2019
GASTEIZKO UDALAK
INDARKERIA MATXISTAREN AURREAN JENDAURREKO
ERANTZUNA EMATEKO PROTOKOLOA
GASTEIZKO UDALAK INDARKERIA MATXISTAREN
AURREAN JENDAURREKO ERANTZUNA EMATEKO PROTOKOLOA
2. orrialdea 41tik
AURKIBIDEA
SARRERA………………………………………………………………………...........…………………. 3. or.
ARRAZOIEN AZALPENA…………………………………………………......……………………… 5. or.
TERMINOLOGIA…………………………………………………………………….……………………… 7. or.
JARDUTEKO PRINTZIPIOAK.............................................................. 12. or.
PROZEDURAK………………………………………………………………………………..…………… 14. or.
1. Urte osoko prozedura……………………………………………................… 16. or.
2. Andre Maria Zuriaren jaietako prozedura…………….…………………… 26. or.
3. Kontu emateko deialdi publikoa………………………..................….. 30. or.
INDARKERIA MATXISTA ARBUIATZEKO
KULTURA SORTZEKO EKINTZAK……………………………….………………………………. 32. or.
ERANSKINAK………………………………………………………………….……………………………. 33. or.
GASTEIZKO UDALAK INDARKERIA MATXISTAREN
AURREAN JENDAURREKO ERANTZUNA EMATEKO PROTOKOLOA
3. orrialdea 41tik
SARRERA
Indarkeria matxista giza eskubideen urraketa bat da; genero-desberdinkerien
adierazpenik larriena da, eta, batez ere, emakumeei eragiten die. Aurrerapenak
egin diren arren, gure gizarteak parez pare duen arazo handienetako bat izaten
jarraitzen du, eta berori jasaten duten emakumeen gainean dituen ondorioek
izugarri galarazten dute emakumeak eskubideetara eta aukeretara baldintza
beretan iristea.1
Hori dela-eta, indarkeria matxistaren aurkako borrokan konpromisoa duela
adierazi nahi du Gasteizko Udalak. Batez ere emakumeen aurka ezartzen den
kontrol- eta menderakuntza-ariketa da indarkeria matxista, eta bizitzaren eremu
guztietan ezartzen zaie emakumeei, emakume izate hutsagatik ezarri ere.
Halaber, sexu-genero-sexualitate sistema nagusiaren aginduak hausten dituzten
pertsonek ere (hala nola, LGTBI pertsonek) aurrez aurre daukate indarkeria
matxista.
2016an, jendaurrean erantzuteko protokolo bat ezarri zen; bada, etengabe
ebaluatzen da protokoloaren funtzionamendua, eta, horri esker, hobetu egiten
da. Hala, testu honek hobekuntzak txertatu ditu, eraginkorragoa izan dadin eta,
batez ere, indarkeria matxistaren biktimekiko errespetua gorde eta lehenetsi
dadin: protokolo honek gidatuko du gai honen inguruko erantzun instituzionala.
Horri begira, bada, tresna hauek erabili behar dira:
• Arazoa errotik jorratuko duten prebentzio-politikak; hau da, indarkeriaren
ondorioak bakarrik jorratu ordez, sustraietara joko duten politikak
abiarazi behar dira, biktimak errudun bihurtuko ez dituzten eta gizarteak
indarkeria mota horretan duen erantzukizuna indartuko duten
sentsibilizazio-programen bidez.
1 HARA! Vitoria-Gasteizko Genero Berdintasunerako 2018-2021erako IV. Plana (2018:57)
GASTEIZKO UDALAK INDARKERIA MATXISTAREN
AURREAN JENDAURREKO ERANTZUNA EMATEKO PROTOKOLOA
4. orrialdea 41tik
• Arreta emateko politika publikoak; biktimen premiei erantzun behar diete
politika horiek, tartean dauden udal-sailen arteko erantzun koordinatua
sustatzearekin bat.
• Biktimak erreparatzeko eta berriro ez gertatzeko eskubidea bermatzeko
politikak.
Azken batean, geure gain hartu behar dugu gizartearen arazo larri horri eta
emakumeen eta LGTBI pertsonen giza eskubideen urraketa horri aurre behar
bezala egiteko erantzukizun politikoa, premia eta interes espezifikoen arabera
artatu beharko diren kategoria heterogeneoak direla aintzat hartuta.
Protokolo honek, era berean, talde feministekin eta berdintasunaren aldeko
emakumeen elkarteekin koordinatzeko dauden mekanismoak hobetu nahi dira;
izan ere, erakundeok arlo honetan daukagun erantzukizuna geure gain hartzera
eraman gaituen borrokan aitzindariak direla aitortzen diegu talde horiei, bai eta
beren ibilbidea aitortzen ere. Bestetik, LGTBI kolektiboekin koordinatzeko bideak
ezarri nahi dira Protokoloarekin; batetik, izaera estrategikoa daukatelako eta
errealitatea ezagutzen dutelako, eta, bestetik, LGTBI pertsonen egoeratik hurbil
daudelako, aurrez aurre duten indarkeria matxistari eta diskriminazioari
dagokienez. Bestalde, beste gizarte-eragile batzuk ere kontuan hartuko dira,
Udalak indarkeria matxistaren aurrean jendaurreko erantzun azkar, koherente
eta eraginkorra emateko prozedurak zehaztean.
GASTEIZKO UDALAK INDARKERIA MATXISTAREN
AURREAN JENDAURREKO ERANTZUNA EMATEKO PROTOKOLOA
5. orrialdea 41tik
ARRAZOIEN AZALPENA
Gure erantzunaren xede den indarkeria matxistak banakako erasotzaileak eta
biktimak dauzka, baina egiturazko arazoa da; hau da, ez dira ez egitate
isolatuak, ez azalpenik gabeko gertakariak. Horregatik hunkitzen gaitu sakon,
baina ez harritzen, gure hirian gertatzen den eraso bakoitzak; sumindu egiten
gaitu, baina taldean edo elkarrekin erantzuteko betebeharra dugula onartzen
dugu. Biktimei lagundu behar diegu; presiorik ezarri gabe, ordea. Izan ere,
indarkeria horri aurre egiteaz gain, errunduntzat jotzen dituen estigma soziala
hartzen dute beren gain.
Indarkeria matxista giza eskubideen urraketa bat da; genero-desberdinkerien
adierazpenik larriena da, eta, batez ere, emakumeei eragiten die. Aurrerapenak
egin diren arren, gure gizarteak parez pare duen arazo handienetako bat izaten
jarraitzen du, eta berori jasaten duten emakumeen gainean dituen ondorioek
izugarri galarazten dute emakumeak baldintza beretan iristea eskubide eta
aukeretara. Indarkeria matxista, genero-desberdinkeriak eta ordena sinbolikoa
kontrolatzeko eta horiei eusteko tresna den heinean, gizartearen eraldaketei eta
aldaketei egokitzen zaien errealitate konplexua da, eta, jorratu eta ulertu nahi
badugu, aztertu behar diren hainbat indarkeria matxista mota eta modu daude:
indarkeria zuzena, non indarkeria fisikoa, psikologikoa, ekonomikoa eta sexuala
(erasoa, abusua, jazarpena) sartuko liratekeen, eta zeharkako indarkeria, non
egiturazko indarkeria, indarkeria kulturala edo sinbolikoa eta indarkeria
instituzionala eta abar sartuko liratekeen. Alde batetik, aintzat hartu behar da
legez ezarri eta onartu diren kontzeptu batzuk daudela, erakundeak maila
ezberdinetan koordinatuta edukitzeko balioetsi behar direnak, eta, bestetik,
kontuan hartu behar da erakunde honek jorratzen dituen politikei eta praktikei
egokitu behar zaizkiela terminoak.
Testuinguru horretan, indarkeria matxista da Gasteizko Udalaren
Berdintasunerako Zerbitzuaren eta politika publikoen jarduna gidatu behar duen
kontzeptua, indarkeriaren arloan. Matxismoan dagoen desberdinkeriazko botere-
harreman inplizitua esplizitu egiten du kontzeptu horrek, «eta, aldi berean,
GASTEIZKO UDALAK INDARKERIA MATXISTAREN
AURREAN JENDAURREKO ERANTZUNA EMATEKO PROTOKOLOA
6. orrialdea 41tik
indarkeria matxista gehienbat emakumeek jasaten duten arren, sistema
heteropatriarkalak ezartzen dituen eredu hegemonikoak hausten eta zalantzan
jartzen dituzten beste pertsona batzuei ere eragiten diela ikusaraztea
ahalbidetzen du. Zentzu horretan, lesbianak, gayak, transexualak,
transgeneroak eta intersexualak ere indarkeria matxistaren xede dira, egungo
eredu heteronormatibotik ateratzen diren heinean». Haurtzaroan ager daitezke
zuzeneko eta zeharkako indarkeriaren askotariko adierazpenak, eta bizitzan
zehar ere egon daitezke, hainbat forma hartuz eta ezberdin eraginez. Beraz,
ikuspegi intersekzional eta zeharkakotik bideratu behar dira berdintasun-politika
publikoak, askotariko errealitateei erantzuteko.
Gauzak horrela, HARA! Berdintasunerako IV. Planak jarduera-ildoen artean
ezartzen du Gasteizko Udalak Indarkeria Matxistaren aurrean Jendaurreko
Erantzuna emateko Protokoloaren jarraipena egitea eta etengabe hobetzea,
ekintza kolektiboa sustatzeari begira, salaketa publikorako eta biktimen
erreparaziorako.
GASTEIZKO UDALAK INDARKERIA MATXISTAREN
AURREAN JENDAURREKO ERANTZUNA EMATEKO PROTOKOLOA
7. orrialdea 41tik
TERMINOLOGIA2
INDARKERIA MATXISTA
Indarkeria matxista giza eskubideen urraketa bat da; genero-desberdinkerien
adierazpenik larriena da, eta, batez ere, emakumeei eragiten die. Hala ere,
egitura biologikoari, ezarritako jokaera heterosexualari, onargarritzat jotzen den
estetika tradizionalari... aurka egiten dieten guztiek jaso dezakete indarkeria
matxista, sexu-genero-sexualitate eskema errepikatuko dela ziurtatzeko kontrol-
mekanismo gisara. Hots, zehaztapenak zehaztapen, emakumeei eta LGTBI
herritarrei egiten zaizkien erasoek sustrai berbera dute: matxismoa.
Horixe izango da esparru-kontzeptua, eta emakumeen gainean nahiz sexu-
genero eskema tradizionala errepikatzeari uko egiten dioten pertsonen gainean
ezartzen diren indarkeria mota guztiak sartzen dira bertan, indarkeriaren espazio
fisiko eta sinboliko guztiak aintzat hartuta. Kontzeptu horren arabera, pertsona
horiek jasaten duten zuzeneko indarkeriaren askotariko adierazpenak
haurtzaroan agertzen dira, eta bizitzan zehar mantentzen, hainbat forma hartuz.
