34
2.0 ekonomista Martxoa TARTE BERRIA - 10 EKONOMISTEN EUSKAL ELKARGOA, ZUZENDARITZA BATZORDE BERRIA ETA 4 ERRONKA KONTZILIAZIORAKO ENPRESA-IBILBIDEAK EKONOMISTAK LURRALDEA ETA HIRIGINTZA 3 HIRIBURU PRESTATZEN ARI DIRA HURRENGO URTEETAN DATOZEN HIRIGINTZA - ERRONKEI AURRE EGITEKO KONTULARI ADITUAK ETA ADOSTUTAKO PROZEDUREN TXOSTENA AZKEN NOLA BERRIZTU LAN-BILAKETAN NOLA BILATU LANA ADIMEN EMOZIONALA TAILERRA ENPLEGUAREN BILAKETA GARATZEKO IV PINTXO&LEARN IN BULEGO PROFESIONALAK LAN ARLOKO KOMUNITATE BERRIA CROWDANGEL SAREA EKONOMISTA-TIK, IKASKUNTZA BABESTEKO PLATAFORMA BAT BRASIL, MUNDUA KONKISTATUKO DUEN HERRIALDEA TOPAKETAK SAREA SORTZEN 2014

ekonomista 2.0 - N.º 10 (eusk)

Embed Size (px)

Citation preview

Page 1: ekonomista 2.0 - N.º 10 (eusk)

2.0ekonomista Martxoa TARTE BERRIA- 10

EKONOMISTEN EUSKAL ELKARGOA, ZUZENDARITZA BATZORDE BERRIA ETA 4 ERRONKA KONTZILIAZIORAKO ENPRESA-IBILBIDEAK EKONOMISTAK LURRALDEA ETA HIRIGINTZA 3 HIRIBURU PRESTATZEN ARI DIRA HURRENGO URTEETAN DATOZEN HIRIGINTZA - ERRONKEI AURRE EGITEKO KONTULARI ADITUAK ETA ADOSTUTAKO PROZEDUREN TXOSTENA AZKEN NOLA BERRIZTU LAN-BILAKETAN NOLA BILATU LANA ADIMEN EMOZIONALA TAILERRA ENPLEGUAREN BILAKETA GARATZEKO IV PINTXO&LEARN IN BULEGO PROFESIONALAK LAN ARLOKO KOMUNITATE BERRIA CROWDANGEL SAREA EKONOMISTA-TIK, IKASKUNTZA BABESTEKO PLATAFORMA BAT BRASIL, MUNDUA KONKISTATUKO DUEN HERRIALDEA TOPAKETAK SAREA SORTZEN

2014

Page 2: ekonomista 2.0 - N.º 10 (eusk)

idazketa kontseiluaZuzendaria: Iñaki Ramos Garate. Coordinador Comunidad Kontabilidad: Gustavo Bosquet Rodriguez. Marketing Komunitateko Koordinatzailea: Leire Gandarias Eiguren. Coordinador Comunidad Akción Emprendedora: Mª Luz Del Cura. Enpleo Komunitateko Koordinatzailea: Iluminada Aparicio Andrés. Coordinador Comunidad Despachos Profesionales: Miguel Ángel Calle Panceira. Coordinador Comunidad Eméritos: Alberto González Cenzano. Coordinador Comunidad Economistas, Territorio y Urbanismo: Iñaki Villanueva Muñoz.

Argitalpen Koordinazioa: Aintzane Goikoetxea Markaida. Maquetación: Init Services. Redacción: Susana Diaz-Agero.

Revista de Economista 2.0, es una publicación editada por el Colegio Vasco de Economistas. Rodríguez Arias, 4 – 2o izda. 48008 Bilbao tfns.: 94 415 26 33 - 415 26 44 fax: 94 415 89 87Federico García Lorca, 9 – bajo 20014 San Sebastián tfno.: 943 01 14 96 fax: 943 45 47 11San Vicente de Paul, 3 – bajo 01001 Vitoria tfno.: 945 25 02 09 fax: 945 28 02 86 [email protected] El Colegio Vasco de Eonomistas no se hace responsable de las opiniones vertidas en esta revista.

Aurkibidea Gomendioak

01 Elkargo Ekintzak . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . 041. ekonomisten euskal elkarGoa Gobernu batzordea estreinatu du .. . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . 04 2. zuzendaritza batzorde berria. . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . 07 Euskadiko Ekonomista Aholkulari Fiskalen Erregistroko 3. kontziliaziorako enpresa-ibilbideak pertsonen parte-hartzearen bitartez. . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . 08

02 Komunitatea. . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . 11 EK ONOMISTAK LURRALDEA ETA HIRIGINTZA

1. 3 hiriburu

Prestatzen ari dira hurrengo urteetan datozen hirigint za-erronkei aurre egiteko .. . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . 11

KONTABILITATEA 1. kontulari adituak eta Adostutako Prozeduren Txostena Azken .. . . . . . . . . . . . . . 16

ENPLEO 1. nola berriztu lan-bilaketan nola bilatu lana . . . . . . . . . . . . . . . . . . 18

2. adimen emozionala tailerra enpleguaren bilaketa garatzeko... . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . 20

BULEGOAK 1. iV pintxo&learn

in Bulego Profesionalak .. . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . 2 3

LAN ARLOKO 1. lan arloko komunitate berria . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . 25

CROWDANGEL SAREA 1. ekonomista-tik, ikaskuntza babesteko plataforma bat . . . . . . . . . . . 28

03 Ekonomistak munduan . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . 30 brasil, mundua konkistatuko duen herrialdea

04 Topaketak 2.0. . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . 3205 Sarea sortzen . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . 3 4 zitek

¡SOLICITA UN/A ECONOMISTA EN PRÁCTICAS!

Colegio Vasco de Economistas, Más información

Page 3: ekonomista 2.0 - N.º 10 (eusk)

Editorial

ELKARREKIN HAZTEN…

Elkargo profesional berri bat sortu da, elkargo irekiago, adierazgarriago eta parte-hartzailea-go bat. Orain askoz gehiago gara, arlo desberdinetakoak eta profil desberdinekin, baina inoiz baino bateratuago gaude.

Elkarrekin hazteko batu garen profesionalak gara, zailtasunei elkarrekin aurre egiteko eta aukera berriak sortzeko, eta helburua hauxe da: gure ezagutzak eta esperientziak partekat-zea. Elkargoaren garapen profesionalari laguntzen dioten bizipenak dira, eta nola ez, berau osatzen dugun profesional bakoitzari ere bai.

Elkargo berri honetan zuen ahotsak dauka lehentasuna, elkargokideenak. Azken finean, zuek erabakitzen duzue nola kudeatu zuen etorkizun profesionala, eta zein bideri jarraitu, eragiten diguten ekintzak eta garenaren eta izan nahi dugunaren isla argia izaten amaitzen dutenak.

Orain talde sendoa gara, erreferente garrantzitsua beste elkargo batzuentzat, bai ekonomistenak, baita beste lanbide batzuenak ere, nazio mailan eta estatu mailan. Eta ho-rregatik, aurrera egiten jarraitu behar dugu orain arte bezala, ahaleginez, egunetik egunera hobetuz, gogoz eta pasioz.

EEEren izenean, lekuko berri hori hartu nahi dugu, berriro sortu eta ilusioz lan egiteko, positi-boki, itxaropenez eta batez ere hobetzeko gogoz, profesional hobeak izateko, elkargo hobea, eta nola ez, pertsona hobeak.

ETA BADAKIGU ZUEN LAGUNTZAREKIN LORTUKO DUGULA.

Horretan ari gara, eta horixe da gure kezka eta jarduna.

www.ekonomista.org

Page 4: ekonomista 2.0 - N.º 10 (eusk)

Elkargo Ekintzak

Ekonomisten Euskal Elkargoa4

Merkataritza Titularren Elkargoekin bateratu eta gero, elkargo profesional berri bat sortu da, sen-do eta adierazgarriagoa. Erakunde berean dauzka ekonomia eta enpresen kudeaketa arloan lan egi-ten duten profesional guztiak, Euskadiko ekono-miaren etorkizunari aurre egiteko prest.

Ondorioz, Gobernu batzorde berri bat osatu da. 17 kidez osatuta dago eta 5.000 profesional baino gehiagoko taldearen ordezkaria da.

Gipuzkoa eta Arabako ataletan ere batzordeak osatu dira, erkidego horietan sortu daitezkeen beharrizanei arreta emateko eta horretaz gain, lanbidea hobeto ordezkatuta egoteko. Lurralde horietan Batzorde hauek eratu dira:

Bizkaiko Ataleko Batzordea• D. Iñigo Ocáriz Gaubeca- Presidentea• D. Iñaki Ruiz Manzano- Vicepresidentea• D. Javier García Jiménez- Ptea. secc. Bizkaia• D. Mikel Sarriegi Etxeberria- Ptea. secc. Gipuzkoa • D. Daniel Lopez de Armentia Cortes- Ptea. secc. Álava• Dª. Sonia García Delgado- Secretaria de la junta• Dª. Araceli Cámara Salazar• D. Gustavo Bosquet Rodríguez• D. Iñaki Villanueva Muñoz• Dª. Maite Villafruela Reoyo• D. Aitor Otaola Díaz de Alda• Dª. Mª Fe Sainz Hosteins• Dª. Estrella Sánchez Corchero• D. Joseba Barandiaran Andueza• D. Jon Alberdi Echeverria• D. Juan Carlos Muro Intxausti• D. Mikel Mesonero de Miguel

Elkargo Ekintzak

EKONOMISTEN EUSKAL ELKARGOAK

GOBERNU BATZORDEA ESTREINATU DU

Page 5: ekonomista 2.0 - N.º 10 (eusk)

Elkargo Ekintzak

Ekonomisten Euskal Elkargoa5

Batzorde horiek guztiek elkargoaren hausnarketa estrategikoaren ondoriozko 4 erronken lidergoa hartuko dute bere gain: Ekonomia eta enpresen kudeaketa arloan lan egiten dutenenentzako eta lanbidearekin zerikusia duten beste talde bat-zuentzako topagune izatea; gure profesionalak beren garapen profesionalean guztiz murgiltzea elkargoan parte hartuz; balio-zerbitzuak eskaint-zea eta erakunde, organismo eta komunikabide eta ezagutza transmisoreentzako erreferente iza-tea, gure taldearen eraldaketa sozio-ekonomikoko eta etika profesionaleko prozesuetan.

EEEko batzorde berri hori Gasteizen bildu zen Iñi-go Urkullu Lehendakariarekin. Helburua talde profesional baten ordezkari bezala agertzea izan zen, euskal erakundeekin lan egiteko boronda-tea agertzea eta elkarrekin lan egitea, emaitza hobeak lortzeko.

