66
Elbira Zipitria ikastetxea ANTOLAKUNTZA ETA JARDUERA ARAUDIA ELBIRA ZIPITRIA HLHI OBABA Txillardegi, 14 ·20108 OBABA · Tel.: 993 21 44 04 ·www.elbiraziptria.eus

Aja zuzenduta

Embed Size (px)

Citation preview

Page 1: Aja zuzenduta

Elbira Zipitria ikastetxea

ANTOLAKUNTZAETA JARDUERA ARAUDIA

ELBIRA ZIPITRIA HLHIOBABA

Txillardegi, 14 ·20108 OBABA · Tel.: 993 21 44 04 ·www.elbiraziptria.eus

Page 2: Aja zuzenduta

ATARIKOA. XEDAPEN OROKORRAK

1. artikulua. ELBIRA ZIPITRIA IKASTOLA HLHIren izendapena, irakaskuntzak eta ezaugarriak

1. ELBIRA ZIPITRIA IKASTOLA HLHI publikoa da: Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren mende dago. Bertan, Haur Hezkuntza eta Lehen Hezkuntza ematen dira. ELBIRA ZIPITRIA IKASTOLA BHIrekin zeharo koordinatuta funtzionatzen du, elkarren artean adostutako Hezkuntza Proiektuarekin.

2. Euskal Eskola Publikoaren Legeko 3.1. artikuluan xedatutakoaren arabera, ELBIRA ZIPITRIA IKASTOLA HLHIk ezaugarri hauek ditu: inguru sozial eta kultural hurbilean sustraiturik dago, euskara eta euskal kultura bultzatzen ditu, eleanitza da (euskara, gaztelera eta ingelesa), beste kultura eta errealitateei irekia dago, plurala, demokratikoa eta parte hartzailea da, hemengo eta oraingo gizartearen beharrak asetzen ditu, desberdintasunak orekatzen ahalegintzen da eta aniztasuna zaintzen du. Ezaugarri horiek dira gure Hezkuntza Proiektuaren funtsezko ardatzak.

3. ELBIRA ZIPITRIA IKASTOLA HLHIk bere egin ditu Euskal Eskola Publikoaren Legeko 3.2. artikuluan ezarri diren xedeak. Ikastetxeko gobernu-organo, partaidetza-organo eta koordinazio didaktikorako organo guztiek, irakasleek eta irakasleak ez diren ikastetxeko langile guztiek goian aipaturiko helburuak betetzera bideratuko dute beren jarduna.

4. ELBIRA ZIPITRIA IKASTOLA HLHIk, ikastetxeko bizikidetzaren oinarri gisa, bere eskubideak arduraz bete eta gainerakoen eskubideak errespetatuko dituela agintzen du.

2

Page 3: Aja zuzenduta

I. ELBIRA ZIPITRIA IKASTOLA HLHIko ANTOLAMENDUA

I. KAPITULUA. XEDAPEN OROKORRAK2. artikulua. Aginte-organoak

ELBIRA ZIPITRIA IKASTOLA HLHIk Euskal Eskola Publikoaren Legean (EEPL) aurreikusi diren taldeko aginte-organoak nahiz lagun bakarreko aginte-organoak izango ditu. Organo horiek EEPLn ezarritako eskumenak eta eskuduntzak izango dituzte.

a) Taldekoak: OOG, irakasleen klaustroa eta zuzendaritza-taldea.

b) Lagun bakarrekoak: zuzendaria, ikasketaburua eta idazkaria.

3. artikulua. Hezkuntza-komunitatearen partaidetza

1. OOGren bidez hartuko dute parte ELBIRA ZIPITRIA IKASTOLA HLHIren kudeaketan ikasleen gurasoek, irakasleek, administrazioko langileek, zerbitzuetako langileek eta Obabako Udalak.

2. Gainera, Euskal Eskola Publikoaren Legean zehaztutakoari jarraiki, ELBIRA ZIPITRIA IKASTOLA HLHIren jardunean parte hartzeko organo espezifikoetako bat gurasoen batzarra izango da.

3. ELBIRA ZIPITRIA IKASTOLA HLHIko guraso-elkarteen egoitza ikastetxea izango da. Ikastetxeak, hartara, lokalak utziko dizkie elkarteei bere jardunerako. Horrez gain, elkarteek ikastetxearen bizitzan parte hartzea sustatuko du ikastetxeak. Horretarako, hezkuntza-jarduerak, jarduera kulturalak eta kirol-jarduerak bultzatuko ditu.

4. artikulua. Koordinazio didaktikorako organoak

ELBIRA ZIPITRIA IKASTOLA HLHIko koordinazio didaktikorako organoak –betiere klaustroaren zuzendaritzapean– hauek izango dira: Koordinazio Pedagogikorako batzordea, berriztatze-proiektuak bideratzen dituzten lan-taldeak, laguntza-taldea, tutoretzak eta taldeko, etapako nahiz zikloko irakasle-taldeak.

5. artikulua. Aginte-organoen, partaidetza-organoen eta koordinazio didaktikorako organoen jardunaren oinarriak

1. Ikastetxeko aginte-organoek, partaidetza-organoek eta koordinazio didaktikorako organoek zainduko dute ikastetxeko jarduerak Euskal Eskola Publikoaren Legean jaso diren printzipio eta balioei jarraiki gauzatzen direla; halaber, EEPLn nahiz indarrean dauden xedapenetan ezarri diren hezkuntzako xedeak egoki betetzen direla zainduko dute, eta bai hezkuntzaren kalitatea ere.

2. Horrez gain, aginte-organoek, partaidetza-organoek eta koordinazio didaktikorako organoek bermatuko dute –bakoitzak bere eskumen-esparruan– betetzen direla ikasleen, irakasleen, gurasoen eta administrazioko nahiz zerbitzuetako langileen eskubideak. Era berean, organo horiek guztiek aipatu berri ditugun eragileek beren betebeharrak betetzen dituzten ikuskatuko dute.

3

Page 4: Aja zuzenduta

3. Bestetik, beren gain hartuko dute hezkuntza-komunitateko kide guztiek ikastetxeko bizitzan, ikastetxearen kudeaketan eta ikastetxearen ebaluazioan eraginkortasunez parte hartuko dutela bermatzeko ardura.

II. KAPITULUA. TALDEKO AGINTE-ORGANOAK

I. ATALA. ELBIRA ZIPITRIA IKASTOLA HLHIko ORDEZKARITZA ORGANO GORENA (OOG)

6. artikulua. ELBIRA ZIPITRIA IKASTOLA HLHIko OOGren ezaugarriak eta osaera

1. ELBIRA ZIPITRIA IKASTOLA HLHIko OOGren bidez, hezkuntza-komunitateko kide guztiek hartuko dute parte ikastetxearen kudeaketan. Organo honek ESKOLA KONTSEILU izena ere hartuko du. EEPLaren 32. artikuluak dionez, OOG da eskola-elkarteko kideen partaidetza-organoa Euskal Eskola Publikoko ikastetxeen gobernuan, eta berari dagokio eskola-bizitzarako funtsezkoak diren erabakiak hartzea; eta, ikastetxearen autonomi esparruan, ikastetxearen jardueraren azken erantzulea da.

2. OOGren eskumenak. ELBIRA ZIPITRIA IKASTOLA HLHIko OOGk EEPLko 31. artikuluan aitortzen zaizkion eskuduntza hauek ditu:

Ikastetxearen hezkuntza-proiektua, antolakuntza- eta jarduera-araudia eta kudeaketa-proiektua onartzea, bete daitezen begiratzea, eta EEPLko 28.3 atalak agintzen duenaren arabera ebaluazioa egitea.

Ikastetxearen urteko plana onartzea, EEPLko 35.2.a) atalak erabakitakoa salbu utziz. Prestakuntza-jarduerak, eskolaz kanpoko jarduerak eta urteko kudeaketa-egitaraua onartzea,

eta haien jarraipena eta aldizkako ebaluazioa egitea. Ikastetxeko zuzendaria hautatzeko prozesuan parte hartzea. Baita, kideen bi hereneko

gehiengoz onartuta, zuzendariaren izendapena ezeztatzeko proposatzea ere, karguari dagozkion funtzioak betetzen ez badira.

Ikasleen onarpenari buruz erabakitzea, indarrean dagoen arautegia erabiliz. Bizikidetza arloko neurri zuzentzaileak zein diren jakitea eta berrikustea, ikasleen eskubideak

eta betebeharrak ezartzen dituen araudiaren arabera. Lankidetza-harremanak edukitzea beste ikastetxeekin, kultura- eta hezkuntza-helburuekin. Eskolako instalazioak eta ekipamendua berritzea, eta haiek iraunaraztea zaintzea. Eskolako jarduera gainbegiratzea administrazio eta hezkuntza arloetan. EEPLk edo beste arau batzuek, edo ikastetxearen Antolakuntza eta Jarduera Araudi honek

ematen dioten beste edozein aginpide.

3. ELBIRA ZIPITRIA IKASTOLA HLHIko OOG honako hauek osatuko dute (EEPL 32.2):

Zuzendaria: OOGko buru izango da. Ikasketaburua. Klaustroak aukeratuko dituen hamar irakasle. Ikasleen gurasoen hamabost ordezkari. Legez sortu den guraso-elkarte garrantzitsuenak

ordezkari horietako bat aukeratuko du. Administrazioko eta zerbitzuetako langileen ordezkari bat. Obabako Udaleko ordezkari bat. Ikastetxeko idazkaria: OOGko idazkari izango da; hitza izango du, baina botorik ez.

4

Page 5: Aja zuzenduta

7. artikulua. OOG aukeratzea eta berritzea

Bi urtean behin, OOGko kideen erdiak berritu egingo dira. Berritze hori txandaka egingo da, halaxe ezarri baita OOGk arautzen dituen Dekretuan eta Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak argitaratu dituen deialdietan.

8. artikulua. Presidentea eta idazkaria ordezkatzea

1. Zuzendaria kanpoan bada, ikasketaburua izango da ikastetxeko buru.

2. Idazkaria falta bada, OOGko irakasle berrienak hartuko du idazkariaren lekua. Pertsona horrek, irakasle den aldetik, botoa emateko eskubidea izaten jarraituko du.

9. artikulua. OOGren funtzionamendu-erregimena

1. OOGren bilerak kide guztiak bertaratu ahal diren orduan eta egunean egingo dira. Bilerarako deiarekin batera, zuzendariak honako hauek helaraziko dizkie OOGko kideei: gai-zerrenda eta eztabaidagai izango diren –eta, hala badagokio, onartuko diren– dokumentuak. Bilera egin baino gutxienez astebete lehenago jasoko dituzte agiri horiek OOGko kideek.

2. Ezohiko bilerak ere egin daitezke, baina betiere gutxienez bilera izan baino berrogeita zortzi ordu lehenago dei eginda. Premiaz landu behar den auzirik badago gerta daiteke hala.

3. OOG hiruhilekoan behin bilduko da orokorrean. Ezohiko bilerak, hala ere, zuzendariak edo OOGko kideen heren batek hala eskatzen duenean egingo ditu OOGk. Edonola ere, ikasturtearen hasieran eta amaieran bilera bana egin beharko du nahitaez. OOGko kide guztiek derrigor joan beharko dute bileretara.

4. OOGk gehiengo soilez hartuko ditu akordioak, kasu hauetan izan ezik:

Hezkuntza Proiektua, Urteko Plana eta AJA nahiz AJAren aldaketak onetsi behar direnean. Horiek guztiak gehiengo osoz onartuko dira.

Zuzendariaren izendapena bertan behera uzteko proposamena onetsi behar denean. Proposamen hori bi hereneko gehiengoz onetsiko da.

5. Araudi honetan eta hezkuntza-legeetan aurreikusi ez diren OOGri buruzko auziak ebazteko, administrazio-jardunbidearen Legeko II. tituluko 2. kapituluan ezarritakoa beteko da.

10. artikulua. OOGko batzordeak

1. Batzorde Iraunkorra

OOGk batzorde iraunkor bat izango du, honela osatua: zuzendaria edo ikasketaburua, irakasle bat (idazkari lanetan) eta ikasleen bi guraso.

Organo honek gehiengoz hartuko ditu erabakiak, boto haztatuaren sistemaren bidez.

Batzorde honek EEPLko 36.3 artikuluan zehaztu diren funtzioak beteko ditu, baita OOGren osoko bilkurak haren esku uzten dituenak ere. Hauek izango dira, besteak beste:

Urteko Planaren eta Memoriaren zirriborroaren lanketan parte hartzea, OOGk eztabaidatu dezan.

OOGko bilkuren gai-zerrenda prestatzea eta gaiak eztabaidatzeko dokumentazioa eskura izatea.

OOGren zereginak bere gain hartzea beharrezkoa denean; hots, "ikastetxearen jarduera orokorra gainbegiratzea, administrazio eta hezkuntza alorrei dagokienez” eta Urteko

5

Page 6: Aja zuzenduta

Planaren jarraipena egitea, bereziki prestakuntza-jardueren, eskolaz kanpoko jardueren eta jarduera osagarrien programena.

OOGk agindutako funtzioak eta eginkizunak betetzea.

2. Bizikidetza batzordea

Bizikidetza batzordeak OOGko Batzorde Iraunkorraren osaera bera izango du, eta, haren moduan, boto haztatuaren sistema erabiliko. Bizikidetza batzordeak bi funtzio nagusi izango ditu:

Ikastetxean bizikidetzarako giro egokia egotea zaintzea. Bizikidetzaren aurkako jokabideak eta bizikidetzari kalte larria eragiten diotenak zuzentzeko

neurriak zein diren jakitea, aplikatzea eta berrikustea.

3. Ekonomia batzordea

Batzorde honek aurrekoaren osaera berbera izango du. Beraren egitekoa: OOGri informazio ekonomikoa ematea agintzen zaizkion auziei buruz.

4. Kultura batzordea

Batzorde honek, gutxienez, aurrekoaren osaera berbera izango du. Beharren arabera, irakasle edo gurasoen kide gehiago sar daitezke bertan. Batzordeak, bereziki, eginkizun hauek izango ditu:

Jaiak prestatu eta koordinatzea (Gabonak, inauteriak, kurtso amaierako festa...). Udalak, kultura-etxeak... deitutako jarduerak antolatzen parte hartzea eta eskolan

bideratzea. Euskal Herriko festa eta ohiturak bultzatzea eta antolatzen diren jardueretan parte hartzea. Bestelako jarduera batzuk proposatzea eta antolatzea. Guraso-elkarteekin batera, hitzaldiak eta bestelakoak antolatzea.

5. OOGk beste batzorde batzuk eratu ditzake auzi jakin batzuei heltzeko; betiere, aurreko batzordeen osaera bera izango dute.

II. ATALA. IRAKASLEEN KLAUSTROA

11. artikulua. Irakasleen klaustroaren ezaugarriak eta osaera

1. Klaustroa, ELBIRA ZIPITRIA IKASTOLA HLHIko aginte-organoetako bat izateaz gain, irakasleen parte hartzeko organo berezkoa da. Gainera, ikastetxeko koordinazio didaktikorako organo gorena da; beraz, beraren ardura da hezkuntzari lotutako alderdi guztiak planeatu, koordinatu, erabaki eta haien gaineko informazioa ematea.

2. Ikastetxeko irakasle guztiek osatuko dute klaustroa, eta zuzendaria izango du buru. ELBIRA ZIPITRIA IKASTOLA HLHIko idazkaria klaustroko idazkari ere izango da.

3. Zuzendaririk egon ezean, ikasketaburua izango da klaustroko buru. Eta zuzendaririk nahiz ikasketabururik ez badago, antzinatasunik handiena duen irakaslea izango da klaustroko buru. Idazkaririk egon ezean, berriz, irakasleetan berrienak beteko ditu idazkariaren funtzioak.

12. artikulua. Klaustroaren funtzionamendu-erregimena

6

Page 7: Aja zuzenduta

1. Klaustroa hiruhilekoan behin bilduko da gutxienez, zuzendariak deituta edo klaustroa osatzen duten kideen gutxienez heren batek hala eskatzen badu. Horrez gain, bi bilkura egin beharko dira nahitaez: ikasturtearen hasieran bat eta amaieran beste bat.

2. Klaustroko kide guztiek derrigor joan beharko dute klaustroaren bileretara.

3. Ohiko bileretarako deia bilera baino astebete lehenago egingo da gutxienez. Salbuespen moduan, ezohiko bileretarako deiak ere egin daitezke, betiere, berrogeita zortzi orduko aurrerapenaz egiten badira. Premiaz landu behar den auziren bat badago egin daiteke hala.

4. Araudi honetan eta hezkuntzako legeetan aurreikusi ez diren auziak ebazteko, Herri Administrazioen Araubidean eta Administrazioko Prozedura Erkidearen Legeko II. tituluko 2. kapituluan ezarritakoari jarraituko dio klaustroak.

