1
EGINBIDEA, nik, behean sinatzen dudan Idazkari honek emana,
martxoaren 15ko 182/2019 zk. duen Alkatetza Dekretu bidez
agiri hau, 1etik 14raino (biak barne) zenbakituriko eta idatzirik
edo grafiaturik dauden 14 orriz osatua, onetsi zela jasota
geratzeko.
Zizur Mayor/Zizur Nagusian, 2019ko apirilaren 11n.
DILIGENCIA extendida por mí la infraescrita Secretaria, para
hacer constar que el presente documento conformado por 14
páginas escritas o grafiadas y numeradas del 1 al 14, ambas
inclusive, fue aprobado por Decreto de Alcaldía nº 182/2019
de 15 de marzo.
Zizur Mayor/Zizur Nagusia, a 11 de abril de 2019.
Idazkaria-La Secretaria
DIRU-LAGUNTZEN DEIALDI PUBLIKOA, BANAKAKO EBALUAZIOKO ARAUBIDEAN,
MUGIKORTASUNEKO DESGAITASUN LARRIEZ KALTETUTAKOEI GARRAIOBIDE ERABILERRAZ
ALTERNATIBO BAT ESKAINTZEKO HELBURUZ, TAXI-BONUA ERABILIZ, ZIZUR NAGUSIAN, 2019.
URTEAN.
Zizur Nagusiko Udaleko Diru-laguntzen Ordenantza Orokorrarekin bat onetsi da deialdia. Ordenantza
2017ko ekainaren 29an onetsi zuen Udaleko osoko bilkurak, eta akordioa behin betikoz onetsi zen ez
zelako erreklamaziorik egin informazio publikoaren aldian. Ordenantza 2017ko urriaren 13ko
Nafarroako Aldizkari Ofizialeko 198. zenbakian argitaratuta dago.
1. Administrazio deitzailea: ZIZUR NAGUSIKO UDALA
2. Organo emailea: Alkatetza
3. Alor kudeatzailea: Herritarren Zerbitzuko Alorra
4. Instrukzioa: Herritarren Zerbitzuko Alorreko teknikariak
5. Prozedura: Banakako ebaluazioa
1.-Deialdiaren xedea
Banakako laguntzak, hiri-garraio kolektiboa erabiltzeko arazoak dituzten pertsona desgaituentzat
zuzendutakoak, arautzea da deialdi honen xedea, garraiobide egokitu bat (taxia) erabil dezatela.
Garraio publikorako erabiltzen diren
ibilgailuetan erabilerraztasuna hobetzeko garapenaren mende egongo da deialdia beti.
2.-Helburua
Programa honen bidez, garraiobide erabilerraz alternatibo bat ahalbidetu nahi zaie arazo handiak
izateagatik garraiobide kolektiboak erabiltzerik ez dutenei.
Garraiobidea erabilerraz izatea funtsezko baliabidea da mugitzeko desgaitasun larriak dituztenek
bizitza autonomoa izan dezaten, Zizur Nagusiko gainerako herritarrek dituzten baldintza berberetan.
2
Jarduketa hau egituratzen da mugitzeko desgaitasun larriak dituzten pertsonak gizarteratzen
laguntzeko Administrazioek bideratzen dituzten neurrien multzoaren barrenean, eta zehazten da
onuradunei laguntza ekonomikoa emanez, garraio publikoaren bidez beren joan-etorriak egin
ditzaten, taxiaren zerbitzu publikoa hartzeko aukera izanik.
Laguntza ekonomikoa borondatezko eta aparteko diru-laguntza izango da, eta ezin izango da
aurrekaritzat jo.
3.-Diruz lagundu daitezkeen jarduerak egiteko baldintzak, betekizunak eta epea:
1- Diru-laguntza zehazten da onuradunei laguntza ekonomikoa emanez. Beren joan-etorrietan
erabili ahalko dute laguntza hori onuradunek, taxiaren zerbitzu publikoa erabiliz, 2019ko
urtarrilaren 1etik abenduaren 31ra.
2.- Diru-laguntzaren erabilera pertsonala eta besterenezina da, eta onuradunak zerbitzu publiko
horretarako ezarrita dauden arau orokorrak betetzera behartuta daude.
3- Diru-laguntzak eskubidea ematen du taxi egokituak erabiltzeko hiriko eta hiriarteko joan-
etorrietarako (Iruñerria), Zizur Nagusitik 20 kilometro arteko erradio batean.
Salbuespenezko egoeretan, eta Oinarrizko Gizarte Zerbitzuak aztertu eta balioztatu ondoren, beste
joan-etorri batzuetarako ere erabili ahalko da programa, organo eskudunak hala erabakita.