Bisita horretan, Elkargoko ordezkariek beste elkargo batzuentzako erreferente den erakunde profesional bezala aurkeztu zuten beren burua Lehendakariaren aurrean, elkargo profesiona-len egoera berrira eta bere talde profesionalaren egoera berrira eta beharrizanetara egokitzeko gai, gaur egungo egoera ekonomikoan. EEEren izenean, eskerrak eman nahi dizkiogu au-rreko batzordeari, beren lan eta ahaleginagatik. Ekipo horri esker, gaur egun erreferente gara bai ekonomisten, bai beste profesional batzuen elkar-goentzat.

Gipuzkoako ataleko Batzordea• Mikel Sarriegi- Presidentea• Aitor Rodríguez-Anabitartea• Alberto Arellano• Ana Ugalde• Imanol Urbieta• Itziar Azkue• Jon Alberdi• Jorge Osoro• Larraitz Sein• Maite Villafruela• Miguel Angel Tapiador• Nuria Uncetabarrenechea• Roberto Rabella

Elkargo Ekintzak

Arabako Ataleko Batzordea• D. Daniel López de Armentia Cortés- Presidente• Dª Gema Axpe Olazábal• D. Aitor Otaola Díaz de Alda• Dª María López Conde• D. Alberto Rodríguez Arredondo• D. José Javier Lasarte Iribarren• D. Asier Fernández de Trocóniz Díaz de Cerio• Dª Mª Estrella Sánchez Corchero • D. Luis Manuel Alba Jiménez • Dª Cristina Serrano Mayo • D. Juan Carlos Muro Intxausti • D. Daniel Peral Setien

Page 6: ekonomista 2.0 - N.º 10 (eusk)

Elkargo Ekintzak

Ekonomisten Euskal Elkargoa6

4 erronka: desiratzen duguna...Ekonomisten eta lanbide horren inguruko beste talde batzuen arteko topagunea iza-tea.

Ekonomistak profesionalki garatu daite-zen lortzea, elkargoan parte hartuz.

Ekonomisten garapen profesionalari lagunt-zeko beste baliozko zerbitzu batzuk es-kaintzea.

Erakunde, organismo, komunikabide eta ezagutza transmititzeko baliabideentzako erreferente izatea, ekonomisten etika pro-fesionala lantzeko prozesuetan eta eral-daketa sozio-ekonomikoari buruzko proze-suetan.

Page 7: ekonomista 2.0 - N.º 10 (eusk)

Ekonomisten Euskal Elkargoa7

Osatu da zuzendaritza batzorde berri bat EAEko Ekonomista Aholkulari Fiskalen Erregistroan. Erregistro horretan 220 aholku-lari fiskal daude gaur egun. Bateratzea eta Batzorde berria osatzea aukera ona izan dira eta REAFek hausnarketa bat egin du eskaini-tako zerbitzuen gainean, horiek hobetu eta helburu berriak ezart-zeko helburuarekin.

Hauek dira lortu nahi dituzten erronkak: Ekonomista aholkulari fis-kalentzako prestakuntza espezializatua diseinatu eta eskaintzea; foru-fiskalitateari buruzko informazio profesionala ematea eta Ad-ministrazioarekiko harremana sendotzea, bai lurralde, bai estatu mailan. Gainera, Ekonomista aholkulari fiskalen arteko konexioa sustatzeko topaketak antolatuko dira. Helburua esperientziak eta ezagutza partekatzea izango da, unean-unean sortzen diren beha-rrizan profesionalak lantzea eta EEEren Arlo Fiskaleko Komunita-tean parte hartzea.

Garrantzitsua da aholkulari fiskalek prestakuntza espezializatu eta espezifikoa izatea beren lana burutzeko. Horregatik da garrantzitsua batzorde honentzat zerbitzuari kalitatea ematea, bai eskainitako gaiei dagokienez, baita ematen duten hizlarien profilari dagokionez ere. Erregistro honen zerbitzu nagusi bezala baloratuta dago.

Kontuan izanda fiskalitatea aholkulari fiskalaren jarduera baino ikuspegi zabalago batetik aztertu daitekeela, EEEren barruan ere arlo fiskaleko komunitate bat sortu liteke. REAF horren partaide izango litzateke eta arlo horretako beste profil profesional batzuk gonbidatuko lituzke, komunitateko kide izatera.

Duela urte batzuk EEEn ekonomisten jardueren hainbat arlotako adituen komunitateak sortzen ari dira (marketina, kontabilitatea, lurraldea eta hirigintza, enplegua, ekintzailetza, finantzak…). Eko-nomista edo/eta bestelako profesionalek osatzen dituzte, garapen profesionalean eta komunitatearen beraren arloan ekarpenak egite-ko helburuarekin.

Euskadiko REAF ekonomista aholkulari fiskalen organo espezializa-tua da eta aholkularitza fiskalerako zerbitzu espezializatuak ematen ditu, kontuan izanda foru fiskalitatearen berezitasunak. Gaur egun, batez ere informazio eta prestakuntza zerbitzuak ematen ditu.

EUSKADIKO EKONOMISTA AHOLKULARI FISKALEN ERREGISTROKO ZUZENDARITZA BATZORDE BERRIA

IGNACIO ITURBE

MAITE PATERNOTTRE

MIGUEL ANGEL CALLE PAINCEIRA

DANIEL PERAL

Elkargo Ekintzak

Elkargo EkintzakCOMITÉ REAF

Page 8: ekonomista 2.0 - N.º 10 (eusk)

Ekonomisten Euskal Elkargoa8

Emakundek babestuta eta Izaskun Merodio Vi-vancok koordinatuta, ekonomian lizentziatua eta kudeaketa parte-hartzailean aditua, EEEren egoit-zan Kontziliaziorako enpresa-ibilbideak pert-sonen parte-hartzearen bitartez izeneko pres-takuntza-ekintzen programa garatu da. Bizkaiko Foru Aldundiak diruz lagundu du prestakuntza-jarduera hori, Ekonomisten Berdintasuna 2012 proiektuaren barruan.

Proposamenaren helburua EEEren eragin-espa-rruan lan egiten duten enpresa txikiak animatzea da, pertsonen parte-hartzearen bitartez, kontzi-liaziorako eta berdintasunerako enpresa-ibilbide pertsonalizatuak eraiki ditzaten. Hasierako ideia da erakustea pertsonen bizi-kalitatea hobetzea ez dela enpresaren eta bezeroen helburuen aurkakoa izan behar. Aitzitik, esperientzia honek erakutsi du enpresa batek parte-hartze hausnarketa proze-su bat martxan jartzea erabakitzen duenean, ideia

asko sortzen direla enpresa, bezeroak eta pertso-nak irabazle irteteko.

Prestakuntza-tailer hau norberaren hausnarketan oinarrituta dago. Ideia praktikoak proposatzera bideratuta dago. Horrela, enpresa bakoitza kon-tziliazio eta berdintasunerako enpresa-ibilbide pertsonalizatuei ekitera animatu daiteke, betiere enpresako pertsona guztien parte-hartzetik abia-tuta.

Proposamena kontziliazio kontzeptuari, enpresa-kulturari, lanaren kontzeptuari eta zuzendaritza estiloei buruzko planteamenduei beste buelta bat ematea da. Barne antolakuntzaren hobekuntzaren, enpresek emandako zerbitzuaren hobekuntzen eta erakundea osatzen duten pertsonen bizitza-oreka-ren arteko espazio bateratuak aurkitu nahi dira.

Elkargo Ekintzak

PERTSONEN PARTE - HARTZEAREN BITARTEZ

KONTZILIAZIORAKO ENPRESA-IBILBIDEAK

Elkargo Ekintzak

Page 9: ekonomista 2.0 - N.º 10 (eusk)

Ekonomisten Euskal Elkargoa9

Eta zergatik orain? Krisi egoera hau une aproposa izan daiteke auto-azterketa eta enpresen hausnarketa estrategikoa egiteko. Jarduera-maila jaisten denean, are garrantzitsuagoa da pentsatzea zerk funtzionatzen duen ondo eta zer aldatu behar den. Eta guzti horren abiapuntu bezala jarrera positibo eta aktiboa izan behar dugu aldaketarekiko. Eta zailena hori da: Ideiak aldatzea, enpresa egiteko moduari buruz jaso ditugun kontzeptuak zalantzan jartzea. Lehenik eta behin barneratuta ditugun ideiei buruz hausnartu be-har dugu, eta horiek ezagutzaren ekonomian duten balioa zalantzan jarri; hortik abiatuta testuinguru berriak irudikatzen has gaitezke.

Prestakuntza-tailer horretan 12 pertsonak hartu zuten parte. Tal-dekako 5 saio egin ziren eta ekonomistei egon zen zuzenduta (en-presetan erantzukizuneko lanpostuak dituzten ekonomistak; geren-teak, pertsonen arloko arduradunak eta abar).

Metodologiaren oinarria hauen arteko uztarketa izan zen: kontzep-tuen gaineko hausnarketa, taldeko dinamikak eta antzeko ibilbi-deak garatu dituzten kasu errealak ezagutzea. Horretarako, saioetako 3 Ekonomisten egoitzan izan ziren eta beste bi Iparbit eta Icaza enpresen egoitzetan. Enpresa horiek proiektu honetan parte hartu zuten: Investigación-Acción Nuevos Enfoques empresariales, nuevos recorridos hacia la igualdad (Ikerketa-Ekint-za: enpresa ikuspegi berriak, berdintasunerako ibilbide berriak).

Kontzeptu mailan, hauen gaineko hausnarketa proposatu da: den-bora kronometrikoa produktibitate neurri bezala, talentua eta gara-pen pertsonala garatzeko aukera ematen duten enpresa-testuingu-ruak, ezagutza sortzeko mesedegarriak diren zuzendaritza estiloak, eta abar. Gainera, teknologiak espazio-denbora binomioa haus-teko eskaintzen dituen baliabideak aztertu dira eta hausnarketa kolektibo bat proposatu da tele-lanaren edo lanaldi murrizketen kontziliazio-neurriak hautatzen dituzten pertsonentzako abantaila eta eragozpenen inguruan.

Elkargo Ekintzak

Elkargo Ekintzak

Page 10: ekonomista 2.0 - N.º 10 (eusk)

Ekonomisten Euskal Elkargoa10

Era berean, aurrez aurreko prestakuntza saioak osatze-ko, talde bat sortu zen Linkedin-en, saioen artean eztabaidak eta so-lasaldiak egin ahal izateko. Talde hori aktibo mantentzen da eta gaur egun oraindik ere

eztabaidak egiten dira eta informazioa partekatzen da bertaratu zirenen artean.