Beraz, ikuspegi intersekzional eta zeharkakotik bideratu behar dira berdintasun-
politika publikoak, askotariko errealitateei erantzuteko.
INDARKERIA SEXISTA
Emakume izate hutsagatik eta emakumeek irudikatzen dutenagatik horien aurka
berariaz erabiltzen diren indarkeria mota guztiak.
2 Arrazoien azalpenaren esparru kontzeptualean azaldu dugun indarkeria izendatzeko
kontzeptu ugari erabiltzen direnez, Gipuzkoako Foru Aldundiak egin duen terminologia
aipatu nahi dugu, termino horiek guztiak jasotzen eta azaltzen baititu. Iturria: Gipuzkoako
emakumeen eta gizonen berdintasunerako 2/2015 Foru Araua, V. kapitulua, 51.1.
artikulua, HARA! Vitoria-Gasteizko Genero Berdintasunerako 2018-2021erako IV. Planean
jasotako definizioen araberako aldaketekin.
GASTEIZKO UDALAK INDARKERIA MATXISTAREN
AURREAN JENDAURREKO ERANTZUNA EMATEKO PROTOKOLOA
8. orrialdea 41tik
GENERO-INDARKERIA
Honela definitzen du genero-indarkeriaren aurka oso-osoko babesa emateko
neurriei buruzko abenduaren 28ko 1/2004 Lege Organikoak: «Indarkeriazko
egintza oro, fisikoanahiz psikologikoa, baita sexu-askatasunaren aurkako
erasoak, mehatxuak, derrigortzeak edo nahierara askatasunaz gabetzea ere,
indarkeria emakumeen aurka erabiltzen dutenean horien gizon ezkontide direnek
edo izan direnek, edo horiekin antzeko maitasun-harremanak dituztenek edo
izan dituztenek, nahiz eta elkarbizitzarik ez izan».
Haurrak eta Nerabeak Babesteko Sistema aldatzen duen uztailaren 22ko 8/2015
Lege Organikoak aldaketak egiten dizkio 1/2004 Lege Organikoari, azken
xedapenetatik hirugarrenean. Aldaketa horiekin, indarkeriaren biktima diren
emakumeen seme-alaba adingabeak zuzeneko biktimatzat jotzen dira, eta, hala,
beren amen eskubide berberak dauzkate, eta beharrezko arreta bermatu behar
zaie.
SEXU-INDARKERIA
Nahi ez diren sexu-jokaerak. Indarkeria psikologikoa ere egon daiteke, eta
larderiaren bidez, bortxaren bidez, xantaiaren bidez, mehatxuaren bidez edo
biktimaren borondatea deuseztatzen edo mugatzen duen bestelako edozein
mekanismoren bidez gauzatzen da. Gaur egungo kontzeptu juridikoak sartze
aldera, hiru mota bereiziko dira batez ere:
Sexu-erasoak: (Zigor Kodearen 178. artikulutik 180. artikulura) indarkeriaren
eta larderiaren bidez egiten direnak.
Sexu-abusuak: (Zigor Kodearen 181. artikulutik 183. artikulura) indarkeriarik
edo larderiarik gabe egiten direnak. Hor barruan sartzen dira borondate- edo
adimen-gaitasuna mugatuta edukitzeagatik baliozko baimenik eman ezin duten
emakumeei egindako abusuak. Zigor Kodeak bereizi egiten ditu baimenik gabeko
abusuak eta engainuaren bidez edo hierarkiako nagusitasunaz baliatuz egiten
diren abusuak.3
3 «Zerbaitez baliatzen denak» egiten du, «norberarentzako abantaila edo probetxua» ateratzeko. Zigor
Kodeak sexu-abusutzat jotzen ditu, eta halaxe zigortzen, 13 eta 18 urte bitarteko pertsonekin edukitako
GASTEIZKO UDALAK INDARKERIA MATXISTAREN
AURREAN JENDAURREKO ERANTZUNA EMATEKO PROTOKOLOA
9. orrialdea 41tik
Sexu-jazarpena: (Zigor Kodearen 184. artikulua) sexu-izaera duten eta nahi ez
diren hitzezko jokaerak, hitzezkoak ez diren jokaerak eta jokaera fisikoak,
laneko, irakaskuntzako edo antzeko harremanen esparruan gertatzen direnak,
beste pertsonaren duintasunari erasotzeko asmoz edo ondorioarekin, larderiazko
ingurune etsai, iraingarri, umiliagarri edo erasotzailea sortuz.
FAMILIA BARRUKO INDARKERIA SEXISTA
Edozein adineko neskatilek, nerabeek eta emakumeek senideen aldetik (aita,
neba, aitona, osaba...) edo bizikidetza-unitatearen barruan jasaten dituzten
kontrol-, eraso-, arbuio- eta bazterketa-modu askotarikoak aipatzeko erabiliko
dugu izendapen hau.
INDARKERIA LGTBIFOBIKOA
LGTBIfobiak guztioi eragiten digu, eta sexualitate- eta genero-aniztasuna
mugatzeko presioa eraginez funtzionatzen du. Indarkeria LGTBIfobikoa da
diskriminazio horren adierazpenik larriena, eta LGTBI kolektiboaren barruan
nahiz kanpoan gerta daiteke.
Gorroto-delitua: «(A) Zigor-arloko edozein etsaitasun-egintza edo arau-hauste,
pertsonen edo jabetzen aurkako arau-hausteak barne hartuta, B aldean
zehaztutako talde mota batekin –benetan edo hala hautemanda– duen
harremanagatik, begikotasunagatik, ahaidetasunagatik, babesagatik edo talde
horretakoa izateagatik hautatzen direnean biktima, lokala edo arau-haustearen
xedea;
(B) Taldeko kideek ezaugarri bera eduki behar dute; hala nola, benetako edo
hautemandako arraza, jatorri nazional edo etnikoa, hizkuntza, kolorea, erlijioa,
sexua, adina, adimen-desgaitasuna edo desgaitasun fisikoa, sexu-joera edo
antzeko alderdiren bat». (ESLA, 2003)
harremanak, adingabearen baimenik ez badago eta adin nagusikoa bere adinaz baliatzen bada
haragitzea lortzeko.
GASTEIZKO UDALAK INDARKERIA MATXISTAREN
AURREAN JENDAURREKO ERANTZUNA EMATEKO PROTOKOLOA
10. orrialdea 41tik
Kasu honetan, sexu-joeragatiko edota sexu- eta genero-identitate edo -
adierazpenengatiko gorroto-delituak hartuko dira kontuan.
Transfobia: transek nazka ematea eta horiek baztertzea4. Egituraz, indarkeria
ezartzeko hainbat metodo daude, mediku-patologizaziotik hasita zuzeneko
indarkeriaraino, zeina eraso fisikoen eta isolamenduaren bidez gauzatu
daitekeen.5
Lesbofobia: beste emakume batzuekin harreman afektiboak eta sexualak
dauzkaten emakumeek nazka ematea eta horiek baztertzea. Bikote horiek
ikusezin egitea da lesbofobia-modu ohikoenetariko bat, baina ez da bakarra,
arau heterosexualaren urraketaren aurkako indarkeria matxista horrek bat
egiten baitu indarkeria sexistaren adierazpenekin.
Homofobia: beste gizon batzuekin harreman afektiboak eta sexualak dauzkaten
gizonek nazka ematea eta horiek baztertzea. Indarkeria matxista mota hau
bereziki oldarkorra izaten da beste gizon batzuen zuzeneko adierazpenetan, eta,
gainera, heteronormatibitateari aurre egiten dioten eta maskulinotasun
tradizionalaren oinarriak zalantzan jartzen dituzten gizonen aurkako bazterketak
duen karga sinbolikoa jasaten dute pertsona horiek.
Bifobia: bi edo hainbat generoko pertsonekin harreman sexu-afektiboak
dauzkaten pertsonek nazka ematea eta horiek baztertzea. Praktika horiek
ikusezin egitea eta barregarri uztea dira erabili ohi diren indarkeria nagusiak.
Intersexfobia: sexu anbiguoarekin jaio direnez sexu-binarismoa eta
emakumeen nahiz gizonen gorputzek nolakoak izan behar duten ezartzen duen
4 Desirak Plazara. Gasteizko LGTBI herritarren errealitateei buruzko diagnostikoa
(2018:11) «Trans termino zabalak emakumeen eta gizonen berezko ezaugarritzat hartzen diren
arauetatik kanpo geratzen diren pertsonen bizipenen aniztasuna azpimarratzen du; arau horiek
agerian uzten dute bizi garen errealitateko genero-sistema bitarraren zurruntasuna Termino horren
bidez, pertsona transexualei, transgeneroei, trabestiei, genero-identitate aldakorrak eta sortzaileak
dituztenei eta abarri egiten zaie erreferentzia. Oro har, jaiotzatik esleitutako generoa zalantzan jarri
duten pertsonak dira, hormonazio-prozesuak izan diren ala ez kontuan hartu gabe edo generoa
berriro esleitzeko ebakuntza egin dieten edo ez gorabehera». 5 Transexualak genero-identitateagatik ez baztertzeari eta haien eskubideak aitortzeari buruzko ekainaren 28ko Legearen 5. artikuluak (transfobiaren kontrako neurriei buruzkoak) ezartzen duenez, administrazio publikoek transen eskubideak bermatuko dituzten politika espezifikoak sustatu beharko dituzte.
GASTEIZKO UDALAK INDARKERIA MATXISTAREN
AURREAN JENDAURREKO ERANTZUNA EMATEKO PROTOKOLOA
11. orrialdea 41tik
ideia hegemonikoa zalantzan jartzen dituzten pertsonek nazka ematea eta horiek
baztertzea (ez da erraza izaten pertsona horiek femeninotzat edo maskulinotzat
hartzea). Indarkeria mota hau, batez ere, mediku-patologizazioaren eta
ikusezintasun sozialaren bidez gauzatzen da.6
Azken batean, maskulinoa eta femeninoa denaren arteko mugei eusteko
erabiltzen da LGTBIfobia edo LGTBI pertsonen aurkako indarkeria (González
Pérez, 2016), eta arauzko generoaren egiturazko harremanak indartzen dituen
sistemaren parte da; bada, sexualitateen eta generoen aniztasuna mugatzeko
presioa ezartzen du7. Indarkeria horren barruan, jazarpena, bazterketa,
abandonua, diskriminazioa, indarkeria sinbolikoa, indarkeria psikologikoa,
indarkeria fisikoa, ahozko erasoak eta eraso fisikoak, begirada sakonak,
mespretxuzkoak eta epai-emaileak8… daude, emakumetzat edo gizontzat jotzen
denaren gaineko aginduak ez betetze hutsagatik.
