1
Hezkuntza-Proiektua HEZKUNTZA-JARDUNAREN GIDARI NAGUSIA
Hezkuntza-Proiektua | 2
2
AURKIBIDEA
1- SARRERA
2- AURKEZPENA
2.1 Titularitatea
2.2 Kokapena
2.3 Nortasuna eta ezaugarriak
2.4 Ikastolako hainbat momento esanguratsu
2.5 Erronkak
3- HEZKUNTZA PROIEKTUA
3.1 Zer da Hezkuntza Proiektua
3.2 Eragileak
3.3 Ikastolaren izaera: zeregina, ikuspegia eta baloreak
3.4 Ikastolaren eskaintza
3.5 Hezkuntza eredu
3.5.1 Curriculumaren printzipioak
3.5.2 Ikasleen irteera profil orokorra (konpetentzia orokorrak)
3.5.3 Irakaslearen profil orokorra
3.5.4 Familia eta gizarte hezitzailearen profila
3.5.5 Material didaktiko propioan oinarritua
3.6 Antolaketa eta kudeaketa
3.6.1 Gobernu egitura eta funtzionamendu egitura
3.6.2 Prozesukako kudeaketa
3.6.3 Finantziazioa
Hezkuntza-Proiektua | 3
3
1- SARRERA
Eskuan dugun dokumentua Elgoibar Ikastolako Hezkuntza Proiektua da. Txosten hau osatzeko ez gara
hutsetik abiatu, aurretik bagenuen Hezkuntza Proiektua, hain zuzen ere, 1993an osatu eta onartutakoa.
Baina urteen joan etorriak aldaketak ekarri ditu gure gizartean eta hezkuntza ereduetan eta
arautegietan. Eta hori kontuan hartuta ekin zaio proiektuaren berridazketari , azken batean , gure
heziketa jarduera egungo gizartearen eta hiritarren nahiei eta beharrei ahalik eta egokien erantzun
diezaien.
Ondorengo lerroetan Elgoibar Ikastola nondik datorren, zertan ari den eta nora iritsi nahi duen azaltzen
saiatu gara, baina baita ibilbide honetan eta egiteko duen horretan erabiliko dituen irizpideak, lana
egiteko erak eta Hezkuntza Komunitatea osatzen dugunon erlazioak bideratzeko eta elkarlanean
aritzeko bideak ere. Eta ezin ahantzi, gure egitekoan bide lagun ditugun instituzioak eta erakundeak,
horien laguntza eta elkarlanak ziurtatzen baitu Ikastolak dituen helburuak betetzen joatea.
Hemen jasotzen duguna osatzeko gure Hezkuntza Komunitatea osatzen duten estamentu guztietako
ordezkariek hartu dute parte ( ikasleak, familiak, profesionalak) eta baita gure inguruan aritzen diren
eragileen ordezkariak ere. Ondoren Kooperatibako organo desberdinen onespena izan du, horrela
hurrengo urteetan Ikastolako jardunaren ipar orratza izan dadin.
Beraz, Hezkuntza Proiektu honetan, egun garena, egiten ari garena eta izan nahi duguna bildu eta
egituratu nahi izan dugu.
Hezkuntza-Proiektua | 4
4
2- AURKEZPENA
Atal honetan ikastetxea deskribatzen da, bere oinarrizko ezaugarrien bidez.
2.1 Titularitatea
Ikastolaren titularra Pedro Miguel Urruzuno kooperatiba da (hala deitzen da herriko idazlearen omenez;
Pedro Miguel Urruzuno Salegi, Elgoibar, 1844-1923).
Beren seme-alaben hezkuntzarako Ikastola aukeratzen duten guraso guztiak dira kooperatiba-kide
bertan lanean ari diren langile-bazkideekin batera.
Ikastetxearen izena ELGOIBAR IKASTOLA da 2001. urteaz geroztik.
2.2 Kokapena
ELGOIBAR IKASTOLA izen bereko herrian kokatzen da: Elgoibar. Udalerriak Gipuzkoako probintziaren
mendebaldea hartzen du, Deba ibaiaren ahotik 13 kilometrora dago, eta Bizkaiarekin muga egiten du.
Elgoibarrek, Eibarrekin batera, Gipuzkoako hiri aglomeraziorik handienetakoa du. Udalerriaren
hazkundea neurriz kanpokoa izan da, batez ere 1950. urtetik aurrera, etorkin-kopuru handia ekarri zuen
industria garapenagatik.
Elgoibar, bereziki, industria herria izan da betidanik; eta halaxe da gaur egun ere. Bertako jarduerarik
garrantzitsuena makina-erremintaren ekoizpena da.
Biztanlerik gehienak hirigunean eta auzoetan biltzen dira, horregatik oso gutxi dira udalerrian
sakabanatuta bizi diren familiak.
Hezkuntza-Proiektua | 5
5
1980ko hamarkadan biztanleriak pixkanaka-pixkanaka behera egin zuen. Jaitsierarik handiena 1983an,
Mendaroko Garagartza auzoa Elgoibartik banatu zenean, gertatu zen: gutxi gorabehera 1.100 biztanle
galdu ziren.