Tailerrean parte hartzeak ez du bermatzen enpresetan neurriak ezartzea. Izan ere, erakunde bakoitzak erabaki behar du horiek mar-txan jarriko dituen edo ez. Hori bai, sentsibilizaziorako eta prozesu praktikoak hasteko adibideak, irizpideak eta neurriak eskaintzen dira.

Esan behar da parte-hartzaile guztiek (enpresak, ikasleak…) ikus dezaketela IAPean (Investigación Acción Participativa – Ikerketa Ekintza Parte-hartzailea) zehar egindako kasu praktikoei buruzko informazio zehatza: Erabilitako metodologia, lortutako emaitzak, balorazioak, ondorioak eta abar.

Programan parte hartu zuten eta beren erakundearen barruan haus-narketa-ekintza prozesu bat martxan jarri nahi duten enpresei in-formazioa emango zaie egungo legeriari buruz, proiektuak aurkeztu ahal izateko finantzazio-ildo egokienei buruz eta beren ibilbideetan lagun izan ditzaketen profesionalei buruz. Era berean, lortu nahi da enpresa parte-hartzaileek rol proaktibo bat hartzea beren ibilbi-deen diseinuan eta beren finantzazio-bideen bilaketan.

Elkargo Ekintzak

Elkargo Ekintzak

KONTZILIAZIORAKO ENPRESA-IBILBIDEAK

Page 11: ekonomista 2.0 - N.º 10 (eusk)

Ekonomisten Euskal Elkargoa11

Komunitatea ECONOMISTAK, LURRALDEA ETA HIRIGINTZA

Uztailaren 18an, Bilboko EEEren egoitzan, Lurralde eta Hirigintza eta Ekonomista Komunitateak lan gosari bat antolatu zuen eta bertan 30 lagun baino gehiagok parte hartu zuten ondoko gai honi buruz: 3 euskal hiriburuen hirigintza erronkak datozen urteetan. Jardunaldia goizeko bederatzietan hasi zen EAEko hiriburuetako Hi-rigintza Arloko hiru hizlari-ordezkariren parte-hartzearekin.

Gasteiztik etorritako Carlos Ibarlucea, Udaleko Hirigintzako Zuzen-dari Nagusia, Hiri Antolamenduaren Plan Orokorraren berrikus-penari eta bere garapena finkatzen duten ildo estrategikoei buruz jardun zuen. Honela definitu zuen: “plan konpaktuagoa da, eta ponentzia politiko baten bitartez akordio batera iritsi gara, ados-tutako ildo estrategiko batzuekin”. Gainera, aitzindaria izan den pro-zesu parte-hartzaile baten bidez egin da, herritarrei eta profesio-nalei irekia.

Plan horrek erronka bat jarri du mahai gainean, hain zuzen ere, hiri-, landa-, natura- eta paisaia-lurraldea sustatzea eta babestea, kon-tuan izanik Gasteiz dagoeneko itxuratuta dagoela. “Iraunkortasuna-ren bidean dagoen lurraldea, eta datozen urteetarako prestatzen ari dena; apustua egiten duena hiri konpaktuagoa eta kohesionatuagoa izateko, kultur ondarearen balioa indartzeko, energetikoki eraginko-rra, karbonoan hiri neutroa eta jarduera ekonomikoa sustatzeko”.

3 hiriburu prestatzen ari dira hurrengo urteetan datozen hirigintza-erronkei aurre egiteko

Komunitatea ECONOMISTAK, LURRALDEA ETA HIRIGINTZA

Page 12: ekonomista 2.0 - N.º 10 (eusk)

Ekonomisten Euskal Elkargoa12

Carlos Ibarlucearen ustez, Hiri Antolamenduaren Plan Orokorrak premisa bat dauka: “gehiago ez haztea, lurzoru gehiago ez kontsu-mitzea eta etorkizun iraunkorra finkatzea, barrura begirako garapena birpentsatuz; izan ere, hiri honek egoitza gaitasun handia dauka da-tozen 20-25 urteetarako”.

Gasteizen jarduera ekonomikorako planteatzen den proposamena hirian okerren dauden zonaldeak birgaitzea da. “Gasteizek lortu du milioi bat euroko laguntza zonalde historikorako eta beste milioi batekoa birgaitu behar diren guneetarako. Lehentasuna 50eko eta 60eko hamarkadetako auzoek dute” adierazi du Ibarluceak, “lagunt-zak oso emaitza onak ematen ari dira eta jarduera ekonomikoan is-latzen ari dira”.

Orain Estatuko Hirien Birgaitze, Biziberritze eta Berrikuntzari buruzko Lege berriarekin hiriko zonalde sendotuenenetan gune pu-blikoak berreskuratzea da helburua, eraikin eraginkorragoak egitea, hau da, “era horretan Gasteiz hiri iraunkorragoa egitea, CO2 isurketak murriztuko dituena; desplazamenduak garraio publikoan egingo dire-na, hau da, gertuko zerbitzu eta ekipamenduak izango dituen hiria, berdeagoa eta atseginagoa”.

Bestalde, Santi Peñalbak, 2010eko Donostiako HAPOren Arkitektoa eta Koordinatzaileak, Donostiako Plan Orokorra, Iraunkortasuna eta bideragarritasuna ponentzia aurkeztu zuen. Gaur egun bizit-zen ari den krisiaren aurrean zera adierazi zuen: “proiektu bat egin daiteke eta egin behar da, gogoeta egin, kudeatu eta prest egon jarduteko, eta hortaz gain, ondo aukeratu behar dira bereziki garatu beharreko jarduerak eta abian jarri, ahal den neurrian”. Laurogeiko hamarkadan krisi egoeran egindako esku-hartzeak ekarri zituen go-

Komunitatea ECONOMISTAK, LURRALDEA ETA HIRIGINTZA

Komunitatea ECONOMISTAK, LURRALDEA ETA HIRIGINTZA

Page 13: ekonomista 2.0 - N.º 10 (eusk)

Ekonomisten Euskal Elkargoa13

gora; eta legedi berriak Planen iraunkortasun ekonomikoaren azter-keta eskatzen duela ere gogoratu zuen: “Hiriek Plan Orokorrak izan behar dituzte, hau da, hiriaren beraren proiektu bat, koordinaziotik esku-hartzea lurralde bakarrean txertatuko duena. Plan Orokorrak tresna giltzarriak dira zehaztu ahal izateko zer bide diren eginga-rriak eta zer ekintzek duten lehentasuna, horrela beharrezkoa den eraginkortasunarekin abian jarri ahal izateko”.

Donostiak 1962ko Plan zaharra berrikusi zuen eta Plan Orokor be-rria onartu zuen 1995. urtean. Plan honek egindako ekarpenak hi-rigintza kultura bat sortu zuen, berrikuspena ekarri zuena berriro eta bidea ireki ziona egun indarrean dagoen Plan Orokorrari, behin betikoz 2010. urtean onartu zena. Beraz, Donostiak Plan egunera-tua dauka, abaguneari eta aplikatu beharreko legedi berriari egoki-tuta (2006ko euskal legediarekin eta 2008ko Estatukoarekin bat). “Iraunkortasun irizpideetan oinarritutako plana da, ondorioz inguru-men estrategiaren ebaluazioa txertatua duena; hiriak planteatzen di-tuen ildo estrategiko berriei erantzuna ematen diena; harekin batera Hiri Mugikortasun Plan iraunkorra onartu zen; Plan bideragarria da, iraunkortasun irizpideekin egindakoa, baita ekonomia bideragarrita-sun irizpideekin ere, eta datozen urteetarako jarduera programa bat duena”.

Donostiako Plan Orokorrak 8-10 urteko epealdirako proiekzioa dauka, sektorekako ekimenak kontziliatuko ditu, baita lehentasu-nak formulatu ere, haren exekuzioa beharretara, baliabideetara eta epeetara egokitzea eragotzi gabe. Horretarako, orain dela bi ha-markadatik hona, udal proiektua, Plan Orokorra, udal aurrekontue-kin bideratzen da, 1995eko Plan Orokorraren erredakzio prozesutik

Komunitatea ECONOMISTAK, LURRALDEA ETA HIRIGINTZA

Komunitatea ECONOMISTAK, LURRALDEA ETA HIRIGINTZA

Page 14: ekonomista 2.0 - N.º 10 (eusk)

Ekonomisten Euskal Elkargoa14

eratorritako ikasketaren ondorioz. “Ikasketa hura esperientzia interesgarria izan zen, eta bidea eman zuen udal aurrekontuak egiteko garaian kontuan hartuak izateko Plan Orokorraren proposamenak, bere exekuzio-maila, aurreikuspen eta jardueren ar-teko egokitzapena, bai inbertsio berriak eta haien mantenua eta kostuak kontuan hartzeko unean, bai planeamenduaren exekuziotik etor zitezkeen diru-sarrerak kontuan hartzeko ere.” Eta horrek guztiak Plan Orokorraren bideragarritasunaren eta sinesgarritasunaren alde egiten du.

Tresna horri esker, Udalak, herritarren partaidet-zarekin batera, aukeratu dezake zer esku-hartze bideratu behar den baliabide ekonomiko gutxia-go dagoen egoera batean, gaurko egunean Pla-nak aurreikusten zituen garapen berriak saihestea erabaki dezake, hiria berritzeko esku-hartzeen mesedetan, “hiri hutsuneetan jardunez sinergiak lortzen, edo eremuak eraldatuz hiriko erdigunee-tan, bere gertuko ingurunea birgaitzeko, hiria jos-ten amaitzeko, hiri-tramari jarraikortasuna emate-ko eta behar den bezala hiria ehuntzen amaitzeko, nolabait artifizializatuta dagoen lurraldean jardu-nez bereziki” - gehitu zuen Peñalbak.

Alderdi kontzeptual horiek azpimarratu ondoren, arkitektoak Donostiako Plan Orokorraren proposa-menaren oinarrizko ildoak azaldu zituen. Lurzo-ruaren eskaintza orekatua egiten du etxebizitzen, jarduera ekonomikoen eta ekipamenduen eskae-rari aurre egiteko. Arreta berezia eskaintzen die gune libreak sarean definitzeari, oinezkoentzako eta txirrindularientzako sareen zabalkundeari hiri-eremu osoan, irisgarritasuna eta jarraikor-tasuna bermatuz, eta baita garraio publikoaren hobekuntzari ere, hiru kasuetan ekintza bereziak sustatuz.