GENERO BARRUKO INDARKERIA
Sexu/genero bereko pertsonen arteko harreman afektibo eta sexualen barruan
gertatzen den indarkeria da, hainbat modutan ager daitekeena.
6 Transexualak genero-identitateagatik ez baztertzeari eta haien eskubideak aitortzeari
buruzko ekainaren 28ko Legearen 6.4. artikuluak honako hau jasotzen du: «Artikulu
honetan aipatzen diren zerbitzuek berariazko arreta emango diete intersexualei».
7 Desirak Plazara. Gasteizko LGTBI herritarren errealitateei buruzko diagnostikoa (2018:15) 8 Desirak Plazara. Gasteizko LGTBI herritarren errealitateei buruzko diagnostikoa (2018:23)
GASTEIZKO UDALAK INDARKERIA MATXISTAREN
AURREAN JENDAURREKO ERANTZUNA EMATEKO PROTOKOLOA
12. orrialdea 41tik
JARDUTEKO PRINTZIPIOAK
Prebentziozko jarduera: Erasorik gertatu aurretik, garrantzitsua da
informatzeko, prestatzeko eta sentsibilizatzeko jarduerak garatzea, indarkeria
matxistaren edozein adierazpenen aurrean zero tolerantzia agertzen duen
kontzientzia sortzeko gizartean. Prebentzioa kontzeptu zabala da, eta hiru
dimentsio hartzen ditu:9
Lehen-mailako prebentzioa edo prebentzio orokorra: indarkeria matxistarik
gabeko bizitza bermatzera bideratutako egiturazko aldaketak (politikoak,
sozialak eta kulturalak) lortzea dakar. Haurtzarotik eta nerabezarotik prestatzea
da gakoetako bat, baina gizarte osoarekin egin behar da lan.
Bigarren mailako prebentzioa: indarkeria gertatu ondoren, indarkeria hori
hautematea eta goiz geraraztea ere badakar prebentzioak. Horretarako,
herritarrek (batez ere, erakunde publikoek) indarkeria matxistaren aurrean egoki
erantzuteko interesa eduki behar dute.
Hirugarren mailako prebentzioa: abusuen berri eduki eta are salatu ondoren ere
abusuak ez errepikatzeko prebentzioa da. Erreparazioarekin lotzen da, «ez
errepikatzeko» bermea oinarrizko baldintza baita emakumeak eta indarkeria
matxista jasan dezaketen beste pertsonak susper daitezen. Halaber, gizarteak
eta erakundeek indarkeriaren aurrean duten jarrera irmoaren adierazlea da.
Lehentasunezko arreta biktimari: Eraso bat ikusten den edo horren
berri edukitzen den aldiro, biktimari arreta emateak izan behar du
lehentasunezko lana. Ondo dagoela eta arreta egokia jasotzen ari dela
ziurtatzea da lehenengotariko jarduera. Egituraketa eraginkor eta arina
bermatzea dakar lehentasun horrek, eta egoera horiek berezkoa duten
premiaz jardutea. Alderdi hori nagusituko da beti jendaurreko
erantzunean.
9 Basaurin Matxismoari PLANto! Basaurin Indarkeria Matxistari Aurre Egiteko 2017-2020ko Tokiko Plana (2017: 18)
GASTEIZKO UDALAK INDARKERIA MATXISTAREN
AURREAN JENDAURREKO ERANTZUNA EMATEKO PROTOKOLOA
13. orrialdea 41tik
Erasotzailea baztertzea: Jarrera edo komentario matxistak ikusten
diren edo horien berri edukitzen den aldiro, bere jokaera utz dezala
eskatuko zaio erasotzaileari, bere ingurua tartean sartuz eta
konprometituz, jarrera horiek gera ditzan. Ezinbestekoa da erasotzaile
matxistak kondenatzea eta horienganako erabateko arbuioa erakustea.
Informazio fidagarria: sentsazionalismoa eta alarma soziala saihestu
behar dira, eta informazioa kontrastatuko duen jarrera arduratsua agertu.
Albiste faltsu bat inoiz ez da onuragarria izango ez ustezko
biktimarentzat, ez ustezko erasotzailearentzat.
Jarduera azkarra: Indarkeria matxistaren egoerei ematen zaien
erantzunak irmoa eta proportzionala izan behar du, bai proposatzen diren
jarduera motei dagokienez, bai denborari dagokionez. Azkartasunak ez du
esan nahi behar bezala kontrastatu ez diren eta eraginean eta efizientzian
baloratu ez diren erantzunak eman behar direnik. Jarduera azkarrak
lehentasunez erantzungo dio biktimaren/biktimen ongizateari, eta inola
ere ez die eragingo biktimekin behar bezala esku hartzeko behar diren
denborei.
GASTEIZKO UDALAK INDARKERIA MATXISTAREN
AURREAN JENDAURREKO ERANTZUNA EMATEKO PROTOKOLOA
14. orrialdea 41tik
PROZEDURAK
JENDAURREKO ERANTZUNA EMATEKO PROTOKOLOA
AKTIBATZEKOAK
Protokoloa prozedura hauen arabera aktibatuko da:
1. URTE OSOKO PROZEDURA
2. ANDRE MARIA ZURIAREN JAIETAKO PROZEDURA
3. KONTU EMATEKO DEIALDI PUBLIKOA
4. JENDAURREKO ERANTZUNA IZAN DEZAKETEN BESTELAKO EGOERAK
Era berean, talde feministek, emakumeen taldeek edo LGTBI taldeek, bai eta
beste gizarte-eragile batzuek ere, indarkeria matxistaren kasuei erantzuteko
deitzen dituzten mobilizazioetara atxikitzeko edota horiek babesteko aukera
baloratuko du Udalak, kolektibo horien autonomia errespetatuz eta
komunikazio-bideak jarriz, Alkatetza Zuzendaritzaren bidez.
Koordinazio Batzordea da kasu guztiak baloratzeko eta ebaluatzeko
arduraduna, eta honako hauek osatzen dute:
- Berdintasunerako Zerbitzua
- Gizarte Politikako, Adinekoen eta Haurren Saila
- Herritarren Segurtasunerako Saila
Batzordeak hausnarketa- eta eguneratze-lana egiten jarraituko du, Udalak
jendaurreko jardueraren xede nagusiak betetze aldera jarraitu behar dituen
irizpideen gainean; hau da, biktimei arreta egokia emateko eta indarkeria
matxista mota orori erabateko arbuioa erakusteko kultura sustatzeko irizpideen
gainean.
Honela egingo da Jendaurreko Erantzuna emateko Protokoloaren jarraipena:
• Alkatetza Sailaren ardura izango da, Berdintasunerako Zerbitzuaren
bidez, protokolo honen garapen orokorra koordinatzea eta ezarpenaren
segimendua egitea, egin daitezkeen hobekuntzak proposatzearekin bat.
Xede horrekin, urteko memoria bat egingo da, eta, bertan, Protokoloaren
betetze-mailaren eta garapenaren berri emango da.
GASTEIZKO UDALAK INDARKERIA MATXISTAREN
AURREAN JENDAURREKO ERANTZUNA EMATEKO PROTOKOLOA
15. orrialdea 41tik
• Gizarte Politikako Sailaren ardura izango da biktimarekiko eta haren
inguruarekiko harremana sortzea eta zaintzea, bai eta Protokoloaren
garapenaren urteko segimendua behar bezala egiteko10 behar den
informazio guztia Berdintasunerako Zerbitzuari ematea ere.
• Herritarren Segurtasunerako Sailaren ardura izango da kasuari
buruzko informazioa ematea, bai eta Protokoloaren garapenaren urteko
segimendua behar bezala egiteko11 behar den informazio guztia
Berdintasunerako Zerbitzuari ematea ere.
Aipaturiko hiru sailek eratzen dute Koordinazio Batzordea, eta bere gain hartzen
du sailen artean indarkeria matxistaren kasuak prebenitzeari, artatzeari eta
deribatzeari begirako koordinazioa bermatzeko konpromisoa, bai eta
Protokoloaren jarraipen eta balorazio orokorrak egiteko eta kontu emateko
txostena nahiz horren ondoriozko lanak egiteko konpromisoa hartzen ere.
10
Beti ere, Prozedura Kriminalaren Legean eta Datu Pribatuak Babesteko Legean ezartzen
diren mugen barruan. 11 Beti ere, Prozedura Kriminalaren Legean eta Datu Pribatuak Babesteko Legean ezartzen diren mugen barruan.
GASTEIZKO UDALAK INDARKERIA MATXISTAREN
AURREAN JENDAURREKO ERANTZUNA EMATEKO PROTOKOLOA
16. orrialdea 41tik
1. URTE OSOKO PROZEDURA
Ondorioa heriotza denean, bi kasu bereiziko dira:
• 1.1. kasua. Genero-indarkeriaren edota sexu-erasoaren ondoriozko
heriotza denean, Emakundek koordinatu duen Jendaurreko Erantzuna
emateko Erakundearteko Protokolotik datorren prozedura aktibatuko da
(ikusi 1.1. kasua).
• 1.2. kasua. Bestelako indarkeria matxisten ondoriozko heriotza denean,
Gasteizko Udalaren beraren Protokoloa aktibatuko da (ikusi 1.2. kasua).
Honako hauek dira kasu espezifikoak:
• Bikotekideak edo bikotekide ohiak emakume bat hiltzen duenean edo
sexu-eraso baten ondorioz hiltzen denean.
• Genero-indarkeriaren biktima diren haurrak eta nerabeak hiltzen
dituztenean.
• Genero-indarkeriaren edo indarkeria matxistaren biktimaren edozein
senide edo inguruko edozein pertsona hiltzen dutenean, biktima
babesteko ekintzen ondorioz.
• Sexu-joeragatik eta genero-identitateagatik nahiz -adierazpenagatik
pertsona bat hiltzen dutenean.
• Genero barruko indarkeriagatik pertsona bat hiltzen dutenean.
• Edozein indarkeria matxistaren biktima bat hiltzen dutenean.
Beti ere, Gasteizen erroldatuta badago edo hiriarekin zuzeneko lotura badauka,
udalerritik kanpo gertatu bada baina biktima edo erasotzailea Gasteizen bizi
bada, edo gertaera Gasteizen gertatu bada.
Koordinazio Batzordeak indarkeria matxistaren arloko bestelako
edozein eraso edo gertakari aztertu ahalko du, jasotzen duen
informazioaren, erantzun publikorako aukeraren eta erantzun horren
dimentsioaren arabera edo biktimak edo berori ordezkatzen duenak
hala eskatuta.