4- Diru-laguntzaren erabileran udal-administrazioak irregulartasunen bat ikusiz gero, hura aztertu
ahalko du erakundeak.
5- Programa iruzurkeriaz erabiliz gero, berehala kenduko da laguntza.
6- Onuraduna behartuta egongo da bere egoeran izandako aldaketak jakinaraztera, baldin eta
programan sartzeko eskubidean eragiten badezakete.
4.-Aurrekontu-kredituak, diru-laguntzaren gehieneko zenbateko osoa eta banakako zenbatekoa:
4.1.- Deialdiaren gehieneko zenbateko osoa kreditu erabilgarrien barruan:
Deialdirako kalkulatutako zenbateko osoa 2019an 600,00 euro da. Diru-laguntzek ezin izango dute
gainditu deialdi honetan ezarritako zenbatekoa.
Diru-laguntza emateko ebazpenak zehaztuko du aurkeztutako eskaerari dagokion zenbateko osoa.
Arestian aipatutakoari kalterik egin gabe, aurrekontu-kontsignazioa agortuko balitz, 2019. urterako
Gizarte Zerbitzuen arloan exekutatu gabe gertatutako kontu-sailen baten aurrekontu-kredituaren
bidez handitu liteke, azaroaren 17ko Diru-laguntza Orokorrei buruzko 38/2003 Legearen
3
Erregelamendua onesten duen uztailaren 21eko 887/2006 Errege Dekretuaren 58. artikuluan
ezarritako arauen mendeko beste deialdi bat egin beharrik gabe. Nolanahi ere, zenbateko gehigarri
hori kredituaren eskuragarritasun-adierazpenaren mende geratzen da, eta, edonola ere, dagokion
aurrekontu-aldaketa
onartu ondoren, diru-laguntza ematea ebatzi baino lehenago.
4.2.-Banakako zenbatekoa
Honelaxe kalkulatzen da onuradunei dagokien laguntzaren zenbatekoa: ondoko portzentajeak
aplikatuz L.G.S.aren halako zenbat ponderatutako familia-sarrera gordinen arabera diruz lagundu
daitezkeen gastu justifikatuen gainean.
Familiaren diru-sarrera gordinak
L.G.S.aren halako zenbat
ponderatuta
Portzentajea diruz lagundu
daitezkeen gastu justifikatuen
gainean
L.G.S.aren 3tik gorako sarrerak %0
L.G.S.aren 2,6 eta 3 bitarteko
sarrerak
%25
L.G.S.aren 2,1 eta 2,5 bitarteko
sarrerak
%50
L.G.S.aren 1,6 eta 2 bitarteko
sarrerak
%75
L.G.S.aren 1,5etik beherako
sarrerak
%90
Familiaren diru-sarrerak ondoko formularen arabera ponderatuko dira:
FDP: Familiaren diru-sarrera ponderatuek zenbat aldiz hartzen duten lanbide arteko gutxieneko
soldata.
FD: Familiaren diru-sarrera gordinek zenbat aldiz hartzen duten lanbide arteko gutxieneko soldata.
FD: Aurreko urteko diru-sarrera gordinak
Aurreko urteko LGS
N: Ponderazio-koefizientea, kontuan hartuta familia-unitateko zenbat kiderentzat eskatzen den diru-
laguntza.
Kide bateko familia-unitateak: 1,00
2 kideko familia-unitateak: 0,94
3 kideko familia-unitateak: 0,89
4 kideko familia-unitateak: 0,84
4
4 kidetik gora, ponderazio-balioari 0,04 kenduko zaio kide bakoitzeko.
Familia-unitateko kide bat edo gehiago minusbaliatuak edo 65 urtetik gorakoak badira, berez
egokitutakoaren hurrengo tartekoa edo tarteetakoa izango da aplikatu beharreko N koefizientea.
A: Ponderazio-koefizientea, gutxienez ere familiaren diru-sarrera gordinen %20 ekartzen duten
kideen kopuruaren arabera.
- Familia-unitatean pertsona bakar batek ekartzen baditu diru-sarrerak: 0,77
- Familia-unitatean bi pertsonak ekartzen baditu diru-sarrerak: 0,75
- Familia-unitatean hiru pertsonak edo gehiagok ekartzen baditu diru-sarrerak: 0,73
5.-Pertsona edo entitate onuraduna izateko bete beharreko baldintzak:
5.1. Onuradunak izan ahalko dira diru-laguntza emateko oinarri hartutako egoeran dauden pertsona
edo entitateak, baldin eta jarraian aurreikusten diren inguruabarrak gertatzen badira.
