ZURA INDUSTRIA TEKNOLOGIA BATXILLEROGO 1. MAILA
Aurkibidea
ZURAREN OROKORTASUNAK
EZAUGARRI TEKNIKOAK
ERALDAKETAK
DATU TEKNIKOAK
ZURAREN OROKORTASUNAK
JATORRIA ETA GAUR EGUNGO EGOERA
ZER DA EGURRA
EGITURA ETA ERAKETA
ERABILPENAK
Jatorria eta gaur egungo erabilpena
AINTZIN AROAN:
◦ Eraikintzarako lehenbiziko materiala (etxola)
◦ Babes armak (lantza, arkua...)
◦ Erregaia (suak...)
◦ Habeak eta hagak
MODERNITATEA: ◦ Ordezkatzen da beste materialak baino iraupen murritzagoa duelako
◦ Habe eta hagen erabilpena kasu puntualetan baino ez da egiten.
◦ Industria alorrean erabilpen anitzak
◦ Lehengaia bertze produktu batzuk fabrikatzeko (papera, oholak, egur laminatuak…)
◦ Erabilpen publikoko eraikinen egitura handiak egiteko (polikiroldegiak…)
Zer da zura?
Egurra, izaki bizidun osatzen duten zelula multzo batez osatua dago, zuhaitza.
Egurraren eraketa azala eta enborraren artean dagoen cambium izeneko geruza bati esker gertatzen da.
Ziklo begetatiboetan eraztunak eratzen dira. Horietariko bakoitza urteko hazkunde garai bati dagokio.
Eraztun bakoitzak markatzen duenez ziklo begetatibo bat, hauek kontatuta jakin dezakegu zuhaitzaren adina.
Egurraren egitura
•Giharra edo duramen: enborraren barruko aldea partea. Iraunkorra eta erresistentzia mekaniko handikoa. Kanpoko geruzak denbora pasa ahala giharra bihurtzen. •Cambiuma: gizena (egur berriena) eta azalaren artean dago eta enborraren hazkunderako oinarria. •Barruko azala: azalaren atal bizia, haritsua eta erresistentzia eskasekoa. •Kanpoko azala: kanpoko geruza da, enborra babesten duena eta zuhaitzaren bizitza babesten duena.
Erabilpenak
Zurgintza
Eraikuntzan
Ebanisteria
Marketeria
Apaintzeko elementuak
Paperaren fabrikazioa
Hona hemen prozesuaren bideoa
Eta multimedia azalpena: http://www.tecno12-18.com/mud/fabpapel/fabpapel.asp
Paperaren fabrikazioa
EZAUGARRI TEKNIKOAK
EZAUGARRI FISIKOAK
OSAGAI KIMIKOAK
Ezaugarri fisikoak
Propietate fisikoak: ◦ Kolorea: egur gogorrek kolore iluna edo intentsua
izaten ohi dute eta bigunak aldiz kolore argiak.
◦ Textura: poruen tamainaren arabera da, eta baldintzatzen du pintatu edo bernizatu baino lehen egin beharreko.
◦ Zaina edo haria: egurra osatzen duten geruzen orientazioa da. Zura motaren arabera bukaera emateko tratamendua desberdina izanen da.
◦ Dentsitatea: handiago izatean pisutsuagoa eta erresistenteagoa izanen da zura. Masa eta bolumenaren arteko erlazioa da.
Ezaugarri fisikoak
◦ Hendibilitatea: hausteko edo henditzeko erraztasuna
◦ Gogortasuna: zurak barneratzeko edo sartzeko, mozteko eta lixatzeko jartzen duen erresistentzia
◦ Malgutasuna: Tolesteko erraztasuna. Hezetasunaren mailaren menpe dago.
◦ Iraunkortasuna: Espezie eta idortzeko eraren arabera aldatzen da.
Ezaugarri fisikoak
Uzkurdura eta hanpadura (puztea): egurra bolumenaz aldatzen da hezetasun maila aldatzean.
Dilatazio termikoa: egurra dilatatu egiten da beroarekin eta uzkurtu egiten da hotzarekin.
Osagai kimikoak
Osagai kimiko nagusiek zuraren % 97a osatzen dute. ◦ Zelulosa............................... %40-60
◦ Hemizelulosa......................... %15-35
◦ Lignina Erretxinadun familiakoak................ %28-41
Hosto-zabalen familiakoak ............. %18-25
Bertze bigarren mailako osagaien artean: erretxinak, koipeak, taninoak etab. ………………………….. %3-10
ZURAREN SAILKAPENA
GOGORATASUNAREN ARABERA
ARTIFIZIALAK
NATURALAK
Gogortasunaren arabera
Oso gogorrak: ebanoa, ezpela, artea.