2006. urtetik aurrera etorkinen etorrera handitzen da, egun, 2013. urtean, 700 lagun ingurura iristeko.
Biztanleriaren dentsitatea kilometro koadroko 300 biztanlekoa da, gutxi gora-behera. Egun, 2013.
urtean, Elgoibarrek 11.1420 biztanle ditu.
2003. urtetik aurrera, Ikastolaren zerbitzu guztiak kokagune berean biltzen dira bi eraikinetan banatuta:
zerbitzu gehienak jasotzen dituen eraikin nagusia eta bere alboan kokatzen den frontoia, goiko atarian
kirol-gune irekiak dituena. Eraikuntza horiek guztiak herriari irekita daude gurean burutzen diren ohiko
jardunek behar ez dituztenean. Herri-mailako Eskola-Kiroleko saio eta partida asko bertan egiten dira.
Kirol-talde desberdinek ere beren entrenamendu saioak bertan burutzen dituzte.
Azken urteetan herritik kanpo sortzen joan diren industria-guneei esker, erdigunean kokaturiko
industria ugari desagertzen joan dira erdiguneko paisaia aldatuz. Horrek Elgoibar Ikastolaren ingurua
aldatu du azken urteetan eta industriaz inguratuta egotetik, erdigunean kokatzera pasatu dela esan
daiteke.
2.3 Nortasuna eta ezaugarriak
Elgoibar Ikastola Ikastolen Elkarteko kide sortzaileetako bat da, Ikastolen mugimenduaren baitan
kokatzen da, eta Ikastola ereduaren ezaugarri komunak bereak egiten ditu. Gure hizkuntza eta
kulturaren hedapenarekin nahiz testu-liburu edo material didaktikoak sortzearekin konprometituta
gauden eskolak batzen ditu elkarte honek. Ikastolen Elkarteko kide izateak gainontzeko ikastolekin
elkarlanean hainbat proiektu garatzeaz gain Herri-Administrazioarekin komunikazioa errazten digu.
Kooperatiba bat gara. Euskadiko Irakaskuntza Kooperatiben Federazioko kideak gara, EAE-ko
irakaskuntza gehienak biltzen dituena.
Elgoibar Ikastolako merkatua Elgoibarko herrian kontzentratzen da batik bat, nahiz eta Mendaro edo
inguruko herrietatik ikasle gutxi batzuk izan.
Sozio-ekonomikoki Ikastola osatzen duten familien gehiengoa maila ekonomiko ertainean kokatzen da
eta sozio-linguistikoki euskalduna da, oro har, gaztelaniaren eragin handia izan arren.
Elgoibar Ikastolak gizartetzat Elgoibarko Herria dauka nagusiki, nahiz eta arlo batzuetan, Euskal Herri
osoa hartu. Gizartearekin elkarlana eta ikastolak hari egiten dion ekarpena bere balioekin bat datozen
Hezkuntza-Proiektua | 6
6
gaietan jartzen du arreta, hots, euskara eta euskal kultura, pertsonaren garapen integrala eta
berrikuntza. Hori honela, Elgoibar herriari zuzenduriko hainbat jarduera garatzen ditu, beste erakunde
batzuekin elkarlanean.
Horretaz gain, bere izaera berritzaileak, hainbat forotan parte hartzeko aukera ematen dio, ikastolako
esperientzia erakutsi eta beste ikastetxe batzuei IKTen ezarpenean lagunduz.
(Ikus Eranskina I)
2.4 Ikastolako hainbat momentu esanguratsu
Elgoibar Ikastolak 1962. urtean hasi zuen bere ibilbidea. Herriko euskaldun eta euskaltzaleen ekimena
izan zen eta Euskara bultzatzeko hainbat saio eta ekintzen ondorengo pausu gisara eratu zen. .
Baimenik ezak arazo legal ugari sortzen zituen eta horiek ekidin nahian Elizaren babesa izan zuen eta
“Escuela Parroquial San Bartolomé” izenarekin jardun zuen lehen urteetan.
Lege aurrean Ikastolaren jabea “Pedro Miguel de Urruzuno” irakaskuntza Kooperatiba da eta
Ikastolaren izena “Colegio San Bartolome”. 1986. urtetik aurrera, “San Bartolome Ikastola” izena
hartuko du, hasi eta 24 urtera.
1976an Ikastolak gaur duen eraikinean jaso zituen 6 urteko ikasleetatik gorakoen gelak.
1993. urtean irakasleen partaidetzarekin eta gurasoen ordezkariekiko kontsultak ere kontuan hartuz,
Ikastolaren Hezkuntza-Proiektua onartzen da. Urte berean, maiatzaren 24an, Euskal Eskola
Publikoaren legearen aurrean, sare publikoan ez integratzea erabaki da.
2001eko abenduaren 12tik aurrera, gaur egun duen Elgoibar Ikastola izena hartzen du.
2002. urtetik aurrera egun dugun egoitzan biltzen dira ziklo eta etapa guztiak.
