Download pdf - PAPEREKO ZUZEU OSORIK

Transcript
Page 1: PAPEREKO ZUZEU OSORIK
Page 2: PAPEREKO ZUZEU OSORIK

2010

eko

azar

oa

3

Argitaratzailea: http://www.zuzeu.com.Xoraturikan E.M.Industrialdea 17. pabilioia.20160 Lasarte-Oria.Gipuzkoa.Zuzendaria: H. EtxeberriaZuzendari-ordea: Mikel LasaErredakzioa: Jon Benito,Ainara Gorostitzu, IzaskunPerez, Oier Aranzabal, Oihan Larrañaga, Iker Tubia,Irati Elizalde.Aparteko lankidetza: Andres eta Gudrun, JosebaBarandiaran, Javier Barrera,Joselu Blanco, Aleix Cuberes,Marie Darrieussecq, JosebaDerteano, Iñigo FernándezOstolaza, Gari Garaialde,Elixabete Garmendia, LanderGarro, Bertha Gaztelumendi,Drew Hammond, AselLuzarraga, Mikel Mayi, QuimMonzó, Yolanda Mendiola,Mesamadero, EiderRodriguez, Beñat Sarasola,Pedro Ugarte.Maketazioa: GarbineUbeda GoikoetxeaInformatika: JosebaKarrikiriArgitaralpenaren kontzeptua: zuzeu.comKudeaketa eta salmenta: Digitalak [email protected] Inprimategia: Antza. Lasarte-Oria. GipuzkoaInformazio gehiago:http://www.zuzeu.comLege gordailua: SS-1415-2010

Sarerako jaioak gara, baina paperean gatoz. Bai oteda paradoxa handiagorik?

Paperean egiten den kazetaritza gainbehera zetorrelaeta, euskarazko informazio eta iritziarentzat bide berriakurratu beharrak bultzatu gintuen zuzeu.com sortzera.Hala aireratu ginen 2009. urteko Apirilaren 14an.Denboratxoa pasatu da handik hona, paperak jarraitzendu eri baina desagertu gabe, eta geu ere hementxegaude arnasestuka baina bizirik oraingoz. Ematen duelkarren ondoan egin beharreko trantsizio batera konde-natuta daudela biak hala biak, papera eta sarea.

Ezer ez da ziurra, ordea. Inork ez daki zehatz infor-mazioarekin zer gertatu behar duen etorkizunean. Gaihorrexen inguruko erreportaje eta elkarrizketa bikainaskoak aurkituko dituzu papereko ale honetan zehar:Kazetaritzaren zazpi bekatuak aztertu ditugu. Etasareak euskaraz zer eskaintzen duen ere badakargubeste dossier batean. Baita beste gai aunitz ere, horixebaikenuen helburua, eduki desberdinez betetako aldiz-karia egitea.

Papereko ZuZeu hau eskuetan hartzen duen edozeineuskaldunek berarentzako moduko irakurgairen bataurkituko duela uste dugu. Etengabe ahalegintzen garahorretan zuzeu.com albistarian. Hemen bezala han,saiatzen gara euskaldunon arteko sare proaktiboaehuntzen eta gorpuzten. Geuk bezalaxe idatz eta argita-ra dezakezu zuk zeuk ere. Edo gutxienez iritzia emanedo zeuri bururatzen zaizuna. Zeuk nahi duzuna egite-ko dago zuzeu.com, baita ixilik geratu eta tribukide-ari bazter batetik begiratzeko ere. Geure txikian, koloreaskotakoak baikara euskaldunok, zer gero.

Hortik aurrera jakin ezazu lagun andana ibili garelalanak denon artean banatu eta bakoitzak dakientxoaegiten. Dena esan behar bada, tartean sinadura han-diak ere ikusiko dituzu Papereko ZuZeu honetarakoberariaz idatzi dutenak, baina horrek baino gehiagopozten gaitu hainbeste gazte ikusteak inguruan, eraguztietara laguntzen.

Zeu falta zara, ordea. Eta gu ezin bizi zeu tartean izangabe. Papereko hau gustuko baduzu, zaude ziur sarekoaere gustuko izango duzula orain arte milaka zuzeularikmoduan. Ez duzu atea jo beharrik ere zuzeu.com zeure-zeurea duzu eta. Horixe esan nahi du horizontaltasunahitzak guretzat: zeu gabe ezin dugu geu izan.

H. Etxeberria

Gure aberria horizontala daN E G U KO A L E A

Page 3: PAPEREKO ZUZEU OSORIK

JAKIZU6. Zaindu zure arrautzak, maitea. I.GARAY

MUNDUKOAK10. Latinoamerika: marra baten garrantzia.

BERTHA GAZTELUMENDI

20. Afganistango gerra eta mezuen erabilera maltzurra.

24. Ali Lmrabet, kazetari debekatua. Y.M., I.E.30. Palestina, ikusi nahi ez duten herria.

AINARA GOROSTITZU

34. Aurtengo lau irudi politiko. A.CUBERÉS I DÍAZ

4

ZUZEU46. Soslaia: Joseba Kerejeta. JOSEBA DERTEANO

118. Arrastoak ZuZeuren bidean.

DILINDAN48. Euskararen sarea. OIER ARANTZABAL

ARGAZKITAN84. Hementxe dago Tijuana. GARI GARAIALDE

100. Paris euripean. LANDER GARRO

KULTURA

104. Elkarrizketa: Julen Gabiria. JOSEBA DERTEANO

108. Irene Nemirowskyren Hendaiako etxea.EIDER RODRIGUEZ

AZTERKETA: KRISIAForrest Gump gara. JOSEBA BARANDIARAN

40

DOSIERRA: KAZETARITZARENZAZPI BEKATUAKIASKUN PÉREZ, JAVIER BARRERA

62

LITERATURA. 20 liburu hamarkadabaterako. BEÑAT SARASOLA

88

Page 4: PAPEREKO ZUZEU OSORIK

2010

eko

azar

oa

76

JAKIZU / KONTSUMOA

Zainduzure arrautzak,maitea

ahi baino gehiagotan gerta-tzen da konfiantza ematendiguten lekuetan erosten

ditugula arrautzak: harakinarenean,barazkiak saltzen dizkigunaren dendan,okindegian… “Baserrikoak dira”, esatendigute, edota txartel bat dute aurrean:“Arrautza fresko-freskoak”.

Supermerkatuan baino apurtxo batgehiago ordaintzen ditugu, baina pozikjoaten gara etxera, arrautza kontuak ezbaitira txantxetarakoak: jaten duzunhorixe zara.

Ohar bat, hala ere. Apustu egiten dizu-gu, hamar alditatik ia guztietan, zurearrautzak ez direla munduko onenak etairuzurra egiten dizula konfiantzako den-dari duzun horrexek. Guri, behintzat,probatu dugun leku guztietan gertatuzaigu, mugaren bi aldeetan, gainera,Donibane Lohitzunen eta Irunen.

Prezioa halakoxea zutenez, arrautzabikainenak erosten genituela uste genuen,baina etxera iritsi, oskoleko etiketari begi-ratu eta 3 dioen zifra ikusi dugu numera-zio konplexu baten aitzinean. Zer esannahi du honek?

3 zenbakia arrautzan idatzita ikusteakesan nahi du, arrautzarik merkeena erosiduzula. Arrautza hori jarri duen oiloa,estu-estu bizi dela kaiola batean, egune-ko argirik ikusi gabe hilko dela eta janere, batek daki zer jango duen.

Europar Batasunean, lau maila daudearrautzentzat eta derrigorrezkoa dutearrautza guztiek kode bat eroatea oskole-an. Hortik hasi: koderik ez badute eta ezbadira zeure izebaren oiloenak, ez erosikoderik gabeko arrautza horiek.

LAU MAILAK

0 zenbakiak esan nahi du zifra horidaraman arrautza biologikoa dela. Alegia,oiloak aske ibiltzeaz gain, elikadura erezaindua dutela. Zenbateraino zaindua?Hori beste kontu bat da, arrautza biologi-koek euren arteko mailaketa ere bai bai-tute, baina oro har, %80 gutxienez elika-dura ekologikoz hazita daude oilo horieketa debekatuta dituzte antibiotiko etabestelako botikak.

1 zenbakiak esan nahi du, arrautzahoriek jarri dituzten oiloak aske dabiltza-la, aterpean daudela baina kanpora ereateratzen ahal direla, 9 oilo metro koa-droko dentsitatean.

2 zenbakiak esan nahi du oiloak ezduela egunargirik ikusten, etxe itxi bate-an hazten baitute, baina zoru gaineanibiltzen da, behintzat.

3 zenbakiak esan nahi du arrautzahori jarri duen oiloa kaiola estuan bizidela, handik atera gabe, argi artifizialezegun guztian eta metro erdi koadroan, 9

oilo sartzen dituztela. Arrautza motahauxe aurkituko duzu sarrien, baitazeure dendari maitearen etxean ere.

NOLA IRAKURRI ETIKETA?

Oso maiz ikusiko duzu arrautza kaxakkanpotik publizitate bikaina daramala:“Aire librean hazitako oiloen arrautzak”,“Arrautza kanperoak”, “Arrautza fresko-ak”, “Omega 3 dutenak”... Baina kontubat da iragartzen dena eta bestea arrau-tzaren kalitate benetakoa. Hau, oskoleanidatzitako etiketak baizik ez dizu argituko.

Esaterako, oskolean 3ES48220010 eti-keta duen arrautzak erosi baditugu,honela egin beharko dugu irakurketa.

3 zenbakiak badakizu zer esan nahiduen, honez gero. Beste hiru zifrak, 0, 1edo 2 bakarrik izan daitezke.

ES horrek esan nahi du Espainianekoitzitako arrautzak direla. FR balitz,Frantzian.

48 zenbakiak erakusten du zein lurral-detako arrautzak diren posta kodearenarabera (Kasu honetan, Bizkaia 48)

220 zifrak erakusten du zein herrita-koak diren (Kasu honetan, Abadiñokoak)

010 zifrak, ostera, erakusten duAbadiñoko 10. arrautzategikoak direlaarrautzok.

Zeuk erabaki zein arrautza erosi, bainabehintzat ez zaitzatela engaina. Arrautzakontuak beti izan baitira garrantzi handi-koak. |

N...IÑAKITO GARAY...

PIX

ELA

DIC

T

Page 5: PAPEREKO ZUZEU OSORIK

ZER DIOZU?

Zein tresna elektroniko eramangozenuke uharte galdu batera?

TELEFONO MOBILAIzena: MaitaneGoikoetxea.Nongoa: Donostia. Zer: Mobila. Zergatik: Egia da ordenagailua dela osoena: telefonoa, telebista, irratia, internet,.. denaeskaintzen dizu. Baina,edonola, mobila da neretzat eraginkorrenaeta beti soinean daramadana. |

BATERE EZIzena: Joseba Flores.Nongoa: Amorebieta.Zer: Ezer ez.Zergatik: Bat ere ez, ze irla desertu batean ez litzateke entxuferik egongo, eta alferrikakoakizango lirateke.

HOME CINEMAIzena: Izar Alberdi.Nongoa: Azpeitia.Zer: Home Cinema sistema oso bat.Zergatik: Irla batean bakarrik egon beharbadut, musika entzuteneta filmak ikusten behintzat ez nintzatekeelako horrenbeste aspertuko.

ORDENAGAILU ERAMANGARRIAIzena: Ione Arbilla.Nongoa: Iruña.Zer: Ordenagailu portatila.Zergatik: Gehien erabiltzendudan tresna elektronikoabaita. Gainera, ordenagai-luarekin edozer gauza egindezaket: musika aditu, bideoak ikusi, jendearekinkontaktatu… Ordenagailuakfuntzio guziak bete ditzake,telebista izan daiteke, baitairratia, telefonoa edotaegunkaria ere. Dudarik gabeordenagailua da irla bateraeramanen nukeen tresna.

IRRATIAIzena: Iñaki Goikoetxea.Nongoa: Bilbo.Zer: Irratia.Zergatik: aukera gehieneskaintzen didana delako: musika, albisteak,... telebista ere izan liteke,baina ohitura gehiago dut irratiarekin.

TELEBISTAIzena: Miren Amuriza.Nongoa: BilboZer: Telebista.Zergatik: Gehien erabiltzendudana horixe delako.

8

Page 6: PAPEREKO ZUZEU OSORIK

1110

2010

eko

aben

dua

merika Latinoa zeda-rritzen duen seinalegeopolitiko eta estrate-

giko nagusiena muga da, EstatuBatuekin partitzen duen 3.500kilometroko marra sonatu hori,alegia. Hortik hegoalderako guztiguztia da Amerika Latinoa.

Hamaika filosofiaz, bizimoduz,paisaiaz, sinesmenez, politika ere-duz, arrazaz, hizkuntzaz... osatuta-ko eremua, etengabeko aldaketan

duguna. Ezin dugu izen bakarbatez aipatu Txile, Kuba, ElSalvador, Mexico edota Ekuadorherriak lotzen dituen lur zati itze-lezkoa. Baina, paradoxikoa diru-dien arren, hainbeste ezberdinta-sun aberatsen artean, bada elkar-tzen duen gauzarik.

Amankomuneko ezaugarri ezhorren polit bat nabarmentzen dabeste hainbat diferentzia distira-tsuren gainetik: pobrezia. Horren

Latinoamerika:marra baten garrantzia

Ezkerreko orrialdean,

Mexikoko burtsa.

OndokoargazkianSao Paulo

gauez. Hego eta

ErdialdekoAmerikako

finantzagune

oparoena da.

“Bizitza muga aunitzez osatuta dago. Ikusezinezkoak izaten direnak guretzat, aurrez aurre ditugun arte”

Heinning Mankell

LATINOAMERIKA / MUNDUKOAK

ATestua: BERTHA GAZTELUMENDI, OIHAN LARRAÑAGA Argazkiak: WIKIMEDIA

Page 7: PAPEREKO ZUZEU OSORIK

1312

2010

eko

aben

dua

ondorioz eraikitzen den errealitatea,herriz-herri errepikatzen da, etaarazo eta gatazka berberak sortzenditu Argentinan, Mexikon,Kolonbian, edo Perun. Kontraesanhonek ondo baino hobeto identifi-katzen du Amerika Latinoa. Etabaita ere, iparraldeko muga horipasatzeko gogo, desio, eta beharra,lehen munduko mitoaren atzetik.

Orain dela bi urte, Mexikoko ipa-rraldean, Tijuanatik 80 bat kilome-trotara dagoen Tekate izenekoherrian izan nintzen lanean.Tekateko basamortuzko mendiekmugako katea jarraitzen dute etaemigrazioarentzat ohiko pasabidearriskutsu bilakatu da. Izan ere,Tekatek, beste hainbat muga-herrikbezalaxe, gaurko Amerika Latinoa

BiztanleakAzaleraAntolaketa politikoa

Pertsonako BPG nominalaPertsonako EAPGiza Garapenaren indizeaKanpo Zorra (milioi dolarretan)Langabezia tasa

Mexiko107.978.9561.972.550 km² Errepublika Federala

8.143 dolar14.336 dolar0,854 (53. postua)117.000 milioi dolar%5,2 (2009ko uztaila)

Brasil193.017.6468.514.877 km² Errepublika Federal Presidentziala8.114 dolar10.427 dolar0,813 (75. postua)

216.100 milioi dolar%6,8 (2009ko uztaila)

Argentina40.518.951 2.780.400 km² Errepublika Federal Demokratikoa7.665 dolar14.559 dolar0,866 (49. postua)

135.800 milioi dolar%7.0 (2010)

Txile17.094.275 756.096 km² Errepublika Demokratiko Presidentziala11.428 dolar14.939 dolar0,878 (44. postua)

57.600 milioi dolar%8,3 (2010ko uztaila)

Venezuela30.102.382 916.448 km² Errepublika Federal Presidentziala11.502 dolar12.340 dolar0,844 (58. postua)

43.330 milioi dolar%7,8 (2009ko uztaila)

Kuba11.242.621 110.860 km² Estatu Sozialista, Herri-Demokrazia-9-700 dolar

0,863 (51. postua)16.790 milioi dolar%1,8

(2008)

Peru29.885.340 1.285.215,6 km² Errepublika Presidentziala

4.345 dolar8.646 dolar0,806 (78. postua)

32.830 milioi dolar%8,8 (2009ko apirila)

Bolibia10.027.644 1.098.581 km² Errepublika Presidentzialista

1.758 dolar4.425 dolar0,729 (113.postua)

4.495 milioi dolar%7,5 (2008ko azaroa)

Honduras7.793.000 112.492 km² Errepublika Presidentzialista

3.849 dolar3.793 dolar0,732 (115.a)3.411 milioi dolar%27,8 (2007)

Haiti10.033.000 27.750 km² Errepublika

1.153 dolar1.317 dolar0,532 (149. postua)

1.475 milioi dolarbiztanleriaren ia 2/3

Populazioa: 569.000.000 biztanleEstatu kopurua: 20 (Argentina,Bolivia, Brasil, Txile, Kolonbia,Costa Rica, Kuba, Ekuador, ElSalvador, Guatemala, Haiti,Honduras, Mexico, Nikaragua,Panama, Paraguai, Peru,Dominikar Errepublika, Uruguaieta Venezuela)Azalera: 21.069.501m2Pertsonako BPG (BarneProduktu Gordina) nominalezberdintasuna: 10.711 dolarPertsonako BPG nominal altuena: Venezuela (11.502dolar)Pertsonako BPG nominalbaxuena: Haiti (791 dolar)

Pertsonako EAP (ErostekoAhalmenaren Parekotasuna)ezberdintasuna: 13.628 dolarPertsonako EAP altuena: Txile (14.939 dolar)Pertsonako EAP baxuena: Haiti (1.311 dolar)Giza Garapenaren Indizearenbatazbestekoa: 0,821Giza Garapenaren Indize altuena: Txile (0,871)Giza Garapenaren Indizebaxuena: Haiti (0,521)Kanpo zorrik handiena:Brasil (216.100 milioi dolar)Kanpo zorrik txikiena: Belize(1.200 milioi dolar)

Latinoamerika

golpe batean ikusteko aukera ezinhobea eskaintzen du: lurralde guz-tietako indigenak, gazte pobreak,umeak sorbaldetan daramatzatenemakumeak… Hauek guztiak asmoberdin baten atzetik doaz: urrezkoitxura duen iparraldera ailegatzea.

Eta horretan zebilen Manuel ere.Manuel, 22 urteko gaztea, Hondu-rasetik zetorren, mugara heltzeko40 eguneko bakardea pasatuta. Nik

topatu nuenean muga non denasmatzea ezinezkoa gertatzen denareazko inguruan, ur botila bat etaarropa zikin batzuk zeramatzan gai-nean, besterik ez. Hiru egun zeramat-zan galdurik eta izututa. Tekatekomendietan, koyote (emigranteen tra-fikatzaileak) eta narkoen beldur zen.Ikusi ninduenean, bere lehen hitzakhauexek izan ziren: Non nago,Iparraldean ala Hegoaldean?

Etxeorratzak Buenos Airesen. AGUSTIN FAGGIANO

MUNDUKOAK / LATINOAMERIKA

Page 8: PAPEREKO ZUZEU OSORIK

14

Galdera metafisikoa nolanahi ere!Aurrean —eta Iparrari lotuta— baliz-ko lana eta aberastasunaren bideazabaltzen da. Hegoan, eta atzean,ostera, jaioterria, sustraiak, familia,hizkuntza, kultura… Biak ezin uztar-tu, gaur egungo Hego Amerikakoerrealitate antinaturalean.

Mugaren zein aldetan zegoen ezzekienak, beste askok bezala, ezzuen etorkizunik espero bere jato-rrizko lurretan. Hori da AmerikaLatino osoko metafora gordinbezain egiazkoa.

Behin baino gehiagotan gogora-tu naiz Manuelekin, non eta zertan

ibiliko ote den asmatu nahian:agian iparraldera iritsiko zen etahan atxilotu ondoren, deportatuegingo zuten paperik gabe zegoela-ko; agian lanean dabil Phoenix, LosAngeles edo bestelako EEBBetakohiriren batean, lan ordu luzeentruke soldata txiki bati ahalik etaetekinik handiena atera nahian,dirua Hegoan bizi den familiari iritsdakion; edo agian narkotrafikatzei-leen eskutan erori zen eta besteemigratzaile batzuekin batera lurazpian egongo da; edo balitekeetxean egotea ipar muga behingozgainditzeko irrikitan. |

Fabelak, Brasilgohainbat hiritako auzo

txiroak.

Haitiko Cap-Haïtienhiriko auzo txiro bat,behean, ezkerrean.Eskuinean, Villa 31,Buenos Airesko auzotxiroenetako bat.

MUNDUKOAK / LATINOAMERIKA

Page 9: PAPEREKO ZUZEU OSORIK

1716

2010

eko

aben

dua

Txilerenoparirik onena

Testua eta argazkiak: ASEL LUZARRAGA

ndo etorri Txilera,Latinoame-rika berriaren eredura. Ondoetorri atzerritar enpresari

zuria bazara, inbertitzeko dirua, zureaberastasunak azkar biderkatzeko gogoaeta, batez ere, eskrupulu gutxi badauzka-zu. Ondo etorri turista bazara eta gidali-buruek adierazitako bideetatik mugitzekoeta agintzen dizuten aldera begiratzekoprest bazaude. Ondo etorri ikusi behar ezden guztiari ezikusiarena egingo badiozueta komeni ez den ezeren berri ematekotentaziorik ez badaukazu. Ondo etorri

jatorrizko herrien alde folklorikoan etaagentziek adieraziko dizuten komunita-teetan egun bakan batzuetarako barne-ratzeko otzantasuna badaukazu (gehiegibarneratzea ere ez da komeni). Ondo eto-rri botereari men egiten dioten ideia apro-posak badakartzazu eta agintarien ezau-garri eder guztiak (benetakoak zein fik-ziozkoak izan) laudatzeko eragozpenik ezbadaukazu. Hori da Pinocheten garaikoTxile.

Ez, ez zait ahaztu Pinochet hilda dago-ela, izan ere, haren zaintzapeko konstitu-

“Hemen doazkizue testua eta argazki batzuk.Haietako batean nireetxean txangoaegin zuten turistak daude.Beste bietan aztiaren magia: manipulatutakoargazkia su-itzalgailurikgabe eta... abrakadabra, su-itzalgailuaagertutakoa!”

Aselen armairua aztiak poltsa agerrarazi ondoren.

Turistak Aselen etxean.

Armairua aztiak beremagia erabiliaurretik.

zioa eta egitura onartu zituen Kontzerta-zioak ezin hobeto egin du Pinochetenoinordetzaren administrari lana azkenhogei urteotan, lekukoa benetako jabeariitzuli arte. Hau da Latinoamerikarako etamundu osorako eredua. Neoliberalis-moaren laborategi txukun eta esanekoa.Ameriketako eskolakoen ikasgela kutuna.

Baina demagun atzerritarra eta zuriaizan arren, herria bizi den egiazko mailanbizitzeko ausardia daukazula. Demagunturista hutsa izateari utzi eta markatu ezdizkizuten bideetatik jotzea erabaki duzula.Demagun jendearen otzantasuna kolokajar dezaketen “ideia arrotzak” dakartzazula.Demagun ikusi behar ez dena ikusi ez ezik,leku publiko eta ireki batean idazteko lotsa-gabekeria daukazula. Orduan, gerta daite-ke halako egun arrunt batean lege betea-razteko uniformea jantzita daramatenhoriek, jeneral zenari lan zikina egitera ohi-tutako berberak, zure ateraino iristea.

Gerta daiteke, halaber, ordena gerrikoaneskegita daramaten horiek zure etxeangida turistikorik gabeko txangoa egin nahiizatea. Gerta daiteke haien arteanHowardesen ikasitako aztiren bat egotea,demagun Victor Hugo Blanco kapitainenbat dela. Gerta daiteke azti horrek maki-latxoa astindu eta inoiz ikusiko ez dituzungauzak zure etxeko bazterren batean age-rraraztea. Gerta daiteke hori nahikoa izatea minutu batetik bestera zu, “ideiaarrotzak” ekarri dituzun atzerritar hori,terrorista bihurtzea eta ordu gutxitan pan-taila leialak ospetsu bihurraraztea. Gertadaiteke funtzionario abegitsuek udakokanpamendu berezi batean izena emana-raztea, saria zuk beste merezi duten lagunberriak egin ditzazun eta Txilen egin duzunbideaz ausnartzeko behar beste denboraizan dezazun.

Ondoren, zorionekoa zu, justizia sistemaondo olioztatua ere ezagutuko duzu. Halako

O

MUNDUKOAK / TESTIGANTZA

Page 10: PAPEREKO ZUZEU OSORIK

2010

eko

azar

oa

1918

batean, zorte apur batekin, zure merezi-menduak ere jakingo dituzu, eta zure one-rako fiskalak eta polizia arduratsuek mimohandiz sortu dituzten frogak ere bai. Egunezegun, zu ezertaz jabetu baino askoz lehena-go zuretzat beren beregi idatzi duten gidoiaezagutzen hasiko zara, eta eman dizutenprotagonista eginkizunera ego-kitzen, denatxiletar gidoilari finek prestatu dizutenamaiera zoriontsura iritsi arte.

Pertsonaia berria ondo barneratzenlagunduko dizute bertako tokiko telebisteketa egunkariek, dagozkizun lerroak presabarik ikas ditzazun. Halako batean, zurepertsonaiak eman behar zuen guztia emanduela iragarriko dizute eta, hasieratik izanduten eskuzabaltasun berberarekin etxe-rako hegazkina ordainduko dizute, Txilekoesperientzia paregabea inoiz ahaztu ez deza-zun. Pentsa zenbat esperientzia berri zureetxean kontatzeko! Tamalez, zure etxekotxangoa hartan argazki kamera kendukodizute, zure onerako manipulatuko dituztenargazkiak ateratzeko eraman zutena ez bidezelako nahikoa eta, beraz, ez duzu edukikobenetan erakustekoa litzatekeen argazkisorta. Zorte apur batekin, funtzionario uni-formedunek ateratakoak oroigarri interes-garria izango dira.

Dena dela, ez pentsa ikuskizuneko pro-tagonista bakarra izango zarenik. Noizeanbehin, antzeko papera eman dieten maput-xeak eta okupetan mugitzen diren anarkis-tak ere izango dituzu bidaide. Gehienenthrillerrak zurea baino askoz lehenago hasiziren, noski, baina jakin behar duzuhaientzat prestatu dituzten gidoiak eta

zurea oso antzekoak direla. Beharbada,aztiek haien etxeetan agerrarazi dituztenobjektu miragarriak ez dira berberak,baina antzik ez dute faltako. Jakina, haieiezin diete etxerako hegazkinik ordaindu,mundu berriak ezagutarazteko gogoafalta ez badute ere, eta horregatik, ordai-netan, udako kanpamenduko egonaldialuzatu egingo diete, udarekin bateraudazkena, negua, udaberria, hurrengouda, hurrengo udazkena, hurrengo negua,hurrengo udaberria... ere ezagut ditzaten,Korear film hartan bezala, baina hangolakua eta baso ederrak ikusteko parada-rik gabe.

Tarte horretan, zorionekoa bazara, besteesperientzia gogoangarriak ere izango ditu-zu. Demagun lurraren haserrea ezagutzeadagokizula. Inon behar dutenei laguntzekoaukerarik ematen ez badizute, telebistakegunero ekarriko dizkizu hondamendiarilotutako zirkua eta egia baino ikusgarria-goa diren fikzioak. Zer esan meatzaridohakabeen reallityaren jarraipena egite-ko pribilegioa badaukazu. Ez dago ezerederragorik guztien presidentea (batzuenabesteena baino presidenteago, jakina)senideek aurreko egunean jaso zutenidatzia ofizialki noiz irakurriko duen itxa-rotea baino. Aldi berean hamaika tokitanegoteko gai den azti nagusiak eman behardituelako albiste on guztiak! Eta bera ber-taratzen ez den bitartean munduak itxa-rotea dauka. Azken finean, albistea ez dameatzariak ondo dauden, hori bigarrenmailakoa da. Partaide bihurtu zaituztenfilm erraldoi honetan garrantzitsuena aztinagusia aurreko egunean iritsi zen mezuhori irakurtzen eta mundu osoari erakus-ten agertzea da. Une loriatsu hori lekuguztietan gogoratzeko ondo gordeta era-mango du familiena izan behar zuenpaper zatia.