GASTEIZKO UDALAK INDARKERIA MATXISTAREN
AURREAN JENDAURREKO ERANTZUNA EMATEKO PROTOKOLOA
17. orrialdea 41tik
1.1. KASUA GENERO-INDARKERIAREN EDOTA SEXU-ERASOAREN ONDORIOZKO
HERIOTZA DENEAN
Horrelakoetan, Erakundearteko II. Hitzarmenaren Segimendu
Batzordearen 2013ko maiatzeko erabakian12 ezarritakoarekin bat egingo
duen prozedura jarraituko da. Erabaki horrek jarduteko prozedura hau ezartzen
du etxeko tratu txarren eta sexu-erasoen ondoriozko heriotzetarako:
Jarraitu behar diren urratsak:
1.1.1. Jendaurreko erantzuna:
a) Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak Gasteizen emakume bat hil dutela
edo Gasteizen erroldatuta dagoen emakume bat hil dutela jakiten badu eta
behar besteko zantzuak baldin badaude heriotza hori etxeko tratu txarren
ondorioa edo sexu-eraso baten ondorioa izan dela zehaztu ahal izateko, berehala
jarriko da harremanetan Segimendu Batzordeko presidentetzarekin.
Halaber, Hitzarmenean dagoen eta prozedura abiaraz dezakeen heriotza baten
berri duen edozein erakundek jo ahalko du Segimendu Batzordearen
presidentetzara. Horrelakoetan, presidentetza harremanetan jarriko da Eusko
Jaurlaritzako Segurtasun Sailarekin, prozedurarekin jarraitu behar duen ala ez
erabakitzeko. Bestalde, Gizarte Politiketako Sailak edo Herritarren
Segurtasunerako Sailak, aurretik adierazitako bezalako kasuren baten berri
duenean, bere saileko zuzendaritzari jakinaraziko dio, horrek zinegotzigoa
informa dezan eta azken horrek Alkatetzako zuzendaritza informa dezan.
b) Egitateak egiaztatu ondoren, Segimendu Batzordeko presidentetzak
ahalik eta azkarren jakinaraziko dio Udalari, bai eta Batzordean parte hartzen
duten gainerako erakundeei ere.
12 Erakundearteko II. Hitzarmena, etxeko eremuan tratu txarrak jaso dituzten eta sexu-indarkeria jasan duten emakume biktimei ematen zaien arreta hobetzekoa: http://www.euskadi.eus/contenidos/informacion/violencia_coordinacion/es_def/index.shtml
GASTEIZKO UDALAK INDARKERIA MATXISTAREN
AURREAN JENDAURREKO ERANTZUNA EMATEKO PROTOKOLOA
18. orrialdea 41tik
• Udalak komunikatu bat idatziko du, zeina kasuaren inguruabar
espezifikoetara egokituko den. Bozeramaileen Batzordean onartuko da
komunikatua, eta tokiko bitartekoen bidez zabalduko da; bestalde,
udalaren webean eta sare sozialetan egongo da. Segimendu Batzordeko
presidentetzari ere bidaliko zaio, horren berri izan dezan.
• Udalak, indarkeria matxistaren aurkako politikak betez, 15 minutuko
elkarretaratzea deituko du, Bozeramaileen Batzordeak erabakitzen
duen ordu eta egunean, lelo honen pean: «Vitoria-Gasteiz: indarkeria
matxistaren aurka». Deialdia Udalaren webean eta Intraneten
argitaratuko da, udaleko langileak eta herritarrak oro har
elkarretaratzean parte hartzera gonbidatzeko. Era berean, Segimendu
Batzordeko presidentetzari bidaliko zaio deialdia.
• Ekitaldi horietara, Eusko Jaurlaritzako, dagokion foru-aldundiko,
Abokatutzaren Euskal Kontseiluko eta dagokion medikuen
elkargoko ordezkari politiko bana agertuko da gutxienez. Halaber,
Udalak dauden gizarte-baliabideetara iristea erraztuko die biktimen
senideei, eta, egokitzat jotzen badu, herri-akzioa erabiliko du.
• Berdintasuneko sailburu arduradunak telefonoz emango die ekintza
horren berri talde feministei eta, hala badagokio, LBTBI taldeei, eta
talde horiekin baloratuko da beste ekintza koordinatu batzuk egiteko
aukera. Udalak aintzat hartuko ditu talde feministen, emakumeen
elkarteen edota LGTBI taldeen deialdiak.
• Prentsa-oharren bidez edo beste bide batzuen bidez emango zaie
herritarrei elkarretaratze horren berri. Indarkeria arbuiatzeko beste
jarduera batzuei babesa ematea erabakitzen bada, Udalaren konpromisoa
komunikatuko da.
1.1.2. Biktimaren inguruarekin harremanetan jartzea
GASTEIZKO UDALAK INDARKERIA MATXISTAREN
AURREAN JENDAURREKO ERANTZUNA EMATEKO PROTOKOLOA
19. orrialdea 41tik
Erakundearteko II. Hitzarmenak jasotzen duen bezala, tartean dauden
erakundeen koordinazioa bultzatuko 13 du Segimendu Batzordeko
presidentetzak14, biktimaren senideei eta haren inguruari, biktimaren seme-
alaba adingabeei eta, hala bada, beste biktima batzuei dagozkien laguntza eta
zerbitzu guztiak emateko.
Udalaren jarduerari dagokionez, biktimei eta senideei laguntzeko baliabideak
eskainiko dira; premiaz aktibatuko dira horiek, eta kaltetuen unean uneko
premiei egokituko zaizkie.
1.1.3. Biktimekiko esku-hartzea edota arreta hobetzeko prozedura
a) Kasuan zuzeneko inplikazio handiena duten erakundeek osatutako talde batek
aztertuko du kasu zehatz bakoitza, eta Emakunde-Emakumearen Euskal
Erakundeak koordinatuko du prozesua. Azterketa horretan, kasuaren historia
kronologikoa egiten saiatuko dira, biktimaren ibilbide osoa berreskuratuz
(edozein administraziok edo zerbitzu publikok bere berri izan duen lehenengo
unetik aurrerakoa), eta edozein administraziorekin edo zerbitzu publikorekin izan
dituen harreman guzti-guztiak sartuko dira. Ibilbide hori dokumentu batean
islatuko da oso-osorik, eta hobetu daitezkeen alderdiak zehazteko oinarritzat
hartuko da. Dokumentua azken txostenarekin batera aurkeztuko zaio
Segimendu Batzordeari.
b) Segimendu Batzordeak egoki ikusten badu, erakundearteko talde
teknikoak aztertu ahalko du berriro txostena, zeina Batzordeari euskarria
emateko sortu den, hobetzeko proposatzen diren alderdiak berrikusteko xedez.
Azkenik, Segimendu Batzordeak bideratuko du txostena, eta bertan
eskatzen diren hobekuntzak egin ditzala eskatuko dio tartean dagoen
administrazio edo zerbitzu publiko bakoitzari.
13
Etxeko tratu txarren eta sexu-erasoen ondoriozko heriotzen aurrean jarduteko prozedura.
Erakundearteko Hitzarmenaren Segimendu Batzordea:
http://www.emakunde.euskadi.eus/contenidos/informacion/violencia_coordinacion/es_def/adjuntos/1ai.procedimiento.muerte.cas.pdf 14
Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeko zuzendaria izango da Segimendu Batzordeko burua.
•
BIKTIMEKIKO ESKU-HARTZEA EDOTA ARRETA HOBETZEKO
PROZEDURA
• Inguruabar espezifikoei
egokitutako
komunikatua
• 15 minutuko
elkarretaratze
instituzionala, lelo
honen pean: «Vitoria-
Gasteiz: indarkeria
matxistaren aurka»
• Prentsa-oharra edo
beste bide batzuk
Bozeramaileen
Batzordearen
onarpena
GIZARTE POLITIKETAKO
SAILA
Dagokion
zinegotzigoa
UDALA
GASTEIZEN EMAKUME BAT EDO GASTEIZEN ERROLDATUTA DAGOEN EMAKUME BAT GENERO-INDARKERIAREN
EDOTA SEXU-ERASO BATEN ONDORIOZ HIL DELA JAKITEAN
EUSKO JAURLARITZAREN SEGURTASUN SAILA
SEGIMENDU BATZORDEKO PRESIDENTETZA
Hedapena tokiko
komunikabideetan eta
Udalaren webean eta
sare sozialetan
Deialdia hemen
argitaratu
Herritarrentzako
udal-weba
Langileen
Intraneten
BIKTIMAREN INGURUAREKIN HARREMANETAN JARTZEA
• Biktimei eta senideei laguntzeko baliabideak eskainiko dira; premiaz
aktibatuko dira horiek, eta kaltetuen unean uneko premiei egokituko
zaizkie.
• Kasuan sartuta dauden gainerako erakundeekin koordinatuta egingo da
lan.
TALDE FEMINISTAK EDOTA LBTBI
TALDEAK
Egin daitezkeen
ekintza koordinatuak
Telefono-deia
JENDAURREKO ERANTZUNA
ERAKUNDEARTEKO HITZARMENEAN PARTE
DIREN ERAKUNDEAK
Eusko Jaurlaritzako, dagokion foru-aldundiko, Abokatutzaren
Euskal Kontseiluko eta dagokion medikuen elkargoko
ordezkaritza politikoa.
• Udalak dauden gizarte-baliabideetara iristea erraztuko die biktimen
senideei.
BATZORDEAN PARTE HARTZEN
DUTEN GAINERAKO ERAKUNDEAK
Tartean dauden erakundeen
koordinazioaren segimendua
ZUZENEKO INPLIKAZIO HANDIENA DUTEN ERAKUNDEEK
OSATUTAKO TALDEA, EMAKUNDEK KOORDINATUTA
Kasu zehatzaren azterketa
Hobetu daitezkeen
alderdiak
AZKEN TXOSTENA
SEGIMENDU BATZORDEA
TARTEAN DAUDEN ADMINISTRAZIOAK EDO
ZERBITZU PUBLIKOAK
(hobekuntzak egin ditzatela eskatzeko)
Batzordeak egoki ikusten badu,
ERAKUNDEARTEKO TALDE
TEKNIKOAK berrikusiko du
txostena
Lehenengo berria duen
administrazioa edo
zerbitzu publikoa
Administrazioarekin
edo zerbitzu
publikoekin izandako
harreman guztiak
Biktimaren ibilbide osoaren historia
kronologikoa
1.1. KASUA
Udalak aintzat hartuko ditu
egon daitezkeen bestelako
deialdiak
GASTEIZKO UDALAK INDARKERIA MATXISTAREN
AURREAN JENDAURREKO ERANTZUNA EMATEKO PROTOKOLOA
1.2. KASUA BESTELAKO INDARKERIA MATXISTA BATZUENGATIKO HERIOTZA
Koordinazio Batzordeak (Berdintasunerako Zerbitzuak, Gizarte Politiken
Sailak eta Herritarren Segurtasunerako Sailak osatzen dute) ebaluatuko du
heriotza ondorio duen edozein indarkeria matxista, erantzun publikorako aukera
eta horren dimentsioa baloratzeko helburuz, bildutako informazioaren arabera.
