Komunlkazio-hurbilbidea
Gai monografikoa
Sarrera
Bi gai aztertzen ditugu oraingo ZUTABE honetan, gai monografikoari dagokion atalean: «Komunikazio-hurbildea» eta «Atalase maila».
Biek, edozein berritasun edo modak berekin duen Iílurak aparte, badute halako itzala ere, eragile eta babesle dituzten erakunde eta adituen izenek emanabatipat. Gogoan izan hamabi urte daramatzatela J. L. M. Trim, J. A. van Ek,L. Alexander eta abarrek Europako Kontseiluaren babesean «Langues Vivantes» (1) izeneko projektu interesgarria mamitzen, helduen hizkuntz ikaskuntzarenarloan.
Projektu horren harnean kokatzen dita, hain zuzen, aztergai ditugun «Komunikazio-hurbilbidea» eta «Atalase maila»,
Lehendik ere bagenuen, orokorki bazen ere, bi gaíon berri. Esate baterako,orain dela bi urte idatzi genuena aípatuko dugu hemen,
«The comml1nicatiye approach>~e.z da. met()dologia begi pat, zeta baízik:hizkuntzen irakaskuntzan gaurregun gidari azaltzen de.n.filos<Jfü gt()l(()tt~..
Honako hau da, berriz, joera honen postl11~tl11l~gl1~i~:bigarren hizkuntzaren ikaskuntzak ikaslea komunikaziorako gai egitea izan behar du helburu, hauda, jatorrizko hiztunekin eguneroko egoerarik arruntenetan komunikatzeko behardituen trebetasunen jabe egitea.
Joera berri hau 1970. urtetik aurrera hasi zen mamitzen, Europako Kontseiluak aditu-talde batí helduei bigarren hizkuntza irakasteko sistema bat egiteaagindu zionean. Azpimarratzekoak dita, talde horren barman, D. A. WILKINSeta J. A. van EK.
Adituek helburuak markatzeari ekin zioten beste ezeri baino lehenago, hots,bigarren hízkuntzaz baliatzera iristeko ezinbestekotzat jotzen diren helburu mínimo batzu markatzeari. H~rpu~l1h()ti~I<,()tdl1ªani~, «atal~~.~.tn.~ila>~(~~Thresholdlevel», «niveau senil», «nivel umbral») izenaz dita ezagunak.
Atalase maila osatzen duten helburu mínimo horiek ez dita ezaguera-terminotan formulatzen, gaitasun edo trebetasun-terminotan baizik. Alegía, zera danagusiki aztertzen dutena: zer egitel~g gai iza11.pehat ~uen ikasleak:.hi?l>:!H"lJ?a.berrian; eta gero, baina biganen mai!an, zein hizku11tz forma etabili beharko ..dituen 'l<:omunikazioalortzeko. · ·
Hizkuntza berrian komunikatzeko gai izan dadin, ikaslea zein trebetasun etahizkuntz formaren jabe izan behar duenaren berri jakiteko, ikasleak tn~Í?~f1il}zeinegoera eta zein gairen harnean mugitu behar duen aztertu zen. Eguneroko gaíez
(1) Projektuaren berri orokorra izateko, ikus: La11g11esVivantes (1971-1981), Conseilde l'Europe, Strasbourg, 1981.
8 Kouuuukasio-hurbilbulea
hitzegitea gertatu zen ariketarik erabiliena. Beharrezkotzat jotzen dira horretarakonola mintzamena hala ulermena. Helburu minimoetan oso handia da, beraz., hiz,kuntza mintzatuaren trebetasuna lortzeak duen garrantzia; eta bigarren mailakoabesterik ez da hizkuntza idatziaren, irakurketa eta idazketaren, trebetasuna lortzeak duena.
Horretaz aparte, hona zer den joera honentzat mintzaira: funtzio batzurenburutzea, zenbait nozioren adierazpenaren bidez.
Ikus dezagun zer izendatzen den funtzio eta nozio hitzez.Hona, esate baterako, fµntzio linguistiko batzu: komunikatzea, zerbaiten
berri eskatzea, eztabaidatzea, agurtzea, aurkeztea, agintzea...Nozioak, berriz, funtzio horiek burutzeko premiazkoak diren kontzeptuak
dita; Adibidez: hitzen esangurak menderatzea, denbora eta espazioari buruzkoberri izatea ...
Bukatzeko, gogora dezagun hasieran esana: printzipio orokor batzuk osatzendutela joera komunikatiboa, nozionala eta funtzionala den hau. Eta hala denez,ez du metodologia jakin bat inposatzen; irakaslearen esku geratzen da hura hautatzea, bere interes, erizpide eta ikasleen beharren arabera. Metodologia eklektikobat erabiltzea izaten da horren ondorena: ezein metodori itsu-itsu lotu ordez, metodo bakoitzak dituen alderdi on guztiak erabiltzen ditu irakasleak» (2).