5.2. Berariazko betekizunak:
1. Galera funtzionala edo anatomikoa edo funtsezko deformazioa izatea, %33koa edo handiagoa,
eta horrek zailtasun handia sortzea garraio kolektiboetara iristeko. Desgaitasunaren ziurtagiri
ofizialarekin frogatu beharko da. Mugapenaren puntuazioak 7 puntu edo gehiago izan behar
du.
2. Zizur Nagusian erroldaturik egotea eta egiazki bertan bizitzea eskaera egiten denetik eta
laguntza jasotzen den bitartean.
3. Bizitza sozial autonomoa izatea eragozten dion desgaitasun psikikoa edo eritasun mentala ez
izatea.
4. Gidabaimenik ez izatea edo, izanda ere, gidatzeko baldintza fisiko egokiak ez izatea
desgaitasunaren ondorioz (desgaitasunaren ziurtagiri ofizialarekin frogatu beharko da).
5. Mugitzeko desgaitasuna dutenek gidatzeko moduko ibilgailu egokiturik ez izatea, eskatzaileak
18 urtetik gorakoak badira.
6. Zizur Nagusiko Udalarekin zorrik ez izatea, ez eta Oinarrizko Gizarte Zerbitzuak emandako
aurrerakinak itzuli gabe edukitzea ere, itzultzeko agindutako epeak amaitu direnean eta itzuli
beharrekoa itzuli ez denean.
Aurrekoa gorabehera, eta salbuespenez, Zizur Nagusiko Udalak alde batera utzi ahalko du
betekizun hori, baldin eta gizarte-larrialdiko egoera bereziak ematen badira, neurriaren
salbuespen-izaera aholkatzen duen arrazoia edo arrazoiak egiaztatzen dituen txosten teknikoa
erakutsita betiere.
7. Familia-unitatearen diru-sarrerek ez gainditzea honako baremo hauek:
KIDE-KOPURUA INDIZEA DIRU-SARREREN MUGA
1 3.00 x L.G.S. 37.800,00 euro
2 3.50 x L.G.S. 44.100,00 euro
3 4.00 x L.G.S. 50.400,00 euro
5
4 4.50 x L.G.S. 56.700,00 euro
5 5.00 x L.G.S. 63.000,00 euro
Eskatzailearen familia-unitatearen bitarteko ekonomikoak zenbatzeko, familia-unitatearen kideen
errenta eta ondarea hartuko dira kontuan.
Errentatzat edo urteko diru-sarreratzat jotzen dira familia unitatearen diru-sarrera guztiak,
ondokoetatik ateratzen direnak:
a) Lanaren etekinak, barne direla pentsioak eta gizarte aurreikuspeneko prestazioak, horien
araubidea edozein dela ere, PFEZren aitorpenean errenta salbuetsien gisa jasota badaude ere.
Besteren konturako lan-etekinen sarrera gordinetatik kendu behar dira Gizarte Segurantzari
ordaindutako kotizazioak eta eskubide pasiboengatik, nahitaezko mutualitateengatik edo
antzekoengatik ordaindutakoak.
b) Ondasun higigarrien nahiz higiezinen kapitalaren etekinak.
c) Enpresa- nahiz lanbide-jardueren etekin garbiak.
d) Ondare-gehikuntzak eta -gutxitzeak (PFEZen aitorpenean, 507+8841+529 laukitxoak).
Eskatzailea joko da familia-unitatetzat, edo, bestela:
a) Senar-emazteek eta adingabeko seme-alabek osatua, salbu eta horiek, gurasoek baimendurik,
haiengandik bereizirik bizi badira, eta judizialki desgaituta eta guraso-ahal luzatuaren edo
birgaituaren mende dauden adinez nagusiko seme-alabek.
b) Bikote iraunkor batek osatua, berariazko legeriaren arabera, baita adingabeko seme-alabek
ere, salbu eta hauek, gurasoek baimendurik, haiengandik bereizirik bizi badira, eta adinez
nagusiko seme-alabek.
c) Legezko banantzeetan, edo ezkontzaren bidezko loturarik ez dagoenean, bikotea egonkorra ez
denean edo bizikidetzarik ez duenean, amak edo aitak eta berarekin bizi diren seme-alaba
guztiek osatua, aurreko ataletan aipatzen diren betebeharrak betetzen badituzte.
d) Halaber, familia-unitateko kide gisa 18 eta 25 urte bitarteko seme-alabak sartuko dira, baldin
eta lanbide arteko gutxieneko soldata baino diru sarrera txikiagoak badituzte eta haiengandik
bereizirik bizi ez badira.
