bideoa
urratsez urrats
Gidoia bideoan gertatuko denaren istorio idatzia da.
Grabatuko diren aktoreen ekintza eta elkarrizketak zehazki
azaltzen ditu eszena eta sekuentzia ezberdinetan banaturik.
• Eszena: leku eta denbora berdinean gertatzen dena
• Sekuentzia: Ideia batek batzen dituen eszena
ezberdinen multzoa
Bideo muntaiaren zirriborroa den hau, bideo produkzioaren
prozesu osoa gidatuko du: idazkera prozedura
desberdinetatik pasatu behar da grabaziora iritsi baino
lehen
Zer da gidoia?
Story Line: Esaldi batean istorioaren esentzia kontatzen du: bost
lerrotan ideia nagusiarekiko interesa piztea, arazoa, konfrontazioa eta
ebazpena argituz. Nork eta zer galderak erantzun behar ditu
Ideia: Adierazi nahi den mezua da, istorioa asmatzeko aitzakia,
komunikatu nahi duzuena: ez da “esaten”, ikusleak istorioaren
bilakaeran ulertuko duena izango da.
Gidoia sortzeko urratsak
Gidoia sortzeko funtsezko kontzeptua : Gatazka
AdibideaGraham Greene idazleak eratutako Story Line-a (“El
tercer hombre” filmearen hazia):
• Ideia: “Nire lagunaren hiletara joan nintzen. Hiru
egun geroago, bera New Yorkeko kalean zebilen”
• Story Line: “Jack bere lagunaren hiletara doa
Vienan. Ez du etsiko eta ikerketan jarraituko du
bere laguna hilda ez dagoela konturatu arte; bizirik
dago baina bere ehorzketa antzeztu zuen polizia
bere bila zebilelako. Jacken kuriositateaz salaturik,
poliziak tiroketa batetan laguna hil egingo du”
http://www.nosvemosigual.com.ar/story-line/
Sinopsia: istorioaren trama laburtzen du. Detailetan sartu gabe,
eta oraindik elkarrizketarik gabe, ekintza garrantzitsuenak eta
pertsonaien profila azaltzen du. Storylineko “Nork”, “zer” eta
ebazpenari, “Noiz”, “non”, “nortzuk” (pertsonaien profilak) eta “nola”
(ekintzaren garapena) galderekin zehaztuko ditu. 5 orrialde gehienez
jota
Tratamentua: sinopsiaren garapen narratiboa eleberria izango
balitz, filmea izango denaren narrazio lineala: giroa, istorioaren
kokalekuak, denborak eta trantsizio puntuak, (40 edo 60 orrialde).
Pertsonaien deskribapenak, egoera eta trama osatzen duten
ekintzak pertsonaiekiko duten loturan azaltzen dira: ezer ez dago
soberan, guztia lotuta (horregatik dira hain garrantzitsuak biografiak)
Gidoi literarioa: Tratamendua eszena eta sekuentzietan
adierazia: ekintzen lokalizazioa eta pertsonaien elkarrizketak,
denboran kokatuz. Ez du zehaztapen teknikorik ematen. 130 orrialde
baino gehiago ez.
Filmean
erakutsi eta
entzungo
dena
azaltzen du
eszena eta
sekuentzia
elementuen
bidez
grabaketa
produzio
batek dituen
baldintzetan
Gidoi Literarioa Eszenak Trama lokalizazioaren
arabera zatitzen dute
Gidoiaren
formatua berezia eta guztiz itxia
grabazio egunak
kalkulatzeko erabiltzen
Lokalizazio lerroa
Akotazioak
Hitz egiten duen pertsonaia Deskribapena
Elkarrizketan esaten dena
Formatuaren arabera
5 elementu bereiztu
daitezke:
Gidoi literarioa
Formatoa: Ezaugarri orokorrak: • DNA 4, zutabe bakarrean
• Marginak: 2,5 zm goian,
behean, eta eskuman.
Ezkerrean 3,7 zm.
• Lerroartea: sinplea
• Letra mota: Courier New 12
Justifikazioa:
• Deskribapena eta Lokalizaio
lerroa ezkerretara
• Elkarrizketak: erdian,
orriarekiko, 2,5 zmko beste
tabulazio bat gehietzen zaio
alde bietara
Lokalizazio lerroa : Zenbakiarekin
batera eszenaren lehenengo lerroa da beti
eta honela idazten da (Dena letra larrian)
• EXT/INT (kanpoan ala barruan)
• NON
• EGUNA ala GAUA den.
Elkarrizketa: Erdian izki larrietan pertsonaiaren izena
Akotazioak, hurrengo lerroan parentesian
Beherago pertsonaiak esaten duena
Deskribapena: Ekintza, pertsonaia eta tokien
deskribapena egiten da idazkera bisuala
erabiliz (pentsamenduak ikustezinak dira).
Orain aldian.
Pertsonaiaren izena izki larrietan idazten da
lehendabizi agertzen denean.
Esaldi bat, plano bat.
Gidoian orrialde ba
pantailan minutu bat
Gidoi literarioa Formato amerikarra
Gidoi teknikoa: Zuzendariak egiten du gidoi literariotik abiatuta.
Orain aldian idatzia, lokalizazio lerroa, eta sekuentzia eta eszenatan banatzen
da ere; baina oraingoan eszena guztien planifikazioa egingo da: Eszena
bakoitza planoetan zerrendatzen da, eta planoen zehaztapenak biltzen dira:
dramatikoak eta teknikoak. Ez dago estilo bateraturik, datu minimoak bai:
Ekintzen
deskribapena
Eszena zenbakia
Plano zenbakia
Planoaren
iraupena
Plano mota
Kameraren
angulazioa
Kamera
mugimendua
Elkarrizketak eta
soinua
(Trantsizioak)
El Guión Técnico (Ing. Yuri Rojas) SlideSharetik hartuta
Storyboard: proiektua irudikatzeko lehenengo fasea, gidoi grafiko
bat egitea da. Gidoi teknikoko eszena bakoitzean komikien antzeko
bineta segida bat egiten da grabaketa egin aurretik gidoiaren egitura
irudikatzeko eta planoen ezaugarriak zehazteko.
informazio
gehiago
euskaraz
KLIK
Storyboard by srfusao
giZaKia gATaZKA goZaTU , GOrA gU gUGu
ideia
story line
sinopsia
tratamendua
gidoi literarioa
gidoi teknikoa
gidoi grafikoa
gOgO lets go
gehiago? gATaZKA
giZaKia gATaZKA @amaiafilo