Benetako garaipenaTalde-lanaren balioa
abuztua2015
119zenbakia
Gurea Aretoaren
ikuskizunen
saila eta Jaien
Egitaraua daude
barruan
2
BENETAKO GARAIPENA
Garaikurra zerua ukitzen eta hamaika esku hari eusten. Irudi horrek jolasa edo partida
irabaztea edota aurkaria garaitzea baino askoz ere gehiago irudikatzen du. Are gehiago kontuan hartzen badugu garaikur hori gure haurren ilusioak eta ahaleginak altxatzen dutela. Benetako garaipena une hori bizi ahal izatea da, senidetasuna, estuki lotutako taldea, hautsiko ez diren laguntasunak. Garaikurra altxatzen ari dira, baina benetan altxatzen dutena etorkizun distiratsua izateko esperantza da. Guztien artean lortutako garaipenak indartsu egiten ditu gure gazteak. Taldeko estimuluak bilatzen dituzte; horregatik, horrelako uneak ahaztezinak dira haientzat, badakitelako gutxitan errepikatuko direla. Denborak aurrera egin ahala, garrantzia galduko du gola nork sartuko zuen edo aurkarien baloia nork gelditu zuen gogoratzeak. Garaikurra zerua ukitzen ageri den argazki horrek biltzen duen zoriontasuna behin eta berriro gogoratuko duten zerbait izango da. Eta guk, helduok, haiengan islatuta ikusten dugu gure haurtzaroaren parte bat. Gaztetan behin irabazi genuen, eta orain egunero jokatzen dugu, orduko hura berreskuratzeko. Ilusioak ihartu baziren, zergatik ez ureztatu beste batzuk? Beti dago denbora kopa altxatzeko… etorkizun hobe baten alde topa egiteko baino ez bada ere. •
02 Editoriala03 Berbalagun erabiltzen04 Adostu dira lan-arloak05 Txakolibusaren ibilbidea06 Lapurretak saihesteko aholkuak07 Argiteria hobetzea08 Zinema-gomendioak09 Sutondoan denboraldi solidarioa09 Garitano Valladolidera doa10 Udako txapelketak11 TA21: Eskolako Agendari buruzko erakusketa12 Txapela buruan: Iraide Granadan14 Gurea Aretoaren ikuskizunen saila15 Udako jaien egitaraua
Azaleko argazkia:Arteaga garaile(Egilea: Ainara Urteaga)
EDITORIALA
Aspaldiko garaipenak biziberritzen
BEITU [email protected]
Legezko Gordailua: BI–1377–04I Inprimatzea: Graficas Mungia
Beharrezko telefonoakDERIOKO UDALA 944 541 019AYUNTAMIENTO FAX 944 542 832UDALTZAINGOA - POLICIA MUNICIPAL 944 543 725SERVICIOS SOCIALES 944 542 243SUHILTZAILEAK – BOMBEROS 946 555 337KULTUR BIRIKA 944 659 714GARBIGUNE 944 034 090HERRI IKASTETXEA – ESCUELA 944 541 246UDALSAREAK - AVERIAS DE AGUAS 944 873 187BEHARGINTZA TXORIERRI 944 540 370INSTITUTUA – INSTITUTO 944 543 258EUSKALTEGIA 944 540 062MANKOMUNITATEA 944 540 350KIROLDEGIA – POLIDEPORTIVO 944 540 159GAZTELEKU 944 540 469BIBLIOTEKA 944 540 210NAGUSIEN ETXEA 944 540 763AEK 944 543 967KZ GUNEA 944 033 335OSASUN ZENTROA - CENTRO DE SALUD 944 543 004TAXI DERIO 944 800 909
3
119 Zenbakia
Abuztua2015
EZAGUTU ETA ERABILI BERBALAGUNHelburu nagusia euskararen erabilera sustatzea da
Berbalagunek elkartu egiten ditu euskaraz bizi diren pertsonak eta hizkuntza horretan
komunikatzeko eta bizitzeko zailtasunak dituzten beste batzuk. Horretarako, astean behin elkartzen diren taldeak sortzen dira. Taldeetako giroa informala da, eta helburua hitz egitea eta euskaraz gozatzea da. Programa hau oso baliagarria euskaldunen kopurua handitzeko; izan ere, alde batetik, parte hartzen duten herritarrek euskaraz egiteko beldurra galtzen dute; bestetik, euskaldunen arteko harremanak sendotzeko balio du.
