GIPUZKOAKOHITZA
Oholtza
zain daukate
Bihar jokatuko dute Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako finala, Donostian, Illunben, 17:00etan b 2-3
Mintzapraktika Oiartzungoadinekoak eta AEKn euskara
ikasten ari diren gazteak, elkarri lagunduz
11Elkarrizketa Agustin Artola: «Egia esan, oso baztertuta dago
lehen sektorea; atzeraka goaz pixkanaka»
4Ostirala
2019ko abenduaren 13aX. urtea425. zenbakia
JON URBE / FOKU
2GIPUZKOAKO HITZA
Ostirala, 2019ko abenduaren 13aAstekoa
Unai Zubeldia Donostia
Ohorea senti-tzen dut, ha-rrotasuna».Xabier Gaz-telumendik«esker ona»
besterik ez dauka GipuzkoakoBertsozale Elkartearentzat. Ber-tsozale gisa biziko du bihar arra-tsaldeko Gipuzkoako BertsolariTxapelketako finala, umetatikbaita bertsozalea. «[Xabier]Amurizaren 1980ko eta 1982kotxapelen garaitik, bereziki». Bai-na aita eta txapel jartzaile gisa erebiziko du finala —Beñat eta UnaiGaztelumendiren aita da—. «Sen-timendu asko pilatuko zaizkitegun guztian, eta ez da errazaizango denak kontrolatzea. Bainainoizko esperientziarik politene-takoa izango da, ziur».
Nolabaiteko omenaldia izatenda txapel jartzailearen aukerake-ta, eta Gaztelumendik, «neurribatean», hala ulertu du aurtengoizendapena ere. Hori bai, «erabatezustean» jaso zuen albistea. «Jo-xe Mari Altunak deitu zidan tele-fonoz [Gipuzkoako Bertsozale El-karteko zuzendaritza batzordekokidea], Gipuzkoako Bertsozale El-kartean arazo txiki bat zeukatela-eta nirekin bilera txiki bat eginnahi zutela esanez». Koldo Tapia-ren deiari erantzunda, 2002tik2010era Euskal Herriko Bertsoza-le Elkartean diruzain lanetan arituzen Gaztelumendi, eta idazkarikargua hartu zuen 2011tik 2018ra.Iazko martxoan utzi zuen karguhori. Bazkide izateari utzi ez dionarren, jada aldenduta dago elkar-tearen eguneroko dinamikatik.«Eta misterio pixka bat sortu zi-dan deiak. Baina, tira, arazorenbat konpondu nahian konfian-tzan ari zirela pentsatu nuen».Beñat semeari galdezka ere ibili
zen tartean, Euskal Herriko Ber-tsozale Elkarteko zuzendaritzakokide baita hura. «Eta bizpahirukontu aipatu zizkidan, elkartasunkutxa eta bat eta beste, baina ezerargirik ez. Beñatek ere, artean, ezzekien ezer, noski». Saroi JauregiGipuzkoako Bertsozale Elkartekolehendakariarekin batera azalduzen Altuna hitzordura. «Eta han-txe bota zidaten, zapla: ‘Aurtenzuk jarriko diozu txapela irabaz-leari’. Susto eta bertigo handiare-kin jaso nuen albistea, eta baietzesan nuela, horixe bakarrik dau-kat gogoan, elkarteari inoiz ezdiodalako eman ezezkorik».Xabier Gaztelumendiri txapela
jartzeko ardura emanda, «itzale-ko lana argitara ateratzea» izanda Gipuzkoako Bertsozale Elkar-tearen helburua, baina zer dagoitzaleko lan horren atzean? «Ezdakit... Plazagizonak izaten dirabatzuk, baina beste batzuk ez gi-nen jaio plazagizon izateko. Mi-krofonoek eta horrelakoek kalan-brea eman izan didate beti, etaerrespetu handiarekin aritu izannaiz jendaurrean hitz egin beharizan dudanetan». Ekonomialariada Gaztelumendi, eta GipuzkoakoForu Aldundiko Ogasun Saileanaritzen da lanean. «Elkartearenizenean, batzuetan, hitz egin be-har izaten nuen Batzar Nagusie-tan-eta, kontuen berri emateko,eta lotsa edo erreparo pixka bate-kin aritu izan naiz lan horietan».Gaztelumendik azaldu du «oso
kolektibo zabala» dela BertsozaleElkartea. Bertan, soldatapean aridira batzuk lanean, eta boronda-tezko lanean aritzen dira beste ba-tzuk. «Bigarren multzo horreta-koa nintzen ni, beste asko eta asko
Xabier Gaztelumendik jarriko dio txapela bihar Gipuzkoako BertsolariTxapelketako irabazleari. Hamasei urtez borondatezko lanean aritu da EuskalHerriko Bertsozale Elkartean, diruzain eta idazkari karguan. Aitortu du bihar«sentimendu asko» pilatuko zaizkiola, «bertsozale, aita eta txapel jartzaile gisa».
«Inoizko esperientziarikpolitenetakoa izango da»
Xabier Gaztelumendik ezustean jaso zuen Gipuzkoako Bertsozale Elkartearen eskaintza, baina ohorea izango dela aitortu du. JON URBE / FOKU
d
Bertsolaritza
GipuzkoakoTxapelketako finala
GIPUZKOAKO HITZAOstirala, 2019ko abenduaren 13a
bezala». Elkartean «hamaika ba-tzorde» daudela azpimarratu du:«Txapelketako batzordea, epai-leena, gai jartzaileena, genero ba-tzordea, transmisioarena, susta-pena, ikerkuntza... Jende anoni-mo asko ibiltzen da lanean, ahalduen ekarpena eginez bakoitza».Alde horretatik, txapelketa beraeta biharko Illunbeko finala«izozmendiaren punta» direlaazaldu du txapel jartzaileak. «Ba-tzordeetan inor jabetu gabe lane-an aritzen den jende hori ez balegoez bailitzateke egongo ez txapel-ketarik eta ez Illunberik».
Bihar iluntzean, Xabier Gazte-lumendi igoko da oholtzara ira-bazleari txapela jartzera. «Bainaargi daukat jende asko igoko delanirekin batera. Ni ez naiz igokoneure burua ordezkatuz, batzor-de horietan isilean lanean ari di-ren guztiak ordezkatuz baizik».
Gozatzeko aholkuaOnartu du Beñat semearentzat ezdela oso erosoa izango aurtengotxapel jartzailea aita izatea. «Bes-tela ere zaila izango da finalista-ren galtzetan sartzea, eta, aita hordagoela jakinda, are burrunbaedo zarata handiagoa izango duinguruan. Baina, tira, hori admi-nistratzen ere asmatu beharkodu». Semeari txapela janztea«oso polita» litzatekeela onartudu. «Zortzi aukeretatik bat bada-go horretarako, eta bera da egun-go txapelduna. Baina niretzatohore handia izango da beste zaz-pi finalistetako edonori txapelajanztea. Inork ez dezala morborikbilatu, behintzat, kontu horre-kin».Finalak «polita izateko baldin-
tza guztiak» dauzkala uste dutxapel jartzaileak. «Parekideaizango delako, batetik, eta zortzibertso proposamen ezberdinegongo direlako, bestetik; zirtola-riagoak batzuk, arrazoizaleagoakbeste batzuk, esplosiboagoak,diskurtsiboagoak... Aniztasunhandia egongo da, eta aberasga-rria da hori». Bertsozaleei «goza-tzeko» aholkua eman die Gazte-lumendik. «Festa handi bat izan-go da, baina ez dezagun pentsatubertsolaritza hori bakarrik denik;lan asko dago atzean».
U. Zubeldia Donostia
Maiatzaren 4an hasi zen aurtengoGipuzkoako Bertsolari Txapelke-ta, Gipuzkoa Bertsotan atarikokanporaketekin. 84 bertsolarikparte hartu zuten udaberriko le-hen fase hartan, eta hamalau kan-poraketa jokatu zituzten guztira.Nolabaiteko beroketa lana izanzen hura, final-zortzirenetarakoprestaketa. Txapelketak irailaren14an ekin zion azken faseari, Oña-tin, eta, koska guztiak gaindituta,zortzi bertsolari ariko dira bertso-tan biharko finalean, Donostian,Illunbeko zezen plazan (17:00):Agin Laburu, Alaia Martin, AneLabaka, Beñat Gaztelumendi,Beñat Lizaso, Jon Maia, NereaElustondo eta Oihana Iguaran.Gipuzkoako Bertsolari Txapel-
ketaren hamahirugarren finalaizango da biharkoa. Euskaltzain-diak antolatu zituen lehen lau-rak, 1959koa, 1962koa, 1964koa
eta 1967koa; eta Euskal Herrikoeta Gipuzkoako Bertsozale Elkar-teek 1999tik gaur egunera arte-koak. Bada, finalisten batez bes-teko adina kontuan hartuta,orain arteko finalik zaharrenetanhirugarrena izango da biharkoa.34,1 urteko batez besteko adinadaukate biharko finalistek; batezbestekoa 36,6 urtekoa izan zen1959an, eta 36 urtekoa 1962an.Gazteena, berriz, 2003koa izanzen: 26,2 urte.
Finala, bi zatitanBiharko finalaren lehen zatianhamabosna bertso puntuagarrikantatu beharko ditu bertsolaribakoitzak: binaka, gaia emanda,zortziko handian, hiruna bertso;binaka, gaia emanda, zortzikotxikian, hiruna bertso; bakarka,lehen puntua emanda, zortzikotxikian, hiruna bertso; binaka,gaia emanda, hamarreko txikian,hiruna bertso; eta bakarka, gaia
emanda, nahi den doinu eta neu-rrian, hiruna bertso.Lan horiek amaituta, puntu
gehien pilatzen duten bi bertsola-riak igaroko dira buruz burukora,eta beste hamar bertso puntuaga-rri kantatu beharko ditu bakoi-tzak: binaka, gaia emanda, seipuntuko motzean, hiruna bertso;binaka, gaia emanda, zortzikotxikian, puntutan, zortzi bertsoosatu arte; eta kartzelako lanean,gaia emanda, nahi den doinu etaneurrian, hiruna bertso.Ion Zalduak eta Itziar Etxeza-
rretak egingo dituzte finalekoaurkezle lanak, eta Amaia Otxo-torena, Eneritz Azkue, Maite Su-kia, Mikel Beloki, Mikel Lersundieta Zigor Leunda ariko dira epailelanetan. Aurretik bukatzen ez ba-dira, bihar 13:00ak arte erosi ahalizango dira finalerako sarrerak,www.bertsosarrerak.eusweb-gunean. Txarteldegiak 15:00etanirekiko dituzte, Illunben.
Lehen aldiz, lau gizonezkoeta lau emakumezko izangodira Gipuzkoako finaleanJon Maia izango da finalistarik beteranoena, 47 urterekin, eta AneLabaka gazteena, 27rekin bBeñat Gaztelumendi da egungo txapelduna
Lizaso, Gaztelumendi, Iguaran, Maia, Labaka, Elustondo, Laburu eta Martin, asteartean, aurkezpenean. JON URBE / FOKU
Oholtzara ez naiz igokoneure burua ordezkatuz,batzordeetan isileanlanean ari diren guztiakordezkatuz baizik»Xabier GaztelumendiFinaleko txapel jartzailea
‘‘
3AstekoaZORTZI FINALISTAK
Agin Laburu Rezola
Jaioteguna:1985eko otsaila-
ren 26a.
Jaioterria:Astigarraga.
Gipuzkoako finalak: Bi
(2011 eta 2015).
Aurtengo txapelketako
lehen saioa:Urriaren 20an,
Irunen.
Alaia Martin Etxebeste
Jaioteguna:1987ko abendua-
ren 28a.
Jaioterria:Oiartzun.
Gipuzkoako finalak:Bi
(2011 eta 2015).
Aurtengo txapelketako
lehen saioa: Urriaren 27an,
Azpeitian.