Aipua luzea bada ere, gure bi gaien laburpen egokia eta aurkezpen orokorraeskaintzen dituelakoan ekarri dugu orrialde hauetara. Gainera, bide batez, garrantzizkotzat jotzen dugun ·zerbait azpimarratzeko aukera ematen digu. Izanere, garbi esan behar da hasieratik «Atalase maila» eta «Komunikazio-hurbilbidea» sarri elkarturik azaltzen badira ere, kontzeptu autonomoak direla. Beraz,«Komunikazio-hurbilbideaz» jarduteko, ez dago «Atalase malla» aipatu behardk (3); eta «Atalase mailak», bestalde, ez du, van Ek-ek berak dioen bezala (4),inolako aukera metodologikorik ezartzen. Kontuan izan dezagun «Komunikaziohurbilbideaz» jardutean, metodologiaz ari garela; «Atalase mailaz» hitzegitean,berríz, mailaketaz ari gata.
Puntu hau argitu ondoren, rnonografíko bikoitz hau osatzen duten lanakaurkeztera goaz.
Bi lan eskaintzen dizkiogu Komunikazio-hurbilbideari. Lehenengoak, «Komunikazio-joerak hizkuntz irakaskuntzan», gaiaren ikuspegi orokorra ematen du.Bigarrenak, «Komunikazio-hurbilbídea: teoriatik praktikarantz», ízenburuak berakdioenez, joera komunikatiboa eskolan berran nola aplika daitekeen erakusten du.Ondoren gai honi buruzko bibliografía ematen da.
Atalase mailari dagokionean, berriz, van Ek-ek ingelesarako eginiko «Threshold Level English» estudioa jasotzen dugu, edozein hizkuntzatarako balio dutenelementuen berri emanez. Egoki datorkiguke euskararen mailaketa dela-ta, sortutako hainbat arazo eta planteamendu bideratzeko.
(2) HABE, Helduen euskalduntzerako programazioa, Zarautz, 1981, 39-40. orr.(3) Ikus, besteak beste, Komunikazloraho metodología bat, J. Courtillon, ZUTABE 1,
1983, 85-91 orr.(4) «Les objectifs n'imposent pas une méthodologie. Le niveau-seuil peut étre atteint
par diverses méthodes et de diverses facons, Cependant, comme la communication spontanée,surtout orale, est le but incarné dans le niveau-seuil, toute méthode destinée a y mener, sielle est efficace, devra accorder une large place a la pratique de ce comportement. Le grammaire, la pratique de la traduction et/ou fa mémorisation du vocabulaire peuvent faite partiede la méthode ou non: c'est d'importante secondaire par rapport a la necessité de la pratiquede ce qui est spécifié dans I'objectif». Langues Vivantes (1971-1981), 21 or.
Gai monografikoa 9
Lehen bi gai hauen inguruan sortu den liluraz hitzegin dugularik, ez genukesarrera hau bukatu nahi lilura horren arriskuak aipatu gabe. Izan ere, gai hauenberritasunak bat baino gehiago itsututa utz dezake eta gauzak beren onetatik ateratzera eraman. Bada ordua gauzak patxadaz eta zentzu onez hartzeko. Europanhizkuntz irakaskuntzaren arloan pilpilean dauden bi gai hauek aurkeztearen helburua, euskara-irakasleei lehen eskuko materiala eskaintzea izan da, gero bakoitzak gauzak aztertzeko eta sakontzeko egokiera izan dezan.
Komunlkazio-joerakhizkuntz irakaskuntzanHABE. Euskalduntze-Saila
1. KOMUNIKAZIO·GAITASUNA
2. BIGARREN HIZKUNTZAREN IRAKASKUNTZARAKO PROGRAMAZIOKOMUNIKATIBOA
2.1. Planteamendu teorikoaa) Osagai linguistikoa eta diskurtsiboab) Osagai psikologikoae) Osagai soziokulturala eta erreferentziala
2.2. Planteamendu praktikoa edo estrategiaa) Estrategiaren orientabidea
1. Osagal linguistikoa: Hizkuntza funtzionala erabili2. Osagai erreferentziala: Hizkuntza bere kontextu errealean bizi3. Osagai diskurtsiboa: Hlzkera-mota desberdinak bildu eta sailkatu4. Osagai psikologikoa: lkaslearen autonomía bultzatu
b) Komunikazio-metodoak gaurregune) Bitartekoak
Bigarren gerra mundialaren ondoren,bigarren hizkuntzen irakaskuntzan gertatu den aldaketarik nabariena komunikazio-jceren indartzearena izan da. Joeta hau gero eta gehiago indartu da1960 .urteaz geroztik, metodo audiobisualen abiapuntu metodologikoen oinarrian dagoelarik.