Horrez gain, ekimen honi esker, euskaraz bizi nahi duten pertsonek osaturiko sarea zabaldu egingo da. Horixe da Berbalagunen helburua, eta, horretan laguntzeko, ezinbestekoak dira taldekatze horien inguruan antolatzen diren ekimen osagarriak; besteak beste, sukaldaritza-tailerra eta irteerak (eskalatzera, perretxikoak biltzera, erakusketak ikustera...). •
Ibilbide luzea duen proiektua
Euskarari beldurrik gabe ateak ireki dizkioten abenturazaleak.
4
LAN ARLOAK ADOSTU DIRA
Gobernu-taldearen zinegotzi berriak
Udaleko gobernu-taldea hasia da lanean. Zenbait negoziazio-saioren ondoren,
zinegotzigo guztiak EAJ-PNV talde jeltzalearen eskuetan gelditu dira. Horrek gobernagarritasuna erraztuko du; hala ere, aniztasun nahikoa ez izatea ere kritikatu zaio. Hala, gaztetasuna eta esperientzia uztartzen dituzten lau emakume eta bi gizon izango dira hurrengo legealdirako apustua. Arduradun-karguak hartuko dituzten aurpegi berrietako batzuk dira, nahiz eta herrian jada ezagunak diren, Nekane Aiarza, Iker Iturrate, Ixone Urrutikoetxea eta Endika Cienfuegos, besteak beste. Beste batzuek, alkateak berak edo Maite Bolunburu Gizarte Politiketako eta Berdintasunerako zinegotziak esaterako, urte asko daramatzate karguan.
Lanen banaketaEsther Apraizek hartuko ditu alkatetzaren
ardurak, baita Ogasuna eta Aurrekontuak, Obrak eta Zerbitzuak, Giza baliabideen Kudeaketa eta Antolaketa sailen ardurak ere. Horrez gain, Hirigintza, Etxebizitza eta Ingurumena sailen buru izaten jarraituko du. Bere lehen legealdi honetan, “enplegua, ekonomia, kultura eta gizarte-zerbitzuak bultzatzea” izango du lehentasun. Oraingoan, Kultura eta Euskara zinegotzigoak elkartu egin dira, zinegotzigo bakarra eratzeko; hala, Euskara ez da zeharka integratuta egongo arlo guztietan, beste talde politiko batzuek horixe proposatu bazuten ere. Ixone Urrutikoetxea izango da gai horien arduraduna. Derioztar gazte horrek Gizarte
Hezkuntza eta Psikopedagogia ikasi zituen. Ludotekan hasi zuen ibilbide profesionala, Lainomendiko kidea izan da, eta Loiuko Kultura teknikari gisa egiten du lan. Beste
ARLOAK ETA GOBERNUAREN ORDEZKARITZAK:• Ogasuna eta Aurrekontuak: Esther Apraiz• Giza baliabideen Kudeaketa eta
Antolaketa: Esther Apraiz• Hirigintza, Etxebizitza, Ingurumena eta
Obrak eta Zerbitzuak: Esther Apraiz• Gardentasuna eta Partaidetza eta
Herritarrentzako Arreta: Nekane Aiarza• Kirola: Nekane Aiarza• Enplegua, Ekonomiaren Sustapena eta
Hezkuntza: Iker Iturrate• Gizarte Politikak eta Berdintasuna:
Maite Bolunburu• Kultura eta Euskara: Ixone Urrutikoetxea• Jaiak eta Gazteria: Endika Cienfuegos
Emakumeek gidatutako gobernu-taldea.
5
119 Zenbakia
Abuztua2015
TXAKOLINEZ BUSTITAKO TXANGOAK Txakolibusa Uriben zehar dabil, bertako ondarea eta ardandegiak ezagutzeko
Iragan den apirilean hasi zuen bidea Txakolibusak, eta ordudanik ez da gelditu. Dagoeneko bide erdia
egin duen ekimen honek bateratu egiten ditu gure inguruko ondarea ezagutzeko bisitak eta txakolin-ardandegietarako bisitak. Abuztutik urrira arte, bost irteera egingo ditu Txakolibusak. Horien bitartez, garrantzia emango zaie txakolin onari eta Uribe eskualdeko (Derio bera barne) baliabide turistikoei. Hala, iragan den ekainean nahitaezko geldialdia egin zen Martiartu-Erandio Goikoa ezagutzeko ibilbidean, hamaiketakoa jateko.
