6623n III
2009-11
KULTUR EKINTZA ACCIÓN CULTURAL
Konstituzio Plaza, 1 - 20003 Donostia / San Sebastián
T. (0034) 943 481660 F. 943 481 895 E. [email protected]
www.donostiakultura.eus
www.donostiakultura.eus
3.600 PARTE-HARTZAILE BAINO GEHIAGOREKIN AMAITU DA LITERAKTUM
2019 JAIALDIA.
Literaktum, Donostiako literatura-jaialdia, azaroaren 11tik 24ra egin da, hiriko zenbait
gunetan egin ere, eta ekitaldietara jende asko erakarrita itxi du aurtengo edizioa, hots,
segida eman dio azken urteotako gorakako bideari, 3.600 lagunek baino gehiagok
hartu baitute parte proposamenetan. Jaialdiak urratsak eginez jarraitzen du Donostiako
urteko literatura-jai handi eta letren inguruko jardunaldien artean erreferentziako
hitzordu bihurtzeko helburuaren atzetik.
Aurtengo Literaktumek literaturaren eta feminismoaren arteko loturak izan ditu
programaren ardatz nagusi, eta gonbidaturiko autore gehienak emakumeak izan dira.
Cristina Morales (Espainiako Narratiba Sarila jaso du berriki), Karmele Jaio, Elvira
Sastre, Eider Rodriguez, María Sánchez, Laura Freixas, Mariasun Landa, Christina
Rosenvinge, Paula Bonet, Espido Freire, Lucía Baskaran, Marta Sanz, Arantxa
Urretabizkaia (azken Anton Abbadia sariduna) edo Kattalin Miner izan dira, besteak
beste, solasaldietan, non mugimendu feministari eta literaturarekin dituen loturei
6623n III
2009-11
KULTUR EKINTZA ACCIÓN CULTURAL
Konstituzio Plaza, 1 - 20003 Donostia / San Sebastián
T. (0034) 943 481660 F. 943 481 895 E. [email protected]
www.donostiakultura.eus
www.donostiakultura.eus
buruzko auzi asko jorratu baitira.
Topaketak Donostia Kulturako kultur etxeen eta liburutegien sarean gertatu dira, bai
eta hiriko beste ekipamenduetan eta zenbait liburu-dendatan ere, eta interes handia
piztu dute. Aurtengo edizioan, azpimarratzekoa da ikus-entzuleek bete egin dituztela
aretoak behin baino gehiagotan, eta emakumeak eta gazteak zirela asko eta asko.
Horren adierazgarri, aipa dezagun María Sánchez eta Elvira Sánchez idazle gazteen
arteko solasaldiak izan zuen harrera ederra, Okendo Kultur Etxean; Christina
Rosenvingek eta Paula Bonetek arte-diziplina batzuen eta literaturaren arteko
harremanei buruz izan zuten solasaldian erabat bete zela Klub aretoa; edo ia 500
lagun izan zirela Cristina Morales idazlearen eta Paul B. Preciado filosofoaren arteko bi
elkarrizketetan.
Nabarmentzekoa, halaber, jaialdiaren hasiera-ekitaldia, non Bernardo Atxaga izan
baitzen protagonista. Asteasuko idazleak lehen aldiz hitz egin zuen irakurleen aurrean
bere azken eleberriaz, Etxeak eta hilobiak; hain zuzen ere, Espainiako Letren Sari
Nazionala eman zitzaion egunean.
Ramon Saizarbitoria autore donostiarrak eta Egunero hasten delako eleberriaren 50.
urteurrenak ere leku nabarmena izan dute edizio honetan. Hala, Iratxe Retolazak,
Itxaro Bordak eta Lourdes Oñederrak lan hori aztertu zuten DK Irratiaren Bestalde
programaren zuzeneko emanaldi batean, hain zuzen ere Maite Larburuk eta Harkaitz
Canok jaialdian parte hartu aurretik, Ion Olanorekin batera elkarrizketa poetiko-
musikala eginez.
Ikus-entzuleen artean arrasto sakona utzi zuen beste solasaldi batek ere: Adam
Zagajewski poloniar poetak –2017ko Premio Princesa de Asturias de las Letras– eta
Ramón Andrés idazle eta saiogileak San Telmon izan zutenak. Zagajewskiren obra
izan zen abiapuntua poesiak gaur egun duen lekuaz eta europar proiektuaren
etorkizunaz gogoeta egiteko.
Ez zen hori izan poesia gaitzat hartu zuen saio bakarra. Angel Errok eta Iñigo Astizek
poesian edo prosan pentsatzearen antzak eta aldeak jorratu zituzten UPV-EHUk
antolaturiko Pentsatu! Jardunaldietan, zeinak aurten ere Literaktumen programan sartu
6623n III
2009-11
KULTUR EKINTZA ACCIÓN CULTURAL
Konstituzio Plaza, 1 - 20003 Donostia / San Sebastián
T. (0034) 943 481660 F. 943 481 895 E. [email protected]
www.donostiakultura.eus
www.donostiakultura.eus
baitira. Unibertsitatearen eta Jaialdiaren arteko elkarlanaren beste ale bat izan ziren
pentsamendua eta feminismoa gaitzat hartuta egin ziren mikro-eztabaidak ere, Kutxa
Kultur gunean. Literatumen aurtengo edizioaren ardatz nagusia aberastu zuten.
Izan ere, Donostia Kulturak antolaturiko jaialdiak elkarlanen sare indartsuko gune
sendoenetako bat izaten jarraitzen du; besteak beste, Kutxa Kultur eta UPV-EHUz
gainera, Gipuzkoako Aldundiko Kultura Departamendua, Euskadiko Filmategia eta
Gipuzkoako Liburuzainen Elkartea ere sartzen dira sare horretan, bai eta Euskal
Herriko eta Espainiako zenbait argitaletxe ere. Eta aurten, baita Etxepare Institutua,
Poloniako Kultura Institutua eta Feministaldia ere.
Bestalde, jaialdian hiru erakusketa izan dira. Aiete Kultur Etxean, Jane Austen
erakusketa, Chawtongo Jane Austen Museoko eta Maite Gurrutxaga ilustratzailearen
irudiekin, eta Rebeca Dautremern-en Princess. Eta Ernest Lluch Kultur Etxean, berriz,
Lur: kultura herriarentzat erakusketa, 60ko hamarraldiaren azkenetan eta 70ekoaren
hasieran euskal kulturan puntarri izan zen argitaletxeari buruz. Hiru erakusketak
ikusgai daude oraindik urtearen azkeneraino.
Literaktumek literatura-afari arrakastatsua izan zuen (oraingoan, Charles Dickensi
eskainia), bai eta Literaktum Txikia ere, haurrentzako programazio bete-betea, non
antzerkia, ipuin-kontalariak, musika eta lantegiak sartu baitira, eta edizioz edizio haziz
baitoa asmoz eta eraginez.
Laburbilduz, literaturaren jai handi bat, Donostia “hitzen hiri” bihurtzen duena ia bi
astez, goiburuak dioen bezala, eta berriro bisita daitekeena
https://irratia.donostiakultura.eus/es/ URLan eskura dauden podcast-en bitartez.
Informazio gehiago:
www.literaktum.eus