Hori dena eta gehiago bizi ondoren, ezesan Txileko esperientziak ez duenikmerezi izan. Eta batez ere ez esan dikta-dura apaindu horretatik ahalik eta urru-nen bidaiatzeko aukera ez dela Txilek egindizun oparirik onena! |

Ez zait ahaztu Pinochet hilda dagoela, izan ere, haren zaintzapeko konstituzioa eta egitura onartu zituen Kontzertazioakezin hobeto egin du haren oinordetzaren administrari lanaazken hogei urteotan

MUNDUKOAK / TESTIGANTZA

www.susa-literatura.com

Page 11: PAPEREKO ZUZEU OSORIK

2010

eko

azar

oa

2120

MUNDUKOAK / EZTABAIDARAKO EZTABAIDARAKO / MUNDUKOAK

eska beltzarana ageri zaigu aldizkariaren azaletik geuri begira.Sudurraren zati bat falta zaio. Aisha deitzen da, 18 urte ditu eta, su-durraz gain, belarriak ere moztu dizkiote bere senarrak eta harenfamiliak, euren ondotik alde egiten saiatzeagatik. “Hauxe daAfganistanen gertatuko dena, alde egiten badugu” dio aldizkari ospet-suak azaleko hizkietan. Seguru zeuk ere ikusia duzula ale hau.

Uztailaren 29tik hona, ahots ugarik egin du protesta: erabileramaltzurra dela esan duenik ez da faltatu, eta Time Magazinek bereburua defendatu behar izan du. Alabaina orain artean ezagutzen ezzen gauza bat gertatu da, talibanak eurak ere sartu dira eztabaidarenerdian.

Time Magazinek editorial batean esan du, justifikatuta dagoelaAisharen argazkia argitaratzea. Richard Stengel zuzendariaren abu-ruz: “WikiLeaksek1 argitaratu duen dokumentu andanak, piztua zuenlehenago ere gerrari buruzko eztabaida. Gure idatziak eta Jodi Bieber

Time Magazine aldizkariak Uztailaren hondarreko egunetan,neska mutilatu baten argazkia jarri zuen azalean. Orduzgeroztik, eztabaida sutsua dago Ameriketako EstatuBatuetan (AEB) gerraren aldeko mezuen egokitasunaz etainformazioaren erabilera interesatuaz.

argazkilari hegoafrikarraren argazkiak, halaber, parte hartu nahi izandute eztabaidan. Guk ez dugu erreportaje hau gerraren alde edo kon-tra gaudelako egin (AEBko ejerzitoak Afganistanen segitzeaz, alegia),guk gauzak geratzen diren bezala baizik ez genituen kontatu nahi. (-)Guk argitaratzen dugun argazkia eta testua bezalakorik, ez duzu aur-kituko WikiLeaksen 91.000 dokumentuen artean.”

Talibanek erantzun egin diote, euren kontrako propaganda bai-zik ez dela izan esanez. Sharia, berez, ez dela bakea eta justizia bai-zik. Eta AFP agentziaren arabera, gaitzetsi egiten dute Aisharenkontra erabili den biolentzia, journalistei duintasuna eta deontolo-gia erreklamatuz batera: “Time Magazine eta Mendebaldeko gainera-ko komunikabideei eskatzen diegu utz diezaiotela behingoz eurenakdiren printzipio moralak birrintzeari, eta ez dezatela segitu populuariahaztu arazi nahian gerra politiko eta militar batean sartuak daude-la. Aldi berean, Afganistango hedabideei eskatzen diegu ez ditzatelahalako gauza afganofobikoak itzuli eta argitaratu. Kazetaritza lanbi-de duin eta beharrezkoa da, ezin da horrela erabili mehatxua etaustelkeriari laguntzeko”.

Ez dira, baina, gai honetaz mintzatu diren bakarrak.The Guardian egunkari britainiarrak esaterako, Priyamvada

Gopal, Cambridgeko irakaslearen iritzia bildu du: “WikiLeaksen doku-

Afganistango gerraeta mezuen erabilera maltzurra

NERREDAKZIOA

1 Wikipedia: “WikiLeaks edo Wikileaks (WikiFiltrazioak esan nahi du ingele-sez) beste modu batean eskuraezinak izango liratekeen txosten anonimoak etafiltratutako dokumentuak argitaratzen dituen web gunea da. Gainera, iturrienanonimatua bermatzen du. The Sunshine Pressek sortu zuen 2006an, etageroztik web gunea kudeatzen du. Bere sorreratik, 1,2 milioi dokumentu bainogehiago argitaratzea lortu du”.

Jodei Bieber-en argazkiak, nahi gabeere, NationalGeographic-ek argiataratutako Steve MacCurryrenbeste haren oihartzuna dakar.

Page 12: PAPEREKO ZUZEU OSORIK

22

MUNDUKOAK / EZTABAIDARAKO

mentuek ederki erakusten dute CIAk emakume afganiarren sufrimenduaere erabiltzen duela gerrarako”.

New York Times-ek esan du estatubatuarrak Afganistanen zirenbitartean moztu zizkiotela sudur-belarriak Aishari, eta ez dagoela esate-rik ejerzitoak han segitzea, hobea denik emakumeentzat.

Tabsir bloga izango da, seguru asko, islamari eskainitako garran-tzizkoenetakoa. Bertan idatzi du Daniel Varisco irakasleak, ez direla tali-banak izan Arisha mutilatu dutenak: “Hori egiteko agindua eman duenaez da izan gobernu bat, jakintsu koraniko bat edota ohitura zaharrakgorde nahi zituen norbait. Amerikarren okupazioaren eta bere herrikogobernuaren aurka borrokatzen den komandante errebelde batek emanzuen agindua. Gure ejerzitoaren presentziak ez du berma-tzen Aishabezalako emakumeen segurtasunik, batez ere talibanen menpe daudeneremuetan”.

The Nation astekariak, gaiaren inguruko galdera piloa argiataratudu: eta gerran gero eta gehiago hiltzen diren zibilak? Eta soldadu esta-tubatuar elbarrituak? Zergatik ez ditu Timek horien argazkiak azaleanjartzen?...

PARODIAREN SUSMOA

Jodei Bieber-en argazkiak, nahi gabe ere, National Geographic-ek argia-taratutako Steve MacCurryren beste haren oihartzuna dakar:Slate magazinean bada esan duenik, “parodia groteskoa” baizik ez delaargazkia eta funtsean esan nahi duena, zera dela “gehiago eta gogorra-go egin behar dugu talibanen aurka. Aisha bezalako emakumeak babes-teko, gerra irabazi baizik ez dago. Zergatik ez dute esaten hau oraintxebertan gertatzen da, gu Afanistanen egonagatik?”

NOR DA KAZETARIA?

Aryn Baker du izena Time Magazine-ko albistea argitaratzeazarduratu dena. Hala ere ahaztu egin zaio xehetasun txiki bataipatzea: bere senar den Tamim Samee, negozio gizon erdiamerikar erdi afganiarrak, kontrato eder askoak ditu bai

AEBko armadarekin eta bai hauek jarritako gobernu afganiarrarekin. Zehatzago esateko, kanpotik etorritako 100 milioi dolarrekin

Afganistanen egin beharreko proiektuez ardura dadin eskatu zionministeritza afganiar batek eta Digistan eta Ora-Tech enpresen bitartezhornitzen ditu nazioarteko gudarosteetako soldaduak, azpiegitura zen-bait barne, eta Hamid Karzai presidente txotxongiloaren oniritziarekin.

New York Observer-ek argitaratu du xehetasuna eta horren oste-an, beste postu batera bidali dute Aryn Baker. Time Magazinek ez duesaten non dagoen, baina bai ordea, zergatik: “Ohiko aldaketa batbaino ez da izan”.

Aisha ostera, operatu egin dute sudur berria jartzeko, EstatuBatuetako ospital batean. |

Aryn Baker eta Tamim Samee,Facebooken kortesiaz.

Page 13: PAPEREKO ZUZEU OSORIK

24

MUNDUKOAK / ELKARRIZKETA

2010

eko

aben

dua

90eko hamarkadaren hastapenetan, enba-xadoreorde gisa jardun zuen bi urtez MarokokBuenos Airesen duen enbaxadan, enbaxadore-aren ustelkeria salatu eta Rabaten arduraeskaseko lanpostu batera igorri zuten arte.

Le Quotidien du Maroc argitalpeneanzebilen kazetari eta lagunak egunkarianzutabe bat eskaini zionean murgildu zenLmrabet kazetaritzan. Demain aldizkariasortu eta ez zen urtebete itxi egin ziotenean.Demain Magazine eta Duman ere sortuzituen, azken hau arabieraz. Denak daudedebekaturik egun.

Marokoko prentsa librearen aitzindarida bere jarduna eta, bere iritzia plazaratze-

ak estatu marokoarraren errepresaliakpairarazi dizkio; kartzelaratu eta isun eko-nomikoak jarri dizkiote. Gose greban ereegon da hainbat aldiz.

2005eko apirilan, dinastia alauitarrarengobernuak Marokon kazetaritzan jardute-ko hamar urterako debekua jarri zion, pro-paganda marokoarrak historikoki baiezta-tu duenaren aurka, Tindufeko sahararrakFronte Polisarioak bahitu ez zituela etaerrefuxiatuak direla adierazi zuelako.Gainera, 50.000 dirham-eko (5.000 euro)isuna jarri zioten eta epailearen ebazpenaegunero publikatu zuten hilabetez bi egun-karitan.

Ali Lmrabet

Diplomatiko eta kazetari marokoarra Tetuanenjaio zen 1959an. Rif hiria jatorri duen 12 anai-arre-bako familian nagusiena dugu. Batxilergoa amai-tu eta Parisera jo zuen Literatura eta EnpresenKudeaketa Sorbona Unibertsitatean ikasteko, nonlektore lanetan ere ibili zuen. Hiru hizkuntzatanaritzen da: arabieraz, frantsesez eta gazteleraz.

YOLANDA MENDIOLA, IRATI ELIZALDE 2010eko urria

ZUZEU: Lmrabet Jauna, aurkezpen labur honiso eginez, prentsa librearen eta adierazpenaskatasunaren babesean borrokatu zarelaikus dezakegu. Zein da prentsaren egoerazure herrialdean egun?ALI LMRABET: Prentsaz oro har ala pren-tsa independenteaz ari zara? Zeren, biga-rrena ez da existitzen jada. Ezabatu eginzuten mapatik. Kazeta lan konplexu hauaskatasunez egin nahi eta ezin duen kide-ren bat besterik ez da gelditzen orain.

ZZ: Zure iritziz, norantz doa kazetaritzaegungo munduan?

A.L.: Internet bidezko informazio globale-rantz goazela uste dut. Idatzizko medioenzein ikus-entzunezkoen monopolioa apalt-zen ari da. Honek ez du esan nahi desager-tuko direnik, duten postua galtzear daude-la baizik. Estatu Batuetan, esaterako, nor-banakoen blogen bidez egiten diren kanpai-nek eragin itzela dute. Orain, esklusibabaduzu, web, blog, mikroblog ala Facebookorrian konta dezakezu. Publikatzeko balio-rik ikusten badiote joko dute gainontzekoekzuregana. Zuek nirekin egin duzuen bezala.

ZZ: Nola jarraitzen du Lmrabetek egunerokoaktualitatea? Hedabide tradizionalen bidez(egunkariak, irratia, telebista) ala blog etasare sozialetan publikatzen den hiritarrenkazetaritzara jo al du?A.L.: Prentsa asko irakurtzen dut, arabie-ra, frantses eta gazteleraz, nazionala zeinnazioartekoa. Telebistari gutxi begiratzendiot, nahiago Interneten bidez informatu.

ZZ: Facebooken duzun profilari esker, zureherrialdearen egoera jarrai dezakegu. Esan algenezake Facebook egunkari digital gisadarabilzula? Zer iritzi duzu sare sozialez?

A.L.: Facebooken konturatu naiz irakurleandana dudala oraindik. Nire herrialdekoirrati, telebista eta medio tradizionaletandebekaturik nago. Ezin dut lerro bakarbat ere idatzi prentsan ebazpen juridikobaten aginduz. Horrexegatik erabaki dugulagun talde batek informazio webgune batsortzea. Instalazioa amaitzear gabiltza.Sare sozialek badute informazio jakinahedatzeko funtzioa. Herrialdeari buruzkopunta-puntako informaziorantz goaz gu,esan bezala, prentsa independentea exis-titzen ez den herrialdean. Umore apur batere erantsiko diogu.

ZZ: Albora dezagun une batez prentsa etahitz egin dezagun herri sahararraz. A.L.: Herri sahararra existitzen dela esa-tea ere debekaturik dago Marokon. Ezinduzu askatasunez eztabaidatu gatazkareninguruan. Badut burua bere lekuan duenlagun mordoa, Marokon zein atzerrian bizidirenak, Sahararen kontuan zure iritziaezin duzula eman babesten dutenak,“batasun nazionala” jokoan baitago.Baina, gatazka hor dagoela erantzutendiezunean, “azalekoa” eta aljeriarrekasmatua dela esaten dizute. Ez dutzalantzan jartzen Aljeriak FrontePolisarioa babesten duenik Maroko aur-karia ahultzeko, baina gatazka sahararraazalekoa dela esatea gu engainatzea bestexederik ez duen gezurra da.

«Prentsa independentea Marokoren mapatik ezabatu zuten»

«Idatzizko medioenzein ikusentzunezkoenmonopolioa apaltzen ari da» ‘

Page 14: PAPEREKO ZUZEU OSORIK

2010

eko

azar

oa

2726

MUNDUKOAK / ELKARRIZKETA

ZZ: Hamar urtez kazetaritzan jarduteko ezgai-tu zintuen 2005ean gobernuak; propagandamarokoarrak historikoki baieztatu duenarenaurka, Tindufeko sahararrak ez zituela FrontePolisarioak bahitu eta errefuxiatuak direlaadierazi zenuelako. Nola bizi izan zenuen espe-rientzia? Non zeunden momentu hartan?A.L.: Mertzenario eta arnegari saharar baterabili zuten, El Aaiuneko GobernuMarokoarraren Ordezkaritzako funtziona-ria, kasualitatea! NBEk inoiz babestu izanduen iritziarekin bat zetozen adierazpenhaiek “difamaturik” sentiarazi zutela adie-razi zuen mertzenarioak epailearen aurre-an. Ni gabe ospatu zen epaiketa eta egunberean kondenatu ninduten. Badakit erre-gearen erabakia izan zela eta, Marokonprofesionalki kaltetu nauen arren, kanpo-an idazten jarrai dezaket eta internetenegiten dut. Pentsatzen dudana esatenjarraitzen dut.

ZZ: Zer deritzozu Euskadik, Sahararekinelkartasunez, haur sahararrek udako oporre-tan hilabete batzuk kanpamenduetatikurrun eta familia euskaldunekin bizikidetzanpasa ditzaten antolatzen dituen proiektuaz?A.L.: Niri oso ondo iruditzen zait, besterikez zen falta.

ZZ: Zer dute zure ustez komunean EuskalHerriak eta Saharak?A.L.: Gobernu zentralarekin ados ez daudenherriak dira biak. Horrez gain, euskaldunekespainiar izan nahi ez dutela esan eta berenetorkizuna askatasunez erabaki dezakete.Lehendakaria ere badute, abertzale alaespañolista izan, beren izenean hitz egitenduena. Sahararrak berriz, bitan daudebanaturik: Mendebaldeko Saharan etaTindufeko errefuxiatuen kanpamenduetan,non Mohamed Abdelaziz gune independen-tista sahararraren ordezkari den.

ZZ: Hitz egin dezagun zure herrialdeaz, geo-grafikoki hain gertu eta, era berean, hainezezagun.A.L.: Hogeita hamar bat milioi lagunekoherrialdea da, herriak ez aukeratu izana,Mohamed Profetaren oinordeko dela legezeta inongo proba zientifikorik gabe baiezta-tuz konpentsatu nahi duen gizon batekzuzentzen duena. Ezagutzen al duzue zuekJesukristoren oinordekorik? Nik ez.

ZZ: Erregea dena dela pentsatzen duenbitartean gizarte marokoarrak aurrera egin-go ez duelako tesiari eusten diozu zuk.A.L.: Marokoarren subkontzientean, erre-gea dena da eta berak soilik konpon deza-ke guztia. Hemen aldaketak “goitik” datoz.Ba izan dezagun logika sinesmen honeki-ko: has gaitezen “goikoa” aldatzen.

ZZ: Uste duzu marokoarra bezalako herri batmodernizatuago egongo litzatekeela erli-jioak pertsonen bizitzetan duen eraginaizango ez balu?A.L.: Arazo faltsua da. Turkia alderdi isla-mista kontserbadore batek zuzentzen duenherrialde musulmana da. Eta, Turkia

herrialde modernoa da, erakunde egon-korrak ditu eta baita Europako Batasuneansartu ahal izateko ilusioa ere. Ez dezagunahantzi islamista turkiarrak izan zirelaKonstituzioa modernizatzeko erreferen-duma eskatu zutenak; eta, irabazi eginzutela.

ZZ: Gibraltarreko itsasartea ezkutuan gurutza-tu zenuen, pateran zurekin zetozen etorkinenazalean jartzeko asmoz. Konta esperientzia.A.L.: Konplexua, liluragarria eta arrisku-tsua. Paterara igo aurretik, inoiz emanzidaten aholku baliotsuena emango zida-la eta jarraitu behar nuela esan zidanbitartekariak. Patera hondoratzekotan,gainontzeko etorkinengandik urrundubehar nintzen, gehienek ez baitzekitenigerian eta edozeri helduko zioten.“Gaiztoa izan behar duzu, zure bizitzansoilik pentsatu, ostikada eta ukabilkadakeman eta ahal bezain azkar urrundu,beraiekin ez urperatzeko”. Latza aholkua.

ZZ: Gobernu marokoarrari komeni al zaiogazteek herrialdetik alde egin eta atzerritikmantentzea beren familiak, bidez batez, gaz-teria gogaitua izanagatik nazioarteko kritikakjasotzea ekidinez?A.L.: Bai. Estrategia ona da, ekonomikoa ezezik, politikoa ere bai. Gazte konformagaitzgutxiago. Baina, immigrante hauetako askoberen herrialdea uztera derrigortu dituen

erregimenaren babesle sutsu bilakatzendira, Europan dena ondo doakienean ere.Irria eragiten didan kontraesana da.

ZZ: Azal iezaguzu nolakoa den elkarrekin bizinahi duen bikote gazte baten egoera Marokon.A.L.: Ezin dute legeak onartzen ez duela-ko. Legea betetzen ez duen jende askobadagoen arren, hiri handietan bereziki,Damo-klesen ezpata buru gainean dara-mate. Emakume marokoarrek badute lanmerkatura sartzerik; edonola, ezkongai alaezkongabe rolak ezartzen zaizkie.

ZZ: Badu hiritar marokoarrak gizarte segu-rantza egun?A.L.: Ez. Estalpen nazional eta derrigo-rrezkoa eskaintzeko lege proiektua landu

Zein literatura mota duzu gustuko? Hegoamerikarra.

Zein da irakurri duzun azken liburua? Bernard Lewisen "Semitas y Antisemitas".

Zein da zure abesti gogokoena?Mehdi Hassanen "Kesariya balam".

Zein izan da ikusi duzun azken filma? La Sombra del Miedo.

Telebista saio gogokoena? Bat bera ere ez.

Zein da zure plater gustukoena? Dilistak.

Lurrin bat: Davidoff.

Hiri bat: Bartzelona.

Zuhaitz bat:Palmondoa.

Animalia: Zezena, "tradizioz" torturatzen ez dutenherrialde batean.

Eramango zenuke ezer irla huts batera?Nire familia txikia.

«Imigrante hauetako asko beren herrialdea uzteraderrigortu dituenerregimenaren babesle sutsubilakatzen dira, Europandena ondo doakienean ere.Irria eragiten didankontraesana da»

Galdeketa

Ali Lmrabet Saleko gartzelan.

Rabateko kaleetan.

HENRY

Page 15: PAPEREKO ZUZEU OSORIK

da Ordezkarien Ganberan, baina bestehainbat proiektu bezala, bertan beheragelditu da. Oraingoz, Gizarte Segurantzaduen gutxiengoak ere ordaindu behar iza-ten ditu hainbat botika eta ebakuntzakirurgiko. Marokoko ospitalera bazoaz,zure izara, buruko eta estalkiaz gain, eba-kuntzan josteko erabiliko duten haria ereeraman beharko duzu.

ZZ: Zer pentsatzen duzu botere banaketaz?A.L.: Ametsa da gure egoeran. Ez dezagunahantzi Mohamed VI.a errege izateazgain, gobernu-buru, sinestunen gidari,Aita Santu nazional eta herrialdeko abe-rastasun zabalenaren jabe dela. Imajinaezazu Espainiako Juan Carlos I.aBorboikoa, Jose Luis Rodriguez Zapatero,Antonio Maria Rouco Varela eta EmilioBotínen boterea pertsona bakarrarengan.

ZZ: Sistema politiko okerrenen artean onenadela esan ohi da demokraziaz. Zer deritzozu?A.L.: Tira, mendebaldeko Europako esta-tuetan egun duten demokrazia inperfektuaeta bere burua jainkoarekin parekatzenduen estatuburuaren agindupean bizitzea-ren artean, ez nuke asko pentsatuko nik.

ZZ:Nola azalduko zenioke XXI. mendekohaur bati herrialde garatutzat ditugunetako

askotan herriak sufragio uni-bertsal bidez aukeratu ez dituz-ten monarkak politikagintzakoordezkari goren izatea?A.L.: Iraganetik eratorria da.Existitu beharko ez litzate-keen kontua da. Zentzuz-koagoa iruditzen zait erregeagobernuak idatzitako dis-kurtsoak irakurtzen dituentxotxongilo hutsa baino,gobernatzeko boterea duennorbait izatea. Errege honekbadu aginte betearazlea, etaerortzen bada, zinez erortzenda. Errespetu handia diotJuan Carlos I.ari. Edonola,Iñaki Anasagastik monar-

kiaz dioenarekin bat nator. Kartzelaratunindutenean familiari eman zion laguntzaeskertu nahi diot hemendik bide batez.

ZZ: Zein iritzi duzu zure herrialdeak Frantzia-rekin duen harremanaz, agintari politiko fran-tsesekin dituen laguntasun eta lotura ekono-mikoez? A.L.: Marokoko benetako botere denMajzének Frantziako boterearen esferaaltuena kolonizatu duela pentsatzen duttarteka, eta baita nahi duena egin etaesanarazten diola ere.

ZZ: Eta Espainiako monarkia eta klase politi-koa?A.L.: Gure erregea Juan Carlos I.areniloba izanik, erraza dute monarken artekoharremana. Klase politikoari dagokionez,fran-tsesak bezalaxe, espainiarrak erenoizbait dominatuko dituztela pentsatzendute marokoarrek.

ZZ: Eta elkarrizketa amaitzeko, Lmrabetjauna, nola ikusten duzu etorkizuna?A.L.: Baikor amorratua naizen arren, nireetorkizunari dagokionez behintzat, ezko-rra naiz oso.

ZZ: Zure bizitza arriskuan ikusten duzu?A.L.: Kontuak kontu, ondo egiten dut lo.|

CC-BY-SAOngi etorria.

2010

eko

azar

oa

2928

MUNDUKOAK / ELKARRIZKETA

Berlusconieta doako emakumeak

skotan etortzen zait gogora iazko albis-te hura, zer pentsatua ematen baititoraindik ere: «Silvio Berlusconi salatu

du Patrizia delako batek, gau bat berarekinigaro eta gaizki pagatzeagatik».

Gobernuburu italiarra «prostituziora bul-tzatzeaz» da susmagarri. Hara Niccolo Ghedinibere abokatuaren defentsa ildoa: «Esajeratuairuditzen zait pentsatzea Berlusconi jaunak2.000 euro ordaindu diola emakume batiberarekin irteteagatik. Nik uste berak emaku-me asko eta doan eduki ditzakeela».

«Asko» eta «doan»: merkatu sexualean pribi-legiatua da, beraz, Berlusconi. Ederra delako?Aberatsa? Ahaltsua? Abokatuak ondo iriztendio beste kontu bat ere gehitzeari, Berlusconikerrespetua diela emakumeei, dirua eskaintzendie eta. «Errespetu» mediatiko eta mekanikohau gorabehera, badira, beraz, ordaintzendiren emakumeak eta doakoak.

Zein den eder doako emakume batek mai-tatua izatea! Batere ordaindu beharrik gabekoemakumea! Zeuk aski balio duzulako maitezaituen horietako bat!

XIX. mendean, alde batera zegoen emaztea,haurren ama; eta bestera, emagaldua, laTraviata. Ama eta putaren arteko bereizketatradizional honek iraun egiten du oraindik,kontziente edo inkontzienteki. Amarekinerrespetua behar da, eta txantxa gutxi.Emagalduarekin ostera, zoro-moro ibili etafesta egin. Ama prostituta baino zaharragoaizan ohi da, batzuetan hura bezain eder, bainainoiz ere ez haren enbor bereko... bi generofemenino baleude bezala.

Maitasuna, dio Lacanek, ez daukagun zer-bait ematea da, halakorik nahi ez duen norbai-ti. Baina maitasuna ase ezintasuna baldinbada, aldi berean da ebaluatu ezinezko desira-ren eremua ere. Lacanek aurrez aurre jartzendio maitasunari festa, hauxe baita daukagunanorbaiti emateko era. Nire ustez, Berlusconirenorgiek bigarren honetatik dute, festatik:

Baudelaireren haragia bezain tristea, bainadaukana emateko parada eskaintzen duena(pentsatzekoa da on egingo diola ematen duenaemateak, baina hori beste kontu bat da...)

Izanak izan, salerosketa kontratoak denasinplifikatzeko balio du: alde bakoitzari kome-ni zaion zerbaiten trukea dakar berarekin:hainbeste balio duen zerbitzu bat emangodizut, merkatuaren prezioaren araberakoa,eta neuk onartzen dudana, ala ez.

Alabaina, amodioa askozaz ere konplika-tuagoa da, zinez. Patrizia delakoak, ez dusalatzen Berlusconik ordaindu diolako, gaizkiordaindua izan dela dio berak: mila euro emandizkiola, agindutako bi mila euroen tokian.Eta pitxia txiki bat, dordoka formakoa.

Xehetasun aparteko eta patetiko hau fun-tsezkoa da: harreman pertsonal baten zantzuaere egon dela adierazi nahi baitu pitxiak.Baina dordokak ez du balio Patriziarentzatfalta diren mila euroek beste. Berak ez duoroigarria nahi, uko egiten dio amodio jolase-tan ibiltzeari. Truke komertzial bat baino ez daizan, horixe guztia.

Prostituzioarena gai hiper eztabaidatua dagurean: zenbait feministek ez dute esklabutzamota bat baizik ikusten; beste batzuentzataskatasunean egin daitekeen zerbait da, bestelan asko bezain alienantea ez dena, gainera.

Gauza bat da segurra, Berlusconik gizontradizionala ordezkatzen duela, amodioa etajaia aurrez aurre jartzen dituen horixe: maita-suna amatxorekin da; jaia —champagnea, pis-zina eta bularra agerian dituzten neskatoak—putekin da, diruarekin eta dordokatxoekinordaintzen diren horietakoekin, deus ere ezden zerbaitekin ordaintzen diren horietakoak.

Gizon ahaltsuaren mamua, faloak ospatunahi duen hori, doako prostituta da, paradoxi-koki, ez ama eta ez puta, existitzen ez denobjektu bat baizik. Zeren eta giza harremane-tan doakoa den deus ere ez horrek, beti dukostu bat, diruak ordain ez dezakeena.|

Marie Darrieussecq

KONTRAKA

A

Page 16: PAPEREKO ZUZEU OSORIK

2010

eko

azar

oa

3130

MUNDUKOAK / TESTIGANTZA

Biladi Hadiuztailekokultur brigadaamaitu ostean,sentipenez etaoroitzapenezbetea itzultzenda Palestinatik

Palestinaikusi nahi ez duten herria

“Tourism”. Galdera egin aurretik oso garbi daukat erantzuna.Turista naizela erantzun behar diot Tel Aviveko aireportuan“Israelera” zerk eraman nauen galdetzen didan Mosadekopoliziari. “Turismoa; Haifa, Tel Aviv, Itsaso hila, Massada; ez,ez dut nire egonaldian inor ezagutu”; erantzun diot nire altu-ra juxtuki pasatzen duen poliziari. Buruan “elkartasuna;Ramala, Nablus, Hebron, Marda” nituen bitartean; “bai,palestinar asko ezagutu ditut nire egonaldian”.