2008. urtetik 2012. urtera honako aitortzak jaso ditu: Eskola Iraunkorraren aitortza, Kudeaketaren
Kalitateari Zilarrezko Q-a eta Urrezko Bikain ziurtagiria Euskararen Kalitatezko Kudeaketari.
2012. urtean Ikastolaren 50. urteurrena ospatzeko ekitaldiak burutzen dira eta matrikulazioak izandako
hazkundeari erantzuteko goiko kirol-eta jolas-gunean gela berriak atera dira eta eraikina handitu da.
Hezkuntza-Proiektua | 7
7
(Ikus Eranskina II)
2.5 Erronkak
Ikastola gaur egun dena kontuan hartuta eta Ikastolaren komunitatea osatzen duten pertsona zein
eragileek etorkizunean izan nahi dutenean oinarrituz, hurrengo lan-arloak edo ildo estrategikoak
zehaztu dira. Bi mailatan banatu dira, “Ildo Estrategikoak”, zuzenean ikuspegiak suposatzen duen nahia
lortzera zuzenduak, eta “Ildo Bideratzaileak”, aurreko ikuspegi-ildoak lortu ahal izateko ezinbestekoak
diren lan-arloak.
Ildo estrategikoak
Komunitatea indartu (Komunikazioa, harremanak, inplikazioa, lankidetza): herrigintzan eta kanpo-
eragileekin ,profesionalekin, Ikasleen arteko erlazioetan eta
gurasoekin.
Berrikuntza bultzatu: IKT, Proiektuak
Kalitatezko hezkuntza integrala garatu: balioak, ezagutza.
Gizartearen, familiaren zein ikasleen beharretara zuzenduta aritu:
zerbitzuak, hezkuntza pertsonalizatua.
Herrigintza: euskara-eta euskalgintza-ekintzetan parte-hartze aktiboa,
gurasoen zein ikasleen inplikazioa herri-mailako ekintzetan, herriko
eragile eta agenteekin elkarlana, Ikastolarekin bat datozen ekintzetan euskara bultzatu.
Hezkuntza-Proiektua | 8
8
Ildo bideratzaileak
Gizarteratzea: kanpo-komunikazioa.
Sendotasuna: ekonomian, Ikasle-kopuruan.
3- HEZKUNTZA-PROIEKTUA
3.1 Zer da Hezkuntza-Proiektua
Dokumentu honek Elgoibar Ikastolaren Hezkuntza-Proiektua jasotzen du. Gure Heziketa Komunitatea
osatzen duten alderdi guztiak biltzeko eta koherentzia handiagoa emateko baliabidea izatea du
helburu. Bere funtzio edo eginkizun nagusiak hauek lirateke:
Ikastolak dituen hezkuntza asmoak esplizitatzea inguru eta gizarteko ezaugarri eta
behar soziokulturalak kontuan hartuta.
Pedagogia-praktika gidatzea eta orientatzea
Haur eta gazteen hezkuntzan eragile guztion koherentziarako hizpide izatea
Ikastolako estamentu desberdinetan hezkuntza-komunitateko agente desberdinen
parte-hartze aktiboa bultzatzea.
Bestalde lau ezaugarri ditu:
Hezkuntza-sistemaren proiektuak definitzen duen marko legislatiboa kontuan hartzen
du.
Iraupen minimoa du ikastetxeko ikasleek hezkuntza prozesu konstantea jaso dezaten.
Hezkuntza-Proiektua | 9
9
Ikasle guztien hezkuntza bateratzen du eta denen arteko lanari koherentzia eman.
Eskola-jardun guztietarako eta eskola komunitateko partaide guztientzako loteslea da.
3.2 Eragileak
Hezkuntza proiektuak ikastetxearen bizitzari eta dinamika osoari eragiten die. Beraz, hezkuntza-
aktibitate guztiak koordinatu eta eskola-komunitateko partaide guztietara garatzen da.
Hezkuntza-komunitatea osatzen duten partaide guztiak hartzen ditu eragiletzat. Zalantzarik gabe,
partaidetza handitzen den heinean, helburuak lortzeko aukerak handiagoak dira.
Eskola ez da hezkuntza-proiektuaren eragile bakarra. Proportzionalki, astean eta hilabetean zehar
gutxi dira ikasleak eskolan pasatzen dituen orduak. Horretaz gain, txikia da eskolak besteekiko izan
dezakeen eragina. Pertsonaren hezkuntzan, eskolak bezain beste, familiak eta gizartea eragiten dute.
Beraz, gizartea bera hezitzailea izatea lortzea da helburu. Herri edota hirietako asmoak hezitzaileak
izatea lortzen dugun heinean, aurrera pausu handia ematen ari garela esan dezakegu.
Eraldaketa horretan denok gaude inplikatuta: familiak, eskolak, erakunde sozialak, eragile politikoak
eta gizartea bere osotasunean. Gizarte hezitzaile bat lortzen dugun heinean, gure haur eta gazteek
euren giza garapenerako testuinguru egokia aurkituko dutela ziurtatu dezakegu.
