BUSTURIALDEKO HERRI TXIKIETAKO EMAKUME ETA GIZONEN
BERDINTASUNERAKO I. PLANA
(2009-2012)
IIgo ZONA: EA, ELANTXOBE, GAUTEGIZ-ARTEAGA eta IBARRANGELU
DOKUMENTUAREN AURKIBIDEA
1. SARRERA
2. INDARREKO LEGE MARKOA
3. EMAKUMEEN EGOERA BUSTURIALDEAN
4. BUSTURIALDEKO HERRI TXIKIETAKO EMAKUME ETA GIZONEN BERDINTASUNERAKO I.
PLANAREN EGITURA ETA KUDEAKETA
5. BUSTURIALDEKO HERRI TXIKIETAKO EMAKUME ETA GIZONEN BERDINTASUNERAKO I.
PLANERAKO ARLO BAKOITZAREKIN LOTUTAKO HELBURUAK
1. SARRERA
Planak emakume eta gizonen berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legea eta
Euskal Autonomia Erkidegoko Emakume eta Gizonen Berdintasunerako IV. Plana ditu
erreferentzia gisa. Izan ere, alde batetik berdintasunerako politikak eta baliabide
estrategikoen ezarpena bultzatzen dituzte administrazioaren barruan, eta bestetik
herritarrentzako jarduketak emakumeen berehalako beharrei erantzun ahal izateko.
Hori dela eta, Busturialdeko eskualdeko herrietako emakumeen beharrak kontuan
izango dituzten ekintzak biltzeak izan behar du plan berri honen ezaugarri nagusia. Hori
lortzeko, Busturialdeko herritarren hainbat eragile nagusi bilduko dituen eta parte
hartzekoa den prozesu bat ezarri da: eragile politikoak, udalaren pertsonal teknikoa,
udal erakunde autonomoak eta gizarte-eragileak.
Udalerrietako emakumeen presentzia handiagoa bermatzeko metodologiak, hasiera
batean, hainbat iturritatik bildutako informazio kuantitatiboaren tratamendua du oinarri
(indarreko legegintzako arauak, udal-errolda, udalaren organigrama, hainbat
erakunderen diagnostikoak …); eta, bigarrenik, aipaturiko eremu guztietako pertsonei
banako elkarrizketaren bidez lorturiko informazioaren azterketa kualitatiboa, baita
2008ko urrian, azaroan eta abenduan egin diren galdetegia eta eztabaidatzeko talde
heterogeneoak ere.
Hiru ataletan dago egituratuta dokumentu hau: bata Busturialdeko udalerrietako
Emakume eta Gizonen Berdintasunerako I. Plana diseinatzeko oinarria izan den lege
markorako sarrera; beste atal batek Busturialdeko udalerrietako emakumeen egungo
egoerari buruzko azalpen laburrak ematen ditu; eta azkenik, hirugarren atalean EAEko
Berdintasunerako IV. Planaren estrategiak zehazten dira, Busturialdeko udalerrietara
egokituak.
2. INDARREKO LEGE MARKOA
Euskal Autonomia Erkidegoan hainbat arau eta ekintza positiborako plan egin dira toki-,
lurralde- eta erkidego-mailan. Aurreratu den bezala, bi izango dira plan honen
diseinuaren oinarriak: EAEko Berdintasunerako Legea (4/2005) eta Emakundek
bultzaturiko EAEko Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako IV. Plana.
Euskal Autonomia Erkidegoko Emakume eta Gizonen Berdintasunerako 4/2005 Legea1
da, gaur egun, genero berdintasunerako helburuak eta planteamenduak egiten
dituen gorengo araua. Beren beregi aipatzen dira bertan tokiko administrazioak.
Zehazkiago, udalen eskumenei dagokienez, I. tituluko 7. artikuluan honako eginkizun
hau agintzen zaio tokiko administrazioari:
1.– Gizon eta emakumeen berdintasunaren arloan, Euskal Autonomia
Erkidegoko udalei dagokie, banaka edo herri horietako mankomunitateen
bitartez edo legea betetzeko eratutako mankomunitateen bitartez, honako
eginkizun hauen arabera:
a) Egiturak, programak eta prozedurak egokitzea eta sortzea genero
ikuspegia administrazioan txertatzeko.
b) Ekintza positiboko neurriak betearaztea toki mailan.
c) Toki mailako programazioa gobernuaren plangintza orokorraren eremuan
eta foru aldundien programazioa.
d) Estatistika eguneratuak egokitzea eta gordetzea, toki-mailan esku
hartzeko eremuetan gizon eta emakumeen egoera desberdina ezagutzea
ahalbidetuko duten estatistikak hain zuzen.
e) Emakumeek eta gizonek toki mailan duten egoerari buruzko azterlanak
eta ikerketak egitea.
f) Gizon eta emakumeen desberdintasunaz eta berdintasuna sustatzeko
beharrezko neurriez jabearazteko jarduerak egitea toki-mailan.
g) Tokiko araudiaren jarraipena egitea, baita gizon eta emakumeen
berdintasunaren printzipioaren araberako aplikazioa ere.
h) Gizon eta emakumeen berdintasunari buruzko bitartekoez eta programez
informatzea eta bideratzea herritarrak, baita diskriminazio anitza jasaten
1 Legea helbide honetan aurki daiteke: www.euskadi.net/bopv (2005/03/05)
duten emakumeen oinarrizko eskubide sozialen jabetza bermatzeko
programez edo zerbitzuez ere.
i) Programak edo zerbitzuak ematea, diskriminazio anitza jasaten duten
emakumeen oinarrizko eskubide sozialez jabetzea bermatzeko asmoz,
betiere zerbitzuen izaera dela-eta udal mailan eman behar badira.
j) Gizon eta emakumeen bizitza pertsonala eta familia eta lana bateratzeko
gizarte-komunitateko bitartekoak eta zerbitzuak ezartzea, betiere, zerbitzuen
izaera dela-eta udal mailan eman behar badira.
k) Erlazioak eta parte hartzeko eta lankidetzarako bideak ezartzea beste
erakunde publikoekin eta pribatuekin, baldin eta beren helburuen edo
eginkizunen arabera gizon eta emakumeen arteko berdintasuna toki-mailan
lortzea bultzatzen badute.
l) Toki-mailan gertatzen diren sexu-diskriminazioak detektatzea eta horiek
desagerrarazteko neurriak hartzea.
m) Haien eskumenen barruan agindu dakiekeen beste edozein eginkizun.
2.– Tokiko administrazioek aurreko paragrafoan ezarritako funtzioak
eraginkortasunez betetzen laguntzeko, administraziook Euskal Autonomia
Erkidegoaren laguntza teknikoa izango dute, baita foru administrazioen
sustapen-neurri egokiak ere.
Eta “Gizon eta emakumeen berdintasunerako planak” izeneko II. tituluaren 15.
artikuluan, hauxe zehazten da:
“Foru aldundiek eta udalek berdintasunerako planak edo programak
onetsiko dituzte, Eusko Jaurlaritzaren plangintza orokorretan ezarritako
gidalerroekin eta esku hartzeko ildoekin bat etorriz, eta ondorengoa
bermatuko dute, beharrezko bitarteko material eta ekonomikoak eta giza
bitartekoak erabiliz: foru aldundietako sailetan, erakunde autonomoetan
eta menpeko beste erakunde publikoetan edo horiekin lotutakoetan
eraginkortasunez eta koordinatuta betearaztea planetan eta legean
ezarritako neurriak. Udalek banaka edo mankomunitate gisa edo
horretarako eratuko diren mankomunitate gisa egin ditzakete jarduketak.
Hartara, Eusko Jaurlaritzaren laguntza teknikoa eta foru aldundien diru-
laguntza izango dute, bereziki, ekonomi eta kudeaketarako ahalmen
txikiena dutenek”.
Bestalde, Emakundek 2006an onetsitako EAEko Emakume eta Gizonen
Berdintasunerako IV. Plana argitaratu du2. Plan horretan, VIII. Legegintzaldian
berdintasunaren arloan euskal botere publikoen jarduera bideratu behar duten
gidalerroak bildu dira. Aurreko hiru planak indarrean izan diren hiru urteetako
eboluzioaren eta aurrerapenen emaitza gisa sortu da, Emakume eta Gizonen
berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legearen onespena irekitzen duen marko
berrian.