Mauro Valdivielsoren eskutik, Bilboko Plan Oroko-rra Berrikusteko Bulegoaren Zuzendaria, aurkeztu zen azken ponentzia. Ekonomia eta hiri ereduak Bilbon izan zen gaia. Bizkaiko hiriburuak oso kos-mopolita izateko eta erabilera mistoko hiri ba-ten aldeko apustua egin du. Etorkizunean Bilbok finkatu nahi du metropoli kosmopolita, oso hiri homogeneo eta konpaktu gisa, hiriaren iraganak eta etorkizunak lekua izango duen hiria.

XX. mende amaiera eta XXI. mendearen lehen hamarkadaren berezko eredu post industrialetik ezagutzaren hiriranzko urratsa eman nahi da. Zerbitzu-hiria izan nahi du, lurralde ekonomiko, fisiko eta sozialarekin. Inbertsioak egin beharko dira Giza Baliabideetan eta teknologian, eta kul-tura zentralizatu beharko da. Horretarako Bilbo-

Beraz, ondorio modura, Bilbok hiri aglomerazio erraldoi bat izan nahi du, lau faktore kontuan iza-nik: tamaina, lehiakortasuna, konektibitatea eta ezagutza. Jardunaldiak talde dinamika batekin jarraitu zuen. Bertan, ausaz antolatutako talde batzuek EEEk

tik berrikuntza, ekonomia sortzailea, talentua eta nazioartekotasuna bultzatu beharko dira.

Ezagutzan oinarritutako ekonomia eta europar testuinguruan kokatutakoa izan nahi du, ondoko lehentasunak dituena: hazkunde inteligentea, iraunkorra eta integratzailea; eta ondoko helbu-ruak: enplegua, I+G arloan inbertitzea eta Europa Helburuaren 20/20/20ko parametro guztiak be-tetzea; hau da, bere energia kontsumoaren kon-trola kudeatzea, iturri berriztagarrietatik datorren energia gehiago erabiltzea sustatzea eta negutegi efektua duten gasen isurketak murriztea.

Halaber, Europa Estrategia 2020-ren ekimenek, batetik, hezkuntza-sistemen emaitzak indartu nahi dituzte, abiadura handiko internet ezarrita gizarte digital bat sortzeko; bestetik, lan merka-tuak modernizatu nahi dituzte langileen mugikor-tasuna ahalbidetuz, enpleguan parte-hartzea han-ditzeko eta eskaintza eskaerari hobeto egokitzeko xedez; eta azkenik pobreziaren aurka borrokatu nahi dute gizarte eta lurralde kohesioa bermatze-ko hazkundearen eta enpleguaren onurak denen-gana irits daitezen, eta pobreziak eta gizarte baz-terkeriak jota daudenak duintasunez bizi daitezen eta gizartean parte har dezaten era aktiboan.

Komunitatea ECONOMISTAK, LURRALDEA ETA HIRIGINTZA

Komunitatea ECONOMISTAK, LURRALDEA ETA HIRIGINTZA

Page 15: ekonomista 2.0 - N.º 10 (eusk)

Ekonomisten Euskal Elkargoa15

egindako galdera batzuei erantzun behar izan zieten. Nola presta dezake bere burua hiriak krisi ekonomikoari irtenbidea bilatzen la-guntzeko? Hiri plangintza eta hirietako planen eta hiri ordenantzen garapena ekonomia eta enplegua sustatzen laguntzeko elementuak dira? Edo oztopo dira? Non dago oreka? Eta 8/2013 legea: jardueren iraunkortasun ekonomikoa.

Eman ziren erantzun askoren artean zera nabarmendu zen: hiri bat prest egongo da krisialditik irteteko hiriaren osagai erakargarriak eta iraunkorrak biltzen dituenean, eta osagai idealista eta pragma-tikoen artean oreka osatzen duen helburu estrategiko bati erantzu-na ematen dionean. Hau da, tarteko puntua bilatzen duenean hiri pragmatiko eta idealistaren artean, eta horretarako osagai erakar-garriak bilatu behar ditu.

Herri batek ondo funtzionatzen du ekintzak era gardenean egiten direnean eta gobernatzeko jarduerak modu txukunean egi-

ten direnean, lotsagabekeriaren zulo bilakatu gabe. Horregatik, ekint-zak egiteko unean, talentua bezain garrantzitsua aldartea da.

Parte-hartze publikoa garrantzitsua den arren, azkenean profesio-nalek baloratu, lider izan eta exekutatu behar dituzte arkitektura eta hiri proiektuak. Azkenean, beraiek ezagutzen dituzte benetan beste hiri batzuetako arazoak eta nola eman dieten irtenbidea. Bai-na ez dira urrundu behar diseinatzen dutenak eta diseinu horiek inplementatzen dituztenak, guztiak egon behar du ados, baina bo-rroka eta eztabaidarik gabe, lanean jarri behar da jadanik, azkar eta eraginkortasunez.

Komunitatea ECONOMISTAK, LURRALDEA ETA HIRIGINTZA

Komunitatea ECONOMISTAK, LURRALDEA ETA HIRIGINTZA3 HIRIBURU

Page 16: ekonomista 2.0 - N.º 10 (eusk)

Colegio Vasco de Economistas16

KONTULARI ADITUAK

GUSTAVO BOSQUETKontabilitate Komunitateko Koordinatzailea

Ekonomista Auditoreen Erregistroko Presidentea

Azken 7 urteetan EAEko Ekonomisten Elkargoko Ekonomista Ikuskarien Erregistroko (REA) Zuzen-daritza Batzordeak harreman profesional eta pert-sonala mantendu du beren “homologo” frantse-sekin, Akitaniako experts-comptables delakoak. Hainbat aldiz joan da Euskadiko EEE-REA Akita-niako Ordre de Experts-Comptables-en Batzar Na-gusietara. Bestalde, haiek ere bertaratu dira Eko-nomisten Euskal Elkargoak antolatutako hainbat ekitalditara.

Hurbilpen horien ondorioz, 2011n EEE-REAk hit-zaldi bat antolatu zuen Donostian, eta kontula-ri aditu frantses batek parte hartu zuen. Horrek zehatz-mehatz azaldu zuen herrialdean nola ga-ratzen den lanbide hori.

ETA ADOSTUTAKO PROZEDUREN TXOSTENA

Komunitatea KONTABILIDAD

Komunitatea KONTABILIDAD

Page 17: ekonomista 2.0 - N.º 10 (eusk)

Ekonomisten Euskal Elkargoa17

Frantzian Kontulari Adituaren lanpostua arautu-ta dago eta Ekonomia, Finantza eta Aurrekontuen arloko Ministerioak (Ogasuna) kontrolatzen du. Inork ezin du lan egin aldez aurretik Experts-Comptables delakoen Eskualde mailako kontseilu batean izena emanda ez badago. Aurretik, goi mailako 5 urteko ikasketak eta 3 urteko praktika profesionalak egin eta azterketa bat gainditu be-har da.

Expert Comptable delakoa profesional autono-mo bat da, bere jarduera bezeroarekiko kontra-tu bidezko akordio bezala definitzen da eta Goi Kontseiluak ezarritako arauak betetzen ditu: ka-litate kontrola, sekretu profesionala, diruaren zu-riketaren prebentzioa, egitekoaren gutuna, lanen programazioa eta dokumentazioa… Arau horiek Frantziako Ekonomia Ministerioak onartu ditu.

REAren izenean, uste dugu “kontulari adituaren” lanbidea araututa egon behar dela, Frantzian be-zala. Bertan, 50 urtetik gorako historia duen figu-ra bat da, oso baloratuta dago eta beste karrera profesional bat da, ikuskari edo kontu komisa-rioarena bezala.

Ikuskarien interes profesional eta korporatiboa hauxe da: Ikuskaritzarik egiten ez duten enpresa txiki eta ertainak kontulari aditu batek gainbe-giratzea, “merkatura” segurtasun eta kaudimen handiagoaz irten ahal izateko (banku erakundeak, administrazio publikoa eta abar), eta bere helburu propioak lortzeko aukera gehiago izateko (finant-zazioa, diru-laguntzak, kenkariak, eta abar). Eta lan horiek kontulari aditu bezala egiten dituzten ikuskariek diru-sarrera osagarri batzuk izan ditza-tela, zerbait positiboa egungo sasoi zail hauetan, finantza arloko informazioaren gardentasun eta fidagarritasun handiagoa eskatzen baita.

Konponbideak badauka izena dagoeneko, Adostu-tako Prozeduren Txostena (IPA). Ez da ikuskaritza bat bezain sakona, baina kostu txikiagoaren truke, errebisatutako finantza arloko informazioaren gu-txiengo batzuk ziurtatu daitezke. Fidagarritasuna ematen du.

Horrela izanik, ikuskaritzarik egiten ez duten enpresa txiki eta ertainek eta Txostenaren hart-zaileek (finantza-erakundeak, Administrazio Pu-blikoak, Bazkideak, Administrazioak…) eta ikus-

kariek eurek (kontulari adituak, azken finean) beren helburuak lortzen dituzte.

Azken urte horietan Euskadiko REAn Kontabilitate Institutuko eta Kontu-ikuskaritzako (ICAC) Presi-denteekin hitz egin da figura hori sustatzeko be-harrari buruz. Interes handia egon da proiektua-rekiko, baina ez zaio ekin.

Azken hilabeteetan Adostutako Prozeduren Txos-tenak eman dira ezagutzera, eta zeharka kontulari adituaren figura. Horretarako bisita batzuk egin zaizkie Txostenen erabiltzaile posible batzuei, ho-rien artean hiru Foru Aldundiak, Kutxabank, Elkar-gi, Oinarri, Caja Laboral-Ipar Kutxa eta La Caixa, txosten horien onurez hitz egiteko. Orokorrean, harrera ona izan da, baina emaitzak espero ditugu oraindik.

REAren helburua da Euskadin txosten mota horiek eza-gutzea eta gaur egiten dena baino sarriago eskatzea.

Arazoetako bat da ea nork sinatu behar dituen txosten horiek legezkoak izan daitezen, izan ere, alde batetik kanpo aditua ez da Estatu mailan araututa dagoen figura bat, eta bestetik, txos-ten horren azken hartzaileek lan eta txostenaren kalitate kontrola ziurtatuta eduki behar dute. Edozein kasutan, ikuskariek, araututa eta kontro-latuta daudenez, kontulari adituen izaera izan de-zakete. Izatez, Frantzian, kontulari adituen %80 ikuskariak edo kontu-komisarioak ere badira.

Euskadiko REAn badakigu ikuskari bezala ezin dutela utzi beste profesional batzuek, esaterako ekonomistek, txosten horiek sina ditzaten. Zentzu horretan, EEEko Kontabilitate Komunitateak, zu-zenean gai horrek eragiten dionez, proiektuarekin bat egin du, Gustavo Bosqueten bidez, talde bie-tako Koordinatzaile eta Ordezkaria.

