EKORDEZKARIAK:
Eskolako Agenda 21 prozesua ez zer ezer izango ikasleen inplikaziorik gabe.
Inazio Zubizarretako Ekordezkariak
7 Buletina: 2014ko Ekaina
7. IKASITAKOA LABURREAN
AURKIBIDEA
3. ONDO ELIKATUZ MUGITU
2. EKOIZLEAREI BISITAK
5. UDAL IBILBIDEAK
1. EKORDEZKARIAK
4. JARDUNALDI TEKNIKOAK
DIMAKO UGARANA LHI , IGORREKO INAZIO ZUBIZARRETA LHI
6. UDAL FOROAK
ESKOLAKO AGENDA 21
Goazen ikustera ikasturte honetan KONTSUMO ARDURATSUA gaiaren baitan Inazio
Zubizarreta eta Dimako Ugarana ikastetxeetan burututako lan bikaina.
ZORIONAK!!
URRIAN, HABITAT EGUNAURRIAN, HABITAT EGUNA
Eskolako Agenda 21aren eguna
2
Dimako ikastetxean ekintza ugari garatu ziren Eskolako Agenda 21aren egunean
• Aurreko urteetan egindakoari errepasoa eman genion.
• Ikasturteko konpromisoak errepasatu genituen.
• Geletako arduradunak aukeratu genituen.
• Gosari osasuntsua zer den landu genuen eta baita praktikan ipini ere.
• Uraren eguna ospatu genuen.
GANBIARA BISITAGANBIARA BISITA
Ganbiako umeekin elkartasuna
3
Dimako ikasleok Ganbiako haurren beharrizana ikusi genuen bertan lan egon zen neska batek kon-
tatuta. Ganbiako umeentzako jostailuak batu genituen gure alkartasuna adierazteko.
SUPERMERKATUA ESKOLANSUPERMERKATUA ESKOLAN
Zentzuzko erosketak!
4
Dimako ikasleok (LH1etik LH6ra bitartean) supermerkatu bat ipini genuen martxan eskolan.
Saltzaileak eta erosleak zituen supermerkatu honek, bakoitzak bere zereginarekin,
saltzaileak saldu eta erosleak erosi baina ahalik eta modurik arduratsuenean, NOSKI!
Guztira 80 ikasle inguruk parte hartu du Dimako Ugarana ikastetxeko supermerkatuan. Lehen Hezkuntzako 1.
eta 2. mailako ikasleek sagarrak erosteko aukera izan dute, 3. eta 4. mailakoek gailetak eta 5. eta 6. maila-
koek txokolatea. Txikienek taldeka lan egin dute, produktuen datuak apuntatu, prezioa, jatorria, ontziratze mota
eta abar. Ondoren dastatu egin dituzte eta talde bakoitzak bere irizpideak jarraituz, produktu bat aukeratu du.
Sagarraren kasuan, kasu gehienetan Pink Lady motakoa izan da aukeratutakoa, gaileten kasuan Maria Integral
izan da aukeratutakoa eta txokolatearen kasuan Milka txokolatea.
Orokorrean, jarraitutako irizpideak ez dute ingurumenarekin erlaziorik izan, gustukoa dutena eta salneurria izan-
dira jarraitzen dituzten baldintzak ikasleek gehienetan, beraz pausoz pauso landu beharreko gaia dela ondori-
oztatu da.
GABONAKGABONAK
Planetario bat Dimako eskolan
5
Gabonetako oporren bueltan, planetario bat montatu genuen eskolan: izarrak, galaxiak, unibertsoa, eguzki sistema.
Ze txikia dan gure planeta!
GAP ProgramaGAP Programa Kontsumo arduratsuaren bidean
Aurten Dimako eskola kontsumo arduratsuaren bidean GAP programan sartu da. Urtarrilean
zenbat argi indar eta gasoleo gastatzen genuen egunero kontrol orri bat bete genuen. Gero,
energía gutxiago gastatzeko zer egin behar genuen denon artean adostu eta maiatzean berri-
ro ere beste neurketa bat egin dugu. Emaitza ikusgarria izan da %26 argi indar gutxiago gas-
tatu dugu. Gutxiago gastatu eta ondorioz gutxiago kutsatu.
6
GABONAKGABONAK
Sormenez beteriko gabonak Inazio Zubizarreta ikastetxean
7
Inazio Zubizarretako ikasleek birziklapen lehiaketa antolatu dute gabon inguruan. Hona emaitzak:
Plastikozko basoekin egindako elurretazko panpina, arraultza kaxekin eta pertxekin egindako gabonetako pinuak,
kartoizko gazteluak, e.a.