5.3. Salbuespeneko egoerak:
- Familia-multzoaren diru-sarreren mugatik salbuesten dira lanagatik edo ikasketengatik egunero
joan-etorria egin behar duten pertsonak, baldin eta beren errentek ez badute bitan gainditzen
lanbide arteko gutxieneko soldata (LGS), berena den auto egokiturik ez badute eta bateraezina
bada Gurutze Gorriak kudeatzen duen laguntzadun garraioarekin erabiltzea.
- Familiaren diru-sarreren mugatik salbuesten dira seme-alabekin, beren kargura dituzten
adingabeekin eta/edo 23 urte arteko adinez nagusikoekin (langabezian daudenekin edo
ikasketak egiten ari direnekin) bizi diren onuradunak, baldin eta beren errentek ez badute
hirutan gainditzen lanbide arteko gutxieneko soldata (LGS).
6
- Norberarena ez den familian hartutakoak: Familia-unitate batek desgaitasuna duen adingabe
bat etxean hartua izanik (abandonu edo babesgabetasun dekretuak zehaztua) adingabe horrek
taxi-bonuaren banakako laguntza jasotzeko baldintzak betetzen baditu, familiak diru-sarreren
maila gainditzea egoera berezitzat hartuko da.
- Familia-unitate batean bi pertsonak minusbaliotasun larria dutenean Familia-unitate bereko bi
kidek taxi-bonuaren banakako laguntza jasotzeko betebeharrak betetzen badituzte, diru-
sarreren muga gainditzea egoera berezitzat hartuko da.
- Bizi-itxaropena argi eta garbi nabarmen murriztea dakarren larritasun handiko gaixotasuna edo
muturreko patologia (desgaitasuna duten pertsonei aparkatzeko txartelak emateko eta
erabiltzeko oinarrizko baldintzak arautu zituen 1056/2014 Errege Dekretuan ezarritakoarekin
bat): Eskatzailea egoera horretan badago eta desgaitasun-ziurtagiria tramitatzen ari bada
oraindik, aparkatzeko behin-behineko txartela lortzeko osasun-txostenak ordezkatu dezake,
familia-medikuak emanak, 6 hilabetez gehienez ere.
6.-Pertsona edo entitate onuradunaren betebeharrak:
Pertsona edo entitate onuradunak betebehar hauek ditu:
a) Laguntza eman den xede zehatzerako erabiltzea emandako diru-laguntza.
b) Organo emailearen aurrean justifikatzea baldintzak eta betekizunak bete direla, bai eta
diruz lagundutako jarduera egin dela eta diru-laguntzaren xedea bete dela ere.
c) Men egitea organo emaileak egin beharreko egiaztapen-jarduketei, bai eta kontrol-organo
eskudunek egiaztatzeko zein finantzamendua kontrolatzeko egin ahal dituzten beste
guztiei ere, jarduketa horien ondorioz eskatu litekeen informazio oro emanez betiere.
d) Gordetzea jasotako funtsak zertan erabili diren egiaztatzen duten agiriak –agiri
elektronikoak barne–, egiaztapen- eta kontrol-jarduketen xedea izan baitaitezke.
e) Diru-laguntza ematerakoan kontuan izandako inguruabar, betekizun eta baldintzetan
aldaketarik izanez gero, Zizur Nagusiko Udalari jakinaraztea eta behar denean baimena
eskatzea, baita diruz lagundutako jarduera finantzatzen duten diru-laguntza, laguntza,
sarrera edo bitartekoen zenbatekoa ere. Jakin bezain laster egin beharko da
jakinarazpena, eta, edozein kasutan, diru-laguntza justifikatu aurretik.
7.-Eskabideak aurkeztea:
7.1.- Eskabideak aurkezteko tokia:
Eskabideak Zizur Nagusiko Erregistro Nagusian aurkeztu beharko dira, edota urriaren 1eko
Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko 39/2015 Legearen 16.4
artikuluan ezarritako beste edozeinetan ere.
7.2.- Eskabideak aurkezteko epea:
Deialdiak indarrean iraun bitartean aurkeztu ahalko dira eskaerak.
7
7.3.- Eskabideak eta agiriak nola aurkeztu:
Eskaerak Zizur Nagusiko Udalaren eskabidean aurkeztuko dira, interesatuak edo I. eranskinean
jasotako ereduaren arabera zuzenbidean baliozkoa den edozein baliabideren bidez ordezkaritza
egiaztatzen duen batek sinatua. Eskabidearekin batera, deialdiaren 7.4 atalak aipatzen dituen agiriak
eta argibideak aurkeztuko dira.