Elgoibar Ikastola zera da: Haur-Hezkuntzako, Lehen Hezkuntzako eta Bigarren Hezkuntzako (0-16 urte)
ikasleei giza balioetan oinarritutako kalitatezko hezkuntza euskalduna eskaintzen dien guraso, langile
eta laguntzailez osatutako herri-onurako hezkuntza kooperatiba integrala.
Hezkuntza-Proiektua | 10
10
3.3 Ikastolaren izaera: zeregina, ikuspegia eta baloreak
Zeregina
Elgoibar Ikastola, 0-16 urte bitarteko elgoibartarrei eta inguruko herritarrei zuzenduriko kalitatezko
hezkuntza euskalduna eskaintzen duen ikastetxea da. Herri-ekimenetik sortua izanik, Elgoibarren
euskara eta euskal kulturaren zabalkundean konpromisoa du.
Hezkuntzan eta bizikidetzan Euskara irakas-hizkuntza izanik, eleaniztasunean hezten ditu ikasleak.
Hezkuntza bere osotasunean ulertzen du, integrala, ezagutzaz gain balioak landuz.
Hezkuntza aurrerakoia eskaintzeko asmoz, arlo ezberdinei zuzentzen zaizkion hainbat proiektu
garatzen du, eta IKT-ak hezkuntzan eta egunerokoan txertatzen ditu.
Gurasoei zein gizartearen beharrei zuzentzen zaizkien zerbitzuekin osatzen dute bere hezkuntza-
proiektua, eta zerbitzu hauek hezkuntza-prozesua indartzearen ikuspegitik lantzen eta eskaintzen ditu.
Kooperatiba integral izaera du, non profesionalez gain, guraso eta ikasleen partaidetza bermatzen eta
sustatzen den.
Ikuspegia
Ikastola kide den komunitateko pertsonekin eta eragileekin elkarlanean (gurasoak, profesionalak,
ikasleak, herritarrak, eragileak) Euskal Herrian erreferentzia izango den kalitatezko hezkuntza integrala
eta berritzailea eskaini nahi da.
Hezkuntza-Proiektua | 11
11
Gizartearen, familiaren zein ikasleen beharretara aurreratzeko gai den erakunde moduan eraiki nahi da,
beti ere, zerbitzu-eskaintza aurreratua izanik.
Herri-mailan, euskara eta euskalgintza bermatzen eta sustatzen duen ezinbesteko eta erreferentziazko
eragilea izan nahi du, euskalgintzaren zein herrigintzaren aldeko lanean diharduten gainontzeko
eragileekin elkarlan estuan arituz.
Azkenik, Elgoibarren eta Elgoibarko herritarren garapenean eta ongizatean protagonista nabarmena
izan nahi du Ikastolak.
Balioak
Euskara eta euskalgintzarekin konpromisoa
Bikaintasuna eta etengabeko hobekuntza
Berrikuntza eta ekintzailetasuna
Lankidetza, elkarlana eta parte-hartzea.
Portaera arduratsua.
Aniztasuna
Errespetua
Ingurumenarekiko konpromisoa
Solidaritatea
3.4 Ikastolaren eskaintza
0-16 urte bitarteko kalitatezko hezkuntza euskalduna eskaintzen dugu. Ikastolak eskaintzen dituen
zerbitzuak bi multzo nagusitan bana ditzakegu: hezkuntza-zerbitzuak eta zerbitzu osagarriak.
Hezkuntza zerbitzuak ikasleen ikasketa eta garapenari zuzenki erlazionatutakoak dira. Horiek, gainera,
beste bi arlotan banatzen dira: ohiko ikasketa eta eskolaz kanpoko jardunak.
Bestalde, zerbitzu osagarriak, hezkuntza-eskaintzarekin zuzenki erlazionaturikoak dira, nahiz eta
horiek garatzen diren uneak ere umeen eta ikasleen hezkuntzarako garrantzitsuak izan eta beraien
garapenean lagunduko dituzten ekintzak garatu.
Hezkuntza-Proiektua | 12
12
3.5 Hezkuntza eredu
Gure hezkuntza ereduaren azken xedea pertsonak bere osotasunean heztea da, hiru eremu nagusietan:
norberaren garapenari dagokionean, gizarte kide den heinean eta naturarekiko duen loturan.
Euskalduntasunetik mundura zabalik kokatzen gara, identitatea eta aniztasuna uztartuz,
bizikidetzarako baldintza egokiak eraikiz.
Hezkuntza xedea:
Gazteek, subjektu gisa, herritar gisa, bizitza osoago bat izan dezaten ... prestatzea.
Ikasleak bizitza osorako oinarrizkoak, garrantzizkoak eta ezinbestekoak izango diren konpetentziak
bereganatzea.
Bizitza osorako oinarrizkoak izango diren konpetentzia instrumentalak irakatsi.
Jakitearen logikatik egiten eta erabiltzen jakitearen logikara igarotzea.