NOLA BERRERABILI…??
SAGAR EGUNASAGAR EGUNA Sagarra janda eta kirola eginaz osasuntsu mantendu!
Sagar egunaren baitan festa bikaina antolatu dugu Inazio Zubizarreta ikastetxean.
Sagar bat jatea baino osasuntsuagoa den hamaiketakorik badago?
8
KULTUR ASTEAKULTUR ASTEA Konposta egiten Diman eta Igorren
9
Mankomunitatetik konpos-
ta zelan egiten dan
azaltzera etorri zitzaiz-
kigun. Bi konpostera dau-
zkagu orain Dimako esko-
lan, bat ortuan eta bestea
eskolaurrean. Ia aurreran-
tzean hondakin organiko
guztiak euretara isuritzen
ditugun!
KULTUR ASTEAKULTUR ASTEA Konposta egiten Diman eta Igorren
Pasta egiten! aukera eta onura ugari eskaintzen dituen plater erakargarria.
Inazio Zubizarretako 120 ikasle inguruk hartu dugu parte pasta tailerretan. LH1, 3 eta
HH-ko ikasleak.
Landutako kontzeptuak
Lehen Hezkuntzan:
• Eguneroko dietan zerealak daukaten garrantzia (honen harira zer diren, jatorria, nola
ekoizten diren eta haietatik zer lortzen dugun adibidez pasta)
• Ondo elikatzea gure osasunean eta gure ingurunean klabea dela.
Haur Hezkuntzan:
• Ipuina zerealen inguruan (15 minutuko iraupena)
• Pasta egin ( 25 minutuko iraupena) 10
Igorreko ikasleak konposta egiten
HERRI DIAGNOSTIKOAHERRI DIAGNOSTIKOA Arratiako familien kontsumo ohiturak aztertzen
11
Dima eta Igorreko 70 familiak erantzun diote galdetegiari
AR- ERANTZUNAK GALDETEGIARI
Euskera Erdara Guztira
GUZTIRA 47 23 70
Sexua
Emakumezkoa 37 15 52
Gizonezkoa 10 8 18
Adina
<30 1 1
30-50 42 22 64
<50 5 5
Ikastetxea
Ignacio Zubizarreta 20 15 35
Dimako Ugarana 27 8 35
Galdetegiaren helburua
Galdetegiaren helburua kontsumo arduratsuaren lelopean parte hartu duten familien kontsumo ohiturak aztertzea izan da.
Aztertutako gaiak kontsumo arduratsuarekin erlazioa duten honakoak izan dira:
⇒ Erosketak egiten den komertzio mota.
⇒ Erosketak egiterakoan erabilitako irizpideak.
⇒ Erositako produktuak erabili ondoren sortutako hondakinen norakoa.
Emaitzak
70 familien sailkapena generoa, adina eta ikastetxeari dagokionean hauxe da:
Ondorioak
Galdeketa hau egin eta gero, ondorengo ondorioak atera dira:
• Arratiako familien erdiak ia bertako dendetan egiten dituzte erosketak. • Arratiako familien %55 erosketak egiterakoan kontsumo arduratsuko irizpiderik jarraitzen ez dutela
diote. • Arratiako familien %24 bertako produktuak erosten dituztela diote. • Arratiako familien %58 birziklatzen dutela esan dute.
Emaitza guzti hauek kontutan izanda ikasleok udalari zuzendutako zenbait proposamen prestatu ditugu.
Dimako Udal Foroa
UDAL FOROAKUDAL FOROAK
12
UDAL FOROA 2014-06-11
Dimako ikasleek ikasturtean egindako ekintzak aurkeztu dizkiote Alkateari, baita ikasturtean hartutako konpromisoak ere:
2014ko ekainak 11ko Udal Foroan ikastetxeak hartutako KONPROMISOAK
(Iazko berdinak)
• Ingurumena zainduko dugu.
• Eskolako Agenda 21 proiektuaren baliagarritasunaren inguruan informatuko dugu eta txoko berdea zainduko dugu.
• Hondakinak berrerabili eta birziklatzen jarraituko dugu.
• Paperaren murrizketan jarraituko dugu.
• Eskolan jaten diren elikagaien jatorria aztertzen jarraituko dugu.
