1
E15 PEDRO MUGURUZA OTAÑOREN GLORIETA
ETRS89 koordenatuak: UTM30N: X=597952 m Y=4801991 m altuera=5 m
WGS84 koordenatuak: geografikoak: Longitudea: -1 47 27.9 Latitudea: 43 21 51.7
2
Egilea: Eremuarena Muguruza bera. Plakako irarlanarena Adolfo Colinas.
Urtea: 1952
Kokalekua: Gutxi gorabehera hiriko harresien ekialdeko tartea luzatzen zen eustorman, Zuberoa kalearekin gurutzatzen den puntuaren aurrean.
Sarbidea: Sabin Arana hiribidea.
Tipologia: Gune oroigarria.
Materiala: Kareharrizko harlangaitza eta oroitarri bat.
Interes orokorra. 1/5.
Interes historikoa: 1/5.
Interes artistikoa: 1/5.
Interes teknologikoa: 1/5.
Babesa: EAE: EZ.
Udal babesa: EZ.
Proposamena. Udal babesa: Oinarrizkoa.
Kontserbatutakoaren ehunekoa: % 98 (iruditxo bat falta da).
Katastroko erreferentzia: ‐
Argiak: Ez du berariazko fokurik.
Errotulazioa: EZ.
Testuak oroitarrian: GLORIETA / DE / PEDRO MVGURVZA OTAÑO / ARQVITECTO / HIJO ADOPTIVO DE LA CIUDAD / MCMLII.
Proposamenak: Pedro Muguruzak parte hartze politiko eta tekniko handia izan zuen Franco jeneralaren Diktaduran, baina Zerrenda honen ondorioei begira bereizi egin
ditugu haren soslai politikoa eta Hondarribian bideratutako hirigintza eta arkitektura
lanak. Era berean, Hiriari benetan lagundu ziola esan behar dugu, bertan bideratu
baitzuen bere jarduera profesionalaren zati garrantzitsu bat.
3
Deskribapena
Muguruzak Hirian bideratu zituen lan ugarien artean dago aspaldiko harresiek Sabin
Arana hiribidearen eta hirigune historikoaren artean okupatzen zuten eremuaren
antolamendu partziala, horretarako balaustrada batez hornituriko terraza baxu bat eta
soropilaz estaliriko ezponda bat itxuratu zituen. Terrazaren muturretako batean,
aipatutako hiribidea eta hirigune historikoarekin lotzen dituzten eskaileren ondoan,
glorieta txiki antzeko bat diseinatu zuen Muguruzak, eta 1952an haren izena eman
zioten glorieta horri.
2 m garaierako harlangaitzezko hormak mugatzen du aipatutako biribilgunea, formaz
kurbatua da, apur bat barneratu egiten da ezpondan. Horman txertatuta oroitarri
angeluzuzen bat dago (1,17x0,6 m), apur bat kurbatua, eta zizelkatutako inskripzioa
du, gorriz koloreztatua. Kalitate bereko bi euskarritan hartzen du atseden.
Oroitarriaren gaineko eskultura txikia falta da, ez dakigu non dagoen. Kapa batez
estalitako neskatila bat irudikatzen zuen, gorputza proportzioz kanpokoa
erreferentziazko gunearekiko. Artearen ikuspegitik ez du inolako interesik, hilerriko irudi
baten itxura du.
Xumea da elementuaren balio fisikoa, baina gunea iraunarazi beharra dago
denboraren joanean. Areago nabarmena ez denean.
Ohar historikoak:
Bere belaunaldiko arkitekto
garrantzitsuenetakoa izan zen Pedro Muguruza
(Elgoibar, 1893 - Madril, 1952). Ezaugarri
desberdinetako 300en bat proiektu profesional
idatzi zituen batik bat 1923 eta 1938 bitartean.
Gainera, lan handia egin zuen Administrazio
Publikoan Arkitekturako Zuzendari Nagusia izan
zen aldetik.
Madrilgo Goi mailako Arkitektura Eskolako
irakaslea izan zen, "Proyectos de Detalles
Arquitectónicos y Decorativos" eta, geroago,
"Salubridad e Higiene de edificios y poblaciones
y Urbanología" katedrak zuzendu zituen.
4
Legebiltzarkide ere izan zen, Gorteetako prokuradore izan baitzen 1943 eta 1949
bitartean.
Bere sorterrian, Gipuzkoan1 (Donostia, Elgoibar, Irun), bideratu zuen bere jarduera
profesionalaren zati bat, baina batez ere Hondarribian, bertan, Administrazio
publikoarekin zerikusia zuten proiektuak ez ezik partikularrek eskatuta era berean
eraikin ugari proiektatu baitzituen.
Kontuan izanik Muguruzak Hiriarekin izandako lotura, Francisco Sagarzazu alkateak
semekotzat hartzea proposatu zuen, eta halaxe izendatu zuten 1945eko abuztuaren
23an. Hil ondoren, Udalak gune txiki hau eskainiko zion haren oroitzapen gisa.
1 Egia esan, kasualitatez Madrilen jaio zen ingeniaria zuen aitaren behin‐behineko norakoak hartaratuta.
5
GLORIETA / DE / PEDRO MVGURVZA OTAÑO / ARQVITECTO / HIJO ADOPTIVO DE LA CIUDAD / MCMLII
1/ Oroitarria 2017. urtean garbitu baino lehen.
6
2/ Oroitzapen monumentuaren jatorrizko egoera, jatorrizko irudiarekin.
7
BIBLIOGRAFIA
Pedo Muguruza Otaño (1893-1952) : aproximación histórica a su obra arquitectónica /
Carlota Bustos Juez. Madril : ETSAM, 2015.
Akademia: San Fernandoko Arte Ederren Errege Akademiaren Aldizkaria. 11.
Eranskina, Pedro Muguruzari emana. – Madril, 2015.