Jarraitu behar diren urratsak:
1.2.1. Jendaurreko erantzuna:
a) Udaleko Herritarren Segurtasunerako Saila, Gasteizen bertan pertsona
bat hil dutela edo Gasteizen erroldatutako pertsona bat hil dutela jakiten
duenean eta indarkeria matxistaren kasu bat izan dela pentsatzeko zantzuak
daudela uste duenean, berehala jarriko da harremanetan bere sailaren
zuzendaritzarekin, horrek zinegotzigoari eta Alkatetza Zuzendaritzari
jakinaraz diezaien. Hortik, Koordinazio Batzordea informatuko da. Halaber,
Hitzarmenean dagoen eta prozedura abiaraz dezakeen heriotza baten berri duen
edozein erakundek jo ahalko du Alkatetza Zuzendaritzara edo
Berdintasunerako Zerbitzura.
Era berean, biktima eta/edo erasotzailea Gasteizen bizi badira edo hiriarekin
lotura zuzena badute, ekintza hirian bertan gertatu ez arren, Protokoloa
aktibatuko da.
b) Egitateak egiaztatu ondoren, Alkatetzak gertakarien berri emango die
Emakunderi, AFAri eta EUDELi.
• Udalak komunikatu bat idatziko du, zeina kasuaren inguruabar
espezifikoetara egokituko den. Bozeramaileen Batzordean onartuko da,
eta tokiko bitartekoen bidez zabalduko da; bestalde, Udalaren webean eta
sare sozialetan egongo da. Segimendu Batzordeko presidentetzari ere
bidaliko zaio, horren berri izan dezan.
• Udalak, indarkeria matxistaren aurkako politikak betez, 15 minutuko
elkarretaratzea deituko du, Bozeramaileen Batzordeak erabakitzen
GASTEIZKO UDALAK INDARKERIA MATXISTAREN
AURREAN JENDAURREKO ERANTZUNA EMATEKO PROTOKOLOA
22. orrialdea 41tik
duen ordu eta egunean, lelo honen pean: «Vitoria-Gasteiz: indarkeria
matxistaren aurka». Deialdia Udalaren webean eta Intraneten
argitaratuko da, udaleko langileak eta herritarrak oro har
elkarretaratzean parte hartzera gonbidatzeko. Era berean, Segimendu
Batzordeko presidentetzari bidaliko zaio deialdia.
• Berdintasuneko sailburu arduradunak telefonoz emango die ekintza
horren berri talde feministei eta, hala badagokio, LBTBI taldeei, eta
talde horiekin baloratuko da beste ekintza koordinatu batzuk egiteko
aukera. Udalak, halaber, aintzat hartuko ditu talde feministen,
emakumeen elkarteen edota LGTBI kolektiboen deialdiak.
• Prentsa-oharren bidez edo beste bide batzuen bidez emango zaie
herritarrei elkarretaratze horren berri. Indarkeria arbuiatzeko beste
jarduera batzuei babesa ematea erabakitzen bada, Udalaren konpromisoa
komunikatuko da.
1.2.2. Biktimaren inguruarekin harremanetan jartzea
Gizarte Politiketako eta Osasun Publikoaren Sailak tartean dauden erakundeen
koordinazioa bultzatuko du, biktimaren senideei eta haren inguruari, biktimaren
seme-alaba adingabeei eta, hala bada, zeharkako nahi zuzeneko beste biktima
batzuei dagozkien laguntza eta zerbitzu guztiak emateko.
Udalaren jarduerari dagokionez, laguntzeko baliabideak eskainiko ditu;
premiaz aktibatuko dira horiek, eta kaltetuen unean uneko premiei egokituko
zaizkie.
1.2.3. Biktimekiko esku-hartzea edota arreta hobetzeko prozedura
a) Berdintasunerako Zerbitzuak kasuaren historia kronologikoa egingo du,
edozein administraziok edo zerbitzu publikok biktimaren berri duenetik
aurrerako ibilbide osoa jasoz. Ibilbide hori dokumentu batean islatuko da oso-
osorik, eta hobetu daitezkeen alderdiak zehazteko oinarritzat hartuko da.
Dokumentua azken txostenarekin batera aurkeztuko zaio Koordinazio
Batzordeari.
GASTEIZKO UDALAK INDARKERIA MATXISTAREN
AURREAN JENDAURREKO ERANTZUNA EMATEKO PROTOKOLOA
23. orrialdea 41tik
b) Koordinazio Batzordeak egoki ikusten badu, txostena aztertu eta berrikusi
egingo da, hobekuntza-jarraibideak ezartzeari begira.
c) Urteko memoria egingo da, eta, bertan, Protokoloaren garapen orokorraren
koordinazioa eta hobekuntzen nahiz proposamenen jarraipena jasoko dira.
• Inguruabar
espezifikoei
egokitutako
komunikatua
• 15 minutuko
elkarretaratze
instituzionala, lelo
honen pean:
«Vitoria-Gasteiz:
indarkeria
matxistaren aurka»
• Prentsa-oharra edo
beste bide batzuk
Bozeramaileen
Batzordearen
onarpena
HERRITARREN
SEGURTASUNERAKO SAILA
GIZARTE
POLITIKETAKO SAILA
BERDINTASUNE
RAKO
ZERBITZUA
KOORDINAZIO
BATZORDEA
EUDEL
Alkatetzaren
zinegotzigoa Alkatetzaren
zuzendaritza
BERDINTASUNERAKO
ZERBITZUA
EMAKUNDE
AFA
GIZARTE POLITIKETAKO
SAILA
HERRITARREN
SEGURTASUNERAKO
SAILA
GASTEIZEN, GASTEIZKOA DEN EDO GASTEIZEN ERROLDATUTA DAGOEN PERTSONA BAT BESTELAKO INDARKERIA
MATXISTEN ONDORIOZ HIL DELA JAKITEAN
Sail bakoitzaren zuzendaritza harremanetan jarriko da
UDALA
Hedapena tokiko
komunikabideetan eta
Udalaren webetan eta
sare sozialetan
Deialdia hemen
argitaratu
Herritarrentzako
udal-weba
Langileen
Intraneten
BIKTIMAREN INGURUAREKIN HARREMANETAN JARTZEA
• Biktimei eta senideei laguntzeko baliabideak eskainiko dira; premiaz
aktibatuko dira horiek, eta kaltetuen unean uneko premiei egokituko
zaizkie.
• Kasuan sartuta dauden gainerako erakundeekin koordinatuta egingo da
lan.
TALDE FEMINISTAK
EDOTA LBTBI
TALDEAK
Egin daitezkeen
ekintza koordinatuak
Telefono-
deia
Protokoloaren garapen
orokorra koordinatu
Proposamenen eta
hobekuntzen segimendua
URTEKO
MEMORIA
Informazioa
eman
Informazioa
eman
JENDAURREKO ERANTZUNA 1.2. KASUA
Udalak aintzat hartuko ditu egon
daitezkeen bestelako deialdiak
GASTEIZKO UDALAK INDARKERIA MATXISTAREN
AURREAN JENDAURREKO ERANTZUNA EMATEKO PROTOKOLOA
25. orrialdea 41tik
2. ANDRE MARIA ZURIAREN JAIETAKO PROZEDURA
Jai-giroetan, arau sozialak erlaxatzen dira, eta erasoen kopuruak gora egiten du.
Hortaz, zehaztu diren kasuetan Erantzuteko Protokoloa aktibatzeaz gain, Andre
Maria Zuriaren jaietan prozedura espezifiko bat aktibatzeko konpromisoa hartzen
du Gasteizko Udalak, eraso matxistaren kasua gehituta, zeina poliziak
jakinaraziko duen salaketa badago, baldintza hauekin:
- Indarkeria fisikoko eta psikologikoko ekintza oro, sexu-askatasunaren kontrako
erasoak, mehatxuak, derrigortzeak edo askatasunaren gabetze arbitrarioa barne
hartuta, gizonek emakumeen kontra egin badituzte.
- Gorrotozko edo etsaitasunezko ekintza oro edo zigor-arloko arau-hausteak,
pertsonen edo jabetzen aurka egindakoak barne hartuta, biktima, lokala edo
arau-haustearen xedea benetako edo atzemandako sexu-joerarengatik edo
genero-identitateagatik hautatu bada. Halaber, indarkeria fisikoko eta
psikologikoko ekintza oro, sexu-askatasunaren kontrako erasoak, mehatxuak,
derrigortzeak edo askatasunaren gabetze arbitrarioa barne hartuta, sexu-
joerarengatik edo sexu- eta genero-identitate eta -adierazpenengatik
LGTBI pertsonen kontra egin badira.
Udaltzaingoa Ertzaintzarekin koordinatuko da sexu-erasoak gertatzen direnean,
eta kasu guztien berri emango die Koordinazio Batzordearen sailei (Herritarren
Segurtasunerako Saila, Gizarte Politiketako Saila eta Alkatetza).
Koordinazio Batzordeak indarkeria matxistaren arloko bestelako edozein
eraso edo gertakari aztertu ahalko du, jasotzen duen informazioaren,
erantzun publikorako aukeraren eta erantzun horren dimentsioaren arabera edo
biktimak edo berori ordezkatzen duenak hala eskatuta, erantzun-protokoloa
aktibatzeko xedez.
Erantzuna jakinarazteko eta koordinatzeko prozedura Protokoloaren 1.1. eta 1.2.
kasuetan ezartzen den berbera da, eta jaien esparruan giltzarriak diren gizarte-
eragileak ere aintzat hartuko dira kasuari, kasuaren balorazioari eta aurreikusten
den erantzunari buruz informatzeko prozesuan.
26. orrialdea 41tik
Batez ere mugimendu feministak eta LGTBI kolektiboek, baina baita beste
gizarte-eragile batzuek ere, Andre Maria Zuriaren jaien eta auzoetako jaien
esparruan indarkeria matxistaren aurrean erantzuteko protokoloak, estrategiak
eta ekintzak garatu dituzte, eta jarraibideak eta tresnak eman. Gasteizen,
Blusen eta Nesken Batzordeak jaien esparruan gertatzen diren eraso matxisten
aurrean jarduteko eta erantzuteko protokolo bat egin du, Udalak babestu duen
prozesu dinamiko baten bidez15.