Ikuspegi honetatik begira, hizkuntzatresna edo Ianabesa da, erreminta; etatresna hau gabe ezinezkoa da gízanabakoen artean benetako harremana sortzea, Hizkuntza ez bait da bakarrik el-
karrekin lotutako perpaus batzuren melodía hutsa. Hizkuntza egoera jakin hatzuren harnean gertatzen da eta ezindaiteke bereiz nolanahi egoera horietatik. Egoerak eta hizkuntza oso loturikdaude; hobeki esan, hatera doaz. Formula honek bilduko luke, Pottier-en ustez, komunikazio, egoera eta mezuarenarteko harreman-modua:
KontextuaKomunikazioa = + Mezua
Egoeta
Gai monografikoa
1. KOMUNIKAZIO-GAITASUNA
Ondorioz, bigarren hizkuntzen irakaskuntza/ikaskuntza ikasle helduenkomunikazio-gaitasuna lantzen ahalegintzen da eta horretarako ikasle horren arazo psikologikoak ere kontuanhartzen ditu, Era berean, inguruneareneta murgildu behar dueneko giroarenfaktore soziokulturalak ere aztertzenditu eta hizkuntz gaitasuna ere bai,noski. Beraz, kornunikazío-gaitasuna erdiesteko hiru faktore hauen azterketaegiten da eta faktoreon arteko harreman-mota ezarri.
Komunikazio-gaitasunaren oinarria,beraz, osagai ezberdin hauen artekokonbinazioan datza:
- Osagai linguistikoa: ikasten ari denhizkuntz ereduaren arlo guztiak (fonetikoa, lexikoa, morfosintaktikoa ... ) erabiltzeko ikasleak duengaitasuna.
- Osagai diskurtsiboa: hau da, hízkera-mota ezberdinen ezagutza eta berauen moldaketa eta eraketa, komunikazio-egoeren parametroak funtziotan emateko.
- Osagai erreferentzlala: experientzieremuen eta objektuen ezagutza etaberauen arteko harremanak,
- Osagai soziokulturala: gizarte-arauen edota gizabanako eta erakundeen artean ematen diren harremanmoduen ezagutza eta moldaketa.
Komuníkazio-gaitasuna lortzeko ahaleginean, osagai ezberdin hauen eraginmaila ez da beti indar berekoa. Ikaslehelduaren ezaugarri psikosozialek, esaterako, osagai hauetako baten edo besteten partehartze handiagoa suposatzendute. Komunikazio-gaitasuna planteatzeko orduan, beraz, estrategia índibiduala zehazteak berebiziko garrantziadu, bera baita, planteamendu osoan zehar aldagai nagusia.
11
2. BIGARREN HIZKUNTZARENIRAKASKUNTZARAKOPROGRAMAZIOKOMUNIKATIBOA
2.1. Planteamendu teorikoa
a) Osagai linguistikoa eta diskurtsiboaKomunikazio-gaitasuna helburu duen
hizkuntz programa ez dator hizkuntzegituren arabera definiturik eta sailkaturik, kornunikazio-Iuntzioen araberabaizik, Azken finean, programa edo«Syllabus» honetan hízkuntzaren funtzio komunikatiboa azpimarratzen etalantzen da, beste dimentsio guztiengainetik.
Hizkuntzaren dirnentsio komunikatiboak badu bere unitatea: perpausa, baína ez bakarrik bere dimentsio linguistikoan, baizik eta egintza komunikatiboan perpaus hori ematen deneko kontextuaren harnean. Horrela, keinua,esate-modua, intonazioa, kontextua beta, unitate horren elementu dira. Ikasleak menperatu beharreko hizkerak, definitu den unitate txiki horren araberaantolatzen dira, beti ere hízkera horieklantzearen helburua erabiltzearena delarik.
Gaurregungo ikerbide honen egiazkoegoera hauxe da: eredu teoriko batzuten deskripzioa besterik ez da egiten;eta oraindik eredu horien garapen praktikoa defínitzea urrun eta ilun ikustenda. Zenbait hizkuntzari dagokionez (ingelesa, frantsesa, gaztelera ... ), ereduteorikoa definituta dago eta kasu hauetan norabide jakin bat markatzen da,baina ez gehiago. Izan ere, teoría ge·hien aurreratuta dagoen kasuan, ingelesarenean, estrategia bera definitu gabebait dago oraindik.
b) Osagai psikologikoaHizkuntz ikasleak bere jatorrizko
hizkuntzan komunikatzen badaki, hitzegiten du, keinu eta ikurrak ulertzen ditu. Ikaskuntza berriak komunikamenabeste kultur eremu hatera zabaldukodio, hizkuntz kode berriaren bidez. Hedapen horrek oraín bertan eta bere kul-
12
turkideekin nolako harremanak dituenpentsaraziko dio eta, agian, komunikazio hori ere hobetzera bultzatuko du.
