KOMUNIKAZIO
GIDA A Z K A R R A
KOMUNIKAZIO
GIDA A Z K A R R A
topatu.info2011ko abenduan
AURKIBIDEASARRERA 5.orr
DISEINUA ETA IRUDIA 7.orr
DISEINUA 7.orr
GOMENDIOAK (ZER EZ EGIN) 9.orr
EDIZIORAKO TRESNAK 11.orr
SARRERA 11.orr
UBUNTU 13.orr
IRUDIA ETA MAKETAZIOA 15.orr
AUDIOGINTZA 17.orr
BIDEOGINTZA 17.orr
WEB APLIKAZIOAK ETA ZERBITZUAK 19.orr
ZABALDU INFORMAZIOA 19.orr
BLOG BAT DOHAINIK EGITEKO IRIZPIDEAK 21.orr
ZER ESKAINTZEN DA BLOG ZERBITZU HORIETAN? 22.orr
BLOGERAKO EDUKIA KUDEATZEN 22.orr
BLOG ARRAKASTATSU BATERAKO 10 AHOLKU 25.orr
INFORMAZIOA HEDABIDEETARA IGORTZEKO IRIZPIDEAK 27.orr
Komunikaziorako gida honetan komunikatzeko era batzuk eta tresna batzuk aipatzen dira soilik, eta hauen erabilpenerako zenbait ideia edo irizpide ematen dira. Hala ere, argi eduki behar da komunikazioa ia uneoro gertatzen den zerbait dela. Komunikazioa, igorle eta hartzaile bat edo batzuen artean gertatzen den hartu eman bat dela, mezua da helarazi nahi izaten dena. Mezua formatu edo modu askotan (irudia, audioa edo ahotsa, zeinuak, bideoa...) egon eta kanal edo modu ezberdinen bidez helarazi daiteke. Gida honetan internet bidezko komunikazioaz arituko gara batik bat. Halere, ezin dugu ahaztu, ezinbestekoa dela aurrez aurre egiten den komunikazioa (elkarrizketak, eztabaidak...), ekimen bidez helarazten den mezua, izan antzerkia, prentsaurrekoa, posta, manifestazioa, parodia edo eta propaganda, komunikatzeko era asko daude.
Komunikazioa gure herrietan, mugitzen garen esparruetan sortu behar dugu, kaleak hartu, ikusgarritasuna bilatu, atentzioa erakarri. Jarraian, internet bidez informazioa zabaltzeko, bidaltzeko eta jasotzeko zenbait tresna eta irizpide azaltzen dira. Ez ahaztu internet tresna bat dela, kaleetan sortuko den komunikazioaren bozgorailua besterik ez dela. Aurrez aurreko komunikazioa bigarren maila batean utziz gero, izango genuke zer komunikatu? Zer esan, zer aldarrikatu, zer salatu, zer gozatu?
SARRERA
5
Diseinua ez da ikusten duzuna, beste pertsona batzuk ikusi behar
dutena egitea baizik.
Edgar Degas
Diseinu grafikoa lanbide bat da, bere jarduera ikus komunikazioak
sortu, programatu, proeiktatu eta egitea da. Normalean baliabide
industrialen bidez ekoizten dira eta gizarteko talde jakin batzuei mezu
zehatz batzuk transmititzeko helburua izaten dute.
Forma eta komunikazio terminoetan prozesatu eta sintetizatutako
ideia, gertakizun eta baloreak modu grafiko batean komunikatzea
ahalbidetzen du jarduera honek; faktore sozial, kultural, ekonomiko,
estetiko eta teknologikoak.
Konposizio grafiko baten helburua mezu zehatz bat trasmititzea da.
Horretarako, diseinatzaileak bi tresna nagusi erabiliko ditu: irudia eta
testua
Irudiek tankera oso garrantzitsua ematen diote konposizio orori.
Hauek beren kabuz mezu bat modu egokian transmititzeko gai dira.
Hala ere, mezuak igortzeko biderik onena idatzizko hitzen bidezkoa
da. Diseinu grafiko onaren esentzia ideiak hitzen bidez komunikatzean
datza, askotan irudi edota argazkiz lagunduta egongo dena.