EAEko Gizon eta Emakumeen Berdintasunerako IV. Planak bere egin ditu ekintza
positiboa eta genero-ikuspegia edo mainstreaming-a txertatzea. Estrategia horiek
gehitze-efektua dakarte eta berdintasunerako helburuak lortzen laguntzen dute.
Zehazkiago, IV. Planean, lau ardatz bildu dira, berdintasunaren arloan esku hartzeko
zutabe handiak biltzen dituztenak –mainstreaming-a, jabetza eta gizarte-politikan parte
hartzea, baterako erantzukizuna eta bateratzea eta emakumeen kontrako indarkeria-;
eta bestetik esku-hartze horiek diseinatzeko, ezartzeko eta betearazteko eremu
instituzional nagusiak egituratzen dituztenak: kultura, hezkuntza, lana, gizarteratzea,
osasuna, hirigintza eta ingurumena. Arlo horietan, datozen urteetan landuko diren
berdintasunerako politiken arloko lehentasunak zehazten dira ardatz estrategikoetan.
2 Plana helbide honetan aurki daiteke: www.emakunde.es
Genero mainstreaming-a:
Genero mainstreaming-a genero berdintasuna eremu guztietan txertatzea,
zeharkakotasuna finkatzea eta sartzea dela esan daiteke definizio gisa. Mainstreaming-
a prozesu politikoa da, baina, aldi berean prozesu teknikoa ere bada. Politikak sortzeko
eta bideratzeko modu berriak dakartza, baita erakundearen eta antolaketaren
aldaketak ere, eta gainera aldaketak ekarriko ditu gizarte-egituretan. Emakumeek
bizitza-eremu guztietan parte osoa izatea du xede, baita politika orokorrei edo
sektorialei dagozkien politiketan inguruko proposamen guztien eta genero-
berdintasunaren ikuspegirako programen azterketa ere.
Jabetza eta gizarte-politikako partaidetza:
Jabetza deritzo emakumeek bitartekoez edo baliabideez jabetzeko modua hobetzeko,
erabakiak hartzeko prozesuetan parte-hartze handiagoa izateko eta emakumeak
gizarteari eragiteko duen ahalmena aintzat hartzeko prozesuari. Jabetzak hiru
elementu ditu oinarri: emakumeak mendekotasunean bizi direla jabearaztea, euren
bizitzari eta nahi duten garapenari buruzko erabakiak hartzeko antolaketa autonomoa
eta euren interes praktikoak eta estrategikoak identifikatzeko mobilizatzea
(Emakumeen Fundazioa, 2004). Ikusmolde horren arabera, emakumeek ahalmen eta
eragin handiagoa izango dute, bitarteko materialez eta ez-materialez jabetu ahal
izango dira eta gizartea aldatzeko prozesuan hartuko dute parte. Aldaketa-prozesuen
sortzaile bihurtzen dira.
Baterako erantzukizuna eta bizitza pertsonala eta familia eta lana
bateratzea:
Nahiz eta emakumeak lan merkatuan sartu, inoiz ez diote etxeko lanak eta familia
zaintzeko lanak egiteari utzi eta, zenbait gizonek hainbat lan bere gain hartzen badute
ere, ez dituzte oraindik bere egiten. umeak zaintzea adibidez.
Baterako erantzukizuna erantzukizun partekatua da, eta bizikidetzaren oinarrietako bat
izan behar du. Familia batean, baterako erantzukizuna badago, familiako kide guztiek,
gizon eta emakumeek, erabakiak hartzeko prozesuetan eta etxeak behar bezala
funtzionatzeko behar dituen lan guztien plangintzan erantzukizuna bere gain hartu eta
partekatu behar dute.
Bizitza pertsonala eta familia eta lana bateratzea laneko eta familiarekin egoteko
denborak berrantolatzean datza, ez emakumeek etxeko lanak eta soldatapeko lana
erosoago egin dezaten, baizik eta gizonek eta emakumeek pareko erantzukizunak izan
ditzaten etxeko lanetan eta soldatapeko lanetan.
Emakumeen kontrako indarkeria:
Ahaidetasun-erlazioa edo erlazio afektiboa duten edo izan duten pertsonen arteko
edozein eratako eraso fisikori, psikologikori edo sexuali deritzo genero indarkeria.
Gehien-gehienetan gizonak erasotzen du emakumea (bikotekideak, gurasoek, nebak,
semeak); beraz, nahiago dugu emakumeen kontrako tratu txarrak eta indarkeria deitu.
3. EMAKUMEEN EGOERA BUSTURIALDEAKO HERRIETAN
Busturialdeko udalerrietako emakumeen egoeran Euskal Autonomia Erkidegoan
eragiten dituzten faktoreak bertsuak diren arren, udalerri hauengan landa eremuko
berezitasunek emakume eta gizonen arteko ezberdintasun egoera espezifikoak sortzen
dituzte. Ondorioz, emakumeengan Euskal Autonomia Erkidego mailan eragiten dituzten
egoerez gain, landa-eremuan egun dauden gabezi eta mugek eragiten dute. Zehazki,
Busturialdeako zona honetan(Ea, Elantxonbe, Ibarrangelu eta Gautegiz-Arteaga)
honako hauek dira errealitatearen berezitasunak:
- Landa osagai garrantzitsua duten udalerriak diren arren, udalerri hauetako
nukleo urbanoen garapena aintzat hartzekoak dira. Errealitate honek, landa-
guneko beste udalerriek ez dituzten zenbait ezaugarriren ekarpena
ahalbidetzen du: harreman sozialen garapena sustatzen dituzten azpiegiturak
eta baliabideak. Ondorioz, elkartegintza nabarmena da udalerri hauetan.
- Udalerri hauetako ezaugarri garrantzitsuenetako bat soldatapeko lan ezaren
problematika da. Kontutan hartu beharreko gertaera bat da, udalerri hauetako
urruntasun geografikoa eta zahartze tasak egoera are larriago egiten baitute.
- Elantxobe eta Ibarrangelu udalerrietan zahartze tasa nabarmena da. Geroz
eta handiagoa den kolektibo honek, beharrizan eta demanda sozial handiak
eskatzen dituzte. Zahartze fenomenoak, bereziki, emakumeei eragiten dietela
azpimarratu beharra dago, adinekoen kolektiboa, batez ere, emakumez
osotuta baitago, emakumeengan bizi-itxaropena luzeagoa izatearen ondorioz.
- Mugikortasuna errazten duten bitarteko gutxi daude. Udalerri hauek oinarrizko
beharrizanak betetzeko nukleotatik urrun daudela kontutan hartu beharra dago
eta gainera, udalerrietako dispertsio geografikoak, biztanleriaren zenbait
kolektiboren isolamendu soziala eragin dezake. Ildo honetatik, gogoratu
beharra dago,emakumeek, oro har, mugikortasunerako aukerak mugatuak izan
ohi dituztela, jasaten duten estatus sozial txikiagoak eta beheragoko posizio
sozialak mugikortasunerako oztopo materialak eragiten dituztela
Zonaren araberako berezitasunez gain, kontutan hartu beharra daude, aldi berean,
orokorrean emakumeei eragiten dieten gertaerak ere kontutan hartu behar direla:
- Laneko diskriminazioa eta lan duinaz jabetzeko zailtasuna. Emakumeak
biztanleriaren erdia dira, baina langabezia-tasa handiagoa dute eta askoz diru-
sarrera gutxiago jasotzen dute gizonekin alderatuta.
- Emakume askok egiten duen lanak ez du merezi duen agerpena. Etxeko andre
askoren, ezkutuko ekonomiako emakumeen eta titularrak izan barik
nekazaritzako ustiategietan aritzen diren emakumeen lanak “ikusezintasun”
bidegabe horren adibide dira.