Hori dela-eta, erantzuteko protokolo edo estrategia horiek kontuan hartzeko eta
babesteko konpromisoa hartzen du Udalak, beren autonomia errespetatuz eta
beren deialdietara atxikitzeko behar diren erraztasunak jarriz.
Gasteizko Udalaren jendaurreko erantzuna, Protokoloa aktibatzen bada.
Neurriak eta jarraibideak.
Erantzuteko Protokoloan jaso diren neurriak ez ezik, jarduera hauek aktibatzea
ere baloratuko du Udalak:
- Udalak antolatutako jai-ekitaldi guztiak 10 minutuz geratzea
eta komunikatu ofiziala irakurtzea.
- Tabernetan eta jai-guneetan, baita bestelako edozein ekitaldi edo
jardueratan ere, gaueko 00:00etan musika 10 minutuz
geratzeko gonbita egitea eta komunikatu ofiziala irakurtzea.
- Paseilloa 10 minutuz geratzera gonbidatzea herritarrak eta,
batez ere, blusen eta nesken kuadrillak, indarkeria matxistaren
aurrean erantzuteko dauzkaten protokoloetan edo estrategietan
jasotzen diren baldintzak kontuan hartuta.
- Hirian Andre Maria Zuriaren jaiak antolatzeaz arduratzen diren
eragile giltzarriek deitzen dituzten ekimenei atxikitzeko edota
babesa emateko aukera baloratuko da.
Indarkeria matxistaren kasuen aurrean jarduteko gidalerro orokorrak.
15
2017an, eraso sexisten aurrean erantzuteko protokolo bat sortu zuen Blusen eta Nesken
Batzordeak, Gasteizko Udalaren eta Batzorde horren lankidetzarekin. 2018an, eguneratu egin zen,
bestelako kasuak ere sartuta. Hemen begiratu daiteke 2018ko bertsioa:
http://www.blusenetaneskenelkartea.org/es/protocolo-respuesta-la-comision-blusas-neskas-ante-
las-agresiones-sexistas-fiestas-la-blanca-2017/
Era berean, Euskal Herriko Emakumeen Mundu Martxaren plataformak, Gasteizko mugimendu
feministak eta jaien antolakuntzari loturiko beste talde batzuek (auzo-elkarteek, erakunde
autonomoek eta abarrek) herritarrek jaien ingurunean indarkeria matxistari erantzuteko modua
antolatu dute.
27. orrialdea 41tik
Protokolo honen 11. eta 12. orrialdeetan zehazten dira jarduteko printzipioak.
Aisialdiko eta jaietako testuingururako, informazio hau indartzen da:
- Baimendu gabeko igurtziak edo musuak, sexu-harremanak
edukitzeko larderia edo xantaia, komentario edo keinu
LGTBIfoboak... indarkeria matxistaren adierazpenak dira.
- Indarkeria matxistaren aurrean zero konplizitate eta tolerantzia
dugula erakutsiko da, kartelen, pegatinen, txapen edo erabakitzen
den bestelako edozein bitartekoren bidez.
- Ez da inolako jarrera edo eraso matxista onartuko; erasorik
gabeko guneak direla gogoraraziko da, eta horrelako jarreren
aurkako neurriak hartuko dira.
- Jarrera matxistarik ikusiz gero, geratzeko eskatuko zaio
erasotzaileari, eta, behar izanez gero, jai-gunetik kanporatuko da
erasotzailea.
Eraso baten aurrean:
1. Erasoa ikusten duen edo horren berri duen pertsonak biktimak
berehalako arriskurik ez duela ziurtatuko du, eta bere egoera
fisikoa eta emozionala aztertuko ditu.
2. Biktimaren erabakia edozein delarik ere, errespetatu egingo da,
jarraitu nahi duen prozedurari eta erabaki hori hartzeko behar
duen denborari dagokienez.
3. Neurriak har ditzakeela eta Udaltzaingoaren nahiz Gizarte
Larrialdietako Udal Zerbitzuaren (GLUZ) laguntza eska dezakeela
jakinaraziko zaio biktimari, salaketa jarri nahi duen ala ez
gorabehera. Biktima atzerritarra bada eta administrazio-egoera
irregularra badu, protokolo bera jarraituko da, eta laguntzarako
eta larrialdietako zerbitzuetarako eskubide berberak dituela
adieraziko zaio. Era berean, interpretea eska dezakeela esango
zaio.
4. GLUZek eta Udaltzaingoak 24 orduko zerbitzua eskaintzen dute.
Behar baldin bada, biktimaren arreta, babes-neurriak eta laguntza
bermatzeko koordinatuko dira.
5. Bere esanetan lagundu diezaiokeen norbaiten laguntza edo
harekin harremanetan jartzeko aukera eskainiko zaizkio.
6. Erasoa ikusiz gero, pertsona horrek salaketa egonez gero lekukoa
izateko eskain dezake bere burua, eta bere datuak eman,
etorkizunean abiaraz daitezkeen neurrietarako.
28. orrialdea 41tik
7. Gogoratu bortxaketa edota sexu-erasoa edo eraso fisikoa
gertatu bada eta salaketa jarrai nahi bada ezinbestekoa dela
arropa ez aldatzea, ez garbitzea, ez jatea eta ez edatea,
erasotzailea identifikatzeko eta kondenatzeko funtsezko frogak
ezaba litezke-eta.
8. Gogoratu Udalak erreferentziazko informazio-gune bat duela Andre
Maria Zuriaren jaietan indarkeria matxistaren-arloan
sentsibilizatzeko, prebenitzeko, orientatzeko eta deribatzeko.
9. Gogoratu emakumeen elkarteak, talde feministak eta LGTBI
kolektiboak lehentasunezko babes estrategikoa izan daitezkeela.
Salaketa jarri nahi ala ez nahi, Andre Maria Zuriaren jaietan arretaren,
informazioaren eta orientazioaren arloan dauden baliabideen berri
emango da. Baliabide horiek 24 orduz ematen dute arreta, eta honako hauek
dira:
- Udaltzaingoa: 092 - GLUZ (Gizarte Larrialdietako Udal Zerbitzua): 945 13 44 44
29. orrialdea 41tik
3. KONTU EMATEKO DEIALDI PUBLIKOA
Protokoloa aktibatu den ala ez gorabehera, urtean behin jendaurrean aurkeztuko
dira Gasteizko Udalak16 indarkeria matxistaren arloko arretaren inguruan biltzen
dituen datuak17, talde politikoei komunikatu ondoren. Estatistika orokorrak
emateaz gain, egoera zehatz bat hartu ahalko da horren aurrean nola jardun
den azaltzeko, edo, bestela, kolektiboren bat gonbida daiteke, aurrez aurre duen
indarkeria partikularrari buruzko iritzia eman dezan. Banakako kasuen gaineko
informazio zehatzetik harago joango den analisian zentratu nahi da indarkeria
matxistaren problematikaren analisia, eta helburu hori dauka ekintza honek.
Txostena egiteko, kontuan hartuko dira 1. eranskinean komunikazioari buruz
jasotzen diren gomendioak.
Gasteizen indarkeria matxistaren arloan egiten den jarduketari buruzko
sei hilez behingo txostenak egiteko aldagaiak
Berdintasunerako Zerbitzuak egingo ditu txostenak, Gasteizko Udalaren Gizarte
Politika eta Osasun Publikoko Sailak eta Herritarren Segurtasunerako Sailak
emandako datuetatik abiatuta, eta gaur egun bil daitezkeen aldagai adostuak
txertatuko dituzte. Aldagai horiek informazioaren sistematizazioa hobetzeko balio
dezakete, azterketa hobeak egiteari begira.
• Biktimen kopuruari eta indarkeria motei buruzko aldagai kuantitatiboak.
• Erasotzaileari buruzko aldagaiak.
• Udalaren zerbitzu publikoetara indarkeria matxistaren ondorioz laguntza
eske joaten diren emakumeen eta LGTBI pertsonen ezaugarriei buruzko
aldagaiak.
• Emakumeek nahiz LGTBI pertsonek jasandako indarkeria motari eta
indarkeria horri aurre egiteko estrategiei buruzko aldagaiak.
16 Gaur egun, Gasteizko Udalak ez dauka beste erakunde batzuen informazio espezifikorik,
indarkeria matxistari buruzko datuei dagokienez. 17
Txostenaren datuak elkarrekin egingo dituzte Berdintasunerako Zerbitzuak, Gizarte Politika eta
Osasun Publikoaren Sailak eta Herritarren Segurtasunerako Sailak, atal honetan jasotzen den
informazioarekin eta 3. eranskinean adierazten diren adierazleekin bat eginez.
30. orrialdea 41tik
• Erakundeek erantzuteko duten gaitasunari buruzko aldagaiak.
Aldagai horiek aztertzeaz gain, Udalak indarkeriaren arloko politika publikoak
nahiz politika horien inpaktua hobetzeko xedez hartu dituen neurriak edo
ekintzaren bat garatu behar da.
31. orrialdea 41tik
INDARKERIA MATXISTA ARBUIATZEKO
KULTURA SORTZEKO EKINTZAK
Udalaren jendaurreko erantzuna indarkeria matxistaren biktimen erreparazio
sozialaren zati da, eta, horretarako, benetan ekintza erreparatzailea izango dela
bermatu behar du, gizartearen nekearen ondorioak zainduz, edota indarkeria
horren aurkako borrokan aurrera egiten ez delako sentipenaren eragina aintzat
hartuz.
Hori dela-eta, agintari politikoek beren esku dagoen guztira zabaldu behar dute
erantzuna: biktimei eta horien inguruari laguntzeko baliabideak indartzeaz eta
hiri seguru baten alde lan egiteaz gain, beste tresna batzuk erabili behar dituzte;
hala nola, hauek:
• Udalaren tokiak erabiltzea indarkeria matxistarekiko arbuioa erakusteko.
• Seinaleak jartzea hirian, askatasuna bermatzearekin eta indarkeria
matxista deuseztatzearekin konprometituta dagoen gizartetzat har dadin
Gasteiz.
• Sinboloak jartzea udal-tokietan, emakumeen eta LGTBI pertsonen
eskubideen aldeko tokitzat har dadin Gasteiz.
• Gizarte-etxeak erabiltzea, informazioa eskaintzeko eta indarkeria
matxistaren aurkako irudiak eta mezuak zabaltzeko.
• Erakundearen arbuioa adierazteko deialdiak/elkarretaratzeak egitea.
• Udaleko langile guztiak gonbidatzea Udalak lanorduetan indarkeria
matxistaren aurka deitzen dituen elkarretaratzeetara.
• Jendaurreko irizpenak, prentsa-oharrak eta prentsaurrekoak egitea eta
gomendioak ematea, komunikazioa egokia izan dadin.