Baliabideak mobilizatzeko eta erabakiak hartzeko gai izatea, besteen iritziak entzutea, aukera
desberdinak balioestea, norbere burua eta bizi diren mundua ezagutzea, herritar parte-hartzaile eta
solidarioak eta etorkizunean profesional trebeak izatea, testuinguru desberdinetan zereginak
arrakastaz gauzatzea, norbere emozioak adierazi eta erregulatzeko gai izatea.
Ezagutzak bizitza errealeko arazoen aurrean aplikatzen jakitea. Pertsona osoaren garapenaz
arduratzea. Ikasten ikasteko oinarrizko izango diren konpetentzia instrumentalak lortzea.
Pentsamendu eta izaera osatzen duten ezagutzak adieraztea.
Hezkuntza-Proiektua | 13
13
3.5.1 Curriculumaren printzipioak
Elgoibar ikastolak Euskal Curriculumean definitutako oinarrizko konpetentzien garapena bultzatuko
du, hala nola:
ikasten eta pentsatzen ikastea,
komunikatzen ikastea,
elkarrekin bizitzen ikastea,
norbera izaten ikastea,
egiten eta Ekiten ikastea.
Konpetentziak aipatzen ditugunean, ez gabiltza eduki, gaitasun, edota helburuen zerrendatze soil bati
buruz, baizik eta zera esan nahi dugu: konpetentzietan oinarritutako hezkuntzarekin bat egiten dugula;
hots, gure ikasleek, konpetentzia horiek guztiak eskuratzeaz gain, denak era bateratu eta integratuan
erabiltzeko gai izan behar dutela egoera ezberdinei irtenbide eraginkorrak emateko; beste modu batera
esanda, jakin bai, baina egin eta erabiltzen jakiteko. Ikaslea norbere aurkikundeetara bultzatu behar
dugu, ekintzak eta harremanek askatzen dituzten arrazonamendu eta gogoeten bidez, jarrera
jakinguratsu, ikertzaile eta sortzailea bere barnean etengabe eraiki dezan.
Elgoibar ikastolak etorkizunerako hezkuntza-proiektua planteatzen du giza-garapenera bideraturiko
prestakuntza bidez. Proiektu horrek erantzuna ematen die aldi berean ikastola ostean egin beharreko
ikasketen beharrei, eta horrekin batera oinarri sendoak eskaintzen ditu ikasleak bizitzan zehar gizarteak
egingo dizkien eskaerei erantzuteko gai izan daitezen; pertsona eraginkor moduan, euren bizitza
zentzuz gidatuz, euren etorkizuna hautatuz eta hautaketak arduraz eginez.
Elgoibar ikastolak, hezkuntzaren ikuspegi integralaren barnean ondo kokatuz, berrikuntzaren eragile
indartsu diren zientzien eta teknologien nahiz IKT-en ezagutzari eta erabilerari garrantzia berezia
ematen dio.
Gure curriculuma eusten duten 5 zutabe nagusiak ondorengo hauek dira banan- banan:
Eskola barneratzailea Pertsona eta gizartea uztartzen dituen eskola
Garapen jasangarria zaintzen duen eskola Bizikidetza lantzen duen eskola
Ekintzailetasuna bultzatzen duen eskola
Hezkuntza-Proiektua | 14
14
Eskola barneratzaile edo guztiontzako eskola
Elgoibar ikastolak euskal hizkuntza eta kultura transmititzeko, horien erabilpen
eraginkorra egiteko, garatzeko eta indartzeko konpromisoa du sorreratik, beti ere
munduko beste kulturei irekia. Gure ikasleen komunikazio-hizkuntza nagusia eta
ikasteko hizkuntza euskara izango da. Bestalde, gure ikastolak eleaniztasunaren
alde egin du , Ikasleak bere lan edo harremanetarako beharko dituen beste
hizkuntza batzuen ezagutza praktikoa ere gauzatuko dugu.
Pertsonak erdigunean jartzen dituen antolamendu eredua da gurea, bai familien
beharretara egokituko dena, bai ikasleen eta baita langileen ongizatea topatuko duena ere, horrek
eramango baikaitu kalitatezko eskaintza lortzera. Kalitatezko eskaintza, hezkuntza-komunitate
osoaren ahalik eta asebetetze-mailarik altuena lortzearekin parekatzen dugularik.
Hezkuntza-konpetentzia orokorrak lortzeko ardura, irakasleen, gurasoen eta ikasleen arteko elkarlan
partekatuarena da eta horrek gizarte osoaren elkarlana ere eskatzen du.
Elgoibar Ikastolak gaur egungo euskal gizarteak ezaugarritzat dituen kultura aniztasunaren
testuinguruan (genero, balio, gizarte-portaera, portaera politiko eta erlijioso ezberdinak) denentzako
izan behar duen eskola inklusiboaren alde egiten du lan. Printzipio horri jarraituz eta, aukera
berdintasunaren alde, gure ikasleek Euskal Herrian eta Europan txertatuta nahiz munduarekin
harremanetan egongo den euskal gizartean bizitzen jakin dezaten, konpetentzien aniztasunari begira
dagoen hezkuntza erantzuna eraikitzea da gure egitekoa (esku-hartze eredua bultzatu, aniztasunari eta
bakoitzaren premiei erantzun, jarrera irekia eta parte hartzea indartu). Gure ikastola akonfesionala da,
eta hori era honetara ulertzen dugu: ez dugu inongo sinesmen erlijiosorik garatzen. Eta era berean inor
ez da baztertua izango bere pentsaera erlijiosoarengatik.