Planteamentu honetatik ondorioztatzen da diseinatzaile grafikoak le-
trak ideien komunikaziorako erabiltzeaz gain, konposizioaren beraren
itxura osatzeko ere erabiliko dituela, horretarako beharrezkoa izanik
existitzen diren letra tipoak eta hauen ezaugarriak ondo ezagutzea;
ezagutza hauek tipografiaren zientzia edo artean biltzen dira.
DISEINUA
DISEINUA ETA IRUDIA
7
Diseinua forma eta edukia elkartzeko metodoa da. Diseinua sinplea da, horregatik da hain konplexua.
Paul Rand
TIPOGRAFIA SAREANTeoria eta praktika:
www.unostiposduros.com
www.tipografica.com
type.method.ac
Dendak:
www.linotype.com
www.fontshop.com
www.myfonts.com
Tipoak doan:
www.fontsquirrel.com
www.dafont.com
www.freetypography.com
-Ez erabili tipografia asko lan bakarrerako. Egokiagoa da 2-3 letra
tiporekin lan egitea, formalki erreztasunak ematen ditu gainera
(gida hau osatzeko Fedra familia eta DIN 1451 Std tipoa erabili dira
bakarrik ).
-Ez okertu testu guztiak. Bakarra ondo okertzearekin nahikoa da
modan dagoen “dinamismoa” lortzeko.
-Ez saiatu mila ideia kartel batean isladatzen. Hauek guztiak irudi
bakarrean sintezizatzea egokiagoa da.
-Saiatu ahal den neurrian tipografiak zaintzen, hau da, ez deformatu
(zabaldu, okertu...).
-Proiektu editorial bat (fanzinea kasu) egiteko, ez erabili irudiak
editatzeko software-rik (Photoshop, Gimp...).
Askoz erosoago lan egiten da maketatzeko programekin (Indesign,
Quark, Scribus...) eta gainera askoz hobeto irakurriko da, testua
bektore gisa ikusiko delako.
-Ez erabili Photoshopak eskaintzen dituen mila efektu irudiak ez
badu eskatzen. Zentzuz erabili.
-Software-ak lanabes gisa ulertu behar ditugu. Ez zoratu teknologia
berriekin.
GOMENDIOAK (ZER EZ EGIN)
DISEINUA ETA IRUDIA
Diseinua forma eta edukia elkartzeko metodoa da. Diseinua sinplea da, horregatik da hain konplexua.
Paul Rand
9
Gida honetan bideo, audio eta irudi formatuko fitxategiak sortzeko
edo editatzeko diren programak zerrendatuko dira. Ondorengo
programak software librea dira. Batzuk GNU/Linexerako dira soilik baina gehinak beste sistema eragileetan ere erabil daitezke, hala nola, Windows eta Mac OX sistemetan.
Dena den Linux erabiltzea gomendatzen da (ez da derrigorrezkoa).
Batetik, software librea erabiltzeko (arrazoi ezberdinengatik, orain
ez gara horretan sartuko) eta bestetik ondorengo programa guztiak
(bat izan ezik) berehala azalduko den synaptic-pakete-kudeatzai-
learen bidez oso erraz instala daitezkeelako.
Horregatik, Linux sistema instalatuta ez duzuenontzat, Debian
erabiltzea oso ongi legoke baina Ubuntu gomendatzen dizuegu.
Ubuntu euskaraz erabil daiteke, oso erraza da erabiltzeko eta
instalatzeko, eta ondorengoa egiteko eraginkorra da (berriak ez
diren ordenagailuetan ere ongi dabil). 30 min eta instalatuta.
SARRERA
EDIZIORAKOTRESNAK
11
OHARRAOrdenagailu batean sistema eragili bat baino gehiago eduki daiteke instalatuta.
Halere, kontuz, partizioak egiterakoan. Bideoan egiten duen eta esaten (batzuk
audioa dute) duena egin, ez egin bestelakorik.
Jaitsi eta sortu USB edo DVD exekutagarri bat instalaziorako
http://www.ubuntu.com/download/ubuntu/download
Instalatzeko bideo tutoriala (Windows eta MAC-ekin batera instalatzeko)http://www.youtube.com/watch?v=-Z1L4zUxsgQ&feature=related
Ubuntu Windowsekin batera instalatzeko bideo tutoriala euskaraz
http://softwareaskea.jakintza.net/hasiera/atalak/home/ubuntu/bideotutorialak/
ubuntu-9-10-instalatu
Jarri euskaraz ubuntuhttp://euskalinux.wordpress.com/2008/05/29/jarri-ubuntu-euskaraz/
tutorial eta helbide +:http://softwareaskea.jakintza.net/hasiera/atalak/home/ubuntuhttp://librezale.org/http://euskalinux.wordpress.com/
synaptic: Ubuntun dagoen pakete kudeatzaile honen bidez, aplika-
zio ezberdinen zerrenda luze bat irekiko da eta bertan zuek nahi du-
zuena edo nahi duzuen eremurako programak aurkitu ditzakezue.