• Sentsibilizazio-adierazpenak eta mezuak argitaratzea Udalaren web-
orrialdean.
• Udal-jarduerak bertan behera uztea, dolu modura.
• Aurreko hilabetean estatuan hilketa matxista bat egon bada, minutu
bateko isilaldia egingo da Udalaren osoko bilkuretan, biktimen omenez.
32. orrialdea 41tik
1. ERANSKINA: JENDAURREKO ADIERAZPENETARAKO GOMENDIOAK18
Honako hau kontuan hartuta:
- Iritzi publikora jauzi egiten duten eraso matxistetan, Udalaren eta kargu
publikoen iritzia eskatzen da, hedatzen den komunikatutik haragokoa.
- Adierazpen horiek oso garrantzitsuak dira erasotzaileen zigorgabetasuna
arbuiatzen duen eta lehentasunezko arreta biktimari ematen dion kultura
sortzeko.
- Adierazpen horiek izaten dira, batzuetan, hirian azkar zabaltzen diren
zurrumurruei eta informazio faltsuei nagusitasunez aurre egiteko bide
bakarra.
Honako hau proposatzen da:
- Artean indarkeria matxistaren kasu baten aurrean gaudela baieztatzeko
zantzu nahikorik ez badago, gogorarazi Gasteizko Udala beste erakunde
publiko batzuekin koordinatuta ari dela ikertzen, langile espezializatuak ari
direla lan hori egiten eta erabateko zuhurtzia eduki behar dela
informazioaren aurrean, informazio hori berresteko erabateko ziurtasuna
eduki arte, eta pertsonak eta familiak daudela egoera horren atzean.
- Azpimarratu Gasteizko Udalak, Indarkeria Matxistaren aurrean
Erantzuteko Protokoloa jarraituz, beti erakusten duela eta erakutsiko
duela erabateko arbuioa edozein eraso matxistaren aurrean eta beti
jardungo duela biktimari lehentasunezko arreta eta babesa emateko
printzipioak gidatuta. Hau da, lehentasuna emango zaiola biktimen egoera
emozional eta fisikoa, biktimek aurrez aurre daukaten arriskua, beren
denborekiko errespetua, biktimek hartzen duten erabaki informatuaren
bermea eta horrekiko errespetua eta biktimari laguntza ziurtatzea aintzat
hartuko dituen arretari.
18 Emakumeen aurkako indarkeria ematen denerako jendaurreko jarduerarako
gomendioak eskuliburuan argitaratuta dauden gomendioak aintzat hartzea komeni da (Emakundek eta EUDELek argitaratu zuten eskuliburua, Berdinsarearen bidez). Hemen kontsultatu eta deskargatu daiteke: http://www.emakunde.euskadi.eus/contenidos/informacion/publicaciones_subvencionadas/es_def/adjuntos/recomendacionesviolenciacontramujeres.pdf Bestetik, Begiraren gomendioak kontsultatzea ere gomendatzen dugu: http://www.emakunde.euskadi.eus/informacion/programas-begira/u72-20010/es/
33. orrialdea 41tik
- Testuingurua eman kasuari. Azpimarratu egin behar da gertakari
kalifikazioa desagertu egin behar dela adierazpen publikoetatik eta ez dela
harridurarik adierazi behar. Eraso matxistak beti kokatu behar dira
egiturazko arrazoietan, eta indarkeria matxistaren aurkako borroka nahiz
tokiko mailako berdintasun-politikak indartu egin behar direla adierazi
behar da.
- Eraso guztiak nabarmendu, eta horien gaineko erantzukizun bakarra
erasotzaileek dutela azpimarratu. Nabarmendu egin behar da ezagutzen
den eraso bakoitzeko ezagutzen ez ditugun eraso asko daudela,
emakumeen eta LGTBI pertsonen erruduntasunarekin lotuta dauden
mitoak eta aurreiritziak zabalduta baitaude oraindik. Alde batetik, adierazi
egin behar da emakumeak ez direla jasaten duten indarkeriaren
erantzuleak, ordua, tokia, erasotzailearekin duten harremana edo beren
egoera edozein izanda ere, eta indarkeria erabiltzen duenarena dela
erantzukizun osoa. Halaber, erasoak askotarikoak izan daitezkeela
gogoraraziko da: emakumeak baimendu gabeko igurtziak edo musuak
izan daitezke, edo gorputzaren gaineko komentario edo begirada
umiliagarriak, sexu-harremanak edukitzeko presioa edota
heteronormatiboak ez diren harreman sexu-afektiboak erakusteagatiko
eraso fisikoak izan daitezke, eta baita bortxaketak eta hilketak ere. LGTBI
pertsonen kasuan, erruduntasunak eta gizarte-estigmak pisu handia dute.
Sexu-joerarengatiko eta genero-identitateagatiko komentario eta keinu
homofoboak, gaitzespen-begirada zorrotzak, irainak eta erasoak
erasotzailearen erantzukizuna dira, oso-osorik.
- Adierazi eraso matxistak edozein tokitan gertatzen direla, eta biktimek
erasotzaileak ezagut ditzaketela edo ez. Hain zuzen ere, emakumeentzat
arriskutsuak diren toki publikoak daude. Hori garrantzitsua da, arriskua
mugatzeko eta emakumeentzat seguruak izateko baldintzez hornitu
daitezen toki publikoak. Hala ere, erasoak toki ilun eta urrunduekin eta
erasotzaile ezezagunekin lotzen dituen mitoa ez indartzen saiatu behar
da. Erasoak, batzuetan, kale urrundu eta ilunetan, tabernetako
komunetan edo jaietako txosnetan gertatzen dira, baina gehien-
gehienetan etxean gertatzen dira, eta biktimek erasotzaileak ezagutzen
dituzte. LGTBI pertsonen aurkako indarkeriaren kasuan, beren eskubideak
eta askatasunak mugatzen dira, are urratzen ere, genero-identitatea edo
34. orrialdea 41tik
sexu-joera toki publikoetan (fisikoetan nahiz birtualetan) erakuste
hutsagatik. Eraso horiek elkartzeko gune edo eremuekin lotzen dira,
erasoek gora egiten baitute horietan. Hau da, askatasuna zenbat eta
handiagoa izan, orduan eta gogorragoa izaten da LGTBI pertsonen
aurkako erantzun oldarkor eta matxista. Erantzun horrek hainbat
intentsitate eta modu har ditzake, lesbianak, gayak, transexualak,
intersexualak... izan.
- Azpimarratu ez dagoela erasotzaileen profilik. Garrantzitsua da
azpimarratzea emakume eta LGTBI pertsona guztiak izan daitezkeela
eraso matxista baten biktima eta ez dagoela indarkeria hori erabiltzen
duen erasotzailearen profil zehatzik. Beti saihestu behar da biktimaren
edo erasotzailearen nazionalitatea aipatzea; batez ere, kontuan hartuta
atzerritarrak direnean bakarrik egiten dela eta ez duela informazio
interesgarririk gaineratzen.
- Saihestu egin behar da biktimak salaketarik jarri ez zuela edo Gizarte
Zerbitzuen arreta-zirkuituan zegoen ala ez nabarmentzea, bikote-
harreman batean edo bikote ohiarekin gertatu den eraso matxista bada.
Hala izan den kasuetan, egitate hori ez da erabakigarria. Salaketarik jarri
ez arren, baliteke Udaleko sail batek edo beste erakunde batzuek
kasuaren berri edukitzea. Alderdi hori nabarmentzen bada, salaketa
jartzen da indarkeriatik irteteko bide bakar eta nagusi gisa. Salaketa jarri
eta kendu bazuen, ez esan emakume batentzat salaketari eustea zein
zaila den adierazi gabe, erasotzailearen eta inguruaren presioak jasan
baititzake. Bestetik, gainera, zigor-arloko prozesua hastearen ondorioei
buruzko informazio guztia eduki dezake biktimak.
- Neurtu adjektiboen erabilera. Eraso matxista baten aurreko
suminduraren irmotasuna ez da are sendoagoa egingo egitateen eta
erasotzailearen edo erasotzaileen inguruko adjektibo negatibo ugari
erabiltzeagatik, eta ez du emakumeen eta LGTBI pertsonen giza eskubide
oinarrizkoenen urraketak duen larritasunari buruzko kontzientzia
handiagoa sortzen lagunduko. Are gehiago, genero-desberdinkeriaren
egiturazko alderdietan baino, alderdi moraletan zentratuago dagoen
ikuspegia sortzen lagundu dezake horrek.
- Udalak berdintasunerako politika publikoen esparruan onartzen duen
35. orrialdea 41tik
terminologiarekin eta esparru kontzeptualarekin bat egiten duen lexikoa
erabili. Garrantzitsua da toki-administrazioak autoidentifikazioaren
arabera izenda ditzala emakumeak eta LGTBI pertsonak, sentitzen duten
sexuaren araberako genero-identitatearekin bat.
- Indarkeria matxistaren aurka borrokatzeko egiten ari den lanaren berri
eman, eta herritar guztiek indarkeria hori hautemateko, prebenitzeko eta
eraso matxista guztiei erantzuteko orduan duten erantzunkidetasunaren
garrantzia adierazi.
- Garrantzitsua da Gasteizko Udaleko kargu publikoek esku artean
dauzkagun mekanismoen berri, garatzen ari diren jardueren berri, ezarri
nahi diren hobekuntzen berri eta hiriko beste gizarte-eragile batzuen
paperaren garrantziaren berri ematea. Bada, gizarte-eragile horien
artean, besteak beste, kolektibo feministak, emakumeen taldeak eta
LGTBI kolektiboak daude, eta administrazio publikoen azken
erantzukizuna den lana osatzen eta sakontzen dute. Azken batean, Udalak
indarkeria matxistaren aurkako borrokan duen benetako konpromisoa
helarazi, herritar guztiak lan horretan erantzunkidetasunez
inplikatzearekin batera.
36. orrialdea 41tik
2. ERANSKINA: KOMUNIKATU OFIZIALEN EREDUA
1. EREDUA: HILKETA MATXISTA BATEN AURREKO JENDAURREKO
KOMUNIKATUA
Gure udalerrian jazo den hilketa matxistaren aurkako gaitzespen eta arbuio
irmoenak erakutsi nahi ditu Gasteizko Udalak. Halaber, laguntza eta
hurbiltasuna eskaintzen dizkiogu biktimaren inguruari, eta bere eskura jartzen
behar dituen baliabide psikologiko, juridiko eta sanitario guztiak nahiz babes-
eta harrera-baliabideak, bere interesei eragiten dien informazio guztia eduki
dezala bermatzearekin bat.