Komunikatzen ikasteko hizkuntzazjabetu behar da, hau bait da komunikazio-tresna nagusia, nahiz bakarra ezizan. Beste elementu batzu ere eskuratu behar dira, komunikazio-gaitasunariburuz eman dugun definizioaren atabera: herritarren ohituren ezagupena,munduaren zatiketa berria, bizitzarenbeste ikuspegi berri bat, zibilizazio inplizitoak, hots, bertako kulturaren osagaiak. Hizkuntza ez da kode bat bakarrik, filosofía ere bada (munduarenikuskera).
Komunikatzen ikasiz, beraz, jokabidea aldatu egiten da eta nortasuna erebai. Hiztun berriak bere nortasunaosatzen du, beste kultura batez jabetuz.
e) Osagai soziokulturala etaerrejerentziala
Komunikazio-gaitasunak oso mailaezberdinak izan ditzake, ikaslearen nahien eta beharren arabera. Ikasle batekbigarren hizkuntza turismoa egin ahalizateko menperatu nahiko luke; bestebatek bere lanbidearen inguruan atetatzen diren zientziazko liburuak irakurriahal izateko; izango da norbait atzerriko telebista eta irratiak ikusi edo entzun ahal izateko nahi duena ere.
Edozein egoeratan saihestu ezin denahizkuntza beta da; hau da, hizkuntzaikasle guztien nahien azpikaldean etaoinarrian dagoen tresna da. Alabaina,kornunikazio-gaitasuna ezin daiteke lorhizkuntzaren ezagutza hutsarekin, osagai soziokulturalak ere berebiziko garrantzia baitu ikaskuntza prozesuarenune honetan.
Osagai hauen zenbait adibide emangodugu jarraian.
a) Hizkuntza bakoitzak, hizkuntzedukietatik at, baditu bere kodeak, hizkuntza hori hitzegiten duen herriarenkulturari lotuak: keinuak, egoteko modua, isiltasuna, bide-seinaleak, ikonoak ... Komunikazio-gaitasun minimoalortu nahi bada, kode hauek . ikasleei
Konuuukdzio-hurbilbidea
barneratzen saiatu behar du irakasleak,hizkuntza kontextu jakin eta definitubatean gertatzen baita.
b) Irudikapenak edo errepresentazioak. Kultura bakoitzak badu bizidunak eta gauzak ikusteko modu berezia,Izariak, kalitateak, konnotazioak... ezdita berdinak zibilizazio guztietan. Hizkuntz ikasleak irudikapen horietaz jabetu behar du. Adibidez, guretzat Euskal Herria Aturritik Ebroraino doa.Landareen eta abereen denotazioak berdintsuak dita hiru hizkuntzetan, bainaez konnotazioak edo azpiesanahiak: zakurra, idia, azeria, haritza, iratzea,usoa ... Hernen nahasketa handiak ditugu «erdal herriarekin», Auzia hau da:Europa· estandarizatuaren zatitxo batsoilik ote garen ala geure arketipoakbaditugun. Alor honetan euskaldun deskulturatuak ere ikasle gara, Beraz, herri kulturaren berbiztea ez da bakarrikeginbide gramatikal bat. Euskal etnokomunikazioa ere ikasgai bat litzatekeeta baita ikergai ere.
e) Gizarte-hizketaren arauak, Hizkuntzak baditu bere mailak. Ez da berdin mintzatzen familian eta lantegian,apaizarekin eta dendariarekin, lagunartean eta adiskideekin. Zuka ari garenean eta hika ari garenean, aditza erabiltzeko aran zehatzak daude. Hunkipenek eta salerospenek, amodioak etagerrak badituzte hiztegi eta intonaziobereziak. Ohargarri da, esate baterako,jatorrizko euskaldunek alokutiboak hitzetik hortzera erabiltzen di tuztela etametodo guztiek alde hatera uzten dituztela. Hizkuntza erraztuz, berezko berotasuna kendu egiten diogu, eta aldi berean komunikagarritasuna ere bai,
d) jatorrizko mintzagaiak. Bainanola ikasi egiazko hizkerak edo mintzamoldeak? Orain arteko metodoek mintzamolde horiek baztertu egin dituzte,«gramatikalak» ez zirelako edota zailakzirelako. Irakasleek hizkuntza pedagogikoa asmatu dute eta ikasleek gutxitanerabiltzen diren esaldiak ikasi dituzte.Eskolako hizkerak, gramatikalak izateagatik, komunikazioaren oztopo ger-
Gai monograiikoa
tatu dira askotan. Gaurregun irakasleeketa metodogileek umekeriak eta esakune funtsgabeak baztertu egiten dituzte.