Pila bat daude. Aukeratu eta esan instalatzeko. Ondorengo bideoan
ikusiko duzue oso erraza dela.
http://softwareaskea.jakintza.net/hasiera/atalak/home/ubuntu/bideotutorialak/
synaptic-paketekudeatzailearekin-aplikazioak-instalatu
Erabili Libreoffice edo Openoffice (Linux, Win, Mac):
http://eu.openoffice.org/ http://www.libreoffice.org/
UBUNTU
EDIZIORAKOTRESNAK
13
Ondoren azalduko diren programentzako bideotutorial ugari dago
youtuben, adibidez, ondorengo helbidean, http://www.youtube.com/user/Jorca11#p/u eskuineko kutxan bideo guztiak edo
todos los videos emanez gero zerrenda luze bat ageri da esandako
tutorialekin(audacity, scribus, gimp, kdenlive...) . Bideoak ariketa
eta zailatasun ezberdineko adibideakdaude bideo horietan. Egia
esan oso ongi azaltzen ditu gauzak. Bestela, orrialde ofizialetan
eta youtuben bideo gehiago ere aurki ditzakezue. Ez dugu bideo
lotura gehiago jarri nahi izan, azken finean ariketa zehatzetara
daude mugatuak gehienak eta ziurrenik erabiltzailebakoitzak
gauza ezberdinak egin nahi izango ditu, beraz, zerrenda amaiezina
litzateke.Bestetik, azalduko diren tresnetaz aparte asko daude.
IRUDIA ETA MAKETAZIOAInkscape (Linux, Windows, Mac) Antzekoak: Illustrator, Freehand, CorelDraw edota Xara X)
http://inkscape.org/?lang=es
Scribus (Linux, Win) Antzekoak: Adobe PageMaker, InDesign edota
QuarkXpress
http://sourceforge.net/projects/scribus/files/scribus/1.3.3.14/scribus-1.3.3.14-
win32-install.exe/download
Krita (Linux) Antzekoak: Corel Painter
http://krita.org/download-krita
Gimp (Linux, Win, Mac) Antzekoak: Adobe Photoshop
http://www.gimp.org.es/modules/mydownloads/
SOFTWARE ASKEA
EDIZIORAKOTRESNAK
15
Audacity (Linux, Win, Mac) Gauza xumeak editatzeko nahikoa, hau da, elkarrizketa bat edo horrelakoren
bat, moztu, elkartu etaholako eragiketak egiteko eraginkorra da azkar
ikasten delako, oso erraza da.
http://audacity.sourceforge.net/?lang=es
Ardour (Linux, Mac) http://www.ardour.org/
BIDEOGINTZAOpenshot (Linux) http://www.openshot.org/download/
Avidemux (Linux, Win, Mac)) http://avidemux.berlios.de/download.html
Kino (Linux)
http://sourceforge.net/projects/kino/files/kino/1.3.4/kino-1.3.4.tar.gz/download
Cinefx edo jashakafx (Linux, Win, Mac)http://sourceforge.net/projects/jahshakafx/?_test=beta
Kdenlive (Linux, Win, Mac)http://www.kdenlive.org/
Gnome Subtitles (Linux) Subtituloak jartzeko tresna
Synaptic-pakete-kudeatzailearekin instalatu
gtk-recordmydesktop (Linux) Ordenagailuan egiten dena grabatzen du,
http://linux.softpedia.com/get/Multimedia/Graphics/gtk-recordMyDesktop-21337.
shtml
AUDIOGINTZA
EDIZIORAKOTRESNAK
17
Blog edo web bat egiterakoan, argi eduki behar da zein den helburua.