- Emakumeen kontrako indarkeria egitura-diskriminazioaren eta familiako
harremanen isla da; izan ere, berbazko tratu txarren eta tratu txar fisiko edo
psikikoen bidez azaltzen da.
- Hezkuntza-eskubidea zailtasuna da emakume askorentzat; hala, analfabetismo-
eta kualifikazio-maila handiagoa da emakumeen artean gizonen artean baino.
Emakume kualifikatuek ez dute ordainik lan-eremuan duten gaitasunagatik:
gizonezkoak saritu egiten soldata eta kargu altuagoekin; hezkuntza ez sexista ez
dago bermatuta egungo hezkuntza-sisteman, non, oraindik gizartean
baloratutako eredu gisa, androzentrismoan eta maskulinitatean oinarrituriko
gaitasunak eta ezagutzak transmititzen baitira.
- Estatistek adierazten dutena: ekonomi baliabide urriak dituzten hiru
pertsonatatik bi, emakumeak dira, hots, “pobreziaren feminizazioa” deritzona.
4. BUSTURIALDEAKO EMAKUME ETA GIZONEN ARTEKO BERDINTASUNERAKO I.
PLANAREN EGITURA ETA KUDEAKETA
I. Plana, esan den moduan, Emakume eta Gizonen Berdintasunerako 4/2005 Legea eta
EAEko Emakume eta Gizonen Berdintasunerako IV. Plana egokituta egituratu behar da.
Horren ondorioz, I. Planak berdintasunerako politiken garapena bideratu behar du
udalaren maila guztietan. Hortaz, funtsezkoa da udalaren ordezkari nagusia den
alkate/alkatesen eta zinegotzi eskuordetuaren lidergoa eta ituna.
Plan hau egin ahal izango da baldin eta, zeharkakotasunaren ikuspegitik, udalbatzako
arlo eta zerbitzu guztiek bere gain hartzen badute plana, bai diru-laguntza moduan
finkatuko den konpromiso formal gisa, bai gizon eta emakumeen aukera-
berdintasunerako konpromiso pertsonal gisa. Hala, helburu bakoitza gauzatzeko,
horretaz ardura duen udal arloari lotuko zaio helburua.
I. Planak edukiak ere zehaztuko ditu, baina diagnostikoko ondorioetan ezarritakoak
lehenetsiko dira, eta aipaturiko ardatz estrategikoen, jarduketa-arloen, programen,
helburuen eta ekintzen arabera bideratuko dira.
Azkenik, ezarpena eta jarraipena egiteko mekanismoak eta lanabesak zehaztuko dira,
baita kudeaketa eta jarraipen egitura ere.
Helburuen taula orokorra
MAINSTREAMING-A JABETZA BATERATZEA ETA BATERAKO ERANTZUKIZUNA
EMAKUMEEN KONTRAKO INDARKERIA
KULTURA ETA KIROLA
Genero-ikuspegia txertatzea kultura eta kirolaren arloan.
• Emakumeen partaidetza
bermatzea eta sustatzea espazio publikoan.
• Emakumeen jabekuntza prozesua bultzatzea
• Baterako erantzukizunerako eta zaintzaren etikarako kultura sustatzea.
• Baterako erantzukizunerako eta zaintza erantzukizun sozial lez hartzea.
. Sexismoa gizarte-kultura eta kirol eremuetatik errotik desagerrarazteko lana bultzatzea
HEZKUNTZA
Hezkidetza sustatzea edonolako hezkuntza prozesutan.
Hezkuntza sistemako eskaintza egokitzea gurasoen bizitza familiarraren , laboralaren eta pertsonalaren bateratzea erraztera
Hezkuntza prozesuetan(hezkuntza formal zein ez formalean) emakumeen aurkako indarkeria zein jarrera sexistak prebenitzea.
LANA
Enplegu-zerbitzuetan espezifikoki landa-eremuan genero ikuspegi batetatik egon daitezkeen beharrizanen ikuspegia txertatzea.
Emakumeen parte-hartzea lan-merkatuan handitzea.
Emakumeen lan-karga orokorra murriztea
.
GIZARTERATZEA
Gizarte zerbitzuetan landa eremuko errealitatearen araberako genero ikuspegia txertatzea
Askotariko diskriminazioan eta bazterketa-arriskuan dauden emakumeen baldintzak eta egoera hobetzea
Mendekotasuna daukaten pertsonei laguntzeko gizarte-komunitateko bitartekoak. .
Emakumearen kontrako indarkeriaren prebentzioa eta laguntza hobetzea .
OSASUNA
Genero ikuspegia osasun zerbitzuetan txertatzea
Emakumeek beraien gorputz eta osasunaren gainean erabakitzeko ahalmena handitzea.
Zaintzaileen zein zainduen bizi-maila hobetzea
Emakumeen aurkako indarkeria identifikatzea
HIRIGINTZA ETA INGURUMENA
• Genero-ikuspegia txertatzea herrigintzarekin, garraioarekin eta ingurumenarekin zerikusia duten udaleko zein bailarako proiektu eta politiketan.
• Herrigintzaren, garraio publikoaren eta ingurumenaren arloko plangintza, diseinu eta hobekuntza prozesu guztietan emakumeen partaidetza eta parekotasuna
• Emakumeen presentzia bermatzea eta ahalbidetzea espazio publikoetan.
Zaintzaileen zein zainduen bizi-maila hobetzea.
Emakumeen segurtasuna eta segurtasun ezaren irudipena hobetzea
KULTURA eta KIROLA ARLOA
MAINSTREAMING-A
M1.-Genero-ikuspegia txertatzea kulturaren eta kirolaren arloan. M1.1.- Kulturaren eta kirolaren arloan ekintzen planifikazioan eta kudeaketan generoaren ikuspegia barneratzea. Adierazleak
• Genero-ikuspegia txertatzen duten erakundeak. • Gizon eta emakumeen berdintasunerako eta aukera-berdintasunerako
trebakuntza-jardueretan parte hartu duen pertsonal teknikoaren ehunekoa. Estrategiak
• Trebakuntza. • Kultura zein kirol programazioaren planifikazioan eta kudeaketan genero
ikuspegia kontutan hartzea eta barneratzea ahalbidetuko duen erremintak sortzea.
Ekintzak Lanabesa Ekintza Trebakuntza
Aukera-berdintasunerako administrazioko pertsonala trebatzea eta genero ikuspegia programatzen diren kulturako eta kiroleko programen eta jardueren plangintzan eta garapenean txertatzen gaitzea. Kirol zein kultura ekintzetako parte-hartzean edota parte-hartze ezan, genero identitateek eta harremanek daukaten garrantziaz ohartaraztea. Programazio kulturalean eta parte-hartzearen sustapenean kontutan hartzea.
Ezagutza
Barne hedapenerako gida egitea eta ezagutaraztea administrazioko eta kontrataturiko pertsonalari; kulturako eta kiroleko programak eta jarduerak diseinatzean, planifikatzean eta ezartzean izan beharreko jokabide eta jarraibide onak bilduko dira bertan. Emakumeek kulturaren zein kulturaren arloan dituzten gustuak, itxaropenak, beharrak eta interesak ikusaraziko dituzten diagnostikoak sustatzea.
Inplikazioa eta erantzukizuna dituzten eragileak/erakundeak
- Udalaren kultura eta kirol arloa. - Herri mailako kultur eta kirol elkarteak.
JABETZA
J1.- Emakumeen partaidetza bermatzea eta sustatzea espazio publikoan. J1.1.-Emakumeen parte-hartzea sustatzea espazio publikoetan . Adierazleak
• Ekintza publikoetan parte-hartzen duten emakumeen kopuruaren igoera. Estrategiak
• Emakumeen parte-hartzea sustatzea herriko espazio publiko desberdinetan. • Berdintasun printzipioaren aldeko elkarlana bultzatzea emakume elkarte zein
berdintasunaren printzipioa bultzatzen duten elkarteen artean. Ekintzak Lanabesa Ekintza Partaidetza
Elkarteetan zein espazio publikoetan parte-hartzen ez duten emakumeen parte-hartzea sustatzea. Emakumeen elkarte edota taldeen arteko elkarlana sustatzea, berdintasun printzipioaren alde lan egiteko.