Azken hogei urteotan Europan zehareginiko experientzien alde onak eta zuloak begi bistakoak dita, baita ere experientzia horien kontextua eta ingurunea. Garbi dago egiten diren ahalegineta ikerketa guztiak helburu baten atzetik doazela: bigarren hizkuntzaren ikaskuntza lehenbailehen eta ahalik etadenborarik laburrenean lortzea.
Inork ez du sinesten akatsik gabekometodorik dagoenik. Arazoa beste batda: ea hobetu eta bidera daitezkeen azken urtetako praxiak begi bistan uztendituen akatsak. Orain arte egindakoikerketek askoz balio handiagoa ematendicte ikaslearen motibazioari, nahiarieta ekiteari, edota irakaslearen prestakuntzari, metodo jakin batí jarraitzearibaino. Hala eta guztiz ere, pedagogo,glotodidakta eta irakasleen lana da, experientzla, teoria eta egoera berrien atabera, metodoak zorroztu eta hobetzea.Dena den, komunikazio-gaitasunarendefinizioan ez da metodo jakinik proposatzen, orientabide batzu baino: ikasgaietan jatorrizko elkarrizketak eta mintzaldiak sartzen dituzte, kalean, familian edo jatetxean magnetofonoz hartuondoren. Artifízialtasun osoa ezin dakendu. Baina, ahal den neurrían, suntsitu beharra dago ikastetxearen eta bizitzaren arteko muga. Pedagogiak eskolako mintzagaiak eskatzen ditu. Halaere, lehenbailehen irakatsi beharrekoakdira gizarteko mintzagaiak ere.
2.2. Planteamendu praktikoa edoestrategia
Baina hor dago oraindik gramatikaren auzia pil-pilean, Lehen esan dugunez, komunikazio-gaitasunaren oínarrian ezagutza linguistikoa bait dago.Teotiaz erraz saihesten da arazo hau,ezikusiarena eginez; baina praktikanhauxe da irakasle bakoitzaren eguneroko kezka larda. Nekeza da puntu honetan teoría eta praktikaren arteko sintesia egitea,
is
a) Estrategiaren orientabidea1. Osagai linguistikoa: Hizkuntza
[untzionala erabiliHizkuntza funtzionala, komunikatze
ko erabiltzen den hizkuntza da ikasgai,Orain arteko prograrnek hizkuntzalarien zatiketak onartzen zituzten. Hizkuntzalaritzak gramatikako egitura batzu mugatu ditu eta ikerketek finkatuakdituzte gutxi-asko oinarrizko hizkuntzaren neurriak, esaldirik erabilienak etahitzen maiztasuna. Metodogileek metodo progresiboak antolatu zituzten, egiturarik erabilienetatik bitxienetaraino.Errepika-ariketek sortarazten zuten gero egitura bakoitzari zegokion hizkuntzautomatismoa.Joera honen arabera, komunikazio
gertakariak (communication events) dira ikasgai nagusiak.
2. Osagai errejerentziala: Hizkuntzabere kontextu errealean bizi
Hiztun berriak komunikazio-gertakariak zuzenean bizi behar ditu. Jakin dezala zer gertatzen den hiztunen arrean,egiazko egoeran komunikatzen ari direnean, Hona, adibidez, sei esaldiko elkarrizketa, bidaiariaren eta herritarraren arrean:
Hlzketa-egintzak
1.-«Barkatu, jauna.2.-Bai; zer nahi duzu?3.-Non dago postetxea?4.-Jarrai bideari eta ezkerreko le
hen kalean ... Ulertu duzu?5.-Bai, Mila esker6.-Ez horregatik»,
14
Kornunikazio-gertakari hau J. Sinclair-ek eta R. Coulthard-ek egitura bezala aztertzen dute. Hemen harremanbakarra dugu, informazioa eskatzea.Hizlatiek hiru hizkuntz trukaketa (exchange) egiten dituzte: hasiera, garapena eta amaiera. Trukaketa bakoitzeanbi esaldi ageri dira: bidaiariaren iniziatiba eta herritarraren erantzuna. Egitura honen zatirik txikienak hizketa-egintzak ditugu (Speech acts). Kasu honetanhamar dira. Azterketa osatzeko, intonazioak, keinuak, aurpegiko expresioaketa abar azaldu beharko genituzke. Horretarako bideoak erabiltzen dira, komunikazio-gertakariak aurkezteko.