Hau da, hobe da alderantziz pentsatzea. Lehenik, zer dugu esateko? Nori esan nahi diogu esateko dugun hori? Eta hori dakigunean
pentsatu behar den hurrengo gauza ondorengoa da: zein da bitarteko egokiena hori lortzeko? Bitarteko asko dago interneten,
hala nola, sare sozialak, emaila, foroak, bideo eta argazkiak
publikatzeko tresnak. Beraz, askotan, bereziki gauza puntualetarako,
bestelako bitartekoak erabiltzea komeni da. Blog bat edo web bat sortzeko ikuspegi luzeagorako zerbait behar da, proiektu bat edo denbora baterako zer esana emango duen gai edo ekimen bat. Sarritan blog bat egin eta hortik denbora gutxira hilik geratzen
da, ez da jakiten zer jarri edo besterik gabe ez dago zer jarri. Hori
horrela, hobe izaten da beste bitarteko bat erabiltzea. Bestetik, blog
bat egiterakoan pentsatu behar dugu nori begira egingo den bloga
edo zein jenderengana iritsi nahi den blogaren bitartez. Aipatutakoa
zentzukoa eta begibistakoa bada ere, azken urteetan blog asko egin dira blog bat zertarako nahi zen pentsatu gabe.
Argi eduki internetek goitik behera aldatu duela komunikatzeko.
Bereziki, internetek izugarrizko informazio pila eskaintzen du,
oso azkar sortzen da informazio berria gainera, azkartasuna da
berezitasun nagusienetako bat. Bestetik, multimedia edukia da
gehien bilatzen dena gaur egun. Azkenik, interneten komunikazioa
norabide askotakoa da, hau da bi norabideetan ematen da, igorlea
eta hartzailea daude baina gero informazioa birzabaltzean igorle eta
hartzaile berriak agertzen dira.
ZABALDU INFORMAZIOA
WEB APLIKAZIOAKETA ZERBITZUAK
19
OHARRAIzena ematerakoan, nahi izanez gero 10minutemail erabili, behean azaltzen da
zer den, hori bai, gero gorde edo apuntatu emailaren helbidea, blogean sartzeko
beharrezkoa baita.
@
Hemen bakarrik gomedio batzuk bakarrik ematen dira eta tresna
ezberdinak zerrendatzen dira. Tresna hauek erabiltzeko ez da
aditua izan behar, ez da zalantza edo zailtasun handirik izaten eta
zalantzetatik ateratzeko youtuben eta googlen bilatuz gero erraz
aurki daiteke bideotutorial bat edo norbaitek idatzitako irizpideren
bat.
blogspot.com edo blogsome.com dira blog bat egiteko tresna
egokienak. Wordpress.com ere oso ongi dago baina ezaguna
da orrialde dezente itxi izan dituela eskaera arruntekin, eskaera
judizialik gabe.
Blog bat egiteko ez da gehiegi pentsatu behar zer jarriko dugun,
nola egingo den egituraketa. Baina ez da ere itsu itsuan hasi behar,
aurretik ezinbestean finkatu behar dugu zertarako nahi dugun
bloga, zein den helburua eta zer motako informazioa jarriko den
(albisteak, erreportaiak, kontaktua)... Hau da, bloga bera egitea ez
da helburu bat izan behar, bitarteko bat da, igorlea eta hartzailearen
arteko bitartekoa. Baina ezin da ahaztu, egun interneten ematen
den komunikazioa ez dela aldebakarrekoa eta horretan ere pentsatu
behar dugu, informazioa bidaltzeko balio duela blogak baina
jasotzeko baita ere.
Kontua sortzeko tutoriala:
http://www.youtube.com/watch?v=iADz2QUtlfQ
BLOG BAT DOHAINIK EGITEKO IRIZPIDEAK
WEB APLIKAZIOAKETA ZERBITZUAK
21
Diseinua aldatzeko aukera ematen dute txantiloi ezberdinetatik
abiatuta. Koloreak, goiburua, tipografia, zutabe kopurua...
Orri estatikoak eta dinamikoak egiteko aukera ematen du.
Estatikoetan aldatuko ez den edo gutxitan aldatuko den
informazioa jarri, hala nola, “nor gara”, “nola iritsi”, “kontaktua”...
Orri dinamikoetan aldiz, eguneratzen joango den informazioa jarri,
albisteak, erreportajeak, elkarrizketak, kronikak...
Zutabe nagusian jarri albisteak eta informazio handiena eta
eguneratuko dena. Alboko zutabeetan jarri bideoak, formularioak,
inkestak, argazki galeriak, bannerrak, loturak...