Erantzun guztiak zuzen emanagatik ere, 5 zenbakia itsa-tsi dio nire pasaporteari begi berdeko poliziak. 60 bat turis-taz osaturiko lerrotik bereizi naute eta beste polizia batek 25egunez nire armairu izan den motxila ireki dit. “Arropa ziki-na besterik ez dut”, esan diot irribarre egin nahian, arropaguztiak, banan-banan espatula batekin miatzen dizkidanhirugarren poliziari. “Don’t worry”, erantzun dit. Bere ezpai-nek ez didate irribarrerik eskaini. Galtzak, galtzerdiak, niki

izerdituak… argazki kamera, libu-ruak… dena lehergai balitz bezalamiatzen du, tentuz, astiro, banaka-banaka. Jertseak, betaurrekoak…

Miaketarekin jarraitzen dutenbitartean, hirugarren polizia batekbeste gela batera narama. “Noragoaz?” Erantzunik ez. Galtzak,blusa, oinetakoak eta buruko zapiakentzeko esan dit. Kuleroak etabularretakoa ez ditudala saldo bere-

koak gogoratu naiz. Eta hor nago ni, Israelgo poliziaren aurre-an erdi-biluzik. Poliziak azalaren kodea irakurtzen ba otedakien otu zait. Azalean itsatsiak daramatzat Balatako errefu-xiatu zelaian Mahmud Harbek isuritako malkoak, bi semegaldu ditu gatazkan, bata israeldar soldaduek eraila, besteaimmolatua. Azalean itsatsiak daramatzat Hebrongo nekaza-riaren malkoak, soldaduek lurrak suntsitu zizkiotenekoak.

Testua eta argazkiak: AINARA GOROSTITZU

HARRESIA2002an Israel harresia eraikitzen hasi zenZisjordanian, palestinarrak,haien lurrak, ekonomia,baliabideak eta oro harmugimendu guztiakkontrolatu ahal izateko.Hagako epaitegiak 2004anilegaltzat jo zuen, bainaIsraelek gaur egun harresiaeraikitzen jarraitzen du. Zortzimetroko garaiera duharresiak, Berlingoa halako bida. Alanbre elektrikoa du harresiak goialdean.

ERREFUXIATUAK7,2 milioi palestinar daudemundu osoan errefuxiaturik.Gehiengoa Ekialde Hurbileko58 errefuxiatu eremutan bizidira. 1949an NBEkerrefuxiatuei itzultzekoeskubidea aitortu zien, bainaIsraelek ukatu egiten die gauregun ere.

PRESOAK800.000 preso politiko izanditu Palestinak. Gaur egun 10.000 ingurupalestinar daude kartzeletan.Gehiengoak Fatahren besoarmatukoak dira, eta askok 33urtetik gora daramatzatekartzelan.

BOIKOTAPalestinarrek Israelen kontrakoboikot, desinbertsio eta zigorkanpaina abiarazi zuten2005ean. Alor ekonomikoazgain, kultura eta hezkuntzaesparruei boikota egitekoeskatzen dute palestinarrekwwww.bdsmovement.net webgunean.

Galtzak, galtzerdiak, niki izerdituak...argazki kamera, liburuak... denalehergaia balitz bezala miatzen dupoliziak, tentuz, astiro, banaka-banaka. Jertseak, betaurrekoak

BizitzaPalestinakokaleetan.

Page 17: PAPEREKO ZUZEU OSORIK

32

Belenerako ordu luzekochekpointean...Begiak itxi ditutarkutikpasatzean

Azal errea besterik ikusi ez, eta jantziarazi, eta beste gelabatera eraman nau poliziak. Han arku detektagailutik pasarazinau. Sentipenak detektatuko ote dizkidan otu zait. Eta barreegin dut neure burutazioarekin. Hamaika bider pasarazi nautesoldaduek egun hauetan, Jerusalemen auzo judura sartzeko;Jerusalemetik Belenerako ordu luzeko chekpointean... Begiakitxi ditut arkutik pasatzean. Instantea gelditzean, Nablusekomutiko baten irudia etorri zait burura. Bisera horiarekin babes-ten du haurrak burua eguzki erretik. Soldadu israeldarrek aitahil diote, bere begien aurrean tirokatuz. Eta espero zuen anaiahil zitzaion, ama erditzear zela soldaduek ospitalera joatea gala-razi ziotelako. Haurraren begiek ahaztua dute irribarre egiten.

Arkutik irten, begiak ireki eta neskato armatua dut zain.Hebrongo haur kolonoak ekarri dizkit gogora. Poliziak ez ditmugitzeko baimenik ematen. Okupatu duten auzoan presobizi dira haur horiek, palestinarrengandik “babesten” dituz-ten soldaduz inguratuak, etxeko leihoetan barroteak dituzte-la. Gorrotoaren preso.

Ordubete igaro da bidaiarien ilaratik bereizi, galdekatu,miatu eta biluztu nautela. “OK” sinple batekin, motxila egin,fakturatu eta hegazkinerako baimena eman dit azkenean.Bukatu ditu poliziak nirekikoak. Amorrazioz, beldurturik etaurduri, banoa, sentimenduz eta oroitzapenez betea. Ikusi nahiez duten herri bat daramat motxilan. |

MUNDUKOAK / TESTIGANTZA

Page 18: PAPEREKO ZUZEU OSORIK

2010

eko

azar

oa

3534

Uztailaren 10a. Milioi t´erdi kataluniaratera dira kalera Auzitegi Konstituziona-laren sententziaren aurka protesta egiteko.Lau urte eta gero, kataluniarrek 2006eanerreferendum bidez onartutako Estatut-agehiago murriztu dute. Kongre-sutik etaMoncloatik pasatu eta gero, KataluniakoParlamentuak onartutako testuak jasot-zen duen hirugarren murrizketa da.

Erabaki honekin, Auzitegi Konstitu-zionalak erakutsi du Estatuaren formaezin daitekeela inola ere aldatu. “Kafeaguztiontzat” izeneko soineko politikohura hasieratik gertatu bazen txikiegi,orain epaile batzuk izan dira soinekota-rako oihal gehiago ez dagoela esan eta

onargarriaren mugara iritsita gaudelaerabaki dutenak.

Hau izango al da Kataluniatik bultza-tuko duen azken Estatut-a? Gero etagehiago dira hala uste dutenak.

Era berean Espainiarekiko deskone-xio emozionala ez da inoiz hain handiaizan. Aznarren garaiko urte gogorrak,esaterako, oroitzapen bat besterik ezdira egunotan. Alabaina, burujabetasu-na defendatzen dutenen artean dagoenzatiketak herritarrek duten erabakitze-ko eskubidearen itxaropena xahu deza-ke. Bazioen Ramon Barnils maisu han-diak: “politika garrantzitsuegia da poli-tikarien eskuetan bakarrik uzteko”.

AURTENGO lau irudi POLITIKO

“SOM UNA NACIÓ, NOSALTRES DECIDIM”

Konfiantza sortu eta azken bake-saioa-ren porrotak irekitako zauriak sendatukodituen prozesu berri bat martxan jartzekomugimenduak etengabeak dira. Abertzalemunduak une bizi-biziak ditu egunotaneta galdutako denbora berreskuratu beha-rra dagoela agertzen du etengabe.

Galderak hauexek dira: ekonomiarenegoera dela eta jasotzen ari den jipoiare-kin, izango al da gai Zapatero Espainiakopresidentea pizgarri bat aurkitu eta ager-toki politiko berria aukera bezala ikuste-ko? PPk aurreko agintaldian Espainiarenapurketa eta terrorismoaren biktimenmemoriaren traizioa leporatuz sartu zionbeldurrak irauten al dio oraindik?

Nire iritzia galdetuko balit hauxe eran-tzungo nioke: “Presidente jauna, ez arris-katzea oso arriskutsua da”.

BAKEARENTZAT BESTE AUKERA BAT

ALEIX CUBERÉS I DÍAZ

JOSEB

AB

AR

REN

ETXEA

JOSEB

AB

AR

REN

ETXEA

Page 19: PAPEREKO ZUZEU OSORIK

2010

eko

azar

oa

3736

MUNDUKOAK / AURTENGO LAU IRUDI AURTENGO LAU IRUDI / MUNDUKOAK

Inoiz ez du ezbehar batek konponbiderako ager-toki perfektua prestatzeko hainbeste denboraeskaini. Halako zerbait gertatu da meatzari txileta-rrekin. Gidoi bat pentsatu zen patriotismoa gores-teko eta herrialdea batu ahal izateko. Sinbolonazionalek jarri zuten atrezzoa eta, bide batez,markaren batek amestutako komunikazio kanpai-na egin zuen.

Estreinatu berri zen Piñeraren gobernuak ezzion halako aukera bati ihes egiten utzi. Erreskatekapsula kolore nazionalekin, txamarra gorria, irri-farra, besarkadak, meatzarien jantziak, diskurt-soa… Krisialdi edo katastrofe batean edozeingobernuk nahiko zukeen komunikazio perfektua,azken finean.

Filman agertu ez zen sekundario bakarra EvoMorales izan zen: berari zegokion boliviarra zen hogei-ta hamalugarren meatzariari ongi etorria egitea. |

IRAN, KUBA ETAVENEZUELA: UHARTEAK OZEANOAREN ERDIAN

TXILEKO MEATZARIAK

2010 urte honetan hiru herrialde hauetako 2.0 akti-bistak albiste izan dira hedabideetan euren herrialde-etako establishments politikoak hankazgoratzen saiat-zeagatik eta gobernu autoritarioen zentsura eta tekno-logia berrien erabilera-eskubide mugatuak salatzeaga-tik.

Adarrikapen horiei erantzun irmoa eman diete agin-tariek, askatasun indibidualak eta informazio etakomunikazio teknologiak (IKT) erabiltzeko aukerakmurriztuz. Paradigma berriarekin edozein gobernuk,(autoritarioa izan ala ez) egin dezake dardara herritaranonimo batek 140 karakteretan gehiegikeria bat sala-tuz bidalitako twit bat dela medio.

Eta ez zait gaizki iruditzen. Ez per se gobernuaridardara eragiteagatik, baizik eta herritarrei, Davidekbezala, Goliati aurre egiteko aukera eskaintzen dielakoorain teknologiak.

Zentsura, aniztasun falta, presioak eta aurka dau-den hedabideak ixtea oraindik ohikoa den arren, pitza-dura txiki bat ireki da horman. Eta hori herritarraklibreki adierazteko aukera bihur daiteke, nahiz etaparean kolore eta ideologia guztietako gobernu boteret-suak izan.

Page 20: PAPEREKO ZUZEU OSORIK

38

Zenbat urtebiziko zarela uste duzu?

ehengo batean, siestaren erdian,guztiz esnarazi ninduen doku-mental batek. Gizateriari buruz-

koa zen eta, besteak beste, honakodatua eman zuen: bizi-esperantzariktxikiena Angolan dute 42 urterekin.Eta luzeena, Suedian 93rekin.

Pentsatu nuen ezinezkoa zelahalako gauza bat. Ezinezkoa delaherri batek bestearen bizi-itxarope-na ia bikoiztea. Eta interneten begi-ratu dut han eta hemen kopuruakzehatz ezagutzeko. Hara hemenlortu ditudan datuetako batzuk:

Nazio Batuen Erakundearen ara-bera, Zanbia da bizi-esperantzariktxikiena daukana: 37,5 urte. Eta handie-na, Andorran dute, 83,51 urterekin.

ETA GUREAN?

Egia esatera, ez dut lortu guri dagokigundatu zehatzik eta Espainia eta Frantzia-koak ekarriko ditut hona.

Ikusitakoak ikusita, ematen du aldenimiño bat badagoela Iparraldea etaHegoaldearen artean, ia urte t’erdikoaldea, hain juxtu:

Iparraldean: 79,7 urteHegoaldean: 81,0 urteZenbat geratzen zaizkizu zuri zeuri tei-

latura iristeko? |

Gure garaiko gaitza dela esaten dute, gero eta zahar gehiago gure gizartean. Baina hori ez da horrela mundu guztian. Ez eta gutxiago ere.

IÑAKITO GARAY

L

AD

AM

BA

KER

MUNDUKOAK / BIZI-ESPERANTZA

Page 21: PAPEREKO ZUZEU OSORIK

2010

eko

azar

oa

41

KRISIA / AZTERKETA

40

AZTERKETA / KRISIA

ForrestGumpgara

Krisia maratoi bat bada, zein kilometrota n gaude? Nola egin behar dugu aurrera? Tipi: Araban aurtengo uztailean iazkoanbaino %18 diru gehiago bildu dute zergenbidez... (Berria, 2010-08-25)Tapa: … baina 2008ko kopuruetatik osourrun. S&P rating etxeak Nafarroa etaEuskadiren zorraren kalifikazioa jaitsi duAAAtik AA+era (2010-04-30). Moodys’ekEuskadiko Kutxa eta Vitalen kalifikazioajaitsi du (2009-06-15)Tipi: kotxe salmenta 4,7% igo daHegoaldean, gobernuen diru laguntzeiesker (Berria, 2010-01-05).Tapa: Abuztu bukaeran 170.159 langabedaude Hego Euskal Herrian (2010-09-02)Tipi: 2 urte joan dira LehmanBrothersek porrot egin zuenetik, bainaBasilean banku zentralek neurri berriakiragarri dituzte, bankuek kapital gehiago

izan eta krisiei euren kabuz aurre egindiezaieten (2010-09-12)Tapa: deialdian orokor baina jarraipeneanpartikular izan den beste greba bat,gehiengo/gutxiengo sindikalaren eskutik Tipi: Landabenen bigarren produkziolerroa irekitzeak mila lanpostu sor litza-ke.Tapa: Astelehenean itxiko dute Gamesa-ren Altsasuko enpresa (Berria, 2010-05-12) eta 90 milioiren inbertsioa iragarri duGamesak Txinan (Berria, 2010-09-15)Tipi: Carlos Agirrek krisia gainditutzatjo du, hazkundearen datuan oinarrituta(Berria, 2010-09-09)Tapa: inork sinisten al du maratoiaamaitu dela? Edo are gehiago, maratoiaal da hau?

Testua: JOSEBA BARANDIARAN Argazkiak: CC-BY-SA lizentziapekoak

CA

IN&T

OD

DB

ENSO

N

Page 22: PAPEREKO ZUZEU OSORIK

2010

eko

azar

oa

4342

LAGUN GAIZTO BATEN BISITA

75eko adimen koefizientea izan gabe ere, agerikoa da kri-siaren mamua barru barruan sartu zaigula, afalostekosolasaldietaraino, azken hiru urteetan. Batzuetan azkarra-go, besteetan motelago. Euriborra kezka izatetik (igoerekzorpetuak kezkatzen zituelako), “subprime” hitza ikasterapasa ginen eta, orain, lana izatea da kezka nagusia. Etaosasuna, noski, nahiz esatea ahazten zaigun.

Bien bitartean lan erreforma, pentsioena eta gastupublikoaren murrizketak eman dira Euskal Herri osoanbezala, Espainia eta Frantzian ere. Agerikoa da azken hiruurteotako gertaerek atzeraezineko kalteak eragin dizkiotelahainbati. Ez noski guztioi hein berean. Errentaren banake-ta, nola mundu zabalean hala gure inguru hurbilean, ezdabil berdintasunaren irizpideetatik hurbil.

Munduko finantza sistema kolokan egon da eta, heinbatean, dago. Adreiluan eta zorpetze bidezko hazkundeereduak muturreko latza hartu du. Sektore publikoarenbizkar joan dira langabeziaren hazkunde handia, batipatEuropa eta AEBetan. Obama eta enparauek galtza bete lan

dute jendeari bere kontsumo maila eta aberastasun gale-rak azaltzen eta jasanarazten. Hauteslegoa nekatu etaGobernuak higatzen dituen egoera ekonomikoa bizi dugu.Hori bai, AEBetan Kaliforniaren porrota edo EuroguneanGreziarena ez dira berdin ikusten. Euroa bera arriskuanegon da eta, hein batean, dago.

Txinak bere laisterketa propioa egiten jarraitzen du, ber-din Brasil edo Indiak. Afrika ez du Munduko Kopak moz-kortu eta krisia oraingo kontua ez dela dio. Kaka gertatzenda, shit happens. Egun, pertsonen bizimaila gehien bal-dintzatzen duen faktorea, oraindik ere, euren jaiolekua da.Kapitalak mugagabe eta kontrolik gabe munduan joan eto-rrian dabiltzalarik, pertsonen mugimendua erabat muga-tua dago bloke ekonomiko nagusietan.

ERDIGUNEA BAINO, PERIFERIA DA GUREA

Gure txikian, krisi ekonomiko hau ez da gure krisi bakarraeta ez da, gainera, epe laburrean erraz amaituko. Betilehen kilometroan egotera behartuta gaude, hala ere, siste-ma honen barruan: gehiago beti hobeto bada, akabo.Aurrean duguna maratoi osoa edo erdia den ez dakiguoraindik, gizarte bezalako helburuak finkatzeko paradigmaberria falta dugulako. Hazkunde mugagabearen bila hasigenuenak hondoa jo du, amaitu da.

Egun, pertsonenbizimaila gehienbaldintzatzenduen faktorea,oraindik ere,euren jaiolekuada. Kapitalakmugagabe etakontrolik gabemunduan joan-etorriandabiltzalarik,pertsonen mugimenduaerabat mugatuadago bloke ekonomikonagusietan.

Euriborra kezka izatetik, “subprime”hitza ikastera pasa ginen eta, orain, lanaizatea da kezka nagusia. Eta osasuna,noski, nahiz esatea ahazten zaigun.

THISBLUEDOT.NET

TON

YTH

EMIS

FTAZTERKETA / KRISIA

Page 23: PAPEREKO ZUZEU OSORIK

2010

eko

azar

oa

4544

AZTERKETA / KRISIA KRISIA / AZTERKETA

Ekonomia txikia eta irekia da gurea, industriak gureanduen pisua krisian 5 puntu jaitsi den arren, izaera indus-trialari berrikuntza eta giza kapitalaren formakuntzarekinaurre egin behar diona; gauza berriak, hobeak eta besteekbaino azkarrago egiteko ahalmena topatu behar da orain-dik ere. Baina etorkizunean gerta litezken krisi ekologikoedo energetikoetarako prestatu beharko genuke ordea; etapopulazioaren zahartze itzela bizitzera ere bagoaz, ondo-rioz, etorkin premia latza izanen dugu; ez bagara desloka-lizazio eta despopulatzearen atzaparretan geldituko.

Egitura instituzionala XIX. mendekoa dugu, onenera.Aurrezki kutxak ez batzeko ere topatu ditugu arrazoiak.Estatuak edo sektore publikoak pentsioa eta osasungintzazor dizkigula uste dugu baina, diru beltza, beltz mugitzenda enpresa nahiz familien artean. Mendebaldeko kontsu-mo eta garraio ereduak erabat barneratuak ditugu EuskalHerrian baina, ez ordea, munduko pisu ekonomikoaAsiarantz aldatzen ari dela. Eta geu, beste behin, periferiaizanen gara.

Mugimendu kooperatibistak, akaso gure fenomeno eko-nomiko endemikoena denak, berezko ahulgune eta indar-guneak ditu. Arazoen aurrean bestela erreakzionatzekoahalmena erakutsi du, elkartasunaren abantailak plazara-tuz; baina ez, noski, barneko presio eta tensiorik gabe.Finean, kontsumo ereduari dagokionez, geure geurea da

krisian sartu den gizartehau. Eta kooperatibismoak(beste guztiok bezalaxe)hazkundea helburu zuengarairako bete zuen paperabirdefinitu beharko du.Deshazkundea edo gara-pen eramangarria, finean.

HAZKUNDEA MUGATUA DA

Baliabide natural eta ener-getiko mugatuak dituenmunduan, hiru planetabeharko lituzken kontsu-mo eredua dantzatu dugumendebaldarrok. 100 me-troko sprint batean abiatu-ta gaude, aurretik dugunlaisterketaren luzera haus-nartu gabe. Maratoia42.195 metro badira, bis-tan da ez dagoela erritmohorri eusterik. Abiaduramoteltze bat ezinbestekoadugu, modu konsziente,antolatu eta hausnartuan (slow mugimenduaren ereduahor da), edota modu behartu eta bapatekoan (erregai fosi-len, bioaniztasunaren, deforestazioaren edota berotegiefektuaren eraginez).

Baina taldekako maratoi bat prestatzeaz ari gara oraineta, azken mendean, indibidualismoak egin die aurremaratoiei; bakarkako ahalegina izan da gehiago, kolekti-boa baino. Itxura guztien arabera, guztiok sprint bateanabiatuak ginen. Eta jakin badakigu ez dela posible erritmohoni eustea, aurretik dugun luzerari erreparatuta. Gizartelehentasunen gidoia behar da.

Nork egingo du, ordea, zuzendari lana? Nork agindukodio Forrest Gump gizarte honi noiz, zenbat, zertarako etanola geldotu? Ondasun publikoak (itsasoa, ura, eguratsa...)eta etorkizuneko belaunaldien interesak egoki babestekogaitasun falta nabarmena du bizi gaituen kapitalismoak.Sprint nuklear baterantz goaz gainera, norbaitek nolabaitbarne produktuaren helmugara ordez, benetako ongizate-arenerantz biderantzen ez bagaitu.

¡Corred, malditos, corred! |

Ekonomia txikiaeta irekia dagurea, izaeraindustrialari berrikuntza etagiza kapitalarenformakuntzarekinaurre egin behardiona; gauzaberriak, hobeaketa besteek bainoazkarrago egiteko ahalmena topatubehar da oraindik ere.Baina etorkizuneangerta litezken krisi ekologikoedo energetikoetarakoprestatu beharkogenuke ordea; eta populazioarenzahartze itzelabizitzera ere bagoaz, ondorioz, etorkinpremia latza izanen dugu.

Ondasun publikoak etaetorkizunekobelaunaldien interesak egokibabesteko gaitasun faltanabarmena du bizi gaituen kapitalismoak

ZIG

AZO

U

FLIC

KR

Page 24: PAPEREKO ZUZEU OSORIK

2010

eko

azar

oa

4746

ZUZEU / SOSLAIA

ZUZEU: Kroazian ezin izan zenuen orainurte biko txapela berritu.JOSEBA KEREJETA: Txapelketak zaporegazi-gozoa utzi zidan. Fisikoki zein mentalkioso ondo prestaturik nengoen, bainaarrantzarako guneetan ez zegoen ia arrai-nik. Txapelketa itsas aingiritera mugatu zengehienbat. Itsas aingirak arroka artekozuloetan bizi dira eta aurreko egunetaninguruak aztertu genituen arren, gure eza-gutza ez zen bertakoen adinakoa eta, garbiesanda, etxekoek, kroaziarrek, goitik behe-ra agindu zuten txapelketan.

ZZ.: Beraz, zonaldearen aurretiko ezagutzakeragin zuzena du txapelketan.J.K.: Itsas zabaleko arrantzan, berez tre-bea dena, edozein gunetara moldatzen da,baina, aurten legez, arrantza zuloetanezkutatzen diren arrainetara mugatzendenean iaiotasunak ez du hainbeste balio;behinena arraina non dagoen jakitea da.

ZZ: Orain urte bi munduko txapelketa iraba-zi zenuen Venezuelan.

J.K.: Guztiz txapelketa ezberdina izan zen.Arrainak batera eta bestera zebiltzan uretaneta ezagutzagaz batera, bakoitzaren arran-tzarako dohainek ere zeresan handia izanzuten. Banekien irabazteko aukerak nitue-la, baina sekula ez da jakiten. Oso arraroada urpeko arrantzale bat bere jardunagazgustura geratzea. Beti daukazu gehiago eginzenezakeen sentipena eta alde horretatiknahiko inkorformistak eta perfekzionistakgara.

ZZ: Nola gogoratzen duzu garaikurra jasozenuen unea?J.K.: Une ahaztezina eta hunkigarria izanzen. Garaikurra hango mutil gazte batieskaini nion. Orain 15 urte nire bidaietakobatean nenbilela bere aitak etxean hartuninduen eta arrantzarako guneak erakutsizizkidan. Hara bueltatu nintzenean lagunhura hilda zegoela jakin nuen eta lorpenamutil hari eta familia osoari eskaini nizkion.

ZZ: Inoiz arrantzatako arrainik handiena?J.K.: 2007an, Kalifornian, marlin beltza-

ren munduko errekorra ezarri nuen 230 kiloinguruko piezarekin. 227 kiloko meroa eta50 kiloko pargoa ere arrantzatu ditut. Baita100 kilotik gorako atunak ere. Atun arteanibiltzea sentzazio berezia da; itsaso urdinabat batean ilundu egiten da eta ehundakoatun itzelen aurrez aurre aurkitzen zara.

ZZ: Arrantzarako gune kuttunik baduzu?J.K.: Polinesiakoa nire kuttunenen arteandago: jende atsegina, toki paradisiakoa,itsasoa urdin argia eta nahi beste arrain.Zer gehiago eskatu daiteke?

ZZ: Suhiltzailea zara. Urpeko arrantza prakti-katzeko behar diren dohaiek, arnasari luza-roan eusteko ahalmenak, esaterako, lagun-tzen dute zure lanbidean?J.K.: Urpeko arrantzan zein suhiltzailelanean muturreko egoeretan aurkitzen

zara batzutan. Beraz, beharrezkoa daburua hotz mantentzea eta erabaki okerrahartzera bultzatu zaitzaketen sentimenduakkontrolatzen ikastea. Sute batean zein urpe-an 30 metroko sakoneran, izuari gainhartzen uzten badiozu, akabo! Alde horreta-tik, jardunbide biek badute zerikusia etabatak bestea osatzen laguntzen du.

ZZ: Bietako zein eginkizunetan aurkitu zaraarriskurik handienean?J.K.: Itsasoan, baina ez urpean nenbilela.Mexikon, hango arrantzale batzuekin arran-tzan egin eta bueltan gentozela, urakan batekharrapatu gintuen. Bertan hilko nintzela ustenuen. Handik bizirik irten izana miraria da.

ZZ: Urpeko arrantzak ordu batzuetan mundutikguztiz isolatzeko praktika aprosa dirudi.J.K.: Psikologoek diotenez, apnea egitea ama-ren uterora bueltatzearen antzekoa da.Bihotz taupadak zein gorputzeko metabolis-mo asko izugarri jaisten dira eta horrek erla-jazio sentzazio ematen du. Horri grabitaterikgabeko inguruan arrain zoragarriak ikuste-ko eta arrantzatzeko aukera gehitzen badio-zu, guretzako urpeko arrantza gozamena da.

ZZ: Beraz, oxigeno bonbonarik ez duzu fal-tan botatzen.J.K.: Aire konprimituko bonbonak limitaziohandi bat du: airea amaitzean uretatik irtenbeharra dagoela. Gainera, zarata handiaateratzen du eta oso zaila da arrainenganaasko gerturatzea. Apnearen bidez, arrainen-gandik metro batera egonda ere ez dira hannagoenik ohartzen. Inguruko faunan askozintegratuago aurkitzen naiz. |

«Urpeko arrantzak eta suhiltzaile lanak autokontrol handia eskatzen dute»

Joseba Kerejeta41 urteko durangar honek mun-duko urpeko arrantza txapelketairabazi zuen orain urte bi Vene-zuelan. Aurten, Kroazian zortzi-garren geratu da. Suhiltzailea ogi-bidez, ezin esan bizimodu lauaeta monotonoa daramanik.

Testua: JOSEBA DERTEANO Argazkiak: J. DERTEANO, J. KEREJETA

Page 25: PAPEREKO ZUZEU OSORIK

2010

eko

azar

oa

4948

Testua eta argazkiak: OIER ARANTZABAL

Denek diote derrigorrezkoa duela gure hizkuntzak sarea sortu, antolatu, finkatu etahedatzea

Baina benetan al da hori horrela? Ba ote dute herri-gintzak eta sareak zer ikusirik? Ez al dira otarra des-berdinetako sagarrak?