13. artikulua. Klaustroaren eskumenak

EEPLko 35. artikuluan eta indarrean dauden beste xedapen batzuetan, klaustroaren funtzioak zehaztu dira. Hauek dira:

Ikastetxearen ikasketa-proiektua eta irakaskuntza-jardunen egitaraua egin eta onartzea, OOGk irizpena eman ondoren.

Irakaskuntza-jardueren egitarauaren betetze-mailaren berri ematea OOGri, urteko txostena egin dezan.

Ikasleak ebaluatzeko eta berreskuratzeko lanari buruzko irizpideak ezartzea eta koordinatzea. Ikasleen orientazioa eta tutoretza planifikatzea eta zuzentzea. Ikastetxean garatu behar diren pedagogiazko saioetarako edo ikerketarako ekinbideak

sustatzea. Ikastetxearen jarduera-araudia onartzea. Irakasleen prestakuntza-jardueren programa, eskolaz kanpoko eta jarduera osagarrien planak

egitea, 36.3 atalean erabaki bezala, Ordezkaritza Organo Gorenak onartu baino lehen. Irakasleen OOGko ordezkariak izendatzea.

III. ATALA. ZUZENDARITZA TALDEA

14. artikulua. Zuzendaritza taldea

1. ELBIRA ZIPITRIA IKASTOLA HLHIko zuzendaritza-taldea pertsona bakarreko aginte-organoek osatzen dute. Haiek guztiek modu koordinatuan betetzen dituzte beren funtzioak.

2. Zuzendaritza-taldeak EEPLko 36. artikuluan esleitzen zaizkion funtzioak izango ditu, eta bai OOGk edo klaustroak bere esku uzten dituenak ere. Funtzio horien artean hauek nabarmenduko ditugu:

Zuzendariari laguntzea ikastetxearen zuzendaritzarako eta koordinaziorako irizpideak erabakitzeko eta jarduerari begira garrantzi handiagoko erabakiak hartzeko orduan.

Kudeaketa Proiektua, prestakuntza-jardueren programa, eskolaz kanpoko jardueren eta jarduera osagarrien planak eta urteko kudeaketa-egitaraua diseinatzea, OOGk onar ditzan.

Aurreko puntuan adierazitako programak betetzen direla zaintzea eta koordinatzea, eta OOGri jakinaraztea zer mailatan betetzen diren, Urteko Txostena onar dezan.

Urteko Plana eta Memoriaren zirriborroa egitea, OOGk eztabaidatu eta onar ditzan. OOGri beste zenbait ikastetxerekin lankidetza-harremanak izateko proposamena egitea, eta

erakundeekin itunak izenpetzeko proposamenak egitea (kulturari eta hezkuntzari lotutako helburuekin), organo horrek –egoki baderitzo– Hezkuntza Administrazioari aurkez diezazkion.

7

Page 8: Aja zuzenduta

Irakas-taldeak antolatzea eta irakasleak beren jarduerari atxikitzeko irizpideak erabakitzea ikasturte bakoitzaren hasieran.

3. Zuzendaritza-taldeak, egoki baderitzo, hezkuntza-komunitateko zeinahi kide gonbidatu dezake bere bileretara aholkuak eman ditzan. Era berean, beste funtzio batzuk ikastetxeko irakasleen esku utz ditzake, egoki baderitzo; batez ere, zikloko edo etapako koordinatzaileen esku edota kasuan kasuko proiektuez arduratzen diren irakasleen esku.

4. ELBIRA ZIPITRIA IKASTOLA HLHIn, zuzendariak, ikasketaburuak eta idazkariak osatuko dute zuzendaritza-taldea.

III. KAPITULUA. PERTSONA BAKARREKO AGINTE ORGANOAK15. artikulua. Zuzendaria

1. ELBIRA ZIPITRIA IKASTOLA HLHIko zuzendaria ikastetxearen ordezkari izango da ondorio guztietarako. Zuzendaria, halaber, Hezkuntza Administrazioaren ordezkari da ikastetxean, eta ikastetxeko taldeko aginte-organoen buru da.

2. Zuzendariak 3/2008 Legearen 10. artikuluan (1/1993 EEPLko 34. artikuluaren bigarren aldaketaren ondoren) ezarritako eskuduntzak eta eskumenak ditu. Horren arabera, zuzendariari dagokio:

Ikastetxearen ordezkari izatea, ikastetxean Hezkuntza Administrazioa ordezkatzea, eta Administrazio horri hezkuntza-komunitatearen planteamenduak, asmoak eta premiak helaraztea.

Ikastetxearen jarduera guztiak zuzentzea eta koordinatzea, klaustroari eta OOGri esleitutako eskumenak aparte utzi gabe.

Zuzendaritza pedagogikoa gauzatzea, hezkuntza-berrikuntza sustatzea eta ikastetxearen heziketa-proiektuaren helburuak lortzeko planak bultzatzea.

Legeak eta indarrean dauden gainerako xedapenak betetzen direla bermatzea. Ikastetxeari atxikitako langile guztien buru izatea. Ikastetxeko elkarbizitza hobetzea, gatazkak konpontzeko bitartekotza bermatzea eta ikasleei

dagozkien neurri zuzentzaileak ezartzea indarrean dagoen araudia beteta, arlo honetan OOGri esleitutako eskumenak aparte utzi gabe. Horretarako, ikastetxeetan gatazkak konpontzeko prozedurak bizkortzea sustatuko da.

Ikastetxearen eta ingurunearen arteko harremana sendotzeko, lankidetza bultzatzea familiekin, erakundeekin eta organismoekin, eta eskola-giroa sustatzea, ikasleek jakintzetan eta balioetan prestakuntza integrala jasotzeko eta ikasketa-ohiturak sustatzeko lagungarri izan daitezkeen jarduera guztiak garatze aldera.

Ikastetxearen barneko ebaluazioak bultzatzea eta kanpoko ebaluazioetan eta irakasleen ebaluazioan laguntzea.

Ikastetxeko OOGren eta klaustroaren egintza akademikoetarako eta bilkuretarako deiak egitea, egintza-bilkura horiek zuzentzea eta aipatutako erakundeek beren eskumenen eremuan hartutako erabakiak betearaztea eta betetzen diren zaintzea.

Euskal Eskola Publikoari buruzko otsailaren 19ko 1/1993 Legearen 63. atalak aipatzen dituen obren, zerbitzuen eta horniduren kontratazioak egitea, gastuak baimentzea –betiere ikastetxearen urteko kudeaketa-programarekin bat–, ordainketak agintzea eta ikastetxearen ziurtagiriei eta dokumentuei oniritzia ematea, hori guztia araudi bidez ezarritakoari jarraiki.

Hezkuntza-gaietan eskumena duen sailari ikastetxeko zuzendaritza taldeko beste kideen izendapena eta kargu-uztea proposatzea, klaustroari eta ikastetxeko OOGri jakinarazi ondoren.

8

Page 9: Aja zuzenduta

Hezkuntza-gaietan eskumena duen sailak esleitzen dizkion guztiak, beste arau batzuk esleitzen dizkionak eta AJA honek ezartzen dizkionak.- Zuzendaritza-taldearekin batera, ikastetxearen funtzionamendu orokorra eta azaltzen

diren arazoak zein diren jakitea eta jarraitzea, bertan gertatzen denaren azken erantzule gisa.

- Ikastetxearen izenean Administrazioarekin, GErekin eta gizarte, gizarte-ongizate, kultura... erakundeekin harremanak edukitzea.

- Administrazioari, ikastetxea ongi antolatzeko, langilegoari dagokionez dituen beharrak aurkeztea eta Ordezkaritzari beharrezko ordezkapenak eskatzea.

- Ikuskaritzara irakaslegoaren hutsegiteen hileroko partea igortzea, ezarritako epeen barruan.

- Gastuak eta ordainketak onestea.

16. artikulua. Ikasketaburua

Ikasketaburuak, zuzendaritza-taldeko kide den aldetik dituen eskumenez gain, EEPLko 41. artikuluan ezarri zaizkionak izango ditu. Ikasketaburua, zuzendariaren agintepean, irakasleen buru izango da erregimen akademikoarekin zerikusia duten auzi guztietan. Horrez gain, departamentuko buruen eta tutoreen jarduna koordinatuko du. Ikasketaburuaren funtzioak hauek dira:

Irakaskuntzako jarduerak koordinatzea.

Eskolako ordutegiak egitea eta betetzen direla zaintzea.

Irakasle bakoitzari ikastetxeko gela bat edo gehiago izendatzea, EEPLko 36.2f) atalean araututakoari jarraiki.

Irakasleen hutsegite eta baxak direla-eta bete gabe geratzen diren lanpostuak betetzeko ezarri diren mekanismoak abiaraztea.

Diziplina- eta elkarbizitza-arazoetan esku hartzea, araudi honetan ezarritakoaren arabera. Ebaluazio- eta orientabide-prozesuak koordinatzea. Irakasleen zeregina koordinatzea eta zuzentzea ikastetxearen programazioen eta tutoretza-

planen arabera.

Zuzendariak huts eginez gero (gaixotasuna, ikastaroak...), hura ordezkatzea.

Legeak eta AJAk aitor diezazkioketen gainerako egitekoak.

17. artikulua. Idazkaria

Idazkariak, zuzendaritza taldeko kide den aldetik dituen eskumenez gain, EEPLko 42. artikuluan ezarri zaizkionak izango ditu. Zuzendariaren agintepean, ikastetxeko administrazio- eta zerbitzu-langileen buru izango da.

Idazkariak egiteko hauek izango ditu: OOGren, ikastetxeko zuzendaritza-taldearen eta klaustroaren bilkuretako gai-zerrendan sartu

beharreko gaiak prestatzea, organo horietako buruak ezarritakoaren arabera, eta organo horien bilkuretako akta egitea.

Aktak, espedienteak eta ikastetxearen beraren agiriak zaintzea, eta bertako organoen eskueran izatea. Baita ikastetxeko irakas-baliabideak zaintzea ere.

Zuzendariaren oniritziaz, ikastetxearen egintza, erabaki, hitzarmen, aurrekin, liburu eta agiri guztiak egiaztatzea.

Legeak eta AJAk aitor diezazkioketen gainerako egitekoak.

9

Page 10: Aja zuzenduta

18. artikulua. Pertsona bakarreko aginte-organoak izendatzea eta kargua uztea

EEPLn nahiz arauzko xedapenetan aurreikusitakoa beteko da pertsona bakarreko aginte-organoak izendatzeko eta izendatuek kargua uzteko.

19. artikulua. Zuzendaritza taldeko kideak ordezkatzea

1. Zuzendaria kanpoan bada edo gaixo badago, ikasketaburuak beteko ditu haren funtzioak behin-behinean.

2. Ikasketaburua kanpoan bada edo gaixo badago, zuzendariak izendatzen duen irakasleak beteko ditu haren funtzioak behin-behinean. Zuzendariak bere erabakiaren berri emango dio OOGri.

3. Era berean, idazkaria kanpoan bada edo gaixo badago eta ikastetxean idazkariorderik ez badago, zuzendariak izendatzen duen irakasleak beteko ditu idazkariaren funtzioak. Zuzendariak gertakariaren berri eman beharko dio OOGri.

4. Zuzendaria kanpoan edo gaixo dagoelako jarduneko zuzendaria delarik, ikasketaburuak zuzendariaren eskumen berak izango ditu; baita artikulu honetako 2. eta 3. paragrafoetan jaso direnak ere.

10

Page 11: Aja zuzenduta

IV. KAPITULUA. IRAKASKUNTZA KOORDINATZEKO ORGANOAK20. artikulua. ELBIRA ZIPITRIA IKASTOLA HLHIko koordinazio-organoak

ELBIRA ZIPITRIA IKASTOLA HLHIn irakaskuntzaren koordinazio-organo hauek egongo dira:

Elkarbizitza Behatokia

Laguntza-taldea

Berriztatze proiektuetarako lan-taldeak

Koordinazio Pedagogikorako batzordea

Tutoreak

Taldeko, zikloko edota etapako irakasle-taldeak

I. ATALA. ELKARBIZITZA BEHATOKIA

21. artikulua. Elkarbizitza Behatokiaren osaera

Elkarbizitza Behatokia honela osatuko da:

Aholkularia: Elkarbizitza Behatokiaren koordinatzailea izango da.

Ikasketaburua.

Eskola-kiroleko irakasle arduraduna.

Jangelako irakasle arduraduna.

Bi guraso.

22. artikulua. Elkarbizitza Behatokiaren eginkizunak

Elkarbizitza Behatokiaren eginkizunak hauek dira:

Ikastetxeko elkarbizitza kudeatzea.

Urteko Elkarbizitza Plana eratzea eta haren jarraipena egitea.

Harreman positiboak eta elkarbizitza osasungarria eraikitzen laguntzea.

Hezkuntza-komunitateko kide guztiak baloratzea eta guztiei entzutea.

II. ATALA. LAGUNTZA TALDEA

23. artikulua. Laguntza-taldearen ezaugarriak eta osaera

Laguntza-taldea honela osatuko da:

Aholkularia.

Pedagogia terapeutikoan espezializatutako maisu-maistrak.

24. artikulua. Laguntza-taldearen eginkizunak

11

Page 12: Aja zuzenduta

Laguntza-taldeak eginkizun hauek izango ditu:

Tutoretza-planerako proposamenak egitea, zikloetako taldeei aurkeztea eta haiek bete daitezen laguntzea.

Ikasleen arazo orokorrak aztertzea eta tutoreentzako proposamenak lantzea.

Ikasleen premia bereziko egoerak direla-eta erabil daitezkeen hezkuntza-indargarriak eta curriculum-egokitzapeneko neurriak aztertzea eta haiei buruz proposamenak egitea.

25. artikulua. Aholkulariaren eginkizunak

Aholkulariaren eginkizun nagusia (EEPL 1998-08-31 dekretutik jasoa) tutore eta gainerako irakasleei aholkuak ematea da, hezkuntza-beharrizan bereziei egoki erantzuteko. Eginkizun hori ‘lehentasunezko ekintza positiboko printzipioa’n oinarrituko da: beti laguntzaren beharrik handiena dutenen alde. Horrez gain, funtzio hauek izango ditu:

Tutoreari arazoak hautematen eta zehazten laguntzea, eta konpontzeko biderik onenak proposatzea.

Irakasleei aholkuak ematea, eta tutoreari banakako curriculum-egokitzapenak gauzatzen laguntzea.

Gelan parte hartzea, tutorearekin batera eta biak koordinatuta, talde-lana eginez, edo, behar den unean, beste irakasle bat balitz bezala arituz, talde malguen egituran.

Tutoreari etengabeko ebaluazioan laguntzea, bai ikaslea bai ingurua baloratuz.

Beharrizan bereziak dituzten ikasleekin lan egitea, banan-banan hartuta, ohiko inguruetan edo inguru berezietan.

Tutoreen zereginari, ikasle desberdinak tratatzeko moduari eta hezkuntza-beharrizan bereziei buruzko berrikuntza- eta prestakuntza-programak bultzatzea eta koordinatzea.

Aipatutakoa egiteko, hiru modu hauetan parte hartzea: ikastetxeko irakasleen aholkularitzan; lankidetzan, ohiko gelako ikasle bati edo batzuei lagunduz; edo lankidetza bereziago batean, kasuan kasuko ikasleren bati lagunduz.

26. artikulua. Pedagogia terapeutikoko irakasleen eginkizunak

Pedagogia terapeutikoko irakaslearen eginkizunak hauek dira:

Beharrizan bereziak dituzten ikasleei laguntzea, banan-banan edo talde txikietan, ohiko ikasgelan edo laguntzakoan, curriculum-egokituetako edo banakako lan-planetako gaiak lantzeko.

Tutorearekin, aholkulariarekin, orientatzailearekin eta talde multiprofesionalarekin batera lan egitea, eskatzen zaion bakoitzean, beharrizan bereziak dituzten ikasleen curriculumaren balorazioa egiteko.

Behar balitz, aholkulariarekin eta tutorearekin batera beharrizan bereziak dituzten ikasleen banakako curriculum-egokitzapenak egitea eta garatzea, eta ikasmaterialak sortzea haietarako.

Beharrizan bereziak dituzten ikasleen familien eta tutorearen arteko harremanetan laguntzea.

12

Page 13: Aja zuzenduta

Tutorearekin eta aholkulariarekin batera, ikasle desberdinak elkarrekin egoteagatik sortzen diren arazoei erantzuna ematea, betiere beharrizan bereziak dituzten ikasleen lehentasuna errespetatuz.