BLOGERAKO EDUKIA KUDEATZENHamaika tresna daude interneten edukiak sarean zintzilikatzeko.
Hona hemen gutxi batzuk:Bideoetarako Youtube edo Vimeo erabili. Youtuben kontu bat
egiteko gmail kontu bat behar da. Vimeon aldiz 10minutesmaileko
helbide batekin ireki dezakegu kontu bat oinarrizko aukerekin. Gero
bideoak zuen webgunean jartzeko nahikoa da bideo bakoitzaren
azpian ageri den share edo compartir botoian klikatzea, embed
aukera klikatu (youtuben old embed kutxa klikatu soilik) eta kutxaren
neurria blogeko zutabearen neurrira egokitzea.
ZER ESKAINTZEN DA BLOG ZERBITZU HORIETAN?
WEB APLIKAZIOAKETA ZERBITZUAK
Kopiatu kodigoa eta itsasi HTML GADGET batean.
Honelako kodea aurkitu behar duzue bideo bakoitzerako:
<object width=”420” height=”345”><param name=”movie” value=”http://www.youtube.com/v/
W6U4FdXl4aQ?version=3&hl=en_US&rel=0”></param><param name=”allowFullScreen”
value=”true”></param><param name=”allowscriptaccess” value=”always”></param><embed
src=”http://www.youtube.com/v/W6U4FdXl4aQ?version=3&hl=en_US&rel=0”
type=”application/x-shockwave-flash” width=”420” height=”345”allowscriptaccess=”always”
allowfullscreen=”true”></embed></object>
height eta width, altuera eta zabalera dira.
Audioetarako erabili bigcontact. Hemen ere 10minutesmail
helbide batekin ireki dezakegu kontua. Gero audioen zerrenda
blogean jartzeko, bideoekin bezalaxe, hemen ere embed kodea
eskuratu eta blogean itsasi behar da.
Twitter, Identica (librea), Facebook kontuak edukiz gero,
posible da blogean argitaratzen dena automatikoki kontu horien
profiletan argitaratzea, tresna asko daude baina gomendagarriena twitterfeed.com helbidean eskaintzen dena da. Horretarako kontu
bat ireki eta rss jariorako helbidea kopiatu.
Adibidez, garako albisteak publikatzeko: http://www.gara.net/rss/azkenak/ helbidea kopiatu behar da twitterfeed.com
helbideak eskaintzen digun tresnan. Rss helbidea, helbide barran
edota nonbaitean honelako edo antzeko irudi bati klik eginez
aurkituko duzue
tutoriala:http://www.youtube.com/watch?v=qT7NigIMNq8
23
Argazkientzako bloga bera erabil dezakezu, baina again leku gutxi
da eskaintzen dena agian edo argazkien tamaina handiegia da eta
aldiro tamaina (kalitatea) jaisten ibiltzea ez da erosoa. Hori horrela,
flickr eta picasa erabil daitezke besteak beste. Kontu bat ireki
eta bertan albumak sor ditzakezue, gerora blogean albumak edo
galeriak ikusteko Gadget batean jarri edo besterik gabe helbidea
idatzi eta jendeak bertan klik egin dezala.
Dot.tk .tk dominio bat eskuratzeko. Honekin zuenblogarenizena.blogspot.com izan beharrean zuenblogarenizena.tk izatera
pasatzeko aukera duzue. Dena den 12 hilabete da helbide horren
biziraupena, hortik aurrera ordaindu egin behar da. Ez baditu hilean
nahiko bisita blogak dominio hori ere bertan behera geratuko da.
issuu.com .pdf-ak aldizkari itxurarekin igotzeko balio duen tresna
bat da. Bertan kontu bat ireki eta gero youtubeko eta bestelako
tresnen antzera, embed kodea kopiatu eta blogean itsasi.
tutoriala:
http://www.youtube.com/watch?v=vC0w6SZuLBw&feature=related
10minutemail http://10minutemail.com 10 minuturako (10+
eskatzen ahal dira) email bat da, oso ongi dago aipatutako lekuetan
kontuak irekitzeko. Youtuben gmaileko kontua behar da nahi eta
nahi ez. Bloggerren posible da kontu bat irekitzea 10minutemaileko
email batekin eta besteetan ere. Halere, oroitu gerora pasahitza
ez ezik 10minuturako esleitu dizuten kontu hori ere gorde edo
gogoratu beharko duzula eta gerora emaila bera ezin izanen duzula
erabili, hau da, konturen baten pasahitza berreskuratzeko ahaztuz
gero edo eta holakoetarako.