Ane Labaka Maioz
Jaioteguna:1992ko abuztua-
ren 8a.
Jaioterria:Lasarte-Oria.
Gipuzkoako finalak:0.
Aurtengo txapelketako
lehen saioa:Maiatzaren 11n,
Mutrikun.
Beñat Gaztelumendi Arandia
Jaioteguna:1987ko ekainaren
11.
Jaioterria: Añorga, Donostia.
Gipuzkoako finalak:Hiru
(2007, 2011 eta 2015).
Aurtengo txapelketako
lehen saioa:Azaroaren 2an,
Azkoitian.
Beñat Lizaso Alberdi
Jaioteguna:1982ko abendua-
ren 28a.
Jaioterria:Azpeitia.
Gipuzkoako finalak:0.
Aurtengo txapelketako
lehen saioa: Irailaren 21ean,
Ordizian.
Jon Maia Soria
Jaioteguna:1972ko ekainaren
25a.
Jaioterria: Urretxu.
Gipuzkoako finalak:Hiru
(2003, 2007 eta 2015).
Aurtengo txapelketako
lehen saioa: Urriaren 26an,
Eibarren.
Nerea Elustondo Plazaola
Jaioteguna:1981eko irailaren
15a.
Jaioterria:Legazpi.
Gipuzkoako finalak:0.
Aurtengo txapelketako
lehen saioa: Irailaren 28an,
Zumarraga-Urretxun.
Oihana Iguaran Barandiaran
Jaioteguna:1991ko ekainaren
26a.
Jaioterria:Villabona-Amasa.
Gipuzkoako finalak: Bat
(2015).
Aurtengo txapelketako
lehen saioa:Urriaren 27an,
Azpeitian.
Eneritz Maiz Etxarri Amezketa
Baserritarra da Agustin Artola(Amezketa, 1958). AmezketakoZuzitza baserrian jaio zen, kaskoeder batean, Aralar mendikateaeta Txindoki mendia parez pare.Barru-barrutik bizi du baserria,eta, bizitzak baserritik kanpo lanegitera eraman bazuen ere, auke-ra izan zuen bezain pronto base-
rriko lanera itzultzea erabakizuen. Haragitarako behiekin egi-ten du lan.Baserrian jaio zinen.
Bai, eta leku oso gogorra zen bizi-tzeko. Orduan errepiderik ez ge-nuen, eta Amezketako eskolarajoateko lau kilometro egin beharizaten genituen oinez. 12 urte be-tetakoan, anaia zaharragoa lane-an hasi zen, eta lehenik mandoe-
kin esnea beheko errepidera jai-tsi, etxera itzuli, eta gero joan be-har izaten genuen eskolara.Nolakoa zen zure ume garaiko
baserria?
Oso ezberdina zen. Ganadu gutxigenuen, zortzi-hamar behi edu-kitzen genituen; idiak, hiru-lautxerri eta oiloak.Terreno aldetikaskoz ere politagoa zen, eta gar-biago mantentzen zen. Esnetara-
ko behiak ziren, eta esne dezenteateratzen genuen. Garai hartan,berrehun litrora iristen ginen.Gustuko lana zenuen?
Oso gustukoa nuen. Orain bainoganadu gutxiagorekin, gehiagomaitatzen genuen ganadua, etaoso polita zen.Belarretara joatea ere bai?
Eskuz egin behar izaten zen, etagogorra zen, baina polita. Belarra
bakarrik ez, udazkenean garoguztia ere bildu egiten zen azpie-tarako. Basoak garbi edukitzenziren. Izugarrizko diferentziadago gaur egunetik, eta egunerozegoen zerbait egiteko. Baserrianlana ez da behin ere bukatzen.Gazte garaian zer bide hartu ze-
nuen?
Nik eskola bukatu nuenean, nireatzetik zetorrena arreba zelako,
«Etorkizun txarra ikusten diotbaserriari, eta berandu gabiltza»Agustin Artola b Baserritarra
Haragitarako txekorrak haziz ateratzen du bizimodua Agustin Artolak. Kalean lan egindakoa da, bainabaserrira itzuli zen; gustukoa du lana, eta gogoko duten gazte guztiak animatu ditu baserrian hastera.
4 GIPUZKOAKO HITZAOstirala, 2019ko abenduaren 13aElkarrizketa
beste bi urtez aritu nintzen base-rrian lanean, 16 urtera arte. Anaiagazteagoa banuen; hura zegoenetxerako asmoan, eta, beraz, kan-poan hasi nintzen lanean. Aste-buruetan-eta baserriko lanarieusten nion, ordea. Aita eta amasasoiko zeuden garai hartan, etaguk ere laguntzen genien.Soldata finko baten bila joan zi-
nen kalera, ezta?
Bai. Gure etxean ume asko ginen,soldata bat behar zen, eta kalerajoan ginen soldata horren bila.Baserrian soldata hura ziurtatutaegon balitz, seguru ez nintzela jo-ango. Horrela tokatu zen, eta urtebatzuk pasatu nituen kalean; bai-na aukera izan nuen bezala, buel-tatu egin nintzen.Baserritik bizitzea gustuko
duzu, beraz.
Bai. Anaiak neska kaletarra bilatuzuen, eta hark kalera tira eginzion. Ni ordurako kalean bizi nin-tzen, seme-alabekin, baina kaleautzi eta baserrira etorri nintzen.
Badu zerbait, beraz, zuretzat ba-
serriak.
Bai. Oso berezia da, eta nik gustu-koa izan dut beti.Orain baserria urte zailetan da-
goela esaten da, baina atzera
eginda ere urte zailak izango zi-
tuen, ezta?
Urte zailak baserriak beti izanditu, baina nik uste dut urterikzailenak orain dituela. Orduan,baserri batean, hamar behirekinfamilia bat aurrera ateratzen zen.Gu hamar ume ginen, eta baserri-tik hazi ginen. Gaur egun, baserribatetik hamar ume ez dago hazte-rik. Gaur egun, ehun behirekinere ezin da.Zer gertatu da bidean?
Orain 30 urte, gaur daukan preziobera zuen haragiak, eta esnea erehalatsu zegoen. Pentsua eta bestehainbat produktu nola garestitudiren ikusi, eta haragiaren eta es-nearen prezioa bere horretannola gelditu den ikusita... Tarterikez dago. Eta gauza bera gertatzenda lege aldetik ere. Baserriari ezzaio behar denik lagundu, eztagutxiagorik ere.Zergatik erabaki zenuen haragi-
tarako behiekin lanean hastea?
Baserri bat husten den bakoitze-an izugarrizko pena hartzen dut.Beti izan dut gustukoa, eta nik he-men jarraituko dut. Seguru nago. Txekorrak gizentzeaz gain, ba-
serrian bada lanik, ezta?
Bai, bai. Belarrak egin, bazterrakgarbitu, baratzea... Lana nahi bes-te edo gehiago dago. Zenbat etagehiago egin, orduan eta langehiago ikusten da. Inoiz ez da bu-katzen.Urte sasoiaren arabera, lan kar-
ga ezberdina izango da, noski...
Bai. Azaroan, esaterako, behiakbarrura sartzen ditugu. Barrukolana izaten da, eta bazterrak txu-kuntzea. Baina neguan jana izate-ko, udaberrian eta udan lan askoegin behar da. Behiak kanporaateratzen dira, baina belarretanere hasi behar izaten dugu. 50 bathektarea ditugu, eta lan ugaridago egiteko.Zeruari asko begiratzen diozu?
Bai, izugarri. Egunero. Gure lane-an ezinbestekoa da. Eguraldiarenmende egin behar izaten dugulan. Udaberrian eta udan gehiago,belarra moztu edo ondu behardenean.Zer da baserrian lan egitetik
gehien baloratzen duzuna?
Beste inork ez dizula agintzen.Norberak agindu behar dio bereburuari nora joan behar duen etanola antolatu behar duen. Besteinork ez dizu esaten hori, etagehiena horixe gustatzen zait. Ba-tzuetan tokatzen da gustuko ezduzun lana egin behar izatea, bai-
Etsigarria izango da, ezta?
Bai, baina asko gustatzen bazaizu,eutsi egiten diozu.Txekorrak behin hazita, saltzea
komeniko da, ezta? Erraz sal-
tzen al dituzu?
Ez. Lehen, nahiko ondo saltzengenion harakin bati, baina huraerretiratu zen, eta ez da erraz sal-tzen. Gero eta zailagoa dago hara-gia saltzen.Harakinen aldetik bada bertako
haragia saltzeko interesik?
Batzuek badute, baina gutxi ba-tzuk dira. Hemen inguruan hiru-lau harakin baino ez ditut ezagu-tzen bertako haragiarekin baka-rrik lan egiten dutenak. Kanpotik etortzen da haragia?
Bai. Gehienek saltoki handietakoharagiarekin egiten dute lan.Haragi gorriaren kontsumoa za-
lantzan jarri da azkenaldian. Ez
dela jasangarria, txarra dela osa-
sunerako, eta planetari ere kalte
egiten omen diete behiek.
Hegazkinek ez dute kalterik egi-ten, behiek bakarrik. Jaio ginene-tik, egunean bi aldiz haragi gorria
janez bizi gara gu. Orain-dik bizi gara, eta, orain-goz, ondo gaude osasu-nez. Ez dakit noren kon-tuak diren horiek, bainaaurreragoko lanak badi-tuzte hori esan dutenek.Kaltea zuek jasango du-
zue, noski.
Horiek hegazkinak etaautoak eta... defendatze-agatik, guk daukagu kal-tea, bai.Uste duzu baloratzen
dela baserritarrek egi-
ten duzuen lana?
Ez; ez da baloratzen. Ka-leko jendeari ez zaio era-kutsi baserriak zer lan
duen eta nolako lana den. Esneaeta haragia biltegi batean sortzendirela-edo iruditzen zaie.Gizarteari esan egin behar zaio
mendiak, landa eremuak eta
paisaia zuek mantentzen ditu-
zuela?
Esan egin behar litzaieke eskola-tik hasita, eta berandu baino le-hen, gainera, hau luzatzen ari daeta. Bakarrik geratuko dira kale-an, inora ateratzen ez direla, sa-siak hartuta, eta orduan kontura-tuko dira baserria zer den.Lehen sektorea bazterrean da-
goela sentitzen duzu?
Bai, oso baztertuta dago. Hasinintzenetik, atzeraka goaz pixka-na-pixkana.Etiketa txar bat edukitzea da ba-
serritar izatea?
Kaleko jendearentzat uste duthala garela: etiketa txar bat. Ema-ten du hemengo kalte guztia gukegiten dugula. Eta gu ari gara ere-
mu guztia garbitzen, baserriko la-nak eginez. Belardi, mendi etabazterrak baserritarrak garbitzenditu ganaduarekin, eta, hala ere,ematen du kalte egiten dugula.Erakundeek egiten dute ezer
baserriaren alde?
Ezer gutxi. Askoz gehiago eginbeharko lukete. Oso berandugabiltza. Lehen garbi zeudenterrenoak zikintzen ari diradenak; sasiak hartzen ari dira, etaoso-oso zaila da horri bueltaematea. Eta gaurko gazteei ezesan halakorik; tarterik balego,agian, bakarren bat hasiko litza-teke horretan, baina ez dago tar-terik. Oso zaila da.Etorkizunik ikusten diozu base-
rriari?
Etorkizun oso txarra ikusten diot.Etxetik ikusten dut. Kanpora jo-anda, etxeko soldataren bikoitzairabazten dute. Asteburuak, osti-ralaz gero, libre dauzkate. Etxetikari naiz ikusten oso zaila dela.Lehen sektoreak iraungo badu,
beharrezkoa da garaian garai-
koa eta bertakoa kontsumitzea.
Uste duzu gaur egun gizarteak
begiratzen diola horri?