Txakolibusa joan den urtean martxan jarri zen proiektu pilotu baten emaitza da. Orduan arrakasta handia izan zuen; horregatik, 2015ean, erregularki funtzionatzen hasi da. Jata-Ondo Uribe eskualdeko landa-garapenerako elkarteak kudeatzen du, eta promozioa Enobusekin partekatzen du, hau da, Arabako Errioxako ardoari buruzko ibilbidea egiten duen autobusarekin. Jagoba Martínez Bereziartua Uribeko turismo-teknikariaren esanetan, “autobus bakoitzaren kudeaketa independentea bada ere, ez ditugu irteerak aldi berean antolatzen; horri esker, bi ibilaldiak egin daitezke”.
Jatorri-deituraIbilaldi bakoitzean Bizkaiko Txakolina
jatorri-deituradun ardandegi bat ezagutuko dute parte-hartzaileek, gutxienez. Ardandegian, ardo gazte hori dastatu ahalko dute, baita Uribeko paisaiak, herriak eta kostaldea ezagutu ere, gidari baten eskutik. Abuztuan Fika Ibilbidea egin eta ardandegi hauek bisitatuko dira: Gamiz-Fikako Uriarte Txakolina eta Crusoe Treasure Ardandegia, Plentzian. Hil bukaeran Arrietara egingo da irtenaldia. Parte-hartzaileek Txakolinguneko ardandegiak eta Bakioko Ados Basarte Txakolina bisitatuko dituzte.
Bidaiaren prezioa 23 eurokoa da; hala ere, adinaren araberako deskontuak daude. Erreserbatzeko, 945 157 914 zenbakira deitu edo [email protected] helbidera mezu bat idatzi behar da. Autobusa goizeko bederatzi eta erdietan aterako da Bilbotik, eta hamarrak hamar gutxian Mungiatik. Primerako ibilbidea da, eta parte-hartzaileek topa eginez emango diote amaiera egunari, ziur. •
gazte batek, Endika Cienfuegosek, izango du Jaiak eta Gazteria arloaren ardura. Hori ez da arlo berria Endikarentzat; izan ere, San Isidroko Jai Batzordeko kide izan da. Bestalde, zinegotzigo berriak sortuko dira: esate baterako, Gardentasuna, Parte-hartzea eta Herritarrentzako Arreta. Horren buru Nekane Aiarza izango da, Kirol arloko zinegotzia ere badena. Nekaneren helburu nagusia “Derio udalerri atsegina, irekia eta parte-hartzailea izatea da, herritarrak bertan gustura
bizi daitezen”. Iker Iturratek, berriz, zinegotzigo berria hartuko du; izan ere, haren ardura izango da Enplegua, Ekonomiaren Sustapena eta Hezkuntza arloa. •
Gaztetasuna eta esperientzia uztartzen dituen taldea
6
OPORRETAN LAPURRETAK SAIHESTEKO AHOLKUAKAzkenaldian zenbait lapurreta izan dira; horregatik, arrisku-egoerak saihesteko aholku batzuk eman nahi dizkizuegu
Udako oporretan etxetik urrun joateko aukera izaten dugu batzuetan, zorionez. Atseden
hartzeko egun horietan komeni da etxea ondo babestuta uztea; horrela, ahal den neurrian, lapurretak, kalteak eta galerak saihestu ahal izango ditugu. Udalerriko zenbait dendatan halakoak gertatu dira azkenaldian, eta antzeko egoerak saihesteko neurriak ere hartu behar dira. BEITUren aurreko zenbakietan gehigarri bat argitaratu genuen hainbat tokitan ebasketak saihesteko zenbait aholkurekin. Argitalpen hori Ertzaintzaren eta Sutondoan elkartearen elkarlanari esker egin ahal izan zen. Oraingoan, berriro ere gogorarazi nahi dugu neurriak hartzearen garrantzia; izan ere, lapurretak ekiditeko biderik onena aurrez ekitea da. •Oporrak iristean
• Ez esan oporretan zoazela jende asko dagoen tokian edo sare sozialetan, eta ez utzi hori dioen mezurik erantzungailuan.