Hamarkada bat beranduago, 90ekoan, uki ezinezkomundu baterako atea zabaldu zen sarearen irekieraeta komertzializazioarekin. Hamarkada honetan eza-gutu genituen WWW delakoa eta bestelako aukerabatzuk (FTP, P2P, SMTP...), mota anitzeko datuenberehalako transmisioa denon esku jartzen zuen pro-tokolo multzoa. Ordenagailua errege egin zen gurebizitzetan, ordura arte ezagututako guztia irauliz.

Bizi dugun hamarkadaren erdialdetik aitzinera,aipatu guztiaren ildotik, sare sozialen etorrera ezagutudugu. Munduko punta batetik bestera etengabe komu-nikatuta egotea haur jolas bihurtu da. Papereko ZuZeuhonetan bertan, Laura Ferrerok egoki aztertzen dufenomenoa artikulu batean. Twitter bezalako erremin-tek kazetaritza bera jarri dute hankaz gora eta jadaaipatutakoa gutxi bailitzan, ordenagailuen eta telefonomugikorren arteko fusioak, telefono adimentsu edosmartphone delakoen sorrerak, aplikazio eta zerbitzuhoriek guztiak poltsikoan sartu dizkigu. Azken mende-etako iraultza handienaren hasieran gaudela dirudi.Ezezagun dugun etorkizun baten atarian.

Honi guztiari begira jarri gara eta ikusi dugu, geuretxikian, euskarak eta euskaldunok baditugula geuretresnak sarean: hedabideak, zientzia eta hezkuntzariburuzkoak, pertsonalak, kirolari edo osasunari buruz-koak… Garrantzizkoenak bildu ditugu zuzeu.comInterneteko geure albistarian. Hantxe aurkituko ditu-zu denak helbide honetan:http://zuzeu.com/2009/10/12/sareko-euskara/ edo

nahiago baduzu, jarri SAREKO EUSKARA gure bilatzailean,eta agertuko zaizu.

“Sarean ez dagoena, ez da existitzen”, esan ohi da. Egonbeharra dagoela ez du inork ukatzen, baina ba al gaude? Etabaldin bagaude, nola gaude? Zein da interneteko EuskalHerria? Eta are garrantzitsuagoa: zer izan nahi dugu?

Galdera hauek eta gehiago pausatu dizkiegu euskal sarekolau ekintzaile nabarmeni. Haien eskarmentua nahi izan duguhona ekarri, euskarak arlo desberdinetan duen presentziarentestigantzak ezagutu. Azken finean, bidaia egingo dugu EuskalHerri independentea onartzen duen geografia bakarreanzehar: Interneten.

Saretik zintzilik eta dilindanItxura batean euskara eta Euskal Herria ez daude errazak salbatzen

80ko hamarraldian,telebista baten beharraaldarrikatzen zen esa-nez ezinbestekoa zuelagure hizkuntzak tresnahori, biziraungobazuen. Ematen zuenETB lortzearekin bate-ra, euskararen etorki-zuna bera bermatzenzela. Gaur egunean,ordea, lehenago tele-bistari egozten zitzaionzeregina, Interneti etasare sozialei leporatzenzaie. Erabiltzaileek,politikariek, soziolin-guistek... denek esatendute derrigorrezkoaduela gure hizkuntzaksarea sortu, antolatu,finkatu eta hedatzea.Irizpide politiko abert-zaleetatik ere sarearenbeharra erreklamatzenda Euskal Herririk izandadin, zatiketa admi-nistratiboari aurre egineta elkarlotzeko moduoperatibo gisara.

EUSKARAREN INTERNET / DILINDANDILINDAN / EUSKARAREN INTERNET

Page 26: PAPEREKO ZUZEU OSORIK

2010

eko

azar

oa

5150

ZUZEU: Larrabetzu herri txikia izan arren, handia da euskarazkosarean duen entzutea.P. GAZTELUMENDI: Gure herriko berri eman gura genuenmunduan, baina euskaraz. Guk, herritarrok sortutako eki-men bat abiatzea genuen helburu. Alfabetatze digital bat, etapartehartzean oinarritutako informazioa. Argazkiak, bideoak,loturak, edukiak... Domeinuak hartu, zerbitzaria, blog batzuksortu eta herri mailako edukiak sustatu genituen. ?Eta apur-ka apurka blogak sortu dira herrian, kirol taldeenak, kultura-ren ingurukoak, pertsonalak, alderdi politikoenak... eta giroaere bai. Gaur egun, euskaraz zein erderaz, Larrabetzu presen-te dago sarean. Telefono bat aski duzu, informazioaren lekukoizanik berau sortzeko. Ez da kazetaria izan beharrik, ez duzuhedabide bat behar, zu zeu zarelako medioa. Ez dugu horreta-rako dirurik eskatzen, eta gure erara egiteko aukera duguhorrela. Uste dugu, gauzak libre egin ahal izateko, ez dela men-pekotasunik behar. Ekuazio horretan, partaidetza eta herrita-rren borondatea aski dira. Eta nik uste, herri askotan jarri direnesperientziek horretara garamatzatela. Euskalherrian.info oste-ra, Euskal herria sarean nahi genuelako egin genuen, globalaeta lokala uztartuz, euskal ikuspegi batetik.

ZZ.: Sareari onurak baizik ez dizkiozula ikusten dirudi.P.G.: Internet bada ametsak egia bihurtzeko tresna on bat.Ezagupena hedatzeko, txikien berri handiek bezala emateko.Besteek egiten ez dutena gauzatzeko aukera ere bada.Gabonetan, esaterako, gaztetxeko bertso saioa zuzeneaneman genuen bideoz. Eta jendeak etxetik ikusi ahal izan zuen.Beste batzuk, herritik kanpo zeuden familiarekin, eta beraiekere ikusi zuten bertso saioa. Tabernan zeudenek, tabernatikjarraitu ahal izan zuten Maialen Lujanbio eta enparauensaioa. Gaitasun teknikoa eta ausardia erakutsi genuen. Wifiajarri, kamara bat, bi portatil... eta aurrera! esan genuen. Etaerakutsi posible dela. Nork dio, etorkizunean hori bainoausartagoak diren ekimenak ez ditugunik egingo?

ZZ.: Blogaria ere bazara.P.G.: Blog batek, egunean egoteko aukera eskaintzen du.Diseinua garrantzitsua da, teknologia ere bai... baina edu-kiak? Horretan dauzkat jarriak orain kezkak. ?Itxura bakarrik

ez, mamia sortu behar dugu erakargarria. Eta horretan,blogariok badugu ardura apur bat. Idazleen liburuakbaino gehiago irakurtzen dira blogak, baina ez dut usteidazleen maila ematen dugunik. Oraindik asko dauka-gu ikasteko, horretan gabiltza egunero eta ikasiko duguapurka-apurka eduki multimediak letrekin osatzen. Ezdago unibertsitaterik hori erakutsiko digunik.

ZZ.: Zein etorkizun dute blog pertsonalek?P.G.: Bizikleten antzekoa. Ba al du etorkizunik bizikle-tak? Edo liburuak? Kontua da interesgarri egin beharditugula. Irakurri, edo entzun, edo ikusi beharreko horizelan egiten dugun da kontua. Eta modaz pasa arren,bizikletan ibiltzen jarraituko badugu, ez bazaigu ibiltzenahaztuko, gauza interesgarriak eta politak egiten ditu-gun seinale. Belaunaldi berriek ere, jakin beharko dute,moden gainetik gauza interesgarriak sortu, kontsumituedo zabaltzeko baliatzen Internet.

ZZ.: Gomendio bat.P.G.: Bat bakarrik? Euskarazko Internet bera da inte-resgarri. Egiteko dagoelako, egunero ari delako aldatzen, egu-neratzen, sortzen. Sartu bilatzailean, eta ez dagoen hori sortzeada interesgarria. Bilatzen duzun hori aurkitu arte, jarrai deza-gun Interneten. Nabigatzen alai. Adibide oso ona, euskarazkowikipedia da. Etengabe hazten ari delako: egunero hasten dunorbaitek artikulu berri bat.

ZUZEU: Nola sortu zenuten kaixomaitia.com?IÑIGO ARANDIA: General Motorsekin proiektu bat egitera joannintzen Ingalaterrara eta han ezagutu nuen benetan zer zeninterneten mundua. Zientzia fikzioa zirudien gauza egingarriazela iruditu zitzaidan. Porno produktore bati buruzko doku-mental txiki bat ikusi nuen. Honek zioen, bere lanagatik zailazitzaiola bikotea aurkitzea eta azaldu zuen zein metodo erabilt-zen zituen ligatzeko. Dokumentalaren zati horretan kontaktuenweb-gune bat erakutsi zuten eta hor sortu zen txinparta nirebarrenean. Ideia oso ona iruditu zitzaidan. Euskal Herrira itzu-li eta sarean arakatzen hasi nintzen ea ezer bazegoen ikusteko.Euskaraz ez zegoen deus, eta gaztelaniaz betiko bi guneak:Meetic eta Match.com. Nik argi nuen euskaraz soilik behar

Iñigo Arandia(kaixomaitia.com)

«Euskaldunok tabu ugari dugu apurtzeke»

Internet ametsak egiabihurtzekotresna on bat da

Patxi Gaztelumendi(euskalherrian.info, larrabetzu.org, gaztelumendi.org...)

«Sartu bilatzailean eta euskaraz ez dagoenhorixe sortzea da interesgarria»

‘EUSKARAREN INTERNET / DILINDANDILINDAN / EUSKARAREN INTERNET

Page 27: PAPEREKO ZUZEU OSORIK

2010

eko

azar

oa

5352

zuela izan gure proiektuak. Printzipioz bere burua mantentzekojaio zen proiektu bat zela argi geneukan. Lagun batekin bateramerkatua aztertu, aukerak ikusi eta inbertsioa zehaztu osteanmartxan jarri genuen 2007an.

ZZ.: Zarata atera zenuten hasieran, zenbat jende hurbildu zitzai-zuen bikote bila?I.A.: Hasierako kanpaina ikaragarri eraginkorra izan zen, SanValentin egunean, otsailaren 14an, Berriak kontraportada osoaeskaini zigun eta txakurra paseatzen ari nintzela Xabier Lapitzekdeitu zidan elkarrizketa bat egiteko Radio Euskadin. Lehenengo500 harpidetzak hilabete batean bete ziren, doan jarri baikeni-tuen. Orain 1500 harpidedunetara iritsi gara.

ZZ.: Pozik egoteko moduko datua da hori.I.A.: Bai horixe. Hasieran sortu genuen produktua ez zen kalita-tezkoa, akats ugari zituen, garatu gabea zen. 2009an ordea,bertsio erabat eraberritua sareratu genuen, askoz ere praktikoeta profesionalagoa. Erabiltzaile bakoitzari postontzi propio bat

eskaintzen dio oraingo bertsioak, askoz erehobeto antolatuta dago. Zuk zure orrianzure kuttunak dituzu, zure mezuak, zeukuttun bezala nork jarri zaituen ikustekolekua... bisualki askoz hobeto jarri duguguztia.

ZZ.: Zergatik jo behar dugu Kaixomaitiarabeste batera jo beharrean?I.A.: Azken batean iragazki edo filtro lanaegiten du gure web-guneak. EuskalHerriko jendea ezagutu nahi baduzu ezdago leku hoberik. Meetic eta halakoekespainiar estatu osoko jendea dute eta ezda berdina. Guk hasieratik argi geneukanzein zen gure helburua, zein zenKaixomaitiak bete behar zuen funtzioa.Gure herria txikia da eta denok ezagutzengara. Hau arazo bat da guretzat. Badirudiinternetetik ligatzea frikien kontua dela

oraindik... tabu asko daude, eta horiekin amaitu nahi dugu.Zergatik ezingo duzu bada interneten aurkitu bikotekidea?Nabaritu dugu gure erabiltzaileei zaila egiten zaiela argazkiakigotzea eta hau arazo bat da, izan ere, ligatu begietatik egiten da.Gure erronketako bat ezarrita dauzkagun tabu horiek apurtze-an datza.

ZZ.: Aurkitu al du baten batek bikoterik zuen bitartez?I.A.: Bai, noski! Mezu asko iritsi zaizkigu horregatik eskerrakemanez.

ZUZEU: Lehenbizi blogak egiteko plataforma bat (blogari.net) eta gero jakintza partekatu eta sare sozializateko borondatea duen beste bat (zutagu.net)GORKA JULIO: Euskarazko sare sozial bat behardela nahiko argi dago. beste webguneak daudenmoduan Interneteko sare sozialek ere egon behardute.

ZZ.:Errazagoa da, ordea, Tuenti edo facebookera jotzea. Horiekbiak ere badaude euskaraz.G.J.: Sare sozial gehienek, gaur egun erabiltzen diren moduanbehintzat, eztabaida eta elkarrekintza aldetik oso motz gelditzendira. Interneteko sare sozial batzuk lotura arinak kudeatzekobalio dute gehien, Facebook kasu, beste batzuk komunikazioarindu eta sare berriak eraikitzeko, Twitter adibidez. Bainabeste batzuetan sare sozialak kontu zehatz, eztabaida eta lanesparru moduan antolatzen dira eta hori da zehazki ZutaGu.Komunikazio edo kontaktuak egituratzeko tresna izateaz gain,taldeek ezagutza elkartrukatzeko esparrua.

ZZ.: Helburu handia da hori.G.J.: Orokorrean, informazio kantitatea baino, informazio horrenzabalpena eta eragina dira garrantzitsuak. Informazio batekgizartean duen eragina, sortzen duen eztabaidaren kalitatea etasakontasuna dira kontutan hartzekoak. Teknologia berriek pro-posatzen duten hiperkonexio eta abiadurak harremanak egite-ko erraztasuna, hainbat lan batera egiteko gaitasuna eta bestehainbat balio oso positibo ekarri dizkigu. Baina, baita sakonhausnartzeko zailtasuna ere. Informazioen artean etengabe sal-toka aritzen gara batetik bestera, testu luzeak irakurtzea eregero eta zailagoa zaigu… Horrela ezingo dugu etorkizun berribatean ganoraz pentsatu. Jasotzen ditugun influentzia guztieneta hausnarketaren artean oreka mantendu behar da, berriaeta eraldatzailea den zerbait sor dezagun. Bloga da oraindikoreka hori mantentzeko gai den tresna garrantzitsuena.Hausnarketari tartea uzten diona, elkartruke azkar baina opa-roari ere ateak irekita utziz.

Gorka Julio Teketen(blogari.net, zutagu...)

«Informazio jario guztiarizukua ateratzen ikasteada garrantzizkoena»

‘Badirudi internetenbidez ligatzea frikien kontua delaoraindik‘

Eduki eta datu libreenaldeko apustua beharrezkoada

DILINDAN / EUSKARAREN INTERNET

Page 28: PAPEREKO ZUZEU OSORIK

2010

eko

azar

oa

5554

ZZ.: Zein erronka du Euskal Herriak sarean?G.J.: Nire iritzian honakoak oso garrantzizkoak izango dira:multimedia (errealitate handitua bezalako genero berriak,zuzeneko streaming-a, transmedia...); nonahikotasuna (mugi-kortasunarekin zerikusia duen guztia, Android bezalakomugikorrentzako sistema eragilea adibidez); deszentralizazioa(estandar irekien erabileraren ondorioz tresna deszentraliza-tuagoetara pausoak ematea, sare sozialen munduan adibidez);web semantikoa (hizkuntza teknologiak eta honek dakartzanaldaketa guztiak); eta web soziala (pertsonen arteko sare etakomunitateen eraikuntza).

Garrantzi berezia izan behar dute baita ere eduki eta tresnalibreen inguruko erabakiek. Eduki eta datu libreen aldekoapustua behar da. Tresnetan ere software librearen politikanlan egitea garrantzitsua izango da, hau baita euskarazko soft-warea izateko aukera bakarretakoa. Gainera, horretarako ereduekonomiko batzuk ere asmatu beharko ditugu, borondarioeta-tik hasi eta enpresetarainokoak.

Baina garrantzizkoetan garrantzitsuena informazio jario guz-tiari zukua ateratzen ikastea da. Ez maila pertsonalean baka-rrik, herri mailan ere bai. Hori lortu ahal izateko, lan konkre-tuetan ariko diren komunitateak beharko ditugu, guztiak ondokonektatutako sareetan. Gainera ideia eta baloreak komunika-tuko dituzten ideia-mito berriak ere eraikitzen hasi beharkodugula uste dut. Helburua zehatza da, euskaraz komunikatze-ko gai den sare handi baten baitan, jasotako informazio guztiaezagutza bilakatzeko gaitasuna duten komunitateak sortu etadenak besarkatuko dituen ideia berriak formulatu. Erronkahandia da hau, ez baita tresna soiletan oinarritzen den zerbait.Honetan asmatzen badugu, beste guztia berez etorriko da.

ZUZEU: Sarea ote da euskaldunok konkista dezkegun lurraldebakarra?IMANOL EPELDE: Sarea konkistatutako dago lehendik ere.Ikusi besterik ez dago zein den interneteko hizkuntza nagusiaeta ia bakarra. Pentsatu ezazu frantsesa bezalako zenbait hiz-kuntza jaso ere, minoritario bihurturik dabilela Interneten.Horregatik, egunero konkistatu beharreko territorioa da sareaeuskararentzat. Eta giltza izan daiteke euskaraz dagoen guz-

Imanol Epelde(27zapata.com eta interneten euskaraz masterrakoa)

«Euskaraz dagoen guztiaren arteko sarekomunitatea osatzea da gakoa»

tiaren arteko sare komuni-tatea osatzea, elkar mima-tu, elkar elikatu dezagun.Gaitezen.

ZZ.: Ba ote da Euskal Herririksarean?I.P.: Euskal Herririk bada-go gure bihotz eta gogotan?Euskal Herria kontzeptuainoiz baino ahulago dagohizkuntza dagoelako ahul.Tutera, Barkoxe edo Bermeolotzen dituen sare bakarra euskararena da eta, herri horietaneuskaraz hitz egiten dutenena, baina sare hori, bistan denez,hauskorra da oso. Internetek distantziak klik batera jarri ditu.Errazago dugu elkartzen. Presentzia handitu egingo da, dau-den guneak ezagutu, bisitatu eta elkarreragiten badugu. Ezgara inoiz helduko inguruko hizkuntzen nagusitasunari itzalegitera, baina gure sare komunitateaz eta nortasunaz harroegon gaitezke.

ZZ.: Badela ez dakienarentzat, ordea, ez dago.I.E.: Horregatik da garrantzitsua euskaraz dagoena identifika-tzea, mapa bat izatea, nora-zertara joan jakiteko. Eta bereziki,zabaltzea, zer dagoen jendeari jakinaraztea sare sozialen bidez,publizitatearekin edo eskolaren bidez. Askotan lan handia egi-ten da, inork ezer jakin gabe horretaz.

ZZ.: Gazteria ote erronka?I.E.: Irudipena dut ume diren arteko pausoak garbi dauzkagula,ondo egiten dela lan. Kultur produkzio handia dago, hezkuntzangauzak zehaztuta daude… Baina gaxtetzen eta gaixtotzen haste-an, 12 urtetatik aurrera esango nuke nik, gauza askok egiten duhuts, gazte asko erdalduntzen da. Adin horretan landu egin behardugu euren kontzientzia, euskaldun oso izateko kontzientzia.Bigarren hezkuntzan euskara-jende izatearen kontzientzia sortzen badiegu gazte horiei, ia bizitza osorako apustua irabazi-ta izango dugu. Adin tarte hori da giltzarria da.

ZZ.: Esan digute baduzula formula miragarri bat horretarako.I.E.: Gure mezuak bizitzaren aldekoa izan behar du, bestemundu bat posible ez ezik, beharrezkoa eta ezinbestekoa zai-gula: orekatuagoa, ekologikoagoa, humanoagoa, zoriontsua-goa… Tabernak baino farmazia gehiago izango ditugu bestelalaster, baratzak baino peaje edo bidesari gehiago. Bizitza uler-tzeko modua da hizkuntza gutxitu bati arnas eman nahi izatea,bizitzari zentzua ematen dio, koherentzia. Gogo hori, nahi horidagoen bitartean, bizirik iraungo du euskarak. |

Frantsesabezalako zenbait hizkuntza jaso minoritariobihurturikdabiltza interneten‘

DILINDAN / EUSKARAREN INTERNET

Page 29: PAPEREKO ZUZEU OSORIK

DIL

IND

AN

/

TEK

NO

2010

eko

azar

oa

5756

Frantziako kaleetan zebilenean, 54 mega-tako Wifi sarea zuten erabiltzaile askoreninformazioa ere jaso zuen “nahi gabetan”.Tartean email zatiak eta giltzak.

Ospetsuak egin dira hainbat eta hain-bat gertaera honen guztiaren inguruan.Salaketa mordoa ere jarri izan daGoogleren aurka epaitegietan eta han-hemenka zabaldu izan da guztion ipurdiaikusteko asmatutako softwarea dela.

Guk kanpoko hiru gertaera eta bertakobat hautatu ditugu dioguna ilustratzeko.

Finlandiar bat biluzikbere etxeko terrazanBero handia egin behar zuen egun hartanRaaheko herrian, bilutsik jartzea erabakibaitzuen gizon batek hesiaren atzean.Hara non, ordea, Street Vieweko autoaeta kamera pasatu ziren orduantxe etakuxidade hartantxe harrapatu zutengizona. Egia da argazkia lainotu eginzuela Googlek baina auzoek bederen eza-gutu egin zezaketen gizona. Salaketa jarrizuen honek eta Googlek erretiratu beharizan zuen argazkia.

Gizon espainiar bat prostituzio toki bateanEspainian gizon bat putak dauden ingu-rura agertu zen juxtu Google car delakoapasatzen ari zen unean. Zehatzago esan-da, autoa eskuineko intermitentea ema-ten ari da “Autovia de l’Amettla”n daudenprostituten aurrean geratzeko asmoz.

Emakume bat txiza egiten auto baten atzeanGauza bera oraingoan ere: une dese-gokian hartutako argazkiak ageri dira.Lausotuta daude irudiak, aurpegia ez daikusten baina gorpuzkeragatik, tokiaga-tik, itxuragatik... trantze gogorrean jarridu irudiak sarean haratonat zabaltzeak.

Gertaera horietako argazkiak etagehiago, salaketekin batera, helbide bate-an jarri dituzte erabiltzaileek. Helbidehonetan aurkitu ahal izango dituzu:http:// streetviewgallery.corank.com/

Eta geurean? Kalean dabilela, jantzita harrapatu duguia beti biluzik ibiltzen den gizona.

Bai, GSW erabiltzen Hendaiako KanetaPortuan genbiltzala, hara non aurkitudugun gizon bat, oinez bere bizikletare-kin. Pierre Loti kalearen bostgarrenarenalturan, hain juxtu. Praka motzetan doa,jertse berde bat jantzita (goian, eskuinekoargazkia). Bisaia lausotu diote argazkian,baina bera da, ezagutu dugu. Ez dauka-gu zalantzarik batere: Irwing da.

Oso ospetsua da Hendaian, Donostianeta inguruko herrietan. Teleberrin etakomunikabideetan ere atera dute sarritan.Kaskagorra da gizona, eta bilutsik edostring mehe bat soilik jantzita ikusi duguia beti. Gaur ostera, Google Street Viewiesker, beste modu batera ikusi dugu: jant-zita. Nork esan zuen software hau inorenipurdia erakusteko asmatua zela? |

2007. urtean abian jarri zenetik, ez dirabat eta bi izan Google Street Wiew tresnakizan dituen arazoak.

Mundu honetako edozein hiritako baz-terrak bertatik bertara ikusi ahal izatekosortu zuen Google erraldoiak, berez.Zeure etxeko leihoa edo ataria ikusi lasaiasko zeure ordenadorean. 23 herrialdetandago indarean.

Baina zuk ikus badezakezu, besteekere bai, eta hortxe sortzen zaizkio arazoakGoogle Street Viewsi, pribatutasuna gor-detzeko orduan. Alemanian, esaterako,10.000 herritarrek eskatu du ez daitezelaagertu euren etxeak.

Google enpresak hitz eman du aurpegieta auto matrikula guztiak lausotukodituela, baina badirudi arazoa ez dela horamaitzen, izan ere, googlecar delakoa

Google Street View

IÑAKITO GARAY

Anekdota zenbait geure pribatutasunaren inguruan eta Googlek dituen arazoei buruz ere bai

Anaia handiakipurdia ereikusiko dizu

Page 30: PAPEREKO ZUZEU OSORIK

2010

eko

azar

oa

5958

DILINDAN / JOERAK

onfiantzazko DJ bat edukitazeure gustuko kantu ezezagungehiago lortuko duzun bezala,

interneten ere gustuko albiste, hausnarke-ta eta proposamen gehiago aurkituko ditu-zu Zuzeu izanda. Komunikazio eta marke-ting gaietan DJ lanetan aritzen gara bertanzuretzat. Musutruk, gustoko musikakpiztu egiten gaituelako, eta noizbait zudantzan jarriko zaitugun esperantzan.

Zuk zeuk ondo dakizunez, oso presentedaude zure bizitzan komunikazioa etamarketina. Batzuetan nabarmen, moduez hain agerikoan bestetzuetan. Ez soilik,ordea, marka komertzialek, egunkariek,politikariek eta beste hainbatek zu per-tsuaditzeko baliatzen dituztelako biak alabiak. Zeuk ere erabiltzen dituzulako bai-zik. Komunikazioa funtsezkoa da zeurebizitzan: lagunartean, lantokian, jendar-tean. Eta marketinaren premia ere badu-zu, sustatu nahi dituzun ideia, produktu,egitasmo edo dena delakoen alde egiteko.

Gaur egun, itxurazko DJak ez dira muga-tzen besteek sortutako musika jartzera.Besteenak gozatu, aztertu eta, batez ere,baliatu egiten dituzte beren kanta pro-pioak sortzeko. Eta horretan saiatzengara geu ere. Zu zeu harrapatzen. Ez zualdatzeko. Ez zuri ezer saltzeko. Baiziketa zeuri komunikazioaren eta marketina-ren eremuko erreferentzia interesgarriak,pieza gozagarriak, kasu eredugarriak, etabatez ere, haien gainean sortutako haus-narketa propioekin zer gozatu eta haus-nartua eskaintzeko.

MUNDU OSOKO ADIBIDEAKMunduko hamaika bazterretan sortzen etagaratzen diren ehunka komunikazio ekintzajartzen dizkigu eskura astero sareak, etahaien artetik gurean zer pentsatua emandezaketenak ekartzen ditugu Zuzeura.Australiatik, Belgikatik, Estatu Batuetatik,Ingalaterratik, Kosovotik, Zeelanda Berritik...Komunikazio euskarriak, publizitate kan-painak, marketing ekintzak... denetarik,baina benetan onak eta eredugarriak iru-ditzen zaizkigunak bakarrik.

GAURKOTASUN ERABATEKOAArgitaratu edo sareratu berri diren ekime-nak interesatzen zaizkigu. Oraintxe ber-tan abian daudenak. Gaur-gaurko sor-men eta komunikazio joera berriak non-dik nora doazen lehen eskutik jakiteko,inoren zain egon beharrik gabe. Ikusi ditu-gu, adibidez, gazteengan irakurzaletasunapizteko egindako ahalegin ederrak; edatekour onik ez duten herrialdeentzat dirua bil-tzeko street marketing ekintza bereziak;hirian literalki sutan dabiltzan patinatzaile-ekin edo boligrafoa atabaltzat hartuta hirikobazter guztiei musika ateratzen dieten rape-roekin egindako (publizitate-)dokumentalharrigarriak...

ESTETIKA ZAINDUAIrudiaren munduan bizi gara, eta begietatikgoxo sartzen denak errazago, azkarrago egi-ten du geure barrurainoko ibilbidea.Horregatik liluratzen gaituzte puntako disei-

gozagai eta hausnargai

nu grafikoak, errealizazio fineko ikusentzu-nezko piezek, bideo ezinago zainduek...