.3. Osagai diskurtsiboa: Hizkeramota desberdinak: bildu etasailkatu
Komunikaziozko ikaskuntz programabatean, gertakari horiek hizkuntz funtzioen arabera sailkatzen dita eta hauekmintzagune berezitan biltzen. Adibidez:agurtzea, eskatze eta eskertze-funtzioakliburudendan, hiztuna erosle delarik.Komunikazio-gertakari guztiak ezin daitezke aurretik asma. Horregatik, metodogileek mintzagai-eremu (thematicfields) zabal batzu mugatu dituzte. Zehaztasunetan sartu gabe, bona hemenfuntzio batzu: nortasuna ezagutaraztea,eskatzea eta eskaintzea, ekintzak edogertakariak kontatzea, iritzien eta hunkipenen azalpena. Ohargarri da, esatebaterako, hamar puntuko zerrenda herbera erabiltzen dela gaurregungo zenbait metodotan («Follow me», «Archipel», «Mainline»).
Komunikazio-egoerak hasieratik ikasleen beharrei erantzunez biltzen dira,Zer jakin behar dute turistek, salerosleek, langileek, lanean edo bidaian, dendan edo jokoan komunikatu ahal izateko, hau da, aurkezpenak egiteko edofamiliaz, osasunaz, eguraldiaz jarduteko?
Mintza-jokabiderik arruntenetatik hasi dira hizkuntzalariak, eta gero noziobereziak zerrendatu dituzte: nortasuna,etxea, salerosketak, etab. Eta, azkenik,
Komunikozio-hurbilbidea
nozio orokorrak ere zehaztu dituzte.Egoera guztietan erabiltzen dira hauek,hala nola izatea, lekua, zenbakiak, neurriak, denbora, erlazioak etab.
4. Osagai psikologikoa: Ikaslearenautonomía bultzatu
Ikaskuntza ikaslearen behar eta motlbazioetan ardaztuz antolatzen da. Hizkuntza berriaren geroko erabilerak hautarazten ditu rnintzagaiak eta komunikazio-gaitasunaren mailak mugatzen.Ikasleen nortasunak eta motibazioekezarriko diote neurria ikasgaien aukerari eta ikaskuntzaren lastertasunari.
b) Komunikazio-metodoak gaurregunHizkuntza hitzeginez ikasten da.
Ikasleek hizkuntza berria komunikazioedo ekintza-tresna bezala erabiliko dute. «Ikaskuntz lanetan saia gaitezenahaleginean hizkuntza berria komunikazio eta ekintza bezala erabiltzen» (Coste, 1981). Ikastunitate bakoitzak hiruzati ditu: komunikazío-gertakarien aurkezpena, gramahizkuntz ariketak etapragmahizkuntz ariketak (Dalgalian,1981). Gero eta gehiago aipatzen dagaurregun laugarren zati edo alderdibat: herriaren kultura.
1.-Komunikazio-gertakaria elkarrizketa edo hizkuntz ariketa baten bidezaurkezten da. Azpimarra dezagun, ikasgaiaren ardatza komunikazio-funtzioakdirela egoera berezi baten kontextuan.Ikastaldiko komunikazioak ere interesa sortzen du eta interesaren sortze hori programa funtzional baten harneansailkatu behar da, bere emaitzen arabera.
Klasearen hasieran irakasleak etaikasleek helburuak finkatzen dituzte,ahal dela ikasi nahi den hizkuntzan, etabestela ama-hizkuntzan. Adibidez: «Janari-dendan zerbait eskatzen eta ordaintzen ikasiko dugu»,
2.-Gramahizkuntz ariketak egitendira irakaslearen zuzendaritzapean edota tresnen bidez. Komunikaziorako behar diren automatismoez jabetzea etahizkuntz arauak ulertzea da une gra-
Gai monograjikoa
rnatikal honen helburua. Hernen egíturariketak, galde-erantzunak, zinta hutsunedunak eta abar erabil daitezke,beste edozein metodotan bezala. Bainaguzti honen helburu hurbila berehaladatorren bigarren uneko rnintza-praktika da.
3.-Pragmahizkuntz ariketak: Ariketa hauen bidez komunikazio-gel'takariapasarazten da alegiaz eta errealki. Irakasleak berak laguntzen die ikasleeimintzabide batzu proposatuz (antzerkia,rol-jokoak etab.). Hasíeran elkarrizketak zehazki zuzenduak dira; gero gutxiago. Hiru ariketa mota desberdinerabil daitezke: irudimen-ariketak, alegiazko komunikazioa, komunikazioekintzak.
Irudirnenari dagozkion ariketak osoonargarriak dira, hizkuntzak bai baitdu olerki funtzioa ere. Hizketa atsegingarrí eta jolasbide gertatzen da, azkenfínean. Bere sormena eta irudimena erabiltzera bultzatu behar da ikaslea, ikasten ari den hizkuntzarekin jostatuz. Bere nortasunaren adierazpen askeaz zetaadierazten digu ikasleak: hizkuntza berriaz jabetzen ari dela. Baina horrekez du esan nahi egiten dituen esaldihoriek komunikazio normal batean erabilí ahal izateko bezain zuzenak dírenik.