Baliabideak eta zerbitzuak
Emakumeen elkartegintza zein parte-hartzea sustatzera espazioak zein baliabideak bideratzea. Espazioak egokitzea ez dauden lekuetan. Herriko bizitza publikoan emakumeen partaidetza bermatzeko, kirol zein kultura ekintzen programazioa landa-guneko dispertsio geografikoa kontutan hartuz burutzea. Hau da, emakumeen partaidetza bermatzeko, dispertsio geografikoa gainditzera baliabideak bideratzea
Inplikazioa eta erantzukizuna dituzten eragileak/erakundeak - Udalaren kirol eta kultura arloa - Emakumez osatutako emakume taldeak eta elkarteak. - Berdintasunaren alde egiten duten elkarteak.
J2.- Emakumeen jabekuntza prozesua bultzatzea. 2.1.- Kultura zein kirol programazioaren bitartez, emakumeen jabekuntza prozesua bultzatzea. Adierazleak
• Emakumeen jabekuntza prozesura bideratutako kirol zein kultura programen kopurua.
Estrategiak • Kirol zein kultura eskaintzaren bitartez, emakumeak sexu arrazoiarengatik bizi
dituzten egoera ezberdinduez kontzientziatzea eta hausnarraraztea. Ekintzak Lanabesa Ekintza Kultura zein kirol bitarteko desberdinen bitartez(hitzaldiak, pelikula
emanaldiak, ikastaroak etab.) emakumeen jabekuntza prozesua abiaraztea.
Trebatzea Kultura eta kirol arloko teknikari zein politikoak trebatzea jabekuntza prozesuetan.
Inplikazioa eta erantzukizuna dituzten eragileak/erakundeak - Udaleko kultura eta kirol arloa. - Herri mailako kultur eta kirol elkarteak.
BATERATZEA ETA BATERAKO ERANTZUKIZUNA
B1.- Baterako erantzukizunerako eta zaintzaren etikarako kultura sustatzea. B1.1.- Baterako erantzukizuna eta zaintzaren etika sustatzen den gizarte-kulturako kontzientzia handitzea. Adierazleak
• Baterako erantzukizuna eta zaintzaren kultura sustatzen diharduen kulturako arloaren jardueren kopurua.
Estrategiak • Baterako erantzukizunaren kultura sustatu beharraz jabearazteko kanpainak
egitea. • Emakumeen eta gizonen lanen baterako erantzukizuna bultzatzeko tailerrak
egitea eta baterako erantzukizuna haurren eta gazteen artean sustatzeko jarduerak egitea.
• Emakumearen esparru pribatua eta garapen pertsonala lantzeak daukan garrantziaz ohartaraztea bai emakumeak eurak bai beraien familiak.
Ekintzak Lanabesa Ekintza Trebakuntza
Kultura-arloetako pertsonal teknikoa trebatzea kultura/kirola eta baterako erantzukizuna sustatzeari buruzko programak eta jarduerak diseinatzeko. Hezitzaileak, begiraleak eta gizarte-kulturan eta hezkuntza bultzatzeko eremuetan lan egiten dutenak trebatzea, bereziki aisialdian eta denbora librean, baterako erantzukizunaren eta zaintzaren etikaren inguruko balioak sortzeko metodologiei eta bitartekoei dagokienez.
Inplikazioa eta erantzukizuna dituzten eragileak/erakundeak - Udalaren kultura arloa
B2.- Baterako erantzukizuna eta zaintza erantzukizun sozial lez hartzea.. C2.1.- Emakumeen parte-hartzea bermatzera eta erraztera, lan-karga murriztuko duten baliabideak ezartzea. Adierazleak
• Kirol eta kultura ekintzetan parte-hartzen duten emakumeen kopuruaren igoera.
• Adinekoen zein adingabekoen zaintzara bideratutako baliabideak. Estrategiak
• Umeen eta adinekoen zaintzara bideratuta dauden baliabideen eta kirol/kultura baliabideen koordinazioa bultzatzea, emakume eta gizonek garapen pertsonala, familiarra eta laborala bateratzea errazte aldera.
Ekintzak Lanabesa Ekintza Araua Emakumeen lan-karga murriztera eta ondorioz, emakumeen parte-
hartzea kultur zein kirol ekintzetan bermatzeko, baliabideak eta azpiegiturak koordinatzea.
Inplikazioa eta erantzukizuna dituzten eragileak/erakundeak - Udalaren kultura eta kirol arloa. - Udaleko Gizarte Ekintza arloa.
EMAKUMEEN KONTRAKO INDARKERIA
I.1. Sexismoa gizarte-kulturako eremuetatik errotik desagerrarazteko lana bultzatzea. I1.2.- Gizarte-kulturako eremuetan emakumeen kontrako indarkeria prebenitzeko eta desagerrarazteko kanpainen kopurua handitzea. Adierazleak
• Herritarrak indarkeriaz jabearazteko eginiko kanpainen kopurua. • Indarkeria indartzen duten mezu, irudikapen edota trataera sexista duten
kultura ekintzen jaitsiera. Estrategia
• Herritarren artean, indarkeriaren aurkako kontzientzia bultzatuko duten kanpainak burutzea.
• Sexismoaren gaineko kontzientzia sustatzea, kirol eta kultura arduradun eta bultzatzaile den oro, mezu, irudikapen edota trataera sexista duten kirol eta kultura ekintza oro ekiditu asmoz.
Ekintzak Lanabesa Ekintza Koordinazioa
Herritarrak jabearazteari buruzko erakundeen arteko akordioak sustatzea, emakumeen kontrako indarkeria desagerrarazteko eta prebenitzeko. Komunitateko bitartekoen eta eragileen parte-hartzea bilatzea kanpaina horietan, mezua komunitatera zabaltzeko eginkizuna betetzen dutela eta.
Trebakuntza
Kirol eta kultura ekintzen arduradun eta bultzatzaile den ororen kontzientzia bilatzea, indarkeria indartzen duen mezu eta irudikapen sexisten gainean. Emakume eta gizonei buruzko mezu zein irudikapen orekatuagok bultzatuko dituzten kirol eta kultura programak sortzeko gaitzea.
Inplikazioa eta erantzukizuna dituzten eragileak/erakundeak - Udalaren kultura eta kirol arloa - Hezkuntza-erakundeak - Busturialdeko Gizarte Zerbitzuen Elkargoa - Gizarte-kulturako erakundeak - Udalaz gaindiko erakundeak (Berdinsarea, Aldundia, Eusko Jaurlaritza,
Emakunde)
HEZKUNTZA-ARLOA
MAINSTREAMING-A
M1.-Hezkidetza sustatzea edonolako hezkuntza prozesutan. M.1.1.- Hezkuntza formaleko eta ez-formaleko erakundeekin egitura egonkorra ezartzea Busturialdean hezkidetza sustatzeko. Adierazleak
• Eztabaida-guneak eratzeko sortzen diren koordinazio egituren kopurua • Egitura horrek bultzaturiko jardueren kopurua
Estrategiak
• Hezkuntza-arloan esku hartzen duten erakunde guztiek parte hartuko duten eztabaidagunea sortzea, arlo hori modu orokorrean ulertuta (hezkuntza prozesu formalak zein ez-formalak).
Ekintzak Lanabesa Ekintza Trebatzea
Haurrei zein gazteei zuzendutako zerbitzuetako arduradunen eta pertsonalaren trebatzea hezkidetzaren eta genero ikuspegiaren arabera.
Diagnostikoa
Orain arte, hezkuntza formaleko zein ez formaleko zerbitzu zein proiektuetan erabilitako materialen, programa eta euskarrien berrikuzpena, orain arte transmititutako baloreen identifikazio bat egiteko eta etorkizunera begirako lanabes berrien sorrera planteatzeko eta garatzeko.
Ezagutza
Bailara mailan zein herri mailan egon daitezkeen hezkuntza formaleko zentroetan, hezkidetza sustatzen duten proiektuen berri ematea eta hauek ezartzeko aholkatzea.