III. ATALA. BERRIZTATZE PROIEKTUETARAKO LAN-TALDEAK

27. artikulua. Lan-taldeen ezaugarriak eta osaera

1. Arloen, irakasgaien eta proiektuen irakaskuntza antolatzeaz eta garatzeaz arduratzen diren organoak dira lan-taldeak. Taldeko kide guztiek eragin zuzena dute taldeen egitekoan nahiz taldeak gauzatzen duen lanean. Urtero eratzen dira, ikasturtearen antolamenduaren arabera.

2. Irakasle guztiak astean ordubetez bildu beharko dira lan-taldearen ohiko bilerak egiteko. Aipatu berri duguna bazter utzi gabe, taldeko kide guztiak bildu beharko dira taldeburuak egoki baderitzo edo taldeko kideen heren batek hala eskatzen badu.

3. Lan-taldeak ziklo eta etapa bat baino gehiagotako irakasleekin osatuko dira, ahal den modu orekatuenean.

28. artikulua. Lan-taldeen eta taldeburuen funtzioak eta eskumenak

Ikasturtearen antolamenduari buruz zuzendaritzak eta Batzorde Pedagogikoak proposatutako jarduerak aurrera eramatea. Beren gain hartuko dituzte urte bakoitzean ezarri zaizkien zereginak:

Taldeak berezkoak dituen arlo edo jakintzagaien programazioa lantzea, curriculuma zehaztuz eta zikloka eta ikasturteka banatuz.

Talde bakoitzak bere espezialitatearekin lotutako aukerako jakintzagaiak proposatzea. Bere espezialitatearekin zerikusia duten prestakuntza edo berrikuntzarako proiektuak edo

bitartekoak lantzeko proiektuak proposatzea.

Taldeburuaren ardura da taldeak ondo funtzionatzea, eta eginkizun hauek ditu:

Taldearen lana zuzentzea eta koordinatzea. Bilerak antolatzea, prestatzea eta zuzentzea. Programazioaren edukiak gutxienezko eskakizun-mailan bete daitezen arduratzea. Ikasketaburuarekin komunikatzea, taldearen jarduerak ikastetxeko beste jarduera batzuekin

koordinatzeko eta aurreikusitako lan-egitasmoaren garapenari buruzko edo taldean ikusitako edozein anomaliari buruzko informazioa emateko.

Berritzeguneak antolatzen dituen bileretara joatea.

29. artikulua. Lan-taldeen kopurua eta izena

Ikasturtearen hasieran antolamendu orokorra kontuan hartuta, lan-talde hauek osatzen dira: IKT A.21 HNP ELKARBIZITZA INGELESA HEZKIDETZA IKASKUNTZA KOOPERATIBOA HOBEKUNTZA PLANA

13

Page 14: Aja zuzenduta

30. artikulua. Lan-taldeetako buruak izendatzea

1. Zuzendariak hautatuko ditu lan-taldeetako buruak, urtean-urtean, ikastetxeko irakasleen artetik. Zuzendariak, buruak hautatu aurretik, haien iritziak eta proposamenak entzun eta kontuan hartuko ditu.

2. Zuzendari-karguren bat dutenak ezin izango dira lan-taldeetako buru izan, ezta lan-taldeaz goragoko kategoria akademikoren bateko kargudunak badira ere.

3. Taldeburuak taldearen jarduerak zuzendu eta koordinatuko ditu. Horrez gain, taldearen bileretara deituko du eta bileren buru izango da. Azkenik, taldeak bere funtzio guztiak betetzen dituela bermatuko du.

IV. ATALA. KOORDINAZIO PEDAGOGIKORAKO BATZORDEA

31. artikulua. Koordinazio Pedagogikorako batzordearen osaera

ELBIRA ZIPITRIA IKASTOLA HLHIn Koordinazio Pedagogikorako batzorde bat egongo da, honela osatuta: zuzendaria, ikasketaburua, aholkularia eta zikloburuak. Zuzendaria izango da batzordeburu, eta ikasketaburua izango da idazkari.

32. artikulua. Koordinazio Pedagogikorako batzordearen eskumenak

1. Koordinazio Pedagogikorako batzordea klaustroko batzordea da. Koordinazio Pedagogikorako batzordearen funtzio nagusia curriculum-proiektua eta proiektuari egin dakizkiokeen aldaketak koordinatzea izango da.

2. Egiteko hori betetzeko, eskumen hauek izango ditu, betiere, klaustroaren zaintzapean:

Etapako curriculum-proiektuak lantzeko eta berrikusteko zuzentarau orokorrak ezartzea.

Etapako curriculum-proiektuak ikuskatzea, bai eta haiek berrikusteko eta zuzentzeko prozesua ere. Etapako curriculum-proiektuak idaztea, koordinatzea eta zuzentzea. Etapako curriculum-proiektuak ikastetxearen hezkuntza-proiektuarekin bat datozela ziurtatzea.

Klaustroari curriculum-proiektuak proposatzea, onar ditzan.

Etapako curriculum-proiektuak betetzen direla zaintzea eta ebaluatzea.

Klaustroari ebaluazio- eta kalifikazio-bilkuren plangintza orokorra proposatzea, baita azterketak edo aparteko probak egiteko egutegia ere, ikasketaburuak dioenaren arabera.

Klaustroari planak proposatzea honako hauek ebaluatu ditzan: etapa bakoitzeko curriculum-proiektua, hezkuntza-proiektua, urteko programazio orokorra, ikastetxean eskola-errendimenduak izan duen eboluzioa eta irakaskuntza-prozesua.

Ikastetxeko jarduera nahiz proiektu guztiak ebaluatu daitezela sustatzea, Hezkuntza Administrazioaren edo aginte-organoen ekimenez egiten diren ebaluazioetan laguntzea, eta ebaluazio horien ondorioz beharrezko gerta litezkeen hobekuntza-planak sustatzea.

14

Page 15: Aja zuzenduta

V. ATALA. TUTOREAK ETA IKASLE TALDEEN IRAKASLEAK

33. artikulua. Tutoretza eta tutoreak izendatzea

1. Tutore izatea eta ikasleak orientatzea irakasleen berezko funtzio dira.

2. ELBIRA ZIPITRIA IKASTOLA HLHIko ikasle-talde bakoitzak bere tutorea izango du.

3. Zuzendariak izendatuko du talde bakoitzeko tutorea. Horrela, ikasketaburuaren proposamena kontuan harturik, ikasleei eskola ematen dien irakasleetako bat aukeratuko du –betiere, ikasturtea antolatzeari buruz Hezkuntza Sailburuordearen ebazpenean jaso diren jarraibideekin bat–.

4. Ikasketaburuak tutoreen lana koordinatuko du eta, aldian-aldian, beharrezkoak diren bilerak egingo ditu tutoretzek egoki funtziona dezaten.

34. artikulua. Tutoreen funtzioak

Tutoreek ikasturtero hartuko dituzte beren gain ikasturtea antolatzeari buruzko ebazpenean esleitu zaizkien funtzioak eta zereginak. Hala, tutore bakoitzak bere taldeko ikasleak orientatu eta talde horri eskolak ematen dizkioten irakasleak koordinatu behar ditu, bai eta ikasleen familiei horren guztiaren berri eman ere. Zehazki, honako zeregin hauek izango ditu:

Bere ikasle-taldeari egokitzen zaizkion irakasleak koordinatzea, bai programazioari eta ebaluazioari dagokienean, bai ikas-irakasprozesuan gertatzen diren banakako nahiz orotarako egoerak aztertzeko unean ere. Tutoreek hiru ebaluazio-bilera eduki behar dituzte ikasturtean bere taldeko irakasleekin. Tutoreek bilera horien berri emango diote ikasketaburuari, eta bilera horretara joateko deiak egingo dituzte.

Ikasleak orientatzea, alderdi pertsonal eta akademikoetan. Ikasleei eta haien gurasoei eskolako jarduerei buruzko informazioa ematea. Horrek ez du

kaltetuko gurasoek zuzenean irakasleengana edota ikastetxeko gobernu-organoetara jotzeko duten eskubidea. Ikastetxeak jakinaraziko die familiei noiz dituen bisita-orduak tutoreak.

Ebaluazio-bilerak koordinatzea, ikasleen notak ipini eta ikasleei ematea, jakintzagaien estatistikak eta ikasketaburuak eskatutako datuak eta bere tutoretza-lanari dagozkion ikasleen dokumentazioa betetzea.

Bere taldeko/ikasgelako ikasleek galdutako eskola-orduen jarraipena egitea, eta falta horiek ikasketaburuari eta familiei jakinaraztea.

35. artikulua. Talde bateko irakasleen erregimena eta osaera

1. Ikasle-talde berari eskolak ematen dizkieten irakasleek talde bat osatuko dute, eta talde hori ikasle-taldearen tutoreak koordinatuko du.

2. Ikasle-taldearen irakasleak ebaluazioari buruzko araudietan ezarritakoaren arabera bilduko dira. Ikasketaburuak egingo du bilerarako deia, tutoreak eskatuta.

36. artikulua. Ikasle-taldeko irakasleen funtzioak

Ikasle-taldearen irakasleek funtzio hauek izango dituzte: Taldeko ikasleen ebaluazio eta segimendu orokorra egitea. Horretarako, ikasleen ikaskuntza

hobetzeko beharrezkoak diren neurriak ezarriko dituzte –betiere, ebaluazioari buruzko legeetan ezarri diren baldintzei jarraiki–.

Taldeko bizikidetza-giroa hobetzeko beharrezkoak diren jarduerak ezartzea.

15

Page 16: Aja zuzenduta

Taldearen baitan sortzen diren gatazkak modu koordinatuan lantzea eta gatazka horiek ebazteko neurririk egokienak ezartzea.

Taldeko ikasleei proposatzen zaizkien ikas- eta irakas-jarduerak koordinaturik egon daitezela zaintzea.

Taldeko ikasleen gurasoei edo tutoreei emango zaien informazioa ezagutzea eta hura osatzen laguntzea.

Ikastetxearen Barne Araudian ezartzen diren gainerako funtzioak.

V. KAPITULUA. PARTAIDETZA ORGANO BEREZIAK

I. ATALA. GURASOEN BATZARRA ETA IKASLEEN GURASO ELKARTEAK

37. artikulua. Gurasoen Batzarra

1. ELBIRA ZIPITRIA IKASTOLA HLHIko Gurasoen Batzarraren bidez, gurasoek parte har dezakete ikastetxearen kudeaketan. Ikasle guztien gurasoek edo legezko tutoreek osatuko dute organo hori. Zuzendariak egingo du biltzeko deia eta bera izango da bilkuraren buru; ikasturte bakoitzaren hasieran gutxienez behin bilduko da Gurasoen Batzarra, betiere, beste prozedurarik aukeratzen ez bada, artikulu honen 2. eta 3. ataletan azaltzen den ahalmenean oinarrituta.

2. Gurasoen Batzarraren barruan beste organo bat egon daiteke, zuzeneko eta isilpeko botoaren bidez aukeratuko dena; barne-organo horrek Gurasoen Batzarraren bilerak antolatuko ditu eta Batzarrak hartutako erabakiak gauzatzen direla gainbegiratuko du.

3. Gurasoen Batzarrak honako funtzio hauek beteko ditu:

Egokitzat jotzen dituen proposamenak ikastetxeko gainerako organoetan aurkeztea, organo horien eskumenekoak diren gaiei buruzkoak. Helarazi diezaieke, beraz, irakaskuntza-jardueren, prestakuntza-jardueren, eskolaz kanpoko jardueren eta jarduera osagarrien programak nahiz urteko kudeaketa-programa gauzatzearen balioespena.

Zuzendaritza-taldearekin eta klaustroarekin kontaktuan egotea, ikastetxearen hezkuntza-proiektuaren garapenean ahalik eta lankidetza handiena lortze aldera.

Gurasoen ekimena sustatzea, ikastetxearen bizitzan aktiboki parte har dezaten.

Taldeko organoetan gurasoen ordezkari direnak Gurasoen Batzarraren bilkuretara agertzeko eskatzea, egindako kudeaketari buruzko informazioa eman dezaten.

Funtzionamendurako arauak onestea.

38. artikulua. Ikasleen guraso-elkarteak

1. ELBIRA ZIPITRIA IKASTOLA HLHIk, indarrean dagoen otsailaren 10eko 66/1987 Dekretuak –Euskal Autonomia Erkidegoko ikasleen guraso-elkarteak arautzen dituenak– xedatzen duenaren arabera eratuko diren ikasleen guraso-elkarteak aintzatetsiko ditu, eta ikastetxearen funtzionamenduan parte hartzen lagunduko die. Elkarteek ikastolan bertan izango dute egoitza.

2. Zuzendariak zehaztuko du zer lokal erabiliko dituzten legalki eratu diren elkarteek. Zuzendariak, elkarteen ordezkariek hala eskaturik, gune komunak erabiltzeko baimena emango die elkarteoi.

16

Page 17: Aja zuzenduta

3. OOGn ordezkari aritzeko, guraso-elkarterik garrantzitsueneko kide bat aukeratuko da, halaxe zehaztu baita arauetan. Aipatu berri dugun kasuan izan ezik, legalki eratu diren elkarteak ez dira inola ere baztertuko.

4. Ikastetxeko aginte-organoek ez dituzte ikasleen gurasoak jardutez edo ez-egitez behartuko elkarte eratuetako batean izena ematera ezta elkarte eratuetako bat diruz laguntzera ere.

39. artikulua. Elkarte legalki eratuen bidez parte hartzea

Ikastetxean eratu diren ikasleen guraso-elkarteek hauek egin ditzakete: OOGri hezkuntza-proiektua eta urteko programazio orokorra lantzeko nahiz aldatzeko

proposamenak egin.

OOGri ikastetxearen martxari buruzko informazioa eman.

Hezkuntza-komunitateko kide guztiei bere jardueren berri eman.

OOGn landu diren gaiei buruzko informazioa jaso. OOGren gai-zerrenda jasotzea hark bilerak egin aurretik, proposamenak prestatzeko.

OOGrako txostenak egin, OOGk hala eskatuta.

AJA aldatzeko proposatu.

Jarduera osagarriak proposatu.

Emaitza akademiko orokorren berri izan, bai eta haiei buruz ikastetxeak egiten duen balioespenarena ere.

Hezkuntza-proiektuaren, curriculum-proiektuen eta proiektu horien aldaketen ale bat jaso.

Ikastetxeak hautatu dituen testuliburuei eta ikasmaterialei buruzko informazioa jaso.

Hezkuntza-komunitateko kide guztien arteko elkarlana sustatu.

Ikastetxeko aretoak erabili, zuzendariak ezarritako baldintzetan.

17

Page 18: Aja zuzenduta

II. BIZIKIDETZARAKO ARAUAK

I. KAPITULUA. PRINTZIPIO OROKORRAK40. artikulua. Bizikidetzaren oinarriak eta plana

Bizikidetza bermatzeko, ELBIRA ZIPITRIA IKASTOLA HLHIren ustez, batetik, hezkuntza-komunitate osoak errespetatu eta babestu egin behar ditu ezinbestean ikasleen eskubideak, eta, bestetik, ikasleek arduraz bete behar dituzte beren eskubideak eta eginkizunak, titulu honetan ezartzen denarekin bat etorriz.ELBIRA ZIPITRIA IKASTOLA HLHIk bizikidetza-plana idatzita du: gatazkak prebenitzea da haren helburu nagusia, eta gertatuz gero gatazkok nola ebatzi ezartzen du.

II. KAPITULUA. IKASLEEN ESKUBIDE ETA BETEBEHARRAK BETETZEKO BERMEA41. artikulua. Ikasleen eskubideak eta betebeharrak

Eskubideak (Ikastetxeak bermatu behar du errespetatzen direla ikasleen eskubideak)

Hezkuntza integrala izateko eskubidea.

Arreta berehala jasotzeko eskubidea.

Ikastetxeak babesteko eskubidea.

Errendimendu akademikoaren balioespen objektiboa izateko eskubidea.

Eskola-orientaziorako eskubidea.

Osotasun, nortasun eta duintasun pertsonaleko eskubidea.

Kontzientzia-askatasunerako eskubidea.

Ikastetxean biltzeko eskubidea.

Adierazpen-askatasunerako eskubidea ikastetxean.

Elkartzeko eskubidea.

Parte hartzeko eskubidea.

Informazioa erabiltzeko eskubidea.

Aukera-berdintasunerako eskubidea.

Gizarte-babeserako eskubidea.

Betebeharrak Ikasteko betebeharra.

Prestakuntza-jardueretan parte hartzeko betebeharra.

Bertaratzeko betebeharra.

Bizikidetza errazteko betebeharra.

18

Page 19: Aja zuzenduta

Gainerakoen kontzientzia-askatasuna errespetatzeko betebeharra.

Eskola arauak errespetatzeko betebeharra.

Instalazioak zaintzeko betebeharra.

