esposizioa
- Jolas ezberdinen parke bat alokatu
- Disko-festa
- Elkartasunaren txokoa, Proega-ren proiektu bat laguntzeko (“Eskolak
denontzat”, Afrikan)
- Bertsolari gazteen saioa
- Kontzertua, berbena eran
- Magia saioa
- Mezu bat webcamarekin grabatu eta gero horien artean zozketa eta
saria, gaia zein da zuretzat historiako asmakizunik onena?
- Trikitixak giroa alaitzeko
- Jateko eta edateko postuak jarri eta lekuak ere, merenderoen antzera
- Bakoitzak dakarren musika jarri altabozetan girotzeko
- Magia saioa
Baina hauetaz aparte beste idei batzuk deskartatu genituen, ez
zitzaizkigulako hain onak. Adibidez proiektorearekin PS3 lehiaketa, web tailerra,
kimika libreko tailerra, graffiti lehiaketa, goitibehera tailerra/karrera, karaokea,
kirolak, informatika ikastaro azkar bat, bolkanen maketak, antzerkia,…
3. EGITARAUA
JAIAREN IRAUPENA
Hasteko esan behar dugu jaia egun bakarreko iraupena duela, goizean
goiz hasiko dela eta arratsalde-gaua arte iraungo duela. Beraz 14 orduko festa
izango da. Horretarako ostiral bat hautatu dugu, horrela ez da inor kezkatzen
hurrengo egunean ikastetxera joan behar delako.
JAIAREN BANAKETA
Jaia egiteko, egitaraua 3 guneetan banatu dugu:
1. Gunea: San Luis La Salle Ikastetxea
2. Gunea: Salvador Allende Parkea
3. Gunea: Bidebietako frontoia
Hemen dago hiru guneen planoa:
Goizean jaia gure ikastetxean burutuko da (1. gunea), bazkaldu arte, eta
gero arratsaldean auzora jeitsiko ginateke festarekin jarraitzea (2. eta 3.
guneak), gaua arte.
JAIAREN EGITARAUAORDUTEGIA GUNEA EKINTZA ZERTAN DATZA
10:00tan 1 TxupinazoaFestari hasera emateko txupinazoa botako
da
10:01-tan 1 Denon irratiaBakoitzak ekarri duen musika mp3 eran
musika ekipoan jarri gune osoan entzuteko
10:00-tik
11:00-ra1
Mozorro
lehiaketa
Zientzialari afamatuaz mozorrotuta dagoen
jendeari argazkiak atera
10:00-tik
14:00-ra1
Proiektuen
expoa
Ikastetxe bakoitzak bere tekno edo natur
gaietako proiektu onenak ekarriko lituzkete
eta ikastetxeko LH liburutegian exposizioa
burutu
10:00-tan
13:00-ra1
Grabatu zure
iritzia
Harrera gelan jarritako portatil batekin
jendearen iritziak grabatuko genituzke: zein
da zure iritziz asmakizunik onena?
10:00-tik
15:00-ra1 Dendarmix
Txutxeria, edari eta antzekoen dendatxo bat
jarriko genuke, eguerdira arte. Jasotako
dirua elkartasun proiektu batetara
bideratuko da.
10:00-tik
15:00-ra1
Elkartasun
txokoa
Kiloz-kilo kanpaina bultzatzeko (bakoitzak
zeozer ekarri eta guk bildu eta eraman) eta
bidezko merkataritzako postua ezarri,
sarreran
10:00-tik
13:00-ra1
EkoCenter
expoa
Emauseko EkoCenterrekoak bere
artilugioak ekarriko lituzkete berrerabilitako
eta birziklatutako elementuez eginda
11:00-tik
13:00-ra1 Jolasak sarean
Eskolako Wifi sare irekia eta dauden
portatilak aprobetxatuaz, jolasak sarean
egingo dira, 10 minutuko txandetan
11:00-tik
11:30-ra1 Blog tailerra
Blog bat nola eratu tailerra: Informatika
gelan, nireblog.com web orriaren bidez
11:30-tik
12:00-ra1 Fotolog tailerra
Fotolog bat nola eratu tailerra: Informatika
gelan, fotolog.com web orriaren bidez
12:00-tik
12:30-ra1
Bideolog
tailerra
Bideolog bat nola eratu tailerra: Informatika
gelan, bideolog.com web orriaren bidez
13:00-tan 1 Sari banaketa
Mozorro leihaketaren sari banaketa (Ipod