Pertsona eta gizartea uztartzen duen eskola
Hezkuntza-jardunbidearen helburua gizakiaren konpetentziak mailarik handienean garatzea lortzea
dela ulertzen dugu, bere izaera hirukoitz eta bereiztezinean: norbanako subjektu gisa, (ikasle bakoitza,
besteekin batera bere biografia eraikitzen duen subjektu autonomoa da ) gizarteko kide edo partaide
gisa ( ikasle bakoitza kultura aniztasuneko marko batean euskaldun legez identifikatzen dugu) eta
naturako partaide gisa (kosmosean eta lurrean kokatuta dagoen giza espezieko partaide eta izaki
bizidun legez).
Hezkuntza-Proiektua | 15
15
Garapen jasangarria zaintzen duen eskola
Azkenik, gure Hezkuntza filosofiari helduz, ezin dugu ahaztu
Ikastolak garapen jasangarriaz arduratzeko eta ikastolan
lantzeko duen erantzukizunaz. Baliabideen urritasunaren
kontzientzia hartu eta beraien erabilera osasuntsua
bultzatzeko ideia berriak sortu behar ditugu. Komunitatearekin
batera, ingurumenaren zaintzarekiko sentsibilitatea piztu eta
hobetze-ekimenetan parte aktiboa izan behar du Ikastolak.
Gure bizitza-kalitatea mantentzeko eta, ez hipotekatzeko etorkizuneko belaunaldiak beraien
beharrak asetzeko ezinbestekoak izango dituzten baliabideak , bide berriak asmatzen eta sortzen jarri
behar gara.
Bizikidetza lantzen duen eskola
Elkartasunean hezi nahi dugu, nork bere burua aintzakotzat jotzea, nork bere buruaz irudi baikorra
izatea alegia, eta nork bere burua hobetzea gure asmo eta lehia bakarrak dira.
Hezi nahi dugu gizabanakoon dibertsitate fisikoa,
gaitasunezkoa, sexu-mailakoa, soziala, ekonomikoa,
iritzi eta ideologikoa nahiz sinesmenari dagokiona
onartuz, ulertuz eta errespetatuz.
Dibertsitateak sortzen dituen gatazkak elkarrizketaz
eta jarrera toleranteaz bideratzeko ahalegin guztiak
egin nahi ditugu.
Giza eskubideen eta pertsonaren duintasunaren begirunean oinarritutako hezkuntzaren aldeko
ahaleginak berresten ditugu, edozein xede edo egokieraren gainetik.
Ikastolaren helburua da iraganean, orainaldian edo etorkizunean Giza Eskubideen urraketaren edozein
justifikazioaren aurrean jarrera kritikoa indartzea.
Eskubide horiek haustearen ondorio diren biktimekiko elkartasuna eta laguntza erakutsiko dituzten
jarduerak sustatuko ditugu.
Benetako bizikidetza demokratikoa sostengatuko duten balioak eta jarrerak indartu nahi ditugu,
hezkuntza esparrutik hasi eta gizarte osoraino helduz.
Hezkuntza-Proiektua | 16
16
Ekintzailetasuna
Gure hezkuntza-komunitatean eta gure gizartean kultura demokratikoa finkatuko duten jarduera
adostuak eragitea nahi dugu. Prozesu parte-hartzaileek izango dute lehentasuna gure ikastolan .
Ikasleek, gurasoek zein irakasleek, ikastolan eta gizartean ekintzailetasuna garatzeko bideak, egoera
propioak izan behar dituzte: parte hartzeko foroak, gizartea zein ikastola hobetzeko proposamenak
jasotzeko eta eragiteko bide sistematizatuak.
Ikaslea hezi eta eragiten duen testuinguruetatik eta testuinguruetarako ikasiko duelako,beharrezkoa
ikusten dugu eskola-sistema eta eskola-kultura eraldatzea; testuinguru berriak sortzea eta eskolako
espazio eta denborak irekitzea.
3.5.2 Ikasleen irteera profil orokorra (konpetentzia orokorrak)
Gure ikastolak, kontuan izanda ikaslea ikastolatik irteterakoan egoera mota ugarirekin topo egingo
duela, ikaslea bizitzarako prestatuta dagoen pertsona izatea nahi du. Horrek esan nahi du, iragana eta
oraina interpretatzeko eta zentzua emateko konpetentziak lortuta dituela, beti ere, dakigun bezala,
bizitza testuinguru ( fisiko-naturala, sozio-politikoa, teknologiko-zientifikoa, ludiko-estetikoa) batean
garatzen dela eta bertatik proiektatzen dela etorkizuna kontuan izanik. Testuinguru horren baitan
(partikularra eta unibertsala), bizitzako hainbat jarduera-eremutan (garapen pertsonala , akademikoa
eta lanekoa) oinarri sendo eta irizpide etikoekin moldatzeko prestatu nahi ditugu ikasleak, eta eremu
horietan sor dakizkiokeen arazoei eraginkortasunez irtenbidea bilatzeko. Horretarako berme onena
oinarrizko konpetentziak (orokorrak eta espezifikoak) ikasle guztiek eskura ditzaten da gure nahia.