Gogorrak: gereziondoa, astigarra, zumarra, haritza
Semigogorrak: pagoa, intxaurrondoa, gaztainondoa, madariaondoa.
Bigunak: izeia, urkia, pinua.
Oso bigunak: Amerikako pinua, makala, ezkia, sahatsa, baltsa.
Egur artifizialak
Kalitate gutxiko zuretatik lortutakoak artifizialtzat hartzen dira. Bere abantailak dira: ekonomia, tamaina eta lodiera desberdinekoak.
Hauek dira ezagunenak: ◦ Kontratxapatua: egur xaflak kolatuz hainbat
geruzetan lortzen dira.
◦ Aglomeratua: Hau fabrikatzeko egur txirbilak kolarekin nahasten
◦ Táblex/DM: Egur bigunaren orearekin fabrikatzen da presio altuetan.
◦ Listonatuak: mota bereko listoi edo egur taulekin fabrikatzen dira, kolatuak eta egur xaflak jartzen dira bi aldeetan.
Egur naturalak
ERRETXINADUNAK
HOSTO-ZABALEKOAK
EXOTIKOAK
FRUTARBOLAK ETA TROPIKALAK
Erretxinadunak
Pinua: estatuan gehien erabiltzen dena.Gorrizka, grano finekoak, erraz lantzen dena. Oso elastikoa eta erretxina asko.
Altzifrea: zura gogorra, erretxinaduna eta konpaktua. Ez da usteltzen eta ongi hartzen du leuntzea. Ebanisterian erabiltzen da.
Izeia: Egur arina, biguna, elastikoa eta oso erresistentea. Ingurunez aldatzean lizuntzen da.
Hosto zabalak
Pisutsuak eta erraz lantzen ez direnak Haritza: egur gogorra eta urari erresistentea.
Dentsoa, iraunkorra, lantzeko gogorra. Malgutasunari (flexioa) eta konpresiori erresistentea. Nahiko elastikoa eta malgua.
Pagoa: pikor fina eta irregularra. Erresistentzia handikoa, zurruna eta ez da malgua.
Haltza: egur biguna, dentsitate ertainekoa eta testura finekoa.
Zumarra: Egur gogorra eta pisutsua, konpresioari eta zizailadura edo ebakidurari erresistentea.
Makala: Egur fina, dentsitate eta erresistentzia gutxikoa.
Hosto zabalak
Sahatsa: Bere egurra berehala idortzen da. Arina eta zaila, ez da oso sendoa. Oso erresistentea marruskadurari. Ez da erraz erretzen.
Gaztainondoa: Egur gogorra eta urari erresistentea.
Intxaurrondoa: Semi-pisutsua, erresistentzia mekaniko onekoa. Egur iraunkorra, zaila eta elastikoa.
Artea: oso gogorra eta urari erresistentea. Dentsoa,sendoa, iraunkorra, erraz lantzen ez dena. Hala nolako elastikotasuna eta malgutasuna. Konpresioari eta malgutasunari erresistentea.
Akazia: gogorra eta elastikoa. Lur idorretan garatzen dena. Ebanisterian erabiltzen da..
Exotikoak
Ebanoa: Gogorra eta hauskorra denez ez da batere erraz lantzen.
Okume: Erraz lantzen da, baina zerra desgatatzen du.
Ukola: Iluna, pikor finekoa, ebanisterian erabilia.
Kaoba: Testura ertaineko. Arina da. Ebanisterian erabiltzen da. Kalitate eta prezio handikoa.
Balsa: Arinena da, baina erresistentzia handikoa. Ukimenean leuna eta tertziopeloaren antzekoa.
Palo santo: Ebanisterian erabiltzen da, kolore arre-berdosoa.
Teca: kolore arre argia. Ebanisterian eta tailatzeko erabiltzen da.
Fruta-arbolak eta tropikalak
Sagarrondoa: egur argia, testura finekoa eta uniformea. Oso egur pisutsua.
Olibondoa: Egur sendoa, pisutsua eta testura finekoa.
Gereziondoa: Oso erresistentea. Ongi lantzen dena eta leuntzean oso ederra.
Limbo: Gris kolorekoa, erraz lantzen dena. Tarimak eta oholak fabrikatzeko.