Zentzu horretan, Gasteizko Udalak, kasuaren berri izan eta kasuaren gaineko
ikuspegi ahalik eta oso eta zuhurrena izateko informazioa erkatu ondoren,
Gasteizko Udalak Indarkeria Matxistaren aurrean Jendaurreko Erantzuna
emateko Protokoloa aktibatu du. Hortaz, premiazko bilera deitu du, bai
informazio guztia biltzeko, bai erantzun instituzionala nahiz biktimen inguruari
emango zaion arreta koordinatzeko xedez.
Azpimarratu egin nahi dugu indarkeria matxista giza eskubideen urraketa larria
dela, hilketa izanik matxismoaren adierazpenik gorena, eta gizartearen
berebiziko arazoa dela, berori jasaten duten eta horri aurre egiten dioten
emakumeen duintasunaren eta osotasun fisiko zein moralaren aurka jarduten
baitu. Indarkeria mota hau ez dute ekintza isolatuek osatzen: gure gizartea
egituratzen duten jokaera esplizituen eta mezu normalizatu eta sinbolikoen
sarea da, zeinak emakumeak gizonen mende edukitzeko xedea duen, bai eta
indarreko sistema heteropatriarkalak ezartzen dituen mugak gainditzen dituen
gorputzik, eredurik edota jokaerarik ez baimentzeko asmoa eduki ere.
Bada, Gasteizko Udalak, emakumeen eta LGTBI pertsonen giza eskubideak
benetan erabiltzen direla bermatzeaz arduratzen den erakunde publikoa denez,
udal-erakundeek eta herritarrek oro har edozein eraso matxistaren aurrean
berehala eta irmo erantzuteko, biktimari lehentasunezko arreta emateko,
emakumeei eta LGTBI pertsonei indarkeriari aurre egiteko tresnak emango
dizkieten prebentzio-neurriak garatzeko eta erasotzaileen zigorgabetasun
soziala desagerrarazteko neurriak sustatzen jarraituko du. Era berean,
indarkeria matxistarik gabeko bizitza askeak bermatzeko lanean jarraituko du
Udalak, bere eskumenak erabiliz.
37. orrialdea 41tik
Hori dela-eta, honako hau adierazten du Udalak:
- Ordezkaritza instituzionalak hilketa honen aurkako arbuioa erakutsiko du
15 minutuko kale-agerraldi batean, XXXXaren XX(e)an, XX:XX(e)(t)an,
Plaza Berrian, «Vitoria-Gasteiz: eraso matxisten aurka» lelopean.
- Halaber, bat egingo du mugimendu feministak antolatzen dituen arbuio-
ekintzekin, eta herritar guztiak gonbidatzen ditu horietan parte hartzera
eta beharbada gure laguntza behar duten arbuio-ekimenen berri ematera.
38. orrialdea 41tik
2. EREDUA: ERASO MATXISTA BATEN AURREKO JENDAURREKO
KOMUNIKATUA
Jai-giroetan, arreta berezia jarriko da, arau sozialak erlaxatzen baitira eta
erasoen kopuruak gora egiten baitu horietan. Horretarako, prozedura
espezifiko bat aurreikusi du Udalak Andre Maria Zuriaren jaietarako.19
Gure udalerrian jazo berri den eraso matxistaren aurkako gaitzespen eta arbuio
irmoenak erakutsi nahi ditu Gasteizko Udalak. Halaber, laguntza eta
hurbiltasuna eskaintzen dizkiogu hala biktimari, nola biktimaren inguruari, eta
beren eskura jartzen behar dituzten baliabide psikologiko, juridiko eta sanitario
guztiak nahiz babes- eta harrera-baliabideak, beren interesei eragiten dien
informazio guztia eduki dezatela bermatzearekin bat.
Zentzu horretan, Gasteizko Udalak, kasuaren berri izan eta kasuaren gaineko
ikuspegi ahalik eta oso eta zuhurrena izateko informazioa erkatu ondoren,
Gasteizko Udalak Indarkeria Matxistaren aurrean Jendaurreko Erantzuna
emateko Protokoloa aktibatu du. Hortaz, premiazko bilera deitu du, bai
informazio guztia biltzeko, bai erantzun instituzionala nahiz biktimari eta haren
inguruari emango zaien arreta koordinatzeko xedez.
Azpimarratu egin nahi dugu indarkeria matxista giza eskubideen urraketa larria
dela eta gizartearen berebiziko arazoa dela, berori jasaten duten eta horri aurre
egiten dioten emakumeen duintasunaren eta osotasun fisiko zein moralaren
aurka jarduten baitu. Indarkeria mota hau ez dute ekintza isolatuek osatzen:
gure gizartea egituratzen duten jokaera esplizituen eta mezu normalizatu eta
sinbolikoen sarea da, zeinak emakumeak gizonen mende edukitzeko xedea
duen, bai eta indarreko sistema heteropatriarkalak ezartzen dituen mugak
gainditzen dituen gorputzik, eredurik edota jokaerarik ez baimentzeko asmoa
eduki ere.
Bada, Gasteizko Udalak, emakumeen eta LGTBI pertsonen giza eskubideak
benetan erabiltzen direla bermatzeaz arduratzen den erakunde publikoa denez,
udal-erakundeek eta herritarrek oro har edozein eraso matxistaren aurrean
berehala eta irmo erantzuteko, biktimari lehentasunezko arreta emateko,
emakumeei eta LGTBI pertsonei indarkeriari aurre egiteko tresnak emango
dizkieten prebentzio-neurriak garatzeko eta erasotzaileen zigorgabetasun
19
Ikusi dokumentu honen 4. eranskina
39. orrialdea 41tik
soziala desagerrarazteko neurriak sustatzen jarraituko du. Era berean,
indarkeria matxistarik gabeko bizitza askeak bermatzeko lanean jarraituko du
Udalak, bere eskumenak erabiliz.
Hori dela-eta, honako hau adierazten du Udalak:
- Ordezkaritza instituzionalak eraso honen aurkako arbuioa erakutsiko du
15 minutuko kale-agerraldi batean, XXXXaren XX(e)an, XX:XX(e)(t)an,
Plaza Berrian, «Vitoria-Gasteiz: eraso matxisten aurka» lelopean.
- Halaber, bat egingo du mugimendu feministak (eta/edo LGTBI
kolektiboek) antolatzen dituen arbuio-ekintzekin, eta herritar guztiak
gonbidatzen ditu horietan parte hartzera eta beharbada gure laguntza
behar duten arbuio-ekimenen berri ematera.
40. orrialdea 41tik
3. ERANSKINA: URTEKO TXOSTENETARAKO ALDAGAIAK
Biktimen kopuruari buruzko aldagai kuantitatiboak
- Zerbitzu edo sail bakoitzak artatu dituen biktimen kopurua. Genero-
indarkeriaren biktimen artean, emakumeak eta haien seme-alabak sartu behar
dira, legeak dioen bezala.
Zenbaketak bereizi egingo ditu artatu diren biktima berriak eta espediente
aktiboak; hots, informazio-aldian lehen aldiz agertu ez diren baina arreta
jasotzen jarraitzen dutenak.
Udalaren zerbitzu publikoetara laguntza eske joaten diren pertsonen ezaugarriei
buruzko aldagaiak
- Biktimen adina. Laguntza-eskaera edota salaketa gehien aurkezten dituzten
adin-tarteak kokatuko dira, eta, ahal bada, tratu txarren lehenengo gertaera
gertatzen denetik zerbitzu publikoekin lehen aldiz harremanetan jarri arteko
denbora begiratuko da, denbora horren murrizketa eta horren esanahia
aztertzeko.
- Biktimen nazionalitatea. Bizikidetza eta Aniztasun Zerbitzuarekin batera
aztertu ahalko da aldagai hau, emakume atzerritarren egoerari eta beren
errealitate partikularrei begiratzeko.
- Biktimen jatorria.
- Seme-alaben kopurua, sexuaren eta adin-tarteen arabera. Adingabeen
kopurua identifikatzea da helburu nagusia.
- Mendekotasuna duten bestelako pertsonak
- Desgaitasuna (mota: zentzumenetakoa, mugikortasunekoa, mentala)
Erasotzaileari buruzko aldagaiak
- Adina
- Jatorria
- Biktimekin duten harremana (bikotekidea, bikotekide ohia, aita, senidea,
lankidea, laguna, ezezaguna eta abar)
Jasandako indarkeria motari eta emakumeek indarkeria horri aurre egiteko
estrategiei buruzko aldagaiak
41. orrialdea 41tik
- Indarkeria mota: informazioa biltzeko sistemek ahalbidetzen duten aldagaien
arabera, indarkeria mota zehaztuko da (genero-indarkeria/etxeko indarkeria,
sexu-erasoak, genero barruko indarkeria, sexu-joerarengatiko eta/edo sexu- eta
genero-identitateagatiko gorroto-delituak eta abar)
- Indarkeriaren iraupena: Indarkeriaren denbora eta aldakuntza zehaztuko
da.
- Salaketa dagoenean. Ahal den neurrian, salaketaren ondorioak adieraziko
ditu aldagai honek; hau da, urruntze-agindua eskatu zen ala ez, eman zen ala
ez, eta, oro har, herritarrei salaketaren ibilbideak dauzkan gorabeheren berri
ematea ahalbidetzen duten datu guztiak, salaketa jarri zen ala ez bakarrik
adierazi beharrean.
- Arriskuaren balorazioa. Egindako balorazioen kopurua jasoko da, eta, ahal
dela, Udaltzaingoaren irizpideekin bat eginez, emakumeen arrisku-mailak
adieraziko dira. Era berean, garrantzitsua da emakumeak babesteko hartu diren
neurriak ere adieraztea.
Erakundeek erantzuteko duten gaitasunari buruzko aldagaiak
- Iristeko bidea: laguntza-eskaera jaso duen hasierako zerbitzua eta jarraitu
den ibilbidea.
Zerbitzu bakoitzaren ezaugarrien arabera, honako hauek jaso ahalko dira:
- Jarduera motak eta horien kopurua
- Harrera-zerbitzuetan egindako egonaldiaren denbora. Zorroari buruzko
Dekretuan ezartzen eta arautzen denaren arabera aztertuko da aldagai hau20
Askotariko zerbitzuek eta baliabideek beste aldagai espezifiko batzuk gaineratu
ahalko dituzte, eta guztien artean alderatu ahalko dira baliokidetasunak,
azterketa sakonagoak egin ahal izateko. Urteko aurkezpenez gain,
konparaziozko azterketak egin ahalko dira informazioa sistematikoki jasotzen
den neurrian.
20
185/2015 Dekretua, urriaren 6koa, Gizarte Zerbitzuen Euskal Sistemaren prestazioen eta
zerbitzuen zorroari buruzkoa.