Eskaera batek ez baditu betetzen deialdi honetan ezarritako betekizunak, interesdunari eskatuko zaio
gehienez ere hamar eguneko epe luzaezinean zuzendu dezala edo nahitaezko agiriak aurkez ditzala,
eta ohartaraziko zaio ezen, hala egin ezean, ulertuko dela eskaera bertan behera utzi duela, betiere
aldez aurretik ebazpena emango delarik, urriaren 1eko Administrazio Publikoen Administrazio
Prozedura Erkidearen 39/2015 Legearen 21. artikuluak ezarritakoarekin bat.
Baldin eta eskatutako agiriak Zizur Nagusiko Udalaren edo haren mendeko erakunde autonomoren
baten eskuetan badaude, erantzukizuneko aitorpen bat aurkeztu ahalko da indarrean direla
egiaztatzeko haien ordez, eta bertan adieraziko da noiz eta zein organo edo bulegotan aurkeztu ziren
edo, hala badagokie, nork eman zituen edo non dauden jasota; hori guztia, betiere, bost urte ez
badira bete agiriei dagokien prozedura amaitu zenetik.
Diru-laguntza lortzeko eskabidea aurkezteak berekin dakar deialdi honen oinarriak oso-osorik
onartzea.
7.4. Aurkeztu beharreko dokumentazioa
Onuradunek ondoko dokumentazioa aurkeztu beharko dute Zizur Nagusiko Udalaren eskabidearekin
batera:
a) Eskatzailearen nortasuna egiaztatzen duen dokumentazioa, eta, halakorik balitz, haren
izenean ari den ordezkariaren nortasuna egiaztatzekoak. NAN edo AIZ aurkeztu beharko
dute.
b) Erantzukizuneko aitorpena, deialdi honen II. eranskina eredu hartuta, ziurtatzeko
eskatzaileak bete egiten dituela onuradun izateko azaroaren 17ko 38/2003 Diru-laguntzei
buruzko Lege Orokorrak eskatzen dituen betekizun orokorrak zein deialdi honek eskatzen
dituen berariazkoak, eta ezein debeku-ziok ez duela ukitzen, azaroaren 17ko 38/2003
Diru-laguntzei buruzko Lege Orokorraren 13.2. artikuluan aipatzen direnen artean.
c) Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziak emandako
desgaitasun-mailaren ziurtagiri ofizialaren fotokopia. Garraio publikoak hartzeko
zailtasunaren balorazioa jaso behar du ziurtagiriak.
d) Familia-unitatearen kide guztien Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren azken
aitorpena edo, hura egin ezean, kideek jasotako diru-sarrera edo pentsioen frogagiriak.
e) Ogasunaren eta/edo Gizarte Gaien ziurtagiria, non agertuko baita ez dela onura
eskubiderik gauzatu ibilgailuak erosi eta/edo egokitzeko.
8
f) Egindako gastuaren faktura izenduna, non agertuko baitira bidaiaren hasiera- eta amaiera-
tokiak.
g) Erabiltzailearen izenean dagoen kontu zenbakiaren fotokopia.
h) Beste edozein agiri, Oinarrizko Gizarte Zerbitzuak interesduntzat jotzen badu programan
sartzeko
Zizur Nagusiko Udalak ofizioz egiaztatuko du errolda eta ea ibilgailu egokituren baten titularra ote
den; zeharka egingo du, zirkulazio-zergaren salbuespena duen egiaztatuz, eta nahikotzat joko da
eskaera hau aurkeztea Udalak dagokion egiaztapena egin ahal izateko. Halaber, egiaztatuko du
eskatzaileak egunean dituen tributu-betebeharrak Zizur Nagusiko Udalean.
Eskaerak berekin ekarriko du baimena ematea Zizurko Udalari egin ditzan beharrezko egiaztapen-
jarduketak, eskatzaileek emandako informazioa egiazkoa den, exijitutako betekizunak ematen diren
eta diru-laguntza jasotzetik onuradunak bere gain hartutako betebeharrak betetzen diren egiaztatze
aldera.
Agiriek jatorrizkoak izan behar dute, edo horien kopia konpultsatuak, edo, bestela, indarreko legeekin
bat kautotuak diren kopiak.
8.-Prozeduraren instrukzioa eta ebazpena:
8.1.- Prozeduraren instrukzioa:
Laguntzak lortu nahi dituztenek Zizurko Udalaren Oinarrizko Gizarte Zerbitzuan aurkeztuko dute
eskaera, eta udalak bai beharra, bai programan sartzeko betekizunak betetzen diren baloratuko ditu.
Eskaera urte baterako izango da, eta unean une aplikatzekoa den araudiaren zein udalaren
aurrekontuen arabera emango da ala ez.