III. KAPITULUA. ZUZENDU BEHARREKO JOKABIDE MOTAK

42. artikulua. Zuzendu beharreko jokabide motak

Euskal Autonomia Erkidegoko unibertsitateaz kanpoko ikastetxeetako ikasleen eskubideei eta betebeharrei buruzko dekretuak (201/2008, abenduaren 2koa) dioenaren arabera, zuzendu beharreko jarrereretan, hiru mota hauek bereizten dira:

Jokabide desegokiak

Ikastetxeko bizikidetzaren aurkako jokabideak

Ikastetxeko bizikidetzari kalte larria eragiten dioten jokabideak

43. artikulua. Jokabide desegokiak (Dekretuko 30. artikulua)

Hona hemen jokabide desegokien zerrenda:

Justifikatu gabeko puntualtasun-hutsegiteak. Justifikatu gabeko bertaratze-hutsegiteak.

Ikastetxeko instalazioei, ikastetxeko materialari edo hezkuntza-komunitateko gainerako kideen gauzei narriadurak eragitea, zabarkeriagatik gertatzen denean.

Irakasleek edo agintari akademikoek agindutakoa ez betetzea, betiere ikasleak haiek mespretxatzen eta iraintzen ez baditu edo diziplina nahita hausten ez badu; baita ikastetxeko gainerako langileek beren jardunean emandako aginduei jaramonik ez egitea ere.

Hezkuntza-komunitateko kideenganako adeitasunik gabeko jarrera, keinu edo hitzak. Ikastetxeko gobernu-organoek beren eskumenen eremuan debekatutako janariak, ekipoak,

materialak (metxeroak, labanak…), jantziak edo aparatuak (mugikorrak, jolas elektroniko indibidualak, MP3ak, MP4ak, iPhone-ak...) ikastetxera eramatea.

Ikastetxeko ekipamendua (elektronikoa, mekanikoa, telefonikoa, informatikoa edo beste zeinahi motatakoa) baimenik gabe edo baimendutakoak ez diren helburuetarako erabiltzea.

Ikastetxeko langileei gezurra esatea edo informazio faltsua ematea, betiere horrek hezkuntza-komunitateko inori kalterik eragiten ez badio.

Kalifikaziorako baliatuko diren azterketa, proba edo ariketetan kopiatzea edo besteei norberarena kopiatzen erraztea; edo azterketa, proba edo ariketa horietan baimenduta ez dauden material edo aparatuak erabiltzea.

Hartarako baimenik ez dutenei ikastetxean sartzeko aukera erraztea edo haiekin sartzea, ikastetxeko bizikidetza-arauen edo gobernu-organoen jarraibideen aurka.

Ikaskideen gauzak nahita erabiltzea, haien borondatearen aurka. Norberaren betebeharren beste edozein ez-betetze, betiere hezkuntza-komunitateko

gainerako kideei beren eskubideak baliatzea galarazten, oztopatzen edo eragozten ez badie,

19

Page 20: Aja zuzenduta

eta jokabide hori ikastetxeko bizikidetzaren aurkako jokabide gisa edo bizikidetza horri kalte larria eragiten dion jokabide gisa sailkatuta ez badago.

44. artikulua. Ikastetxeko bizikidetzaren aurkako jokabideak (Dekretuko 31. artikulua)

Hona hemen ikastetxeko bizikidetzaren aurkako jokabideen zerrenda: Lagun bakarreko aginte-organoen edo irakasleen aginduak eta ikastetxeko gainerako

langileek beren eginkizunen jardunean emandako aginduak ez betetzea, betiere horrekin batera diziplinarik eza agertzen bada, edota irainak, mespretxuak, desafioak edo mehatxuak egiten badira.

Ikaskideen edo hezkuntza-komunitateko gainerako kideen aurkako mehatxuak edo irainak, betiere jokabide horiek ikastetxeko bizikidetzari kalte larria eragiten dioten jokabide gisa sailkatuta ez badaude; eta hezkuntza-komunitateko gainerako kideen aurkako keinuak edo jarrerak, ezbairik gabe erasotzeko saiakeratzat edo mehatxutzat har daitezkeenak.

Azterketa-ereduak lapurtzea edo erantzunak kopiatzea, eta haiek guztiak zabaltzea, saltzea edo erostea.

Nota-buletinetan edo gurasoentzako nahiz legezko ordezkarientzako beste edozein dokumentutan (etxerako oharretan, agendan...) edo jakinarazpenetan aldaketak egitea, eta dagokien hartzaileei ez ematea edo erantzunak aldatzea.

Ikastetxeko lokalei, altzariei, materialari edo dokumentuei edo hezkuntza-komunitateko gainerako kideen gauzei kalteak eragitea bidegabe erabiltzeagatik, jokabide hori ikastetxeko bizikidetzari kalte larria eragiten dion jokabidea ez bada.

Ikastetxeko OOGk hartutako erabakiak nahita ez betetzea.

Besteek ohorerako, intimitaterako eta irudi propiorako duten eskubidea ez errespetatzea grabazio-baliabideak erabiliz, haiek –edo, hala badagokio, haien gurasoek edo legezko ordezkariek– baimena eman gabe.

Beste edonori bere eskubidea baliatzeko aukera galaraztea, indarkeria erabili gabe, eta beste edonor bere borondatearen aurka zerbait egitera behartzea, betiere indarkeriarik erabili gabe.

Ordena nahasten duten portaerak autobusean edo eskolako jangelan, bai bakarka bai taldean, eta betiere bizikidetzan kalte larria eragiten ez badute.

Hezkuntza-komunitateko edozein kiderengan lesio fisikoak eragin ditzaketen objektuak zuhurtziarik gabe erabiltzea.

Ikastetxeko langileei gezurra esatea, informazio faltsua ematea edo norberaren nortasuna ezkutatzea, horren ondorioz hezkuntza-komunitateko beste kide batzuei kalte egiten bazaie.

Diskriminazioa dakarren edozein egintza edo jokabide, diskriminazio horren arrazoia edozein izanik ere: jaiotza, adina, arraza, sexua, egoera zibila, orientazio sexuala, gaitasun fisikoa edo psikikoa, osasun-egoera, kultura, erlijioa, sinesmena, ideologia, edo beste edozein egoera edo zirkunstantzia pertsonal, ekonomiko edo sozial; betiere bizikidetzan kalte larria eragiten duen jokabidetzat hartzen ez bada.

Aurreko artikuluan adierazitako jokabide desegokiren bat gehienez ere hiru aldiz izatea hiruhileko akademiko berean, betiere aurreko biak zuzendu badira, eta gurasoei edo legezko ordezkariei jakinarazi bazaizkie.

20

Page 21: Aja zuzenduta

Ikasleen betebeharrak ez betetzea dakarren beste edozein jokabide, betiere hezkuntza-komunitateko gainerako kideei beren eskubideak baliatzeko edo beren betebeharrak betetzeko eragozpenik sortzen ez badie eta jokabide hori hurrengo artikuluan bilduta ez badago –ikastetxeko bizikidetzari kalte larria eragiten dioten jokabideen artean, hain zuzen ere–.

45. artikulua. Ikastetxeko bizikidetzari kalte larria eragiten dioten jokabideak (Dekretuko 32. artikulua)

Hona hemen bizikidetzari kalte larria eragiten dioten jokabideen zerrenda: Gobernu-organoekiko edo beren eskumenak betetzen diharduten irakasleekiko diziplinarik

gabeko egintza edo obedientzia-ukatze esplizitu guztiak, ezarritako neurri zuzentzaileak betetzeari uko egitea barne; baita hezkuntza-komunitateko kideen aurkako adierazpen biziki laidogarri edo iraingarriak ere, laido edo irain horiek edozein modutan adierazita: ahoz, idazkien bidez, edo baliabide informatikoak edo ikus-entzunezkoak erabiliz.

Diskriminazioa dakarten edo adierazten duten irainak erabiltzea, diskriminazio horren arrazoia edozein izanik ere: jaiotza, adina, arraza, sexua, egoera zibila, orientazio sexuala, gaitasun fisikoa edo psikikoa, osasun-egoera, hizkuntza, kultura, erlijioa, sinesmena, ideologia, edo beste edozein egoera edo zirkunstantzia pertsonal, ekonomiko edo sozial.

Jazarpen sexistak, otsailaren 18ko 4/2005 Legeari –emakumeen eta gizonen arteko berdintasun-printzipioa jasotzen duena– jarraiki halakotzat hartuta: nahi ez duen pertsona batekin eta pertsona horren sexua dela-eta, hitzez, hitzik gabe edo fisikoki izandako jokabideak, baldin eta haien helburua edo ondorioa pertsona horren duintasunari erasotzea bada edo kikilduta, etsai, makurrarazita, irainduta edo laidoztatua sentiarazteko giroa sortzea bada.

Hezkuntza-komunitateko edozein kideren aurkako eraso fisiko edo psikologikoa.

Ikastetxeko hezkuntza-komunitateko kideak beren osasunerako eta osotasun pertsonalerako oso kaltegarriak diren jokaerak egitera bultzatzea, hala nola tabakoa, alkohola eta drogak kontsumitzera bultzatzea.

Bizikidetzaren aurkako jokabide guztiak, taldean egiten direnean edo haien berri nahita zabaltzen denean, ahoz, idazkien bidez, ikus-entzunezko baliabideen edo baliabide informatikoen bidez; baita berdinen arteko tratu txarreko egoeretan parte hartzen dutenean ere.

Liskar edo jokabide erasokorrak eragitea edo jokabide horietan parte hartzea, betiere lesioak eragiteko arrisku larria sortzen bada.

Kalteak nahita eragitea ikastetxearen instalazioetan edo ondasunetan, ikastetxeko langileei, beste ikasle batzuei edo beste pertsona batzuei, bai bakarka bai taldean.

Ordena nahasten duten jokabideak autobusean edo eskolako jangelan, betiere hezkuntza-komunitateko edozein kiderentzako egoera arriskutsuak sortzen badituzte.

Grabazio-baliabideak erabiliz, besteek ohorerako, intimitaterako eta irudi propiorako duten eskubidea ez errespetatzea, aldez aurretik haiek –edo, hala badagokio, haien gurasoek edo legezko ordezkariek– horrelakorik nahi ez dutela esanbidez adierazi badute.

Ikastetxeko jarduneko egintzetan beste edonoren izena erabilita aritzea.

21

Page 22: Aja zuzenduta

Euskarri idatzian edo informatikoan dagoen eskolako dokumenturen bat edo erregistroren bat kaltetzea, trukatzea edo aldatzea; baita dokumentu akademikoak ezkutatzea edo baimenik gabe ateratzea ere.

Delitua edo zigor-arloko hutsegitea den edozein egintza, nahita egin bada.

Ikasturte berean gehienez ere hiru aldiz egitea aurreko artikuluan adierazitako bizikidetzaren aurkako edozein jokabide, artikulu horren azkenaurreko idatz-zatian bildutakoa izan ezik, betiere aurreko biak zuzendu badira eta, hala badagokio, gurasoei edo legezko ordezkariei jakinarazi bazaizkie.

Norberaren betebeharrak ez betetzea dakarren edozein jokabide, betiere jokabide hori hezkuntza-komunitateko gainerako kideen edo beste edonoren eskubideen aurkakoa bada zuzen-zuzenean; hain zuzen ere, honako eskubide hauen aurkakoa bada: osasunerako, osotasun fisikorako, adierazpen-askatasunerako, parte hartzeko, biltzeko, diskriminaziorik ez jasateko, ohorerako, intimitaterako eta norberaren irudirako eskubideak.

IV. KAPITULUA. NEURRI ZUZENTZAILEAK

46. artikulua. Jokabide desegokien neurri zuzentzaileak

Jokabide desegokiak (43. artikulua) Neurri zuzentzaileak

Justifikatu gabeko puntualtasun-hutsegiteak. Izandako jokabideari eta haren ondorioei buruzko hausnarketa, hutsegiteen erregistro orrian islatzea eta gurasoei jakinaraztea.

Justifikatu gabeko bertaratze-hutsegiteak. Izandako jokabideari eta haren ondorioei buruzko hausnarketa, hutsegiteen erregistro orrian islatzea zuzendaritza jakinaren gainean egon dadin eta gurasoei jakinaraztea.

Ikastetxeko instalazioei, ikastetxeko materialari edo hezkuntza-komunitateko gainerako kideen gauzei narriadurak eragitea, zabarkeriagatik gertatzen denean.

Izandako jokabide desegokiari eta haren ondorioei buruzko hausnarketa.

Kaltetuak izan diren pertsonen aurrean jokabidea desegokia izan dela onartzea.

Jokabide-eredu egokiak ikasteko eta barneratzeko jarduerak egitea.

Posible denean, hondatutako materiala konpontzea edo garbitzea; edota ordaintzea –beharrezkoa balitz–.

Irakasleek edo agintari akademikoek aginduta-koa ez betetzea, betiere ikasleak haiek mespretxatzen eta iraintzen ez baditu edo diziplina nahita hausten ez badu; baita ikastetxeko gainerako langileek beren jardu-

Izandako jokabide desegokiari eta haren ondorioei buruzko hausnarketa.

Kaltetuak izan diren pertsonen aurrean jokabidea desegokia izan dela onartzea.

Jokabide-eredu egokiak ikasteko eta

22

Page 23: Aja zuzenduta

nean emandako aginduei jaramonik ez egitea ere.

barneratzeko jarduerak egitea. Jokabide desegokiaren nolakotasunarekin

zerikusia duen zereginen bat egitea.

Hezkuntza-komunitateko kideenganako adeita-sunik gabeko jarrera, keinu edo hitzak.

Izandako jokabide desegokiari eta haren ondorioei buruzko hausnarketa.

Kaltetuak izan diren pertsonen aurrean jokabidea desegokia izan dela onartzea.

Jokabide-eredu egokiak ikasteko eta barneratzeko jarduerak egitea.

Ikastetxeko gobernu-organoek bere eskumenen eremuan debekatutako janariak, ekipoak, materialak (metxeroak, labanak…), jantziak edo aparatuak (mugikorrak, jolas elektroniko indibidualak, MP3ak, MP4ak, iPhone-ak...) ikastetxera eramatea.

Izandako jokabide desegokiari eta haren ondorioei buruzko hausnarketa.

Ikasleari materiala kentzea eta zebait egun geroago (finkatu behar da epea) itzultzea.

Ikastetxeko ekipamendua (elektronikoa, mekanikoa, telefonikoa, informatikoa edo zeinahi motatakoa) baimenik gabe edo baimendutakoak ez diren helburuetarako erabiltzea.

Izandako jokabide desegokiari eta haren ondorioei buruzko hausnarketa.

Kaltetuak izan diren pertsonen aurrean jokabidea desegokia izan dela onartzea.

Jokabide-eredu egokiak ikasteko eta barneratzeko jarduerak egitea.

Kalifikaziorako baliatuko diren azterketa, proba edo ariketetan kopiatzea edo besteei norberarena kopiatzen erraztea, edo azterketa, proba edo ariketa horietan baimenduta ez dauden material edo aparatuak erabiltzea.

Izandako jokabide desegokiari eta haren ondorioei buruzko hausnarketa.

Kaltetuak izan diren pertsonen aurrean jokabidea desegokia izan dela onartzea.

Jokabide-eredu egokiak ikasteko eta barneratzeko jarduerak egitea.

Jokabide desegokiaren nolakotasunarekin zerikusia duen zereginen bat egitea.

Hartarako baimenik ez dutenei ikastetxean sartzeko aukera erraztea edo haiekin sartzea, ikastetxeko bizikidetza-arauen edo gobernu-organoen jarraibideen aurka.

Izandako jokabide desegokiari eta haren ondorioei buruzko hausnarketa.

Kaltetuak izan diren pertsonen aurrean jokabidea desegokia izan dela onartzea.

Jokabide-eredu egokiak ikasteko eta barneratzeko jarduerak egitea.

Jokabide desegokiaren nolakotasunarekin zerikusia duen zereginen bat egitea.

Ikaskideen gauzak nahita erabiltzea, haien borondatearen aurka.

Izandako jokabide desegokiari eta haren ondorioei buruzko hausnarketa.

Kaltetuak izan diren pertsonen aurrean jokabidea desegokia izan dela onartzea.

23

Page 24: Aja zuzenduta

Jokabide-eredu egokiak ikasteko eta barneratzeko jarduerak egitea.

47. artikulua. Ikastetxeko bizikidetzaren aurkako jokabideen neurri zuzentzaileak

Ikastetxeko bizikidetzaren aurkako jokabideak Neurri zuzentzaileak

Ikus 44. artikulua. Hasieran, jarrera desegokiak zuzentzeko neurriak erabiliko ditugu: Bizikidetzaren aurkako jokabideari eta haren ondorioei buruzko hausnarketa; kaltetuak izan diren pertsonen aurrean jokabidea desegokia izan dela onartzea; jokabide-eredu egokiak ikasteko eta barneratzeko jarduerak egitea edota jokabide desegokiaren nolakotasunarekin zerikusia duen zereginen bat egitea.