• Itxi sarrerako atea giltzari ahal den beste buelta emanda.• Neurriak hartu lapurrek etxean norbait dagoela pentsa dezaten: eskatu konfiantzazko norbaiti
postontziko gutunak hartzeko, pertsianak igotzeko…• Atera aurretik, egiaztatu ate eta leiho guztiak ondo itxita daudela.• Ez utzi baliozko objekturik inork ikusteko tokian; lapurren bat etxean sartzen bada, ikusten duen
guztia hartuko du.Kalean, atarian eta etxean
• Jende gutxiago dabil udalerrian; horregatik, komenigarria da kontu handiz ibiltzea, esaterako, banketxetik ateratzean.
• Egiaztatu ez dabilkigula inor atzetik, eta ez utzi ezagutzen ez dituzun pertsonei atarian sartzen.• Ez hasi atearen aurrean giltzaren bila; bilatu lehenago eta izan prest eskuan.• Atarian sartu ondoren, itxi ondo atea.• Etxeko atea ixtean, eman buelta batzuk giltzari.• Atea ireki aurretik, begiratu behatxulotik eta galdetu beti nor den.
Herriko denda batzuetan lapurretak izan dira.
7
119 Zenbakia
Abuztua2015
ARGI GEHIAGO SEGURUAGO SENTITZEKOIkusgarritasuna hobetzeko egin ziren proposamenak aplikatu dira
Argien intentsitatea aldatu zenean, Derio
ilundu egin zela sentitu zuten herritarrek. Horrek izan zuen ondoriorik berehalakoena norberaren segurtasuna arriskuan ikustea izan zen: herriko kaleak ilunagoak badira, oinezkoak ez dira seguru ibiliko. Profil desberdinetako hainbat emakumek ikerketa bat egin zuten hori hala zela egiaztatzeko (toki batzuetan argi gehiegi zegoela ere ikusi zuten). Ikusitakoa konpontzeko neurriak berehala hartu dira. Idorsolotik Ganbe hariztira sartzeko bidea (hemen ageri dena) da horren adibiderik argiena. Argi-puntu gehiago jarri dira eta, horri esker, bide horretan zehar ibiltzea erosoagoa da orain. Argiteriaren inguruko
lanek martxan jarraitzen dute eta beste hainbat gune aztertzen ari dira… Beti dago hobetzeko tartea. •
Norbaitek lapurretan eginez gero• Lapurretan egiten badizute, ez buru egin
lapurrei; gogoan gorde erasotzailearen itxura eta deskribatu ertzainei.
• Etxera iristean atea bortxatu dizutela ikusten baduzu, ez sartu eta ez ukitu ezer: deitu ertzainei.
• Lapurra etxe barruan badago, ez aurre egin; saiatu ahalik eta ezaugarri fisiko gehien gogoan hartzen eta deitu ertzainei. Sare sozialek salatzen
gaituzte
Kale-argi berriak puntu delikatuetan
8
SOLIDARITATEA ANTZERKIARI ESKER
Sutondoan elkarteak bere ikuskizunetan bildutako dirua eman du
“Teontzi” batek askorako ematen du. Bestela, galde diezaiotela Sutondoan Derioko
Etxekoandreen Elkarteari: 2015. urtean, elkarte horretako emakumeen eta gizonen antzerki-taldeak Miguel Mihurak idatzitako La tetera (Teontzia) antzerki-lana taularatu du, eta, horri esker, hainbat gizarte-kausatarako dirua bildu ahal izan du. Diru hori, Santa Agedan bildutakoarekin batera, Mexikoko misio bati
eta Mugarik Gabeko Medikuei eta Gure Séneca elkarteari emango diote. Sutondoan elkarteak, gainera, ez du atsedenik hartzen: “La barca sin pescador” (arrantzalerik gabeko txalupa) antzerki-lana prestatzeari ekin diote dagoeneko. Alejandro Casonaren komedia berri bat da, eta urte erdi barru estreinatuko dute. Elkarte nekaezin horrek artea eta solidaritatea bateratzen ditu. •
ALGARAZ BETERIKO FILMAK UDANMinionak eta “Airbag” filmaren zuzendaria hemen dira berriro ere
Juanma Bajo Ulloa zuzendari gasteiztarra duela 18 urte egin zen ezagun, “Airbag” filmari esker.