MAMIA BETI LABURLabur, orrialde batera tolesteko modukotestuetan azaltzen ditugu guztiak. Bainaganoraz, zuzenean mamira joz, hausnar-keta eragiteko helburuarekin beti. Aipagaiditugun komunikazio ekintzak azaltzeramugatu gabe, haietatik ondorioak ateraeta geurean edo zeurean aplikagarri izandaitezkeen gorabeherak iradokiz.

PUBLIZITATEA ETA ARDURATresna bat baizik ez da marketina, arkatzbat bezala, zernahiren alde erabil daiteke-ena. Mundua aldatu eta hobetzeko ere

balio dezake komunikazioak. Helburuoneko publizitate kanpaina on gero etagehiago egiten dira. Erreferentzia zinezinteresgarriak direlakoan gomendatzenditugu batzuk: kontsumitzaile gisa duzunardura pizteko, tiraniaren kontrako ekime-nak bideratzeko, ingurumenaren alde nolaegin jakinarazteko...

TXIKIGINTZARAKO MARKETINABizi garen munduan egitasmo guztiek dutemarketinaren eta komunikazio egoki batenbeharra. Are gehiago, txikiek dute tresnahorien beharrik handiena, txikiek behardute izan tresna horiek erabiltzen besteinor baino ausartago eta trebeago: “txikiakhandia benzi leidi, asmoz eta jakitez”.

KTestua: IÑIGO FERNÁNDEZ OSTOLAZA Argazkiak: CC-BY-SA lizentziapekoak

Publizitatea, komunikazioa, marketina...

Street marketingekintza txundigarria:hirian literalki sutan dabiltzanpatinatzaileak.

JOERAK / DILINDAN

Page 31: PAPEREKO ZUZEU OSORIK

2010

eko

azar

oa

6160

Horregatik eskaintzen diegu arreta bereziaguerrilla marketinari, artibismoari (artea +aktibismoa), manifestaPENAK bainomaniFESTAK antolatzen dituztenei... Etakasu inspiratzaileak topatzen ditugu.

MARKETINA ETA KULTURAGurean oraindik ere bi mundu zeharobereiz moduan ikusten ditugun arren,zeinen malgu eta lausoak diren bien arte-ko mugak... Gehienetan aurrenekoakkutsatu egiten du bigarrena. Uztarri bere-an, modu emankorrean nahastuta ereikusten ditugu, ordea, tarteka. Ikusi ditu-gu, esaterako, lapurrak literaturaren aldemarketina egiten, jendeari, konturatugabe, poltsikoan liburuak sartzen; ipuinbat irakurtzeko gogoz uzten duen iku-sentzunezko trailer eder bat; literaturarenmagia transmititzen edo behintzat irado-kitzen duen bideo hunkigarri bat...

KULTUR ADIERAZPIDE BERRIAKPublizitate errealizadore batek argi-kablee-tan zeuden txori batzuen argazkia ikusizuen egunkarian. Argazkia moztu, penta-gramatzat hartu, eta txori haiek idatzitakonotekin musika bat sortu zuen. Eta gero,argazkiarekin, partiturarekin eta musika-rekin egin duen bideoak buelta eman diomunduari, Euskal Herrira, zu zeu hunki-tzera ere iritsi den arte.

Beste artista batzuen ekimen zinez inte-resgarri eta hunkigarri bat: before I die Iwant to. “Zer egin nahi duzu hil baino

l ehen? ”galdetzen diote edozeinikalean. Erantzuna ematen duenean,argazki bat ateratzen diote Polaroid kame-rarekin. Eta gero, eskatzen diote idatzdezala eman duen erantzuna eskuz, bereargazkiaren gainean.

Bizitza honetan zer da benetan garran-tzitsua? Zein balio nagusitzen dira gizarte-an? Zerk motibatzen gaitu erabakiak har-tzera? Zoriontsuagoak al dira heriotza pre-senteago duten pertsonak? Zein balioindartu behar genituzke?…

Zuri, zure konfiantzazko DJ batek galde-tuko balizu “zer egin nahi duzu hil bainolehen?”, zeure erantzuna seguru asko ez li-tzateke hemendik oso urruti ibiliko: “Nik?Zoriontsu izan...”. Hori lortzeko gure gomen-dioa: ZU ZEU izan, egunero-egunero. |

DILINDAN / JOERAK

Mundu perfektuamajina dezagun nahi duguna izatenutziko digun mundu bat, bizitzan biga-rren aukera eskainiko ligukeen identi-

tate bat. Horixe da Second Life-k eskaintzenziguna 2003ko urte inguruan. Egongo daesango duenik jolas bat baizik ez zela, bainafuntsean, Mario Bros-en jokoan ibiltzea bainoharagoko eskaintza izan zen. Aldiberean era-kargarri eta arriskutsu: benetako bizimo-duan sekula izan gabekoak izateko aukeraematen zigun.

Urrun da orain Second Life. Alabaina besteizen batzuk hartu ditu bigarren bizitza horrek:Facebook, Tuenti eta baita Twitter ere. Saresozial ahaltsuen tenorea da, Internet erral-doiak ekarritako garapen teknologikoan oina-rrituta.

Teknologia berriek ekarri dizkigutenkomunikazio hobariak kontuan hartuta ere—Skypen, txat edo eposta—, badira kolokanjarri behar diren alderdiak ere. Pentsa deza-gun komunikazioen mentaja handietan:berehalakotasuna eta aldiberekotasuna.Dena da azkarra. Istant batean konekta gai-tezke munduaren beste muturrarekin botoibat sakatze hutsarekin. Inortxok ez dizkiogutunak eskuz idazten kanpamenduan eza-gututako lagunari; emailak ditugu orain.Kaseteak ere ez ditugu irratitik grabatzen;spotify daukagu. Haurtzaindegian ezagutu-tako lagunik ez dugu kasualitatez aurkitzenjada: Facebooken sartzen gara. Eta urtebetzebehar-beharrezkoak baizik ez ditugu oroitzenburuz, gaurko egunean Facebookeko AnaiaHandiak gogorarazten baitizkigu denak.Guztia da erraz eta azkarragoa. Ongi etorriakkomunikazioaren fast-foodera.

Sare sozialek pertsonen artean komuni-katzeko erak aldatu dituzte. Munduari leihoikaragarria den Facebook hori, 500 milioierabiltzaileren kopuru beldurgarrira iritsiada. Dagigun dardar, leiho hori hermetikokiitxitako zerbait baita, irtenbiderik gabekoa.

Lehenagoko harremanek denbora beharbaldin bazuten, orain lagunarte eskaerakbidali eta pantaila bidez harremantzen ikasidugu. Jakin dakigu erantzun kopurua han-ditzen laguntzen digula teknologiak, etaazkartasunean ere bai. Baina ikusi eginbeharko litzateke zenbat dagoen benetako-tik horretan guztian.

Eta ez dezagun aipa intimitatearen exibi-zioa, bizitza kanpoaldera eraikitzeko dugunjoera hori. Horretaz mintzatzeko, egokia iru-ditzen zaizkit García Márquezen Vivir paracontarla izeneko memoriak. Izan ere, tarteatarteko, era berriek kontatzeko bizi bainogehiago ematen baitute erakusteko bizi, kan-pora begirakoaren kultura bati jaiotza ema-nez. Sare sozialetako argazkiak ikusi beste-rik ez dago, denak aurpegi eder eta alaiak,jaietan lagunez inguraturik ateratakoak.Jaia egin behar baita argazkiak egin eta zeinondo pasatzen ari garen ikus dezaten.Second Lifek aldarrikatzen zuen mundu har-tako irudiak baino ez dira. Okerragoa daorain, ordea, protagonistak ez baitira birtua-lak, hezur-haragizkoak baizik.

Mundu ametsezko hori kontrolatu ahalizateko, pentsaezinezko aplikazioak sortubehar dira. Ildo honetako tresna berri bataipatzea komeni da hemen, ex-Blockerduena izena. Ageriko mundu globalak baibaititu bere zerak ere: inork ez du sareanaurkitu nahi duela gutxi alde egin zigunmutilagun hura, belero batean eta ligeberri batekin joan zen huraxe. Internetetikgure bikote ohiaren aztarna oro ezabatukoduen tresna da aipatutakoa, erabilera osoerrazekoa, gainera. Gure lagun ohiarenizena laukitxo batean sartu (bost lagun ohiarte onartzen du) eta berehala jaitsi ahalizango dugu plugin bat, laukitxoan sartudugun izenaren aipamen oro agertzeadebekatuko duena. Azkarra eta erraza.Ederto. Ez da hala?|

Laura Ferrero

KONTRAKA

i

Page 32: PAPEREKO ZUZEU OSORIK

2010

eko

azar

oa

6362

ZUZEU / DOSIERRA

er gertatzen kazetaritzan? Hamaikaerantzun aurki ditzakegu galderahorrentzat, batzuk bidezkoak,beste zenbait hain zentzuzkoak ezdirenak. Nolanahi ere, arazoa ez

da kazetaritzarena berarena, kazetaritza-enpresena baizik. Ideia honi mila bueltaeman ondoren, ondorio batera iritsi ginen: 7bekatu nagusiek lotura gehiegi dituzte komu-nikabide eta kazetarien jokabidearekin.

Etorkizunean ondo moldatzeko jarrai-bideak aurkitzeko helburuarekin, zazpikazetarirengana jo dugu eta bakoitzaribekatu desberdin bat eman ondoren, zaz-pina galdera egin diogu bekatu horrekbere langintzan duen eraginaz.

Amaitzeko, kazetaritzan egundokoeskarmentua duen Enrique Meneses jau-nak finiera emango dio lan honi historia-rako hausnarketa batekin.

KAZETARITZARENZAZPI BEKATUAKKrisia saihestu eta bizirautekokazetariek dituzten

aukerak eta gabeziakZer ari da gertatzen kazetaritzan? Hamaika erantzun aurkiditzakegu galdera horrentzat, batzuk bidezkoak, beste zen-bait hain zentzuzkoak izango ez direnak. Nolanahi ere, arazoaez da kazetaritza berarena, kazetaritza-enpresena baizik.Ideia honi mila buelta eman ondoren, ondorio batera iritsiginen: zazpi bekatu nagusiek lotura gehiegi dituzte komuni-kabide eta kazetarien jokabidearekin.

Testua eta argazkiak: IZASKUN PÉREZ, JAVIER BARRERA

Z

Page 33: PAPEREKO ZUZEU OSORIK

2010

eko

azar

oa

6564

ZUZEU / DOSIERRA KAZETARITZAREN ZAZPI BEKATUAK ZAZPI BEKATUAK

HIRA. Komunikabidearen gaitz guztienerrua besteei leporatzea. Norberarenakatsak ez onartu eta hauen aurreanneurrigabe erantzutea. “Indartsuekingogor eta ahulekin ahul” esaldia eta auto-kritikaren kontrakoa.

SABELKERIA. Web orri bat, irrati bat,telebista bat, zine produktora bat... denaksortu eta guztietan huts egitea. Kaze-taritzak gizartearekin duen konpromezua-ren kontrakoa.

ZIKOIZKERIA. Interesgarriak diren berriakargitaratzeko garaian norberaren irizpidea-ri uko egin eta erakundeekin tratuak egi-ten dituen diru-makina bihurtzea. Aska-tasun ekonomikoaren kontrakoa.

BEKAIZKERIA EDO INBIDIA. Irakurleekinlotura galdu, Internet errefusatu eta sareakomunikabideen gaitza dela defendatu.Eraberritzearen kontrakoa.

LIZUNKERIA. Dena izateko nahia, komuni-kabidearena dena eta ez dena. Dirua, bote-

rea, interesa eta indarra izateko grina.Kazetaritza etikaren aurkakoa.

NAGIKERIA. Berria erredakziora iristea-ren zain egotea. Filtrazio interesatuakesklusiba bihurtzea. Berriaren bila kaleraateratzearen kontrakoa.

HARROKERIA. Aurreko guztiak laburbiltzenditu eta horregatik da azkena. Norberarenkomunikabidea munduaren zilborra delauste izatea. Akatsa onartu eta hau zuzen-tzeko ezintasuna. Apaltasuna, gizartearieta irakurleei zor zaien errespetuarenkontrakoa.

GALDERAK

1. Zer da zure bekatua, bekatu larria alabekatutxoa?

2. Komunikabideek bekatu hori pairatzendutela uste duzu?

3. Adibiderik?4. Konponbiderik ba al du?5. Zein da absoluziorako bidea?6. Zein bekatutan jausi zara gehien?7. Zeintzuk dira bekatu barkagarri eta

barkaezinenak?

1. Ez dakit handia edo txikia den: berez-koa da. Komunikabide handien kasuanbatik bat, “hau horrela da” esaten dute,eta ez bada horrela, ez da ezer gertatzen.Hurrengoan justu kontrakoa esan deza-kete. Maiz ez dute umiltasunez jokatzen.Gizartea zure zerbitzura dagoela pentsa-tzea, zu gizartearen zerbitzura egon beha-rrean. Hori ezin liteke.

2. Komunikabideetan hira baldin badago,gizartean ere badagoelako da. Prentsaidatziak, adibidez, beti izan du akatsakonartzeko sekzio bat, baina hutsen zerren-da akatsik txikiena da. Bestelako akatsenkasuan —interpretazio akatsak edo gai batzuetara hurbildu ez izana—, okerrakzuzentzen saiatzen gara, baina ez da aitor-

pen publikoa egiten. Gaiak jorratzeko or-duan asko joan zaizkigu edo berandu iritsigara. Akats horiek ez dira publikoki aitor-tzen, norabidea aldatu egiten da soilik.

3. Gizartearen esparru batzuetara beran-du iritsi izana da adibide. Berandu hur-bildu gara genero indarkeriara. Lerroinformatiboetan badira akats estruktura-lak, prebisioari dagozkionak, baina gizar-tearekin lotura dutenak: gizartean ezdago kontzientzia berbera genero indarke-riaren inguruan orain eta duela 15 urte.Kontzientzia hori ez egoten lagundu duguguk segur aski omisioz eta orain ari garalaguntzen ekimenez. Baina izan garaEuskal Herri mailan informazioa ematekogaraian aitzindari.

Martxelo OtamendiBerria egunkariko zuzendaria

«Txikiok ez dugu lehendakari batbotatzeko gaitasunik, baina bizi

nahiko nuke egoera hori»

HIRA

IZA

SKU

NP

ÉREZ

ED

AN

S

Page 34: PAPEREKO ZUZEU OSORIK

2010

eko

azar

oa

6766

ZUZEU / DOSIERRA KAZETARITZAREN ZAZPI BEKATUAK 1. Geldiarazten bagaitu, sentimenduhorrek aurrera jarraitzen uzten ez badigu,bekatu larria da. Baina bestearen mailarairisteko nahia pizten duen heinean,bekaizkeria osasungarria da. Zerbait lortunahi duzu baina mila arrazoirengatik ezinduzu lortu; helburu horretara iristeko bizi-garria bada, primerakoa da bekaizkeria.

2.. Bai. Ez dagokien leku batean manten-du dira ziurrenik eta aldiuneko komunika-zio tresnak erabiltzeko garaian ez dirainternautak edo herritarrak bezain azka-rrak izan. Zentzuzkoa den bezala, komu-nikazioa da komunikabide baten DNA.

3. Komunikabideek pairatzen dutenbekaizkeriaren adibideek ez dute berrie-kin lotura gehiegirik. Iragarki laburrakdira horren adibide. Egunkariek izatenzuten horien esklusiba. Baina iragarkihoriek sarean jartzeko ideia bat izanzuten herritarrek, Craig List, eta beharbezain azkarrak izan ez direlako, komu-nikabideek bekaizkeria sentitu dute:webgune batean argazki batzuk eta infor-mazio mordoa jartzea bezain sinplea dentresna bati ez ziotelako baliabiderik aur-kitu daude inbidiak jota.

Albistearen definiziorik onena, “norbai-tek nonbaiten argitaratzea nahi ez duenzerbait argitaratzea” da. Batez ere botere-az ari bagara. Herritar guztiek eskuradituzten tresnekin, ez da beharrezkoaberria komunikabide batean argitaratzea.Gertatu dena egiaztatua badago, edozeinherritarrek eman dezake horren berri.Horretaz sentitu beharko genuke inbidiakomunikabide tradizionalok.

4. Ikasi, elkarrizketan parte hartu, ira-kurleak dauden lekura iritsi. El Paisen

kasuan, gure irakurle diren eta izan litez-keenengana jo behar dugu. Gaur egun,sare sozialetara, adibidez. Aldaketak ezingaitu geldiarazi eta komunikaziorakoaukera berriak bilatu behar dira.

5. Akatsak antzeman, onartu eta aurre-ra jarraitu. Bizitzaren beste edozein egoe-ratan bezala. Aurrera begiratzea zer den?Mugitzen ari garen lurralde berri hauezagutu eta ikastea. Eta elkarrizketanparte hartzea.

6. Ezbairik gabe, komunikabide etakazetarion bekaturik sarriena, harrokeriada. Nahiago nuke bekaizkeria zintzo etamotibatzailera gehiago joko bagenu.Nagikerian ere erori izan gara. Eta argieta garbi, lizunkerian ere bai. Segur aski,zazpi bekatu nagusiak egin ditugu.

7. Berri batera ez iristeagatik sentitutakohira. Eta besteek duten berria ez izatea-gatik, bekaizkeria.

«Nahiago nuke bekaizkeria zintzo eta motibatzailera maizago joko bagenu»

Ana AlfagemeEl Pais egunkariko

Sare Sozialen arduraduna

BEKAIZKERIA EDO INBIDIA

4. Zenbat eta txikiago izan, errazagosegur aski. Zenbat eta handiago, harroa-go, eta uste duzu munduko zilborra zare-la. Arrakasta ez da umiltasunaren bidailagunik onena, baina konponbidea daukaprofesionalok kontziente bagara. Komu-nikabide txikietan errazagoa da tentaziogutxiago izaten ditugulako. Bekatua ten-tazioa da. Bekatuen eremua aukeran, zai-lagoa dute komunikabide handiek eragi-na dutelako. Gobernu bat bota dezaketeatzera, edo futbol entrenatzaile bat. Gerohilotzak kontatzen dituzte: “Nik lortunuen honen dimisioa”.

5. Besteen aurrean umiltasuna erakusteaeta akatsak onartzea. Egunkari handibateko zuzendariaren buruan jartzen naiz,eta presidente bat botatzeko aukera badu-zu, egiten duzu. Nixon eta Watergate, adi-bidez. Gero esango duzu demokraziaren-gatik egin duzula, sistemaren purutasuna-gatik, nahiz eta zeure buruari satisfazioaemateagatik egin. Gu ez gaude mailahorretan. Gainera, ez dugu bokazio hori.Gureek lotura gehiago daukate hezkuntza-rekin edo hizkuntzarekin.

6. Komunikabide handi bat izateko boka-zioa izan dut beti: Sabelkeria. Nire boka-

zioa, gure komunikabide hau eta euska-razko komunikabideak orokorrean, han-diak izatea da. Txikiak bagara, beste erre-mediorik ez dugulako da. Nagikeriarenaurkako antidotorik ez dugu garatu guremedioan. Anbizioa beharrezkoa da, anbizioneurtu eta errespetuzkoa. Onenak izatekoanbizioa, baina honek bekaturako arris-kua ere ematen du: gehiegi harrotzen baza-ra ez zara kapaza zure akatsak onartzekoeta hirara zoaz. Txikiak izanda ez daukagulehendakari bat botatzeko gaitasunik,baina bizi nahiko nuke egoera hori.

7. Sabelkeriarena, kausa baten aldekobokazioarekin egiten bada, barkagarriada. Gure kasuan, adibidez, euskararengarapena sustatzeko webgune sendo bat,telebista sendo bat, irrati bat eta zine pro-duktora nahi izatea. Denek esan dezaketezerbitzu bokazioarekin egiten dutela,baina batzuk bitartean diru pila irabaztenari dira. Gipuzkoan, urte askotan, langi-leko diru gehien irabazi duen enpresa,komunikabide bat da. Dirua irabaztekomakinak dira periodikorik eraginkorre-nak. Lizunkeria ez, ez da barkagarria,hori okerrena da; dirua, boterea, interesaeta indarra izan nahia. Nagikeriak ere ezdauka barkamenik, gure esku dagoelako.

Page 35: PAPEREKO ZUZEU OSORIK

2010

eko

azar

oa

6968

ZUZEU / DOSIERRA KAZETARITZAREN ZAZPI BEKATUAK

1. Eguneroko lanean ez dakit puntuhorretara iristen garen. Apustu informati-boak egitean asumitu behar duzu zer eto-rriko zaizun eta prozesuan zaudeneananalisia egin behar duzu asuntoak zein bidetxar, on, arraro edo konplikatu hartzenduen neurtzeko eta gelditzeko edo aurre-ra jarraitzeko momentua den erabakitze-ko. Ez dakit lan prozesuko zikoizkeriabekatua den.

2. Komunikabide baten helburua era-ginkorra izatea da, bere edukiek gero etaharrera zabalagoa izatea. Euskal Herriakdaukan esparru mugatua ikusita, ez dutuste ekonomikoki zikoizkeria norbaitekbetetzerik izango duen. Egia da beregaraian sortu zela Euskal Herrian komu-

nikabide bat, gero enpresa potente bateanbilakatu dena, eta bere esparrua erabatespainola bihurtu duena: Vocento. Halaere, komunikabide guztiak gera enpresaketa, enpresak garen neurrian, enpresarenlogika horrekin ere funtzionatu beharradaukagu. Segur aski kazetariok oso miti-fikatua daukagu gure lana eta enpresaaldetik kutsadura gutxi daukan komu-niabideak egotea nahiko genuke. Bainagure lehenengo helburua enpresa-proiek-tua sendotzea da.

3. Gerta daiteke eman dugun informazioanorbaiten gustukoa ez izatea eta iragarkibat atzera joatea. Dena den, gureganaetortzen diren iragarleak maite ditugu,guregana egin duten apustua Gigante (ElDiario Vasco) horren kontra delako. Askoeta asko etorri dira haien presioei aurreeginez eta horrek ikaragarrizko meritoadu.

4. Zenbat eta proiektu indartsuagoaeduki, orduan eta zure buruaren jabeagozara. Horretara iritsi nahiko genuke ziurre-nik denok. Badaude gure inguruan horrenadibideak: nahiz eta esparru politiko kon-kretu batean egon, komunikabide batzukgai dira kritikak egiteko eta errealitate horimugitzeko, sinesgarritasun hori ez dutela-ko galdu. Baina bidea ez da erraza.

«Komunikabide baten helburuaeraginkorra izatea da»

«Datozen hiru urteetan komunikabide belaunaldi berri

bat jaioko da»

Arantzazu ZugastiNoticias de Gipuzkoa

egunkariko zuzendariordea

ZIKOIZKERIA 5. El Padrino liburua oraintxe bukatu duteta bertan, mafian sartuta dauden gizo-nen emazteak mezetara joaten dira beregizonarengatik errezatzeko, infernura ezeta zerura joan daitezen. Kasu horretanabsoluziorako bidea errezatzea da, bainagurean, ez dakit hainbesterako bekaturikizan dugun...

6. Bekaizkeria. Komunikabide guztiek,egunero produktu berri bat atera behardugun heinean, egunero galdetzen diogugeure buruari ea egiten dugunak hurrengoegunean interesik izango duen. Hori dagure eguneroko drama. Zer da interesgarriaeta zer ez? Ba askotan ez dakigu. Ustelkeriakasuetan denok ulertzen dugu horieiburuz informatu behar dela, baina medai-la informatiboa jartzeaz gain, berria emate-

ak zerbaitetarako balio du? Zertarako baliodu jakiteak gure web orriko zerrendanlehen atalean Belen Estebanen ez dakit zerdagoela? Irakurleari nahi duena ematenbadiozu, gurpila elikatzea ez da baterezaila. Baina beste batzuetan, guk ildo infor-matibo batzuk ireki izan ditugu eta gerogure buruarekin aspertu izan gara eta ildohori utzi. Nola ikusten gaituzte? Irakur-leekin lotura galtzeak kezkatu egiten gaitu.

7. Okerrena, beti, komunikabideetan etabizitzan, harrokeria iruditu zait.Ikuspuntuaerabat nahasten dizu eta beste edozeinbekatu egiteko kapaza zera, errealitatearenobjektibitate minimo batekin bizitzekoaukerarik ez daukazulako. Barkagarriena?Ez dakit... agian sabelkeria; anbizio minimobatekin proiektuak bidera daitezke.

Marta PeiranoBlogaria. La Petite Claudine blogaren egilea

LIZUNKERIA

1. Orokorrean, lizunkeria desioari lotutadago eta desiorik gabe ez dago ezer.Gakoa “neurrigabe” hitzean dago. Gauzaguztietan bezala, neurrigabekeria ez dakomeni. Neurria gainditzeak ez du balio.

2. .Komunikabideak demokraziaren ber-matzaileak dira. Herritarren askatasuna

babesteko, komunikabideen erantzukizunada informazioa barreiatzea, gertatutakoakinterpretatzea eta boterearen ekintzak zela-tatzea. Erantzukizun hauek betetzeko,komunikabideak askatasuna eta autoja-sangarritasuna behar du. Asmo kapitalis-tak dituen enpresa baten partaide denegunkaria ez da egunkaria, katalogoa bai-

IZA

SKU

NP É

REZ

Page 36: PAPEREKO ZUZEU OSORIK

2010

eko

azar

oa

7170

ZUZEU / DOSIERRA KAZETARITZAREN ZAZPI BEKATUAK

«Kazetaritza istorioak kontatzen jakitea da»

Ícaro MoyanoTuentiko komunikazio zuzendaria. La Tejedora

blogean idazten du. Twitterren: @viejomoeb

LIZUNKERIA

3. Digitalerako iragaitean, sareko lehennegozio handiko publizitate-eredua oinor-detzan hartu zuten komunikabideek: por-noa. Komunikabideek lehentasuna ahaz-tu dute: herrikoia baino, gailena izatea.Hala, estatuko komunikabide handienenazalen %50a kolore horiko astekari etakirol aldizkariei dagozkien informaziozjosirik daude. Beste %40a, komunikabidehoriek eta indar politikoek duten eta zile-gi ez den elkartze horri dagokio, ordezka-ri politikoek euren artean trukatzendituzten astakeriei edo prentsa oharreieskainia. Gainontzeko %10a, kasurikonenean, berri-agentziek bidalitako albis-teak izaten dira. Litekeena da azal horiekbeste bekatu batzuen ispilu izatea: zikoiz-keria, boterearen egarria edo nagikeria.

4. Dena galtzen duenean itzultzen dafamiliarengana krisian dagoen senarra,beraz, gaitzespen osoa izan beharko litza-teke errezeta. Zorionez, krisiak gure izae-raren zati dira eta gizartearen baloreakberriz hausnartu eta berbaimentzekobehar ditugu. Baina tunelaren bukaeranargia ikusten dut nik. Tartean kolpatukogaituen trena ez izatea espero dut.

5. Berregituraketa, baloreak berreskuratzea,kazetaritza konprometitzen duten loturaekonomiko eta politikoetatik bereiztea,garra eta grina. Baliteke batzuentzat beran-

du izatea, baina estatu mailan ez dira kaze-tari onak falta, egunkari txarrak dira sobe-ran daudenak. Datozen hiru urteetan, sek-torea zulo beltz honetatik aterako duenkomunikabide belaunaldi berri bat jaiokodela uste dut.

6. Hira ziurrenik. Pasio handiuste eta ez-eraikitzailea da, eta egunero erori naizhorretan.

7. Zuen helburu gaiztoetarako berregindituzuenen artean, barkagarriena sabel-keria dela uste dut. Dena probatu nahihorretan ez dago ezer txarrik. XXI. men-deko hizkuntza hibridoa da, mutantea.Mundua ezagutzeko bidaiatu egin beharda, baina jakintsuek bakarrik dakite bereetxean non dagoen. 1. Bihozberegiak gara.

2. Bai.

3. Komunikabideek gauzak ondo egitendituzten ziurtasuna dugunez, tranpanerori gara pentsatuz benetan gauzak betiondo egiten dituztela. Eta jakina, lanbide-aren haragiko tarratada handiak erauztendizkizu horrela ibiltzeak.