Blog arrakastatsu baterako 10 aholku zerrendatuko dira, nahiko
zentzuzkoak dira aholkuetan aipatzen diren gauzak baina
ezinbestekoa da gogoraraztea (aholku hauek kazetaritza irizpideak
albo batera utzita egindakoak dira):
1 Izenburu erakargarria edo esanguratsua jarri blogari.
Oroitzeko erraza.
2 Informazioa ongi antolatu. Pentsatu lehen albisteak
sartu aurretik zeintzuk izango diren atal nagusiak edo
kategoriak.
Honek informazioaren bilaketa errazten du.
3 Atzigarritasuna da garrantzitsuena. Diseinu on batek
bloga osatzeko balio behar du, baina ezin da diseinua izan
blogean pisu gehien daukana.
4 Informazioa eguneratuta eduki. Bizitasuna eman blogari
eta bere atalei. Zerbait irakurtzera sartzen den jendeak
zerbait berria aurkitu behar du, azken albistetik denbora
asko pasa bada (interneten pare bat egun denbora asko da)
eta bisitariak azken bisitetan informazio bera aurkitu badu
interesa galduko du.
BLOG ARRAKASTATSU BATERAKO 10 AHOLKU
WEB APLIKAZIOAKETA ZERBITZUAK
25
5 Ongi idatzi albisteak. Akats ortografikoak zaindu.
6 Multimedia sartu albisteetan. Bideoak eta argazkiak dira
batez ere egun gehien ikusten diren gauzak. Audioak ere
sar daitezke baina ez dute aurrekoek bezain besteko
eraginik.
7 Iruzkinak edo komentarioak egiteko aukera aktibatu.
Jendearen iritzia jasotzeko. Irakurlearen parte hartzea
garrantzitsua da.
8 Jarri etiketak eta hitz klabeak albisteei, bilatzaileetan
errazago aurkitu dadin albistea.
9 Sare sozialekin sinkronizatu bloga. Blogean publikatzen
den oro blogaren sare sozialetako profilean ager dadin.
(ikusi tresnak atala). Bestetik, jarri albisteak sare sozialetan
zabaltzeko botoiak.
10 Jarri loturak antzeko albisteetara, bai blogetakoetara
baita beste web batzuetan publikatutakoetara ere.
A) Informazioa noren izenean igorri den argi eta garbi azaldu. Bi-
daltzeko erabili den helbide elektronikoan eragilearen izena agertu
arren, testuan bertan ere argi utzi nork idatzi duen igorritako in-
formazioa. Taldearen, eragilearen, mugimenduaren... logoa izanez
gero, logoa bera ere bidali.
B) Testua noiz idatzi den edo gertakaria noiz jazo den argi eta garbi
azaldu. Datek berebiziko garrantzia dute, egungo komunikazio
ohitura eta ereduetan informazioa egun batetik bestera geratzen
da zaharkitua.
D) Ez egin bereizketarik hedabideen artean, hau da, idatzi batek
edo zabaldu nahi dugun berri batek zuzentasun eta arau berberak
jarraitu behar ditu Berria-ra, Topatu-ra, eskualdeko hedabidera zein
herriko gazte mugimenduaren blog-era bidalia izateko.
E) Tipografia arauak:
• Testu guztia tipografia eta tamaina berean idatzi, letra xehez.
Adibidez: Times New Roman 12 puntukoa.
• Ez erabili kolorerik edo bestelako distintziorik hitzak edo esaldiak
azpimarratzeko asmoz; dena beltzez eta formatu berean idatzi.
Zerbaiti garrantzia berezia eman nahi izanez gero, azpimarratu
INFORMAZIOA HEDABIDEETARA IGORTZEKO IRIZPIDEAK
27
nahi den hori beltzitu. Hala ere, ez gehiegi erabili metodo hau,
kargatuegia gera liteke.
F) Hizkuntzari zor zaion zuzentasuna:
• Testua ortografikoki zein gramatikoki gaizki idatzia egotea,
kazetariak gure notizia ez publikatzeko arrazoi sendo bat izan
daiteke. Kazetaria ezin da zuzentzaile lanak egiten ibili, ez du
denborarik horretarako.