Inplikazioa eta erantzukizuna dituzten eragileak/erakundeak
- Udalaren hezkuntza edota kultura arloa. - Haur Eskolen Partzuergoa - Hezkuntza-erakunde formalak: Berritzegunea, ikastetxeak eta ikasleen
gurasoen elkarteak, LHI. - Ez-formalak diren hezkuntza-erakundeak: aisialdirako elkarteak, HHI edo EPA, … - Mankomunitate mailan gazteei zuzendutako programak bultzatzen dituzten
erakundeak edota programak: Gazte Plana,...
BATERATZEA ETA BATERAKO ERANTZUKIZUNA
B1.- Hezkuntza sistemako eskaintza egokitzea gurasoen bizitza familiarraren , laboralaren eta pertsonalaren bateratzea erraztera . B1.1.-Herri txikietan dagoen hezkuntza eskaintza edo eskaintza eza, gurasoen bizitza laborala, pertsonala eta familiarra bateratzera errazteko bideratzea. Adierazleak
• Haur eskolen sorrera eskariak dauden udalerrietan. • Eskolen sorrera eskariak dauden udalerrietan
Estrategiak
• Hezkuntzaren eremuarekin lotutako zerbitzuen eskaintza eta eskaria aztertzea.
Ekintzak Lanabesa Ekintza Ezagutza
Hezkuntzarekin zerikusia duten zerbitzuen eskaintza eta eskaria aztertzea: jantokiak, garraioa, haur eskolak, eskola zentroak... Bereziki, beharrizana dagoen lekuetan,Haur eskolen plazak sortzea eta gurasoen baldintzetara, egoeretara eta beharretara egokitzeari buruzkoak aztertzea.
Baliabideak eta zerbitzuak
Hezkuntza sistemaren eskaintza eta eskaritik eratorritako beharrizanak betetzeko pausuak ematea.
Inplikazioa eta erantzukizuna dituzten eragileak/erakundeak
- Udalaren hezkuntza-arloa - Haurreskolen Partzuergoa - Hezkuntza erakundeak: Berritzegunea, ikastetxeak eta ikasleen gurasoen
elkarteak, musika-eskola... - Eusko Jaurlaritza:Hezkuntza saila.
INDARKERIA
I1.- Hezkuntza prozesuetan(hezkuntza formal zein ez formalean) emakumeen aurkako indarkeria zein jarrera sexistak prebenitzea I1.1.- Jarrera sexistak detektatu eta edonolako hezkuntza prozesuetan emakumeen aurkako indarkeria prebenitzea kanpaina eta programen bitartez. Adierazleak
• Emakumeen aurkako indarkeriaren prebentziorako burutzen diren programa kopurua.
Estrategiak
• Edonolako hezkuntza prozesuetan(formalean zein ez formalean)sexismoa eta emakumeen aurkako indarkeria lantzea, edonolako jarrera prebenitzeko adin goiztiarretatik.
Ekintzak Lanabesa Ekintza Trebakuntza
Sexismoa eta emakumeen aurkako indarkeriaren prebentziorako programak garatzea, edonolako hezkuntza prozesuetan eta arduradunak gai honekiko sentsibilizatu eta kontzientziatzea.
Sentsibilizazioa
Sexismoan eta emakumeen aurkako indarkerian eragiten duten genero estereotipoez kontzientziatu eta indarkeriaren adiera desberdinez ohartarazi gazteak.
Inplikazioa eta erantzukizuna dituzten eragileak/erakundeak
- Udalaren hezkuntza-arloa - Hezkuntza erakundeak: Berritzegunea, ikastetxeak eta ikasleen gurasoen
elkarteak... - Eskualde mailan gazteei zuzendutako programak bultzatzen dituzten
erakundeak edota programak: Gazte Plana,... - Gazteen elkarteak.
LAN-ARLOA
MAINSTREAMING-A
M1.-Enplegu-zerbitzuetan espezifikoki landa-eremuan genero ikuspegi batetatik egon daitezkeen beharrizanen ikuspegia txertatzea. M1.1.- Enplegu-zerbitzuetan landa-eremuan genero-ikuspegitik egon daitezkeen beharrizanez konturatzea. Adierazleak
• Emakumeak lanean sartzeko aukera-berdintasuna bermatzen duten zerbitzuak edota neurriak ezarrita dituzten enplegu-zerbitzuen ehunekoa.
• Barne antolaketa eta programak eta zerbitzuak berdintasunaren printzipiora egokitu dituzten enplegu-zerbitzuen proportzioa.
Estrategiak
• Estatistikak, diagnostikoak, azterlanak eta ikerketak aukera-berdintasunera egokitzea.
• Landa-eremuan lanaren sustapenerako trebakuntza genero ikuspegitik. Ekintzak Lanabesa Ekintza Ezagutza Landa eremuan, lanaren esparruan genero ikuspegitik egon
daitezkeen beharrizanak identifikatzea Trebakuntza Enplegu zerbitzuetako eta erakunde laguntzaileetako pertsonala
trebatzea genero ikuspegitik emakumeen baldintza ekonomikoak hobetzeko landa eremuan egon daitezkeen beharrizan, gabezi eta potentzialez.
Inplikazioa eta erantzukizuna dituzten eragileak/erakundeak - Udalaren ekonomia-arloa. - Lanbide-ekimenak - INEM - Landa garapenerako entitate arduraduna:Urremendi.
JABETZA
J1.- Emakumeen parte-hartzea lan-merkatuan handitzea. J1.1.- Landa-eremauen emakumeei zuzendutako lan enplegua sortuz. Adierazleak
• Emakume lehiatien proportzioaren igoera. • Landa-eremuan emakumeen parte-hartzea lan merkatuan handitzera
bideratutako programen kopurua. Estrategiak
• Emakumeen parte-hartzea sustatzea landa eremuan kokaturiko ekonomia aktibitateetan.
• Emakumeek sustaturiko ekimenen aldeko pizgarriak ematea eta horiek lehenestea.
Ekintzak Lanabesa Ekintza Ezagutza Landa-eremura zuzenduta egon daitezkeen emakume
ekintzaileen identifikazioa eta erakarpena. Landa-eremuan emakumeen lan aktibitatea areagotu dezaketen baliabideen eta potentzialtasunen diagnostikoa eta bideragarritasun planaren sorrera. Beste errealitate batzuetako esperientzien hurbilpena.
Trebakuntza Emakumeei landa-eremuan sor daitezkeen lan-postuetarako beharrezkoa den formazio eta trebakuntza ematea.
Jabearaztea Landa-eremuko emakumeak beharrizan, eskubide eta betebehar ekonomikoez ohartarazi eta kontzientziatzeko kanpainak.
Inplikazioa eta erantzukizuna dituzten eragileak/erakundeak - Udalaren ekonomi sustapen-arloa - Lanbide-ekimenak:Behargintza. - INEM - Landa garapenerako arduraduna den entitatea: Urremendi.
BATERATZEA ETA BATERAKO ERANTZUKIZUNA
B1.- Emakumeen lan-karga orokorra murriztea. B1.1.- Lanaren esparru pribatuan eragitea: emakumeek beraien gain hartzen duten etxeko zein zaintza arduretan eragitea. Adierazleak
• Bizitza pertsonala eta familia eta lana bateratzea eta baterako erantzukizuna sustatzeko buruturiko ekintza-kopurua eta -mota.
• Bateratzeaz eta baterako erantzukizunaz edo horiei buruzko informazioa jasotzen duten pertsonak jabearazteko kanpainen kopurua.
Estrategiak • Gizonek etxeko lanetan eta zaintzetan duten erantzukizuna sustatzeko
jabearazte-, informazio- eta trebakuntza-prozesuak garatzea. • Gizonek aitatasun- eta zaintza-lizentziak eta -baimenak erabiltzeaz
jabearazteko ekintzak burutzea. • Emakumeen lan-karga murrizteko adinekoen zein adingabekoen zaintzan
dauden beharrizanak betetzea. Ekintzak Lanabesa Ekintza Zerbitzuak eta bitartekoak
Bizitza pertsonala eta familia eta lana bateratzea ahalbidetzen duten eskualdeko zerbitzuen eta bitartekoen direktorioa sortzea.