4. Irakurleentzako lan egiten dugulasinetsita iristea egunero erredakziora, etaegiten dugunak benetan merezi duelapentsatuta ere bai. Horixe da gakoa.Horrexen uste osoa behar dugu.

5. Beti gauza bera esan dut: kazetaritzaistorioak kontatzen jakitea da. Egunerohobetzen joan behar den artisau-lanbideabaino ez da gurea. Hori ezin da lortu sofanentzanda eta dena dakigula uste izanez.

6. Kazetari moduan? Galdera zaila da,baina ziurrenik nagikeria.

7. Kazetaritza-enpresa gisa, sabelkeria;kazetari moduan, hira, azkenean denakbaitu zerikusia lanbide honen abiaduraraohitzearekin. Hala ere, izaten dituen ondo-rioak kontutan hartzen badira, okerrenalizunkeria da, bera baita lanbidean orbangehien uzten dituena.

CC-BY-SA WICHO

HO

RIA

VA

RLA

N

JAV

IERB

AR

RER

A

Page 37: PAPEREKO ZUZEU OSORIK

2010

eko

azar

oa

7372

ZUZEU / DOSIERRA KAZETARITZAREN ZAZPI BEKATUAK

«Gurean ez dago sabelkeriarik, biziraupena eta

egokitzapena baizik»

Xabier LetonaArgia astekariko zuzendaria

SABELKERIA

Posta elektronikoz lan honetan partehartzeko eskatu genionean baiezkoaeman zuen segituan, “baina sabelkeriare-na ez dut ulertzen”, esan zigun.Bekatuena ulertzen ez zuen lehena ezzenez, hitzordua jartzeko hots egin genio-nean, sabelkeriarena azaltzen saiatuginen berriro. Lanaren planteamenduahasieratik argi zuela esan zigun orduan,baina sabelkeriarena ez zuela ulertzen. Ezgenuen argi gelditzea lortu. Egun batzuk beranduago, ostiral gau bateanGaztelu plazako Iruña Cafeko Hemingwaytxokoan elkartu ginenean, berriro saiatuginen esplikatzen. Orduan hasi ginenelkar ulertzen.

“Gaur egungo komunikazioa nolajorratzen den modu teoriko batean azaltze-ko eskatzen didazue eta ni ez naiz komu-nikazioaren teoriko bat”, hasi zen. Bainaideiak papertxo batean idatzita, etxekola-nak eginda zituen eta gauzak oso argi.Aldizkariaz hizketan hasi ginen. Iaz90garren urteurrena ospatu zutela;hasiera batean kutsu erlijiosoa zuenaldizkari bat izan arren, aspaldi galduzutela hori; Gerra Zibila eta ondorengourteetan desagertu zela; Lizardi,Saizarbitoria eta Lete kolaboratzailemoduan ibili zirela; 76ean utzi zutelaegunkari formatua eta orduan Europanmodan zegoen News Magazine eredua

hura, gaur egungo aldizkariena, hartuzutela, etabar. Eta 80ko hamarkadan,kaputxinoena zena langileen kooperatibabihurtu zela. Kontxo! Hor zegoen koska!Bekatuen zorizko izendatzean beraien lanegiteko eredutik urrutien dagoenariburuz hitz egiteko eskatu genion.

“Ez nekien nola fokalizatu planteatuta-ko erreflexio horiek. Mundu mailakokomunikazioa? Nik ez dakit ezer mundumailako komunikazioaz! Euskarazkohedabideen errealitatera? Errealitatehonetan, horietako gauza asko ez diraematen, edo ematen badira oso neurri txi-kian ematen dira, oso-oso txikian”, azal-du zuen irribarre batekin. Elkar ulertzenhasi ginen orduan. Prestatuta generamangaldera-sortak zentzurik ez zuela ulertu-ta, beraien lan egiteko modua azaltzekoeskatu genion.

“Idatzizko komunikabide batek bereeboluzio horretan beste zerbait egin nahiizatea, Internet, oso logikoa iruditzen zait.Badakigu ezin dugula uholde horretatikkanpo egon eta denok gabiltza hor zerbaitegin nahian”. Interneten ere huts egindaiteke, bota diogu. “Hutsa? Guk dauka-gun esperientziarekin ba...”, isildu eginda, pentsakor. “Gu izan ginen euskalprentsan lehenak Interneten, 1997ansartu ginen eta orduan ez zegoen inor, iaerdarazko komunikabide handienak ereez. Orduan ez zegoen Interneteko proiek-ziorik, baina gurean horrek zeukangarrantzia ikusi zuten batzuk eta aldizka-riko edukiak Interneten jartzen hasiginen. Harrezkero guk ere eboluzio han-dia egina dugu. Urteak egin ahala kontu-ratu ginen ezinbestez heldu behar geniolaInterneti, baina hor ez dago sabelkeriarik,biziraupena dago. Eta egokitzapena”.Komunikazio teorikoa ez bada, ondo arida papera antzezten.

Ildo horretatik jarraitzen du eta jartzenduen adibide bakoitzak gehiago urruntzendu sabelkeriatik. “Internet ez da idatziz-koa bakarrik, multimedia da. Baina mul-timedia horri ekin genion eta berehalakonturatu ginen ez zela nahikoa bideoak

egitea, eta gehiago egin behar genuela.Orduan telebista bat egin genuen eta iaz,2009an, gure lehenbiziko telebista pro-grama egin genuen”. Euskal Herriko bertso-lari txapelketa nagusiaren harira ordu laur-deneko sei programa egin zituzten. “Ezgenuen bakarrik egin. Info Zazpi,Bertsoa.com eta Argia.com, hiruron arte-an ekoiztu genuen”. Beraientzat oso logi-koa izan zen hiru komunikabideak elkar-tzea: “Bakoitzak zerbait zeukan eta zerbaithorien guztien arten egin genezakeen gukbakarrik ziurrenik ezingo genukeena egin.Bertsoa.com-ek bertso txapelketari buruz-ko informazio guztia zeukan; Info Zazpi-k,esataria, eta guk, Interneten jartzeko modua,haiek ez zeukatena. Hiruron artean sortugenuen”. Sabelkeriaren justu kontrakoa.

“Guk ez dugu proiektu handietansinesten, zerbait egin eta bat-batean50.000 euskaldun zurera badatozkizula,hori ezinezkoa da!”. Hemen gauzak beste-la dira. “Zenbat eta txikiagoa izan orduaneta gauza gehiago egiteko behar handia-goa izaten da: burua estutu behar dugu.Euskarriak (Internetek) eta errealitateaketengabe aurrera egitera behartzen zaitu.Nork esango zidan niri duela 22 urteArgian hasi nintzenean telebista bat egin-go genuenik! Noski, oraindik ez dugu tele-bista bat egin, baina telebista programatxiki bat egin dugu eta orain albistegilabur bat egin nahi dugu. Horretan arigara. Eta hau guztia jende kopuru berdi-narekin egin behar dugu”. Berritzearekinbatera, birziklatzearen premia azaldu duLetonak: “Argia.com-ek aurrera egitenbadu Argia-gatik da. Paperak gero etagarrantzia gutxiago du beste horretan etabesteak nortasun propioa hartzen aridelako eta badoalako garatzen. Paperakezin dio bideo irudirik eman horri, bainapaperak edukia ematen dio eta edukihorietako batzuk ere erabili daitezke mul-timediarako”. Birziklatzearen kontzeptuada, azken finean: paperekoa beste erabatera eskainiz, ia beste produktu bateanbihurtzen da, beste modu batera kontsu-mitzen dena.

IZA

SKU

NP

ÉREZ

Page 38: PAPEREKO ZUZEU OSORIK

2010

eko

azar

oa

7574

ZUZEU / DOSIERRA KAZETARITZAREN ZAZPI BEKATUAK

«Harrokeriaren kontrakoa sinesgarritasuna da»

Rosa María ArtalEl Pericopio blogean idazten du.

Urte mordoa eman zuen Informe Semanal saioan lanean. Twiterren: @rosamariaartal

HARROKERIA

1. Gizarte laiko batean ez dago bekaturik,delitu bilakatu daitezkeen akatsak baizik.Kazetaritza harroputza denean eta lehen-dakariak jarri eta kentzera jolasten aridenean —noizbait gertatu izan den beza-la—, demokraziaren funtsari erasotzendio eta hortaz akats larria da, oso larria.Bekatua izango balitz, hilgarria.

2. Zeu kutunena izatea desiratzea, guztizduina da. Umiltasun faltsuak gogaitzennau. Norbaitek gauzak ahal bezain ondoegiten ari dela uste badu, besteek berelana irakurtzea, entzutea edo ikusteaespero du. Harrotasuna beste inorena ezirakurtzea izango litzateke. Bizitza osoan

izan dut ondo egindako lanarekiko obse-sioa. Sinesgarritasuna da kazetari batenhelburua eta lortuz gero, harro sentitubehar du. Zein dira harrotasuna eta harro-keriaren arteko mugak gure lanean?Harrotasuna zilegi da. Lasterketa irabaz-ten saiatu behar da, baina garbi jokatuta.

3. Orokorrean, betiko komunikabideakhain dira harroak Internetekin, mespre-txatu egiten dutela. Interneten bakarrikbaldin badago, komunikabide txikiagoairuditzen zaie. Eta Interneten bakarrikdaudenek, komunikabide handiak gutxies-ten dituzte. Alabaina, kazetaritzak ez duabizenik, soilik kazetaritza da, inork ez

du, beraz, arrazoirik bere komunika-bideaz harro sentitzeko, helburua Ka-zetaritza bera delako. Harrokeria senti-tzeko boterea izatea beharrezko da, osolotua dago.

4. Makineria batean parte hartzen dugulaeta gizarte honetako lanbide guztiak balia-garriak direla ulertu behar dugu. Badirudiinformazioa dela guztia hobeto joan daki-gun behar dugun giltza. Egia da, beharrez-koa da jendearengana informazioa iristea,baina dena hobeto joan dadin engranajezabalago baten barruan behar du.

5. Akatsak zuzenduz, baina deliturik ego-nez gero, inolako onarpenik gabe: eurenerruak ordain ditzatela.

6. Hira, batzuetan, bidegabekerienaurrean erraietatik erantzuten dudanean.Bestela, ez dut bekaturik, nahiko txuku-

na naiz. Ez dut xentimorik eta hori osoadierazgarria da. Eta gelditu gabe idaztendut nire blogean. Harrokeriari dagokio-nez, erlatiboa da. Egin dudan lanaz osoharro sentitzen naiz eta horrela izango ezbalitz, nire bizitzak ez luke zentzurik,porrot egin dudala sentituko nuke.Berlingo harresiaren adibidea jar dezaket:duela hogei urte. Han lau pertsona izanginen. Eta TVEren 50. urteurrenean ez zenoso argi esan han egon ginenik, pertsonabatek, arrazoiren batengatik, ezkutatunahi izan zuelako. Hogei urte geroago,Arcadi Espadak esan egin zuen etamundu guztia jarri zen gure alde.Harroputza eta handinahia izangobanintz, ez nintzen isilik egongo.

7. Ez dut uste barkagarriak direnik.Beharbada sabelkeria esango dute denek,hozkailua gainezka egotea gauza berriabaita.

PÉTEZ

IN

EDKOHLER

Page 39: PAPEREKO ZUZEU OSORIK

2010

eko

azar

oa

7776

ZUZEU / DOSIERRA KAZETARITZAREN ZAZPI BEKATUAK

«Kazetariaren patua freelanceizatea da, albistearen

bila joatea»

Enrique Meneses

Kazetari baten etikarekin bat datorrenirakurketa adimentsu bat egiten badugu,bekatu nagusirik ez dago. Hala ere, begi-ra diezaiogun “nire lankide eta hala erelagun direnek” idatzi dutenaz, CarmenTessier-ek France Soir-eko azken orrianargitaratu zuen moduan, XX. Mendearenerdialdean.

Hira? Kontu izan dezala ahotsik ez dute-nek pairatzen duten bidegabekeriarekinsumintzen ez den kideak. On Kixotek bere

lantzarekin defendatu zituen; Cervanteseklumarekin.

Sabelkeria? Kazetariak bizitza haginkabizi behar du, bizitza gozatzeaz nazkatuarte. Lizunkeria osagarri bikaina da. Bibekatu hauek malenkonia eta depresioerasoak ekiditen dituzte.

Geure denborarekiko zekenak izanbehar dugu, geure bizimodua gorputzaketa adimenak eskatzen dizkiguten eginbe-harrez betetzen saiatuz. “Envidia sana”

deitzen den horrek, errepikatu beharrekoereduak izateko aukera ematen du, eta ezzelebridadek suntsitzekoa.

Energia berreskuratzeko ez dago sofanetzatea baino hobeagorik. Dolce far niente-ak, 45 minutuko siesta kennedytarrak,idazle eta kazetari izugarriak eman ditu,gaua bizitzeko aukera luzatu eta sabelke-ria eta lizunkeriaren gailurrera iristekoaukera emanez.

Batzuentzat hain mespretxagarria denharrokeria hori, kideen lanaren kalitateaospatzeko era bat da niretzat: harro nagosotana mundu honetan, zazpi bekatueninguruan egiten ari zareten lanarekin.

Baina, nora doa gure lanbide hau?Testuingurua behar da ezagutu lehenbizi.Krisi ekonomiko basati baten barruan ema-ten ari den izugarrizko krisi teknologikoa arida gertatzen, zirkulu baten barnean bestezirkulu bat, eta hori ulertzetik behar daabiatu. Jendeak axaleko gastuak bazterre-an utzi ditu, tartean paperezko egunkariakerostea. Sarean doan aurki daitekeen infor-mazioari gogor heltzen zaio orain. Horren

ondorioz, kioskoetako salmentak jaisteazgain, iragarkiak biziki murriztu dira etaprentsaren diru-sarrera garrantzitsu bateten egin da. Diru sarreraren jaitsiera ikusi-takoan, tradizionalki publizitatetik bizi izandiren komunikabideak, gastua beheitituzsaiatzen dira bizirauten. Atal honetan,eskarmentua duten kazetarien soldatakordaintzeari utzi eta “beraien” lanbidean lanegiteko gosea duten bekarioz ordezkatzendituzte ardurako postuak. Espainiako esta-tuko unibertsitateetatik bi mila kazetariirteten da urtero, beste hainbeste lanpostudesagertzen den bitartean imprimagailuaketa baxerak saltzetik bizirauten dutenkomunikabideetan.

Hedabide digitaletan iragarkiak kontro-laerrazagoak diren arren, publizitatea ez dairisten oraindik. Enpresari handiak jurasi-koan bizi dira eta dena nahi dute lehenagozen bezala. Baina hori amaitu da, asko jota,Lampedusak zioenez, “ Dena aldatu beharda, denak berdin jarrai dezan”.

Alabaina, publizitate sortzaileak des-iratzen daude blogosferarara salto egin

Maisuaren hitzak

Espainiako kazetaritzan ‘Instituzio bat’. Besteak beste Kubakoiraultza kontatu zuen. Orain dio: “65 urte daramatzat lanbidehonetan eta ez naiz sekula prentsaurreko batera joan”. Bere bloga:www.enriquemeneses.com Twitterren: @emeneses.

PÉTEZ

IN

ROBERT SCOBEGerra kazetariaren hondarrak.

Page 40: PAPEREKO ZUZEU OSORIK

2010

eko

azar

oa

7978

KAZETARITZAREN ZAZPI BEKATUAK

eta euren zeregina berritzeko. Bestalde,sektore askotan gaizki aztertu da teknolo-gia berriek dakarten aurreztea. Sarrerakurritu egin dira, baina gastuak ere baiteknologia berriei esker. Esate baterako,%50 ere izan zitekeen banaketa kostua,desagertu egiten da. Paperaren salneurriajaitsi egingo da bezero leialentzako baka-rrik egiten badira tiradak, jende helduaoro har. Bertsio digitalek jende gazteaerakartzen dute, paperekoek inoiz lortu ezzuten moduan. Bizirik iraungo dutenkomunikabideentzat desiragarria denetorkizuna dator.

Asko aldatu dira gauzak inprimatzaileabere egunkariko zuzendaria zen garaieta-tik. Automobil-industriaren sortzaileaizan zen Henry Forden eredua jarraituzsortu ziren erredakzioak, muntaia-kateazen eredu industrialari segika. Robotakazaldu zirenean, gero eta jende gutxiagobehar zen auto gehiago egiteko. Idaz-makina eta gero ordenagailuaren aurreaneserita zeuden ehunka kazetariz osatuta-ko erredakzioak sortu zituzten komunika-bide nagusienek. Charles Chaplinek bere“Garai modernoak” filmean gaitzestenzuen “fordismoa” zen.

Zuzentzaileak, linotipistak, takigrafo-ak, pakete-egileak, argazkien errebelatuaegiten zuten teknikariak, kolorearenbereizleak... langintza horiek denak ber-tan beheratu zituen teknologia berriak.Gaur egun, Internet eta bere erabilerek,robotak ordezkatu dituzte eta garai bate-an Forden katean bezala, erredakzioetanizugarrizko sarraskia eragin dute.Berehalako argazkigintza digitalak, postaelektronikoz momentuan bidalitakoak,errebelatzailerik eta finkatzailerik beharez duenak, Sierra Maestratik nire argaz-kiak atera nituen egun hura aldendu dunigandik. Egun hartan, La Habananezkutuan errebelaturiko argazki haiek,erresistentziako kide zen 17 urteko nes-katxa baten gonazpiko almidoituan gordegenituen eta egun batetik bestera, hegaz-kinez, Paris-Matcheko erredakziora bidali

nituen. Gaur egun, ordea, segundu batzue-tan FTPz bidali daitezke. Orain, mundukoedozein lekutan ateratako milaka argazkisegundu batzuk geroago iristen dira egu-nero erredakzioetara.

Iraultza ekonomiko eta teknologikoa-ren ondoren, prentsan balioa duen baka-rra komunikabidearen izena bera da, batzuetan ehun urte ere ukan dezakeena.Jada ez dira geratzen ez eta euren sortzai-le izan ziren familietako ondorengoak ere.Modernitateari kontra eginez, letra goti-koz idatzita dituzten izen handi horiek,tiranosaurius-rexaren arrautza-oskolakbaizik ez dira. Gaur egun, komunikabide-aren izena da kalitatezko informazioa ber-matzen duena. Ordenagailuari begiradauden laurehun kazetariak ez dira beha-rrezkoak. Kaletik, atzerritik, mundukoedozein txokotik datorren informaziojarioaz arduratuko diren berrogeita hama-rrekin nahikoa da. Gaur egungo kazetariauzkur da albistearen bila kalera irtetekoeta bere pantaila txikira noiz iritsiko zaingelditzen da.

Kazetariaren patua freelance izatea da,gai interesgarri bat egon daitekeela sus-matzen duen lekura albistearen bila irte-tea. Bere bidearen jabe izan behar du etabere blogean aurkitu dituen gaiei buruzidatziko du, baita analisia egin ere. Bloghoriek izena duten komunikabideenarrautza-oskoletan pilatzen joango denurrea izango dira. Egunero irakurtzenduten irakurleek emandako balioa izangodu blog batek. Horrela, komunikabideakblog guztiek ematen dioten irakurle kopu-rua ezagutuko du eta horren arabera lor-tutako publizitate-baliabideei esker,komunikabideak kazetari eta blogarihoriek ordaintzeko dirua izango du.

Berehalako etorkizunaren zertzeladakhorrela ikusten ditut nik. Denbora pasa-ko da hau horrela izan arte, baina ordu-rako espero dut publizitatea belaunaldigazte baten esku egotea, burusoil etasabel pantagruelikoa duten gaur egungoapezpikuetatik urrun. |

KIOSKOAN

Zenbat egunkari saltzen duzu?

230603022115

EL CORREO

DEIA

EL PAIS

EL MUNDO

GARA

BERRIA

BILBO: Jesus Angel Sanchez Etxebarria, El Kiosko, Deustua

“Erraza da hori erantzutea, hemen daukat apuntatuta (libreta bat ateratzen du).El Correo da gehien saltzen duena, zehazki 230 ale. Gero Deia dator 60 alerekin,El Paisek 30, El Mundok 22, Garak 11 eta Berriak 5. Eskerrikasko, eta Pulitzerrairabazten baduzu, komisioa kobratuko dizut!”

8020151075

EL DIARIO VASCO

EL PAÍS

NOTICIAS

GARA

BERRIA

EL MUNDO

DONOSTIA: Marta Cárdenas, Tren del lector, Norte Geltokia

Page 41: PAPEREKO ZUZEU OSORIK

2010

eko

azar

oa

8180

KIOSKOAN / ZER SALTZEN DUZU?

858611

SUDOUEST

LE MONDE

LIBERATION

LE JOURNAL

BERRIA

HENDAIA: Laurence Argoity,Hondartzako liburu-denda

13012

2-3

EL CORREO

NOTICIAS DE ALAVA

EL PAIS

GASTEIZ: Jose Juan Barrios, Pilar auzoa, Brasil kaleko kioskoa

21-2

0

EL MUNDO

GARA

BERRIA

179783015106

DIARIO DE NAVARRA

DIARIO DE NOTICIAS

GARA

EL PAIS (PAÍS VASCO)

EL MUNDO

EL PAÍS

IRUñEA: Josu Aranguren, Ikasbide kioskoa, Arrosadia

Hizkuntza minoritarioenalde txar eta onak

izkuntza minoritarioari begi hutsezantzematen zaio, maioritarioekgoitik begiratzen baitiote, destai-

naz, gogorik gabe. Hizkuntzalari batzuekesaten duten bezala, hizkuntza dialektobat da, atzean ejertzitoa duena.

Hasiera batean behintzat, nire ustez,hobe maioritarioa izatea minoritarioabaino. Maioritarioetan mintzo direnakharro-harro dabiltza munduan barrena.Sekula ez dute hizkuntza aldatzeko baterepremiarik izaten, ez eta hartu dituenherriaren hizkuntzan hitz egiten saiatzekobeharrik sentitzen ere. Zertarako, baina?Besteak ahalegindu daitezela, zer arraio!

Maioritarioen artean, ingelesa dugunagusi. Inortxok ere ez dio itzal egiten,baina ez dadila gero bertan goxo gelditu,zeren eta, orain mende batzuk, frantsesakere halakoxe bizimodu pribilegiatua ba-tzuen eta ikusi besterik ez dago nolakogabeziak bizi dituen orain frantses gaixo-ak, anglizismoak zirrikituetatik barra-barra sartzen zaizkiola. Mandarin txinera,esaterako, ingelesa halako bi da hiztune-tan, baina garrantzitsuena, funtsean, ezda hiztun-kopurua, kalitatea baizik, pres-tigio soziala, alegia. Mandarinak ingele-sak baino dezentez hiztun gehiago izana-gatik ere, munduan duen prestigioaoraindik txikia da, ingelesarena bainoaskozaz ere txikiagoa da. Eta hori haladela jakiteko nahikoa da bazar txinatarilun horietako batera joan, eta euro bakarbaten truke bihurkin edo destornilladoresorta bat erostea: bihurkinari egurrezkokirtenetik heldu, eta haren burdina her-doilkorrezko buruarekin torlojua estutzenhasten zarenean, desegin egingo zaizu,gurina balitz bezala.

Baina, hizkuntza minoritarioarentzatdenak desabantailak ote dira? Ez horixe!Bigarren Mundu Gerran, Amerikako EstatuBatuetako gudaroste ospetsuak komantxez,navajoz edo euskaraz zekiten marineak era-bili zituen, mezuak elkarri bidaltzean —minoritario esaten diegun hizkuntza horie-tan— japoniarrek nahiz alemaniarrek tutikere uler ez zezaten. Horixe, beraz, hizkuntzaminoritarioen abantaila. Lasai asko hitz egindezakezu zeure hizkuntzaz ezer ez dakitenenaurrean, baita beroien ezaugarriez hitz eginere, irri maltzurrik itzuri gabe, beti ere.

Ez da, ordea, beti ondo ateratzen.Gogoan dut Innsbruckeko egoitza bateanegondako uda hartan gertatu zitzaiguna,aspaldi, gaztea nintzela. Tirolen nintzen,bidaian, laguna nuen mutil argentinarbatekin. Ilaran geunden, tramiteren bat —erregistratu edo halako zerbait— eginbehar genuela-eta, zain. Eta, hantxe,pare-parean, bi neska katxarro egokituzitzaiz-kigun; bata ilehoria, beltzaranabestea.

Laguna eta biok katalanez ari ginen,neskak, gutxienez, alemanak edo Europaerdialdekoak zirelakoan. Haien begi-ahoak genituen hizpide, baita ezpainakere, felaziorako hain ziruditen egoki…Isilik haiek, bitartean, zirkinik ez aurpe-gian. Beran-duago, gau hartan bertan,katalanak zirela jakin genuen (beltzaranaeuskal herritarra, jaiotzez). Harri eta zurgelditu ginen.

Aurrerago, hirian elkarrekin ibili ondo-ren, ea ilaran geundela gure iruzkinak entzun al zituzten galdetu genien, eta,baietz erantzun: «Noski». Azkenean, gara-gardo batzuk edan eta pare bat ogitartekojan, eta ez zen deus gertatu. Lastima.|

Quim Monzó

KONTRAKA

H

Page 42: PAPEREKO ZUZEU OSORIK

2010

eko

azar

oa

8382

Argazkiak: GARI GARAIALDE Testua: H. ETXEBERRIA

Hementxe dago Tijuana

Behobiako mugan eta beste guztietan ere bai, hiru produktukosatzen dute kontsumoaren Hirutasun Santua: tabakoak, gasoli-nak eta alkoholak.

Saiatu arren, dende-tan inoiz ez dizkizuteemango salmentadatuak.Arrazoiarekin, gaine-ra. Hala ere, esatenda estatu espainiarre-an gasolina gehiensaltzen duen gasolin-degia, Irungo auto-pistako ordainlekuabaino lehen dagoenadela. Halaber esatenda, gehien saltzenduen estankoa ereBehobian dela... LaJonqueran bainogehiago, askozaz ere.Egunero muga hauzeharkatzen dugunokohituak gara ikuski-zunera, baina inoizedo behin etortzenbada lagunen batgurekin, harriturikgaldetzen digu zerdemoniokeria denhau guztia. "Tijuana,mon ami, sonbrerumexikar eta guzti",erantzuten dugu.

Page 43: PAPEREKO ZUZEU OSORIK

2010

eko

azar

oa

8584

ARGAZKITAN / HEMENTXE DAGO TIJUANA

Kitcharen erreinuanPaul Dutournier Sarako Alkate Zaharrazenak esaten zuen Bidasoan hasi etaNafarroako mendiak hasten ziren bitartekomugak goitik behera ezagutzen zituela.Espainiako gerra ostean Hegoaldean deusez zelarik, denetarik pasatu zutela kontrabandoan: kobrezko hariak, zetazkogaltzerdiak, txanpaina, txokolatea... Harrituegingo litzateke orain zein gauza joatendiren behetik gora. Kitscharen eremua dahau, merkekeria eta alferrikakoaren bizilekuaparta: torero eta flamenko bailarinen irudiak, zezen eta kontsoladore plastikozkoak, paella kontserban jarrita,sangriarik kaxkarrena baino merkeagoa denMalagako ardo are kaxkarragoa...

Inoiz edo behin geratu bazara etxean surik gabe, azukre edo kandelarik gabe, bertara jo duzularrialdian. Eta halaxe, oharkabean sartuz mundu harrigarri bezain arrotz batean. Hortxeegon arren, albo-alboan, etxetik pauso batera, zeure buruan sartzen ez dena, egiazkoa baino,irudikeria dirudiena: ikusi eta zapaldu arren, sinetsi nahi ez duzuna.

Page 44: PAPEREKO ZUZEU OSORIK

2010

eko

azar

oa

8786

HEMENTXE DAGO TIJUANA / ARGAZKITAN

Manolo Escobarren Que viva España darabilte ezpainetan, bertakoereserkia kantatzen ari direlakoan. Inor ez da konturatzen hemenEuskal Herria badenik ere, eta deskuidatzen bazara, txistorra pintxo bat jango dute Faisan tabernan Ricard ongi kargatutakobaten ostean. Eta irri egingo dute hormetako gendarme, mugazaineta kontrabandisten argazki zaharrak zintzilik ikusten dituztenean.Benetako leku batean daudela sentituko dute, pentsatu ere egingabe Grande Marlaska eta Garzon epaileek leku horretan bertaneduki dituzten lanak itzelak izan direla. Hasi zaitez esaten Gernikanbadela arbola zahar bat, ikusiko duzu nola erantzuten dizuten, eurenean ere badirela arbolak, nahi bestean.