Gaur egun, Euskadiko REA, Frantziako Experts-Comptables delakoen figura sustatu nahian, hausnarketa prozesu batean murgilduta dago, datozen hilabeteetan burutu beharreko ekintza plan bat ezartzeko.

Komunitatea KONTABILIDAD

Komunitatea KONTABILIDAD

KONTULARI ADITUAK

Page 18: ekonomista 2.0 - N.º 10 (eusk)

Ekonomisten Euskal Elkargoa18

NOLA BERRIZTU LAN-BILAKETANKomunitatea ENPLEO

Nola bilatu lana horrenbesteko lehia dagoenean? Nola bereizi geu-re burua? Zer aldatu curriculumean, nabarmentzeko? Galdera horiei eta beste batzuei eman zitzaien erantzuna lan-bilaketa aktiboari buruzko Berrikuntza Tailerrean. Ekonomisten Euskal Elkargoaren eskutik izan zen eta hauek eman zuten: Josu Oleaga, Joanes Rodri-guez, Jon Abaitua eta Markel Gibert. TaZEBAez enpresako ekintzai-leak dira, Mondragon Team Academy taldekoak.

Sasoi berriak dira. Komunikazio-bideak, prozesuak, lana bilatzeko le-kuak eta enpresarien aurrean esperientzia aurkezteko moduak aldatu dira; guzti horrekin, mapa berri bat daukagu aurrean eta garrantzitsua da nork bere buruaz baliatzen jakitea, lana bilatzeko orduan.

Jon Abaituaren arabera, “Tailerrak 4 orduko iraupena du eta helburua hauxe da batez ere: pertsonak ohartaraztea gauzak egiteko modu des-berdinak daudela, ekimenez jokatu behar dela eta aukerei aurrea hartu, izan ere, aukerak hor daude, eta jakin behar duguna da nola heldu”.

Tailerrak teoria eta praktikaren arteko oreka bilatzen du, parte-hartzai-leen norbanako garapenerako gaitasun eta jarrera aproposak lantzen ditu, lana bilatzeari dagokionez berritzeko edo bide tradizionalak ez diren beste aukera batzuk bilatzeko.

Komunitatea ENPLEO

Page 19: ekonomista 2.0 - N.º 10 (eusk)

Ekonomisten Euskal Elkargoa19

“Mondragón Team Academy taldearen izenean, egi-nez ikasteko metodologia sustatzen dugu” esan du Abaituak; “borobilean jartzen gara eta check-in baten bidez ekiten diogu. Jarduera hori erabiltzen dugu izotzaldia apurtzeko: geure burua aurkezten dugu, nola sentitzen garen azaldu eta tailer hone-taz eta geure buruaz espero duguna azaldu. Ho-rrela, geuk ere, badakigu zer espero duten gutaz, prestatzaile bezala”.

Lehenengo topaketa labur horren ondoren, bideo bat ikusten dugu. Gaia: sakrifizioa, ekitea eta bo-rrokatzea, helburuak eta ametsak lortzeko bide gisa. Sarrera teoriko txiki horren bidez, konfort gune eroso eta lasaitik nola irten azaltzen dugu. Izan ere, gune horretan gauzak ez dira gertatzen, eta geure buruari erronkak jarri behar dizkiogu, gauzak gertarazi eta emaitzak ikustea lortzeko. “Gero hiru taldetan banatzen gara Word kafe bat egiteko, eta hiru gai lantzen ditugu: Lehenik eta behin sare sozialen garrantzia eta on-line os-pea; Facebook, Twitter edo LinkedIn-en aktiboki parte hartzea, edo blog batean sarri idaztea me-sedegarria izan daiteke lana bilatu eta harrema-nak egiteko unean; Bigarrenik, nola kudeatu gure curriculuma modu berritzailean, gure dohain eta trebetasun onenak erakusten dituen dokumen-tazioa sortzea, bereizteko, atentzioa emateko; eta azkenik, networking ekitaldiak: ekitaldi asko daude kontaktu pertsonala egiteko eta lana bilat-zeko baliagarriak izan daitezke. Horregatik, garran-tzitsua da nork bere buruari buruzko sarrera-gutun bat prestatzea, eta minutu pare batez solaskideari zeure buruari buruzko informazio ematea”.

World Kafe delakoa enplegua bilatzeko aukera be-rrien inguruan elkarrizketa sare bat sortzeko mo-dua da. Gai bakoitzak 40 minutuko iraupena izan zuen, eta amaitzeko, gainerako taldeen aurrean aurkezpen bat egin genuen “elevator pitch” ba-ten bidez, 3 minutu baino gutxiagoko aurkezpen labur bat. Hitzaldi mota horrek zuzena eta zehat-za izan behar du eta batez ere pasioa transmititu behar du.

Tailerraren 2. zatian honakoaz hitz egin genuen: Zer da enpatia mapa bat? lan-bilaketan daukan garrantzia. Empathy Map delako bezeroa ulertze-ko funtsezko tresna da. Enpatia mapak gure beze-roak “nahi duela ematen duen” horretatik harago joateko aukera ematen digu, eta bere inguruan, bere jarreran, bere kezka eta aspirazioetan zen-tratu gaitezke.

Parte-hartzaileak lau taldetan banatzen dira. Ho-rietako bik dinamikan lan egingo dute, ekonomis-ten lekuan jarriz, eta beste bi taldeak kontratat-zailearen lekuan jarriko dira.

Tailerra amaitzeko, itxierako Check out bat egin eta ikasitakoaz hitz egiten dugu. Zein sentsa-ziorekin zoaz? Zer ikasi duzu?

“Orokorrean oso sentsazio positiboak izan dira. Egon ziren profesionalak enpresa arlokoak ziren, ekonomia eta EEErekin erlazionatutako karrerak egindakoak, 40 urte ingurukoak, eta giro ona sor-tu zen, ikaskuntza oso positiboa burutzeko bidea emanez. Gure asmoa jendeari birus hau sartzea da, etengailua sakatzea… gero haiek, handik au-rrera, curriculum berritzaile bat garatu dezaten, funtsezko 2 edo 3 ideiarekin. Adina ez da eraba-kigarria, inoiz ez da berandu ikasteko, burua argi baino ez da eduki behar. Tailerrean hainbat pro-fil egon ziren, adin desberdinak eta esperientzia desberdinak. Metodologia berriak begiak irekitzeko, betiere ikasteko gogoarekin”.

+infoBlog empleo Komunitatea ENPLEO

Komunitatea ENPLEO

Kontratatuko zaituen pertsonaren lekuan jartzea da kontua, pertsona horrek zer sen-titzen duen, zer entzun, ikusi eta egiten duen jakiteko. Enpresari baten azalean edo langile bila dabilen ekintzaile baten azalean jartzea. Horrekin lortu nahi duguna da pertsonen sor-mena lantzea, ikusteko nola mugitzen diren eta talde barruan zer nolako liderrak diren

Page 20: ekonomista 2.0 - N.º 10 (eusk)

Ekonomisten Euskal Elkargoa20

Komunitatea ENPLEO

Bila ari den pertsona batek erronka askori egin behar die aurre; batzuk konplikatuak dira, eta ez da erraza arrakasta lortzea. Gaitasun eta trebeta-sun emozionalen garrantziaz ohartzea eta horiek lantzea oso garrantzitsua da; orokorrean ongiza-tea handitzen du eta egoera pertsonala modu osa-sungarriagoan hartzeko aukera ematen digu.

IÑAKI PÉREZInnobasqueko bazkidea

eta Adimen Emozionalaren Partzuergoko kidea

adimen emozionalaeta enpleguaren bilaketa garatzeko tailerra

Komunitatea ENPLEO

Page 21: ekonomista 2.0 - N.º 10 (eusk)

Ekonomisten Euskal Elkargoa21

Iñaki Pérez eta Javier Barezek ematen dute tai-ler hori EEEn. Innobasqueko Adimen Emoziona-laren Partzuergoko kideak dira biak. Tailerraren bidez erlazionatu egiten dira Adimen emozionala eta eguneroko bizimoduan eta eremu profesiona-lean mugiarazten gaituzten Trebetasun, Balio eta Jarrerak, egoera horiei aurre egiteko hartzen di-tugunak.

Adimen emozionala norberaren eta gainerakoen emozioak identifikatu eta kudeatzeko gaitasuna da, eta Tailerraren helburua zera da: pertsonei laguntza ematea Adimen Emozionalarekin lotu-

tako gaitasun eta trebetasunak garatu eta aplikatzeko orduan.

Nola sortu da eta zertan datza adimen emozio-nalaren Tailerra?“Eraldaketaren emozioak” liburua argitaratu os-tean sortu da. Adimen Emozionalari buruzko libu-ru hori sei profesionalen artean idatzita dago eta Innobasquek argitaratu du. Argitaratu ondoren, EEEk proposamen bat egin zigun elkargokideei Adimen Emozionalaren aspektu batzuk lantzeko, enpleguaren gaia lan-ildo bezala enfokatuz.

Tailerraren bidez lortu nahi dugu pertsonek egoera konplikatuei aurre egin ahal izatea, emozionalki modu osasungarri batean. Egoera kon-

plexu horietako bat lan-bilaketa izan daiteke, kontuan izanda egoera ez dela horretarako mesedegarria, eta merkatu-aukerak aurkitzeko erraztasunak

ematea, beren buruarekiko eta emozioekiko konpromiso handiagoa hartuz. Era berean, prozesu luzea izan daitekeela ere ikusarazi behar da, eta segurtasuna

izaten lagundu, helburuaren lorpenerako bidean indar handiagoz ekiteko.

Zein da lan-metodologia?Pedagogia aktibo eta parte-hartzailea erabiltzen dugu. Tailerrean Trebetasun Emozionalen arteko ibilbidea 4 etapatan egiten dugu: 1. emozioen kontzientzia hartu eta identifikatzea2. emozioak nola erabiltzen ditugun 3. ulertzea 4. kudeaketa, zer egin dezakegun guretzako eta inguruarentzako onuragarriak diren jarrera motak hartu eta mantentzeko.

Beste aukera batzuen artean, banakako hausnar-ketaren dinamikak lantzen ditugu; ondoren tal-dean partekatzen ditugu eta azkenik taldean on-dorioetara heltzen gara.