Komedia hori estatuko zinemaren ikono bilakatu zen. Ia bi hamarkada geroago, zuzendaria “Rey Gitano” filmarekin itzuli da. Bertan, film mitiko hartan lan egin zuten aktore asko ikusiko dira, eta estiloa ere ezaguna egingo zaigu. Filmaren protagonistak berriro ere Karra Elejalde eta Manuel Manquiña dira, eta, aurrekoan bezalaxe, badirudi filmak polemika eta zeresana piztuko dituela; izan ere, monarkia eta krisialdi ekonomikoa kritikatzen ditu umorearen bitartez. Bikote berezi horrez gain, beste hainbat aurpegi ezagun ikusi ahalko ditugu: besteak beste, Arturo Vals, Ernesto Sevilla, María León eta Rosa María Sardá.
Minionak itzuli diraDuela urte batzuk ere izugarrizko arrakasta
izan zuen Gru, mi villano favorito filmak. Film horrek gaztetxoak eta ez hain gaztetxoak konkistatu zituen. Sukar kutsagarri bat piztu zuen… “minionen sukarra”. Minionak izaki berezi-bereziak dira, eta izugarrizko obsesioa sortu dute sare sozialetan, merchandisingari dagokionez… Hori dela eta, haiei buruzko filma ateratzea erabaki dute. Pixarren film berri horrek Londresera garamatza. Filmean pertsonaia berriak eta izakitxo hori maitagarri horiek gainditu beharreko erronkak aurkituko ditugu. Izugarrizko arrakasta izango duten bi film, bata helduentzat eta bestea familia osoarentzat. Bi bertsio… guztiok algaraka jartzeko. •
9
119 Zenbakia
Abuztua2015
GARITANO, IPURUATIK ZORRILLARAGaizka izango da Valladoliden entrenatzaile mediatiko berria
Eibarrek, bere kategorian aurrekonturik txikiena duen
klubak, Lehen Mailara igotzea lortu zuen orain bi urte Gaizka Garitanoren gidaritzapean. Orain, entrenatzaileak bukatutzat eman du armaginen klubeko abentura, eta talde handi batekin sinatu du kontratua denboraldi berrirako: Valladolidekin, hain justu ere. Alabaina, Eibar bere historiaren gorenera eraman zuen entrenatzaile bikain horrek ez du nahi eta espero bezala alde egin klubetik; presidenteak argi adierazi zuen ez zuela nahi Garitanok taldean jarraitzerik, eta horrek agurra izugarri hoztu zuen.
Derioztarra lehen mailako jokalaria izan zen, eta duela bost urte hasi zen entrenatzaile, Eibarren bigarren taldean; azkenik, baina, lehen taldeko entrenatzaile izatera heldu zen eta sekulakoa egitea lortu zuen. Hasierako itzuli oso ona egin zuen, baina bigarrena oso txarra, eta horrek kategoriaz jaitsarazi zuen kluba txapelketako azken minutuetan; orduantxe utzi
zuen entrenatzaile-kargua Garitanok. Azkenean, ordea, Kirol-arloko Administrazio Auzitegiak berretsi zuen Elche bigaren mailara jaitsiko zela, zenbait kontu ordaintzeke zituelako. Horrek mesede egin zion Eibarri, beste denboraldi batez kategoria gorenean ariko baita; Valladolidek ere, orain Garitanok zuzenduko duen taldeak, aukera handia du maila horretara iristeko. •
POZIKTIBITYREN SUSTATZAILE
Askok gogoratuko dute Gaizka Almeriako prentsaurrekoan erakutsi zuen adoreagatik; izan ere, orduko hartan, prentsaurrekoan zeudenetako batzuk purrustaka hasi ziren, euskaraz hitz egiten ari zelako. Jende askok eman zion babesa izan zuen errespetuzko jarrerarengatik eta adorearengatik; baita Guardiolak ere, Alemaniatik. Dudarik gabe, Eusko Jaurlaritzako Poziktibity kanpainaren arduradunek liskarrik gabeko jokabide hori dela-eta hautatu dute Garitano sustatzaile; euskararen erabilera modu errazean eta alaikiro sustatzea du xede kanpaina horrek. Hala, Julian Iantzirekin eta beste hainbat pertsona anonimo baina esanguratsurekin batera, kausa on horren alde egiten ikusiko dugu uda ondoren.