Halaber, Zizur Nagusiko Udalak, beharrezkoa dela uste duenean, diru-laguntzaren urtebeteko epean,
onuradunen inguruabar sozial eta familiarrak berrikusiko ditu, horiek izan baitziren laguntza emateko
oinarria.
Eskatzaileak aurkeztutako dokumentazioa aztertu eta baloratu ondoren emango dira laguntzak.
Halaber, egindako gastuaren fakturak aurkeztu beharko dira, hilean behin.
Ebazpen-proposamena, behar bezala arrazoiturik, instrukzio-organoak emango du, espedientea
kontuan harturik, eta ebazteko eskumena duen organoari helaraziko dio, Kontu-hartzailetzak gastua
fiskalizatu ondoren.
8.2.- Ebazteko eta jakinarazteko epea:
9
Ebazteko eta jakinarazteko epea sei hilabete izango da, gehienez, diru-laguntzaren eskaera Erregistro
Nagusian sartu den egunetik zenbatzen hasita. Behin prozedura ebazteko gehieneko epea berariazko
ebazpenik eman gabe igarota, eskaera ezetsitzat joko da.
Diru-laguntzak emateko ebazpenak arrazoitua izan beharko du, eta bertan berariaz zehaztuko dira
honako hauek: diru-laguntzak jasoko dituzten pertsona edo entitate eskatzaileak, laguntzen
zenbatekoak eta, eskaera ezetsirik izanez gero, haien eskatzaileak diren pertsonak edo entitateak.
Diru-laguntzak emateko ebazpenak amaiera emango dio administrazio-bideari, eta eskatzaileari
jakinaraziko zaio, urriaren 1eko Administrazio Publikoen Prozedura Erkidearen 39/2015 Legearen 40.
artikuluan agindutakoarekin bat.
Emandako diru-laguntzak Diru-laguntzen Datu-base Nazionalean argitaratuko dira, Zizur Nagusiko
Udalaren Diru-laguntzen Ordenantza Orokorraren 17.2 artikuluarekin bat.
9.-Diruz lagundu daitezkeen gastuak:
Diruz lagundu daitekeen gastutzat joko dira diru-laguntzen xede den jarduerarekin ezbairik gabe bat
datozenak, baldin eta behar-beharrezkoak izan eta deialdi honetan ezarritako epean egiten badira.
Zehazki, taxiaren zerbitzu publikoaren ibilaldia joko da diruz lagundu daitekeen gastutzat.
Diruz lagundu daitezkeen gastuen kostua ezin izango da inoiz izan merkatuko balioa baino handiagoa.
10.-Diruz lagundutako jardueraren bateragarritasuna:
Laguntza jasotzea bateragarria izango da beste administrazio edo entitateetatik xede berberako
ematen diren beste diru-laguntza batzuekin eta, zehazki, garraio-gastuengatiko konpentsazio eta
mugikortasuneko sorospenarekin (otsailaren 27ko 383/1984 Errege Dekretuan arautzen da).
Laguntza hau jasotzea bateraezina izango da ibilgailu automobila erosteko laguntza ekonomikoekin
eta/edo zerga-salbuespenekin, Gidabaimena lortzea galarazten ez duen desgaitasuna duten 19
urtetik gorako pertsonentzako zerga berezien Legean ezarritako indarreko aldian.
Diru-laguntzaren zenbatekoa ez da inola ere izango, berez edo beste diru-laguntza, laguntza, diru-
sarrera edo baliabideak gehituta, diruz lagundutako jardueraren kostua baino handiagoa. Halakorik
gertatuz gero, bidezkoa izango da kostuaren gainetik lortutako soberakina itzularaztea, bai eta
dagozkion berandutze-interesak eskatzea ere.
Diruz lagundutako jarduera finantzatzeko beste diru-laguntza, laguntza, diru-sarrera edo baliabiderik
eskatu edo lortuz gero, pertsona edo entitate onuradunak horren berri eman beharko dio organo
10
emaileari. Haiek lortu direla jakin bezain laster egin beharko da jakinarazpena, eta, betiere, hartutako
funtsei emandako aplikazioa justifikatu baino lehen.
11.-Ordainketa
Diru-laguntza emango dela ebatzi ondoren ordainduko da.
12.-Iraungitzeko arrazoiak
1- Laguntza ematea ekarri zuten baldintzetakoren bat desagertzea.
2- Programan sartzeko baldintzak aldatzea.
3- Erabiltzaile-izaera galtzeko arrazoi justifikatutzat joko den beste edozein arrazoi.