Gutxi batzuek bakarrik. Merkeaizateari begiratzen zaio, ahalik etadirurik gutxien gastatuta jateari.Kalitateak ez du inporta. Ez du as-ko axola zer jaten den; oporretarajoateko behar da dirua.Ezkor zaude...
Bai. Iloba asko ditut, eta etxetikikusten dut joera hori.Laguntzen dizute gazteek?
Zortea dut etxean, seme-alabeketa emazteak asko laguntzen di-datelako. Anaiak ere baditut askolaguntzen didatenak, eta, alde ho-rretatik, zortea dut. Baserrian,zenbat eta esku gehiago, orduaneta hobeto; asko estimatzen dut.Zer esango zenioke lehen sek-
torean lanean hasi nahi duen
gazte bati?
Asko gustatzen bazaio, aurreraegiteko esango nioke. Gustatuegin behar du, asko. Herrian emakume pare bat ani-
matu dituzu pausoa ematera.
Bai. Niri gustatu egiten zait base-rriko mundu hori, eta bakarrenbat etortzen bazait esanez gusta-tzen zaiola eta ikasiko lukeela...nik beti animatu egiten dut. Dirugutxiagorekin bizi daiteke, gustu-koa baduzu. Gustuko lekuan ezomen dago aldaparik.Alabak ere txerriak jarri ditu,
ezta?
Bai. Berari bururatu zitzaion zer-bait egin behar zuela. Muntaketalanetan lagunduko niola esannion, baina gero berak egin be-harko zuela aurrera. Oso gusturaari da, eta baita ni ere bera horrelaikusita.
ENERITZ MAIZ / TOLOSALDEKO ATARIA
na inork ez du agintzen; norberakegin behar izaten du, obligazioz.Eta zer da gutxien gustatzen zai-
zuna?
Adibidez, neguko egun txar ho-rietan behietara-eta joan beharizatea. Paper kontuak entzun ereez ditut egin nahi. Txarra naiz, etagaldu egiten naiz, eta andreak etaalabak eramaten dizkidate kon-tuak.Inoiz pasatu zaizu burutik base-
rria erabat uztea?
Ez. Ez. Inoiz ez.Zure ukuilura sartuz gero, zer
ikusiko litzateke?
Hogei bat txahal daude, gizentze-ko. Beste hamabost bat behi erebadaude, umeak izanda, txahaltxikiekin. Eta behi antzuak etaumeak egitekoak ere bai. Bi ziklo-tan banatuta dauzkagu erditzeak:erdiak irail aldera jaiotzen dira,eta beste erdiak, udaberri aldera.Atseden egunik baduzue base-
rrian?
Urtean pare bat egun-edo hartu-ko ditut azokara joateko; bestela,batere ez.
Egunero jaten dutelako behiek,
ezta?
Bai, eta horiei eman egin beharizaten zaie. Nik, andreak edo ala-bak, baina norbaitek bai. Nikegun bat jai hartuz gero, beste ba-tek eman behar izaten die. He-men ezin da atea itxi eta alde egin.Haragitarako txekorrek urte zai-
lak bizi dituzte. Garai batetik
asko aldatu al da egoera?
Izugarri aldatu da. 32 urte pasatudira aitak lanak niri utzi zizkida-netik, eta gogoan dut kiloa 650pezetan saldu nituela lehen txe-korrak [3,9 euro]. 32 urte geroago,lau euro eta zentimo gutxian arigara saltzen kiloa. Zentimo ba-tzuen aldea baino ez dago. Bizi ka-litatea bikoiztu egin da, eta pen-tsua hirukoiztu. Hori da zaila.Duela 32 urte hamar behirekinbizi bazinen, soldata hura lortze-ko 50 behi behar dira orain; etahorrela ere ezinezkoa da ia-ia.
5GIPUZKOAKO HITZAOstirala, 2019ko abenduaren 13a Elkarrizketa
Inguruan hiru-lau harakinbaino ez ditut ezagutzenbertako haragiarekin bakarrik lan egiten dutenak»
«Egia esan, oso baztertutadago lehen sektorea. Hasi nintzenetik, atzeraka goaz pixkana-pixkana»
«Bakarren bat etortzen bazaitesanez gustatzen zaiola eta ikasiko lukeela... nik beti animatu egiten dut»
‘‘
RIRITZIADanel Agirre
Gizalegearen Cillit Bang-a
Azkenean lortu dutjendea bi kategoriamoraletan —balekoaeta ez-balekoa— sail-
katzeko prozedura arin eta sin-plifikatua asmatzea. Orain arteerabiltzen nuen sistema kaos batzen, bihurri eta arbitrarioegia, etanorbait gorrotatu ala ez delibera-tzeak esfortzu handiegia eska-tzen zidan. Eszentrikoaren plan-tak egiteko, modu ankerreanosatu nuen nire aurreiritzien cor-pus amaigabea: Behobia korritu,Kirmen Uribe irakurri edo lu-mazko txalekoa janzteak ez dupertsona bat ergel bilakatzen,baina nik hala kategorizatu ohinuen. Horregatik, garatu berridudan metodo inpartzial, enpiri-ko eta hutsik gabeko hau urrats
oso garrantzitsua da niretzat.Heldutasunera ailegatu naizenirudipena dut.Hona hemen: aurrerantzean,
etxeko komuna garbitzen dutenhoriek baino ez ditut errespetatu-ko. Gizateria bitan banatzekomodu bitxia dirudi lehen begi-kolpean, badakit. Esku arteanduzun berripaperak berak salatuohi dituen hiru bidegabekeriafuntsezkoak detektatzeko bitar-teko ezin hobea da, ordea: sexis-moa (askok emakumeen bizkarlaga ohi dute oraindik bainugela-ren kondena) agerian uzten du,klasismoarentzat (ordaintzerikduenak menpeko bat kontratatuohi du komuneko kaka harraska-tzeko) ez da ezkutalekurik gera-tzen, eta xenofobia (etxera dato-
rren ekuadortarrari huskeria or-daintzea faborea dela barneratu-ta dute hainbatek) ere antzemandezake. Bururatu zaidana abu-suen aurkako fisfisezin efikaza-goa da, gizalegearen Cillit Bang-a:hiru txerrikeria motarentzat pro-duktu bakarra erabili ahal izateaez da aurrerapen makala.Ez dut konfiantza askorik be-
har norbaiti komunaren galderazapla botatzeko. Aurpegiera xele-brearekin hartu ohi da nire zalan-tza normalean, baina erantzunenlagin zabala pilatu dut dagoene-ko. Sarri aztoratu naiz. Zuzenta-sunaren erreferentetzat nituenbatzuek (herriko saltsa guztietandauden horietakoak, ekintzailefeministaren bat ere bai) garbi-tzailea dutela aitortu didate, esa-
terako. Bada itxaropenik, alabai-na: kontsultatu ditudan egunkarihonetako bi kazetariek —gizonez-koak biak— bainugela bakarrikez, etxeko ezkaratza ere errepa-satu ohi dute. Zakarregi ere ez nizuke aurpe-
giratu nahi, baina jakin dezazun.Zure komun zuloa desinfektatze-az beste norbait arduratzen bada,printzipio aproposak ote dituzunhausnartu beharko zenuke. Ez daantzeko zerbait hemen idatzikodudan lehenbiziko aldia: garbi-ketak, definizioz, norberak edoauzolanean egitekoak dira, besteedozerk zapalkuntza motarenbat dakar berekin. Eta arren,
mantendu duintasun apur bat, ezatera denbora faltaren aitzakia.Desenkusa patetikoena da hori-xe, eta beti (salbuespenik gabe,demontre!) faltsua.Ezkerreko erretratuko meme-
loari ere ez zaio belauniko azule-juak igurztearen tankera handi-rik sumatzen, onar dezadan, bai-na bi asteroko txandarekinzintzoki konplitu ohi dut. Azke-nekoz ispilu bat apurtu nuen des-kuiduz, hori bai, eta makulutranposo samarrarekin aritzennaiz: bikotekidearen garbiketenperfekzio erabatekoa dela eta,nire zikloa iritsitakoan zer txu-kundu handirik ez da geratzen.Bere parera iristea da bizitzan ge-ratzen zaidan egitekorik garran-tzitsuena, hirurogei urtez eskue-kin arroza nola mordoxkatu ikasiondoren akatsik gabeko sushiaprestatzera ailegatu den sukalda-ri japoniarraren gisara. Tokatzenzaizunean komuna distiratsu uz-tea da maite zaitutesateko mo-durik autentikoena.
Aurrerantzean,etxeko komunagarbitzen duten
horiek baino ez dituterrespetatuko
Irudiab Usurbil
Erraustegiaren aurka, manifestazioaUsurbilgo Udalak deituta, Zubietako errauste plantaren aurkako manifestazio bat egingo dute gaur, Usurbilen,
SOS Usurbil, erraustegia gelditu! lelopean. 19:00etan abiatuko da manifestazioa, udaletxe aurreko Joxe Martin
Sagardia plazatik. Usurbilgo EH Bilduk «urgentziazko mozioa» aurkeztu zuen azaroaren 28an, egun horretan
bertan jarri baitzuten martxan probaldi fasea Zubietako errauste plantan. «Oso kezkatuta gaude, egunero
errauste plantaren tximinietatik ateratzen diren ke zutabe erraldoiak ikusten ari baikara», azaldu zuen Agurtza-
ne Solaberrieta alkateak herenegun, prentsaurrekoan —irudian, eskuinetik bigarrena—. JAGOBA MANTEROLA / FOKU
Jesus Zaballosek uko egin dio Lasarte-Oriako alkate karguari
LASARTE-ORIA b «Arrazoi pertsonalak tarteko», Jesus Zaballosekuko egin dio Lasarte-Oriako alkate karguari. Zaballosek hamahiruurte egin ditu udaletxeko lanean, horietatik sei alkate gisa. Hurrengoostiralean, PSE-EEk Agustin Valdivia proposatu du alkate kargurako.
4.450ALDUNDIAREN ZERGA BILKETA, AZARORA ARTE
Aurten, azarora arte, iaz baino 115 milioi euro gehiago bildu du Gipuzko-
ako Foru Aldundiak zergatan, 4.450,3 milioi euro guztira —%2,7koa da
hazkundea—. Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren (PFEZ)
eta Balio Erantsiaren gaineko Zergaren (BEZ) bilketak, biak igo dira.
GIPUZKOAKO HITZAk irakurleen eskutitzak argitaratzen ditu. Ez dituzte 1.400 ka-
raktere baino gehiago izan behar, tarteak barne, eta GIPUZKOAKO HITZAk mozteko
eskubidea du. Helbide honetara bidali behar dira, izen-abizenak eta herria adierazita:
Gipuzkoako Hitza, Martin Ugalde kultur parkea z/g, 20140 Andoain. Eskutitzak Inter-
net bidez bidaltzeko:[email protected].
%
6 GIPUZKOAKO HITZAOstirala, 2019ko abenduaren 13aIritzia
Abotsanitz: «Kontratazio irregularrakegin ditu Hondarribiko Udalak»
HONDARRIBIA b«Hondarribiko udal gobernuak, uztailetik, 600.000euro bideratu ditu kontratatzio irregularretara». Hala salatu du Abo-tsanitz Hondarribiko udal taldeak, eta tarte horretan hamahiru hele-gite jarri dituela jakinarazi du. «EAJ legea hausten ari da une oro».
%98ZENBATEKO BABESA EMAN DIOTEN REALEKO AKZIODUNEK
ZUZENDARITZARI
Realak akziodunen ohiko batzarra egin zuen asteartean, eta akziodunek
%98ko babesarekin onartu zituzten Jokin Aperribai buru duen adminis-
trazio kontseiluaren kontuak. 104 milioi euroko aurrekontua du Realak.
Eibarrek 52,9 milioi euroko aurrekontua aurkeztu zuen atzo, batzarrean.