Bidasoako ertz honetan, Ibardineko gainean,Dantzarinean, Arnegin, Zugarramurdin...gauza bat eta bera aurkituko duzu, ikusi artesinets ez dezakezuna. Hurbiltzen bazara egiaztatu ahal izango duzu zenbatjende bizi den harat-honatarekin Bordeletiketa harantzagotik etorrita. Ez duzu jakingoegin behar duzun irri ala nigar, egiaztatzenduzunean ez duzula deus ulertzen ahal, etazeure munduaren erdian badela bestemundu bat antipodetara eramaten zaituena,pauso batean. |

Page 45: PAPEREKO ZUZEU OSORIK

2010

eko

azar

oa

8988

KULTURA / LIBURUAK KULTURA / LIBURUAK

Kind of blue?etsipen poxi bat?

M

BEÑAT SARASOLA

ende honetako hamarkada hau, hala, aurreko hamarkada-ko aldarte triunfalistarekin hasi zen halaber, zeinak goia jobaitzuen Unai Elorriagaren SPrako tranbiak EspainiakoNarratibako Sari Nazionala jaso zuenean. Horren aurreka-ria Bernardo Atxagaren Obakakoak zen, eta ikusirik ordu-tik asteasuarrak egindako ibilbidea, batek baino gehiagokpentsatu zuen euskal literaturaren halako boom bat etorzitekeela. Aitzitik, hamarkada igaro ahala, aldarte triunfa-lista hori apaltzen joan da, askorengan halako eszeptizismopoxi bat gailendu delarik. Ikus dezagun, labur-labur, zeintzukizan daitezkeen aldaketa honen arrazoietako batzuk.

Idazle handienen lan aipagarri gehienak hamarkadakolehenengo erdian argitaratu dira. Bernardo AtxagarenSoinujolearen semea (2003), Koldo Izagirreren Sua nahi Mr.Churcill? (2005) eta Joseba Sarrionandiaren Lagun izoztua(2001) garai horretan plazaratu ziren. Ordukoa da–2001ekoa–, bide batez, azken urteetako poema liburu arra-

Aurreko mendeko 90etako hamarkada, euskal literaturari dagokione-an, halako euforia puntu batekin amaitu zen. Euskal literatura behinbetiko kontsolidatu zela ematen zuen. Idazle konsagratuak oraindikemaitza onak ematen ari ziren, eta gainera, Harkaitz Cano buru zuenbelaunaldi berri bat agertu zen indartsu, gure literaturarentzat etorki-zun oparoa iradokitzen zuena.

Hogei liburu funtsezko, hamarkada baterako

kastatsuena, Kirmen Uriberen Bitartean heldu eskutik.Salbuespena Anjel Lertxundi da, zeinak ohiko erritmo harri-garrian argitaratzen jarraitu baitu hamar urteotan. Hirunobela ekarri ditu: Zorion perfektua, Ihes betea eta Zoaz infer-nura, laztana. Dagoeneko ohituak gauzkan prosa ezin fin etaederragoaz idatziak izan, eta irakurlegoak ondo jaso dituelaesan badaiteke ere, ez dirudi OttoPette lako liburu mugarria izateraailegatzen direnik. Hamarkadakobigarren erdikoa da Atxagaren Zazpietxe Frantzian; baina kasu honetanere antzekoa esan daiteke. RamonSaizarbitoriak, bere aldetik, ez duezer argitaratu hamar urteotan,nahiz eta jakin badakigun nobelamardul bat duela eskuartean.

Urteotan literatur emaitza bikai-nak iritsi zaizkigu Tropela izenare-kin bataiatu zen belaunaldiareneskutik. Jon Alonso, Iñigo Aranbarri, Itxaro Borda, Javi Cillero,Aingeru Epaltza, Edorta Jimenez, Karlos Linazasoro, PelloLizarralde, Xabier Montoia, Jokin Muñoz, Pablo Sastre, edoIban Zalduak aparteko liburuak eskaini dizkigute. Neurribatean, esan daiteke hamarkada hau Tropelaren hamarkadaizan dela, belaunaldia konsagratu den hamarkada, alegia.Baina bere profil apala garaiari inpregnatuta zaiola esangenezake nolabait, eta hortik, akaso, arestian aipatu hamar-kada amaierako gogait sentipena. Lan interesgarriak izanaga-tik, askori ez baitzaizkie iruditzen, oraindik, arestiko belau-naldikoenarekin erkagarriak. Bereziki, zerrendan azaldutako-

Azkeneko urte hauetan idazleasko kritiko azaldu da euskalliteraturako zenbait alderdirekin.Besteren artean: irakurle falta,atzerrian proiekzioa izatekozailtasunak, literatur sariak...

Page 46: PAPEREKO ZUZEU OSORIK

2010

eko

azar

oa

91

KONTSUMOA / JAKIZU

90

az aparte, hiruna trilogia funtsezko eman dituzte AingeruEpaltza (Erresuma eta Fedea, amaitugabea), Edorta Jimenez(Piztien itsasoa) eta Xabier Montoiak (Hilen bizimoldea), bainabi hamarkaden artean geratu direnez, zerrendatik kanpogeratu dira.

Hamarkadaren hondarrean lortu du, orobat, KirmenUriberen New York-Bilbao-New Yorkek EspainiakoNarratibako Sari Nazionala. Askorentzat honakoa izan daeszeptizismoan erortzeko azkeneko bultzada, liburua hala-

ko sari batek (antza) eskatzen duenmailara ailegatzen ez dela uste dutelako.Paradoxikoki, beraz, hamarkada hone-tan inoiz baino Espainiako Sari Nazionalgehien lortu badira ere, euskal literaturahalako beheraldi bat edukitzen ari delairuditzen zaio askori. Espainiako SariNazionalaren eskutik lehenago aipatu-tako gure literaturaren boomik gertatuez denez, gehiegizko zenbait ilusio frus-traturik geratu dira.

Honetaz gain, azkeneko urte hauetanidazle asko kritiko azaldu da euskal lite-raturako zenbait alderdirekin. Besterenartean: irakurle falta, atzerrian proiekzioaizateko zailtasunak, literatur sariak, iriz-

pide mediatiko eta komertzialen indartzea (Iratxe Retolazakaipatzen duen “presentzia literarioen” garrantzia handitzea),literatur kritika gabezia, industria indartu beharra eta abar.Honek guztiak, eta beste hainbat kontuk, eraman du euskalliteratura etsipen poxi batez begiratua izatera.

Alabaina, sentipen hau zentzuzkoa den galdegin geniezaie-ke geure buruei. Alderdi literario periferikoei erreparatuz gero,akaso justifika daiteke etsipen hau. Zehazki eta lasaitasunezhamarkadaren errepaso literarioa eginez gero, ordea, balizkobeheraldi hau epeldu daitekeela uste dut. Zerrendan azaltzendiren hogei liburuak dira horren adibide behinenetakoa, baina,esan gabe doa, badira askoz gehiago ere. Hamarkadaren biga-rren erdian euskal idazle handiak desagertu samar ibili direlaesan dugu arestian, bada, hain justu garai honetan azaleratudira idazle eta belaunaldi berrien lan interesgarri asko.Zerrendan ageri diren Angel Erro, Jon Gerediaga, MikelPeruarena eta Eider Rodriguez aparte, hor ditugu, besterenartean, Katixa Agirre, Uxue Alberdi eta Irati Jimenez, MikelAntzaren itzulera (Ospitalekoak) edo Uxue Apaolaza (Umeekgezurra esaten dutenetik), Leire Bilbao (Ezkatak), IratxeEsnaola (Galerna), Fermin Etxegoien (Autokarabana) etaHarkaitz Zubiriren (Zakur kale) estreinekoak. Poesian ereemaitza onak jaso ditugu, injustuki azkenean zerrendatikkanpo geratu den Igor Estankona kasu, Tundra eta Iratzeenesporak liburuekin. Saiakeran ere, hamarkadaren hondarreanIgnazio Aiestaranek etorkizun handikotrilogia bati –Esne beltza eta nazismoarenadiskideok– ekin dio. Guztiek ere, berengora-beherekin, gauza interesgarri etaberritzaileak ekarri dizkiote euskal litera-turaren panoramari, eta etorkizunerakobide sendo eta joriak iradokitzen.

Gainera, ez da ahaztu behar aurrera-pauso handienetakoa itzulpenetan emandela. Atzerriko literatura garaikidea itzultze-ko ahaleginetara gehitu dira Alberdania,Erein, Txalaparta eta Meettok, hamar urtehauek arte ia Igelak eta Elkarrek soilikjorratzen zuen lurra lantzeari ekinez.

Azken batean, alegiazko liburuetan itxaropen handiegiakez ote garen jartzen ari pentsatu izan dut maiz. ItxaropenaAtxagaren nobelagintza berrian, Uriberen nobelan, Canorenhurrengo lanean, Saizarbitoriarenean, eta abar. Honek biondorio dakartza gutxienez. Batetik, lan hauek azkenik askiindartsuak begitantzen ez bazaizkigu, halako desengainuanerortzen gara. Bestetik, ez digu ikusten uzten obra eta auto-re hauetatik kanpo ere euskal literatura egon badagoela,eta maila on askoko euskal literatura gainera.

OHARRA: Sail bakoitzean niretzako hamarkadako bost liburufuntsezkoenak azaltzen dira, beren arteko inolako sailkape-nik gabe. Sail bakoitzean edo sailen artean idazlerik ez erre-pikatzea erabaki dut, eta hala, hogei liburu eta hogei idazleazaltzen dira.

Alegiazko liburuetan itxaropenhandiegiak ez ote garen jartzen ari pentsatu izan dut maiz.Itxaropena Atxagaren nobelagintza berrian, Uriberennobelan, Canoren hurrengo lanean, eta abar.

Hamarkadaren hondarreanlortu du, orobat, KirmenUriberen New York-Bilbao-NewYorkek Espainiako NarratibakoSari Nazionala. Askorentzathonakoa izan daeszeptizismoan erortzekoazkeneko bultzada

KULTURA / LIBURUAK KULTURA / LIBURUAK

Page 47: PAPEREKO ZUZEU OSORIK

2010

eko

azar

oa

93

KULTURA / LIBURUAK

92

SAIAKERAEuskal Herri imajinario baten alde, Santi Leone, Elkar, 2008.

bertzaletasunean nagusitu izan den historiaren ikuspegiari kontra eginez, SantiLeonek gertakari eta bilkaera historikoa ulertzeko modu berri bat eskaintzen digu;

historiaren filosofia berri bat. Bere laburrean –Zaldieroaren ilustrazio eta guzti–, esentzia-lismoaren –izan espainiar, nabarrista edo euskalduna– aurkako eta imajinazio, eta hor-taz, askatasunaren aldeko aldarria da berea. Gerora etorri diren –Euskal identitatearenarazoa, Lapiko kritikoan–, eta oraindik etorriko diren –hor baitugu 2012ko data– eztabai-detarako erreferentzia ezinbestekoa.

Subordinazioaren kontra, Imanol Galfarsoro, Pamiela, 2008.arai berriak omen datoz euskal politikagintzarako, eta bereziki, ezker abertzalea-rentzako. Liburu hau, dudarik gabe, garai berri hauen adierazle bikaina da. Ezker

abertzalea teorikoki birpentsatzeko ahalegin bat, eta berau nazioarteko pentsamenduezkertiarrarekin lotzekoa. Estilo zabar eta proboka-tzailean, bere horretan objektu bere-zia da oso, nazka edo gozamena eragingo duena, baina nekez sentipen anbiguo bat.

Loiolako hegiak, Imanol Murua, Elkar/Berria, 2010.uskal gatazka delakoaren inguruan dagoen saturazioaren erdian ez da gauza errazaezer interesgarri eta berria esatea. Imanol Muruak, ordea, horixe lortzen du liburu

honetan, sekretupekoak izan ziren enkontru batzuk azalera ekarriz. Politikaren ingu-ruan ohituta gauden zurikeria eta alderdikeriatik urrun, zorrotz eta kritikoki kontatzenditu han gertatutakoak. Estilo atsegin eta aberatsaz gainera.

Trilogia, Joxe Azurmendi: Humboldt: hizkuntza eta pentsamendua, UEU,2008; Volksgeist-Herri gogoa: Ilustraziotik nazismora, Elkar, 2007;Espainiaren arimaz, Elkar, 2006.

uskaraz inoiz idatzi den filosofia lan garrantzitsu eta mardulena seguruenik.Halaber, pentsalari zegamarraren ideien muina gordetzen duela esan liteke.

Trilogiak gai orokorrenetatik –hizkuntza/pentsamendua erlazioa– konkretuenetaraino–Espainiaren izaera– egiten du bidea nolabait. Hizkuntzatik naziora, eta bukatzeko,nazio zehatz baten, Espainiaren, azterketa. Tamalez modu apur bat desordenatuaneman da argitara, baina gaiotan interesa duen edonorentzat erreferentzia ezinbestekoada.

Bost idazle Hasier Etxeberriarekin berbetan,Hasier Etxeberria, Alberdania, 2002.

ernardo Atxaga, Koldo Izagirre, Anjel Lertxundi, Ramon Saizarbitoria eta JosebaSarrionandia idazleak aukeratu zituen Hasier Etxeberriak elkarrizketatzeko, hiz-

ketaldi luzetan azaldutakoak paperera ekarriz. Liburu bikaina da puntako bost idazlehauen ibilbide literario eta ez hain literarioan –politikoa, pertsonala etab.– barneratze-ko. Euskal literaturaren historiaren garai baten testigu behinena. Formatu bera era-biliz Ana Urkizak Zortzi idazle, zortzi unibertso liburua kaleratu zuen 2006an.

A

G

B

E

E

Page 48: PAPEREKO ZUZEU OSORIK

2010

eko

azar

oa

9594

KULTURA / LIBURUAK

POESIABitartean heldu eskutik, Kirmen Uribe, Susa, 2001

utxitan izan du poesia liburu batek gurean –seguruenik inoiz ez– halako arrakas-ta. Atzerrian ere sona handia izan du hainbat itzulpen medio. Ustezko sinpleta-

sun eta bakuntasun poetikoaren bidez bikainki lortu zuen irakurlearengana ailega-tzea. Atxagaren Etiopia ondorengo poesiara gerturatzen da nolabait liburua, poesiarenoinarri funtsezkoenetara alegia. Alabaina, sarritan sinpletasuna izan ohi da erdiestenzailena. Bertako poema bat baino gehiago geratuko da euskal irakurlearen imagina-rioan; Atxaga, Lete edo Sarrionandiaren zenbait geratu diren bezalaxe.

Gorputzeko humoreak, Angel Erro, Alberdania, 2005.oesiak jendartean duen irudi serioa (eta aspergarria, zergatik uka) ezbaian jartze-ko ez dut uste dagoenik Angel Erro baino poeta egokiagorik. Ironia, jolasa, esper-

pentoa, elementu errepikariak dira bere poesiagintzan. Hala ere, horrek ez du esannahi errazkeriaz eta lotsagabe hartzen duenik poesia klasikoa; kontrara, berau egune-ratzen ahalegintzen da sarritan. Kultura jasoa eta herri kulturaren arteko nahasketakzabarrak eta kisch-ak izaten dira zenbaitetan, baina Errok arrisku hori saihestea lortzen du maisutasunez.

Erlojuen mekanika, Jose Luis Otamendi, Susa, 2007. agoeneko aski luzea den Jose Luis Otamendiren ibilbide poetikoak erakusten digunekez egiten duela huts idazle azpeitiarrak. Zalamala mediatikoetatik-eta urruti

beti, idazketari dion begirune eta errespetutik idazten du, eta hala, errazkeriatikaldentzea lortzen. Erlojuen mekanika-n agerikoa da poetak duen hitz eta erritmoenjabetza; ahapaldiak eta errepikapenak ondo lotu eta beti hitz egokiena duela aukeratzen irudituko zaigu. Gure poeta handienen parean jartzekoa da Otamendirenpoesiagintza.

Souvenir, Castillo Suarez, Elkar, 2008.urreko hamarkadaren amaiera aldera hasi zen Castillo Suarez bere lanak –poe-siazkoak oro– argitaratzen. Ordutik erritmo nabarmenean publikatzen ditu bere

poesia-liburuak. Hamar urteotan lau plazaratu ditu, eta horietan azkenekoa daSouvenir. Guztietan ausartena eta interesgarriena ere berau dela begitantzen zait.Prosa poetikoak dira liburu honetan irakurleak aurkituko dituenak. Liburu gisa ereemaitza osoa da, ez poema soltez jositako bilduma. Eguneroko bizitzako kontu arrun-tenei poetikotasuna gehitzeko abilezia da Suarezen dohain apartenetakoa.

Jainkoa harrapatzeko tranpa, Jon Gerediaga, Pamiela, 2007. erediagaren bigarren poema liburua konplexu bezain aberatsa da. Sinbolismozbetetako poemak izanagatik bereak, ez dute egungo halako saiakera anitzek iza-

ten duten usain arkaiko samarra. Irudietan indartsua, gure egungo gizarteko galderasakonenei heltzen die bere modura; aterabide garbirik ez dugu aurkituko beharbada,baina ezta etsipen erabatekorik ere. Arrisku eta saiakera poetiko muturrekoei ekitekoere ez du inolako lotsarik erakusten.

G

P

D

A

G

Page 49: PAPEREKO ZUZEU OSORIK

2010

eko

azar

oa

9796

KULTURA / LIBURUAK

IPUINAKAntologia bat, Iban Zaldua, Erein, 2010.

ban Zaldua izan da hamarkada honetan gure literaturak jaso duen izen berri eman-kor eta interesgarrienetakoa. Bere hamarkadako lehenengo liburua, Traizioak,

2001an argitaratu zuen, eta ordutik batez ere ipuingintzan nabarmendu da.Aipatutakoaz landa, beste lau ipuin liburu eman ditu argitara, eta bost liburu horienantologia da, hain zuzen ere, Antologia bat. Parada ezin hobea Zalduaren mundu bere-zian murgiltzekoa.

Sua nahi, Mr. Churchill?, Koldo Izagirre, Susa, 2005.do Basque Harbour hura ipuinetara nola eraman. Ez da ipuin bilduma bat, ipuinliburua baino. Unibertso literarioak islatzeko egokiagotzat jo ohi ditugu nobelak,

baina kasu honetan horixe bera egiten du Izagirrek ipuinen bidez. Pasaia ingurukoportuko mundua da bertan irakurriko duguna; eta irakurri ez ezik, sentitu, usaindu,entzutera ailegatuko gara idazlearen prosa bereizgarri horren bitartez. Ez da samur etaerrazki irakurtzekoa, gauza goren eta konplexu gehienak bezalatsu.

Bizia lo, Jokin Muñoz, Alberdania, 2003.zbairik gabe, hamarkadako liburu aipatu eta laudatuenetako bat. Bost ipuinborobil, borobil bezain mingotsak. Orotan gatazka eta drama txiki bat topatzen

dugu, eta azkenean, irakurlea ipintzen du, nolabait, drama horien erantzuleen artean.Horregatik aipatu izan da liburu deserosoa dela. 90. hamarkadako gure giro politikoitogarriaren adierazgarri ere bada neurri batean. 2007an Antzararen bidea nobela oro-bat gomendagarria kaleratu zuen.

Haragia, Eider Rodriguez, Susa, 2007.

ider Rodriguezen bigarren liburua izan zen Haragia, Eta handik gutxira gaur-enhurrengoa, eta aurtengo Katu jendea-ren aurrekoa. Hamabi narraziotan giza erla-

zio, eta bereziki, erlazio hauetan sortutako botere-harremanen disekzio zorrotza egitendu. Idazkera hotz eta zehatzez ezagutuko dugu pertsonen alderdi krudel eta makurre-na. Ipuinok hatzetan egindako hiltzeen ziztadak bezalakoak dira, mingarriak, bainaplazer ilun bat sorrarazten dutenak aldi berean.

Neguko zirkua, Harkaitz Cano, Susa, 2005amarkada honetan Harkaitz Canok hiru lan argitaratu ditu; gutxi irudi dakigukekontuan izanik aurrekoaren bigarren erdian bakarrik sei plazaratu zituela.

Hirurak egon zitezkeen zerrendan seguruenik; eta bereziki, aski gutxietsia dagoela iru-ditzen zaidan Norbait dabil sute eskaileran. Canok inoiz aitortu izan du ipuina dela,akaso, bere genero kuttunena, eta bistan da liburu honetan bere esfortzu literariohandiena ipini zuela. Hemeretzi ale Canoren berezko talentuaren adibide direnak,baina baita urtetan izan duen lanketa literarioarena ere.

I

E

E

E

H

Page 50: PAPEREKO ZUZEU OSORIK

2010

eko

azar

oa

9998

KULTURA / LIBURUAK

NOBELASoinujolearen semea, Bernardo Atxaga, Pamiela, 2003.

ere ibilbide osoaren batuketa gisa aurkeztu zuen Bernardo Atxagak nobela mardulhau. Batez ere, Obabakoak-en mundua eta Gizona bere bakardadean uztartzeko

saiakera gisa. Nobelak ere egitura hori gordetzen du nolabait: lehenengo zatiaObabaren unibertsoan sartzen da, eta bigarrenak, berriz, forma literario errealistago-ak ditu bidaide. Testu zati diferentez hondutako nobela izaki, zenbaitetan desigualaedo irregularra irudi dakioke inori, eta hala, zati bat izan dezakezu beste bat bainogustukoago. Baina dudarik gabe, gure idazle handi baten obra erreferentziazkoa dugu.

%100 Basque, Itxaro Borda, Susa, 2001.erioegiaren fama omen du gure literaturak; euskaldunaren ustezko izaera sikuaislatzen ei da ere bere literaturan. Haatik, Bordaren obra izan daiteke salbuespe-

netako bat, eta hamarkada honetan, bereziki, %100 Basque liburua. Liburu parodikobezain zolia, kritikoa, zorrotza, ausarta; esan daiteke inoiz ez dela gisa honetan idatzigurean. Gainera, formalki ere desafio bat da nobelaren egitura tradizionalari, fikzioa-ren eta saiakeraren arteko muga urra-tzen duelarik maiz. Algaretaraino barre eragite-az aparte, arrasto sakona uzten duen liburua.

Larrepetit, Pello Lizarralde, Erein, 2002.i nobela argitaratu ditu urteotan Pello Lizarraldek: Larrepetit eta Iragaitzaz –ilunbis-tan–. Bietako bat hautatu behar eta azkenean Larrepetit. Bihar akaso Iragaitzaz

aukeratuko nuke. Narrazio molde pertsonal bat garatu du Lizarraldek eta nobela hau dahorren adibide behinenetakoa –ez ahaztu aurreko hamarkadako Sargori bikaina–.Roland Barthes-ek esan zuen Flaubert geroztik hizkuntza eta narrazioa bera dela edo-zein nobela modernoko erdigunea. Lizarraldek hori muturrera eramaten duela dirudisarri, tramak bezainbat narratzaileak (orojakileak) enbarazu egingo baliote bezala.

Ez obeditu inori, Mikel Peruarena, Susa, 2009.pera prima bat hemen topatzeaz harrituko da, agian, bat edo beste. Ordea, libu-ruak dira zerrenda honetako protagonista, eta ez idazleen eskarmentua, eta uste

dut ondo merezita duela Ez obeditu inori nobelak hamarkada honetako liburu onenenartekoa. Garai historiko bat, XX. mende hasierako Donostia, ezinhobeto biziberritzenbadigu ere, urruti dago nobela historiko delako izenpean sartzetik. Hala nobelaren egi-tura eta hizkuntzaren tratamenduarengatik, nola gordetzen duen sakontasun kritiko-agatik, goi mailako literaturan lekutxoa merezi du nobela honek.

Lagun izoztua, Joseba Sarrionandia, Elkar, 2001.oseba Sarrionandiaren lehenengo nobela izaki, eta nobelak egungo literaturan duengarrantzia kontuan hartuz, hamarkadako albiste literario sonatuenetakoa izan zen

lan honen argitarapena. Ikusmina, gainera, ez zen zapuztu, nobela mardul eta sendoaeskaini baitzuen Euskal Herriko mamuetan mamuenak. Bere aurreko poesia, narra-zio eta enparauetan azaldutako hainbat gai eta motibo –erbestea, itsasoa, bidaia...–nobela bakarrean ehuntzen ditu. Hausnar egiteko nobela ere bada, denboraren, espa-zioaren eta abarren gaineko gogoetak biltzen dituen heinean. |

B

B

O

J

S

Page 51: PAPEREKO ZUZEU OSORIK

2010

eko

azar

oa

101100

KLI

SKA

RA

/ P

AR

IS E

UR

IPEA

NL

ande

r G

arro

Page 52: PAPEREKO ZUZEU OSORIK

2010

eko

azar

oa

103102

KLI

SKA

RA

/ P

AR

IS E

UR

IPEA

NL

ande

r G

arro

Page 53: PAPEREKO ZUZEU OSORIK

2010

eko

azar

oa

105104

KULTURA / ELKARRIZKETA

ZUZEU: Noiztik datorkizu txirrindularitzara-ko afizioa?JULEN GABIRIA: Gaztetatik. Gogoan dut1985ean Euskal Herriko Itzuliko etapa batikustera joan nintzela aitarekin Urduñara.Ez dakit etapa zelan amaitu zen, baina badaondo gogoan dudan irudi bat: pelotoia gureaurretik igaro zenean Bernard Hinault azke-nengo zihoan eta handik metro gutxira bizi-kletatik jaistea erabaki zuen. Markatutautzi ninduen gertaera horrek; garaiko txi-rrindularirik handiena, ordurako lau Tourirabaziak zituen txapelduna, neure aurre-an sufritzen ikusi nuen.

ZZ.: Noiz hasi zinen pedalei benetako afizioz eragiten?J.G.: Mountain-bikea modan ipini zenean,16 bat urtegaz edo. Sasoi hartan asko ibilinintzen. Ondoren, denbora dezentean

bizikleta alboraturik izan nuen harik etaorain urte batzuk berriro ekin nion arte.Eta, egia esanda, fisikoki orduan bainohobeto nagoela uste dut, txarrago ez behi-nik behin; gogoz ere grinatsuago nago.Lehen beti toki beren ibiltzen ginen,Galdakao ondoko mendian, eta orainhamaika ibilbide eta proiektu bururatzenzaizkit.

ZZ.: Txirrindularitza zale euskaldunen MekaTourra izan ohi da urtero urtero. Batez erePirineoak, hurbiltasunagaitik. Izan zara inoiz?J.G.: Bai, baina ez Tourra handik igaroden egunetan. Aurten egun bi geroagojoan nintzen Tourmalet igotzera.

ZZ.: Hara gora igotzea kostatu zitzaizun?J.G.: Egia esanda, dezente nabil bizikletaneta ez zitzaidan askorik kostatu.

ZZ.: Hori irakurrita Unzue edo Matxinen dei-ren bat jasoko duzu beharbada...J.G.: Ez zen txarto egongo (barreak). Deitzenbadute entzungo dugu eskaintza.

ZZ.: Han goiko zer gomuta ekarri duzu?J.G.: Txirrindularitza oso gustuko duda-nez, badakit Tourmaletek zer pisu duenTourraren historian; zer eman edo kendudion txirrindulari askori, zenbat une era-bakigarriren testigu izan diren maldahoriek... Beraz, mendatea igotzen zoazelaoroitzapen eta ideia horiek buruan dara-biltzazu: bihurgune honetan jo zuen era-soa hark, aldapa horretan geratu zenatzean beste hura... Dena dela, mendate-ko azken kilometroan hunkitu nintzengehien, besoko ileak tentetzeraino.Hantxe ikusten nuen Tourmaleteko gaina!Bai, emozionatu egin nintzen.