Gaizka Garitano, lasai.
10
TXAPELKETEN DENBORALDIAEkaineko agenda bete zuten Sabino Zubieta memorialak eta Julio Garitano txapelketak
Beste behin ere, futbola protagonista izan zen
ohiko ligak amaitu ondoren ere. Izan ere, zenbait txapelketa jokatu dira gure herrian: besteak beste, Sabino Zubietaren VII. memoriala eta XXX. Julio Garitano txapelketa. Memoriala bost egunetan jokatu zen, maiatzeko eta ekaineko lau astetan; Arteagak hainbat kategoriatako bostehun bat jokalari ekarri zituen (ehun eta berrogeita hamar, bertakoak), benjaminak eta infantilak besteak beste, txapelketak jokatzeko. Denera, hogeita hamabi taldek parte hartu zuten; horietatik zortzi klubekoak bertakoak ziren, eta gainerakoak Bizkaiko beste udalerri batzuetatik etorri ziren, hala nola Elorriotik, Trapagarandik, Sestaotik eta Bermeotik. Norgehiagokan, giro ona izan zen nagusi antolatzaileen, taldeen eta ikusleen artean. Halaber, nabarmendu behar da kirol-legez jardun zela txapelketak iraun zuen egun guztietan.
Julio Garitano, 30. edizioaBestalde, Txorierrin tradizio handiena
duten txapelketetako bat ere jokatu zen: Julio Garitano txapelketa, hain zuzen ere. 31 urte dira jokalari mitiko eta kutuna zendu zela, eta,
oraingo honetan, Ohorezko Mailako Deriok eta Hirugarren Mailako Zamudiok jokatu zuten elkarren kontra. Geure taldeak hiru eta bat irabazi zuen. Horrez gain, taldeetako kapitainek lore-sorta bana jarri zuten monolitoan, eta, haiekin batera, Mikel Atxutegi herriko taldeko jokalariak otoitza esan zuen. Partida amaitu ostean, sariak eman zizkieten Derio Kirol Klubeko kategoria desberdinetako kirolari gailenei. Azkenik, partidarik nabarmenena azpimarratu behar da: Arteagako 61 gurasok, 108 jokalarik eta zuzendaritzako hainbat kidek jokatu zutena. Amaiera bikaina eman zion horrek aparteko denboraldiari. •
30 taldetik gora Sabino Zubietaren memorialean
Kirol-legea nagusi.
11
Tokiko Agenda 21Agenda Local 21
Tokiko Agenda 21Agenda Local 21
ESKOLAKO AGENDAREN LANAGure harrobiko lorpenen eta proposamenen aurkezpena
Institutuko Agenda 21eko zenbait kidek beren lana aurkeztu zuten TA21 foroan. Ikasturte
hasieran, mugikortasunari buruzko inkesta bat egin zuten, gure ohiturek ingurumenean zer-nolako eragina duten aztertzeko. Inkestan, ikasleek, irakasleek eta gurasoek parte hartu zuten. Emaitzak ikusi ondoren, proposamenak egin zituzten: garraio publikoa bultzatzea, bizikletak eta bidegorriak gehiago erabiltzea, autoa partekatzea eta biodieselaren eta auto elektrikoen erabilera sustatzea, besteak beste.
Txoko berde bat ere sortu zuten, itsas mailaren igoeraren ondorioak islatzeko. Zuhaitzen egunean, bestalde, 8 zuhaitz landatu zituzten: astigarrak, elorriak eta madariondoak. Gainera, txangoak egin dituzte Pozalaguara, Urdaibaira, Zumaiara eta Miramonera. Oporrak hartu aurretik, beren konpromisoak aurkeztu zituzten legealdiko lehenengo osoko bilkuran: besteak beste, berrerabiltzea, birziklatzea, paper gutxiago kontsumitzea, eguzki-argia aprobetxatzea eta argiak itzaltzea behar ez direnean. Datorren ikasturterako ere zuhaitzak zaintzeko eta landatutakoen jarraipena egiteko asmoa dute. Horrez gain, habiak egin eta jartzea ere pentsatu dute.