Jabearaztea Direktorioa ezagutaraztea herritarren artean eta herri administrazioko pertsonalaren artean. Gizonek aitatasun eta menpeko pertsonak zaintzeko baimenak eta lizentziak erabiltzeaz jabearazteko ekintzak burutzea.
Eskualdean adinekoen zein adin-gabekoen zaintzan egon daitezkeen gabeziak betetzeko pausuak ematea.
Inplikazioa eta erantzukizuna dituzten eragileak/erakundeak - Udalaren giza baliabideen arloa. - Eskualdeko Landa-garapenerako entitate-arduraduna: Urremendi.
GIZARTERATZE ARLOA
MAINSTREAMING-A
M1.- Gizarte zerbitzuetan landa eremuko errealitatearen araberako genero ikuspegia txertatzea. M1.1.- Genero harremanek landa gunean izan hartzen dituzten adierazpenak aintzat hartzen dituen ikuspegia txertatzea gizarte ekintzako diagnostikoetan, plangintzetan, esku-hartzeetan eta ebaluazioetan. Adierazleak
• Landa eremuan genero ikuspegitik detektatutako problematiken identifikazioa. • Genero-ikuspegia landa-eremura txertatu duten proiektuen kopurua.
Estrategiak
• Gizarte-ekintzako plangintzetan, esku-hartzeetan eta ebaluazioetan genero-ikuspegia landa eremuan ezartzea.
• Arlo horietako pertsonal teknikoa trebatzea eta aholkuak ematea.
Ekintzak Lanabesa Ekintza Ezagutza
Gizarte ekintzako arloak aztertzea genero ikuspegiarekiko dagoen ezagutza-maila ezagutzeko, landa gunean emakumeengan sortzen diren bazterketa kasuak identifikatu ahal izateko.
Trebakuntza
Herri administrazioetako gizarte ekintzaren arloko pertsonal teknikoarentzako genero ikuspegia landa-gunerako beharrizanetara beharrezkoak diren trebakuntzarako ekintzak burutzea, genero-ikuspegiaren diagnostikoaz, plangintzaz, esku-hartzeaz eta ebaluazioaz jabearazteko.
Inplikazioa eta erantzukizuna dituzten eragileak/erakundeak - Udalaren Gizarte Ekintza Arloa. - Oinarrizko gizarte zerbitzuak.
JABETZA
J1.- Askotariko diskriminazioan eta bazterketa-arriskuan dauden emakumeen baldintzak eta egoera hobetzea. J1.1.- Pobrezian eta bazterketa-arriskuan dauden pertsonentzako bitartekoak egokitzea egoera horretan dauden emakumeen baldintzak eta egoera hobetzeko. Adierazleak
• Egoera horretan dauden emakumeen baldintzak hobetzeko bitarteko egokien kopurua.
• Bitarteko ekonomikoez, lanaz, etxebizitzaz, trebakuntzaz eta kulturaz jabetzeko modua hobetzea.
• Egoera horretan dauden emakumeen egoera hobetzeko bitarteko egokien kopurua.
• Informazioa eskuratzeko modua hobetzeko eta jabearazteko ekintza-mota eta ekintza -kopurua.
Estrategiak • Landa eremuan emakumeengan sortzen diren askotariko diskriminazioak
identifikatu: sexuaren , jatorriaren edo etniaren eta kondizio sozialen araberako askotariko diskriminazioak sortzen den landa eremuan.
• Emakumeen bazterketa egoeran eragiten duten egiturazko kausetan hausnartu egoera, baldintza zein beharren eraldaketa gauzatuko duten jarduera ildoak ezarri ahal izateko.
• Jasotzen diren baliabide ekonomikoek bazterketa egoera gainditzea ahalbidetzen duten behatzea:oinarrizko beharrizanak estaltzen diren, baliabideetarako sarrera sustatzen al duten …
• Informazio, orientazio eta aholkularitza zerbitzuak genero ikuspegiarekin sortzea edo egokitzea.
• Gizarte Zerbitzuetako pertsonala bazterketa egoeran dauden emakumeen jabekuntza eta ahalduntzea sustatzeko programen diseinuan eta planifikazioan trebatzea.
Ekintzak Lanabesa Ekintza Ezagutza
Pobrezia edota bazterketa arriskurako egoeretan bizi diren emakumeen baldintzak, egoerak eta beharrak aztertzea. Bazterketa-arriskuan dauden emakumeen laguntzen eta diru-laguntzen estaldura nahikoa den ala ez aztertzea, malgutasun irizpideak baloratzeko edota baliabide osagarriak sortzeko.
Koordinazioa
Emakumeengan askotariko diskriminazioak eta ondorioz, pobrezia egoerak eragiten dituzten faktoreetan eragiteko egiturak sortzea.Beste erakundeekin elkarlana sustatzea.
Zerbitzuak eta bitartekoak
Landa-eremuan pobrezia egoera desberdinetan dauden emakumeei zuzendutako laguntzen berrikuspena eta egokitzapena.
Trebakuntza
Askotariko diskriminazio egoeratan dauden emakumeen egoera hobetzeko eta jabetzea sustatzeko programak diseinatzeko eta planifikatzeko trebakuntza.
Inplikazioa eta erantzukizuna dituzten eragileak/erakundeak - Udalaren Gizarte Ekintza Arloa - Busturialdeko Gizarte Zerbitzuen Elkargoa. - Emakumeen elkarteak - Talde horientzat lan egiten duten erakundeak - Behargintza - Helduen Hezkuntza Iraunkorra
BATERATZEA ETA BATERAKO ERANTZUKIZUNA
B1.-Mendekotasuna daukaten pertsonei laguntzeko gizarte-komunitateko bitartekoak. B1.1.- Zaintza lanak egiten dituztenen karga ekonomikoak, sozialak eta psikologikoak murrizteko bitartekoak gehitzea. Adierazleak
• Udalaren gizarte ekintza sailak autonomia funtzionalik ez duten pertsonak zaintzen dituzten emakumeen karga sozialak, ekonomikoak eta psikologikoak murrizteko jartzen dituen bitarteko kopurua.
• Zaintzaileen beharrei buruzko azterlan motak eta emaitzak. Estrategiak
• Zaintza lanen azaleratzea. • Emakumeek pertsonak zaintzeko betiko eginkizunaren alternatibak eta
formula berrien proposamenak bilatzea Ekintzak Lanabesa Ekintza Zerbitzuak eta bitartekoak
“Laguntza-poltsa”ko sistema bat sortzea autonomia funtzionalik gabeko senideak zaintzen dituztenentzat.
Ezagutza Gai honetako eskariari aurre egiteko beharrezko bitartekoei dagokienez dauden beharrak aztertzea haien beharrei erantzunak emateko (autolaguntzako taldeak, laguntza psikologikoa….)
Ezagutza Zaintza lana kuantifikatu,azaleratu eta lan honek zaintzaileengan sortzen dituzten beharrizanak identifikatu.
Trebakuntza Oinarrizko gizarte-zerbitzuetako pertsonala trebatzea generoaren gizarte-eraketan “zaintzaileen eginkizunean” dagoen erlazio zuzenari dagokionez,eta baita ardura sozial honek eragiten dituzten ondorio ekonomiko, sozial eta psikologikoei dagokionez ere.