13.-Dirua itzularazteko arrazoiak
Zilegi izango da hala jasotako diru-laguntzak itzularaztea, osorik edo hein batean, nola berandutze-
interesak exijitzea –diru-laguntzak kobratu eta hortik aitzina, dirua itzultzea bidezkoa dela
erabakitako egunera arte–, Zizur Nagusiko Udalaren diru-laguntzak arautzen dituen Ordenantza
Orokorraren 35. artikuluan ageri diren itzularazteko arrazoietako batek ukitzen badu onuraduna, eta
atal honetan aurreikusitako gainerako kasuetan.
Osorik edo hein batean itzuli behar izateko arrazoiak:
- Deialdian zehaztutako betekizunak ez betetzea, baldin eta Administrazioak halaxe egiaztatu
badu ohiko kontroletan.
- Iruzurrez jokatzea edo datuak ezkutatzea.
- Laguntza jasotzeko arrazoien baldintzak aldatu badira eta ez bazaio aditzera eman Oinarrizko
Gizarte Zerbitzuari egoera sozio-ekonomikoa aldatu dela, horrek jasotako laguntzaren
zenbatekoa aldatzea ekartzen badu.
- Zenbait diru-laguntza batera jasotzen direnean, haien artean bateragarriak direnean izan ezik.
14.-Errekurtsoen araubidea
Deialdi honen, oinarri hauen eta haiek betearazteko har daitezkeen administrazio-ebazpenen aurka,
errekurtso hauek paratzen ahalko dira, aukeran:
- Berraztertzeko errekurtsoa, administrazio-egintzaren egile den organoari zuzendua,
hilabeteko epean, errekurritzen den egintza jakinarazi edo, bestela, argitara eman eta
biharamunetik aitzina.
- Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean,
errekurritzen den egintza jakinarazi edo argitaratzen denetik hasita.
- Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Zizur Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari
zuzendua, bi hilabeteko epean. Errekurritzen den egintza jakinarazi edo argitaratu eta
biharamunean hasiko da epe hori.
11
Zizur Nagusian, 2019ko martxoaren 15ean.
12
I. ERANSKINA
-ESKAERA-EREDUA-
........................................................................................................ Jaunak/Andereak, helbide hau duena
................................................................... .................................................................. eta NAN
......................................................
Telefono zk. .....................................Fax zk. .........................., bere izenean ala beste baten ordez (horrela behar
bada).......................................................................................................... helbidea
................................................................................... IFK .................................... Telefono zk. .................... Fax zk.
............................................................
Ezagutzen dut diru-laguntzen deialdi publikoa, banakako ebaluazioko araubidean, mugikortasuneko
desgaitasun larriez kaltetutakoei garraiobide erabilerraz alternatibo bat eskaintzeko helburuz, taxi-bonua
erabiliz, Zizur Nagusian, 2019. urtean, ............................................ datako ..........................................
zenbakiko NAOn argitaratua.
ESKATZEN DUT: Eskaera kontuan hartzea, ondoko dokumentazioa aurkezten duelarik xede horretarako:
- Eskatzailearen nortasuna egiaztatzen duten agiriak, eta, halakorik balitz, haren izenean ari den
ordezkariaren nortasuna egiaztatzekoak.
- Erantzukizuneko aitorpena, deialdi honen II. eranskina eredu hartuta, ziurtatzeko pertsona edo entitate
eskatzaileak bete egiten dituela onuradun izateko indarreko legediak eta deialdiak eskatzen dituen
betekizun orokorrak eta ezein debeku-ziok ez duela ukitzen.
- Adierazpen bat, bertan adierazita beste administrazio, entitate edo pertsona publiko zein pribaturi helburu
bera lortzeko eskatutako edo haiengandik dagoeneko jasotako diru-laguntzen zerrenda eta eskatutako
kopurua, bertan zehaztuz entitateen izena eta jasotako zenbatekoa. (III. eranskina).
- Pertsonen Autonomiarako Nafarroako Agentziak emandako desgaitasun-mailaren ziurtagiri ofizialaren
fotokopia. Garraio publikoak hartzeko zailtasunaren balorazioa jaso behar du ziurtagiriak.
- Familia-unitatearen kide guztien Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren azken aitorpena edo, hura
egin ezean, kideek jasotako diru-sarrera edo pentsioen frogagiriak.
- Ogasunaren eta/edo Gizarte Gaien ziurtagiria, non agertuko baita ez dela onura eskubiderik gauzatu
ibilgailuak erosi eta/edo egokitzeko.
- Egindako gastuaren faktura izenduna, non agertuko baitira bidaiaren hasiera- eta amaiera-tokiak.