ZZ.: Haruki Murakami idazle japoniarrak, Deque hablo cuando hablo de correr liburuan,korrikarako duen afizioak bere literaturarizelan eragin dion azaltzen du. Zuri zelan era-gin dizu txirrindularitzak?J.G.: Han goitik itsasoa ikusten da liburu-ko gai nagusietako bat txirrindularitza da.Beraz, liburu horren atzean ziklismoare-kiko maitasuna ere badago. Berria etaDeia egunkarietan Tourreko etapa ondo-rengo gogoetak ere idatzi izan ditut.Horrez gainera, baditut liburu bat idazte-ko pare bat ideia, baina oraindik berdesamar daude. Bestalde, bizikletan nabile-la ideiak-eta etorri izan zaizkit.

ZZ.: Inspiraziorako ariketa ona da bizikletanibiltzea?J.G.: Ni behintzat inspiratu izan nau.Behin, lagunekin bizikletan, gorputzaldi

Julen Gabiria

«Gustura antolatuko nuke idazleen arteko bizikleta lasterketa bat»

Txirrindularitza zale amorratua da Julen Gabiria (1973,Galdakao) idazle eta itzultzailea. Oraintsu, PirineoetanTourmalet igotzen zebilela, gaina bistaratu zitzaionean,emozioaren emozioz, besoko ileak tentetu egin zitzaiz-kiola kontatu digu. Lagunarteko lasterketetan ibilbideberriak pentsatu eta proposatzeko izaera saltseroa ereba omen du. Idazleen arteko Urkiolako Igoera bat pres-tatzeko ere gertu legoke: “Euskal Idazleen Elkartetik deiorokor bat eginez gero... Zergatik ez?”

Testua eta argazkiak: JOSEBA DERTEANO

Page 54: PAPEREKO ZUZEU OSORIK

2010

eko

azar

oa

107106

ELKARRIZKETA / KULTURA

gaz ibilbidea amaitze soilera errenditutanindoala, antzerki obra baterako gaia oku-rritu zitzaidan. Ideia hori ez dut mamitu,baina hortxe dago.

ZZ.: Idazleek kirol askorik praktikatzen ezduten inpresioa du jende askok. Estereotipohorixe somatzen dut.J.G.: Neuk ere irudipen horixe dut. Ez dutkirola egiten duen idazle askorik ezagutzen.Hala ere, gutxi batzuk aipatu nitzake:Lutxo Egiak korrika egiten du; LanderGarro eta Juan Luis Zabala bizikletanibiltzen dira eta Juanra Madariaga mendi-zale amorratua da. Nire ustez literaturaeta kirola bateragarriak dira, baina, denaesan behar bada, arrisku bat ikusten diot.

Bizikletan ibiltzea errazada eta literaturak esfortzumental handia eskatzendu. Beraz, une bateangertatu daiteke, sasoikobazaude eta erraz baza-biltza, daukazun denbo-ra libre apurra, literatu-rari beharrean, bizikleta-ri eskaintzea. Tentazioanerortzea, zelanbait esate-arren. Niri aurten gerta-tu izan zait eta geropentsatu: “Denbora horizerbait idazteko ere era-bili nezakeen ba...”.

ZZ.: Aurten Urkiolako igo-era bertan beharra geratu denez, estereoti-poa apurtu aldera, datorren urtean IdazleenI. Urkiolako Igoera antolatu zenezake.J.G.: Horrelako gauzetarako saltseroa naizeta asko gustatuko litzaidake. Pentsatukodut. Euskal Idazleen Elkartetik deialdiorokor bat eginez gero... Zergatik ez?

ZZ.: Bidegorriak udan perretxikoak legezhazi dira aspaldian.J.G.: Bai eta gero eta jende gehiagok era-biltzen ditu. Zoritxarrez, bidegorri sareariosotasuna falta zaio sarritan; tramu bate-tik bestera joateko autoa behar izaten da.Arratian eskualde osoa lotuko lukeenbidegorria egiteko asmoa dute eta horrela-ko proiektuak interesgarriak dira.Bestela, autoekiko dependentzia izangodugu. Baita ikusi dut bidegorri batzukbizikletentzako debekatuta daudela.Atxondokoa da horren adibide eta penada. Nire kasuan alaba oraindino gazteegiada —hiru urte egiteko ditu— oinez luzaroanibiltzeko eta apur bat mugatuta sentitzengara. Bizikletan gabiltzanean gehiago apro-betxatzen dugu.

ZZ.: Beraz, bizikleta aita-alaba momentuakbizitzeko ere badarabilzu.J.G.: Elkargunea egun osoan daukagu.Dena egiten dugu biok edo hirurok bate-

«Tin Krabbé-ren El ciclistaitzelezko liburua da txirrindularitza gustuko duenarentzat eta are hobea inoiz pelotoian lehiatzen ibili denarentzat»

Baina telebistan txirrindularitza ikustenbanago eta alaba ondoan badut saiatzennaiz bere arreta erakarri dezaketenkomentarioak egiten: “Hara, behi batagertu da” eta antzekoak. Eta moduhorretara alabari bizikletarako zelanbaite-ko interesa piztea lortu dut. Autoan goa-zela txirrindulari bat ikustean “aupa,aupa” animatzen du; nigaz ere gusturaibiltzen da atzean egokitutako aulkitxoaneta handi egiteko desiatzen dago, berebizikleta propioa erosteko.

ZZ.: Bizikleta, errepidea eta segurtasuna:Nobela beltza askotan.J.G.: Kotxeren bat hurregitik pasatzenbada estutu egiten zara. Eta, aitzitik,autoan goazenean sarritan ez gara kontu-ratzen zein gertutik aurreratzen dituguntxirrindulariak. Hala ere, denon aldetiketorri behar du kontzientziazioak; semafo-roak txirrindularientzat ere badira eta ez

dituzte beti errespetatzen. Beste batzutanneurri profesionaleko tropelekin aurkitzengara bidean eta hori ere ez da.

ZZ.: Txirrindularitzari buruzko zein liburugomendatzen diguzu?J.G.: Tin Krabbé-ren El ciclista.Itzelezkoliburua da txirrindularitza gustuko due-narentzat eta are hobea inoiz pelotoianlehiatzen ibili denarentzat.

Liburua lasterketa bat da; lasterketaabiatzean hasi eta helmugaratzean amai-tzen da. Krabbé bera txirrindularia izanzen gaztetan eta liburuan kilometroz kilo-metro ziklista batek bizi dituen esperientziak eta burutazioak jasotzenditu. Niri gertatu izan zaidan moduan,zalea dena identifikatuta sentituko dapasarte batzuekin. Gainera, nobelamoduan ere irakurri daiteke, ez baitakizuetapa nork irabaziko duen. Benetangomendagarria. |

Page 55: PAPEREKO ZUZEU OSORIK

2010

eko

azar

oa

109108

KULTURA / NEMIROWSKY

Irene NemirovskyrenHendaiako etxea

ntton Lukuk dioen bezala, munduko populue-tan euskaldunena da auto-definizio irekienaduena: burokraziarik gabe, eskupekorik gabe,nahikoa da euskara jakitearekin klubeko izate-ko. Eta beraz, Irene Nemirovsky euskalduna

zen, euskara ikasi baitzuen Hendaian eta Biarritzen egin-dako egonaldi luze eta ugarietan, berak eta bere biografoekdiotena egia bada, bederen.

Izan ere, definizioz, euskaldunagoa zen frantsesa baino.Nahiz eta garaiko familia aberats guztietako haurrek beza-la Nemirovskyk ere irakasle frantsesa izan zuen: “Frantsesezikasi nuen errusiarrez ikasi aurretik. Frantsesez pentsatzen

eta amesten dut, eta hain bizidira biak nahasirik nire baitan,borondate onenarekin ere ezin-go nukeela esan non amaitzeneta hasten den nire arraza etanire herria”. Nahiz eta, bizitza-ren bi herenak Frantzian emanzituen, nahiz eta lan guztiakfrantsesez zituen idatzi. Alta,eskatu arren, ez zuen sekulafrantses naziotasuna eskuratu.

(Definizioak zer diren: kato-likotasunera bihurtu zenarren, judu definiziopean hilzen abuztu izoztu batean).

Hondartza inguruan zegoe-la, txuri-berdea zela eta EneEtchea zuela izen, horixenekien. Han eta hemen galde-tu izan dut, alferrik, egunbatez, ustekabean, Maite

ATestua eta argazkiak:

EIDER RODRIGUEZ

Katolikotasunera bihurtu zen arren, jududefiniziopean hil zen abuztu izoztu batean

Page 56: PAPEREKO ZUZEU OSORIK

2010

eko

azar

oa

111110

KULTURA / NEMIROWSKY

IreneNemirovsky(Kiev, 1903-Auschwitz, 1942)

Jatorri ukrainiarreko fami-lia aberats baten baitansortu zen. 1917an,Sobietar iraultzarekinbatera, Moskura alde eginzuen, handik Finlandiaraeta azkenik Frantziara.David Golder izan zenargitaratu zuen lehenliburua. Bernard Grassetargitaratzaileari bidalizion eskuizkribua, etahonek, iragarki bat jarrizuen prentsan egileaaurrez aurre ezagutzeko.

Idazlea argita-letxean azal-du eta elebe-rriaren egile-tza aitortuzuenean,Grasseteklanak izanzituen sines-

ten maisu-lan hura ema-kume batek idatzia zenik.Berehalako arrakastalortu zuen. 1935 eta 1942urteen artean 9 eleberri,biografia bat eta 38 narra-zio plazaratu zituen.1942an Auschwitz-Birkenaura abiatu zenbeste mila bidaiarirekinbatera. Hilabete eskasbaten buruan hil zen, tifu-sak jota. Suite française,bere alaba Denisek male-ta batean aurkitutako ele-berria eman zuten argita-ra 2004. urtean. Hariesker, eta 60 urteko atze-rapenarekin, bere obrarenberrargitaralpena ezagu-tu ahal izan dugu.Dantzaldia eta Arimenmaisua euskarara ekarriakizan dira.

Darraidouk pistaren gainean jarri ninduen arte:“Jasminen kalean bizi izan zela entzun dut”. Ez zen hanbaina kasik. Bizilagun baten laguntzaz aurkitu dut azke-nik, lau urte eta gero.

Txirrina jo eta atea zabaldu artean egiaztapen bat topa-tu nahian ibili naiz, Ireneren argazki mutur baten beneta-ko erreplika, adibidez.

Andre batek zabaldu dit.“Irene Nemirovsky bizi izan zen

etxea al da hau?”. “Bai, sartu,tomate saltsa egiten ari naiz”.Monique du izena. Senarra etorrida gero, Txomin, eta kontatzekogauza handirik ez dagoela aitortudit, Paueko jende bati erosi ziotela1984an eta berdea urdinez pinta-tu zutela. Nerabeegiak otu zaizkitburuan bueltaka nituen galdera guztiak eta medium bateklagunduta joan izan banintz nire presentzia koherenteagoalitzatekeela pentsatu dut.

“Argazkiak egin ditzaket?” galdetu diet astakeria batesaten ari nintzela jakitun.

“Jakina, baina utzidazu bordel hau apur bat txukun-tzen...”.

Senarrak kontatu dit Suite française argitaratu arte ezzutela izan idazlearen berri.

Azkar irten naiz. Etxearen izenari erreparatu eta EneEtchea-ren erliebearen gainean, trakets xamar, Ene Etxeaidatzita dagoela ohartu naiz. “Nire senarraren eroaldiak”esan dit andreak. Senarra defendatu egin da: “zuzenduegin nuen, zer krixto, hiztegiaren arabera jarri!”.

Zaporea definitzen ezinezkoa den fruituaren izena dara-man karrikan, Mizpirondo karrikan. |

Etxearen izenari erreparatu eta Ene Etchea-ren erliebearen gainean, trakets xamar, Ene Etxea idatzita dagoela ohartu naiz.

Suite françaiseargitaratu arte

ez zuten izanidazlearen berri

Hizkuntzaren pisuadazleek tresna abstraktua erabiltzendute euren lanean: hizkuntza. Litera-tura, egia esanda, benetan abstraktua

den artegintza bakarra da. Gainerako dizi-plina artistikoek errelitateak erabiltzendituzte: hotsak, figurak, mugimenduak,baita zaporeak ere, baina literatura dabakarra edertasuna lortzen (edo arteek hel-buru duten dena-delako hori) eragiketamentalaren bidetik. Liburu bat izan daitekepolita, baina horrelako gauza bat esatendugunean, plastikaren gertaera bati buruzari gara. Liburu baten benetako erakarme-na, paperaren gainean dantzatzen direnorban beltzetan dago, elkarren ondoan estu-estu jarritako zeinu txiki lehor eta zurrunezosatutako errenkada amaiezinetan.

Penagarria da berez hain abstraktua denhizkuntza, iritzi historikoz, asmo politikoz,eta erresumin pertsonal edo kolektiboz tin-daturik ikustea. Alabaina, hori guztia agianez da izango edukia eta edukitzailearenarteko nahasmendu negargarri bat baizik.

Kutsadura mota hori ez da ia sekulaematen gainerako arteetan. Euren mesede-rako, margolariak, eskultoreak, musika-riak... politika eta historiaren miserieksekula ukitzen ez duten linbo espiritualmoduko batean bizi daitezke, ahalegin han-diegirik gabe, gainera.

Idazlearentzat ezinezkoa da hori. Hizkuntza,berea duen hizkuntza, ikurren eramalea da,eta hori oso desatsegina izan ohi da.

Euskadin onargarri dena baino sinbologehiago dituzte hizkuntzek. Egia esanda,astunegiak dira hizkuntzak Euskadin.Bizkarrean daramatzatenek ederki senti-tzen dute pisua. Izan zen garai bat non eus-karak metal astunen pisua ukan zuen,baina aspalditik hona arintzen ari da, etagaztelania da pisu gehiago hartzen ari dena.

Ez dakit zergatik den hori horrela. Lehenmilitantzia leporatzen zitzaion euskal idaz-leari (militantzia kulturala, kasurik onene-an). Orain erdal idazleari ari zaio gaineraetortzen hori, nolabait.

Lehen euskal idazlea izaten zen aukerabat egiten zuena, baina esango nuke, garaibatetik hona, erdal idazlea dela bere buruahori egin beharrean aurkitzen duena.Badakigu kaleko eguneroko hizketan ez delahorrelakorik gertatzen, baina mundu litera-rioan statu quoa alderantzizkatu egin da.

Negarraldi batzuetarako arrazoi izan dai-teke diagnostiko hau. Inguruan hasita nagohalakoak sumatzen. Sekretupean, inorkentzuten ez digunean, erdaraz idaztendugun idazleok geure dardoak botatzenditugu tradizionalki bazterrean utzi gaituz-ten erakundeen aurka, bere egonkortasu-nak inbidia ematen digun euskarazko argi-tal-egituraren kontra, edota euskal idazleaskok publikoa eta kritika liluratzeko dutengaitasuna finigaitzaren aurka.

Ni ez naiz negarraldi horietan usu partai-de izaten, eta ez faltsuak direlako (ez baitiraguztiz faltsuak), baizik eta nolabaiteko jakin-mina sentitzen dudalako ikusteko zer gerta-tuko den baldin eta gure hizkuntzak duelahamarkada batzuk ezagutzen ez zituen zail-tasunak aurkitzen baditu bere bidean.

Eta irrikitan nagoela diot, erretorika guz-tietatik harago, idazleak beharrezkoa baitubarrunbe ilunetan ibiltzea, putzu klandesti-noetan, eszenatokietatik urrun diren lekue-tan. Horrela ibiltzea ez da esker oso onekoaizaten, baina idazlearen sena asko fintzendu. Gurea dagoeneko ez da inperioaren hiz-kuntza. Areago, izaera probintzialaren ajeakerakusten hasita dago. Agian gure begiaketa luma zorroztuko dira horrela. Eta beharbada hobeto idaztera eraman ere bai.|

Pedro Ugarte

KONTRAKA

i

Page 57: PAPEREKO ZUZEU OSORIK

2010

eko

azar

oa

113112

Page 58: PAPEREKO ZUZEU OSORIK

2010

eko

azar

oa

115114

Page 59: PAPEREKO ZUZEU OSORIK

2010

eko

azar

oa

117116

DELIKATESSEN

Eme etxeko sandwitchakEmeterio Arnaez jaunari zor dio etxe honek izena. Duela 50 urte sortu zuen eta ospe-tsua da bertan eskaintzen duten sandwitchari esker. Etxekoek eurek ematen diotelabean xigorraldi bat, sekretuan egiten duten ogitartekoari. Hara zein den triangelubaten formula: artisau ogia, primerako York urdaiazpikoa, letxuga freskoa, maione-sa, eta etxeko saltsa aitorrezina.

Club Ranero bakailoaBilboko la Sociedad Bilbainako sukaldariizan zen Alejandro Caveriviere sukaldarifrantziarrak sortutakoa dela dio Parabe-reko Markesak bere liburu ospetsuan.Pil-pil saltsari barazki sanfaina kataluniarmoduko bat gehituz lortzen da. Gureartean laugarren bakailoa da pilpilean,Bizkaiko eran eta saltsa berdean eginda-koekin batera. Lauak ateratzen zituenPildain handiak plater bakarrean.

Thate etxeko saltxitxakHermann Thate izeneko aitonak sortuzuen etxe hau 1922 urtean. Bere semeAlfonsok jarraitu zuen entsaladak etabarrubete zenbait egiten, baina azkenhonen bi seme, Hermanne eta Enrike,hasi ziren saltxitxagintzan 80ko hamar-kadaren hastapenean, Oberwolfach-en(Alemaniako Oihan Beltza) denboraldi-txo batean lan egin ostean.

Carolina pastelaOre hauskorrez eginiko oina du. Gainean merengezko kono bat, gorringo eta txokola-tez margotua. Bilboko gozogile batek asmatu zuen 1950 inguruan. Helburu bat zeu-kan: bere alaba Carolinari gustatzea. Hortik izena. Gaur Bilboko ia pastel denda guz-tietan aurki daiteke, eta badu urtero ospakizun egun bat, bere omenetan.

Bost gutiziabilbotar

Martina Zuricalday etxeko gurin opilak Ohiko esne opilak dira, baina gurin krema berezi batez barrubeteak. Esaten da BilbokoCafe Suizoan egiten ziren opiletan dutela jatorria: baten bati bururatu zitzaion opilaireki eta gurin-kremaz igurztea. 1814an ireki zuten kafe hura Francisco Matossik etaPedro Franconyk.

Testua eta argazkiak: JOSELU BLANCO

Page 60: PAPEREKO ZUZEU OSORIK

2010

eko

azar

oa

119118

Eztabaida mamitsuetan lehena. 2009/04/23Hasi eta gutxira izan genuen lehen zalaparta. Nagore Vega kazetariak, Joxe Juan GonzalezTxabarri, Pasaiko Portuko arduradun zenak egindako adierazpen batzuk ekarri zituen artiku-lura eta 3000 bisita baino gehiago eta 29 iruzkin jaso zituen. ZuZeuko eztabaida mamitsue-tan lehena izan zen.http://zuzeu.com/2009/04/23/gonzalez-txabarrik-berriari-eta-hitzari-betoa-jartzen-die/

Aurkezpen eguneko urduritasuna. 2009/05/28Denbora bat bazeraman arren, maiatzaren 28an aurkeztu zen jendaurrera ZuZeu.com albis-taria. Prentsaurreko hura izan zen, oker ez bagaude, ikusleei galderak zuzenean egitekoaukera eman zien lehena (twitterrez, epostaz eta telefonoz).http://zuzeu.com/aurkezpena/

Entzierro borobilak. 2009/07/07ZuZeu.comen gauza berrizaleak egin zale gara. Digitalak ekoiztetxearen laguntzarekin, SanFerminetako entzierroa 360 gradutako kamerarekin grabatu eta ikusgai jarri genuen.Entzierroak ikusteko beste modu bat ekarri genuen. Orain zuk zeuk hautatzen duzu non jarriarreta.http://zuzeu.com/2009/07/07/lehenengo-entzierroa-azkarra-eta-garbia/

ZuZeu telebistara. 2009/07/17EiTBko Nick dut nik saioan elkarrizketatu zuten Mikel Lasa. Agerkari honen asmoak izangozirenak eta ordura artekoaren balantzea egin zuen. Hasi besterik egin ez zen proiektua ikus-mina pizten ari zen. Eta gu gustura geunden, alajaina!http://zuzeu.com/2009/07/17/zuzeucom-eitbko-nick-dut-nik-saioan/

Iruña-Veleiakoarekin erotzen. 2009/11/03Euskal munduaren kontuak narratzen direla ZuZeun, eta harako batean Iruñea-Veleiakokasuaren azterketa eskaini genuen hainbat zatitan. Hasier Etxeberriak idatzi eta piztu zueneztabaidarik. Lau zatitan argitaratu zen eta bakoitzak 1000 bisitatik gora jaso zituen.http://zuzeu.com/2009/11/03/veleiako-misterioa-ezjakin-batek-ahal-bezala-kontatua-osorik-eta-jaisteko-moduan/

Denak Silveiraren kontra. 2010/02/05Alfontso Mujikak Xabier Silveira bertsolariarekin izandako hika-mika dugu hurrena. Mujikakgutun batean Silveirari bertso egunean izandako jarreragatik kargu hartu zion eta bertsola-riak Garako bere zutabean erantzun zion. Eztabaida izan zen ZuZeun eta iruzkin mordoajaso zuen.http://zuzeu.com/2010/02/05/mujika-eta-silveiraren-arteko-eztabaida-publikoa/

ZUZEU / ARRASTOAK ARRASTOAK / ZUZEU

ArrastoakZuZeuren bidean

Page 61: PAPEREKO ZUZEU OSORIK

2010

eko

azar

oa

121120

Urtebete bizirik, baina kezkaz beterik. 2010/04/16Bizirik geunden eta bizirik geundelako mahai-inguru bat egitea bururatu zitzaigun,ZuZeuren kinka etengabekoan baitaude beste komunikabide asko ere. Mahai-ingurua: kaze-taritzaren etorkizuna. Hitza eman nahirik gonbidatu genituen Martxelo Otamendi, XabierLetona, Nerea Azurmendi eta Gorka Julio. Moderatzaile, Pili Kaltzada. ZuZeuk urtea bete zue-nean kazetaritzari datorkionaz hitz egin nahi genuen erdian kamera genuela eta beste espe-rimentu bat egin genuen, guk dakigula, lehenengo mahai ingurua 360 gradutan emana etazu zeu zarelarik planoa hautatzen duen errealizatzailea.http://zuzeu.com/2010/04/16/zer-egin-dezakete-komunikabideekr/

Euskarak ba ote sarerik? 2010/04/26Bigarren mahai “borobil” bat ere bai: Euskara eta internet. Horixe izan zuten hizketagai sare-ko ekintzaile sonatuek. Patxi Gaztelumendi, Maite Goñi, Luistxo Fernandez eta HaritzRodriguez bildu genituen, Nagore Vegaren gidaritzapean. Hau ere, Digitalak ekoiztetxeangrabatu genuen 360 gradutako kamerarekin. Zu zeu zinen, irakurle, errealizadore, zuk zeukhautatzen zenuen non jarri begia.http://zuzeu.com/2010/04/26/360-mahaiingurua-euskara-eta-sarea-i/

Marie Darrieusecq-en gutuna Egunkaria kasuaz. 2010/05/12Egunkaria auziaren epaiketaren erdian, Marie Darreusecquen gutuna argitaratu genuenZuZeun. Besteak beste, honakoa zioen: “ Euskal Herria independente izateko iritzia, antza, ezdaiteke existitu Espainian edo Frantzian, nahitaez terrorista izan gabetan. Eta frantziarrek, naziomilenarista eta jakobinoaren gainean oinarriturik, «nazionalista» hitza ultraeskuinari lotzendiote sarri. Baina zertan litzateke gaur egunean harrigarri Euskal Herri independente batEuropan, Lituania edo Eslobakia independenteen ondoan?”http://zuzeu.com/2010/05/12/egunkaria-kasua-dela-eta-marie-darrieussecqek-gutuna-idatzi-die-frantziako-kazetariei-liberationen/

Xabier Lapitz, hitz eta pitz. 2010/07/06Oier Arantzabalek Xabier Lapitz elkarrizketatu zuen, honek Radio Euskadi utzi eta OndaVascako uhinetara salto egin eta denbora batera. “Negozioa ezagutzen ez dutenak agintzenjarraitzen badute, EiTBko profesionalen aholkuei kasurik egin gabe eta esperientzia profesionalurriarekin, etorkizun beltza ikusten dut. Horri gehituz gero arazoen aurrean ezikusiarena egitenari direla, errua hirugarren pertsonei leporatuz; hala nola, joan ginenoi, euskal abertzaletasuna-ri edo audientziak neurtzen dituzten enpresei… Norbere akatsak onartzen ez dituenak, ia ezi-nezkoa du arazoen soluzioa bilatzea.”http://zuzeu.com/2010/07/06/xabier-lapitz-eraikitzen-hainbeste-kosta-den-zerbait-hain-denbora-gutxian-pikutara-joaten-ikustea-penagarria-da/

Jon Anza kasuaren jarraipena. 2010/07/24Jon Anza kasuan gertatu zenaz jakin nahi duenak, ZuZeun begiratu besterik ez dauka.Martxoaren 12tik hasi eta uztailaren 24ra bitartean, Euskal Herriko zein nazioarteko komuni-kabideetan gaiari buruz argitaratutako guztia jaso genuen. Kasuaren xehetasunak, editoria-lak, elkarrizketak... haseran esan zena, geroko adierazpenekin alderatu daiteke. Bilan izuga-rria, 3.500 bisita jaso dituena. Kazetaritza ulertzeko modu berri bat dakargu.http://zuzeu.com/2010/07/24/jon-anza-kasua-hedabideetan-eta-sarean/

ZuZeu Espainiaren konkistan.2010/VIII/05Abuztuaren hirugarren astean,askorentzat oharkabean, bainaguretzat ohoretan, estimutandugun Periodismo Ciudadano ager-karian elkarrizketatu zuten MikelLasa ZuZeu zer demonio zen jakinnahian.

http://www.periodismociudadano.com/2010/08/05/mikel-lasa-y-zuzeu-com-periodismo-ciudadano-en-euskera/

ZUZEU / ARRASTOAK ARRASTOAK / ZUZEU

Page 62: PAPEREKO ZUZEU OSORIK

2010

eko

azar

oa

122

ETAren agiriari buruzko iritzi ezkor bat. 2010/IX/06Zer da bestela Zuzeu? Iritzia eman eta gordetzeko plaza bat. ETAk lehen adierazpen bat egineta biharamunean, haren irakurketa ezkorra argitaratu zuen Lukas Mateok. 15 erantzun izanzituen eztabaidak. Ez al zen ZuZeu zeure ekarpenak gehitu eta iritziak gehitzeko foro bat?http://zuzeu.com/2010/09/06/etaren-agiriari-buruzko-iritzi-ezkor-bat/

ETAren agiriaren ondoren erreakzioak. 2010/IX/13Bien bitartean, irailaren 5etik eta 13ra bitartean, ETAren agiriaz egin ziren adierazpen guztiakjaso genituen. Egunkarietako analisiak, editorialak, adierazpenak eta marrazkilarien tirak...denetik topa daiteke hemen. Agiri historiko baten erreakzio guztiak ZuZeuren estiloko bestebilan batean. 3400 bisita jaso ditu gaur artean bilaketa lan honek.http://zuzeu.com/2010/09/13/etaren-agiriaren-ondorengo-erreakzioak/

Perurenak ez ditu harriak bakarrik jasotzen. 2010/XI/09Markarik handiena gurean Iñaki Perurenaren bideo batek eragin du, 250.000tik gora bisitaukan baititu duela egun batzuk, eta komentarioak ere mordoa. Leitzarrak kazetari bizkaitarbati euskalduntasunaz emandako lezioa da. Marka itzela gurean.http://zuzeu.com/2010/11/09/inaki-perurenari-euskalduna-ez-dela-esaten-zaionean/

Eta orain, paperean! 2010/12/01Oraingoz azkena da papereko arrasto hau. Bai, paperean egin dugun marka da honakoa,sareko zuzeu.com gunera egin nahi baitizugu gomita bertatik. Hortxe dago zeuretzat auke-ran, albisteak eta iritzia jaso eta eman ditzazun, eman eta jaso, gogoa duzun bakoitzean.Sarekotu zaitez, egin zuzeulari! |

ZUZEU / ARRASTOAK

Page 63: PAPEREKO ZUZEU OSORIK

Recommended