Nahikoak ez balira, tutorea harremanetan jarriko litzateke zuzendaritzarekin, eta zuzendaritzak gurasoekin hitz egin edota ohartarazpen idatzia bidaliko luke etxera.

24

Page 25: Aja zuzenduta

48. artikulua. Ikastetxeko bizikidetzari kalte larria eragiten dioten jokabideen neurri zuzentzaileak

Ikastetxeko bizikidetzari kalte larria eragiten dioten jokabideak (45. artikulua) Neurri zuzentzaileak

Gobernu-organoekiko edo beren eskumenak betetzen diharduten irakasleekiko diziplinarik gabeko egintza edo obedientzia-ukatze esplizitu guztiak, ezarritako neurri zuzentzaileak betetzeari uko egitea barne, baita hezkuntza-komunitateko kideen aurkako adierazpen biziki laidogarri edo iraingarriak ere, laido edo irain horiek edozein modutan adierazita: ahoz, idazkien bidez, edo baliabide informatikoak edo ikus-entzunezkoak erabiliz.

Lan hezigarriak eskola-ordutegitik kanpo egitea, edo ikastetxeko jarduerak hobetzeko eta garatzeko lagungarriak direnak, edo, hala badagokio, eragindako kalte materialak konpontzeko lanak, betiere sei hilabetez gehienez ere.

Arlo edo irakasgai bateko edo gehiagoko eskoletara joateko eskubidea etetea egun bat.

Ikastetxera joateko eskubidea etetea egun bat.

Diskriminazioa dakarten edo adierazten duten irainak erabiltzea, diskriminazio horren arrazoia edozein izanik ere: jaiotza, adina, arraza, sexua, egoera zibila, orientazio sexuala, gaitasun fisikoa edo psikikoa, osasun-egoera, hizkuntza, kultura, erlijioa, sinesmena, ideologia, edo beste edozein egoera edo zirkunstantzia pertsonal, ekonomiko edo sozial.

Lan hezigarriak eskola-ordutegitik kanpo egitea, edo ikastetxeko jarduerak hobetzeko eta garatzeko lagungarriak direnak, edo, hala badagokio, eragindako kalte materialak konpontzeko lanak, betiere sei hilabetez gehienez ere.

Eskolaz kanpoko jardueretan (Ikastolak antolatutakoak) edo ikastetxetik kanpoko jarduera osagarrietan parte hartzeko eskubidea edo eskola-garraioko zerbitzua edo jangela-zerbitzua erabiltzeko eskubidea etetea. Neurri hau ikasturtea amaitu arte aplikatu ahal izango da.

Jazarpen sexistak, otsailaren 18ko 4/2005 Legeari –emakumeen eta gizonen arteko berdintasun-printzipioa jasotzen duena– jarraiki halakotzat hartuta: nahi ez duen pertsona batekin eta pertsona horren sexua dela eta, hitzez, hitzik gabe edo fisikoki izandako jokabideak, baldin eta haien helburua edo ondorioa pertsona horren duintasunari erasotzea bada edo kikilduta, etsai, makurrarazita, irainduta edo laidoztatua sentiarazteko giroa sortzea bada.

Lan hezigarriak eskola-ordutegitik kanpo egitea, edo ikastetxeko jarduerak hobetzeko eta garatzeko lagungarriak direnak, edo, hala badagokio, eragindako kalte materialak konpontzeko lanak, betiere sei hilabetez gehienez ere.

Eskolaz kanpoko jardueretan (Ikastolak antolatutakoak) edo ikastetxetik kanpoko jarduera osagarrietan parte hartzeko eskubidea edo eskola-garraioko zerbitzua edo jangela-zerbitzua erabiltzeko eskubidea etetea. Neurri hau ikasturtea amaitu arte aplikatu ahal izango da.

25

Page 26: Aja zuzenduta

Hezkuntza-komunitateko edozein kideren aurkako eraso fisiko edo psikologikoa.

Lan hezigarriak eskola-ordutegitik kanpo egitea, edo ikastetxeko jarduerak hobetzeko eta garatzeko lagungarriak direnak, edo, hala badagokio, eragindako kalte materialak konpontzeko lanak, betiere sei hilabetez gehienez ere.

Arlo edo irakasgai bateko edo gehiagoko eskoletara joateko eskubidea etetea egun bat.

Ikastetxera joateko eskubidea etetea egun bat. Eskolaz kanpoko jardueretan (Ikastolak

antolatutakoak) edo ikastetxetik kanpoko jarduera osagarrietan parte hartzeko eskubidea edo eskola-garraioko zerbitzua edo jangela-zerbitzua erabiltzeko eskubidea etetea. Neurri hau ikasturtea amaitu arte aplikatu ahal izango da.

Ikastetxeko hezkuntza-komunitateko kideak beren osasunerako eta osotasun pertsonalerako oso kaltegarriak diren jokaerak egitera bultzatzea, hala nola tabakoa, alkohola eta drogak kontsumitzera bultzatzea.

Lan hezigarriak eskola-ordutegitik kanpo egitea, edo ikastetxeko jarduerak hobetzeko eta garatzeko lagungarriak direnak, edo, hala badagokio, eragindako kalte materialak konpontzeko lanak, betiere sei hilabetez gehienez ere.

Arlo edo irakasgai bateko edo gehiagoko eskoletara joateko eskubidea etetea egun bat.

Ikastetxera joateko eskubidea etetea egun bat. Eskolaz kanpoko jardueretan (Ikastolak

antolatutakoak) edo ikastetxetik kanpoko jarduera osagarrietan parte hartzeko eskubidea edo eskola-garraioko zerbitzua edo jangela-zerbitzua erabiltzeko eskubidea etetea. Neurri hau ikasturtea amaitu arte aplikatu ahal izango da.

26

Page 27: Aja zuzenduta

Ordena nahasten duten jokabideak autobusean edo eskolako jangelan, betiere hezkuntza-komunitateko edozein kiderentzako egoera arriskutsuak sortzen badituzte.

Lan hezigarriak eskola-ordutegitik kanpo egitea, edo ikastetxeko jarduerak hobetzeko eta garatzeko lagungarriak direnak, edo, hala badagokio, eragindako kalte materialak konpontzeko lanak, betiere sei hilabetez gehienez ere.

Eskola-garraioko zerbitzua edo jangela-zerbitzua erabiltzeko eskubidea etetea. Neurri hau ikasturtea amaitu arte aplikatu ahal izango da.

Bizikidetzaren aurkako jokabide guztiak, taldean egiten direnean edo haien berri nahita zabaltzen denean, ahoz, idazkien bidez, ikus-entzunezko baliabideen edo baliabide informatikoen bidez; baita berdinen arteko tratu txarreko egoeretan parte hartzen dutenean ere.

Liskar edo jokabide erasokorrak eragitea edo jokabide horietan parte hartzea, betiere lesioak eragiteko arrisku larria sortzen bada.

Kalteak nahita eragitea ikastetxearen instalazioetan edo ondasunetan, ikastetxeko langileei, beste ikasle batzuei edo beste pertsona batzuei, bai bakarka bai taldean.

Delitua edo zigor-arloko hutsegitea den edozein egintza, nahita egin bada.

Lan hezigarriak eskola-ordutegitik kanpo egitea, edo ikastetxeko jarduerak hobetzeko eta garatzeko lagungarriak direnak, edo, hala badagokio, eragindako kalte materialak konpontzeko lanak, betiere sei hilabetez gehienez ere.

Arlo edo irakasgai bateko edo gehiagoko eskoletara joateko eskubidea etetea eskola-egun batetik hirura bitartean. Neurri honen ondorioz, ikasleak ez du etengabeko ebaluazioa galduko, betiere lan jakin batzuk edo etxerako zeregin jakin batzuk egiten baditu, hartarako izendatutako irakasleek kontrolatuta.

Ikastetxera joateko eskubidea etetea eskola-egun batetik hirura bitartean. Neurri honen ondorioz, ikasleak ez du etengabeko ebaluazioa galduko, betiere lan jakin batzuk edo etxerako zeregin jakin batzuk egiten baditu, hartarako izendatutako irakasleek kontrolatuta.

Eskolaz kanpoko jardueretan edo ikastetxetik kanpoko jarduera osagarrietan parte hartzeko eskubidea edo eskola-garraioko zerbitzua edo jangela-zerbitzua erabiltzeko eskubidea etetea. Neurri hau ikasturtea amaitu arte aplikatu ahal izango da.

27

Page 28: Aja zuzenduta

Grabazio-baliabideak erabiliz, besteek ohorerako, intimitaterako eta irudi propiorako duten eskubidea ez errespetatzea, aldez aurretik haiek –edo, hala badagokio, haien gurasoek edo legezko ordezkariek– horrelakorik nahi ez dutela esanbidez adierazi badute.

Euskarri idatzian edo informatikoan dagoen eskolako dokumenturen bat edo erregistroren bat kaltetzea, trukatzea edo aldatzea; baita dokumentu akademikoak ezkutatzea edo baimenik gabe ateratzea ere.

Ikasturte berean gehienez ere hiru aldiz egitea aurreko artikuluan adierazitako bizikidetzaren aurkako edozein jokabide, artikulu horren azkenaurreko idatz-zatian bildutakoa izan ezik, betiere aurreko biak zuzendu badira eta, hala badagokio, gurasoei edo legezko ordezkariei jakinarazi bazaizkie.

Norberaren betebeharrak ez betetzea dakarren edozein jokabide, betiere jokabide hori hezkuntza-komunitateko gainerako kideen edo beste edonoren eskubideen aurkakoa bada zuzen-zuzenean; hain zuzen ere, honako eskubide hauen aurkakoa bada: osasunerako, osotasun fisikorako, adierazpen-askatasunerako, parte hartzeko, biltzeko, diskriminaziorik ez jasateko, ohorerako, intimitaterako eta norberaren irudirako eskubideak.

Lan hezigarriak eskola-ordutegitik kanpo egitea, edo ikastetxeko jarduerak hobetzeko eta garatzeko lagungarriak direnak, edo, hala badagokio, eragindako kalte materialak konpontzeko lanak, betiere sei hilabetez gehienez ere.

Arlo edo irakasgai bateko edo gehiagoko eskoletara joateko eskubidea eskola-egun batetik hirura bitartean. Neurri honen ondorioz, ikasleak ez du etengabeko ebaluazioa galduko, betiere lan jakin batzuk edo etxerako zeregin jakin batzuk egiten baditu, hartarako izendatutako irakasleek kontrolatuta.

Ikastetxera joateko eskubidea etetea eskola-egun batetik hirura bitartean. Neurri honen ondorioz, ikasleak ez du etengabeko ebaluazioa galduko, betiere lan jakin batzuk edo etxerako zeregin jakin batzuk egiten baditu, hartarako izendatutako irakasleek kontrolatuta.

Eskolaz kanpoko jardueretan edo ikastetxetik kanpoko jarduera osagarrietan parte hartzeko eskubidea edo eskola-garraioko zerbitzua edo jangela-zerbitzua erabiltzeko eskubidea etetea. Neurri hau ikasturtea amaitu arte aplikatu ahal izango da.

28

Page 29: Aja zuzenduta

Ikastetxeko jarduneko egintzetan beste edonoren izena erabilita aritzea.

Lan hezigarriak eskola-ordutegitik kanpo egitea, edo ikastetxeko jarduerak hobetzeko eta garatzeko lagungarriak direnak, edo, hala badagokio, eragindako kalte materialak konpontzeko lanak, betiere sei hilabetez gehienez ere.

Arlo edo irakasgai bateko edo gehiagoko eskoletara joateko eskubidea etetea eskola-egun batetik hirura bitartean. Neuri honen ondorioz, ikasleak ez du etengabeko ebaluazioa galduko, betiere lan jakin batzuk edo etxerako zeregin jakin batzuk egiten baditu, hartarako izendatutako irakasleek kontrolatuta.

Ikastetxera joateko eskubidea etetea eskola-egun batetik hirura bitartean. Neuri honen ondorioz, ikasleak ez du etengabeko ebaluazioa galduko, betiere lan jakin batzuk edo etxerako zeregin jakin batzuk egiten baditu, hartarako izendatutako irakasleek kontrolatuta.

29

Page 30: Aja zuzenduta

V. KAPITULUA. JOKABIDEAK ZUZENTZEKO BIDE ALTERNATIBOAK

49. artikulua. Jokabideak zuzentzeko bide alternatiboak

Jokabideak zuzentzeko neurriak ez dira, erabakiak izan ondoren, finkoak eta mugiezinak, aukera izango baita, baldintza batzuk betez gero, neurri horiek eten, arindu edo kentzeko. Hauek dira bide alternatiboak:

50. artikulua. Xedapen orokorrak. (Dekretuko 42. artikulua)

1. Zuzendariak ahalegina egingo du bizikidetza-arazoak konpontzeko, araudi honetako ‘Neurri zuzentzaileak’ kapituluan ezarritako prozedurak erabili gabe, eta, ahal dela, 49. artikuluan adierazten diren bide alternatiboak erabilita.

2. Lehentasunez, zuzendariak ahalegina egingo du alde hauek adiskidetu daitezen: hezkuntza-komunitateko kideren bati eskubideak urratu dizkion ikaslea eta bere eskubideak urratuak ikusi dituen hezkuntza-komunitateko kidea. Horrez gain, eta posible bada, sortutako kalte materialak edo moralak konpontzen ahaleginduko dira.

3. Bide horiek erabiliz zuzendu diren jokabideen berri eman behar zaie ikastetxeko OOGri eta klaustroari (jokabideok bizikidetzaren aurkakoak izan behar dute, edo bizikidetzari kalte larria eragiten diotenak).

4. Bizikidetzaren aurkako jokabideak eta hari kalte larria eragiten diotenak, behin 49. artikuluan adierazitako bide alternatiboak erabilita zuzendu ondoren, ikasleak aurrez hutsegiteren bat egin duen ala ez jakiteko baino ez dira jasoko.

51. artikulua. Prozedurarik gabeko neurri hezitzaileak (Dekretuko 43. artikulua)

1. Bizikidetzaren aurkako jokabideak edo hari kalte larriak eragiten dizkiotenak gertatzen badira, zuzendariak, inolako prozedurarik martxan jarri aurretik, ahalegina egingo du ikasleek jokabide horiek zuzendu ditzaten, beren borondatez onartutako neurrien bidez, edo, egoerak hala eskatzen badu, haien gurasoek edo lege-ordezkariek onartutako neurrien bidez. Proposatutako

PROZEDURA ETEN EGITEN DA,ADISKIDETZEA GERTATU DELAKO.

(PUBLIKOKI BARKAMENAESKATZEA ETA KALTETUAK

ONARTZEA)(52. art.)

PROZEDURA ETEN EGITEN DA,SORTUTAKO KALTEA

KONPONDU EDO ORDAINDU DELAKO, ETA

ONARTU DUELAKO KALTETUAK. (53. art.)

PROZEDURA ETEN EGITEN DA,JOKABIDEAFAMILIA EREMUAN

ZUZENTZEAONARTU DUTELAKO KALTETUAK

ETA ZUZENDARIAK (54. art.)

NEURRI ZUZENTZAILEAK ETEN, ARINDU EDO BARKATU EGITEN DIRA,

PORTAERA ALDAKETA NABARMENA DELAKO, ETA

KALTETUAK ONARTU DUELAKO.(55. art.)

PROZEDURA ETEN EGITEN DA, EDOZEIN UNETAN,

BIZIKIDETZA KONPROMISO HEZIGARRIA SINATUTA.

(56 art.)

30

PROZEDURA HASI BAINO LEHEN, IKASLEAK

BORONDATEZ ONARTZEN DITU

EZARRITAKO NEURRIAK (51. art.)

Page 31: Aja zuzenduta

neurriak onartzen badira, ez da prozedurarik abiatuko, edo, prozeduraren bat abiatuta badago, eten egingo da.

2. Ezingo da horrela jokatu, salbuespenezko egoera hauetan: Dekretuko 37. artikuluan adierazitako jokabideak izan badira.

Ikastetxean gutxienez bi aldiz egin bada ahalegina bide horietatik konpontzeko bizikidetzaren aurkako jokabideak edo hari kalte larriak eragiten dizkiotenak, eta ez bada erdietsi lortu nahi izan den helburu hezitzailea. Zuzendu nahi izan diren jokabideek izaera berekoak izan behar dute.

52. artikulua. Prozedura bertan behera uztea adiskidetzea gertatu delako (Dekretuko 44. artikulua)

1. Adiskidetzerik gertatzen bada, eten egingo da prozedura. ‘Adiskidetze’tzat jotzeko, hauek gertatu behar dira: Ikasleak onartzea bere jokabidea bizikidetzaren aurkakoa izan dela edo bizikidetzari kalte

larriak eragin dizkiola, eta, berariaz, urratu egin dituela hezkuntza-komunitateko gainerako kideen eskubideak.