Txikien taldea ez zen atzean geldituEskolako agendak diagnostikoa egin
zuen, eta hau izan zen emaitza: iaz baino CO2 gutxiago isuri da, jende gutxiago joan delako eskolara autoz, zilarrezko paper gutxiago kontsumitu delako eta zaborra hobeto sailkatu delako. Ildo horretatik, sustatutako
proiektuek (adibidez, asteartero hamaiketako osasungarriak egitea eta inguruko zuhaitzak aztertzea eta ezagutzea) emaitza onak eman dituzte. Ortzadarren eskutik, berriz, edukiontzien erabilera eta eguzki-plaken lana aztertu zituzten. Bestalde, Basondora eta Lekeitiora ere joan ziren eta, ikasturte amaieran, jardunaldi tekniko batean parte hartu eta proposamenak udalari helarazi zizkioten. Proposamen batzuek harrera ona izan zuten; kasurako, piraten parkean paperontziak jartzea eta azokaren inguruan edukiontzi marroia jartzea. Halaber, hartutako konpromisoak aurkeztu zituzten: eskolara edo erosketak egitera oinez joatea; plastiko edo aluminio gehiegi ez erabiltzea; ordenagailua eta telebista ondo itzaltzea; urarekin ez jolastea; eta fruta eta ogitarteko gehiago jatea gozokien ordez. •
A21eko harrobiak bere jardun ona eta proiektuarekiko konpromisoa erakutsi zuen, ingurumenaren aldeko ohiturak hartuz
Agenda 21en oraina eta geroa.
12
IRRIBARRE BATEKIN AMILDEGIRA JAUZI EGITEA
Iraidek ateratzeko beharra zuen, beste modu batzuk ezagutzeko eta bere tokia topatzeko
“Derio mendiaren erdian dagoen inurri bat bezalakoa da”. Horrelaxe ikusten du Iraide
Rabadánek bere jaioterria. Bere aitita-amamen etxea du haurtzaroko oroitzapen: “Gogoan dut amamarekin ortuan eta sukaldean egoten nintzen garaia”. Nerabezaroan, baina, ez zuen aurkitu “sentipenak partekatzeko inor”. irakasle-ikasketa ikasi zuen eta hezkuntza librea deskubritu zuen: “Ordurako banuen Latinoamerikara bidaiatu eta hango proiektuen berri izateko gogoa, beste kultura batzuekin batera bizitzeko nahia”. Gero, eskola publikoan lanean ziharduela, Arteterapia ikasi zuen Malagan, eta Waldorf pedagogia Madrilen. Apurka-apurka, irteteko beharra sortu zitzaion: “Neure ikuspegia zabaldu nahi nuen, beste bizimodu eta jarduera batzuen berri izan eta neure burua barrutik ezagutu”. Hala, beldurrari heldu eta amildegira jauzi egin zuen: “Deriotik alde egin nuen”. Bihotzari jarraituz hartu zuen erabakia, iritziak eta aurreikuspenak
bazter utzita, eta ibiltzeari ekin zion; izan ere, ikusi zuen sekulako aukerak zituela eta berak baino ez zituela mugak jartzen. Bidaia horretan bi bide aurkitu zituen: “beldurra edo bizitzarekiko konfiantza; fidatzea erabaki eta sentitzen duzun moduan jokatzen duzunean, dena erraz iragaten da”. Halatan, berak nahi zuen moduan bizitzea eta zoriontsu izatea erabaki zuen. Eskola publikoan zuen lana utzi eta Granadara joan zen, zirku-eskola batean ikastera. Ez zuen etxerik bilatu beharrik izan: ezagun bati errentan hartu zion logela, eta urtebete eman zuen han.