Komunitatea ENPLEO

Komunitatea ENPLEO

Page 22: ekonomista 2.0 - N.º 10 (eusk)

Ekonomisten Euskal Elkargoa22

Ideia zera da: lau urrats horiek bizi-mailan txer-tatzea, eta beraz, lanaren bilaketa prozesuan ere. Zer gertatzen da lan bila ari garenean? Zein emo-zio izaten ditugu? Normalean lan-elkarrizketetara emozio gogorrez beteta joaten gara: beldurra, larritasuna, eta abar. Eta askotan, irtetean edo lanpostua eman ez digutela ikusten dugunean porrota, tristura, depresioa… sentitzen ditugu. Askotan emozio horiek geure burua zigortzeko erabiltzen ditugu, eta “ezinaren” gurpilean sart-zen gara, azkenik gabeko gurpil horretan. Emozio horien jakitun izan behar dugu eta produzitzen dugun energia hori modu positiboan erabili, beste aukera batzuk aurkitzeko. Une horiek aprobetxatu beste garapen-bide batzuk bilatzeko, prestakunt-za jasotzeko, enplegagarritasuna hobetzeko… Hau da, tailer honen bidez emozioak beste era batera kudeatzeko bide bat ireki nahi dugu.

Zer ematen du tailerrak eta zergatik eduki du horrenbesteko arrakasta? Orokorrean enpresa eta erakundeekin lanean aritu naiz nire ibilbide profesionalean, eta ohartu naiz pertsonok zerbait behar dugula, baina ez dakigu-la ondo zer den. Gizarte oso paternalista bate-tik gatoz, lan-munduan askatasun gutxi ematen zuena, eta orain, langileei ekarpenak egitea eta parte-hartzea eskatzen zaien gizarte batera pasa gara. Askatasunik eduki ez eta bat-batean osorik ematen dizutenean, logikoa da segurtasun eza eta beldurra sortzea.

Orokorrean, emozioak estaltzeko hezi gaituzte, eta orain apurka-apurka konturatzen ari gara gure bizitzaren parte direla, onak direla eta lagundu egiten digutela, nola kudeatu baldin badakigu. Horiei esker (atseginak eta desatseginak) gizakia ez da desagertu; esaterako, hasiera-hasieran gure espezieak zituen arriskuen beldur izan ez bagina, gaur egun ez ginateke existituko. Alaitasuna, tristura, beldurra, sorpresa, nazka eta haserrea, oinarrizko sei emozio dira, eta seguruenik horiek gabe ez genukeen bizirik iraungo.

Nola aplikatu daiteke adimen emozionala en-presa-munduan?Enpresen egituraren barruan emozioek egiteko garrantzitsua dute; inork ez ditu bere emozioak lantokiko aparkalekuan uzten. Gaur egun enpre-sak beste era batera ari dira lanean, eta kudeaketa eredu desberdina nahi dute, ezagutzan, harrema-netan, eta azken finean, pertsonengan oinarritu-tako kudeaketa eredu bat.

Erakundeen barruan parte-hartzea, ekimena, kon-promisoa eta abar eskatzen zaigu. Denak dauka zerikusia emozioarekin, modu batean edo bes-tean. Pertsonen arteko komunikazioak berak, eman eta jasotzen den mezu orok emozio inpli-zitua dauka; are gehiago, mezuaren zentzua bal-dintzatzen duen emozioa.

Oso garrantzitsua da kudeaketaren eta kontrolaren arteko desberdintasuna. Emozioak kudeatzeaz ari gara, ez kontrolatzeaz. Sabeleko ultzera bat edu-kitzera eraman ahal gaituen emozio berak, ondo bideratuta, proiektu bati ekiteko energia gehiago izaten lagundu ahal digu.

Ariketa fisikoa egitea oso osasungarria den mo-duan, ariketa emozionala ere oso osasungarria da. Aldaketei eta erronkei era askoz ere modu osasun-garriagoan aurre egiten laguntzen digu.

Egun, bestalde, ekipoen kudeaketa aldaketa-egoera batean dago. Dagoeneko ez da oso esangu-ratsua nagusi agintariaren eredua, organigraman duen posizioaren arabera pertsonenganako bote-rea erabiltzen duena; orain gero eta ohikoagoak dira parte-hartze egiturak eta pertsonek boterea hartzeko kudeaketa. Emozioak kontuan hartzea eta Adimen Emozionalaren Gaitasun eta Trebeta-sunen bidez lan egitea oso lagungarria izan dai-teke gure gizartean eta gure erakunde eta enpre-setan ematen ari den aldaketa horretan. Tresna baliagarria izan daiteke, bizi garen mundua leku atsegin eta inklusiboago bihurtzeko beste tresna batzuekin batera.

Horregatik, Innobasqueko Adimen Emozionala-ren Partzuergoan, 180 erakundek baino gehiagok osatzen duguna, Adimen Emozionalaren ezagutza eta garapena arlo guztietara eraman nahi ditugu, baina batez ere enpresa, gizarte eta hezkuntza arlora.

Komunitatea ENPLEO

Komunitatea ENPLEO

ADIMEN EMOZIONALA TAILERRA

Page 23: ekonomista 2.0 - N.º 10 (eusk)

Ekonomisten Euskal Elkargoa23

iV pintXo&learn...IN BULEGO PROFESIONALAK

Saio ziklo horretan hainbat gairi heldu zaie gure bulego profesionalen esperientziatik: Kalitatea, NOTESS sistema, Pertsonen Kudeaketa eta Sare Sozialak.

Bulego Profesionaletarako Pintxo&Learn de-lakoak gai garrantzitsuen inguruan antolatu dira; hala nola Kalitatea; Zerga Agentziaren aurrean bulegoen Ordezkaritzatik ondorioztatutako Erant-zukizuna; NOTESS sistema, bidalketa telematikoa Merkataritza Erregistrora; eta Bulego Profesiona-letan Pertsonen kudeaketa eta Sare Sozialak lant-zea.

Kalitateari buruzko saioan hitz egin zen Bulego Profesionaletan kalitate ereduak ezartzearen ga-rrantziari buruz. Horren inguruan, honako galdera hauei eman zitzaien erantzuna, besteak beste: Zer dakar edo zer ekar dezake? Zein da onena? Eredu erreal batean sar al daiteke? Era berean, kalitate ereduak ezartzeko unean egon daitezkeen zailta-sun eta abantailak aztertu ziren.

Kalitate eredurik ez izateari dagokionez, ondo-rio honetara heldu zen: bulego profesional batek,

txikia bada ere, eduki behar du eta bere neurrira egokitu; izan ere, funtsezkoa da bezeroaren ase-betetzea neurtu ahal izateko. Kalitate eredu bat ezartzeari dagokionez, garrantzitsua da aholkulari baten laguntza izatea, kanpo-ikuspegia emateko eta bulego profesionalak jarraitu beharreko bidea-ri eta etorkizunari buruz pentsatzen laguntzeko.

Gai honi buruzko saioa ere egin zen: Zerga Agen-tziaren aurrean bulegoen Ordezkaritzatik on-dorioztatutako Erantzukizuna; NOTESS sistema, bidalketa telematikoa Merkataritza Erregistro-ra. Horretan erantzuna eman nahi izan zitzaien hainbat galderari: norena da aitorpen baten ingu-ruko informazioa bezeroari jakinarazteko ardura? Zein traba daude Foru Ogasunekin elkar eragiten denean? Zein ondorio ditu? jarraitu beharreko komunikazio-protokoloren bat al dago? Gainera, hobetzeko konponbide eta proposamenak eman ziren, hala nola aholkulari fiskalentzako telefono espezifiko bat, batez ere aitorpen kanpainetarako, eta bulegoen eta bezeroen artean kontratu eredu bat sinatzeko aukera, erantzukizunak baztertzeko.

Komunitatea Despachos

Komunitatea Despachos

Page 24: ekonomista 2.0 - N.º 10 (eusk)

Ekonomisten Euskal Elkargoa24

Pertsonen Kudeaketari buruzko saioan honakoei buruz hitz egin zen: kontziliazioa, oporren kudeaketa, motibazioa, lidergoa, prestakuntza, talde-lana eta barne-komunikazioa. Bertaratu zirenek praktika eta aholku onak aurkeztu zituzten giza baliabideak modu eraginkorrean kudeatzeko.

Eta azkenik, Sare Sozialei buruzko Pintxo&Learn. Sare Sozialak Bulego Profesionaletan ezarri eta horien inguruko estrategiak lantzeari buruz hitz egin zen. Gainera, gehiegi erakustearen arriskuak aztertu eta au-rretiko estrategia bat ezartzearen garrantzia aipatu zen.Saio horietako bakoitza egun batean izan zen, beti eguerdian, hori baita zalantzarik gabe, konpainia onean pintxo on batzuk dastatzeko unerik egokienetakoa.

Pintxotan joatea oso jarduera ohikoa da, eta hauxe jarduera horri beste kutsu bat emateko modua,

izaera profesionala emanez, networking formatu baten bidez, mahai baten inguruan esperientziak eta ezagutzak partekatzeko, lanbi-

de bereko kideekin eta pintxo aukera on batez lagunduta.

Bi ordu inguruko saioak izan dira eta komunitate bakoitzak lantzen duen arloan interesa duten 12 pertsona inguruk parte hartu dute saio bakoitzean. Helburua ekonomisten eta beste arlo batzuetako profe-sionalen arteko lankidetza sustatzea da, iritzi eta esperientziak par-tekatzea, kontaktu enpresarial, komertzial eta pertsonalak lantzea eta EEEren barruan lanbidearen arloen arteko topagunea sortzea.

Komunitatea Despachos

Komunidtatea Despachos

PINTXO & LEARN

Page 25: ekonomista 2.0 - N.º 10 (eusk)

Ekonomisten Euskal Elkargoa25 Colegio Vasco de Economistas

Gainera, komunitate berri hori Administrazioko profesionalek parte-hartzeko dago zabalik: Gizarte Segurantza, Lanbide, Eusko Jaur-laritza (Lan Saila, Hitzarmena), INEM (Enplegu Erregulazio Espe-dienteen saila…), sindikatuak eta unibertsitateak. Azken finean, gizarte osoarentzako orokorrean, lan arloan dituzten ezagutzak, esperientziak eta iritziak ekonomista 2.0 sarean partekatu nahi ba-dituzte. Lan arloko ekonomistek aholkularitza ematen diote komunitateari, enpresaren kudeaketa integralaren zati bezala.

Ez gara guruak, lan arloko

esperientziak gara

Lan arloko Komunitatearen helburu nagusia esperientziak eta eza-gutzak partekatzeko gune izatea da. Arazoen konponbide moduan hobekuntzak ekartzen dituen taldea. Lan arloaren garrantzia aitortu dadila arlo profesionalaren barruan, eta horrela ekonomisten arteko ikuspuntu komuna lortu laneko harremanen aldaketaren aurrean. Gaur egun komunitatean bertan eztabaida bat dago mahai gainean, hitzarmen kolektiboei eta horiek dituzten eraginei buruzkoa, bai enpresaren kudeaketari dagokionez, baita elkargokideei dagokienez ere.

