Lehenengo eskailera mekanikoa instalatu zuen Otis enpresak erakusketa unibertsalean 1900. urtean Parisen.
• Eskailera edo zurubia eraikineko edo lurzoruko bi maila edo bi planta arteko komunikazioa egin ahal izateko jartzen den maila-sail kateatua da. Mailaz osatuta, artean eskailera-buruak ditu.
• Finkoa, garraiagarria edo mugikorra izan daiteke. Zabala bada, baita artistiko edo monumentala ere, harmailadi edo eskalinata du izena. Eramangarriak, berriz, esku-eskailera du izena eta mailak higiduran dituenak eskailera mekanikoa.