- Erabiltzailearen izenean dagoen kontu zenbakiaren fotokopia.
- Besteren bat: __________________________________________________________________________.
Eta horrela jasota gera dadin dagozkion ondorioetarako, agiri hau egin eta sinatzen dut
......…...........(e)n, 20...(e)ko …………….aren ....(e)an.
(Sinadura)
13
II. ERANSKINA
-ERANTZUKIZUNPEKO ADIERAZPENA-
........................................................................................................ Jaunak/Andereak, jakinarazpenak jasotzeko
helbide hau duena ................................................................... .................................................................. NAN
......................................................
Telefono zk. .....................................Fax zk .........................., email................. ............................................. bere
izenean ala beste baten ordez (horrela behar
bada).......................................................................................................... helbidea
................................................................................... IFK .................................... Telefono zk.
...................................... Fax zk. eta ezagutzen dut diru-laguntzen deialdi publikoa, banakako ebaluazioko
araubidean, mugikortasuneko desgaitasun larriez kaltetutakoei garraiobide erabilerraz alternatibo bat
eskaintzeko helburuz, taxi-bonua erabiliz, Zizur Nagusian, 2018. urtean, ............................................ datako
.......................................... zenbakiko NAOn argitaratua.
ADIERAZTEN DUT:
- Bete egiten ditudala onuradun izateko azaroaren 17ko 38/2003 Diru-laguntzei buruzko Lege Orokorrak
eskatzen dituen betekizun orokorrak zein deialdi honek eskatzen dituen berariazkoak.
- Ezein debeku-ziok ez nauela ukitzen onuradun izateko azaroaren 17ko 38/2003 Diru-laguntzei buruzko Lege
Orokorraren 13.2. artikuluan aipatzen direnen artean.
- Ez dudala gidabaimenik edo, izanda ere, gidatzeko baldintza fisiko egokiak ez ditudala desgaitasunaren
ondorioz (desgaitasunaren ziurtagiri ofizialarekin frogatu beharko da).
- Ez dudala mugitzeko desgaitasuna dutenek gidatzeko moduko ibilgailu egokiturik, eskatzaileak 18 urtetik
gorakoak badira.
- Hitza ematen dudala eskatu dudan diru-laguntzaren zenbatekoa diru-laguntzaren oinarri diren helburu eta
jarduerak betetzeko.
Eta horrela jasota gera dadin dagozkion ondorioetarako, agiri hau egin eta sinatzen dut
Zizur Nagusian, 201....(e)ko ….........………….aren ............(e)an.
(Sinadura)
14
III. ERANSKINA
-ERANTZUKIZUNEKO AITORPENA, XEDE BERERAKO DIRU-LAGUNTZA ESKAEREI BURUZKOA-
........................................................................................................ Jaunak/Andereak, jakinarazpenak jasotzeko
helbide hau duena ................................................................... .................................................................. NAN
......................................................
Telefono zk. .....................................Fax zk .........................., email................. ............................................. bere
izenean ala beste baten ordez (horrela behar
bada).......................................................................................................... helbidea
................................................................................... IFK .................................... Telefono zk.
...................................... Fax zk. eta ezagutzen dut diru-laguntzen deialdi publikoa, banakako ebaluazioko
araubidean, mugikortasuneko desgaitasun larriez kaltetutakoei garraiobide erabilerraz alternatibo bat
eskaintzeko helburuz, taxi-bonua erabiliz, Zizur Nagusian, 2018. urtean, ............................................ datako
.......................................... zenbakiko NAOn argitaratua.
Eskatutako diru-laguntzari dagokionez, ADIERAZTEN DUT:
Ez dudala eskuratu edo eskatu beste administrazio publiko batzuen, beste erakunde publiko edo pribatu
batzuen edo partikularren, Estatukoen edo nazioartekoen, inolako diru-laguntzarik, deialdi honen xederako.
Deialdi honen xederako ondoko diru-laguntza hauek eskatu dizkiedala beste administrazio publiko batzuei,
beste erakunde publiko edo pribatu batzuei edo partikularrei, Estatukoei zein nazioartekoei:
Deialdi honen xederako ondoko diru-laguntza hauek eskuratu ditudala beste administrazio publiko
batzuetatik, beste erakunde publiko edo pribatu batzuetatik edo partikularrengandik, Estatukoak zein
nazioartekoak izan:
Eskatutako diru-laguntzak: (adierazi eguna, erakundea, zenbatekoa)
Lortutako diru-laguntzak: (adierazi eguna, erakundea, zenbatekoa)
Zizur Nagusian, 20....(e)ko ….........………….aren ............(e)an.
(Sinadura)