Esperientzia berriak partekatu eta denongandik

ikasi nahi dugu

LAN ARLOKO KOMUNITATE BERRIA

Komunitatea Ámbito Laboral

Komunitatea Ámbito Laboral

LAN ARLOKO KOMUNITATEA laneko kontuetan adituak diren ekonomisten talde berri bat da, baina balio erantsi bat ere badauka: arlo horren inguruan ikuspuntu zabalago batekin

egin ditzakete azterketak; erakunde baten kudeaketa, iraunkortasuna eta esparru teoriko bati aplikazio praktikoa emateko gaitasuna dute.

Page 26: ekonomista 2.0 - N.º 10 (eusk)

Ekonomisten Euskal Elkargoa26

Gainera, komunitate berriaren izenean proposamenak egingo dira lan arloan elkargoaren prestakuntza planerako, komunikazio-eus-karrietako ekarpenak (aldizkaria, prentsa…) eta espazio berriak irekitzea EEEren barruan ezagutza partekatzeko (sare sozialak, blo-gak…).

Ezagutza etengabe partekatzea, errealitatearen bidez ikerketara heltzeko, eta ikerketatik errealitatera.

Lan arloaren behaketa aktiboa. Zer gertatzen den orain,

zein izan daitekeen etorkizuna, zein esperientzia ditugun...

Lan arloko Komunitate Berriko kideak

• Inés Bullón Pinedo ASEM

• Ainhoa Ugarte Valls Ugarte Asociados S.E. S.L.P.

• M.ª José Elúa Martinez M.ª José Elúa Martinezen BULEGOA

• Ainhoa Saitua Iribar UPV/EHU

• Fernando Galilea Martinez Fernando Galilea Martínez

• Miguel Angel Calle Painceira MAC Asesores y Consultores

• Sara Goitisolo Lezama INSA Consulting S.L.

• Jesús Alcantud Valenciano Asesoría Elcano

MIGUEL ANGEL CALLE PAINCEIRA

JESÚS ALCANTUD VALENCIANO

SARA GOITISOLO

Komunitatea Ámbito Laboral

Komunitatea Ámbito Laboral

LAN ARLOKO KOMUNITATE BERRIA

M.ª JOSÉ ELÚA MARTINEZ

AINHOA SAITUA IRIBAR

Page 27: ekonomista 2.0 - N.º 10 (eusk)
Page 28: ekonomista 2.0 - N.º 10 (eusk)

Ekonomisten Euskal Elkargoa28

Crowd Angel SAREA delakoa Business Angel fi-guraren egokitzapen bat dela esan dezakegu; inbertsio-prozesua sinpletzen du, EEEren ekono-mista SAREAN sortutako eta beste inguru batzue-tatik datozen proiektuetan parte hartu nahi duten ekonomista gehiagok aukera hori izateko.

“Business Angel” ez bezala, “Crowd Angel” de-lakoak talde bezala egiten die aurre proiektuei (bakarrik egoteak arrisku gehiago dauzka). Kapi-tala dibertsifikatzen da eta inbertsiogileen arteko konfiantza dago. Hori bat dator lankidetzaren al-

Ekonomisten Euskal Elkargoko Akcion Emprendedora Komunitatea bere Crowd Angel SAREA proiektu propioa diseinatzen ari da. Inbertsiogile pribatuen plataforma bat da, kasu honetan ekonomistak, eta enpresa proiektuetan inbertitzeko aukera ematen du; ez dira asko haztera bideratutako proiektuak izaten, ekarpen ekonomikoak ez dira hain altuak eta hainbat ideia berritzaileren artean dibertsifikatu daiteke.

Komunitatea AKCION EMPRENDEDORA

CROWDANGEL SAREAEKONOMISTA-T IK , I KASKUNTZA BABESTEKO PLATAFORMA BAT

deko egungo kulturarekin. Proiektu gehiago mar-txan jartzeko aukera ere ematen du. Zenbat eta gehiagok parte hartu, errentagarriagoa da.

Horrek lan egiteko modu guztiz desberdin bat dakar. Inbertsiogile batek proiektu batean inber-titzeko erabakia hartu arte itxaron beharrean, ge-hiagoren artean dirua jartzeari errazago egin ahal diogu aurre. Konfidentzialtasuna sustatzen da. Dagoeneko ez da posible Business Angel horiek haien artean elkar ez ezagutzea; izan ere, sareko lan minimo batzuk egin behar dituzte.

Komunitatea AKCION EMPRENDEDORA

Page 29: ekonomista 2.0 - N.º 10 (eusk)

Ekonomisten Euskal Elkargoa29

CROWDANGEL SAREA

Proiektu bakoitzerako jarraipen txosten bat egin behar da eta inbertsio-prozesua sinpletu. Prozesu xume eta estandarizatu horren bidez ekintzaileak errazago sar daitezke inbertsiogile-talde batean.

Baina, zein da EEEren egitekoa sare horretan? Gure parte-hartzea gardentasun eta neutraltasun terminoetan oinarritu behar da, lotura bat izateko eta SAREAREN funtzionamendua arautzeko.

SAREA EEEren Crowd Angels delakoekin osatuko da, eta ondasun-erkidego bat osatuko da proiektu bakoitzerako. Hori guztiek onartu beharko dute eta horri esker proiektu batera edo hainbatetara atxiki ahal izango dira. Gainera, bazkideen arteko itun bat sinatu behar da, proiektuan parte hart-zen duten pertsonen arteko harremana islatzen duen dokumentu bat.

Inbertsio sindikatu bat burutuko da eta erabakiko da nor doan inbertsioa egindako/partaidetutako enpresaren administrazio-kontseilura. Era berean, gutxienez bi Crowd Angel-ek egin beharko dute proiektu bakoitzarekin bat, eta proiektu bakoitze-rako jarraipen-txosten bat egingo da. Horretarako hiruhileroko bilerak egingo dira, proiektu desber-dinak aztertzeko. Crowd Angel bakoitzak ezarriko du partaidetzako portzentaje ekonomikoa proie-ktu bakoitzean.

EEEk ekonomista SAREKO proiektuak hartuko ditu filtro moduan, Crowd Angel SAREARI aurkeztu aurretik, azterketa zehatzik egin gabe. Proiektu horiek hautatuko dira pertsonek burutzeko bide-ragarritasunaren arabera, eta ez soilik proiektuen euren bideragarritasunaren arabera.

EEEn akordio bat daukagu abokatu bulego bate-kin, epeak arindu eta errentagarritasuna lortze-ko. Horregatik, argi utzi nahi dugu ekintzaileak ez daudela bakarrik. Asmoa da inbertsio-prozesua sinpletzea prozesu erraz eta estandarizatu baten bidez. Prozesu horren bidez ekintzaileak inbert-siogile talde batengana jo dezake modu errazean eta bere denbora negozioaren garapenari eskaini.

Funtzionamendua erraza da. Formularioa bete ostean, EEEko ekipoak lehenengo hautaketa-pro-zesua egingo du, eta enpresa hautatzen badute, operazioan lanean hasiko dira. Behin SAREAK proiektua onartuta, operazioa formalizatu eta ekintzailea proiektuan parte hartzea erabaki du-ten Crowd Angel-ekin harremanetan jarriko da.

Gainera, lankidetza-akordioak ditugu garapen-agentzia batzuekin, hala nola Beaz, Zitek eta Bilbaoekintza, eta hitzarmenak beren enpresa-haztegiekin.

Akción Emprendedora komunitateko azken bilera 2013ko apirilaren 18an izan zen, eta EEEren ize-nean harremanetan jarri ginen “Copartner” sarean “Business Angel” bezala parte hartzeko interesa adierazi zuten pertsonekin. Brainstorming txiki baten bidez, hausnarketa egin genuen prozesu horri aurre egiteari buruz eta profesional horiei helarazteko proposamenari buruz.

Sortutako ideien artean hainbat proposamen planteatu ziren; esaterako, nola ez deitu ekintzai-leen arteko ekitaldi bateratuak, eta galdera hauek planteatu ziren: zein proiektu motaz ari gara hitz egiten? Elkargoaren izenean filtro bat ezar de-zagun nahiko dute?

RED Crowd Angel proiektuak denbora gutxi dara-ma martxan, baina 13 elkargokidek erakutsi dute interesa eta ekimen horretan parte hartu nahi dute. Uztailaren 10ean EEEk lehenengo bilera bat izan zuen zalantzak, ikuspuntuak eta abar komen-tatzeko. Emaitza oso positiboa izan zen, orokorrean sent-sazio ona izan zuten eta jendea gogotsu azaldu zen.

Crowd Angel SAREAN parte hartu nahi al duzu? Jarri harremanetan Javier Beitiarekin, 944 15 26 33 telefonora deituz.

Komunitatea AKCION EMPRENDEDORA

Komunitatea AKCION EMPRENDEDORA

Page 30: ekonomista 2.0 - N.º 10 (eusk)

Ekonomisten Euskal Elkargoa30

Brasil, ofizialki Brasilgo Errepublika Federala, Hego Amerikako herrialde bat da; azpikonti-nentearen erdia hartzen du, ekialdeko zatia hain zuzen, eta ozeano Atlantikoko irla txiki multzo batzuk. 8,5 milioi Km² baino gehiagoko azalera daukala kalkulatzen da, eta 7.491 Km-ko kostaldea. Horrela izanik, munduko herrialderik handiena da azalera osoari dagokio-nez. Hego Amerikako lurraldearen %47 hartzen du.

Natibo, europar eta afrikarren arteko mestizaje etniko eta kulturalaren sorlekua da, eta bertan hainbat pertsona ospetsu sortu dira: Jorge Amado, Oscar Niemeyer eta Paulo Lins. Gainera, asko dantzatu diren musika estilo arrakastatsuak eman dizkigu Brasilek; hala nola bossa nova eta samba.

BRASIL Mundua konkistatuko duen herrialdea

EKONOMISTAK MUNDUAN

Page 31: ekonomista 2.0 - N.º 10 (eusk)

Ekonomisten Euskal Elkargoa31

Mundua konkistatuko duen herrialdea Verónica Barona Trapote, ekonomista elkargokidea, Brasilera joan behar izan zen ARTECHE enpresako, Mungian (Bizkaia) egoitza duen enpresa multinazionala, fi-nantza arloan daukan lana burutzera. Berari eta bere egonaldian izandako esperientziari esker, garapen bi-dean dagoen herrialde baten ezkutuko aurpegia eza-gutuko dugu.