Hona zergatik itzuli behar den betialegiazko ariketetatik egiazko komunikazioetara. Honetan ere irudimena danagusi, hiztunak eguneroko egoerazgain beste funtzio asko ere erabiltzenbait ditu. Baina pedagogiak ez du berelekurik galtzen, talde osearen irudimenindarra ikasi nahi denaren rnendean jartzen bait da. Honelako egitura, halakofuntzioa, komuníkazio-erak, arrazonamendu eta argibideak dira beti tartean,hau da, gorabehera pedagogikoak.
Komunikazio-saioan ad denean, ikaslea hizkuntza erabiltzen ad da noski,baina hizkuntzaz kanpoko komunikazíolana ere egiten du. Auzia ez da, beraz,soil-soilík ikaslea etengabe perpausaksortzen eta adíerazten edukitzea, baiziketa lehen puntuan definitu den komu-
15
nikazio-gaitasuna bere konplexutasunosoan hartzea,
Helburu hau lortzearren, hona hemen zerrbait pragmahízkuntz aríketarenzerrenda laburra:- Berriak biltzea: galderak, elkarrí
kuskak, egunkaríak eta aldizkariakirakurtzea.Kultur harremanak: ikasi nahi denhizkuntza erabiltzen den tokian egonaldiak egitea; gutunak idaztea; telefonoz deitzea; telebista ikustea;írratia entzutea ...
- Berezko elkarrizketa duten gizartejokoak: musjokoa, monopolia, kartatan familien jokoak ...
- Kultur ekitaldiak: ikuskizunak, bertso-jaialdiak, kan taldiak, antzerkía,kirol-saioak, demak ...
4.-Azken pausoa hau da: komunikaziotik kulturara, ikaskuntzaren zabalkuntza alegia. Une honetan ikaslea euskal kulturaz jabetzen ari da, interesguneez baliatuz, geografian euskal izendegia erabiliz eta abar. Zenbait metodogilek azpimarratzen du ikasleak hasieratik sartu behar duela kultura bizian,kulturaren sortzaile bilakatuz, abestiak,bertsoak, antzerkiak eta hitz-jokoak asmatuz. Ludikotasuna bultzagarri onada edozein adinetan. Alor honetanagertuko da ikaslearen motibazioa etaírakaslearen bizkortasuna.Lau une hauen berezitasunak azpi
mana ditzagun. Ez dita berdinak, elkarren osagarri baizik. Egiazko elkarrizketak sortzen dituzte itudikatze-ariketek. Programaketa eta kontrola beharrezkoak dita. Hau dena programa malguetan sartu eta antolatu behar da, oinarrizko hizkuntz egíturen erabilpenaeta lantzea segurtatuz, hau da, maizenik beharko direnak eta jatorrenak.
Guzti honek egitura bat eskatzendu. Ariketa hauen bidez ikasitako funtzioek beraiei dagozkien egitura etaesaerekin loturik egon behar dute.
Ekintza hauek aitzakiak dita, egiazko .egoerak sortzeko edo hizkuntz produkzioa hobetzeko bide izan daitezen.
16
Hurbilbide honek zera suposatzen du:gaitasuna ez dela deus jarduerarik gabe. Baina ez dezagun ahaztu kornunikazio-ekintzak ahulak direla hizkuntz gaitasuna falta denean.
e) BitartekoakKomunikazio-teoriari jarraituz, bi
tarteko guztíez baliatuko da hizkuntzikaslea: ikasgela, idazkiak, ikusentzungailuak, irratia eta telebista. Beti izan·go zaizkio probetxugarrri errepika-tresnak: kasetea, bideoak, etab. Lehengohiru orientazioen -komunikazio-ikaskuntza, hiztun berriaren autonomía etakomunikazio ekintzak- ondorio da aukera zabal hau. Herriaren heineko hedadura ematen diote mass-rnediek hizkuntz ikaskuntzari eta zenbaitetan herri batekoa baino zabalagoa ere bai.Eta horrela jalgitzen da hizkuntz ikaskuntza ikastetxeetatik, edozein lekutanerabiltzeko moduan.
Eta zein da irakaslearen lana? Honeneginkizuna ez da murrizten horrenbestez; aitzitik, zabaltzen ari da. Tresnak
Komzmikazio-l111rbilbidea
erabili ahal izateko, beraiei dagozkienmaterialak behar dira eskuartean.«Hardware» eta «software», hau da,tresneria eta programak bereízten dituzte USAtarrek. Bestalde, mass-mediakberak ere mezu direla zioen Mac Luhanek. Irakasleak aurrez prestatu beharditu emankizunak eta programaren harnean antolatu. Ikas-tresneriak ez dususpertzailearen zereginik ordezkatzen;susperketa prestatu egin behar da auzoeta etxeetan, talde txikien edo telefonoaren bidez. Beste eginkizun eta lanbide bat ari da sortzen irakasleareninguruan: kultur suspertzaileena, Ikaslearengandik hurbil <laude eta programari hobeto jarraitzeko laguntza ematen diote.