Barkamena eskatzea edo azalpenak ematea.

Kaltetua izan den pertsonak –edo kasuan kasuko ikastetxeko organo eskudunak– barkamena onartzea.

Jarduera hezitzaileren bat egitea onartzea.

2. Adiskidetzeak ez du bertan behera utziko prozedura Dekretuko 37. artikuluan adierazitako jokabideren bat gertatu bada, baina arindu egingo ditu aplikatzekoak diren neurriak.

53. artikulua. Prozedura bertan behera uztea kaltea konpondu delako (Dekretuko 45. artikulua)1. Prozedura bertan behera utziko da baldin eta konpontzen badira bizikidetzaren aurkako jokabi -

deen eta hari kalte larriak eragiten dizkioten jokabideen biktimak edo erakunde kaltetuek jasandako kalteak, edo haiek konpontzeko konpromiso fidagarria hartzen bada. Bai kalte materialak eta bai moralak ere konpondu behar dira.

2. Kalteak konpontzeak edo haiek konpontzeko konpromisoa hartzeak ez du etengo prozedura, baldin eta Dekretuko 37. artikuluan adierazitako jokabideren bat gertatu bada, baina arindu egingo ditu aplikatzekoak diren neurriak.

54. artikulua. Prozedura bertan behera uztea jokabidea familia-eremuan zuzentzeagatik (Dekretuko 46. artikulua)Prozedura bertan behera uzteko aukera izango da, baldin eta, zuzendariaren iritziz, jokabidea behar bezala zuzentzen ari bada familia-eremuan. Ezingo da halakorik egin, jokabidea Dekretuko 37. artikuluan adierazitakoren bat baldin bada.

55. artikulua. Neurri zuzentzaileak eten, arindu edo barkatzea (Dekretuko 47. artikulua)1. Prozedura ebatzi eta kaltetutako pertsonei entzun ondoren, aplikaturiko neurriak baldintzapean

etetea erabaki dezake zuzendariak, baita betetzealdia murriztea edo neurriak deuseztatzea ere,

31

Page 32: Aja zuzenduta

ofizioz edo interesdunak nahiz haren lege-ordezkariek eskatuta, betiere ikaslearen jarrera modu positiboan aldatu dela aldez aurretik egiaztatuz gero.

2. Zuzendu beharreko jokabidea berriz gertatuz gero, berrerortzetzat hartuko da, zigorra bertan behera geratuta ere.

3. Jakinarazi egin behar zaie ikastetxeko OOGri eta klaustroari neurri zuzentzaileak bertan behera utzi direla arrazoi horiengatik.

56. artikulua. Bizikidetzarako konpromiso hezigarriak (Dekretuko 48. artikulua)1. Kasu guztietan, kaltetuek barkamena onartu ez dutelako adiskidetzerik lortu ez denetan ere,

neurri zuzentzaileen aplikazioa eten ahal izango da ikasle interesdunak bizikidetza-konpromiso hezigarria sinatuta; gurasoek edo legezko ordezkariek ere sinatu behako dute.

2. Bizikidetza-konpromiso hezigarrietan, honako hauek bildu beharko dira, behar bezala zehaztuta, baita denboraren aldetik ere: bizikidetzari buruzko prestakuntza-jardunak, eta bizikidetzaren aurkako jokabideak aldatzeko eta haien prebentziorako gurasoek edo legezko ordezkariek, hartarako konpromisoa hartuta, gauzatuko dituztenak, eurek edo erakunde, ikastetxe edo pertsona egokien bidez gauzatuko dituztenak, hain zuzen ere. Era berean, ikastetxearekin komunikatzeko eta koordinatzeko mekanismoak bildu beharko dira.

3. Bizikidetza-konpromiso hezigarriak ez betetzeak etendako neurri zuzentzaileak berehala aplikatzea ekarriko du.

32

Page 33: Aja zuzenduta

VI. KAPITULUA. NEURRI ZUZENTZAILEAK APLIKATZEKO PROZEDURAK

Jokabide mota (Dekretuaren, AJAren edo Barne Araudiaren arabera)

JOKABIDE DESEGOKIAK

(43. art.)

BIZIKIDETZARENAURKAKO

JOKABIDEAK (44. art.)

BIZIKIDETZAN KALTE LARRIAK ERAGITEN

DITUZTEN JOKABIDEAK (45. art.)

AHOZKO PROZEDURA

(65. art.)

ERREGISTRO IDATZIA

(Jokabide desegokia errepikatuz

gero)

OHIZ KANPOKOPROZEDURA

(76. art.)

OHIKO PROZEDURA(66. art.)

33

Page 34: Aja zuzenduta

57. artikulua. Kontrakoak diren eta bizikidetzan kalte larriak eragiten dituzten jokabideak zuzentzeko erabili behar diren prozedurak (Dekretuko 49. artikulua)Bizikidetzaren kontrakoak diren eta bizikidetzan kalte larriak eragiten dituzten jokabideak zuzentzeko kapitulu honetan arautu diren prozeduretako bat erabili behar da nahitaez, betiere V. kapituluan jaso diren aukerako bideak aplikatzea posible izan ez denean.

58. artikulua. Neurri zuzentzaileak aplikatzeko organo eskumenduna (Dekretuko 50. artikulua)

1. Ikasgelan, ikastetxeko beste eremuetan edota ikastetxetik kanpo ikasleak haien zainketa zuzenaren pean dauden bitartean, ikastetxeko irakasle guztiek eskumena dute ikasleen jokabide desegokiak berehala zuzentzeko.

2. Irakasle guztiek eskumena dute beren aurrean bizikidetzaren kontrako jokabideren bat edo bizikidetzan kalte larriak eragiten dituen jokabideren bat gertatzen den unean bertan ikasleari errieta egiteko. Irakasleek, halaber, ikaslea zuzendariarengana, ikasketaburuarengana edo une horretan ikastetxearen arduradun den zuzendaritzako taldeko kideren batengana bidaltzeko eskumena dute; betiere, pertsonek edota objektuek kalteak jasotzea ekiditeko berehala hartu behar diren neurriak bazter utzi gabe.

3. Zuzendaria da bizikidetzaren kontrakoak diren edota bizikidetzan kalte larriak eragiten dituzten jokabideak zuzentzeko eskumena duen organoa.

4. OOG da dekretuak ezartzen dituen mugetan zuzendariak hartu dituen erabakiak berrikusteko eskumena duen organoa.

JOKABIDE DESEGOKIEN KASUETAN ERABILTZEKO PROZEDURA (Dekretuko 57. Art.)

(Irakaslearen) AHOZKO PROZEDURA

IRAKASLEAKEZ DU

ERREGIS-TRATZEN

GERTAERA

AMAIERA

IRAKASLEAK ERREGISTRATZEN DU(I. ERANSKINA)

IKASKETABURUARI:KOPIA

IKASLEARI:JATORRIZKOATUTOREARI:

KOPIA

GURASOEK SINATUTA,ITZULI

JATORRIZKOA TUTOREAK GORDETZEN DU

AMAIERANAHITAEZKOA DA JASOTA

GERATZEA, errepikatzen denerako

(Dekretuko 31.1.m atala)

IRAKASLEAK ERREGIS-

TRATZEN DU GERTAERA

34

Page 35: Aja zuzenduta

59. artikulua. Neurri zuzentzaileak aplikatzeko prozeduren epeak (Dekretuko 51. artikulua)

1. Kapitulu honetan arautu diren prozedurekin lotura duten egintzak gauzatzeko epe guztiak eskola-egunetan adieraziko dira.

2. Ondorio horietarako, eskola-egunak hauek izango dira: egun baliodun guztiak, astelehenetik ostiralera, irailaren batetik ekainaren hogeita hamarrera, oporraldiak izan ezik.

60. artikulua. Denbora igarotzeagatik prozedurei ekiteko debekua (Dekretuko 52. artikulua)Honako kasu hauetan, ezin izango zaio inolako prozedurari ekin, ezta desegokiak diren, bizikidetzaren kontrakoak diren edota bizikidetzan kalte larriak eragin dituzten jokabideen berri edukita ere:

Bizikidetzan kalte larriak eragin dituen jokabidea osatzen duten gertakariak edota ez-egiteak gertatu zirenetik ehun eta hogei egun baino gehiago igaro direnean.

Bizikidetzaren kontrakoa den jokabidea osatzen duten gertakariak edota ez-egiteak gertatu zirenetik hirurogei egun baino gehiago igaro direnean.

Jokabide desegokia osatzen duten ekintzak edo ez-egiteak gertatu zirenetik hogei egun baino gehiago igaro direnean.

61. artikulua. Neurri zuzentzaileak aplikatzeko unea (Dekretuko 53. artikulua)

1. Neurri zuzentzaileak aplikatu ahal izango dira: Bizikidetzaren kontrakoak diren edo bizikidetzan kalte larriak eragin dituzten jokabideak

zuzentzeko neurriak, erreklamazioak edo helegiteak jartzeko epea amaitzen den unetik aurrera.

Jokabide desegokiak, zuzentzeko zer neurri aplikatuko diren erabakitzen den unetik aurrera.

2. Kasu hauetan ezin izango da neurri zuzentzailerik ezarri: Bizikidetzan kalte larriak eragiten dituzten jokabideen kasuan, neurriak aplikatzeari buruzko

behin betiko ebazpena eman zenetik ehun eta hogei egun baino gehiago igaro badira.

Bizikidetzaren kontrakoak diren jokabideen kasuan, neurriak aplikatzeari buruzko behin betiko ebazpena eman zenetik hirurogei egun baino gehiago igaro badira.

Jokabide desegokien kasuan, hogei egun baino gehiago igaro badira.

62. artikulua. Ikastetxearen barruan jakinarazpenak nahiz erreklamazioak egiteko modua eta epea (Dekretuko 54. artikulua)

1. Dekretuan arautu diren prozeduren egintzei buruzko jakinarazpenak jakitera eman behar den egintza gertatu eta hurrengo eskola-eguna amaitu aurretik egin beharko dira.

2. Kapitulu honetan arautu diren prozeduretan jaso diren erreklamazioak jartzeko epea hiru egunekoa izango da.

3. Dekretuan arautu diren prozeduren barruan jaso diren eta hezkuntza-komunitateko kideei helarazi behar zaizkien jakinarazpenak nahiz zitazioak jasotzaileak mezua jaso duela argi jakiteko moduan igorri behar dira.

63. artikulua. Dekretuan arautu diren prozeduretako datu pertsonalak lantzeko, babesteko eta ezeztatzeko bidea (Dekretuko 55. artikulua)

1. Jokabide zuzenduei buruzko datuak dagokion ohiko edota ohiz kanpoko prozeduraren agirietan soilik ageriko dira. Datu horiek ez dira ikastetxeko fitxategi edota erregistro iraunkorrera

35

Page 36: Aja zuzenduta

transferituko, eta, maiatzaren 3ko 2/2006 Hezkuntzaren Lege Organikoaren 23. xedapen gehigarrian ezarritakoarekin bat, zaindu eta aldi baterako beste ikastetxe batera eraman ahal izango dira.

2. Edonola ere, Dekretuak arautzen dituen prozeduretan sortu diren agiriak suntsitu egin behar dira. Horrela, bizikidetzaren kontrakoak diren jokabideei buruzko prozeduren agiriak prozedura gertatu zeneko ikasturte akademikoa amaitzean suntsitu behar dira. Eta, bizikidetzan kalte larriak eragiten dituzten jokabideei buruzko prozeduren agiriak, berriz, prozedura gertatu eta hurrengo ikasturte akademikoa amaitzean suntsitu behar dira.

3. Prozeduraren izapide guztietan prozeduran parte hartzen duten pertsona guztien ohorearen, duintasunaren, intimitatearen eta irudi propioaren eskubideak babestu beharko dira, ikasle adingabeen kasuan batez ere.

64. artikulua. Erreklamazioak eta helegiteak (Dekretuko 56. artikulua)

1. Zuzendariak emandako ebazpenaren aurka, ikasleak edo, haren lekuan, haren gurasoek edo legezko ordezkariek, erreklamazioa aurkeztu ahalko dute OOGn. Organo horrek erreklamazioa berrikusi ahalko du, 65. artikuluan ezarri denari jarraiki.

2. OOGren erabakiaren aurka, ikasleak erreklamazioa aurkeztu ahalko dio dagokion Hezkuntzako Lurralde ordezkariari hiru egun balioduneko epean, erabakiaren jakinarazpena jasotzen denetik zenbatzen hasita.

3. Erreklamazio ezestearen aurka interesdunak gora jotzeko errekurtsoa jar diezaioke Euskal Autonomia Erkidegoko Gobernuko Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saileko Hezkuntza sailburuordeari, jakinarazpena egin eta hilabeteko epean.

JOKABIDE DESEGOKIAK ZUZENTZEKO AHOZKO PROZEDURA

65. artikulua. Jokabide desegokiak zuzentzeko ahozko prozedura (Dekretuko 57. artikulua)

1. Jokabide desegokiak berehala eta ahoz zuzenduko dira.

2. Nolanahi ere, jokabide desegokia zein izan den, aplikatu izan diren neurri zuzentzaileak idatziz jaso ez badira eta gurasoak edota legezko ordezkariak jakinaren gainean jarri ez badira, ezin izango da EEPLko 31.1.m) artikuluan aurreikusitakoa aplikatu.

3. Jokabide desegokiei eta jokabide desegokiak zuzentzeari buruz idatziz edota euskarri in-formatikoetan jaso diren agiriak, kasu guztietan, ikasturte akademikoa amaitzean suntsituko dira.

BIZIKIDETZAREN AURKAKO JOKABIDEAK ETA BIZIKIDETZAN KALTE LARRIAK ERAGITEN DITUZTEN JOKABIDEAK ZUZENTZEKO OHIKO PROZEDURA

66. artikulua. Ohiko prozeduraren erabilera (Dekretuko 58. artikulua)

1. Zuzendu beharreko jokabidea osatzen duten gertakariak nahiz gertakari horien egilea nor izan den bistakoa denean erabili ahalko da ohiko prozedura.

2. Prozedura honi ofizioz ekingo zaio eta idazki bidez egingo da. Prozedurak, gutxienez, honako zati hauek izango ditu: hasierako egintza; ikasleak eta –hala badagokio– ikaslearen gurasoek edo legezko ordezkariek esateko zer duten entzutea; eta prozeduraren amaiera ekarriko duen erabakia.

36

Page 37: Aja zuzenduta

67. artikulua. Hasierako egintzaren gutxieneko edukia (Dekretuko 59. artikulua)

1. Hasierako egintzak honako hauek ekarri behar ditu: Ikasleari leporatzen zaion jokabidea azaltzea.

Bizikidetzaren kontrakoak diren edo ikastetxeko bizikidetzan kalte larriak eragiten dituzten jokabideetako batean kokatzea.

Ikasleari leporatzen zaion jokabidearen izaera kontuan harturik aplika daitezkeen neurriak, Dekretuan zehaztu direnen artean.

Zein organok duen eskumena aplikatuko den neurria erabakitzeko, eta zein arauk esleitzen dion organoari horretarako ahalmena.

2. Era berean, Dekretuan aurreikusi diren baketzegatiko edo konpontzegatiko eteteak jasoko dira.

68. artikulua. Hasierako jakinarazpena eta aldez aurretiko entzunaldirako zitazioa (Dekretuko 60. artikulua)

1. Hasierako egintza, kasu guztietan, jokabide leporatuaren erantzule den ikasleari jakinaraziko zaio, eta bai haren gurasoei edota legezko ordezkariei ere.

2. Hasierako jakinarazpenarekin bat, ikaslearen aldez aurretiko entzunaldirako zitazioa bidaliko da, eta –hala badagokio– haren gurasoen edota legezko ordezkarien entzunaldirako zitazioa ere bai. Zitazioan, halaber, entzunaldiaren eguna eta ordua zehaztuko dira.

69. artikulua. Behin-behineko neurriak (Dekretuko 61. artikulua)

1. Bizikidetzan kalte larriak eragiten dituzten jokabideen kasuan, bere iritziz beharrezkoa denean eta bizikidetzari eragindako kaltearen larritasunaren arabera, zuzendariak behin-behineko zenbait neurri ezarri ahal izango ditu ikastetxean jarduerak normaltasunez gauzatuko direla bermatzeko. Neurri horietako bi hauek izan litezke: batetik, ikasleak eskoletara joateko duen eskubidea aldi baterako etetea, ikasleari eskola jakin batzuetara edo eskola guztietara joatea debekatuz; bestetik, ikaslea behin-behinekoz taldez aldatzea.