Verónica Brasilera joan zen, konbentzituta zegoelako potentzial handiko herrialde bat aurkituko zuela. Hazten ari den eta inbertsio handiak egiten ari diren herrialde bat, Munduko ekonomia nagusien mailara heltzen saiatzeko. Argi daukana zera da: “baliabi-de eta potentzial nahikoak baditu, baina jakin-mina daukat lortuko duten ala ez, eta bertan egonda, eral-daketa hori lehenengo lerrotik ikusteko aukera daukat, eta hori oso interesgarria da, ez bakarrik profesionalki, baizik eta pertsonalki ere”.

Brasil 200 milioi pertsona baino gehiagoko merkatua da eta azken 10 urteetan bizi-maila nabarmen hobe-tu da. Beraz, kontsumo-gaitasuna ere asko handitu da eta horrek herrialdearen jarduera bizitzea ekarri du. Gainera, baliabide natural asko dauzkate, eta orain dela gutxi petrolio hobi garrantzitsuak aurkitu dira. Horrek aberastasuna sortzeko gaitasun handia-goa ematen die.

Hala ere, 2012aren amaieratik ekonomiaren bilakae-raren erritmoa espero genuena baino txikiagoa izaten ari da. Inflazioaren hazkundea negatiboki eragiten ari da brasildarren erosketa-gaitasunean, eta kezka batzuk sortzen hasi dira adierazle batzuen ebo-luzioari buruz. Bestalde, inbertsio publikoa ere pasa den urtearen amaieran moteldu zen, bai etorkizuneko kirol ekital-dietarako inbertsioei dagokienez, baita herrialdearen hazkunderako oinarrizko azpiegiturari dagokionez ere. Adibide bezala, esan behar dugu 2012ko urrirako aurreikusitako energia enkanteak atzeratu egin zirela eta 2013ko abuztuan egin. Energiaren sorkuntza ad-judikatzeko enkanteak izan dira, eta datozen urtee-tan instalatzea aurreikusi da, hainbat bidetatik ener-gia lortzeko (eolikoa, fotovoltaikoa, mini hydro…). Atzerapenak ematen ari dira inbertsioak egiteko orduan, Brasilgo enpresa handiak izaten ari diren likidezia-arazoengatik, mundu mailako krisiaren on-dorioz eta Estatuaren kobratzeko atzerapen batzuen ondorioz.

Bestalde, langabezia-tasa %5,6koa da, hau da, ia enplegu osoa. Datu horrek ekoizpen-prozesuak garestitzen ditu, profesional

handiak edukitzeak soldata handiak eskatzen dituelako. Era berean, Brasilgo lan arloko legeria langileen oso aldekoa da eta soldaten igoera garrantzitsua da hazten ari den inflazioa konpentsatzeko.

Baina zein da aberastasuna sortzeko daukaten mo-torra? Kirol ekitaldietarako inbertsioak, horien ar-tean Konfederazio Kopa (2013), Mundiala (2014) eta Olinpiadak (2016). Herritar askok ez dute begi onez ikusten horiek dakarten gastu ekonomikoa, are

gehiago Osasun eta Hezkuntza Sistemak hobetu be-harra daukatela kontuan izanda. Ekitaldi horietatik etorritako diru-sarrerekin inbertsioa berreskuratu eta etekinak ateratzea espero dute. Bestalde, Brasil oso herrialde kontsumista da, beraz, barne-eskaerak jar-duera industrialetik tira egiten du.

5,6%

Ekonomistak munduan

Argi dagoena zera da: Brasil leku ona da edozein produktu nazioartekotzeko, merkatuaren tamainagatik; hala ere,

zerga-sistema konplexua da eta soldatak altuak, eta horrek trabak jartzen ditu kanpotik inbertsioak egiteko orduan.

Bizi-mailari dagokionez, desberdintasun handiak daude. Zonalderik pobreenak Brasilgo iparralde eta ipar-ekialdekoak dira. Turismotik bizi dira batik bat, urte osoan eguraldi ona izaten baitute. Hala ere, oso industria gutxi dago eta jende asko Gobernuak emandako laguntzetatik bizi da. Bestalde, hegoaldea zonalde aberats eta industrialena da, bizi-maila al-tuagoa da eta azken urteetan asko hobetu da.

Verónicaren arabera, Brasilen egungo egoera krisia-ren aurrean hauxe da: aberastasunaren hazkundea “esperotakoa baino txikiagoa da eta ekonomian hasi dira antzematen gainberotzearen sintomak. Gauza batzuetan Estatuko orain dela 10 urteko egoera gogo-rarazten didate, eta ematen du bide beretik doazela… ez dakit gu gauden egoerara helduko diren, baina no-labait, ematen du horrela jarraitzekotan, urte batzue-tan krisi egoeran sartuko direla”.

Laburbildu, Brasilek potentzial handia du epe ertai-nera, azpiegituraren hobekuntzan inbertsio handiak egin beharrean oinarrituta. Hala ere, ekonomian ba-daude berotze-zeinu batzuk, eta datozen urteetan garapena konplikatu dezakete.

VERÓNICA BARONA TRAPOTE, ELKARGOKIDEA ETA ARTECHEKO FINANTZA ARLOKO ARDURADUNA

http://cultura.elpais.com/cultura/2013/09/27/actualidad/1380285715_229145.html

http://es.wikipedia.org/wiki/Brasil

http://www.monografias.com/trabajos10/gebra/gebra.shtml

* Iturriak

Ekonomistak munduan

Bestalde, lan-

g a b e z i a - t a s a

%5,6koa da

Brasilgo lan arloko legeria langileen

oso aldekoa da.

Page 32: ekonomista 2.0 - N.º 10 (eusk)

Hitzaldiak

Topaketak 2.0

GIPUZKOAKO FORO EKONOMISTA XAVIER SALA I MARTÍ-REKIN

EKO EKO EKO. GOGOETA ESTRATEGIKOAREN AURKEZPENA 2012-2017

ATENEOA: “BILBOKO ZABALGUNEA BERRIRO BISITATUA”

IRTEERA PROFESIONALAK DONOSTIAKO EHUN

EKONOMISTEN EUSKAL ELKARGOA EXPERTS COMPTABLES-EN BATZAR NAGUSIA

TOPAKETA TOTI MARTINEZ DE LEZEAREKIN: “LIBURUKO EMAKUMEAK”

Page 33: ekonomista 2.0 - N.º 10 (eusk)
Page 34: ekonomista 2.0 - N.º 10 (eusk)

TARTEAESPACIO2.0

SAREA SORTZEN• MARIA SAIZ SANTOSCampuseko Kanpo Harremanetarako Zuzendaria

ZITEK programaren arduraduna

ZITEKNire zuzendaritzak, hain zuzen Bizkaiko Campuseko Kanpo Harre-manetarako Zuzendaritzak, Ekintzailetza eta Enplegu arloak hart-zen ditu barne.EHUko Bizkaiko Campusak unibertsitateko komunitatearen jar-duera ekintzailea bultzatzen du, Zitek programaren bitartez. Zitek programak bi helburu nagusi ditu1: Unibertsitateko komunitatearen kultura ekintzailea sustatzea: Ikasleak, tituludunak, ikertzaileak eta langileak.2: Unibertsitateko spin off izenekoak eta Oinarri Teknolo-gikoko enpresa berriak sortzen laguntzea, betiere gure labora-tegietan eta ikerkuntza-taldeetan garatzen diren ikerketen emait-zak nabarmendu ahal izateko. Azken finean, gure helburu nagusia da enpresa berritzaile eta tek-nologikoak sortzen laguntzea, Unibertsitatean egindako zientzia-ikerketetan oinarrituta. Jarduera hori bultzatzeko, Zitek programak zientzia eta teknologiako hiru haztegi ditu, eta gaur egun (2014ko otsailean) 25 unibertsitate-enpresa daude bertan:

Portugaleteko Zitek, Nautika eta Itsasontzi-makineria Goi Eskola Teknikoan.Leioako Zitek, Errektoretzaren eraikinean, nagusiki zientzia es-perimental eta bioteknologikoetatik eratorritako ekimenak hart-zen dituena.Bilboko Zitek, Ingeniaritza Goi Eskola Teknikoan, batez ere Ele-ktronikara, Material Berrietara eta Informazio eta Komunikazio Teknologietara bideratuta, besteak beste.

Gainera, kultura ekintzailea sustatzeko ekintzak gauzatzen ditu-gu. 2013an 2.400 lagun baino gehiagorengana heldu dira. Zitek proiektuan elkarlanean ari gara EHU, Bizkaiko Foru Aldundia eta Bizkaiko BEAZ. Eta esparru horretan, EHU Estatuko 5. unibertsita-tea da unibertsitateko spin off izenekoak sortzen.

Zein da zure egungo harremana Euskal Ekonomisten Elkargoarekin? Ekintzailetza taldeko kide aktiboa naiz, eta Zitek programaren bidez, Euskal Ekonomisten Elkargoarekin kultura ekintzailea sus-tatzeko E-mprende lehiaketa bultzatzen dugu urtero. Oraintsu le-hiaketa honen 2014 edizioa atera dugu, euskal gazteek Biotekno-logia sektorean sortu berria den enpresa batean erabakiak hartzen ari direla simulatu ahal dezaten. Interesdun asko ari dira izena ematen.

Harreman honen abantailak eta onurak bi aldeentzat. Esperien-tzien trukea Abantailak ugariak eta baliotsuak dira, esaterako, taldean egiten dugun praktika egokien trukea. Alde bakoitzak, bazkide bakoit-zak, indargune batzuk ditu, eta benetako elkarlanari esker ekimen paregabe bihurtzen dira. Guztion esperientziek sareko aliantzak sortzen dituzte, eta beste eragileekin proiektu bateratuak sortzeko aukera ematen dute. Goiburuak dio: SAREA SORTZEN. Eta benetan da.

Zein da ekonomisten elkargo profesional batek ekintzailetzari egin liezaiokeen ekarpen nagusia?Ez da edozein elkargo profesional, Euskal Ekonomisten Elkargoa da. Horren ekarpena generikoa baina oso argia da: Eginkizuna da besteen talentua balio eta aberastasun bilakatzea. Aukerak izuga-rriak dira arriskuaren kultura, proiektuen ebaluazioa, finantziazio-iturriak, merkatu-azterketak, negozio-ereduak eta abar sustatzeko. Euskal Ekonomisten Elkargoan dauden lan-talde guztiak erabilga-rriak dira ekintzailetzarako.

Epe ertaineko erronka… ilusio gehien egiten dizuena… Business angels sarea eta Euskal Ekonomisten Elkargoaren parte hartze aktiboa elevator pitch baten etengabeko deialdiaren pro-grama batean, eta unibertsitate masterretako proiektu ekintzai-leak ebaluatzea.

EUSKAL HERRIKO UNIBERTSITATEA. IRAKASKUNTZA, IKERKUNTZA ETA TRANSFERENTZIA