Ikasleen eta irakaslearen lana errazten dute multimediek. Irakasleak ezdu errepika aspergarritan aritu beharrik; ikaskuntzako baliabideak asmatueta antolatzeko astí gehiago izango duhorrela, Ikasleak, berriz, bere neurrikotresnak hautatuz, hizkuntz ikaskuntzabere gain har dezake.
LAS CORRIENTESCOMUNICATIVASENLA ENSEJ'l'ANZADE LAS SEGUNDAS
LENGUAS
A partir de la década de los 60 las corrientes comunicativas están en pleno auge en elmundo de la enseñanza de segundas lenguas;definida ya en los principios de la metodología audiovisual, está conociendo su desarrollo y potenciación de la mano de los profesores Wilkins, Trim, Brumfit, Johnson...Desde esta perspectiva se define la capaci
dad de comunicación, como capacidad quecombina los distintos factores que intervienenen el acto comunicativo:- componente lingüístico: capacidad del
alumno para asimilar y utilizar todos los aspectos (fonético, léxico, morfosintáctico... )de la lengua.- componente discursivo: capacidad del
alumno para organizar y clasificar los distintos tipos de discurso y utilizarlos en contextos comunicativos.
- componente referencial: capacidad delalumno de conocer y utilizar los signos, gestos, expresionesmímicas... que se utilizan enel acto comunicativo.- componente sociocultural: capacidad del
alumno de conocer y utilizar todos los aspectos relacionados en las normas de sociedad yaspectos de la cultura que intervienen en elacto comunicativo.Los programas que se definen en pro de la
consecución de la capacidad de comunicaciónen la enseñanza de segundas lenguas, combinan estos componentes, asignándoles a cadauno de ellos un valor determinado en funciónde los objetivos generales que se pretendeconseguir, pero teniendo en cuenta la aportación de cada uno de los factores en el proceso comunicativo.
Gai monografikoa 17
APPROCHES COMMUNICATIVES DANSL'ENSEIGNEMENTS DES DEUXIEMES
LANGUES
A partir des années soixante, les approcbescornmunicaiiues sont e11plein essor dans lemonde de l'enseignement des deuxiémes tangues; déjinies des le début de la métbodologie audiooisuelle, ils connalssent leur déoeloppe111e11tet impulsion gráce au trauall desprojesseurs \Vilkins, Trlm, Brumjit, Joh11so11...
De ce point de uue la capacité de commuuication est déjinie comme étan: celle quicombine les dífférents facteurs interuenantdans l'acte communicatl]:
- composante linguistique: capacité del'éléue d'assimiler et d'utlliser tous les aspects(pbonétlque, lexical, morpbosyntaxique ... ) dela tangue.
- composante discursioe: capacité de l'éléve d' organiser et de classtiier les différentstypes de discours et de les utiliser dans descontextes de communication.
- composante réiérentielle: capacité del'éléoe de connaltre et d'uttllser les signes,gestes, expressiohs, mimiq11es... utilisés dansl'acte communicatlj.
- composante socio-culturelle. capacité del'éleve de connaltre et d'utiliser tous les aspects en rapport auec les normes sociales etles aspects culturels qui interuiennent dansl'acte communicatii.
Les programmes qui se déjinissent en fa·ueur de la réalisation de la capacité de communication dans l'enselgnement des deuxiémes tangues, combinent ces composantes totaen leur assignant a cbacune d' entre elles, uneualeur déterminée en fonction des objectif sgénéraux que l'on prétend attelndre, mais tenant compte l'apport de cbacun des [actearsdans le processus communicati].
COMMUNICATIVE APPROACHES TO SECONDLANGUAGE TEACHING
Starting in the slxtles, communicative approaches have reached wide recognition in the second-language-teaching world; they can bespotted in the principies of audio-visual methodology and they are being developped by Professors Wllkins, Trim, Brumfit, Johnson...
Capaclty of communlcation is the ability tocombine the different Iactors that take placein the communicative act:- linguistic component: student's ability to
assirnilate and use ali the aspects (phonetic,lexícal, morpho-syntactic] of a language.-- dtscourse component: student's ability to
orqanlzo and classify the different types of dlscourse and use them in comunicative contexts.
- referencial component: student's abilityto recognize and use signs, gestures, facial expressions ... used in the communicative act.- socio-cultural component: student's ability
to recognize and use ali the aspects relatadto cultural situations and social conventionsthat take place in the communicative act.The syllabuses alrned at reaching communl
cative capacity in the teaching of second languages combine these components and giveeach of them a determínate value in light of thegeneral aims of the course, although they keepin mind the importance of each factor in thecommunicative process.