Inplikazioa eta erantzukizuna dituzten eragileak/erakundeak - Udalaren Gizarte Ekintza Arloa - Busturialdeko Gizarte Zerbitzuen Elkargoa. - Talde horientzat lan egiten duten erakundeak
EMAKUMEEN KONTRAKO INDARKERIA
I1.- Emakumearen kontrako indarkeriaren prebentzioa eta laguntza hobetzea. I1.1.- Emakumeen aurkako indarkeriaren, prebentzioa, hautemate goiztiarra eta baterako erantzuna. Adierazleak
• Hautemate goiztiarretik hautemandako indarkeria kasuen kopurua. • Indarkeriari buruzko trebakuntzan parte hartu duen herri-administrazioetako
pertsonal teknikoaren ehunekoa. • Indarkeriaren adierei eta indarkeria desagerrarazteaz jabearazteko kanpaina-
motak eta -kopurua. • Protokoloaren ezarpenean lan egiten duten erakundeen kopurua
Estrategiak • Indarkeriaren adiera desberdinen gainean(motak, zikloak, ondorioak)
trebatzea hautemate goiztiarra bultzatzeko. • Beste erakunde batzuekin batera, prebentziorako eta baterako jarduera
koordinatuetarako protokoloen ezarpena. • Indarkeriaren aurrean dauden baliabideez ondo informatzea herritarrak
Ekintzak Lanabesa Ekintza Trebakuntza Emakumeen kontrako indarkeriaren prebentziorako eta
hautemate goiztiarrerako, espezializaturiko trebakuntza ematea gizarte zerbitzuko langileei.
Jabearaztea Beste erakundeekin batera jarduteko egitura koordinatuak eta egonkorrak ezartzea indarkeriaren aurkako prebentzioa eta baterako erantzuna sustatzeko.
Informazioa Genero indarkeria jasaten dutenentzat laguntza eske nora jo,bai eta, laguntzeko dauden baliabideez informatzea herritarrak.
Inplikazioa eta erantzukizuna dituzten eragileak/erakundeak - Udalaren Gizarte Ekintza Arloa - Busturialdeko Gizarte Zerbitzuen Elkargoa - Udaltzaingoa - Berritzegunea - HHI edo EPA
OSASUN-ARLOA
MAINSTREAMING-A
M.1. Genero ikuspegia osasun zerbitzuetan txertatzea
M1.1 Osasunean emakumeengan eman daitezkeen beharrizan espezifikoak identifikatzea eta prebenitzea. Adierazleak
• Emakumeei gehien eragiten dieten gaixotasunen prebentzioa sustatzeko jarduera-mota eta kopurua.
Estrategiak • Genero ikuspegia txertatzea bai herri mailako osasun zentroetan bai
eskualde mailako osasun zentroetan(Gernikaldea) • Emakumeei zuzenean eragiten dieten osasun arazoak edota beharrizanak
identifikatzeko protokoloa ezartzea. Ekintzak Lanabesa Ekintza Trebakuntza Osasun alorreko arduradunak udal mailakoak zein eskualde
mailakoak(Gernikaldea) genero ikuspegitik trebatzea eta gaitzea . Ezagutza Genero ikuspegi batetatik osasun beharrizanak eta bete gabeko
gabeziak detektatzea. Inplikazioa eta erantzukizuna dituzten eragileak/erakundeak
- Herri mailako osasun zentroak - Eskualde mailako osasun entitatea: Gernikaldea
JABETZA
J1.- Emakumeek beraien gorputz eta osasunaren gainean erabakitzeko ahalmena handitzea. J1.1.- Emakumeek beraien gorputzari zein osasunari eragiten dieten aspektu guztien informazio osoa izatea. Adierazleak
• Burutu diren kanpaina kopurua, zuzendutako emakume kolektiboen arabera. • Informazioa eskatzen duten emakumeak. • Eztabaidatan parte hartzen duten emakumeak.
Estrategiak • Emakumeen gorputzaren zein osasunaren eta bereziki emakumeei eragiten
dieten osasun arazoak tratatzeko aukerei buruz informatu eta hausnarketa garatzea.
Ekintzak Lanabesa Ekintza Ezagutza Emakumeen gorputzaren gaineko eskubideei buruzko kanpaina
bat zabaltzea. Jabearaztea
Emakume talde bakoitzarekin(adinekoak, gazteak …)bere kondizioekin,gorputzarekin eta osasunarekin bat datozen beharrizan, gabezien edota eskubideen gaineko hausnarketa bat abiaraztea. Emakumeek egun daukaten lan karga bikoitzaren zein zaintzaileek egiten duten lanaren kostu pertsonalari eta osasun ondorioei buruzko informazioa emateko esku-hartzea eta jabearazteko jarduerak egitea
Inplikazioa eta erantzukizuna dituzten eragileak/erakundeak - Udalaren Gizarte Ekintza Arloa - Busturialdeko Gizarte Zerbitzuen Elkargoa - Emakume talde eta elkarte desberdinak. - Gazteekin edo gazteentzat lan egiten duten gizarte-kulturako erakundeak
BATERATZEA ETA BATERAKO ERANTZUKIZUNA
B1.- Zaintzaileen zein zainduen bizi-maila hobetzea. B1.1.- Pertsona horiek zaintzen dituztenen karga ekonomikoak, sozialak eta psikologikoak murrizteko bitartekoak gehitzea. Adierazleak
• Pertsona zaintzaileen errolda bat burutzea. • Pertsona zaintzaileei zuzendutako programa kopurua.
Estrategiak • Etxeko medikuekin batera egindako elkarlanetik pertsona zaintzaileen zein
lan mota hauetatik eratortzen diren egoera/bizi-baldintzen azaleratzea. • Pertsona zaintzaileen bizi-baldintzen hobetzean esku-hartzea. • Pertsona zaintzaileen lanaz kontzientziatzea gizartea.
Ekintzak Lanabesa Ekintza Ezagutza
Pertsona zaintzaileak zein hauek esparru pribatuan egindako lana azaleratzea..
Lan honetatik eratortzen diren bizi-baldintza eta ondorioak identifikatzea.
Zerbitzuak eta bitartekoak
Pertsona zaintzaileen osasunean eta bizi baldintzen hobekuntzan eragingo duten esku-hartzeak sortzea
Jabearaztea
Zaintza-lanak emakumeengan zentratzeak dauzkan ondorioez kontzientziatzea eta lan-karga horiek sozializatzeko beharrizanaz kontzientziatzeko kanpainak burutzea.
Inplikazioa eta erantzukizuna dituzten eragileak/erakundeak - Udalaren Gizarte Ekintza Arloa - Busturialdeako Gizarte Zerbitzuen Elkargoa - Herri mailako zein eskualde mailako osasun zentroak - Emakumeekin edo emakumeentzat lan egiten duten erakundeak
EMAKUMEEN KONTRAKO INDARKERIA
I1.- Emakumeen aurkako indarkeriaren hautematerako eta erantzunerako sistema ezartzea. I1.1.- Busturialdeko herri txikietan emakumeen aurkako indarkeriaren prebentzioa,identifikazio goiztiarra eta honen aurreko erantzun bateratua ahalbidetuko dituzten neurriak abian jartzea. Adierazleak
• Hautemate goiztiarretik eratorritako indarkeri kasuen kopurua. • Trebatutako profesionalen kopurua. • Protokoloaren ezarpenean lan egiten duten erakunde kopurua.
Estrategiak • Osasun zentroetako zein Gizarte Ekintzako profesionalak genero araberako
indarkerian formatzea. • Emakumeen aurkako indarkeria identifikatzea ahalbidetuko duen protokoloen
ezarpena. Ekintzak Lanabesa Ekintza Formazioa
Emakumeen kontrako indarkeriak hartzen dituen formak eta adierazleak identifikatu ahal izateko formazioa eta lanabesak ematea osasun zein gizarte alorreko profesionalei. Indarkeriaren hautemate goiztiarra erraztuko duten lanabesen sorrera , barne hedapenerako.
Zerbitzuak eta bitartekoak.
Beste erakunde batzuekin baterako erantzuna eta prebentziorako protokoloak sustatuko dituen egitura koordinatuak eta egonkorrak ezartzea
Inplikazioa eta erantzukizuna dituzten eragileak/erakundeak - Udalaren Gizarte Ekintza Arloa - Busturialdeako Gizarte Zerbitzuen Elkargoa. - Osakidetza - Emakumeekin lan egiten duten erakundeak eta elkarteak.
HIRIGINTZA, GARRAIO PUBLIKO ETA INGURUMEN ARLOA
MAINSTREAMING-A
M1.-Genero-ikuspegia txertatzea herrigintzarekin, garraioarekin eta ingurumenarekin zerikusia duten udaleko zein bailarako proiektu eta politiketan. M1.1.- Genero-ikuspegia herrigintzaren, garraio publikoaren eta ingurumenaren arloko plangintza, diseinu eta hobekuntza prozesuetan barneratzea. Adierazleak
• Genero ikuspegia kontuan izanik eginiko hirigintzako zein landa garapenerako jardueren guztizko kopurua.