Asier Zaldua Zumarraga
Datorren asteazkenean, 25 era-
kundek Eusko Jaurlaritzaren ku-
deaketa aurreratuaren sariak jaso-
ko dituzte Gasteizko Europa jaure-
gian. Beti bezala, Urrezko, Zila-
rrezko eta Brontzezko A sariak ba-
natuko dituzte. Hamabi industria
eta zerbitzu enpresa, Osakidetza-
ko hiru erakunde, lau ikastetxe,
hirugarren sektoreko hiru era-
kunde eta administrazio alorreko
beste bi sarituko dituzte aurten.
Eta Goierri-Urola Garaiko ESI era-
kunde sanitario integratua izango
da sarituetako bat. Osakidetzako
hiru erakundeen artean, Goierri-
Urola Garaiko ESIa izango da Gi-
puzkoako bakarra.
Azkoiti, Azpeiti, Beasain, Laz-
kao, Legazpi, Ordizia eta Zuma-
rragako osasun etxeek, inguruko
herri txikietako kontsultategiek
eta Zumarragako ospitaleak osa-
tzen dute Goierri-Urola Garaiko
ESIa, eta zortziehun pertsona in-
guru aritzen dira lanean; zentro
horiek guztiek eremu horietan
bizi diren 100.000 gipuzkoarrei
ematen diete zerbitzua.
Helburu zehatz batekin sortu
zuten ESIa: osasun arloan lan egi-
ten duten guztiek modu koordi-
natuan lan egitea, pazienteek
ahalik eta zerbitzu onena jaso-
tzea, eta sistema eraginkorra eta
jasangarria izatea. Helburu hori
lortu ahal izateko, langile guztiek
modu aktiboan parte hartzeko
aukera izaten dute. Lantaldeak
osatu zituzten hasieratik, eta lan
prozesuak eta ibilbideak diseina-
tu zituzten zerbitzua hobetzeko.
Euskaliten kudeaketa aurreratu-
ko eredua erabili zuten horretara-
ko. Fundazio gisa elkartutako
erakunde talde bat da Euskalit.
Eusko Jaurlaritzak bidea emanda
lan egiten du, erakundeetan ku-
deaketa aurreratua sustatzeko,
eta, horrela, Araban, Bizkaian eta
Gipuzkoan lehiakortasuna eta
garapen iraunkorra bultzatzeko.
Goierri-Urola Garaiko ESIko
arduradunak ez daude damututa
Euskalitekin lanean hasi izanaz.
«Profesionalen arteko komuni-
kazioa etengabekoa da, eta era
koordinatuan lan egiten dugu.
Gainera, lan egiteko modua bate-
ratu dugu: prozesuak, ibilbideak,
protokoloak, planak eta gidak.
Horretarako, urteotako esperien-
tzian oinarritu gara. Gure pazien-
teek ahalik eta zerbitzurik onena
jasotzea da helburua», aipatu du
Laura Agirre Zumarragako ospi-
taleko kudeatzaileak.
Goierri-Urola Garaiko ESIak
hamaika sari eta aitortza
jaso du bere sorreratik:
ISO 9000 eta EMAS erre-
gistroa 2012an; Ohsas
18000, ISO 9001 eta ISO
14001 2013an; Ekoskan,
EMASen berritzea eta
kudeaketa aurreratuari
diploma 2015ean; IHAn
ziurtagiria, Bikain plana,
kudeaketari dagokion
Top 20 saria eta Ohsas 18001
2016an eta 2017an; eta ONCEren
Solidario saria irisgarritasuna
bermatzeagatik, EMASen berri-
tzea, Ekoskanen berritzea, kude-
aketa aurreratuari dagokion di-
ploma, tabakorik gabeko euskal
erakundeen zilarrezko akredita-
zioa eta Ohsas 18001en berritzea
iaz eta aurten.
Orain arteko ibilbideaz erabat
harro daude ESIko arduradunak.
«Goierri-Urola Garaiko ESIak
ibilbide garrantzitsua du kudea-
keta aurreratuan. Zumarragako
ospitaleak eta Mendebaldeko Es-
kualdea zenak aitorpen bana lor-
tu zuten sistema berrian integratu
aurretik». 2011n, indarrak batzea
erabaki zuten. «Kultura desber-
dina zuten bi erakundeek, eta he-
rritarrei kalitatezko zerbitzua
emateko integratu ziren. Zerbi-
tzuaren jarraitutasuna izan da
pertsonen arreta segururako ar-
datz nagusietako bat».
Pertsonen parte hartzeaUrteotan egindako lanari esker,
Goierri-Urola Garaiko ESIak bere
helburuak lortu ditu. «Gaur
egun, erakunde integratu bat
gara, eta pertsonen parte hartze-
ak garrantzi handia du gure estra-
tegian eta kudeaketan», azaldu
du Agirrek. «Kudeaketa aurrera-
tuko eredua erabiltzen dugu gure
kudeaketa sistema ebaluatzeko
eta hobetzeko erreferentzia gisa,
eta Zilarrezko A saria merezi izan
dugu Euskaliteko ebaluazio klu-
beko kideen bisita jaso ondoren.
Hiru egunean 75 bat pertsona el-
karrizketatu zituzten».
Osasunaren kudeaketari saria
Goierri-Urola Garaia erakunde sanitario integratuak kudeaketa aurreratuaren zilarrezko A saria jasoko du hilaren 18an, Gasteizen b Hamaika aitortza jaso ditu sortu zenetik
Zumarragako ospitalearen sarrera; ospitale hori da Goierri-Urola Garaiko ESIa osatzen duten zentroetako bat. ASIER ZALDUA
7GIPUZKOAKO HITZAOstirala, 2019ko abenduaren 13a Gaiak
SARIDUNAK
INDUSTRIA
Urrezko A saria
Elika (Arkaute), Euskalit (Zamudio)
eta Lantegi Batuak (Loiu).
Zilarrezko A saria
Tubacex (Amurrio-Laudio), Proton
Electronica (Trapagaran), Spri
(Bilbo), Goiena Komunikazio
Taldea (Arrasate)eta Mercabil-
bao (Basauri-Bilbo).
Brontzezko A saria
Herdit (Gasteiz), Imatek (Zamudio)
eta Sprilur (Bilbo).
Kudeaketa aurreratuaren
euskal saria berrikuntzan
Ormazabal Distribucion Secunda-
ria (Igorre).
OSASUNA
Urrezko A saria
Bilbo-Basurtuko ESI Erakunde
Sanitario Integratua (Bilbo).
Zilarrezko A saria
Arabako ESI Erakunde
Sanitario Integratua (Gasteiz)
eta Goierri-Urola Garaiko ESIa
(Zumarraga).
HEZKUNTZA
Urrezko A saria
Tolosako Inmakulada lanbide
ikastola (Tolosa).
Zilarrezko A saria
Avellaneda ikastetxea (Sodupe)
eta Juritecnia formazio zentroa
(Bilbo).
Brontzezko A saria
Inatec ikasketa zentroa (Bilbo).
Kudeaketa aurreratuaren
euskal saria estrategian
Urdaneta ikastetxea (Loiu).
Kudeaketa aurreratuaren
euskal saria berrikuntzan
Urkide ikastetxea (Gasteiz).
HIRUGARREN GIZARTE
SEKTOREA
Urrezko A saria
San Juan fundazioa (Zestoa)
eta Caritas (Bilbo).
Zilarrezko A saria
Argia fundazioa (Getxo).
HERRI ADMINISTRAZIOA
Zilarrezko A saria
Herri Arduralaritzaren Euskal
Erakundea (Gasteiz).
FINANTZAK ETA ASEGURUAK
Urrezko A saria
IMQ (Bilbo).
Goierri-Urola Garaiko ESIkolangileen arteko komunikazioaetengabekoa da, eta erakoordinatuan lan egiten dugu»Laura AgirreZumarragako ospitaleko kudeatzailea
‘‘
Bikain Ebalua-zioan urrezkoziurtagir ialortu du Mol-de enpresak.2004tik, Pa-saian segur-
tasun ekipamenduak eta lanera-ko jantziak saltzen ditu Moldek,eta euskararen presentzia, erabi-lera eta kudeaketa lanean jardu-
Molde
BIKAIN ZIURTAGIRIAESKURATU DU MOLDEKEsparru sozioekonomikoan euskararen normalizazio maila aitortu diote Pasaiako enpresari urrezko agiriarekin.
tarifa bereziak eskaintzen dituzte,baita enpresentzat ere. Ohikoa dahori sektorean fidelizazioa bila-tzeko. Bezeroen % 95 enpresaketa autonomoak dira: oro har, be-zero fidelak dira, eta ez momentujakin bateko erosleak. Jarduera ekonomikoa aurrera
eramateko, hornitzaileak ereezinbestekoak dira. Molderenhornitzaile asko kanpotarrakdira, baina bertako hornitzailee-kin euskaraz aritzen dira. «Eska-tu egiten dugu euskaraz solastatuahal izatea», azpimarratu du Mi-ren Sukiak. «Administrazioanere berdin egiten dugu. Bezeroeuskaldun asko ditugu; beharba-da, denek ez dute maila bera izan-go, baina moldatzen dira, eta nikuste dut askok eskertu ere egitendutela».
ESKARMENTUARENERAKUSLEIa 16 urteko eskarmentuak mer-katua, hornitzaileak eta bezeroaksakon ezagutzeko bidea eman dioenpresari. 8.000 bezero bainogehiagoren konfiantza dute egun,eta gehienak bezero txikiak dira:udalak, enpresak eta profesiona-lak. «Fidelizatzen saiatzen gara,eta euskarak horretarako bideematen du», esan du Sukiak.Puntako ekoizleak hautatzen di-tuzte beti eskaintzarik zabalenamerkaturatzeko. Gisa horretan,10.000 produktu baino gehiagoonline erosteko aukera eskain-tzen dute, eta beste hainbeste pro-duktu offline. Gainera, langileekprodukturik egokiena aukera-tzen eta erabiltzen laguntzen die-te bezeroei. Enpresentzako lane-ko jantziak eta babes jantziak erediseinatu eta ekoizten dituzte. Moldek euskara estrategikotzat
jotzen duten Gipuzkoako enpre-setara eta udaletara iritsi nahi dubere zerbitzua emateko.
Informazio gehiagobildu nahi izanez gero,bisitatu webgune hau:www.molde.eus
@
teagatik lortu dute urrezko ziur-tagiria Euskalit-ek (KalitaterakoEuskal Erakundeak) antolaturikoebaluazioan. Asteazkenean bana-tu ziren sariak, Kursaal eraikine-an.Ez da lehen aldia Moldek urrez-
ko Bikain ziurtagiria eskuratzenduena, duela lau urte ere izenaeman eta urrezko agiria lortu bai-tzuen.
Molderentzat bezeroak erdigu-nean daude, eta haien hizkuntzhautua serio hartzen dute. Izanere, bezeroei zerbitzua euskarazemateaz gain, lan ere euskarazegiten dute. «Bezero euskaldunasko ditugu, eta horiekin euska-raz lanean aritzen gara», jakina-razi du Miren Sukiak, Moldekosalmenta arduradunak. Euskarazlanean aritzeak bezeroak fideliza-
tzeko ere balio duela ziurtzat jo-tzen du, eta bezeroek gustukoadute zerbitzu osoa euskaraz iza-tea: komunikazioak, aholkulari-tza, erosketa... Kalitate oneko produktuak au-
keratzen dituzte, eta ezinbesteko-tzat jotzen dute hornitzaileek egi-ten duten lana balioestea. Lanbi-de guztietako profesionaleieskaintza osoa egiten die: arran-tza, nekazaritza, industria, erai-kuntza, ostalaritza eta erizaintza.NBE norbera babesteko ekipa-menduak (segurtasun botak, es-kularruak, kaskoak, arnesak...)merkaturatzen dituzte, eta lanjantzien aukera zabala eskaintzendiete bezeroei.