• Kazetariak testua zuzentzen hasteko hautua hartzen badu (oso
gutxitan gertatuko da horrelakorik), posible da eginiko zuzenketen
ondorioz guk helarazi nahi ditugun ideiak zehatz- mehatz ez
publikatzea.
• Arreta berezia jarri akats ortografikoetan, ergatiboaren erabileran
eta esaldien kohesioan eta koherentzian.
• Zuzen idazteko zailtasunak baditugu, eskatu ingurukoei laguntza
eta testu zuzen bat eratu komunikabideei igorri baino lehen.
• Kontuan hartu ez garela lagun bati zerbait kontatzen ari, hau da,
gutxieneko formaltasun batez idatzi behar dela.
G) Idatziaren egitura
• Testu, notizia, ohar... guztiak titulatu. Hedabideetan gure notizia
zein titularrekin azaltzea nahi dugun pentsatu. Ez da komeni
titularrak 10-12 hitz baino gehiago izatea; ideia nagusia esaldi labur
eta zehatz batean plazaratu. Esaterako: “Auskalomendiko gaztetxeak
10 urte bete ditu”, “Auskalomendiko gazteek V. gazte eguna ospatuko dute
urriaren 23an”, “Ikasle Egunaren balorazio oso positiboa egin du Ikasle
Abertzaleakek”.
29
• Ideia garrantzitsuenak batu lehen paragrafoan: zer, non, noiz,
nork, zergatik, nola.
• Segidan, xehetasunak eman, garrantzia gehien duten datuekin
hasi eta garrantzia gutxien dutenekin amaituz.
H) Argazkiak, kartelak, ikus-entzunezkoak etab. atxiki mezuan
• Ezinbestekoa da zabaldu nahi dugun notiziarekin zerikusia duten
argazkiak, kartelak, bideoak... bidaltzea testuarekin batera. Euskarri
hauek ikusgarritasuna ematen diote notiziari, eta jendea erakartzen
dute berria irakurtzera (kartelean jartzen duena irakurtzera bada
ere).
• Ez badugu gertaerarekin edo adierazi nahi denarekin zerikusi
zuzena duten euskarririk, bidali erlazioa izan dezakeen edukiren
bat. Adibidez: ospatu berri den gazte egunaren argazkirik eduki
ezean, bidali aurreko urteko gazte eguneko argazkiak; edo, gaztetxe
batean burutuko den ekintza bateko argazkirik edo kartelik eduki
ezean, bidali gaztetxearen beraren argazkiak, beste ekimen bateko
argazkiak edo gaztetxeko logoa.
• Hala ere, ahalegindu euskarri hauek xume- xume bada ere biltzea
(2-3 argazki, kartel xume bat...), eduki eta ikusgarritasun aldetik
kalitatea ematen baitiote informazio multzoari.
• Bidali ezean, arrisku handia dago gure notizia testu huts batean
geratzeko eta erakargarritik urruti geratzeko, kazetariak ez baitu
aparteko lanik hartuko euskarri horiek bilatzen (ez ditu eskura
izango sarean aurkitzen ez badira).
31
I) Bidaltzeko formatua:
• .pdf formatua saihestu (bertatik kopiatu eta itsasteak lan handia
suposatzen du).
• Mezu elektronikoan bertan idatzi guztia (esan bezala, dena formatu
berdinean) edo .odt (OpenOffice) / .doc (Word) formatuetan bidali
atxikita dokumentua (lehena bada, hobe).
J) Informazio gehiago non aurkitu daitekeen adierazi.
Kazetariari erraztasun guztiak eman behar zaizkio gure notizia dagoen bezala
igotzeko, guztia eginda eman behar zaio ahal den neurrian. Lan handia suposatzen
badu guk bidalitako informazioa era txukun batean antolatzeak, posible da ez
publikatzea erabakitzea. Hori saihesteko, behar besteko ikus-entzunezko euskarriak
bidali behar dira, testua zuzentasunez idatzi eta kazetariak “kopiatu-itsasi” formula
egin ahal izateko erraztasunak eman behar dira (.pdf formatua saihestu eta testu
guztia letra mota eta tamaina berean eta letra xehez idatzi).
OHARRA
33
OHARRAK
KOMUNIKAZIO
GIDA A Z K A R R A