bat) eta iritzien grabaketaren zozketa (Ipod
bat)
13:30-tan 1Bideo
emanaldi
Grabatutako iritzien bideo emanaldia
eskolako ikus entzun aretoan
15:00-tan 1Abestien
bozka
Pertsona bakoitzak, goizean zehar
entzundako 3 abestu bozka ditzake, gauean
abesti irabazleak disko festan entzuteko
14:00-tik
15:00-ra1 Bazkaria
Bakoitzak ekarritako bazkariarekin, bazkaria
eskolako jangelan
15:30-tik
20:00-ra2
Jolasen
parkea
Puzgarria, zezen mekanikoa, quads-ak,…
parkea denontzat
17:00-tik
18:00-ra2
Trikitilariekin
dantzaldia
Maider eta Itziar trikitilariekin dantza saioa
parkean
16:00-tik
24:00-ra3 Dendarmix II
Txutxeria, edari eta antzekoen dendatxo bat
jarriko genuke, frontoian, gaua bukatu arte,
irabaziak proiektura bideratzeko
16:30-tik
17:50-ra3 Txontxongiloak
Ibaialde programaren barruan dauden
txontxongiloak, frontoian
17:45-tik
18:45-ra3 Sun Magoa Magia eta zientzia trukoak Sun magoarekin
19:00-tik
20:00-ra3
Bertsolari
jaialdia
Hamaika Bertuteko bi bertsolari gazte
ekarriko genituzke saioa egin dezaten
20:00-tik
21:00-ra3 Afaria
Bakoitzak ekarritako afaria, frontoian
afaltzeko aukera
21:00-tik
23:00-tara3 Kontzertua
Trikizio taldearekin 2 orduko saioa,
denetarik jotzen (euskal kantak)
23:00-tik
24:00-ra3 Disko festa
Trikizioko ekipoa aprobetxatuaz festari
amaiera emango diegu goizean jarritako
musika hautaketarekin
Hontaz gain:
1. Gunean: Parking-a autobus eta kotxeentzat eskolako patioan
1. Gunean: Botika gela, jakinda ere auzoan anbulategia dagoela
2. Gunean: Festaren inguruan iritziak jasotzeko liburuxka bat, bota iritzia!
3. Gunean: Zakarra birziklatzeko kontainerrak izango dira
GUNEEN ARGAZKIAK
1. GUNEA: SAN LUIS LA SALLE IKASTETXEA
2. GUNEA: SALVADOR ALLENDE PARKEA
3. GUNEA: BIDEBIETAKO FRONTOIA
4. BALIABIDEAK ETA AURREKONTUA
EKINTZA BALIABIDEAKEKINTZAREN
AURREKONTUA
AURREKONTU
TOTALA
Txupinazoa - Bi suziri 20 € 20 €
Denon irratia
- Eskolako musika ekipoa
(jarrita dago beti, beraz dohan)
- Norberak ekarritako MP3-ak
0 € 20 €
Mozorro
lehiaketa
- Bakoitzak dakarren mozorroa
- Argazkiak egiteko eskolakok
amara dijitala
0 € 20 €
Proiektuen
expoa
- Eskola bakoitzak dakartzan
proiektuak, eskolako zabaltze
gelan jarriko dira
- Egileen izena eta eskola
jartzeko papera eta boliak
0 € 20 €
Grabatu zure
iritzia
- Portatil bat webcam eta
mikrofonoarekin; eskolakoak
erabiliko ditugu
0 € 20 €
Dendarmix
- Eskolako sarreran denda bat,
eskolako txutxerien
saltzailerarekin, saltzen ez
dena itzuli egiten da
- Mahai bat
- Kalkulagailu bat
- Kanbioak
0 €
(Kanbioak eskolak
jartzen dizkigu
baina gero itzuli
egin behar da
kantitate berdina)
20 €
Elkartasun
txokoa
- Harrera geletako batetan
jarriko da kiloz kiloko gauzak
jasotzekoa
- Bidezko merkataritzako
produktuen pedidoa eta
saltzen ez dena itzuli
- Mahai bat
- Papera eta boligrafoa gelan
txokoak antolatzeko
0 €
(Kanbioak eskolak
jartzen dizkigu
baina gero itzuli
egin behar da
kantitate berdina)
20 €
produktuen arabera
- Kalkulagailua
- Kanbioak
EkoCenter
expoa
- Emauseko EkoCenter-
ekoekin hitz egin dugu (Manu)
eta bere esposizioko gauzak
uzten dizkigute dohan
- Gela bat
0 € 20 €
Jolasak sarean
- Eskolako Wifia
- Eskolako portatilak (6)
- Gela bat
0 € 20 €
Esperimentu
eroen tailerra
- Eskolako laborategia
- Natur, Tekno eta fisikako 3
irakasleak