Ikasten eta pentsatzen ikastea, iturri ezberdinetatik jasotako informazioa kritikoki erabiltzeko eta
bizitza osoan ikasteko tresnak eskuratzeko.
Komunikatzen ikastea, eleanitza izatea, euskara ardatz izanik. Informazioa lortzeko, lantzeko eta
komunikatzeko baliabide digitalak erabiltzea eta hizkuntza-normalizaziorako gaitasuna izatea.
Elkarrekin bizitzen ikastea, beste kideekin harremanetan errespetuz jokatzen jakiteko, taldean lana
egiten jakiteko eta solidarioa izateko.
Hezkuntza-Proiektua | 17
17
Norbera izaten ikastea, autonomiaz jokatzen jakiteko, bere burua ezagutzeko eta norberaren
identitatea babesteko
Egiten eta Ekiten ikastea. Iniziatibarako gaitasuna izateko,
plangintzarako eta diseinurako.
3.5.3 Irakaslearen profil orokorra
Gure ikastolan, euskara denez hizkuntza nagusia eta ikuspegi
eleaniztunaren ardatz, ikastolako irakasleak maila altuko
hizkuntza-eskakizuna bete behar du, euskararen erabileran,
ofiziala den (beste) hizkuntzaren erabileran eta, bere
betebehar didaktikoek hala eskatzen badute, hirugarren hizkuntza baten erabileran ere.
Era berean, prestakuntza eta jarrera egokiak behar ditu ikasleek oinarrizko konpetentziak gara ditzaten
laguntzeko, curriculumeko arloen bidez eta ikastola-bizitzatik kanpoko egoeretan eta eremuetan.
Azkenik, familien, ikasleen eta gizartearen espektatibak kontuan hartuko ditu eta ikastola-eredua
etengabe hobetzen lagunduko du.
Irakasleen hizkuntza-mailari dagokionez EGA eskatzen da oinarrizko ziurtagiri gisara. Pertsonal ez-
dozenteari ere gutxiengo euskara-maila eskatzen zaio. Ikastolako oinarrizko dokumentazio osoa
euskaraz dugu eta hala behar izanez gero gaztelaniazko bertsioa ere badugu. Gurean lan-sistema
euskararen inguruan burutzen da.
Familiekin komunikazioa euskara hutsean edota elebidun izaten da.
Instituzioekin harremanak bi hizkuntzetan egiten dira. Ikastola bere aldetik euskaraz aritzen da
horiekin.
Hornitzaileekin Ikastola euskaraz aritzen da, haien erantzuna era anitzekoa izaten bada ere.
3.5.4 Familia eta gizarte hezitzailearen profila
Aurrez aipatu bezala, familia ikastolako bazkidea izanik, ikastola kooperatibari dagozkion gobernu-
organoetan parte hartuko du, bertan beharrezkoak diren erabakiak hartuko ditu eta bere mailan,
hezkuntza-komunitatearen ongizate orokorraren ardura hartuko du.
Hezkuntza-Proiektua | 18
18
Era berean, prestakuntza eta jarrera egokiak izango ditu bere seme-alaben heziketan aktiboki
jokatzeko zuzenean eta irakasleekin elkarlanean.
Azkenik, irakasleen, ikasleen eta gizartearen espektatibak kontuan hartuko ditu eta ikastola-eredua
etengabe hobetzen lagunduko du, bereziki euskara eta kultura ekimenak babestuz.
3.5.5 Material didaktiko propioan oinarritua
Elgoibar ikastolak parte hartzen du erabiltzen dituen material didaktikoen elaborazioan, ikastolen
mugimenduaren ezaugarriari jarraiki, pedagogia berrien sustatzailea izanik.
Irakasle guztiek parte hartzen dute material berri horien erabilpenaren gaineko ikastaroetan eta,
bestalde, haien garapenaren eta ebaluazioaren protagonista oso garrantzizkoak dira.
Curriculumaren berriztapenak dagokien irakasleen etengabeko eguneraketa eragiten du. Eguneraketa
hori hobekuntzak ezarri aurretik nahiz ezarri bitartean izaten da, hezkuntza material berriaren erabilpen
zuzena ziurtatu eta hura geletako errealitatera egokitzen dela bermatzeko, hezkuntza materialen egile
berberek zuzentzen dute eta, kasu gehienetan, Ikastolen Elkarteari dagozkio. Honela, eguneraketa ez
ezik, metodo eta curriculum elementu berrietan egile lankidetza ere bada.
Eta hori guztia Informazio eta Komunikazio Tresnen (IKT) hedapenerako azken teknologien
garapenean eta erabilpenean guztiz murgilduta, gai horretan ere etengabeko hobekuntza txertatu
nahian.