KONFIANTZAMoldek, puntako produktuakhautatu, eta bezeroei eskaintzendizkie. Profesionalekin, enprese-kin eta udalekin arreta profesio-nala eta gertukoa ematea dutexede. Adituak dira, eta konfiantzaematen dute. Profesionalentzat
Miren Sukia, Moldeko salmenta arduraduna, Moldek Pasai Antxoko Nafarroa etorbideko 10. zenbakian daukan saltokian. ANDONI CANELLADA / FOKU
8GIPUZKOAKO HITZA
Ostirala, 2019ko abenduaren 13aOrrialde babestua
9GIPUZKOAKO HITZA
Ostirala, 2019ko abenduaren 13a Gaiak
Unai Zubeldia Donostia
«Beste aukerarik gabe», gaur ha-
si eta urtarrilaren 10era arte gre-
bara deituta daude Gipuzkoako
zahar etxeetako eta eguneko zen-
troetako langileak. ELAk deituta,
2018ko irailetik 149 greba egun pi-
latuta dauzkate jada langileek, eta
179ra iritsiko lirateke urtarrilaren
10ean. Horrez gain, LAB sindika-
tuak beste hemezortzi greba egun
egin ditu jada 2018ko irailetik. Ga-
tazkari irtenbideren bat aurkitze-
ko Gipuzkoako Foru Aldundiak
daukan «interes falta» salatu du-
te ELAko ordezkariek.
Izan ere, joan den astean, sindi-
katuak, Donostian, Lan Harre-
manen Kontseiluan biltzeko deia
egin zien aldundiari, egoitzak ku-
deatzen dituzten enpresei eta sin-
dikatuei. Baina LAB eta CCOO
sindikatuek, eta Matia eta Adegi
patronalek soilik erantzun zioten
ELAren deiari; aldundia ez zen
agertu bilerara. UGTk, berriz,
akordioa egina dauka patronale-
kin, eta sektoreko 5.000 langileri
soldata igotzeko bost milioi euro-
ko laguntza emango die aldun-
diak enpresei. ELAk ordezkatzen
du zahar etxeetako langileen %60
eta LABek %20.
Aldundiaren erantzuna
Markel Olano Gipuzkoako ahal-
dun nagusia Euskadi Irratiko
Faktoria saioan izan zen herene-
gun goizean, eta bertan adierazi
zuen eurek mugimenduak egin
dituztela eta mugimenduak egi-
ten jarraituko dutela. «Baina ba-
dago legeak ezartzen duen mahai
bat, eta hor langileen eta enpresa-
ren ordezkariek eta sindikatuek
parte hartzen dute: hor egosten
dira akordioak». ELAri, espresu-
ki, mahai horretan parte hartzeko
deia egin zion Olanok.
Ahaldun nagusiak uste du gre-
ba deialdia «zilegi» dela. «Eta
errespetu handia diet langileei eta
euren ordezkariei, baina erakun-
de publikoak ere bere ardura dau-
ka. Itunpekoak dira plazen %80
inguru, eta, hain zuzen ere, sindi-
katuek horregatik eskatzen diote
erantzukizuna aldundiari. «Bai-
na arduratsu jokatu beharra dau-
kagu, eta ezin ditugu onartu zahar
etxeetako langileen eskaera guz-
tiak, epe ertain eta luzera ito egin-
go genukeelako egoera».
ELAk deituta, beste 30 egunekogreba egingo dute zahar etxeetanAsteartean aldundia ez zen agertu sindikatuak egindako deialdira, eta151. greba eguna izango da gaurkoa b ELAk aldundiaren jarrera salatu du ELA sindikatuak herenegun eman zuen prentsaurrekoa. ELA
Aitziber Arzallus Zarautz
Hezkuntza sistema publikoa era-
berritze prozesu batean dago.
Ikastetxe bakoitza bere martxan
ari da, baina haietako askotan au-
rrerapauso handiak eman dituzte
azken urteotan; Zarauzko Oro-
kieta herri eskola da horietako
bat. Araba, Bizkaia eta Gipuzkoa
aintzat hartuta, lehendabiziko
Sormen geLab-a eraiki dute han:
puntako teknologiaz hornitutako
ikasgela bat. Asteartean aurkeztu
zuten, eta ikusmin handia sortu
zuen; dozenaka lagun bertaratu
zen inaugurazio ekitaldira.
Gela zabal, argitsu eta erakar-
garria da Orokieta herri eskolako
Sormen geLab-a. Horma irudi ko-
loretsuak, borobilean jarritako
gurpildun mahaiak eta aulkiak,
dozenaka ordenagailu eraman-
garri, pare bat pantaila erraldoi,
balea baten irudia eraiki berri
duen 3D inprimagailu bat, kol-
txonetadun txoko bat, liburuak...
Eta, mahai altu baten gainean,
urez betetako edalontziak, ba-
rruan koloretako kable batzuk di-
tuztela. Hatza uretan sartu eta,
kalanbrerik jasateko beldurrik
gabe, musika egiten dute Orokie-
tako ikasleek. Halaxe egin diete
ongietorria Sormen geLab-aren
aurkezpenera bertaratu direnei.
Arrate Ugalde Orokietako zu-
zendariak hartu du hitza jarraian.
Hark azaldu ditu gela berritzaile
horren nondik norakoak. Esan du
Orokieta aspalditik dela «ikasko-
munitate bat», eta ikaskomuni-
tateen helburua dela «ikasle guz-
tien arrakasta sozial eta akademi-
koa lortzea». Bide horretan urrats
bat gehiago da Sormen geLab-a.
«Baina gure proiektua ez da sor-
men gela batekin ez hasten eta ez
bukatzen».
Urteak dira Orokieta herri es-
kolak hezkuntza metodologia
eraberritzeko prozesua abiatu
zuela. «Horretarako, besteak
beste, Sare Hezkuntza proiek-
tuan parte hartzen hasi ginen, eta
European Schoolnetek Etorkizu-
neko Gelarako daukan kit-a era-
bili genuen aztertzeko zein zen
gure maila eta zer aldaketa egin
behar genituen», azaldu du Ugal-
dek. HPren Reinvent The Class-
roomproiektuaren berri izan zu-
ten gero, eta pentsatu zuten biak
uztartu eta eurenera molda zitza-
ketela. «Eta horixe egin dugu gela
hau sortzeko prozesuan».
Helburu baizik, bitartekoOrokietako zuzendariak azpima-
rratu du, ordea, teknologia ez dela
helburua. «Teknologiak presente
egon behar du hezkuntza prozesu
guztian, baina teknologia ezin da
helburua izan. Ikasleak dira hel-
buru; ikasleak gaitasunez horni-
tzea da helburua, eta horretarako
bidea edo tresna izan behar du
teknologiak. Horregatik, gure
sormen gela teknologiaz hornitu-
ta dago, punta-puntako teknolo-
giaz, baina horrez gain, pentsa-
tzeko, lankidetzan aritzeko eta
norbera bere ikaste prozesuaren
jabe egiteko tresneriarekin eta es-
pazioekin hornituta dago gela».
Sormen gela urrats garrantzi-
tsua izanik ere, prozesuak jarraitu
egiten duela nabarmendu du
Ugaldek. «Honekin ezer ez da
bukatzen, jarraitzeko asmoa dau-
kagu. Gure helburua da ikasleak
eurak eta horien gaitasunak gara-
tzea, mundua aldatuz doan hei-
nean sortzen diren behar berri
horiei erantzuteko gai izan daite-
zen. Gogoa eta ilusioa baditugu,
eta horretan jarraituko dugu».
Orokietan, izan ere, ikaslea jar-
tzen dute erdigunean. «Gela ho-
netan —eta besteetan— nahi dugu
ikaslea izatea prozesuaren erdi-
gunea. Arazo baten aurrean pen-
tsatzeko espazioa dute, eurek ara-
zo horri emango dioten soluzioa
edo irtenbidea diseinatzekoa, bir-
pentsatzekoa, egin duten hori
ebaluatzekoa eta hobetzekoa».
Izan ere, ez dute nahi Orokieta-
ko ikasleak teknologia kontsumi-
tzaile hutsak izaterik. «Gaur
egun, gazte gehienek teknologia
kontsumitu bakarrik egiten dute,
kontsumitzaile hutsak dira, baina
guk ez dugu nahi Orokietako
ikasleak halakoak izaterik. Etor-
kizuneko munduan herritar par-
te hartzaile eta kontzienteak iza-
teko, ikasle eduki-sortzaileak he-
zi nahi ditugu».
Ildo beretik jarraitu du Karmele
Blanco irakasleak ere. «Guk nahi
duguna da gure ikasleen gaitasu-
nak lantzea, eta, horretarako,
erronka horretan oinarritzen den
metodologia erabiltzen
dugu. Gure helburua da
gure ikasleak gai izatea
bizitzan izango dituzten
arazoei aurre egiteko. IK-
Tak tresna gisa erabiltzen
ditugu; sortzaile nahi di-
tugu ikasleak». Azaldu
du Orokietan proiektuka
lan egiten dutela, aspaldi-
tik ari direla era horretan
lanean, eta Sormen ge-
Lab-ak horretarako au-
kera gehiago emango diz-
kiela. «Proiektuka lan
egitea da gai bat aukera-
tzea eta irakasgai guztie-
tan gai hori lantzea. Irakasleei es-
katzen diegu talde lanean aritzea
eta ikasleei ere bai, noski. Egia da
horren guztiaren atzean lan ordu
asko daudela, baina emaitzak
agerikoak dira».
Sormen geLab-a egiteko or-
duan bidelagun ugari izan ditu
Orokietak: European Schoolnet,
HP, Microsoft, Centros Digitales,
EA Group, Jaurlaritzako Hezkun-
tza Saila eta Zarauzko Udala, bes-
teak beste. Proiektua babesteko
helburuarekin, erakunde horie-
tako gehienetako ordezkariak
izan dira gelaren inaugurazio eki-
taldian —Hezkuntza Sailetik, Lu-
cia Torrealdai, Gema Gonzalez
Txabarri eta Jon Lopez, besteak
beste—, eta gehienek hartu dute
hitza, batez ere Zarauzko herri
eskolaren ekimena txalotzeko.
SormenerakoteknologiaMartxan da Zarauzko Orokieta herri eskolakoSormen geLab-a, EAEko lehena b Ikasleguztiek puntako teknologia izango dute eskura
Asteartean inauguratu zuten Zarauzko Orokieta herri eskolako Sormen geLab-a. AITZIBER ARZALLUS
Teknologiak presente egon behar du hezkuntzaprozesu guztian, baina hori ezin da helburu izan»Arrate UgaldeOrokieta herri eskolako zuzendaria
«Gure helburua da ikasleakgai izatea bizitzako arazoeiaurre egiteko; IKTak tresnagisa erabiltzen ditugu»Karmele BlancoOrokieta herri eskolako irakaslea
‘‘
10 GIPUZKOAKO HITZAOstirala, 2019ko abenduaren 13aGaiak
Erik Gartzia Egaña Oiartzun
Herri aldapatsua daOiartzun, eta herrikokaskoaren goiko alde-an dago Intxixu AEK
euskaltegia. Hango ikasle ba-tzuek, baina, koska bat goragoegiten dute, Urkabe mendiarenmagalera: berriki hasi dira PetraLekuona zahar etxean bizi direnhainbat egoiliarrekin mintza-praktika saioak egiten.Jon Diaz de Mendibil euskalte-
giko irakasleak azaldu du saio ho-rien jatorria: «Urrian zaharrenegoitzatik idatzi ziguten, bertakoegoiliarrekin mintzapraktika saiobat egiteko. Irakurri nuen mo-mentutik, oso ideia ona iruditu zi-tzaidan». Intxixu AEK-ko ardu-radunen ustez, onuragarria zen,bai ikasleentzat eta baita egoilia-rrentzat ere. Ikasleen profila ze-haztu zuten ondoren: ulertzekogai zirenak, baina hitz egitekozailtasunak zeuzkatenak. A2mailako taldea aukeratu zuteneuskaltegiko arduradunek.Haien hitzetan, «oso ongi»
atera zen lehen saioa. «Euren bi-zitzari buruz hitz egin zuten egoi-liarrek; baserritarrak dira asko,eta orduko bizimodua eta lanbi-deari buruz aritu ziren hizke-tan», azaldu du Mertxe Condeikasleak. Lehenengo bilera hura«nahiko informala» izan zelaesan dute. «Biribilean elkartu gi-nen», zehaztu du Diaz de Mendi-bilek, «eta zaharren egoitzan bizidirenek hitz egin zuten gehien».Hori bai, Condek berak eta Cristi-na Ruiz eta Elisabeth Hernandezikaskideek barre artean ziurtatudutenez, ikasleei ere utzi zietenhitz egiten.Lehen kontaktua izan zen aza-
roaren 14koa. Hurrengo saioeta-rako —atzo izan zuten bigarrena—,gai jakin bati buruz aritzeko era-bakia hartu zuten, bi taldetan ba-natuta. Diaz de Mendibilek azal-du duenez, gai horiek lehenago-tik landuko dituzte euskaltegianbertan, prestatuago joateko.