2. Behin-behineko neurriak prozedura amaitu arte bere horretan mantendu ahal izango dira. Behin-behineko neurriak, bidenabar, ezin izango dira aplikatu beharreko neurri zuzentzaileak baino latzagoak izan. Nolanahi ere, ikaslea ikastetxera edo eskoletara bertaratzeko eskubideaz gabetuta egon den denbora oso-osorik zenbatuko da, aplikatutako neurri zuzentzailea betetzeko garaian.

3. Ikasle interesdunei eta haien guraso edo legezko ordezkariei jakinaraziko zaie behin-behineko zer neurri ezarri diren.

70. artikulua. Entzunaldiaren izapidea (Dekretuko 62. artikulua)

1. Entzunaldiaren izapidearen bidez, entzuna izateko eta bere burua defendatzeko ikasleak duen eskubidea bermatu ahal izango da. Horrenbestez, ikasleak aukera izango du egoki iruditzen zaizkion alegazioak egiteko, hasierako egintzaren edukiaren gain nahiz ikastetxeak bere erabakiaren oinarri gisa hartuko duen informazio osoaren gain.

2. Ikaslearen entzunaldia egitea derrigorrezkoa izango da kasu guztietan, ikaslearen adina dena delakoa izanik eta hartu beharreko neurria hartuta ere. Ikasleek entzunaldian beren gurasoek edo legezko ordezkariek laguntzeko eskubidea dute. Azken horiek, nahi izanez gero, beren alegazioak egin ahal izango dituzte; betiere, ikasleak bereak egin ondoren.

3. Kasu hauetan, gurasoei edo legezko ordezkariei entzunaldia egin beharko zaie derrigor:

37

Page 38: Aja zuzenduta

a) Ikasle horiei leporatzen zaien jokabidea ikastetxeko bizikidetzan kalte larriak eragin dituenean.

b) Bizikidetzaren kontrako neurriak direnean, betiere, aplika litezkeen neurri jakinarazien artean EEPLko 35. artikuluko 1.g), 1.h) eta 1.i) ataletan zehaztutakoren bat badago.

4. Entzunaldiaren izapidea hasierako egintza jakinarazi eta hurrengo eskola-egunean egin beharko da; betiere, gurasoen edo legezko ordezkarien entzunaldia egitea derrigorrezkoa ez bada. Hala ez bada, entzunaldia, gehienez ere, hiru eguneko epean egin beharko da. Interesdunak entzunaldira agertzen ez badira ere, prozedurak bere martxari eutsiko dio.

5. Aurkeztu diren alegazioak idatziz jaso behar dira.

71. artikulua. Aplikatu beharreko neurri zuzentzailea erabakitzea (Dekretuko 63. artikulua)

1. Hartutako erabakia idazki batean bilduko du zuzendariak, arrazoiak azalduta. Era berean, dagozkion gertakizunak eta zuzenbideko oinarriak bilduko ditu, baita erreklamaziorik edo errekurtsorik ebatzi behar izanez gero hartarako eskumena duen organoak kontuan izan beharreko alderdi guztiak bildu ere. Gutxienez, honako hauek agerraraziko dira: Oro har, nola jakinarazi zaien ikasleei edo haien legezko ordezkariei zein diren ikastetxeko

bizikidetzan kalte larriak eragiten dituzten jokabideak edo bizikidetzaren kontrako jokabideak.

Bizikidetzaren aurkako jokabidea edo bizikidetzari kalte larria eragiten dion jokabidea osatzen duten gertakizunen deskribapena.

Gaitzesten zaion portaera ikasleari argi eta garbi jakinarazi zaiola ziurtatzea, zuzendu nahi den jokabidearen tipifikazioan portaera hori jasota dagoela azalduz.

Ikasleak bere jokabidea onartzeko, ukatzeko, zehazteko edo azaltzeko egin dituen alegazioak edo adierazpenak, eta, hala badagokio, gurasoek edo legezko ordezkariek egin dituztenak, baita egon daitezkeen lekukoen deklarazioak ere.

Zuzendariaren iritziz ikaslearen jokabidearekiko zirkunstantzia larrigarririk, aringarririk, edo ikaslea errugabetzeko zirkunstantziarik ba ote dagoen ala ez.

Ezarriko diren neurri zuzentzaileak. Neurri horiek hasierako egintzaren jakinarazpenean aukerakotzat jo direnak izango dira, ez besterik.

Neurriak zer unetatik aurrera aplikatu behar diren. Neurriak inoiz ez dira aplikatuko OOGren aurrean erreklamazioak egiteko epea amaitu aurretik.

OOGren aurrean aipatu erreklamazioa aurkezteko epea.

2. Zuzendariak bere erabakia hartu beharko du entzunaldia egin eta hurrengo eskola-eguna amaitu aurretik. Zuzendariaren erabakia, hortaz, ikasleari eta haren gurasoei edo legezko ordezkariei jakinaraziko zaie.

3. Zuzendariak OOGri eta klaustroari helarazi beharko die hartutako erabakia, horren berri izan dezaten.

72. artikulua. Dagokion Hezkuntzako Lurralde Ordezkaritzari eta –hala badagokio– dagokion Gizarte Zerbitzuei jakinaraztea (Dekretuko 64. artikulua)

1. Neurria bizikidetzari kalte larria eragiten dion jokabidea zuzentzeko ezartzen den guztietan, idazki horren kopia bat helaraziko zaio dagokion Hezkuntzako Lurralde Ordezkariari. Honako kasu honetan ere helaraziko zaio idazkiaren kopia: neurri zuzentzaileak, bizikidetzaren aurkako

38

Page 39: Aja zuzenduta

jokabidea zuzentzeko ezartzen delarik, ikastetxera bertaratzeko edo garraio- eta jangela-zerbitzuak erabiltzeko eskubidea aldi baterako kentzea badakar.

2. Kasu horietan, neurria bete behar duten ikasleak Foru Aldundietako edo Udaleko Gizarte Zerbitzuen laguntza duten familietakoak badira, aplikatu zaien neurria zerbitzu horiei helarazi beharko zaie, haren berri izan eta jarraipena egiteko aukera izan dezaten. Artikulu honetan xedaturikoa betetzearen ondorioz egiten diren jakinarazpen guztiak konfidentzialtasun-eskubidearen eta erreserba-betebeharraren babespean daude.

73. artikulua. Ordezkaritza Organo Gorenaren aurrean erreklamazioa jartzea (Dekretuko 65. artikulua)Ikasleak edo, hala badagokio, haren gurasoek edo legezko ordezkariek eskatuz gero, OOGk berrikusi ahalko du zuzendariak hartutako erabakia, eta, hala badagokio, zenbait neurri proposatuko ditu.

74. artikulua. Ordezkaritza Organo Gorenaren erabakia (Dekretuko 66. artikulua)

1. Batetik, zein neurri aplikatu behar den erabakitzeko idazki arrazoitua eta, bestetik, ikaslearen edota haren gurasoen edo legezko ordezkarien erreklamazioan jasotako alegazioak kontuan hartuta, OOGk berretsi egingo du neurri hori, betiere Dekretuan aurreikusitakoaren araberakoa dela irizten badio; bestela, erabakia berriz aztertzea erabakiko du.

2. OOGk bere eskumenak eskuordetu ahalko dizkio ikastetxeak AJAn edo Barne Araudian ezarrita dituen ordezko batzordeei edo horretarako eratutako batzorde bati, betiere Ordezkaritza Organo Goreneko kideek erabakia gehiengo osoz onartzen badute. Nolanahi ere, Dekretuaren aplikazioarekin lotutako funtzioak betetzeko, Ordezkaritza Organo Gorenerako legez ezarritako gurasoen, ikasleen eta irakasleen proportzioak errespetatu beharko dira, eta horretarako boto haztatuaren sistema ezarri ahalko da.

3. Ordezkaritzako Organo Gorenak gehienez ere hiru eguneko epean hartu beharko du bere erabakia.

75. artikulua. Jakinarazpena (Dekretuko 67. artikulua)

1. OOGren erabakiaren ikaslearentzako edo –hala badagokio– haren gurasoentzako edo legezko ordezkarientzako jakinarazpenak erabakiaren eduki osoa adierazi beharko du. Jakinarazpenean, erabakiaren arrazoiak adieraziko dira, aintzat hartu gabe zuzendariaren aurreko erabakia berresten nahiz berrikusten den; eta, era berean, Hezkuntzako Lurralde Ordezkariari erreklamazioa aurkezteko epea adieraziko da.

2. OOGren erabakia Lurraldeko Ordezkariari eta dagozkion Gizarte Zerbitzuei jakinaraziko zaie; betiere, 64. artikuluan jasotako kasuetan.

OHIZ KANPOKO PROZEDURA

76. artikulua. Ohiz kanpoko prozedura noiz erabili beharra dagoen (Dekretuko 68. artikulua)Ohiz kanpoko prozedura kasu hauetan erabili beharko da:a) Zuzendu beharreko jokabidea osatzen duten ekintzak edo ekintza horien egilea nor izan den

kaltetuak edo hirugarren pertsonek salatutakoaren bidez soilik ezagutzen direnean, edota, zeinahi arrazoirengatik, ekintza nahiz egilea bistakoak ez direnean.

b) Dekretuko 37. artikuluan aipatzen diren kasuetan.

39

Page 40: Aja zuzenduta

c) Zuzendariak, kasuaren inguruabarrak ikusirik, neurri zuzentzaile egokia hartzeko ohiz kanpoko prozedura egokiagoa dela iritzi duenean.

77. artikulua. Ohiz kanpoko prozedurari ekiteko epea (Dekretuko 69. artikulua)Prozedurari idatziz ekin behar dio zuzendariak, eta ikastetxeko bizikidetzaren kontrako jokabidea edo bizikidetza horretan kalte larriak eragiten duen jokabidea osatzen duten gertakariak ezagutu eta hiru egunetara gehienez ere.

78. artikulua. Hasierako egintzaren gutxieneko edukia (Dekretuko 70. artikulua)Hasierako egintzak honako hauek ekarri behar ditu:

a) Ikasleari leporatzen zaion jokabidea azaltzea; zehaztea nola jotzen den jokabidea: bizikidetzaren kontrakotzat edo ikastetxeko bizikidetzan kalte larriak eragin ditzaketen jokabidetzat; eta neurri zuzentzaileak aplikatu behar diren ala ez.

b) Izapidegilea izendatzea.

c) Dekretuko III. kapituluan jaso diren eta aplika litezkeen aukerako bideak erabiliz prozedura eteteko aukera.

79. artikulua. Izapidegilea izendatzea (Dekretuko 71. artikulua)

1. Zuzendariak ikastetxeko irakasleen artean izendatuko du izapidegilea.

2. Irakasle izendatuak onartu egin beharko du izendapena; betiere, abstenitzeko erregelamenduzko arrazoirik gertatzen ez bada. Erregelamenduzko ziorik gertatzen bada, irakasleak uko egin beharko dio izendapenari.

3. Izendapenetik kontatzen hasita egun bateko epean izapidegileak abstentzio-idazkia aurkezten badu, emandako arrazoiak aztertu eta beste izapidegile bat izendatu beharko du zuzendariak, arrazoiak justifikatuta daudela iritziz gero. Bestela, hasierako izendapena berretsiko du.

80. artikulua. Hasierako egintzaren nahiz behin-behineko balizko neurrien jakinarazpena (Dekretuko 72. artikulua)

1. Hasierako egintza, kasu guztietan, jokabide leporatuaren erantzule den ikasleari jakinaraziko zaio, baita haren gurasoei edota legezko ordezkariei ere.

2. Zuzendariak behin-behineko neurriak ezarriko balitu, ikasleari eta haren gurasoei edo legezko ordezkariei jakinaraziko dizkie; betiere, ohiko prozedurari buruzko 61. artikuluan zehaztu diren baldintzetan.

81. artikulua. Izapidegilea errefusatzeko aukera (Dekretuko 73. artikulua)

1. Ikasleak edo haren gurasoek edo legezko ordezkariek errefusatu ahal izango dute izapidegilea; betiere, izapidegileari uko egiteko arauzko arrazoietako bat gertatzen bada.

2. Hala gertatuko balitz eta izapidegileak uko egiteko arrazoiak onartuko balitu, izapidegile berria izendatuko litzateke. Izapidegileak ezesteko arrazoiak onartuko ez balitu, zuzendariak bi aldeek emandako arrazoiak aztertu eta —aldez aurretik egoki iritzitako txosten eta aholkuak jasota— hiru eguneko epean ebatzi beharko luke.

3. Zuzendariaren ebazpena ikasleari edota haren gurasoei edo legezko ordezkariei jakinaraziko zaie.

82. artikulua. Izapidegilearen jardunak (Dekretuko 74. artikulua)

40

Page 41: Aja zuzenduta

Izapidegileak ofizioz gauzatuko ditu ikasle interesdunari leporatzen zaion jokabidea osatzen duten gertakariak ezagutzeko eta egiaztatzeko egoki iruditzen zaizkion ikerketa guztiak. Era berean, kontuan izan beharko ditu ikasleak entzunaldiaren aurretik ekar ditzakeen alegazioak, agiriak edo epaiketarako zeinahi elementu.

83. artikulua. Fiskaltzari jakinaraztea (Dekretuko 75. artikulua)

1. Izapidegileak jokabide nahiz gertakari egotziak delitutzat edota falta penaltzat har daitezkeela uste badu, halaxe jakinarazi beharko dio zuzendariari, –hala badagokio– kasua Fiskaltzaren eta Hezkuntzako Ikuskaritzaren esku jartze aldera.

2. Adingabeen Erantzukizun Penalari buruzko urtarrilaren 12ko 5/2000 Lege Organikoaren 18. eta 19. artikuluetan aurreikusitako ondorioak betetze aldera, hauek jakinarazi beharko dira:

a) Jokabideak hezkuntzaren eremuan zuzentzen ari direla, hala gertatuz gero.b) Baketzea gertatu izana, hala gertatuz gero.

84. artikulua. Hasierako egintzaren nahiz behin-behineko balizko neurrien jakinarazpena (Dekretuko 72. artikulua)

1. Hasierako egintza, kasu guztietan, jokabide leporatuaren erantzule den ikasleari jakinaraziko zaio, eta bai haren gurasoei edota legezko ordezkariei ere.

2. Zuzendariak behin-behineko neurriak ezarriko balitu, ikasleari eta haren gurasoei edo legezko ordezkariei jakinaraziko dizkie; betiere, ohiko prozedurari buruzko 61. artikuluan zehaztu diren baldintzetan.

85. artikulua. Izapidegilea errefusatzeko aukera (Dekretuko 73. artikulua)

1. Ikasleak edo haren gurasoek edo legezko ordezkariek errefusatu ahal izango dute izapidegilea; betiere, izapidegileari uko egiteko arauzko arrazoietako bat gertatzen bada.

2. Hala gertatuko balitz eta izapidegileak uko egiteko arrazoiak onartuko balitu, izapidegile berria izendatuko litzateke. Izapidegileak ezesteko arrazoiak onartuko ez balitu, zuzendariak bi aldeek emandako arrazoiak aztertu eta —aldez aurretik egoki iritzitako txosten eta aholkuak jasota— hiru eguneko epean ebatzi beharko luke.

3. Zuzendariaren ebazpena ikasleari edota haren gurasoei edo legezko ordezkariei jakinaraziko zaie.

86. artikulua. Izapidegilearen jardunak (Dekretuko 74. artikulua)Izapidegileak ofizioz gauzatuko ditu ikasle interesdunari leporatzen zaion jokabidea osatzen duten gertakariak ezagutzeko eta egiaztatzeko egoki iruditzen zaizkion ikerketa guztiak. Era berean, kontuan izan beharko ditu ikasleak entzunaldiaren aurretik ekar ditzakeen alegazioak, agiriak edo epaiketarako zeinahi elementu.

87. artikulua. Fiskaltzari jakinaraztea (Dekretuko 75. artikulua)

1. Jokabide nahiz gertakari egotziak delitutzat edota falta penaltzat har daitezkeela uste badu, izapidegileak halaxe jakinarazi beharko dio zuzendariari, –hala badagokio– kasua Fiskaltzaren eta Hezkuntzako Ikuskaritzaren esku jartze aldera.

2. Adingabeen Erantzukizun Penalari buruzko urtarrilaren 12ko 5/2000 Lege Organikoaren 18. eta 19. artikuluetan aurreikusitako ondorioak betetze aldera, hauek jakinarazi beharko dira:a) Jokabideak hezkuntzaren eremuan zuzentzen ari direla, hala gertatuz gero.

41

Page 42: Aja zuzenduta

b) Baketzea gertatu izana, hala gertatuz gero.

88. artikulua. Entzunaldirako zitazioa (Dekretuko 76. artikulua)

1. Izapidegileak ikaslea zitatuko du entzunaldia egin dezan. Ikaslearen gurasoei edo legezko ordezkariei ere jakinaraziko die. Zitazioan, entzunaldiaren eguna eta ordua zehaztuko dira. Dekretuko 62.3 artikuluan zehaztutako kasuetan, ikaslearen gurasoei edo legezko ordezkariei derrigorrean emango zaie hitzordua.