12-13 Ikasturteko proposamenen jarraipena 13-14 ikasturteko udal foroan alkatearen erantzuna
• Bizikletak aparkatzeko alanbrea • Bizikletak aparkatzeko lekua plazan ipini zuen udalak baina kentzea erabaki zuen ez zuelako inork ere erabiltzen eta lekua alferrik okupatzen zuelako. Datorren ikasturte-rako Udalak eskolan eta plazan bizikletentzako aparkale-kuak ipintzeko konpromisoa hartzen du baina ikasleek ere aparkaleku hauek erabiltzeko konpromisoa hartu behar dute bestela udalak berriro kenduko ditu.
2013-2014 ikasturteko proposamenak udalari Alkatearen erantzuna 2014-06-11
1.-Herriko ekoizleak eta bertako produktuak bul-
tzatzeko herrian azoka edo merkatuak sustatzea.
Zinegotzien artean azoka bat bultzatzeko ideia badago. Hilean behin azoka
egonkorra egitea izango litzateke haserako ideia eta ondo badabil astero anto-
latzea. Merkatariak horretarako prest egongo liratekeen ala ez jakiteko udalak
beraiekin hitz egiteko asmoa dauka.
2.-Kontsumo arduratsua edo beharrezkoa susta-
tzeko, etxeetara informazioa helaraztea, birzikla-
tzea eta berrerabilpenaren onurak azalduaz.
Oso interesgarria da gai honen inguruan propaganda egitea.
3.-Hondakinak biltzeko guneak garbi mantendu
eta birziklatzeko eduki-ontziak auzo edo leku
guztietan ipini daitezela.
Etxe guztietan ez dago edukiontzirik baina auzoetan bai. Auzo batzarretan ho-
lako gaiak ateratzen direnean erabakirik egokienak hartzen dira denen artean.
Alkateak uste du geuk geure zaramaren ardura hartu behar dugula. Agian 100
metro mugitu behar gara beti ezingo bait dugu etxe ondoan izan edukiontzia.
4.-Eskolan ingurumenaren alde edo ingurumen
ondare eta baloreez jabetzeko egiten ditugun
ekimenak laguntzen jarraitzea.
Hori beti egiten jarraitzeko konpromisoa hartzen du Udalak. Dimaztarrek suerte
handia dute daukaten ingurunearekin.
5.-Eskolako ortuko inguruak garbi mantentzea Udaleko beharginei esango dio Alkateak bertara joateko eta garbiketa egiteko.
Igorreko Udal Foroa
UDAL FOROAKUDAL FOROAK
13
UDAL FOROA 2014-06-12
2013-2014 ikasturteko proposamenak udalari Alkatearen erantzuna 2014-06-12
Igandeetan azokak ipini Arratiako produktuak erosi
ahal izateko.
Lasarte parke amaieran igandetarako azoka antolatzea aurreikusten du
Udalak Igitikoekin batera. Herriaren pasoan bertan egotea da ideia. Herriko
merkatariak ez lirateke honen aurka egongo beti ere azoka honetan saldu-
tako produktuak Arratiakoak soilik balira.
Pegatina bat sortu Arratiako produktuak identifika-
tzen dituena. Gu ikasleok prest gaude pegatina
eredu bat prestatzeko
Ideia ona iruditzen zaio Alkateari baina gai honen inguruan eragile ezberdi-
nekin hitz egin beharko litzateke aldez aurretik.
Ortuak sortu, herriko lur-sailak alokatu Udalak lursail batzuetako jabeekin hitz egin du, 3000 m2 lur lote sortzeko
asmoz gero herritarrei alokatu ahal izateko. Ordenantza eredu ezberdinak
ditu udalak dagoenekoz. Gainera, 2014ko negurako honen inguruan zerbait
egitea aurreikusten da.
Kontrolatu dendetako prezioak, garestiegiak ez
izateko.
Honen inguruan udalak ezin du ezer egin.
Eskolan jarri ditugun moduko zabor ontziak herrian
ere jarri.
Udalak beste herrietako adibideak begiratu ditu dagoenekoz, adibidez Laz-
kaon bosteko zabor ontziak daude. Arratiarako 3-5ekoak izan daitezke.
Ikastetxeak hartutako konpromisoak:
• Gure patioko zabor ontziak, ondo erabil-
tzeko pautak jarri.
• Gure konpostagailutik sortzen den konposta
gure eskolako gune berdeetan erabili.
• Gelako hondakinak kudeatzeko ontzi berriak
jarri ditugu
7 Buletina: 2014ko Ekaina
DIMAKO UGARANA LHI , IGORREKO INAZIO ZUBIZARRETA LHI
Dimako udal foroa
Igorreko udal foroa
UDAL FOROAKUDAL FOROAK Foroetako argazkiak
Eskerrik asko parte hartu duzuen guztioi!
ASTE BERDEAASTE BERDEA