- Materialak
182 € 202 €
Blog tailerra
- Eskolako informatika gela
- Proiektorea eta pantalla
(eskolakoak ere)
0 € 202 €
Fotolog tailerra
- Eskolako informatika gela
- Proiektorea eta pantalla
(eskolakoak ere)
0 € 202 €
Bideolog
tailerra
- Eskolako informatika gela
- Proiektorea eta pantalla
(eskolakoak ere)
0 € 202 €
Sari banaketa
- Ipod bat mozorro
leihaketarako
- Ipod bat iritzien zozketarako
- Eskolako megafonia
280 €
(140€ bakoitza)
482 €
Bideo
emanaldi
- Eskolako ikus entzun gela
- Iritziak grabatu diren portatila0 € 482 €
Abestien
bozka
- Papera eta boligrafoa
- Kutxa bat bozkak gordetzeko 0 € 482 €
Bazkaria- Eskolako jangela
- Bakoitzaren janaria 0 € 482 €
Jolasen
parkea
- Ama-lur kultur koordinadorari
hartutako parkea (13. parkea):
puzgarri bat, zezen
mekanikoa, quads-ak (beraiek
1.850 € 2.332 €
montatzen dituzte eta zaindu)
Trikitilariekin
dantzaldia
- Maider (Orereta) eta Itziar
(Oiartzun) trikitilarien saioa 250 € 2.582 €
Txontxongiloak- Ibaialdeko emanaldia
umeentzat (eskolako prezioan) 201 € 2.783 €
Sun Magoa- Ama-lur koordinadoraren
bidez Sun Magoa kontratatu 750 € 3.533 €
Bertsolari
jaialdia
- Haimaka bertuteko bi
bertsolari gazte, bakoitzagatik
25€ eskatzen dute saioa
osatzeko, eta bi bertsolari nahi
ditugu
50 € 3.583 €
Afaria- Bakoitzak ekarritakoa jateko
denbora 0 € 3.583 €
Kontzertua- Trikizio taldearekin saioa
(ekipoa barne) 1.750 € 5.333 €
Disko festa
- Trikizioko ekipoaren
ordubeteko alokairua (Xabier
Aramakarekin hitzeginda)
250 € 5.583 €
Zabalpena
- Telefono eta fax deiak
eskolako faxa eta
telefonoarekin
- Kartelak fotokopiatu eskolan
- Zeloa
10 €
(zeloa)
5.593 €
TOTALA: 5.593 €
Eta badaezpada ere, ahaztutako azken gastuetarako 407 € dauzkagu. Ibanek
esaten digu seguru faltako dela zeozer azkenean.
5. FESTA MONTATZEKO KRONOGRAMA
ORAIN EGIN DAITEKEENA
- Ama-lurrekin hitz egin eta gauzak kontratatu: magoa, parkea.
- Trikizio kontratatu (Xabier Arakamaren telefonoa dugu)
- Maider eta Itziar kontratatu (Itziar gure eskolako andereñoa da)
- Ibaialdeko txontxongiloak kontratatu (Aztertura deitu)
- Bertsolariak kontratatu (Hamaika bertuteko Aitzol Barandianen
telefonoa dugu ere)
- Ekocenter kontratatu (Manuren telefonoa dugu)
BI ASTE LEHENAGO
- Kartelak jarri Donostiatik
- Beste eskola partaideei emaila bidali
AURREKO ASTEAN
- Egunkarietara deitu eta faxak bidali
- Irratietara ere deitu
- Eskolako txokoak eta gelak prestatu
EGUNEAN
- Festako gauzak egin eta festa disfrutatu
6. ZABALPENA
EGUNKARIETARA
Egunkarietara karta bat eta gure kartela bidaliko diegu eskatuaz
mesedez gure jaia anuntziatzeko. Egunkarietako auzoen responsableei eta
agendako sailera ere.
IRRATIETARA
Irratietara ere deituko dugu, eta nahi badute gure kartela bidaliko diegu
ere eskatuaz mesedez gure jaia anuntziatzeko.
E-MAILAK
Beste eskoletara Zer Nolan parte hartzen dutenak bidaliko diegu emaila
gure jaien berri esanez eta gure kartelaren kopia eskaneatuta bidalita ere bere
eskolan inprimitu jarri eta komentatzeko, eta etortzeko animatu.
KARTELAK
Donostia osotik kartelak jarriko ditugu. Gelan 23 gera, beraz bi edo hiru
pertsonetako taldeak egin eta totalean 100 kartel jarriko dugu, zelokin leku
estrategikoetan.
Kartelak hemen jarri dugu, hurrengo orrian, ea gustatzen zaizuen.