Denbora aurrera zihoan heinean, Alhambra hiriak Iraide guztiz harrapatu zuen; “esaten dutenez, Albaicíneko lauzak zapalduz gero, hango energiak ez dizu alde egiten uzten”. Horrek eragina du hango kulturen nahastean: “Plaza Largan, elkarren oso desberdina den jendez osaturiko mikrounibertsoa aurki daiteke “. Han, Iraidek lasaiago hartzen ditu gauzak; unean unekoa bizitzen du, eta ez dago arauen menpe: “iparraldean, batzuetan, oso serio hartzen dugu dena”. Iparraldeko izaera horri esker, ordea, puntualagoa eta lanean formalagoa da, Aste Santuko prozesioak baino gehiago (ez dator ekitaldi horiekin bat). Bestalde, hurbilago ikusten du eskasia: “jendea bizitzeko besterik bizi da, egunean-egunean”.
Bizitza bizirik dagoEtxera bueltatu eta entzuten duenean
hemen denak berdin jarraitzen duela, triste Alpujarran, etxean
egindako alfonbrekin.
119 Zenbakia
Abuztua2015
1313
jartzen da; izan ere, Iraiderentzat, bizitza bizirik dago eta une oro da desberdina: “oparia da”. Esaterako, aitita-amamen etxean emandako uneak: “amamarekin taloak egiten nituenean edo aitaitarekin indabak aletzen nituenean”. Horrela oroitzen du Derio, baita menditsua eta berdea ere. Senideen, belarraren eta tortilla-pintxo gozoen falta sumatzen du. Kanpoan urte batzuk eman ondoren, aitortzen du euskaldun sentitzen dela, baina ez dela ez hemengoa, ez hangoa. Orain, “munduko leku askotan dagoen” jendea du inguruan, eta den bezalakoa izan daiteke haiekin. Horrela, koherentziaz bizi da: “gustatzen zaidana egiten dudala sentitzen dut,
egiten dudana maite dut eta ni neu izan naiteke, eta horixe da zoriontsu izatea”. Horregatik, aitortu du bere herria ez dela bere bizitokia: “oso gustura sentitzen naiz kanpoan”. •
Granada
Granada Alhambra, Albaicín eta Sacromonte da, baina baita bertako herriak eta Alpujarra harrigarri eta garaia ere; han daude, besteak beste, Pampaneira eta Capileira herrixkak. Hara
joan eta Alpujarrako jakia edo ogi-mamiak jatea gomendatzen digu Iraidek. “Uda ondoren” da hara joateko sasoirik onena; Aste Santuan ez joatea gomendatu du, “turista asko egoten
delako eta prozesioek dena eteten dutelako”. Denok ateratzen dugu argazki tipikoa San Nicolas begiratokitik, Alhambra eta mendia ikusten direla. Iraidek Alpujarrara eraman gaitu, hango emakume artisauek egiten dituzten alfonbrei argazkiak ateratzera. Paseoan lasai ibiltzeko, Paseo de los Tristes delakotik ibiltzera gonbidatu
gaitu, edo Carrera del Darrotik, munduko kalerik ederrenetako batetik. Izen bereko ibaiaren ondoko inguru harriztatua da, orain dela 500 urte sortua, eta denborak aurrera eginagatik bere horretan dirauena. Izan ere, Granadaren xarmak erakarri eta beste garai batera eramaten gaitu, ekialdera eta hegoaldera. Goazen, bada.
“Bizitzak eskaintzen didanari irekitzen natzaio; hori askoz ere aberatsagoa da dena kontrolatu nahi izatea baino” hori da Iraideren filosofia. Iraide Euskal Herrira itzuli da, baina ez Deriora. Orain arte, Granadan bizi izan da; han, 0 eta 3 urte arteko umeen etxeko hezkuntza librearen inguruko proiektu batean aritu da, eta Hezkuntza Libreko eta Arte-terapiako ikastaro bat ematen zuen unibertsitatean. Gure herrian utzi zuen atsegin ez zuen guztia, bere bideari ekiteko; arauetatik urrun, berak jarriko zizkion mugak bere buruari. Hala, Iraidek bestela heldu zion krisiari: “gelditu eta geure buruari entzuteko garaia iritsi zen, gizatiarragoak izaten ikastekoa eta barneko erritmoetara itzultzekoa, geure burua sendatu, besteak epaitzeari utzi, eskerrak eman eta berriro ere zoriontasuna aurkitzeko”. Berak aurkitu duen
zoriontasun horixe bera.
Sukaldean amamarekin.