Intxixu AEK-ko ikasgela horiosatzen dutenak Oiartzunen bizidira, baina kanpotik etorritakoakdira denak: Conde eibartarra da;Hernandez, errenteriarra; etaRuiz, bilbotarra. Gainontzekoklasekideak ere kanpokoak dira:Donostia, Pasaia, Iruñea...Izatez jatorri ezberdina izan
arren, hirurek arrazoi beragatikeman zuten izena AEKn: Oiar-tzun udalerri euskalduna da, etaherrian hobeto txertatu nahi dute
ikasleek. «Nire inguruan jendeguztiak hitz egiten du euskaraz,eta nik ere hori nahi nuen», azal-du du Condek —sei urte darama-tza Oiartzunen—. Orain dela 23urte ibili zen Donostiako Ilazkieuskaltegian, eta bigarren ikas-turtea du aro berrian. Hernandez,berriz, Errenteriako Udal Euskal-tegian aritu zen «duela urte ba-tzuk». Ruizek eskolan ikasi zueneuskara, A ereduan, eta inguruneguztia erdalduna izateak ez zion
lagundu eskolatik jaso zuen eus-kara maila apal samar hura man-tentzen.Ikasleek aitortu dute oraindik
zaila egiten zaiela oiartzuarreiulertzea, «are gehiago adinekoakbaldin badira». Hala ere, hori damintzapraktika saioen helburue-tako bat: euskalkiak bere horre-tan ezagutzea. Eta Petra Lekuo-nan ez dute oiartzuera bakarrikezagutuko, Oiartzundik kanpojaiotakoak baitira egoiliar batzuk:Errenterian, Ezkio-Itsason, Beran(Nafarroa)...
Bizipoza egoiliarrentzatOrdubeteko saioan, ikasleek eus-kararekin duten harremana estu-tzeaz gain, bizipoz pixka bateman zieten zahar etxean bizitza-ren azken etapa igarotzen ari di-renei. «Entretenimendu pixkabat eskaini zieten, eta berritasunaizateak ere poztu zituen», ziurta-tu du Diaz de Mendibilek. AEK-ko irakasle eta ikasleek egoilia-rren umore onaren berri izan zu-ten: «Ia ordubete generamala,haietako batek galdetu zigun eazertara joan giren hara. Beste mo-mentu batean, berriz, beste batjaiki eta Txirrita eta PernandoAmezketarrari buruzko txiste batkontatzen hasi zen». Ikasleek ba-rrez baietsi dute irakasleak kon-tatutakoa.Helburua da hilabetean bi oste-
gunez behin elkartzea. Ezohikojarduera bat izango da euskaltegi-koentzat; izan ere, ohikoak diraikasleen arteko mintzapraktikasaioak, baina ezer gutxi gehiagoegiten dute hortik kanpo. Ekintzaberria izanagatik, oihartzuna izandu beste hainbat euskaltegitanere, eta eredu izan daiteke. Ikasle-ek argi dute euskara ikasteko piz-garri izan daitezkeela horrelakosaioak: «Onuragarria da ikasge-latik ateratzea. Hemen asko ikas-ten dugu, baina akademikoa dapixka bat». Eta hizkuntza entzu-teko eta praktikatzeko, dakiena-rengandik ikastea baino ezer ho-berik ez dago, jakina.
Oiartzungo Intxixu AEK euskaltegiko ikasleak herriko Petra Lekuonazahar etxera joaten hasi dira, mintzapraktika saioak egitera. Oiartzungoeuskalkia ezagutzeko aukera dute horrela, giro informal batean.
Dakitenak oraindik ez dakitenei irakasten
Azaroaren 14an egin zuten estreinako saioa, eta atzo bigarrena. HITZA
Mintzapraktika saioakegitea onuragarria da,bai euskaltegikoikasleentzat eta baitaegoiliarrentzat ere»Jon Diaz de MendibilIntxixu AEK euskaltegiko irakaslea
‘‘
11GIPUZKOAKO HITZAOstirala, 2019ko abenduaren 13a Gaiak
MUSIKA
ADUNALoatzo musika eskola.
bAstelehenean, 18:30ean, elizan.
ALEGIALoatzo musika eskola.
bAsteazkenean, 18:30ean, kultur
etxean.
ALTZOLoatzo musika eskola.
bGaur, 18:30ean, Batzarremuñon.
AMEZKETAAmaren Alabak.
bBihar, 12:00etan, kultur etxean.
ARRASATEDavid Baños, AlbertoArrabal, Elisa di Prieto eta Arkaitz
Mendoza: Ozenkiren gala lirikoa.
bAsteartean, 20:00etan, Amaia
antzokian.
AZKOITIABizkargi musika eskola:
piano entzunaldia.
bAsteazkenean, 19:00etan,
Elkargunean.
AZPEITIALidia eta Hitzeder.
bGaur eta bihar, 12:00etan,
Elosiagan.
AZPEITIAGreen Valley
eta Little Martin Selektah.
bBihar, 22:30ean, Sanagustin
kulturgunean.
BERGARAUdal Txistulari Banda.
b Igandean, 13:00etan, udaletxean.
DONOSTIAAlbert Pla: Miedo.
bGaur, 20:00etan, Viktoria Eugenia
antzokian.
DONOSTIAKorrontzi.
bGaur, 20:00etan, Lugaritz
kultur etxean.
DONOSTIAHokus Pokus.
bGaur, 20:30ean, El Coheten.
DONOSTIAAlone In The Park,
eta Iker Pirisen blues jam saioa.
bGaur, 20:30ean, Be Cluben.
DONOSTIAMOU.
bGaur, 21:00etan, Tabakaleran.
DONOSTIAMiss Tetanos, Dmra,
Tachycardie eta Cesar Palace.
bGaur, 22:00etan, Mogambon.
DONOSTIA Israel B, El Negro
eta El Chapo & Syr DJs.
bGaur, 22:30ean, Dabadaban.
DONOSTIAPolonaise Ensemble.
bBihar, 11:00etan, Miramonen,
EOSen egoitzan.
DONOSTIAMiren Urbieta, Ainhoa
Zubillaga eta Ruben Fernandez:
Duetos.
bBihar, 20:00etan, Viktoria Eugenia
antzokian.
DONOSTIASaratoga eta Nocturnia.
bBihar, 20:00etan, Dokan.
DONOSTIAConcerto Koln.
bBihar, 20:00etan, Kursaalean.
DONOSTIAMindTrap.
bBihar, 20:00etan, Bidebietako
Auzoenean.
DONOSTIAThe Capaces
eta Nuevo Catecismo Catolico.
bBihar, 22:00etan, Intxaurrondoko
kultur etxean.
DONOSTIAFeministaldia:
La Basu, Folkaraokea eta
Sobria & Serena DJ.
bBihar, 22:00etan, Mogambon.
DONOSTIAQuest, Jordan
eta Galiano.
bBihar, 00:00etan, Dabadaban.
DONOSTIAGabon-Tuba
emanaldia.
b Igandean, 12:00etan, Nestor
Basterretxea plazan.
DONOSTIAUdal Txistulari Taldea.
b Igandean, 12:15ean, Konstituzio
plazan.
DONOSTIACum Jubilo abesbatza.
bAstelehenean, 18:00etan, Lugaritz
kultur etxean.
DONOSTIAMusika eta Dantza
Eskolako Herrerako egoitzako
ikasleak.
bAsteartean, 17:00etan, Tomasene
kultur etxean.
DONOSTIA Judith Jauregi.
bAsteazkenean, 20:00etan,
Viktoria Eugenia Cluben.
DONOSTIAKlarinete Ensemble
Gaztea.
bOstegunean, 17:00etan,
San Telmo museoan.
DONOSTIAAdinduen Abesbatzak.
bOstegunean, 19:00etan,
Gazteszenan.
DONOSTIAL’Eclair.
bOstegunean, 20:00etan,
Dabadaban.
DONOSTIAGrezian & Lagunak.
bOstegunean, 20:00etan,
Convent Gardenen.
DONOSTIAEOS, Easo Abesbatza
eta Miren Urbieta-Vega.
bOstegunean, 20:00etan,
Kursaalean.
DONOSTIAComfort.
bOstegunean, 20:30ean,
Mogambon.
EIBARBroken Brothers Brass Band.
b Igandean, 19:30ean, Portalean.
ELGETAMikel Urdangarin.
bGaur, 20:00etan, Ozkarbin.
ESKORIATZAGari & Maldanbera.
bBihar, 20:00etan, Zaldibar
antzokian.
GETARIA IV. Bertsio Gaua.
bBihar, 23:00etan, gaztetxean.
HONDARRIBIAAdrift, Foss
eta Melmak.
bGaur, 22:00etan, Psilocybenean.
HONDARRIBIA Jorge Guillen
& Strad: El violinista rebelde.
bBihar, 18:00etan, Itsas Etxean.
IBARRALoatzo musika eskola.
bOstegunean, 18:30ean, elizan.
IRUNGisela & Irun Hiria banda.
bGaur, 19:00etan, Amaia zentroan.
IRURALoatzo musika eskola.
bAsteartean, 18:30ean, elizan.
LEGAZPIDoinua musika eskola.
bAsteartean, 18:00etan, Latxartegi
aretoan.
LEGAZPIAlaitasuna Errondaila.bAsteartean, 19:00etan,
kultur etxean.
OÑATILisabo eta Alba.bBihar, 22:30ean, Gaztelekuan.
OÑATIAbereh.b Igandean, 12:30ean, gaztetxean.
ORDIZIAPinpilinpussies.
bOstegunean, 19:00etan,
D’Elikatuz zentroan.
SORALUZEShirley Davis & TheSilverbacks.
bGaur, 22:00etan, antzokian.
SORALUZEThe Allnighters.bBihar, 20:00etan, zentroan.
SORALUZE Jon Gurrutxaga & Urbil Artola.
b Igandean, 13:00etan, zubian.
TOLOSAGolden Apple Quartet.
bGaur, 20:30ean, Leidor antzokian.
TOLOSASu Ta Gar, Hyedra
eta Sudestada.
bGaur, 22:30ean, Bonberenean.
URNIETATenpera eta Ro.
bBihar, 22:00etan, Saroben.
VILLABONA-AMASABihozkada.
bGaur, 20:00etan, Gurean.
VILLABONA-AMASAEresargi
abesbatza.
b Igandean, 11:00etan, Amasako
elizan.
VILLABONA-AMASALoatzo
musika eskola.
bAsteartean, 18:30ean, Gurean.
VILLABONA-AMASAMusika
eskolako tailerreko ikasleak
eta orkestra.
bOstegunean, 18:30ean, Gurean.
ZARAUTZ Itxaso Aristizabal
eta Zarautz abesbatza: Valentin
Larrea Iturbe oroitzen.
bGaur, 20:00etan, Modelon.