• Jokabide ontzat jo daitezkeen proiektuen kopurua. Estrategiak
• Herrigintzako zein landa-garapenaren diseinuaren eta plangintzaren arduradunak eta kargu publikoak eta teknikoak jabearaztea, trebatzea eta aholkuak ematea.
Ekintzak Lanabesa Ekintza Jabearaztea Kargu publikoak eta teknikoak herriko hobekuntza, diseinu eta
plangintzarekin lotutako gaietan genero-ikuspegia sartzearen garrantziaz jabearaztea.
Trebakuntza Kargu publikoak eta teknikoak trebatzea genero-ikuspegia herriko hobekuntzan, diseinuan eta plangintzan sartzeari dagokionez.
Inplikazioa eta erantzukizuna dituzten eragileak/erakundeak - Udalaren hirigintza- eta ingurumen-arloa - Lanbide-ekimenak (Agenda 21) - Landa garapenerako entitate arduraduna: Urremendi.
JABETZEA
J1.- Herrigintzaren, garraio publikoaren eta ingurumenaren arloko plangintza, diseinu eta hobekuntza prozesu guztietan emakumeen partaidetza eta parekotasuna. J1.1.- Herrigintzaren eta ingurumenaren arloan egiten diren partaidetza-prozesuetan emakumeek eta emakumeen elkarteek parekotasuna eta partaidetza izatea bermatzea (bereziki Tokiko Agenda 21 eta Eskualdeko Landa Garapenerako programak). Parte hartzeko prozesuak sustatzea horrelakorik ez dagoenean. Adierazleak
• Hirigintzako eta garraioko plangintzaren, diseinuaren eta hobekuntzaren inguruan, herritarren parte-hartzerako deialdien kopurua.
• Emakumeek parekotasunez parte hartu duten prozesuen kopurua. • Trebakuntza-jardueretan parte hartu duten emakumeen kopurua; trebakuntza
hori solaskide publiko gisa gaitzeko dira, hain zuzen ere, hirigintzako eta garraioko plangintza, diseinu eta hobekuntzen arloan.
Estrategiak • Herritarrek parte hartzeko prozesuez jabetzea herritarrak eta antolaketaren eta
kudeaketaren arduradunak. Ekintzak Lanabesa Ekintza Jabearaztea Herritarrek hiria planifikatzeko, diseinatzeko eta hobekuntzak
egiteko eta ingurumenarekin lotutako prozesuetan parte hartzeak duen garrantziaz jabearaztea.
Trebakuntza Emakumeak trebatzeko eta informatzeko jarduerak egitea, hiria planifikatzeko, diseinatzeko eta hobekuntzak egiteko eta ingurumenarekin lotutako prozesuetan parte-hartze osoa izan dezaten.
Inplikazioa eta erantzukizuna dituzten eragileak/erakundeak - Udalaren hirigintza eta ingurumen arloa - Lanbide ekimenak (Agenda 21) - Emakume eta gizonen aukera-berdintasuna sustatzeko lan egiten duten
emakumeen gizarte-kulturako erakundeak.
J2.- Emakumeen presentzia bermatzea eta ahalbidetzea espazio publikoetan J2.1.-.Emakumeen partaidetza eremu desberdinetan erraztea ahalbidetuko duten espazio publikoen sorrera. Adierazleak
• Emakumeen elkartzea ahalbidetzera bideratutako espazioen sorrera. Estrategiak Emakumeen partaidetza bermatzera bideratutako azpiegituren sorrera. Ekintzak Lanabesa Ekintza Araudia Dauden azpiegituretan emakumeen elkartzea sustatzera
bideratutako espazioak bermatzea. Inplikazioa eta erantzukizuna dituzten eragileak/erakundeak
• Udalaren hirigintza- eta ingurumen-arloa Landa garapenerako elkartea:Urremendi. Lanbide-ekimenak:Agenda 21.
BATERATZEA ETA BATERAKO ERANTZUKIZUNA
B1.- Bizitza pertsonala, familia eta lana bateratzera eta autonomia pertsonalaren garapenera egokitzea herrietako eta garraio azpiegiturak. B1.1.- Herrietako plangintzaren eta diseinuaren irizpidea identifikatzea eta aplikatzea, bizitza pertsonala, familia eta lana bateratzen laguntzeko. Adierazleak
• Diagnostikoak egitea, herrien plangintzarekin eta diseinuarekin lotuta, genero ikuspegitik betiere.
• Eragozpenen kopurua, hau da, identifikatutako eta konpondutako diseinuarekin lotutako eragozpenen kopurua.
Estrategiak • Landa-garapenaren plangintza eta diseinuan, bizitza pertsonala, familia
eta lana bateratzeko dauden beharrizanak identifikatzea, ebaluatzea eta hobekuntzak proposatzea.
• Arlo horietako profesionalak jabearaztea, hobekuntzak gauzatzeko eta esku hartzeko irizpide egokiak eta beharrezko lanabesak izan ditzaten bermatzeko moduan.
Ekintzak Lanabesa Ekintza Ezagutza Bizitza pertsonala, familia eta lana herrien plangintzarekin eta
diseinuarekin lotuta bateratzeko beharrizanei buruzko diagnostikoa egitea.
Trebakuntza Herrietako plangintzaren eta diseinuaren arduradunak zein landa-garapena sustatzeko arduradunen trebatzea diagnostikoan identifikaturiko beharrezko neurriak ezartzeko lanabes egokiak emateko.
Inplikazioa eta erantzukizuna dituzten eragileak/erakundeak - Udalaren hirigintza eta ingurumen arloa - Landa-garapenaren entitate arduraduna:Urremendi. - BFA:Hirigintza eta garraio saila
B2.1.- Bizitza pertsonala,familia eta lana garraioan bateratzeko neurriak aplikatzea. Adierazleak
• Herritarrek parte hartzeko prozesuetan proposaturiko hobekuntza-kopurua eta eginiko hobekuntzen kopurua.
Estrategiak • Bizitza pertsonala, familia eta lana bateratzeko zein autonomia
pertsonalaren garapena ahalbidetu asmoz, herritarren mugikortasunerako beharrizanak aztertzea.
• Herritarren parte-hartzea bermatuko duen diagnostikoa izatea. Ekintzak Lanabesa Ekintza Ezagutza Herritarren mugikortasunari buruz dauden beharrizanak ezagutzea. Ezagutza Herritarrek parte hartzeko prozesuetan eta diagnostikoetan
identifikaturiko hobekuntza proposamenen bideragarritasuna aztertzea.
Inplikazioa eta erantzukizuna dituzten eragileak/erakundeak -Udaleko hirigintza eta ingurugiro arduraduna. -Landa Garapenerako entitatea:Urremendi. -Agenda 21 -BFA:Hirigintza eta garraio saila
EMAKUMEEN KONTRAKO INDARKERIA
I1.- Emakumeen segurtasuna eta segurtasun ezaren irudipena hobetzea. I1.1.- Emakumeak seguru sentitzen ez diren udalerriko tokiak identifikatzea toki horiek seguru egiteko neurriak ezartzeko. Adierazleak
• Seguruak ez diren tokien eta toki horietan segurtasuna ezartzeko jarduketen kopurua.
Estrategiak • Landa-gunean zein herri nukleoetan emakumeen segurtasun eza
identifikatzea.
Ekintzak Lanabesa Ekintza Ezagutza Emakumeak seguru sentitzen ez diren udalerriko tokiak
identifikatzeko diagnostikoa egitea. Horretarako, udalerriko emakumeen partaidetza behar da.
Inplikazioa eta erantzukizuna dituzten eragileak/erakundeak - Udalaren hirigintza- eta ingurumen-arloa - Emakumeen gizarte-kulturako erakundeak edo gizon eta emakumeen arteko
aukera-berdintasuna sustatzeko lan egiten duten erakundeak.