ZURAREN ERALDAKETAK
MOZKETA
AZALA KENTZEA
TRONTZAKETA
ZERRAKETA
IDORTZEA
ARRABOTAKETA
FABRIKAZIOA
Ikusi ere: http://www.tecno12-18.com/mud/madera2/madera2.asp?link=&lengua=
MOZKETA
Makina espezialduekin egiten da, hala
nola, zerra mekanikoekin, trasmisioa
kadenakoa izan ohi delarik.
AZALA KENTZEA
Enborrak arrabolen artean
pasarazten dira azala kentzeko.
Azala ez da baztertzen eta
erregai gisa erabiltzen da.
TRONTZAKETA
Prozesu honetan enborrak luzera
zehatzean mozten dira. Enborra
txikia bada, ohol karratuak
eginen dira. Zerrautsa
aglomeratuzko oholak eta
papera egiteko erabiltzen da.
ZERRAKETA
Prozesu honen helburua da
taulak,oholak eta oholtzarrak
lortzea industria
erabilpenetarako.
IDORTZEA
Taulak eta oholak erabili baino lehen
beharrezkoa da beraien hezetasun
maila jaistea %3 baino txikiagoa izan
arte. •Aire zabalean.
•Idortzeko labeen bitartez.
ARRABOTAKETA
Honen helburua da edozein
irregulartasuna desagerraraztea
eta zuraren azkeneko itxura
hobetzea, beharrezko neurrian
utzita.
FABRIKAZIOA
EBAKETAZ
TXIRBILA ATEREAZ
ELKARTZEAK ETA AKABERAK
INDUSTRIA FABRIKAZIOA
EBAKETAZ
Zerra mota desberdinak erabiltzen dira, egin behar den lanaren arabera: ◦ Zerrotea. Ebaketa luzeak eta zuzenak egiteko
◦ Saihets zerrotea.. Ebaketa motzak eta
zehatzak egiteko
◦ Puntako zerrotea. Ebaketa kurboak
egiteko eta zuloak zabaltzeko
barautsarekin zuloa egin ondoren
◦ Marketeria zerra. Kontratxapatua eta
listonak mozteko.
TXIRBILA ATEREAZ
Consiste en eliminar y desgastar diferentes partes de una pieza. Existen varios procesos:
•Zulatzea: Piezak zulatu barautsa
edo ginbaleten bidez.
•Arrabotatzea: Lixatzea eta piezen
beheraketa materiala jaten mozten
duen ahoa behin eta berriz pasatuz.
•Karrakatzea: Pieza baten formaren
eraldaketa materiala kenduz arraspa
eta karraskak erabiliz.
•Lixatzea: Lixa papera erabiliz
materiala kendu.
ELKARTZEAK ETA AKABERAK
Akaberak: Beharrezkoak dira piezak babesteko eta bere
azken itxura hobetzeko.
Karrakatzea Lixaketa Margoketa edo bernitzatzea
Kolatzea Iltze, torloju edo grapak Eskuaira eta ziriekin
“t” eran
INDUSTRIA FABRIKAZIOA
Makinariaren laguntzaz produzitzen da, egur kantitate handiak erabiltzen dira, eta energia ere. Produkzioa oso handia da. Gehien egiten diren operazioak hauek dira:
•Zulatzea: zulagailu bertikal
edo horizontalekin eta
egurrarentzako bereziak
diren barautsekin.
INDUSTRIA FABRIKAZIOA
•Fresaketa: Zurgintzan fresa-
makinei tupinadora esaten zaie.
Erreminta batzuk dituzte fresa
izenekoak, forma desberdinak
hartu dezaketenak. Beraiekin
egiten dira piezak artekak
dituztenak, ahokadurak,
moldurak, engranajeak eta
koskak. •Karrakatzea: Makina mekanikoekin egiten da, bai diskoa
dutenak bai zintadunak
INDUSTRIA FABRIKAZIOA
•Arrabotaketa:
mahai-arrabotekin
azalera handiak
lixatzen eta leuntzen
dira.
•Torneaketa:
beheraketa eta
arraildura egiteko
txirbila atereaz
tornuaren bidez.
DATU TEKNIKOAK
MUNDUKO BASOAK
MUNDUKO PRODUKZIOA
MUNDUKO EGUR KOMERTZIOA
MUNDUKO BASOAK
ZONALDE PRODUKTOREAK
EGUR BIGUNAREN KOMERTZIOA
Beste baliabideak
http://www.linalquibla.com/TecnoWeb/madera/madera_index.htm