ZIZURKILLoatzo musika eskola.
bAstelehenean, 18:30ean,
Goiko elizan.
ZUMAIADardara ZMK, San Pedro
abesbatza eta Astindu: Queen.
bBihar, 19:00etan, Aitzuri frontoian.
ANTZERKIA
ALKIZAAniztasunaantzerki forum
parte hartzailea.
bAstelehenean, 19:00etan, Fagus
interpretazio zentroan.
ANDOAINVaiven: Argiaren hautsa.
bGaur, 21:30ean, Basteron.
ANDOAINAtx Teatroa: Kaskarot.
b Igandean, 17:00etan, Basteron.
ARRASATETanttaka: Utzi mezuaseinalearen ondoren.
b Igandean, 19:30ean, Amaia
antzokian.
ASTIGARRAGATomaxen
Abenturak: Azken balea.
b Igandean, 17:30ean, kultur etxean.
AZKOITIAPausoka & Glu Glu:
Go!azen 6.0.
bGaur, 18:00etan eta 20:00etan,
Baztartxo antzokian.
AZPEITIA J.J. Vaquero.
bGaur, 22:00etan, Soreasun.
BERGARATxinparta taldearen
Zurrunbiloan, eta Type taldearen
Entrecomillas.
bGaur, 21:00etan, Seminarixoan.
DEBAAnder Lipus & Abarka:
Ortentsia izan nahi dut.
bGaur, 20:00etan, Lasturren.
DONOSTIAUltramarino Payaso:
Las Chirlas: Misión insumisión.
bGaur, 18:30ean, Intxaurrondo
kultur etxean.
DONOSTIATtipia Kultura:
Kuolulo zuhaitza.
bBihar, 18:00etan, Lugaritz
kultur etxean.
DONOSTIAMatarile: Los limones,
la nieve y todo lo demás.
bBihar, 20:00etan, Gazteszenan.
DONOSTIACorsario: Traidor.
b Igandean, 19:00etan,
Antzoki Zaharrean.
DONOSTIATenemos Gato:
Felicidad.
b Igandean, 19:30ean, Lugaritz
kultur etxean.
DONOSTIAZurriola Antzerki
Eskola: Psikiatriko bateko ametsak.
bOstegunean, 20:00etan, Lugaritz
kultur etxean.
EIBARAdos Teatroa: Intocables.
bGaur, 20:30ean, Koliseo antzokian.
Tolosa b Bonbereneak 22 urte
Bihotzak bero-beroOspakizun ekitaldietan murgilduta dabil Tolosako Bonberenea gazte-
txea, eta, urrutira joan gabe, Su Ta Gar taldearen emanaldia izango da
gaur, 22:30ean —irudian—. Bihar, berriz, Sudestada eta Hyedra taldeen
emanaldiak izango dira gaztetxean, 22:30ean. ARITZ LOIOLA / FOKU
12 GIPUZKOAKO HITZAOstirala, 2019ko abenduaren 13aAgenda
GETARIAHika: Txarriboda.
b Igandean, 19:30ean, eskolan.
IRUNBehobiko Adineko Pertsonen
Lokala: La boda.
bBihar, 17:30ean, Anaka-Puianan.
LASARTE-ORIAMarkeliñe:
Julietas (Romeo Circo).
bBihar, 20:00etan, kultur etxean.
LAZKAOPausoka & Glu Glu:
Go!azen 6.0.
b Igandean, 10:30ean eta 12:30ean,
Areria kulturgunean.
LEZOYarleku: Etxe txikiena.
bGaur, 17:30ean, Gezalan.
LEZOAbubukaka: Drácula.
b Igandean, 20:00etan, Gezalan.
ORDIZIAPirritx, Porrotx
eta Marimotots: Bizi dantza.
bBihar, 16:00etan eta 18:30ean,
Majori kiroldegian.
PASAIAKamikaz kolektiboa: Käffka.
b Igandean, 19:00etan,
Juanba Berasategi aretoan.
TOLOSAXake: Lur.
bBihar, 18:30ean, Topic zentroan.
ZUMAIAPabiloi 6ko Gazte
Konpainia: Zer gertatu ote zitzaion
Ana Garciari?.
bGaur, 22:00etan, Aita Marin.
DANTZA
BERGARAOrganik: Sareak.
bBihar, 19:00etan, Seminarixoan.
BERGARAErtza, Julen Alonso eta
Eneritz Aulestia: Ertzak bidean.
bBihar, 22:00etan, Angiozarreko
elizan.
DONOSTIAFuenteovejuna
Laurencia Balleta.
b Igandean, 19:00etan, Kursaalean.
DONOSTIALed Silhouette: Part 3.
bOstegunean, 20:00etan,
Tabakaleran.
HERNANI Jon Maya & Kukai:
Gauekoak.
bOstegunean, 20:00etan, Biterin.
TOLOSAMaialen Urdanpilleta
Anza: Ilazki, gauaren amandrea.
b Igandean, 12:00etan, Leidorren.
BERTSOLARITZA
AZPEITIAKantu bazkaria: Aitor
Mendiluze eta Sebastian Lizaso.
b Igande eguerdian, Añota
sagardotegian.
BERGARABergarako Taldekako
Txapelketa. Finalerdia:
Laboratorium eta Puntu Puntuan.
bGaur, 22:30ean, Pol Pol tabernan.
DONOSTIAGipuzkoako Bertsolari
Txapelketaren finala: Agin Laburu,
Alaia Martin, Ane Labaka, Beñat
Gaztelumendi, Beñat Lizaso, Jon
Maia, Nerea Elustondo eta Oihana
Iguaran.
bBihar, 17:00etan, Illunbeko
Donostia Arenan.
ERRENTERIAAdrian Arruti,
Haritz Casabal, Joanes Illarregi
eta Maddi Ane Txoperena.
bGaur, afalondoan, Arkaitza
tabernan.
LAZKAOAratz Igartzabal Potto
eta Oihana Iguaran.
bAsteazkenean, 20:00etan,
Maizpide euskaltegian.
ZARAUTZAne Labaka eta Beatriz
Egizabal: Erradikalak ginen.
bAsteazkenean, 20:00etan,
Modelon.
HITZALDIAK
ALTZOPape Niang eta Mikel
Garcia Idiakez: Hasiera berri bat.
bAsteartean, 19:00etan,
Batzarremuñon.
DONOSTIAAnder Izagirre:
Mexikoko azken hitzak.
b Ostegunean, 19:30ean, Okendo
kultur etxean.
ESKORIATZA Izar Arregi:
Inteligentzia emozionalaren
lanketa nerabeekin.
bOstegunean, 18:30ean,
kultur etxean.
IRUNMaria Jose Noain: Historia
de la mujer en Grecia.
bAstelehenean, 17:00etan, Uxoan.
ZIZURKILPape Niang eta Mikel
Garcia Idiakez: Hasiera berri bat.
bAsteazkenean, 19:00etan,
liburutegian.
IKUS-ENTZUNEZKOAK
BALIARRAINAralar, mundua
leku den lurra.
bBihar, 18:00etan, Arkaitz elkartean.
HERNANIMigrazioa eta Giza
Eskubideak: Aneni, Riski, Libertai
eta El poder del pasaporte laburrak.
bGaur, 19:00etan, Biterin.
HERNANIMigrazioa eta Giza
Eskubideak: Tiempo de lluvia.
bAsteartean, 19:00etan, Biterin.
Urretxu-Zumarraga b Santa Luzia azoka
Baserritarren egun handiaUrretxun eta Zumarragan, urtero-urtero, azoka berezia egiten dute aben-
duaren 13an, Santa Luzia egunean, eta hala egingo dute gaur ere. Beste
behin ere, goizean goizetik abeltzainen eta nekazarien bilgune bihurtu-
ko dira bi herriak. 08:00etan irekiko dute azoka. ANDONI CANELLADA / FOKU
DONOSTIAAngela Schnanelec:
Cine para espectadoras radicales.
bGaur, 19:00etan, Tabakaleran.
LEGAZPI Ikatza Kolektiboaren
emanaldia.
bGaur, 20:00etan, kultur etxean.
LEZOOin handiren semea.
bBihar, 17:00etan, Gezalan.
LEZOSoinujolearen semea.
bBihar, 19:00etan, Gezalan.
URNIETALa trinchera infinita.
b Igandean, 18:00etan, Saroben.
BESTELAKOAK
ALTZOAsisko Urmeneta:
Euskalharia.
bOstegunean, 19:00etan,
Batzarremuñon.
ARRASATEGabonetako Azoka:
saltokiak, musika, dantza, suzko
malabarrak eta magia.
bBihar, 11:00etatik 20:15era,
Seber Altube plazan.
AZPEITIAMaite Franco kontalaria
eta Juan Antxieta musika eskola:
Moby Dickbakarrizketa musikatua.
bAsteartean, 19:00etan, Soreasun.
AZPEITIAHitzaren Eskola. Miren
Gaztañaga eta Maider Oleaga:
Inork ez zekien igaro bariksaioa.
bAsteazkenean, 19:00etan,
Dinamoa sormen gunean.
DONOSTIAKutxa Kultur Craft
City Market azoka.
bGaur, arratsaldez, eta bihar,
egun osoan, Kutxa Kultur Plazan.
DONOSTIAFeministaldia.
bGaur, arratsaldez, eta bihar,
eguerditik gauera, Kontadores
aretoan.
DONOSTIAEneko Arrate:
Girotu plaza!berbena.
bBihar, 11:30ean, Larratxoko
plazan.
DONOSTIAArtisautza Merkatua.
b Igandean, 10:00etatik aurrera,
Bretxan.
DONOSTIAKirmen Uribe
& Lagunak: 17 segundopoema
liburuaren irakurraldi musikatua.
bOstegunean, 19:30ean, Antzoki
Zaharrean.
ELGETA Ixabel Agirresarobe
kontalaria: Hiri kondairak.
bGaur, 19:30ean, liburutegian.
IBARRAGure Zirkua.
bGaurtik abenduaren 30era arte.
IRUNAlberto Sebastian:
Kontu kontarihelduentzat.
bOstegunean, 19:30ean,
liburutegian.
ZESTOADeath Cafe, heriotzaz
hitz egiteko gunea.
bAsteartean, 18:00etan, Aizarnako
kultur etxean.
ZUMARRAGASanta Luzia feria.
bGaur, 08:00etatik aurrera,
Areizaga-Kalebarren plazan.
13GIPUZKOAKO HITZAOstirala, 2019ko abenduaren 13a Agenda
14 GIPUZKOAKO HITZAOstirala, 2019ko abenduaren 13aProposamena
Ariane Vierbücher Beasain
Historia liburue-
tako orrialdee-
tan atzera
eginda, iraga-
neko eta gaur
egungo erreali-
tatea markatu duten balentriak,
egitasmoak eta sorkuntzak aurki
daitezke. Lehen ibilgailua izan
zen inflexio puntu garrantzitsue-
tako bat, gaur egun erosotasuna-
ren eta segurtasunaren sinbolo
dena. 1886ko uztailaren 3an, Benz
& Co enpresak, Karl Benz buru
zuela, gasolina motorra eta hiru
gurpil zituen lehen ibilgailua egin
zuen. Bada, liburuak alde batera
utzita, automozioaren historiara
gerturatzeko parada izango da
bihar eta etzi, Beasaingo Motor
Asteburuan, Udaletxeko plazan
eta Plazazpin.
Erauskingo Laubaserri Kirol
Klubak antolatu du ekitaldia, hi-
rugarrenez, eta Igor Lizarralde
antolakuntzako kideak azaldu du
aurreko urteetako ekintzak erre-
pikatzea eta horietan sakontzea
izan dela aurtengo
erronka. «Duela urte
batzuk rallyarekin
hasi zen guztia, baina,
motor mundua hori
baino zabalagoa denez,
beste alor batzuk ere era-
kutsi nahi ditugu guk».