2. Zitazioarekin idatzi bat bidaliko da, zeinean honako hauek agertuko diren:a) Ikasleari leporatzen zaion jokabidea azaltzea.

b) Jokabide hori bizikidetzaren kontrakoak diren edo ikastetxeko bizikidetzan kalte larriak eragiten dituzten jokabideetako batekin bat datorren.

c) Dekretuan zehaztu direnen arteko zer neurri aplika litezkeen, ikasleari leporatzen zaion jokabidearen izaera kontuan harturik.

d) Zein organok duen aplikatuko den neurria erabakitzeko eskumena, eta zein arauk esleitzen dion organoari ahalmen hori.

e) Kontrako proba-baliabideak proposatzeko aukera.

89. artikulua. Entzunaldiaren izapidea (Dekretuko 77. artikulua)

1. Entzunaldiaren izapidea gauzatzeko, 62. artikuluan ohiko prozedurari buruz esandakoa aplika daiteke.

2. Gainera, ikasleari eta haren gurasoei edo legezko ordezkariei prozedurako agiri guztiak erakutsi behar zaizkie –betiere, indarrean dauden legeek ezartzen duten zuhurtasunaz– egoki deritzotena alegatu dezaten eta egoki deritzeten proba-bitartekoak proposatu ditzaten.

90. artikulua. Ebazpen-proposamena (Dekretuko 78. artikulua)

1. Entzunaldiaren izapidea amaitutakoan, izapidegileak frogak –aldez aurretik zeudenak, bereziki lekukoen deklarazioak, eta ikasleak edo guraso edo legezko ordezkariek aurkeztu ahal izan dituztenak– balioetsiko ditu, eta bai aurkeztutako alegazioak ere; gertakizunak argitzeko eta balioesteko beharrezko iritzitako jardunak gauzatuko ditu, eta, ondorioren bat ateratzen duenean, ebazpen-proposamena aurkeztuko du, idatzita.

2. Proposamena idatzi ostean, haren berri emango zaio ikasleari. Horretarako, entzunaldirako ezarri diren epe nahiz baldintza beretan deituko zaio, berriz, ikasleari. Alegazio berririk izanez gero, jaso egingo dira, eta proposamena zuzendariari helaraziko zaio, aldaketarik gabe eta jasotako alegazio berriekin batera.

91. artikulua. Ohiz kanpoko prozedura amaitzeko epea (Dekretuko 79. artikulua)

1. Ohiz kanpoko prozedurari ekingo zitzaiola interesdunari eta haren gurasoei edo legezko ordezkariei jakinarazi zitzaien egunetik zenbatzen hasita, gehienez ere hamabost eguneko epean amaitu beharra dago ohiz kanpoko prozedura.

2. Bi asteko epe horri abstentzioak edo arbuiatzeak ebazteko erabili diren egunak gehituko zaizkio; baita ikasleak eta haren gurasoek edo legezko ordezkariek eragin dituzten eta beharrezkoak ez diren atzerapenetan galdu diren egunak ere.

3. Ikertu beharreko ekintzen konplexutasunak edo antzerako inguruabarrek hala ekarriko balute, zuzendariak gehienez ere hamar egunez luzatu ahal izango du prozedura amaitzeko epea.

42

Page 43: Aja zuzenduta

4. Epea luzaturik ebazpen-proposamenik egon ezean, igarotzat joko da prozedura; betiere, interesdunak edota haren gurasoek edo legezko ordezkariek eragindako atzerapenek sortua ez bada. Igarotze horrek ez du eragotziko delitu edo falta penaltzat har daitezkeen gertakariak edo ez-egiteak Fiskaltzari jakinarazi beharra; betiere, zigor arloan gertakaria edo ez-egitea preskribatu ez bada.

92. artikulua. Espedientearen ebazpena eta jakinarazpena (Dekretuko 80. artikulua)

1. Ebazpenak arrazoitua izan beharko du beti, eta honako hauek bildu beharko ditu: ikasleari leporatu zaizkion gertakizunak; neurri zuzentzailea(k) ezartzeko arrazoiak; erantzukizuna aldatzen duten zirkunstantziak, hala badagokio; neurrien edukia eta neurriak zer unetatik aurrera aplikatuko diren; erreklamazioa zein organori aurkeztu behar zaion, eta azken hori aurkezteko epea.

2. Ikasleari eta ikaslearen guraso edo legezko ordezkariei ebazpenaren jakinarazpena helaraziko zaie.

3. Ebazpen hori OOGri eta klaustroari jakinaraziko die zuzendariak, egoki deritzon moduan.

4. Dekretuko 64. artikuluan zehaztu diren kasuetan, Hezkuntzako Lurralde Ordezkariari eta –hala badagokio– Gizarte Zerbitzuei helaraziko zaie ebazpena.

43

Page 44: Aja zuzenduta

III. ERRENDIMENDU AKADEMIKOAREN EBALUAZIO OBJEKTIBOA

93. artikulua. Printzipio orokorrakEuskal Eskola Publikoaren Legearen 16. artikuluan eta 201/2008 Dekretuaren 9. artikuluan ezarritakoa betetze aldera, sistema bat ezarriko da ikasleek beren errendimendu akademikoa objektiboki ebaluatua izateko duten eskubidea bermatzeko, printzipio hauetan oinarrituta: publikotasuna, informazioa eta gardentasuna. Sistema horren bidez, bidenabar, ikasleek azken notaren aurrean erreklamazioak egiteko aukera izango dute.

94. artikulua. Publikotasuna

1. Ikasleek nahiz haien legezko ordezkariek Curriculum Proiektua eskuratzeko duten eskubidea bermatu beharko du ikasketaburuak. Proiektuan, hauek ageri behar dira: arlo edo irakasgai bakoitzaren helburuak, edukiak eta haietan landuko diren oinarrizko gaitasunak.

2. Ikasketaburuak ziurtatuko du informazio hori guztia ikasleen gurasoei edota haien legezko ordezkariei heltzen zaiela.

95. artikulua. Ikasleentzako eta gurasoentzako informazioa Ikasketaburuak bermatu behar du bitarteko arin eta egonkorren bidez gauzatuko dela

irakasleen eta ikasleen gurasoen edota ikasleen legezko ordezkarien arteko komunikazioa. Zaindu behar du, halaber, ikasleen gurasoek edota ikasleen legezko ordezkariek eskuartean dutela irakaskuntzako eta ikaskuntzako jarduerei nahiz eskola-errendimenduari buruzko informazio osoa.

Tutorearen betebeharrak bazter utzi gabe, irakasleek ezin diote uko egin ikasleei edo ikasleen legezko ordezkariei aurreko puntuan aipatutako alderdi orori buruz eskatzen duten informazio osoa emateari. Ikasketaburuak bermatu behar du irakasle guztiek betetzen dutela eginbehar hori.

Ikasketaburuak ziurtatu behar du ikasleen irakasle-tutoreak gutxienez ikasturtean bitan bilduko direla beren taldeko ikasleen gurasoekin. Bermatu beharko du, halaber, egiten direla ikasleen gurasoen heren batek baino gehiagok eskatzen dituen bilerak. Bilera horietan, goian aipaturiko alderdiak landuko dira, eta bai taldeko ikasleek alderdi horiek nola betetzen dituzten esan ere.

Tutoreek, aurreko puntuetan aipatu diren prozeduren bitartez igor daitekeen informazioaz gain, ikasleen gurasoei edo legezko ordezkariei aipatu bileretan hitzartutako informazioa jakinaraziko diete, idatziz. Gainera, informazioa jaso behar dutenek jasotzen dutela ziurtatzeko, beharrezko neurriak hartuko dira.

Modu berean, zikloko edo ikasturteko azken ebaluazio-bileretan lantzen den informazioa igorriko zaie.

Ikasturte bakoitzean, tutoreek hiru alditan (hiruhilekoan behin) helaraziko diete ikasleen gurasoei edo legezko ordezkariei ikaslearen eskola-garapenari buruzko txostena edota informazioa.

Txosten horietan, gainera, arrazoitu egin beharko dute ikaslea hurrengo mailara igotzeko edo maila berean geratzeko hartutako erabakia. Tutoreak idatziko ditu, irakasle taldearekin eztabaidatu ondoren, eta kontuan izan beharko ditu ikasleak programatutako helburuak

44

Page 45: Aja zuzenduta

lortu ez dituen arlo edo gai bakoitzari dagozkion irakasleek egindako proposamenak edo txostenak. Txosten horiek ikastetxean jasoko dira, eta hurrengo zikloko edo kurtsoko irakaskuntza- eta ikaskuntza-prozesua orientatuko dute, irakasleek ikasgelako programazioak abiapuntu horretatik egokitu beharko dituztelarik.

96. artikulua. Zuzendutako lanak, probak eta ariketak berrikustea Ikasleek eta gurasoek edota legezko ordezkariek aukera izango dute ikasleen

errendimenduaren ebaluazioan eragina izango duten lan, proba eta ariketa guztiak ikusteko. Eskubidea izango dute, gainera, aipatutako dokumentuen kopia edukitzeko, behin ariketa guztiak zuzenduta eta nota jarrita.

Kopiak eskatzeko orriek bete behar duten prozedura ezarriko du ikasketaburuak. Horretarako, kontuan hartuko da ahozko eskabideek ahozko erantzuna jasoko dutela, eta idatzizko eskabideek, berriz, idatzizko erantzuna.

Zuzenketa amaitutzat jotzeko, ez da nahikoa izango kalifikazio kualitatiboa edo kuantitatiboa azaltzea; horrez gain, egindako akatsak edo hutsegiteak edo kalifikazioaren azalpen arrazoitua adieraziko da.

Ikasleek edo legezko ordezkariek, kalifikazioak jaso eta bi eskola-egun igaro aurretik, ahoz aurkez ditzakete alegazioak, eta egindako lanak edo probak berraztertzeko eskatu ere bai. Alegazioak edo eskabideak irakasleari aurkeztuko zaizkio.

97. artikulua. Kalifikazioak justifikatzen dituzten agiriak gordetzea Irakasleek, ikasturteko edozein unetan probak, lanak eta ariketak aztertu ahal izateko,

ikastetxean izango dituzte agiri guztiak, eskola-garai osoan, eta, gutxienez, ikasturteko azken ebaluazioa egin ondoren erreklamazioak egiteko dagoen epea amaitu eta hiru hilabete bitartean.

Epe hori amaitu ondoren, agiriak suntsitu egingo dira edo ikasleei eman; betiere erreklamazio baten ondoren erabakia hartzeko beharrezkoak ez badira. Ondorio horietarako, kontuan hartu beharko dira bai erreklamazioan aipatu diren ariketak, baita ikasleak edo erreklamatzaileak aldarrikatzen duen kalifikazio bera izan duten ikasleen ariketak ere.

Edonola ere, gorde egin beharko dira erreklamazio bati buruzko erabakia hartzeko kontuan hartu beharreko ariketak edo agiriak, haiei buruzko erabaki administratiborik edo ekintza judizialik egin daitekeen kasuetan.

98. artikulua. Kalifikazioei buruzko erreklamazioa egitea Ikasleek edo haien legezko ordezkariek, kalifikazioak jaso eta bi eskola-egun igaro aurretik,

ahoz aurkez ditzakete alegazioak, eta egindako lanak edo probak berraztertzeko eskatu ere bai. Eskabideak irakasleari aurkeztuko zaizkio. Irakasleak, egoki baderitzo, aholkua eska diezaieke zikloko edo arloko irakasleei auzia ebazteko. Horretarako, kontuan izango da ikasgelako programazioa eta ebaluazio-irizpideak lotesleak direla.

Ikasleak azken ebaluazioan «gutxi» edo «gutxiegi» kalifikazioa jaso badu, haren kontrako erreklamazioa aurkeztu badu, eta ikasleak eskola-saioetan ahoz egindako azalpenak baino ez badira hartu kontuan nota jartzeko, kalifikazio negatibo hori ezin izango da bere horretan utzi, salbu eta ikaslearen ahozko azalpen horiek nahikoa dokumentatuta badaude.

Ikasleek, ahoz zein idatziz, zuzenean edo irakasle tutorearen bitartez, irakaslearen aurrean ebaluazio-aldi bakoitzari dagozkion erreklamazioak egin ditzakete. Dagokion irakasleak

45

Page 46: Aja zuzenduta

erreklamazio guztiei erantzun beharko die, idatziz egindakoei idatziz, eta ahoz egindakoei ahoz.

Erreklamazioa ezesten den kasuetan, ikasleek, zuzenean edo irakasle tutorearen bitartez, zikloko eta arloko irakasleen esku-hartzea eska dezakete. Haiek, proposatutako azterketa programazioarekin bat datorren egiaztatu, eta erreklamazioa egin duen ikasleari ahoz edo idatziz –erreklamazioa egin den modu berean– erantzungo diote.

Zikloak bi eguneko epean hartu beharko du erabakia, erreklamazioa idatziz egiten den egunetik zenbatzen hasita.

99. artikulua. Zikloak hartutako erabakiaren ondorioak1. Zikloak bere erabakiaren berri emango dio ikasketaburuari. Azken horrek interesdunari

helaraziko dio zikloaren erabakia.

2. Ikaslearen erreklamazioa balioesten bada, ikasketaburuak haren berri emango dio zuzendariari. Zuzendariak, horrenbestez, dagokion zuzenketa egingo du agiri akademikoan.

3. Erreklamazioa onartu ez eta ikaslea –oraindik ere– erabakiarekin konforme ez badago, erreklamazio idatzia jarri dezake zuzendariaren aurrean. Zuzendariak, kasu horretan, Hezkuntza Administrazioari helaraziko dio ikaslearen erreklamazioa, eta Hezkuntza Administrazioak erabaki bat hartu beharko du.

100. artikulua. Maila promozionatzearen inguruko printzipio orokorrakHeziberrin ageri da zer baldintza bete behar diren ikasleek kurtsoa errepikatzeko; honako hauek dira:

1. BALDINTZAK Edozein mailatan errepika daiteke kurtsoa.

Haur eta Lehen Hezkuntza osoan, behin bakarrik errepika dezake ikasle batek kurtsoa.

Irakasleen eta tutoreen ardura eta erantzunkizuna da ikasle batek kurtsoa errepikatu behar duela erabakitzea.

Aginduan ez dago zehaztua ikasleak zenbat arlotan jaso behar duen “ez gainditu” kalifikazioa kurtsoa errepikatzeko. Hau baino ez du adierazten: «ikaslea hurrengo kurtsoa modu egokian jarraitzeko gai izango dela» ziurtatu behar dela.

2. FUNTZIONAMENDURAKO ETA ANTOLAKETARAKO PROZEDURA Funtzionamendu eta antolaketa egokia izan dezagun, komeni da lehenbailehen jakitea gela

bakoitzean zenbat ikasle egongo diren errepikatzeko hurrengo ikasturterako.

Errepikatzeko neurria aurrera eramatea erabaki aurretik, ikasle guztiek tutore edota irakasleen laguntza jaso behar dute beren trabak gainditzeko, gelan. Nahikoa izango ez balitz, laguntza-taldekoengana jo beharko lukete.

Bigarren hiruhilekoan zehar edo beranduenez Aste Santuko oporrak hartu aurretik, tutoreak errepikapenerako txantiloia aurkeztuko du zuzendaritzan.

Gurasoei 2. hiruhilekoan emango die tutoreak ikasleak errepikatu behar duelako erabakiaren berri.

Ikasleari 3. hiruhilekoaren hasieran emango diote errepikatzeko erabakiaren berri tutoreak, –batetik– eta gurasoek –bestetik–, bi aldeak ados jarrita.

46

Page 47: Aja zuzenduta

IV. ALDAKETARAKO PROZEDURA

101. artikulua. Printzipio orokorrak

Araudi hau ELBIRA ZIPITRIA IKASTOLA HLHI komunitateko partaide guztientzat izango da. Beraz, Ordezkaritza Organo Gorenaren ardura da hau onartzea, betetzen den zaintzea, eta, dagokionean, aldaketak egitea.

Komunitateko edozein sektorek edo pertsonak izango du ahalmena OOGri araudi hau aldatzeko proposamenak egiteko. OOGk epeak ezarriko ditu sektore guztiek aurkeztutako proposamenak ikusi eta onartu edo baztertzeko.

OOGri dagokio araudiaren edozein aldaketa onartzea; horretarako, araudi honetan OOGk erabakiak hartzeko finkatzen den bidea errespetatu beharko da. Aldaketa egin ondoren, OOGk horren berri eman beharko dio ELBIRA ZIPITRIA IKASTOLA HLHIko komunitate guztiari.

47