Irailaren 27a (eguena)- Iluntzeko 7etan, HIRURRENA.
Irailaren 28a (barikua)- Iluntzeko 7etan, HIRURRENA.- Gaueko 11etan, ROCK KONTZERTUA. Taldeak:
DSAUSTSARKOR
- Jarraian, OIHAN VEGA disk-jockey ospetsua izango dugu gaua animatzen.
Irailaren 29a (zapatua)
SAN MIGEL EGUNA- Goizeko 11etan, MEZA NAGUSIA Arretxinagako baselizan.- Jarraian, eta ohitura dan legez, ZERUTXU dantza taldeak XEMEINGO EZPATA DANTZA eta AURRESKUA dantzatuko ditu.- Ordu bata inguruan, MARIACHI DOMINGUEZ taldea izango da gure artean.- Arratsaldeko 4:30ean, ARTIBAIko beteranoen triangularra:
ARTIBAI-MUTRIKU-AURRERA, Barroetako futbol-zelaian.
- 6etan, 12 gaztez osatutako bi talde elkarren kontra lehiatuko dira, hainbat HERRI KIROLATAN:
Ingudea altxatzen, trontzan, txinga eroaten, txokor batzen, harri-jasotzen, sokatiran, zaku eroaten eta zesta punterian.Amaitzeko, talde bakoitzak 2 asto aurkeztuko ditu asto-lasterketa egiteko. Baita zaldi bana be, 20 minutuz proban jarduteko.
- Arratsaldeari amaiera emon eta gauekorako prestetako, GURETZAT fanfarria izango da gure artean.- Gaueko 10etan, erromeria TRIKIZIO taldearekin.- Gaueko 12etan, ohitura dan lez, ZERUTXU dantza-taldeak MAHAI GAINEKOA dantzatuko dau.- Ostean, su eta argi ikuskizun ikaragarria.- Gauari jarraipena emoteko, ostera be erromeria izango dugu TRIKIZIO taldearekin.
Irailaren 30a (domeka)- Goizeko 10etan, ARRETXINAGAKO V. MENDI-BIZIKLETA MARTXA
I. GOIERRIKO ZIRKUITUKO 2. probaIzena-emotea: 08:30etik-09:30era. Federatuak 5€, eta federatu bakoak 10€.
Amaitu ostean, nahi dabenentzat dutxatzeko aukera be izango da.
Ibilbidea: Izena emoterakoan jakinaraziko da.Parte-hartzaileentzat opariak izango dira.
- Eguerdiko 12etan MEZA Arretxinagako baselizan.- Ondoren, IV. TORTILLA TXAPELKETA.
Etxetik eginda ekarriko dira eta gero antolatzaileen esku geratuko dira. Baldintzak: * Osagaiak: 6-8 arrautza, patata eta
kipula (aukeran).* Entregatzeko ordua: 13:00a arte.
* Sariak egongo dira parte-hartzaile guztientzat.- Eguerdia girotzeko, Xemeingo Gazte Ahots
Abesbatzaren kontzertua. Euskal kantak, afrikar doinuak... kantu korala eta dantza
uztartuz. - Arratsaldeko 5 eta erdietan
hasita IRRIEN LAGUNAK izango dira gurean ume eta gaztetxoen gozagarri. - Ondoren, buruhandiak
eta txokolatadea.- Arratsaldeko 6etan, Markina-Xemeingo
frontoian, Markinako Zesta Eskolak
antolatuta, 1.eta 2. partiduak Open Lea-Artibai 2012ko
fi nal laurdenak.Sarrera: 10 €
- Gaueko 9etan, BODOLOGUAK antzezlana.Aktoreak: Egoitz Lasa, Nagore Aranburu eta Mikel Pagadi.
(Txintxeta ekoizpenak).
2012
Arretxinaga auzuneko gazteek antolatuta, Markina-Xemeingo udalaren babespean eta auzoko dendari eta laguntzaileei esker.
Egitarau honetan azaltzen diren ikuskizun guztiak DOAN izango dira