Horregatik saiatu dira
automozioaren
historian gehia-
go sakontzen,
eta ibilgailu
klas ikoen
erakusketa
osatzen. «Eta
segurtasuna
eta heziketa
lantzeko ere
baliatuko dugu
aurtengo saioa».
Auto klasikoen
erakusketak «altxor
bat baino gehiago» era-
karriko du Beasainera. Mende
bat atzera egin, eta garai hartako
argazkia irudikatzeko aukera es-
kainiko dute. Benz etxearen le-
hen ibilgailu hura ez, baina ondo-
rengo urteetan sortutako beste
hainbat izango dira Beasainen.
Harribitxien artean ekarriko dute
1915. urteko Ford T autoa. Ibilgai-
lu hori da sailean produzitu zuten
lehenengoa. Horrez gain, eta bes-
teak beste, 1922ko Citroen SHP
autoa, 1937ko Rolls Royce Phan-
tom 3a eta 1929ko Chrysler 65a
ere ikusi ahal izango dira astebu-
ruan Beasainen.
Ibilgailu horiek baino lehena-
goko bat ere egongo da ikusgai.
«Eta horixe izango da erakuske-
tako izarra», zehaztu du Lizarral-
dek. 1895ean ibilgailuak egiten
hasi ziren Thouvenin eta Tollin
ingeniari frantziarrak, eta Parisko
Louvreko museoan zeuzkaten
horietako bi. Ez ziren museoko
obren artean bisita zitezkeen bes-
te artelan batzuk. Ibilgailuetako
bat «eguneroko lanetarako» era-
biltzen zuten, eta bigarrena, era-
kusketan ikusgai egongo dena,
«taxi modura» erabiltzen zuten,
«garaiko aberatsak tren geltoki-
tik museora eramateko». Antola-
kuntzako kideak berak argitu du
«ibilgailuaren inguruko infor-
mazio gutxi» dagoela gaur egun,
Bihar eta etzi Motor Asteburua egingo dute Beasainen. Ibilgailu klasikoen erakusketan, besteak beste,ikusgai egongo da Parisko Louvre museora bisitariak eramaten zituen ‘Voiturette Electrique’ autoa.Automozioaren historiari bakarrik ez, segurtasunari ere indarra eman nahi diote aurtengo edizioan.
Errepideko altxorrak
Aurten ere museo bihurtuko dute Beasaingo Plazapea. MOTOR ASTEBURUA
Thouvenin eta Tollin
ingeniari frantziarren
Voiturette Electrique
autoa. ARIANE VIERBÜCHER
15Proposamena
dariek nola jokatu beharko luke-ten irakatsiko dute. «Zirkuitu ba-ten barruan eskainiko dugu ikas-taroa, eta errepidea bustita dago-enean balaztak eta bolantea nolaerabili behar diren praktikatuahal izango da». Osagarri gisa, le-hen sorospenen ikastaro bat ereeskainiko dute. Iraultze simula-
baina «Europako auto elektriko-rik zaharrenetakoa» izango da biegunez Beasainen ikusgai egongodena.
Ibilgailua hobetuz48v motorra du Voiturette Elec-triqueautoak; lau abiadura dauz-ka, eta metagailuak eta bateriakseriean konektatzen dira selekto-re baten bitartez. 1920an, Louvremuseoaren eskakizunez eta ibil-gailua hobetu asmoz, tako bidez-ko balaztak aldatu eta danbor bi-dezkoak jarri zizkioten. Bestalde,gurpilak ere eraberritu eta pneu-matikoak erabiltzen hasi ziren.Ibilgailu hori Bigarren Mundu Ge-rrara arte egon zen erabilgarriLouvre museoan. Ondoren, piezabatzuk desmuntatu, eta 1970eanberreskuratu zuten ibilgailua.Arroxelan (Frantzia) eskuratuzuen gaur egungo jabeak, JesusMari Etxeberriak.Segurtasun kontuei eta bide
heziketari dagokienez, antola-kuntzako kideak jabetu ziren gaihoriek ez direla askorik lantzen,eta horregatik eman nahi izandiote garrantzia berezia. Errepi-dean sor daitezkeen egoeretan gi-
gailuari esker, istripu baten eragi-nez iraulita dagoen auto batetiknola atera behar den, eta horrela-ko egoera batean nola jokatu be-har den ere irakatsiko dute. Etaalkohola eta drogak hartu ondo-ren gidariek nola jokatzen dutenere erakutsiko dute.Bihar ikusgai egongo den ibil-
gailu klasikoen erakusketaz etabide heziketaz harago, eskaintzazabala egongo da asteburu osoanBeasainen. Bihar bertan, trialikuskizunak izango dira Bideluzeplazan, 19:30etik aurrera, etaigandean egingo dute VI. Eraus-kingo Igoera. «Oso proba bere-zia» dela azaldu du Lizarraldek,«herri barruan dagoelako zirkui-tuaren zati bat».
GIPUZKOAKO HITZAOstirala, 2019ko abenduaren 13a
Rallyarekin hasi zenguztia, bainamotorraren mundua hori baino askozzabalagoa da»Igor LizarraldeAntolakuntzako kidea
‘‘
Beñat Alberdi Oñati
Herritarren eskutik jaso zuenIdoia Etxeberriak (Oñati, 1977) Ingo xonau!proiektua abian jar-tzeko proposamena. Badihardu-gu Euskara Elkarteko kidea daEtxeberria, eta gogotsu heldu ziontestigantzak jasotzeko lanari,Ahotsak proiektuaren barruan.Izan ere, ezer berreskuratzen hasiaurretik, egoerari argazkia ateradiote Oñatin. Bihar aurkeztukodituzte diagnostikoaren ondorio-ak, aurretik noka hitz egiten daki-ten emakumeen argazkia aterata.Proiektua gauzatzeko eskaera
herritik bertatik jaio zen. Baina
zein zen eskaera zehatza?
Bazegoen talde bat arduratutanokaren galerarekin, eta zerbaitegin beharra zegoela ikusten zu-ten. Ahotsak-en ahozko ondareajasotzen dugunez, niregana jo zu-ten. Ilusio handia egin zidan iker-tzeko planak: zenbat diren, nondauden, zenbateraino erabiltzenduten noka eta abar. Baina, hortikaurrera ere egin beharko duguzerbait, ezta? Ez dugu artxibora-ko lan bat egin nahi.Lehenengo planteamendua ez
al zen noka berreskuratzea?
Lehenengo planteamendua izanzen desagertu aurretik datuak ja-
sotzea. Baina nola desagertu au-rretik datuak jaso? Datuak jasoeta noka berreskuratu izango da,ezta? Noka desagertu egingo dadesagertzen uzten badugu; gureesku dago.Zein da aurkitu duzuen nokaren
errealitatea?
Bi bide landu ditugu. Alde batetik,elkarrizketak egin ditugu; 54 per-tsona, tartean 52 emakume. Hita-noari buruz galdetu diegu hor;hots, nola jaso duten, noiz erabil-tzen duten, ea transmititu du-ten... Gero, hika hizkera jasotze-ko, elkarren artean hizketan jarriditugu. Beste alde batetik, ikerke-ta bat osatu dugu diagnostikora-ko. Hamalau informatzaile ibilidira landa auzoetan datuak ba-tzen; hala nola noka zenbat ema-kumek dakiten aztertu dugu.Datu horiekin guztiekin diagnos-tiko bat erdietsi dugu, eta doku-mental moduko bat osatu dugutestigantzekin. Galeraren arra-zoiak batzen ditu dokumentalak,baina euren ahotan.Zein dira ondorio nagusiak?
Oñatin zortea daukagula ustedut, euskararen egoera ona dela-ko, eta, beste herri batzuekin al-deratuta, baita hitanoaren ka-suan ere. Debagoienean Antzuolaeta Oñati dira hika osasuntsuen
daukaten herriak. Orokorra izanda hitanoaren beherakada, ez dagure herriko kontua bakarrik.Hori euskararen zapalkuntzare-kin lotuta dago alde batetik. Fran-kismo garaian gaztelania erabil-tzeko joera gailendu zen, eta eus-karak prestigioa galdu zuen.Pentsa egoera horretan hitanoakzer-nolako galera izango zuen;bigarren mailako erregistro in-formal bilakatu zen.Toka, ordea, mantendu egin da
Oñatin. Nolatan?
Gizonezkoek bazeuzkaten sozia-lizatzeko zirkulu informal ba-tzuk; parranda giroak eta kirola,esaterako. Emakumeen kasuan,galtzen joan da ohitura hori. Horbadaude genero ikuspegiarekinlotura daukaten arrazoiak. Ema-kumeak fina izan behar zuen, esa-nekoa eta dotorea. Baldarkeriare-kin lotzen zen hitanoa, eta gaizkiikusia zegoen emakumeek hikaerabiltzea; gizonezkoek erabil-tzea baino dezente okerrago.Proiektuaren ondorioak eta bi-
deoa aurkeztuko dituzue bihar.
Egun garrantzitsua izango da
ezta? Inflexio puntu bat?
Egun guztian egingo ditugunekintzak izango dira garrantzi-tsuak, baina, bereziki, goizeanaterako dugun argazkia. Gustatu-
ko litzaiguke ahalik eta emakumegehien batzea, noka bizirik dago-ela erakusteko gehienbat. Horioso mezu garrantzitsua dela ustedut. Diagnostikoaren arabera,landa auzoetan bakarrik, 370emakume dira noka dakitenak;ez dira bi katu. Hori erakutsaraz-teko gustatuko litzaiguke ahaliketa emakume gehien batzea.Txapak banatuko dituzue ekital-
diaren ostean. Noka dakitenak
ezagutarazteko balioko dute?
Erabilera bultzatzeko banatukoditugu txapak. Nork dakien iden-tifikatzeko balioko du, harrema-na sortzeko. Horrek ez du esannahi txapa daukalako noka era-biltzen hasi behar dugunik. Nokabeti izan da konfiantza girokozerbait. Ez dauka zentzurik edo-zein egoeratan erabiltzeak.Txapaz gain, zer gehiago dauka-
zue buruan?
Lehen fasearen amaiera izango dabiharkoa: jaso eta aztertu. He-
mendik aurrera, kontzientziasortzea eta erabiltzea izango dakontua, eta horren barruan sartu-ko da ez dakigunok ikastea. 55 ur-tetik beherako emakume gehie-nok ez dakigu noka. Noka dakite-nekin eta erabiltzeko asmoadutenekin talde bat sortu behar-ko genuke lehenengo. Gure as-moa da udazkenean ikastaro batantolatzea Jabetze Eskolan. Gero,aurrera begira, ikastaro mistoakere jarriko genituzke martxan.Bitartekoak ere eskainiko diz-
kiezue hizlariei?
Poltsikorako liburuxka batzukegingo ditugu, aditz taulekin. No-ka eta toka egongo dira bertan, hi-tanoaren bi formak. Erabileraohiturak zeintzuk diren ere ze-haztuko dugu. Bestalde, hitanoa-ren orri plastifikatu bat ere sortu-ko dugu, aditz nagusiekin. Horiherriko aldizkariarekin batera ba-natzea gustatuko litzaiguke, etxeguztietara irits dadin.
«Noka desagertuegingo da desagertzenuzten badugu»
Idoia Etxeberria b Badihardugu Euskara Elkarteko kidea
Noka berreskuratzeko proiektua abian dute Oñatin: ‘Ingo xonau!’. Bihar aurkeztuko dituzte diagnostikoaren ondorioak, eta aurkezpenhorren ostean ekingo diote bigarren erronkari: herrian noka erabiltzeari.
MAIALEN ANDRES / FOKU
sELKARRIZKETA
GIPUZKOAKO HITZAOSTIRALA, 2019ko abenduaren 13a
Zuzendaria: Unai Zubeldia. Argitaratzailea: Euskal Editorea
Lege gordailua: SS-1514-2010
www.gipuzkoa.hitza.eus [email protected]