Bazen behin Itsaso izeneko neskatxo
bat edozergatik negar egiten zuena. Jan
nahi ez bazuen, negar egiten zuen,
margorik ez bazeukan negar egiten zuen,
amarekin ez bazegoen ere negar egiten
zuen. Beti egiten zuen negar. Kalera
irteterakoan negar egiten zuen baina
etxean gelditzen bazen ere negar egiten
zuen eta horrela egun guztietan.
Itsaso medikuarengana joan zen eta
negar egin zuen medikuak injekzioa eman
zionean. Baina injekzioa negarra kentzeko
zen eta hortik aurrera poz-pozik bizi zen
eta ez zuen gehiago negarrik egin.