Hezkuntza-Proiektua | 19
19
3.6 Antolaketa eta kudeaketa
3.6.1 Gobernu egitura eta funtzionamendu egitura
1973an Irakaskuntza kooperatiba forma legala aukeratzen da Pedro Miguel Urruzuno izenarekin.
1976an Guraso eta langileen kooperatiba bihurtzen da , kudeaketa demokratikoa, parte-hartzailea eta
gardena bultzatzeko.
Pedro Miguel Urruzuno kooperatiba herri onurako izendatu zuen Eusko Jaurlaritzako Justizia, Lan eta
Gizarte Sailburuak 2002ko abenduaren 2an, 2003ko urtarrilaren 20an argitaratu zen aginduan,
Euskadiko interes orokorraren alde egiten duelako eta 64/1999 aginduak herri onurako izendapenerako
baldintzak betetzen dituelako, hau da, hezkuntzarako xedea duela eta irabazi asmorik ez duela, bere
estatutuetan espresuki azalduz:
Ekonomia-ekitaldi batean emaitza positiboa sortzen bada, onurak ez dira bazkideen artean banatuko.
Sozietatearen kapitalen bazkideek egiten dituzten ekarpenek, derrigorrezkoek nahiz borondatezkoek
ez dute diruaren legezko korritutik gorako interesik izango, horiek eguneratu ahal izango den arren.
Kontseilu Errektoreko karguak dohainik betetzen dira. Halere, diru-konpentsazioak eman dakizkieke
Kontseiluko kideek dagozkien egitekoak burutzerakoan izaten dituzten gastuetarako.
Lan-bazkideen edo, kasua bada, lan-bazkideen eta inoren konturako langileen ordainketek ez dute
gainditzerik izango sektoreko soldatadun langileei aplikatzen zaien hitzarmen kolektiboak lanbideko
kategoria eta jardunaren arabera ezartzen dituen ordainketen ehuneko berrogeita hamarra.
Elgoibar Ikastola (ERKIDE) Euskadiko Lan Elkarteen, Irakaskuntza eta Kreditu Kooperatiben
Federazioko partaidea da.
Ikastolaren kooperatiba izaera kontuan izanik, Batzar Nagusia da organo gorena. Kudeaketa-mailan
etapaka eta zikloka antolatzen da batik bat. Zuzendaritza Taldean ikastolako eremu guztiak presente
daudela ziurtatzen da. Eremu bakoitzak, pedagogikoak bezala administratiboak, bere arduraduna du.
Bestalde hainbat proiektu eta programa berritzaile garatzen dihardugu. Proiektu bakoitzak bere
arduraduna du. Honen ardurapean dago hauen planifikazioa, garapena, ebaluazioa eta hobekuntza
plana burutzea.
Zuzendaritza taldea anitza da eta zuzendariak koordinatzen du. Horien betebeharra da prozesu
estrategikoen jarraipena burutzea eta Ikastolako atal desberdinen jarraipena egitea.
Hezkuntza-Proiektua | 20
20
(Ikus Eranskina III)
3.6.2 Prozesukako kudeaketa
Elgoibar Ikastolak EFQM eredutasunean kudeatzen ditu bere
administrazio-eta pedagogia-mailako prozesuak.
Antolaketa-eredu horrek arlo ezberdinen kudeaketa errazten
du, ezarritako kudeaketa sistemari erantzunez.
Prozesua da kudeaketarako oinarrizko elementua eta 3
prozesu motatan antolatzen dira:
prozesu operatiboak (bezeroengan eragin
zuzena dutenak),
estrategikoak (Ikastolako eginbehar guztien oinarri direnak),
euskarriak (sistemak funtzionatzen jarraitu dezan ezinbestekoak direnak).
Banaketa horrek Kudeaketa Sistemaren ikuspegi orokorra ulertzen laguntzen du. Dena dela, Prozesu-
Sistema kontzeptua ere erabiltzen da prozesu-multzo batzuk sortzeko. Multzo hauek kudeaketa-
sistemaren ikuspegi orokorra ulerkorragoa egitea dute helburutzat, nahiz eta, aipatu bezala,
kudeaketarako oinarrizko elementua prozesua izan.
Urtean zehar, eta hiruhilabeteko aldizkakotasunarekin, prozesuaren jarraipena burutzen da,
zehaztutako adierazleen neurketa, hobekuntzen jarraipena eta hobekuntza berrien identifikazioa
helburu duelarik. Horri esker, Urteko Kudeaketa Plana prestatu eta bere jarraipena egiten da, ikastolako
ikuspegi eta jarraipen osoa eginez.
(Ikus Eranskina IV)
3.6.3 Finantziazioa
Ikastetxearen finantzaketa-portzentajerik handiena (% 80) Hezkuntza Sailaren, Gipuzkoako Foru
Aldundiaren eta Udalaren laguntzen eskutik dator. Gainerakoa, gurasoen ekarpenen bidez osatzen da.
Zuhurtasunez jokatzea du helburu, arriskuak ekidinez eta oreka mantenduz.
Hezkuntza-Proiektua | 21
21